Download - Arantzazuko Ama Ikastolako web errekurtsoak
Arantzazuko Ama Ikastolako web errekurtsoen zerrenda
Sarrera orria
Helbidea: http://sites.google.com/a/arantzazukoama.com/arantzazuko-ama-sarrera-orria/
5 zatitan banatua1. Beste web errekurtsoetara sarrera azkarra. Gero zehaztuko dut bakoitza2. Ikastolako albisteak3. Ikastolako agenda4. IKT blogaren azken sarrerak5. Irakaslegoarentzat artxibo eta dokumentu interesgarriak
INTRANETA
Intranetaren funtzioa, ikastola barrurako behar ditugun eta interesgarriak diren dokumento, artxibo, programa digitalak etabar denen eskura izatea da, eta bai ikastolatik, baita internetera konektatua dagoen beste edozein ordenagailutik joan zaitezke bertara. Gune hau pribatua da, dohainekoa, Ikastolak egina eta kudeatua.
Helbidea: www.arantzazukoama.com
Nola sartu?
MOODLE
Moodle ikaslegela birtual bat da. Interneten dagoen gela. Bere eginkizuna formakuntza da. Bertan, formakuntzari buruzko gaiak jarriko dira.
Gune pribatua da. Dohainekoa. Hezkuntza departamentuak egin du baina Ikastolaren atala, guk kudeatzen dugu.
1
2
3 4
Helbideak:
http://www.elearning.hezkuntza.net/ www.moodle.hezkuntza.net www.moodlew.hezkuntza.net
Nola sartu?
WEB ORRIA
Gure Ikastolako web orria. Interneten dagoen gure marka garrantzitsuena. Bere eginkizuna, ikasleen familiak gure ikastolaren gai orokorren jakinean izatea da eta interneten presentzia izatea bisitariek gure ikastolari buruz informazioa jasotzeko.
1
2
Gune publikoa da, momentuz ordaindua eta patzialki bakarrik kudeatu dezakeguna.
Helbidea: www.arantzazukoama.org