-
7/28/2019 7. Ikasgaia - Nazioarteko Harremanetarako Estatuaren Organoak
1/8
Naziaorteko Harremanetarako Estatuaren Organoak
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
51
Zazpigarren Ikasgaia
Zazpigarren ikasgai
honetan, Estatuak bere
nazioarteko
harremanetarako zein
organo erabili
ditzakeen aztertuko
dugu, Gobernuburua,
Estatuburua, Atzerri
Ministroa, Misio
Diplomatikoak eta
Harreman
Kontsularrak ikusiko
ditugularik.
-
7/28/2019 7. Ikasgaia - Nazioarteko Harremanetarako Estatuaren Organoak
2/8
7. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
52
-
7/28/2019 7. Ikasgaia - Nazioarteko Harremanetarako Estatuaren Organoak
3/8
Naziaorteko Harremanetarako Estatuaren Organoak
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
53
7. Ikasgaia: Nazioarteko HarremanetarakoEstatuaren Organoak
Zuzenbide diplomatikoa eta kontsularra aztertuko dugu ikasgai honetan. Oinarrizko
kontzeptuak eta funtzionamendua aztertzera bideratuko dugu gure lana.
Estatu baten barruan zein organok parte hartzen duten nazioarteko harremanetan aztertuko
dugu lehenik eta behin. Hau da, estatu batek zein organoen bitartez parte hartzen duen
nazioarteko zuzenbidean. Normalean, estatuburua, gobernuburua eta atzerri ministroaren
bitartez parte hartuko da.
Goazen ikustera hiru horien estatusa.
Lehenik eta behin esan beharra dago nazioarteko ordenamenduan estatu eta gobernuburua ez
dutela tratamendu desberdin batean, baizik eta berdin berdinak dira. Hau gertatzen da,
ordenamendu desberdinetan estatuburuaren papera eta gobernuburuaren papera oso
desberdinak direlako eta beste zenbait barne ordenamenduetan, oso berdinak, pertsona bera
delarik kasu askotan. Beraz, beharrezkoa da nazioarteko ordenamenduan era berdinean
arautzea.
Bi hauen kasuan, aurrezagutzen zaie nazioarteko foroetan estatuaren goi ordezkaritza.
Gainera, presuntzio bat ematen da: ordezkaritza hau politiko zein juridikoa da; hau da, estatua
obligatzeko ahalmena dute, ordezkatzeaz aparte. Honek ez du esan nahi, estatuburu guztiek
estatua lotzeko ahalmena duenik, baizik eta hori barne ordenamenduan arautu beharko da.
Aipatu beharra dago ere, botere berezirik ez dutela aurkeztu behar. Bai estatu buruak, bai
gobernuburuak Segurtasun Kontseiluan eserleku bat betetzeko eskubidea izango duten inongo
kredentzialik gabe. Biak aurkeztekotan bilera batera, barne ordenamenduak definituko luke
zein betetzen duen, nazioarteko ordenamenduak ez duelarik inolako lehentasunik ematen.
Bi figura hauen estatusa nazioarteko ordenamenduan, honakoa suposatzen du:
Lehenik eta behin, bortxa-ezintasuna, bai pertsonala, bai familiarra, bai familiaren gainekoa.
Noski, bere korrespondentzia eta dokumentu ofizialak ere bortxa-ezinak izango dira.
Bigarrenik, immunitate arloari dagokionez, arlo penalean ezin da inolako prozesu penalik
aurrera eraman pertsona hauen kontra. Polizia ere ezin izango ditu atxilotu. Honek ez du esan
nahi, barne ordenamenduan epaitu ezin ez denik. Hala ere, erabateko immunitatea kolokan
jarri dira, Nazioarteko Auzitegi Penalak sortu baitira. Izan ere, esaten da immunitatea barne
ordenamenduekiko izango lirateke, baina ez nazioarteko ordenamenduan. Hau hala egin da,
adibidez, genozidio kasuetarako eta nazioarteko komunitatearen aurkako beste zenbait delitu
-
7/28/2019 7. Ikasgaia - Nazioarteko Harremanetarako Estatuaren Organoak
4/8
7. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
54
eta krimenetarako.
Arlo zibilari dagokionez, estatuen praktika ez da uniforma. Arlo zibilaz aritzen garenean,
adibidez, erosketa baten kasuaz ari gara. Ulertzen da arlo zibilean pertsona hauek ez daudela
ius imperihorren baitan eta beraz, ente pribatutzat ari direla eta beraz, erantzukizuna izango
dutela. Baina ez da estatu guztietan berdin gertatzen eta nazioarteko araurik ez dago.
Pribilegioei dagokionez, pertsona hauek atzerriko estatuetan, zenbait pribilegio izango dituzte.
Hala nola:
Zerga pertsonalen salbuespena. Aduana erraztasunak.
Pribilegio hauen aurrean, galdetu genezake ea gortesia diplomatikoaren eta obligazio
juridikoaren aurrean gauden.
Azkenik, pertsona hauek duten babes berezia izango genuke. Batzar Nagusiaren 1973ko
ebazpen bat dago zeinak honakoa zehazten duen: Nazioarte mailan babestutako pertsonen
kontrako delituen prebentzio konbentzioa hau da, babes berezia eskaini atzerriko estatu
buruen aurka ordenamenduen kode penalean barneratuz.
Atzerri ministroari dagokionez, esan beharra dago tratamendu berezia izango du. Izan ere, ez
da pertsonalki estatuaren ordezkari, baizik eta soilik funtzionalki. Hau da, bere funtzioen
egikaritzan onartzen zaio estatus hori.
Nazioarteko ordezkaritza du, ez duelarik inolako botererik aurkeztu behar eta segurtasun
Kontseiluan eserlekua betetzeko eskubidea izango du. Baina hierarkikoki beste bien azpian
kokatzen da.
Bortxa-ezintasunari dagokionez, kasu honetan soilik arlo pertsonalean. Immunitateari
dagokionez, arlo penalean eta immunitate poliziala izango du, arlo zibilean ez delarik ezer ez
aipatzen.
Pribilegioen kasuan, gortesia diplomatikoaren aurrean gaudela argi eta garbi egongo litzateke.
Gortesia hau ez du eskatzen guztiei berdin tratatzea, baizik eta estatuaren arabera izango
litzateke. Aldez, obligazio juridikoa izango balitz, ez litzateke desberdintzerik egon beharko.
Hiru figura horiek alde batera utzita, goazen aztertzera estatu bakoitzak nazioarteko
harremanetara zuzentzen dituen beste organo batzuk, baina bere mugetatik kanpo. Hau da,
enbaxadak eta kontsulatuak.
Zuzenbide diplomatikoari dagokionez, misio diplomatikoak arautzen dituzten tratatuak izango
genituzke. Misio horiek bi irizpide desberdinen arabera klasifikatzen dira: iraunkorrak eta ez-
iraunkorren arabera eta, aldebiko diplomazia eta alde anitzeko diplomazia izango genuke.
-
7/28/2019 7. Ikasgaia - Nazioarteko Harremanetarako Estatuaren Organoak
5/8
Naziaorteko Harremanetarako Estatuaren Organoak
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
55
Beraz, lau motatako diplomazia izango genuke:
Aldebiko diplomazia iraunkorra Alde anitzeko diplomazia iraunkorra Aldebiko diplomazia ez-iraunkorra Alde anitzeko diplomazia ez-iraunkorra.
Harreman hauen oinarrizko printzipioa ne imperditur legatio izango litzateke. Hau da,
harreman hauek beti aurrera eramatera lagundu behar da. Adibidez, pertsona horiek bereziki
babestea, enbaxadak babestea etab. Honen oinarria izango da, harremanetarako baliabideak
babestuz, gatazkak murrizten direla da. Horren ondorioz, gaur egun pertsona horiek ia
ukiezinak dira.
Aipatu beharra dago hau ohituraren bitartez egiten joan dela, 60 hamarkada arte ez baita
trataturik egin.
Zuzenbide diplomatiko guztia, estatuen akordioan oinarritzen da beti. Hori izango da
zuzenbide diplomatikoaren oinarria. Dena erabakitzeko, estatuen arteko akordioa beharko da.
Bai harremanak hasteko, bai bulegoak non jartzen diren erabakitzeko etab. Adibidez:
Misio lerrunari buruzko akordioa beharko da. Bulego osagarriak non kokatzeko ere akordioa beharko da. Egiaztagiri sistemari buruzko akordioa.
Harreman diplomatikoa amaitzen da akordioa desagertu egiten denean. Gerta daiteke ere
akordioa mantentzea baina Segurtasun Kontseiluak obligazio hori inposatzea ebazpen baten
bitartez. Adibidez, estatu batek Nazio Batuen Karta larri bortxatuko balitz eta SK harreman
diplomatikoak etetea estatu horrekin. Harreman diplomatikoak esekipenean edo apurtzen
direnean, eraikinekiko babesa mantendu egiten da. Apurtzen denean, beharrezkoa da denbora
bat uztea dokumentuak eta dena bertatik ateratzeko.
Misio diplomatikoen funtzioak, modu laburrean honakoak lirateke:
Estatu akreditatzaile (funtzionarioak bidaltzen dituena) eta estatu hartzailearen artekoharremanak ordeztea. Estatuen arteko harremanak modu honetan eramaten dira.
Estatu hartzailean jatorrizko estatuaren eta bere nazionalen interesak babestu. Estatu hartzailearekin negoziaketa lanak burutu. Zilegi diren bide guztiak erabiliz, estatu hartzailean gertatutako guztiaz informazioa
jaso eta jatorrizko estatua informatu. Normalean, prentsa sekzio bat dute, atzerri
ministerio informatuta edukitzeko. Zilegi diren formak aipatzerakoan espioitza
debekatzen dela adierazten da.
Bi estatuen arteko adiskidantzazko harremanak sustatu eta harreman ekonomikokultural eta zientifikoak garatu.
Naiz eta atzerriko estatu bat izan, horrek ez du esan nahi soilik nazioarteko zuzenbidea
errespetatu behar denik, baizik eta bertako barne ordenamendua eta Zuzenbidea errespetatu
-
7/28/2019 7. Ikasgaia - Nazioarteko Harremanetarako Estatuaren Organoak
6/8
7. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
56
beharko da.
Funtzionarioei dagokionez, enbaxada batean mota askotako langileak topatzen ditugu.
Enbaxadorea, bakarra da beraz:
Misioaren burua: normalean enbaxadorea izango da, baina horrek ez du esan nahibeste izenik har ezin duenik. Bere postu berezia dela eta, baimen berezia beharko du.
Baimen hori placet izango da. Enbaxadorea kreditatu behar da, hau da, atzerri
ministroak dokumentu bat eman behar dio botere bat emanez eta estatu hartzailearen
estatuburuaren aurrean aurkeztu beharko du oniritzi bat izan beharko du. Horrek,
placetderitzo. Estatuburua ez du zertan justifikatu. Enbaxadak ez dauzkaten estatuak,
gerta daiteke akreditazio anitza ematea. Hau da, enbaxada bat estatu bat baino
gehiagora proiektatzea, inguru bereko estatuetara hain zuzen. Baina gerta daiteke
harreman onak ez izatea. Baimena beharko da gainontzeko estatuetan. Beste aukera
bat izango litzateke, funtzioak beste estatuen enbaxadetara proiektatzea. Hau da,
beste enbaxada batekin hitzartu berak eramatea tramiteak.
Pertsonal diplomatikoaren partaideak: hauek, karrera diplomatikoa egin dutenfuntzionarioak izango dira, zeina nazionalak izan daitezkeen edo ez. Izan ere, zenbait
kasuetan estatu hartzaileko funtzionarioak ezartzen dira enbaxadan lan egiteko.
Langileri hau ez du placet-a behar. Honek ez du esan nahi baimenik behar ez denik.
Beste instituzio bat sortu izan da. Izan ere non grata ez deklaratzea galdatzen da.
Deklarazio hori guztiz borondatezkoa da, inolako justifikaziorik behar ez delarik.
Aipatu beharra dago, misio horietan dauden militar eta poliziak bai behar dutela placet
delako hori.
Langilego administratiboa: ez dute karrera diplomatikoa, baizik eta lan kontratuaduten pertsonak besterik gabe. Pertsona non grata deklaratu daitezke.
Misioaren zerbitzu langileria: txofer, garbitzaile eta abarrekoak. Normalean, estatuhartzailearen nazionalak direnak.
Misio diplomatikoaren bigarren oinarria, pribilegio eta immunitate sistema. Hau, honako
hitzarmenean jasotzen da: convenio sobre las relaciones diplomticas de 18 de abril de
1961. 22-43 artikuluak.
Aldebiko diplomazia ez iraunkorrari dagokionez, aipatu beharra dago 1969ko misio berezieiburuzko Vienako Hitzarmenean definituta dagoela: denbora mugaturako estatuaren
ordezkaritza duen misioa, estatu batek bestearen adostasunez bidalitakoa eta egiteko zehatz
batzuk betetzeko asmoa duena.
Aldeanitzeko diplomaziaren azterketa burutu behar dugu orain. Lehenik eta behin, aipatu
beharra dago diplomazia mota hau askoz berriagoa dela, nazioarteko erakundeak XIX.
Mendera arte ez baitziren sortu.
632/1978 errege-dekretuaren arabera, gobernuaren eskuduntza izango da mota honetako
-
7/28/2019 7. Ikasgaia - Nazioarteko Harremanetarako Estatuaren Organoak
7/8
Naziaorteko Harremanetarako Estatuaren Organoak
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
57
diplomazia aurrera eramatera.
Guri interesatzen zaiguna izango da, Nazio Batuen Erakundearen New Yorkeko egoitzan.
Egoitza horretara, estatu ugari eramaten dituzte ordezkariak. Baina aldebiko diplomazian
gertatzen ez den moduan, ez dago bi estaturen arteko akordioa. Kasu honetan, Erakundea ez
da estatu bat beraz, erakundeak pribilegioak ematen dizkio estatu bati baina beste estatubaten baitan egonda.
Adibide bat: OLPko gidaria, gonbidapen bat jaso zuen Nazioarteko Batzar Nagusira joateko eta
diskurtso bat emateko. Nazioarteko Erakundeak enbaxadore izaera eman zion. Baina aldi
berean, AEBn talde terroristaren buru bezala zegoen sartuta zerrenda batean. Kasu horretan
AEBra iristerakoan, bazekien bertako polizia bera atxilotzeko agindua zuela. Nola konpondu?
Erakunde eta Estatuaren arteko harremana NBKn aurreikusten da, estatuen artekoa,
zuzenbide penalaren arabera, eta erakunde eta estatu hartzailearen artekoa, egoitza akordioa
egongo da. Bertan, bien eskubide eta obligazioak jasotzen dira. Egoitzaren eskubideak
onartzen dira, baina estatu hartzailearen barne ordenamendua errespetatuz. Izan ere, naiz etagonbidatua terrorista bat izan, egoitza akordioan jasotzen zen erakundeak zuela eskubidea
immunitatea luzatzeko buruei.
Eskema hori orokortu beharko litzateke eta kasuan kasu aztertu eta erabakiak hartu.
Harreman kontsularrei dagokionez, lehenik eta behin harreman diplomatikoarekiko
desberdintasuna aipatu behar da. Harreman diplomatikoen bitartez, ordezkaritza politikoa
aurrera eramaten da eta aldiz, kontsularren bitartez ordezkapen administratiboa.
Instituzio kontsularrak bere jatorri propioa du nazioarteko nabigazioan. Beraz, merkatuan,
estatu batetik beste estatuetara zihoazen itsasontzietan sortzen ziren beharrei erantzuna
emateko sortu zen. Jatorri horretatik gaur egunera eman den garapena ikaragarria izan da.
Gaur egun, harreman kontsularrak dedikatzen dira nazionalen kontrol eta laguntzarako. Hau
da, partikular bat atzerrian arazoak izatekotan, kontsulatuetara jotzeko aukera izango lukete.
Beti, bai funtzionalki bai juridikoki instituzio diplomatikotik desberdinduta. Izan ere, ez dituzte
zerbitzu berak eskaintzen eta horretaz gain, enbaxada bakar bat egongo da atzerriko estatu
batean, eta kontsulatuak, nahi adina egon daitezke.
Honen arauketa desberdina izan da. Honela, honako hitzarmenak dauzkagu gaiaren inguruan:
1963ko harreman kontsularrei buruzko hitzarmena, 1928ko hitzarmen panamerikanoa eta
1967ko europar hitzarmena.
Arauketa hori bulego kontsularraren inguruan egiten da, pribilejio eta immunitateen
arauketaren bitartez, kontsulatuetan lan egiten dutenentzat.
Zenbait paralelismo badaude, hala ere harreman diplomatikoekin. Izan ere, normalean
enbaxadetan bulego kontsularra egoten da, naiz eta juridikoki biak banatu behar diren.
Horretaz gain, harreman diplomatikoei hasiera ematen diogunean, harreman kontsularrei ere
baimena ematen zaio automatikoki. Baina onarpen hori esaterik badago, baina ukapenari
-
7/28/2019 7. Ikasgaia - Nazioarteko Harremanetarako Estatuaren Organoak
8/8
7. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
58
dagokionez, ezin dugu hori baieztatu. Izan ere, ezin da baieztatu harreman diplomatikoak
eteteak berekin dakarrela harreman kontsularrak desagerraraztea.
Ezarpenari dagokionez, harreman diplomatikoekin gertatzen den moduan, akordioan
oinarritzen da. Adostasuna, harreman kontsularrak ezartzeko beharrezkoa izango da baina
baita egoitza lekua finkatzeko eta aldatzeko, bulego mota eremua finkatzeko etakontsulegorde eta beste agentziak irekitzeko.
Harremana etengo da edo amaituko da adostasuna desagertzen denean. Behin amaituta esan
beharra dago immunitatea mantendu egiten dela pertsonekiko eta ondasunekiko. Hortaz,
gatazka baten ondorioz esekipenean egongo balira, gatazka irauten duen bitartean ezin dira
ondasunak bortxatu.
Eginbehar kontsularrei dagokionez, esan beharra dago ez dagoela numerus clausus baizik eta
lau arlotan banatzen dira:
Estatuko kanpo harremanen organo gisa: estatuen interes orokorrak babestu; aldebikoharreman komertzial, ekonomiko, kultural eta zientifikoak sustatu; gobernua eta
nazionalak informatu.
Bere nazionalen laguntza funtzioak: laguntza administratiboa eman. Nazionalekatzerrira joaten direnean, horiei eskaini behar zaien laguntza kontsulatuen gain
erortzen da.
Nazioarteko zuzenbide pribatuaren eremuan: funtzio notarial, erregistral etaadministratiboak. Demagun atzerrian bizi garela eta testamendua egin nahi dugu
Espainian dauzkagun ondorengoei gure ondasuna uzteko.
Itsas eta aire nabigazioaren eremuan. Kontrol eta inspekzio lanak, sortutako arazoakkonpondu.
Bulego kontsularretan lan egiten duten pertsonak honakoak izango dira:
Bulego kontsularraren burua, Kontsula: postu hau lortzeko, enbaxadoreak behar duenprozeduraren antzeko prozedura da beharrezkoa. Kontsula carta patente beharko du
aurkeztu estatu hartzailearen gobernuburuaren aurrean eta honek exequaturbitartez
onartu beharko du. Exequatur hori izango da atzerrian emandako dokumentu bati
indarra ematea aplikatu nahi den estatuan. Gainerako funtzionarioak ez dute behar.
Funtzionarioak bi motatakoak izango dira: karrerazkoak eta ohorezkoak. Azken horiek,estatu hartzailearen nazionalak diren funtzionarioak izango dira.
Enplegu kontsularrak Zerbitzu langilegoa.
Pertsonal horrek izango dituen erraztasun, pribilejio eta immunitateak 1963ko Hitzarmenaren
16eta 68.artikuluen bitartean arautzen dira.