Fotokopiatzeko fitxak
Ariketategia
Ikasketarako estrategiak
Iradokizun didaktikoak
100proposamen, zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna hobetzekotrebetasunak, bai alderdi naturalei
bai gizakiaren ekintzak eragindakoei
dagokienez, bide eman dezan gertakariak
ulertzeko eta ondorioak aurreikusteko,
bai eta norberaren nahiz gainerako izaki
bizidunen bizi-baldintzak zaintzeko eta
hobetzeko jarduera sustatzeko ere.
195023 _ 0001-0120.indd 1195023 _ 0001-0120.indd 1 22/9/09 11:00:0122/9/09 11:00:01
© 2009 by Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.
Legizamon poligonoa
Gipuzkoa kalea, 31
48450 Etxebarri (Bizkaia)
Inprimatzailea:
EK: 195023
Lege-gordailua:
Lan hau egile-eskubideei buruzko legeek babestuta dago eta Zubia-Santillanari dagokio haren jabetza intelektuala. Legezko erabiltzaileei ikas-gelan erabiltzeko fotokopiak egitea bakarrik zaie zilegi. Debekatuta dago baimendutakoez bestera erabiltzea, batez ere merkataritza-helburuekin erabiltzen bada.
100 proposamen, zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna hobetzeko
liburua Gaitasunak izeneko proiektuaren barruan dago, eta Zubia Editoriala, S. L.ren
eta Santillana Educación, S. L.ren Lehen Hezkuntzako Sailean Joseba Santxo Uriarteren
eta Enric Juan Redalen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.
Proiektu honetan egile-talde honek esku hartu du:
Casilda Bárcena, Fernando J. Cortiguera, Malena Fuentes, Daniel Gabarró, Javier López,
Juan Ignacio Medina, Elena O´Callaghan, Maite López-Sáez, Inmaculada Díaz,
Ana María Rodríguez, Adela Rodríguez eta Martín Varela.
Programa bereziak: Daniel Gabarró Berbegal eta Javier López Apesteguía
Proiektua eta edizioa: Ainhoa Basterretxea eta José Luis Alzu
Diseinua eta maketazioa: ARTIMAGOS (Malena F. Alzu) eta Maitane Barrena
Irudiak: ARTIMAGOS (Esther Pérez-Cuadrado) eta Esther Lecina
Hizkuntza-egokitzapena: Imanol Salegi
195023 _ 0001-0120.indd 2195023 _ 0001-0120.indd 2 16/9/09 13:33:2816/9/09 13:33:28
3
Aurkezpena100 proposamen, zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna hobetzeko
Proiektu honek proposamenak, iradokizunak eta jarduerak biltzen ditu, zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna hobetzeko. Proposamenok ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuan txertatuta daude; eta izaera bikoitza dute, osagarriak eta alternatiboak baitira.
Osagarriak dira, hurbilketa berri bat proposatzen baitute zikloko helburuetara, irakasle-riaren ohiko jardunarekin batera aplikatzean; bai eta testu-liburuek eta gainerako material didaktikoek eskaintzen dituzten baliabideekin batera aplikatzean ere. Izan ere, ezagutzak eguneroko bizitzako testuingurutan eta egoeratan aplikatzeko bideratuta daude.
Alternatiboak dira, curriculumeko helburuak lortzeko bideratuta egon arren, proposame-nen multzoak beste ikuspuntu batetik azaltzen baitu jarduera, irakasteko eta ikasteko modu desberdin bati bidea emateko.
100 proposamenak prozesu didaktikoan
Esperientziadun irakasleak ohikoa ez den baliabide bat erabili nahi duenerako dira 100 proposamen, zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna hobetzeko —behin ikasgaia eta ikasleen ezaugarriak jakin eta gero—. Batzuetan, zailtasunak dituzten ikasleak oinarrizko helburuetara hurbiltzeko edo ikasketa finkatzeko erabil daitezke, eguneroko bizitzarekin lotutako jarduerak eginez; eta bestetan, eskola jarduera labur baina interesgarri batekin hasteko edo bukatzeko, irakasleak berak nahiz ikasleek helburuak oso-osorik lortu dituztela senti dezaten.
Nolakoak dira proposamenak?
100 proposamen, zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna hobetzeko 100 fitxa independente dira. Koaderno honetarako diseinatutako lau ereduetako baten ara-berakoak dira. Hiru fitxa-eredu daude irakasleentzat, eta eredu bakar bat, ikasleentzat. Proposamen mota hauek egin ditugu:
1. Iradokizun-proposamenak (I). Ideia erabilgarrien multzoak dira, irakasleak ikasgaia edo bertako programa jakin bat bideratzeko eta ikasketa eraginkorra izateko. Teknikak pro-posatuko ditugu, ikasleen zientziarekiko jakin-mina sustatzeko eta izaki bizidunak eta haien sailkapena ikasteko; estrategiak, inguruneko hainbat alderdirekiko interesa pizteko; eta triki-mailuak, gure bizitzen dimentsio historikoaz ohartzeko.
195023 _ 0001-0120.indd 3195023 _ 0001-0120.indd 3 23/9/09 13:02:2523/9/09 13:02:25
4
2. Eredu-proposamena (E). Lanerako estrategiak edo trikimailuak dira. Izatez, ikasleen- tzako proposamenak diren arren, irakasleei helarazten zaizkie, beraien azalpenen bidez igor ditzaten.
3. Irakaslearentzako ariketa-proposamena (IR). Irakasleei zuzendutako fitxak dira. Bertan, gai jakin bati buruzko ariketa multzoak proposatzen dira, ikasleei banatzeko edo diktatzeko, haiek egitea komeni dela uste duenean.
4. Ikasleentzako ariketa-proposamena (IK). Fotokopiatzeko fitxak dira, ikasleei banatzeko, problema bat, ariketa bat edo jarduera bat ebatz dezaten. Hondo zuria duen banda bertikal bat eta IK letra erabili dira fitxa horiek identifikatzeko, fitxaren zenbakiaren ondo-ondoan kokatuta.
Irakasleek irakasleentzat eginak100 proposamen, zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako Lehen Hezkuntzan eskolak
ematen urte askotan diharduten zenbait irakaslek idatzi dituzte. Lehenik, estrategiak eta triki-mailuak aplikatu egin dituzte; eta gero, emaitza onenak eman dizkietenak aukeratu dituzte.
Proposamenen edukia eta antolaketaProposamen guztiak Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako curriculumaren
edukiei buruzkoak dira. Atal bakoitzaren hasieran, dagokion oinarrizko gaitasuna aurkeztu dugu izenburuarekin batera, curriculum ofizialaren ebaluazio-irizpideetan ageri den bezalaxe idatzita. Idatzi horretan, nabarmenduta ageri dira bigarren ziklorako adierazitako helburuei hirugarren zikloak erantsitakoak. Ondoren, atal horretarako proposamenen aurkibidea aur-keztu dugu, eta zer fitxa mota diren adierazi. Hona hemen irakasgai honetako atalak:
I. Ingurunea babestea.
II. Izaki bizidunen aniztasuna.
III. Osasuna eta garapen pertsonala.
IV. Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolaketa.
V. Aldaketak denboran.
VI. Materia, energia eta teknologia.
VII. Zehar-gaitasunak.
Proposamen guztiak curriculumarekin lotuta dauden arren, gure asmoa ez da izan liburu paralelo bat egitea, ez eta ebaluazio-koaderno bat egitea ere. Programa bakoitzeko funtsezko edukiak aukeratu ditugu, eta irakasleen ustez ikasle guztiek argi ulertzeko zailak diren alderdi instrumentalei eman diegu garrantzi handiena.
195023 _ 0001-0120.indd 4195023 _ 0001-0120.indd 4 16/9/09 13:33:2816/9/09 13:33:28
Aurkibidea 1. Ba al dugu gure ingurunearen berri? (I). 2. Lekuen ezaugarriak (IK). 3. Non dago Riki? (IK). 4. Ba al duzu mapa bat eskura? (IK). 5. Auzoan batera eta bestera (IK). 6. Non bizi dira zure lagunak? (IK). 7. Gure zoruari begira (E). 8. Lur-saila (IK). 9. Urari buruzko albisteak (IR). 10. Euri gutxi ala asko ari du? (E). 11. Bandera urdina (IK). 12. Hau hobetu daiteke (IK). 13. Klima (IK). 14. Non dago iparra? (E). 15. Klimaren kontuak (IK). 16. Argazkien bidez geografia ikastea (IK). 17. Paisaia interesgarria (IK). 18. Paisaia baten historia (IK). 19. Non ikus dezaket? (IK). 20. Inguruneari buruzko SUPERTESTa (IK).
I. INGURUNEA BABESTEA
Oinarrizko gaitasunak1. Ikaskuntza-prozesua amaitzean, ikaslea gai da ingurune fisikoko zenbait fakto-
reren (erliebea, lurzorua, klima, landaretza...) eta gizon-emakumeen bizimoduen nahiz jokabideen arteko erlazioei antzemateko eta erlazio horiek azaltzeko, horre-tarako datuak bilduz eta neurgailuak erabiliz. Bestalde, gai da ekologia-orekarekiko begirunezko jarrerak balioesteko.
…gai da gizakion portaerak ingurumenari era positiboan edo negatiboan nola eragiten dion erakusten duten argibideak zehazteko, eta jarduera kutsa- tzaileek pertsonetan, animalietan, landareetan eta haien inguruan dituzten zenbait efektu deskribatzeko, eta arazo horiek saihesteko eta murrizteko aukerak proposa tzeko. Era berean, gai da uraren eta beste zenbait baliabideren neurri-gabeko erabileren adibideak jartzeko eta natura babesteko jarrerak izateko.
…gai da Espainiako, Europako eta Lurreko paisaia garrantzitsuenak deskriba- tzeko, eta horiek osatzen dituzten kanpoko nahiz barneko eragile fisikoak zein giza eragileak aztertzeko, bai eta gizakion jarduerek lurraldean duten inpaktua eta paisaiak zaintzearen garrantzia erakusten duten adibideak emateko ere.
195023 _ 0001-0120.indd 5195023 _ 0001-0120.indd 5 22/9/09 11:00:0122/9/09 11:00:01
6
Ingurunearen Ezaguerari buruzko proposamenak aplikatzeko oharrak
DATA FITXA-ZENBAKIA OHARRAK
195023 _ 0001-0120.indd 6195023 _ 0001-0120.indd 6 16/9/09 13:33:2816/9/09 13:33:28
Ingurunea aztertzeko orientabideak
IN
GU
RU
NE
A
I
Ingurunearen azterketak kontzeptu, definizio, prozedura eta datu-bilketa asko eta asko biltzen ditu irakasgai honetan. Sistematizazio-helburuek zehaztutako edukiak dira, alde batetik, bizitza garatzen dugun zoruari erreparatzea, espazioan orientatzea eta erliebearen formei, hidrografiari, klimari, baliabide-naturalen kalitateari, aireari, urari eta abarri buruzko geografia-kontzeptuak ikastea; eta, beste alde batetik, gizakiak naturan duen eraginari erreparatzea –eragin hori posi-tiboa edo negatiboa izan daitekeela kontuan hartuta–.
Inolako zalantzarik gabe, bigarren eta hiruga-rren zikloetan –ezagutzak finkatzeko eta beste ezagutza eta ikasteko modu batzuez jabetzeko zikloak–, beste ikasketa batzuetarako ezinbeste-ko oinarria eraiki nahi da, curriculumeko helbu-ruen bidez.
Bloke honetako edukiak ikasterakoan/irakas-terakoan, bi akats eman daitezke. Batetik, ideiak sakabanatzea, gai asko lantzen baitira; eta, bestetik, alderdi kontzeptualetan arreta gehiegi jartzea, eta ondorioz, prozedurak alde batera uztea (testuak argi ulertzea, orientazio-teknikak ikastea, irudiak irakurtzea, mapak irakurtzea, datu-bilketarako teknikak...). Bi akats horiek ez egiten saiatuko gara. Akats larriago bat ere eman daiteke ordea: zuzen-zuzenean eragiten digun zerbait ikasten ari garela ahaztea. Izan ere, gure zorua, gure airea eta gure klima ikasiko ditugu. Hori jakinik, edukiak aukeratuko ditugu, bai eta haien arteko hierarkia zehaztuko ere. Horrez gain, ikasleak eta errealitatea kontaktuan jarriko dituzten tresnekin lotuko ditugu eduki horiek guztiak.
Ikasgelan komunikabideak erabiltzea
Gaur egun ohikoa da pertsonok gure ingu-runean edo ingurumenean egindako ekintzei buruzko albisteak aurkitzea, prentsan, irratian edo telebistan. Hautatu ikasleei interesatuko zaiz kien albisteak, eta erabili minutu batzuk astean, informazio horiek aurkezteko eta ikas-leen iritziak bideratzeko.
Bidaietako eta ibilaldietako irudiak
Ikasleek familiarekin egindako bidaietako argazkiak erabiliko ditugu paisaiari, klimari, aldaketei eta abarri buruz hitz egiteko.
Ziklo horien amaieran, ikasleek beren ingu-runearen ideia bakun baina argi bat izan behar dute. Une egokia iritsitakoan, haurrak beren bizi-lekua ezagutzera eramango ditugu, koadernoa hartuta; kaleen, eraikinen, auzoaren, herriaren, paisaiaren eta bertako klimari dagozkion egu-raldi-aldaketen ezaugarri nagusiei antzeman die-zaieten, eta koadernoan idatz ditzaten.
Norberaren aurkikuntzakIkasleek argi izan behar dute ingurumenari
buruzko gaiei buruz asko dakitela, hurbileko gaiei nahiz urrunekoei buruz. Izan ere, ez da ikasgai abstraktu eta arraro bat. Saiatu horretan. Horrez gain, azaldu lehen ez zekizkiten gauza asko ikasiko dituztela. Lagundu ikasleei ikerketa- lan txikiak egiten. Ikerketa-lan horietan doku-menturen edo informazio iturriren bat erabili beharko dute.
Ba al dugu gure ingurunearen berri?1
7
195023 _ 0001-0120.indd 7195023 _ 0001-0120.indd 7 16/9/09 13:33:2816/9/09 13:33:28
8
Ingurunean ingurumen-ezaugarriak identifikatzeko baliabidea
IKI
NG
UR
UN
EA
Lekuen ezaugarriak21 Pentsatu nolakoa den bizi zaren lekua eta markatu erantzun zuzena. Ondoren,
osatu ikastetxeari buruzko fitxa.
• Ikastetxearen izena
• Kalea
• Herria
• Autonomia-erkidegoa
Herri batean dago
Hiri batean dago
Ibai bat du hurbil
Ez du ibairik hurbil
Nire etxea altua da
Nire etxea baxua da
Auzo handi batean dago
Auzo txiki batean dago
Zuhaitz asko daude
Ia ez dago zuhaitzik
Nire ikastetxea handia da
Nire ikastetxea txikia da
Leku laua da
Leku malkartsua da
Zorua zementuzkoa da
Zorua lurrezkoa da
Ikastetxean zuhaitzak daude
Ikastetxean ez dago zuhaitzik
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 8195023 _ 0001-0120.indd 8 16/9/09 13:33:2816/9/09 13:33:28
9
Espazioan nola orientatu gogoratzeko estrategiak
IN
GU
RU
NE
A
IK
Asteburuan Mirenekin eta Paulorekin egon nintzen haien aitona-amonen baserrian. Bertan, zaldiei ura ematen lagundu nuen. Arreta handia jarri nuen, gero etxean guzti-guztia kontatzeko.
1 Erreparatu arretaz baserriaren krokisari. Kokatu erdian dagoen pertsonaiaren ondoan, eta erreparatu ikusten duzunari eta gauza bakoitzaren kokapenari.
2 Estali marrazkia paper bat erabiliz, eta erantzun galdera hauei eta zure ikaskideek eginikoei ahoz.
a) Zer ikus daiteke baserrian?
b) Zer norabidetan dago Riki zaldia?
c) Zer norabidetan dago iturria, ura hartzeko?
d) Zer norabidetan dago makinentzako estalpea?
e) Zer zegoen zure atzean?
Non dago Riki? 3
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 9195023 _ 0001-0120.indd 9 16/9/09 13:33:2916/9/09 13:33:29
10
Ismaelek bera bizi den herriaren inguruaren berri izan nahi du. Mapa hau hartu du liburutegitik. Zer informazio lor dezake?
1 Erreparatu mapari eta erantzun galderei.
a) Zer motatako mapa da?
turismo-lekuei buruzkoa errepide-mapa mendi- eta ibai-mapa
b) Zer jakin dezake mapa hori irakurrita?
Errepideak nondik doazen
Herrien arteko distantziak
Oinezkoen pasabideak non dauden
c) Zer herritatik pasatzen da N-502 errepidea?
d) Zenbat kilometro daude Pedro Bernardo eta Ramacastañas artean?
e) Inguratu zati bihurgunetsua gorriz. Zure ustez, zergatik dago horrenbeste bihurgune?
Mendi bat igotzen delako
Ibilbidea motzago egiteko
Ibilbidea atseginago egiteko
Espazioa mapa batean nola adierazten den ulertzeko estrategiak
Izena:
Data: IK
IN
GU
RU
NE
A
Ba al duzu mapa bat eskura?4
195023 _ 0001-0120.indd 10195023 _ 0001-0120.indd 10 16/9/09 13:33:2916/9/09 13:33:29
11
Planoen ezaugarriak interpretatzea, orientatzeko
1 Erreparatu ni bizi naizen auzoaren planoari. Ea asmatzen duzun non dagoen...
IN
GU
RU
NE
A
IKAuzoan batera eta bestera5
a) Parkea udaletxearen sarrera nagusiaren aurrean dago.
• Koloreztatu parkea berdez.
b) Nire etxeko garajeak Hergoitia kalea eta Margolari kalea elkartzen diren izkinan du
sarrera.
• Koloreztatu garajea gorriz.
c) Okindegia garaje-sarreraren aurreko izkinan dago.
• Markatu okindegia gurutze batez.
2 Hau da ikastetxetik etxera joateko egiten dudan bidea. Markatu marra urdin batez.
Ikastetxetik irten eta Zurgin kalean gora abiatzen naiz. Ezkerrera bira egiten dut, eta gero, eskuinera. Soroeta plazan sartzen naiz, eta iturriaren eskuinaldetik pasatzen. Ondoren, ezkerrera bira egiten dut eta azoka aurretik pasatzen naiz. Jarraian, eskuinera bira egiten dut, eta gero, ezkerrera, etxadiaren erdian kokatutako etxean sartzeko.
Hergoitia kalea
Usurrun pasealekua
Herbeitia kalea
Aro
tz k
ale
a Marg
ola
ri k
ale
a
Zurg
in k
ale
a
Err
am
un G
oitia
paseale
kua
UDALETXEA IKASTETXEA
AZOKA
MUSEOA
S
oroeta plaza
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 11195023 _ 0001-0120.indd 11 16/9/09 13:33:2916/9/09 13:33:29
12
Oskarrek zerrenda bat egin du, bere adiskideen helbideekin. Kale horiek non dauden ez dakienez, kale-izendegi bat erabili du. Hauek dira lortutako emaitzak:
1. Jon Artola: Bolueta kalea, 43. E-2 3. Garbiñe Olabide: Sagasti kalea, 25. B-3
2. Saioa Soroa: Konstituzio enparantza, 6. F-5 4. Endika Segurola: Lizardi kalea, 8. C-4
1 Aztertu hiriko mapa, eta idatzi adiskide bakoitzaren zenbakia bere etxeari dagokion laukian.
Koordenatuak erabiltzea, kale bat eta etxe bat aurkitzeko
IKI
NG
UR
UN
EA
Non bizi dira zure lagunak?6
I
H
EM
Konstituzio
enparantza
Bolueta kalea
Sagasti k
ale
a
Lizardi kalea
Idazleen etorbidea
Arta
di k
ale
a
Olerki kalea
Zumardi kalea
Gazta
inad
i kale
a
Gorostidi kalea
Udaberi k
ale
a
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 12195023 _ 0001-0120.indd 12 16/9/09 13:33:2916/9/09 13:33:29
Lurzoruaren ezaugarrien berri izatea
IN
GU
RU
NE
A
E
Gure inguruneko lurzorua
Interesgarria da zapaltzen dugun lurzoruari edo
lurrari erreparatzea; gainera, Lehen Hezkuntzako
Zientzia-arloko ikasketa-helburu garrantzitsu bat
ere bada. Lurzorua, beraz, adiera horretan, gure
bizimodua, eta animalia askoren eta basalandare
guztien bizitza gertatzen den tokia da.
Ikasleei beren inguruko lurzoruari errepara-
tzeko eskatuko diegu. Horrez gain, ikusitakoa
idatzi beharko dute lanerako koadernoaren atal
batean.
Lanerako koadernoa
Koaderno arrunt bat izan daiteke, neurri txiki-
koa eta paper laukiduna duena. Ikasleek beren
ingurunean ikusten dutena idatziko dute ber-
tan; bai eta egoeren marrazki edo krokis soilak
egingo ere. Horrez gain, bertan itsatsiko dituzte
hosto edo lore lehorrak...
Lurzoruari erreparatzea
Eskatu ikasle talde bakoitzari zoru zati bat
aukeratzeko –4 m2 baino txikiagoa–, hari erre-
paratzeko, eta ikusten dutenari buruzko hainbat
hipotesi zehazteko.
Behaketak
Diktatu ikasleei zure ustez egokienak diren
zerrenda honetako galderak.
Non dago behatu behar duten zoru zatia? Nolakoa
da eta zer osaera du?
• Biguna da eta hondar xehe ilunez osatua dago?
• Gogorra da eta hondar argiz osatua dago?
• Oso gogorra da eta harriz osatua dago?
• Oso gogorra da eta zementuz estalia dago?
• Hezea ala lehorra egon ohi da?
Zoru zati horretan landarerik balego:
• Basokoak dira ala landatu egin dituzte?
• Zer forma eta kolore dituzte?
Zoru zati horretan animaliarik balego:
• Zizareak, inurriak, harrak, beste ornogabe
batzuk...?
• Zer gertatzen da zoruan euria egiten duenean?
Eta eguzkiak gogor jotzen duenean?
Hipotesiak
• Zer gertatuko da zulo bat egiten badugu? Zer
aurkituko dugu?
• Beti putzuz beterik badago, animaliak ala
landareak izango dira bertan?
• Zer landare mota landatu dezakegu lurzoru
horretan? Zuhaitzak, belarra, zuhaixkak? Zer egin
beharko genuke behar bezala haz daitezen?
• Nolakoa izango da inurritegi bat barrutik?
Gure zoruari begira7
13
195023 _ 0001-0120.indd 13195023 _ 0001-0120.indd 13 16/9/09 13:33:3016/9/09 13:33:30
14
Espazioa ezagutzeko eskala grafikoa erabiltzea
Lur-sailaIK Izena:
Data:
IN
GU
RU
NE
A
8 Honako hau basetxe baten planoa da. Kopiatu planoaren azpiko eskala grafikoa paper-zerrenda batean eta egin adierazten zaizkizun neurketak.
1
a) Zer neurri ditu txabolak? Zabalera: Luzera:
b) Zer azalera du txabolak? m2
c) Zenbat metro daude txabolako atetik lur-saileko atera? m
d) 2´50 m-ko zabalerako traktoreak lortuko al du lur-saileko atetik igarotzea?
e) 2’20 m-ko aldeak dituen urmael karratu bat eraiki nahi dugu. Lur-saileko zer tokitan eraiki ahal izango dugu? Marraztu urmaela toki horretan. f) Marraztu txabolatik ateraino doan bide bat, 0,5 m-ko zabalerako hiru bide zati zuzen dituena.
SASTRAKAK
TXABOLA
MAKALAK
ARTEA
GAZTAINONDOA
ATEA
PUTZUA
Eskala metrotan0 1 2 3 4 5 6
195023 _ 0001-0120.indd 14195023 _ 0001-0120.indd 14 16/9/09 13:33:3016/9/09 13:33:30
Urari buruzko gogoetak, albisteetatik abiatuta
IN
GU
RU
NE
A
IR
Ura beti da albiste
Sarritan entzuten ditugu edateko urari buruz-ko albisteak edo berriak hedabideetan. Ia beti kontuan hartu beharreko informazioak dira, eta batzuetan, larritzeko modukoak. Hala eta guztiz ere, baliabide urria izan arren, oso erraz lortu ohi dugu ura, eta horregatik, nekez ematen dira albiste horiek eragin beharko lituzketen ohitura- aldaketak.
Gure ikasleek aztertu egin dituzte ura, haren beharra, jatorria, urritasuna, kutsadura-arriskua eta abar; baina, batzuetan, ez dituzte behar bezala barneratzen hura balioesteko benetako arrazoiak. Informazio hauek erabiliko ditugu, gai horri buruz beren kasa pentsa eta eztabaida dezaten; bai eta ondorio arrazoituak lor ditzaten ere.
Zenbaki batzuk
• Gizakion gorputzak, eguneroko bizitzako egoera normaletan, eguneko bi litro ur behar ditu. Ur hori gehiena edarien bidez lortzen dugu, baina baita ur asko duten jakien bidez ere.
• Uste da munduan 1.000 milioi pertsonak baino gehiagok falta dutela edateko moduko ura.
• Azken estatistiken arabera, urtero % 12 haz-ten da botilaratutako uraren kontsumoa. Zenbait herrialdetan, esate baterako, Estatu Batuetan, biztanleriaren erdiak botilaratutako ura soilik edaten du.
• Ur eskasiak desnutrizioa eragiten du. Horrez gain, heriotza eragiten duten gaixotasun asko ematen dira edateko ura edo hura behar bezala banatzeko bideak falta dituzten herrialdeetan. Ehunka haur hiltzen da urtero uraren eraginez.
Arazoak eta konponbideak
2008ko urtarrilean jakin genuen Kataluniako zenbait eskualdetan arazo larriak izan zituztela euri eskasia zela-eta. Urtegietan oso ur gutxi geratzen zen, eta arazoa konpontzeko ura ekar- tzen saiatu ziren, besteak beste, itsasoko ura edateko ur bihurtzen zuten lantegietatik itsason-tzi bidez garraiatuz, edo Frantziako ibaietatik eramanez.
Eztabaidak
Informazio horietatik abiatuta, ikasleei ezta-baidak eginarazi, talde txikitan, galdera hauetan oinarrituta:
Zertarako eraikitzen dira urtegiak? Nondik dator urtegiak betetzen dituen ura? Nora doa urtegietako ura? Zer gertatzen da urtegiak hus-ten direnean? Zer egin daiteke urtegiak hustu ez daitezen? Zer diote egunkariek Espainiako urte-gien egungo egoerari buruz? Beteta, erdizka ala hutsik daude? Nola lor daiteke gure herrialdean ur eskasia duten eskualdeek behar duten ura eskuratzea?
Zer desberdintasun dituzte iturriko urak eta botilaratutakoak? Zer ur mota erabiltzen dute botilaratzeko? Noiz komeni da botilaratutako ura edatea? Eta noiz iturriko ura edatea? Zer gerta- tzen da plastikozko ur botilekin behin erabili eta gero?
Lorategietan honelako kartelak aurki ditza-kegu: BIRZIKLATUTAKO UREZ UREZTATZEA. EZ EDAN. Zer esan nahi dute? Edan al daiteke birziklatutako ura? Zer ur mota birzikla daitezke? Zertarako erabil daiteke birziklatutako ura?
Urari buruzko albisteak9
15
195023 _ 0001-0120.indd 15195023 _ 0001-0120.indd 15 16/9/09 13:33:3016/9/09 13:33:30
Garrantzitsua al da egun batean zenbat euri egin duen jakitea?
Euri-neurgailu bat eraikitzea, prezipitazioen datuak hartzea eta erregistro batean idaztea jarduera erakargarriak dira, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Berezko motibazio horretaz baliatu behar dugu, jarduerak duen zentzuan pixka bat sakontzeko: neurketak zertarako erabil daitez-keen ikastea, neurketa-unitateaz hausnartzea, eta fenomenoak iragartzeko nahiz hainbat mota-tako izaki bizidunak azaltzeko metodo zientifi-koa erabiltzen trebatzea.
Denen gustura euririk ez
Proposatu ikasleei egoera hau: maiatzeko egun eguzkitsu bat da, zerua erabat oskarbi dago, eta pertsona talde bat eguraldiari buruz galderak egiten eta hizketan dabil. Gai al zara haien galderei erantzuteko eta haiek esanda-koak azaltzeko?
1. Euririk egingo al du gaur?2. Euri gehiago egin ezean, urtegiak ez dira
beteko eta ez dugu izango edateko urik.3. Iaz baino euri gehiago ala gutxiago egin ote
du aurten? Nola jakin dezakegu?4. Nola jakin dezakegu eskualde bat euritsua
den ala ez?5. Nekazariek diote euri gehiago egin behar
duela uzta galdu ez dadin.6. Frantzian euri asko egin duela esan dute
albistegietan: 60 litro metro koadroko.
Gailu bat eraikitzea, botatako euri-ur kantitatea neurtzeko
Euri-neurgailu bat egiten lagunduko diegu ikasleei, birziklatutako materiala erabiliz.
Datuak idaztea
Aste euritsu batean, kokatu euri-neurgailua jolastokian –eraikinetik urrun–. Lagundu ikasleei egunero datuak hartzen eta horretarako presta-tutako kartoi mehe batean idazten.
Datuak interpretatzea
Erreparatu eskala honi, botatako euri-ur kanti-tateari buruzko datuak interpretatzeko.
• 0 eta 5 milimetro artean: gutxi.• 5 eta 30 milimetro artean: ez gutxi, ez asko.• 30 eta 100 milimetro artean: asko.
Behaketa- eta neurketa-tresnak erabiltzea, eta izaera zientifikoa duten esperientziak ebaztea
IN
GU
RU
NE
A
E Euri gutxi ala asko ari du?10
...ren ...(e)tik ...(e)rako astea
al. ar. az. og. ol. lr. ig. Guztira
botila gardena
1 metro koadro
10 cm
inbutua
goma
erregela mm-tan
10 cm
Botilan jasotako ur milimetro bakoitzak lurrean jasotako litro bat ur adierazten du.
16
195023 _ 0001-0120.indd 16195023 _ 0001-0120.indd 16 16/9/09 13:33:3016/9/09 13:33:30
17
IN
GU
RU
NE
A
IKIzena:
Data:
Bandera urdina11
Irizpideak defendatzea, ingurune naturala babesteko
1 Irakurri testu hau eta erakutsi zer esan nahi duen ulertu duzula.
Espainia itsasoz inguratutako herrialde bat da, eta beraz, kosta eremu luzeak ditu. Espainiako kostek 8.000 kilometro baino gehiago dituzte luzeran, hots, Madriletik Moskurako distantziaren hirukoitza baino gehiago.
Kosta eremu horien tamaina dela-eta, forma eta neurri asko aurki ditzakegu. Behar-beharrezkoa da aintzat hartzea kosta gure ondarearen parte dela, gure herrialdeko beste hainbat paisaia natural bezala; eta horregatik, zaindu eta babestu egin behar dela.
Gure kostaldeko elementu geografikoen artean, hondartzak nabarmentzen dira, 3.000 baino gehiago baititugu. Hondartza garbiek eta ongi zaindutakoek bandera urdina jasotzen dute urtero, garbitasun- eta kalitate-ikur gisa, nazioarteko erakundeen eskutik. Europako bandera urdin kopuru handiena jaso zuten gure hondartzek 2008. urtean.
a) Zer izen dituzte Espainiako kostaldeko itsasoek?
b) Ikertu eta inguratu hondartzen edertasunagatik nabarmentzen diren lau hiri.
VIGO OURENSE SANTANDER LOGROÑO BENIDORM
LLEIDA JAÉN MARBELLA TARRAGONA TOLEDO
c) Idatzi kostadun herrialde bat izateagatik ditugun hiru abantaila.
d) Idatzi hiru jarrera arduragabe, bandera urdina ez lortzea eragiten dutenak.
195023 _ 0001-0120.indd 17195023 _ 0001-0120.indd 17 16/9/09 13:33:3016/9/09 13:33:30
18
Ingurunea babestea eta hobetzea
Hau hobetu daiteke12IK
IN
GU
RU
NE
A Joan den ikasturtean, Jonek eta haren ikaskideek ibilaldia egin zuten Bidasoa ibaiaren erriberara. Irakasleekin batera joan ziren, leku hartako inguruneari erreparatzeko asmotan. Oharrak idatzi zituzten bertan ikusitako zuhaitzei, belarrei, loreei eta hegaz zebiltzan intsektu txikiei buruz. Horrez gain, aurreko asteburuaren ondoren, lurra hondakinez beteta geratu zela ere ikusi zuten.Hura guztia hobetu zitekeela pentsatu zuten, eta erabaki zuten koadernoan marraztuko zituztela lurrean aurkitutako hondakin motak.
1 Koloreztatu koadernoko marrazkiak honela: beira, berdez; plastikoak eta potoak, horiz; paperak eta kartoiak, urdinez; janari hondarrak, laranjaz.
2 Azaldu zure ikaskideei hondakin mota bakoitzak ingurumenari eragiten dizkion kalteak.
3 Idatzi ontzi bakoitzean dagokion hondakinaren zenbakia.
4 Idatzi eskutitz bat, zenbait ikaskiderekin batera, leku hura zaintzearen arduradunei, ingurumena babesteko eskatuz.
12 3
4
56 7
8
9 10
1112 13
14
15
16
17
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 18195023 _ 0001-0120.indd 18 16/9/09 13:33:3016/9/09 13:33:30
19
Zehaztu loturak leku bateko klimaren eta bizimoduaren artean
Klima13
IN
GU
RU
NE
A
IK
1 Lotu marrazki bakoitza dagokion laukiarekin.
2 Idatzi zure herriko jaiegun garrantzitsuenaren izena eta zer datatan ospa tzen den:
DATA:
3 Inguratu urtearen sasoi horretan egin ohi duen eguraldi mota.
zero azpiko 8º ELURRA
18º FRESKO
40º itzaleanOSO LEHOR
25º EURIA
a)a)
b)
c)
d)
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 19195023 _ 0001-0120.indd 19 16/9/09 13:33:3116/9/09 13:33:31
Ur gaineko iparrorratz soil bat egitea, ikasleekin batera.
a) Magnetizatu orratz baten punta, ikasleen aurrean. Horretarako, igurtzi iman batekin.
b) Zeharkatu kortxo baten goiko aldea magne-tizatutako orratzaz.
c) Jarri iltze bat kortxoaren beheko aldean.
d) Jarri kortxoa urez betetako ontzi batean, flotatzen. Isuri garbigarri likido tanta bat ur gai-nean.
e) Markatu iparra eta gainerako puntu kardina-lak ontziaren ertzetan.
Egin galderak, iparrorratzak nola funtzionatzen duen azal dezaten
Zergatik adierazten du iparra orratzaren puntak?
Erantzuna: Lurrak ardatz baten ingu-ruan bira egiten duelako. Ardatz horrek Lurra Ipar polotik Hego polora zeharkatzen du. Orratzaren magnetizatutako punta iparraldera orientatzen da beti.
Kokatu ur gaineko iparrorratza ikasgelan edo jolastokian, eta egin galderak
a) Zer objektu ikus daitezke iparraldean? Eta hegoaldean?
b) Ikasgelako hormak beirazkoak balira, zer aldetatik argituko luke eguzkiak goizean goiz? Zer aldetan ezkutatuko da arratsean?
c) Kokatu ur gaineko iparrorratza mahai baten erdian; eta arkatz bat, zutik, albo batean. Adierazi hainbat norabide goizeko 10etako itzala adieraz-teko, eta galdetu ikasleei zein den zuzena.
Iparrorratzak nola funtzionatzen duen ikastea
IN
GU
RU
NE
A
E Non dago iparra?14
20
I
H
E
M
195023 _ 0001-0120.indd 20195023 _ 0001-0120.indd 20 16/9/09 13:33:3116/9/09 13:33:31
21
IN
GU
RU
NE
A
IKIzena:
Data:
Klimaren kontuak15
Leku bateko klimaren eraginaren berri izatea
1 Aztertu Valentziako Autonomia Erkidegoak turismo-liburuxka batean argitaratutako datuak, klimari buruz.
urtarrila otsaila martxoa apirila maiatza ekaina uztaila abuztua iraila urria azaroa abendua
ºC 11 12 14 15 17 20 23 25 23 16 14 11
l/m2 25 30 27 28 32 22 4 19 15 130 45 38
2 Osatu klimagrama, goiko datuak erabiliz.
3 Iruzkindu grafikoa zure koadernoan. Erantzun galdera hauei:
a) Zer grafiko mota erabili dituzu klima adierazteko?
sektore-grafikoa grafiko lineala barra-grafikoa
b) Zure ustez, nola lortu dira taulan adierazitako datuak?
c) Zer dira uholdeak? Zer arrisku dituzte?
d) Zer hiletan izan da uholde-arriskua?
e) Zer neurri har daitezke hil horretan, kalterik ez jasateko?
f) Neguan, hotz handia egiten al du eskualde horretan?
g) Nola jakin duzu?
h) Eskualde hori egokia al da udako oporretan bertan egoteko?
i) Zergatik?
ºC urt. ots. mar. api. mai. eka. uzt. abu. ira. urr. aza. abe. l/m2
130120100908070605040302010
45
40
35
30
25
20
15
10
5
195023 _ 0001-0120.indd 21195023 _ 0001-0120.indd 21 16/9/09 13:33:3116/9/09 13:33:31
22
1 Bukatu argazki gainean elementu geografiko nagusien lerroak marrazten (mendiak, herria, ibaia, errepideak…). Ondoren, kalkatu lerro horiek zure koadernoko orri batean. Txukundu lerroak eta koloreztatu marrazkia. Bukatzeko, hautatu zerrenda honetan argazkian ikusi dituzun elementu geografikoak, eta deskribatu paisaia ahoz.
Paisaia deskribatzeko lexikoa jakitea eta behar bezala erabiltzea
IK Argazkien bidez geografia ikastea16
IN
GU
RU
NE
A
MendiaHarana
MendikateaMendilerroa
MuinoaTontorraHegalaIbaia
IbaiertzaIbaiadarraMeandroaBokaleaAintziraUrtegiaOrdokia
Goi-ordokiaHerriaHiria
ErrepideaZubiaTunelaBasoa
ZuhaiztiaSakonunea
LabarraHondartzaUhartea
PenintsulaBadia
LurmuturraAlbufera
Marrazkia nola kalkatu, koadernoko orri batean.
1. Gainmarratu argazkiko lerroak. 2. Igurtzi arkatzez argazkiari dagokion fitxaren atzeko aldea. 3. Jarri fitxa zure koadernoko orri baten gainean. 4. Gainmarratu arkatzez argazkian marraztutako lerroak.
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 22195023 _ 0001-0120.indd 22 16/9/09 13:33:3116/9/09 13:33:31
23
Paisaia sailkatzea, zenbait irizpideren arabera
a) Nolako paisaia da, laua ala menditsua? Nola jakin duzu?
b) Nolako paisaia da, hezea ala lehorra? Nola jakin duzu?
c) Nolako paisaia da, naturala ala asko eraldatutakoa? Nola jakin duzu?
d) Idatzi hamar lerrotan argazkian ikusten duzuna.
1 Erakutsi geografiari buruz dakizuna. Horretarako, osatu puzzle honetako irudia. Lehenik, moztu piezak eta nahastu; ondoren, itsatsi behar bezala zure koadernoan. Bukatzeko, erantzun galderei.
17
IN
GU
RU
NE
A
IKPaisaia interesgarria
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 23195023 _ 0001-0120.indd 23 16/9/09 13:33:3216/9/09 13:33:32
24
1 Erreparatu paisaiaren lau marrazkiei eta ordenatu, bakoitzari dagokion urtea idatziz. Ondoren, erantzun galderei zure koadernoan.
• 1350 • 1828 • 1940 • 2005
Paisaia baten aldaketak hautematea
IK Paisaia baten historia18
IN
GU
RU
NE
A
a) Paisaiaren zer alderdik iraun dute denborak aurrera egin ahala?
b) Paisaiaren zer alderdi aldatu dira denborak aurrera egin ahala?
c) Zer aldaketek eragin dute pertsonak hobeto bizitzea?
d) Zure ustez, aldaketaren batek paisaia hondatu al du? Nola konpon daiteke?
e) Lau paisaietako zeinetan nahiko zenuke oporrak ematea?
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 24195023 _ 0001-0120.indd 24 16/9/09 13:33:3316/9/09 13:33:33
25
Paisaia bat modu soilean deskribatzea
1 Lau paisaiaren deskribapena entzungo duzu. Entzundakoaren arabera, zehaztu zer argazkiri dagokion eta kokatu mapan. Bi kasuetan adierazi dagokion zenbakia.
Non ikus dezaket?19
IN
GU
RU
NE
A
IKIzena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 25195023 _ 0001-0120.indd 25 16/9/09 13:33:3316/9/09 13:33:33
26
Irakurri galderak eta aukeratu erantzun zuzenak.
1 Urteko zer sasoitan dira egunak motzen?
Udaberrian Oporretan Neguan
2 Leku bateko klima euritsua dela esaten da…
beti euria ari badu euria sarri egiten badu goian behean ari badu
3 Mapetan, zer neurritan marrazten dira, errealitatearekiko, mendiak, errepideak...?
Neurri handiagoan Neurri txikiagoan Neurri berean
4 Mendi oso altuen gailurrean…
baso handiak daude zuhaitz gutxi daude ez dago zuhaitzik
5 Zer dakarkizu gogora labar hitzak?
Lantegi bat Kostaren forma bat Paisaia lau bat
6 Zein izango litzateke itsasoko ura desagertzearen ondorio larriena?
Eraikitzeko lur gehiago egongo litzateke
Ez litzateke lainorik sortuko eta ez luke euririk egingo
Ez litzateke hondartzarik egongo
7 Zein da portu bat eraikitzeko leku egokiena?
Badia bat Lurmutur bat Hondartza bat
8 Zein animalia ez duzu ikusiko Afrikako desertuetan?
Gamelu bat Pinguino bat Ostruka bat
9 Nori dagokio airea zaintzea, kutsatu ez dadin?
Hegazkin-pilotuei
Pertsona guztioi
Garbiketa-langileei
Giza jarduera gertatzen den espazio fisikoaren pertzepzioa ebaluatzea
IK Inguruneari buruzko SUPERTESTa20
IN
GU
RU
NE
A
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 26195023 _ 0001-0120.indd 26 16/9/09 13:33:3416/9/09 13:33:34
Aurkibidea
21. Natura Zientziak irakasgaiko eskolak (I). 22. Inguruneko izaki bizidunak (E). 23. Landareak edozertarako (IK). 24. Arriskuan dauden animaliak (IK). 25. Arretaz behatzen dugu (IK). 26. Ba al dakizu hauek sailkatzen? (IK). 27. Elika-kateak (IK). 28. Landareen hostoak sailkatzen (IK). 29. Antzina-antzinako fosil bat (IK). 30. Arazo bat dago sabanan (IK). 31. Praktikatu behaketa (IK). 32. Landareekin nola jokatzen dugun (IK). 33. Animalia berezi bat (IK). 34. Nor bizi da luzaroen? (IK). 35. Marrazki zientifiko bat (IK). 36. Animaliei buruzko SUPERTESTa (IK).
II. IZAKI BIZIDUNENANIZTASUNA
Oinarrizko gaitasunak2. Ikasketa-prozesua amaitutakoan, ikaslea gai da animaliak, landareak eta harriak irizpide
zientifikoen arabera identifikatzeko eta sailkatzeko.…muturreko baldintzetan ere bizia dagoela egiaztatzeko eta izaki bizidunen bizi-zi-
kloak alderatzeko.
195023 _ 0001-0120.indd 27195023 _ 0001-0120.indd 27 16/9/09 13:33:3516/9/09 13:33:35
28
Izaki bizidunen ezaguerari buruzko proposamenak aplikatzeko oharrak
DATA FITXA-ZENBAKIA OHARRAK
195023 _ 0001-0120.indd 28195023 _ 0001-0120.indd 28 16/9/09 13:33:3516/9/09 13:33:35
Eraginkortasuna Natura Zientzien ikasketan
IZ
AK
I
BI
ZI
DU
NA
K
I
Zertarako aztertu izaki bizidunak?
Bioaniztasuna da milurtekoaren bukaerako gako-hitzetako bat, eta bioaniztasuna mehatxupean dago, albisteetako kontzeptu deigarrietako bat. Babestu beharreko balioa da; baina, haren berri izan behar da, hura modu eraginkorrean babesteko.
Pentsamendu hori Lehen Hezkuntzara zabal- tzen badugu, izaki bizidunen azterketak interesa duela ikusiko dugu. Izan ere:
• Oso ezagutza zehatzak dia, aurreko ezagutza askorekin lotuak.
• Adin horretan berezkoa den neurrigabeko jakin-mina asetzen duten ezagutzak dira.
• Alderdi emozional nabarmena duten ezagu- tzak dira.
Aukera horri etekina atera behar diogu; eta aintzat hartu izaki bizidunen azterketa, ikasleen eboluzioaren etapa honetan, sarrera atsegina izan daitekeela metodo zientifikoaren postu-latuetara. Izaki bizidunen azaleko ikuskeratik harago joaten saiatu behar dugu.
Estimuluz betetako giroa
Hasteko, saia gaitezen ikasgela animalien pre-sentziaz betetzen, guztien jakin-mina pizteko; besteak beste, animaliei buruzko kartelak, argaz- kiak eta azken orduko albisteak erabil ditzake-gu. Pixkanaka-pixkanaka giro hori aberastuko dugu, ikasleek egindako marrazkiak eta horma- irudiak erabiliz.
Komeni da etxe-abereak ikasgelara eramatea, ikasleek haiek zaintzeko ardura har dezaten, edo haien morfologiari eta ohiturei errepara diezaieten.
Zer egingo dugu landareekin?
Izaki bizidunak dira landareak ere, baina ez dira animaliak bezain erakargarriak. Gauzak aldatu egiten dira, ordea, ikerketarako asmoare-kin erreparatzen badiegu. Izan ere, ikuspuntua erabat aldatzen da, esate baterako, indaba bat ernearazten badugu, tulipa-erraboilen bilakae-rari erreparatu –loreak eman arte– eta haien hazkuntza neurtzen badugu, landare bati lupaz erreparatu eta ikusten duguna marrazten badu-gu, edo argazki handituak aztertzen baditugu.
Landa-lana
Merezi du jarduera horiek landa-lanarekin osa- tzeak. Irteerak antola daitezke ikastetxeko jolas-tokira (ornogabe asko aurki ditzakegu bertan: inurriak, harrak, euliak, tximeletak...), hurbilen dagoen lorategira edo parkera, izaki bizidunak haien giroan ikusteko. Ikasle bakoitzak koaderno bat eramango du, galderak, oharrak eta ematen diren aldaketak idazteko; bai eta egoerak deskri-batzeko ere.
Jarduera horiei eusten badiegu erraza izango da naturaren adiskideen elkarte bat sortzea. Bertan, izaki bizidunen argazkia eta informa-zioak elkarbanatuko dituzte ikasgaia benetan gustuko duten ikasleek.
Eta ikasliburuak?
Ikasgaiaren azterketa sistematikoarekin batera gauzatu daiteke naturara hurbiltze hori, curricu-lumeko helburuak lortzeko. Liburuen eta azal-penen bitartez ikasiko dugu ideiak adierazten, ordena bati jarraitzen, zehazten, oinarrizkoa gogoratzen... Lan horiek ez baitira jarduera era-kargarrien, jokoen eta lehiaketen aurkakoak.
Natura Zientziak irakasgaiko eskolak21
29
195023 _ 0001-0120.indd 29195023 _ 0001-0120.indd 29 22/9/09 11:00:0722/9/09 11:00:07
Ingurunearekiko jakin-mina
Sustatu ikasleen artean inguruneko izaki bizidu-nei lotutako guztiarekiko jakin-mina.
• Hasteko, deigarri gertatu zaien zerbaitetan jarriko dute arreta.
• Datuak bildu eta idatziko dituzte.• Galderak egingo dituzte, eta erantzunak bila-
tuko, eskura dituzten baliabideak erabiliz.• Landa-lanerako koadernoan idatziko dituzte
animaliekiko duten interesa adierazten duten datu guztiak eta ikerketen ondorioak.
Datu-bilketen zenbait adibide emango ditugu, gure ingurune hurbileko landareei eta animaliei buruz.
Landareei buruzko datuak:
Hosto baten ingerada. Kokatu orri zuri baten gainean eta marraztu arkatzez edo margoz.
Hosto baten inpresioa. Kokatu hostoa kartoi baten gainean, eta bien gainean, orri zuri bat. Gainetik, igurtzi argiza-riz, mugimendu azkarrak eginez.
Zuhaitz baten azalaren inpresioa. Inguratu zuhaitz baten enborra paper zati luze batez. Erabili soka bat papera enborrari lo-tzeko. Ondoren, igurtzi argizariz, presio erregula-rra eginez.
Parkeko zuhaitz baten gutxi gorabeherako altuera kalkulatzea
Arratsaldean, jar zaitez zuhaitz baten itzalaren mutur-muturrean, markatu lurrean zuhaitzaren itzalaren bukaera (B), zure kokapena (C) eta
zure itzalaren bukaera (D). Zuhaitzaren altue-ra kalkulatzeko, zure altuera jakin behar duzu (EC), eta eragiketa hauek egin:
(A B x C E) : C D = A F
Animaliei buruzko datuak:
Tximeletak. Saiatu hegaz dabilen tximeletaren koloreei erreparatzen, eta marraztu itzazu zure koadernoan. Haren hegaldiaren mugimenduak ere marraz ditzakezu.
Oinatzak. Egun euritsu baten ostean, errepara-tu lokatzetan markatuta geratu diren animalien oinatzei.
Oinatzak interpretatuta hauteman ditzakezu, besteak beste, animaliaren tamaina, jarraitu duen ibilbidea edo mugimenduen abiadura.
A B
Izaki bizidunei bertatik bertara erreparatzea
Inguruneko izaki bizidunak22
IZ
AK
I
BI
ZI
DU
NA
K
E
txakurra katua txolarrea
usoa beste animalia batzuk
F
E
C D
30
195023 _ 0001-0120.indd 30195023 _ 0001-0120.indd 30 16/9/09 13:33:3516/9/09 13:33:35
31
Landareen baliagarritasuna aintzat hartzea
IZ
AK
I
BI
ZI
DU
NA
K
IK
Jakin badakigu landareak izaki bizidunak direla eta oso baliagarriak zaizkigula. Oxigenoa sortzen dute, elikagaiak izan daitezke eta bizi garen ingurumenaren parte dira. Baina, horrez gain, beste hainbat erabilera izan ditzakete, gure bizitza errazago egiten dutenak.
1 Erreparatu marrazkiei eta koloreztatu landarez egindako gauzen adibideak.
2 Imajinatu adierazi dituzun bi adibideetan erabiltzen diren landareak desagertu egin direla. Idatzi zer beste substantzia erabil daitezken landare horien ordez.
Adibidea: 1. Kasua. Eraikuntzan, zura erabili ordez, burdina erabil daiteke.
2.
3.
Landareak edozertarako23
1 2 3
4 5 6
7 8 9
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 31195023 _ 0001-0120.indd 31 16/9/09 13:33:3516/9/09 13:33:35
32
Animaliei buruzko liburu bat irekitzean, kezkatzeko moduko testu hau aurkitu dugu. Irakurri ahots ozenez, eta egin jarduerak guztien artean.
Katamotz handi bat ikusi dut gaur, tigre baten antzekoa, eta hura ikusten jarraitu nahi dut datorren mendean ere. Hura ikus dezaten nahi dut, halaber, nire seme-alabek eta ilobek ere. Ez dut nahi inork ni salatzerik, ni hemen egonda, espezie zoragarri hori mundutik desagertu delako. Eta hori guztion ardura da, Iberia zaharreko biztanle guztiona, xumeenetik hasita jantzienera. Espainiarrok eta portugaldarrek erantzukizun handia dugu munduaren aurrean. Izan ere, katamotz iberiarra desagertzen bada, hau esango dute etorkizuneko liburuek: «XXI. mendean, Espainian eta Portugalen jaso zen historian lehen aldiz felido basati baten desagertzea; ordutik aurrera, ez dira jada hogeita hamazazpi katu espezie bizi Lurrean, hogeita hamasei baizik». Duintasunagatik bada ere, ezin dugu horrelako rol lotsagarririk gure gain hartu.
Miguel Delibes. EL LINCE IBÉRICO GRAN FAUNA IBÉRICA E INSULAR. DEBATE editoriala. WWF/Adena 2000.
Animalia hauetako zein izan daiteke katamotza? Inguratu.
a) Zergatik dio testuak katamotzak desagertzen badira hogeta hamasei espezie katu soilik geratuko direla?
b) Untxiak dira katamotzen elikagai nagusia. Mendian, untxi kopurua asko murriztu da, lehorteek eta ehizak eraginda. Ba al du zerikusirik horrek katamotzak desagertzearekin?
c) Ez al dira katamotzak desagertuko; baina, desagertuko balira, nola gogoratuko genituzke?
1
Aipatu, banan-banan, animaliei erreparatzeko eta haiek zaintzeko ekintzak
IK Arriskuan dauden animaliak24
Izena:
Data:
IZ
AK
I
BI
ZI
DU
NA
K
A B C
195023 _ 0001-0120.indd 32195023 _ 0001-0120.indd 32 16/9/09 13:33:3516/9/09 13:33:35
33
IZ
AK
I
BI
ZI
DU
NA
K
IKIzena:
Data:
Arretaz behatzen dugu25
Sailkapenak egiteko irizpideak asmatzea
Erakutsi animaliei arretaz erreparatzen diezula. Animaliak ikustean, behatzaile azkarrak ez dira pozten edo beldurtzen soilik, animalia bakoitzean berezkoa duena ikusten dute, eta beste animalietatik bereizten. Ikusitako animaliaren irudia berehala sailkatzen dute, eta sailkapen hori osatu egiten dute beste animalia batzuei erreparatu ahala.
1 Erreparatu animalia hauei, eta asmatu sailkatzeko irizpideak, lehen begiratuan ikusten duzunaren arabera.
neurria - kolorea - ohiturak - gorputzaren forma mugimenduen bizkortasuna - gorputza zerez estalia duen - etab.
2 Idatzi sailkapena egiteko erabili dituzun irizpideak.
3 Idatzi sailkapena.
195023 _ 0001-0120.indd 33195023 _ 0001-0120.indd 33 16/9/09 13:33:3616/9/09 13:33:36
34
Ba al dakizu hauek sailkatzen?26
Itziarrek oso gustuko du animaliei erreparatzea. Oporretan zela, inoiz ikusi gabeko animalia batzuk ikusi zituen, eta haien ohiturei buruzko informazioa bilatu zuen. Zer taldetan sailka ditzake?
1 Idatzi animalia bakoitzaren azpian ugaztuna, hegaztia, narrastia, intsektua edo arraina den.
2 Testu bakoitzean, azpimarratu animalia hori sailkatu ahal izateko erabili dituzun hitzak.
Sailkapenak egiteko irizpideez jabetzea
Kolore askotako lumak ditut; mokoa erabiltzen dut enborrak zulatzeko; eta arrautzak erruten ditut, zurez babestutako habia
batean.
a) OKILA ›
c) ZUHAITZ-IGEL ARRUNTA ›
Bizia urpean ematen dut, eta uretan jartzen ditut arrautzak. Hegatsak eta
ezkatak ditut.
e) AMUARRAINA ›
b) SAGUZARRA ›
Harro nago nire isats luzean, baina hanka
motzak ditut. Odol hotza dudanez, leku eguzkitsuen bila ibiltzen naiz. Gorputza
ezkataz estalia dut.
d) SUGANDILA ›
f) BASURDEA ›
Gustuko dut gauez hegan egitea, baina ez naiz txori
bat. istorio askotako protagonista naiz, eta
gorputza ilez estalia dut.
Basoetan eta lora-tegietan ibiltzen naiz. Nire kumeek urmae-letan igeri egiten dute
jaio orduko.
Basoan bizi naiz. Urtero 3 eta 8 kume artean izaten ditut, eta hiru hilabetean ematen diet titia.
IKI
ZA
KI
B
IZ
ID
UN
AK
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 34195023 _ 0001-0120.indd 34 16/9/09 13:33:3616/9/09 13:33:36
35
IZ
AK
I
BI
ZI
DU
NA
K
IKIzena:
Data:
Elika-kateak27Elika-kateez jabetzea
Ingurunean elikadura-harremanak ematen dira bertan bizi diren animalien eta landareen artean.
Erreparatu baso-bazter baten marrazki honi eta koloreztatu. Ondoren, erantzun:
Adierazi marrazkian ikusten dituzun harremanak guztien aurrean.
Adibidez: Barraskiloek landareen hostoak jaten dituzte. Kakalardoek barraskiloak jaten dituzte.
Idatzi hiru elika-kate. Ondoren, azaldu zure ikaskideei.
Azaldu zer gertatuko litzatekeen leku horretan landarerik ez balego.
1
3
2
195023 _ 0001-0120.indd 35195023 _ 0001-0120.indd 35 16/9/09 13:33:3616/9/09 13:33:36
36
Munduan milioika landare mota dago. Landare mota bakoitzaren hostoek forma, neurri eta kolore bereizgarriak dituzte, besteetatik desberdinak. Landareak gustuko dituztenek badakite hostoak bereizten eta sailkatzen.
1 Erreparatu hosto hauei eta saiatu lau multzo egiten, hostoen formaren arabera:
2 Asmatu izen bat multzo bakoitzarentzat, hostoen forma adierazten duena. Egin sailkapena zure koadernoan.
Landareak sailkatzea, hostoen formaren arabera
IK Landareen hostoak sailkatzen28
IZ
AK
I
BI
ZI
DU
NA
K
Honi erreparatu diot:
1
Honi erreparatu diot:
2
Honi erreparatu diot:
3
Honi erreparatu diot:
4
arrosa-landarea olibondoa pinua geranioa
pikondoa nartzisoa aranondoa zumarra
haritza garia menda akazia
bananondoa makala artea gaztainondoa
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 36195023 _ 0001-0120.indd 36 16/9/09 13:33:3616/9/09 13:33:36
37
Martin eta haren adiskideak Natura Zientzien Museora joan ziren. Koadernoak eraman zituzten, oharrak idazteko. Interes berezia zuten fosilak ikusteko. Zortea izan zuten, eta ezagutzen den hegazti antzinakoenaren fosil baten irudia ikusi zuten. Archeopteryx esaten zaio, eta duela 150 milioi urte bizi izan zela uste da.
1 Erreparatu arretaz.
2 Erantzun.
• Zer da fosila?
3 Lotu fosil bakoitza dagokion izaki bizidunarekin.
Animalien eta landareen antzinatasunaz jabetzea
IZ
AK
I
BI
ZI
DU
NA
K
IKAntzina-antzinako fosil bat29
A
C
Ba
c
b
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 37195023 _ 0001-0120.indd 37 16/9/09 13:33:3716/9/09 13:33:37
38
Erreparatu arretaz irudiari eta irakurri informazioa.
Marraztu geziak izaki bizidunen artean, esanahi honekin: ...-k ... jaten du.
Erantzun galdera hauei, ikaskide baten laguntzaz:
Dirudienez, akaziak gutxitzen ari dira lurralde horretan, lehorte luzeak direla eta. Zer gertatuko zaie gainerako izaki bizidunei akaziak desagertzen badira? Nola Konpon daiteke egoera hori?
Zer gertatuko litzateke termitak desagertuko balira?
Oreka ekologikoari buruz gogoeta egitea
IK Arazo bat dago sabanan30
IZ
AK
I
BI
ZI
DU
NA
K
lehoinabarra
jirafa
akazia
urde inurrijalea
termitak
antilopea
Klima lehorra eta beroa da Afrikako estepako leku honetan. Bertan, belar txikia eta akaziak soilik hazten dira; eta zenbait animalia bizi dira, besteak beste:
• Jirafak. Akazien sustraiak eta hostoak jaten dituzte.
• Termitak. Inurrien antzekoak dira eta lurpeko galeriatan bizi dira. Hildako akazien egurra jaten dute. Lurpean ura bilatzen dute. Horrela, lurzorua hezeago eta harroago egiten dute, eta ondorioz, belarra ernetzea eta akazien sustraiak zabaltzea errazten.
• Urde inurrijaleak. Animalia gautarrak dira, eta termitak jaten dituzte.
• Lehoinabarrak. Animalia haragijaleak dira. Urde inurrijaleak eta antilopeak jaten dituzte.
• Antilopeak. Termitategien inguruan hazten den belarra jaten dute. Akazien fruituak ere jaten dituzte; eta haien ugalketan laguntzen dute, haziak zabalduz.
2
2
1
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 38195023 _ 0001-0120.indd 38 16/9/09 13:33:3716/9/09 13:33:37
39
Erreparatu izaki bizidunei bertatik bertara
IZ
AK
I
BI
ZI
DU
NA
K
IK
ETXEKO EULIA
Ia beti aurki ditzakegu euliak gure inguruan. Sarri ikusten ditugu. Baina nolakoak diren galdetzen badigute, gainetik azaltzeko gai gara soilik.
Eulien gorputz-atal batzuei erreparatuko diegu, alderatzeak eginez.
1 Inguratu, kasu bakoitzean, euliari dagokion gorputz-atalen marrazkia.
Praktikatu behaketa31
2 Osatu euliaren deskribapen hau zure koadernoan.
Eulia bat da. Haren gorputza hiru zatitan banatuta dago: burua,
eta .
Haren begiak milaka begi txikiz osatuta daude; hegoak dira;
hanka artikulatu ditu; eta antenak .
2. hegoak
3. begiak
4. hankak1. antenak
buruatoraxa
sabelaldea
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 39195023 _ 0001-0120.indd 39 16/9/09 13:33:3816/9/09 13:33:38
40
Gero eta handiagoa da landareekiko errespetua. Hala ere, jende askok ez du jarrera egokiena izaten asmatzen. Irakurri kasu hauek ahots ozenez, eta erantzun bakoitzari, gidoian aurkeztutako galdekizunei jarraituz.
Aipatu banan-banan landareak babesteko egin daitezkeen ekintzak
IK Landareekin nola jokatzen dugun32
IZ
AK
I
BI
ZI
DU
NA
K
GALDERAK
• Jarrera egokia dela uste al duzue?• Azaldu zuen erantzuna, hain zuzen,
egoera horiei buruz ikasi duzuena erabiliz.
• Jarrera desegokia dela uste baduzu, zer esango zenieke?
1. Aimarrek mimatu egiten ditu bere landareak.Landare asko ditu, eta arretaz zaintzen. Gauez bere logelan gordetzen ditu, bere ohearen inguruan, hotz ez daitezen.Zer iruditzen zaizu?
2. Nereak landareak ugaltzen ditu. Duela urte batzuk, geranio handi eta eder bat oparitu zioten. Horrelako geranio gehiago izan nahi ditu. Horregatik, zenbait zurtoin txiki moztu dizkio; eta lur hezetan jarri ditu, beste loreontzi batzuetan.Ugal al daitezke hazirik gabe?
3. Bildumagile saiatua.Iturria jaunak landare arraroen bilduma egiten du. Atzo, mendi baten gailurrera igo zen, bertan soilik hazten diren landare eder batzuk aurkitzeko. Ahal zituen guztiak moztu eta lehortu zituen, herbarioan jartzeko.Zer iruditzen zaizu?
4. Hizkuntza oso berezia.Erramun eta haren adiskideak basoan izan ziren ikasturte amaierako ibilaldia egiten. Bakoitza bere aldetik ibili zen, eta labanekin mezuak eta zeinuak idatzi zituzten zuhaitzen azalean.Berdin jokatuko al zenuke?
5. Argiñek lorezaina izan nahi du.Badaki landareek sustraien bidez xurgatzen dutela ura. Horregatik, agerian utzi ditu bere lorategiko zuhaixka guztien sustraiak, ureztatzean ur gehiago xurga dezaten.Ongi egin al du?
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 40195023 _ 0001-0120.indd 40 16/9/09 13:33:3816/9/09 13:33:38
41
Erreparatu izaki bizidunei bertatik bertara
IZ
AK
I
BI
ZI
DU
NA
K
IK
1 Irakurri testua eta koloreztatu marrazkiko animalia.
Udan, Cádizeko kostan oporretan nintzela, animalia bitxi hau ikusi nuen sasi artean ezkutatuta. Oso mugimendu mantsoak egiten zituen, eta alde guztietara begiratzen zuen, bere begi handiak zabal-zabalik zituela. Hoteleko lorezainak esan zidanez, oso animalia berezia da. Azalaren kolorea aldatzeko gai da, dagoen lekuaren arabera, inork ikus ez dezan. Oso mihi luzea du, eta ziztu bizian jaurtitzen du jaten dituen intsektuak harrapatzeko.
• Zer taldetakoa da: ornoduna ala ornogabea?
• Zerez estaltzen du gorputza: ilez, ezkataz, lumaz...?
• Zenbat hanka ditu: bi, lau, sei...?
• Sugandila dirudi, baina ez da. Aipatu desberdintasun bat:
• Zer animalia mota da: arraina, anfibioa, narrastia…?
• Bilatu informazioa eta erantzun. Zer animalia da?
Animalia berezi bat33
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 41195023 _ 0001-0120.indd 41 16/9/09 13:33:3816/9/09 13:33:38
42
Ander eta haren adiskideek ikerketa bat egin dute, zenbait izaki bizidun zenbat urtetan bizi daitezkeen jakiteko.Zenbait datu lortu dituzte, eta koadro honetan idatzi.
Osatu denboraren lerroa, eta kokatu izaki bizidun bakoitza dagokion lekuan.1
Bizi daitezkeen urte kopuruaren arabera, animaliak sailkatzea
IK Nor bizi da luzaroen?34
IZ
AK
I
BI
ZI
DU
NA
K
Animalia Urteak
Pelikanoa
Dortoka
Gizakia
Igela
Ardia
Foka
Katua
ElefanteaArratoia
30
116
80
5
10
15
13403
arratoia
urte
urte urte
urte urte
urte urte urte urte
Izena:
Data:
0 5 15 60 120
195023 _ 0001-0120.indd 42195023 _ 0001-0120.indd 42 16/9/09 13:33:3816/9/09 13:33:38
43
Izaki bizidunen egitura ikastea, marrazkien bidez
IZ
AK
I
BI
ZI
DU
NA
K
IK
Agurtzane eskolarako lan bat egiten ari da izaki bizidunei buruz. Testua osatzeko, marrazkiak ere egin behar ditu. Marrazkiek argi eta garbi adierazi behar dute eman nahi den informazioa, politak izateaz gain, zientifikoak izateko. Horregatik, kontuan hartu behar ditu alderdi hauek: • Deskribatu nahi den animaliaren forma eta haren gorputz-atalak. • Marraztutakoak proportzio egokiak izatea, hots, atalak ez dira handiegi edo txikiegi egin
behar batzuk besteekiko. • Azpimarratu nahi dena nola idatzi behar den.
Honela marraztu du usoa:
1 Erreparatu intsektu honen argazkiari, pentsatu nola marraztu eta marraztu:
• Zertarako marraztuko dut?
• Zer animalia mota da?
• Gorputzeko zer atal nabarmendu nahi ditut? (burua, toraxa, sabelaldea, antenak,
hegoak, hankak, tronpa…):
Marrazki zientifiko bat35
burua
mokoa
isatsa hankak
begia
hegoa
lumak
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 43195023 _ 0001-0120.indd 43 16/9/09 13:33:3816/9/09 13:33:38
44
Erabili fitxa hau ikasleen bizkortasuna ikusteko. Erabili, halaber, ikasleek elkarrekin lana egin dezaten, eta animaliei buruz dakizkitenak aipa ditzaten. Horregatik, ez da beharrezkoa jarduera hau ebaluaziorako erabiltzea.
1 Zein da existitzen den animalia handiena?
a) Elefantea b) Balea urdina c) Txibia erraldoia
2 Zein animalia ez da existitzen?
a) Marrazo-balea b) Txibia erraldoia c) Lehoi-armiarma
3 Zein animalia existitzen da?
a) Itsas zaldia b) Marrazo hiltzailea c) Belatz borrokalaria
4 Zer da hartz inurrijalea? Hartz inurrijaleak…
a) inurriak jaten ditu b) fruituak jaten ditu c) ez du bizkarrezurrik
5 Zer da animalia ornogabe bat? Ornogabeek...
a) ez dute hankarik b) beste animaliak jaten dituzte c) ez dute bizkarrezurrik
6 Zein da belarjalea?
a) Panda hartza b) Kaioa c) Sugandila
7 Zein da ugaztuna?
a) Krokodiloa b) Izurdea c) Ostruka
8 Zeinek egiten du argizaria?
a) Zetarrak b) Erleak c) Albatrosak
9 Zein da intsektua?
a) Tximeleta b) Tarantula c) Ehunzangoa
10 Zein da arriskutsuena gizakiontzat?
a) El Hierroko musker erraldoia b) Eltxoa c) Apoa
Animaliei buruzko ezagutzen autokontrola
IK Animaliei buruzko SUPERTESTa36
IZ
AK
I
BI
ZI
DU
NA
K
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 44195023 _ 0001-0120.indd 44 16/9/09 13:33:3916/9/09 13:33:39
Aurkibidea
37. Osasuna gauza guztien gainetik! (I). 38. Mediku espezialistak (IK). 39. Zergatik gertatzen zaigu…? (IR). 40. Zenbat hazten garen! (IK). 41. Digestio egokia (IK). 42. Osasun-txostena (IK). 43. Zauria (IK). 44. Gure beharra duten haurrak munduan (IR). 45. Esneko hortzak eta behin betikoak (IK). 46. Gorputzaren atlasa (IK). 47. Toki osasungarriak (IK). 48. Atseden ona (IK). 49. Dieta mediterraneoa (IK). 50. Osasunari buruzko SUPERTESTa (IK).
III. OSASUNA ETA GARAPEN PERTSONALA
Oinarrizko gaitasunak3. Ikasketa-prozesua amaitutakoan, ikaslea gai da elikadura-, higiene- eta atseden-ohitu-
rek eta ariketa fisikoa egiteko ohiturak osasunerako eta norberaren garapen pertsonalerako dituzten ondorioak identifikatzeko eta azaltzeko.
…gai da giza gorputzaren bizi-funtzioetan parte hartzen duten organo nagusiak identifikatzeko, eta non dauden adierazteko; bestalde, gai da organo horien eta osasun-ohitura jakin batzuen arteko loturak egiteko.
195023 _ 0001-0120.indd 45195023 _ 0001-0120.indd 45 22/9/09 11:00:1122/9/09 11:00:11
46
Giza gorputzaren ezaguerari buruzko proposamenak aplikatzeko oharrak
DATA FITXA-ZENBAKIA OHARRAK
195023 _ 0001-0120.indd 46195023 _ 0001-0120.indd 46 16/9/09 13:33:3916/9/09 13:33:39
37
OS
AS
UN
A
I
Giza gorputza ikasten, Lehen Hezkuntzan
Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako neska-mutil gehienek jakin-min han-dia izan ohi dute. Neska-mutil horiek are jakin- min handiagoa izan ohi dute naturako agerpen guztiak ikasteko, eta bereziki, giza gorputzaren eta norberaren gorputzaren nondik norakoen berri jakiteko.
Jakin-minaren eta ikasteko grinaren testuin-guruan garatzen da ikasgaiko hirugarren blo-kea, Osasuna eta garapen pertsonala izenekoa. Ikasgaiak anatomiari eta fisiologiari buruzko edukiak jorratzen ditu; bai eta osasunarekiko jokabide arduratsuak ere. Behar-beharrezkoa da alderdi horiek integratzea eta alorreko edukien maila mugatzea, nahi den eraginkortasun maila lortzeko.
• Abiapuntua. Inolako zalantzarik gabe, arlo honetako gaitasuna eskuratzeko abiapuntua dira norberaren esperientziak eta inguruko bizitza-ren behaketa. Esperientzia eta behaketa horien bidez, ikasketa-ardatz bihurtzen dira irakasgai honen antolaketa sistematikoan ain tzat hartzen ez diren hainbat alderdi: 8 urtetik 12 urtera bitarteko neska-mutilek beren gorpu tzean espe-rimentatzen dutena, beren gorputzen arteko desberdintasunei erreparatzea, gaitz txiki bat sendatzeko prozesuan lortutako datuak, komu-nikabideetan osasunari buruz emandako albis-teak...
Gainerako edukiak irakastean bezala, ikasleen jakin-mina erabiliko dugu hemen ere. Ikasleek galderak egitea bultzatuko dugu, eta maila honen berezko nozioetan bilatuko ditugu eran- tzunak.
• Aztertuko diren edukien maila. Etapa hone-tan berezkoa da ikasleen arreta norberaren gorputzaren kanpoko alderdietara bideratzea eta alderdi horiek barruko organoekin dituzten loturak zehaztea. Organoen kokapena, morfolo-gia eta egitura oso erraz azter daitezke, besteak beste, irudiak, krokisak eta eskemak erabiliz; baina, behar-beharrezkoa da ezagu tza horiek guztiak ikasleen eguneroko esperientziekin eta haien inguruko ohiko gertaerekin lo tzea. Alor honetan gaitasuna lortzea ez da organoen zerrenda bat, haien ezaugarriak eta antolaketa ikastea bakarrik.
• Osasuna zaintzearen erantzukizuna. Helburu horrek ematen dio zentzua proposatzen dugun giza gorputzaren ikasketari. Garrantzi handiagoa du gorputzaren funtzionamendua hobe tzeak funtzionamenduak berak baino. Helburu hori osasunarekin lotuta dago zuzenean; bai eta nork bere burua hobeto ezagutzearekin eta preben-tzio jarrerak barneratzearekin ere.
• Nork bere gorputza eta desberdintasunak onartzea. Giza gorputzari eta osasunari buruzko kontzeptuak eta orokortzeak ikasiko ditugu. Baina ez ditugu ahaztu behar ematen diren berezitasunak, desberdintasunak, elbarritasunak edo gaixotasunak. Alderantziz, sustatu egingo dugu errealitate horiei guztiei erreparatzea, bai eta horiek onartzea ere, giza izaeraren parte baitira.
• Ikasgela girotzea. Giza gorputza eta osasuna aztertzen ditugun bitartean, horiei buruzko kar-telak, eskemak, marrazkiak eta argazkiak jarriko ditugu, besteak beste, ikasgelako hormetan. Horiez gain, beste hainbat dokumentu grafiko ere jarriko ditugu, leku eta jokaera osasuntsuei buruz.
Osasuna gauza guztien gainetik!
Parte hartzeko eskola bat, giza gorputza aztertzeko
47
195023 _ 0001-0120.indd 47195023 _ 0001-0120.indd 47 16/9/09 13:33:3916/9/09 13:33:39
48
Udaberria iritsi berri da, eta Lierni ondoezik sentitzen hasi da. Azkura du begietan eta eztarrian, negar-jarioa, muki gehiago...Amak haren betiko pediatrarengana eraman du, eta hark, mediku espezialisten zentrora bidali, alergologo batek ikus dezan eta zenbait proba egin diezazkion.Pediatrak azaldu dio Lierniri zein den alergologoaren egitekoa eta zein egingo dizkion proben xedea. Espezialisten zentroko itxarongelan, sintoma desberdinak dituzten gaixoak daude. Lagundu Lierniri bakoitza zer espezialistarengana joango den asmatzen.
Lotu gaixoak espezialistekin.1
Giza gorputza eta osasunaren zainketa lotzea
IK Mediku espezialistak38
OS
AS
UN
A
Igeltsua ipini diote besoan
Argaltzekometodo bati
jarraitu nahi dio
Haurdun dago
Ikusmen-arazoak ditu
Pikorrak atera zaizkio
aurpegian
OFTALMOLOGIA TRAUMATOLOGIAGINEKOLOGIA
DERMATOLOGIA
ENDOKRINOLOGIA
A
B
C D
E
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 48195023 _ 0001-0120.indd 48 16/9/09 13:33:3916/9/09 13:33:39
Egin galdera hauek ikasleei, banaka nahiz taldeka, erantzunak ematen saia daitezen. Kontuan hartu erantzun guztiak balioetsi behar direla, nahiz eta horiek okerrak izan, betiere, arrazoituak badira. Jarduera honen xedea da egunero ikusi ohi ditugun gertakarien arrazoiak azaltzen saiatzea.
1. Zergatik egiten dugu aharrausi?
Erantzuna. Nekatuta edo aspertuta gau-denean arnasa mantsoago eta arinago har-tzen dugulako. Aharrausiari esker arnasa sakonago hartzen dugu, eta horrela, oxi-geno kantitate handiagoa lortzen, bai eta karbono dioxido kantitate handiagoa kanpo-ratzen ere.
2. Zergatik sentitzen dugu egarria?
Erantzuna. Gure gorputzak ur kantitate handia behar duelako. Gorputzeko ur-maila jaisten bada, seinale bat iristen da garune-ra, eta hark, egarri-sentsazioa pizten du. Sentsazio hau ez da desagertzen ur nahikoa edaten dugun arte.
3. Zergatik izerditzen gara?
Erantzuna. Izerdia organismoa fresko mantentzeko mekanismo bat da. Hari esker gorputzeko tenperatura egonkor mantentzen da bero handia egin arren. Izerdia lurrundu egiten da beroarekin, eta horrela, azala hoz-ten. Horrez gain, gorputzean metatzen diren gai kaltegarriak kanporatzen dira.
4. Zergatik jartzen gara beltzaran eguzkia hartzen badugu?
Erantzuna. Kolore beltzarana, izatez, aza-laren defentsa-mekanismo bat da. Eguzkiaren izpi jakin batzuen eragin jarraituarekiko babes-ten gaitu, izpi ultramoreen eraginarekiko, hain zuzen. Azalak melanina izeneko kolo-ratzaile bat sortzen du, eta horrela, ilunago egiten da.
5. Zergatik izaten dugu zotina?
Erantzuna. Diafragmaren, hots, arnaske-ta erregulatzen duen giharraren nahigabeko mugimenduek eragiten dute zotina. Zenbait aldiz ematen da minutuko, eta gehienetan, azkar desagertzen da. Sarritan, diafragmaren narritadurak eragiten du, gehiegi edo azka-rregi jateagatik edo urduri edo suminduta sentitzeagatik.
Erabili galdera eta erantzun sorta bertan ageri diren terminoak eta kontzeptuak berrikusteko: arnasketa, garuna, azala, etab.
Ikasleek hitz horien esanahiak azaldu beharko dituzte, argi ulertu dituztela erakusteko.
39Ohiko gertakariekiko interesa eta taldekako ikerketa sustatzeko galderak
OS
AS
UN
A
IRZergatik gertatzen zaigu...?
49
195023 _ 0001-0120.indd 49195023 _ 0001-0120.indd 49 16/9/09 13:33:3916/9/09 13:33:39
50
Grafiko honetan adierazten da nola hazten diren neskatoak eta mutikoak, batez beste, jaiotzen direnetik 18 urte betetzen dituzten arte.Erreparatu arretaz, eta erantzun galderei zure koadernoan.
Hazkuntzako etapak identifikatzea
IK Zenbat hazten garen!40
OS
AS
UN
A
a) Lotu neskatoen eta mutikoen hazkuntza adierazten duten puntuak bi kolore erabiliz.
b) Gutxi gorabehera, zer adinetan da mutiko baten altuera jaio zenekoaren bikoitza?
c) Zer adinetan da nerabe baten altuera jaioberri batenaren hirukoitza?
d) Hitz egin zure ikaskideekin mutilen eta nesken hazkuntzan ematen diren aldeei
buruz.R. TAVERNIER, Bordas (Moldatua)
Adina Mutilak Neskak
02468
1012141618
51 cm85 cm
101 cm113 cm123 cm133 cm144 cm152 cm162 cm168 cm
50 cm83 cm99 cm
112 cm122 cm131 cm145 cm153 cm159 cm161 cm
Altuera
Adina
1
170
160
150
140
130
120
110
100
90
80
70
60
50
40
30
20
10
0 2 4 6 8 10 12 14 16 18
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 50195023 _ 0001-0120.indd 50 16/9/09 13:33:3916/9/09 13:33:39
51
Digestio-aparatua zaintzeari lotutako ekintzak aipatzea eta baloratzea
OS
AS
UN
A
IK
1 Erreparatu eskema honi, eta azaldu zure ikaskideei zer adierazten duen.
Jende aurrean hitz egin aurretik, egin jarduera hauek:
1. Idatzi marrazkian adierazi den gorputz-atalaren izena:
2. Koloreztatu adierazi den aparatuko organoak, bakoitza kolore batez.
3. Idatzi puntuzko marretan organo bakoitzaren izena: AHOA, ESOFAGOA, URDAILA, HESTE MEHARRA, HESTE LODIA, UZKIA.
4. Koloreztatu gorriz jakiek jarraitzen duten bidea, ahotik uzkira.
5. Azaldu zer jokabide izan behar dugun digestio-aparatuko zati guztiek ongi funtziona dezaten (ahoak, esofagoak, urdailak, hesteek...), eta digestio ona izan dezagun:
Adibidea:
Ahoan: jaki osasungarrik eta elikagarriak aukeratzea, eta behar bezala garbitzea eta prestatzea. Ongi murtxikatzea eta ez irenstea, ongi xehatu eta listuz nahastu arte...
Digestio egokia41
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 51195023 _ 0001-0120.indd 51 16/9/09 13:33:3916/9/09 13:33:39
52
1 Irakurri arretaz Koldok jasotako txostena, eta erantzun galderei.
2 Inguratu min hartutako lekua zuzen adierazten duen marrazkia.
3 Gorputzeko zer organori eragin dio lesioak? Markatu erantzun zuzena.
Hezur bati Artikulazio bati Gihar bati
4 Gorputzeko zer hiru aparatu aipatzen ditu tratamenduak? Inguratu:
Zirkulazio-aparatua Iraitz-aparatua Lokomozio-aparatua Digestio-aparatua
5 Gorputzeko zer atal tratatzen du traumatologoak?
Traumatologo baten txostena ulertzea eta azaltzea
IK Osasun-txostena42O
SA
SU
NA
Etxeberria Beitia doktoreatrX klinika
Gaixoa: Koldo Urbieta Alberdi.Diagnostikoa: Ezkerreko sorbaldako luxazioa, erorketa batek eraginda.Tratamendua: Lotu gogor sorbalda eta besoa ukondoraino, hesgailu batez. Eutsi besoa beso-euska-
rri batez, eskua goian dela, odolaren zirkulazioa errazteko. Ez mugitu besoa zazpi egunean. Zortzi ordutik behin, hartu hanturaren aurkako botika, bai eta urdaila babestekoa ere.Hogei egun barru, itzuli azterketa medikoa egiteko.
a) b) c)
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 52195023 _ 0001-0120.indd 52 22/9/09 11:00:1222/9/09 11:00:12
53
Giza gorputzeko barne-organoen berri jakitea eta osasunarekin zer zerikusi duten ikastea
OS
AS
UN
A
IK
Martini belauna zauritu zaio, eta odol pixka bat isuri zaio. Gero, ur oxigenatuz bustitako kotoi zati batez kalkatu diote zauriaren gainean, eta geratu egin zaio odol-isuria. Une horretan, Martini odolak gorputzean duen zereginari buruzko hainbat galdera etorri zaizkio burura, eta Natura-zientzietako liburuan ikasitakoa gogora ekarriz, galdera horiei erantzuten saiatzen da.
Azaldu era bakunean nolakoa den giza gorputzeko odolaren zirkulazioa. Jarraitu urrats hauei:
Zauria43
1. Aipatu odolaren zirkulazioan esku hartzen duten organo nagusiak.
2. Marraztu organoak gorputzaren irudi honetan.
3. Marraztu gorputzaren irudi honetan odolaren zirkulazioaren eskema bakun bat: non hasten den, nondik igarotzen den eta non amaitzen den. Marrazkia perfektua ez bada, ez dio axola.
4. Azaldu zure lagunei nolakoa den odolaren zirkulazio-prozesua: zer den odola, zergatik zirkulatzen duen, nola aldatzen den... Azaldu zergatik isuri zen odola zaurian, eta zergatik geratu zen gero odol-isuria. Bilatu informazioa ikasliburuetan.
1
Izena:
Data:
53
195023 _ 0001-0120.indd 53195023 _ 0001-0120.indd 53 16/9/09 13:33:4016/9/09 13:33:40
Elkartasun kontua
Ikasturteko aste hauetan, gure gorputza, garapena eta osasuna aztertzen ari gara, bai eta gure berezitasunak onartzen ikasten ere.
Jarreren alorrean, ezin dugu ahaztu gure ikas-leek beste errealitateekiko begiak ireki behar dituztela. Izan ere, beren buruari erreparatzeaz, eta morfologia edo funtzionaltasun aldetik nor-maltzat jotzen duguna ikastez gain, beste errea-litate horien berri izan behar dute, eta munduko beste herrialde batzuetan sufritzen duten haurre-kiko solidarioak izan.
Proposamen honen xedea da ikasleek bere egitea munduko beste haur askok dituzten arazoak. Arazo horiek haur horiek baztertzen dituzte; eta besteak beste, sufrimendua, ezinta-suna, gosea edo afektu falta eragiten dizkiete. Ez da ikasleengan sentimendu igarokor bat eragin nahi, topikoak edo kasu ikusgarriak erabiliz. Aitzitik, alderdi zehatzei erreparatzea nahi da, haiek eragiten dituzten arrazoiez eta ondorioez ohartzeko, eta gure laguntza behar duten hain-bat erakundek arazo horiei nola erantzuten die-ten ikusteko.
Abiapuntua
Ezagutza da gogoeta egiteko eta iritzia sor- tzeko abiapuntua. Ikasleek istorioak, albisteak eta bitxikeriak entzungo dituzte sarritan, eta momentuan duten gaitasunaren arabera azter-tuko. Baina, horrez gain, oso garrantzitsua da ikasleek beren kasa informazioa bilatzea edo etxean galdetzea, zenbait leku edo egoera kritiko aurkitzeko eta etorkizunerako konpon-bideak proposatzeko. Ekintza horiek ikaslearen elkartasuna garatzen dute, proposamen idealistak, mugatuak edo ez oso koherenteak izan arren.
Lan-sistema Komeni da munduko zenbait herrialdetan hau-
rrek dituzten arazoak multzotan biltzea, arazo horiek aztertzeko, eta bitxikeriekin edo topi-koekin ez lotzeko. Nahi izanez gero aldi berean azter ditzakegu, multzo horietako bakoitza eta hari lotutako nozioak. Esate baterako, gogoeta egingo dugu haurrek pairatzen duten gosea-ri buruz, elikadura eta dieta ikasten ari garen bitartean. Hauek dira jorra ditzakegun alorretako batzuk:
• Elikadura. UNICEFen arabera, urtean zortzi milioi haur baino gehiago hiltzen da munduan gosez.
• Gorputzaren garapena. UNICEFen azterke-ten arabera, bost urte bete aurretik hiltzen da sei haurretik bat Saharaz hegoaldeko Afrikan.
• Gaixotasunak. Osasunaren Mundu Erakun-dearen arabera, oraindik haurrei eragiten dieten gaixotasun asko existitzen dira; besteak beste, malaria, desnutrizioak eragindako sukarrak, errakitismoa... Halaber, medikuak eta botikak falta dira oraindik munduko herrialde askotan.
• Deserrotze afektiboa. Haur asko bizi dira munduan gurasorik gabe edo beraien herri- aldetatik eta familia-girotik urrun. Gerrak eta gurasoen herio tza dira deserrotze horren arrazoi nagusiak.
• Esplotazioa. Munduko herrialde askotan helduen lanak egitera behartzen dituzte gure ikasleen adin bereko haurrak, ordu luzez eta inongo babesik gabe.
• Eskolatze falta. Beste haur batzuk ezin dituzte garatu beren gaitasunak, bizi diren lekuan ez dagoelako eskolarik edo ikasketa- baliabiderik; edo ez dietelako eskolara joaten uzten, lanera edo eskera joatera behartzen dituz-telako.
Osasun- eta gaixotasun-egoerak bereiztea eta baloratzea
OS
AS
UN
A
IR Gure beharra duten haurrak munduan44
54
195023 _ 0001-0120.indd 54195023 _ 0001-0120.indd 54 16/9/09 13:33:4016/9/09 13:33:40
55
Digestio-aparatuko atal nagusiak aipatzea eta kokatzea
Erreparatu marrazkiei eta egin proposatutako jarduerak.
Koloreztatu: ebakortzak berdez, letaginak gorriz eta haginak horiz.
Ikaskideekin batera, pentsatu zenbat hortz izango dituzten ahoan pertsona hauek, hortzik galdu ez badute. Idatzi erantzunak:
a) 5 urteko haur batek › b) 14 urteko haur batek › c) 25 urteko emakume batek › d) 18 hilabeteko haur batek ›
Marrazki honetan, Olaiaren hortzeria adierazi da.
Zer da Olaia, neskatoa ala emakumea?
3
2
1
Hau Olaiaren aurpegiaren ezkerreko aldearen erradiografia bat da. Koloreztatu esne-hortzak urdinez, eta behin betikoak, horiz.
4
ESNE-HORTZAK BEHIN BETIKO HORTZAK
Noiz irteten diren.
6 hilabete
8 hilabete
12 hilabetetik 18ra
8 hilabetetik 10era
18 hilabetetik 21era
Noiz irteten diren.
6 urtetik 8ra
7 urtetik 9ra
10 urtetik 11ra
9 urtetik 11ra
11 urtetik 12ra
6 urtetik 7ra
12 urtetik 13ra
17 urtetik 21era
Noiz erortzen diren.
6 urtetik 7ra
7 urtetik 8ra
10 urtetik 12ra
9 urtetik 11ra
10 urtetik 12ra
OS
AS
UN
A
IKEsneko hortzak eta behin betikoak45
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 55195023 _ 0001-0120.indd 55 16/9/09 13:33:4016/9/09 13:33:40
56
Xabier eskolarako lan bat egiten ari da arnas aparatuari buruz. Hiru eskema marraztu ditu. Bitan akatsak egin ditu, eta beraz, bakarra da zuzena.
Markatu eskema zuzena, eta idazti izen hauek behar den lekuan:
SUDURRA LARINGEA TRAKEABIRIKAK AHOA FARINGEA
Azaldu ikaskideei zergatik aukeratu duzun eskema hori eta ez besteak.
2
1
Aipatu banan-banan eta kokatu arnas aparatuko atal nagusiak
IK Gorputzaren atlasa46
OS
AS
UN
A
A
B C
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 56195023 _ 0001-0120.indd 56 16/9/09 13:33:4016/9/09 13:33:40
57
Jarrera kritikoa osasunari kalte egiten dioten egoerekiko.
OS
AS
UN
A
IK
Gizakia da ingurura moldatzeko gaitasun handiena duen izaki biziduna. Gizakiak bizi dira munduko leku guztietan: basamortu idorretan, polo izoztuetan, oihan hezeetan edo mendi-gailurretan. Gizakiaren gorputzak egoera batera moldatu ezin badu, oso gogorra delako, adimena lanean hasten da, gorputza babestuko duen zerbait asmatzeko.
Toki osasungarriak47
1 Erreparatu ingurune hauei. Ondoren, idatzi osasunarentzako zer arrisku izan ditzaketen, eta nola babes dezakegun gure burua haiengandik.
Osasunerako arriskuak:
Babesa:
a) Bero handia ari du eta ez dago ur askorik.
Osasunerako arriskuak:
Babesa:
c) Automobil asko dabil. Kutsadura handia dago airean.
Osasunerako arriskuak:
Babesa:
b) Hotz handia ari du. Lurra elurrez estalita dago.
Osasunerako arriskuak:
Babesa:
d) Euri ari du goian behean. Ura dago alde guztietan.
Izena:
Data:
2 Ikaskideekin batera, egin osasunerako kaltegarriak diren lekuen zerrenda bat.
195023 _ 0001-0120.indd 57195023 _ 0001-0120.indd 57 22/9/09 11:00:1222/9/09 11:00:12
58
Bakarka edo taldeka, egin galdeketa labur bat atsedenari eta nerbio-sistema zaintzeari buruz. Honela egin dezakezue:
1 Idatzi atsedenarekin eta erlaxazioarekin lotuta bururatzen zaizkizun alderdi guztiak, esate baterako:
1. Egunean zenbat ordu lo egiten dituen; 2. Gauez
esnatzen ote den, eta zenbat aldiz 3; Lo egiten duen
bitartean inguruan zaratarik ba ote dagoen; 4. Nekatuta
jaikitzen ote den; 5. Egunez, jarduera neketsu bat egin
ostean, atsedenik hartzen ote duen; 6. Eskola-orduetatik
kanpo, ariketa fisikoa zenbat denboraz egiten duen;
7. Telebista ikusten edo bideo-jokoetan jolasten zenbat
denbora ematen duen; 8. Zenbat denboraz irakurtzen
duen; 9. Telebista aurrean nola esertzen den, etab.
2 Guztion artean, aukeratu alderdi interesgarrienak.
3 Egin BAI edo EZ erantzun beharreko galdera zehatzak alderdi horietatik abiatuta. Zenbait erantzunen artean aukeratzekoak ere egin daitezke. Adibidez, eskolatik itzultzean egiten duenari buruz galdetzeko:
Eskolatik itzultzean, zer da egiten duzun lehenengo gauza?
Telebista ikusi Atseden hartu Askaria egin Familiarekin hitz egin
4 Erabaki zenbat laguni egingo diezuen galdeketa.
5 Egin galdeketa ahoz, baina idatzi lortutako erantzunak orri batean. Ondoren, multzokatu eta zenbatu erantzun horiek.
6 Adierazi emaitzak barra-grafiko batean.
7 Egin iruzkin bat galdeketaren emaitzari buruz, eta irakurri ikaskideen aurrean. Iruzkinaren amaieran, idatzi ondorioak edo iradokizunak atseden-ohiturak hobetzeko.
Egin galdeketa bat osasun-ohiturei buruz
IK Atseden ona48Izena:
Data:
OS
AS
UN
A
195023 _ 0001-0120.indd 58195023 _ 0001-0120.indd 58 16/9/09 13:33:4116/9/09 13:33:41
59
Dieta mediterraneoa, gizadiaren ondare
Dieta orekatua deskribatzea
OS
AS
UN
A
IK
Irakurri albiste hau, eta ondoren, egin jarduerak.
Dieta mediterraneoa49
1 Zer ezaugarrigatik balioesten da dieta mediterraneoa?
2 Erreparatu dieta mediterraneoa osatzen duten produktuei. Ondoren, egin zure gustuko menu bat eta eztabaidatu ikaskideekin hari buruz.
GOSARIA BAZKARIA ASKARIA AFARIA
Berriemailea. 2007/7/7. Espainiako gobernuak dieta mediterraneoa
gizadiaren ondare izendatzeko eskatu dio UNESCOri, hots, Nazio
Batuen kultura erakundeari. Dieta mediterraneoari jarraitzen diote,
bati bat, Espainian, Italian, Grezian eta Marokon. Hura balioesteko
hainbat ezaugarri ditu: antzinatik datorren dieta izatea, osoa eta
anitza izatea, hainbat gaixotasunetatik babestea eta ez gizentzen
laguntzea.
% 60Laboreak: ogia, pasta, arroza.
Patata Lekaleak: txitxirioak, dilistak, babarrunak.
% 15Barazki freskoak:
aza, azalorea, zerba, ziazerba, lekak...
Fruitu freskoak: laranjak, sagarrak, bananak...
% 15Arraina, batik bat urdina:
sardinak, hegaluzea...Haragia: hegaztiak
eta haragi gorri gutxi
% 10Landare-koipea:
olibak, olioa.Animalia-koipea:
esnea eta esnekiak.
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 59195023 _ 0001-0120.indd 59 16/9/09 13:33:4116/9/09 13:33:41
60
Gorputzari eta osasunari buruzko ezagutzen kontrola
IK Osasunari buruzko SUPERTESTa50
OS
AS
UN
A Irakurri galderak eta markatu erantzun zuzena.
Non dago osasunerako ona den airea?
Automobil artean Leihorik gabeko gela batean Parke batean
12 urte bete arte, gure hezurdura…
ez da hazten mantso hazten da oso azkar hazten da
Zauri bat dut hatz batean, eta odola ateratzen zait. Zer egin behar dut lehenik?
Zauria estali Alkoholez garbitu Ur oxigenatua erabiliz garbitu
Indartsu egon nahi dut oporretarako. Horregatik,...
haragi asko jaten dut
haragia, pasta eta barazkiak jaten ditut
litro bat esne edaten dut egunean
Ahotsa aldatu zaio eta asko hazi da. Zer adin du gutxi gorabehera?
Adindua da Nerabea da Gaztea da
Telebista ikusten ematen ditu asteburuak. Zer esango zenioke?
Zer ikusi duzu? Hobe zenuke parkean jolastea Erreparatu zure bizkarrari!
Igerian zebilela hoztu eta faringitisa du. Gorputzeko zer atal du gaizki?
Belauna Urdaila Eztarria
Zenbat hezur daude gizaki baten hezurduran?
26 208 2.600
Nola konpontzen dira ondoen beste pertsonekin ditugun arazoak?
Oihu eginez
Mehatxu eginez
Zintzotasunez hitz eginda
9
8
7
6
5
4
3
2
1
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 60195023 _ 0001-0120.indd 60 16/9/09 13:33:4116/9/09 13:33:41
Aurkibidea
51. Gure gizartea (I). 52. Badakigu zein den gure lurraldea (IK). 53. Europako posta-txartelak (IK). 54. Non dago Afrika? (IK). 55. Nondik gatoz? (IK). 56. Kontsumitzaile arduratsuak (IR). 57. Prentsa-oharra udalean (IK). 58. Jokabide demokratikoak ikasgelan (IR). 59. Elikagaien bidaia (IK). 60. Europa (IK). 61. Etxeko kontsumoaren detektibeak (IK). 62. Gizarteko bizitzari buruzko SUPERTESTa (IK).
IV.PERTSONAK, KULTURAK ETA GIZARTE-ANTOLAKETA
Oinarrizko gaitasunak3. Ikasketa-prozesua amaitutakoan, ikaslea gai da eguneroko bizitzako adibideetan
gizon-emakumeek naturako baliabideei ematen dizkieten erabilera nagusietako batzuk identifikatzeko, erabilera horien alde onak eta txarrak adierazteko, eta ondasunek edo zerbitzuek hasieratik kontsumitzailearengana iritsi arte egiten duten bidea aztertzeko.
4. Ikasketa-prozesua amaitutakoan, ikaslea gai da administrazioen eta hainbat erakun-deren zenbait funtzio aipatzeko, eta gizarteak modu egokian funtziona dezan egiten duten ekarpena azaltzeko; era berean, gai da gizabanakoak talde-erantzukizunetan parte hartzea balioesteko.
5. Ikasketa-prozesua amaitutakoan, ikaslea gai da, batetik, espazio-nozioak eta puntu kardinalen erreferentzia erabiliz ingurunean kokatzeko, eta bestetik, eskala grafikodun planoak eta mapak kokatzeko eta toki batetik bestera joateko erabiltzeko.
6. …gai da komunikazioek eta ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenarekin lotutako eko-nomia-jarduera berriek gizakion bizimoduan eta ingurunean eragindako zenbait aldaketa aztertzeko; era berean, gai da ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko aukera-desberdinta-sunek pertsonen artean eragindako aldeak gainditzeko beharra balioesteko.
7. …gai da herriko, hirietako, autonomia-erkidegoetako, Espainiako estatuko eta Europar Batasuneko gobernu-organo eta funtzio nagusiak identifikatzeko; era berean, gai da zerbitzu publikoen kudeaketak herritarrentzat duen interesa eta parte hartze demokratikoaren garrantzia balioesteko.
195023 _ 0001-0120.indd 61195023 _ 0001-0120.indd 61 16/9/09 13:33:4116/9/09 13:33:41
62
Gizarte-antolakuntzaren ezaguerari buruzko proposamenak aplikatzeko oharrak
DATA FITXA-ZENBAKIA OHARRAK
195023 _ 0001-0120.indd 62195023 _ 0001-0120.indd 62 16/9/09 13:33:4116/9/09 13:33:41
Gizartean bizitzeko gogoa piztea
GI
ZA
RT
E-
AN
TO
LA
KE
TA
IR
Lehen Hezkuntzako ikasleen mundua
Ikasgai honek gure gizartea aztertzeko kon- tzeptuak eta jarrerak biltzen ditu, eta horregatik, zabalenetakoa eta konplexuenetakoa da ikas-gaiaren eremua. Behin konplexutasun hori onar-tuta, ikasketa hurbila eta bizigarria izan daiteke, baina baita abstraktua eta bizi den errealitatetik kanpokoa ere. Zalantzarik gabe, ikasleen bizi-penekiko eta esperientziekiko hurbilekoak dira aztertuko diren gaiak. Horregatik, beharrezkoa da ikasleek parte hartzeko moduko estrategiak bila tzea. Haien ezagutzak eta afektibitatea era-bili behar dituzte, gizartearen ezaugarriak, hark zer eskaintzen duen eta zertan hobe daitekeen aztertzeko.
Gizarte-ikasketetako terminologia
Etapa honetan landu behar dira gizarte- ikaske-tatan erabiltzen diren terminologia eta prozedu-rak. Adierazten dituzten kontzeptuetan gehiegi sakondu ezin bada ere, nolabaiteko erraztasu-nez erabili behar dituzte zenbait hitz, adibidez: lurraldea, estatua, autonomia erkidegoa, zerbitzu publikoak, udala, biztanleria, emigrazioa, demo-krazia, elkartasuna, tolerantzia, kultura-adieraz-penak, ohiturak, usadioak, ikurrak, merkataritza, turismoa... Hitz horiek ikasleen hurbileko egoe-rekin lotuko ditugu, ikasleen ezagutza-maila errespetatzeko. Egoera horiek zehatzak, eta erreparatzeko eta adierazteko modukoak izan behar dute.
Hurbilenekotik hastea
Bizi garen gizartea aztertzean, komeni da hurbilen dugunetik abiatzea. Horregatik, oinarri sendo bat behar dugu biztanleriaren aldaketak, harreman demokratikoak, tolerantzia, errespe-tua, elkarlana, ospakizunak, erroak, ekonomia, lana eta abar aztertzeko. Hain zuzen ere, familia-ko, eskolako eta auzoko laguntasun- harremane-tan aurkituko dugu oinarri hori. Batzuetan, uste izaten dugu gai batzuk emateko guztia eman dutela Haur-hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzan, baina sarritan oso eraginkorrak dira ziklo haue-tan ere.
Beste esperientzia eta jakintza batzuk integratzea
Alor honek izaera berezia du. Hori dela-eta, bertako ikasketekin lotuta daude beste ikas-gai eta ekintza batzuk, besteak beste; Euskara (hizkerak, jentilizioak, usadioen interpretazioa, etab.), Matematika (zenbakien balioak, grafikoak egitea eta interpretatzea, etab.), Arte-hezkuntza (kultura, monumentuak, sormena, etab.), Natura Zientziak, Etika, ibilaldiak eta eskolako ospaki-zunak.
Ikasgela
Ikasgelako giroa kontuan hartu behar da ikas-leak motibatzeko, bai eta ikasgaiaren zati honi zentzua emateko ere. Lurraldeari buruzko hor-ma-irudiak jar daitezke, bai eta planoak, argaz-kiak eta ikurrak ere. Horrez gain, landuko den gaiak elkarlana edo eztabaida egitea eska tzen badu, komeni da ikasgela modu eraginkorrean antolatzea.
Gure gizartea51
63
195023 _ 0001-0120.indd 63195023 _ 0001-0120.indd 63 22/9/09 11:00:1322/9/09 11:00:13
64
1 Presta zaitez elkarrizketa baterako. Ikaskide batek galdera sorta bat egingo dizu zuen lurraldeari buruz, eta erantzuten jakin behar duzu. Hasteko, identifikatu zure autonomia-erkidegoa mapan, eta koloreztatu. Ondoren, erantzun galderei zure koadernoan.
Bizi garen lurraldea identifikatzea eta kokatzea
IK Badakigu zein den gure lurraldea52
GI
ZA
RT
E-
AN
TO
LA
KE
TA
a) Nola du izena zehazki zure autonomia-erkidegoak?
b) Nola dute izena bertan jaio direnek?
c) Kostaldean ala barrualdean dago?
d) Aipatu beste lurraldeetan ere ezagunak diren bertako bi
monumentu.
e) Zu eta zure familia bertan jaioak zarete ala beste nonbait?
f) Zure ustez, kanpoko jende asko joan al da bizitzera zure
erkidegora?
g) Zer kolore ditu zure erkidegoko banderak?
h) Nola du izena zure autonomia-erkidegoko presidenteak?
i) Gustuko al duzu bertan bizitzea? Zergatik?
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 64195023 _ 0001-0120.indd 64 16/9/09 13:33:4116/9/09 13:33:41
65
53Europako zenbait herrialde identifikatzea, eraikin esanguratsuak ikusita
GI
ZA
RT
E-
AN
TO
LA
KE
TA
IK
Inge Europako zenbait herrialdetan izan da gurasoekin abuztuko oporretan. Posta-txartel hauek bidali dizkie bere adiskideei. Txartel bakoitza zer herrialdetakoa den idaztea ahaztu zaio (Italia, Frantzia, Ingalaterra eta Errusia).
1 Idatzi herrialdearen izena posta-txartel bakoitzean, eta herrialde bakoitzaren zenbakia Europako mapan dagokion lekuan.
Europako posta-txartelak
1 2
34 Errusia
4
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 65195023 _ 0001-0120.indd 65 16/9/09 13:33:4216/9/09 13:33:42
66
1 Irakurri 2008ko ekainaren 23an telebistan emandako albiste hau.
a) Zure ustez, zergatik gainditu nahi izan zuten muga?
b) Ezagutzen al duzu Afrikatik etorritako emigratzailerik?
1 Erreparatu munduko mapari eta koloreztatu Afrika.Adierazi X batez Erdialdeko Afrika esaten zaion eremua.
Munduko mapan kontinente bat kokatzea
IK Non dago Afrika?54
GI
ZA
RT
E-
AN
TO
LA
KE
TA
MUGA GAINDITZEN SAIATU ZIREN, FUTBOL-PARTIDA BAT APROBETXATUZ
Atzo, Espainiako lurraldea eta Maroko arteko muga gainditzen saiatu zen Erdialdeko Afrikatik zetorren pertsona talde bat. Futbol-partida bateko azken minutuak aprobetxatu zituzten, sailkatze- partida izanik, mundu guztia penalti-jaurtiketei begira egongo zela uste baitzuten. Alabaina, gauzak ez ziren beraiek nahi bezala gertatu, eta muga zaintzen duen poliziak harrapatu zituen.
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 66195023 _ 0001-0120.indd 66 16/9/09 13:33:4216/9/09 13:33:42
67
Emigrazioa aintzat hartzea
GI
ZA
RT
E-
AN
TO
LA
KE
TA
IK
Erreparatu futbol-talde bateko jokalariei, auzoko obra bateko langileei edo abeslari arrakastatsu batzuei. Guztiak Espainian daude edo bertan bizi dira, baina horietako batzuk beste herrialde edo kontinente batzuetatik etorri dira. Gauza bera gertatzen da gure ikastetxeko ikasgeletan ere; guztiok bizi gara leku berean, baina batzuk beste herri edo herrialde batzuetatik etorri dira. Gutako batzuen ibilbideak aztertuko ditugu.
Osatu bi edo hiru laguneko taldeak, eta egin galdeketa bat ikaskideen jatorriari buruz. Ondoren, osatu koadroa.
Nire izena eta nire ikaskideenak Jaioterria
Nire gurasoak Jaioterria
Nire aitona-amonak Jaioterria
Nire birraitona-amonak Jaioterria
1
Izena:
Data:
Nondik gatoz?55
Herri honetan jaiotako ikasleen kopurua
Beste herri batean jaiotako gurasoak dituzten ikasleen kopurua
Beste herrialde batean jaiotako ikasleen kopurua
Beste herrialde batean jaiotako gurasoak dituzten ikasleen kopurua
Beste herri edo herrialde batean jaiotako aitona-amonak dituzten ikasleen kopurua
195023 _ 0001-0120.indd 67195023 _ 0001-0120.indd 67 16/9/09 13:33:4216/9/09 13:33:42
56Guztiok kontsumitzen dugu, eta behar ditugun
gauzak eta zerbitzuak egiten dituztenei erosten dizkiegu: janaria, arropa, oinetakoak, liburuak, tresnak, energia, osasun-zerbitzuak, beste zerbi-tzu batzuk...
Kontsumoak muga batzuk izan behar ditu, eta horregatik, arduraz edo arduragabe kontsumi daitekeela esaten dugu. Kontsumo ardura tsuak kontuan hartzen ditu, besteak beste, norberaren eta gainerakoen osasunean dituen ondorioak, bai eta norberaren ekonomian eta ingurume-naren babesean duen eragina ere. Kontsumo arduragabeak, aldiz, ez ditu ondorio horiek kontuan hartzen, eta norbera edo pertsona talde bat berehala asetzea du helburu bakar.
Eskatu ikasleei egoera hauek kontsumo- ohitu-ra arduratsuak ala arduragabeak islatzen dituz-ten adierazteko. Jarraian, eskatu guztien artean haien iritzia defendatzeko arrazoiak emateko.
1. Gorkak ur asko erabiltzen du bere txakurra garbitzeko. “Ez gastatu horrenbeste ur”, esa-ten diote. “Niri bost axola —erantzuten du—, nire gurasoek nahikoa diru dute uraren faktura ordaintzeko”.
Erantzuna: Ura baliabide urria da. Asko kostatzen da edateko ura lortzea. Solidarioak izan behar dugu urik ez dutenekin.
2. Eiderren MP3a nahiko zaharra da, baina ongi funtzionatzen du. Urtebetetzean, MP3 hobe bat oparitu diote. Alabaina, atera berri den kolo-retako beste bat erosteko eskatu dio amari, bere adiskideek halakoak baitituzte.
Erantzuna: Ongi dago beharrezkoa dena erostea, baina ez erabilera bera duten objek- tuak pila tzea. Objektuak egitean, industriak energia kontsumitzen du, eta ingurumena kutsa tzen.
3. Pello eta Miren txokolatea erostera joan dira gurasoekin. Dendaren atariko kartelean “Bidezko merkataritza” jartzen du. Badakite denda horretan ordaintzen dutena txokolatea egin dutenek jasoko dutela.
Erantzuna: Zenbait produkturen salneu-rria puztu egiten da, lehia eza edo bitarteka-rien irabaziak direla-eta. Horrelakoetan, oso gutxi irabazten dute produktu horiek egiten dituztenek.
4. Pertsona batek diren produktu merkeenak erosten ditu supermerkatura joaten denean. Ez du kontuan hartzen zer erosten duen edo egoera onean ote dagoen. Ez dio errepara tzen iraungitze-datari. Batzuetan, erositako guztia zakarrontzira bota beharra izaten du.
Erantzuna: Kontsumitzen ditugun elika-gaiak oso lotuta daude gure osasunarekin. Elikadura-segurtasuna bultzatu behar dugu.
5. Ane eta Pello beti eztabaidan ari dira. Pellori elastiko hutsean ibiltzea gustatzen zaio neguan ere; berogailua dena emanda jartzen du eta argi guztiak pizten ditu. Aneri ez zaio gusta- tzen berogailua, nahiago du bi jertse janztea, eta horrela, energia aurrezten du. Norekin zaude ados? Zergatik?
Erantzuna: Berogailuak eta argi elektrikoak energia asko kontsumitzen dute. Energia zentral termikoetan eta nuklearretan sortzen da, eta asko kutsatzen dute. Komeni da energia aurreztea.
Arduraz kontsumitzeko ohiturak barneratzea
GI
ZA
RT
E-
AN
TO
LA
KE
TA
IR Kontsumitzaile arduratsuak
68
195023 _ 0001-0120.indd 68195023 _ 0001-0120.indd 68 16/9/09 13:33:4216/9/09 13:33:42
69
Udalen egiteko batzuen berri izatea
GI
ZA
RT
E-
AN
TO
LA
KE
TA
IK
Udalak prentsa-ohar bat argitaratu du. Bertan adierazten dira azken udalbatzan zinegotziek proposatuta hartu diren erabaki nabarmenenak.
Irakurri erabakiak eta idatzi azpian zer gai publikorekin dagoen lotuta gai bakoitza.
a) Tranbia-linea bat eraikiko da hiriko antzinako bi auzoen artean.
b) Zainketa egingo da, aisiarako lokaletan musikaren bolumena eta sortzen den zarataren
maila jaitsi dadin gaueko 12etatik aurrera.
c) Birziklatutako ura erabiliko da herriko iturri eta ur-hartuneetan. Ez da edateko ura,
baina ez die kalterik egiten landareei.
d) Bikoiztu egingo da udal-liburutegien kopurua auzo guztietan.
1
Prentsa-oharra udalean57
Gaiak
• Irakurketa sustatzea, liburuak doan eskura jarriz.• Komunikabideak hobetzea, gutxiago kutsatzen duten
garraiobideak erabilita.• Hiritarren atseden hartzeko eskubidea babestea.• Ura aurreztea, euri gutxi egiten baitu.
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 69195023 _ 0001-0120.indd 69 16/9/09 13:33:4216/9/09 13:33:42
Demokrazia ikasgelan
Aurrerantzean, ikasleek sarritan entzungo dituzte zenbait hitz eta adierazpen: demokra-zia, jarrera demokratikoa, bozketa demokrati-koa, demokraziaren aurkakoa, botereen bana-keta, eskubideak eta betebeharrak... Hitz horiek balioei eta gizartean jokatzeko moduei lotuta daude.
Alor horretako gaitasuna ez da jorratzen eza-guera teorikoen edo jarrera kritikoen bidez, berezkoak dituen eskubideak eta betebeharrak erabiliz baizik. Ikasgai honetako eskoletan hasi behar da horretan, eta batik bat, giza harrema-nak lantzen direnetan.
Ereduak
Ia egunero dugu aukera balio demokratikoekin lotutako ekin-tzen ereduak ikasleei aurkezteko. Batzuetan gu geu izango gara balio horien eredu, ikasgelan dugun jokaeraga-tik; beste batzuetan, aldiz, demokraziaren balio horien adierazgarri diren pertsonaia publikoak. Adin horretan, ereduei erreparatzea da ikasteko biderik eraginkorrenetakoa.
Eskolan ematen diren aukerak
Sarritan ematen dira aukerak balio demokrati-koetan oinarritutako gizarterako eta herritartasu-nerako gaitasuna lortzeko. Proposamen honetan eskolan ematen diren aukera horietako batzuk aipatuko ditugu.
Gatazkak bakean konpontzea
Gatazkak txikiak izan arren –jolasak, eskoletan parte hartzea, norbereren zaletasunak–, aukera horiek erabiliko ditugu elkarrizketa, aurkarie-kiko errespetua eta akordioak bultzatzeko, ez indar fisikoaren bidez edo ahozko indarkeriaz, emandako arrazoien bidez baizik.
Bestearen lekuan jartzea
Enpatia eta besteen motibazioak ulertzen saia tzea sustatu behar dugu, besteen akatsak hautematean edo zenbait ikasle ados ez dauden jarrerak baloratzean. Modu horretan, ikasleek hobeto onartuko dituzte beraien arteko desber-dintasunak.
Eskubideak erabiltzea
Ikasgelan, bultzatu hausnarketa egitea, ikasleek dagokien esparruan dituzten eskubideei buruz: guztiek irakaskuntza bera jasotzeko eskubidea, ikasgelan iritzia emateko eskubidea, norberaren lehentasunak adieraztekoa, jolas egiteko eskubi-dea... Galdetu ikasleei beren ustez zer eskubide dituzten ikasle izateagatik.
Betebeharrak betetzea
Eskubideekin batera, ikasleen betebeharrak adierazi behar dira: entzutekoa, eskoletan parte hartzekoa, ikasgelari garbi eta txukun eustekoa, zehaztutako arauak betetzekoa...
Gehiengoak onartzea
Eztabaidatu eta bozkatu eskolako gaiei buruz-ko erabakiak, horretarako aukera ematen den guztietan: eskolan lan egiteko modu jakin bat, ibilaldi baten norakoa, talde-lanen gaiak, ordez-kariak aukeratzea... Horrelakoetan, jardueren helburuak ikasteaz gain, komeni da ikasleek eztabaida-prozesuak ikastea eta gehiengoak har-tutako erabakiak onartzea.
Bizikidetza-arauak jakitea eta balioestea
GI
ZA
RT
E-
AN
TO
LA
KE
TA
IR Jokabide demokratikoak ikasgelan58
70
195023 _ 0001-0120.indd 70195023 _ 0001-0120.indd 70 16/9/09 13:33:4216/9/09 13:33:42
71
Elikagaien jatorria, garraioa eta merkaturatzea ikastea
GI
ZA
RT
E-
AN
TO
LA
KE
TA
IK
Irakurri istorio hau eta egin jarduerak.
Iñaki fruta-dendara joan da bere amarekin. Bertan, sagarrak, bananak, zerbak, tipulak eta patatak erosi dituzte. Eguerdian, baserritar bat haserre hitz egiten ikusi du telebistan. Baserritarrak urteak daramatza bere lurretan patatak egiten, eta oso diru gutxi jasotzen du patatengatik. Alabaina, patatak oso garesti saltzen dira dendetan.
1 Lagundu Iñakiri patatak egiten duen bidea ikasten, baserritarrak egiten duenetik, dendan erosten dugun arte. Jarri zenbakiak binetei, eta erreparatu prezioa igotzeko arrazoiei.
2 Osatu testu hauek:
• Baserritarrak ei saltzen dizkie patatak, eta horiek, ei.
• Fruta-saltzaileek n erosten dituzte patatak.
3 Zenbat zentimo gehiago balio du patata kiloak dendan baserrian baino?
4 Zer egin dezake baserritarrak patataren truke diru gehiago lortzeko?
Elikagaien bidaia59
c) Garraiolariak patatak handizkariaren biltegitik hornidura- azokara eramaten ditu.
a) Baserritarrak patatak lurretik atera eta zakutan jartzen ditu. b) Fruta-saltzaileak hornidura-azokan
patatak erosi eta erosleen eskura jartzen ditu.
d) Handizkariak baserritarrari eros ten dizkio patatak. Hautatu, garbitu, paketetan jarri eta bildu egiten ditu.
e) Hornidura-azokan dendetako arduradunek erosteko moduan jartzen dituzte patatak.
f) Kontsumitzaileak fruta-dendan erosten ditu patatak.
20 zentimo kiloa
90 zentimo
kiloa 70 zentimo
kiloa
60 zentimo
kiloa
1 euro kiloa
1
1’5 euro kiloa
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 71195023 _ 0001-0120.indd 71 22/9/09 11:00:1422/9/09 11:00:14
72
Erreparatu Europako mapari. Koloreztatu Espainiari dagozkion lurraldeak, eta egin jarduerak zure koadernoan.
Europako zer lekutan kokatzen da Espainia, iparraldean, hegoaldean, ekialdean edo mendebaldean?
Zer herrialde dago Espainiaren Iparraldean, Andorra kontuan hartu gabe?
Zer itsasok lotzen ditu Espainia eta Italia? Zer beste herrialdek dute kosta bertan?
Mapan aipatzen diren herrialdeen artean, zein da Espainiatik urrunen dagoena?
Europako herrialde asko Europar Batasuneko kide dira. Zer moneta erabiltzen dute Europar Batasuneko herrialdeek?
5
4
3
2
1
Espainiako lurraldea eta bere mugak identifikatzea
IK Europa60G
IZ
AR
TE
-A
NT
OL
AK
UN
TZ
A
Norv
egia
Sued
ia
Alemania
Frantzia
Erre
sum
a Ba
tua
Espainia
Portu
gal
Turkia
Mediterraneo itsasoa
Grez
ia
Italia
Errusia
Ozeano Atlantikoa
Polonia
I
H
EM
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 72195023 _ 0001-0120.indd 72 16/9/09 13:33:4316/9/09 13:33:43
73
Erantzukizuna, baliabideak behar bezala erabiltzeko
GI
ZA
RT
E-
AN
TO
LA
KE
TA
IK
Eguneroko bizitzan ez gaude bakarrik. Gauza asko sartzen eta irteten da egunero. Ohikoa denez, ia ez gara ohartu ere egiten.
Espioi-lanak egingo ditugu. Horretarako, taldeka bildu behar dugu, eta talde bakoitzak adibideko alderdietako bat aukeratuko, etxean sartzen eta irteten diren gauzen zerrenda egiteko. Talde bakoitzak eztabaidatu egin behar du informazioa biltzeko zer metodo erabili.Egin kontsumoa hobetzeko egin daitezkeen gauzen zerrenda bat.
1
Etxeko kontsumoaren detektibeak61
SARTZEN DIREN GAUZAK IRTETEN DIREN GAUZAK
Etxera geuk sartzen ditugun gauzak.
Beste pertsona batzuek bidaltzen dizkiguten gauzak.
Harien, hodien edo uhinen bidez etxera sartzen diren gauzak.
Zaborre
tara b
otatze
n ditug
un
hondak
inak.
Erabiltzen ez ditugulako
botatzen ditugun gauzak.
Birzikla
tzera
botatz
en ditu
gun
gauzak
.
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 73195023 _ 0001-0120.indd 73 16/9/09 13:33:4316/9/09 13:33:43
74
Irakurri galderak eta markatu erantzun zuzenak.
Zenbat probintzia ditu zure autonomia-erkidegoak?
Bat Bi eta lau artean Lau baino gehiago
Pasatzen al da ibairik zure herritik?
Bai, herri barrutik Bai, oso hurbil
Bai, baina oso urrun Ez, ez da ibairik pasatzen
Zein produktu dira landuak?
Ogia Freskagarria Aranak Marmelada
Muskuiluak Esnea Lukainka Olibak
Nondik lortzen da botilaratutako urik onena?
Itsasotik Iturburuetatik Txorrotatik
Zer erakunderi buruz ari gara zinegotziez hitz egiten dugunean?
Udalei buruz Parlamentuari buruz Herriko azokari buruz
Zenbat biztanle ditu Espainiak?
80 milioi inguru 50 milioi inguru 18 milioi inguru
Zer egin behar da dendan egoera txarrean dagoen produktu bat ikusitakoan?
Dendariari esan Dendariari salaketa jarri Erosi eta bota
Zer egiten dute auzo-elkarteek?
Auzoa hobetzeko lan egiten dute Produktuak merke saldu
9 Zer esan nahi da biztanleria zahartzen ari dela esatean?
Gogaikarria dela Adinduen kopurua handitu dela
8
7
6
5
4
3
2
1
Pertsonei, kulturei eta gizartearen antolaketari buruzko ezagutzen kontrola
IK Gizarteko bizitzari buruzko SUPERTESTa62
GI
ZA
RT
E-
AN
TO
LA
KE
TA
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 74195023 _ 0001-0120.indd 74 16/9/09 13:33:4316/9/09 13:33:43
Aurkibidea
63. Historiagile txikiak (I). 64. Belaunaldiak (IK). 65. Museoa ikasgelan (E). 66. Aitona-amonen garaia (IK). 67. Noiz izan zen? (IK). 68. Jarri haien lekuan (IK). 69. Noiz gertatu zen? (IK). 70. Margolan baten bidez ikasten (IK). 71. Nor zen eta noiz bizi izan zen? (IK). 72. Zer hurrenkeratan gertatu zen? (IK). 73. Zenbat iraun zuen? (IK). 74. Gure herriko ondarea (IK). 75. Kronologia (IK) 76. Historiari buruzko SUPERTESTa (IK).
V. ALDAKETAK DENBORAN Oinarrizko gaitasunak
8. Ikasketa-prozesua amaitutakoan, ikaslea gai da eguneroko bizitzako alderdiren baten bilakaera adibide zehatzen bidez azaltzeko, eta gai da azalpen horretan alderdi hori eta historiako gertaera garrantzitsuak lotzeko, eta iraupen, segida eta aldiberekotasun nozioak identifikatzeko.
…gai da iraganeko garaietako Espainiako gizartearen bizimoduaren ezaugarri nabar-menenak identifikatzeko –Historiaurrekoa, Aro Klasikokoa, Erdi Arokoa, aurkikuntzen arokoa, garapen industrialaren aldikoa eta gaur egungoa–, eta gertaera garrantzitsue-nak denbora-lerro batean kokatzeko.
195023 _ 0001-0120.indd 75195023 _ 0001-0120.indd 75 16/9/09 13:33:4316/9/09 13:33:43
76
Historiaren ezaguerari buruzko proposamenak aplikatzeko oharrak
DATA FITXA-ZENBAKIA OHARRAK
195023 _ 0001-0120.indd 76195023 _ 0001-0120.indd 76 16/9/09 13:33:4316/9/09 13:33:43
Ingurunearen Ezagueran Historiako eskolak hobetzeko iradokizunak
AL
DA
KE
TA
K
DE
NB
OR
AN
I
Historia Lehen Hezkuntzan
Aparteko garrantzia izan dute beti Historiako programazioek Lehen Hezkuntzako curriculume-tan. Alabaina, Ingurunearen ezaguera ikasgaian jorratzen diren diziplinen aniztasuna dela-eta, nahiko azaletik landu izan da Historia, ikasturte-ko azken asteetara mugatu baita.
Horrez gain, Historiaren irakaskuntzan nahas-men handia egon izan da sarritan, Historiari buruzko ikasketei buruzko ikuspuntuak jasan dituen aldaketak direla-eta. Hala ere, esan beharra dago, gaur egun nagusitzen ari dela Historiaren azterketari hezkuntzaren oinarrizko mailetan garrantzia handiagoa ematearen alde-ko iritzia. Izan ere, irakasgai independentea da herrialde asko eta askotan, Haur Hezkuntzatik hasita.
Programazio on batekin hastea
Denbora mugatua –ikasturteko bi edo hiru aste–, eta baliabide askorik ez dugunez gero, zehatz-mehatz programatu behar ditugu, ikasleek Lehen Hezkuntzaren amaieran haiengandik espero den maila lor dezaten.
1. Integrazioa. Edozein egoera erabiliko dugu dimentsio his-
torikoaren berri izateko, Euskaran (kontakizu-nak, hizkera…), Matematikan (denbora-neurriak, biografiak….) edo Ingurunearen ezagueran (bizi dugun espazioa, animaliak eta landareak, gizar-tearen funtzionamendua edo objektu inerteak). Era berean, irakasgai horiek tresnak eskaintzen dituzte Historia hobeto lantzeko (kalkuluak, datak, lexikoa).
2. Kontakizun historikoak.Ikasturtean ez dira faltako eduki historikoa
duten kontakizunak: biografiak, abenturen narrazioak eta abar. Batzuetan, antzezpenen bat edo simulazio jokoren bat egin ahal izango dugu (bizitza eta gizakien arteko harremanak Historiaurrean, Erdi Aroko azoka, aurkikun tza handiak...), testu horien zentzu dramatikoa dela eta.
3. Informazio-iturriak eta ikasgelako museoa. Honek izan behar du irakasgaiaren funtsezko
atala, Historia ulertzeko eta hartaz gozatzeko tresna egokienak ematen baititu. Informazioa bilatuko dugu antzinako argazkietan, familia-ko historiako gertakizunetan, gure inguruan –eraikinak, kaleak, monumentuak–, abestietan... Horrez gain, historialarien berezko galderak egingo ditugu: Zer? Noiz? Zertarako? Irauten al du? Aldatu al da? Zergatik? Nolakoa izan zen?
4. Kronologia. Maila honetan, beharrezkoa da denboraren
joana lantzea, eta premiazkoa, denborari buruzko kontzeptuak finkatzea: denbora- unitateak (ordua, eguna, astea...) eta une bakoitzean egiten dena, nork bere buruaren eta familiaren gertaeren segi-da eta aldaketa (senide baten jaiotza, bidaia bat, urtebetetzeak eta urtero egiten diren beste ospa-kizun batzuk...).
5. Ikasgelako giroa.Bukatzeko, azpimarratu behar da beharrez-
koa dela estimulu andana eskaintzea, ikasketa erakargarriagoa egiteko. Ekarri ikasgelara beste garai bateko objektuak, kartelak, argazkiak eta pertsonaien irudiak. Kokatu ikusteko moduko lekuan aztertzen den garai bakoitzari lotutako lexikoa. Adibidez, ERDI AROA: gaztelua, zaldu-na, gurdia, etxola, katedrala, azoka...
Historiagile txikiak63
77
195023 _ 0001-0120.indd 77195023 _ 0001-0120.indd 77 16/9/09 13:33:4316/9/09 13:33:43
78
Familiari buruzko informazioa bilatzea eta biltzea
64Bata bestearen segidako belaunaldiak dira haurrak, gurasoak, aitona-amonak eta birraitona-amonak. Gurasoak, aurrez, aitona-amonen seme-alaba izan dira.Belaunaldi bat gutxi gorabehera adin bera duten pertsonen multzo bat da. Batez beste, lau belaunaldi izaten dira 100 urtean.
1 Aurreko ikasturteetan, behin baino gehiagotan marraztu duzu zuhaitz genealogikoren bat. Bilatu informazioa eta egin ahal duzun zuhaitz osoena.Saiatu gutxienez lau belaunaldi osatzen.
2 Idatzi belaunaldi bakoitzean zurekiko ahaidetasun-terminoak:
SEMEA ALABA LEHENGUSUA LEHENGUSINA AITA AMA OSABA IZEBA AITONA AMONA BIRRAITONA BIRRAMONA
3 Idatzi belaunaldi bakoitzeko pertsonen gutxi gorabeherako adina.
IK Belaunaldiak
AL
DA
KE
TA
K
DE
NB
OR
AN
Ahaidetasuna:
Adina:
Ahaidetasuna:
Adina:
Ahaidetasuna:
Adina:
Ahaidetasuna:
Adina: NI
ZUHAITZ GENEALOGIKOAREN
EREDUA
gutxi gorabehera...
gutxi gorabehera...
gutxi gorabehera...
seme-alaba
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 78195023 _ 0001-0120.indd 78 16/9/09 13:33:4316/9/09 13:33:43
AL
DA
KE
TA
K
DE
NB
OR
AN
E
Denbora historikoa
Gizarterako gaitasuna lortu nahi bada, beha-rrezkoa da argi ulertzea zer diren denboraren joana, aldaketa eta gertaeren segida, ikasleen bizitzako errealitateri dagokionez.
Proposamen honetan jarduera erraz bat ira-dokiko dugu. Jarduera hori oso eraginkorra da denboraren eskema osatzeko, aldaketarekin lotuta.
Historia-museo txiki bat egin behar da, egune-roko bizitzako objektuak erabiliz.
Jarduera hori ezin da bat-batean egin, aurrez prestatu egin behar baita. Horrez gain, denbora behar da objektuak edo horien irudiak lortzeko. Behin aurrez egin beharreko pauso horiek egin-dakoan, denbora tarte txiki bat erabil dezakegu hitz egiteko eta gogoeta egiteko. Horrela, bitxi-keria bat erabiliko dugu curriculumeko ikaske-tak finkatzeko.
Metodologia
Lehenik eta behin, aurkeztu ikasleei jarduera-ren helburua eta hark guztiontzat duen interesa: Historiagile eta museo-zuzendari izatea, alajai-na!
Hasteko, taldeak egingo dituzte. Komeni da taldeak handiak izatea, arrakasta izatea errazago izan dadin. Talde bakoitzeko kideek, familiako kideen laguntzaz, objektuak edo argazkiak bila-tuko dituzte beren etxeetan. Eskolara eraman ezin diren objektuen marrazkiak ere egin ditza-kete. Talde bakoitzak objektu mota bat bilatuko du, besteekiko desberdina.
LEHEN URRATSA
Objektuen edo haien irudien bilaketarako irizpideak:
Denbora. Hurrenez hurren, 10 eta 20 urte bitarteko
objektu multzoak, 20 eta 30 bitartekoak, eta 30 urte baino gehiagokoak.
Objektu mota. Eguneroko bizitzako objektuak.• etxekoak: sukaldeko tresnak, ordulariak,
altzariak.• aisiari lotutakoak: argazki-kamerak,
grabagailuak, kaseteak…• argazkiak eta marrazkiak.• arropak. • antzinako objektuen marrazkiak.• jostailuak.
BIGARREN URRATSA
Talde bakoitzak ikasgelan aurkeztuko ditu bere aurkikuntzak. Objektu bakoitzak zer eta noizkoa den adierazten duen etiketa izango du.
Objektuak zaharrenetik berrienera ordenatu behar dira, gutxi gorabeherako antzinakotasuna kontuan hartuta.
HIRUGARREN URRATSA
Objektuak, testuak edo marrazkiak ikasgelan jarri behar dira, guztiek balioesteko eta haiei buruz hitz egiteko. Proposatuko diren galderak honelakoak izango dira:
• Zer da? Zerez egina dago? Zertarako da?• Noiz erabili izan zen: gurasoak haurrak
zirela, aitona-amonen garaian, lehenago...?• Ba al da antzeko zerbait gaur egun?
Zertan aldatu da?
Museoa ikasgelan65
Denboraren segida- eta ordena-nozioak erabiltzea
79
195023 _ 0001-0120.indd 79195023 _ 0001-0120.indd 79 16/9/09 13:33:4316/9/09 13:33:43
80
Irudiak erabiltzea informazio historikoa lortzeko
661 Erreparatu arretaz zure aitona-amonen garaian edo lehenago egindako irudi
honi. Ondoren, erantzun galderei:
• Zer motatako irudia da, marrazkia, margoa ala argazkia?
• Koloreztatu hura egiteko erabili zen kamera.
• Noiz egin zen irudia, gutxi gorabehera?
Duela 5 urte Duela 10 urte Duela 50 urte baino gehiago
2 Hitz egin ikaskideekin eta aukeratu erantzun egokienak.
• Zergatik ikusten dira haurrak bakarrik? Oraingoen antzekoak al dira idazmahaiak?
Nola doaz jantzita? Zer dute mahai gainean? Zer dago hormetan?
3 Erakutsi argazkia aitona-amonei, galderak egin eta ekarri erantzunak ikasgelara?
• Horrelakoa al zen zuen ikasgela? Zein zen zuen irakasgai gogokoena? Nola zuen
izena gustukoen zenuten irakasleak? Zertan jolasten zenuten?…
IK Aitona-amonen garaia
AL
DA
KE
TA
K
DE
NB
OR
AN
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 80195023 _ 0001-0120.indd 80 16/9/09 13:33:4316/9/09 13:33:43
81
Kontakizun batean historiako datuak identifikatzea
AL
DA
KE
TA
K
DE
NB
OR
AN
IK
Idazle askok idazten dituzte nobela historikoak. Nobela horiek gertaera historikoetan oinarritzen dira, eta benetan existitu ziren eta historian nabarmendu izan ziren pertsonaien abenturak kontatzen dituzte. Alabaina, datu historikoekin batera idazleak asmatutako istorioa dago, eta existitu ez ziren baina existi izan zitezkeen gertaerak kontatzen ditu.
1 Irakurri Alatriste kapitaina nobelaren hainbat zati jasotzen dituen testu hau eta erantzun galderei.
Diego Alatristek tertzioekin borroka egin zuen Flandeseko gudetan. Diego Velázquezek margotu ere egin zuen, Bredako errendizioa izeneko margolanean, hain zuzen, zaldiaren atzealdean.
Behin baino gehiagotan irten zen Alatriste gauaren iluntasunean, on Francisco de Quevedok utzitako kapa zahar bat soinean zuela. Pertsonaia trinkina eta ahoberoa zen, eta ezpataz bezain azkarra buruz eta hitzez. Gustuko zituzten haren bertsoak Filipe IV.ak eta Olivaresko kondeak, alabaina, ez beraiei buruzkoak baziren...”
Alatriste kapitaina, A. PÉREZ REVERTE (Moldatua)
a) Zer alde dago Historiako ikasliburuko testu baten eta nobela historiko baten artean?
b) Bilatu informazioa, eta adierazi Europako zer lekutan dagoen Flandes. Zer dela-eta borrokatu zuten bertan espainiar soldaduek?
Holanda Alemania Italia
c) Zeinen ondorengoa izan zen Filipe IV.a? Zer mendetan izan zen Espainiako errege?
Filipe III.a Filipe II.a Filipe V.a VII. mend. XVII. mend. XIX. mend.
d) Existitu al zen benetan Lope de Vega? Zer izan zen?
Jeneral bat Margolari bat Olerkari bat
e) Aipatu Velázquezek egindako margolanen bat.
Izena:
Data:
Noiz izan zen?67
195023 _ 0001-0120.indd 81195023 _ 0001-0120.indd 81 16/9/09 13:33:4416/9/09 13:33:44
82
68 Begiratu irudiari eta irakurri iruzkina.
Mérida hiri handi bat da. Modernoa eta ederra. Etxe ederrak eta eraikin bikainak ditu; adibidez, tenplua, basilika, antzokia…
Hiri horrek oso klima atsegina du, eta Guadiana ibai emaritsuak zeharkatzen du.
Méridan, hainbat militar erretiratu bizi dira. Eta horiez gain, baita burdina, zeramika edo bitxiak lantzen dituzten hainbat artisau, merkatariak eta Erromara esportatzeko ardoa eta olioa ekoizten dituzten nekazari aberatsak ere.
Méridako bizimodua oso interesgarria da. Asteburuetan, jendearen gustuko hainbat ikuskizun egoten dira: antzerkiak, zirkuak, lasterketak, kale-ikuskizunak...
Haur gutxi joaten dira eskolara: militarren, udal-agintarien eta zenbait artisau aberatsen seme-alabak. Eskolan, latina, oratoria eta zenbakiak ikasten dituzte, ia besterik ez.
Argizarizko oholtxoak erabiltzen dituzte letrak eta zenbakiak idazteko; puntzoi baten bidez idazten dute. Haurrak hamaika jolasetan dibertitzen dira: tortolosetan, soka-saltoan, bolo-jokoan, borrokan… Panpinekin eta mozorroekin ere jolasten dira.
Nekazarien eta esklaboen seme-alabak oso txikitatik hasten dira lanean. Haietako batzuk helduarora iristeko zain egoten dira, munduko armadarik indartsuenean izena emateko.
Imajinatu goiko testuak azaltzen duen garaian bizi zarela. Asmatu eta idatzi elkarrizketa honetako galderen erantzunak orri batean. Galderaren bat nola erantzun ez badakizu, bilatu informazioa eta erantzun ahalik ondoen.1. Historiako zer garaitan bizi zara? 2. Nork gobernatzen du? 3. Zer hizkuntzatan hitz egiten duzu? 4. Nolakoa da zure etxea? 5. Zer jardueratan aritzen da zure aita? 6. Eta zure ama? 7. Zenbat anai-arreba dituzu? 8. Joaten al zara eskolara? 9. Zer ikasi duzu gaur? 10. Zer izan nahi duzu handitzean? 11. Zer jan duzu gaur? 12. Nolakoa da zure logela? 13. Zertan jolasten zara? 14. Egin al duzu bidaiarik aspaldian? Zer garraiobide erabili duzu? 15. Zure bizimoduko zer alderdi ez duzu atsegin?
2
1
IK Jarri haien lekuan
AL
DA
KE
TA
K
DE
NB
OR
AN
Enpatia erabiltzea, garai historikoak interpretatzeko
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 82195023 _ 0001-0120.indd 82 16/9/09 13:33:4416/9/09 13:33:44
83
Informazio historikoak dagozkien garaiekin lotzea
AL
DA
KE
TA
K
DE
NB
OR
AN
IKNoiz gertatu zen?
Enekok gustuko du kontakizun historikoak irakurtzea. Sarritan ez du jakiten noiz gertatu izan ziren berak irakurritako gertakizunak. Lagun iezaiozu. Irakurri testuak eta erantzun galderei.
1 Noiz gertatu ziren kontakizun horretako gertakizunak?
Duela denbora asko
Duela nahiko denbora
Duela gutxi
Non gertatu ziren gertakariok?
Espainian
Egipton
Errusian
2 Noiz gertatzen dira gertakariok, Erdi Aroan ala gaur egun?
Garai horretan, gertakari historiko hauetako zein jazo izan daiteke? Markatu erantzun zuzena
1938ko Olinpiar Jokoak
2004ko Olinpiar Jokoak
3 Zer garaitan gertatu zen kontatzen dena? Markatu erantzun zuzena.
Antzinaroan
Erdi Aroan
Aro Modernoan
Nola esaten zaio aurreko aroari?
69
Hain eguraldi ona egiten zuenez, mendian ematen zituzten egunero Konoren eskolak, izadian bertan. Lehortea zen elkarrizketa guztietako gai nagusia, eta Patxik haurrei ikusarazi nahi zien nola jaitsi zen uraren maila inguruko urtegietan. Horregatik ibilaldi bat antolatu zuen Errekaran eta Agiturri ikusteko.
La llamada del agua, Rocío Antón eta Lola Núñez. EDELVIVES
Burrunba ikaragarria zen harrobietan.
Langileek bertako kareharria lantzen zuten,
kalitate eskasekoa, piramidearen nukleoa
egiteko. Errementariek erremintak prestatzen
zituzten, sutan berotuz eta harriekin kolpeak
emanez. Nilo ibaiaren eskuinaldean, harginek
kareharri zuria ateratzen zuten, piramidearen
kanpoaldea egiteko.
Las pirámides del Antiguo Egipto, Florence Maruéjol.
Ediciones SM argitaletxea
Gerardo Jaunaren adiskidea da Ferrando.
Gerardo Jerusalemera gurutzadetara joan
zenean, Ferrandoren esku utzi zuen bere
emaztea, alaba eta gaztelua zaintzea. Baina
inork ez du maite Ferrando: oso gogorra
da nekazariekin, eta beti dago haserre
Eleonorarekin, hots, jaunaren alabarekin.
En tiempos de los caballeros,
Madeleine Michaux eta Catherine Brus. SAN PABLO
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 83195023 _ 0001-0120.indd 83 22/9/09 11:00:1622/9/09 11:00:16
84
Artelanetan elementu historikoak aurkitzea
70Gauza asko erakusten dizkigute antzinako margolanek; esate baterako, nola bizi ziren pertsonak beste garai batzuetan.
Erreparatu arreta handiz margolan honi, eta erantzun galderei zure koadernoan.
a) Antzinakoa al da, ala gaur egungoa?
b) Herri bateko bizitza adierazten al du, ala hiri batekoa?
c) Zenbat pertsonaia ikus ditzakezu gutxi gorabehera?
d) Zer gauza dira desberdinak gaur egun?
e) Ba al duzu joko horietakoren baten berri? Zeinena?
f) Ba al du kale horrek egungoen antzik?
1
IK Margolan baten bidez ikasten
AL
DA
KE
TA
K
DE
NB
OR
AN
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 84195023 _ 0001-0120.indd 84 16/9/09 13:33:4416/9/09 13:33:44
85
Pertsonaia historikoak eta bizi izan ziren garaia lotzea
AL
DA
KE
TA
K
DE
NB
OR
AN
Nor zen eta noiz bizi izan zen?71 IK
Batzuetan, ez dakigu zer egin zuten edo noiz bizi izan ziren irakurketa liburuetan agertzen diren pertsonaia historikoak. Ikasi xehetasunei erreparatzen, pertsonaia horiek identifikatzeko.
1 Irakurri elkarrizketa hau eta asmatu zein diren pertsonaiak.
1. PERTSONAIA • Nor da?
Napoleon Bonaparte Jakue I.a, Konkistatzailea Goya
• Zer garaitan bizi izan zen? Koloreztatu grafikoan hura bizi izan zen garaia.
Duela 5.000 urte baino gehiago Duela 1.000 urte inguru
Duela 500 urte inguru Gaur egun
• Azpimarratu hark esandakoan nor den asmatzen lagundu dizuten hitzak.
2. PERTSONAIA • Nor da?
Titanic ontziko kapitaina Trajano enperadorea Kristobal Kolon
• Zer garaitan bizi izan zen?
Duela 5.000 urte baino gehiago Duela 1.000 urte inguru
Duela 500 urte inguru Gaur egun
• Nor bizi izan zen lehenago, 1. pertsonaia ala 2. pertsonaia?
• Azpimarratu hark esandakoan nor den asmatzen lagundu dizuten hitzak.
Ba niri asko kostatu zitzaidan nire lehen
bidaiarako dirua lortzea.Ondoren, neketsua izan zen tripulazioa kontrolatzea eta
aldeko haizea izatea, itsasontziak amestutako helmugara irits zitezen. Azkenik, Espainiako errege-erreginei
agindutako amerikar lurraldeak aurkitu genituen.
Zorionekoa izan naiz txikitatik. 8 urte nituenerako Kataluniako errege nintzen. Urte batzuk
geroago Valentzia eta Mallorca konkistatzea erabaki nuen, baita lortu ere. Ez zen nire tropek menderatu ezin
zuten harresirik edo gaztelurik. Beste erresuma askotako
agintariek miresten ninduten.
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 85195023 _ 0001-0120.indd 85 16/9/09 13:33:4516/9/09 13:33:45
86
Ordena eta aldiberekotasun nozioak erabiltzea
721 Irakurri informazio hauek, eta adierazi azkar-azkar noiz gertatu zen bertan
esaten dena. Idatzi dagozkien koadroetan. Bukatutakoan, altxatu besoa.
IK Zer hurrenkeratan gertatu zen?
AL
DA
KE
TA
K
DE
NB
OR
AN
Lehenago Duela 200 urte inguru Geroago
Erreakzio-hegazkinak asma-
tu ziren.
1
Martxan jarri zen lehen
lurrun-trena.
2
Gizakiak ilargira iritsi ziren.
3
Funtzionatzen hasi ziren
lehen irrati-aparatuak.
4
Itsasontziek haize-oihalak
zituzten, haizearen indarra
erabiliz mugitzeko.
5
Agintariak gudariak ziren
eta gazteluetan bizi ziren.
6
Zaldunek zaldien gainean
bidaiatzen zuten.
7
Automobila asmatu zuten.
8
Funtzionatzen hasi ziren
abiadura handiko
trenak.
9
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 86195023 _ 0001-0120.indd 86 16/9/09 13:33:4516/9/09 13:33:45
87
Iraupena zer den ulertzea
AL
DA
KE
TA
K
DE
NB
OR
AN
IK
Film bat oso dibertigarria bada gutxi irauten duela iruditzen zaigu; ekitaldi bat aspergarria bada, aldiz, asko irauten duela. Baina iraupena denbora tarte jakin bat da eta erlojua erabiliz neur daiteke.
Egin jarduera batzuk eguneroko ekintzen irupena kalkulatzeko. Ondoren, egin jarduera batzuk historiako aldien iraupena kalkulatzeko.
1 Lotu ekintzak eta haien gutxi gorabeherako iraupena.
Telesail baten kapitulu bat • • Ordubete inguru
4 kilometro oinez egitea • • Ordu erdia
Hasperen egitea • • Ordu eta erdi
Jatea • • Segundo bat
2 Ordenatu iraupen hauek handienetik txikienera. Idatzi 1 zenbakia handienean, eta 5 txikienean.
Aste bat Mende bat 30 egun Bi hilabete 24 ordu
3 Markatu kolore berberaz denbora-tarte bera adierazten dutenak.
200 urte
6 hilabete
2 mende
1 urte
urte erdia
365 egun
4 Frantziaren aurkako Independentzia Gerra 1808an hasi zen, eta 1814an amaitu? Zenbat denbora iraun zuen?
6 Aro Modernoa esaten zaio 1492an hasi eta 1808an amaitzen den aldi historikoari. Zenbat denbora iraun zuen Aro Modernoak?
6 Espainia erromatarra izan zen 600 urtez, eta bisigodoa 250 urtez. Zenbat urte gehiago iraun zuen erromatarren menderaldiak bisigodoenak baino?
7 1492ko abuztuak 2an irten zen Kristobal Kolon Espainiatik, eta 1492ko urriaren 12an iritsi zen Amerikara. Zenbat hilabete iraun zuen bidaiak gutxi gorabehera?
Zenbat iraun zuen?73
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 87195023 _ 0001-0120.indd 87 22/9/09 11:00:1722/9/09 11:00:17
88
Inguruko arte-adierazpenak identifikatzea eta balioestea
74Herri eta herrialde guztietan utzi zituzten lorategiak, ohiturak eta monumentuak gu baino lehenago bizi izan zirenek. Gure betebeharra da haiek ikastea eta haiei eustea, gure ondoren biziko direnek ikus ditzaten.
Erreparatu Espainiako zenbait tokitan ikus daitezkeen eraikuntzei. Ordenatu antzinatasunaren arabera, eta kokatu denboraren lerroan.
Irakurri galderak, prestatu erantzuna, eta ondoren, adierazi zure ikaskideei.
• Zure ustez, zein da zure herriko monumentuetan antzinakoena? Zure herrian
halakoen berririk ez baduzu, aipatu ondoko herrian dagoen bat.
• Denboraren lerroan adierazitako zer alditakoa da?
• Zein da eraikin horren ezaugarririk interesgarriena?
• Nolakoa zen zure herria monumentu hori eraiki zuten garaian: oso handia, kale
estuduna, lantegiz betea...?
3 Aipatu hiru arrazoi antzinako monumentuei eusteko, erortzeko zorian egon arren.
2
1
IK Gure herriko ondarea
AL
DA
KE
TA
K
DE
NB
OR
AN
Historiaurrea Erromatarrak Erdi Aroa Aro Modernoa XIX. mendea Gaur egun
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 88195023 _ 0001-0120.indd 88 16/9/09 13:33:4516/9/09 13:33:45
89
Aldi berean gertatzen diren gertakariak identifikatzea
AL
DA
KE
TA
K
DE
NB
OR
AN
IK
1 Irakurri Elik bere koadernoan historiari buruz idatzitako oharrak. Aukeratu garai berean gertatutakoak bakarrik, eta kopiatu zure koadernoan.
1. Garai hartan, katedral handiak eraikitzen
hasi ziren, koloretako beirate handiengatik
eta arku zorrotzengatik bereizten zen estilo
batean.
2. Artisauak hirietan kokatu ziren eta gremiotan
bildu. Kale berean eraikitzen zituzten lantegiak
eta lanbidearen izena ematen zioten:
errementarien kalea, upelgileena...
3. Itsasontziak eta nabigazio-tresnak asko
hobetu ziren. Horregatik, bidaia handiak
egin ziren, eta aurrez ezagutzen ez ziren
lurraldeak aurkitu.
4. Hirietan eraikin publiko handiak egin zituzten tenpluez gain:
antzokiak, zirkuak... Hiri batzuetan akueduktu handiak ere egin
zituzten.
5. Nobleak gizarteko klase pribilegiatuko kide ziren, gazteluetan
bizi ziren eta ondasun handiak zituzten. Haien egiteko nagusia
gerra zen.
6. Lehenengo makinak asmatu ziren, eta horrela, posible izan
zen lantegi handiak eraikitzea, milaka langilek lan egin zezaten.
Horrela hasi zen Europan lehenengo iraultza industriala.
7. Al-Andalus kultura-zentro garrantzitsua bilakatu zen Penintsula
hegoaldean. Hirietan mediku, idazle, astronomo eta filosofo
garrantzitsuak bizi ziren, esate baterako, Averroes.
8. Filipe II.aren erregealdian, Espainiak lurraldeak zituen
kontinente guztietan.
2 Jarri izenburua aukeratu dituzun gertakariei.
Antzinaroa Erdi Aroa Aro Modernoa Aro Garaikidea
3 Aukeratu historiako aldi desberdinetan jazo ziren lau gertakari, eta jarraian, ordenatu denboraren lerroan antzinakoenetik modernoenera.
Kronologia75Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 89195023 _ 0001-0120.indd 89 22/9/09 11:00:1922/9/09 11:00:19
90
Irakurri galderak eta markatu erantzun zuzena:
Elisabet I.a Katolikoa Madrigal de las Altas Torresen jaio zen, garai hartako dokumentu baten arabera. Hori...
kondaira bat da datu historiko bat da uste bat da
Historiako eskoletan harrizko aizkorak eta haitzuloetan bizitzea aipatzen ditugunean, zeri buruz ari gara?
Historiaurreari buruz Harrien azterketari buruz Inauteriei buruz
Esan zenbat denbora adierazten duten termino hauek:
Mende bat: Bosturteko bat: Hamarkada bat:
Milurteko bat: Seihileko bat:
Ordenatu goiko denbora-tarteak txikienetik handienera.
Seihilekoa
Gertaera hauetatik zein gertatu zen aurkikuntza handien garaian?
Petrolioaren aurkikuntza Amerikaren aurkikuntza
Inguratu Erdi Aroko gaztelu baten zatiak direnak.
Almena Atondoa Omenaldi-dorrea Ziega Gezileihoa Baloia
Nola lortzen ziren barazkiak nekazaritza asmatu aurretik?
Ez zuten barazkirik jaten Basoko landareak biltzen zituzten
Beste tribu batzuei erosten zizkieten
Idatzi falta den historiako aldia:
Historiaurrea Antzinaroa Aro Modernoa Aro Garaikidea
Historian Espainiako Inperioa aipatzen da, erregeek Europako, Amerikako eta Asiako lurraldeetan agintzen zutelako, eta haien itsasontziak salerosketan aritzen zirelako mundu guztian. Noiz gertatu zen gutxi gorabehera?
Duela 5.000 urte Duela 2.000 urte
Duela 500 urte Duela 10 urte
9
8
7
6
5
4
3
2
1
Historiari buruzko oinarrizko ezagutzak ebaluatzea
IK Historiari buruzko SUPERTESTa76
Izena:
Data:
AL
DA
KE
TA
K
DE
NB
OR
AN
195023 _ 0001-0120.indd 90195023 _ 0001-0120.indd 90 16/9/09 13:33:4716/9/09 13:33:47
Aurkibidea 77. Metodo zientifikoa Lehen Hezkuntzan (I). 78. Anabasa sukaldean (IK). 79. Nola birziklatzen dugu? (IR). 80. Fisikako jolasak (IR). 81. Esperientziak airearekin (E). 82. Esperientziak urarekin (E). 83. Materialak nahasten (E). 84. Materiari buruzko SUPERTESTa (IK). 85. Ba al dakizu zer den energia? (E). 86. Aurkikuntza handi bat (IR). 87. Elektrizitatea etxean (IK). 88. Jolas optikoak (E). 89. Esperientziak elektrizitatearekin (IR). 90. Soinuak sortzen (IR). 91. Hau bai asmakizuna! (E). 92. Esperientziak argiarekin (E). 93. Esperientziak elektrizitatearekin (IK). 94. Segurtasuna da kontua (IR). 95. Esperientziak mugimenduarekin (E). 96. Energiari eta teknologiari buruzko SUPERTESTa (IK).
VI. MATERIA, ENERGIAETA TEKNOLOGIA
Oinarrizko gaitasunak9. Ikasketa-prozesua amaitutakoan, ikaslea gai da energia-iturriak eta horiek lortzeko prozedurak eta makinak
identifikatzeko, energiaren zenbait erabilera praktiko aipatzeko, eta energia modu arduratsuan erabiltzeko.10. Ikasketa-prozesua amaitutakoan, ikaslea gai da objektuen eta makinen zati nagusiak aztertzeko, objektu eta
makina bakoitzak zer funtzio dituen jakiteko, eta objektu bat sortzeko prozesu bakun bat planifikatu eta gauzatzeko.11. Gai da aurrez mugatutako gertaerei buruzko informazio garrantzitsuena biltzeko, naturako eta gizarteko
gertaerak iragartzeko, behaketa bidez lortutako datuak lan horretan txertatzeko, eta emaitzak komunikatzeko.…gai da ikerketa bakunak planifikatu eta gauzatzeko –gorputzek argiaren, elektrizitatearen, magnetismoaren,
beroaren eta soinuaren eraginpean zer portaera duten aztertzeko helburuz–, eta emaitzak komunikatzeko.…gai da objektuen eta tresnen eraikuntza xede batez planifikatzeko; eta gai da, zeregin hori gauza-
tzeko energia iturriak, operadoreak eta material egokia erabiltzeko, behar den esku-trebetasunaz aritzeko, banakako lana eta taldekoa konbinatzeko, eta historian zehar antzeko arazoei zer konponbide eman izan zaien azaltzeko.
…gai da ohiko erabilerako substantziak agregazio-egoeraren arabera eta izaera kimikoaren arabera bereizteko; era berean, gai da solidoen, likidoen eta gasen berezko ezaugarriak azaltzeko, bai eta zenbait substantziak beren izaera kimikoa dela-eta dituzten berezko ezaugarriak azaltzeko ere.
195023 _ 0001-0120.indd 91195023 _ 0001-0120.indd 91 16/9/09 13:33:4716/9/09 13:33:47
92
Materiaren ezaguerari buruzko proposamenak aplikatzeko oharrak
DATA FITXA-ZENBAKIA OHARRAK
195023 _ 0001-0120.indd 92195023 _ 0001-0120.indd 92 16/9/09 13:33:4716/9/09 13:33:47
Zientzia-eskolak modu eraginkorrean bideratzea
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
I
Fisika eta Kimika irakats ditzakegu Lehen Hezkuntzan
Izenburuak bat baino gehiago harritu edo izu-
tuko zuen beharbada, bai eta ez sinestekotzat jo
ere, agian. Baina etapa horretako curriculumak
proposatzen dizkigun gaitasunak eta helburuak
lortzeko, ezagutza zientifikorako erabilgarriak
diren estrategiak erabili behar ditugu.
Posible izateaz gain irrikigarria era bada Fisika
eta Kimika aztertzea, betiere gertaera zehatzei
lotuta, eta gure inguruko errealitatearen behake-
tan eta azterketan arreta jarrita.
Ingurunearen ezaguera ikasgaiaren alderdi
horren garapenean, zenbait oinarri jar daitezke,
haien gainean, pixkanaka-pixkanaka eskolako
ezaguera zientifikoa eraikitzen joateko. Alde
batetik, oinarrizko zenbait nozio ikas daitezke;
eta beste aldetik, zenbait jarrera eta prozedura
lan daitezke, esate baterako, jakin-mina, gertae-
ren behaketa sistematikoa, datuak bil tzea, hipo-
tesiak formulatzea, lortutako emaitzak egiaz-
tatzea eta ikasitakoa beste egoera batzuetara
aplikatzea.
Aurrez ikusi izan dugunez, ziklo hau benetan
egokia da aipatutako trebetasun horiek guztiak
eskuratzeko. Izan ere, garapenaren fase horretan
ez dira faltako jakin-mina, harritzeko gaitasuna,
eta galderei erantzun bat –osoa ez bada ere–
emateko beharra.
Irakats al diezaiekegu metodo zientifikoa gure ikasleei?
Zaila dirudien arren, ez da ezinezkoa metodo
zientifikoa ikasgelan ohikoa izatea. Izan ere,
pentsatu behar dugu eguneroko bizitzan ere
erabiltzen dugula metodo hori, sistematikoki ez
bada ere. Pentsatu behar dugu, halaber, ez dela
beharrezkoa laborategi bat izatea metodo zienti-
fikoa ikasten hasteko.
Hasteko modu bat
Ikasleei metodoa irakasten hasteko, esperien-
tzia errazak erabili behar ditugu. Alabaina, espe-
rientzia horien emaitzak ez dute bistakoak izan
behar. Halakoetan ikasleek magiarekin lotutako
erantzunak asmatzen dituzte. Gizakien jakin-mi-
nak eragindako galdera soilak daude zientziako
aurkikuntza gehienen jatorrian.
Hasteko, ikasgelan gertatzen diren gertaera
soilen zergatia aurkitu behar dugu. Hasierako gal-
derak irakasleok proposatuko ditugu, baina laster
ikusiko dugu ikasleek galdera gehiago aurkituko
dituztela. Galdera horiek guztiek erantzun zien-
tifikoa dute, eta ez magiari lotutakoa. Hasierako
galdera horiek honelakoak izan daitezke:
• Zergatik mugitzen dira piztutako berogailu
baten gainean jarritako egutegi baten orriak?
• Zergatik sentitzen dugu hotza mahaiaren
metalezko hankak ukitzean, eta beroa zurezko
ohola ukitzean?
• Zergatik lurruntzen dira ikasgelako leihoak
euria egitean edo hezetasuna dagoenean?
Metodoaren aplikazioa
Hasiera batean metodoaren faseetako batzuk
aplikatuko ditugu, zorrotzegiak izan gabe, esate
baterako:
• Gertatu diren fenomenoei arreta handiz erre-
paratzea.
• Fenomenoak zehatz-mehatz deskribatzea eta
haiei buruzko galderak egitea.
• Fenomenoa azalduko duten arrazoiak propo-
satzea.
• Hipotesiak formulatzea.
• Hipotesiak hasierako galderari erantzuten
diola egiaztatzea, esperientziak behin eta berriro
eginez.
Metodo zientifikoa Lehen Hezkuntzan77
93
195023 _ 0001-0120.indd 93195023 _ 0001-0120.indd 93 16/9/09 13:33:4716/9/09 13:33:47
94
Nahasketak identifikatzea eta haiek banatzea
Anabasa sukaldean78
Imajinatu istripu txiki bat izan duzuela sukaldean, entsalada bat prestatzen saiatzen ari zinetela. Nahi gabe ozpina isuri duzue olioaren ontzira, eta bi likidoak nahastu dira. Orain kolore arraroa duen likido bat duzue, eta ezin da olioa aprobetxatu. Ba al dago metodo azkarren bat bi likidoak banatzeko?
Egin talde txikiak eta bilatu konponbide bat argibideei jarraituz. Idatzi erantzunak zure koadernoan.
Zer esan nahi du «nahaste» hitzak?
Bi likidoak nahastean sortutako likido horretan, olioa eta ozpina al daude oraindik ere? Zer zapore izango du nahasketak?
Nolakoa izango da zuen ahaleginen emaitza? Aukeratu eta azaldu erantzuna.
Ezingo ditugu banatu olioa eta ozpina.
Amarru bat aurkituko dugu, olioa eta ozpina banatzeko.
Gogoratu badirela zenbait metodo nahastutako likidoak edo likidoak eta solido txikiak banatzeko.
• Prozedura horietako zein erabiliko zenuke olioa eta ozpina banatzeko? Nola egingo
duzu? Nolakoa da emaitza? Guztiz banatu al dira?
Informatu eta esan zer kasutan erabil daitekeen prozedura bera nahastutako bi substantziak banatzeko:
Freskagarri batean, limonada eta artelazki zati txikiak nahastu dira. Zer egingo zenuke limonada garbi uzteko?
Maionesa, izatez, olioaren eta arrautzaren nahastea da. Olioa banatu nahi dugu.
Eltzekoaren saldan ura eta koipea daude nahastuta. Koipea kendu nahi dugu.
Baldeko ura hondarrez nahastu da. Ur garbia eduki nahi dugu.
5
4
3
2
1
IKM
AT
ER
IA
E
TA
E
NE
RG
IA
Dekantazioa. Utzi nahastea geldi-geldi denbora batez. Dentsitate txikieneko solidoa edo likidoa goian geratuko da, eta dentsitate handienekoa, hondoan.
Iragazketa. Pasatu nahastea iragazki batetik. Likidoa pasatuko da, eta solidoa bertan geratuko. Lurrunketa. Berotu nahastea. Likidoetako bat bestea baino lehenago lurrunduko da.
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 94195023 _ 0001-0120.indd 94 22/9/09 11:00:1922/9/09 11:00:19
Helarazi ikasleei test moduan proposatutako galdera hauek, taldeka, ingurumena errespeta- tzen duten etxeko jarrerei buruz gogoeta egin dezaten.
Abiapuntua: urrezko hiru arauak. Azaldu ikas-leei guztion betebeharra dela gure bizilekua zaintzea, hots, ingurua eta ingurumena babestea. Eskatu urrezko hiru arauei buruz hitz egiteko eta adibideak emateko:
• Material- eta energia-kontsumoa murriztea.
• Materialak berrerabiltzea.
• Materialak birziklatzea.
1. Itzaltzen al dituzu argiak gela batetik irteterakoan?
a) Beti b) Ia beti c) Oso gutxitan
2. Ixten al dituzu txorrotak ura erabiltzen ez duzunean?
a) Beti b) Ia beti c) Oso gutxitan
3. Zer egiten duzu dendetan ematen dituz-ten plastikozko poltsekin?
a) Ahalik eta poltsa gehien eskatzen dut
b) Zakarrontzira botatzen ditut
c) Gorde egiten ditut
d) Ez dut poltsarik eskatzen
4. Eta irakurritako egunkariekin?
a) Zakarrontzira botatzen ditut
b) Dagokion edukiontzira botatzen ditut
c) Etxean gordetzen ditut
5. Eta hondatutako MP3 batekin?
a) Konpontzera eramaten dut
b) Zakarrontzira botatzen dut
c) Edukiontzi batera botatzen dut
6. Zer egiten duzu jolastokiko txorrotare-kin, tantak isurtzen dituela ikusita?
a) Ixten saiatzen naiz
b) Ura isur dadin uzten dut
c) Konpon dezaten jakinarazten dut
7. Zer birziklatzen duzu?
a) Plastikoa b) Papera c) Beira d) Pilak
8. Zer egiten duzu arkatzekin txiki-txiki geratzen direnean?
a) Bukatu arte erabiltzen ditut
b) Zakarrontzira botatzen ditut
9. Nolako ezpainzapiak erabiltzen dituzu?
a) Paperezkoak b) Oihalezkoak c) Bat ere ez
10. Zer tenperaturatan jartzen duzue bero-gailua neguan?
a) 15 graduan b) 25 graduan c) 35 graduan
11. Zer egiten duzu zure ipuin gustukoena zahar-zahar eginda dagoenean?
a) Zakarrontzira bota, eta berri bat erosi
b) Konpondu eta gorde
12. Nola gordetzen dituzue jakiak zure etxeko hozkailuan?
a) Berriro erabiltzeko moduko ontzietan
b) Aluminiozko paperean bilduta
c) Paper gardenean bilduta
Aprobetxatu aukera eztabaida bat egi-teko, jarrera bat edo bestea hartzearen ondorioei buruz. Indartu ikasleen konpro-misoa ingurumena hobetzeko.
Energia-kontsumoarekiko jarrera arduratsuak aztertzea
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
IRNola birziklatzen dugu?79
95
195023 _ 0001-0120.indd 95195023 _ 0001-0120.indd 95 16/9/09 13:33:4716/9/09 13:33:47
Esperientzia magikoak
Ikasle askorentzat magia jokoak diruditen
zenbait esperientzia ebatziko ditugu proposa-
men honetan. Esperientzia horiek metodo zien-
tifikoaren zenbait alderdi aztertzeko erabiliko
ditugu batik bat; hain zuzen, hipotesiak ematea
eta lortutako emaitzak beste egoera batzuetan
aplikatzea.
KANDELA MAGIKOA
Airean oxigenorik ba ote dagoen jakin nahi dugu, eta zer gertatzen den oxigenoa desagertzen bada.
Kandelaren esperientzia egingo dugu. Jarri
kandela bat plater baten erdi-erdian. Ondoren,
isuri ur pixka bat platerera. Komeni da ura
tinta erabiliz koloreztatzea. Piztu kandela eta
estali buruz behera jarritako edalontzi batekin.
Ikasleek gertatzen denari erreparatu beharko
diote, eta oharrak idatzi, horri buruz iruzkinak
egiteko.
• Itzali al da kandela? Zergatik?
• Zer gertatzen zaio platereko uraren mailari,
igo ala jaitsi egin da? Zergatik?
FLOTATZEN DUEN PLASTILINA
Egiaztatu egin nahi dugu zergatik mate-rial astunez eginiko itsasontzi batek flotatu egiten duen uretan, eta noiz ez den hondo-ra tzen.
Egin bolatxo bat plastilinaz, eta eman hipo-
tesi bat: zer gertatuko da bere horretan uretara
bota tzen badugu? Eta itsasontzi baten forma ematen badiogu? Eta itsasontzi hori plastilinazko bolatxoz betetzen badugu?
Behin hipotesiak koadernoan idatzitakoan, egin adierazitako ekintzak. Jarraian, aldatu itsa-sontziaren neurria eta forma, zamaren pisua eta abar.
Bukatzeko, adierazi ondorioak eta itsasontzien aplikazioak.
ERORTZEN EZ DEN URA
Airea ez dugu ikusten. Nola jakin dezake-gu ziur gure ikasgelan aireak lekua hartzen duela?
Jarri kartoi mehe zati bat urez betetako edalon-tzi baten gainean. Jarri edalontzia buruz behera. Hori egiterakoan, eutsi kartoi mehea eskuaz, bira ematean eror ez dadin. Urak erori egin beharko luke bere pisuagatik, baina, zer gertatu da?
Ikasleek hipotesiak eman behar dituzte ger-takizuna azaltzeko: kartoi mehea edalontziari itsatsita geratu al da, urari eutsiz? Ura desagertu al da? Kartoi mehearen gainazala azpian duen airearen gainean sostengatzen da eta ez da eror- tzen, eta beraz, urari ere eusten dio?
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
E Fisikako jolasak80
Materiaren portaerari buruzko hipotesiak emateko esperientziak
96
195023 _ 0001-0120.indd 96195023 _ 0001-0120.indd 96 16/9/09 13:33:4716/9/09 13:33:47
Esperientzietatik abiatuta aieruak egitea
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
E
Airea
Baditugu aireari buruzko intuizioak, batik bat haizea dabilenean. Alabaina, jasotzen ditu-gun informazioak haren eraginei buruzkoak dira batik bat, haren izaerari berari buruzkoak baino.
Ikasleentzat oraindik ere kontzeptu ilunak dira airearen pisua eta bolumena, eta fenomeno mis-teriotsuak airearen konpresioa eta espan tsioa.
Egin esperientzia hau zenbait minutuz, eta lortu hari erreparatuz ikasleek aireari buruz gehiago jakitea.
Airearen eta gasen konbekzioa
Lagundu ikasleei suge itxurako espiral bat kar-toi mehez egiten, eta muntatu irudian ikusten den bezala.
Kokatu sugea bero-iturri baten gainean; bero-gailu baten edo lanpara baten gainean. Ikasleek ikusten dutenari buruz hitz egin behar dute (sugeak bira egiten du ardatzaren inguruan).
Jarraian, kokatu sugea mahai gainean. Zer gertatzen da? (ez du bira egiten) Kokatu sugea bero-iturriaren azpian. Zer gertatzen da? (ez du bira egiten)1) 2)
Hausnarrarazi ikasleei airearen izaerari buruz. Horretarako, egin galderak ahots ozenean. Esate baterako: Zer gertatu da? Zergatik egiten du bira sugeak berogailu gainean eta ez mahai gainean? Zerk mugiarazten du sugea: eskuak, urak, aireak...? Aireak mugiarazten badu, zer-gatik ez da ikusten? Zer da airea? Zergatik mugi-tzen da sugea azpian bero-iturri bat duenean soilik? Horrela, pixkanaka-pixkanaka, ulertuko dute airea gelako leku guztietan dagoela, eta igo egiten dela berotzen denean –airearen den-tsitatea txikitzen baita–. Zer gertatzen da igo den aireak utzitako lekuarekin? (aire hotzagoak betetzen du).
Aplikazioak
Jarraian, eskatu ikasleei aireari buruz ikasitakoa beste fenomeno batzuetara zabaltzeko. Marraztu bi eskema hauek arbelean. Bertan adierazten da nola jotzen duen itsas brisak egunez eta gauez. Ondoren, animatu ikasleak fenomeno horiek azal ditzaten.
A)
B)
Beste aplikazio batzuk egin daitezke: atmosfe-rako mugimenduak, aire girotua, airearen mugi-mendua hozkailu batean...
Esperientziak airearekin81
tenperatura baxuagoa tenperatura altuagoa
tenperatura altuagoa tenperatura baxuagoa
97
195023 _ 0001-0120.indd 97195023 _ 0001-0120.indd 97 22/9/09 11:00:2022/9/09 11:00:20
1. esperientzia
Botilako ur kantitatea
Platereko ur kantitatea
2. esperientzia
Eguzkitan jarritakoaren ur kantitatea
Itzaletan jarritakoaren ur kantitatea
3. esperientzia
Astindu gabeko oihaleko ur kantitatea
Astindutako oihaleko ur kantitatea
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
E Esperientziak urarekin82
Zuzeneko esperientziatatik ateratako ondorioak beste eredu batzuei aplikatzea
Ura
Ikasleek badakite ura hiru egoeratan egon daitekeela. Badakite, halaber, gas egoeran dagoela airean. Alabaina, soilik hauteman egi-ten dituzte ura lurruntzeko, gas bihurtzeko eta airean dauden gainerako gasekin nahasteko arrazoiak.
Hiru esperientzia erraz proposatuko dizkiegu. Ez dute behar prestaketa handirik, eta horiei esker zehaztuko dugu zergatik lurruntzen den ura azkarrago azalera handiagoa denean, ten-peratura altuagoa denean eta haizeak jotzen duenean.
Uraren lurrunketa
1. esperientzia
Materialak. Botila bat, plater bat eta ur pixka bat.
Prozesua. Isuri ur kantitate berdina botilan eta platerean. Utzi gau osoan ikasgelako mahai baten gainean estali gabe.
2. esperientzia
Materialak. Bi plater eta ura.Prozesua. Bete bi platerak urez eta kokatu
horietako bat ikasgelako leku eguzkitsuenean batean, eta bestea, eguzkiak joko ez duen leku batean.
3. esperientzia
Materialak: Bi oihal zati eta ura.Prozesua. Busti ur kantitate berdinaz bi oihal
zatiak. Ur kantitatea aurrez neurtu behar da. Astindu bi oihal zati horietako bat zenbait minu-tuz.
TAULA
Marraztu koadro bat arbelean, eta bertan, ida-tzi egindako esperientzietan lortutako datuak.
Lehenago bi esperientzietan probeta bat erabil daiteke hasierako eta bukaerako ur kantitateak neurtzeko. Nahi izanez gero, gutxi gorabehera ere egin daiteke.
Hirugarren esperientzian, aldiz, nahikoa izan-go da adieraztea zer oihal zatitan den handiena ur kantitaea.
ONDORIO BATZUK
Eguneroko bizitzako ekintzetara zabalduko ditugu esperientzietan lortutako ondorioak; esate baterako, arropa lehortzeko modura. Horretarako, galdera hauek egingo dizkiegu:
• Lehortuko al da arropa giro-tenperaturan, 100 gradutara iritsi gabe?
• Noiz lehortuko da azkarrago arropa, neguan ala udan? Zergatik?
• Noiz lehortuko da azkarrago arropa, haizeak jotzen duenean ala ez duenean?
98
195023 _ 0001-0120.indd 98195023 _ 0001-0120.indd 98 16/9/09 13:33:4716/9/09 13:33:47
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
E
Adobeak egiten ditugu
Hainbat aplikazio didaktiko dituen jarduera soil bat proposatzen dugu. Hura egitean ikas-leek ikasiko dute:
• Nahasketa heterogeneo bat nola egin.• Eraikuntza bat nola planteatu, ia erremintarik
erabili gabe.• Ingurumena errespetatzen duen material bat
nola fabrikatu.• Isolatzaile termiko eraginkor bat nola lortu,
modu naturalean.Helburua adobe txiki batzuk egitea da, eta
ondoren, lortutako materialaren esanahiari buruz gogoeta egitea.
Hasteko, gogoeta bat
Saiatu egin behar dugu jardueraren garrantzia azpimarratzen. Historiara jo dezakegu, eta esan adobea oso aspaldi asmatutako eraikuntzarako materiala dela, elkarrengandik oso urrun zeuden zibilizaziotan erabili izan dela, eta oraindik ere erabiltzen dela.
Adobeen fabrikazioa
Esperientzia hau oso egokia da kanpaldi bate-rako edo baserri-eskola batean egonaldi batera-ko, baina, ikasgelan ere egin daiteke behar diren materialak lortuz gero. Buztina, lastoa eta ura behar ditugu.
Materialak nahastu eta eskuz oratu behar ditu-gu. Ondoren, ohol txikiz egindako molde batean jarri behar dugu; estutu; eta moldearen forma hartzen duenean, atera eta eguzkitan lehortzen
jarri. Adobearen neurriak hauek izan daitezke:
6 cm x 3 cm x 1´5 cm.
Behin zenbait adobe egindakoan, eraikuntza
txikiak egin ditzakegu horiek erabiliz: hormak,
etxeak...
Gogoetak
Egin zenbait galdera ikasleei, egin berri duten
lanaren garrantziaz ohar daitezen.
• Zer material erabiltzen dira adobeak egiteko?
• Erabili behar al da makinarik? Kutsatu al dugu gure inguruko airea haiek erabilita?
• Zure ustez, oso urrutitik ekarri behar al dira materialak adobez egindako eraikuntza bat egiteko? Eta behin adobeak fabrikatu-takoan, oso urruneko lekutara garraiatu behar al dira?
Azken finean, azpimarratu ingurumena erres-
petatzen dela adobeak fabrikatzean, errespetu
hori bera beste hainbat fabrikaziotara zabal dai-
tekeela...
• kutsatu egiten baitute.
• hondakinak sortzen baitituzte.
• energia asko gastatzen baitute fabrikazio
prozesuan.
Materialak nahasten83
Materialak naturalak ala artifizialak diren esatea
99
195023 _ 0001-0120.indd 99195023 _ 0001-0120.indd 99 16/9/09 13:33:4716/9/09 13:33:47
100
Irakurri galderak eta markatu erantzun zuzena.
Udan, izozki bat jaten badugu urtu egin daiteke. Hori gertatzen bada, egoeraz aldatu dela esaten dugu.
Solidotik gasera Solidotik likidora Handitik txikira Likidotik solidora
Lainoan zehar ibiltzen garenean, busti egiten garela sentitzen dugu. Izan ere, lainoa...
ur solidoa da ur likidoa da ur-lurruna da Izotza da
Arrautzak zartaginean, olio oso berotan, frijitzen dira. Zer motatako zartagina erabiliko zenuke?
Zurezkoa Plastikozkoa Metalezkoa
Zer gertatuko litzaioke plastikozko zartagin bati sutan jartzean?
Kolorez aldatuko litzateke Urtu egingo litzateke Berdin geratuko litzateke
Gure inguruko gauza gehienak nahasketaz eginak daude. Adierazi nahasketak ez direnak.
Burdinazko torloju bat Maionesa Hormigoia Pintura
Zer gertatuko da limoizko freskagarri-ontzi bat izozkailuan sartzen badugu?
Uzkurtu egingo litzateke Lehertu egingo litzateke Ezer ere ez
Zergatik?
Uraren bolumena handitu egiten delako, eta ez delako sartzen ontzian.
Hotzak metala ahultzen duelako.
Gosaritarako esnea “mindu” egiten da ozpina botatzen badiogu, hots, hondatu. Zer gertatu da?
Aldaketa fisiko bat. Ezer ere ez. Aldaketa kimiko bat.
Zer motatako substantzia da benetako diamante bat?
Harri bat Plastiko bat Metal garden bat Kristal bat
9
8
7
6
5
4
3
2
1
Materiari buruzko oinarrizko ezagutzak egiaztatzea
IK Materiari buruzko SUPERTESTa84
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 100195023 _ 0001-0120.indd 100 16/9/09 13:33:4816/9/09 13:33:48
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
E
Energia
Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasunaren alor honetan, sarritan erabiliko dugu energia hitza. Energia aipatuko dugu, besteak beste, indarrez, soinuaz eta beroaz hitz egitean.
Komeni da noizbait ikasleei energia zer den ahots ozenez galdetzea. Galdera horren xedea ez da energiaren definizio zehatz bat lortzea, esperientziak egiten laguntzea baizik; bai eta energia existitzen dela hautematea ere, sor- tzen dituen efektuei erreparatuta. Energia dago aparatuak martxan jartzen badira entxufatzen ditugunean; energia dago harri bat airera bota eta lehenik gora eta gero behera egiten badu, eta abar.
Horregatik, esperientzia erraz-erraz batzuk egingo ditugu, energiarik ba ote dagoen haute-mateko.
LEHENENGO ESPERIENTZIA
Lagundu ikasleei higikari hau egiten.
Materialak:• Zurezko listoi txiki batzuk.• Burdin harizko bi ardatz.• Artelazkiz egindako lau gurpil.• Listoi luzeago bat, haria eta harrizko kontra-
pisu bat.
Kontrapisua askatu aurretik, egin galderak ikasleei.
Zer gertatuko da harria askatzen badu-gu? Zer noranzko hartuko du higikariak? Mugitzen hasi aurretik, ba al zuen energiarik higikariak? Non metatzen zen? Kontrapisu handiago bat jarriko bagenio, azkarrago ala mantsoago joango litzateke?
BIGARREN ESPERIENTZIA
Lagundu ikasleei plataforma edo lera higikari hau egiten.
Materialak:• Ohol leun-leun bat, lera baten formarekin
moztuta.• Goma bat.• Latorriz egindako helize bat.Behin helizea eta goma jarri, eta hura bihu-
rritutakoan, egin galdera hauek helizea askatu aurretik.
Zer gertatuko da helizea askatzean? Zer noranzko hartuko du lerak? Kasu horretan, non metatzen da energia?
Zer egin dezakegu lera azkarrago mugi-tu dadin? Mugi al liteke automobil bat energia hori erabiliz? Zergatik?
Etab.
Ba al dakizu zer den energia?85
Objektuak mugiarazten dituzten ohiko indarrak identifikatzea
kontrapisuaharia
ardatza
ardatza
iltzea goma torlojua
helizea
plataforma
101
195023 _ 0001-0120.indd 101195023 _ 0001-0120.indd 101 16/9/09 13:33:4816/9/09 13:33:48
Bizi-kalitatea hobetu duten hainbat asmakizun aintzat hartzea
1. ARGIZTAPENA
2. ARROPA GARBITZEA
3. JAKIAK KONTSERBATZEA
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
IR XX. mendeko asmakizunak86
Zergatik hitz egiten diegu ikasleei asmakizunei buruz?
Asmakizunen gaia beti da interesgarria adin horretako ikasleentzat, eta mirespena pizten du haiengan. Izan ere, aurkikuntzek eta milaka galderei erantzuna bilatzeak motibatzen dituz-te. Gaia ikuspuntu askotatik lan daiteke, eta zabaltasun handiz garatu edo izaera zientifikoa, mekanikoa edo sozial duten alderdi zehatzetara mugatu.
Proposamen honetan, hiru asmakizun auke-ratu ditugu, pertsonen bizi kalitatea guztiz aldatu dutelako. Asmakizunen eboluzioa azter-tuko dugu, ikasleek aldaketak, eta bukaerako asmakizunaren esanahia balioets ditzaten. Kasu bakoitzaren hainbat marrazki adierazi ditugu, asmakizun horiek garai guztietan benetako pre-mia bat asetzeko balio izan dutela nabarmen-tzeko. Marrazkiak erakuts daitezke zuzenean, edo egoerak banan-banan deskribatu, ondoren behar diren galderak egiteko.
102
195023 _ 0001-0120.indd 102195023 _ 0001-0120.indd 102 16/9/09 13:33:4816/9/09 13:33:48
103
Energia elektrikoaren erabilera praktikoen adibideak ematea
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
IK
Erreparatu etxean egoten diren objektu elektrikoei.
Taldeka, egin zuen etxeen marrazki soil bat, eta bertan, adierazi gela bakoitzeko tresna elektriko guzti-guztiak. Ondoren, egin zerrenda bat.
1
Izena:
Data:
Elektrizitatea etxean87
SUKALDEAgarbigailua
hozkailua
bitrozeramika
hodi fluoreszentea
irabiagailua
argi-puntuak
EGONGELAlanpara
telebista
bideoa
xurgagailua
telefonoa
argi-puntuak
LOGELAsabaiko argia
flexoa
ordenagailua
musika-aparatua
gitarra elektrikoa
argi-puntuak
BAINUGELAhormako lanpara
ile-lehorgailua
bizar-makina
hortzetako eskuila
irratia
LANERAKO GELAsabaiko argia
lisaburdina
zulagailua
LORATEGIAlorategiko argia
soropil-moztekoa
argi-puntuak
195023 _ 0001-0120.indd 103195023 _ 0001-0120.indd 103 16/9/09 13:33:4816/9/09 13:33:48
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
E Jolas optikoak88
Gorputza eta makinak
Sarritan konparatzen dugu giza gorputza ikus
ditzakegun objektuekin, tresnekin edo makine-
kin, haren funtzionamendua hobeto ulertzeko.
Horregatik, palanken mugimenduekin konpa-
ratzen dugu giharren, hezurren eta artikula-
zioen funtzionamendua; ordenagailuekin edo
robotekin, garunaren funtzionamendua; motor
batenarekin, bihotzaren funtzionamendua; edo
argazki-kamerenarekin, begien funtzionamen-
dua. Alabaina, aukera gehiago ematen du adie-
razteak makina asko eta asko asmatu direla giza
gorpu tzari eta haren funtzionamenduari errepa-
ratuta.
Argazki-kameren kasuan benetan argia da
erlazioa; alabaina, esan beharra dago gure gor-
putzeko zenbait organo hobeto ezagutzen ditu-
gula hainbat aparaturekin egindako esperientziei
esker. Proposamen honetan jolaserako zenbait
tresna egingo ditugu. Tresna horiek efektu magi-
koak dituzte itxuraz, eta ikusmen organuak nola
funtzionatzen duen ulertzen laguntzen dute.
LEHENENGO ESPERIENTZIA
Taumatropoak egiten ditugu
Jardueraren helburua duela urte asko egiten
zen jostailu bat egitea da.
Materialak:• Kartoi mehea
• Artaziak
• Kotoizko haria, goma
• Koloretako arkatzak
Elaborazioa:Moztu 6 zentimetroko erradioa duen zirku-
lu bat kartoi mehean. Marraztu txori bat alde
batean, eta aurkakoan, txoria sartzeko moduko
kaiola bat. Egin bina zulo zirkuluaren diametro
baten bi aldeetan. Ondoren, lotu kotoizko hari
zati bat zuloetako bakoitzean. Kartoi mehezko
zirkuluari birak emango dizkiogu hariak kiri-
biltzeko, eta bukatzeko, harietatik tirako dugu
zirkulua biraka has dadin. Hara! Txoria kaiolan
sartu da.
Beste eredu batzuk
Marrazki bizidunak
Lagundu ikasleei geldirik dauden irudietatik
abiatuta lortu dituzten mugimendu-efektuak
azaltzen.
Makina soilen funtzionamendua deskribatzea
104
195023 _ 0001-0120.indd 104195023 _ 0001-0120.indd 104 16/9/09 13:33:4816/9/09 13:33:48
Energia elektrikoaren funtzionamendua balioestea
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
IR
Eroaleak eta isolatzaileak
Garrantzi berezia duten bi topiko daude elektrizita-tearen ezagutzarekin lotutako gaitasun zientifikoetan. Batetik, zirkuitu elektrikoen azterketa, eta bestetik, elektrizitatearen material eroaleak eta isolatzaileak iden-tifikatzea. Proposamen honetan ikasiko dugu material eroaleak eta material isolatzaileak bereizten.
Egin zenbait esperientzia ikasleekin, proposatzen diren materialak sailkatzeko. Eskatu esperientziak egin aurretik emaitza aurresateko, eta esperientziak egin ondoren, koa-dernoan koadro bat egiteko eta lortutako emaitzak bertan idazteko. Kontuan hartu metalezko zenbait elementu iso-latzaile gisa ager daitezkeela, pinturaz edo beste material isolatzaile batez estalita egon daitezkeelako.
Esperientziak elektrizitatearekin89
Eroaleak Isolatzaileak
105
195023 _ 0001-0120.indd 105195023 _ 0001-0120.indd 105 16/9/09 13:33:4816/9/09 13:33:48
Soinua sortzea
Komeni da zenbait objekturekin esperimen-tuak egitea eta bibrazioak nola sortzen diren ikustea, soinuak jatorria bibrazioetan duela hautemateko eta uhinen bidez igortzen dela ulertzeko. Proposamen hau grafikoa da batik bat. Erreparatu marrazkiei, eskatu ikasleei espe-rientziak egiteko, eta ikusten dutenaren arabera ondorioak ateratzeko.
1. Erregela baten bibrazioa.
• Zerk sortzen du soinua?• Zer gertatzen da erregelari eskuarekin eusten
badiogu?
2. Airearen bibrazioa botila baten barruan.
• Zer gertatzen da indar gehiagoz putz eginda?
3. Beiraren bibrazioa.
• Hots berdina sortzen al da neurri desberdi-neko botilei kolpeak ematean?
4. Airearen marruskaduragatik sortutako bibrazioa.
• Zer gertatzen da biraketaren abiadura handitzen badugu?
Soinua uhin gisa igortzen da, norabide guzti- etan.
• Zer norabidetan mugitzen dira uhinak?
• Zer norabidetan mugitzen dira uhinak?
Behe-soinuak eta goi-soinuak daude
• Sokaren luzera murrizten badugu, altuagoa edo baxuagoa izango da sortutako soinua?
• Sokaren luzera luzatzen badugu, altuagoa edo baxuagoa izango da sortutako soinua?
• Kartoiaren gainetik pasatuko dugu arkatza. Aldatzen al da soinua azkarrago pasatzen badugu?
Egin galderak soinuaren sorrerari, igortze-ko moduari eta existitzen diren soinu motei buruz.
Soinua nola sortzen den hobeto jakiteko esperientziak
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
E Soinuak sortzen90
106
195023 _ 0001-0120.indd 106195023 _ 0001-0120.indd 106 16/9/09 13:33:4816/9/09 13:33:48
107
91
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
EMakinak desmuntatu eta muntatzea, funtzionamendua azaltzea eta zati bakoitza zertarako den esatea
Ile-lehorgailua
Eraman ile-lehorgailu bat ikasgelara eta galde-tu ikasleei: Zer da? Zertarako balio du? Noiz era-biltzen da? Zer egin behar da funtziona dezan? Nola funtzionatzen du?
Jarraian, desmuntatu ile-lehorgailua, edo nahia-go baduzu, azaldu zer piezak osatzen duten. Jarraitu galderak egiten: Makina bakuna ala konposatua da ile-lehorgailua? Zer egiteko du pieza hauetako bakoitzak?:
1. Motorra.2. Haizagailua.3. Aire hotzaren hartunea.4. Aire beroaren irteera.5. Etengailua.6. Kablea eta larakoa.7. Erresistentzia.
Jarri arreta erresistentzian, ile-lehorgailuaren pieza nagusia baita. Azaldu zerk osatzen duen: elektrizitatearen eroale txarra den harizpi batek. Harizpiak erresistentzia egiten dio korronte elektrikoari bertatik pasatzean, berotu eta gori-tu egiten da. Energia elektrikoa bero-energia eta argi-energia bihurtzen da. Sortutako beroak haizagailuak mugitutako airearen tenperatura igotzen du. Azpimarratu, erresistentzia asma-kizun garrantzitsua dela, eta hainbat aplikazio dituela.
Jarri ile-lehorgailua martxan, eta eskatu ikasleei airearen tenperatura egiaztatzeko, ile-lehorgailua martxan dagoenean eta itzalita dagoenean.
Erresistentzia elektrikoa duten beste tresna batzuk
Eskatu ikasleei ile-lehorgailuari buruz eman-dako azalpenak errepikatzeko, eta jarraian, egin proposamen hauek: adierazitako objektuei erreparatzeko, erresistentzia dutenak adierazte-ko, eta azaltzeko zertan duten ile-lehorgailua-ren antza eta zertan ez. Eskatu, halaber, tresna bakoitzak zertarako balio duen eta nola funtzio-natzen duen azaltzeko.
Txigorgailua Bonbilla Lisaburdina
Haizagailua Su txikia Erradiadorea
Bukatzeko, egin galderak elektrizitateari buruz, eskolan ikasitakoa gogoratzeko.
Hau bai asmakizuna!
4 2 13
57 6
107
195023 _ 0001-0120.indd 107195023 _ 0001-0120.indd 107 16/9/09 13:33:4816/9/09 13:33:48
Argiaren errefrakzioa aurreikustea
Erromako zubia
Aurkeztu ikasleei proposamen honetako espe-rientziak. Horien bidez, ia magikoa den zerbait ikasiko dute: argia nola deskonposatzen den. Horretarako, fenomeno harrigarri batetik abiatu-ko gara, Erromako zubitik hain zuzen. Erromako zubia izan da naturako fenomeno deigarrieneta-ko bat historian. Haren inguruan, hainbat mito, kondaira, ipuin harrigarri eta azalpen zientifiko sortu dira. Hizkuntza guztietan izen berezia du, poesiaz betea.
Noiz sortzen da Erromako zubia, eta zergatik ditu beti kolore berdin-berdinak? Zergatik dago lotuta Erromako zubia euriarekin eta eguzkiare-kin? Egin al dezakegu Erromako zubi bat ikas-gelan?
LEHENENGO ESPERIENTZIA
• Helburua. Erromako zubi txiki bat egitea, argia eta ura erabilita.
• Materialak. Plastikozko ontzi garden bat. Ispilu txiki bat. Argi naturala edo esku-argi baten fokua. Kartoi mehe zuria.
• Burutzea.
1. Bete plastikozko ontzia urez erdiraino, gutxi gorabehera.
2. Sartu ispilua ontzian hondoan eta alde batean eutsita.
3. Orientatu plastikozko ontzia eguzki izpi bat ispiluarekin kontaktuan dagoen uretara irits dadin, edo nahiago baduzu, erabili esku-argi baten fokua.
4. Proiektatu argia kartoi mehe zurian.
• Behaketa. Nondik dator argi izpia? Non
bukatzen da? Zer kolore ikus daitezke kartoi
mehean? Zer ordenatan? Ontzitik ura kentzen
badugu, ikusiko al da erromako zubia? Eta ispi-
lua kentzen badugu?
BIGARREN ESPERIENTZIA
• Helburua. Lor al dezakegu kontrako efek-
tua, hots, koloretako argiak bildu eta argi zuria
lortzea?
• Materialak eta burutzea. Bi motatako
materiala erabil dezakegu:
1. Moztu zirkulu bat kartoi mehe zurian.
Banatu zirkulua sektoretan, eta koloreztatu sek-
tore bakoitza erromako zubiaren koloreetako
bat erabiliz. Pasatu arkatz bat zirkuluaren erdi
-erditik, eta birarazi abiadura handiz.
2. Kokatu sektore berdinetan bantutako zirku-
lu bat ziba baten gainean. Koloreztatu sektore
bakoitza erromako zubiaren koloreetako bat
erabiliz (kolore bakoitza bi aldiz), eta birarazi
abiadura handiz.
• Behaketa. Zer lortu dugu diskoak abiadura
handiz biraraztean? Zer kolore geratzen dira argi
zurian?
• Oharra. Komeni dela uste bada, erabili
esperientzietako efektuen behaketa argia ener-
gia mota bat dela, eta argi zuria osatzen duen
kolore bakoitza modu desberdin batean heda-
tzen dela azaltzeko.
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
E Esperientziak argiarekin92
108
195023 _ 0001-0120.indd 108195023 _ 0001-0120.indd 108 16/9/09 13:33:4916/9/09 13:33:49
109
Zirkuitu elektrikoen aplikazioak
93Esperientziak elektrizitatearekin
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
IK
Pila bat, kableak eta bonbillak erabiliz, hamaika gauza sor ditzakezu. Begiratu beheko marrazkiei eta marraztu argia pizteko kasu bakoitzean behar diren kableak. Zalantzaren bat baduzu, galdetu.
1
Zirkuitu bakun bat
Zirkuitu bat, seriean
Zirkuitu bat, paraleloan
Semaforo bat
Zer behar da bonbilla pizteko, kasu bakoitzean?
Izena:
Data:
– +
–+ –
+
–+ –
+
195023 _ 0001-0120.indd 109195023 _ 0001-0120.indd 109 16/9/09 13:33:4916/9/09 13:33:49
Segurtasuna, tresnak eta aparatuak erabiltzean
Energia eta teknologia aztertuko ditugun ikas-turtearen aldian, komeni da tarteka geldialdiak egitea, segurtasunari lotutako gaiak jorratzeko. Segurtasuna behar-beharrezkoa da makinak eta aparatuak erabiltzean, horiek elektrikoak nahiz mekanikoak izan.
Proposamen honetan zenbait kasu aztertuko dituzte ikasleek. Aurkeztu egoera bat, eta eska-tu ikasleei, taldeka, zer jarrera hartuko luketen azaltzeko eta horretarako arrazoiak aipatzeko. Komeni dela uste baduzu, aplikatu beste egoe-ra batzuetara. Nahiago baduzu, eskatu ikasleei arrisku-egoerak eta istripuak eragin ditzaketenak aipatzeko, bai eta haiek ekiditeko har daitez-keen neurriak adierazteko ere.
1. Mikrouhin-labea
Marina oso goiz esnatu da gaur, eta gosaria berak prestatu du. Esnea edalontzi batean jarri du, eta mikrouhin-labean sartu berotzeko. Geroxeago, edalontzia eskuine-ko eskuarekin atera du, behar bezala bero-tu den ala ez egiaztatu gabe, koilarakada bat azukre botatzeko. Esnea nahikoa bero ez zegoenez, berriro sartu du mikrouhin-labera, baina ahaztu egin zaio metalezko koilaratxoa edalontzitik ateratzea. Martxan jarri du mikrouhin-labea.
Zer egin du gaizki Marinak segurtasu-nari dagokionez? Zergatik?
2. Brikolajea
Zurezko kaxa bat egiteko eskatu diote Marinari eskolan. Marinak Aitari laguntza eskatzea erabaki du. Aitak lagunduko diola erantzun dio, baina berak erabakitzeko zer material eta erreminta erabili, bai eta nola erabili behar diren azaltzeko ere. Marinak mahai gainean jarri ditu ikasgelan eman dizkioten egur zatiak, zenbait tresna elek-triko (zulagailua eta zerra elektrikoa) eta eskuko zenbait erreminta (bihurkina eta mailua).
Markatu egin behar ez dituen ekintzak:
Barautsa edo zerra-orria aldatu, makina sare elektrikoan entxufatuta dagoen bitartean.
Eskularruak eta begi-babesa erabili. Moztu, zulatu edo josi beharreko pie-
zei ongi eutsi. Eskuak garbitu, eta lehortu gabe tres-
na elektrikoak erabili. Berriketan jardun eta arretarik ez
jarri, pieza bat zulatzen ari den bitar-tean.
Entxufea atera, erremintak garbitze-ko.
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
IR Segurtasuna da kontua94
Tresnak erabiltzean segurtasuna balioestea.
110
195023 _ 0001-0120.indd 110195023 _ 0001-0120.indd 110 16/9/09 13:33:4916/9/09 13:33:49
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
EEsperientziak mugimenduarekin95
Hipotesi bat zehaztea, mugimenduari buruzko esperientzia baten gainean
Talde-lana
Fitxa honetako proposamenaren helburua ez da mugimenduari buruzko nozioen ikasketa finkatzea, prozedura zientifikoa lantzea baizik, esperientziak egin aurretik aburuak edo usteak adierazteko.
Hori dela-eta, komeni da metodoari jarraitzea. Arreta handia jarri behar da jardueretako fase guzti-guztietan, eta taldeko kide guztiek hartu behar dute parte uste horiek zehazteko proze-suan.
Hiru esperientzia proposatuko ditugu. Talde bakoitzak orri batean idatzi beharko du espe-rientzia horien emaitzak zein izango diren uste duten.
Behin hiru esperientziak egindakoan, testu guztiak irakurriko ditugu, eta aurreikuspen zuze-nak emandakoak aukeratuko. Ondoren, iritzi horien arrazoiak irakurriko ditugu, eta zuzenak aukeratuko. Zuzeneko aurreikuspenik edo arra-zoirik ez balego, eztabaida bat hasiko dugu arra-zoi zehatzetara hurbiltzeko.
• Taldeak. Egin lau laguneko taldeak. Ikasle kopuru hori egokia da iritzien nolabaiteko aniz-tasuna lortzeko eta lana modu eraginkorrean egiteko.
• Materialak. Koloretako DIN-A4 neurriko kar-toi mehe orriak (beltza, grisa eta berdea), arta-ziak, zenbait klip, zinta itsasgarria eta zurezko arrapala txiki bat.
Moztu kartoi mehe orri bakoitzetik 6 cm zabal eta 22 cm luze den tira bat. Elkartu bi muturrak, eta lotu zinta itsasgarria erabiliz, eraztun txiki bat egiteko.
Itsatsi klip bat eraztun grisaren barrualdean, ondo zentratuta, zinta itsasgarria erabiliz. Itsatsi bi klip eraztun berdearen barrualdean, bata bes-tearen aurkako aldean.
eraztun beltza eraztun grisa eraztun berdea
LEHENENGO ESPERIENTZIA
Askatu eraztun beltza eta grisa aldi berean arrapalaren altuera beretik.
• Zein iritsiko da azkarren behera? Zergatik?
BIGARREN ESPERIENTZIA
Askatu eraztun beltza eta eraztun berdea.• Zein iritsiko da azkarren behera? Zergatik?
HIRUGARREN ESPERIENTZIA
Askatu eraztun grisa eta eraztun berdea. • Zein iritsiko da azkarren behera? Zergatik?
111
195023 _ 0001-0120.indd 111195023 _ 0001-0120.indd 111 16/9/09 13:33:4916/9/09 13:33:49
112
Adierazi erantzun zuzenak.
Bere landetxean energia berriztagarriak erabiltzeko esan diote. Zer energia mota erabil dezake?
Butano gasa Gasolioa Eguzki-plaka bidezko elektrizitatea Ikatza
Nondik ateratzen da petrolioa?
Sakonera handian kokatutako biltegi naturaletatik
Lurraren gainazalean kokatuko iturburutatik
Beroketarako ikatza erabiltzeak kutsatu egiten du. Zergatik?
Oso zikina delako Garestia delako
Erretzean gas pozoitsuak askatzen direlako
Zer da zentral hidroelektriko bat?
Elektrizitatea lortzeko uraren indarra erabiltzen duen lantegi bat
Etxerako elektrizitatea kontratatzen dugun bulegoa
Inguratu bonbilla piztuko duen zirkuitua.
Adierazi energia mota bat ez dena.
Soinua Argia Gogortasuna Beroa Grabitatea
Zein da tresna sinpleena?
Kortxo-kentzekoa Botila-irekitzekoa Poto-irekitzekoa
Idatzi itsasontzi bat mugi dezaketen hiru indar mota.8
7
6
5
4
3
2
1
Energiari buruzko oinarrizko ezagutzak egiaztatzea
IK Energia eta teknologiari buruzko SUPERTESTa96
Izena:
Data:
MA
TE
RI
A
ET
A
EN
ER
GI
A
a) b) c)
195023 _ 0001-0120.indd 112195023 _ 0001-0120.indd 112 16/9/09 13:33:4916/9/09 13:33:49
VII. ZEHAR-GAITASUNAK
Aurkibidea
97. Taula bat marraztea, ordenagailuz (IK). 98. Ingurumenaren Eguna (E). 99. Esan ezazu ingelesez! (IK) 100. Emakumearen Eguna (E).
195023 _ 0001-0120.indd 113195023 _ 0001-0120.indd 113 16/9/09 13:33:4916/9/09 13:33:49
114
Egin eskola-ordutegi bat ordenagailuz.
Erreparatu ereduari, eta asmatu nola egin. 1
Testu-tratamendurako oinarrizko prozedurak erabiltzea
IK Taula bat marraztea, ordenagailuz97
ZE
HA
R-
GA
IT
AS
UN
AK
Nahi baduzu, jarraitu argibide hauei:
1. Kokatu orria horizontalki (Fitxategia—Formatua—horizontala).2. Txertatu 9 ilarako eta 6 zutabeko taula bat (Taula—Txertatu taula).3. Zutabe bakoitzaren buruan, idatzi asteko egunak, astelehenetik ostiralera (Formatua—
karakterea—tamaina: 13; estiloa: normala; letra mota: Arial).4. Lehenengo zutabeko laukietan, idatzi orduak.5. Idatzi ikasgaien izenak laukietan.6. Elkartu jolas-orduari eta bazkalorduari dagozkien laukiak.7. Eskola-ordutegiaren itxura hobe dezakezu, komeni zaizun laukiei kolorea edo itzalak
emanez.
Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
1. ordua A ikasgaia B ikasgaia B ikasgaia
2. ordua A ikasgaia A ikasgaia
JOLAS-ORDUA
3. ordua B ikasgaia B ikasgaia A ikasgaia
4. ordua B ikasgaia
BAZKALORDUA
5. ordua
6. ordua
ESKOLA-ORDUTEGIA
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 114195023 _ 0001-0120.indd 114 16/9/09 13:33:4916/9/09 13:33:49
ZE
HA
R-
GA
IT
AS
UN
AK
EIngurumenaren Eguna98
Proposamenaren zentzua
Ekainaren 5ean Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzen da, 1972an Nazio Batuek horre-la deklaratu zutenetik. Ikasgelan, geure egin dezakegu egun horren helburu nagusia, hots, ingurumenaren babesa betebehar bat dela aintzat hartzea; banako gisa eta egungo bizi- bal-dintzetan pentsatuta ez ezik, talde gisa eta etor-kizuneko belaunaldien bizi-kalitatean pentsatuta ere bai.
Lehen Hezkuntzako ikasleek asko maite dituz-te animaliak, eta landareen aniztasunak jakin-min handia sortzen die; hortaz, berehala onar- tzen dituzte helburu horiek, eta xalotasunez eta bihotz-zabaltasunez egiten dituzte era guztietako adierazpenak.
Jarduerak
Nahiko deserosoa izan daiteke egun hori ekainean, hain zuzen, ikasturtearen amaieran, ospatzea. Alabaina baditu abantailak ere, izan ere udaberria bete-betean dago, landareak ber-de-berde eta lorez beteta daude, eta oraindik ez da iritsi urteko sasoirik lehorrena. Horrez gain, ikasketa programak amaitzen ari dira, eta ego-kiera aparta izan daiteke ikasturtean alor guztie-tan egindako ikasketak bilduko dituzten zenbait jarduera egiteko.
Bi proposamen
Munduko leku guztietan egiten dira modu bate-ko edo besteko ekintzak, ingurumena babesteko guztion konpromisoa eta garapen iraunkorra lortzeko ahalegina adierazteko: leku batzuetan zuhaitzen landaketa handiak egiten dira; basa-mortutzea geldiarazteko ahaleginak, horretarako arriskua duten lekuetan; aparteko garbiketa eta birziklatze lanak ere egiten dira; kartelak jartzen dira kalean eta ikasgelan, ingurumenaren babe-sarekiko ditugun betebeharrak gogoratzeko.
Gaitasunak hobetzeko proposamen hauen mugen barruan, elkarlanerako bi jarduera irado-kiko ditugu. Jarduera horiek zenbait alorretako ikasketak biltzen dituzte.
LEHENENGO PROPOSAMENA
Horma-irudi bat, elkarlanean
Zabaldu horman paper-jarraituaren zati bat. Talde bakoitzeko kideek, banan-banan eta ezarritako ordenaren arabera, marraztu egingo dituzte bizitzea gustatuko litzaieken lekuko elementuak. Horrez gain, multzoa koloreztatuko dute, leku hori nolakoa iza-tea nahiko luketen azalduko, eta zer ez izatea aipatuko.
BIGARREN PROPOSAMENA
Elkarrekin erratza pasatzea
Hiru laguneko taldetan, orri zuri bat hartuko dute. Bertan adieraziko dute zer garbituko luketen erratzaz, ingurunean gustura eta pozik bizitzeko.
Ingurumenaren babesarekiko sentikor bihurtzea
115
195023 _ 0001-0120.indd 115195023 _ 0001-0120.indd 115 16/9/09 13:33:4916/9/09 13:33:49
116
IK Esan ezazu ingelesez!99
ZE
HA
R-
GA
IT
AS
UN
AK Blood Odola Breathe Arnasa Body Gorputza
Digestive Digestiboa Ear Belarria Eye BegiaFace Aurpegia Foot Oina Hair Ilea
Hand Eskua Heart Bihotza Leg ZangoaLung Birika Mouth Ahoa Muscle GiharraNose Sudurra Nutrition Nutrizioa Climate Klima
Air Airea Autum Udazkena Gas GasaEarth Lurra Galaxy Galaxia Moon Ilargia
Liquid Likidoa Milky Way Esne-bidea Spring UdaberriaOrbit Orbita Solid Solidoa Sun EguzkiaStars Izarrak Summer Uda Weather Eguraldia
Thermometer Termometroa Universe Unibertsoa World MunduaWind Haizea Winter Negua Cape Lurmuturra
Bay Badia Beach Hondartza Desert BasamortuaClouds Lainoak Coast Kosta Hill MuinoaForest Basoa Gulf Golkoa Lake Lakua
Ice Izotza Island Uhartea Plain OrdokiaLandscape Paisaia Mountain Mendia River Ibaia
Rain Euria Rainbow Erromako zubia Water UraSea Itsasoa Valley Bailara Banana Banana
Amphibions Anfibioak Apple Sagarra Cat KatuaBird Txoria Branch Adarra Duck Ahatea
Crocodile Krokodiloa Dog Txakurra Fish ArrainaEagle Arranoa Elephant Elefantea Leaf blade Hostoa
Flower Lorea Horse Zaldia Mouse SaguaMammals Ugaztunak Metamorphosis Metamorfosia Pear Udarea
Orange Laranja Oviparous Obiparoa Reptiles NarrastiakPollen Lore-hautsa Rabbit Untxia Sepal Sepaloa
Root Sustraia Rose Arrosa Tree ZuhaitzaStamen Lorezila Stem Zurtoina Viviparous BibiparoaTrunk Enborra Vertebrates Ornodunak Box Kutxa
Bedroom Logela Bottle Botila Classroom IkasgelaBridge Zubia Brother Anaia, neba Christmas GabonakClown Pailazoa Child Haurra Door Atea
Church Eliza Doctor Doktorea Grandma AmonaFather Aita Friday Ostirala Monday AstelehenaGarage Garajea Granddad Aitona Paint PinturaHouse Etxea Library Liburutegia Sister Arreba, ahizpa
Mother Ama Nurse Erizaina Teacher IrakasleaSaturday Larunbata School Ikastetxea Toy Shop Jostailu-denda
Sunday Igandea Supermarket Supermerkatua Window LeihoaThursday Osteguna Town Hiria Artisan ArtisauaTuesday Asteartea Wednesday Asteazkena Cave Haitzuloa
Amphitheatre Anfiteatroa Castle Gaztelua Medieval Erdi AroaKing Erregea Queen Erregina Prehistory Historiaurrea
Chariot Gurdia Hunt Ehizatzea Romans ErromatarrakPharaoh Faraoia Road Bidea Wheel Gurpila
Izena:
Data:
195023 _ 0001-0120.indd 116195023 _ 0001-0120.indd 116 16/9/09 13:33:4916/9/09 13:33:49
ZE
HA
R-
GA
IT
AS
UN
AK
EEmakumearen Eguna100
Zer da Emakumearen Eguna?
Proposamena gizarte- eta zientzia- gaitasunak hobetzeko programan kokatzen da, eta bere helburu nagusia ikasleak sentikor bihurtzea da; alde batetik, pertsonen arteko berdintasu-na babesteko –ohiko gizonen eta emakumeen artekoa–, gizartearen antolakuntzan, historian, zientzian eta teknologian; eta beste aldetik, sexuagatik egindako bereizkeria mota guzti-guz-tiak baztertzeko.
Gure ustez, komeni da ikasleek Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekintzetan parte har- tzea, helburu horiek lortzeko. Emakumearen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an ospatzen da mundu guztian.
Hasteko, eman ikasleei informazioa ospakizun horien jatorriari buruz; bai eta emakumeak histo-rian izan duen egoerari buruz ere, batik bat lan-munduan, zientzian, teknologian edo gizartean.
Ondoren, proposatu ekintza zehatzen bat, egun horretako ospaki-zunetan ikasleen parte hartze aktiboa gauza- tzeko.
Jatorria
Xehetasun handirik eman gabe, azaldu ikasleei gertaera latz batzuk gogorarazteko ospatzen dela egun hori. Duela gutxi gorabehera 100 urte, Estatu Batuetako ehun-fabrika batean, emakume langileen talde handi batek enpresaburuei aurre egin zien, haien lan-baldintzetan hobekun tza batzuk eska-tzeko. Egunean 10 ordu baino gutxiago lan egitea eskatzen zuten, soldata duin bat jasotzea eta pertsona gisa gizonezkoen tratu berdin-ber-dina jasotzea. Eskaera haiei eran tzuna errepresio gogorra izan zen, eta suteak eta hildako asko eragin zituen. Ordutik aurrera, gehiago balioes-ten da emakumeen papera lan-munduan eta lan baldintza duinen aldeko borrokan.
Gure ospakizunaren zentzua
Ikasgelan egingo ditugun ospakizunek ez dute aldarrikapen-izaerarik izango. Aitzitik, hausnar-keta bat izango dira, emakumezkoek duten paperari buruz, gizonezkoen ondoan mundu hobeago eta gizatiarrago baten alde. Aintzat hartu behar da paper hori gutxietsi egin izan dela historian, baina gaur egun, begirune gehia-go zaiola. Halaber, une egokia izan daiteke amen esfor tzua balioesteko. Izan ere, amek oso lan garrantzitsua egiten dute gizartean, bai eta familian ere.
Ekintzak
• Prestatu gabeko ekintzak. Ospakizunei denbora-tarte labur bat bakarrik eskainiko bazaie, hasteko, aurkeztu haien zentzua. Ondoren, egin eztabaida bat lan-munduan edo jarduera zientifikoetan emakumearen presentziari buruz. Galdetu etxeko eta etxetik kanpoko lanak uztar-tzen dituzten emakumeen ekintzei buruz. Aipatu duela berrogeita hamar urte emakumeentzako pentsatu ezin ziren lanbideak (militar emaku-meak, astronautak, igeltseroak, etab.), eta hitz egin horiei buruz.
• Prestatutako ekintzak. Egin taldeak lana borondatez egin nahi duten ikasleekin. Eskatu denborarekin zenbait lan egiteko: politikan, zientzian eta artean eragin duten emakume garrantzitsuei buruzko informazioa bilatzea, etab. Ondoren, egin bilduma txiki bat, lan horie-kin guztiekin.
Historian eta zientzian emakumearen presentzia balioestea
117
195023 _ 0001-0120.indd 117195023 _ 0001-0120.indd 117 16/9/09 13:33:5016/9/09 13:33:50
118
3. fitxa. Erantzun-eredua
a) Behiak, oiloak, zaldiak, untxiak, txerriak, trak-toreak…; b) Nire atzean; c) Eskuinean; d) Aurrean; e) Ahateak eta oiloak…
4. fitxa. Erantzunak
a) Errepide-mapa; b) Errepideak nondik doazen eta herriena arteko distantziak; c) Cuevas del Valletik, Santa Cruz del Valletik, Arenas de San Pedrotik, La Parratik, Ramacastañasetik eta Hontanaresetik; d) 17 km; e) Mendi bat igotzen delako.
8. fitxa. Erantzun-eredua
a) Altxorraren kokapena; b) Bankua; c) 15 urrats.
11. fitxa. Erantzun-eredua
a) Kostako paisai bat; b) Lurzoruaren, airearen eta uraren kutsadura; c) Landareak, animaliak eta lurzorua errespetatuz.
13. fitxa. Erantzuna
a - 8º; b - 40º; c - 18º; d - 25º.
16. fitxa. Erantzun-eredua
Paisaia hori nolakoa den azalduko dizuet. Haran bat da. Atzean, mendilerro bateko mendiak ikus daitezke. Haranaren barrenetik ibai bat doa eta herri txiki bat zeharkatzen du...
17. fitxa. Erantzun-eredua
a) Ordoki bat da, paisaia laua baita, eta ez baita ikusten mendirik edo muinorik; b) Paisaia lehorra da, ez baita zuhaitz askorik ikusten; c) Eraldatutako pai-saia da zenbait eraikuntza ikusten baitira: errepideak, eraikinak, soroak lursailetan banatuta...
18. fitxa. Erantzun-eredua
a) Harresiak, elizak…; b) Hiriaren neurria, erai-kinak…; c) Etxeen eta kaleen kalitate hobeak...; d) Keak, basoak desagertzeak.
19. fitxa. Ahozko testua
1. Teide da, Kanariar uharteetako paisaia adieraz-garrienetako baten gunea. Antzinako sumendi bat da. Itzalita dago, baina sumendi-formari eusten dio. Espainiako mendirik altuena da.
2. “La Manga del Mar Menor” esaten diote. Medite-rraneo itsasoan sartzen den lur zati estu bat da. Urez inguratuta dago alde guztietatik. Hotel asko eraiki dira bertan, eta jende asko joaten da oporrak bertan ematera.
3. Mendi horiei “las Médulas” esaten zaie, eta Espainiako iparraldean daude kokatuta, Leonen hain zuzen. Mendi horiek oso forma bitxiak dituzte, erro-matarrek urre bila zebiltzala eragindako lurjausiak direla-eta.
4. Paisaia hori Gaztelako goi-ordokian dago, Ciudad Realen. Lursail izurtuak daude eta nekazaritzan era-biltzen dituzte; mahastiak eta olibondoak landatzeko batik bat.
20. fitxa. Erantzunak
1) Neguan; 2) Euria sarri egiten badu; 3) Neurri txi-kiagoan; 4) Ez dago zuhaitzik; 5) Kostaren forma bat; 6) Ez litzateke lainorik sortuko eta ez luke euririk egin-go; 7) Badia bat; 8) Pinguino bat; 9) Pertsona guztioi.
23. fitxa. Erantzun-eredua
2. kasua: Altzariak plastikozkoak izan daitezke, zurezkoak izan beharrean.
3. kasua: Kotoia erabili beharrean, zuntz artifizialak erabil daitezke elastikoak egiteko.
24. fitxa. Erantzunak
a) Katamotzak felidoak direlako, tigreak eta katuak diren bezalaxe; b) Katamotzak beste leku batzuetara joan edo desagertu egingo dira elikagairik aurkitzen ez badute; c) Oso animalia interesgarriak ziren, argiak, biziak, ederrak...
Galderak, iradokizunak eta erantzunak
195023 _ 0001-0120.indd 118195023 _ 0001-0120.indd 118 16/9/09 13:33:5016/9/09 13:33:50
119
26. fitxa. Erantzunak
1. a) Hegaztia; b) Ugaztuna; c) Anfibioa; d) Narrastia; e) Arraina; f) Ugaztuna.
2. a) Mokoa, arrautzak; b) Ez naiz txori bat, gorpu- tza ilez estalia dut; c) Ibiltzen naiz, igeri egiten dute; d) Odol hotza; e) Hegatsak eta ezkatak ditut…
27. fitxa. Erantzun-eredua
1. Barraskiloek landareen hostoak jaten dituzte, eta kakalardoek barraskiloak; saguek ezkurrak jaten dituz-te, eta mozoloak saguak...
2. Arra-sugandila-sugea-trikua…3. Ez litzateke animaliarik egongo.
28. fitxa. Erantzun-eredua
1) Biribilduak; 2) Muxarratuak; 3) Oso estuak; 4) Oso zabalak.
29. fitxa. Erantzuna
1. Duela milaka urte bizi izan zen eta harri bihurtu den animalia bat edo landare bat.
2. A - a; C - b; B - c.
30. fitxa. Erantzunak
1. Erantzun librea. 2. Akaziak desagertzen badira, ez dute jatekorik izango jirafek, antilopeek eta termitek. Termitarik gabe, ez da urde inurrijalerik egongo, etab. 3. Ez litzateke belarrik erneko. Akaziak ez lirateke orain bezala garatuko.
31. fitxa. Erantzun-eredua
Eulia intsektu bat da. Haren gorputza hiru zatitan banatuta dago: burua, toraxa eta sabelaldea. Haren begiak milaka begi txikiz osatuta daude; hegoak gardenak dira; 6 hanka artikulatu ditu; eta antenak, motzak.
32. fitxa. Erantzunak
1. Ez da jarrera egokia. Landareek karbono dioxi-doa botatzen dute gauez, gas toxiko bat; eta egunez, oxigenoa.
2. Jarrera egokia da, geranioak aldaxka bidez ugal baitaitezke. Aldaxkak landare zati txikiak dira.
3. Ez da jarrera egokia. Ez da landarerik hartu behar, are gutxiago babestutako espezieak edo arraroak badira.
4. Ez da jarrera egokia. Zuhaitzen enborretik izerdia dabil, landareen elikagaia. Azala hondatzen bada, lan-dareen elikadura kaltetzen da.
5. Ez da jarrera egokia. Sustraiek lurretik hartzen ura. Ur horretan disolbatuta daude lurretik hartutako elikagaiak.
33. fitxa. Erantzunak
a) Ornoduna; b) Ezkataz estalita; c) Lau; d) Isa-tsaren forma, gorputzaren lodiera, etab.; e) Narrastia; f) Kameleoia.
36. fitxa. Erantzunak
1) Balea urdina; 2) Lehoi-armiarma; 3) Itsas zaldia; 4) Inurriak jaten ditu; 5) Ez du bizkarrezurrik; 6) Panda hartza; 7) Izurdea; 8) Erlea; 9) Hirurak; 10) Eltxoa.
38. fitxa. Erantzuna
A: traumatologia; B: ginekologia; C: oftalmologia; D: dermatologia; E: endokrinologia.
40. fitxa. Erantzunak
b) 4 urterekin. c) 14 urterekin; d) 12-14 urterekin nesken altuera mutilena baino handiagoa da kasu gehienetan.
42. fitxa. Erantzunak
3) Artikulazio bati; 4) Zirkulazio-aparatua, lokomo-zio-aparatua, digestio-aparatua; 5) Hezurrak, giharrak, tendoiak eta artikulazioak.
45. fitxa. Erantzunak
2. a) 20 hortz; b) 28 hortz; c) 32 hortz; d) 12 hortz. 3. Neskato bat.
46. fitxa. Erantzuna
C marrazkia da zuzena.
47. fitxa. Erantzun-eredua.
A) Intsolazio- eta deshidratazio-arriskua. Kremak era-biltzea, itzala bilatzea eta ariketa fisikorik ez egitea.
B) Kalteak arnasa-aparatuan: eztarrian, bronkioetan eta biriketan. Arropa lodia eta euritako oinetakoak janztea.
C) Kalteak arnasa-aparatuan eta azalean. Ez egon luzaroan leku horretan, babestu sudurra eta ahoa, kutsatutako airea ez hartzeko.
D) Kalteak arnasa-aparatuan. Euritako jantziak eta oinetakoak erabiltzea.
49. fitxa. Erantzun-eredua
Gosaria: laranja-zukua, esnea, arrautzak, opilak.
195023 _ 0001-0120.indd 119195023 _ 0001-0120.indd 119 16/9/09 13:33:5016/9/09 13:33:50
120
Bazkaria: pasta edo lekaleak; oilasko haragia; fruituak. Askaria: fruituak; hestebeteak; esnea. Afaria: barazki freskoak; arrautzak edo arrain freskoa; jogurta.
50. fitxa. Erantzunak
1) Parke batean. 2) Oso azkar hazten da; 3) Urez garbitu; 4) Haragia, pasta eta barazkiak jaten ditut; 5) Nerabea da; 6) Hobe zenuke parkean jolastea; 7) Eztarria; 8) 208; 9) Zintzotasunez hitz eginda.
54. fitxa. Erantzun-eredua
a) Espainiara sartu nahi zutelako, lanaren eta bizimo-du hobe baten bila.
57. fitxa. Erantzunak
a) Komunikazioak hobetzea, gutxiago kutsatzen duten garraiobideak erabiliz. b) Biztanle guztien atse-den hartzeko eskubidea babestea. c) Ura alferrik ez galtzea, prezipitazio falta dela eta. d) Irakurketa susta-tzea, doako liburuak eskura jarriz.
59. fitxa. Erantzunak
2. 1: nekazaria; 2: handizkaria; 3: garraiolaria; 4: Hornidura-azoka (Mercabilbao, Mercamadrid, Mercabarna…); 5: Fruta-saltzailea; 6: Kontsumitzailea.
3. Nekazariak handizkariari saltzen dio fruta; honek, garraiolariari. Fruta saltzaileak hornidura-azokan eros-ten du, etab.
4. 1’30.5. Beste agenteetakoren batek egiten duena egin:
garraiatzea, biltzea, edo fruta-dendetara zuzenean saltzea.
60. fitxa. Erantzunak
1. Mendebaldean; 2. Frantzia; 3. Mediterraneo itsasoa; Espainia, Frantzia, Italia, Grezia, Turkia…; 4. Errusia; 5. Euroa.
62. fitxa. Erantzunak
1 eta 2) Erantzun librea. 3) Ogia, freskagarria, mar-melada, lukainka. 4) Iturburuetatik; 5) Udalei buruz; 6) 50 milioi inguru; 7) Dendariari esan; 8) Auzoa hobe- tzeko lan egiten dute; 9) Adinduen kopurua handitu dela.
69. fitxa. Erantzunak
1. Duela denbora asko. Egipton. 2. Gaur egun gertatzen da. 2004ko Olinpiar Jokoak; 3. Erdi Aroa. Antzinaroa.
70. fitxa. Erantzun-eredua
a) Antzinakoa; b) Herri batekoa; c) 50 inguru; d) Etxeak, kalea, jantziak…; e) Uztaia, jauziak…; f) Ez.
71. fitxa. Erantzunak
1. PERTSONAIA: Jakue I.a, Konkistatzailea. Duela 1.00 urte inguru bizi izan zen. 2. PERTSONAIA: Kristobal Kolon. Duela 500 urte inguru bizi izan zen. Jakue I. bizi izan zen lehenago.
73. fitxa. Erantzunak
2.) Mende bat; bi hilabete; 30 egun, aste bat; 24 ordu. 3.) 200 urte - 2 mende; 6 hilabete - urte erdia; 1 urte - 365 egun. 4.) 6 urte; 5.) 316 urte; 6.) 350 urte; 7.) 3 hilabete.
76. fitxa. Erantzunak
1.) Datu historiko bat da. 2.) Historiaurreari buruz. 3.) 100 urte, 5 urte, 10 urte, 50 urte, 6 hilabete. 4.) Seihileko bat, bosturteko bat, hamarkada bat, mende bat. 5.) Amerikaren aurkikuntza. 6.) Almena, omenaldi- dorrea, ziega, gezileihoa. 7.) Basoko landareak biltzen zituzten. 8.) Erdi Aroa. 9.) Duela 500 urte.
78. fitxa. Erantzunak
2.) Erantzun librea; 3.) Amarru bat aurkituko dugu, olioa eta ozpina banatzeko; 4.) Dekantazioa; 5.) Artelazkiak flotatu egiten du, eta likidotik banatu daiteke; egoskariaren salda hozten badugu, koipea goian geratzen da eta banatu daiteke; ura geldi-geldi uzten badugu, hondarra azpian geratuko da, eta ura, gainean.
84. fitxa. Erantzunak
1.) Solidotik likidora; 2.) Ur-lurruna da; 3.) Metalezkoa; 4.) Urtu egingo litzateke; 5.) Burdinazko torloju bat; 6.) Lehertu egingo litzateke; 7.) Izoztean, uraren bolu-mena handitu egiten delako; 8.) Aldaketa kimiko bat; 9.) Harri bat.
96. fitxa. Erantzunak
1.) Eguzki-plaka bidezko elektrizitatea; 2.) Sakonera handian kokatutako biltegi naturaletatik; 3.) Erretzean gas pozoitsuak askatzen direlako; 4.) Elektrizitatea lortzeko uraren indarra erabiltzen duen lantegi bat; 5.) c; 6.) Gogortasuna; 7.) Botila-irekitzekoa; 8.) Haizearen indarra; motor baten indarra; besoen inda-rra, arraunean.
195023 _ 0001-0120.indd 120195023 _ 0001-0120.indd 120 16/9/09 13:33:5016/9/09 13:33:50