I
2014
Bilboko Hiruhilekoko Egoerari buruzko txostena
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
1
Laburpena
Nazioarteko Diru Funtsak apirilean munduko ekonomiaren bilakaerari buruz egindako
aurreikuspenek uste dute munduko BPGd-a % 3,6 2014an eta % 3,9 2015ean
handituko dela, urtarrilean egindako hazkunde aurreikuspenak pixka bat okerragotuta.
Euroaren Eremuko eta Espainiako ekonomiako hazkunde aurreikuspenak, berriz,
gorantz berrikusi dira, 2014rako eta 2015erako % 1,2 eta % 1,5, eta % 0,9 eta
% 1,0ko batez besteko gehikuntzak kalkulatuta, hurrenez hurren.
EAEko ekonomiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza
Zuzendaritzak ia ez du aldatu hurrengo hiruhilekoetarako aurreikusitako egoera
makroekonomikoa. 2013a % 1,2 urte arteko atzerakada izanda amaitu ondoren,
2014an ekonomiaren pixkanakako hobekuntza aurreikusi da, BPGd-aren batez besteko
hazkundea 2014an % 1,0ekoa eta 2015eko lehenengo erdian % 1,5ekoa izango dela
kalkulatuta.
Nolabaiteko susperraldiaren aurreikuspen horretan honako hau adierazi da: “barneko
eskariaren susperraldia funtsezkoa izango da 2014an”. Urte arteko hazkundea
% 0,5ekoa izango da, 2013an erregistratutako uzkurdurarekin (% -1,5) bat ez
datorrena. Hala eta guztiz ere, kanpoko sektoreak “BPGd-ari ekarpen handia egiten
jarraituko du”, horretarako 2014an % 0,4ko urteko batez besteko hazkundea
kalkulatuta. Eskaintzaren ikuspuntutik, aurreikusi da “bai industria bai zerbitzuak
indartzen joango direla hiruhilekoz hiruhileko”, eta 2014aren amaieran % 1,4ko eta
% 1,1eko urte arteko hazkunde-tasak izango dituzte, hurrenez hurren. Horrez gain,
eraikuntzako sektoreak bere joera negatiboari eutsiko dio (% -2,2 2014an), urteak
aurrera egin ahala, pixkanaka-pixkanaka eragina arinduko dela.
Lan-merkatuari buruzko aurreikuspenak ez dira hain baikorrak. Badirudi 2014an EAEko
ekonomia ez dela gai izango enplegu garbia sortzeko (urteko batezbestekoa % 0,0koa
izango da) eta langabezia-tasa aurreko ekitaldiko balioaren antzekoetan egongo dela
(% 14,3). Horrela, enpleguaren urte arteko hazkunde positiboa (% 0,5) eta langabezia-
tasaren hobekuntza (% 13,6) 2015eko lehenengo erdira arte atzeratuko dira.
Hala ere, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuek unearen zailtasunak agertzen dituzte
EAEko ekonomiarako eta Bilborako. Horrela, EAEko langabeak 178,9 mila pertsona izan
dira 2014ko lehenengo hiruhilekoan; Bilbokoak, aldiz, 30,6 mila pertsona, tasak
% 17,51koa eta % 19,00koa direla, hurrenez hurren.
Halaber, lehenengo hiruhilekoaren amaieran (martxoa) Hiribilduko enpresetako Gizarte
Segurantzako afiliatuak 409 pertsona gutxiago izan dira, aurreko hiruhilekoaren
(abendua) aldean, eta 163.445 pertsona dira, guztira. Afiliazioaren hiruhileko arteko
jaitsiera hori (% -0,2) urtarrileko emaitza negatiboaren ondorioz sortu da (1.661
afiliatuko galera garbia egon da, abenduaren aldean), eta otsailean eta martxoan
egondako gehikuntzek ez dute lortu hori konpentsatzea.
Enplegu garbiaren
sorrera 2015era arte
atzeratuko da
NDFk uste du munduko
ekonomia % 3,6 eta % 3,9
handituko dela 2014an eta
2015ean, hurrenez hurren
EAEko ekonomia
2014an % 1,0 handitzea
aurreikusi da, 2013ko
uzkurdura (% -1,2)
atzean utzita
Bilboko langabeak 30,6
mila pertsona izan dira
2014ko lehenengo
hiruhilekoan abenduan
baino 409 afiliatu gutxiago
egon dira
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
2
Jarduera sektore handien arabera banakatutako bilakaera kontuan hartuta, nabarmena
da eraikuntza enpresetako afiliazioaren gorakada (% 1,5, abenduaren aldean),
zerbitzuetako eta industria eta energiako sektoreetan egondako jaitsieren aldean
(% -0,3 eta % -0,9, hurrenez hurren).
Hiribilduko biztanleek sinatutako kontratuen kopurua % 8,6 gehitu da, 2013ko
lehenengo hiruhilekoaren aldean; guztira, 24.106 kontratu sinatu dira. Guztiarekin ere,
nabarmendu behar da gizonen kontratazioa emakumeena baino neurri handiagoan
handitu dela (% 12,4 eta % 5,4, hurrenez hurren). Horrez gain, kontratazioaren
hobekuntza handiagoa egon da 35 urtetik gorako biztanleen artean (% 15,3). Aldi
baterako kontratazioak nagusia izaten jarraitzen du urteko lehenengo hiruhilekoan
gauzatutako kontratu gehienetan (% 90), urte arteko gehikuntza % 8,9koa izan dela
(% 6,1ekoa kontratazio mugagabean).
Martxoaren amaieran gehieneko muga historiko berri bat egon da erregistratutako
langabezian, Hiribilduan langabezia-egoeran erregistratuta daudenak 32.942 pertsona
direla. Hiruhilekoko balantzea negatiboa izan da, 1.955 pertsona gehiago (% 6,3) hartu
baititu, abenduko datuaren aldean, nahiz eta hori hobetu ohi den, Gabonetako
kanpainaren merkataritza jarduerari lotutako aldi baterako kontratazioagatik.
Nabarmendu behar da hiru pertsonatik batek bi urte baino gehiago daramala enplegu-
eskatzaile gisa izena emanda.
Jarduera ekonomiko sektorialaren adierazleei dagokienez, 2013ko laugarren
hiruhilekoan zerbitzuetako sektorearen salmenten indize orokorrak bere jaitsiera arindu
du Bizkaian (% -1,5), eta urte arteko balio negatiboak izan ditu ondoz ondoko
hirugarren urtean. Emaitza hori ez da okerragoa izan, merkataritzako sektorearen
salmenten susperraldi txikiari (% 0,9) esker, gainerako zerbitzuek oro har % 4,7ko
jaitsiera nominala izan baitute, 2012ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Zerbitzuetako
jarduerako landunen indizeak bere joera negatiboari (% -4,4) eutsi dio, kasu horretan
bai merkataritzan (% -2,4) bai gainerako zerbitzuetan (% -5,5) jaitsierak egon direla.
2013aren amaieran, Bilboko zerbitzuetako enpresek 145.714 afiliatu izan dituzte, eta
horietan 2.119 afiliatu (% -1,4) galdu dira, aurreko urtearen aldean. Enpleguaren galera
garbiaren % 71 honako arlo hauetan gertatu da: finantza eta aseguru jarduerak (-575),
garraioa eta biltegiratzea (-514) eta informazioa eta komunikazioak (-409). Hala ere,
Hiribilduan indarrean dauden jarduera lizentzien kopurua hausnartzen bada,
zerbitzuetako sektorearen balantzea berriro ere positiboa da, 2013ko lehenengo
hiruhilekoan baino 422 lizentzia gehiago (% 1,8) kontabilizatu baitira.
Horrez gain, hoteletako jarduerak urteko lehenengo hiruhilekoa abiarazi du joera
negatibo baten barnean, Hiribilduko hotel establezimenduetako bidaiarien eta ostatu-
gauen kopuruak murriztu direla (% -4,0 eta % -9,7, hurrenez hurren). Gauzak horrela,
egonaldiaren ratioa ere murriztu da (% -5,9), eta 1,75 eguneko batezbestekoa izan du.
Hala ere, emaitza horiek baloratzeko orduan, kontuan hartu behar da Aste Santuaren
eragina, 2013an martxoan egin baitzen eta 2014an, aldiz, apirilean.
Zerbitzuetako sektorearen
salmentek beren jaitsiera
arindu dute 2013ko
laugarren hiruhilekoan,
merkataritzaren
susperraldi txikiari esker
Lehenengo hiruhilekoan
sinatutako kontratuak
gehitu egin dira (% 8,6)
Erregistratutako
langabeziak 1.955
pertsona gehiago (% 6,3)
hartu ditu, abenduaren
aldean
Bilboko hoteletako ostatu-
gauek ez dute
berreskuratu hobetzeko
joera...
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
3
Hoteletako jardueraren narriadura hori bat dator Bilboko aireportuko zirkulazioaren
emaitzekin. Izan ere, 2014ko lehenengo hiruhilekoan 761.702 bidaiari izan ditu, hau da,
aurreko urteko aldi berean baino % 4,2 gutxiago. Horrek 33.008 bidaiariko galera
garbia ekarri du, nazioko zein nazioarteko hegaldien zirkulazio txikiagoaren ondorioz
(% -4,7 eta % -3,1, hurrenez hurren).
Industria jarduerari dagokionez, urteko lehenengo bi hiletan Bizkaiko industria
ekoizpenaren indizeak bilakaera negatiboa (% -3,1) izan du, aurreko hiruhilekoetako
joera negatiboari eutsita, nahiz eta joera hori arinagoa den. Bereziki nabarmendu behar
da energia, gas eta uretako sektorean ekoizpenak izan duen jaitsiera (% -15,5),
manufaktura-industria osoak izandakoaren (% -1,3) aurrean. Dena den, Hiribilduan
industria sektoreak aldeko joerari eutsi dio, indarreko jarduera lizentzien kopuruari
dagokionez (% 0,4, hiruhileko arteko eta urte arteko datuak kontuan hartuta).
Industria jardueraren ahultasun orokorrak eta bereziki energia jarduerarenak modu
negatiboan eragin diote Bilboko Portuko salgaien itsas garraioaren jarduerari: 2014ko
lehenengo bihilekoan portuko zirkulazioak % 12,3ko jaitsiera izan du, aurreko urteko
aldi berean baino 602 mila tona gutxiago —termino absolutuetan— mobilizatu baititu.
Dezelerazio txikia egon
da industria ekoizpenaren
joera negatiboan, baita
beherakada ere salgaien
itsas garraioan
... eta joera hori bidaiarien
aireko garraioan ere islatu
da (% -4,2)
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
4
Testuingurua
MUNDUKO EKONOMIA
Apirilean Nazioarteko Diru Funtsak Munduko Hazkundearen Iguripenei buruzko
Txostenaren edizio berri bat argitaratu du, eta horretan urtarrilean proposatutako
hazkunde aurreikuspenak neurri txikian okerragotu dira. Aurreikuspen horiek
eguneratzean, uste da munduko BPGd-a 2014an % 3,6 handituko dela eta adierazi da
pixkanakako hobekuntza egongo dela, urteak aurrera egin ahala finkatzen joango dena.
Horri esker, 2015ean % 3,9ko hazkundea egongo da. Bi ekitaldietarako -0,1pp-ko
doikuntza egin da, aurreko aurreikuspenaren (2014ko urtarrila) aldean.
Ekonomia aurreratuetan, NDFren aurreikuspenek neurrizko hazkundeko iguripenari eutsi
diote (% 2,2 eta % 2,3, 2014an eta 2015ean), aurreko txostenean argitaratutakoaren
aldean aldakuntzarik izan gabe. Goranzko ekonomiei eta garatzeko bidean dauden
ekonomiei dagokienez, aurreikuspenak —ekonomia garatuetakoak baino askoz
handiagoak dira— urtarrilean adierazitakoak baino ezkorragoak izan dira, 2014rako eta
2015erako % 4,9 (-0,2pp) eta % 5,3 (-0,1pp) batez besteko hazkundeak agertuta,
hurrenez hurren.
Euroaren Eremuan baterako portaera positiboa aurreikusi da, errealitate heterogeneoei
erantzuten diena, “hazkundea handiagoa izango dela erdian eta ahulagoa, berriz, zor
maila handia (publikoa zein pribatua) eta finantza fragmentazioa dituzten herrialdeetan,
faktore horiek oztopo jardungo dutela barneko eskarirako”.
NDFk proposatutako proiekzioak kontuan hartuta, Euroaren Eremuko hazkunde
ekonomikoa % 1,2 eta % 1,5 izango da 2014an eta 2015ean, bi kasuetan urtarrileko
aurreikuspenak 0,1 puntu portzentualetan hobetuta. Espainiako ekonomiari dagokionez,
aurreikuspenen gorakada are handiagoa izan da, 2014an % 0,9 (0,3pp) eta 2015ean
% 1,0ko (0,2pp) hazkunde positiboa kalkulatuta.
NDFk aurreikusi du munduko
ekonomia 2014an % 3,6 eta
2015ean % 3,9 handituko
dela
Euroaren Eremuko hazkunde
aurreikuspenak neurri txikian
hobetu dira, eta pixka bat
handiagoak izan dira
Espainiako ekonomiari
buruzkoak
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
5
munduko BPGd-a 2013 2014 2015 (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
MUNDUKO BPGd-A 3,0 3,6 3,9
Ekonomia aurreratuak 1,3 2,2 2,3
Ameriketako Estatu Batuak 1,9 2,8 3,0
Euroaren Eremua -0,5 1,2 1,5
Alemania 0,5 1,7 1,4
Frantzia 0,3 1,0 1,5
Italia -1,9 0,6 1,1
Espainia -1,2 0,9 1,0
Goranzko ekonomiak eta garatzeko
bidean daudenak
4,7 4,9 5,3
Txina 7,7 7,5 7,3
India 4,4 5,4 6,4
Brasil 2,3 1,8 2,7
Errusia 1,3 1,3 2,3
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2014ko apirila).
EAEKO EKONOMIA
Halaber, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak hazkunde
ekonomikorako aurreikuspenak berrikusi ditu apirilean, eta 2014rako aurreikusi du
EAEko ekonomiak % 1,0ko urte arteko hazkundea izango duela. Aurrerapenak aurrera
egiten jarraituko du 2015eko lehenengo seihilekoan, aldi horretarako % 15eko batez
besteko hazkundea adierazita.
Aurreikusi da “eragileen konfiantzaren eta finantza baldintzen hobekuntzak barneko
eskaria suspertzea ahalbidetuko duela”, eta uste da hazkunde ekonomikorako 2014rako
ekarpena % 0,5ekoa izango dela. Etxebizitzetako kontsumoko gastuaren hazkundeak
“honako oinarri hauek izango ditu: errenta erabilgarriaren gehikuntza, konfiantza
handiagoa, inflazio-tasa txikia eta, batez ere, lan-merkatuaren egoera hobea”. Gauzak
horrela, haren ekarpena positiboa izango da, eta, urteak aurrera egin ahala, gehitzen
joango da (urteko hazkundea % 0,8koa izango da).
Kontsumo publikoak bere ekarpen negatiboari (% -1,1) eutsiko dio 2014an, eta kapital-
eraketa gordinak gero eta dinamismo handiagoa erakutsiko du hiruhileko bakoitzean,
2014aren amaieran % 1,2ko ekarpen positiboa izateko.
EAEko BPGd-a % 1,0 eta
% 1,5 handituko da
2014an eta 2015eko
lehenengo erdian,
hurrenez hurren
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
6
Kanpoko sektoreak BPGd-rako hazkunderako ekarpena motelduko du, eta barneko
eskariaren ekarpen handiagoak hori konpentsatuko du. Horrela, hazkundearen osaera
orekatuagoa izango da. Esportazioek gehitzen jarraituko dute, kanpoko merkatuen
dinamismoaren, helmugen dibertsifikazioaren eta lehiakortasuneko hobekuntzen
eraginez. Horrez gain, inportazioen susperraldia etxeko eskari globalaren bilakaeraren
araberakoa izango da.
EAEko BPGd-a 2013ko IV.a 2014ko I.a p 2014p (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
BPGd-a -0,3 0,4 1,0
Etxebizitzetako kontsumoa -0,1 0,2 0,8
Kontsumo publikoa -2,3 -1,4 -1,1
Inbertsioa -0,3 0,4 1,2
Barneko eskariaren ekarpena -0,5 -0,1 0,5
Kanpoko saldoaren ekarpena 0,2 0,6 0,4
Industria 0,0 0,5 1,4
Eraikuntza -1,2 -3,1 -2,2
Zerbitzuak -0,1 0,6 1,1
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2014ko apirila)
Amaitzeko, adierazi behar da iguripen negatiboa dagoela oraindik, lan-merkatuaren
egoerari dagokionez. Aurreikuspenek adierazi dute “ez dela enplegu garbirik sortuko
2014an, baina ez dela okupazioaren beherakada gehiago egongo”, okupazio zifren
geldialdia (% 0,0) aurreikusita. Lan-merkatuaren susperraldia 2015eko lehenengo
seihilekora arte atzeratuko da, eta uste da aldi horretan % 0,5 handituko dela batez
beste. Langabezia-tasak —handia izaten jarraituko badu ere— pixkanakako
hobekuntzarako joera agertuko du (% 14,3 eta % 13,6 2014an eta 2015eko lehenengo
erdian, hurrenez hurren).
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
7
Lan-merkatua
MAGNITUDE NAGUSIAK1
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) azken datuen arabera, 2014ko lehenengo
hiruhilekoan Bilboko biztanle aktiboak 160,8 mila pertsona izan dira: 85,3 mila gizon
(biztanleria aktiboaren % 53) eta 75,6 mila emakume (% 47). Batez besteko jarduera-
tasa % 55,72koa izan da: gizonei dagokienez, % 63,23koa eta, emakumeei dagokienez,
berriz, % 49,14koa.
Bilboko landunak biztanleria aktiboaren % 81 dira, 130,3 mila pertsona hartuta, guztira;
kasu horretan ere gizon landunak (67,5 mila) enplegudun emakumeak (62,8 mila) baino
gehiago dira. Horrela, genero aldea biztanleen enplegu-tasan islatu da, ia hamar
puntuko aldea dagoela gizonen (% 50,06) eta emakumeen (% 40,82) artean. Oro har,
Hiribilduko enplegu-tasa % 45,13koa izan da.
Jarduera sektoreen araberako okupazioaren analisiak zerbitzuetako sektorearen
ekarpen handia erakutsi du, guztira, 109,6 mila landun daudela (guztien % 84),
industriaren (14,1 mila) edo eraikuntzaren (6,6 mila) aldean. Zerbitzuetako sektorea
feminizazio handiena (% 56) duena da, emakumezko langileak gizonezkoak baino
gehiago direla, emakumeen agerpen txikiagoa duten beste sektoreak ez bezala.
biztanleria aktiboa 2014ko I.a Gizonen % Emakumeen %
Biztanleria aktiboa (milakotan) 160,8 53,0 47,0
Landunak (milakotan) 130,3 51,8 48,2 - Industria 14,1 92,2 7,1 - Eraikuntza 6,6 89,4 12,1 - Zerbitzuak 109,6 44,3 55,7
Langabeak (milakotan) 30,6 58,2 41,8
2014ko I.a Gizonak Emakumeak
Langabezia-tasa (%) 19,00 20,83 16,94
Iturria: Biztanleria Aktiboaren Inkesta, EIN.
1EINk Biztanleria Aktiboaren Inkestaren populazioaren oinarria aldatu du. Hori dela eta, 2014ko lehenengo hiruhilekoko
emaitzak ezin dira erkatu aurreko txostenetan argitaratutakoekin. Hiruhilekoko Egoerari buruzko Txosten hau amaitu den
egunean, Bilboko Behatokiak ez du aurreko hiruhilekoei lotzeko sailik.
Bilbo
Hiribilduak
130,3 mila
landun ditu...
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
8
Horrez gain, uste da Bilboko langabeak 30,6 mila pertsona direla: 17,8 mila gizon eta
12,8 mila emakume. Zenbaki horiek batez besteko % 19,00ko langabezia-tasa dakarte
bilbotarrentzat: % 20,83koa gizonen artean eta % 16,94koa emakumeen artean.
AFILIATUAK
Bilboko enpresetako Gizarte Segurantzako afiliazioak hiruhileko arteko % 0,2ko
beherakada izan du 2014ko lehenengo hiruhilekoan. Zehatz-mehatz, martxoaren
amaieran Hiribilduko enpresetako afiliatuak 163.445 pertsona izan dira, eta horrek 409
pertsonako galera garbia dakar, 2013aren amaierako datuaren aldean.
Afiliatuak
Araubide Orokorrak afiliatuen % 82,1 hartzen du, hau da, 134.249 pertsona, baina
2014ko lehenengo hiruhileko honetan % 0,4 murriztu da. Langile Autonomoen Araubide
Bereziak, aldiz, 22.165 afiliatu (Hiribilduko afiliatu guztien % 13,6) izan ditu, eta
abenduko datuaren antzekoa izan da (10 pertsona gehiago).
Etxeko Langileen Araubide Berezia (Bilboko afiliatuen % 3,9), aurreko hiruhilekoaren
aldean, bilakaera positiboa izan duen kotizazio-talde bakarra izan da (% 2,7 gehiago,
guztira 6.374 pertsona hartuta); Itsasoko Langileen eta Nekazarien Araubide
Berezietako afiliazioak, berriz, % 6,5 murriztu dira oro har.
..., baita 30,6 mila
langabe ere,
langabezia-tasa
% 19,00koa izan
dela
Hiribilduko enpresetako
afiliazioa neurri txikian
murriztu da
Afiliatuak oro har
murriztu dira, Etxeko
Langileen Araubide
Berezian izan ezik
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
9
afiliatuak 2014ko 3.a ∆ %
GUZTIRA 163.445 -0,2
Araubide Orokorra 134.249 -0,4
Autonomoak 22.165 0,0
Etxeko langileak 6.374 2,7
Nekazariak eta
itsasoko langileak 657 -6,5
Aldakuntza-tasa, abenduaren aldean
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Erantsitako taulak adierazi bezala, zerbitzuek Bilboko enpresetako hamar afiliatutik
bederatzi (% 88,9, martxoaren amaieran) hartzen dituzte, eta gainerako afiliatuak
industriako eta energiako sektorearen (% 5,6) eta eraikuntzako sektorearen (% 5,3)
artean banatzen dira, lehen mailako sektorean hondar taldea baino ez dagoela (% 0,2).
Afiliatuak
jarduera adarrak 2014ko 3.a ∆ %
Lehen sektorea 311 -1,6
Industria eta Energia 9.157 -0,9
Industria 5.612 -1,4
Energia 1.534 0,9
Hondakinak eta ura 2.011 -0,8
Eraikuntza 8.717 1,5
Eraikuntza 2.990 -0,8
Eraikuntzako osagarriak 5.727 2,8
Zerbitzuak 145.260 -0,3
Merkataritza 20.317 -2,6
Administrazio jarduerak eta osagarriak 16.553 0,5
Hezkuntza 16.762 5,2
Profesionalak, zientifikoak eta teknikoak 11.369 1,9
Herri Administrazioa 10.496 0,8
Osasuna 11.249 -4,8
Gizarte Zerbitzuak 7.404 -5,0
Finantzak eta aseguruak 8.371 -1,2
Garraioa eta biltegiratzea 8.646 -1,9
Ostalaritza 8.538 -0,4
Informazioa eta komunikazioak 6.767 0,3
Etxeko langileak 7.007 2,3
Jolas eta kultur jarduerak 3.024 1,1
Ostalaritza 1.123 -3,0
Higiezinak 1.194 -0,5
Bestelako zerbitzuak 6.440 -0,2
Aldakuntza-tasa, abenduaren aldean
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Eraikuntza enpresetako
afiliazioa handitu egin da
2014ko lehenengo
hiruhilekoan
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
10
Abenduko datuekiko erkaketak hirugarren sektoreko, industria eta energiako eta lehen
sektoreko afiliatuen galera erakusten du (% -0,3, % -0,9 eta % -1,6, hurrenez hurren).
Hala ere, eraikuntzako sektoreko afiliazioa handitu egin da: % 1,5.
Jarduera azpisektoreen araberako banakapenak bilakaera oso ezberdinak agertu ditu.
Sektore batzuek (adibidez, hezkuntza —% 5,2—, zerbitzu profesionalak, zientifikoak eta
teknikoak —% 1,9—, etxeko langileak —% 2,3— edo eraikuntzaren zerbitzu osagarriak
—% 2,8—) afiliatuen kopuruaren bilakaera positiboa izan dute, abenduaren amaierako
datuaren aldean; beste jarduera batzuek (adibidez, merkataritza —% -2,6—, osasuna
—% -4,8—, gizarte zerbitzuak —% -5—, finantza eta aseguru zerbitzuak —% -1,2—
edo garraio eta biltegiratze jarduerak —% -1,9—), aldiz, joera negatiboa izan dute,
afiliatuak gutxituta.
benchmarking-a
afiliatuak 2014ko 3.a ∆ %
Madril 1.671.705 0,0
Bartzelona 974.558 0,5
Valentzia 322.870 0,2
Sevilla 299.236 -1,7
Zaragoza 254.291 0,6
G-5eko batezbestekoa .. -0,1
BILBO 163.445 -0,2
Gasteiz 107.568 -0,1
Donostia 103.563 -0,8
Iruñea 91.986 1,3
G-3ko batezbestekoa .. 0,2
G-9ko batezbestekoa .. 0,0
Aldakuntza-tasa, abenduaren aldean
G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza
G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea
G-9: G-5, G-3 eta Bilbo
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Estatuko hiriburu nagusietako afiliazioaren batez besteko bilakaera (% -0,1) eta Bilbon
egondakoa oso antzekoak dira, nahiz eta banakako erkaketan Hiribilduaren posizioa
txarra den, oro har. Talde horren barnean, nabarmena da Sevillako enpresetako
afiliazioaren atzerakada (% -1,7), Madrilgo orekarekin edo Valentzia, Bartzelona eta
Zaragozako gehikuntzekin (% 0,2, % 0,5 eta % 0,6, hurrenez hurren) bat ez datorrena.
EAEko gainerako hiriburuei (G-3) dagokienez, afiliazioak 0,2ko gehikuntza izan du
batez beste lehenengo hiruhilekoan, Iruñean egondako bilakaera positiboaren (% 1,3)
ondorioz. Dena den, Donostian eta Gasteizen afiliazioa murriztu egin da (% -0,8 eta
% -0,1, hurrenez hurren), abenduaren aldean.
Afiliazioaren bilakaera
oso ezberdina izan da
erreferentziazko
hiriburuetan
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
11
KONTRATUAK
2014ko lehenengo hiruhilekoan, Bilboko biztanleek gauzatutako kontratuen kopurua
24.106 izan da, Estatu Enpleguko Zerbitzu Publikoaren datuen arabera. Horrek % 8,6ko
gehikuntza dakar, aurreko urteko aldi beraren aldean (1.914 kontratu gehiago, termino
absolutuetan).
Emakumeek kontratazio berrien erdia baino pixka bat gehiago gauzatu dute (guztien
% 52,5), nahiz eta gizonen kontratazioaren gehikuntza emakumeen kontratazioarena
baino bi aldiz handiagoa izan den. Zehatz-mehatz, gizonek gauzatutako kontratuak
11.446 izan dira, guztira, eta horrek urte arteko % 12,4ko gehikuntza dakar,
emakumeen kontratazioaren % 5,4ko gehikuntzaren (12.660 kontratu berri, guztira)
aldean.
kontratuak 2014ko I.a ∆ %
GUZTIRA 24.106 8,6
Emakumeak 12.660 5,4
Gizonak 11.446 12,4
16 eta 24 urte bitartekoak 3.488 -4,9
25 eta 34 urte bitartekoak 8.730 6,3
35 eta 44 urte bitartekoak 6.359 12,6
45 urtekoak eta hortik gorakoak 5.529 18,6
Mugagabeak 2.366 6,1
Aldi baterakoak 21.740 8,9
Zerbitzuak 20.655 4,1
Eraikuntza 1.386 17,3
Industria 1.865 82,1
Lehen sektorea 200 41,8
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean.
Iturria: SEPE.
Adin taldeen araberako kontratazioaren gehikuntza orokorra antzeman da, 16 eta 24
urte bitarteko taldean izan ezik; izan ere, talde hori 2014ko lehenengo hiruhilekoan urte
arteko bilakaera negatiboa (% -4,9) agertu duen bakarra izan da. 24 urtetik gorako
biztanleen artean, bilakaera hobea izan da, adinak aurrera egiten duen neurrian: 25 eta
34 urte bitarteko biztanleentzat gehikuntza % 6,3koa izan da; 45 urte eta gehiago
dituzten biztanleen artean, aldiz, % 18,6koa.
Halaber, aldi baterako kontratazioak 2014ko urtarriletik martxora bitartean gauzatutako
kontratu gehienak (% 90,2) biltzen ditu (21.740 kontratu, guztira), 2.366 kontratu
mugagabeen aldean. Aurreko urtearen aldean, bilakaerak joera onak agertu ditu bi
kasuetan: kontratazio mugagabea % 6,1 handitu da, eta aldi baterakoa, aldiz, % 8,9
(135 eta 1.779 kontratu gehiago, hurrenez hurren).
Biztanleen kontratazioa
% 8,6 handitu da, eta
bereziki gizonena (% 12,4)
45 urte eta gehiago
dituzten biztanleen artean
kontratazioa % 18,6
handitu da
Bai kontratazio
mugagabea bai aldi
baterakoa handitu egin
dira
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
12
Amaitzeko, adierazi behar da kontratazioak bilakaera positiboa izan duela lau jarduera
sektore handietan. Zerbitzuetako sektoreak (hiruhilekoan gauzatutako kontratuen
% 85,7) urte arteko % 4,1eko gehikuntza izan du, eta 2013ko lehenengo hiruhilekoan
baino 810 kontratu gehiago kontabilizatu ditu. Eraikuntza jarduerari lotutako
kontratazioa % 17,3 handitu da (1.386 kontratu gauzatu dira) eta industrian kopuru
hori ia bikoiztu egin da (% 82,1, 1.024 kontratu izatetik 1.865 izatera pasatu dira).
Horrez gain, lehen sektoreak 200 kontratu berri egin ditu, urte arteko gehikuntza
% 41,8koa izan dela.
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA
Gabonetako kanpainari lotutako kontratazioaren ondorioz 2013ko laugarren
hiruhilekoan egondako langabeziaren beherakada nabarmenaren (hiruhileko arteko % -
5,1) ondoren, 2014ko lehenengo hiruhilekoan bide negatibora itzuli da, eta hiruhileko
arteko beste gehikuntza bat egon da. Horrela, martxoaren amaieran, 32.942 pertsona
zeuden Hiribilduan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta. Horrek % 6,3ko gehikuntza
dakar, aurreko abenduaren aldean, eta 1.955 langabe gehiago egotea eragin du.
Erregistratutako langabezia
Erregistratutako langabeziaren gehikuntza gizonen zein emakumeen taldeen portaerak
zehaztu du. Horrela, erregistratutako langabezia % 7,7 handitu da Hiribilduko
emakumeen artean (16.879, guztira), gizonen artean % 4,9 (16.063) gehitu dela.
Gehikuntza horiek termino absolutuetan 1.209 emakume eta 746 gizon langabe gehiago
egotea eragin dute, 2013ko abenduaren 31ren aldean.
Kontratazioaren
gehikuntza orokorra egon
da jarduera sektore
guztietan
Erregistratutako
langabezia % 6,3
handitu da 2014ko
lehenengo hiruhilekoan
Erregistratutako
langabezia pixka bat
handiagoa izan da
emakumeen artean
(% 7,7) gizonen artean
baino (% 4,9)
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
13
Egungo krisialdiak industriari edo eraikuntzari eragin zion, baina bigarren aldian
Zerbitzuetako jarduerari ere eragin dio berriro. Beraz, jarduera horren narriadura
emakumeen artean erregistratutako langabeziaren pixkanakako gehikuntza azaltzen
duten argudioetako bat da, feminizazio maila handiagoa duten jardueretan pilatu baita.
Horrela, pixkanaka-pixkanaka sexuaren arabera erregistratutako langabeziaren
zenbakiak orekatzen ari dira.
Adin taldeen araberako banakapenak hausnartutako lau taldeetan erregistratutako
langabezia handitu dela erakutsi du. Hala eta guztiz ere, 16 eta 24 urte bitartekoen
taldeak gehikuntza handiena agertu du, enplegu-eskatzaile gisa erregistratutako 2.177
pertsona, guztira, kontabilizatu arte (% 8,5). 25 eta 34 urte bitarteko eta 35 eta 44 urte
bitarteko biztanleen artean, erregistratutako langabezia % 6,8 handitu da (455 eta 573
langabe gehiago, hurrenez hurren).
Amaitzeko, 45 urtetik gorako biztanleen artean erregistratutako langabezia % 5,5
handitu da, 14.559 pertsona hartuta, guztira (2013aren amaieran erregistratutako
langabeak baino 756 gehiago). Hau da, Hiribilduko bi langabeko ia batek (% 44,2) 45
urte baino gehiago ditu.
erregistratutako
langabezia 2014ko 3.a ∆ %
GUZTIRA 32.942 6,3
Emakumeak 16.879 7,7
Gizonak 16.063 4,9
16 eta 24 urte bitartekoak 2.177 8,5 25 eta 34 urte bitartekoak 7.184 6,8 35 eta 44 urte bitartekoak 9.022 6,8 45 urtekoak eta hortik gorakoak 14.559 5,5
6 hilabetera artekoak 10.031 6,9 6 hilabetetik urtebetera
bitartekoak 4.750 6,5 Urte 1 eta 2 bitartekoak 6.426 4,8 2 eta 3 urte bitartekoak 3.781 -1,3 3 urtetik gorakoak 7.954 10,8
Ez du prestaziorik kobratzen 21.571 7,3 Prestazioak kobratzen ditu 11.371 4,5
Aldakuntza-tasa, abenduaren aldean
Iturria: SEPE eta Lanbide
2014ko lehenengo hiruhilekoan, erregistratutako langabezia osatzen duten taldeen
hazkunde orokorra antzeman da, egoera horretan eman duten denboraren arabera, bi
eta hiru urte bitarteko denbora daraman taldea salbuespena izanda (% -1,3). Portaera
ezberdin horren arrazoia hiru urtetik gorako denbora eman dutenen biztanleen taldean
Erregistratutako
langabezia handitu egin
da hausnartutako adin
talde guztietan
Lau langabetik batek
hiru urte baino gehiago
darama enplegu-
eskatzaile gisa
inskribatuta, eta hirutik
bik ez dute prestaziorik
kobratzen
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
14
sartu izana izan daiteke; izan ere, talde hori nabarmen handitu da (% 10,8), eta 7.954
pertsona hartzen ditu, guztira (guztien % 24,1). Hala eta guztiz ere, erregistratutako
langabeziaren taldeko talde nagusia sei hilabetetik beherako denbora daramana da
(% 30,5).
Halaber, nabarmendu behar da erregistratutako langabeen bi herenek ez dutela
prestazio ekonomikorik kobratzen (21.571 pertsona, guztira, abenduaren aldean
% 7,3ko gehikuntza egon dela).
Erreferentziazko beste hiriburu batzuekiko erkaketak bilakaera txarragoa agertu du
Bilborako. Alde batetik, Zaragoza eta Valentzia, abenduaren aldean, erregistratutako
langabezia txikiagoa izan duten hiriburu bakarrak izan dira (% -1,2 eta % -0,6,
hurrenez hurren). Beste alde batetik, Bartzelonan egonkorra izan da (% 0,1), eta
Madrilen eta Sevillan erregistratutako langabezia % 1,7 eta % 4,0 handitu da, hurrenez
hurren. Horren ondorioz, G-5 taldeak % 0,8ko gehikuntza izan du batez beste, 2014ko
lehenengo hiruhilekoan.
Horrez gain, EAEko gainerako hiriburuek, oro har, erregistratutako langabeziaren
% 5,4ko batez besteko gehikuntza izan dute, Gasteizko, Donostiako eta Iruñeko
gehikuntzek (% 6,9, % 6,2 eta % 3,3, hurrenez hurren) zehaztuta.
benchmarking-a
erregistratutako langabezia 2014ko 3.a ∆ %
Madril 247.067 1,7
Bartzelona 107.734 0,1
Valentzia 77.452 -0,6
Sevilla 91.930 4,0
Zaragoza 60.320 -1,2
G-5eko batezbestekoa -- 0,8
BILBO 32.942 6,3
Gasteiz 22.432 6,9
Donostia 11.882 6,2
Iruñea 16.818 3,3
G-3ko batezbestekoa -- 5,4
G-9ko batezbestekoa -- 3,0
Aldakuntza-tasa, abenduaren aldean
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Gasteizek baino ez du
izan Bilbok baino
bilakaera txarragorik
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
15
Merkataritza
2013ko laugarren hiruhilekoaren amaieran, Bizkaiko merkataritza sektorearen
salmenten indize orokorrak % 0,9ko gehikuntza txikia izan du, eta emaitza hori
positibotzat jo behar da, aurreko hiruhilekoetan etengabe narriatzen zela kontuan
hartuta.
Salmenten gehikuntza hori motordun ibilgailuen salmenta eta konponketako (% 16,6)
eta txikizkako merkataritzako (% 2,0) sektoreetako salmenten gehikuntzan oinarritu da,
handizkako merkataritzako salmentek, jaitsiera arindu badute ere, joera negatiboari
eutsi baitiote (% -1,3).
Txikizkako merkataritzaren portaeraren analisian elikagaien salmenten indizearen
bilakaera bildu da, 2012ko laugarren hiruhilekoaren aldean, ia berdin mantendu dena.
Horrez gain, elikadurakoak ez diren produktuei lotutako osagaiak % 3,4ko batez
besteko gehikuntza izan du, aurreko hiruhilekoan izandako atzerakada handiarekin
(% -8,1) bat ez datorrena.
Salmenten indizearen hobekuntza txikia gorabehera, Bizkaiko merkataritzako sektoreko
biztanle landunei buruzko indizeak joera negatiboari eutsi dio, aurreko hiruhilekoan
izandako beherakadaren antzekoa izan dela (% -2,4 2013ko hirugarren eta laugarren
hiruhilekoetan).
merkataritza 2013ko III.a 2013ko IV.a (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK -4,8 0,9
Motordun ibilgailuen
salmenta/konp.
3,0 16,6
Handizkako merkataritza -5,1 -1,3
Txikizkako merkataritza* -7,2 2,0
Elikadura -5,9 0,1
Gainerako produktuak -8,1 3,4
LANDUNAK -2,4 -2,4
*Indize orokorra, zerbitzugunerik gabe
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio korronteak. 2010eko
oinarria.
Iturria: Eustat.
Merkataritzako
salmentak neurri
txikian suspertu dira
BIzkaian
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
16
Bizkaiko saltoki handietako salmenten bilakaera kontuan hartuta, 2014ko lehenengo
hiruhilekoan beste jaitsiera bat (% -2,6) egon dela antzeman da, aurreko hiruhilekoan
izandako gehikuntza txikiaren (% 0,6) ondoren. Beherakada hori elikagaien
salmentaren bilakaera txarrak (% -2,1) eta gainerako produktuen salmentenak (% -3,0)
zehaztu dute. Era berean, Bizkaiko saltoki handietako okupazioa berriro ere murriztu da
(% -0,3) ondoz ondoko hamargarren hiruhilekoan, nahiz eta jaitsiera hori 2013ko
laugarren hiruhilekoan erregistratutakoa baino askoz neurrizkoagoa izan den.
saltoki handiak 2013ko IV.a 2014ko I.a (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK 0,6 -2,6
Elikadura 0,5 -2,1
Bestelako produktuak 0,8 -3,0
LANDUNAK -1,8 -0,3
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio korronteak. Behin-
behinekoak.
Iturria: Eustat.
Bizkaian ibilgailuen matrikulazioa % 10,7 handitu da, 2013ko lehenengo hiruhilekoaren
aldean, gehikuntza hori 2013aren amaieran egondakoa baino askoz txikiagoa izan dela
(% 32,4 urte artean). 2014ko lehenengo hiru hiletan 3.461 ibilgailu matrikulatu dira,
guztira, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 335 gehiago.
Gehikuntza hori ibilgailu partikularren matrikulazioen bilakaerak (guztien % 76,6)
zehaztu du; izan ere, % 19,7 gehitu dira, urteko lehenengo hiruhilekoan. Hala ere,
enpresako ibilgailuen eta bestelako ibilgailuen matrikulazioa % 11,2 murriztu da aldi
berean, jarduera ekonomikoaren ahultasunarekin eta, beraz, aktiboetako inbertsioaren
gaitasunarekin bat etorrita.
ibilgailuen matrikulazioa 2014ko I.a ∆ %
GUZTIRA 3.461 10,7
Partikularrak 2.650 19,7
Enpresak eta bestelakoak 811 -11,2
Bizkaiko datuak. Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean.
Iturria: Faconauto
Salmentak murriztu dira
lurraldeko saltoki
handietan
Ibilgailuen matrikulazioa
gehitu da, ondoz ondoko
laugarren hiruhilekoan
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
17
Bilbo Hiribildua berariaz hausnartuta, martxoaren amaieran merkataritzako sektoreko
enpresetako afiliatuak 20.317 pertsona izan dira, hau da, abenduan baino % 2,6
gutxiago (-544). Emaitza hori sektorea osatzen duten hiru jarduera azpisektoreetako
afiliazioaren jaitsierak zehaztu du. Horrela, txikizkako merkataritzak 403 afiliatu galdu
ditu (% -2,9), handizkako merkataritzak, berriz, 128 afiliatu (% -2,4) eta motordun
ibilgailuen salmenta eta konponketa enpresak ia egonkor mantendu dira, 13 afiliatu
gutxiago izan dituztela (% -0,9).
Baina, horrez gain, sektoreko enpresa ehunak uzkurtzen jarraitu du (% -1,4 hiruhileko
artean), martxoaren amaieran inoren konturako langileak dituzten 2.873 enpresa egon
arte. Jarduera azpisektoreen arabera, txikizkako merkataritzako establezimenduak
% 1,5 murriztu dira (30 establezimendu gutxiago), handizkako merkataritzakoak % 0,9
(7 gutxiago) eta ibilgailuen salmenta eta konponketarako establezimenduak % 2,2 (5
gutxiago).
Turismoa
2014ko lehenengo hiruhilekoan Bilboko ostalaritza establezimenduek 232.159 ostatu-
gau izan dituzte; horrek % 9,7ko atzerakada dakar, aurreko urteko aldi beraren aldean,
guztira, 24.807 ostatu-gauko galera garbia egon dela. Bizkaiko hiriburuko hotel sarrerak
neurri txikiagoan murriztu dira (% -4), aldi berean 138.465 izatetik 132.957 izatera
(-5.508) pasatu direla. Emaitza horiek interpretatzeko orduan, kontuan hartu behar da
2013ko Aste Santua martxoan egin zela eta aurten, aldiz, apirilean.
Lehenengo hiruhilekoan egondako ostatu-gauen bi heren (155.377) turista nazionalek
egin zituzten; gainerako herena (76.782), aldiz, atzerriko turistek. Bi taldeek urte arteko
atzerakadak agertu dituzten arren, atzerriko turisten jaitsiera (% -14,1) turista
nazionalen artean egondakoa (% -7,3) baino bi aldiz handiagoa izan da. Hotel sarrerei
dagokienez, bilakaera ere txarragoa izan da atzerriko turismorako (% -8,7) estatuko
turismorako baino (% -1,8).
Ostalaritza establezimenduen kategoria hausnartzen bada, adierazi behar da hamar
ostatu-gautik zortzi (% 79,8) 3, 4 eta 5 izarreko hoteletan egin direla, urte arteko
atzerakada % 6,8koa izan dela, 2013ko lehenengo hiruhilekoaren aldean. Horrez gain,
beheragoko kategoriako establezimenduei dagozkien ostatu-gauak neurri handiagoan
(% -19,3) murriztu dira.
Bilbon merkataritzako
sektoreko afiliazioa eta
enpresak murriztu dira
Hotel sarrerak eta ostatu-
gauak murriztu egin dira,
2013ko lehenengo
hiruhilekoaren aldean
Atzerriko turismoak
bilakaera txarragoa izan
du
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
18
turismoa 2014ko I.a ∆ %
OSTATU-GAUAK 232.159 -9,7
3 izar eta gehiagoko hotelak 185.319 -6,8
3 izar baino gutxiagoko hotelak eta ostatuak 46.840 -19,3
Naziokoak 155.377 -7,3
Atzerritarrak 76.782 -14,1
BIDAIARIAK 132.957 -4,0
Naziokoak 92.871 -1,8
Atzerritarrak 40.086 -8,7
BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) 1,75 -5,9
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean.
Iturria: Eustat.
Ostatu-gauen jaitsiera handiagoaren eta bidaiarien sarreren kopuruaren baterako
portaerak lehenengo hiruhilekoan Hiribilduko batez besteko egonaldiak bilakaera
negatiboa izatea eragin du, 2013an 1,86 egunekoa izatetik 2014an 1,75ekoa izatera
pasatu baita.
Bilbon gertatu ez bezala, estatuko erreferentziazko hiriburuetako ostatu-gauek bilakaera
positiboa izan dute oro har. Izan ere, Sevillak baino ez du izan atzerakada txiki bat
(% -0,2); ez da ahaztu behar bertan Aste Santuaren eragina oso garrantzitsua dela eta
aurten apirileko emaitzetan islatuko dela hori. Gainerako hiriburuetan hazkundeak egon
dira, Madril (% 10,4) eta Bartzelona (% 6,2) bereziki nabarmendu behar direla. Horren
ondorioz, G-5 taldeak % 4,0ko gehikuntza izan du batez beste, 2014ko lehenengo
hiruhilekoan.
EAEko gainerako hiriburuei dagokienez, Iruñeko ostatu-gauak % 5,2 gehitu dira
aztertutako hiruhilekoan; Gasteizen eta Donostian, berriz, gutxitu egin dira (% -20,4 eta
% -4,7, hurrenez hurren). Horrela, EAEko hiriburuen taldeak (G-3) % 6,6ko batez
besteko atzerakada izan du, emaitza hori Hiribilduan egondakoa baino hobea dela.
Ostatu-gauak oro har
gehitu dira estatuko
erreferentziazko
hiriburuetan...
...hurbileko inguruneko
hiriburuetan, berriz,
bilakaera oso ezberdina
egon da
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
19
benchmarking-a
ostatu-gauak 2014ko I.a ∆ %
Madril 3.576.216 10,4
Bartzelona 3.264.242 6,2
Valentzia 639.934 2,9
Sevilla 734.220 -0,2
Zaragoza 292.695 0,8
G-5eko batezbestekoa (hiriak) -- 4,0
BILBO 232.159 -9,7
Gasteiz 79.508 -20,4
Donostia 147.264 -4,7
Iruñea 93.148 5,2
G-3ko batezbestekoa (hiriak) -- -6,6
G-9ko batezbestekoa (hiriak) -- -1,0
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean.
Iturria: Eustat eta EIN.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
20
Garraioa
2014ko lehenengo bihilekoan Bilboko Portuaren bidez kudeatutako salgaien itsas
zirkulazioak % 12,3ko atzerakada izan du, 2013ko aldi beraren aldean. Zehatz-mehatz,
urteko lehenengo bi hiletan 4.298 mila tona mobilizatu dira, guztira; horiek aurreko
urteko bihileko berean kudeatutakoak baino 602 mila tona gutxiago dira.
Atzerakada hori itsas zirkulazioaren jaitsiera orokorrak zehaztu du, salgai orokorra
2013ko aldi beraren aldean bolumena gehitu duen (% +4,6) salgai mota bakarra izan
baita. Solteko likidoek, portuko zirkulazioaren erdia baino gehiago (% 52) hartzen
dutenek, urte arteko % 14,2ko jaitsiera izan dute 2014ko lehenengo bihilekoan, eta
solido solteak, % 13ko partaidetza erlatiboa dutenak, % 28,9 gutxitu dira.
Horrez gain, adierazi behar da urtarrilean eta otsailean 418 merkataritza-ontzik, guztira,
jardun dutela Bilboko Portuan. Horrek % 5,6ko murrizketa dakar, aurreko urteko aldi
beraren aldean (443 ontzi).
Salgaien itsas garraioa
Portuko zirkulazioa
% 12,3 murriztu da
urtarrilean eta otsailean
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
21
AIREKO GARRAIOA
Bilboko aireportuko bidaiarien aireko garraioak bilakaera negatiboa izan du berriro ere.
Izan ere, 2014ko lehenengo hiruhilekoan garraiatutako bidaiarien kopurua 761.702
pertsonakoa izan da, eta horrek % 4,2ko atzerakada dakar, aurreko urteko aldi beraren
aldean. Termino absolutuetan, jaitsiera garbia 33.008 bidaiarikoa izan da, horrek hilean
batez beste 11.000 bidaiari gutxiago egotea eragin duela.
Aldi berean, egindako hegaldien kopurua % 7,7 murriztu da, aurreko urteko lehenengo
hiruhilekoaren aldean, guztira 9.088 hegaldi egin direla (753 gutxiago, termino
absolutuetan).
Erantsitako taulak adierazi bezala, merkataritza hegaldiek bidaiarien aireko garraio ia
osoa hartu dute (% 99,8, hau da, 760.024 bidaiari). Horretako bi heren nazioko
hegaldiak dira, eta gainerako herena, aldiz, nazioarteko hegaldiak (502.330 eta 257.694
bidaiari, hurrenez hurren). Bi kasuetan bidaiarien fluxua murriztu egin da, 2013ko
lehenengo hiruhilekoaren aldean, nahiz eta trafiko nazionalak (% -4,7, hau da, 24.925
bidaiari gutxiago) nazioartekoak (% -3,1, hau da, -8.134 bidaiari gutxiago) baino
jaitsiera handiagoa izan duen.
Bilbotik egindako hegaldien artean, nabarmendu behar dira Madrilgo eta Bartzelonako
aireportuak, estatuaren barneko lotura nagusiak diren aldetik. Izan ere, 2014ko
lehenengo hiruhilekoko bidaiarien trafikoaren % 18,9 eta % 16 hartu dituzte, hurrenez
hurren. Nazioarteko loturen artean, aldiz, Munich (% 6,1), Paris (% 5,2) eta Frankfurt
(% 5,1) nabarmendu behar dira, batera hiruhilekoko trafikoaren % 16,4 hartu baitute.
aireko garraioa 2014ko I.a ∆ %
BIDAIARIAK (kop.) 761.702 -4,2
Merkataritza hegaldiak:
Naziokoak 502.330 -4,7
Nazioartekoak 257.694 -3,1
ERAGIKETAK (kop.) 9.088 -7,7
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean.
Iturria: Aena
Bidaiarien aireko
garraioa murriztu egin
da, ondoz ondoko
seigarren hiruhilekoan
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
22
Erreferentziazko beste aireportu batzuetako zirkulazioaren bilakaera kontuan hartuta eta
analisiaren arreta Espainiako hiri nagusietan (G-5) jarrita, Bartzelonak (% +6,0) eta
Madrilek (% +0,6) baino ez dute izan aldakuntza positiboa, 2013ko lehenengo
hiruhilekoaren aldean, Zaragozan (% -21,6), Sevillan (% -9) eta Valentzian (% -5,9)
jaitsierak egon direla. Aireportuen talde horren zirkulazio metatua kontuan hartuta,
bidaiarien garraioa % 1,7 handitu da.
EAEko gainerako hiriburuek (G-3) % 9,0ko gehikuntza metatua izan dute bidaiarien
kopuruan. Bilakaera positibo hori Donostiako aireportuaren (% 18,5, hau da, 8.456
bidaiari gehiago) zein Gasteizko aireportuaren (669 bidaiari gehiago) portaerak zehaztu
du, Iruñeko aireportuko zirkulazioa % 6,3 murriztu baita, 2013ko lehenengo
hiruhilekoaren aldean.
benchmarking-a
aireportuetako bidaiariak 2014ko I.a ∆ %
Madril 8.754.254 0,6
Bartzelona 6.936.712 6,0
Valentzia 833.691 -5,9
Sevilla 746.833 -9,0
Zaragoza 89.578 -21,6
G-5eko zirkulazio metatua .. 1,7
BILBO 761.702 -4,2
Gasteiz 1.619 70,4
Donostia 54.258 18,5
Iruñea 30.291 -6,3
G-3ko zirkulazio metatua .. 9,0
G-9ko zirkulazio metatua .. 1,5
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean.
Iturria: Aena
Erreferentziazko
aireportuetako bidaiarien
zirkulazioak bilakaera
oso ezberdina izan du
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
23
Ekonomia produktiboa
BARNE PRODUKTU GORDINA
2013aren amaieran, Bizkaiko Barne Produktu Gordinak hiruhileko arteko % 0,1eko
gehikuntza izan du, ondoz ondoko bederatzi hiruhilekotan balio negatiboak izan
ondoren berriro tasa positiboa eskuratuta. Erregistratutako hazkundea txiki-txikia bada
ere, joera aldatu egin da, eta horrek nolabaiteko baikortasuna dakar Bizkaiko
ekonomiaren susperraldiaren inguruan.
Susperraldiranzko gorakada hori lurraldeko BPGd-aren urte arteko bilakaera
hausnartzean ere agertu da. Nahiz eta 2013ko laugarren hiruhilekoko tasak negatiboa
(% -0,5) izaten jarraitzen duen, adierazlearen profilak azken urtean erregistratutako
erritmo negatiboaren dezelerazioa agertu du, 2012ko hirugarren hiruhilekoko emaitza
txarra (% -2,2) atzean utzita.
Bizkaiko BPGd-a
ZERBITZUAK
Bizkaiko merkataritzako sektorearen salmenten gehikuntza nominala gorabehera,
Zerbitzuetako sektorearen salmenten indize orokorrak bilakaera negatiboa (% -1,5) izan
du, 2013ko laugarren hiruhilekoaren amaieran.
Hala ere, erantsitako irudiak bistaratzen du narriadura arindu egin dela, aurreko
hiruhilekoetan egondakoaren aldean, horietan atzerakadak handiagoak izan zirela
(% -6,1, % -5,9 eta % -5,3, hurrenez hurren). Izan ere, hirugarren jaitsiera txikiena
izan da, 2011ko lehenengo hiruhilekotik.
Zerbitzuetako sektorearen
salmentaren jaitsierak
abiadura moteldu du
Bizkaiko Barne Produktu
Gordinak bere
susperraldia finkatu du
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
24
Zerbitzuen salmentak
zerbitzuak 2013ko III.a 2013ko IV.a (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Salmenten indizea
Zerbitzuak -6,1 -1,5
Merkataritza -4,8 0,9
Bestelako zerbitzuak -7,5 -4,7
Garraioa eta biltegiratzea 1,0 3,6
Ostalaritza -10,7 -4,4
Informazioa eta komunikazioak -13,2 -12,2
Jard. profesionalak, zientifikoak eta teknikoak -9,2 -7,8
Administrazio jard. eta zerbitzu osagarriak -10,2 -6,6
Landunen indizea
Zerbitzuak -4,7 -4,4
Merkataritza -2,4 -2,4
Bestelako zerbitzuak -6,2 -5,5
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak.
Iturria: Eustat.
Adierazi bezala, merkataritzako sektorearen salmentek oro har susperraldi txikia
(% 0,9) agertu dute urteko laugarren hiruhilekoan. Hori dela eta, indize orokorraren
murrizketa zerbitzuetako gainerako jardueren salmenten batez besteko jaitsieran
(% -4,7) oinarritu da.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
25
“Bestelako zerbitzuak” epigrafearen barnean, garraio eta biltegiratze jarduerak 2013ko
azken hiruhilekoan salmenten indizearen gehikuntza (% 3,6) izan duten bakarrak izan
dira. Gainerako jarduerei dagokienez, nabarmena da honako jarduera hauetan
salmentek izan duten narriadura: ostalaritza (% -4,4), administrazio jarduerak eta
zerbitzu osagarriak (% -6,6), jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak (% -7,8)
eta informazio eta komunikazio zerbitzuak (% -12,2).
Bizkaiko zerbitzuetako sektoreko landunen indizearen bilakaerak urte arteko % 4,4ko
jaitsiera agertu du. Datu hori, negatiboa bada ere, aurreko hiruhilekoan izandako datua
(% -4,7) baino 0,3 puntu portzentual hobea da. Jarduera azpisektoreen araberako
portaeran nabarmena da merkataritzaren jaitsiera txikiagoa (% -2,4), zerbitzuen
gainerako jardueren batezbestekoaren (% -5,5) aurrean.
Emaitza horiek bat datoz Hiribilduko enpresetako zerbitzuetako sektoreko afiliatuen
bilakaerarekin. Izan ere, 2013aren amaieran 145.714 afiliatu zeuden, 2012ko datuaren
aldean 2.119 afiliatu gutxiago (% -1,4) daudela. Hala ere, 2014ko martxoaren amaieran
afiliazioaren gehikuntza txikia egon da, 2012ko martxoan baino 853 afiliazio gehiago
kontabilizatu baitira.
INDUSTRIA
Urteko lehenengo bihilekoan, Bizkaiko industria ekoizpenak % 3,1eko atzerakada izan
du. Emaitza horrek aurreko hiruhilekoetan egondako narriaduraren moteltzea ekarri du
(% -6,5, % -4,3 eta % -3,5 2013ko laugarren, hirugarren eta bigarren hiruhilekoetan,
hurrenez hurren).
Industria jardueraren indize orokorraren jaitsiera manufaktura-industriako eta energia,
gas eta uretako sektorearen ekoizpenaren bilakaera txarrean oinarritu da (% -1,3 eta
% -15,5, hurrenez hurren), erauzketa-jarduerei dagokienak urte arteko % 11,0ko
gehikuntza izan baitu, 2013ko lehenengo bihilekoaren aldean.
industria 2013ko IV.a 2014ko I.a (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Produkzio indizea
-6,5 -3,1
Manufaktura-industria
-4,9 -1,3
Energia, gasa eta ura
-17,5 -15,5
Erauzketa-industriak
43,1 11,0
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak.
Lehenengo hiruhilekoko datuak urtarrilekoak eta otsailekoak dira.
Iturria: Eustat.
Bizkaiko industria
ekoizpenaren murrizketa
moteldu egin da
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
26
KANPOKO MERKATARITZA
Urteko lehenengo bihilekoan, Bizkaiko esportazio guztiak 1.370,2 milioi eurokoak izan
dira, horrek urte arteko % 15,1eko gehikuntza dakarrela. Horrez gain, inportazioen —
1.606,4 milioi euro— balioak % 7,8ko atzerakada izan du.
Kanpoko fluxuaren portaera hori osagai energetikoaren baldintzapean dago: esportazio
ez energetikoak % 2,3 gehitu dira, portzentaje hori esportazio guztiek izandakoa baino
txikiagoa izan dela.
Halaber, inportazio guztien bilakaera negatiboa (% -7,8) positiboa (% 8,1) da, produktu
energetikoak kendu ondoren. Horrela, Bizkaiko kanpo jardueran alde energetikoa urteko
lehenengo bihilekoan egindako esportazioaren ia laurden bat eta inportazioen ia erdia
izan da.
kanpoko merkataritza 2013ko IV.a 2014ko I.a (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Esportazio guztiak -25,7 15,1
Esportazio ez energetikoak -0,7 2,3
Inportazioak 5,3 -7,8
Inportazio ez energetikoak 24,0 8,1
(Partaidetza ratioa, %)
esport. ez energetikoen % / esport. guztiak 84,0 76,7
inport. ez energetikoen % / inport. guztiak 52,2 50,9
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak. 2014ko lehenengo hiruhilekoa, urtarrilekoa eta otsailekoa.
Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
Faktore energetikoa
kendu ondoren,
bilakaera positiboa izan
da esportazioetan eta
inportazioetan
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
27
Jarduera ekonomikoak
2014ko lehenengo hiruhilekoan Bilbok jarduera ekonomikoen 36.923 lizentzia ditu
aktibo, horrek hiruhileko arteko % 0,4ko gehikuntza dakarrela, 2013ko laugarren
hiruhilekoaren amaieran baino 165 lizentzia gehiago egon baitira. 2013ko lehenengo
hiruhilekoan indarrean zeuden lizentzien aldean, urte arteko % 2,6ko gehikuntza egon
da, termino absolutuetan 946 lizentziako irabazi garbia egon dela.
Enpresa jarduerek 27.852 lizentzia dituzte, indarreko lizentzien hiru laurden (% 75,4)
hartzen dituzte, eta aurreko hiruhilekokoak baino % 0,4 gehiago (120 lizentzia gehiago)
izan dira. Ia beste guztiak (8.793) jarduera profesionaletarako lizentziak dira, lizentzia
guztietarako egondako gehikuntzaren antzekoa izan dutela (% 0,6). Amaitzeko, arte
jardueren lizentziak (278) % 1,8 murriztu dira.
jarduerak 2014ko I.a ∆ %
Jarduera ekonomikoak 36.923 0,4
Enpresa jarduerak 27.852 0,4
Industria 1.383 0,4
Eraikuntza 2.273 2,5
Zerbitzuak 24.196 0,2
Jarduera profesionalak 8.793 0,6
Arte jarduerak 278 -1,8
Aldakuntza-tasa, aurreko aldiaren aldean.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga)
Arreta enpresa lizentzietan jarrita, zerbitzuetako sektoreari atxikitakoak hamarretik ia
bederatzi dira (% 87), eta, talde horren barnean, elikadurari lotu gabeko txikizkako
merkataritzako lizentziak gehienak (4.309) dira, honako hauek gutxiago izanda:
enpresetarako zerbitzuak (4.265), sukaldaritza eta elikadurako bestelako zerbitzuak
(3.031) eta elikadurari lotutako txikizkako merkataritza (2.098), adibidez.
Nahiz eta zerbitzu jarduerek oro har bilakaera positiboa izan duten 2013ko laugarren
hiruhilekoaren aldean (% 0,2, hau da, 59 lizentzia gehiago termino absolutuetan),
jarduera adar nagusien banakapenak bilakaera heterogeneoak ikustea ahalbidetzen du,
honako hauek nabarmenduta: alde batetik, enpresetarako zerbitzuen lizentzien
gehikuntza (27 gehiago, hau da, % +0,6) eta, beste aldetik, ostalaritza zerbitzuei eta
antzekoei atxikitako lizentzien atzerakada (32 gutxiago, hau da, % -1,0).
Zerbitzuetan 59 lizentzia
gehiago kontabilizatu dira,
jarduera adarren arabera
portaera heterogeneoa
izan dela
Jarduera ekonomikoak
% 0,4 gehitu dira, 2013ko
laugarren hiruhilekoaren
aldean
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
28
Industria jarduerek enpresa jardueraren 1.383 lizentzia izan dituzte, guztira, Hiribilduan,
hiruhileko arteko gehikuntza % 0,4koa izan dela (6 lizentzia gehiago). Kopuruari
dagokionez, honako jarduera hauek nabarmendu behar dira: metalen transformazioa
(411 lizentzia indarrean) eta paperari, arte grafikoei eta edizioari lotutako industria
(438).
Horrez gain, eraikuntzaren lizentziak % 2,5 gehitu dira (55 lizentzia gehiago), guztira
2.273 izan direla. Ia gehienak honako arlo hauei lotutakoak dira: eraikuntza eta obra
zibila (983 lizentzia indarrean), instalazioak eta muntaketak (596) eta obren akabera
(598).
enpresa jarduerak adar nagusiak 2014ko I.a ∆ %
Elikadurari lotu gabeko txikizkako merkataritza 4.309 -0,1
Enpresei emandako zerbitzuak 4.265 0,6
Sukaldaritza eta elikadura zerbitzuak 3.031 -1,0
Eraikuntza 2.273 2,5
Elikadurari eta edariei lotutako txikizkako
merkataritza 2.098 0,3
Handizkako merkataritza 1.527 0,2
Zerbitzu pertsonalak 1.343 0,9
Higiezinen zerbitzuak 949 0,1
Finantza eta aseguru zerbitzuak 837 -1,2
Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoaren aldean.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga)
SOZIETATE BERRIAK
2014ko lehenengo hiruhilekoan 243 merkataritza sozietate berri eratu dira Bilbon;
horrek % 15,7ko gehikuntza dakar, aurreko hiruhilekoaren aldean (33 sozietate
gehiago).
Kopuru hori ia bat dator 2013ko lehenengo hiruhilekoan izandakoarekin (% -0,8, hau
da, 2 merkataritza sozietate gutxiago). Dena den, bi kasuetan 2011ko eta 2012ko
emaitzak baino hobeak dira (215 eta 234, hurrenez hurren).
Eraikuntzaren
lizentziak % 2,5
gehitu dira
Sozietate berrien
eraketak gora egin du
2014ko lehenengo
hiruhilekoan
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
29
Merkataritza sozietate berriak
Jarduera sektore handien araberako banakapenak adierazi du eratutako merkataritza
sozietate berrien % 82 (199) zerbitzuetako sektorekoak, sozietate berrien % 14 (35)
eraikuntzako sektorekoak eta gainerako % 4 (9) industriako sektorekoak direla.
Zerbitzuetako sektorearen barnean, nabarmenak dira enpresetarako zerbitzuen eta
higiezinen jardueren esparruan sortutako sozietateak (64), baita merkataritzakoak (41)
eta ostalaritzakoak (23) ere.
sozietate berriak 2013ko IV.a 2014ko I.a (Kopurua)
Sozietate berriak 210 243 Lehen sektorea - - Industria eta energia 13 9 Eraikuntza 33 35 Zerbitzuak 164 199
Merkataritza eta konponketa 43 41 Ostalaritza 18 23 Garraioa, biltegiratzea eta komunikazioak 12 18 Finantza bitartekotza 18 22 Enpresetarako zerbitzuak eta higiezinen
jarduerak 40 64 Bestelako zerbitzuak 33 31
Iturria: Bilboko Merkataritza Ganbera eta Merkataritza Erregistroa
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
30
2014KO I. HIRUHILEKOA ADIERAZLEAK
Azken datua Urte arteko Δ (%) Aldia
LAN-MERKATUA
Biztanleria aktiboa (milakotan)** 160,8 - I. HH
Landunak (milakotan)** 130,3 - I. HH
Langabeak (milakotan)** 30,6 - I. HH
Langabezia-tasa (%)** 19,00 - I. HH
Langabe erregistratuak (kop.)** 32.942 1,2 Martxoa
Afiliatuak (kop.) 163.445 0,0 Martxoa
Erregistratutako kontratuak (kop.)** 24.106 8,6 I. HH
MERKATARITZA
Saltoki handietako salmentak (indizea)*** 92,6 -2,6 I. HH
Afiliatuak 20.317 -2,3 Martxoa
Kontsumoko prezioak (indizea)*** 103,7 0,1 Martxoa
TURISMOA
Ostatu-gauak (kop.) 232.159 -9,7 I. HH
Bidaiariak (kop.) 132.957 -4,0 I. HH
Batez besteko egonaldia (ostatu-gauak bidaiari bakoitzeko)
1,75 -5,9 I. HH
GARRAIOA
Salgaien itsas garraioa (mila tona) 4.297,8 -12,3 Urt.-ots.
Bidaiarien aireko garraioa 761.702 -4,2 I. HH
ENPRESA JARDUERA
Enpresa jardueren lizentziak 27.852 2,1 I. HH
Industria ekoizpena (indizea)*** 175,5 -3,1 Urt.-ots.
Merkataritza sozietate berriak (kop.) 243 -0,8 I. HH
* puntu portzentual
** Bilboko biztanleak. BAIren kasuan, urte arteko aldakuntzak ez daude erabilgarri, populazioaren oinarria aldatzeagatik eta saila apurtzeagatik.
*** Bizkaiari dagokion adierazlea
Iturria: Eustat, SEPE, Lanbide, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerio, EIN, Estatuko Portuak eta Aenaren datuak erabilita egindakoa.