Download - 1. Erregimen Zaharraren Krisia
1
2
1789 - 1848 denboraldian (gutxi gorabehera), gizakiok ezagutu dugun eraldaketa nagusienetako bat gertatu zen. Nekazaritza, metalurgia, idazkera, hiria asmatu eta sortu zirenetik ez zen halako eztanda gertatu historian. !Industria kapitalistaren arrakasta izan zen, erdi mailako, gizarte “burgesa” eta “liberalaren” askatasun eta berdintasun idealen arrakasta, zenbait lurraldeetako ekonomia modernoaren arrakasta ere (Europako eta Ipar Amerikako zenbait lurraldeetakoa). !Frantzia eta Britainia Handia, ezaugarri ezberdinekin, izango dira protagonista nagusiak. Beraien eraldaketatik, aldaketa mundura zabalduz. !!IRAULTZA horrek, mundua aldatu zuen, eta aldatzen jarraitzen du.
1
1 bertatik moldatua - HOBSBAWM, ERIC: LA ERA DE LA REVOLUCIÓN, 1789-1848, Barcelona: Crítica, 1997, p. 9
Ondorio zuzen eta garrantzitsuena, mundu osoan Europako burgesiak, herrialde gutxi batzuk, ezarritako dominazioa izan zen (Britaniar Inperioa batez ere), aurretik historian ez zuena parekorik izan. Merkatarien aurrean, lurrun makinen, itsasontzi eta Mendebaldeko kainonei aurrean, inperio eta zibilizazio zaharrak erautsi egiten ziren erremediorik gabe, !
!Britaniar Inperioa
Sarrera
1)Erregimen zaharraren krisia
1)Egoera ulertzeko: Ondorengotzaren gerra 1701-1713. 2)Iraultza Liberal Burgesen garaia. 3)Karlos IV.aren agintaldia, Godoy eta Iraultzaren eragina 4)Independentzia gerra eta iraultza liberala 1808-1814 5)Fernando VII.aren agintaldia.
Karlos IV.a
Godoy
Napoleon Bonaparte3
Sarrera moduan: 5`-ko laburpena bideoan
Zabaltzeko: Pilotalekuko zina Borboi familia
Jacques-Louis David Pilotalekuko Zina - 1789
Gatazka, Utrechteko itunarekin amaitu zen (1713), Felipe V.ak lortzen duelarik Espainiako tronua. Frantziak, hala ere, bere nagusitasuna galtzen du Europan, eta I. Mundu Gerra bitartean nolabaiteko oreka lortzen da kontinentean. Espainiak Europan zituen lurralde guztiak galdu zituen (Gibraltar eta Menorca barne). !!
1)Ondorengotza gerra 1701-1713 (oso, oso labur)
Karlos II.a hiltzean (1700) ez du oinorderik eta ondorengotzaren auziak Europako nazio garrantzitsu guztiak inplikatuko ditu. Ez da soilik ondorengotza izango, Europako botereen arteko oreka egongo da eztabaidagai. !Frantzia eta Gaztela (Euskal Probintziak barne), Felipe Borboikoaren alde jarriko dira, Frantziako Louis XIV.aren biloba. Inperio Santua (Austria, Prusia, Hannover), Britania Handia eta Aragoiko koroa, Leopoldo Iaren alde egin zuten.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Espainiako_Ondorengotza_GerraZabaltzeko:
Iturria: wikipedia
Oin berriko dekretuak (1707-1716): Aragoiko koroaren jarrerak, Feliperen aurakoa, alegia, ondorio handiak izan zituen, erresuma honen instituzio, lege propio, ohitura eta foruak ezabatu baitziren, Gaztelakoak ezarriz. Monarkiaren absolutoaren irudira eraikitzen hasten da Espainia berri bat. !!
Euskal Probintziak eta Nafarroako Erresumak, Borboiaren alde aritutakoak, beraien Foru eta Instituzioak mantenduko dituzte (oraingoz), eta hori garrantzi handiko gertakizuna izango da.
Zabaltzeko:
Bartzelonako setioa4
Espainiako monarkia Utrecht ondoren1713
5
6
2)Iraultza liberal burgesen garaia (oinarrizko ideia batzuk)XVIII eta XIX. mende bitartean, mendebaldeko zibilizazioan (Britania Handian lehenago), Iraultza liberal-burgesak deritzonak gertatu ziren herrialde gehienetan. !Oso modu laburrean adierazita, sistema feudaletik (Antzinako Erregimena) sistema liberalerako aldaketa suposatu zuten, gizartearen alderdi guztietan (Gizarte antolakuntza, Estatuaren antolakuntza, ekonomia, harremanak, eskubide eta betebeharrak, …).
!
http://datu-basea2.wikispaces.com/file/view/frantziako+iraultza.+apuntetxoak.pdfZabaltzeko:
Erregimen Zaharra, feudalismoan oinarritzen zen, gizarte alderdian, baita ekonomian ere. Iraultza hauek kolokan jarriko dituzte mende luzeetan funtsezkoak, sakratuak izandako ideiak, estrukturak, ohiturak, legeak, instituzioak, etab. Prozesu iraultzaile hauen ondorioz, gizarte liberal kapitalista sortuko da, eskeman agertzen diren ezaugarri nagusiekin. Hirietako burgesia izango da, hasiera batean, bultzatzaile nagusia. Aldaketa sozialak eta ekonomikoak beste gizarte klase batzuk sortuko ditu (langileena), eta beraien interesak eta prozesu propioak bultzatuko dituzte hauek (langile mugimendua).
!Gogoratzeko:
7
Aro Modernoa Aro Garaikidea
Iraultza prozesu desberdinak
Erregimen Zaharra
Aldaketa honetan
Sortzen dira
Guztiz desegiten dute
Sakratuak ziren oinarri sozialakKolokan jarri
Sistema feudaletik Sistema kapitalistara(Nobleak) (Burgesak)
Iraultza sozialistakBeste arazo eta iraultza berriak
Britainia Handia
Frantzia
Estatu Batuak
Espainia
(1640-1688)
Erregimen liberala(1776)
(1788-XIX.m)
Herriaren burujabetasuna
Aginte banaketa
Jabetza eskubidea
Zapalkuntzaren aurkako erresistentziarako eskubidea
Estatu laikoaren sorrera
Politika ekonomiko liberala
Deuseztatu
Absolutismoa Gizarte estamentala
Jauntxoen erregimena
Pribilegioak
(1789)
… I. Mundu Gerra arte
Eugène Delacroix - La liberté guidant le peuple!
Gizakiaren eta hiritarren eskubideak
Iraultza liberal burgesa
Latinoamerika(1810-XIX.m)
8
3)Karlos IV.aren agintaldia, Godoy eta Iraultzaren eragina (Erregimen Zaharraren krisia)
Karlos IV.a
Floridablanca-ko Kondea
1792an Floridablanca ordez Aranda-ko kondea jartzen du erregeak. Bere helburu nagusia, Frantziako Luis XVI.a salbatzea da. Urte horretan bertan Iraultzaren erradikalizazioa bere gorena jotzen du eta Errepublika aldarrikatzen da Frantzian.
Floridablanca ondoren Manuel Godoy izango da Espainiako Lehen Ministro. Ideologia eta borondate erreformista zeukan arren, Frantziako gertakizunek baldintzatu zuten bere gobernu garai osoa. !1793an Luis XVI.a gillotinan hil zuten iraultzaileek eta Europa osoko monarkiek Frantziaren aurkako gerra hasi zuten, Konbentzioko gerra. Gerra ez zen ondo joan Espainiarentzat eta 1795ean Godoyk Basileako bakea sinatu zuen. !1796an, Espainia eta Frantzia aliatu bilakatzen dira, San Ildefonso-ko Tratatuaren bidez. Bi nazioek Britania Handia dute etsai nagusiena, Amerikako nagusitasuna kentzeko estrategian zebilen azken hau.
Carlos IV., Borboia, 1788 igo zen tronura. Hasierako politika erreformismo moderatuarena izan zen, aurretik jada Estatu Idazkari zegoen ilustratua, Peñafloridako kondea, karguan mantenduz. Baina 1789. urtean Frantziar Iraultzak guztiz aldatu zuen bere politika. Frantzian sortu diren ideia iraultzaileak Espainiara ez zabaltzeko isolamendua dirudi modu zuzenena, baita ideia erreformista guztiekin amaitzea eta ideia kontserbadoreetara itzultzea, errepresioa (inkisizioaren eskutan batez ere) alderdi ideologiko guztietara zabalduz.
9
Napoleon Bonaparte
Napoleon 1799 Frantziako buruzagitza lortzen du eta 1804. urtean Enperadore izendatzen du bere burua. Gertakizun honek gehiago sendotzen ditu Frantzia eta Espainiaren arteko aliantza, 1800ean Aranjuezeko hitzarmena sinatuz eta Napoleonen agindupean utziaz Espainiako itsas armada. !Ondorio nagusienetako bat Trafalgar (1805) izango zen, Nelson almirantearen garaipen handia Frantziar eta Espainiar armaden a u r k a . B r i t a i n i a H a n d i a r e n i t s a s nagusitasuna erabatekoa izango da hortik aurrera, eta Espainiaren inperioaren krisia oso nabarmena.
1807an Fontainebleauko hitzarmena sinatu zen. Honen arabera, Espainia eta Frantziaren (eta Godoy, hegoaldea beretzat izango baitzen) artean banatuko zuten Portugal behin Frantziarrek konkistatu. Horretarako Godoyk frantziar tropak Espainiatik zeharkatzea baimentzen zuen. !Tropak Portugal inbaditu zuten, baina Espainiako beste hainbat hiritan ere agertu ziren, gelditzeko asmoz: Donostia, Iruña, Burgos, Salamanca, Bartzelona, etab. !Hau ikusita, Godoy eta errege familiak Amerikara ihes egiteko planak egiten hasi ziren, baina aurrerago ikusiko dugun bezala, ezinezkoa izan zen.
Trafalgar - 1805
10
Erregimen Zaharraren krisia
1789
1792
arduraduna
ondorioz estrategia aldatu
2 helburu
modua
porrota porrota
1792/081793/01
Frantziar Iraultza
GodoyAranda1792-1808
Erreakzioa
Floridablanca
Bakantzea
Lortu ez
Hurbilketaarduraduna
Iraultza gelditu Luis XVI. salbatu
Konbentzioa eta
ErrepublikaGillotinan hil
Lortu ez
ondorioz gobernua aldatu
Manuel Godoy11
1792-1808
1795
1799an
1805
1807
1808
1808
12
Godoy
Konbentzioko gerra
San Ildefonsoko Itunak
Espainiaren makaltasunak
Fontainebleauko itunak
Aranjuezeko matxinada
Luis XVI. hilketaren aurka
Erregimen Zaharraren defentsan
Frantzia - Espainia aliantza
Espainia ahuldu
Frantziaren politikaren menpe uzten du
Karlos IV.ak abdikatu Fernando VII.aren alde
Portugal Frantzia eta Espainiaren artean banatzeko ziriarekin
Espainia inbaditua Konbentzioko gerra
Portugal eta ESPAINIAREN inbasioa
Inglaterra
TRAFALGAR
Itsasoko merkataritza
Basileako bakea
San Vicenteko itsas batailanvs. porrota
babesik gabe utzi
Frantziaren politikaren menpe uzten du
Napoleonek boterea bereganatu
Godoyren aurka
Fernandoren alde egiten dute askok
Oposizio handia
Baionako Abdikazioak Jose Bonapartebaina errege berria
Zabaltzeko: Trafalgar
1808ko maiatzaren 2a Madrilen Francisco de Goya
Frantziarren jarrera eta exijentziak, erregeekin gertatutakoa, herritarren altxamendua eragingo du, hasiera Madrilen (maiatzaean), eta ondoren beste hainbat lurraldeetan. !Momentu horretan hasten da independentzia gerra.
Fointanebleau-ko (1807) ituna sinatu ondoren eta Portugalen aurkako gerra Espainia eta Frantzia elkarrekin aldarrikatu ondoren, Napoleonen tropak muga zeharkatu eta Espainiako eremu estrategikoetan kokatzen hasi ziren. Kontuan izan behar da Espainian zegoen egoera sozio-politikoa ez zela batere ona, herria ez zegoen pozik ez egoera ekonomikoarekin, ezta gerra eta gerraren ondorioekin eta Godoy hartzen zuten erantzule nagusi moduan. Noble asko ere ez zegoen pozik eta Godoy zuten etsai, nolabait errege eta erregina kontrolatzen zituelakoan zeuden, beraien interesen aurka. Fernando, Karlosen semak, erregetzara iristeko presa zuen jada eta egoera horretan. !Fernandoren hurbileko noble batzuk, herria erabiliz eta manipulatuz, Aranjuez-eko altxamendua bultzatu zuten zen (1808ko martxoaren 17-19 bitartean), Godoy harrapatu eta presio honen menpe, Karlos IV.ak Fernandorengan abdikatzen du. !Ez du asko iraungo bere erregetza, Napoleonen aginduz aita eta semea, baita Godoy bera ere, Baionara eramango baitituzte iruzurren bidez eta bertan, bai Fernando, baita Karlos ere, abdikatu egingo baitute.
13
4)Independentzia gerra eta iraultza liberala 1808-1814
Junot generala, tropa frantsesen burua
Hiru fasetan zatitzen dugu gerra eta ondoren, eskemetan, agertzen da labur honen nondik-norakoa.
14
Gerra honen eragina itzela izan zen, oso nahasia eta sakona izan zen gizarte aldaketa baten barruan, Erregimen Zaharraren eta Ideia liberalen arteko gatazkaren eszenatokia izan zen, baita Espainiarren nazio sentimenduaren sorreraren eragile garrantzitsua. Alor sozioekonomikoan, 200.000 eta 375.000 pertsona inguru hil ziren gerra eta goseteen eragin zuzenez. Galera demografiko osoa 600.000 eta 900.000 bitartekoa izan zitekeelarik. !Espainia ekonomikoki birrindua gelditu zen, Estatua, sosik gabe, Amerikako lurraldeetan independentzia prozesuak sortu ala bizkortu egin ziren eta gerra ondorengo nazioarteko akordioek, Espainiak munduan zeukan papera bigarren mailako potentziara beheratu zuen.
Y no hai remedio (desastres de la guerra 15) Francisco de Goya
Etapa zail honek, Espainiaren lehen Konstituzio liberala ikusiko du ere, bi testu ezberdinetan, Baionako Estatutua eta Cadizko Konstituzioan. !Ondorengo garai berriak, Erregimen Zaharraren defendatzaileen eta Liberalen arteko gatazka piztuko du.
Frantsestuak
Independentzia gerra (1808-1814)
1808ko maiatzaren 2an
Altxamendua
Madrildarrak
Gerra (1808-1814)
Nazio-gerra Nazioarteko-gerra
NazioaErlijioaMonarkia
Nazio-sentimendua bultzatu
Iraultza liberala
Gutxiengo liberalak
bultzatu
CADIZ - 1812
Penintsulan
PortugalInglaterraEspainia
Probintzia-batzordeak Batzorde Goren Zentrala
Erregearen absentzian boterea
Floridablancak
Gutxi batzuk
Atalaren laburpena bideoan: 1808-1814 Independentzia gerra
16
Gerraren faseak
Erresistentzia okupazioari
Frantziarren erreakzioa
Frantziarren armadaren porrota
1808 maiatza-urria
1808-1812
1812-1814
1808ko ekainean
170.000 soldadu
José Casado del Alisal - La Rendición de Bailén
17
Erresistentzia okupazioari
Hiriak ezin konkistatu
Zaragoza
Girona
Andaluzia ezin konkistatu Bailén Frantziarren lehen porrota
Portugal askatu Wellington
Uztailak 19
Josef I.a Gasteizera erretiratu Frantziako armada Ebrora
1808 maiatza-urria
Zabaltzeko: Bailén
Wellington
18
Gerraren bataila garrantzitsuenak
19
Frantziarren erreakzioa1808-1812
Napoleón Espainian 250.000 soldadu
1808ko azaroan
Aurrerapen handiak konkistan
Batzorde Zentrala Cadizera
Urtebete pasatzean Mendi-gunean bakarrik
aske
Britania Handia Portugaletik gerran
ondorioak
Gerrilla
Erabakiorra
sartu
Frantziaren inperioa eta estatu “sateliteak” 1812an
Grande Armée
20
Frantziarren armadaren porrota1812-1814
Napoleón Errusiako kanpainan behar zituen tropak
Wellington
Arapiles (Salamanca)
Espainian sartu
1812ko uztailean
Ciudad Rodrigo
Badajoz
1813an Gasteiz
DonostiaG
errilla etengabe erasoan, eragin handiagoz
Juan Martín Díez, El Empecinado Gerrillaria
Goyaren erretratoa
Zabaltzeko: Donostiako setioa Gasteizeko gudua Donostia 1813-2013
Donostiako setioa eta erreketa 1813/08/31
21
22
Napoleón Europa osoan atzera
Amaiera
Valençay-ko ituna
Fernando VII. errege
1813ko abenduan
1813
Zabaltzeko: Napoleon Bonaparte Waterlooko gudua, 1815 Fernando VII.a
Napoleon Santa Helenako uhartean bertan hilko da 1821ean
Napoleon Bonaparte
Fernando VII.a errege 1813-1833 bitartean
Gehio zabaltzeko: Waterloo filma (ingelesez) Napoleon Bonaparte filma (gazteleraz)
4)Gerra garaian Iraultza Liberala, Cadizko Konstituzioa 1812
Ulertu eta zabaltzeko: Konstituzioa Konstituzioa estatu baten arau juridiko gorena da. Batetik, estatu horrek bere boterea nola erabili eta antolatu behar duen arautzen duten arau- eta erakunde-multzoa zehazten du; bestetik, herritarren oinarrizko eskubide eta askatasunak bermatu eta ezagutzeko balio duen nahitaezko tresna da.
Independentzia gerra, oso garai nahasi eta konplikatua noski, bi bultzakada liberal indartsuren garaia ere izan zen. Espainiako herritar gehienak ez zuten ideologia liberalik oraindik eta lehenengo planteamenduen aurrean kontrako erreakzioa izango dute. Lehenengo bultzakada frantziarren eskutik iritsi zen: !Jose Bonapartek, Baionako Estatutua ezarri zuen, nolabaiteko Konstituzio modura. Zenbait Espainiarren laguntza jaso zuen (frantsestuak izendatuko direnak), batzuk interes pertsonalengatik (karguak ala pribilejioak lortu nahian), beste batzuk, liberalak izanda, aukera bezala ikusi zutelako frantziarren inbasioa, ideia eta erreforma berrien iturri moduan. Lege liberala izanik, nahiko moderatua zen bere planteamenduetan. Orokorrean, eta gerra garaia zelako, bere eragina txikia izan zen. !Bestalde, frantsesen aurka borrokatzen ziren Espainiarren artean bazeuden ere liberalak eta erreformistak. Espainian sortuko den botere hutsunea (erregeak Baionan), Batzorde Zentral Gorenak beteko du. Gerraren nondik-norakoak direla eta Batzorde hau Cadiz hirian amaituko du (armada ingelesaren babesean), oso hiri liberala, eta bertan Gorte berri batzuk antolatzen direnean, liberalen presentzia handia izango da. !Gorte hauen legislazio lana handia izango da, erreforma sakonak ezarri nahian. Lege garrantzitsuena Estatu berria aldarrikatzen duena izango da, 1812ko Konstituzioa (La Pepa), Espainiako lehen Konstituzioa. Testu eta planteamendu benetan iraultzailea izango da,
Zabaltzeko: Cadizko Gorteak Cadizko Konstituzioa 1812
Salvador Viniegra 1812ko Konstituzioaren aldarrikapena
23
24
Iraultza liberala frantziarren eskutik
Jose I.a
Ideia Erreformistak politika erreformista Erregimen Zaharra
Baionako Konstituzioa
Ezarri nahi
deuseztatu
Lehenengo Espainiar Konstituzioa
Liberala Liberal-moderatuaBaina
Sufragio murriztua
Pribilegioak deuseztatu
Torturaren abolizioa
Foru sistemaren erreforma
Erregearen boterea mantendu
Erlijio katolikoaren nagusitasuna
Gerran daude Eragin txikia
Laguntzaile batzuk
Frantsestuak
Pentsalari eta noble ilustratuak
Hirietan batez ere
Traidoreak
Herriarentzat
Ikastetxe publikoak
Inkisizioa desegin
Jauntxoen erregimena ezereztu
Euskal foruak kendu
Gauzatutako erreformak
Hala ere Ondorioz
1808/06 - 1813/12
Espainiako lehen Konstituzio liberala
Iraultza liberala espainiarren eskutik
Cadizko Konstituzioa
1810
Batzorde Zentral Gorenak
Gorteak
antolatu
nonCadizen Hiri liberala
Liberalismoa nagusitzen da
Parte hartzaileak
Erdi mailako klaseak
Noble eta kleroko batzuk
Absolutistak
Erreformistak
IlustratuakLiberalakhala ere
Burujabetasun nazionala
Erregimen berri eta liberala
Berdintasun juridikoa
Inprimatzeko askatasuna
Hezkuntzarako eskubidea
Jaun eta elizaren pribilegioak desegin
Barneko muga zergak deseginGremioak deuseztatu
Inkisizioa bukatu
Estatu konfesionala
Noble eta elizaren jabetzak mantendu
Baina baita ereEspainiako Herria Katoliko sutsua Erreforma liberalen aurka
Vs.Gizartearen gehiengoa
Aginpide banaketa
Sufragio unibertsala*
Foruak ez ukitu
hala ere
Botere hutsunearen ondorioz
1812
boterea hartzen du
Sevillan
Batzorde Gorenaren presidentea Francisco de Saavedra
1812La Pepa
25
26
5)Fernando VII.aren agintaldia.
Valençay-ko itunaren ondorioz (1813/12) eta Independentzia gerra osoa Frantzian preso igaro ondoren, Fernando VII.a Espainiara bueltatzen da errege moduan. Berehala noble askok absolutismoaren berrezarpena eskatzen diote (Pertsiarren Manifestua) eta berak indarrez heltzen dio Erregimen Zaharraren sistema politikoari. Orokorrean esan daiteke bere politika guztia bere boterea mantentzera bideratu zuela, eta herriak ez zuela batere maite. 1814 eta 1820 bitartean absolutismoa berrezarri zuen, Cadizko Gorteak deseginez, Konstituzioa ezabatuz eta liberalak ziren guztien aurkako jazarpen gogorra ezarriz. Gerra ondoren, Espainia birrinduta zegoen, bai demografikoki, baita ekonomikoki ere. Fernandoren politika eta gobernuek ezin izan zuten egoera hobetu. !1820an pronuntziamendu militar bat egon zen, Rafael de Riegorena (aurretik beste batzuk ere egon ziren arrakastarik gabe), eta Fernando, erregetza mantendu nahian, berehala 1812ko Konstituzioa zin egin zuen. Hirurteko liberala hasi zen, eta estatua berritu eta modernizatzeko saioa. Berehala liberal asaldatuak egingo dute aurrera, eta hauekin batera gatazka eta krisia sakondu egin zen. Fernando Europako beste monarkiei babesa eskatu eta hauek armada bat bidaliaz erantzun zioten, San Luisen 100.000 semeak. !Fernandok mendekuz erantzun zuen, zorigaiztoko hamarkada izena hartuko zuen etapa ezarriz. Liberalen aurkako jazarpena areagotu egingo zen, nahiz eta politikoki bere absolutismoa moderatu egin zen eta zenbait erreforma ezartzen saiatu, alor ekonomikoan batez ere. !Bere azken urteetan eta hil bezain pronto, gatazka sakona sortu zen bere ondorengotzaren inguruan. Bere alaba Isabel eta anai Karlosen arteko gerra eztanda egin zuen, lehenengoaren inguruan liberalak batu zirelarik, absolutistak, Karlosen alde agertuz. Hurrengo urteetan Espainiak jasango zuen gerra zibil ugarien lehenengoa izango zen (Gerra Karlista), erregimen zahar eta liberalismoaren arteko gatazkaren espresio zuzena.
Fernando VII.a
27
Laburpena
Fernando VII(1814-1833)
Seiurteko absolutista Hirurteko liberala Hamarraldi Gaitzesgarria(1814-1820) (1820-1823) (1823-1833)
Gizartea krisi larrian
Absolutismoaren berrezartzea
Liberalen oposizioa
Vs.Konstituzionalismo
liberalaKontrairaultza mugimendua
Foruen abolizioa Ondorengotzaren auzia
Gerra Karlistak
Errestaurazio absolutista
Absolutismoaren porrota
Matxinadak: -Espoz y Mina - Milans del Boch - Riego
Vs.
Ulertu eta zabaltzeko: Foru Herri edo herrialde bateko usadio eta ohiturak idatzita batzen zituen araudi-multzoa, hein batean, herrialde horretako zuzenbide edo lege-bilduma osatzen duena. 2. Hiri edo leku bati ematen zitzaizkion exentzio edo pribilegioen multzoa, leku horretako zuzenbide konkretua arautzen zuena.
Atalaren laburpena bideoan: 1814-1833 Fernando VII
Seiurteko absolutista(1814-1820)
Gizartea krisi larrian aurretik
Absolutismoaren berrezartzea
Liberalen oposizioa
1814/05/04
Aldarrikatu
Herriaren zati bat
Laguntzarekin
Kezka nagusia
nahiz eta
Absolutismoa
Estatu kolpeaPertsiarren Manifestua
Kleroa
Lurjabeak
Gizarte estamentala Euskal Foruak
Inkisizioa
Gorte liberalen legeak-erreformak indargabetu
Berre
zarri
Absolutismoaren
Krisia Areagotu
ondorio zuzena
Neka
zarit
zan
Ogas
un pu
bliko
an
Amerikaren arazoa
gainera
Independentzia prozesuak
(1808-1825)
Zapalkuntza gogorra
Indartu eta Matxinatu
baina
Espo
z y M
ina
Milan
s del
Bosch
Rieg
o eta
Quir
oga
1820/01/01 Sevillan
Arrakasta
Hirurteko liberala
Zabaltzeko: Riego
Rafael de Riego
Fernando VII.ak, nahiz eta altxamendua arrakasta itzelik ez izan eta nahiko tropak eduki zapaltzeko, beldurtu eta “Manifiesto del rey a la Nación española” argitaratzen du martxoaren 10ean, Konstituzioa onartuz eta leial izango zaiola zin eginez.
28
29
Hirurteko liberala oso garai nahasia izan zen. Alde batetik erregea eta liberalen arteko ezinikusia agerikoa zelako, bestetik, liberalen artean ere banaketa sortu zelako: moderatuenak, erregearen papera zaindu nahi zuten, herriarekin batera mantenduz nazioaren subiranotasuna; aurrerakoiak berriz, erregearen paperari garrantzia eta boterea kendu nahi zioten, garbi azalduz subiranotasuna herriarena zela, eta horren menpe zegoela aurrekoa (batzuk errepublikanismoaren alde ere egingo dute). Parlamentuan eta gobernuan aurrerakoiek izango dira gehiengoa. Zenbat lurraldeetan absolutismoaren aldeko gerrillak altxatu ziren, nekazariak gehienak, liberalismoaren erreformen aurka altxatuak, baita fede eta Elizaren defentsan. !Erregearen azpijokoak, estatuaren hondamendi ekonomikoak, liberalen arteko zatiketak, Elizaren presioak eta oposizioaren bultzakadak (askotan armatua), erreformak zapuztu zituen. Hirurtekoaren amaiera Fernandok Europako monarkiei eskatutako laguntza iritxi zenean gertatu zen. Monarkien arteko “Alianza Santuak”, eta Frantziatik bidalitako “San Luisen 100.000 semeak” penintsulan sartu eta Absolutismoa berrezarri zuten 1923ko apirilean.
Viena-ko Kongesua 1814-1815
Zabaltzeko: Vienako Batzarra San Luisen Ehun Mila Semeak
30
1820-1823
1823
Hirurteko liberala
Erreformak OposizioaBanaketa
Inkisizioa desegin
Sistema fiskal berria
Jaurerriak desegin
Elizaren aurkako jarrera
Jesuitak kanporatu
Eskubideak bermatzen zituen legeria berretsi
Desamortizazio erlijiosoa
Liberal Moderatuak Liberal Aurrerakoiak
Sufragio mugatua
Bi ganberetako gorteak
Herri - subiranotasuna mugatua
Sufragio unibertsala
Ganbera bakarra
Herri - subiranotasuna
Ulertu eta zabaltzeko: Subiranotasuna ala Burujabetza nazio, herrialde nahiz herri bateko lurraldea eta herritarrak gobernatzeko ahalmena, eskumena eta eskubidea da. Burujabetza duen nazio, herrialde nahiz herria burujabea dela esaten da
Talde armatuen presioa
Elizaren presioa
San Luisen Ehun mila semeak
Gizartean ez du benetako babesa ideologia berriak eta erreformak beldurrez ikusten dira. Gobernu liberalak ez du benetan aukera askorik erreforma sakon eta eraginkorrak egiteko. Oposizioa indartsuegia da eta Erregea ez da Konstituzioari leial.
PORROTA Fernando VII.a Kadizko Konstituzioa zin egiten 1820
31
1823-1833Zorigaiztoko Hamarkada
Zapalketa Elkonomian aldaketak Etengabeko krisi politikoa
Liberalen garbiketa odoltsua
Pentsamenduan atzerapena
Zientzian atzerapena
Erbesteratzeak
Elizaren eragina berrindartu
Fernando VII.aren lehen erreakzioa
Erregimen Zaharraren berrezarpena
eta
EskasakBeharrezkoak baina
Ministroen kontseilua
Ogasuna berrantolatu
Merkatari kodea
Madrileko burtsa
modernizatzaileak
Nekazaritza atzeratua
Zorra ikaragarria
Administrazioan nahaspila
Komunikazio sare traketsa
Ekonomia krisi larrian eta makalaldi sakonean
Gizarte mehatxu larriak
Liberal asaldatuak
Erregetiar ultrak
Ekonomiak eragindako atsekabea herritar
askorengan, militarrak barne
Torrijos eta bere lagunen fusilamendua Antonio Gisbert Pérez
!Historialarien artean “azpisuge” (Felón) ezizenez ezagutua izan da Fernando VII.a: Gazte gaztetik bere aitaren aurka konspirazioetan sartuta, berehala makurtu zen Napoleonen boterearen aurrean. Espainiara bueltatzean absolutismo zorrotz eta atzeratuari heldu nahi izan zion, mehatxatua sentitu eta, benetan sinistu gabe, Konstituzioa zin egin eta ahal bezain laster bere juramentua traizionatu zuelarik. Azken urteetan, liberalen aurkako jazarpenarekin batera, absolutismo moderatua ezartzen saiatu zen, absolutisten artean ere atsekabea sortuaz. Azken hauek Fernandoren anaiaren inguruan, Don Carlos, bilduko dira.
32
Ondorengotzaren auzia
Berrespen Pragmatikoa
1830eko martxoaren 31ean
Absolutistak
Foruzaleak
Ulertzeko: Berrespen pragmatikoa 1789an onartutako legea zen, aplikatu gabekoa. Erregeak semerik ez izatekotan, alaba zaharrenak hartuko zuela erregetza zioen. Praktikan, Fernandoren anaia, Don Carlos, tronutik kentzen zuen. Aurretik zegoen “lege salikoa” indargabetzen zen (soilik gizonezkoek izan zitezkeen errege).
Isabel
1830eko urriaren 31ean jaio
ematen dio Don Carlos
Fernando VII
ONDORENGOTZA kentzen dio
GATAZKA eta
GERRA
Liberalak
laguntza laguntza
ERREGIMEN ZAHARRA
ESTATU LIBERALA
lortu nahian mantendu nahian
Gerra zibila = Gerra karlistak
Don Carlos Maria Isidro Borboia
Isabel II.a
33