dimako ugarana lhi , igorreko inazio zubizarreta lhi ... 20112012/buletin_digit… · buletina:...
TRANSCRIPT
AURKIBIDEA
SARRERA
UGARANA LHI
IGNACIO ZUBIZARRETA LHI
ARRATIAKO INSTITUTUA BHI
ESKOLEN ARTEKO FOROAK
UDAL FOROAK
ESKOLAKO AGENDA 21
URRIAK 16: ELIKADURAREN MUNDU EGUNA
Ba al zenekien?
1979. urteaz geroztik Urriak 16an Elikaduraren Mundu Eguna ospatzen
da. Egun honen helburua, munduko herriak elikadura arazoez kontzien-
tziatzea eta gosea, desnutrizio eta pobreziarekiko elkartasuna lortzea
da.
Ingurumenaren egoerak eragin zuzena dauka munduko herrialdeen eli-
kaduran. Aberastasun biologikoa kontserbatzea ezin bestekoa da neka-
zaritza eta abeltzaintzarako, hau da, elikagaien ekoizpenerako.
Hau horrela dela jakin arren, gizakiak geroz eta presio handiagoa sor-
tzen du ingurumenean. Egoera honen ondorioz, naturako hainbat lan-
dare eta animalia espezie galtzeko arriskua asko handitu da azken ha-
markadatan.
GIZADIAREN ELIKADURA BEHARRAK ZIURTATZEKO BERAZ, EZIN
BESTEKOA DA GIZAKIAK INGURUMENAREN GAIN SORTZEN DUEN
PRESIOA AHALIK ETA BAXUENA IZATEA...
5. Buletina: 2012ko Ekaina
DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA BHI
DIMADIMA UGARANA LHI
2
2011-2012 ikasturtean ELIKADURA gaia landu dugu Eskolako Agenda 21 proiektuan.
Eskolako jantokian, herriko dendetan eta elikadura tailerretan egindako azterke-
tetan ikusi dugunaren arabera, egunero jaten ditugun elikagai asko eta asko
atzerritik datoz!!!
Bertako ekoizle bati bisita egin ondoren, sasoi bakoitzean gure baserrietan zer ekoizten den ikasi dugu...
Udaberrian: baba beltza, iderrak, berakatzak, e.a.
Udan: tomatea, piperra, kalabazina, erremolatxa,
azenarioa, e.a.
Neguan: brokolia, azalorea, aza, eskarola, zerbak,
kalabaza, espinakak, e.a.
Udazkenean: baba gorria eta zuria, artoa, e.a.
Osasuntsu egoteko eta ingurumena zaintzeko bertako
eta sasoiko elikagaiak kontsumitu behar ditugu…
Elikadura osasuntsua eta kontsumo arduratsua
izatearen garrantziaz jabetu gara!!!
DIMADIMA UGARANA LHI
3
Bertako elikagaiak hobeto ezagu-
tzeko, Dimako emakume talde ba-
tekin taloak prestatu genituen…
Elikaduraz gain, beste gai batzuk ere landu ditugu aurtengo ikasturtean:
Urtero bezala, aurten ere zuhaitz eguna ospatu
genuen. Lan eta lan aritu ginen herriko lurretan zuhai-
tzak landatzen…
Datorren ikasturtean bertako fruta arbolak landatzeko
asmoa dugu!!!
Udaberria iristean, Erreka eguna ospatu genuen!!
Gure ibaiak garbi izatea zein garrantzitsua den ikasi
dugu...
Eskolako txikienak Bilboko Alondigara irteera egin zu-
ten, Eguzki Sistemaren funtzionamendua ezagutzeko!!!!
IGORREIGORRE IGNACIO ZUBIZARRETA LHI
4
2011-2012 ikasturtean hainbat eta hainbat ekintza egin ditugu Eskolako Agenda 21
proiektuan. Aurten landu dugun gai nagusia ELIKADURA izan da.
Herriko EKOIZLE EKOLOGIKO BAT EZAGUTZERA joan ginen.
Ekoizleak baratzak nola funtzionatzen duen eta barazki eta fruta
on onak jasotzeko nola lan egin behar den kontatu zigun.
Euskal Herrikoak diren barazki mota batzuk ezagutu genituen eta
sasoian sasoikoak diren barazkiak ezagutu genituen.
Herriko diagnostikoak osatzeko UDAL IBILBIDEAK
egin genituen LHko 3. zikloko ikasleok. Herriko hain-
bat dendetako elikadura eskaintza aztertu genuen,
bertako eta sasoiko elikadura eskuratzeko aukera
dagoen ala ez jakiteko.
Ikusitakoarekin esan daiteke herrian bertako elika-
gaiak eskuratzeko aukera badugula.
Eskolako 1. eta 2. zikloko ikasleok elikadura tailerrak egin genituen ikas-
tetxean bertan.
Elikagaien edukiontziak eta etiketak aztertuz, hiru atal desberdin landu
genituen:
i) Elikagaien osasungarritasun maila (elikagaien piramidea kontuan
izanda),
ii) Elikagaien jatorria,
iii) Elikagaien edukiontziaren jasangarritasun maila.
Horrez gain, udal ibilbideen ondorioak azaldu zizkiguten 3. zikloko ikas-
leek.
IGORREIGORRE ARRATIAKO INSTITUTUA BHI
5
2011-2012 ikasturtean kontsumo arduratsua, bereziki elikadura gaia, landu
dugu Eskolako Agenda 21 proiektuan.
EKOIZLE EKOLOGIKO BATEKIN SOLASALDIA…
Areatzako Asterria ekoizpeneko arduraduna den Sonia
Ingunzak hitzaldia eskaini zigun Arratiako Institutuan.
Soniak ekoizpen ekologikoak zertan datzan eta sistema
honen abantaila eta desabantailak zein diren azaldu
zigun. Horrez gain, atzerritik eta ustiapen tradizionale-
tatik datozen elikagaien ekoizpenak ingurumenean sor-
tzen dituen kalteak ezagutzeko aukera ere izan genuen.
SASOIKO PRODUKTUAK zeintzuk diren jaki-
teko, ikastetxeko txokoetan sasoian-sasoiko
elikagaien posterrak kokatu ditugu.
Ikasturte honetan elikadura osasuntsua zer den ere
ikasi dugu.
Jaki osasungarrien kontsumoa sustatzeko jolasal-
dietan Batxilergoko ikasleek eginiko txokolate eta
bizkotxoak dastatzeko aukera izan dugu.
HAUEK BAI SUKALDARI ONAK!!!
IGORREIGORRE ARRATIAKO INSTITUTUA BHI
6
INSTITUTUKO LORATEGIA ZAINDU DUGU…
Pasa den ikasturteetan bezala aurten ere ikastetxeko
lorategia zaintzen aritu gara. Denon artean lan ona
egin dugu!!!
Udal Diagnostikoa osatzeko, herriko dendetara irteerak egin di-
tugu Igorreko elikadura eskaintza nolakoa den ezagutzeko. Elika-
gaien etiketak aztertuz, herrian bertako eta sasoiko elikagaiak
eskuratzeko aukera zenbaterainokoa den ezagutu dugu. Horrez
gain, elikagai osasuntsuak identifikatzen ere ikasi dugu.
Herrian bertako elikagaiak eskuratzeko nahiko aukera onak ditugula ikusi dugu!!!
ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO 2. FOROA
7
ESKOLEN ARTEKO FOROAESKOLEN ARTEKO FOROA
2012ko Ekainak 4ean, ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO FOROA ospatu da.
Pasaden ikasturtean ekin zitzaion “partehartuz sentsibilizatu” ekimenari jarraipena emanez, aurten ere Arra-
tiako eskola arteko foroa antolatu da. Aurten, Dimako Ugarana, Igorreko Inazio Zubizarreta eta Arratiako Ins-
titutuko irakasle eta ikasleek hartu dute parte Arratiako eskolen arteko 2. foroan.
Foroaren helburua elkar ezagutza eta esperientzien elkartrukea, eta aldi berean Udal Foroetan Udalari
egingo zaizkion eskaerak adostea ere bada.
Foroan eskola bakoitzak Udalari luzatuko dizkion eskaerak zein izango diren erabaki da. Hona hemen egin-
dako lanaren emaitzak:
ESKOLEN ARTEKO FOROKO ELIKADURAREN INGURUKO PROPOSAMENAK
(2012.06.04)
DIMAKO UGARANA IKASTETXEAK UDALARI AURKEZTUKO DIZKION PROPOSAMENAK
1 Eskolan baratza ipini gero ikasleek kudeatzeko
2 Bertako produktuak saltzeko azoka gehiago antolatu
3 Zuhaitz egunetan fruta arbolak landatu
4 Herritarrei lurrak utzi ortuak egiteko
5 Janarien jatorria aztertzeko herrian kanpainak egin
6 Bertako baserritarrei erraztasunak eman
7 Janari lehiaketak antolatu bertako produktuekin
IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA IKASTETXEAK UDALARI AURKEZTUKO DIZKION PROPOSAMENAK
8 Olentzero egunean elikagai osasungarriak eta bertakoak ekarri
9 Sasoi bakoitzean herriko frutak ekartzea
10 Dendetan leku bat utzi bertako produktuak azaltzeko
11 Mugikortasun egunean elikadura gaiarekin lotuta herrian zerbait antolatu
12 Herriko dendetan bertako produktuak saltzeko erraztasunak ipini
13 Herritarrei ezagutarazi bertako produktuak non erosi daitezken, propaganda egin
ARRATIAKO INSTITUTOAK UDALARI AURKEZTUKO DIZKION PROPOSAMENAK
ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO 2. FOROA
8
ESKOLEN ARTEKO FOROAESKOLEN ARTEKO FOROA
2012ko Ekainak 4ean, ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO FOROA ospatu da.
Ondoren, ikastetxe bakoitzak ikasturtean zehar egindako lanen aurkezpena eta datorren ikasturtera begira
hartu dituen konpromisoak azaldu zituen.
IGORREKO IGNACIO ZUBIZARRETA LHI IKASTETXEA
Astean behin fruta eguna antolatuko dute
Urtebetetzeak ospatzeko, litxarkerien ordez, etxean egindako gaileta eta pastelak eka-
rriko dira eskolara.
ARRATIAKO INSTITUTUA
Bazkari hondakinei irteera bat emateko aukerak aztertuko dituzte.
IGORRE
2012ko Ekainak 4ean, IGORREKO UDAL FOROA.
Eskolen arteko foroa amaitu ondoren, Igorreko Ignazio Zubizarreta eta Arratiako Institutuko ikasleak Igorreko
Alkatearekin bildu ziren. Udal Foroaren hasieran Eskolen arteko foroko emaitzak aurkeztu zizkien Alkateari
eta jarraian eskola bakoitzak ikasturtean zehar egindako lanak aurkeztu zituen.
UDAL FOROAKUDAL FOROAK
9
Ignazio Zubizarreta ikastetxeko ikasleak ikasturteko lanak aurkezten.
2012-2013 IKASTURTERAKO UDALARI LUZATUTAKO LEHENTASUNEZKO PROPOSAMENAK
IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA IKASTETXEAREN ESKAERAK
1 Olentzero egunean elikagai osasungarriak eta bertakoak ekarri
2 Sasoi bakoitzean herriko frutak ekartzea
3 Dendetan leku bat utzi bertako produktuak azaltzeko
ARRATIAKO INSTITUTOAREN ESKAERAK
4 Mugikortasun egunean elikadura gaiarekin lotuta herrian zerbait antolatu
5 Herriko dendetan bertako produktuak saltzeko erraztasunak ipini
6 Herritarrei ezagutarazi bertako produktuak non erosi daitezken, propaganda egin
Ondorengo taulan Udal Foroko emaitzak laburtu dira.
Arratiako Institutuko ikasleak ikasturteko lanak aurkezten.
IGORRE
2011-2012 ikasturteko emaitzak ikusi ondoren, datorren ikasturtera begira jarraipen Batzorde bat osatzea
erabaki da bi ikastetxeetako ikasle talde bat eta Udalaren artean. Horrela Udala eta ikastetxearen arteko
komunikazioa hobetuko da eta ikasleek egindako proposamenen egoera era zuzenago batean jarraitzeko
aukera izango dute.
UDAL FOROAKUDAL FOROAK
10
2012ko Ekainak 4ean, IGORREKO UDAL FOROA.
EL IKADURA
Ikasturteko honetan Eskolako Agenda 21ean landu den Elikadura gaiaren inguruan, Udalak bide ho-
netan dagoeneko herrian kontsumo talde bat sortua dagoela esan zuen.
Era berean, Arratiako Mankomunitatetik www.arratiatruke.org web gunearen inguruko informazioa
ere eman zen: berrerabili, konpartitu eta herritarren artean gauzak elkarbanatzea sustatzen duen
eskualdeko web orria da. Web gune horretan gauza asko egin daitezke: saldu, oparitu, bilatu, kon-
partitu, mailegatu, alokatu, aldatu-trukatu, denbora bankua, kontsumo taldeak, e.a.
UDAL FOROAKUDAL FOROAK DIMA
11
2012ko ekainak 11, DIMAKO UDAL FOROA.
Eskolen arteko foroa amaitu ondoren, Dimako Ugara ikastetxeko ikasleak Dimako Alkatearekin bildu ziren. Eskolako
Agenda 21aren esparruan, ELIKADURA gaiaren inguruan egindako lanak aurkeztu zizkioten, BASERRIA izeneko
testu eta bideo baten aurkezpenaren bitartez.
Aurkezpen hau Nafarroa, Akitania eta Euskadiko lurraldeek elkarrekin duten nekazaritza jardueren garrantzia ezagu-
tarazteko beharrezko baliabideak garatzeaz gain, nekazaritza sektorea arlo estrategiko bat bezala kokatzea nahi
duen inagrosa lute proiektuaren barne saritua izan da.
AURREKO IKASTURTEAN IKASTETXEEK
UDALARI ESKATUTAKO LEHENTASUNEZKO PRO-
POSAMENAK (2011.05.05)
ALKATEORDEAREN ETA UDAL TEKNIKARIAREN ERANT-
ZUNA UDAL
FOROAN (2012.05.15)
1. Bertako baserritarrei erraztasunak ematea be-
raien produktuak ekoiztu eta saltzeko.
Dima baserriz josita dago baina 2 dira bakarrik baserritik
bizi direnak eta hau asko kezkatzen du Alkatea. Horregatik
Lantalde bat jarriko da martxan baserriaren mundua susta-
tzeko: zer egin behar den hausnartu, nola merkaturatu pro-
duktuak, lantalde hau datorren hilerako martxan jartzea
aurreikusten da. Lantalde honek ikasleek egin dituzten eska-
era guztiak kontutan hartuko ditu
2. Herriko berdegune edo lurretan ortuak ipini ahal
izateko herritarrei lur sailak ixtea.
Lantaldeak aztertuko du.
3. Zuhaitz egunean fruta arbolak landatu. Alkatea guztiz ados dago proposamen horrekin, jatorriko
landarediaren alde dagoela azaltzen du.
4. Bertako ekoizleei elikagai ekologikoak eta ber-
tako produktuak herrian saltzeko aukerak es-
kaintzea eta azokak antolatzea.
Bertako produktuei irteera emateko Udala lokal bat jartzea-
ren bideragarritasuna ari da aztertzen (Udal denda).
6. Herriko dendetan, elikagaien prezioen alboan,
jatorria eta kostu ekologikoari buruz informazioa
eman dadin kanpainak egitea
Lantaldeak aztertuko du proposamen honen bideragarrita-
suna.
7. Bertako produktoreen eta herritarren arteko fo-
roak sortzeko bitartekoak eskaini.
Lantaldeak aztertuko du.
5. Herriko dendetan bertako produktuak saltzeko,
aukerak handitzeko, laguntzak bideratzea
Dendariekin hitz egingo du Udalak, dendak izango dira az-
ken erabakia dutenak.
Ikasturtean zehar egindako lanak aurkeztu ondoren, Udalari ikasturte honetako proposamenak luzatu zizkioten:
DIMA
2012ko ekainak 11, DIMAKO UDAL FOROA.
UDAL FOROAKUDAL FOROAK
12
Dimako Udal Foroko argazkiak.
AURREKO IKASTURTEAN IKASTETXEEK
UDALARI ESKATUTAKO LEHENTASUNEZKO PROPOSAME-
NAK (2011.05.05)
ALKATEORDEAREN ETA UDAL TEKNIKARIAREN
ERANTZUNA UDAL
FOROAN (2012.05.15)
8. Kontsumo ohiturak aldatzeko kanpainak egitea garaian
garaikoa eta bertako produktuen kontsumoa sustatzeko,
hala nola, bertako janarien sukaldaritza lehiaketak, janari
osasuntsuari buruzko hitzaldiak eta tailerrak, kultura des-
berdinetako janarien dastatzeak.
Kontsumo ohiturak aldatzeko lan asko dago egiteko eta
konpromiso hori hartzen du Alkateak.
9. Eskolako jantokia beste era batera kudeatzeko (bertako
produktuak etab..) aukerak aztertu eskola komunitateare-
kin.
Lantaldeak aztertuko du.
10.Eskolan baratza jartzeko bitartekoak jartzea. Ideia oso polita da eta ez oso garestia. Gainera esko-
lak bere sarea prestatu dezake, bere produktua.
11. Energia berriztagarriak ekoizteko erraztasunak eman, ura
aurrezteko sistemak aztertu eta ezartzea.
Lantaldeak aztertuko du.
DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA BHI
ESKOLAKO AGENDA 21
Euskal baserriak
gure nortasuna dira,
berezko nortasuna,
geurea eta tokian tokikoa!!!
Baserria denbora eta espazioa
da, gure osasunaren
erreferentzia eta gotorlekua,
gure basoen ispilua,
kulturaren leihoa eta atea.
Sustatu dezagun
biodibertsitatea,
naturaren kontserbazioa,
elikadura eta ekosistemak.
Sustatu dezagun
BASERRIA!!!!