demokrazia zuri-beltzean · 2016. 11. 12. · ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. hainbat aldiz...

120

Upload: others

Post on 23-Jan-2021

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen
Page 2: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen
Page 3: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN

Liburu hau argitara eman ahal izandugu Eusko Jaurlaritzako KulturaSailaren Gazteria Zuzendaritzarenfinantziazioari esker.

Page 4: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen
Page 5: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

DEMOKRAZIAZURI-BELTZEANRicardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Page 6: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

Zuzen Zinemara

Bildumaren zuzendaria: Ricardo Arana MariscalArgitalpenaren koordinazioa: Blanca Pérez Fraile

Zuzen Zinemara liburu monografikoen bilduma bat, proposamen pedagogiko bat jartzen du hezitzaileen eskura, etaproposamen horrek balioetan oinarritutako hezkuntzarako zinemak duen indarra eta erakarpena baliatu nahi ditu.Bilduma osatzen duen ale bakoitzak gai desberdin bat aztertzen du, eta gai guztiek giza eskubideekin dute zerikusia.Bakeaz erakundearen Bake eskolak duen proiektuetako bat da.

Bake eskola elkartzeko eta elkarrizketan aritzeko toki bat da, bai eta prestakuntzarako eta ikerkuntzarako institutubat, informazioko eta dokumentazioko gune bat, hezkuntza-arloan aholkularitza, bitartekotza eta esku-hartzeko lanakegiteko talde bat, azterketa kritiko eta jendaurreko salaketarako tresna bat ere. Bake eskolaren helburua bakearen kul-turan oinarritutako hezkuntza da, betiere, giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak, garapen iraunkorra, herritarta-sun demokratikoa eta kosmopolita, eta tolerantzian eta kultura arteko elkartasunean oinarritutako herritar etika abia-burutzat hartuta.

Bakeaz 1992an sortutako gobernuz kanpoko erakundea da eta ikerketan aritzen da. Unibertsitateekin, bakezaleta-sunarekin, giza eskubideekin eta ingurumenarekin lotutako pertsonek sortu zuten, eta haren helburua hainbat gairiburuzko gogoetarako eta gizalegezko ekintzarako irizpideak ematea da; hala nola, nazioarteko harremanen milita-rizazioari buruz, segurtasun politikei buruz, armen ekoizpen eta salerosketari buruz, ekonomia eta ekologiaren artekolotura teorikoari buruz, politika hidrologikoari eta uraren kudeaketari buruz, tokiko Agenda 21eko prozesuei buruz,kooperazio politikei edo bakerako heziketari buruz eta giza eskubideei buruz. Jarduera horiek garatzeko, liburutegiespezializatu bat du; aditu sare zabal baten parte hartzeari esker, azterketak eta ikerketak egiten ditu; hainbat liburueta berripaper teoriko sortatan, bere ikerketak eta nazioarteko erakundeen ikerketak argitaratzen ditu —besteak beste,Worldwatch Instituterenak, ICLEIrenak eta UNESCOrenak—; ikastaroak, mintegiak eta hitzaldi zikloak antolatzen ditu;elkarte, erakunde eta komunikabideei aholkuak ematen dizkie; egunkarietan eta aldizkari teorikoetan artikuluak argi-taratzen ditu; eta mintegietan eta biltzarretan parte hartzen du.

Liburu honen jatorrizko argitalpena gaztelaniaz atera zen 2009. urtean, La democracia en blanco y negroizenburupean, eta Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirolerako Ministerioak emandako finantziazioari eskerargitaratu zen.

Gaztelaniatik eginiko itzulpena: Irene Hurtado Mendieta.

Bildumaren diseinua: Álvaro Pérez Benavente.

© Egileak, 2011© Bakeaz, 2011

Arriquibar plaza, 3-1. esk. • 48008 Bilbao • Tel.: 94 4790070 • Faxa: 94 4790071Posta elektronikoa: [email protected] • http://www.escueladepaz.org

ISBN: 978-84-92804-07-8Lege-gordailua: BI-3255-2011

Lan honetan azaltzen diren iritziak ez dira nahitaez bat etorriko Bakeaz erakundeak dituen iritziekin.

Liburu hau inprimatzeko erabilitako papera % 100 birziklatua eta klororik gabea da.

Page 7: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

ABOKATUA: Tratua egiteko prest daude.HOWARD PRINCE: Izenik ematen badiet, ezta?ABOKATUA: Howard, oso zentzudunak izaten ari dira. Bat

baizik ez diezu eman behar.HOWARD PRINCE: Bai? Zein?ABOKATUA: Zuk nahi duzuna. Inguratuta zaituzte,

espetxera joan zaitezke, zer axola dizu izenbatek! Hala nahiago baduzu, emaiezu HeckyBrown-ena.

HOWARD PRINCE: Hecky?ABOKATUA: Nolanahi ere, hilda dago, zer ardura izango

du orain? Izen bat besterik ez dute nahi,zurelankidetza frogatuko duen zerbait. Horixe dadena!

La tapadera (The Front), Martin Ritt (1976)

Page 8: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

Filmak, pertsonaiak, elkarrizketak… aztertzea

Sekuentziak behatzeaFilmak ikustea

Kantak entzuteaSoinuak, elkarrizketak… aditzea

Pentsatzea eta hausnartzea Taldeka iruzkintzea

Testu teorikoak ulertzea

Kontzeptuak ikastea Jardutea eta egitea

Page 9: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

aurkibideaSarrera 11

Lan honen beharra eta izaeraRicardo Arana eta Hernán Echevarría 13

Demokraziaren aurrean dauden ideiak eta sinesmenak 15Giza eskubideak eta demokrazia 16Askatasuna eta berdintasuna 18Politika aldarrikatzea 19Demokrazia Mendebalde hurbilean 20Ortodoxo baten heterodoxia 21Herritarren betebeharrak 23Eguneroko bizitzaren bidez 25Batzuk beste batzuk baina berdinagoak ote? 26Memoria berreskuratzea 27Gure ekintzen erantzule 28Gu denok gara besteak 30Bibliografia 31

Demokraziari buruzko hiru ikuspegi 33

Demokrazia eraikitzen: begiratu historiko batAntonio Rivera 35

Zuzenbideko Estatua, demokraziaren bermea eta babesaJuan Luis Ibarra 45

Demokrazia eta parte-hartzeaImanol Zubero 57

Page 10: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

Lanerako proposamenakRicardo Arana, Hernán Echevarría, Fernando Ganzo, Laura García eta M.ª Ángeles Ricondo 69

1. ‘El hombre que mató a Liberty Valance’ 712. ‘Solo ante el peligro’ 793. ‘Persépolis’ 874. ‘Rebelión en la granja’ 955. ‘El gran dictador’ 1036. ‘Vencedores y vencidos’ 1077. ‘La vida de los otros’ 111‘Post-it’ bat foroan 115

Azken hitza 117

Page 11: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

11

Bakeaz erakundearen Bake eskola giza eskubideak lortzeko hezkuntzaz arduratzen da, eta gisa eskubi-deak gizateriaren oinarrizko bi ezaugarriren adierazpena dira: askatasunaren eta berdintasunaren adie-razpena. Biek ala biek eratzen dituzte pertsonaren duintasunari eusten dioten arkuko zutabeak.

Demokraziak duintasun hori garatzeko aukera ematen digu. Lan honen bidez, hausnarketa eta proposa-men metodologiko bat egin nahi dugu, irakaskuntza arautuan eta ez-arautuan sistema politiko hori ezagu-tu eta aintzat har dadin.

Azterlan honek Bakeaz erakundearen Bake eskolak duen lan-ildo batekin du zerikusia, zehazki, Zuzen zine-mara izenekoarekin. Lan-ildo horrek giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzari heldu nahi dio, zinema etabere ahalmenak erabili nahi ditu baliabide pedagogiko gisa, eta irakaskuntzako arduradunei proposamenpedagogiko bat eskaini nahi die, dagozkion material didaktikoz hornituta.

Ale honetan, hainbat mailatan aztertuko dugu demokrazia —oro har, baina baita sakonago ere—, nolasortu zen, zein zentzu duen eta zein ahalmen izan ditzakeen, alde horietako batzuk ez baitira gehiegi iker-tu orain arte. Era berean, azterketa zehatza eta proposamen metodologikoa egingo ditugu (ikus-entzunez-koei buruzko alfabetizazio kritikoaren ikuspegitik), zazpi film oinarritzat hartuta, zirkuitu komertzialeanikusteko moduan baitaude eskuragarri eta lanerako aukera ugari eskaintzen baitituzte adinaren edoasmoen arabera.

Demokrazia zuri-beltzean izeneko lan hau ikusgai duzu web orri honetan: <http://www.escueladepaz.org>.

ESKER ONAKSarritan gertatzen denez, talde oso bat da lan honen egilea, kredituko tituluen buruan agertzen direnizenak baino askoz lagun gehiago. Hala, bada, bereziki nabarmendu behar dugu Bakeaz taldearen lan-kidetza, batez ere, bake eta giza eskubideen arloko arduraduna den Asun Merineroren laguntza, eta,ondoren, argitalpeneko koordinatzailea den Blanca Pérezen eta erakundearen zuzendaria den Josu Ugar-teren laguntza.

Haiek eta zirriborroen irakurketa kritikoa eta iradokitzaileak egin dituzten beste lagun askok egindako lanikgabe, ezinezkoa izango zen hausnarketa hau argitara ematea.

SARRERA

Page 12: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen
Page 13: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

LAN HONEN BEHARRA ETA IZAERA

Ricardo AranaHernán Echevarría

Page 14: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

Ricardo Arana Mariscal maisua eta kazetaria da. Bizkaiko Barakaldo herriko ikastetxe publiko bateanematen ditu eskolak. Irakasleen sindikatuko ordezkaria, eta Euskadiko Langile Batzordeen komunikaziokonfederalaren arloko eta irakaskuntzako federazioko arduraduna izan da. Euskadiko Eskola KontseilukoBatzorde Iraunkorreko kidea eta Giza Baliabideen Batzordeko burua izan da. Hainbat herri-ekimenetan etajardueratan parte hartzen du, balioetan eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza bultzatzeko etaetorkinak gizarteratzeko. Bere hausnarketetan, komunikazioaren teknologia berriek gizartean duten eragi-na aztertu du. Lankidetzan aritu da euskal prentsako iritzi-orrietan, eta argitalpen profesional batzuekin,esate baterako, Trabajadores de la Enseñanza eta Escuela, argitalpenekin.

Hernán Echevarría Calvo maisua, eta Geografia eta Historian lizentziaduna da. Irakaskuntza-lanetan arituda Euskal Herriko hainbat ikastetxe pribatu eta publikotan, hala Lehen nola Bigarren Hezkuntzan; horrezgain, irakasleen ordezkari sindikala izan da. Gaur egun, irakasle-lanetan ari da pertsona helduen hezkun-tzara zuzenduta dagoen Bizkaiko zentro publiko batean, eta, aldi berean, zentro horretako zuzendaria da.Arteak eta historiak pizten dute bere arreta. Irakaskuntza-lanetan, zinemagintza erabiltzeko egiten direnikerketetan hartzen du parte.

❚❘

❚❘

Page 15: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

15

DEMOKRAZIAREN AURREAN DAUDEN IDEIAK ETA SINESMENAK

Sarritan, gertuen duguna eta egunerokoena dena izaten da aintzat hartzeko eta sakonkien duen esanahiaulertzeko zailago egiten zaiguna. Horrelako zerbait gertatzen da demokraziarekin. Espainiako biztanleenheren batek 1978ko Konstituzioak babesten duen erregimen demokratikoa besterik ez du ezagutu. Hala ere,helduaroan Franco jeneralaren diktaduratik oraingo sistemara bitarteko trantsizioa ezagutu zuten lagun gutxidira gai izan den oinarrizko aldaketa azaltzeko, eta ez hautematen diren desberdintasunetako batzuk aipa-tuta. Honelakoxeak dira kalean, bertatik bertara, entzun ahal izango dituzun ohiko esaldi batzuk: «Orainbotoa emateko eskubidea duzu», «orain hitz egin daiteke», «bilerak egin ditzakezu, manifestazioak…».

Alabaina, edozein gauzari buruz erabaki ahal da? Edozein unetan egin al duzu manifestazioren bat edo-zeri bultzada emateko? Dirudienenez, gai horiek edota antzeko beste batzuk arautzen badira, eta(gehiengoaren) erantzunak herriaren burujabetasunak gehiengoaren erabakiz finka daitekeena edotatalde batek jendaurrean azal dezakeena mugatzen badu, demokrazia mugatzen ari da eta, beraz, herrita-rren askatasuna ere bai. Ezta hurrik eman ere. Eta, hargatik, adierazi ditugunen antzekoak diren demo-kraziari buruko herri-adierazpen asko, egia izanagatik ere, arriskutsuak dira.

Sinekdoke moduko mota horiek dena (demokrazia) azaltzen dute, zatietakoren bat erabiliz; eta, AndoniUnzalu zutabegileak maiz azpimarratu duenez, arriskutsuak izan daitezkeen estereotipoak dituzte. Haus-narketa batean Unzaluk aditzera ematen duenez, «imaginariorik ohikoenean» demokraziaren aurkakoak

Hig

h N

oo

n F

red

Zinn

eman

n (1

952)

Page 16: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

16

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

diren topikoz beterik dago demokrazia, eta topiko horietako asko ideia izatetik sinesmen izatera iritsi dire-nez (komenigarria da Ortegaren esaldia gogora ekartzea: «Ideiak eduki egiten ditugu, sinesmenetan, berriz,egoten da»), benetan zaila da haiek kritikatzea.

Fernando Savater-en esanetan, historia demokratikoa atsekabeen, tragedien eta saiakuntza etsigarrien batu-keta bat da; baina, haren hitzak ostera ere hona ekarriz, zera ere bada: «gizakiaren autodeterminazioa lortze-ko historian izan den proiektu politikorik garrantzitsuena, subertsiboena eta, ditugun albisteen arabera, gizar-tea legezkotzeko sekula izan den ikuspegirik berritzaileena» (1994: 245). Inoiz ez da denbora galtzeademokraziari buruz hausnarketa egitea, haren oinarriak eta hatsarreak ezagutzea, eta haren balioak barnera-tzea eta eskuratzea. Are gehiago, demokrazian egonik, hari buruz ikastea, ulertzea eta gauzatzea beti da herri-tartasunean lan egitea. Demokrazia lortzeko heztea ere edozein estatu demokratikoren betebeharretako batda, ez estatu espainiarrarena soilik. Gure ingurunean finkatuta dauden demokraziek horrelaxe ulertzen dute.

Egoeraren araberako polemikak alde batera utzita, Zuzen Zinemara bildumako gainerako liburuekin beza-laxe, material hauekin ere hurbildu nahi gara erregimen politiko horretara eta harekiko estimura, eta zine-ma baliatu nahi dugu horretarako. Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen azken esku-hartzearekin. 2003. urteanJosé Luis López de Lacalle izeneko saria eman zioten, eta, sari-banaketan, orduan senataria zenak bi filmaipatu zituen, hain zuzen, hemen iruzkinduko ditugun bi film (The Man Who Shot Liberty Valance eta HighNoon), zuzenbidearekiko eta legearekiko arbuioa salatzeko —hori ezarri eta babestu behar dutenen arteanere bai—, eta demokrazia bizikidetza eta giza duintasunaren babesa lortzeko formula gisa aldarrikatzeko.

Lehen esan bezala, kontzeptuaren azalpenak berak hainbat zailtasun dakartza berekin, etimologiak berakere ezin konpon ditzakeen zailtasunak. Ezagutzen eta lortu nahi dugun demokrazia ez da herriak (demosizenekoak) boterea (kratos deitutakoa) baliatzea soilik; horrez gain, mugatu behar da horren erabilpena. Ezda harritzekoa ikasgelaren batean gertaera horri buruz hausnarketa egitera eramango gaituen galderarenbat azaltzea, eta gure erantzunak horrelakoetan hauxe izan behar du ezinbestez: «demokrazian, dena ezda onargarria». Ezin dugu erabaki lagunik ahulenari ogitartekoa kenduko diogun, edota sexua dela-etabeste lagun bati eskolako jokalekuan aritzeko aukera galaraziko diogun.

GIZA ESKUBIDEAK ETA DEMOKRAZIA

Luigi Ferrajolik gogora ekartzen duenez, gehiengoak ezin du inoiz erabaki gutxiengoa edo herritar bakarbat ezabatzea (eta, era berean, ezin du ez erabaki babesik ez ematea). Eta, jarraian, sendo baieztatzen du,baldin eta herriaren boterea mugarik gabea balitz, denik eta demokrazia politikorik perfektuena ere erregi-men absolutua eta totalitarioa izango litzatekeela.

Victoria Campsen esanetan, demokrazia parlamentarioek aurrerapena dakarte monarkia absolutuekin erka-tuta, baina, hala ere, ez daude salbuetsita, haien baitan ere ager baitaiteke botere absolutuaren araua, eta,horri jarraiki, justizia egiteko boterea duenak, aldi berean, badu botererik justizia egin dadin galaraztekoere: «Arrisku hori ikusita, agerikoa da Estatuaren botereak —Estatu demokratikoarenak ere bai— muga

Page 17: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

17

Demokrazia zuri-beltzean

batzuk eduki behar dituela. Muga horiek zera besterik ez dira: oinarrizko eskubide gisa positibatu eta kons-tituzioan barneratutako giza eskubideek marrazten dituzten mugak» (2003: 21).

Hala, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean jasotako eskubideek gure demokrazia neurtzen etaarautzen dute, sistemak pertsonen eskubide horiek babestu behar baititu. Babes horrek ez du formazkoaizan behar soilik; Legeak eta Zuzenbideak ere jaso behar dute, estatu demokratikoa legezkotzat jotzenduten tresnak baitira, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Juan Luis Ibarra magistra-tuak orri batzuk aurrerago gogora ekarriko duenez.

Ezin da aski izan guretzat gazteenei demokraziaren kontzeptua bazterketa hutsez azaltzea, alegia, demo-krazia zer ez den edo zer izatera iristen ez den soilik agertuta. Giza duintasunaren babesean oinarrizkoaden hitz horri buruzko baieztapen argiak behar ditugu, zentzu onekoak. Norberto Bobbiok demokraziazegiten duen oinarrizko definizio kanonikoa, a priori, ez da oso zaila: «taldeko erabakiak prozedura batzueijarraiki hartzeko baimena duten horiek finkatzen dituzten arauen multzoa» (1991: 14).

Bobbioren hitz horien sakoneko zentzuaren azalpenak, baina, hausnartzeko prozesua behar du, demokra-zia oso zailak diren egoerei heltzeko baliatzen den sistema soil bat baita. Antonio Rivera historialariak etalegebiltzarkideak orri hauexetan adierazten duenez, demokrazia hobetu daitekeen errealitate bat da,eta, aldi berean, soziala da —ez naturala—, eta, beraz, barneko nahiz kanpoko era guztietako arazoekmehatxatzen dute, eta etengabe berrikusi beharra dago.

Juan Luis Ibarra eta Antonio Rivera dira, izan ere, argitalpen honetara gonbidatutako hiru sinaduretako bi,eta sakon eta kontzeptuzko zorroztasunez aztertzen dute ezagutzen dugun demokrazia. «Eraikitzen ariden demokrazia» hau aztertu behar dugu, azken egile horrek bere azken lanean dioenez, eta haren sorbu-rua diren iturri historikoak berraztertu behar ditugu, gaur egun demokrazia ulertzeko gako batzuk edukiahal izateko. Bera gabe, herritartasuna muga genezake, pertsonaren eskubideen multzo batera murriztu,erkidegoarekiko betebeharrak eta erantzukizunak alde batera utzita.

Demokraziaren esanahi sakona bistatik galtzen badugu, edo gaizki ulertzen badugu, mota guztietako ara-zoetarako irtenbidea balitz bezala, gerta liteke azkenik demokrazia «pertsona zintzoak» sortu nahi dituendotrina bat dela sinestaraztea. Alabaina, demokrazia ez da ideologia bat, gehienbat sistema politiko bat

The

Gre

at D

icta

tor

Cha

rles

Cha

plin

(194

0)

Page 18: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

18

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

baita, era zentzuzkoan eta herritar guztien parte-hartzea izanik arazoetarako irtenbide negoziatuak ber-matzen dituena. Manuel Azañaren esaldi aski ezaguna da honakoa: «Askatasunak ez ditu gizakiak zorion-tsu bilakatzen, gizaki bilakatzen ditu, besterik gabe».

Juan Luis Ibarra magistratuaren ekarpenean, sarrien aipatzen den eta hausnarketa gai gisa gutxienik hartzenden alderdietako bat azaltzen da: Zuzenbideko Estatua izenekoak demokraziari ematen dizkion bermea etababesa. Ibarrak gogora ekartzen du nola sortu zen Europan, «antzinako erregimenaren» aurrez aurre jarria,hura monarkaren mugaezinezko botereen froga bat baitzen; halaber, Ibarrak adierazten du nola hartu zenlegezkotzat, estatua bera baino lehenagotik dauden pertsonaren oinarrizko eskubideei euste aldera.

ASKATASUNA ETA BERDINTASUNA

Handik gutxira irakurleak aurkituko duen testua, aurreko biak bezalaxe, argitalpen honetarako landu diraberariaz. Gaur egun senataria den Imanol Zubero soziologoak egin duen lanaren abiaburua lan hau eta,ziurrena, Zuzen Zinemara bilduma osoa gidatzen duen gogoeta bat da; honakoa: ezinezkoa da sistema ins-tituzional demokratiko bati eustea, gutxieneko lagun-talde bat ez badago horri eusten, lagun eraginkor etaarduratsuz osaturiko taldea. Material didaktiko hauek bat egiten dute ideia horrekin, azken batean, hez-kuntza-sistemak duen zeregina ikuspegi dialogikotik hartzen baita, talde-eztabaida eta «demokrazia deli-beratzailea» lantzeko asmoz.

Horren ildoan, Mario Onaindiaren eta, besteak beste, Arabako ahaldun nagusia izan zen Emilio Guevara-ren hitz hauek ekarriko ditugu hizpidera: «Demokraziaren oinarrian dagoen balio moralen ordena baliopolitiko unibertsalak dira, eta, legeetan bilduta, azkenean balio juridiko bilakatzen dira: jakina denez,horien bilduma justizia da. Balio horiek bereziki zehazteko, eta dagokion unean gai publikoetan ezartze-ko, arrazionaltasunaren irizpidera jo behar da. Horrek esan nahi du, beste oinarri politiko batzuek ez beza-la, oinarri demokratikoak herritar eraginkorrak nahi dituela, eta herritar horien iritzi politikoak prestatunahi dituela, eztabaida publikoko prozesu etengabe baten bidez» (2003: 15).

Zubero irakaslearen ekarpena harantzago iristen da, demokrata eraginkorren jendetza kritikoa behar delaazpimarratzen baitu. Tradizioz, demokrazia modernoaren ondoan agertzen diren ikusmolde liberalak etaerrepublikanoak aztertu ondoren, soziologoak berdintasunaren zeregina azpimarratzen du, «ezinbestekobaldintza baita askatasunerako». Izan ere, sistema demokratikoa ezin bereizizkoa baita bi balio hauetatik:askatasun eta berdintasunetik.

María Cruz Minak gogora ekartzen duenez, demokrazia modernoa hobekien zehazten duena ez da parte-hartzea, ez eta erkidego bateko kidea izatea ere, baizik eta norbanakoaren askatasuna eta guztion eskubi-deak bermatzea helburu gisa izatea. Hala, berdintasuna ezin uko eginezko baldintza da. Minak dioenez,«herritartasunaren lotura politikoak eta kontratuaren abantailek ezin dituzte inor bazter utzi» (2003: 29).

Demokraziak pertsona askeak behar ditu, gogoeta egin eta beren ideiak aldeztu ahal dituzten pertsonak,eta, hargatik, ez da soilik askatasuna. Norberaren autodeterminazioa gauzatzeko, herritarrek berdintasuna

Page 19: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

19

Demokrazia zuri-beltzean

izan behar dute beren eskubide guztietan. Hemen eta orain balio berezia du giza eskubideen bigarrenbelaunaldi hark, gizarte- eta ekonomia-arloko eskubide gisa ezagututakoek. Hortaz, askatasun eta berdin-tasun kontzeptuak ez daude batak besteari eremua kentzen; aitzitik, bata zein bestea demokrazia garatze-ko bermea dira. Gaur eguneko Zuzenbideko Estatua, Ibarrak gogorarazten digunez, tresna erabakigarria daaskatasun publikoak benetan bermatzeko. Berriro ere baliagarri zaizkigu Mario Onaindia eta Emilio Gueva-raren hitz hauek: «Pertsonaren duintasuna zutabetzat harturik gizarte zibila arautzen duen oinarria dademokrazia. Norbanako guztien ezinbestezko berdintasuna eta askatasuna (berdintasunezko askatasuna)onartzea da haren abiaburua» (2003: 14).

POLITIKA ALDARRIKATZEA

Orri hauek ikusi nahi duten etorkizun horretan balio gehiago eman behar zaio politikari; izan ere, politika-ri buruzko liburua da honako hau. Zehazkiago, argitalpen honek politika aldarrikatu, eta herritarren ahal-mena akuilatu nahi du, arazo politikoak konpontzean gehiago parte har dezaten. Demokraziak gune batbermatu nahi du pertsonak bertan elkarrekin bizi ahal izan daitezen, baina ez du «behin betiko» irtenbide-rik aurkitu nahi haien elkarbizitzako arazoei begira. Are gehiago, Andoni Unzaluk nabarmentzen duenez,sistema demokratikoaren atzean ezkutatzen den baieztapenak dio ezinezkoa dela irtenbide bakar bat ego-tea. Demokraziak ahaleginak egiten ditu desadostasunak kudeatzeko, onuragarritzat eta gizakiarenganberezkotzat jotzen diren desadostasunak.

José M.ª Ruiz Soroaren ustez, «gizarteko kohesioak ez du inola ere ezartzen norbanakoen eskubideengainetik dagoen eskubiderik», (2008: 135). Teoria horri jarraiki, pertsonek ideia eta identitate aldetikduten aniztasuna egiturazkoa da gizarte modernoan, eta aniztasun horrek ez du kohesioa mehatxatzen;aitzitik, pertsonek bereganatzeko, bizitzeko eta askatasunez adierazteko dituzten aukeren artean da-goen berdintasun ezak sortzen du mehatxua. Ezin da gizartea kohesionatu, haren konplexutasunamurriztuz; aldiz, bideak zabaldu behar dira askatasunez eta era baketsuan adieraz dadin. Azkenik, adi-tzera eman behar dugu demokraziak ezin duela pertsonen aniztasuna ukatu; herritartasun inklusiboanonartu behar ditu.

Pers

epo

lis M

arja

ne S

atra

pi

eta

Vin

cent

Par

onna

ud (

2007

)

Page 20: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

20

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Argitalpen honetan ez daude soilik jasota demokrazia kontzeptuari buruzko hausnarketa teorikoak, hemen aur-kezten saiatu garen moduan. Neurri handi batean, argitalpen hau hezkuntzako gune formaletan eta ez-forma-letan gauzatu behar den proposamen praktiko bat da, eta demokraziari buruzko talde-hausnarketa bat ere bada,alde batetik, demokrazia lortzeko moldeei eta demokraziak izan dituen arerio historikoei buruzkoa (faxismoa,nazismoa, estalinismoa, sorgin-ehiza edo fundamentalismoa argi eta garbi agertzen baitira bilbeetan), eta, bes-tetik, demokraziaren sakoneko esanahiari buruzko eta zineman izan duen tratamenduari buruzko hausnarketa.

Izan ere, politikari buruzko liburua izateaz gain, zinemaren gaineko liburua ere bada honako hau; eta arrazoisubjektiboek bultzatuta hautatu ditugun film batzuk dira bertako izarrak. Beste film batzuk ere hauta genitza-ke, baina ez da hain erraza izenburuak aurkitzea —guztiz eta erabat biografikoak direnak alde batera utzita—,demokraziari egindako bortxaketarik larrienak aztertzen dituzten gaiei buruz, edota gaia «alboko edo zeharre-ko» gai gisa hartzen ez duten filmei buruz, eta, betiere, banaketa-sarean DVD bezalako formatu eskuragarrianizanik. Nolanahi ere, hemen proposatzen ditugun filmak izugarri baliagarriak dira, hala berez aztertzeko, nola,aitzakia gisa, eztabaida errazago pizteko, hain zaharra den zineforuma bezalako jarduera batean arituta.

DEMOKRAZIA MENDEBALDE HURBILEAN

Hurrengo orrietan aztertuko dugun oinarrizko proposamenaren zutabea, ustez, askatasun, berdintasun edojustizia bezalako kontzeptuetatik urrutiratuta dagoen genero bat da: westerna. Genero hori Greziako mitolo-giarekin eta tragediarekin dago ahaidetuta forma aldetik. André Bazinek, alegia, zinemagintzako azterketarenesparruan gehien nabarmentzen den pertsonetako batek, honakoa zioen, beharbada destaina pixka batez(Bazinek harreman kontraesankor samarra izan baitzuen genero horrekiko): Mendebaldeko filmen sorrera«mitologia eta adierazpide baten arteko» elkartzea zela (1985: 219). Zuzentasun osoz, André Glucksmannsoziologoak honelaxe deskribatzen du generoa: «mitologia sekularizatu bat da, eta, bertan, gizarte batek ahaleginak egiten ditu bere kontraesanak islatzeko, bere jatorria gogora ekartzeko aitzakiaz» (1966: 71).

Western generoaren gunea, geografikoa izateaz gain, mitologikoa ere bada. Glucksmannek dioenez,generoaren handitasunaren arrazoia da pertsonaiak bizi diren unean «zibilizazio bat bere oinarriak probanjartzen ari dela: legea ezartzeko unea da. Egoera horixe bera genuen tragedia grekoan: konkista burutu,eta Agamenon itzuli ondoren, Orestesek eta jainko apolotarrek irudikatzen duten lege politikoa ezarribehar da, garaitu behar du, Clitemnestrak eta gauaren alabek irudikatzen dituzten, eta sumin eta indar-keria bilakaturik dauden, odol-lotura zaharren gainetik. Koru zaharrak, bere beldur eta jakituria pasiboa-rekin, legeei probetxua ateratzeko gai den baina legeak ezartzeko gai ez den erkidego bat irudikatzen duMendebaldeko herritarrek bezala: erkidego epiko bat, bere heroien kontzientzia behatzaile bilakatua».

Mendebaldeko filmetan agertzen diren tragediek, beraz, nolabaiteko hausnarketa dakarte oso une berezibateko gizarteari berari buruz, gure «haurgintza historikoari» buruz, Ángel Fernández-Santosen hitz ego-kiak erabilita. Mario Onaindiak honakoa idatzi zuen berariaz gai honi buruz (1997): «zuzeneko harrema-na dago tragedia eta gizarte irekiaren artean. […] Periklesen mendean loratu zen tragedia generoa, Gre-ziako Ilustrazioarekin batera. Hortaz, lotura du polisetako demokraziarekin». Eta hauxe gaineratzen dugero: «Tragedietatik ateratzen dudan irakasbiderik garrantzitsuena da gizarte irekietan nola bizi irakasten

Page 21: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

21

Demokrazia zuri-beltzean

digutela. Gizarte ireki horien bereizgarria da herritarra leialtasun-mota batzuen mende egotea —familia,klasea, herrialdea, etab.—, eta herritarra jakitun izatea leialtasun horiek behin baino gehiagotan elkarrenaurkakoak direla, baina, hala ere, tirabira horren erdian bizi behar duela ezinbestez. Era berean, ondotxodaki leialtasun horiek batzuetan legezkoak direla eta beste batzuk ez direla legezkoak».

ORTODOXO BATEN HETERODOXIA

Lehenik proposatzen dugun filma, lehen postu hori merezi duela ondo oharturik, John Forden The ManWho Shot Liberty Valance da. Ipar Amerikako zuzendariaren aldekoek nahiz aurkakoek, denek egin dutebat film hau zinemagintzak sortu duen lanik handienetako bat dela aitortzeko. Literatura eta itzulpengin-tza lantzeaz gain zinemagintzako kritikaren esparruan aritu den Javier Maríasen ustez, film hau bere gene-roko lanik onena da, eta, western generotik harantz joz ere, oso leku onean kokatu behar da. Horretarakoematen duen arrazoia da filmean «gai handi» guztiak agertzen direla, hala pertsonalak nola sozialak.

Zinemagintzako mintzaira hutsari dagokionez, mugak urratzen dituen harribitxi berezi bat da. Eta hala da,Fordek halaxe zizelkatu nahi izan zuelako bere ibilbidearen eta bizitzaren amaieran: kodeak hausten. Esta-tu Batuetako zuzendariak desegin egin zuen zinemagintzako genero hau filmatzeko molde berezi bati lo-tzeko asmoa (askok ere hari leporatu nahi izango zioketen arren). The Man Who Shot… filmeko estetikaoso urruti dago westernaren paradigma formaletik. Bazinen arabera, hauek dira genero honen bereizga-rriak: zerumuga zabalak, gizakia naturaren aurrez aurre jartzen duten multzoko plano handiak, hurbilekoplanoak alde batera uztea eta travelling-arekiko joera. Ezaugarri horietatik, gutxi daude film honetan baina(ustez zaharkitutako zuri-beltzean filmatuta dago gainera, zuzendariak hala ezarri baitzuen): estudioramugatzen da agertokia, xehetasunezko planoak dira nagusi eta kamera ia ez da mugitzen. Horiek horrela,gainbeherako kutsu nabarmena du filmak.

The Man Who Shot Liberty Valance filmaren hasieran, flashback baten bidez ematen da aditzera nola iris-ten den Shinbone herrixkara Ransom Stoddard abokatu gaztea, nola hasten den gatazkan Liberty Valance-rekin, hau da, lurjabeen bizkartzainekin (Lee Marvin), eta nola jartzen den harremanetan herriko heroia denTom Doniphonekin (John Wayne). Doniphon-Wayneren ustez, Mendebalde basak berezko arauak ditu,hasierako garaietan pistolari azkarrek idatzitakoak. Mundu horretan, Stoddard-Stewartek arrazoia, zuzen-bidea eta demokrazia irudikatzen ditu.

Pertsonaia legegizonaren zeregina betetzen ahalegintzen da, eta eskolako maisuarena ere bai, ezin galtze-ko moduko irakasgai bat ematen, hain zuzen, askori oraingo Herritartasunerako Hezkuntza izeneko ikas-gaia gogora ekarriko dien bat. Eszena (Fordek ikusleari emandako irakaspena) ez da zinemagintzako gunebat soilik, askoz gehiago baizik, bertan, demokraziaren sorrerari buruzko aipamen guztiak zehatz neurtutabaitaude eta planoak ardura handiz antolatuta baitaude, era honetako zinemagintzako erretratuetan osogutxitan erakusten dena azalarazi ahal izateko: demokrazia hasi berriak bazter utzi dituenak erakusteko.Ikuspegi hori nabarmen agertzen da, filmeko beste eszena gako batekin erkatuta: lurraldeko Konbentzioanherriak izango duen ordezkaritzarako hautagaiak izendatzeko herritarrek (gizon zuriek) saloonean eginda-ko batzarra jasotzen duen eszenarekin alderatuta.

Page 22: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

22

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Egia esan, eta hori da filmak duen alderdirik harrigarriena, bizkartzain mehatxagarriak eta Liberty Valancebera ez dira ezabatuko justiziazko ekintza baten bidez, Doniphon-Wayneren esku armatuak —eta gaineratraizioz— emandako azken astindu batek baizik, Mendebalde zaharrean ohi zenez. Hala, filmak areagonabarmentzen ditu Forden kutsuko tonu grisak. Badirudi sistema demokratikoak eta, harekin batera, aska-tasunak, berdintasunak eta justiziak berak Jünger-ek iradokitzen dituen sorburu ilunak dituela: indarra era-biltzeko beharraren aurreko zalantza, zuzenbidea eta arrazoia armagabe geratzen direnean erabateko gaiz-takeria irudikatzen duen arerio baten aurrean. Fordek zinemara aldatzen ditu Brecht-en hitz hauek:«indarkeria bakarrik da lagungarria indarkeria nagusi den tokian»; zehazki, Stoddard-Stewartek adierazita-ko hitz hauen bidez azaltzen ditu: «Indarra mehatxua denean, hitzek ez dute ezertarako balio».

Era horretan, konplexutasun morala maila gorenean adierazita dago. Filmean ez dago heroi perfekturik, etalegearen —eta, hargatik, askatasunaren— azken garaipenak berak kutsu samina uzten du. Zinemagintzandarabilen diskurtsoaren bidez, Fordek aditzera ematen du garai berriak onartzen dituela (eta, beharbada,aldi berean, miraz begiratzen dituela iragandako garaiak). Eta, diskurtso horrekin, urrutiratu egiten da XXI.mende betean legearen indarrak indarraren legea ordezka dezan onartzen ez duten horiengandik. Gauregun, oraindik, Doniphon asko ibiltzen da aldarrika, Stoddarden aurrez aurre jarrita, eta filmaren bukaeraaldatzea proposatzen du, zuhurtasuneko tiroaren nagusitasuna eskatuz.

Zalantzarik gabe, filmean aukeratu den bukaera ederra eta zintzoa da, esanahiz beteriko mezuak bidaltzenbaitizkie ikusleei etengabe: Liberty da lurjabeen bizkartzainaren izena, zartailua baita haren armarik gogo-koena, jaioberria den estatuaren ikurrak suma baitaitezke sakontasun handiko planoetan… Are gehiago,«metazinemaren» adibide bat dugu honako hau (hitz hori erabili ahal baldin bada): benetan gertatuta-koaren kontakizuna diligentzia baten aurrean hasten da, eta «lehen western modernotzat» jo izan den fil-meko pertsonaia nagusia izan zen diligentziaren antz handia du horrek.

Elegia hasiko da Stoddard-Stewart ohartzen denean Doniphon-Wayne armarik gabe lurperatuko dutela.Armak non dauden galdetuko du, eta, horren ondoren, zinemagintzako testuak ematen duen erantzunahauxe da: «azken aldietan ez zituen aldean eramaten». Errebolberrik behar ez zuen gaizkile pistoladuna dafilmeko zuzendariak garaiak aldatu direla adierazteko hautatu duen ikurra; horren bidez, adierazten du

The

Man

Wh

o S

ho

t Li

ber

ty V

alan

ceJo

hn F

ord

(196

2)

Page 23: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

23

Demokrazia zuri-beltzean

legea eta ordena —Europan arrunki «Zuzenbideko Estatua» deitzen duguna— iritsi direla azkenean Men-debalde urrunera.

HERRITARREN BETEBEHARRAK

Aurkezten dugun bigarren filma, Fred Zinnemann High Noon izenburukoa, beste adibide heterodoxo batda, denbora «garai baten amaieraren eta beste garai baten hasieraren artean lipar batez gelditu dela» era-kusten duena. Izan ere, Fernández Santosen ustez, Mendebaldeko filmak denbora horretan daude kokatu-ta (2007: 79). Kontakizunean, ekintza, tokia eta, bereziki, denbora bat eginik azaltzen dira, pantailan ager-tzen den istorioak errealitatearekin bat datorrelako irudipena indartzeko (kontatzen den ekintzaren iraupena105 minutukoa da, gutxi gorabehera, eta filmaren iraupena, berriz, 85 minutukoa). Film honek ere berri-kuntza nabarmena ekarri zuen, batez ere osagai psikologikoek duten zeregin garrantzitsua dela-eta; denadela, Fordek zabalik utzi zuen bide hori generoan urte batzuk lehenago, Stagecoach filmean.

Filmak suspense-giroa azaltzen du lehenbiziko unetik: Will Kane (Gary Cooper) marshall eta Amy Fowler (GraceKelly) bakezale kuakeroaren arteko ezkontza ospatzen ari da, eta, horren ondoren, biek ala biek herritik alde egi-teko asmoa dute, baina, ezteiak diren bitartean, argi sumatzen da Frank Miller (Ian MacDonald) gaizkileak bere-hala iritsi behar duela, bere taldearekin batera, mendekuzko egarriz beterik. Horixe da bilbe nagusia (bigarrenmailako beste bilbe batzuk bai baitaude, interes handikoak gainera). Bilbe horretan, Kane-Cooper-ek hautua eginbeharko du: bere planekin aurrera jarraitu, eta hiria eta horko jendea babesgabetuta utzi —gainerako guztiekegiten duten bezala, Mettrick (Otto Kruger) epaileak barne, bere zereginaz arduratu gabe, Justiziaren ikurrakmaletan gorde, eta ospa egiten baitu—, edo gaizkile pistoladunen aurrez aurre jarri, ia bakar-bakarrik arituta.

«Intsignia eta errebolberra dituzu, sheriff. Ez duzu hau egiteko eskubiderik.» Horrelaxe erantzungo dioKane-Cooper-i herritar batek, saloonean haren kolpea hartu ondoren, haren isekekin sumindurik. Izan ere,High Noon filmak ez du heroiaren aurrean amore ematen. Marshalla legez eratutako agintaria da, eta, har-gatik, bere jokaerak legezkotasuna zedarritzen duten mugen barruan mugitu behar du (jakina, une eta lekuhartako legezkotasunaz ari gara).

Hig

h N

oo

n F

red

Zinn

eman

n (1

952)

Page 24: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

24

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Gaur egungo Humanitate Klasikoei buruzko sinposioa izan zenean, Mario Onaindiak azterketa bat eginzuen film honi buruz, itzal handiko filma baita, eta sari eta onarpen garrantzitsuak jaso baititu (AmericanFilm Institute-ren arabera, hogeita zazpigarren postua betetzen du, filmik onenen zerrendan, eta lehenbi-ziko postua bere generoan), eta, era berean, hainbat remake saiakera, omenaldi, ondorio eta «erantzunfilmiko» izan baititu —hala nola Howard Hawksen Rio Bravo edo El Dorado—. Hitzaldian barrena, Onain-diak filmaren garrantzia azpimarratzen du, tragedia grekoekin formaz duen bat-etortze horretatik harantzjoz, eta bereziki nabarmentzen du filmean bi aukeren artean hautatzeko beharra agertzen dela: protago-nistak hautatu behar du guztiz bidezkoak diren bi helbururen artean, hain zuzen, ezkondu eta emaz-tearekin bizitzea, edota bidelapurren burua hiltzea, hau da, helburu pribatu eta helburu publiko batenartean egin behar du hautua» (1997: 84).

Forden filmean lakonikotasuna da nagusi; Zinnemannen filmean, berriz, hanpadura. Filmak argi eta garbiazpimarratzen du (Fernández-Santosen ustez, gehiegi) begien bistako asmo bat. Gidoilariak, Carl Foremanek,hasieran, Nazio Batuen alegoria gisa azaldu zuen filma, eta, hargatik, Joseph McCarthy senatariak zuzentzenzuen eta —2001eko irailaren 11ko atentatu terroristen ondoren Estatu Batuetan sortu den giroaren ondo-rioz— azken urteetan hainbat aldiz gogora ekarri den Jarduera Antiamerikarren Batzordeak egiten zuensorgin-ehizaren xedeetako bat zen. Asmo horrekin, bada, filmak areago nabarmentzen du herritartasunakezartzen duen demokrazia babesteko betebeharra alde batera uzteko arriskua.

High Noon filmean gizarte-arloko ekintzarik eza nagusitzen da erabat. Oso herritar gutxi azaltzen diraKane-Cooper-en alde, ezta ahoz ere; eta andre batek (bere emazteak) baizik ez dio laguntzen tiroketadenean. Salbuespen horiek eta bere andregaia zenak ildo horretan betetzen duen zeregin anbiguoa aldebatera utzita, gazte batek baizik ez dio laguntzarik eskaintzen marshallari, baina haren adina ikusita ezindu laguntza hori onartu.

Peter Stockinger-ek dioenez, kontakizunaren semiotikan, ezer ez egitea zerbait egitea da, eta filmak area-go nabarmentzen du balioespen hori. Pertsonaia askok, laguntzarik ez emateaz gain, ahaleginak egitendituzte sheriffa herritik azkar joan dadin, era horretan, beren merkataritzako interesak babesteko izan lite-keen gatazkaren aurrean, askatasunaren aurkako suizidio soziala eginez.

Askatasuna hilarazteko ekintza horren erdian, bi pertsona baizik ez dira arituko bidelapurren aurkakoborrokan: batek (Fowler-Kelly) maitasunezko leialtasunari jarraiki egingo du; bestea (Kane-Cooper), berriz,herritar gisa duen konpromisoa betez. Onaindiak honelaxe argitzen du Zinnemannen filmaren mezua: nor-banakoaren erantzukizuna bultzatzea herritar gisa ditugun betebeharrak betetzeari begira, eta leialtasundesberdinak eta bidezko betebeharrak izatean sortzen diren tirabiren erdian elkarrekin bizitzen ikastea.

Bestetik, «azken belaunaldiko» westernen beste proposamen batzuk baliagarriak izan daitezke gazteekindemokraziari eta askatasunari buruzko eztabaidari ekiteko. Hala gertatzen da, adibidez, Lawrence Kasda-nen Silverado filmarekin, Kevin Costner-en Open Range izenekoarekin (iradokitzailea, baina eszena batzue-tan huts egiten du, eta mezua anbiguoa da), edota DVD euskarrian lortzeko zailagoa den John HustonenThe Life and Times of Judge Roy Bean (hausnarketa interesgarria baita Zuzenbideko Estatuak duen sakone-ko esanahian murgildu nahi dutenentzat). Hala ere, hemen aurkeztu ditugun bi filmek aukera ugari eman-go dizkigute gazteekin gaia eztabaidatu ahal izateko.

Page 25: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

25

Demokrazia zuri-beltzean

EGUNEROKO BIZITZAREN BIDEZ

Zuri-beltzarekin (ia) hautsi gabe, Marjane Satrapi eta Vincent Paronnauden Persepolis filma aurkeztukodugu. Animazio-zinemako film frantziar honen oinarrian, izaera autobiografikoko lau eleberri grafikodaude. Horietan, zuzendariak berak argi azaltzen digu Reza Palheviren diktadurako azken urteetan Iranenjaiotako neskato bat nola koskortzen den, emakume bihurtu arte.

Maiz esan dugunez, animazio-zinema tradizioz haurtzaroari loturik egon da, baina, hala ere, istorioa ugariez daude zorrotz zuzenduta ikusle-mota horri. Persepolis filma horren adibide nabarmena da. Filmaren este-tikak ez du zerikusirik Disney-ren tradiziozko animazioko filmekin, ez eta manga edo ordenagailu bidezkoanimazioarekin ere. Eskuz egindako marrazkia da, ederra bere soiltasunean, ekialdeko eredua gogoraekartzen diguna. Itxuraz erakartasun gutxiagokoa den zuri-beltzean eginda dago, eta zinemagintza-arloanesanahi sakonez beterik dauden kolorezko keinuak gaineratu zaizkio horri. Horretan datza, hain zuzen, fil-maren indar estetikoaren zati handi bat.

Persepolis oso kontakizun bizia da, baina ez da batere azalekoa; mintzaera gogor, zintzo eta zuzen batezematen du aditzera, hala ahoz nola ikusmen aldetik, Irango gobernuak eragin zuen boikota (ezin baitzuenbestela adierazi). Etengabeko flashbacken bidez, filmak herrialde horretarako aspaldi honetako historiakoitxaropenak eta desengainuak azaltzen ditu.

Filmaren egilea eta jatorrizko komikiaren marrazkilaria den Marjane Satrapik dioenez, hau ez da «film poli-tiko bat, saldu nahi duen mezu bat duena»; ez, film honetan bere familiarekin duen maitasuna ematen duaditzera. Iraganera egindako etengabeko bidaietan, protagonistak hainbat aldiz jartzen da Jainkoaren etaMarxen aurrez aurre, eta beti agertzen da amonarekin batera. Pertsonaia biografiko horrek kutsu sinbolikogarrantzitsua du, alde batetik, giza duintasunaren alde egindako dei bat baita, eta, bestetik, ukoaren etaalienazioaren aurreko aurre egitearen ikurra baita.

Zuri-beltza gorabehera, filmean garatzen den egoera ñabardurez beterik dago. Filmak aurrera egiten duenheinean, ikuslea Pertsiako herriaren eguneroko bizitzan barneratzen da, hasi Pahlevi familiak boterea esku-ratu zuen garaian (1925) eta 1979ko iraultzaren ondotik sortutako erregimen fundamentalista ezarri arte.

Pers

epo

lis M

arja

ne S

atra

pi

eta

Vin

cent

Par

onna

ud (

2007

)

Page 26: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

26

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Hargatik, nolabait esan daiteke film honetan demokraziari ekiten zaiola bere absentziaren bidez, edo,hobeto esanda, demokrazia lortzeko irrikaren bidez.

BATZUK BESTE BATZUK BAINA BERDINAGOAK OTE?

Animal Farm (Abereen etxaldea) zuri-beltzean eginda ez egoteaz gain, Technicolor britainiarraren lehenbi-ziko estreinaldia dela esan daiteke, 1955. urte urrutiratuan egina. Atera zen garaian, maisu-lantzat jo zuten,eta helduentzako film gisa sailkatuta egon da urte luzez, metrajeetan barrena agertzen diren indarkeriaz-ko eszenak direla-eta.

Zinemagintza-arloan, film hau Europako animazioko zinemaren irteera izan zen, ordura arte Errusia eta Txe-kiako tradiziozko filmak baizik ez baitzeuden. Handik urte batzuetara Watership Dow film britainiarra ate-rako zen honen atzetik. Richard Adamsen eleberri batean oinarritutako film hori gerrazaletasunaren etatotalitarismoaren zentsura argia da.

Animal Farm filma, formaz, koloreetan eginda dago, baina gidoiaren abiaburua den George Orwellek ida-tzitako izan bereko liburua, aldiz, zuri-beltzean egindako fabula satiriko bat da, eta Errusiako Iraultza etaondoko urteetako bilakaera islatzen du. Orwellen lanak arrakasta handia izan zuen mendebaldeko Europaosoan, eta, hortaz, filmaren gertakizuna aski ezaguna da. Etxalde bateko abereek kontrolpean hartzen duteetxaldea, eta jabe maltzurra egozten dute; baina, horren ondoren, iraultza zuzentzen ibilitako txerriekesklabo bihurtzen dituzte, eta, hala, haien poza etsipen bilakatzen da.

Filmak literatura-lanari jarraitzen dio oro har, baina garrantzi handirik gabeko salbuespenen bat egiten du,esaterako, Orwellen lanean aurreikusten den amaiera eszeptikoa kendu, eta bukaera baikorragoa agertzenda, abereek erakusten baitute gai direla beren burua berriz antolatzeko eta traizioa egin dieten buruza-gien aurka borrokatzeko. Askok Orwellen lanaren manipulazio politikoa ikusi dute bukaera horretan,gerra hotzean ohikoa zenari jarraiki.

An

imal

Far

m

Joy

Batc

helo

r et

a Jo

hn H

alas

(19

54)

Page 27: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

27

Demokrazia zuri-beltzean

Animal Farm film berritzailea izan zen, Disneyren mintzairaren aurrez aurre jarritako hautabidea. Filmakdituen bereizgarrien artean, ikuspegi subjektiboa nabarmentzeko erabiltzen diren enkoadratzeak azpima-rratu behar ditugu. 1999. urtean jatorrizko literatura-lanaren beste egokitzapen bat filmatu zuten. Hor,ordenagailuz egindako marrazkiak eta benetako irudiak agertzen dira nahastuta, eta efektu berezi mordobat ere bai. Hasieratik helduei zuzenduta egon zen egokitzapen hori. Era berean helduei zuzenduta, Antzfilm interesagarria dugu, 3D euskarrian osorik egindako animazioko lehen filma, Eric Darnellek eta TimJohnsonek zuzendu eta Dreamworks-ek ekoitzi zuena. Film horretan, inurrien istorio bat agertzen da, bainagiza eskubideei eta askatasun demokratikoei buruzko kontakizuna ere bada.

Orwellek bere lanaren hitzaurrean zioenez (beranduago aurkitu zen «Prentsa-askatasuna» izeneko hitzaurrehorretan), «ortodoxia baten ordez beste bat jartzeak ez du ezinbestez aurrerapena ekarri behar, benetakoetsaia zera baita: pentsaera “gramofoniko” errepikakorra sortzea, berdin dio une horretan jotzen ari den dis-koarekin bat gatozen edo ez» (2008: 41) Beharbada, horregatik, Animal Farm filmak demokraziari buruzkoirakurketa sakona egiteko aukera ematen digu, batez ere hasierako iraultzaren zazpi aginduak bakar bateramurriztuta geratzen direla erakusten duen sekuentziak: «Abere guztiak berdinak dira, baina abere batzukbeste batzuk baino berdinagoak dira». Esaera horrek Mohandas K. Gandhiren hitz hauek ekartzen dizkigugogora: «Benetako askatasuna ez da lortuko batzuek boterea eskuratzen dutenean, baizik eta denek noiz-bait agintarien gehiegikeriei aurre egiteko boterea lortzen dutenean» (hemen aipatua: Sábato, 2000: 104).

MEMORIA BERRESKURATZEA

Badaude beste film batzuk, zinema eta demokraziari buruzko hausnarketa honetan arreta erakartzen digu-tenak. Azterketa gutxiago garatuta egon arren, orri hauetan beste film eta proposamen batzuk agertzendira erabiltzeko. Gure oroimenak multzo horretatik berreskuratzen duen lehen filma Charles Chaplinen TheGreat Dictator film ezaguna da.

High Noon filmeko gidoilariari gertatu bezala, Jarduera Antiamerikarren Batzordeak Chaplin salatu zuen;hala Chaplinek erbestera jo zuen, eta bere bizitzaren amaieran baizik ez zuen berriz zapaldu Ipar Amerika-ko lurra. The Great Dictator filmak zerikusi handia izan zuen Chaplinek jasan zuen jazarpenarekin.

The

Gre

at D

icta

tor

Cha

rles

Cha

plin

(194

0)

Page 28: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

28

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Filma eta, batez ere, azken diskurtsoa egin zeneko testuingurua aztertzeko, orduko inguruabar berezihauek izan behar ditugu kontuan (filma egin ondoren prestatu zuen diskurtsoa, eta behin eta berrizberregin zuen —diotenez, bostehun aldiz baino gehiagotan—): nazien erregimena eta Bigarren MunduGerraren hasiera, eta egoera horrek zenbateraino hunkitu zuen Chaplin. Hitler-en «gaitik» harantz joz—Alexander Korda lagunak iradoki zion—, muturreko egoera horretan kokatu behar ditugu Chaplinenarrazoiak.

Egia esan, Chaplinek berariaz egin zion uko amaiera zoriontsu bat egiteari, bere beste film batzuetanhorrela jokatu bazuen ere; adibidez, Modern Times filmean, bukaeran, bi protagonistak eskutik heldu-ta agertzen baitira, zerumugarantz doan bide batetik aurrera. Itxuraz, hain idealizatua ez zen eta giza-tiarragoa zen bukaera bat egiteko hautua egin bazuen ere (zuzendariak zioenez, «ez dago tokirik zeru-mugatik harantz»), filmak izaera erlijioso handia du, eta hori ustezko izaera marxistaren gainetikgailentzen da. Film honetan Chaplinek ez dio Marxi deitzen, San Lukasi baizik.

The Great Dictator filmeko azken diskurtsoak ez du aurrez aurre jartzen gerra eta diktadurenmehatxua jasaten duen benetako mundua eta klaserik gabeko komunismoaren gizartea. Hori eginbeharrean, aurrez aurre jartzen du kutsu judu-kristau batez idealizatutako gizarte baketsuarennahasketa bat, eta gizarte laikoa, aurrerapen, arrazionalismo, askatasun eta tolerantzianoinarri–tutakoa. Laikoen eta, bereziki, sinestunen artean adostasuna piztea zuen xede, nazismoariaurre egin ziezaioten. Hortaz, filma guztiz «zamatuta» dago, garai hartan «esku-hartzearen alde-ko» jarreratzat hartzen zenaren zentzuan, faxismoaren aurrerapenaren aurrean demokrazien babe-sa sustatzeko.

GURE EKINTZEN ERANTZULE

Nazismoaren porrotaren ondoz ondoko urteak zuri-beltzean islatzen ditu Stanley Kramer-ek (High Noon fil-meko ekoizleak) Judgment at Nuremberg filmean. Filma aukera bikaina da demokraziaren sakoneko esa-nahia eztabaidatzeko. Bere ekarpenik handiena, funtsean, oinarrizko ardatz baten jiran dago; eta hauxe da:Estatuko botereen banaketa, botere judizialaren independentzia, eta legeak eta zuzenbidea, herritarrenaskatasuna bermatzen duten tresna gisa ulertuta.

Kramer-ek 1948. urtean kokatzen du ekintza, Nurenbergeko epaiketak deitutakoen bigarren aldian. Epai-keta horietan, hierarkia naziaren zati handi batek akusatuen aulkian eseri behar izan zuen. Epaiketa horie-tan epaitu zituzten pertsonak Rubensen margolanen aurrean hunkitzen ziren edo negar egiten zuten Pucci-niren aria bat entzutean, baina, aldi berean, gai ziren milioika pertsona duintasunik gabe uzteko,torturatzeko, esterilizatzeko edo, zuzenean, deuseztatzeko, pertsona horiek juduak, komunistak edo des-gaitu psikikoak zirelako.

Filma hainbat multzotan egituratuta dago, eta multzo horietan aparatu judizial nazionalsozialistako laukideri egindako epaiketaren pasarteak tartekatzen dira, gerra ondoko Alemaniako errealitatea islatzenduten beste pasarte batzuekin batera. Dinamika horren bidez, zera lortu nahi da: ikuslea auzitegiko are-

Page 29: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

29

Demokrazia zuri-beltzean

toan kokatu nahi da, epaitutako gertakariak eta argudioak entzun ditzan, eta etenaldi edo atsedenaldietanaretotik atera dadin.

Epaileen ikuspegia bi kasuen inguruan ardaztuta dago: kasu batek nazien garaiko Alemanian izan zenzapalkuntzako politika arrazistan zeuden hautatze eugenesikoko jarduteak azaltzen ditu; beste kasuak,berriz, ariarren eta juduen arteko harremanak debekatzen zituzten Nurenbergeko arrazari buruzko legeakbete ez zirela aztertzen du. Abokatu defentsariek eta akusaziokoek argudioak ematen dituzte, eta, bitar-tean, epaile nagusiak, epaile osagarriek eta ikusleek aukera dute beren iritzia eratzeko («lege demokrati-koek, Zuzenbideko Estatuak bidezko epaiketa batek dituen legezko bermeak eman behar dizkiote deniketa pertsonaiarik zitalenari»).

Epaiketako gai nagusia ez da salaketen larritasuna (horretaz ez baitago zalantzarik), baizik eta ea akusa-tuek babesa hartu ahal duten beren defentsarako erabili den salbuesgarri nagusian: erregimen naziak1933. eta 1945. urteen artean legeria betetzeko ezarri zuen beharra, hau da: zor den obedientzia. DanHaywood magistratuaren pertsonaiak (Spencer Tracyk) argi uzten du: «Zigor-zuzenbideak funtsezko oina-rri bat du herrialde guztietan: gizakiak beren ekintzen erantzule dira».

Filmean barrena, era honetako eta bestelako baieztapenak agertzen dira tarteka: «Ez genekien zer gerta-tzen ari zen», «epaileek orduan zeuden legeak ezartzen zituzten», «nola liteke gure ustez 1933. urteanAlemanian kontu iragankorra izango zen hura geroago bizitzeko modu bat izatea?»… Esaldi, datu etahausnarketa horiek ikuslea interpelatzen dute, eta erantzuna behar dute.

Azkenean bi zigor-epai daude: lehen epaia epaiketaren beraren ondoriozkoa da, frogatutako gertaka-rietan oinarritzen da, eta zigor gogorrak ezartzen dizkie errudunei (ez dituzte beteko). Bigarren epaiaprintzipio etikoetan oinarritzen da, biribilagoa da, eta Zuzenbideko Estatuaren oinarrien ondorioa da.Burt Lancaster-ek antzezten duen pertsonaiak —Ernest Janningek— bere gogokidetasunaz egin direnizugarrikeriak oinazetuta Haywood epailearen barkamen pertsonala eskatzen duenean, epaileak, bar-kamena eman ez ezik, hauxe adierazten dio zehatz eta argi: «Egoera horretara iritsi ginen [naziek egin-dako basakeriara] zuk lehenbiziko aldiz gizon bati heriotza-zigorra ezarri zenionean, errugabea zelajakinik».

Jud

gm

ent

at N

ure

mb

erg

St

anle

y K

ram

er (

1961

)

Page 30: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

30

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

GU DENOK GARA BESTEAK

Aliatuen garaipenaren ondoen, nazien erregimena erori zen; eta, horren ondorioz, lehenik Alemania oku-patu zuten eta, gero, bitan banatu zuten. Politikari batek sarkasmoz esan zuenez, funtsean, Alemaniarenhedatze-nahi nazionalistak mundu-mailako bi gerra sorrarazi zituen Europan, eta, horiek horrela, «berakhainbeste maite zuen Alemania, non bi Alemania izatea nahiago baitzuen». Sarkasmoak alde batera utzi-ta, 1949. urtetik 1989. urtera arte bi estatu zituen mapa europarra ezagutu dugu: «errepublika federala»eta «errepublika demokratikoa» izeneko estatuak. Errepublika demokratikoan kokatzen da Das Leben derAnderen filmeko ekintza. Oraintsuko film bat da hori, 2007. urtekoa, Florian Henckel-Donnersmarck-ekzuzendua. Ironiatik ihes egin ezinean —kasu honetan, ironia terminologikotik—, filmak argi aztertzen dubatere demokratikoa izan ez zen Alemaniako Errepublika Demokratikoko (AED) egoera.

Erregimen totalitarioetan aparatu zapaltzaileak erregimen bera dira; ez dago proiekturik, ez etorkizunik, erre-gimen horiek beren burua zuritzen baitute. Alemaniako Errepublika Demokratikoa ez zuen bermeen atala-sea lortu nahi, pertsona guztiek beren bizitza ahalik eta zoriontsuen eraiki ahal izan zezaten; ez, estatu horre-tako tresnek herritarren nortasuna indarrez bortxatu eta hezi nahi zuten, herritar bertutetsu bilakatzeko.

Filmeko zuzendaria eta gidoilariak, Henckel-ek, argi azaltzen du noraino iritsi zen estatu handi eta botere-tsu hura herrialdeko herritarren bizitza kontrolatzeari dagokionez. Batzuen ustez, kontrol hori «besteenbizitzari zegokion», Martin Niemöller-en poema ezagunak dioen bezala (Brecht-i oker egokitu zaion poe-mak): «Lehenik, komunistak eraman zituzten, baina ni ez nintzen arduratu, ni ez bainintzen…». Hala ere,poeman gertatzen den bezala, inork ezin izan zuen kontrol hartatik ihes egin.

Nazioarteko hainbat sari irabazi dituen Das Leben der Anderen filmak ikastaro azkarra eskaintzen digu Ale-maniako Errepublika Demokratikoko polizia politikoari buruz, hau da, Stasiri buruz (Estatuaren Segurtasu-nerako Ministerioari buruz), eta poliziak galdeketetan baliatzen zituen teknikei buruz. Hortik aurrera, ikus-lea istorio batean barneratuko da, eta erabateko demokrazia eza etengabea dela ohartuko da. GeorgDreyman (Sebastian Koch) antzerkigileak eta polizia politikoko kapitaina den Gerd Wiesler-ek (Ulrich Mühe)prozesu pertsonal bat bizi dute, zapalkuntzako dinamikak biltzen baititu leku berean. Biak ala biak kiribil

Das

Leb

en d

er A

nd

eren

Fl

oria

n H

enck

el-D

onne

rsm

arck

(20

06)

Page 31: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

31

Demokrazia zuri-beltzean

batean sartuko dira, bata zapaltzailea eta bestea biktima izanik, eta, azkenean, horrek goitik behera alda-raziko du haien bizitza.

Zuzendariaren esanetan, filmak, oroz gain, «hurbiletik erakutsi nahi du gizakiek zuzen jokatzeko duten gaitasuna, bide okerretik noraino barneratu diren alde batera utzita». Filmak ate bat uzten dio zabalik bai-kortasunari, nahiz eta errealitatean beharbada sekula ere ez egon zabalik —Stasi polizia aztertu dutenenustez behintzat—. Pertsonaia nagusiek, toki desberdinetatik iritsiak izan arren, jarrera bera hartuko duteazkenean, duintasun demokratikoko jarrera, diktaduraren aurrez aurre jarria: antzerkigileak disidentziareki-ko konpromisoa erakusten duen urratsa egiten duenean; eta ofizialak, berriz, sistemaren estoldetatik jauziegiten duenean giza duintasuna lortu nahian.

Das Leben der Anderen da Zuzen Zinemara izeneko bildumako hirugarren ale honetan —demokraziariburuzko alean— iruzkinduko dugun azken filma. Ez ditu bere aldaera guztiak agortzen. Ziurrena, antzekolan bat egin beharko da, demokraziaren historian izan diren bazterketak, haien zentzu politikoa eta sozia-la, edota etengabe jasaten dituen erasoen eta mehatxuen izaera askotarikoa behar bezala aztertzeko. Hor-taz, ekimenak jarraipena izan behar du.

Film onak ikusteak ez du bermatzen film horien irakurketa kritikoa eta autonomoa egingo denik, bildumahonen hasierako lanean frogatu nahi izan dugunez (Zuzen Zinemara: proposamen metodologikoa). Eraberean, film horiek demokraziarekiko konpromiso-maila altua erakutsi arren, horrek ez du esan nahi demo-kraziaren aldeko sostengua handiagoa izango denik.

Azkenik, azpimarratu behar dugu ale honetan aintzat hartu ditugun proposamen pedagogikoak berezikibaliagarriak direla gazteenekin garatzeko. Horrelaxe jokatu genuen migrazioei buruzko Immigrazioa kome-dia gisa izeneko alea zela-eta egin genuen aurreko hausnarketan. Izan ere, edizio hartan jasota dauden jar-duera batzuk erraz erabil ditzakegu hemen aztertzen dugun gaiarekin. Kasu honetan, proposamen zehatzberriak ekarri ditugu, iruzkindutako filmei atxikita.

BIBLIOGRAFIA

BAZIN, André (1985): Qu’est-ce que le cinéma?, Paris, Les Éditions du Cerf.

BOBBIO, Norberto (1991): El futuro de la democracia, Mexiko, Fondo de Cultura Económica.

CAMPS, Victoria (2003): «La ciudadanía como libertad», El Valor de la Palabra/Hitzaren Balioa, 3, 19-23.

FERNÁNDEZ SANTOS, Ángel (2007): Más allá del Oeste, Bartzelona, Debate.

GLUCKSMANN, André (1966): «Sept Mercenaires, l’homme de l’Ouest, je suis un aventurier», hemen: Ray-mond BELLOUR (zuz.): Le Western: approches, mythologies, auteurs, acteurs, filmographies, Paris, UnionGénérale d’Éditions.

MINA, María Cruz (2003): «Ciudadanía, capitalismo y nacionalismo», El Valor de la Palabra/Hitzaren Balioa,3, 28-53.

Page 32: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

32

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

ONAINDIA, Mario (1997): «La tragedia clásica y el ‘western’. Solo ante el peligro», Revista de Estudios Clási-cos, 39. (112), 71. eta hurrengoak.

— eta Emilio GUEVARA (2003): ¿Es democrático el Plan Ibarretxe? Visión oteiziana de Euskal Herria, Vitoria-Gasteiz, Ikusager.

ORWELL, George (2008): Rebelión en la granja, Bartzelona, Destino.

RUIZ SOROA, José M.ª (2008): Tres ensayos liberales, Donostia-San Sebastián, Hiria.

SÁBATO, Ernesto (2000): La resistencia, Bartzelona, Seix Barral.

SAVATER, Fernando (1994): La tarea del héroe, Bartzelona, Destino.

Page 33: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

DEMOKRAZIARI BURUZKOHIRU IKUSPEGI

Page 34: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen
Page 35: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

35

Giovanni Sartori politologoak idatzi duenez, demokrazia era «irrealean» definitzen badugu, sekula ez dugu«errealitate demokratikorik» aurkituko. Izan ere, demokraziari buruzko lan eta eztabaida guztiak izatearen etaizan behar denaren artean mugitzen dira, hau da, kontzeptuaren definizio jatorrizkoaren (eta etimologikoa-ren) eta demokrazia historian barrena eta gaur egun izan denaren eta denaren artean (etimologikoki, herria-ren boterea edo gobernua esan nahi du). Betiko auzia da, asmo idealaren eta errealitatearen artekoa, maizertz batean edo bestean hondoa jotzen duena: errealismo konformistaren ondorioz, kontuak dauden beza-laxe daude; eta utopismo nihilistak kritikak eta arbuioak bultzatzen ditu (demokrazia bera zalantzan jartzen).

Bi mutur horien aurrez aurre jarrita, begien bistako kontu hau esan genezake: demokrazia hobetu daite-keen errealitate bat dela, eta, aldi berean soziala dela —ez baita naturala—, eta, beraz, barruko eta kan-poko era askotako arazoek mehatxatzen dute demokrazia, eta etengabe behartzen dute kontzeptua eta,bereziki, edukiak berraztertzera. Hargatik, ikuspegi historikoak —demokrazia eraikitzen begiesteak— auke-ra ematen digu demokrazia zein ingurunetan sortzen den (garatzen den edo ezabatzen den) antzemateko,eta zein molde hartzen dituen, edota dituen bilakaerak ikusteko.

Azken batean, ikuspegi historikoak argi berresten du «herriaren boterea» herriarena dela, herri horrekforma eta ahalmena hartzen dituenean —kasuen eta uneen arabera— tradiziozko gizarteko botereen gai-nean jartzeko, eta, orobat, gobernuen, arrazoiaren, gutxiengoaren justifikazioaren, eliteen, politikarienedota norberaren gainean jartzeko. Azken finean, aukera ematen digu begiratu dinamikoa eta dialektikoaemateko gizarteen antolakuntzari eta gizarte horietan botereak duen garrantziari: batzuetan esku gutxibatzuek bereganatzen dute; bestetan, berriz, banatuta dago gizarte osoan.

HIRI-ESTATUTIK ESTATU-NAZIORA

Demokrazia, gizartea antolatzeko gainerako sistemak bezala, ez da prozedura naturala; alabaina, norbana-ko batzuek, denak berdinak direla eta erkidego bereko kideak direla onartzen dutenean, prozedura demo-kratikoa naturaltasunez ezartzen da. «Hasierako demokrazia» lehenbiziko ekonomia nomaden, ehiztarieneta biltzaileen bereizgarria izan zen, eta neurri batean zalantzan jarri zen, gizakiak, leku batean kokatu etanekazaritza, abeltzaintza eta natura kontrolatzeko beste teknika batzuk garatu ondoren, zaildu egin bai-tzuen gizartearen antolakuntza, eta bidea eman baitzuen gizaki batzuek beste batzuk mendera zitzaten.

Demokrazia eraikitzen: begiratu historiko bat

Antonio Rivera

Page 36: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

36

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Antolakuntza gentilizioen ondorioz, desberdintasunean oinarritutako gobernu aristokratikoak edo monar-kikoak sortu ziren.

Denbora luze igaro ondoren, leku jakin batzuetan «hasierako demokraziaren» ideia berreskuratu zuten.Bortxazko prozesuen ondorioa izan zen hori; izan ere, prozesu horietan herri-osagaia zen arruntena etahedatuena, eta, horren ondorioz, gutxiengoek itunak egin eta boterea partekatu behar izan zuten gehien-goarekin, gehiengo hori garrantzia hartzen ari baitzen pixkanaka, hala ekonomian nola milizian. Horrezgain, pertsonen arteko berdintasunaren aldeko ideiak zabalduz joan ziren, eta gizakiaren erkidegoari etanorbanakoaren autonomiari buruzko ideiak ere bai. Horixe gertatu zen Grezia klasikoko hiri batzuetan (poli-setan) Kristo aurreko 500. urtearen inguruan.

Zehazki, Atenasen Solon-en aurreko eunomiaren (lege onaren) ondoren, 508. urtean Klistenes-en isonomiaheldu zen (lege-berdintasuna), eta, horrenbestez, hasiera eman zitzaion demokrazia-aldiari. Aldi horrek iabi mende iraun zituen, tirabirak eta egoera kontraesankorrak egonda ere. Aginte mazedoniarrarekin bate-ra botere oligarkikoa ezarri zen arte iraun zuen (Kristo aurreko 322. urte ingurura arte).

Ez da halabeharra demokrazia hitza grekoa izatea; herriaren boterearen garapen-aldi batek 462. urtetikaurrera jo zuen goiena, Efialtesen garaian; eta beste batek, gero, Atenasen unerik gorenean, Periklesekin(443-429). Garai hartan batera gertatu ziren demokrazia eta inperioa: demokrazia, Atenasko hiritar asko-rentzat (emakumeak, metekoak, egoiliarrak ez ziren atzerritarrak eta esklaboak alde batera utzita); etahiri-estatu horretako inperioa, erregimen politikoari eusteko behar adina baliabide eskuratzen zituena eta,horrenbestez, Atenas beste hiri eta hiritar batzuen menderatzaile bilakatzen zuena. Demokrazia eta inpe-rioa guztiz bat eginda egon ziren, onerako eta txarrerako. Azkenean, barneko fakzio batzuk elkarrenaurka hasi ziren, inperio horrek aurrera egin zezan menderatuta egon behar zutelako; eta, amaieran,botere militar indartsuagoek garaitu zuten hiria.

Antzeko zerbait gertatu zen garaitsu horretan Erroma hiri-estatuan. Patrizio aristokratikoen aurka borrokaugari egin ondoren, plebeak eskubidea lortu zuen Errepublikako gobernuan parte hartzeko. Horri dagokio-nez, res publica (kontu publikoa) eta demokrazia (herriaren gobernua) sinonimoak dira, baina Erroman ezziren lortu Atenasen eskuratu ziren maila demokratikoak. Alabaina, Errepublika erromatarra penintsula ita-

Hig

h N

oo

n F

red

Zinn

eman

n (1

952)

Page 37: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

37

Demokrazia zuri-beltzean

likotik eta hortik harantz hedatuz joan zen, eta, era horretan, norbanako askok demokrazia hori eskuratuzuten, hiritar erromatarrak zirela aintzatesten baitzioten (Atenasen, berriz, ez zuten hori egin; gizonezkoenklub hautatu batek eratzen zuen demokrazia).

Kontua da benetan egiten zen demokrazia foru erromatarrean gauzatzen zela, eta, hortaz, leku urrutira-tuetako herritarrek ez zutela demokrazian parte hartzeko aukerarik (edo zailtasun gehiegi zutela).

Hiri-estatuko zuzeneko demokraziaren eredua, ospatzeko errituan fisikoki kokatuta zegoena —Atenasen,sei mila lagunek osatzen zuten quoruma gai garrantzitsuak aztertzeko batzarrean—, ez zen gai izan errea-litate politiko berrira egokitzeko, lurralde zabala barne hartzen zuen errepublikara egokitzeko. Demokraziaordezkatzailea asmatu gabe zegoen artean.

Gainera, Kristo aurreko 130. urte inguruan, Greziako hirietan lehenago gertatu zen bezala, barruko gataz-kek, ustelkeriak, militarizazioak eta parte-hartzea murrizteko joerak demokrazia erromatarra ahuldu zuten,eta, azkenean, demokrazia salbatu behar zuen botere pertsonalak —hau da, Julio Zesarrenak eta bereprintzerriko ondorengoenak— ezin izan zuen ezer egin, ezabatzeaz gain. Gero, 44. urtetik Erromarenamaiera izan arte, gobernu inperialak izan ziren, eta horiek ez ziren batere demokratikoak.

Bi tradizio grekolatindarren amaierako ekintzan, botere pertsonal omnimodoak indartu ziren, eta, hortaz,horien justifikazio teokratikoa egin behar izan zen: botere inperiala jainkotu egin zen, eta botere horrenjatorri jainkotiarrari buruzko teoriaren oinarriak finkatu ziren. Teoria hori nagusi izan zen Erdi Aro osoan,iraultza modernoak iritsi arte. Esperientzia demokratikoei bidea eman zieten arrazionaltasuna eta humanis-moa lurperatuta geratzen ziren, jainkoen logikak azpiratuta: jainkoaren jatorrizko boterea, erregeari eskual-datzen zitzaion, eta herriaren boterearen gainetik ezartzen zen. Denboraldi luze horretan, batera egon zirenmonarkien (edo aristokrazien) boterearen gehiengoa eta araua, lurralde eta hiri-estatu berri batzuetan zeu-den salbuespenezko esperientzia demokratiko batzuen ondoan.

Gutxi gorabehera XII. eta XV. mendeen artean, Italia iparraldeko, Suitzako, Flandesko eta Alemaniako hiribatzuek independentzia handia eskuratu zuten, aurreko botereengandik bereizita, eta, aldi berean, goral-di ekonomikoa, asaldura politikoa eta, denboraldi luzez, herri-gobernuak izan zituzten. Leku horietan

Pers

epo

lis M

arja

ne S

atra

pi

eta

Vin

cent

Par

onna

ud (

2007

)

Page 38: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

38

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

«eskubideen erkidegoaren» nozioa berreskuratu zuten —tokiko, mugatutako eta berdintasunean oinarri-tako «gu» nozioa—, hori beharrezkoa baitzen jende guztiak hiria babesteko zereginetan esku har zezan.Horrez gain, entente dinamiko bat ezartzen zen patrizioen eta herriaren artean, eta gehienetan gremioekordezkatzen eta indartzen zuten herria. Lübeck, Florentzia, Venezia eta maila beheragoko beste hiri ba-tzuek tresna konplexuak ezarri zituzten ordezkaritza bermatzeko eta, batez ere, kargu publikoak izateko;hor, herriak —herritar gehienek— ordezkapen nabarmena eta askotarikoa izan zuen.

Batzuetan, tokiko batzarreko ordezkaritza zuzeneko sistema egokitu zen, eta hiria baino zabalagoak zirenbarrutietara iritsi zen zeharkako ordezkatze-sistema baten bidez. Horixe gertatu zen Islandian Althing ize-neko batzar nazionalarekin, edo Suedian Riksdag izeneko estamentuetako sistemarekin. Alabaina, espe-rientzia bakartuak eta salbuespenekoak dira horiek. Kontua da hiri-estatuetako demokrazia horiek erorizirela, estatu-nazio modernoak azaldu zirenean; eta estatu-nazio horiek garai hartan zuzenbide jainkotia-rreko monarkia absolutuak zirela, herriaren gobernutik oso urruti kokatuta.

Kasu horietako bat Ingalaterrakoa izan zen: etorkizuneko instituzio demokratikoen eta mota horretakoiraultzen ernamuina izan zena. Izan ere, XIII. menderako, 1272. eta 1307. urteen artean, Eduardo I. Erregezela, parlamentuaren tradizioa abiarazi zen: nobleak bileran batzen ziren, erregeari aholku emateko, etadiru-laguntzak bozkatzen zituzten. Denboraren poderioz, parlamentu horrek gero eta zeregin gehiagoeskuratu zituen, eta bi house edo «etxetan» banatu zen: batetik, etxe aristokratikoa zegoen, lordena, eta,bestetik, herrikoiagoa zena, komunena. Gainera, epaile batzuek legea interpretatzen zuten, eta, hala ere,Ingalaterrakoa monarkia absolutuen eredu orokorrari jarraitzen zion.

Hala ere, XVII. mende inguruan, Koroa eta Parlamentua aurrez aurre jarri ziren, prozesu luze eta konplexubatean: alderdien arteko gerra zibila izan zen, errege bat hil zuten, buruzagi iraultzaileek iraultza piztuzuten, levellers deitutakoek («nibelatzaileek», komunistek) proposamen iraultzaileak egin zizkieten purita-noei eta Cromwellen gobernuari, alderdi politikoen aurrekariak izango ziren bi talde eratu ziren, interes par-tikularren ordezkaritzan (batetik, aristokratikoak eta lurjabeak ziren tory anglikanoak, eta, bestetik, whigizeneko merkatari eta erlijiozko disidenteak), dinastia aldatu zen, eta, garrantzitsuena dena, EskubideenAdierazpen bat atera zen (Bill of Rights, 1689), eta horrek argi bermatzen zuen parlamentuko hautapenaskea, adierazteko eta parlamentuan eztabaidatzeko askatasuna, epaileen aurrean ordezkariek zuten

Jud

gm

ent

at N

ure

mb

erg

St

anle

y K

ram

er (

1961

)

Page 39: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

39

Demokrazia zuri-beltzean

immunitatea, zergak Parlamentuan onesteko betebeharra, eta parlamentuan hartutako akordioak indarga-betzeko monarkak zuen ezintasuna. Gero, kultuzko askatasuna ezarri zuten, muga batzuekin, eta horrekbidea eman zion Eliza eta Estatuaren arteko bereizketaren printzipio garrantzitsuari, eta gizartearen baitanzegoen aniztasuna berez onartzeari eta Estatutik ere bereizteari.

Ez zen demokraziarik finkatu, monarkia konstituzional bat baizik; eta, hor, gizarteko maila jakin batzuekordezkaritza zuten —botoa emateko eskubidea oso murriztuta zegoen—, Parlamentuaren eta Koroarenbotereak orekatuta zeuden, eta oinarrizko eskubide batzuk aintzatetsi zizkieten herritarrei (habeas corpus-aeta beste batzuk).

Bestetik, Locke bezalako pentsalarien bidez, berriz itzuli zen filosofia arrazionalista, gizakiari berez zegoz-kion eskubide naturalak eta herriaren gobernuaren logika aldarrikatzen zituena. 1688. urteko Ingalaterrako«iraultza loriatsua» dago hurrengo mendean Estatu Batuetan eta Frantzian izan ziren iraultzen oinarrian; etahiru iraultza horiek mugarriak izan ziren gaur egun demokrazia izenez ezagutzen dugun horri dagokionez.

ORAINGO DEMOKRAZIA: PENTSAMENDUA ETA LANA

Antzinate klasikoan ez bezala, oraingo demokrazian sistema politikoak gauzatu aurretik hausnartu eginziren. Modernitateko filosofoak bat etorri ziren, eta herria burujabea eta herritarrak maila berekoak zirelaadierazi zuten, hala Lockek nola Marxek, edota Montesquieu, Rousseau, Madison, Sieyès, Robespierre,Tocqueville, Stuart Mill eta beste batzuek . Horixe zen ideia demokratikoa eratzen zuen oinarri komuna.Hortik aurrera, gauza desberdinak pentsatu zituzten demokraziaren mekanikaz edo demokrazia gauzatze-ko moduaz, herritarraren eta boterearen forma politikoaren (arauz, Estatuaren) arteko harremanez, etademokrazian legeek zituzten eginkizunez eta helburuez.

Zuzeneko demokraziaren eredu klasikotik demokrazia ordezkatzailearen eredura igaro zen, baina bilbeinstituzionala konplexua eta eztabaidatua izan zen. Batzuk, esate baterako Rousseau, zuzeneko demokra-ziaren muturreko babesleak izan ziren, uste baitzuten herriaren burujabetasuna ezin zela zatitu, eztaeskuordetzan eman ere. Beste batzuen ustez, adibidez, Sieyès edo Tocquevilleren ustez, gobernuarentzatonenak zirenen onurarako lerratzen zen botere hori eskuordetzan emateko hautapen-prozesua; ibilbidean,ez zen ezer galtzen, irabazi egiten zen, gehiengoaren gobernu «soilak» egin zitzakeen gehiegikerien bel-dur baitziren. Parisko Komunan (1870. urtekoan) Marx eta tradizio libertariokoek zuzeneko demokraziagauzatuta ikusi zuten, bere aukera guztietan ikusi ere, hala arlo politikoan nola sozialean.

Demokraziari buruzko eztabaidan etengabe azaldu den beste gai bat estatuaren botereak mugatzeko beha-rra izan da. Montesquieuk ospetsu bilakatu zuen baieztapen hau: «botereak boterea eduki behar du», hauda, instituzioen arteko harremanetarako arauek «boteren oreka» finkatu behar dute, botere betearazle,legegile eta judizialaren artean, hartara, ez joera edo zati bat ez bestea nagusitu ez dadin. Tocquevillek «kontrapisuen» zeregina nabarmendu zuen, hala nola, iritzi publiko sendoarena edota sistema judizial inde-pendente batena. Hausnarketa sakonak ziren, gehiengoak botere osoa erabiltzeko eskubidea zuela zioenbaieztapenetik harantz zihoazenak: demokrazian, legeek muturreko boterea mugatu behar dute, berdin dio

Page 40: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

40

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

jatorriz botere hori baliatzea legezkoa den edo ez. Demokrazia klasiko grekolatindarrean ez bezala, oraindemokrazia ez da soilik «herriak nahi duena», hau da, botere bat baliatzea, botere bat mugatzea baizik.

Hirugarren eztabaida historikoaren ardatza demokraziaren azken xedea izan da. Hor, bi ikuspegi egon diraborrokan: batetik, ikuspegi liberal anglosaxoia, botere mugatu eta kontrolatuen aldekoa, herritarrei oina-rria eman nahi diena beren zoriontasuna eraiki dezaten; eta, bestetik, ikuspegi esku-hartzaileagoa —Robes-pierre eta tradizio jakobinoaren muturrean—, «herritar bertutetsuak» sortu, eta ekiteko eremuak eta Esta-tuak zaintzeko duen eginkizuna indartu nahi dituena.

Hain zuzen, esparru horretan eztabaida honek hartu du garrantzia: demokrazia berez xede bat den edobitarteko bat den kontuak beste era batera egon daitezen lortzeko. Sozialismoan izan diren familiak ezta-baidan aritu dira horri buruz, susmo txarrez hartu baitute demokrazia «sistema politiko» huts gisa hartzenduen ikuskera, edota gizonen arteko harreman zibilizatuaren agertoki gisa eta gatazkak era baketsuan kon-pontzeko prozedura gisa (edota boterea gauzatzeko modu gisa) hartzen duen ikuskera, abiaburutik herri-tarren artean dagoen desberdintasun soziala zalantzan jarri gabe, horrek eginezin bilakatzen baitu demo-krazia.

«Demokrazia sozialak» —horrelaxe deitu baitzuen geroxeago Marshallek— gutxieneko berdintasun sozio-ekonomiko batzuk bermatu behar ditu herritarren artean, fikzio politiko huts bat izan ez dadin. «Zuzenbi-deko Estatu soziala» eta «ongizatearen estatua» bat etorri dira arlo horretan, ezin ukatuzko lorpenak izanbaitira, baina oraindik argitu gabe dago demokraziaren eta desberdintasun sozial kapitalistaren arteanberez dagoen kontraesana. Hargatik, sozialismo historikoan sakon eztabaidatu zen ea noraino ziren sendoa-goak beste botere batzuk (ekonomikoak, politikoak…) gehiengo demokratikoaren boterea baino, eta eazein neurritaraino baliatu behar zen demokrazia (adibidez, botoa ematea) politikoki aurrera egiteko, bainagero gehiengoaren diktadura ezarri behar ote zen, demokrazia aldarazten duten «botere faktiko» horiekbetiko ezabatzeko.

Eztabaidak aurrez aurre jarri ditu, batetik, tradizio sozialista demokratikoa, Bernsteinek —eta lehenagoere Lasallek— abiarazitakoa eta Kautskyk jarraitua («demokrazia bitarteko bat eta helburu bat da. Sozia-lismoak borrokatzeko duen bitartekoa eta sozialismoa gauzatzeko modua») eta, bestetik, beste tradiziobat, Leninek eta XX. mendeko esperientzia komunistek sorrarazitakoa («askatasuna, zertarako?»).

Kontua da demokraziaren eta kapitalismoaren arteko kontraesan hori ez dela inola ere konpondu: espe-rientzia komunistak azkenean diktadura bilakatuta amaitu ziren, eta demokrazia merkatu askeko sisteme-tan baizik ezin izan da gauzatu. Eztabaida hori demokraziaren eta gure sistema politikoen etorkizunarengune nagusian dago.

Arau horretatik abiatuta, demokrazia, herriaren burujabetasuna eta legezko eta bidezko sistema politikobat lortzeko borrokak mugiarazi du historia azken bi mende hauetan. Eta, azken batean, kontuen sorbu-rua Antzinatean gertatutakoaren antzekoa da: monarkien edo aristokrazien botere omnimodoa hautsi zen,hirugarren estatuan, burgesian eta herrian bertan azaltzen ari ziren sektore berriek egin zuten aldi batera-ko itunaren ondorioz. «Herri osoa» —orain «nazioa» deituta— izan zen prozesuan rol nagusia jokatu zuensubjektu kolektiboa, nahiz eta bere altzoan estatus aldetik desberdintasun nabariak egon.

Page 41: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

41

Demokrazia zuri-beltzean

Estatu absolutisten jarraipena krisialdi sakonean zegoen garai hartan, itun horrek iraultzen sail bat ekarrizuen (hasteko, XVIII. mendeko aldi atlantikoa —Ameriketako kolonia britainiarrak, Frantzia—, gero, XIX. men-deko iraultza «burges» liberalak, eta, azkenik, XX. mendeko herri iraultzak edota proletarioaren iraultzak),eta, era horretan, funtsean, instituzio demokratikoak finkatu eta herritarren eskubideak legeztatu ziren.

Baina prozesu luzea eta dinamikoa izan zen. XIX. mendean eta XX. mendeko zati handi batean, «demokra-zia liberala» sendotu zen batez ere. Demokrazia horretan erregimen konstituzionala eta muin parlamenta-rioa zeuden garatuta gehienbat, eta alderdi politikoen eta era askotako adierazpen politikoen sorrera erebai (prentsa, iritzia); eskubideak unibertsal bilakatzeari eta herritar guztiek politikan parte hartzeko aukeraizateari dagokienez, aldiz, arlo horiek ez zeuden hain garatuta.

Botoa emateko eskubidea izan zen borroka askoren ardatza, parlamentarismo liberaleko erregimen horie-tan (horixe baitziren, demokratikoak baino gehiago) bazterrean uzten baitzituzten herritar gehienak. Adi-bidez, aurreratuago zegoen herrialdean —hau da, Bretainia Handian—, 1832. urtean hogei urtetik gorakobiztanleen % 7k zuen eskubide hori; eta 1914an, kartisten eta sufragisten borroka handiak izan ondoren,biztanleen heren batek ere ez zuen eskubidea lortu. XIX. mendearen amaieratik aurrera, gizonezkoen sufra-gio unibertsala hedatuz joan zen —mende horretan ohikoa izan zen sufragio murriztua gaindituta—, eta,azkenik, Lehen Mundu Gerraren ondoren, emakumeak ere barne hartu zituzten eskubide horretan.

Inguruabar horren ondorioz, hemeretzigarren mendeko demokraziak pixka bat irrealak ziren, nahiz etaparlamentuak, konstituzioak, hauteskundeak, botere-banaketa edo prentsa askotarikoa hor egon. RobertDahlek dioenez, demokrazia izateko eskakizunak —hautatutako kargu publikoak, hauteskundeak aldiro,adierazteko askatasuna, informaziorako iturri alternatiboak eta independenteak, elkartzeko eskubidea etaherritartasun inklusiboa— XX. mende ia osoan aurreratuta zeuden herri gutxi batzuetan baizik ez da gau-zatu, herrialde horietako askotara azken urte hauetan baizik ez da hedatu, eta kasu gehienetan oso moduinperfektuan, mugatuan edota itxuragabetuan hedatu da. Demokrazien kalitatea «neurtzen» dutennazioarteko erakundeen txostenek (adibidez, Freedom House-ren mapak) gaur egun demokrazien arteansartzen dituzte Europa, Amerika eta Ozeaniako herrialde gehienak, baina alde batera uzten dituzte Asiakoeta Afrikako herrialdeak, eta horietan bizi dira, hain zuzen, munduko biztanle gehienak.

The

Man

Wh

o S

ho

t Li

ber

ty V

alan

ceJo

hn F

ord

(196

2)

Page 42: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

42

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

MEHATXU ZAHARRAK, BETIEREKOAK

Azken hamarkadetan demokrazia hedatuz joan da sistema politiko gisa, eta, beraz, nolabait esan daitekeondoz ondoko hainbat «bolada» izan direla (Europako hegoaldean, Hego Amerikako konoan, Asiakohego-ekialdean; gero, Europako ekialdean eta, oraindik porrot eginda, Erdialdeko Ekialdean). Erkaketa egi-nez gero, prozesu baikor eta geldiezina dela esan genezake. Hala ere, errealitatea ez da hain itxaropentsua.Herrialde batzuek (adibidez, Errusiak) gainerako demokrazien bereizgarria den bilbe instituzional osoa gara-tu dute (parlamentua, botere-banaketa, alderdi politikoak…) eta demokrazia horietako tresna batzuk erebai (hauteskundeak, iritzi publikoa, prentsa askotarikoa, interesen ordezkapena…), baina, gero, funtziona-mendu demokratikoa txarra edo oso txarra da, eta, beraz, ia itxura besterik ez dela esan daiteke. Besteherrialde batzuetan, gizartean dauden arazoak hain dira premiazkoak eta sistema liberal-demokratikoeta-ko krisia hain da larria (adibidez, Latinoamerikan), non demokraziak ez baitu behar adinako erakarpenik,eta herriaren parte-hartzearen bidez nagusikeriazko edo buruzagitzako joerak indartzen baitira. Aurreratu-ta dagoen eremu batean —esate baterako, Europan—, estatuen arteko errealitate berria izateko saiakerak,Batasunak, behaztopa egingo du, urria baita erabakiak hartzeko duen legezkotasuna; eta hori hala da,funtsean, batetik, herritarrak urrutiratuta daudelako eta interesa galdu dutelako, eta, bestetik, elite etalobby batzuek erabakiak hartzeko boterea bereganatu dutelako. Eskualdeetako agertokietan, bakoitzaridagozkion historia eta arazoak kontuan izanik, demokrazia mehatxaturik dago egoera berrien aurrean; eta,hein handi batean egoera horiek konpontzen ez direnez, herritarren atsekabea eta aurkako jarrera areagopizten dituzte. Atenas zaharrean bezala.

Alabaina, mundu klasikoan ez bezala, gure demokrazia askoz ere konplexuagoa da, hemen eta orain, herri-tarra ez baita herritar erkidego jakin bateko kide izateagatik; ez, berez da herritar, giza izaerak berak bila-katzen du herritar. Horregatik, eskubideek, eta eskubideak izateko eskubideak, teorian behintzat, ez dutemugarik. Nazioarteko erkidegoak demokrazia gisa ikusten du bere burua —nahiz eta teorikoki izan berrizere—, eta onbidez hartzen ditu bere gain bere demokraziaren egoera eta sistema horren irismena, azaltzenez den lekuetan.

Horrek ere arazoak pizten ditu. Adibidez, herrialde guztiei ezartzeko moduko demokraziaren interpretazioeta bide bakar bat ba ote dagoen, herrialde horien kulturako edo bestelako ezaugarriak alde batera utzitaedo horiek gaindituta. Postmodernitateko zalantza metodiko berria arlo horietara ere iritsi da. Herrialdedemokratikoetan demokraziaren kalitatea baliogutxituta dago, betiereko arazoa baitago tartean: herriakbere patuaren jabe izateko duen (edo ez duen) borondatearen eta gutxiengoek herriaren gainetik ezartze-ko duten berezko joeren arteko tirabira.

Gaur egungo gizarte konplexuan era guztietako egoera arriskutsuak azaltzen dira: «demokrazia mediati-koa» kontzeptua (eta desitxuratzeak), alderdietako elite politikoen profesionalizazioa (eta herritarren bate-rako interesekiko urrutiramendua), herritarren ardurarik eza balio demokratikoen zabalkundearekiko, herri-tarrak bere burua eskubideen jabe eta erabiltzaile gisa baizik ez sumatzea, erabakitze-gunea gero etaurrutiago kokatzea baina haren ondorioak norbanakoengandik gero eta hurbilago egotea, gizarte-sare for-malak eta informalak barreiatzea norbanakoaren babesik ezaren kariaz eta ondorio gisa, edo arazoak kon-pontzeko terminologia nahaspilatsua eta, maiz, edukirik gabea erabiltzeko joera (adibidez, «ahalduntzea»,«gobernantza», «burujabetza anizkuna edo partekatua»…).

Page 43: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

43

Demokrazia zuri-beltzean

Bizi garen munduko alderdi honetan, demokraziak arazo ugari ditu; munduko beste alderdian, arazo horie-xek dituzte, eta konpontzeko askoz zailagoak diren beste batzuk ere bai. Aurrera egin duten herrialdeenartean, herritarrek demokraziaz duten pertzepzioaren ondorio diren horiek har ditzakegu oinarrizkotzat. XX.mendearen bigarren aldian, demokraziak estatuaren eskumena zabaldu du, pribatutasunetik oso hurbildauden esparruetara hedatuta. Zuzenbideko Estatu sozialak eta ongizatearen estatuak horrelaxe eskatudute. Baina, aldi berean, herritarrek argi ikusi dute zerbitzuak egiten dituen estatu horixe mehatxu bat delaberen autonomiari begira, eta, hargatik, garbi adierazi dute gune zabalagoak mugatu behar direla, esta-tuak gune horietara sudurra sartzerik izan ez dezan.

Estatu demokratikoak bizitzarako gutxieneko baldintzak eta aukera-berdintasuna babestu behar ditu, baieta oinarrizko eskubideak eta bermeak ere; baina ezin du legerik egin, norbanakoaren irizpide pertsonalaridagozkion eremuetan sartuta. Nolanahi ere, kontua ezin da errez ezarri; izan ere, hainbatetan, herritar ba-tzuen ustez eskubideak ziurtatzen ari direnean, beste batzuen ustez, berriz, eskubideak urratzen ari baitira,eta alderantziz. Har dezagun, adibidez, abortatzeko eskubidea edo eskolan Erlijioa ikasgai gisa izatekoa.

Aurrera egin duten herrialdeetan, ez dira konpondu ez gainditu demokraziaren ohiko arazoak etamehatxuak. Alabaina, funtseko arazoa herritarraren eta estatuaren arteko harremana da; eta, hor, azkenbatean, herritarren eta erkidegoaren arteko harremanaren auzia dago jokoan. Oraintsuko historian eskubi-deek aurrera egin dute, eta are oraintsuagoko historian hauteskundeen sistemak azaldu dira. Era horretan,herritarra eskubide horien onuraduna besterik ez da, eta alde batera uzten ditu erkidegoarekiko dituenbetebeharrak eta erantzukizunak. Eta beharbada, lehenbiziko abstrakzio horren ondorioz, uste du demo-krazia hor egon dela beti eta hortxe jarraituko duela betiko; demokrazia egon dadin, berak ez duela eskuhartu behar, ez eta inplikatu behar ere; demokrazia berari zerbitzu egiteko dagoela hor.

Demokrazia herriaren burujabetza gisa edo «herriaren edota gehiengoaren erabateko aginpide» gisa uler-tzeko joera zaharra eta txarra itzuli da leku askotara, eta konpontzeko gaitzak diren zailtasunak sorraraziditu. Demokrazia gaizki ulertzen da, mota guztietako arazoen konponbidea balitz bezala hartuta, guregaraian dauden arazo ugari eta askotarikoen irtenbide gisa. Horren ondorioz, ahaztu dugu demokrazia«bere soilean» eta batez ere zer den: ez da «gizon onak» egiteko ideologia bat; sistema politiko bat baizikez da, eta behar bezala bermatu nahi du arrazoizko era batean eta gizaki guztiek parte hartuta aurre egin-go zaiela arazoei, eta ahalegina egingo dela negoziatutako irtenbideak aurkitzeko. Demokrazia gaitz guz-tien irtenbidea dela ulertu beharrean, arazoak konpontzeko bide gisa hartzen da. Horri dagokionez, demo-krazia gehienbat gatazkak konpontzeko sistema gisa hartzen duen ikuspegian, funtsezkoa da herritarreklegearekiko begirunea izatea. Are gehiago, horixe da, hain zuzen, gehiengoak botere osoa bereganatu ezdezan herritarrak babesten dituen prozedura bakarra.

Antonio Rivera Blanco Historia Garaikideko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU),baina azken urteotan legebiltzarkidea izan da Eusko Legebiltzarrean. Historialari gisa, azken bi mendeo-tako euskal gizartea hartu du ardatz modura gehienbat. Gai asko aztertu ditu, historia sozialaren ikuspe-gitik (hiri-historia, lan-mundua eta langileak, ezkerrak, Euskal Herriko ezkerrak eta auzi nazionala…).Errektoreordea izan da bere unibertsitatean, eta kultura-arloko hainbat proiektu sustatu ditu. Iritzi-artiku-luak argitaratzen ditu maiz Euskal Herriko prentsan.

❚❘

Page 44: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen
Page 45: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

45

ZUZENBIDEKO ESTATUAREN ETA LEHENENGOKONSTITUZIONALISMOAREN HISTORIA- ETA KULTURA-ARLOKO KOORDENATUAK

Botere publikoen egituraketak, gaur egun Zuzenbideko Estatua izenez ezagutzen dugun horrek, bi mendeeskas baizik ez ditu. Denboraldi horretan, prestigiozko marka gisa iraun du formulak kultura politikoarenarloan. Askotan, gobernu-molde zehatz baten aurka legezkotasunik eza leporatzeko kexak egitearekinbatera, maiz aditzera ematen da gobernu-molde horrek ez dituela Zuzenbideko Estatu bati dagozkion bal-dintzak betetzen.

Hala ere, Zuzenbideko Estatuaren prestigiozko irudia zabal hedatu da gizartetik, harreman soziopolitikoenmunduan, sarritan, nozio zehaztugabeak edota guztiz okerrak diren nozioak erabili direlako, bizitza publi-koaren antolamendu honi dagokionez.

Zuzenbideko Estatuaren nozioak ez du edozein erakunde politiko barne hartzen, ez, behintzat, erakundehorretan botereak aurrez zehazteko eta arautzeko legezko iturria baldin badu. Gobernatzeko moduari etabotere publikoak egituratzeko erari dagokio formula. Hala, legearen eta Zuzenbidearen ikuskera hori ez dasoilik formala, oinarrizkoa ere bada, legea eta Zuzenbidea botere publikoak legezkotzat jotzeko tresnak bai-tira, eta estatuaren helburu instituzionala herritarren oinarrizko eskubideak bermatzea baita.

Hori guztia, konstituzionalismoak bere bilakaeran barne hartu dituen nozio dogmatikoak eta oinarri fun-tzionalak abiaburutzat hartuta. Horren emaitza da botere publikoak eraginkortasunez mugatzen eta kontrolatzen direla, eskubideari lotuz. Indarrean dagoen Zuzenbideko Estatuaren formulari jarraiki, aldebatetik, botere publiko guztien titulartasunak eta gauzapenak legera jo behar dute, hori baita beren legez-kotasuna gaitzen duen baldintza formala. Horrez gain, legeak edukiak baldintzatu behar ditu, finkatutakobotere publiko hori gauzatzeko baliozkotasunari buruzko oinarrizko edukiak.

Hargatik, Zuzenbideko Estatuaren esanahiari buruzko hausnarketa ia beti hasten da kalifikazio horijasotzen hasi ziren lehen erakunde politikoak aipatuz. Estatu Batuei buruz ari naiz, 1787ko irailaren17an Filadelfiako Konbentzioko ordezkariek onetsi zuten Konstituzioaren emaitza baitira Estatu Batuak.

Zuzenbideko Estatua, demokraziaren bermea eta babesa

Juan Luis Ibarra

Page 46: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

46

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Eta lehen Errepublika Frantziarra (1793-1804) sorraraziko zuen Batzar Nazionalak 1791ko irailaren 3anonetsi zuen Frantziako Konstituzioak ezartzen duen botereaz ere ari naiz.

ERAGILE AKADEMIKOA ZUZENBIDEKO ESTATUARENDEFINIZIOAN

Hala ere, Zuzenbideko Estatuaren formula —adierazitako funtsezko aldaeran— Frantzian eta Amerike-tako Estatu Batuetan iraultza burgesaren eta liberalaren ondorio konstituzionalak finkatu ondoren zeda-rritzen da. 1832an eskaini zuten lehenbiziko nozio akademikoa, gaur egun Zuzenbideko Estatua(Rechtsstaat) deitzen den zera horri buruz. Tübingengo unibertsitateko irakasle azen Robert von Mohlekatera zuen nozio hori. Geroxeago, jarduera politiko garrantzitsua izan zuen, Alemaniako liberalismokonstituzionalaren lerroetan.

Zuzenbideko Estatuaren nozio horren azpian, Mohlek elkarbizitzako eredu bat zehazten du. Bertan, esta-tuak arrazoizko eran antolatzen du taldeko bizitza, eta pertsona hartzen du erreferentziako puntutzat;pertsonak berez balio bat du, askatasunez garatu nahi da eta jarduteko askatasuna izan nahi du, arra-zoiaren eta Zuzenbidearen mugen barruan (Abellán, 1983). Zuzenbideko Estatuaren nozioak duen lehe-nengo denotazio akademiko horretatik abiatuta, berehala bilakatuko da, erkidegoko bizitzaren arrazoiz-ko antolamenduaren lortzeko molde eta moduari buruzko hausnarketaren erritmora.

Hausnarketaren alderdi eragile horretan garatuko da Zuzenbideko Estatua legeak mugatutako estatugisa hartzen duen indar-ideia. 1856an Sthahlek esandakoari jarraiki, Zuzenbideko Estatuak «juridikokiezarri eta bermatu behar ditu, zehaztasun osoz, bere jardueraren bideak eta mugak, herritarren askata-sunaren eremua ere bai, eta ez du ideia moralik egin behar, Zuzenbideari dagokion esparrutik harantzzuzenean joz…».

KONSTITUZIONALISMOAREN ERAGILEA, ZUZENBIDEKOESTATUAK IZAN DITZAKEEN INDAR BERMATZAILEAKDINAMIZATZEKO OSAGAI GISA

Korrelazio estua dago Zuzenbideko Estatua nozioaren eta lehenengo konstituzioen formula kanonikoarenartean. Alfonso Ruiz Miguelek esan zuenez (2002), konstituzio horien indar-ideiak «funtsean hiru haueta-ra muga daitezke: lehenik, legeak duen lehentasuna, eta errealitatea berritzeko eta eraldatzeko balio berri-tua duela sinestea; bigarrenik, botere politikoaren aurretik ezarritako mugen mende jartzeko eskakizunliberala, eta, aldi berean, norbanakoaren askatasun batzuk bermatzea, dagozkion eskubideen eta betebe-harren esleipena argi eta ziurtasunez eginda; eta, azkenik, segurtasun juridikoa bilatzea, testu idatzi soil etaargi batek eskaintzen duen ezagutza orokorraren bidez.

Page 47: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

47

Demokrazia zuri-beltzean

Hargatik, ez da harritzekoa gure kultura politikoan berdintzat dezagun Zuzenbideko Estatua eta boterepolitikoaren arautze juridikoaren diseinua eta haren mugak, XVIII. mendearen azken hereneko lehenbizi-ko konstituzioetan abiarazitako oinarrizko eskubideei dagokienez. Eta, zehatzago, Europan, bereziabada ere, Zuzenbideko Estatua, «Antzinako Erregimenaren» aurrez aurre jarrita, absolutismo monarki-koak baliatutako botere politiko mugagabearekin berdinduko da, aipu apokrifoan Frantziako eta Nafa-rroako Luis XIV. erregeari bizkarreratzen zaion «Estatua neu naiz» esaera ezagunak adierazten duenabsolutismoarekin.

Alderantziz, zentzuzkoa da, iraultza liberaletatik hasita gaur egunera arte, konstituzionalismoa eskaintzeaeragin iraunkor gisa, eta ez bakarrik Zuzenbideko Estatu liberala eratzeko, horren geroko onarpenean erebai, helburu instituzional, konpromiso eraginkor gisa, askatasun eta berdintasun egiazkoak eta eraginko-rrak sustatzeko. Bilakaera hori Bigarren Mundu Gerratik aurrera abiaraziko da, Zuzenbideko Estatu soziala-ren izenez ezagutzen dugun formularekin.

ZUZENBIDEKO ESTATUA LEGEZKOTZEKO ERAGILEFILOSOFIKOA

Hasieran, iraultza liberaletatik eta burgesetatik atera zen estatuak Zuzenbideko Estatuaren jatorrizko for-mula akademikoa gauzatu zuen. Lehenbiziko konstituzionalismoak tresna garrantzitsua eskaini zion Zuzen-bideko Estatuari botere politikoa arrazionalizatzeko. Eta, gainera, Zuzenbideko Estatu liberalera eramanzuen lehen konstituzionalismoak jaso zuen legitimazio filosofikoa. Iusnaturalismo arrazionalista izenez eza-gutzen den pentsamenduaren joeraz ari naiz, Emmanuel Kantek Zuzenbideari buruz zuen ikusmolde deon-tologikoan sustraituta dagoena.

Era horretan, Zuzenbideko Estatu liberalak legitimazioa du, pertsonaren oinarrizko eskubideak babestekoxedea baitu; eskubide horiek estatua bera baino lehenagotik zeudela uste da, eta haiek ezagutzeko arra-zoitik abiatu behar da.

Legitimazio horren formula dogmatikoa 1789. urteko abuztuaren 26an Frantziako Batzar Nazionalak one-tsi zuen gizonaren eta herritarraren eskubideen Adierazpenean agertzen da. Adierazpenaren hitzaurrean,uste sendo hori agertzen da, alegia, pertsonak berezko eskubideak dituela, eskubide besterenezinak, inon-go gobernariri ezin besterenduzkoak: «Frantziako herriaren ordezkariek Batzar Nazionala eratu dute, etazoritxar publikoen eta gobernuen ustelkeriaren arrazoi bakarra gizonaren ezjakintasuna, ahanztura eta gu-txiespena direla kontuan izanik, erabaki dute gizonak dituen berezko eskubide besterenezinak eta sakra-tuak adierazpen gailen batean azaltzea. Horrenbestez, gizarteko kide guztiek beti aurrean izango dutenadierazpen honek une oro gogoraraziko die zein diren dagozkien eskubideak eta betebeharrak. Horrela,legegintzako boterearen eta botere betearazlearen egintzak une oro erkatu ahal izango direnez instituziopolitiko guztien helburuekin, gehiago beteko dira. Era berean, herritarren erreklamazioek oinarri soil etaeztabaidaezinak izango dituzte euskarritzat hemendik aurrera, eta, beraz, beti izango dira Konstituzioarenonurarako eta guztion zoriontasunerako».

Page 48: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

48

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Eta Adierazpen horren 2. eta 16. artikuluetan, esplizituki agertzen da oinarrizko eskubideak zaintzekohelburu instituzionala: «Elkarte politikoen helburua gizonaren berezko eskubide preskribaezinak zain-tzea da…»; «Eskubideak bermatuta eta botereen banaketa zehaztuta ez duten gizarteek ez dute kons-tituziorik».

XIX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, ikusmolde iusnaturalista arrazionalistak indarra galduko duZuzenbideko Estatuaren paradigma filosofiko gisa, pentsamendu juridiko-filosofikoaren beste ildo batzuenaurrean. Zehazki, XIX. mendeko konstituzionalismoak iuspositibismo edo positibismo juridiko izeneko joera-ren eragin handia jasoko, bereziki, Norberto Bobbiok zuzenbide positiboaren teoria gisa deskribatzen duenaldaeraren eragina (2006). Aldaera horretan oroz gain azpimarratzen da Estatuak sortutako zuzenbidearengailentasuna, jatorri sozial edo pribatuko gainerako arauen gainetik; eta, beraz, legearen nagusitasuna ziur-tatzen da zuzenbidearen iturrien sisteman.

Bestalde, ez da bazterrean uzteko modukoa pentsamendu erromantikoaren altzoan sortutako joera doktri-nalak Zuzenbideko Estatua legezkotzeko izan zuen eragina. Friedrich Karl von Savignyren eskutik sortu zenXIX. mendearen lehen herenean, eta zuzenbidearen eskola historikoa esaten zaio horri. Frantziako KodeZibilaren ondorioz sortutako mugimendu kodifikatzaile arrazionalistaren aurrez aurre dago jarrera filosofi-ko hori. Beste norabide batetik joz, Savignyren ustez sistema juridikoa bizirik dagoen izaki bat da, harenbaitan «herriaren espiritua» (Volksgeist) eratzen duten indar isilak aritzen dira, eta, horren ondorioz,«herriaren espirituaren» borondatea diren eta erkidego bakoitzean sustraituta dauden uste sendo juridikoeiforma emateko erantzukizuna ematen dio legegile kodifikatzaileari.

ASKATASUN ETA DEMOKRAZIA PRINTZIPIOEN ARTEKO BARNE TIRABIREN ONDORIOZ SORTZEN DENSINTESI-ERAGILEA

Ruiz Miguelek azpimarratzen duenez, Estatu Batuetako eta Frantziako lehenbiziko konstituzioek bi tradiziokonstituzional sorrarazi zituzten, eta, horren ondorioz, Zuzenbideko Estatuaren bi bertsio azaldu ziren, XX.mendearen bigarren erdialdera arte elkarrengana hurbildu ez ziren bi bertsio.

Gehiegi laburbiltzeko arriskua izan arren, interesgarria izan daiteke bi tradizio konstituzional desberdinhoriek aipatzea (bereizitako hirugarren tradizio konstituzionala britainiarra izango da, baina ez du eraginiklan honen xedeari begira). Eta hori horrela, konstituzionalismoa garatzeko dauden bi ildoek agerian uztenbaitute askatasun printzipioaren (jarduteko askatasuna edo pertsonaren autonomia) eta demokrazia prin-tzipioaren (auzi publikoak era demokratikoan kudeatzeko bermeak) arteko barne tirabiren emaitza desber-dina, eta Zuzenbideko Estatuak emaitza horren sintesitik edaten du.

Ez da alferrikakoa adieraztea Zuzenbideko Estatuaren eta demokrazia politikoaren arteko harremanabalioestean izaten diren kontzeptuzko nahasmenduetako batzuen sorburua hauxe dela: tentsioan daudenezaugarrietako batzuk era akritikoan erabiltzen dira (osagai liberala, osagai demokratikoa), eta ahazten da

Page 49: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

49

Demokrazia zuri-beltzean

bi tradizioak —gaur egun guztiz bat eginda daudenak— aldendu egiten direla elkarrengandik indarra egi-nez azpimarratzen dituzten gauzetan, baina ez, berriz, botere publikoak egituratzeko eredua eratzen duteneragileei dagokienez.

Bi tradizioen arteko desberdintasunen adierazpenik grafikoenak, alde batetik, hau azpimarratzen dute:Frantziako eta Amerikako eskubideen adierazpenetan printzipio demokratikoak (auzi publikoak era demo-kratikoan kudeatzeko lanetan parte hartzeko bermeak) jasotzen duen indar desberdina.

Parte-hartze demokratikoa bermatzeak duen garrantzia Frantziako Batzarrak 1789an onartu zuen Eskubi-deen Adierazpenak duen izenburuan agertzen da, izenburuak berak argi bereziten baititu «gizonaren esku-bideak» eta «herritarraren eskubideak».

Gizonaren eskubideen artean honako hauek ditugu, besteak beste: askatasun indibiduala, berdintasun juri-dikoa, jabetza, segurtasuna, zapalkuntzaren aurreko erresistentzia, zigor-legezkotasuna, errugabetasun-presuntzioa, zigor-arbitrariotasunerako debekua, iritzi askea, eta pentsamenduen eta iritzien komunikazioaskea izateko eskubidea.

Bestetik, herritarraren eskubideen artean, hauek ditugu: legegintzako funtzioan parte hartzea, kargu etaenplegu publikoetara iristea, sarrera eta gastu publikoaren kontrola, eta agente publikoei egindako kudea-ketari buruzko kontuak eskatzea. Eskubide horien oinarrian, Nazioaren eta Legearen funts demokrati-koari egindako dei esplizitua dago, Nazioari agintaritza publikoaren sorburua den burujabetzaren subjek-tua den aldetik (3. artikulua), eta Legeari borondate orokorraren adierazpena den aldetik (4. artikulua).

Aitzitik, Estatu Batuetako Konstituzioan ez da aipamenik egiten herritarrak botere publikoan parte hartze-ko duen eskubideari buruz. Estatu bakoitzeko legeriak eratzen du ordezkaritza politikoaren sistema. RuizMiguelek adierazten duenez, «parlamentuko ordezkarien bidez, herriak estatuko boterean parte hartu ahalizatea ez zuten hartu herritarrek botere politikoa baliatzeko zuten eskubide demokratikoaren adierazpen-tzat, ezta zeharka ere, beren askatasuna eta jabetza babesteko tresna liberala den aldetik».

Bi tradizioen arteko desberdintasun horiek badute zerikusirik Estatu Batuetako konstituzionalismoakduen botere-banaketaren ikusmolde liberalarekin, pertsonen eskubideei babes gehiago emateko bideabaita hori.

Amerikako konstituzionalismoan, botere-banaketa printzipioak helburu instituzional hau du: pertsoneneskubideei babes gehiago ematea. Boterea mugatzeko, pisuen eta kontrapisuen teknika liberala baliatzenda (checks and balances). Hori dela-eta, haren proiekzioak ez dakar soilik botere legegile, betearazle etajudizialaren arteko banaketa organikoa. Horrez gain, botere legegilearen barruan boterea murrizteko erebaliatzen da, bi ganbera federalen artean banatzen baita. Bestalde, botere publikoak estatu federatuen etaEstatu federalaren artean lurraldeka banatzeko ere erabiltzen da.

Bestetik, Frantziako konstituzionalismoan, botereen banaketak proiekzio horizontala baizik ez du, eta, hor-taz, banaketa hori guztiz bateragarria da botere legegilea eta betearazlea erabat zentralizatuta dituen etajurisdikzioko batasunaren printzipioa zorrotz ezartzen duen antolamendu batekin.

Page 50: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

50

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Era berean, bi tradizio konstituzionalen arteko desberdintasunak argi azaltzen dira Konstituzioa bera zer-tzat hartzen duten aztertuta, Estatua mugatzeko bermea eta norbanakoen eskubideak babesteko tresnabaita —botere legegilearen aurrean babesteko ere bai—.

Herritarrak eta botere publikoak —botere legegileak ere bai— lotuta dituen arau juridiko goren gisa har-tzen da Konstituzioa; eta, ziurrena, iritzi hori eskaintzen da, Amerikako konstituzionalismoak giza eskubi-deen bermeari eta konstituzioko demokraziaren babesari inoiz egin zaien ekarpenik handiena balitz bezala.

Konstituziori legeari baino lotuago dagoen lotura printzipio hori formulatzeko, 1803ko otsailaren 24an Esta-tu Batuetako Gorte Gorenak eman zuen epaia hartzen da abiaburutzat, zehazki, Marbury vs. Madison ize-nez ezagutu zen kasuko epaia (hona hemen gaztelaniazko bertsioa: <http://www.der.uva.es/constitucional/verdugo/marbury-madison.html>).

Epaiak zerari heltzen dio, erabakitzeko arrazoi gisa: «idatzita dauden konstituzio guztiek, ustez, berez dutenprintzipioa, alegia, Konstituzioaren aurkako lege bat baliogabea dela eta auzitegiak —gainerako botereakbezala— Konstituzioari loturik daudela dioen printzipioa». Epai horretan du abiaburua gaur egungo konsti-tuzioko auzitegiek duten eskuduntzak: legearen eta Konstituzioaren arteko adostasunean oinarrituta auzi-petzea, eta Konstituzioaren aurka doan legeria arrunta baliogabetzea eta aplikaezina dela adieraztea.

Legeen baliozkotasunaren jurisdikzioko kontrola ezartzeko tresna dugu hori, aintzat hartzen baitu Konsti-tuzioko arauarekin bat datorren edo ez. Tresna hori ez da Europara iritsiko Bigarren Mundu Gerra igaro arte,eta hauek dira Europako konstituzionalismoan dituen aurrekari bakarrak: 1920an konstituzioko auzitegiakezarri zituztela Txekoslovakian eta Austrian, eta Espainiako Bigarren Errepublikaren 1931ko Konstituzioanere azaltzen dela.

Askatasun printzipioa azpimarratzen duen indar horren ondorioz —bestalde, Europako XIX. mendeko tradi-zio konstituzionalistan ezohikoa da indar hori—, Zuzenbideko Estatu sozialaren forma bilakatuan konstitu-zioak sendotuko dira, eta tresna erabakigarria izango dira giza eskubideak eta askatasun publikoak legegi-le arruntaren aurrean bermatzeko. Eta tresna hori sendotu egingo da, eta ez neurri txikiagoan gainera,botere publikoen arteko orekaren eta banaketaren konstituzioko diseinuan xedatuta dauden pisu eta kon-trapisuen funtzionamendu demokratikorako berme gisa.

ZUZENBIDEKO ESTATUA, DEMOKRAZIAREN BERMEA GISA:ZUZENBIDEKO ESTATU SOZIALA ETA DEMOKRATIKOAERAIKITZEKO KONSTITUZIOKO HELBURUA

Estado de derecho y sociedad democrática izeneko lanean (1998), Elías Díazek zehatz aztertzen ditu zeinaukera duen Zuzenbideko Estatuaren formulak, bere burua demokratikotzat jotzen duen gizartea institu-zionalizatzeko eta instrumentatzeko eta, era berean utopia sozialistan bere burua ikusteko. Hausnarketahorretan du oinarria Espainiako Konstituzioak 1.1 artikuluan jasotzen duen formulak: «Espainiak Zuzenbi-

Page 51: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

51

Demokrazia zuri-beltzean

deko Estatu sozial eta demokratiko bihurtzen du bere burua, eta estatu horren antolamendu juridikokobalio gorenak askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasun politikoa izango dira» (letra etzana Ibarraknabarmendu du).

«Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratiko» nozioa bat dator bi auzirekin, hasieran estatu liberalaren gau-zatze juridiko gisa egituratua ikusi dugun Zuzenbideko Estatuak duen formularen bilakaeran funtsezkoakizan diren bi auzirekin.

Lehen auziari buruz egiaztatutako erantzuna eman daiteke honezkero. Auzi horren arabera. ZuzenbidekoEstatuaren formula ez da hemeretzigarren mendeko estatu liberalarekin agortzen. Aitzitik, gaitasuna duongizatearen estatuko ereduan (Welfare State izenekoan) botere publikoak juridikoki bridatzeko; izan ere,ongizatearen estatua indarrez azaltzen da sozialdemokrazia eta neokapitalismoaren eskutik, gerra artekogaraitik aurrera (Mexikoko 1917ko Konstituzioa, Alemaniako Weimar-ko 1920ko Konstituzioa) eta BigarrenMundu Gerra amaitzean sendotzen da.

Zuzenbideko Estatuaren bilakaera horri Zuzenbideko Estatu soziala esaten zaio, eta bere goiburu instituzio-nala Espainiako 1978ko Konstituzioaren 9.2 artikuluan agertzen den horixe da: «Botere publikoen erantzu-kizuna da baldintzak sustatzea norbanakoaren eta bera sartuta dagoen taldearen askatasuna eta berdinta-suna benetan eraginkorrak izan daitezen, bere osotasunerako oztopo edo traba diren eragozpenak kentzea,eta herritar guztiek bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean parte har dezaten bultzatzea».

Bistan denez, Zuzenbideko Estatu sozialaren konstituzionalismoak oinarrizko eskubideen Gutuna hedatzendu, «gizarte-eskubide» deitutakoak barne hartzeko: lanerako eskubidea, sindikatuko kide askatasunezbihurtzeko eta greba egiteko eskubidea, hezkuntzarako eskubidea, osasunaren babesa izateko eskubidea,gizarte-segurantzako erregimen publikoa izateko eskubidea…

Alabaina, Zuzenbideko Estatu sozialak, gehienbat, gaikuntza ematen dio Estatuari, erabakitasunez esku hardezan, baldintzak sustatzen eta oztopoak kentzen, herritarren askatasun eta berdintasun benetakoa etaeraginkorra era materialean bermatu ahal izateko.

Elías Díaz ez dago batere pozik, XX. mendeko berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan Zuzen-bideko Estatu sozialaren helburu instituzional horri egin zaion ekarpenarekin, eta «Zuzenbideko Estatudemokratiko» formularen bidez hori gainditzea proposatzen du.

ZUZENBIDEKO ESTATUAREN EGITURAZKO PRINTZIPIOAKGIZARTE- ETA BILAKAERA-ARLOKO FORMULAN:LEGEAREN AGINTEA

Lehenengo konstituzio liberalek era hanpatuan heltzen diote legeen —eta ez gobernarien borondatearen—gobernu printzipioari, eta Platonek Legeak izeneko lanean egin zuen proposamena hartzen dute berriz.

Page 52: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

52

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Zuzenbideko Estatuaren ereduan, funtsezko eragile funtzionaltzat hartzen da legearen aginte printzi-pioa. Eta hala egiten da, Norberto Bobbiok azaldu zituen bi adieretan (1997): botere publikoak (legegi-lea, betearazlea eta judiziala) legeen mende dituen antolamendu politiko gisa; eta lege orokor eta abstrak-tuen bidez gobernatzeko modu gisa —botereak nola betearazten diren zaintzen dute lege horiek, etajurisdikzioko organo bereizi eta independenteetan auzipetu daiteke benetan betetzen diren edo ez.

Lehen esan bezala, legearen agintearen eraginkortasunak bultzada sendoa jasoko du Europan, Amerikakokonstituzionalismotik jasoko baitu Konstituzioaren balio arauemaile juridikoaren printzipioa eta, horrenondorioz, botere publikoek eta herritarrek Konstituzioarekiko duten lotura juridiko sendoagoa. Bultzadahorri esker, legearen agintea ezar daiteke demokraziaren berme funtzionalen eta eragileen esparruan.

Izan ere, konstituzioak-arau juridikoak behar bezala bermatzen du bere oinarrizko eskubideen gutunareneraginkortasuna, eta, horretarako, eskubide publiko subjektibo batzuk ematen dizkio pertsona-herritarbakoitzari. Eskubide horien bidez, botere publikoei aurre egin ahal izango diete, eta askatasunerako esku-bideari kalte egitea debekatu ahal izango dute; era berean, jurisdikzioko berme eta jurisdikziotik kanpokobermerako tresnak baliatuz (adibidez, ombudsman izenekoa), gaikuntza izango dute botere publikoekgizarte-eskubideei dagozkien prestazioak betetzeko duten betebeharra bete dezaten lortzeko.

Hortaz, oinarrizko bermeen konstituzio-eskudantza hori botere publiko bakoitza legezkotzeko oinarrizkoiturri gisa eskaintzen da —eta ez soilik formazko iturri gisa—. Horrenbestez, Luigi Ferrajolik dioenez (1995),Zuzenbideko Estatu sozialean ez dute tokirik izango «arautu gabeko botereek eta botere-ekintza kontro-laezinek: [Zuzenbideko Estatuan] betebehar juridikoek botere guztiak mugatzen dituzte, eta betebeharhoriek ez dagozkio soilik formari, edukiei ere badagozkie; eduki horiek urratuz gero, juridikoki abiaraz dai-tezkeen ekintzak baliogabeak izango dira eta, teorian behintzat, haien erantzukizuna egileena izango da».

Gogoan izan dezagun Konstituzioarekiko lotura sendoago horren proiekzio gorena Konstituzioaren eraba-ki hau dela, bermerako tresna gisa: jurisdikzioari (bereziki, konstituzio-auzitegiei, lege-balio eta -indarraduten arauei dagokienez; eta, beste kasu jakin batzuetan, auzitegi arruntei) eskudantza ematea balioga-betzat jo ditzan Konstituzioko arauekin bat ez datozen botere publikoen ekintza edo arau guztiak.

Jud

gm

ent

at N

ure

mb

erg

St

anle

y K

ram

er (

1961

)

Page 53: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

53

Demokrazia zuri-beltzean

BOTEREEN BANAKETA

Diego Íñiguez Hernándezen arabera (2008), botere-banaketa printzipioak XIX. mendean izan zuen beneta-ko garrantzia aldarrikapen ideologiko bati dagokiona baino zertxobait handiagoa baizik ez zen izan.

XX. mendeko jendetzen demokrazian eskuratu zuen esanahi handiagoa botereen banaketak lortu nahidituen helburuak bilatzeak. Eta hori guztia kontuan izanik indarrean dagoen konstituzionalismoan boterepublikoen banaketa demokraziaren kalitatea bermatzen duen funtzionamenduko printzipio instituzionalgisa agertzen dela batez ere, oinarri dogmatiko gisa baino gehiago.

Íñiguez Hernándezen ustez, botere publikoen arteko benetako egituraketak gaur egun duen garrantziaez dagokio hainbeste botere legegileak botere betearazlearen gainetik duen nagusitasuna aurrez zehaz-teari, ez eta botere judiziala botere betearazlearen aurrean independentea izateko bermea gordetzekodagoen asmo abstraktuari ere. Aitzitik, garrantzitsuena da tresna eraginkorrak ezarri direla, horien bidez«konstituzioko dinamika arina eta aldakorra sortu dela, eta, bertan, ez dela oreka geometriko ezinezkoriklortu nahi; ez, konstituzioko mugen eta kontrapisuen balantza egokia lortu nahi da —jurisdikzioko fun-tzioan jarduteko epaileek eta auzitegiek duten monopolioa eta esklusibotasuna alde batera utzita—. Hala,Estatuaren botere-banaketa horizontal eta hirutarikoaz gain, badago beste berrikusketa bat, botere eratzai-leen eta eratutakoen aurrean egiten dena; gainera, boterea estatu berekoak diren eta lurralde-oinarriaduten erakundeen artean boterea bertikalki bereiztearen ondoriozko banaketa dago, lurralde-banaketa-ren emaitza dena; eta, bestalde, botereak denboran barrena zatitzen dituen banaketa dago, hauteskun-deen ondoko txandakatzean eta ordezkarien agintaldiaren denborazko mugapenean oinarrituta dagoe-na; gero, badago botereen banaketa pertsonala, pertsonen bereizketa biltzen duten bateraezintasunekosistemek arautzen dutena; eta, azkenik, estatuaz gaindiko banaketa dago, Europako bateratzea bezalakoprozesuen ondoriozkoa».

ADMINISTRAZIOAREN JARDUERAKLEGEZKOTASUNAREKIKO LOTURA POSITIBOA IZATEA

Espainiako Konstituzioak 103. artikuluaren 1. idatz-zatian erabiltzen duen klausula («Administrazio Publi-koak objektibotasunez betetzen ditu guztion interesak eta […] legearen eta Zuzenbidearen erabat mendejarrita aritzen da») Administrazioa legezkotasunaren mende jartzeko printzipiotik ateratako formula bat da,eta, lehenengo bertsio liberaletik, Zuzenbideko Estatuaren egiturazko oinarri gisa inskribatu da.

Konstituzioaren klausulak bertsio kanonikoan azpimarratzen duenez, ezin da erabaki publikorik hartulegezkotasunera lotuta egon gabe. Eta Konstituzioaren 106.1 artikuluan, jurisdikzioko bermea ezartzenda, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko auzitegiei eta epaitegiei agindutakoa, administrazioarenlegezkotasun printzipioaren eraginkortasunari buruzkoa dena: «Auzitegiek kontrolatuko dute Adminis-trazioko jardueraren erregelamendu-ahala eta legezkotasuna, bai eta bera justifikatzen duten helburuenmendean jartzen den ere».

Page 54: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

54

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Hala ere, 1978ko Konstituzioko arautegiak dakarren berrikuntzak aipatzen duenez, Administrazioarenjarduerak «legearen eta Zuzenbidearen» mende jarri behar du «erabat». Erabateko lotura juridikoanabarmentzen du bereziki, eta argi bereizten ditu, alde batetik, legearekiko formazko lotura —hau da,parlamentuko organoek sortutako arau juridiko idatziarekiko lotura— eta, bestetik, Zuzenbiderekikolotura.

Bonn-eko Oinarrizko Legetik jasotako idazkera baten bidez sartutako bigarren puntu horren arabera, inda-rrean dauden zuzenbideko estatuen errealitatea da administrazio publikoek jarduteko duten legezkotasu-naren printzipioaren bermea, estatu horietan antolamendu juridikoko arauzko iturriak askotarikoak baitira.Eta are gehiago Europar Batasuneko kide diren estatuetan.

Hortaz, administrazio publikoek legearekin eta Zuzenbidearekin jarduteko duten erabateko lotura ez daamaitzen lege-balioa eta -indarra duten arauen mende egonda. Antolamendu juridiko osoa hartzen dubarne, hala nola, Konstituzioa, era baliodunean egin eta argitaratu diren nazioarteko itunak, Europako erki-degoko zuzenbideko arau juridikoak eta arauzko araudia. Era berean, klausulak barne hartzen ditu zuzen-bidearen printzipio orokorrak, horiek gure kultura juridikoaren benetako sorburua baitira, eta maiz antola-mendu juridikora sartzen baitira doktrina juridikoaren formulazioaren eta auzitegien jurisprudentziarendenotazioaren bidez.

Ezin dugu aipatu gabe utzi administrazio publikoen jarduera legearekin eta Zuzenbidearekin duen loturapositiboari buruzko klausula nekez moldatu behar izan dela, Zuzenbideko Estatu sozialaren ezaugarrietaraegokitzeko: botere publikoek eraginkortasunez esku hartzeko eskakizuna dago, askatasun eta berdintasunbenetakoa eta eraginkorra izateko.

Zuzenbideko Estatu soziala ezinbestez egokitzeko dagoen prozesu horretan, argi ikusiko da gobernarieieta administratzaile publikoei eskumeneko botere handia eman behar zaiela administrazioko jarduerarenarloan. Eta hor agertzen da nabarmen administrazioarekiko auzien jurisdikzioak gero eta zailtasun gehia-go duela era egokian kontrolatzeko, erabakiak beren kabuz hartzeko gaitasuna erabiliz eta beren iritzia-ren arabera, administrazio publikoek hartu dituzten jardueren baliozkotasun juridikoa.

Zaila da kudeatzaile publikoek egindako jarduerak gero kontrolatzea, legegileak aurrez eskumeneko bote-re zabala eman baitio administrazioari; eta hori funtsezko auzia da administrazio publikoen lotura juridikopositiboaren printzipioa gordetzeari begira.

ASKATASUNA BERMATZEN EZ DEN TOKIAN, EZ DAGODEMOKRAZIARIK: BERME JURIDIKO-FORMALA ETAOINARRIZKO ESKUBIDEAK BENETAN GAUZATZEA

Zuzenbideko Estatu eta estatu demokratikoaren arteko bereizketak, eta 1978ko Espainiako Konstituzioakezarritakoaren moduko estatu sozial eta demokratiko batean behin-behinean laburtzeak, lotura estua du

Page 55: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

55

Demokrazia zuri-beltzean

oinarrizko eskubideen sisteman eta bermean izandako bilakaerarekin; eta, azken batean, aukera ematendu segida logiko bat ezartzeko askatasunaren zaintza eta demokraziaren kalitatearen artean.

Aipatutako testuan Luigi Ferrajolik gogora ekartzen duenez, botere publikoen muga legala, historikoki, egi-turatze demokratiko-ordezkatzailearen aurretik doa. Zuzenbideko Estatuaren bilakaera modu diakronikoanaztertzen badugu, bermeen parametroan kokatuta, kateatutako segida bera izango dugu emaitza gisa.

Ferrajoliren esanetan, bizikidetzari buruzko konstituzioko itun guztien lehenengo araua ez da kontu guz-tiak gehiengoak erabaki behar dituela, baizik eta «ezin dela kontu guztiei buruz erabaki (edo ez erabaki),ezta gehiengoak hala nahi badu ere. Gehiengoak ezin du inoiz erabaki gutxiengoa edo herritar bakar batezabatzea (eta, era berean, ezin du babesari buruzko erabakia eman gabe utzi). Ildo horretan, Zuzenbide-ko Estatua, oinarrizko eskubideen berme gisa botere publikoei legez ezarritako oinarrizko mugen sistemagisa ulertuta, estatu absolutuaren aurrez aurre dago, berdin dio estatu hori autokratikoa edo demokrati-koa den. Herriaren botereak demokrazian mugarik edukiko ez balu, demokrazia politikorik perfektuenaere —ordezkatzailea edo zuzena— erregimen absolutua eta autoritarioa izango litzateke. Bere arauak,zalantzarik gabe, araurik egokienak dira nork erabaki ahal duen eta nola erabaki behar den zehazteko;baina ez dira aski edozein erabaki legezkotzat jotzeko edo erabaki ez dena legezkotzat jotzeko. Herribatek ezin du erabaki gizon bat hil behar dela, edo gizon bati askatasuna kendu behar zaiola errua izangabe (eta, era berean, ezin du onartu horrelako erabakia har dadin)». Hil edo biziko eskubide horien ber-mea ezinbesteko baldintza da elkarbizitza baketsua egon dadin, eta, Ferrajolik dioenez, existentziariburuzko auzietan «ez dugu onartzen gutxiengoan utz gaitzaten».

Egile beraren esanetan, Zuzenbideko Estatu sozialean aurreko araua (ezin da kontu guztiei buruz eraba-ki, ezta gehiengo soilez ere) areago zabaltzen da, arau batek ezartzen baitu ezin dela kontu guztiei buruz-ko erabakia eman gabe utzi, ezta gehiengoz, edota gehiengoak horretarako interesik ez badu ere. Hor-taz, aurreko bi baldintzak eraginkortasunez bermatzen direnean, eraginkor bihurtzen da, gainerako auzipublikoei begira, auzi publikoei buruzko erabakia herritarren gehiengoari —zuzen edo zeharka— ematendion demokrazia politikoaren araua. Ferrajolik honakoa gaineratzen du bukatzeko: «nork erabakitzenduen aztertzen duen demokrazia politikoaren printzipioa azpiratuta dago, noiz ez den bidezkoa erabaki-tzea eta noiz den bidezkoa erabakiak hartu gabe uztea lantzen duen demokrazia sozialaren printzipioenmenpean».

Garantismoaren teoria orokorraren zordun den ikuspegi horretatik, Zuzenbideko Estatu sozial eta demo-kratikoaren konstituzio-formulak —gutxieneko Estatu liberal eta gehieneko Estatu sozialaren batuketa-ren bidez irudikatutakoak— aukera ematen du Zuzenbideko Estatuan eta demokrazian baliokidetasunalortzeko.

Hala, Ferrajoliren ondorioa hurbil dago Elías Díazen proposamenaren ezaugarri utopikoetatik; ZuzenbidekoEstatuaren bilakaera dinamizatzen duten osagaien nolakotasun funtzionalean, ezaugarri horiek gure Kons-tituzioaren lehenengo artikuluan daude jasota: Zuzenbideko Estatuaren aurrerapena itzultzen da, funtsez-ko demokrazian, Zuzenbideko Estatu sozialean gailentzen diren askatasun eta berdintasun benetakoak etaeraginkorrak benetan gauzatu ahal dituzten bermeak garatzen. Askatasunaren bermeek bat egiten dutedemokraziaren babesarekin.

Page 56: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

56

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

BIBLIOGRAFIA

ABELLÁN, J. (1983): «Liberalismo alemán del siglo XIX: Robert von Mohl», Revista de Estudios Políticos, 33.

BOBBIO, N. (1997): El futuro de la democracia, Mexiko, Fondo de Cultura Económica.

— (2006): El problema del positivismo jurídico, Mexiko, Fontamara.

DÍAZ, E. (1998): Estado de derecho y sociedad democrática, Madril, Taurus.

FERRAJOLI, L. (1995): Derecho y razón. Teoría del garantismo penal, Madril, Trotta.

ÍÑIGUEZ HERNÁNDEZ, D. (2008): El fracaso del autogobierno judicial, Madril, Civitas.

RUIZ MIGUEL, A. (2002): Una filosofía del derecho en modelos históricos. De la antigüedad a los inicios delconstitucionalismo, Madril, Trotta.

Juan Luis Ibarra Robles magistratua, Zuzenbidean doktorea eta Administrazio Zuzenbidearen arloko uni-bertsitateko irakasle titularra da (lan-utzialdian). EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko AuzienSalako burua da. Irakasle lankidea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn), Konstituzio Zuzenbide,Administrazio Zuzenbide eta Zuzenbidearen Filosofiaren sailean. Hainbat ikerketa-ildotan parte hartu du,eta, besteak beste, gai hauek ikertu ditu: autonomien estatua, foru-lurraldeen eskubide historikoak, gizaeskubideen jurisdikzioko bermeak, atzerritarren eskubideak eta botere judiziala Espainian.

❚❘

Page 57: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

57

PARTE-HARTZEA, DEMOKRAZIAREN OINARRIA

«Instituzio demokratikoek arrakasta izan dezaten, eraginkorrak eta arduratsuak diren demokraten gutxien-go aski batek egon behar du, instituzio horiek mugitzeko» (Crossman, 1977). Hori egia biribila da. Sistemainstituzional demokratikoek ezin diote beren buruari eutsi, demokraten gutxiengo aski bat ez badago atzean, instituzio horietan egoteko eta abian jartzeko. «Gutxiengo» bat esaten dugunean, ez dugu erabil-tzen hitzaren zentzu aristokratikoan —pertsona gailenen multzo txiki bat—, baizik eta zentzu aritmetikohertsian: pertsonen gutxiengo bat, eraginkorrak eta arduratsuak diren eta aski den pertsonen kopurua.Demokrazia, oroz gain, kultura eta praktika kontua da. Demokrazia martxan jarrita dagon demokrazia daedo, bestela, edo ez da ezer. Hargatik, arlo publikoarekin engaiatuta dauden herritarrak egotea sine quanon baldintza da demokrazia egon dadin.

Parte-hartzea oinarrizko eskubidea da. Demokraziaren azterlari nabarmenetako baten ustez —Robert Dahlenustez—, gobernu demokratiko baterako oinarrizko bost irizpideen artean, parte-hartze eraginkorra da, hainzuzen, lehenengo irizpidea, ondoko baldintzei jarraiki. Parte-hartze eraginkorra nahitaezko baldintza da erki-dego demokratiko bat antolatu ahal izateko. Bere azken oinarria da pertsona guztiok gaikuntza bera dugu-la geure elkarrekiko bizitza antolatzeko erabakiak hartu ahal izateko, behar ez diren babesik izan gabe.Horiek horrela, Dahlek ondorio hau atera zuen (1999): «Modu sinesgarrian kontrakoa egiaztatu ezean, egoera berezietan, zuzenbideak babestuta eta estatuko legeen azpian dauden pertsona heldu guztiak esta-tua gobernatzeko prozesu demokratikoan parte hartzeko behar bezala gaituta daudela jo behar da».

Herritarren parte-hartzea, ezinbestez, eskubide-sorta baten barruan dago, eta eskubide horien multzo osoahartzeak aukera ematen digu herritartasun inklusiboari buruz hitz egiteko. Besteak beste, elkartzeko, askata-sunez adierazteko, botoa emateko, kargu hautetsietan joateko eta informazio-iturri independenteetarakosarrera izateko eskubideak dira. Espainiako Konstituzioari dagokionez, gai publikoetan parte hartzeko esku-bideak (23. art.) zentzua izan dezan, harremanetan jarri behar dugu sinergikoki ideia, erlijio eta kultu aldekoaskatasunerako eskubideekin (16. art.), pentsamenduak, ideiak eta iritziak adierazteko eta zabaltzeko esku-bidearekin (20. art.), biltzeko eskubidearekin (21. art.), elkartzeko eskubidearekin (22. art.), sindikatu bateansartzeko eskubidearekin (28. art.) eta banako nahiz taldeko eskaera bat egiteko eskubidearekin (29. art.).

Jakina, herritartasun eraginkorra egon arren, horrek ez du besterik gabe demokrazia bermatzen. Aitzitik,erregimen autoritarioen bereizgarria izaten da herritartasuna (edo, beharbada, zuzenagoa izango da «jen-

Demokrazia eta parte-hartzea

Imanol Zubero

Page 58: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

58

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

detza» deitzea) etengabe mobilizazioak egiten egotea, botereak sustatzen baititu herritarrak, kalea hardezaten bultzatuz. Hala ere, parte-hartze eraginkorra ezinbestekoa da. Parte-hartzearen bidez, instituziodemokratikoak eraiki ahal ditugu eta haiei eutsi ahal diegu —eta hori da dugun bide bakarra—.

Hortaz, herritarren parte-hartze eskubide bat da berez (legeek onartu eta eraginkortasunez babestu beha-rrekoa), baina, oroz gain, eskubideen iturria da. Izan ere, botere demokratikoak eraikitzerakoan, parte-hartzea da gizarte demokratikoek eskubideak aldarrikatzeko, babesteko eta hedatzeko duten bide nagu-sia: agenda publikoan gai berriak sartuz, intereseko taldeak finkatuz, proposamenak eta proiektuak arlopublikoan babestuz, eta indarrak metatuz, hala dagokionean, gizarte- eta politika-arloko eraldaketa jakinbatzuk ekarriko dituzten gehiengoak lortu ahal izateko hauteskundeetan.

DEMOKRAZIA LIBERALA ETA DEMOKRAZIAERREPUBLIKANOADemokraziaren ikuspegi liberal (edo «pluralista») batetik, ez dago interes publikoaren antzik duen ezer, aldiberean interes pribatuarekin antz handirik izan gabe. Dagoen gauza bakarra norbanakoak dira, berekoi adi-mendun gisa jokatzen duten norbanakoak, kostuak gutxitu eta onurak handitu nahian beren interesen aldejarduten dutenak. Ekintza-esparru guztietarako balio du horrek, hala kontsumorako nola politikarako.

Horiek horrela, parte-hartze demokratikoa norbanakoaren interesak eta lehentasunak adierazteko proze-su arautu bat baizik ez da, interes eta lehentasun horiek emantzat jotzen dira (hau da, ez dira zalantzanjartzen eta, beraz, ez dira zertan aldatu behar), eta, gehiengoaren arauaren ondorioz, batu egiten dira,eta, azkenean, batzuk beste batzuen gainean jartzen dira. Ordezkarien arteko lehian oinarritutako demo-krazia da (Ovejero, 2002), parte-hartzea neurri handi batean mugatzen du, eta, hortaz: a) Konstituzioakhainbat muga jartzen dizkio herritarrek berez erabaki ahal duten horri; eta b) praktikan mugatzen duherritarrek erabakitzeko duten ahalmena, ordezkari batzuk baizik ezin baitituzte hautatu, eta, azkenean,horiek izango baitira erabaki politikoak hartuko dituztenak.

Demokraziaren ideial hori bat dator askatasunaren ikuskera ezkor batekin (askatasuna interferentzia ezagisa ulertzen duen ikuskerarekin), eta, era berean, bat dator herritarra bere kontuekiko baizik kezkarik ezduen norbanako gisa hartzen duen ikuskerarekin (zehazki, norbanako horrek ez du bertute zibikorik, parte-hartzea erabilgarria ez dela uste du —denbora eta kezka hartu behar da: horretarako daude politikariak!—eta botere publikoei zera baizik ez die eskatzen: elkarbizitzarako esparru bat berma dezaten, hartara, berenbizitzako proiektu bereziekin aurrera egin ahal izan dezan inork gogaitu gabe).

Demokraziaren ikuspegi errepublikanoak dituen oinarriak guztiz desberdinak dira. Bigarren ikuspegihorretatik, demokraziaren bertutea da pertsonen eta taldeen jatorrizko lehentasunak eraldatzeko duenahalmena —pertsonak eta taldeak normalean berekoiak izaten baitira—; izan ere, era horretan, pertso-nek eta taldeek aukera altruistagoak eta alderdikeriarik gabeak hautatuko dituzte, guztion onuratzat har-tzen den zera hori eraikitzeko irekiago daudenak (Stotzky, 2004). Elkarrizketa, taldean erabakiak hartzeada jatorriz berekoiak ziren lehentasunak hain alderdikoiak ez diren lehentasun bilaka daitezen dagoenmetodoa. Hori dela-eta, demokrazia deliberatzaileaz hitz egiten da.

Page 59: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

59

Demokrazia zuri-beltzean

Zentzu sakonean, demokrazia deliberatzailearen ikuspegitik, eztabaidak bozketa bidez konpondu beharizatea nolabait «porrota onartzea bezalako zerbait da, horrek aditzera ematen baitu arrazoietan oinarritu-tako eztabaidak porrot egin duela auzi bat konpontzerakoan» (Waldron, 2004); baina, hala ere, eztabai-dak ez du bozketa alde batera uzten. Aitzitik, nolabait esan liteke botoa «eztabaidaren gailur naturala dela,botoak ez du aditzera ematen eztabaida nola edo hala desegokia izan denik». Osagarritasun horren adibi-de gisa, herri-epaimahai batek erabakiak hartzeko duen eredua etortzen zait burura, ahaleginak egiten bai-titu epaia aho batez adosteko, argudioak emanez eta eztabaidatuz, baina, beharrezkoa izanez gero, auke-ran dauden iritzien bozketa egiten baita.

Demokraziaren ikuskera errepublikano horren arabera, «iritzi eta borondate politikoa gune publikoan etaparlamentuan eratzeko prozesua ez da merkatuko prozesuetako egituren araberakoa, elkar ulertzerazuzenduta dagoen komunikazio publikoari dagozkion egituren araberakoa baizik» (Habermas, 1999). Kon-tua hauxe da: a) bakoitzaren lehentasunak benetan demokratikoa den ulertzeko eta argitzeko prozesubaten mende jartzeko aukera ematen duten diseinu instituzionalak sortzea, eta b) bestela baztertuta gera-tuko liratekeen gizarteko sektoreak erabakiak hartzeko prozesuan egon daitezen bermatzea.

ASKATASUN EZKORRA ETA ASKATASUN BAIKORRA

Tradizioz, bi askatasun-mota bereizten dira: askatasun ezkorra eta askatasun baikorra. Askatasun ezkorra,interferentzien gabezia gisa ulertuta, honelakoetan agertzen da: subjektu batek jokatzeko edo ez jokatze-ko aukera duenean, beste subjektu batzuek horretara behartu edo hori egiteko oztoporik izan gabe. Bes-tela, labur-zehatzago esanda, zera da: «askea naiz, gizon bat edo gizon talde bat nire jardueran sartzen ezden heinean» (Berlin, 2001). Bestetik, askatasun baikorra agertzen da subjektu batek «bere borondateahelburu baterantz zuzentzeko eta erabakiak hartzeko aukera duenean, besteen borondateak berea ezertanmugatu gabe» (Bobbio, 1993). Hortaz, zehatzago hitz eginez, autonomia dela esan dezakegu. Askatasunbaikor horrek —gaur egun batzuek askatasun errepublikanoa deitutako horrek— aukera ematen digu nor-banakoaren askatasunaren auzi labainkorrera modu berri batean hurbil gaitezen, eta hurbiltzeko moldeberri hori oso garrantzitsua da jarduera politikoaren ikuspegitik.

Pentsamendu modernoa askatasunaren balio nagusiaren inguruan eraiki da, baina gizonaren definiziobakarti bat, gizartezkoa ez den definizio bat hartu du abiaburutzat. Tesi gisa baino gehiago oinarritzat har-tuta (ez baita esplizituki argudiatzen den zerbait), «alderdi soziala, baterako bizitzaren egitatea, normalean,ez da gizonarentzat beharrezkoa den zerbait balitz bezala hartzen»; azken batean, zera uste izaten da:«beste gizon batzuekiko harremana zama bat dela, nola edo hala gainetik kendu beharrekoa» (Todorov,1995). Schopenhauer-en apologo batek ezin hobeki islatu zuen gizarteari buruzko ikuspegi moderno hori:«Neguko egun hotz batean, arantzurde saldo bateko kideak elkarren kontra estutu dira, elkarri beroa ema-teko, hotzak kikilduta baitaude. Hala ere, berehala hasten dira besteen arantzak sentitzen; eta mina dela-eta elkarrengandik bereizi behar dira. Gero, berotzeko beharra sentitu, eta berriz elkartzen dira, baina oste-ra ere hasiko dira mina sentitzen. Hortaz, atzera eta aurreraka bultzatuta daude, bi gaitzen arteanharrapatuta baleude bezala, harik eta, azkenean, elkarren arteko tarte zuhur bat aurkitu duten arte. Horiizango da hortik aurrera kokapenik onena haientzat» (hemen aipatua: Bodei, 1995). Ikuspegi horretatik,

Page 60: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

60

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

subjektuaren askatasunari (askatasun kaltegarriari) egindako interferentzia oro arbuiatu egiten da. Eta horihala da, bizi garen mundua egunero oinarritzen baita bizio pribatuak, berez, bertute publikoak izan daitez-keela uste duen oinarri gaizto horretan (Mandeville). Izan ere, gizakiaren ikuskera ekonomikoa hauxe da:pertsona berekoi bat, bere interesa ahalik eta gehien handitu nahi duena, jokaera altruista oro bazter utzi-ta. Ikuspegi-mota hori nagusitzen da norbanakoaren jokabidea aztertzerakoan, eta hautatze arrazionalaesaten zaio: pertsona bat arrazionaltzat hartzen da, bere interes pribatua ahalik eta gehien maximizatzenduten ekintzak hautatzen baditu. Pertsonen ikuspegi hori arlo ekonomikotik harantz zabaldu da, eta gurebizitza osoa hartu du barne. Egiten dugun guztia erabilgarritasun aldetik uler daiteke —hala esango dute—.Kontua da oinarri horiexek hondamendirantz eraman ahal gaituztela, guztiz ekonomikoa den pertsona hori praktikan ergel sozial bat delako (Sen, 1999). Izan ere, lehiaren eta berekoikeriaren logikak Olsonekaztertu duen aprobetxategiaren (free rider izenekoaren) ereduari jarraitzen dioten jokabideak sustatzenditu: sistemaren logika «arrazionaletik» ikusita, pertsona batek gainerakoek egindako taldeko ekintzabaten onura jasotzeko aukera baldin badu, bertan parte hartzeak sorrarazitako kostuak bere gain hartugabe, onura hori hartuko du.

Ez Berlinek ez Bobbiok ez dute baliokidetasun hori zehazki ezartzen, baina beste egile batzuek harremane-tan jarri dituzte bi askatasun-motak oinarrizko eskubideen bi belaunaldi handiekin: alde batetik, eskubidezibil eta politikoekin (askatasun ezkorra) eta, bestetik, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalekin (askata-sun baikorra). Bereizketa hori bereziki argigarria da, botere publikoen ikuspegitik. Askatasun ezkorra aseahal izateko, aski izan daiteke botere publikoek ezer ez egitea (kontzientzia-askatasuna bermatua izandadin, aski baita botere publikoek herritarren sinesmenak ez arautzea; adierazteko askatasuna benetangauzatu dadin, aski izan baitaiteke agintari politikoek uko egin diezaioten zentsuratzeko mekanismoakezartzeari, etab.). Aitzitik, eskubide sozial eta ekonomikoek estatu esku-hartzailea eta birbanatzailea eska-tzen dute, herritar guztiei gutxieneko ongizatea bermatzeko erantzukizuna bere gain hartzen duen esta-tua. Orduan, berdintasuna nahitaezko baldintza da askatasuna izan dadin. Balibar-ek ondo asmatu zuenégaliberté ideia garatu zuenean, eta, orduan argudiatu zuenez, «ez dago askatasunen murrizketen edoezabaketen adibiderik, gizarteko desberdintasunik gabe; ez eta desberdintasunik, askatasunen murrizketa-rik edo ezabaketarik gabe ere» (hemen aipatua: Callinicos, 2003).

Hala, bada, berdintasuna (eta desberdintasuna) ez da amaitzen alderdi materialetan; nolabait esan geneza-ke ezin daitekeela bururatu alde material hori izan gabe. Gizarteko eskubideen sorreran ageriko eta fun-tseko aurkikuntza hau dago: «despotismoak askatasuna mehatxatzen du, baina goseak eta miseriak, ezja-kintasunak eta menderakuntzak ere askatasuna mehatxatzen dute» (Contreras, 1994). Horiek horrela,ondo asmatu zuen Marshallek, honezkero klasikoak diren 1949. urteko Cambridge-ko hitzaldietan, hone-la ulertu baitzuen herritartasun modernoa: ezin uko eginezko hiru alderdiren mailaz mailako garapena,zehazki, alderdi zibil, politiko eta sozialaren garapena.

PARTE-HARTZEA BAI, BAINA NON?

Bobbiok dioenez, gizarte baten demokratizazioaren adierazlea ez da neurtu behar soilik botoa ematenduten pertsonen irizpideari begiratuta, zenbat lekutan ematen den botoa ere hartu behar baita aintzat, hau

Page 61: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

61

Demokrazia zuri-beltzean

da, gizarte horretan parte hartzeko dauden guneak zenbat eta zein diren. Egia esan, gune horiek ez dirahain ugariak aurreratutako gizarte industrialetan. Gurutz Jáureguik dioenez (1994), tradizioz, teoria politi-koan, jarduera politikoa gizarteko beste adierazpide batzuetatik bereizteko joera nagusitu da, adierazpidehoriek arlo pribatuari zegozkiolakoan, eta, beraz, jarduera politikoa bezala ezin kontrola zitezkeela iritzita.Gaur egun, politika, ekonomia, ikerketa, teknologia eta beste arlo batzuk estu-estu lotuta agertzen dira,eta, are garrantzitsuagoa dena, guztiz politikoak ez diren erabaki askok herritar guztiengan dute eragina,beste erabaki politiko askok baino gehiago gainera. Errealitate hori inork gutxik jar dezake zalantzan unehonetan. Hala ere, hori egia izan arren, horrek ez dakar berekin dagokion ondorio logikoa, hau da, formal-ki politikoak ez diren jarduera horiei kontrol demokratikoak ezartzeko beharra.

Itxuraz politikoak ez diren eta, beraz, kontrol demokratikoaren molde guztietatik urrutiratuta dauden era-baki ekonomiko edo finantzario jakin batzuek —hala nola, enpresa bat ixtea, estrategia deslokalizatzailebaten esparruan— ondorio lazgarriak dituzte norbanakoen eta erkidegoen bizitzan. Batzuetan, gainera,erabaki horiek kontuan hartzen dute, hain zuzen, politikoki eraginkorrak diren sozietateak ba ote daudenedo ez dauden; eta jarduera hori merkatuaren akats gisa hartzen da, eta, beraz, inbertsiorako sustagarriakentzen du. Hala ere, herritarrek beren bizitzan eragina duten prozesuetan kontrola izateko duten sentsa-zioa badirudi, hedatu beharrean, gero eta gehiago ahultzen ari dela egunetik egunera.

PARTE-HARTZEA HAZTATZEN

Bidezkoa denez, kezkaz hartzen ditugu diagnostikoak, mendebaldeko demokrazietan herritarrek duten kon-promisoa gero eta ahulagoa dela baitiote. Zer ari da benetan gertatzen herritarren parte-hartzearekin guregizarte konplexuetan? Norantz doa parte-hartze hori? Zein aukera eta arrisku du? Gazteek zein zereginbetetzen dute hor? Herritarren parte-hartzea hilzorian dago, edo belaunaldi zibiko berri bat eratzen ari da?

Bi diagnostiko daude batera gaur egun, herritarren parte-hartzea aztertzeari dagokionez. Lehenengo diag-nostikoaren arabera, mendebaldeko gizarterik garatuenak gainbehera nabarmenean doaz konpromiso zibi-koaren esparruan, eta, horren ondorioz, desafekzio demokratikoa erakusten duen jarrera kezkagarria eta

Hig

h N

oo

n F

red

Zinn

eman

n (1

952)

Page 62: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

62

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

kapital sozialaren ahultze prozesu asaldagarria ikusten ari gara. Parte-hartze politikoarekin gertatzen aridena izotz-mendiaren punta besterik ez da, askoz sakonagoa den eta hemendik denbora gutxira askoz kez-kagarria izango den gertakari baten muturra. Gaur egun ikusten ari garenez, gainbehera nabarian doagizarte demokratiko bati eusteko ezinbestekoa den herritarren energia. Horren ondorioz, taldeko parte-hartzea ere gainbehera doa, eta norbanakoaren parte-hartzeak bere horretan jarraitzen du edo areagoindartuta dago. Bestalde, lankidetzako ekintza-moldeak gainbehera doaz, eta ekintza adierazkorrek, berriz,hortxe irauten dute. Azken batean, parte-hartzeko aukerak aldatu dira: ikuspegi zabal, orokor eta kolekti-bo batetik, ikuspegi estu, mugatu eta norbanakoari lotuago batera igaro gara. Funtsean, ideia horren sor-burua Ipar Amerikako pentsamenduaren esparrua da. Parte-hartzearen oraingo errealitateari buruzko ikus-pegi horren arabera, adinak garrantzi izugarria du. Putnamen arabera (2002), Estatu Batuetan gaur egunkonpromiso zibikoa alde batera utzita badago, neurri handi batean, hori belaunaldi-kontu bat da. Zeriku-sia du belaunaldi zibiko luze baten gainbeherarekin, 1940. urtea iritsi aurretik jaiotako belaunaldiaren gain-beherarekin. Horren arabera, gazteak alde batera uzten ari dira beren gurasoek bultzatu eta sustatu zituz-ten parte-hartzeko egiturak.

Hala ere, nola liteke parte-hartzea ahultzen ari dela esatea, gerraren aurkako manifestazio jendetsuensasoian, edota Porto Alegreko eta globalizazioaren aurkako mugimenduaren garaian? Ez ote gara tenta-zioan erori? Ez ote gabiltza miraz, beti hobetzat jotzen den iragandako denboraren irrikaz?

Beste azterketa baten arabera, benetan zera da gertatzen ari dena: herritarrek parte hartzeko tradiziozkoegiturekin eta moldeekin duten harremanean eraldaketa sakona izaten ari da; eta kasu gehienetan egituraeta molde horien kritika zorrotza egiten da, baina, aldi berean, instituzionalizatuta ez dauden talde-ekin-tzako molde berriak azaltzen ari dira. Hauteskundeetan abstentziora jotzen da, alderdi eta sindikatuetakokide izateko joera krisian dago. Alabaina, aldi berean, borondatezko erakundeak gero eta ugariagoak dira,gerraren edota globalizazio neoliberalaren aurkako mobilizazio jendetsuak izan dira, eta, era berean, buru-zagi berriak agertu dira gizartean, gero eta handiagoa baita arduradun politikoekiko uste txarra. Egia dabelaunaldi berriek politika eta, oro har, parte hartzeko tradiziozko moldeak arbuiatzen dituztela. Hala ere,ez dira apolitikoak, eta ez daude geldirik inola ere. Paradoxa ematen badu ere, aipatu ditugun egileek gazteen jarrera antipolitikoa berez politika bat dela adierazten dute, edota, bestela esanda, modu eragin-korrean apolitikoak diren gazteak ditugula aurrean (Beck, 1999). Askatasunaren seme-alabak dira, eta uko

Pers

epo

lis M

arja

ne S

atra

pi

eta

Vin

cent

Par

onna

ud (

2007

)

Page 63: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

63

Demokrazia zuri-beltzean

egiten diote bortxaz ezarrita edo hertsatuz jarrita dauden parte hartzeko molde guztiei. Wilkinsonen esa-netan (1999), «belaunaldi horrek ahaleginak egiten ditu oreka handiagoa eta iraunkorragoa lortzeko nor-banakoaren interesen eta taldeko ekintzen artean». Hala balitz, belaunaldi zibiko berri baten hasiera izan-go genuke aurrean, eta, oraingoz, belaunaldi horrek sistema demokratikoen periferian baizik ez dituaurkitzen parte hartzeko guneak eta egiturak. Gizarteko mugimenduetan, gobernuz kanpoko erakundee-tan, boluntariotzako erakundeetan…

Era horretan, egia da aurreratutako gizarte industrializatu guztietan tradiziozko parte-hartze politikoa kri-sialdi larrian sartuta dagoela legezkotasun aldetik —datuak aitzakiarik gabekoak baitira—; baina, bestalde,egia ere bada azken urteetan gizarte horiexetan tradiziozkoak ez diren molde ugariak eta koloretsuak sortudirela mobilizazioak egiteko, parte hartzeko eta protesta egiteko. Alabaina, azken urteetan, herritarrenkonpromisoan ez da soilik protesta egon: milaka lagun —eta haietako asko gazteak dira— ari dira denbo-ra ematen eta ahaleginak egiten gizarteko ehundura solidarioa eraikitzeko, boluntarioen gizarte-ekintzarenlurralde askotariko horretatik abiatuta. Eta hortik galdera hau sortzen da: leku okerrean al gabiltza politi-kotasunaren bila? Bizitza politikoa alde batera uzteko jarrera zirudien jokaera hori ez ote da izango, besteikuspegi batetik hartuta, politikotasunaren beste alderdi baten aldeko borroka? Horixe da Ulrich Beck-ekaldezten duen tesia (1997), Beck-en ustez politikotasuna formalizatuta dagoen sistema politikoaren bazte-rrean edo hortik harantz agertzen da, zehazki, berak azpipolitika deitzen duen lurrean; eta hori da, hainzuen, etorkizuneko auzi handiak lantzeko egongo den gunea. Izan ere, gaur egun, gure agenda soziopo-litikoa eratzen duten gai garrantzitsuak —bakea, berdintasuna, tolerantzia edota mestizajea bezalakogaiak— eta, era berean, bizitza politikari lotuta dauden gaiak —abortua, eutanasia, homosexualitatea, etaabar— ez dira sortu gobernu edo parlamentuetan. Alderantziz da, kaleetatik ari baitira instituzioetara iris-ten. Flores d’Arcais-en ustez (2002), ez dira «antipolitikaren» adierazpenak, baizik eta, zerbait izatekotan,antipartitokraziaren adierazpenak. Bestetik, «politika gehiago» dioen eskaeraren adierazpen ere badira,zehazki, parte-hartze demokratiko gehiago, burujabetza taldeka gauzatzeko jarduera gehiago eta zabala-goa, eta herritar xeheen konpromiso zibil handiagoa.

Arazoa parte-hartzearen aurka agertzeko jarrera baldin bada (besterik gabe), ezer gutxi egin ahal izangodugu, garai on-zaharren irrikan egotea ez bada. Nolanahi ere, beharbada, uste ona izanda, beharbada,noizbait bolada txarrak igaroko dira, eta historiaren iragaite apetatsuak beste egoera batera eramangogaitu, zeinahi arrazoi dela-eta, herritarren parte-hartzea berriz boladan egongo den egoera batera. Baina,arazoa ez baldin bada parte-hartzea krisian dagoela, besterik gabe? Krisian dagoena parte-hartzea ulertze-ko modu jakin bat baldin bada? Erronka izugarria dugu aurrean, herritarren parte-hartzea benetan bilatzenduten erakundeei eta instituzioei botatako erronka. Parte-hartzearen arazoa beharbada ez da jendea izan-go (ez hainbeste), erakundeak baizik.

Jakina, parte-hartzeko errealitate berria ez da guztiz argitsua; eta dituen ilunguneak azaldu nahi baditugu,ez da aski esatea errealitate hori oraindik azaleratzen ari dela eta, beraz, zalantzazkoa dela. Parte hartzekokultura berrian, berriz aztertu eta, hala behar izanez gero, ezabatu behar diren alderdi batzuk daude: jarrai-kitasunik eza, estetizismoa, informalizazioa, boluntarismoa, zatiketa, oinarri indibidualista, instituzioen aur-kako sumina, NIMBY alderdia (not in my back yard, «ez nire atzeko patioan»), eta abar. Alabaina, ez dirudiegokia denik despolitizazio pribatistari buruzko ñabardurarik gabeko argudioak ematen jarraitzea, «Bestemundu bat baliteke!» oihupean mundu osoko milaka lagun egunero mobilizazioak egiten ari direla ikusita.

Page 64: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

64

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

PARTE HARTZEKO PROPOSAMEN BAT

Politikari balioa ematea, benetako balioa. Hannah Arendten hausnarketa zirikatzailearen arabera,politikak, funtsean, hasi ahal izatea esan nahi badu, nabaria ematen du ez dagoela modu hoberik parte-hartze politikoa berriz legezkotzeko, duen zeregin eraldatzailea berreskuratzea baino. Horretarako, kon-tra egin beharko genioke pentsamendu politiko bati, kontuak dauden bezalakoak direla eta ezin direlabestelakoak izan dioen pentsamendu politikoari —berdin dio nola esaten duen, pozez edo malenkoniaz—.Halabeharrezkotasunaren diskurtsoa, errealitatea eraldatzeko tokia murriztu eta ia-ia desagertu dela dioenideia da, hain zuzen, politika —eta, beraz, parte-hartzea— alde batera utzi ahal dela adierazteko eta gizaarazoen kudeaketa teknokratiko eraginkorra aski dela babesteko dagoen modurik onena.

Parte-hartzearen kontzeptua zabaltzea. Onartu beharra dago parte-hartzea ez dela agortzen demokra-zia ordezkatzailearen eta delegatzailearen prozeduretan. Are gehiago, gogoan izan behar dugu, beharbada,delegatzeko joera hori dagoela gorantz doan herritarren apatian eta demokraziaren aurka agertzeko joera-ren oinarrian. Instituzioek kontuan izan behar dute parte-hartzea. Egiturak eduki behar dira (berriak edoberrituak), herritarren eta arduradun politikoen artean bitartekari-lana eraginkortasunez egin ahal izateko:erreferenduma, legegintzako herri-ekimena, parlamentuko batzordeak, eta abar. Baina, aldi berean, jarrerakere badira tartean: entzuten ikasi behar dute eta, batez ere, entzuten ari direla frogatzen ikasi behar dute.

Parte-hartzea erabiltzearen balioa erakustea. Parte-hartze politikoarekiko interesak zerikusi handia dujarduera politikoa herritarrengana iristeko dagoen moduarekin. Gizarte batean, «nik ez dakit ezer politi-kaz», «nik ez dut politika-kontuez hitz egiten» edo «politikak ez dit ardura» bezalako adierazpenak arrun-tak baldin badira, orduan, gizarte hori zibikoki gaixorik dago. Esaera horiek aditzera ematen digute auzipolitikoak gure benetako kezkekin batere zerikusirik ez duten gai modura hartzen direla, eta akats handiada hori. Eta ez dit balio erantzun gisa arazoa zera dela esatea: politika gero eta konplexuagoa dela, etaaztertzen diren gaiak gero eta zailagoak direla herritar arruntarentzat. Ez al dute ehunka pertsonek «gaitzarraro» deitutako gaixotasun horien eraginik jaso —haiek edo haien senideetako batek—, eta ez al dituz-te zeruak eta lurrak mugitu gaixotasun horri aurre egiteko behar den informazio guztia lortze aldera, medi-kuaren laguntza hutsarekin aski ez izanda? Gehienetan axola-gabezia herritarren kezketatik —funtseanedo formetan— urrutiratuta dagoen politika-mota baten ondorioa izaten da, eta ez horren arrazoia. Hor-taz, ezinbestekoa da ekintza politikoa herritarren interesekin uztartzea.

Parte-hartzea materialki (ekonomikoki) gauzatu ahal izatea. Barber-ek azaltzen duenaren arabera(2000), «demokrazia astialdiaren mende dago, gizarte zibil bati dagokion heziketa jasotzeko, eztabaide-tan parte hartzeko, epai-mahai gisa jarduteko, udal-magistraturak osatzeko edota boluntario gisa jardue-ra zibikoetan aritzeko behar den denboraren menpe». Maiz, demokrazia ordezkatzailea eskuordetza ema-teko joera arduragabera murriztuta geratzen da, eta horrek zerikusi handia du denboraren gabeziarekin.Era berean, badu horrekin zerikusirik politikan sendotu den profesionalen kasta berri zorigaiztokoak, herri-tarrengandik eta haien arazoetatik hain urrutiratuta dagoen horrek. Kontua da orain dela gutxi aipatzenhasi den lan zibikoaren Europa horretarantz aurrera egitea. Europa berri bat eraiki behar da, eta pertsonaguztiei onartu behar zaie «aldizkako lanerako eskubidea, hartara, emakumeek eta gizonek txandakatuahal ditzaten jarduera-eremuak (konbentziozko lana, etxeko lana, lan zibikoa), egokiago iruditzen zaiena-

Page 65: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

65

Demokrazia zuri-beltzean

ren arabera»; eta —gaineratuko dut— aldaketa horiek ez dute inolako kalterik ekarri behar pertsonekbizitza duin bat izateko dituzten aukerei begira.

Parte-hartzeko egitura eta forma berriak. Ez hain totalizatzaileak, eta behin-behinekoagoak, malgua-goak, parte-hartzaileagoak. Militantzia bikoitzetan edo hirukoitzetan sartu behar dugu geure burua, ez dugugehiago pentsatu behar kidetzea erkidego filoerlijiozko batean sartzea bezalako zerbait denik, barneko kri-tika onartu behar dugu, eta bertan behera uzteko jokaerak ere bai.

Tokiko esparruak duen garrantziaz jabetzea. Robert A. Dahlek zalantzarik gabe esaten duenez (1994),herritar arruntek ezer gutxi parte hartzen dugu gure bizitzei begira funtsezko garrantzia duten erabaki askohartzerakoan, eta, gainera, zailtasun ugari daude parte-hartze demokratikoa egon dadin, besteak beste,hain agerikoa denez inor ohartu gabe pasa ahal den honako hau: muga larriak daude erabaki demokrati-koak hartzerakoan eraginkortasunez parte-hartzeko, tartean dauden pertsonen kopurua dela-eta. Bestelaesanda: erabakiek eragina baldin badute pertsona kopuru handi batengan, ziurrena, desberdintasunakazalduko dira erabakietan parte hartzeko aukerei begira, nahiz eta pertsona guztiak prest azaldu prozedu-rak demokratizatzeko. Tamaina demokratikoki parte hartzeko (edo ezin izateko) aukera izateko baldintzada. Arazoa ez da teorikoa, praktikoa baizik, eta Dahlek halaxe azaltzen du: gorde edo sortu ahal dituguestatu-nazioak edo megapolis izugarriak baino txikiagoak diren eta erabakiak hartzeko parte-hartzegarrantzitsua bermatzeko aginpide aski izango duten unitateak? Egileak berak izan daitezkeen irtenbidebatzuk ematen ditu, eta giza tamainako auzoen eta hirien alde azaltzen da, leku horietan benetako parte-hartze demokratikoa gauzatu ahal izango delako, betiere, bi oinarri hauetatik abiatuta:

1. Gai bat gizarte demokratiko batean hobeto lantzen bada, ahaleginak egin behar dira beti gizarte txi-kiago batek behar bezala landu ahal izan dezan.

2. Gizarte handiago bat egokia izango ote litzatekeen aztertzerakoan, kontuan izan behar dira beti tamai-na handiagoa izateak dituen kostu gehigarriak, eta norbanakoaren ezintasuneko sentsazioak gora egi-teko dagoen aukera ere bai.

Tokiko esparrua (herria, auzoa, barrutia, hiria) toki ezin hobea da parte hartzeko.

Das

Leb

en d

er A

nd

eren

Fl

oria

n H

enck

el-D

onne

rsm

arck

(20

06)

Page 66: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

66

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Laburbilduta, aro berri baten hasieran gaude, herritarrak parte hartzeko esparruari dagokionez. Parte har-tzeko moldeak aldatzen ari dira, eta parte hartzera bultzatzen duten gaiak ere bai. Egiturak eta jarrerakaldatzen dira. Iragandako garaien miraz egonik errealitate berriarekiko harremana galtzen duen horrek eraberean galduko du gizarte parte-hartzaileagoaren eraikuntza bultzatzeko aukera.

BIBLIOGRAFIA

BARBER, B. R. (2000): Un lugar para todos, Bartzelona, Paidós.

BECK, U. (1997): «La reinvención de la política: hacia una teoría de la modernización reflexiva», hemen: U. BECK, A. GIDDENS eta S. LASH: Modernización reflexiva. Política, tradición y estética en el orden socialmoderno, Madril, Alianza Editorial.

— (konp.) (1999): Hijos de la libertad, Buenos Aires, Fondo de Cultura Económica.

BENEDICTO, J., eta F. REINARES (arg.) (1992): Las transformaciones de lo político, Madril, Alianza Editorial.

BERLIN, I. (2001): Dos conceptos de libertad y otros ensayos, Madril, Alianza Editorial.

BOBBIO, N. (1993): Igualdad y libertad, Bartzelona, Paidós.

BODEI, R. (1995): Una geometría de las pasiones, Bartzelona, Muchnik.

CALLINICOS, A. (2003): Igualdad, Madril, Siglo XXI.

CONTRERAS, F. J. (1994): Derechos sociales: teoría e ideología, Madril, Tecnos.

CROSSMAN, R. H. S. (1977): Biografía del Estado moderno, Mexiko, Fondo de Cultura Económica.

DAHL, R. A. (1994): ¿Después de la revolución?, Bartzelona, Gedisa.

— (1999): La democracia. Una guía para los ciudadanos, Madril, Taurus.

FLORES D’ARCAIS, P. (2002): «Italia: nace una forma inédita de hacer política», El País, 2002-03-20.

GAMBLE, A. (2003): Política y destino, Madril, Siglo Veintiuno.

HABERMAS, J. (1999): La inclusión del otro. Estudios de teoría política, Bartzelona, Paidós.

JÁUREGUI, G. (1994): La democracia en la encrucijada, Bartzelona, Anagrama.

MARSHALL, T. H., eta T. BOTTOMORE (1998): Ciudadanía y clase social, Madril, Alianza Editorial.

OVEJERO, F. (2002): La libertad inhóspita. Modelos humanos y democracia liberal, Bartzelona, Paidós.

— J. L. MARTÍ eta R. GARGARELLA (konp.) (2004): Nuevas ideas republicanas. Autogobierno y libertad, Bar-tzelona, Paidós.

PUTNAM, R. D. (2002): Solo en la bolera. Colapso y resurgimiento de la comunidad norteamericana, Bartze-lona, Galaxia Gutenberg/Círculo de Lectores.

— (arg.) (2003): El declive del capital social. Un estudio internacional sobre las sociedades y el sentidocomunitario, Bartzelona, Galaxia Gutenberg/Círculo de Lectores.

Page 67: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

67

Demokrazia zuri-beltzean

RUBIO-CARRACEDO, J., J. M.ª ROSALES eta M. TOSCANO (arg.) (2002): Retos pendientes en ética y política, Madril,Trotta.

SEN, A. (1999): Sobre ética y economía, Madril, Alianza Editorial.

STOTZKY, I. P. (2004): «Crear las condiciones para la democracia», hemen: H. H. KOH eta R. C. SLYE (konp.):Democracia deliberativa y derechos humanos, Bartzelona, Gedisa.

SUBIRATS, J. (arg.) (1999): ¿Existe sociedad civil en España? Responsabilidades colectivas y valores públicos,Madril, Fundación Encuentro.

TODOROV, T. (1995): La vida en común, Madril, Taurus.

WALDRON, J. (2004): «Deliberación, desacuerdo y votación», hemen: H. H. KOH eta R. C. SLYE (konp.): Demo-cracia deliberativa y derechos humanos, Bartzelona, Gedisa.

WILKINSON, H. (1999): «Hijos de la libertad. ¿Surge una nueva ética de la responsabilidad individual ysocial?», hemen: U. BECK (konp.): Hijos de la libertad, Buenos Aires, Fondo de Cultura Económica.

Imanol Zubero Beaskoetxea Soziologian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) Soziolo-giako irakasle tituluduna, eta Soziologia eta Zientzia Politikoko Euskal Elkarteko burua da. Gizarteko mugi-mendu eta herritarren ekimen askoren bultzatzailea izateaz gain —kontzientzia-eragozpena, nazioartekoelkartasuna edota tokiko gobernua sustatzeko mugimenduen bultzatzailea—, hainbat ikerketa egin ditubazterketaz, gizarteko eskubideez eta enpleguaz, eta, era berean, euskal gaia behin eta berriz agertzen dabere ekintzetan eta hausnarketetan. Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu gai horiei buruz, eta hitzal-di, mintegi eta master askotan hartu du parte. Sei urtez zinegotzi jardun du bere udalerrian, Izquierda deAlonsotegi/Alonsotegiko Ezkerra izeneko herritarren hautagaitza baten izenean, Euskal Herriko BakearenKoordinakundeko bultzatzailea izan da erakunde hori sortu zenetik, eta Aldaketa-Cambio por Euskadi ize-neko herritarren ekimenaren sortzaileetako bat izan da. 2008ko hauteskunde orokorretan senatari hauta-tu zuten Bizkaian.

❚❘

Page 68: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen
Page 69: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

LANERAKO PROPOSAMENAK

Ricardo AranaHernán Echevarría

Fernando GanzoLaura García

M.ª Ángeles Ricondo

Page 70: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

Ricardo Arana Mariscal maisua eta kazetaria da. Bizkaiko Barakaldo herriko ikastetxe publiko bateanematen ditu eskolak. Irakasleen sindikatuko ordezkaria, eta Euskadiko Langile Batzordeen komunikaziokonfederalaren arloko eta irakaskuntzako federazioko arduraduna izan da. Euskadiko Eskola KontseilukoBatzorde Iraunkorreko kidea eta Giza Baliabideen Batzordeko burua izan da. Hainbat herri-ekimenetan etajardueratan parte hartzen du, balioetan eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza bultzatzeko etaetorkinak gizarteratzeko. Bere hausnarketetan, komunikazioaren teknologia berriek gizartean duten eragi-na aztertu du. Lankidetzan aritu da euskal prentsako iritzi-orrietan, eta argitalpen profesional batzuekin,esate baterako, Trabajadores de la Enseñanza eta Escuela, argitalpenekin.

Hernán Echevarría Calvo maisua, eta Geografia eta Historian lizentziaduna da. Irakaskuntza-lanetan arituda Euskal Herriko hainbat ikastetxe pribatu eta publikotan, hala Lehen nola Bigarren Hezkuntzan; horrezgain, irakasleen ordezkari sindikala izan da. Gaur egun, irakasle-lanetan ari da pertsona helduen hezkun-tzara zuzenduta dagoen Bizkaiko zentro publiko batean, eta, aldi berean, zentro horretako zuzendaria da.Arteak eta historiak pizten dute bere arreta. Irakaskuntza-lanetan, zinemagintza erabiltzeko egiten direnikerketetan hartzen du parte.

Fernando Ganzo Cuesta Kazetaritzan lizentziaduna eta Ikus-entzunezko Komunikazio Saileko prestakun-tzako ikerlaria da UPV/EHUn. Doktorego-tesia egiten ari da bertan. Era berean, Zinemaren Estetika eta His-toriari buruzko masterra egiten ari da Valladolideko Unibertsitatean. Vocento taldean eta hainbat argitalpe-netan lan egin du. Gainera, film laburrak egiten ditu, eta zinemari buruzko Lumière aldizkaria zuzentzendu beste batzuekin batera.

Laura García Pérez kazetaria eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da. Erredaktore gisa lanegin du hainbat argitalpenetan, eta irakasle-lanetan aritu da Santanderren, helduentzako zentro batean.Zinemarekiko interesa izanik, Teoria eta Analisi Filmikoari buruzko doktoregoko ikasketak egin ditu, eta zine-magintza espainiarrean espezializatu da. Gaur egun, egunkari digital batean ari da lanean, eta Espejo deCantabria aldizkariko lankidea da.

M.ª Ángeles Ricondo Iglesias maistra da, eta Musikako goi-mailako ikasketak egin ditu. Lanbide-bizitzanbarrena, kudeatze eta irakaskuntzako lanak egin ditu hainbat ikastetxetan, bai eta elkarbizitzarako hez-kuntzari buruzko lan zehatzak ere. Gaur egun, irakasle gisa lan egiten du Bilbon, Lehen Hezkuntzako ikas-tetxe publiko batean.

❚❘

❚❘

❚❘

❚❘

❚❘

Page 71: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

71

‘El hombre que mató a Liberty Valance’1

LABURPENA

Ransom Stoddard senatari ezaguna (James Stewart) bere emaztearekin heltzen da Shinbone hiri umilera.Herriko egunkarian ea zertara heldu den galdetzen diotenean, berak argitzen die gizon baten hiletara joan-go dela. Gizon hori Tom Doniphon da (John Wayne), eta egunkarikoek ez dute heriotza horren berri. Horiekhorrela, Stoddardek istorioa kontatzeari ekiten dio. Abokatu gisa lizentziadun berria dela, Stoddard dili-gentzian abiatzen da Shinbone hirira ekialdetik. Liberty Valance bidelapurrak (Lee Marvin) eraso egiten diodiligentziari, lapurtzeko, eta jipoi bat ematen dio. Tom Doniphonek jasotzen du, eta Peter suediarraren etaharen emaztearen ostatura eramaten du. Hor, Hallie gazteak (Vera Miles) zainduko du. Stoddardek legea

FITX

A T

EKN

IKO

-AR

TIST

IKO

A

‘The Man Who Shot Liberty Valance’

Iraupena: 119 minutu.Herrialdea: Estatu Batuak.Urtea: 1962.Generoa: Westerna.Zuzendaria: John Ford.Gidoia: James Warner Bellah eta Willis

Goldbeck, Dorothy M. Johnson-enjatorrizko kontakizunaabiaburutzat hartuta.

Argazkia: William H. Clothier.Muntatze-lana: Otho Lovering.Musika: Cyril Mockridge.Ekoizpena: Paramount Pictures.Aktoreen zerrenda: James Stewart, John Wayne, Lee Marvin, Vera Miles, Edmond O’Brien,

Andy Devine, Jeanette Nolan, John Qualen, Woody Strode, Lee Van Cleef, Strother Martin, Denver Pyle.

Page 72: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

72

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

eraman nahi du lurralde basati horretara, baina Doniphonek erantzuten dio salbu egoteko pistola beharduela. Valancerekin beste liskar bat izan ondoren, platerak zerbitzatzen eta garbitzen aritzen da lanean, etahala Peabody jauna ezagutzen du, hau da, Shinbone Star herriko egunkariko zuzendaria. Harentzat lan egi-ten hasten da, eta eskolak emateari ere ekiten dio. Hala ere, gatazka piztuko da batzarrean lurraldeak izan-go duen ordezkaria aukeratu behar dutenean; batzar horretan erabaki behar dute zer ezarri: baserritar txi-kiak seguru egoteko moduko estatu bat, edo Open Range-ri eutsi, hau da, jabe handiek boterea edukitzenjarraitzea soldatapean dituzten gaizkile pistoladunen indarrari esker.

Herriak Peabody eta Stoddard hautatzen ditu ordezkari izan daitezen, eta inork ez dio Valanceri botorikematen. Gau horrexetan, Valancek egunkariko erredakzioa suntsitzen du, eta jipoi izugarria ematen dioPeabodyri. Stoddardek armak baliatuz aurre egitea erabakitzen du, eta Valance erortzen da. Batzarreanerrudun sentitzen da armak erabili zituelako, baina Tomek egia azaltzen dio: Tomek berak hil zuen Valance,traizioz hil ere, bizitza salbatu nahi ziolako, eta, horren ondorioz, uko egin behar izan zion Hallieri, etxe bateraikitzen ari baitzen Hallierekin familia bat osatzeko asmoz. Kontakizuna entzun ondoren, egunkarikozuzendariak istorioa ez kontatzea erabakitzen du, Liberty Valance hil zuen gizonaren mitoak bere horretanjarrai zezan ukitu gabe.

ZER AZALTZEN DU FILMAK?

Filma zuri-beltzean eginda dago, eta hori ezohiko kontua da tamaina eta ezaugarri hauek dituen 1962koekoizpen baterako. John Fordek egin zuen azken maisulana da hau, eta Mendebaldeko mitoari buruzko ekin-tza errebisionista bat izan zen. Flashback luze baten egitura erabiltzen du, eta, horren barruan, errealitateaazaltzen duen beste flashback bat agertzen da. Egitura horren bidez, filmak nazio amerikarraren gainean jarri-tako belo heroikoa kentzen du. Kazetariaren azken esaldia genero honetako erreferentzia-puntu bilakatu zen,eta Amerikako Estatu Batuetako historiari ekiteko Hollywooden baliatu zuten moldearena ere bai: «when thelegend becomes fact, print the legend» (mitoa egitate bihurtzen denean, inprima ezazu mitoa).

KONTAKIZUNAREN MEMORIA

01 min Hasierako kredituak. Trena Shinbone hirira iristen da, Ransom Stoddard senataria eta bereemaztea barruan daudela. Prentsak horren berri jasotzen du, eta elkarrizketa bat egitekoeskatzen dio. Bien bitartean, Link Appleyard komisario zaharrak etxe bat ikustera eramatendu Stoddard andrea; etxea erortzen ari da eta kaktusak loratzen dira bertan.

07 min Senatariari elkarrizketa egiten hasten dira. Senatariak esaten du Tom Doniphonen hiletan iza-teko heldu dela herrira, eta Hallie emaztearekin batera sartzen da hilkutxa ikustera. Senata-riaren ondoan, Pompey izeneko gizon beltz bat agertzen da, guztiz hunkituta. Une horretan,kazetaria galdezka hasten da berriz, eta Stoddardek istorio osoa kontatzea erabakitzen du.

14 min Flashback handia hasten da. Liberty Valance eta bere gizonek eraso egiten diote diligen-tziari; barruan Stoddard gaztea doa, Shinbone herrirako bidean. Eztabaida laburra izanondoren, jipoi bat ematen diote.

17 min Tom Doniphonek Hallie dagoen tokira eramaten du Stoddard, zaurituta baitago. Han,Halliek, Nora eta Peterekin batera —hiriko ostatuaren ardura duten senar-emazte suedia-

Page 73: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

73

Demokrazia zuri-beltzean

rrekin— zauriak sendatzen dizkio. Tomek pistola bat eskuratzea gomendatzen dio, horrelabere burua babestu ahal izateko. Link Appleyard sheriffari azaltzeko eskatzen diote, bainasheriffari izu-ikara sartzen zaio Valance izena entzutean.

27 min Dutton Peabodyk eta Willoughby medikuak Valanceri buruz hitz egiten dute Appleyardekin.Peabody ostatuan sartzen da afaltzeko asmoz; bitartean, Stoddard lanean ari da sukaldean,legezko liburuak begiratzen, bidelapurra atxilo hartu ahal izateko. Ohartzen da Halliek ezdakiela irakurtzen, eta ikasteko proposamena egiten dio. Ransomek Link komisarioari esa-ten dio Liberty atxilo hartu ahal duela. Tom heltzen da, eta kaktus-lore bat oparitzen dioHallieri. Berriz ohartarazten dio Stoddardi, arma batekin bere burua babesten ikasten ezbadu, arriskuan dagoela. Horren ondoren, afaltzera esertzen da Peabodyrekin, eta hitz erdi-ka esaten du aurki Hallierekin ezkonduko dela. Valance heltzen da, eta erasoa jotzen dioRansomi, Tomi zerbitzatzen ari den bitartean. Horrek eta Pompeyk kanpora bidaltzen dituz-te. Ransom berriz hasten da eztabaidan Doniphonekin, eta Peabodyk lan bat eskaintzen diokanpotarrari erredakzioan. Tom-ek jakinarazten du aste batzuk emango dituela kanpoan.

47 min Stoddard Peabodyrentzat lan egiten hasita dago, eta eskolak ematen dizkie herriko lagunaskori. Estatuaren eta lurraldearen arteko gatazka hurbil-hurbil dagoela sumatzen da.Tomek ohartarazten die Valancek ez duela baimenduko haiek jendea akuilatzea ordezkariaaskatasunez hauta dezaten. Hallie ohartzen da Ramsomek alde egin duela tiroan aritzera,eta, Valanceri aurre egin nahi diola uste duenez, laguntza eskatzen dio Tomi.

1 h 00 min Tomek bidean atzematen du Ramson, eta etxera eramaten du. Hallierentzat eraikitzen ariden gela erakusten dio, eta dituen asmoen berri ematen dio. Pistolarekin trebatzen lagun-tzen dio, baina argi erakusten dio ezinezkoa dela Valanceri aurre egitea, eta lotsarazten dutiro zehatz bat eginez. Stoddard haserretzen da, jipoitzen du, eta alde egiten du.

1 h 04 min Herriko gizon zuri guztiak saloonean biltzen dira, lurraldea ordezkatuko duten bi delega-tuak hautatzeko. Liberty heltzen da, eta bere burua izendatzen du, baina denek ematendiete botoa Stoddardi eta Peabodyri. Valancek ultimatuma ematen dio Ransomi: gau horre-tan hiria uzten ez badu, hil egingo du.

1 h 15 min Peabody mozkortzen da, Valanceren beldur dagoelako. Ransomek uko egiten dio Pompey-ren laguntzarekin ihes egiteari. Libertyk Shinbone Star egunkariaren erredakzioa suntsitzendu, eta jipoi izugarria ematen dio Peabodyri, erdi hilda uzten baitu. Stoddardek aurkitzendu, eta medikuari deitzen dio. Kanpora ateratzen da, Valanceri aurre egiteko, eta Valancehiltzen da. Gero Tom agertzen da, eta Hallie ikusten du, Ransom besarkatzen ari dela.

1 h 34 min Tom, suminduta, tabernara sartzen da, eta mozkortu egiten da. Bere etxera itzultzen da,eta su ematen dio Hallierentzat egiten ari zen gelari.

1 h 39 min Jabe handien eta hegoaldeko abeltzain txikien arteko eztabaida egitea erabakitzen da;abeltzain txikiek estatua eratu nahi dute, eta Peabody eta Stoddard dira haien ordezkariak.Stoddard errudun sentitzen da, Valance hil duelako, bere printzipioei huts eginez, legearizintzo jarraitu gabe. Tom heltzen da, eta aditzera ematen dio berak egin ziola tiro Valance-ri, beste flashback batean. Orduan Ramsonek onartzen du Washingtonera joango den hau-tagaia izatea, eta Tomek alde egiten du.

1 h 54 min Orainaldira itzultzen gara berriz. Kazetariak uko egiten dio benetako istorioa argitaratzeari.Azkenik, aurrerantzean ere, bera izango da Liberty Valance hil zuen gizona. Ransomek etabere emazteak Shinbonera itzultzea eta bertan geratzea erabakitzen dute.

Page 74: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

74

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

AZTERKETA

The Man Who Shot Liberty Valance bezalako film batek (jatorrizko izenburuaren itzulpen zehatza «LibertyValanceri tiro egin zion gizona» da) aukera ematen digu azterketa soil bat egiteko, bera eraikitzeko baliatu-tako oinarrizko osagaiak erabiliz: kontakizunaren egitura, pertsonaiak, eta pertsonaia horiek betetzenduten tokia.

Filmaren egiturari erreparatuz gero, esanahia duten hainbat arlo suma ditzakegu. Deigarria da «flashbackbikoitzetan» antolatzeko dagoen modua, flashback bat bestearen barruan sartuta baitago, panpina erru-siarren moduan. Flashback horiek Stoddardek kazetari bati egindako kontakizunarekin hasten dira, kazeta-ri horrek galdetzen baitio ea zer dela-eta iritsi den trenez Shinbone hirira (ohar bitxi bat: Stoddard trenezheltzen da hiri batera… eta hiri horretara trena berari esker iritsi zen). Lehenengo flashback handi hori«benetakoa» da, une erabakigarri bat iristen den arte, zehazki, Stoddard legearen eta ordenaren heroi bila-katzen den unera arte. Orduan, bigarren flashbacka agertzen da, «desmitifikatzailea» dena, aberriarenheroi gisa betetzen zuen eginkizuna kentzen baitio, eta ahanzturan lurperatzen baitu betiko Tom Doni-phon, kazetariek ere ez baitzekiten bere hiletaren berri izan, halako hiri txiki batean egon arren.

Bigarrenik, filmak hiru pertsonaia nagusi ditu: Ransom Stoddard, Tom Doniphon eta Liberty Valance. Haie-tako bakoitzari sinbolo bat dagokio, gizartean betetzen duen zeregina azaltzen duen ikono bat. LibertyValance irudikatzeko, zartailua agertzen da, hau da, indarkeriaren eta oraindik basatia eta menderakaitzaden mundu baten sinboloa. Stoddard irudikatzeko, liburuak azaltzen dira, edo, oro har, idatzitako hitza. Erahorretan, aurrerapenaren, jakintzaren, legearen eta aurrera doan bidezko gizarte baten zutoihal bihurtzenda. Tom Doniphonen ikonoa, berriz, kaktusaren lorea da, alegia, desertuan hazi daitekeen landare bakarra:elkorra den eta ezin alda daitekeen zerbait.

Azkenik, bota diezaiogun begiratu bat gunea irudikatzeko dagoen moduari. Tradizioz, western generoarenbarruan oso garrantzitsua izan da «barnealdea» eta «kanpoaldea» bereiztea. Film honetan, jokoa berezikiadierazgarria da Tom Doniphon pertsonaiari dagokionez. Sekuentzietan, inoiz ez da gune sozialen barruanagertzen. Hiru une nabarmentzen dira batez ere: lehenik, Ranssom eta Valanceren arteko tiroketaren ondo-ren, Hallie eta heroi berria bakarrik uzten ditu, mozkortzeko eta bere etxea erretzeko, ekintza autosuntsi-tzaile bat eginez —hori, aurrerago ikusiko denez, Liberty Valance hiltzearen luzapena baizik ez da—; biga-rrenik, Liberty Valance benetan nork hil zuen Stoddardi argitu ondoren, Washingtonera joatekoordezkariaren hautaketan parte har dezan uzten dio Stoddardi, jendetzaren txaloen hotsean, eta berak ber-tatik alde egiten du; eta, azkenik, filmaren hasieratik bere ikurra izan den landarea, kaktusa Hallieri ema-ten dionean, Halliek etxetik kanpo lurperatzera behartzen du Pompey —Doniphon gizartetik kanpo gera-tzea ezinbestekoa dela hori uler dezakegu ekintza horretan—.

Izan ere, bigarren flashbacka desmitifikatzeko ekintza bat da, «errealitate bihurtutako mito» hori deserai-kitzeko ekintza. Denek heroitzat jotzen duten gizona ez da halakoa, heroi bihurtu nahi izan ez zuen gizo-na baita berez heroia. Hallie galtzeko anekdota erromantikotik harantz joz, Liberty Valance traizioz hiltzeaekintza autosuntsitzailea da. Lehen aurreratu dugunez, Doniphonek ez du lekurik Ransomek agintzen duenetorkizuneko mundu horretan. Bere etxea erretzeko ekintzak eta Pompeyrekin hitz egitean «etxe» batduela ere zalantzan jartzeak argi adierazten digute ideia hori.

Page 75: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

75

Demokrazia zuri-beltzean

Libertyren mundukoa da Doniphon, ez da arrotzaren mundukoa; baina, hala ere, bada lotura bat Donipho-nen eta Stoddarden artean. Ikusmen aldetik, ideia hori indarrez adierazita dago, eszenetan biak aldi bereanagertzen direnean sekuentzia horiekin egiten den plangintzari esker, hau da, eszena horiek hainbat planotan«desegiteko» edo ez desegiteko dagoen moduaren bidez. Liburuei eta pistolei buruz egiten dituzten eztabai-da «filosofikoetan» izan ezik (eztabaida horietan, Doniphonek ohartarazten dio Mendebaldean ezinbestekoadela arma bat aldean izatea), oso aldi bakanetan «bereizten» dira filmean bi pertsonaiak eszena berean,eremu-kontraeremu planoen sail batean deseginez. Baliabide hori oso ohikoa da zinemagintzan bi pertsonaia-ren arteko aurkakotasuna islatzeko: bi aktoreak aurrez aurre jartzen dira solasean, eta bereizik filmatzen dira,kamera bien artean kokatuta, eta kameraren norabidea txandaka aldatuz, ehun eta laurogei graduko bira egi-nez. Era horretan, plano bakoitzean, pertsonaietako bat baizik ez dugu ikusiko (eremua); eta hurrengo planoanbeste pertsonaia ikusiko dugu, eszenaren beste «erdian» (kontraeremuan). Film honetan, kontrakoa agertzendela esan liteke, Wayne eta Stewarti dagokienez. Izan ere, bien arteko elkarrizketak, plano bakar batean egonbeharrean, etenekin antolatuta daudenean, pertsonaiak beti agertzen dira plano guztien barruan (adibidez,Doniphonek Stoddardi egia esaten dion sekuentzian, plano-kontraplano bat dago, baina ez eremu-kontrae-remu bat; hau da, plano bakoitzak pertsonaia bat hartzen du ardatz gisa, baina bestea bazter utzi gabe).

Hala, bada, Doniphon da atzera berriz operadore mitikoaren pertsonaia. Eskolako sekuentzia film osokosekuentziarik esanguratsuenetako bat da. Bertan, utopia demokratikoaren moduko zerbait agertzen da.Izan ere, Fordek filmeko eszenetan egiten dituen «zeremonia politiko» guztien artetik, honetan baizik ezdute gizon beltzek eta emakumeek parte hartzen. Gainera, nazioaren ikurrak gailentzen dira aretoan: ban-dera eta George Washington eta Abraham Lincolnen erretratuak. Hala ere, Tom Doniphon, ezustean etadesertuko hautsez beterik —ez halabeharrez, baina—, sartzen da ekitaldia desegiteko eta bertan daudenguztiak errealitatera berriz itzularazteko asmoz.

Ordezkari bat hautatu beharrak eta Valance hori baimentzeko prest ez egoteak argi erakusten dute egoe-raren larritasuna, eta agerian uzten du zuzendariak azaltzen duen kontraesana: sistemak ezin dio bereburuari eutsi. Edo, Doniphonek berak adierazten duenez, «botoek ezin diete pistolei aurre egin». Sheriff«traketsaren» gaitasunik eza hainbat aldiz nabarmentzen da filmean barrena; eta horrek era sinbolikoanadierazten du, Mendebalde zahar hartan, instituzio protodemokratikoak ez zirela gai askatasuna eta segur-tasuna babesteko.

The

Man

Wh

o S

ho

t Li

ber

ty V

alan

ceJo

hn F

ord

(196

2)

Page 76: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

76

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Hortaz, bada, film hau kasu paradigmatikoa da western generoaren barruan, zalantzan jartzen baititu nazioamerikarraren sorburuak, baina ez hainbat hamarkadatan adierazitako mitoa, mito horren atzetik ezkuta-tzen dena baizik. Bi flashbacken hasierari begiratu bat emanda, berehala ohartuko gara haien izaeran des-berdintasun txiki bat dagoela. Flashback luzean, iraungitzeko efektu erraz batek berariaz espresionista denagertoki batera eramaten du filma, guztiz irreala den barrokismoz beteriko agertoki batera. Doniphonenflashbacka, berriz, guztiz bestelakoa da: iraungitzeko efektuarekin batera, fokatze oker nabarmen batdago, eta Doniphonek erretzen duen zigarretaren keak areago azpimarratzen du. Hala, bada, gertaerak,beti azaldu dizkiguten eran (lehen flashbackean), osagabeak dira, zinemaren eragin mitifikatzaileak etaharen naturaltasunik ezak azpikoz gora jarri dituzte (diligentziari lapurreta egiteko erasoan dagoen deko-ratuaren ikusgarritasun arranditsuak estudioko zinemaren lehen garaietara eramaten gaitu); aitzitik, egia(bigarren flashbacka) estalita, ezkutatuta dago, zaila baita agerian jartzea, Shinbone Star egunkariko zuzen-dari berriak iragana nahita zentsuratzean frogatuko duenez.

Azken batean, herrialde horren historia osoaren ernamuina biltzen duen paradoxa bateraezina dugu aurrean,beste zuzendari batek —John Fordek, Shinbone Star egunkariko zuzendariak ez bezala— argitara ematea era-baki baitu, nahiz eta inprimatutako hitza erabili beharrean zinemagintzako mintzaira erabili horretarako.

FILMA IKUSI ONDOKO JARDUERA: HISTORIAKO ESKOLA BAT

The Man Who Shot Liberty Valance filmeko unerik garrantzitsuenetako bat hauxe da: Stoddard herriko mai-sua dela erakusten duen eszena. Lehen esan dugunez, Estatu Batuetako zuzendariak zeregin guztiz sinboli-koa ematen dio eskola horri, sexu, etnia eta egoera aldetik era askotakoak diren herritar multzo bat azaltzenbaitu, Mendebaldeko herritarrek etorkizunean izango zuten demokraziaren aurrerapen bat eskainiz.

The

Man

Wh

o S

ho

t Li

ber

ty V

alan

ceJo

hn F

ord

(196

2)

Page 77: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

77

Demokrazia zuri-beltzean

Eszena horren aurrez aurre, beste batzuk jar ditzakegu, hala nola, zuzendariak gizonei (zuriei) mugatutakohauteskundeko ekitaldiak jasoz paratzen dituenak. Barnean eta bazterrean daudenak behatzea oso arike-ta argigarria da demokraziaren eraikuntza aztertzean, filmean agertzen diren bereizkeriazko guneak zehaz-tetik harantz jo ahal baitugu (adibidez, «mexikarren taberna», edo Pompey, jatetxeko sukaldean itxita ego-ten dena).

2008an Estatu Batuetan izan ziren azken hauteskundeetan, Barack Obamak irabazi zuen, eta hori motiba-zio handia da Historiako eskola bati ekiteko. Eskola horretan, taldeka jarrita, honelako alderdiak aztertubeharko genituzke: Estatu Batuetako hauteskunde-prozesuek dituzten ezaugarriak, gutxiengo etnikoekedo emakumeek noiz lortu zuten botoa emateko eskubidea, etab. Era berean, Espainian botoa ematekoeskubideak dituen ezaugarriak azter genitzake, eta eskubide horrek izan duen bilakaera historikoa, gauregungo Konstituzioko testuetan nola islatzen den, edota estatu, autonomia eta tokiko ordezkaritza-kame-ren funtzionamendua…

Talde bakoitzak ateratzen dituen ondorioekin, alegiazko egunkari bat egin genezake, eta ondorio horieklehen orrian jarri, gertakaria dagokion ingurunean ondo kokatu ondoren. Estatu Batuetan, boto ematekoeskubideari begira izan ziren unerik garrantzitsuenei buruzko informazioa lortzeko, New York hiriko uni-bertsitateak antolatutako orri bat dago sarean, ingelesez eta espainolez, eta oso baliagarria izan daiteke:<http://www1.cuny.edu/portal_ur/content/voting_cal/spanish/index.html>.

Bestalde, jarduera bat egin genezake ikasleengandik hurbilago dagoen esparru batean ordezkariak hauta-tzeko eskubidea aztertzeko, esate baterako, ikastetxe batean. Era horretan, bertatik bertara ezagutu ahalizango genituzke hautatze-organoak, organo horiek betetzen duten zeregina, haiek arautzen dituztenmekanismoak eta ordezkariak.

Page 78: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen
Page 79: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

79

‘Solo ante el peligro’2

LABURPENA

William Kane sheriffak (Gary Cooper) atxilo hartu ondoren, Frank Miller bidelapurra (Ian McDonald) askeutzi dute. Hadleyville herriaren kanpoaldean, zain ditu azio-lagunak (Lee Van Clift, Sheb Wooley eta RobertWilke), laguntza eman nahi baitiote mehatxua burutu dezan, eta aski bare dagoen hiria delituz eta arriskuzberriz bete dadin. Hirian, arriskuaz ohartu gabe, kuakero batekin (Grace Kellyrekin) ezkontzen ari da sheriffa. Egun horretantxe, marshall gisa betetzen zuen postua utzi du, baina bidelapurra iritsi dela jakitean,herrian gelditzea erabakitzen du, bizitza berri baten bila abiatu ordez. Miller eguerdiko trenean iritsiko da;eta Kanek ordubete luzea besterik ez du laguntzaile-talde bat antolatzeko, eta bidelapurra atxilo hartzensaiatzeko. Hala ere, denek uko egiten diote laguntza emateko egiten duen eskaerari, hala bere emazteak etalaguntzaileak (Lloyd Bridges), nola herriko gehienak. Gainera, zera ematen diote aditzera: hiriarentzat hobedela bera bertan ez gelditzea. Dena dela, betebeharraren zentzua oso barneratua duenez, Kane hirian gel-

FITX

A T

EKN

IKO

-AR

TIST

IKO

A

‘High Noon’

Iraupena: 84 minutu.Herrialdea: Estatu Batuak.Urtea: 1952.Generoa: Westerna.Zuzendaria: Fred Zinnemann.Gidoia: Carl Foreman.Argazkia: Floyd Crosby.Muntatze-lana: Floyd Crosby.Musika: Dimitri Tiomkin.Ekoizpena: Stanley Kramer Productions.Aktoreen zerrenda: Gary Cooper, Grace Kelly,

Thomas Mitchell, Lloyd Bridges, Katy Jurado, Otto Kruger, Lon Chaney, Henry Morgan.

Page 80: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

80

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

ditzen da, ia ziurra den heriotzaren zain. Hala ere, iskin egingo dio heriotzari, bere zuhurtzia baliatuz, etabere emaztearen laguntzari esker, azkenean saloonen jabea den Helen Ramírezek (Katy Jurado) emazteakonbentzitzen baitu, dituen ideiak alde batera utzi eta senarrari laguntza eman diezaion.

ZER AZALTZEN DU FILMAK?

High Noon (Eguerdia) filmeko kontakizunaren egitura hurbil dago benetako denboratik, gertaeren etaekintzaren mugak gainditzen ditu, eta normalean western generoaren kodeetatik oso urruti egoten direnhausnarketak egiten ditu. André Bazinek «superwesterna» deituko zion horri (erdeinuzko halako kutsubatez). Ez da harritzekoa garai hartako kritikari askok zera sumatzea filmean: bere printzipio moralen ara-bera jokatzeagatik jende guztiak bazterrean uzten duen gizon bat, alegia, berrogeita hamarreko hamarka-dan zinemagintzak eta gidoilariak berak —auzipetuta baitzegoen garai hartan— jasan behar izan zutensorgin-ehizaren parabola bat.

Sarreran, kargua uztera doan sheriff baten eta mendekua hartzeko egarriz herrira itzultzen den bidelapurbaten arteko gatazka azaltzen da. Horren ondoren, hurrenez hurren azaltzen diren gatazka moral txiki ba-tzuetan egituratuta dago filma, Kaneri atea itxi eta laguntza ukatzen dioten bakoitzean sortzen baitira gataz-ka moral horiek. Kanek eta salooneko uneko jabeak iraganean izandako gatazka erromantiko bat azaltzenda, eta horrek konplexutasuna ematen dio bilbeari; baina, hala ere, atez ate doan sheriff etsituaren ibilbideagailentzen da filmean, gizarteak ukatzen dion laguntzaren bila baitoa, gizartea salbatzeko asmoz ibilita ere.

Filmak hainbat Oscar jaso zituen, eta Hollywoodeko industria osoa hunkitu zuen zapalkuntza politikoarengaraian egin zen (herriak «sorgin-ehiza» izenez deitu zuen zapalkuntzaren garaian). Filma alegoria gisasortu eta ulertu zen, zinemagintzako profesional ezkertiar askok garai hartan jasan zuten egoeraren etakideek maccarthysmora saldu ondoren nozitu zuten elkartasun ezaren alegoria gisa.

KONTAKIZUNAREN MEMORIA

00 min Hiru bidelapurrak mendian biltzen dira. Kreditu-gutunak aurrera egiten du, eta, lehen aldiz,soinu-bandaren kanta nagusia entzuten da.

02 min Bidelapurrek herria gurutzatzen dute. 10:30ak dira. Bidelapurrak agertzean, herritarrakharrituta eta izuak hartuta geratzen dira. Aldi berean, Kane eta Amy ezkontzen ari dira.Bidelapurrak geltokira iristen dira, eta eguerdiko trenaren zain gelditzen dira, tren horretanheldu behar baitu Frank Miller beldurgarriak. Geltokiko arduradunak albistearen berri ema-ten du. Hori jakitean, ordezkoa hel dadin artean egun bat falta bada ere, zera erabakitzendute: Kane marshallak berehala joan eta arazoaz ahaztu behar duela.

09 min Salooneko jabea den Helen Ramírezen gela agertzen da. Helen harremanean dago Kane-ren laguntzailea den Harvey Perl-ekin. Kanek itzultzea erabakitzen du, egoera bere kabuzkonpontzeko.

12 min Kaneren emazteak senarra hirian uzten du, eta eguerdiko trena hartu eta abiatzea eraba-kitzen du.

Page 81: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

81

Demokrazia zuri-beltzean

15 min Bake-epaileak ere herritik alde egiten du.17 min Tren-geltokian bidelapurrak daudela ikusita, Amy Kanek erabakitzen du hotelean itxoiten

geratzea eguerdiko trena iritsi arte.18 min Perl laguntzailea egoeraz baliatzen ahalegintzen da, Kaneri xantaia egiteko: laguntza

eskaintzen dio, baina sheriff berria izateko proposatzen badu. Kanek uko egiten dioproposamenari, eta Perlek suminduta alde egiten du. Bidelapurrak geltokian itxoitenikusi ondoren, Perl eta Helenen arteko eztabaida agertzen da; azkenean Helenek Perlarbuiatzen du.

24 min Amy hotelera heltzen da, eta, hor, harreragilearen proposamenak eta zorroztasuna jasanbehar ditu, bera limurtu nahian baitabil.

25 min Sam elizan sartzen da, Weaver-en bila ari da-eta. Herbek laguntza eskaintzen dio Kaneri,berak hala nahita. Weaver Ramírezen gelara heltzen da, eta taberna erosten dio.

28 min Kane hotelera iristen da, eta emaztea topatzen du bertan. Ramírez jakinaren gainean jarrinahi du Kanek, urtebete igaro baita azken aldiz ikusi zuenetik, harekin maitasunezko harre-man bat izan ondoren. Harreragileak datu horren berri ematen dio Kaneren emazteari, etasheriffa mespretxatzen duela adierazten dio.

31 min Bidelapurretako batek itxaronaldia atsegingarriago egitea erabakitzen du, eta herrirantzjotzen du, alkohol pixka bat edateko asmoz. Tabernan, Perlek suminduta edaten du, etajende guztiak ospatzen du Frank Miller-en etorrera. Perl kanpora ateratzen denean, estro-pezu egiten du Kanerekin. Kane laguntza bilatu nahian sartzen da tabernara, baina arbuioabaizik ez du jasotzen.

37 min Kanek Fuller-en laguntza lortzeko ahaleginak egiten ditu, baina horrek emaztea gezurraesatera behartzen du, Kanek aurkitu ez dezan. Jimmy, tabernan zegoen begibakar alkoho-likoa, sheriffari laguntza emateko prest agertzen da.

39 min Perl Ramírezen gelara itzultzen da, bera berreskuratu nahian, baina Ramírezek alde egite-ko dituen arrazoiak azaltzen dizkio («Ordu erdi barru Kane hilik egongo da» —eta hortikaurrera herria ez da toki segurua izango—). Gero, masaileko bat ematen dio.

41 min Kane elizara iristen da, laguntza emango dion jendearen bila. Tartekatutako plano batean,bidelapurrak azaltzen dira, zain daudela. Gero, bat-bateko eztabaida-gune bihurtzen daeliza, Kaneri laguntza ematearen aldeko eta aurkako iritziak entzuten baitira, baina azke-nean alkatearen argudioa nagusitzen da: joatera behartzen du, eta Kanek bakar-bakarrikabiatu behar du berriz.

48 min Frank Miller-en azio-lagunak agertzen dira berriz, trena noiz iritsiko zain daudela. Kaneksheriff zaharrarengana jotzen du laguntza eske, baina, horren eszeptizismoa eta artritisaikusita, atzera egiten du. Sheriff zaharrak, bestalde, alde egitera bultzatzen du Kane.

52 min Amyk bisita egiten dio Heleni. Aldi berean, Harvey Kaneren atzetik abiatzen da. Kaneukuilura joan da, eta zaldiei begira dago, zalantzan, zein hautatu asmatu ezinean. Har-veyrekin eztabaida egin ondoren, azkenean, bere erantzukizunari aurre egitea erabaki-tzen du, eta borroka egiten dute elkarren aurka. Hotelera itzulita, Helenek aditzera ema-ten dio Amyri ez lukeela senarra bakarrik utzi behar. Azkenik, Kanek bizarginarenganajotzen du, mailatuta duen begitartea garbitu diezaion. Atzealdeko gelatik ateratzen denhotsa entzuten da: berehala izango den tiroketaren ondoren behar izango diren hilarriaklantzen ari dira.

Page 82: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

82

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

1 h 01 min Kane bere bulegora itzultzen da. Lehenago berak hala nahita laguntza eskaini dion arren,Herb egoeraren arriskuaz ohartzen da, eta huts egiten dio sheriffari, eta bakarrik eta desen-gainatuta uzten du. John gazteak laguntza eskaintzen dio, baina Kanek ez du onartzen,ezin baitu haur baten bizitza arriskuan jarri.

1 h 05 min Sheriffa testamentua idazten ari den bitartean, plano labur batzuk agertzen dira ondozondo, pendulu baten erritmoan eginak, eta ordura arte filmean agertutako pertsonaiagehienen begitarteak erakusten dizkigute. Horren ondoren, trenaren hotsa entzuten da,hurbiltzen ari dela.

1 h 07 min Helen eta Amy geltokira abiatzen dira, eta, trena iristen denean, Kane bakar-bakarrik dagoherrian.

1 h 10 min Bidelapurrak hutsik dagoen herrira iristen dira. Kane baizik ez dago haien zain. Emazteaklehenbiziko tiroak entzuten ditu trenetik, eta itzultzea erabakitzen du. Sheriffak eta bere emaz-teak lau bidelapurrak hiltzea lortzen dute elkarren artean, batetik, sheriffaren maltzurtasunariesker, eta bestetik, emazte kuokeroak bere oinarriak alde batera uztea erabakitzen duelako.

1 h 19 min Herriko biztanle guztiak aterpeetatik irteten dira, eta tiroketaren amaieran zer gertatu denikusten dute. Mutikoak gurdia hurbiltzen du Kane senar-emazteak dauden tokira, eta hiri-tik joaten dira, baina, abiatu aurretik, sheriffak erdeinuz botatzen du lurrera bere izarra.

AZTERKETA

Testuaren (filmaren) eta testuinguruaren (filma egin zen uneko ingurune soziopolitikoaren) arteko harrema-naren konplexutasunaren adibide bikaina da High Noon filma.

Lehen aurreratu dugunez, joera ezkertiarreko «talde egile bat» dagoela kontuan izanda (filmaren gidoila-ria den Carl Foreman «zerrenda beltzetan» sartu zuten, eta Screen Actors Guild izenekoak persona nongrata izendatu zuen Robert L. Lippert ekoizlea), eta filma egin zen garaia aintzat hartuta, begien bistakoaeta erraza da irakurketa alegorikoa egitea, eta, horren arabera, filmak western generora eramaten du sor-gin-ehiza. Inork ezin du aintzat hartu gabe utzi zinemagintzako profesionalen eta sheriffaren egoerarenartean dagoen ageriko lotura: McCarthy senatariaren presio politikoaren ondorioz, kideek «saldukeria» egi-ten zieten zinemagintzako profesionalei, eta, era berean, sheriffa bakarrik uzten dute denek, arazoa haieizuzen ez dagokielakoan.

Hala ere, testu guztiek ahalmen transnotatiboa dute (eta, oraingoz, filma testua dela onartuko dugu). Hala,bada, ez da kontu bera film bat interpretatzea egin zen garai historikoan kokatuta, edo bestelako testuin-guru batean kokatuta interpretatzea. Hargatik, sorgin-ehizaren garaian Amerikako kultura-arloan izan zirengorabeherak orain urrun samar geratu direla kontuan izanik, bestelako interpretazioak sortzen dira, sustraisakonagoak dituzten eta interesgarriagoak diren interpretazioak.

Esanahiz beteriko «drainatze» horretan, nolabait esateko, filmak xurgatuta bezala gordetzen zituen hainagerikoak ez ziren hainbat mezu, esate baterako, testuinguru historikoaren argitan uler daitezkeen horiek(eta, beharbada, mezu horiek kanpora ateratzeko filmaren gorputza «zukutu» beharra dago), eta horrenguztiaren sustraia faktore generikoa da. Izan ere, eredu generiko batzuk hautatuz gero, ekintza une histo-

Page 83: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

83

Demokrazia zuri-beltzean

riko erabakigarri batean kokatzen da, hain zuen, gizarteko ordena eta ordenarik eza, edota aurrerapenaeta basakeria aurrez aurre jartzeko erabakigarria den unean; eta, horren ondorioz, filmean azaltzen denarazoa jarrera zehatz bati atxikitzen zaio, hain zuzen, nazio estatubatuarraren sorrerari eta haren oinarripolitikoaren auziari.

Alabaina, filmean esanahi sakonago bat gainjartzeko dagoen joera horretan, western generoan erabakiga-rria izan den ikono bat aipatu behar badugu, heroia da ikono hori. Edo, hobeto esanda, Gary Cooper-ekhezurmamitzen duen heroi-mota.

Pertsonaia-mota horrek tradizio handia izan du generoan hasieratik bertatik, baina John Forden film ba-tzuetan azaltzen dira haren adierazpide nagusiak, zehazki, John Waynek hezurmamitu zituen sormen-lanbatzuetan eta, batez ere, bi hauetan: The Searchers eta The Man Who Shot Liberty Valance. Testuko azter-keten esparruan, pertsonaia hau «operadore mitiko» gisa definitu ohi da (Greziako antzerkitik orain arte).

Operadore mitiko horren sinbolo ezin hobea da High Noon filmeko Will Kane. Ezinbesteko osagaia da,gizarteko sistema bat ezartzeko eta herria aurrera atera dadin lortzeko, baina bera ezin izango da inoiztxertatu bere laguntza erabakigarriari esker sortu den sistema horretan. Nolabait esateko, eskulana da,lan-indarra, eta dagokion zeregina bukatu ondoren ezin izango du jaso egin duen lanaren onura.

Filmak heroiaren ikuspegi hori paroxismoraino eraman eta zukutzen du, argi baitago une oro zein kodere-kin ari den jokatzen. Filmaren hasierako uneen interpretazio argia egin daiteke: bidelapurrak eremu basabatean agertzen dira, legerik eta mugarik gabeko mundu basatia irudikatu nahi baita (garai hartan OpenRange deitu zena). Ebakiduraren bidez aurkakotasun zuzena sortuz, protagonista aurkezten da, eskubidezibil jaio berriak bete-betean gauzatzen ari dela, hain zuzen, bake-epaile batek zuzendutako ezkontza zibi-lean dagoela. Handik denbora gutxira, ezkontza hori agur-ekitaldi bilakatuko da: Kane ezkontzen da, bera-ri esker bakean bizi den herri horretatik alde egiteko, eta, hainbat aldiz, errezeloz jokatzen du, bere karguauzteko uzkur, bidelapurrak iritsiko direla jakin aurretik ere bai.

Kanek herrian barrena egiten duen ibilbidea ere osagai argia da filmean: beti ibiltzen da aurrerantz, berakkontrolatzen ez duen indar batek mugiaraziko balu bezala. Filmak bi baliabide nabarmen erakusten ditu,

Hig

h N

oo

n F

red

Zinn

eman

n (1

952)

Page 84: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

84

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

heroiaren papera jokatzeko, hau da, egin nahi ez duen eta, gainera, berarentzat kaltegarria den zeregin bategitera behartuta dagoen pertsonaren rola antzezteko.

Lehenengo baliabidea formazkoa da erabat: kameraren mugimendu bat da, Kaneren irudia etengabezeruaren aurka marrazten duena; laguntzeko travellinga esaten zaio hori. Maniobra tekniko horrek ñabar-dura adierazgarri handia sortzen du, literalki errail batzuen gainean jartzen baitu pertsonaia, mugimenduzuzena eta erabakia eginez, aurrean zer duen ezin ikus dezakegula (berak ez baitu ezer aurretik) eta, aldiberean, hautatzeko aukerarik ez duela adieraziz.

Elkarrizketak dira ideia hori irudikatzeko erabiltzen duen beste baliabidea: askotan, zuzenean galdetzendiote Kaneri zein den ihes ez egiteko duen arrazoia, saihestu ahal izango lukeen heriotza ia ziurrari aurreegiteko duen arrazoia, eta gauza bera erantzuten du beti: «Ez dakit, ba, egin behar dut eta kito».

Filmak western generoan berezkoak diren beste osagai batzuk ere erabiltzen eta bereganatzen ditu, hauda, berariaz baliatzen du osagai horien izaera sinbolikoa bere helburuak lortze aldera. Eta, berriz ere, ingu-rune hurbilean ematen duena baino gehiago adierazi ahal dute pertsonaiek. Ildo horretan, deigarria daKanek herrian geratzea erabaki ondoren filmak duen antolamendua, «mailatan» egituratuta baitago. Herri-tik alde egiten duten pertsonaia guztiak, berez, demokrazia hasi berriaren sinboloa dira; uko egiten diotedenek demokraziak aurrera egin dezan beharrezkoa den gatazkari aurre egiteari. Lehenik eta behin, epai-lea dugu, azpikeriaz harrapatzen baitu beretzat dagokion instituzioaren ikonografia osoa, oso interpretazioargia duen sekuentzia batean, han zuzen, begiratu azkarretik harantz ere jotzen duen beste sekuentziabatean, aipamena egiten baitio «sorgin-ehizaren» garaian justiziak bete zuen zereginari. Instituzio demo-kratikoek sistema babesteko duten ahultasunaren adibide bat da hori, eta Mendebaldea menperatzeko era-bakigarria izan zen sorrerako une horretan dago kokatuta.

Gehienek alde batera uzten dute Kane, baina berriz azaltzen zaigu pertsonaiek Estatu Batuetako demokra-ziari buruz duten izaera paradigmatikoa. Sheriff zaharrak, artzainak eta alkateak «sortzeko» irakurketa egi-ten dute, elizan antolatzen den bat-bateko batzarraren sekuentzian. Saltsa meheago egiteko, «mozorro-tuago» dauden beste instituzio batzuk aurkitu ahal ditugu; adibidez, hoteleko atezaina prentsarentransposizio baten modukoa da: herrian gertatzen den guztia daki, garratza eta kritikoa da, eta azaltzenden plano bakoitzean egunkaria irakurtzen edo idazten agertzen da.

Alabaina, western generoak berezkoa duen sinbolo bat aipatu behar badugu, film honen azterketan aldez-tu den berrinterpretazioa berresten duen sinbolo bat azpimarratzekotan, sinbolo hori trena da: «burdinaz-ko zaldia» beti izan da aurrerapenaren eta zibilizazioaren sinboloa Mendebaldeko historian. Trenbidea erai-ki bitartean, liskarrak izan ziren tribu indigenekin, eta eraiki zituzten lehenbiziko geltokiak aurreneko hirihandien hazia izan ziren.

Film honetan, trenak eramaten du bidelapurra. Filmaren hasieran zibilizaziotik erabat kanpo agertzen direnhiru bidelapurrak ez bezala, Frank Miller-ek sistemaren ahultasuna erakutsi du, eta Kanek halabeharrezzuzendu beharko du akats hori, hiriari berari demokrazia galtzea ekar baitiezaioke akats horrek bestela.Hala ere, Kanek gizartea arbuiatuko du, bere karguaren intsignia botako du lurrera, eta bere burua bazter-tuko du herritik alde eginez.

Page 85: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

85

Demokrazia zuri-beltzean

FILMA IKUSI ONDOKO JARDUERA: INGELESEZKO AGIRIA

1951ko apirilean, High Noon filmeko gidoilariak, lanean buru-belarri ari zela, Jarduera AntiamerikarrenParlamentuko Batzordearen zitazioa jaso zuen, Alderdi Komunistarekin izan zituen harremanak zirela-eta deklaratzera joan zedin. Azkenean entzunaldia irailera arte atzeratu zen, baina ikerketaren aurreanbakarrik egoteko sentsazioa handitzen joan zen, eragin nabarmena izan zuen Foremanen lanean, etaKane sheriffak nozitzen zuen bakardadea larriagotu zuen.

Foreman Batzordearen aurrean azaldu baino pixka bat lehenago hasi zen errodatze-lana. Unibertsitate-ra joan zen garaietatik aurrera, Foreman ez zen Alderdi Komunistako kidea izan. Gidoilariak ez zuenadierazpenik egin, Estatu Batuetako Konstituzioaren Bosgarren Zuzenketaren babesean, horrek galdereiez erantzuteko eskubidea ematen baitu, galdera horien erantzunak norbera autoinkriminatzeko modu-koak izan ahal badira. Hala, «lankidetza ezaren» ondorioz, zerrenda beltzetan sartu zuten berehala.

Gerra hotzaren hasieran Ipar Amerikako demokraziak jasan zuen barneko jazarpen horri buruzko doku-mentu interesgarri bat dago. John Berryk filmatu zuen, Hollywood Ten izena du, eta hamabost minutueskaseko iraupena du (eta, dokumentu horren ondorioz, zerrenda beltzetan sartu zuten egilea). Doku-mentua hainbat web helbidetan dago eskuragarri, jatorrizko bertsioan, alegia, ingelesez; eta ondokoblogean espainierazko azpitituluak dituen bertsio bat ere badago: <http://bajoelvolcan.blogspot.com/2007/04/los-diez-de-hollywood.html#c5483237108577380432>.

Bestalde, honako film hauek oso baliagarriak dira gazteenak Estatu Batuetako garai ilun honetara hur-bil daitezen. DVD euskarrian eskuratu daitezke.

La tapadera Caza de brujas Punto de mira Buenas noches y buena suerte

Jatorrizko izenburua The Front Guilty by suspicion One of the Good night Hollywood ten and good luck

Iraupena 94 minutu 109 minutu 105 minutu 90 minutu

Herrialdea Estatu Batuak Estatu Batuak Espainia/Erresuma Batua Estatu Batuak

Urtea 1976 1991 2000 2005

Generoa Komedia Drama Drama Dramadramatikoa

Zuzendaria Martin Ritt Irwin Winkler Karl Francis George Clooney

Page 86: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen
Page 87: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

87

‘Persépolis’3

LABURPENA

Orlyko aireportuan dagoela (Frantzia), Iranen igarotako haurtzaroa ekartzen du gogora Marjane. Orduansha-ren diktadura zegoen Irango gobernuan, baina, diktadorea erori ondoren, hankaz gora jarri zen dena,eta iraultza islamikoa heldu zen. Familiaren ondoan Teheranen emandako bizitzan, Marjanek bere nortasu-na garatuko du, eta bere gustuak finkatuko ditu. Horiek talka egingo dute Irango egoerarekin, Iran gerransartuta baitago auzoko herrialdearekin, alegia, Irakekin, eta fundamentalismoa goraka baitoa etengabe.Gurasoek Vienako lizeo frantses batera bidaltzen dute, herrialdean dagoen izu-erregimenetik babestu etaharen kultura aberasteko. Marjanek Vienan aurkitzen duen gizarteak gutxi eskaintzen dio garapen pertso-nalari begira, eta, beraz, herrialdera itzultzea erabakitzen du, baina demokraziarik ez dagoenez ezinezkoazaio hor geratzea, eta berriz utzi beharko du atzean.

ZER AZALTZEN DU FILMAK?

Persepolis filmak Marjane Satrapi irandarraren kontakizun autobiografikoa jasotzen du. Marjanek, erregi-men fundamentalista islamikoan murgilduta egotean, herrialdetik ihes egin beharko du. Alde batetik, fil-

FITX

A T

EKN

IKO

-AR

TIST

IKO

A

‘Persepolis’

Iraupena: 95 minutu.Herrialdea: Frantzia.Urtea: 2007.Generoa: Animazioa. Drama.Zuzendaria: Marjane Satrapi, Vincent Paronnaud.Gidoia: Marjane Satrapi, Vincent Paronnaud

(komikia: Marjane Satrapi).Muntatze-lana: Stéphane Roche.Musika: Olivier Bernet.Ekoizpena: 2.4.7 Films.

Page 88: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

88

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

mak protagonistaren hazkunde fisikoa eta bilakaera pertsonala deskribatzen ditu, hamasei urte bete arte-koa; bestetik, filma Irango arestiko historiari buruzko kontakizun bizi bat da, eta fundamentalismoak egin-dako zapalkuntzaren salaketa zorrotza ere bai, eta Satrapiren bizipen bereziak hartzen ditu abiaburutzat.

Zintaren oinarrian, egile berak egindako marra soiletako eleberri grafiko bat dago, underground estilotikgertu dagoena. Marrazkia oso egokia da filmak duen tonu inpresionista jasotzeko. Grafismo horrek per-tsiarren marrazki zaharrak ekartzen dizkigu gogora, eta, aldi berean, mundua pertsona gazte baten begie-tatik behatzean izaten den sentsazioa nabarmentzen du.

Satrapik uko egin zien filma Hollywooden egiteko izan zituen eskaintzei, eta Frantzian egitea hautatu zuen,hori baitzen bere bigarren etxea, eta, era horretan, askatasun gehiago lortu nahi baitzuen. Animazio gehie-na zuri-beltzean eginda dago, ikuslearen identifikazioa lortu nahi duelako. Kolorea protagonistaren orainal-dian baizik ez da azaltzen, keinu iradokitzaile bat eginez.

Filmaren oinarrian dagoen komikiak arrakasta nabarmena izan zuen, eta hainbat sari eskuratu zituen. Egi-learen esanetan, filma «ez da politikoa, ez du mezurik saltzeko», baina, hala ere, ezin dugu ahaztu aska-tasunaren eta gizakiaren duintasunaren alde duen mezu argia. Hori areago nabarmentzen da DVD euska-rriko edizio osoagoan, Giza Eskubideen Deklarazioa jasota duen kaier bat baitu.

KONTAKIZUNAREN MEMORIA

00 min Kredituak.01 min Marjane Parisko aireportuan azaltzen da.02 min Flashbacka: Marjane eta bere familia agertzen da, Marjane haurra dela, Paristik Teherango aire-

portura iritsi berria den senide bati harrera egiten.03 min Familiaren jaia.04 min Marjanek aditzera ematen dizkio amonari etorkizunean profeta denean finkatuko dituen legeak.04 min Sha-ren aurkako kaleko manifestazioa.05 min Satrapi jaunak Marjaneri azaltzen dio nola eskuratu zuen boterea Reza Pahlevik.07 min Marjanek jakiten du bere aitona noblea eta komunista zela, eta espetxean egon zela.08 min Diktadorearen aurkako beste manifestazio baten bukaeran pertsona bat hiltzen da; bitartean,

Marjanek, etxean dagoela, diktadorearen aurkako manifestazioa egiten du.09 min Sha erorarazten dute.10 min Marjaneren osaba bat espetxetik ateratzen da, eta bizipen horren berri ematen dio familiari.11 min Marjanek eta bere lagunek erasoa jo nahi dute haur baten aurka, zurrumurruen arabera haur

horren aitak sha-ren zerbitzu sekretuarentzat egin baitzuen lan.12 min Marjanek Jainkoarekin hitz egiten du gizon horretaz, eta, azkenean, barkamena eskatzen

dio haurrari.13 min Diktadorea erorarazi ondoren, euforia-aldia eta aldaketa-garaia hasten da herrialdean.14 min Anouche osaba sartzen da Marjaneren bizitzan.15 min Gaztetatik sha-ren aurka egindako borrokaren berri ematen dio Anouchek Marjaneri, eta

familiaren memoria gorde dezan eskatzen dio.18 min Iraultzaren trantsizioa, errepublika islamikoaren bozketa, eta Anoucheren atxiloketa.

Page 89: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

89

Demokrazia zuri-beltzean

19 min Marjanek bisita egiten dio espetxean dagoen Anouche osabari.21 min Marjane Jainkoarekin haserretzen da.21 min Irakek erasoa jotzen du Iranen aurka, eta gora egiten du barneko zapalkuntzak.22 min Marjane institutura doan nerabe bihurri bat da.23 min Elikagaien urritasuna sumatzen da.24 min Satrapi andreak emakumeak gizartean jasaten duen mespretxua nozitzen du bere larruan.25 min Satrapi familiaren auzoa bonbardatzen dute, eta familiak sotoan bilatzen du babesa. Herrial-

dea suntsituta dago.26 min Marjanek punk mugimenduarekin bat egiten du.28 min Gerran hiltzen dena martiri bilakatzen da.29 min Satrapi familiak auzoko baten semea konbentzitzen du, frontera joan ez dadin.30 min Ezkutuko jaiak egiten dituzte, eta alkohola edaten dute horietan. Guardia gazteen talde

batek atxilo hartzen du Satrapi familia, eta erraz uzten dute eros ditzaten.32 min Taher osabari ebakuntza egin behar diote Ingalaterran, baina mugak itxita daude.34 min Satrapi jaunak ahaleginak egiten ditu Taher osabarentzat pasaporte faltsu bat lortzeko,

baina pasaporteak faltsutzen dituen gizonak Suediara emigratu behar du.37 min Taher osabaren hileta egiten dute, eta gerra gogortu egiten da.38 min Misil bat erortzen da Baba Levi familiaren etxean.38 min Marjane bere irakaslearen aurka altxatzen da.39 min Marjaneren gurasoek Vienara bidaltzea erabakitzen dute.40 min Agurtzean, amonak gogora ekartzen dio Marjaneri oso garrantzitsua dela zintzotasuna.41 min Marjaneren eta gurasoen arteko agur dramatikoa aireportuan.41 min Oraina: Marjane erretzen ari da.42 min Flashbacka: Vienan, mojek gidatzen duten ostatu batean egiten diote harrera Marjaneri.44 min Lizeoan baztertuta dauden pertsonen adiskidea egiten da Marjane.45 min Eguberria da, eta Marjane bakarrik sentitzen da Vienan.46 min Ostatutik botatzen dute Marjane, eta batetik bestera ibiltzen da noraezean, azkenean erre-

tiratuta dagoen filosofiako irakasle baten etxean kokatzen den arte.48 min Marjane hutsik sentitzen da, emakume bihurtzen ari den bitartean.50 min Marjaneren amona kontzientzia itxuraz agertzen da, eta jatorria gogorarazten dio Marja-

neri, ez baitu nahi Marjane bere jatorriaz lotsatu dadin.52 min Marjaneren maitasunezko desengainua, berak nahi gabe laguntza ematen baitio lagun bati

homosexuala dela ohar dadin.53 min Marjanek Markus ezagutzen du, eta maitasunezko istorio bat du harekin, mutila beste

batekin nahasten den arte.56 min Marjane kalean bizi da, eta endekatzeko prozesu batean murgiltzen da.59 min Marjane ospitalean esnatzen da, eta gurasoei deitzen die telefonoz etxera itzuliko dela esateko.

1 h 00 min Marjane gurasoekin elkartzen da berriz.1 h 01 min Oraina: Aireportuko kafetegi batean dagoela, Marjanek aditzera ematen du nola itzuli zen

Teheranera.1 h 01 min Flashbacka: Satrapi jaun-andreak aditzera ematen diote Marjaneri zer gertatu den Iranen

bera Vienan bizi izan den bitartean.1 h 03 min Amonarekin eta Teherango lagunekin elkartzen da berriz.1 h 06 min Psikiatra baten kontsultara joaten da, eta depresio nerbiosoa duela diagnostikatzen diote.

Page 90: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

90

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

1 h 08 min Marjane bere burua hiltzen ahalegintzen da, eta Jainkoarekin eta Marxekin elkartzen da berriz.1 h 09 min Marjanek depresioa gainditzen du, eta unibertsitatera joaten eta aerobica egiten hasten da.1 h 12 min Marjane berriz maitemintzen da jai batean.1 h 14 min Amonak errieta egiten dio Marjaneri, gizon bat atxilo har dezaten utzi baitu, gizon horrek

begiratu baizik egin ez badio ere.1 h 16 min Marjanek berdintasuna eskatzen du batzorde baten aurrean. Batzorde horrek nahi du nes-

kek beren burua areago estal dezaten unibertsitatean.1 h 17 min Marjanek eta bere senargaiak etorkizunari buruz hitz egiten dute, eskutik helduta, eta, hori

dela-eta, Marjane atxilo hartzen dute.1 h 19 min Marjanek eta senargaiak ezkontzea erabakitzen dute, egoera jasangaitz horretatik ateratzeko.1 h 20 min Ezkontza eutsiezina denez, amonak dibortziatzea gomendatzen dio Marjaneri.1 h 23 min Guardia batzuk ohartzen dira ezkutuko jai bat egiten ari dela, eta mutilen atzetik joaten dira

jazarpenean teilatuetatik; Marjane jaian zegoen. Mutiletako bat hiltzen da. Marjanek sena-rra uzten du.

1 h 25 min Marjanek Frantziara joatea erabakitzen du, baina abiatu aurretik Kaspiar itsasora joaten daamonarekin.

1 h 26 min Marjanek agur esaten dio familiari Frantziara joan aurretik.1 h 28 min Oraina: Marjanek taxi bat hartzen du, eta aireportutik irteten da.

AZTERKETA

Persepolis animazioko film bat da, eta kontakizun autobiografiko batean oinarrituta dago. Protagonistarenhaurtzarotik helduarora bitarteko igarobidean eraikitako film honetan, ehunka pertsonaia gurutzatzen dira,errealitatearen sentsazioago areago hauteman ahal izan dadin. Bestalde, molde pertsiarrean ohikoak direnpertsonaia-txotxongiloak dituzten zatiek kontakizuna azkartzen dute eta denbora-tarte luzeak laburtzen dituz-te. Historiak, tradizioz haurrei zuzenduta egon den eta kontakizun arin baten itxura duen animazioaren forma-tuan bilduta egon arren, ez du filmak irauten bitartean alde batera uzten hainbat gairi buruzko kritika-tonua.

Film honetan demokrazia aztertzen da bere absentziaren bidez eta bera lortzeko irrikaren bidez. Protago-nista gizarte eta politikako aldaketa baten lekukoa da. Aldaketa horrek amaiera ematen dio sha-ren dikta-durak berrogeita hamar urtetan baino gehiagotan Iranen ezarritako diktadurari, eta bidea zabaltzen dio

Pers

epo

lis M

arja

ne S

atra

pi

eta

Vin

cent

Par

onna

ud (

2007

)

Page 91: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

91

Demokrazia zuri-beltzean

lortu nahi zen askatasuna ekarriko ez duen errepublika islamiko bati. Satrapik Irango erregimen integrista-ren tolerantzia eza eta zapalkuntza kritikatzen ditu filmean, zuzenean jasan baititu. Nahastuta geratzen daerkidego pertsiarraren aurrean, eta nahasmendu hori ordaintzen du (eta filmean argitu ere egiten du), bizi-tzeko duen molde askea dela-eta ez baita hor ondo egokitzen, baina Austriako gizartean ere ez da egoki-tzen, eta deserrotuta sentitzen da.

Film osoan nagusitzen den zuri-beltza, funtsean, artistikoa da, eta egilearen sortaldeko marrazkiaren esti-loari dagokio. Hor, Frans Masereel artista belgikarraren eragina sumatu dute batzuek. Alemaniako margo-laritza espresionistaren mundua ekartzen digu gogora, eta horrek gizakiaren barneko larriminak islatzekozuen interesa; antsietate metafisikoaren eta bizitzaren ikuskera oinazetua dago tartean, eta adierazpidehonen bidez terapia katartikoa aurkitzen du. Joera horretako koadroetan bezala, enkoadratze zeiharrakagertzen dira, itzalekin egindako jokoak daude, eta marrazkiek adierazkortasun eta mugimendu handiadute. Hori gutxi balitz, 38. minutuan, omenaldi zuzena egiten dio Munche-n Garrasia lanari (Skrik).

Filma aztertzerakoan, deigarri egiten zaigun lehenengo kontua espazioaren eta denboraren egitura bikoi-tza da. Espazioaren planoa Teheran/Viena (Ekialdea/Mendebaldea) dikotomiaren bidez adierazita dago, bigune horietan garatzen baita Marjaneren istorio nagusia (Parisko egonaldia aireportuko ez-lekuan igarota-ko aldira mugatzen da).

Dikotomia horren menpe, etxearen barrualde/kanpoaldearen arteko aurkakotasunak desberdintasun argiaadierazten du: batetik, Satrapi familiak duen askatasuna dugu eta, bestetik, Iran fundamentalistako bizitzapublikoa, mugatzailea, emakumeek beloa jartzeko duten betebeharrak sinbolizatzen duena. Ildo horretan,esanguratsua da Marjaneren amak eta amonak —eta Marjanek berak ere bai— jantzi hori jartzeko eten-gabe adierazten duten desadostasuna eta arbuioa. Era horretan, matxinatu egiten dira arlo pribatuan (eta,ahal duten gutxitan, arlo publikoan) egokitu zaien erregimenaren aurka.

Aldi batez, oraina/iraganaren arteko aurkakotasuna da filmaren ardatza, eta, horretarako, zuria eta beltzaerabiltzen ditu gehienbat. Filmaren abiaburua Orlyko aireportuko orainaldia da, eta, hor, kolorezko irudiabaliatzen du. Gero flashback batean murgiltzen da, kolorea alde batera utzita, eta 1979. urteraino egitendu atzera. Orduan, Marjanek hamar urte zituen, eta Teheranen bizi zen gurasoekin. Hortik aurrera, iraga-na nagusitzen da, zuri-beltzean irudikatuta, harik eta Marjanek herrialdea utzik eta Vienara joaten den arte.Une horretan, berriz jotzen du, aldi batez, barreiatze kromatikora.

Handik segundo gutxi batzuetara, zuri-beltza nagusitzen da berriz kontakizunean, Marjanek Vienan zuenbizitza azaltzeko, gurasoek Vienara bidali baitzuten Marjane babestu nahian, eta, horrez gain, MarjanekAustrian bizi izan zituen gabeziak eta gorabehera ugariak ikusten ditugu.

Marjanek hegazkina hartu eta Teheranera itzultzea erabakitzen duen unean, kolorea agertzen da berriz, etaorainaldira itzultzen da filma, oso denbora labur baterako. Teheranerako itzulera eta Marjanek erregimenfundamentalistan duen egonaldi berria zuri-beltzean kontatzen digu berriz, protagonistak Frantziara aldeegitea erabakitzen duen arte. Hor, historia bukatzen da, kolorez margotuta eta Parisen kokatuta dagoenMarjane agertzen baitzaigu.

Hala, bada, zazpi zati bereizi ahal ditugu filmean, hiru iraganaldian eta lau orainaldian. Iraganaren eta orai-naren arteko loturak bat datoz Marjanek Iranetik eta Iranera egiten dituen bidaiekin.

Page 92: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

92

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Amonaren pertsonaiak garrantzi handia du kontakizunean. Marjaneren euskarri nagusia da, bere lagunmina; berariaz agurtzen du Teherandik alde egiten duen aldiro. Ageriko garrantzi hori areago azpimarra-tzen da kontakizunaren amaieran, hor berriz agertzen baita amona, bularretakoaren barruan gordetadituen jasminak hegan egiten uzteko. Gainera, haren begitartea da filmaren espiritua laburbiltzen duenesaldia ahoskatzean agertzen den azkena: «Askatasunak beti du prezioa». Amonaren pertsonaiak prota-gonistaren kontzientzia pizteko zeregina betetzen du: haren ahotsa entzuten du Marjanek Vienan galduriksentitzen denean, amonak bizitzan dituen oinarriak jasotzen ditu, errieta egiten dio ekintza arbuiagarriakegiten dituenean, eta dibortziatzea ere gomendatzen dio.

Alderdi politikoan, Satrapik Anouche osabaren bilakaera erabiltzen du bere sineste sendoak adierazteko. Zuzen-dariak uko egiten die hala teokrazia islamistari, nola mendebaldeko nihilismoari, baina bere jatorriei eusten die,eta noranahi doalarik ere horiek babestea erabakitzen du. Filmean barrena, galdera eta erantzun bat errepika-tzen dira behin eta berriro, eta argi adierazten dute bere herriarekiko dituen lotura eta maitasun hori. Taxilariak«nondik zatoz?» galdetzen dionean, protagonistak, nonahi dagoelarik ere, «Irandik» erantzungo dio beti.

Umorea oinarrizkoa da kontakizunean. Persepolis filmean, umore lodia nagusitzen da, zehazki, Marjaneren ezpai-netatik gainezka egiten duten irain larriak, kultura arteko beste talka baten isla direnak, kasu honetan belaunal-dien arteko talkaren isla. Parodia eta karikatura egiteko joerak ere kontrapisu-lana egiten du, gerraren izugarri-keria orekatzeko. Gazte-garaiko irmotasuna, burla, herabetasunik eza, umorea eta sentikortasuna nahasten dira,eta askatasuna aldarrikatzen da, norberaren ideiak edukitzeak eta erakusteak dakarren oinazea gorabehera.

FILMA IKUSI ONDOKO JARDUERA: ZENTSURA ETA ARTEA

Lehen adierazi dugunez, Persepolis filmak keinu ugari egiten dizkio arteari. Sekuentzietako batean, iraultzaislamikoa nagusitu ondoren, irakasle batek Boticelliren Venusaren irudi bat erakusten die ikasle gazteei, eta

Oraina Iragana

Marjane Parisko aireportuan azaltzen da, Marjaneren haurtzaroa, 1984. urtera pertsona heldua dela. artekoa, eta Vienako erbesteratzea.

Marjanek Vienara nola heldu zen kontatzen du. Marjaneren nerabezaroa Austrian, 1984. eta 1989. urteen artean.

Marjanek Teheranera nola itzuli zen kontatzen du. Marjane Iranera itzultzen da.

Marjanek taxi bat hartzen du, eta aireportutik alde egiten du.

Page 93: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

93

Demokrazia zuri-beltzean

Venusaren gorputzaren zati handi bat zentsuratuta agertzen da. Pasarte hori aukera egokia izan daitekeerregimen diktatorialek adierazpide artistikoa zentsuratzeko duten joera aztertzeko.

Eztabaida egin bitartean, zinemagintzaren mundutik aterata (hain emankorra izan dena zentsuraren adie-razpideei dagokienez), lan egiteko bi aukera interesgarri ditugu. Zentsuraren lehenbiziko adibidea oso urru-tiratuta dago, hala denbora nola espazio aldetik: erregimen sobietikoaren babesaren izan ziren kasuak dira,batez ere Stalinen garaikoak, eta zentsuratik harantz zihoan xedea zuten: historia bera manipulatu nahizuten.

Oso ezaguna da 1920ko maiatzaren 5ean Moskuko Sverdlov plazan izan zen hitzaldiko irudiak trukatzekosaioa. Jatorrizko irudietan, Vladimir Ilich Ulianovek (Leninek) han bilduta dauden pertsonei hitz egiten dietribunatik, eta Lev Davidovich Bronstein (Trotski) eta Lev Borisovich Rosenfeld (Kamenev) agertzen diraondoan. Bigarren irudian, berriz, azken bi buruzagi horiek ezabatuta daude, eta haien tokian oholtzakoharmailak ikusten dira.

Hurbilagoa den eta artearekin zuzen-zuzen lotuta dagoen zentsuraren adibide bat aipatzeagatik —leheniruzkindutako Persepolis filmeko sekuentzia ekartzen baitigu gogora—, horra hor Juan Crisóstomo de

Pers

epo

lis M

arja

ne S

atra

pi

eta

Vin

cent

Par

onna

ud (

2007

)

Page 94: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

94

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Arriaga musikariaren omenez Bilbon dauden eskulturak. Obra horien kasua paradigmatikoa da. FranciscoDurriok egin zuen Melpomeneren eskultura irabazle atera zen 1905. urtean izan zen lehiaketan. Lan horrekhaustura ekarri zuen garai hartan ohikoa zen urritasun inpresionistarekiko, omenaldi eskultorikoaren sinbo-loa baita, baina ez baita omendutakoaren irudirik agertzen. Obraren berrikuntzaren eta irudiaren biluzta-sunaren ondorioz, ia hogeita hamar urte eman zuen jarri gabe.

Hori gutxi balitz, ekialdeko sinbolismo sakona duen obra hori jendaurretik kendu zuten 1948. urtean (Fran-coren erregimeneko zentsura zorrotzak objektu artistikoak ere barne hartzen baitzituen), eta Arte EderrenMuseoko sotoan ezkutatu zuten. Haren tokian, Enrique Barros eskultoreak egindako kareharrizko kopia txi-kiago bat jarri zuten, baina ondo jantzita, diktaduraren kanon moralera behar bezala egokituta, harik eta1975. urtean Durrioren jatorrizko lanak zegokion tokia aldarrikatu ahal izan zuen arte.

Bestalde, mindulinagoa den azken bertsio hau bertan behera utzi zuten biltegi batean hogeita zazpi urtez,azkenez hiriko beste toki batean kokatu zuten arte.

Rica

rdo

Ara

na

Page 95: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

95

‘Rebelión en la granja’4

LABURPENA

Baserritarrak egiten zizkien tratu txarrez nazkatuta, etxalde bateko abere guztiek bat egiten dute, eta iraul-tza bortitzari ekiten diote, gizaki guztiak bazter uzteko eta berdintasuna ezartzeko, abereen etxaldea «abia-raziz». Gizakiek ahaleginak egiten dituzte kontrola berriz hartzeko, baina abereek atzera botatzen dituzte.Abereen artean hasieran zegoen gogo bizia berehala bihurtzen da desengainu, txerriek —Napoleon burudutela— egoeraren kontrol erabatekoa hartzen baitute beren gain. Etxaldeak gero eta gehiago egiten duaurrera, baina aurrerapena gero eta era gorabeheratsuagoan banatzen da. Hortik aurrera «presidentejakintsua» «buruzagi gorena» izango da; eta bere taldeak, txakur hiltzaileek osatutako gudarosteari esker,jabe zaharraren nagusikeria berbera erakutsiko du. Txerrien ohiturek eta jabe zahar eta despotikoek zituz-ten ohiturek gero eta elkarren antz gehiago dute. Alabaina, gainerako abereek beste iraultza bat presta-tzeari ekiten diote, eta, azkenean, nagusituko da.

ZER AZALTZEN DU FILMAK?

George Orwell (Eric Arthur Blair, 1903-1950) idazle britainiarraren Animal Farm (Abereen etxaldea) elebe-rrian oinarritutako animazioko lehenengo filmak literatura-egileak sistema komunistaren aurrean zuen ikus-

FITX

A T

EKN

IKO

-AR

TIST

IKO

A

‘Animal Farm’

Iraupena: 72 minutu.Herrialdea: Erresuma Batua.Urtea: 1954.Generoa: Animazioa.Zuzendaria: Joy Batchelor, John Halas.Gidoia: Joy Batchelor, Joseph Bryan III, John Halas, Borden Mace, Philip Stapp,

Lothar Wolff (George Orwellen izen bereko eleberrian oinarrituta).Musika: Matyas Seiber.Ekoizpena: Halas and Batchelor Cartoon Films.

Page 96: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

96

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

pegi kritikoa islatzen du. Orwellek tsarismoaren erorialdiaren, iraultza errusiarraren eta haren bilakaerarensatira egiten du.

Ageriko irakaspena duen alegia gisa sortuta dago filma, eta botereak sorrarazten duen eta mota guztietakoboteretara zabal daitekeen ustelkeria aztertzen du. Secker & Warburg-ek eman zuen argitara 1945. urtean,eta urte horrexetan aliatuek Alemania nazia menderatu zuten. Jatorrizko obrak arrakasta handia izan zuen.Egilearen heriotza goiztiarra heldu aurretik, 16 hizkuntzetara itzulita zegoen, eta, hala ere, oztopo asko gain-ditu behar izan zituen argitara emateko, ez baitzen komenigarritzat jotzen halako une labainean SobietarErrepublika Sozialisten Batasunari kritika egitea, alegia, Munduko Bigarren Gerraren garaian, Britainia Han-diak eta beste potentzia batzuek itun bat egina baitzuten nazismoaren eta faxismoaren aurkako borrokan.Hori dela-eta, hainbat argitaratzaileek atzera bota zuten eskuizkribua. Orwellek berak salatu zuen: «Jakin-tsu britainiar gehienek nazionalista kutsuko leialtasun-mota bat sustatu zuten Sobiet Batasunarekiko, eta,harekiko sentitzen zuten debozioak bultzatuta, biraotzat hartzen zuten Stalinen jakinduriaren inguruanzalantza pizten jardutea».

Animal Farm eleberriaren lehenengo zinemagintzako bertsioa garai hartako egoera politikoarekin konpromisoazuen zinemaren adibide egokia da (bada beste bertsio bat, 1999. urtekoa, benetako irudiak erabili eta efektuberezi garrantzitsuak zituena), eta aurrera hartzen dio komunismoaren erorialdiari, hainbat urtez egin ere.

Oro har, filmak fideltasunez jarraitzen dio liburuaren jatorrizko kontakizunari, baina Orwellek jarri zuenbukaera aldatzen du. Literaturako testuaren amaieran jai bat dago, eta bertan txerriek eta baserritarrekbakea egiten dute, eta, itxuraz, gainerako abereak zapaltzen jarraitzea ituntzen dute. Aitzitik, filmeko tes-tuaren bukaeran iraultza pizten da agintari berrien aurka.

Filma garai hartako haurrei zuzenduta zegoen. John Halas eta Joy Batchelor zuzendariek arrazoitu zutenez,iraultza berri horrek Orwellen testua leundu zuen, «askatasunari kantu bat» egin nahi baitzioten; baina,bestalde, inoiz aditzera eman denez, Estatu Batuetako gobernuak iradoki omen zuen aldaketa, gerra ho-tzean murgilduta zegoela. Hala ere, filmak ezin du gainetik kendu literaturako testuaren egileak bere bizi-tzan barrena sentitu zuen ezkortasuna, 1984 izeneko zientzia-fikzioko utopian ere agertzen den ezkorta-sun berbera.

An

imal

Far

m

Joy

Batc

helo

r et

a Jo

hn H

alas

(19

54)

Page 97: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

97

Demokrazia zuri-beltzean

Zuzendariek lan eskerga egin zuten alegoriazko fabula zinemagintzako mintzaerara egokitzeko. Egokitzapenhonek ezohiko laztasuna du, garai hartan «Disneyren gozotasuna» baitzen jaun eta jabe animazioko merka-tu ia osoan. Zakar eta mugatuak diren eta, teknika aldetik, soiltasun ikaragarria duten marren atzean, dis-kurtso ideologiko indartsua azaltzen da, talde oso baten gizarte eta politikako antolakuntza hizpide duena.

Boterearen izaerak —batez ere botere iraultzailearen izaerak—, edota boterea lortzeko eta gero erabiltze-ko tekniken arteko digresioak leku egokia dute film honetan, filma era berean zuzenduta baitago ikuslea-ren adimenera eta emozioetara.

KONTAKIZUNAREN MEMORIA

01 min Hasierako kredituak, eta abeletxea eta Jones jaunaren aurkezpena.04 min Abereen batzarra, Old Major-ek deitutakoa.06 min Old Major-en hitzaldia, iraultza egiteko aldarria dena.09 min Old Major hiltzen da.13 min Abereek aurre egiten diote Jonesi, etxaldetik bota nahian.16 min Abereek etxaldea defendatzen dute, Jones hura berreskuratu nahian itzultzen denean.18 min Abereek Jonesekin zerikusia duen guztia suntsitzen dute, baina Napoleon Jones-en etxean

kokatzen da.21 min Legeek idazten dituzte.22 min Abereek beren burua antolatzen dute etxaldea beren kabuz aurrera ateratzeko, eta beren

ospea ezagutzera ematea erabakitzen dute, era horretan, kamarada gehiagok bat egindezan abereen iraultzarekin.

29 min Snowball-ek erkidegoan hezkuntza sartzeko ahaleginak egiten ditu.32 min Snowball-ek proposatzen du haize-errota bat egitea, hobekuntzak lortzeko, eta Napoleo-

nek kontrakoa esaten dio sistematikoki.34 min Napoleonek trebatutako txakur batzuek Snowball hiltzen dute, eta Napoleonek etxaldeko

agintea hartzen du.36 min Haize-errota eraikitzen hasten dira.38 min Abereak ohartzen dira txerriek luxuzko bizitza dutela, eta arauak aldatu dituztela.40 min Whimper salerosleak negoziazioak egiten ditu abereekin.41 min Whymper-ek oiloei eskatzen die arrautzak sakrifikatu ditzaten, salerosketa egiten jarraitu

ahal izateko, eta oiloek aurre egiten diote.45 min Napoleonek traizioa egitea leporatzen die hainbat abereri, eta hiltzeko agintzen du.47 min Abereen etxaldearen eta kanpoko munduaren arteko salerosketa biziagotu egiten da.48 min Gizakiek erasoa jotzen dute abereen etxaldearen aurka, eta Napoleonek etxaldea babeste-

ko agintzen du.51 min Bataila pizten da abereen etxaldean, eta haize-errota suntsitzen dute. Abereek berriz erai-

ki beharko dute gero.55 min Txerrien belaunaldi berria agertzen da.56 min Boxer-ek istripua du, eta hiltegira eramaten dute.64 min Abereek, amorratuta, zelata egiten diete txerriei, eta haien asmoen berri hartzen dute.66 min Abereek txerriak garaitzen dituzte, eta boterea eskuratzen dute.

Page 98: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

98

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

AZTERKETA

Animal Farm filmak giza duintasuna zedarritzen duten oinarrizko eskubide unibertsalak aldezten ditu, halanola, askatasuna, berdintasuna eta justizia. Alegatu argia da, eta aurre egiten die nagusikeriari, ustelkeria-ri, prozesu iraultzaileen manipulazioari, gutxi batzuen onurarako diren interes zekenen arabera ezarritakolegeak moldatzeari, edota itxuraz noblea ematen duen arrazoi baten alde engainatuta lan egiten dutenenzapalkuntzari. Arbuiatu egiten ditu boterean irauteko, propaganda eta gezurra erabiliz, ahulenak zapaltzendituzten gobernu-sistemak.

Filmean bi maila azter daitezke: bata era esplizituan dago bere garaian kokatuta; besteak, berriz, erregimensobietarraren kasu berezia eta atze oihal politiko antiestalinista gainditzen du, eta, hala, SESBen historiaezagutzen ez duenak ere uler dezake mezua.

Alegia soila da itxuraz: Berrogeiko hamarkadaren inguruan, Ingalaterrako landa zabalean dagoen etxaldebateko abereak matxinatu egiten dira jabearen aurka —Jones jaun krudelaren aurka—, bizi diren etxaldea-ren ardura hartzen dute, eta aurre egiten diete administrazioko arazoei eta auzoan dituzten gizakiekindituzten harremanen ondoriozko arazoei. Ereserki bat sortzen dute, elkarrekin bizitzeko arauak ezartzendituzte, eta beren burua babesteko sistema finkatzen dute.

Hala ere, kontakizunean sinbologia da nagusi. Pertsonaiek ezinbestez dute esleituta beren korrelatu histo-rikoa, alegia, Errusiako Iraultzan parte hartu zuen pertsona edo gizarte-maila jakin bat. Bestalde, etxaldeaSobiet Batasunaren isla izango litzateke. Bilbeak, berez, gauez du hasiera, eta gauez amaitzen da; eta, hala,zikloaren kutsu ezkorra azpimarratzen da.

Old Major-ek, txerririk agurgarrienak, Marx irudikatzen du; hil aurretik abere guztiei azaltzen die beren ikus-pegi iraultzailea. Jones jauna Errusiako Nikolas II. erregearen imitazio barregarri bat da. Abereen taldeakkargutik kenduko du. Bi txerri jartzen dira iraultzaren buruan, Snowball eta Napoleon. Jones baserritarrabertatik egozten dute, eta harresi batean idazten dituzte Abereen Etxalde berriko aginduak (lehen ManorEtxaldea baitzen). Snowball-ek eta Napoleon-ek Trotski eta Stalin irudikatzen dituzte, hurrenez hurren.1

An

imal

Far

m

Joy

Batc

helo

r et

a Jo

hn H

alas

(19

54)

Page 99: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

99

Demokrazia zuri-beltzean

Hasieran, etxaldean, denen adostasunez hartzen dira erabakiak, baina, gero, Napoleon eta Snowball izene-ko txerriek elkarren aurka dauden alderdiak sortzen dituzte. Biek ala biek proposatzen dituzten gobernu-ereduek hainbat puntu dituzte batera (Old Major-en ideietan oinarrituta daude), baina, hasieratik, argiazaltzen dira desberdintasunak.

Lehenengo batzarrean, bi pertsonaiak beren burua ezagutzera ematen dute, lehen lerroan kokatuta. Erahorretan, argi geratzen da zein izango den kontakizunean barrena nagusituko den jarrera; hala ere, Napo-leonek jarrera hori aurrera ateratzeko duen moldea «bere kidearena bezain erabakia da, baina ez da hainadeitsua». Biak dira buruzagiak, baina Snowball ez da Napoleon bezain krudela. Napoleon, mailaz maila,etxaldeko buruzagitzaz jabetuko da, eta, azkenean, Snowball-ez libratuko da.

Napoleonek, etxaldea gobernatzeko dituen neurriak ezarriz (Snowball-en pentsamendutik jaso eta berega-natutakoak), goraldia ekarriko du, baina gutxiengo batek baizik ez du horren onura lortuko, Napoleonekbere eta bere espeziekoen egoera baizik ez baitu hobera egingo.

Beste paralelotasun historiko bat eginez, Snowball etxaldetik erbesteratuko dute. Napoleonek botereaeskuratu ondoren, arriskutsutzat jotzen diren abere guztiak hil ahal izango dituzte, Snowball-en jarraitzai-lea izateko salaketapean.

Txerriak dira buru den taldea, eta, hortaz, buruzagiek etxaldeko zereginak zuzentzen dituzte. Ildo horretan,filmaren bukaeran oso nabarmena da txerrien bozkarioa, eskuratutako botere horri esker loditutako txe-rrien poza, partekatzen duten oturuntz oparo batean ikusten denez.

Boxer zaldia langileriaren artekoa da; Benjamin astoarekin batera, maila horrek bete-betean borrokatukodu buruzagien arrazoien alde. Behiak eta oilategiko hegaztiak ere ekoizle garrantzitsuak dira. Sakrifiziogehiago egitea eskatzen dietenean, hegaztiek matxinada abiaraziko dute, baina berehala menderatukodituzte.

Ardiak eskolagabeak eta akritikoak dira erregimenarekiko, eta nekazariak irudikatzen dituzte, hau da, era-bakitzeko eskumenik ez duen herria, ahotsa eta botoa eduki arren, irainak, gezurrak eta amarruak jasozkexarik gabe men egiten dutenak. Txakurrek aparatu zapaltzailea irudikatzen dute; hala bada, armada, isi-leko polizia eta haien basakeriaren isla dira: protesta egiteko eta subertsiorako ahalegin guztiak isilaraztendituzte, eta, beharrezkoa bada, errugabeak ere hiltzen dituzte. Azkenik, uso mezulariak komunikabide etakanpoko propaganda sobietarraren isla dira.

Filmak gogortasun handiz erakusten du abereen eta gizakien arteko harremana (eremutik kanpoko planoekez diete gordintasunik kentzen exekuzio sumarioei), abereei, batez ere txerriei, nortasun berezia ematendie, eta gizakiak —hau da, zapaltzaileak— dauden adimen-maila berean jartzen ditu. Izan ere, filmean txe-

1. Joaquín Labarthek George Orwelli buruz egindako lan interesgarria liburu honen barruan dago: Cómo leer la novela. Liburua1996. urtean eman zuen argitara Mexikoko Unibertsitate Iberoamerikarrak (Cuadernos del Centro de Integración Universitaria, 5).Bertan, pertsonaien eta egoeren traslazioen zerrenda zehatz bat aurkituko dugu. Google Books-en dago ikusgai, kontsultatzekomoduan.

Page 100: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

100

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

rriak dira nabarmenago ahoskatzen duen espeziea; gainerako abereek, berriz, ia ez dute hitz egiten. Pixka-naka-pixkanaka, txerriek haien akats guztiak barneratuko dituzte.

Eraldatze-prozesu horrek bete-betean joko ditu hasieran harresiaren gainean idatzi zituzten zazpi aginduak;horietatik, batek baizik ez du iraungo, baina behar bezala aldarazita: «Abere guztiak berdinak dira, bainaabere batzuk beste batzuk baino berdinagoak dira». Aldaketa adierazten duten pintura-tantek, tantagorriek edo zuriek (zeren gainean «berridazten» den, odolaren edo izerdiaren gainean) iraultzak egindakomanipulazioa irudikatzen dute.

Animal Farm kontakizunean, Napoleonek historian barrena diktadoreek izan dituzten ezaugarri guztiak bil-tzen ditu bere baitan: haien megalomaniak, haien bilaukeria genozidak, menperatzeko zituzten tresnak, etahaien krudeltasunak zenbateraino sor ditzakeen laidoa, umilazioa eta oinazea menperatutakoengan. Bor-tizki desagertzeko duen modua eremuz kanpoko beste plano itxuraz apal batean adieraziko da, eta ikus-men-metafora baten bidez nabarmenduko da (koadro batean zintzilikatuta dagoen bere irudia haustean).

Eraso hori ikusita suma daiteke arraza berezi batek etxaldea gobernatzen duen bitartean zikloa errepikatu-ko dela, eta, bide batez, Orwellek liburuan adierazi zuen ideia bat nabarmenduko da: «Ortodoxia batenlekuan beste bat jartzeak ez du nahitaez aurrerapena ekartzen». Hain zuzen, filmak ideia hori azpimarratunahi du —aldaketak ez dakarrela hobekuntza ezinbestez—, eta irudien bidez azaldu nahi du nola itxural-datzen den prozesu iraultzaile bat diktadura bihurtu arte, nola salbatzaileak eta heroiak zirenak tirano bila-katzen diren, eta, bitartean, boterea nola metatzen den esku gutxi batzuetan abiada bizian.

FILMA IKUSI ONDOKO JARDUERA: JOLASEAN

Hainbat aldiz egin da erregimen tiraniko baten simulazioa talde baten barruan talde barneko harremanakaztertzeko, eta horren emaitzak duda-mudazkoak eta kontraesankorrak izan dira. Izan ere, Dennis GanselenDie Welle filma, Espainiako zinema-aretoan 2008. urtearen amaieran estreinatu zena, Kaliforniako PaloAlton dagoen Cubberley eskolan (Estatu Batuetan) 1967an izandako gertakarietan oinarritzen da. Ron Joneshistoriako irakasleak egin zuen esperimentuak abiarazi zituen gertakari horiek. Irakasle horrek, muturrekodiziplina eta askatasunak murriztuta zituen erregimen baten simulazioa eginez, hobeto ulertarazi nahi zuenaskatasuna hiltzen duen erregimen batek onespen-maila handia lortu ahal duela gizartean. Ikasleak halakomoldez engaiatu ziren, non handik egun gutxira eraso eta jazarpeneko kasuak azaltzen hasi baitziren.

Urte horiexetan, antzeko beste azterketa batzuk egin zituzten, prozedura zientifikoaren mugan kokatuta,eta emaitzak zalantzazkoak izan ziren (adibidez, Milgram eta Stanforden esperimentuak). Hargatik, desber-

Page 101: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

101

Demokrazia zuri-beltzean

dintasunezko egoera baten simulazioa kontu handiz landu behar da, eta aurrez horren plangintza eginbehar da.

Neurri horiek ez dituzte bazter utzi behar ikuspegi sozioafektibotik egiten diren jarduerak. Avon konderri-ko (Erresuma Batuko) Hezkuntza Sailak 1983ko azaroan egin zuen Zinta horia izeneko ariketan, bereizke-ta artifizialeko egoera bat azaltzen zen eskola-talde batean. Ariketa hori arrakasta handiz erabili dute ikas-tetxe askotan, bake eta giza eskubideen aldeko hezkuntzaren esparruan.

Kasu honetan, Animal Farm ikusi eta foroan eztabaida egin ondoren, gune bat eratu dezakegu, ahal delaatseden-gune bat, txikienekin bertatik bertara esperimentatu ahal izateko boterea esku gutxi batzuetanmetatzeak dakartzan ondorioak.

Horretarako, bereizgarri bat jarriko diogu pertsona bati edo biri, eta horrek aukera emango dio jolastekozelaiaz eta kirol-osagarriez berak bakarrik gozatu ahal izateko, eta, era berean, jolasak, arauak, parte-har-tzaileak eta abar aukeratu ahal izateko. Beste bi laguni ere beste bereizgarri bat eman ahal diegu sari gisa,adibidez, zernahitarako elementu bat, nagusien baimena izan gabe edozein jolasetan parte hartzeko esku-mena emango diena. Horrenbestez, taldeko gainerako kideek ezinbestez bete beharko dituzte buruzagiakedo buruzagiek beren apetaren arabera hartzen dituzten erabakiak.

Denboraldi batez hori saiatzen aritu ondoren —eta hainbat saio egin beharko dugu nahitaez—, taldeangertatu denari buruzko hausnarketa egingo dugu, eta prozedura berrikusiko dugu demokratikoagoa densistema bat egituratu ahal izateko.

Jarduera hau aukera ona da sarritan ikastetxeetan ituntzen denaren eta benetan egiten denaren arteandagoen lubakia gainditzeko, hau da, legezko curriculumaren eta «abiarazitako» curriculumaren arteandagoen desberdintasuna gainditzeko, 2008ko irailean hil zen eta irakaslea eta bakerako hezkuntzako adi-tua zen Xesús R. Jaresek sarritan aztertu duen gisa.

An

imal

Far

m

Joy

Batc

helo

r et

a Jo

hn H

alas

(19

54)

Page 102: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen
Page 103: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

103

‘El gran dictador’5

IRUZKINA

Charles Chaplinen maisu-lan hau ezagunenetako bat izango da, zuzendari britainiar handiak egin dituenlan guztien artean, eta, ziurrena, eztabaida demokratikoa aztertzeko ikasgeletan gehien erabili den horie-tako bat ere bai.

Gertakizuna oso ezaguna da. Lehen Mundu Gerran, Charles Chaplinek antzezten duen izengabeko borro-kalari batek bizia salbatzen dio ofizial bati. Ofiziala onik ateratzen da, kalterik gabe; baina soldadua ospi-tale batean sartu behar dute, eta hogei urte eman behar ditu hor, inguruan izaten diren aldaketez ohartugabe. Denboraldi horretan, Hynkel herrialdeko diktadorea izatera iristen da, eta errukirik gabe jazartzenditu juduak (eta antz fisiko harrigarria du soldaduarekin). Ospitaletik irtetean, amnesiak jota dagoen solda-duak bere auzoko bizartegi zaharrera itzultzen da. Hor, neska gazte umezurtz bat ezagutzen du, Hannah,

FITX

A T

EKN

IKO

-AR

TIST

IKO

A

‘The Great Dictator’

Iraupena: 128 minutu.Herrialdea: Estatu Batuak.Urtea: 1940.Generoa: Komedia.Zuzendaria: Charles Chaplin.Gidoia: Charles Chaplin.Argazkia: Roland Totheroh eta Karl Struss.Muntatze-lana: Willard Nico.Musika: Charles Chaplin eta Meredith Wilson.Ekoizpena: United Artists.Aktoreen zerrenda: Charles Chaplin, Paulette

Goddard, Jack Oakie, Reginald Gardiner, Henry Daniell, Carter De Haven, Grace Hayle, Maurice Moscovitch, Billy Gilbert.

Page 104: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

104

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

eta hartaz maitemintzen da. Hainbat gorabehera izan ondoren, diktadorea bere azken konkista ospatzenari den bitartean, bizarginak eta ofizialak ihes egitea lortzen dute (zeukan uste ona galdu baitu ofizialak).Akatsez, bere tropako soldaduek berek atxilo hartzen dute Hynkel; gero, nahasmenez, bizargina diktado-rea dela uste dute, eta, horren ondorioz, hitzaldi garrantzitsua egin beharko du.

FILMA IKUSI ONDOKO JARDUERA: HIZKUNTZAKO LANA

Hitzaldi hori mila aldiz errepikatu behar izan zen, zuzendaria gustura geratu zen arte. Antzerkiko «baztersolas» gisa sortuta dago hitzaldia, hartzaile zehatz bati zuzenduta dago esplizituki (diktadoreari entzutenari diren ikusleei), baina inplizituki beste hartzaile batzuei dago zuzenduta (filma ikusten ari diren horiei),eta interes nabarmena du hizkuntza aldetik. Aberastasun handikoa da, literaturako figura ugari baitu, esatebaterako, hauek: antitesiak («Zoriontasuna lortzeko bizi nahi dugu, ez besteen miseria izateko»; «Makine-ria baino gehiago gizateria behar dugu. Adimena baino gehiago adeitasuna eta jendetasuna behar ditu-gu») edo paradoxak («Abiadura azkartu dugu. Baina geure burua itxi dugu hor barruan»; «Oparotasunaematen duen makineriak behartasunean utzi gaitu»).

Hizkuntzako forma horietako gehienak irudi patetikoen azpimultzokoak dira, hartzailearengan eragin afek-tiboa izan nahi dutenak. Ezin dugu ahaztu filmak demokrazia europarren aldeko esku-hartze militarra bul-tzatzen zuela. Hala, filmeko testua galdera erretorikoz, oihuz, hizlarien sentipen sakonen adierazpidez edoharen desiren agerraldi suharrez beterik dago: «Ez gorrotatu!».

Sarritan, Chaplinek beste hitz batez ordezkatzen du hitz egokia, eta metafora eta alegoria ugari dituen dis-kurtsoa egiten du: «Hegalak jarri dizkiote gizonaren arimari, eta, azkenean, hegaldatzen hasi da! Ortza-darrerantz egiten du hegan, itxaropenaren argirantz!»; «Zekenkeriak gizonen arimak pozoitu ditu, gorro-tozko barrikadak altxatu ditu munduan, antzararen urratsean eraman gaitu behartasun gorrirantz etasarraskirantz».

Hizkuntzako jarduera honetan, ikasleak argi sumatuko du diktadorearen lekua betetzen ari den iruzurrez-ko ordeztailearen hitzaldiak duen kutsu alegorikoa, zekenkeria pozoi eta oztopo bilakatzen baita, eta, azke-nik, harremanetan jartzen baita garai hartako gertakari politikoen garapenarekin, nazien urrats militarrarenanalogia eginez.

Era berean, argi antzeman daiteke oro har izaera diegetikoa gailendu egiten dela izaera mimetikoaren gai-netik; hau da, hizlariak kontatzen du, bestelako planorik erakutsi gabe. Hala ere, eszena horretako azkensekuentzietan dagoen norabide-aldaketak Chaplinek erabilitako zinemagintzako mintzairaren berariazko

Page 105: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

105

Demokrazia zuri-beltzean

izaera berresten du, bizarginaren andregaia den umezurtz juduari dei egiten dionean, eta, amaieran, ere-mutik kanpora egindako begirada baliatzen du, zuzendari britainiarrak aldarrikatzen duen «mundu berri»horretara egina.

‘The Great Dictator’ filmeko azken hitzaldiaren transkripzioa

Sentitzen dut, baina ez dut enperadorea izan nahi. Ez naiz horretarako iaioa. Ez dut inoren gobernari izan nahi, ez dutinor menderatu nahi. Laguntza eman nahiko nioke mundu guztiari —ahal izango balitz—: juduei, paganoei, beltzei,zuriei. Guk denok laguntza eman nahi diogu elkarri. Gizakiak horrelakoak dira. Zoriontasuna lortzeko bizi nahi dugu,ez besteen miseria izateko. Ez dugu elkar gorrotatu nahi, ez eta elkar arbuiatu nahi ere. Mundu honetan guztiontzakoadina toki dago. Eta lur ona emankorra da, eta denok hornitzeko balio du.

Bizitzaren bidea askea eta ederra izan daiteke; baina bidea galdu dugu. Zekenkeriak gizakien arimak pozoitu ditu,gorrotozko barrikadak altxatu ditu munduan, antzararen urratsean eraman gaitu behartasun gorrirantz eta sarraski-rantz. Abiadura azkartu dugu. Baina geure burua itxi dugu hor barruan. Oparotasuna ematen duen makineriak behar-tasunean utzi gaitu. Gure zientziak ziniko bihurtu gaitu; gure adimenak, gogor eta bihozgabe. Gehiegi pentsatzendugu, eta gutxiegi sentitu. Makineria baino gehiago gizateria behar dugu. Adimena baino gehiago adeitasuna eta jen-detasuna behar ditugu. Ezaugarri horiek eduki gabe, bizitza bortitza izango da eta dena galduko da.

Abioiak eta irratiak elkarrengandik hurbilago jarri gaituzte. Aurrerapen horien benetako izaerak oihu egiten du gizakia-ren ontasunaren alde, adeitasun unibertsalaren eta gu guztion arteko batasunaren alde. Orain ere, nire ahotsa munduosoko milioika izakirengana heltzen ari da, milioika gizon, emakume eta haur etsiturengana, gizonak torturatzen ditueneta pertsona errugabeak espetxeratzen dituen sistema baten biktima baitira. Entzun ahal didaten horiei, zera esatendiet: «Ez etsi».

Gainera erori zaigun zoritxarra giza aurrerapenaren beldur diren zekenkeriaren eta gizakien samintasunaren urratsa bai-zik ez da. Gizonen gorrotoa igaroko da, diktadoreak hilko dira, eta herriari eskuetatik erauzitako boterea herriareneskuetara itzuliko da. Eta gizonak hiltzen diren bitartean, askatasuna ez da sekula galduko.

The

Gre

at D

icta

tor

Cha

rles

Cha

plin

(194

0)

Page 106: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

106

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Soldaduak! Ez zaitezte errenditu basapiztia horien aurrean, mespretxatzen baitzaituztete, esklabo egiten baitzaituzte-te, zuen bizitza gobernatzen baitute; esaiezue zer egin behar den, zer pentsatu behar den eta zer sentitu behar den!Soldaduzkoa egitera behartzen zaituztete, errazio erdia baizik ez dizuete ematen, azienda bazinete bezala hartzen zai-tuztete, eta kanoi-bazka bazinete bezala baliatzen. Ez zaitezte errenditu berezko izaera galduta duten gizon horienaurrean, adimena eduki arren makinen bihotza duten makina-gizon horien aurrean. Zuek ez zarete makinak! Gizonakzarete! Gizateriaren maitasuna duzue zuen bihotzetan! Ez ezazue gorrotatu! Maitatuak ez diren horiek baizik ez dutegorrotatzen, maitatuak ez direnek eta berezko izaera galdu duten horiek!

Soldaduak! Ez ezazue borroka egin esklabotzaren alde! Borrokatu ezazue askatasunaren alde!

San Lukaren hamazazpigarren kapituluan idatzita dagoenez, Jainkoaren erreinua gizonaren baitan dago; ez gizonbaten edo gizon-multzo baten baitan, baizik eta gizon guztien baitan! Zuengan! Zuek, herria zaretenez, boterea duzue,makinak sortzeko boterea. Zoriontasuna sortzeko boterea! Zuek, herria zaretenez, boterea duzue bizitza hau askea etaederra izan dadin lortzeko, bizitza hau abentura zoragarria izan dadin lortzeko. Hortaz, demokraziaren izenean, erabildezagun botere hori, batu gaitezen guztiok. Mundu berri baten alde egingo dugu borroka, mundu duin baten alde,gizonei lan egiteko aukera emango dien mundu baten alde, gazteriari etorkizuna eta zaharrei segurtasuna emangodien munduaren alde.

Hori guztia lortuko genuela hitz emanda, basapiztiek boterea eskuratu dute. Baina, gezurretan ari dira! Ez dute agin-dutakoa bete. Ez dute beteko! Diktadoreek beren burua askatzen dute, baino esklabo bihurtzen dute herria. Orain,batu gaitezen mundua askatzeko, nazioen arteko hesiak botatzeko, zekenkeria, gorrotoa eta tolerantzia eza ezabatze-ko. Egin dezagun borroka arrazoiak gidatutako mundu baten alde, zientzia eta aurrerapenaren bidez guk denokzoriontsu izango garen munduaren alde. Soldaduak, batu gaitezen demokraziaren izenean!

Hannah, entzuten al didazu? Nonahi zaudelarik ere, altxa begiak! Begira ezazu, Hannah! Hodeiak desagertzen ari dira!Eguzkia azaltzen ari da haien artetik! Iluntasunetik ateratzen ari gara, eta argitan sartzen! Mundu berri batean sartzenari gara, atseginagoa den mundu batean, eta, bertan, gizonak gailenduko dira beren zekenkeriaren, gorrotoaren etabasakeriaren aurrean Begira ezazu, Hannah! Hegalak jarri dizkiote gizonaren arimari, eta, azkenean, hegaldatzen hasida! Ortzadarrerantz egiten du hegan, itxaropenaren argirantz! Altxa itzazu begiak, Hannah! Altxa itzazu begiak!

The

Gre

at D

icta

tor

Cha

rles

Cha

plin

(194

0)

Page 107: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

107

‘Vencedores y vencidos’6

IRUZKINA

Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, erregimen nazian izandako arduradunen aurkako prozesu juridi-koak izan ziren, Nurenbergeko epaiketak deitutakoak. 1948. urtean, Estatu Batuetako epaile erretiratu batarduratu zen prozesu horietako bat zuzentzeaz, zehazki, «epaileen epaiketa» izenez ezagutu zen horretaz,Hirugarren Reich-eko lege arrazistekin eta eugenesiako politikekin izan zuten gaizkidetasuna dela-eta laumagistratuen aurka egin zenaz. Bistak egiten diren bitartean, erregimen naziaren aurkako etsaitasunezkogiroak behera egin zuen, hasita zegoen gerra hotzaren eraginez.

Kennedyren garaian askatasunaren alde piztu zen mugimenduaren bultzadaz, Kramer-ek egindako filmhonek sakon aztertzen du nazien estatuko krimenen aurrean norbanakoek izan zuten elkar-aditzea, eta ezditu ezkutatzen mendebaldeko demokrazientzat aski zailak ziren auzi batzuk, hala nola, Estatu BatuetakoGorte Gorenak jardun eugenesikoei eman zien laguntza, besteak beste.

FITX

A T

EKN

IKO

-AR

TIST

IKO

A

‘Judgment at Nuremberg’

Iraupena: 178 minutu.Herrialdea: Estatu Batuak.Urtea: 1961.Generoa: Drama.Zuzendaria: Stanley Kramer.Gidoia: Abby Mann.Argazkia: Ernest Laszlo.Muntatze-lana: Frederic Knudtson.Musika: Ernest Gold.Ekoizpena: Metro-Goldwyn-Mayer/United Artists.Aktoreen zerrenda: Spencer Tracy, Burt Lancaster,

Richard Widmark, Maximilian Schell, Marlene Dietrich, Montgomery Clift, Judy Garland, Edward Binns, William Shatner.

Page 108: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

108

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Zehazki, egiazko gertakizunetan oinarrituta dauden bi kasu aztertzen dira, hogeita hamarreko hamarkada-ren hasierako lege arrazistak garatzen dituztelako eta baliagarriak direlako filmaren ardatz nagusia irudika-tzeko: alde batetik, Estatuko botereen bereizketa; bestetik, legeak eta zuzenbidea, herritarren askatasunabermatzen duten tresna gisa eta askatasun eta eskubide guztiak ezabatzen dituen erabateko botere batenasmoak geldiarazteko galga gisa ulertuta.

FILMA IKUSI ONDOKO JARDUERA: KALKULUKO ARIKETAK

Judgment at Nuremberg (Nurenbergeko epaiketa) filmeko eszena nabarmenen artean, Rudolph Petersenizeneko okindegi alemaniarraren lekukotasuna dugu (Montgomery Clift-ek antzeztutako pertsonaiarena),«buruz ez gaitzat» jo ondoren, esterilizatu baitzuten, legeria nazia ezarrita.

Hargatik, filma ikusi aurretik interesgarria izan daiteke ikusleek orri batean esaldi bat idatz dezaten, erbia,ehiztaria eta soroa hitzak erabiliz (naziek pertsonaiaren buru-garapena epaitzeko erabili zuten testa), etabalioetsi dezaten zer egin behar den pertsona heldu bat ez ariketa zuzen egiteko bada gai. Filmak eraku-tsiko du Hirugarren Reich-aren garaian aski zela ezintasun hori izatea giza duintasuna galtzeko.

Nahi izanez gero, Amen filmaren hasierako eszenak ere proiektatu ahal dira (Costa-Gavras, 2002), filmhorrek, lehenik eta behin, nazien erregimenak ezgaiekin erabili zituen eugenesia eta eutanasiako progra-mak aztertzen baititu. Programa horiek Alemaniako gizartea baliatzen zuten, eta eskolako ikasleek etxee-tan egiten zituzten jardueretan ere agertzen ziren.

Costa-Gavrasen filmeko sekuentzia batean (12. minutuan), protagonistaren alabak problema hau argitubehar du: «Langileen familia batentzako etxe bat eraikitzeko 15.000 marko behar ditugula jakinda, eta psi-

Jud

gm

ent

at N

ure

mb

erg

St

anle

y K

ram

er (

1961

)

Page 109: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

109

Demokrazia zuri-beltzean

kiatriko bat eraikitzeko 6 milioi marko behar direla kontuan izanik, zenbat etxe egin ahal izango genukelangileen familientzat psikiatriko batek duen prezioarekin?».

Zinemagintza-arlokoa ez den Hans-Jochen Gamm irakasle alemaniarraren lekukotasun batean, naziengaraiko eskolako beste ariketa hau agertzen da:

Gaixo mental bat zaintzeko 4 marko behar dira eguneko, gaixo bat zaintzeko 5,50 marko, eta kriminal bat zaintzeko,berriz, 3,5 marko.

1. Egin grafiko bat kopuru horiekin.2. Zenbatespen zuhurren arabera, Alemanian 300.000 gaixo mental, epileptiko eta antzeko daude, eta etengabeko

zainketak jasotzen dituzte. Kalkula ezazue zenbat balio duen urtean 300.000 gaixo mental eta epileptiko horiekzaintzeak. Ez itzultzekoak ez diren 1.000 markoko zenbat mailegu egin ahal izango litzateke senar-emazte gaz-teentzat, diru hori aurreztu ahal izanez gero?

Nazien garaiko Alemanian ohikoak ziren horrelako ariketak lantzea jarduera egokia izan daiteke erregimentotalitario batean irakaskuntzak dituen ezaugarriei eta asmoei buruz hausnarketa egiteko. Jarduera horibeste batzuekin osatu ahal da, hala nola, hauek: justizia-jauregietara joatea, entzunaldiren batera joatea,administrazioko zereginak eta eginkizun judizialak nola egiten diren ikustea, edota jauregiko gelak ere eza-gutzea.

Page 110: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen
Page 111: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

111

‘La vida de los otros’7

IRUZKINA

Wiesler kapitaina (Ulrich Mühe), Alemaniako Errepublika Demokratikoko polizia politikoko eskumen handi-ko poliziakide eraginkorra da, eta ikertzen dituen lagunen bizitza pribatuko xehetasun guztiak kontrolatzenditu. Harentzat, Christa-Maria Sieland aktore ospetsua (Martina Gedeck) eta George Dryeman dramaturgoezaguna (Sebastian Koch) txosten bat baizik ez dira hasieran, nagusiei egunero eman beharreko txostena;baina, halako batean, begitartea duten eta suntsitu behar diren pertsona bilakatuko dira.

Stasik eta lankideen sareak (100.000 poliziakidek eta 200.000 salatarik baino gehiagok) herrialdeko herri-tar guztien kontrol ia erabatekoa lortu zuten, legeria zapaltzaileak baimentzen zuen zigorgabetasuneanoinarrituta. Sare hori ehunduz joan zen, estatu totalitarioak egiten zuen presiopean, eta herritarren arteangogo-kidetasuna lortuz, maiz mehatxuak jaso ondoren, herritarrek hautu hori egiten baitzuten, lana edo

FITX

A T

EKN

IKO

-AR

TIST

IKO

A

‘Das Leben der Anderen’

Iraupena: 137 minutu.Herrialdea: Alemania.Urtea: 2006.Generoa: Drama.Zuzendaria: Florian Henckel-Donnersmarck.Gidoia: Florian Henckel-Donnersmarck.Argazkia: Hagen Bogdanski.Muntatze-lana: Patricia Rommel.Musika: Gabriel Yared eta Stéphane Moucha.Ekoizpena: Max Wiedemann eta Quirin Berg.Aktoreen zerrenda: Ulrich Mühe, Martina Gedeck, Sebastian Koch, Ulrich Tukur,

Thomas Thieme, Hans-Uwe Bauer, Volkmar Kleinert, Matthias Brenner, Charly Hübner.

Page 112: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

112

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

lanbidea ez galtzeagatik (edota lortzeagatik). Ildo horretan, oso adierazgarria da ikertutako lagunaren auzo-ko emakume batek mehatxua nola jasotzen duen erakusten duen eszena, mehatxu egitean haren alabakMedikuntzako ikasketak galtzeko duen aukera ere aipatzen baitiote.

Hainbat sari irabazi zituen film honek alemaniar askok mende erdiz bizi izan zuten historia pertsonala ekar-tzen digu gogora. Aktore protagonista nagusiak, orain dela gutxi hil den Ulrich Mühek, hezur eta maminozitu zuen poliziaren jazarpena, eta bere lehenengo emazteak, Jenny Gröllmannek, erregimenarekin izanzuen lankidetza.

Sortzen den iluntasunak filmaren bilbea eta kontakizuna inguratzen ditu (filmaketako kolore-sorta beramurriztu egiten da, askatasunaren murrizketa areagotzeko), baina, hala ere, filmak ate bat uzten du zaba-lik, baikortasunera irekita. Guztiz desberdinak diren jatorrikoak izan arren, bi pertsonaiek, hala poliziak noladramaturgoak, azkenean aurre egingo diote diktadurari, duintasun demokratikoko jarrera erakutsiz.

FILMA IKUSI ONDOKO JARDUERA: TEKNOLOGIA BERRIAK ERABILTZEN

Gazteei kezka gehien pizten dien gaietako batek zerikusi handia du beren intimitatearen babesarekin.Hargatik, alderdi hori nabarmentzen duen Das Leben der Anderen (Besteen bizitza) filma ikusi ondoren,proposamena egin ahal diegu beren nortasuna babesteko arazoa aztertzeko, informatikako teknologieneta intimitaterako giza eskubidea lantzen duen legeriari jarraiki babesteko dauden tresnen gaiarekinlotuta.

Das

Leb

en d

er A

nd

eren

Fl

oria

n H

enck

el-D

onne

rsm

arck

(20

06)

Page 113: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

113

Demokrazia zuri-beltzean

Adibidez, zein urrats egin beharko litzateke Tuenti gizarte-sarean haien baimenik gabe lortutako haien irudibat ikusiz gero, edota YouTube-n haien duintasunaren aurka doan bideo bat aurkituz gero?

Garrantzitsuena da gazteenak jakitun izatea, eta segurtasuneko tresna soil batzuen berri izatea, adibidez,Tuenti sareko «argazkia salatu» izeneko tresna, edota YouTube-ko copyright eta pribatutasuneko orriak,hau da, segurtasunari buruzko politika. Jarduera honen bidez, hobeto jakingo dute zein urrats egin beharden senide edo lagunengandik laguntza lortzeko, edota salaketa bat jartzeko, auzibideetatik edo polizia-rengana joz, zehazki, Delitu Telematikoen Brigadarengana edo polizia autonomikoen antzeko erakundee-tara joz, beren intimitatea babesteko eskubideak eraso dituztenean edota beren irudia babesteko.

Das

Leb

en d

er A

nd

eren

Fl

oria

n H

enck

el-D

onne

rsm

arck

(20

06)

Page 114: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen
Page 115: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

115

‘Post-it’ bat foroan

Lehenbiziko zenbakian azaldu genuenez, Zuzen Zinemara izeneko bilduman egin ditugun proposamenenabiaburua ikuspegi estrategiko bat da, giza eskubideekiko errespetuari eta ikus-entzunezkoen arloko alfa-betatze kritikoari buruzko ikuspegi estrategikoa.

Bildumari hasiera eman zion alean nabarmentzen genuenez, jarduera-eredu hau hainbat urtez jarrita egonden arren, izaera berritzailea du. Taldeka ikusitako filma baten ikuspegia du, eta filmari buruzko eztabaidaegiten da, bakardadez osatutako mundu batean, halaxe deitu izan baitzaio gaur egungo gizarteari.

Mota honetako jarduerei normalean zineforum esaten zaie. Emozioak eta ideiak partekatzen dira (zinemakaukera ematen baitu egoera desberdinak era bikarioan bizitzeko, eta foroaren bidez hausnarketa egin ahalbaitugu bizipen horiei buruz), eta ezinbestekoa da hemen egin ditugun proposamenak garatzeko.

Hori dela-eta, zineforumean ezin da bat-batean aritu. Filmak taldearen aurrean erakusteko, eta talde horre-tan eztabaidatzeko eta hausnartzeko jarduerak antolatzeko, aurrez, ondo antolatu behar da dena, baldin-tzak ahalik eta onenak izan daitezen, bileraren erosotasunari eta ekarpenari dagokienez.

Baldintza horietako asko bilduma honetako aurreko aleetan eta beste argitalpen batzuetan jasota daude.Azkenik, nabarmendu behar dugu oso baliagarria dela zineforum horretan jarduera dinamikoak egitea,alde batetik, filma erakutsi aurretik eta erakutsi ondoren, demokraziaren gai garrantzitsu horri buruz ikas-leek zer zekiten, zer pentsatzen zuten eta zer sentitzen zuten ebaluatzeko, oso gai zaila eta konplexuabaita, eta, bestetik, jakintza, pentsamendu edo sentsazio horien adierazpena eta eztabaida bideratzeko.

The

Man

Wh

o S

ho

t Li

ber

ty V

alan

ceJo

hn F

ord

(196

2)

Page 116: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

116

Ricardo Arana eta Hernán Echevarría (koord.)

Horiek horrela, oso erabilgarria da jarduerak antolatzea ikuslea filmetan azaltzen diren gai garrantzitsuenaurrean kokatzeko, maiz, proiektatutako filmaren plano jakin batean islatu egiten baitira gai horiek. Adibi-dez, The Man Who Shot Liberty Valance filmeko horma-irudi txiki baten modura handiagotutako fotogra-ma bat, jatetxeko aurrez aurreko liskarra erakusten duena, baliagarria izan daiteke ikusleek beren buruakoka dezaten, filmeko pertsonaia bakoitzak irudikatzen dituen balioen inguruan, trokelatutako onespene-ko post-it bat jarriz, hautatutako pertsonaiaren ondoan (gorantz egiten duen hatza, gezia…). Ildo horre-tan, hainbat aukeraren artean hautatutako ohar autoitsaskor bat ere baliatu daiteke Animal Farm filmekopertsonaiek hartzen dituzten jarrera desberdinak identifikatzeko; edo euskarri berean jarritako izen-zerren-da bat erabil daiteke High Noon filmean Kane sheriffaren alde agertzen diren lagunak eta alde agertzen ezdirenak zehazteko, pertsonaia nagusiaren bakardadea areago nabarmentze aldera.

Zerrenda areago luza dezakegu, erakusketako edo eztabaidako antolatzaileen irudimenak horretarakoaukera ematen duen heinean, eta parte-hartzaileek egindako ekarpenak baliatuz. Kontua da ikusleek berenideiak aditzera eman ditzaten modu dinamiko batean, eta, aldi berean, ikusleek ideia horiek azkar ikuska-tu ahal izan ditzatela. Era horretan, elkarreragin handiagoa egongo da, eta, bestalde, inpaktu kognitiboeneta emoziozkoen ebaluazioa errazago egin ahal izango da.

Page 117: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

117

Orri hauen idazketa bukatu dugunean, bi urteurren hauek ospatzen ari ginen: alde batetik, Giza Eskubi-deen Deklarazioaren 60. urtemuga (orain dela gutxi hil den Suso Jaresen esanetan, «gizarteko eraikuntza-rik garrantzitsuena» dugu hori [Educar para la paz en tiempos difíciles, Bilbo, Bakeaz, 2004, 49. or.], eta,hargatik, bihotz-bihotzez ekarri nahi dugu gogora), eta, bestetik, Espainiako Konstituzioaren onespenaren30. urtemuga.

Gertakari horiek mugarriak dira, inguruan dugun eta lortu nahi dugun demokrazia ulertzeko: berdinenarteko parte-hartzea eta adostasuna oinarritzat hartzen dituen erregimen politikoa, giza eskubideen harianzentzua hartzen duten legeek mugatu eta kontrolatutakoa, eta boterea baliatzeko giza eskubideak erres-petatzen dituena, inork boterea esklusibotasunez erabil dezan baimendu gabe.

AZKEN HITZA

Page 118: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

Cuadernos Bakeaz • Bakerako hezkuntzaXabier Etxeberria, Antirracismo. Erref.: CB02.Xabier Etxeberria, Sobre la tolerancia y lo intolerable. Erref.: CB04.Xesús R. Jares, Los sustratos teóricos de la educación para la paz. Erref.: CB08.Juan José Celorio, La educación para el desarrollo. Erref.: CB09.Angela Mª Da Silva Gomes, Educación antirracista e interculturalidad. Erref.: CB10.Pedro Sáez Ortega, La educación para la paz en el currículo de la reforma. Erref.: CB11.Xabier Etxeberria, Objeción de conciencia e insumisión. Erref.: CB13.Xabier Etxeberria, Ética de la desobediencia civil. Erref.: CB20.Luis Alfonso Aranguren Gonzalo, Educar en la reinvención de la solidaridad. Erref.: CB22.Xabier Etxeberria, «Lo humano irreductible» de los derechos humanos. Erref.: CB28.Xesús R. Jares, Educación y derechos humanos. Erref.: CB29.Xabier Etxeberria, La educación ante la violencia en el País Vasco. Erref.: CB31.Xabier Etxeberria, La noviolencia en el ámbito educativo. Erref.: CB37.Martín Alonso, Universales del odio: resortes intelectuales del fanatismo y la barbarie. Erref.: CB40.Xabier Etxeberria, Ignacio Ellacuría: testimonio y mensaje/Ignacio Ellacuría: testigantza eta mezua. Erref.: CB47.Xesús R. Jares, Educar para la paz después del 11/09/01. Erref.: CB49.Johan Galtung, Conflicto, guerra y paz, a vista de pájaro. Y cómo los aborda el grueso de los políticos y periodistas.

Erref.: CB54.Carmen Magallón, Las mujeres como sujeto colectivo de construcción de paz. Erref.: CB61.Martín Alonso, Relatos exclusivos, políticas excluyentes. El patrón de Oriente Próximo. Erref.: CB74.F. Javier Merino, El espejismo revolucionario: la izquierda radical ante ETA. Erref.: CB94.Martín Alonso eta María Pardo, Una ética para el debate. Condiciones, fondo y formas en el uso de la discusión.

Erref.: CB100.

Serie GeneralKepa Aulestia, Xabier Etxeberria, Carlos Martínez Gorriarán eta Demetrio Velasco,

Razones contra la violencia. Por la convivencia democrática en el País Vasco, I. liburuki.Erref.: SG04. Prezioa: 12,00 euro.

Aurelio Arteta, Demetrio Velasco eta Imanol Zubero, Razones contra la violencia. Por laconvivencia democrática en el País Vasco, II. liburuki. Erref.: SG05. Prezioa: 12,00 euro.

Antonio Beristain, Xabier Etxeberria, Tomás Fernández Aúz eta José María Mardones,Razones contra la violencia. Por la convivencia democrática en el País Vasco,III. liburuki. Erref.: SG06. Prezioa: 12,00 euro.

Leah Levin, Derechos humanos: preguntas y respuestas. Erref.: SG07. Prezioa: 12,00 euro.Xabier Etxeberria, La educación para la paz ante la violencia de ETA. Erref.: SG12.

Prezioa: 10,00 euro.Martín Alonso, Universales del odio. Creencias, emociones y violencia. Erref.: SG13.

Prezioa: 12,00 euro.Xesús R. Jares, Educar para la paz en tiempos difíciles. Erref.: SG14. Prezioa: 10,00 euro.Galo Bilbao eta Xabier Etxeberria, La presencia de las víctimas del terrorismo en la

educación para la paz en el País Vasco. Erref.: SG15. Prezioa: 8,00 euro.Xabier Etxeberria, Dinámicas de la memoria y víctimas del terrorismo. Erref.: SG17.

Prezioa: 8,00 euro.Xabier Etxeberria, Por una ética de los sentimientos en el ámbito público. Erref.: SG19.

Prezioa: 12,00 euro.F. Javier Merino Pacheco, La izquierda radical ante ETA. ¿El último espejismo

revolucionario en Occidente? Erref.: SG20. Prezioa: 16,00 euro.

La educación para la paz ante la

violencia de ETAXabier Etxeberria

bakeaz

Bakerako hezkuntza eta giza eskubideei buruzko Bakeaz erakundearen argitalpen batzuk

Page 119: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen

Escuela de PazXesús R. Jares, La educación para la convivencia como proceso de alfabetización en conflictos.

Propuestas de formación. Erref.: EP01. Prezioa: 4,00 euro.Susana Fernández Sola, Actitudes y comportamientos hacia la educación para la paz en

Euskadi. Erref.: EP02. Prezioa: 4,00 euro.Pedro Sáez Ortega, El otro en la construcción de una cultura de paz. Erref.: EP03.

Prezioa: 4,00 euro.Luis A. Aranguren Gonzalo, Educar en el sujeto solidario. Erref.: EP04. Prezioa: 4,00 euro.Juan José Celorio, Educar para la paz y el desarrollo en épocas de globalización.

Erref.: EP05. Prezioa: 4,00 euro.Anna Bastida, Educar para la paz desde la guerra. Erref.: EP06. Prezioa: 4,00 euro.Xabier Etxeberria, Sobre la tolerancia y la neutralidad del educador ante la violencia terrorista.

Erref.: EP07. Prezioa: 4,00 euro.Ricardo Arana, Respuestas educadoras frente a la intolerancia. Erref.: EP08. Prezioa: 4,00 euro.Jesús Casquete, Las organizaciones cívicas y la educación para la paz. Erref.: EP09. Prezioa: 4,00 euro.Xabier Etxeberria, Sobre la tortura: perspectiva ética y propuesta pedagógica. Erref.: EP10. Prezioa: 4,00 euro.Ricardo Arana, Susana Harillo eta Jesús Prieto, Historias que nos marcan. Las víctimas del terrorismo en la educación

para la paz. Erref.: EP11. Prezioa: 6,00 euro.Xabier Etxeberria, La participación social y política de las víctimas del terrorismo. Erref.: EP12. Prezioa: 4,00 euro.Galo Bilbao, Víctimas del terrorismo y reconciliación en el País Vasco. Erref.: EP13. Prezioa: 4,00 euro.Xabier Etxeberria, Educación sentimental en la ciudadanía. Erref.: EP14. Prezioa: 4,00 euro.Galo Bilbao Alberdi, Por una reconciliación asimétrica. De la «geometría» del terror a la de su superación.

Erref.: EP15. Prezioa: 4,00 euro.Teo Santos, El miedo social en el País Vasco en relación con el terrorismo de ETA. Erref.: EP16. Prezioa: 4,00 euro.Galo Bilbao Alberdi, Jano en medio del terror. La inquietante figura del victimario-víctima. Erref.: EP17. Prezioa: 4,00 euro.Martín Alonso, La razón desposeída de la víctima. La violencia en el País Vasco al hilo de Jean Améry. Erref.: EP18.

Prezioa: 4,00 euro.Joseba Arregi, El pesimismo histórico de Walter Benjamin y las víctimas. Erref.: EP19. Prezioa: 4,00 euro.Xabier Etxeberria, Identidad como memoria narrada y víctimas del terrorismo. Erref.: EP20. Prezioa: 4,00 euro.Xabier Etxeberria, La educación para la paz vertebrada por las víctimas. Erref.: EP21. Prezioa: 4,00 euro.Galo Bilbao, Cristina de la Cruz eta Pedro M. Sasia, Víctimas: todas iguales, todas diferentes. Erref.: EP22. Prezioa: 4,00 euro.Izaskun Sáez de la Fuente Aldama, La opinión pública vasca ante la violencia de ETA. Erref.: EP23. Prezioa: 6,00 euro.Xabier Etxeberria, Virtudes para la paz. Erref.: EP24. Prezioa: 6,00 euro.

escueladepazescueladepazescueladepazescueladepazescue l adepaz escueladepa

b a k e a z b a k e a z b a k e a z b a k e a z b a k e a z

Educar en el sujeto solidario

Luis A. Aranguren Gonzalo

Eskaera buletina

Ordainketaren modua: jasotzean ordaintzeko (guztirako zenbatekori 5,00 euro gehitu behar da, bidaltze-gastuak moduan).

Abizenak _______________________________________________________________________________________

Izena _________________________________________________________ IFZ/IFK __________________________

Helbidea _______________________________________________________________________________________

Herria _____________________________________ PK _______________ Probintzia ________________________

Telefonoa __________________________________ Faxa _______________________________________________

Posta elektronikoa ________________________________________________________________________________

Eskatzailearen datuak

Jaso nahiko nuke/nituzke honako Bakeaz erakundearen argitalpenak:

Cuadernos Bakeaz: ___ aleak ____________________________ (erreferentziak jarri), 4,00 euro ale bakoitzeko.

Serie General liburuak: ___ aleak ____________________________ (erreferentziak jarri).

Escuela de Paz koadernoak: ___ aleak ____________________________ (erreferentziak jarri).

Bakeaz • Arriquibar plaza, 3-1. esk. • 48008 Bilbao • Tel.: 94 4790070 • Faxa: 94 4790071 • [email protected] • http://www.escueladepaz.org

Page 120: DEMOKRAZIA ZURI-BELTZEAN · 2016. 11. 12. · Ideia ez da jatorrizkoa edo berezia. Hainbat aldiz adierazi dugunez, bil-duma hau zorretan dago Mario Onaindiak jendaurrean egin zuzen