danele sarriugarte, idazle baten jaiotza€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik...

24
ALOKAIRUZKO AMAK: Indiako «haurrak egiteko fabrikak» eta adopzio mota horren itzalak > 4 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Derrigorrezkoa al zen fundazio bihurtzea? JOSEBA SALBADOR > 9 www.gaur8.info 2014ko uztailaren 5a | VIII. urtea • 372. zbk. 0,50 euro DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA > 18 Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA > 18 Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS

Upload: others

Post on 07-Aug-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

ALOKAIRUZKO AMAK: Indiako«haurrak egiteko fabrikak» etaadopzio mota horren itzalak > 4

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Derrigorrezkoa al zen fundazio bihurtzea? JOSEBA SALBADOR > 9

www.gaur8.info

2014ko uztailaren 5a | VIII. urtea • 372. zbk.0,50 euro

DANELE SARRIUGARTE,IDAZLE BATEN JAIOTZA > 18 Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS

DANELE SARRIUGARTE,IDAZLE BATEN JAIOTZA > 18 Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS

Page 2: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria Erredakzioa: Oihana Llorente Arretxea

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta:

[email protected]. Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK DIRUZ LAGUNDUTAKO HEDABIDEA

SINADURAK:

03 Gorka Elejabarrieta: Uruguai

07 Ruben Sanchez: Euskal estatua

08 Eleno Alkain eta Saioa

Aginako: Geziak ituan

09 Joseba Salbador:

Derrigorrezkoa al zen fundazio

bihurtzea?

13 Antton Izagirre: Bukatu da

16 Beñat Gaztelumendi: Tunelak

17 Iker Barandiaran: Harremanen

bidegurutzeen mapa margotu

21 Naiara Garzia: Ausardiaz

31 Unai Gorrotxategi: Estekak

arautzen

410

18

Indiako alokairuzko amen bizi

baldintzek adopzio mota honen

gaineko polemika piztu dute 04

Aurrera Atera, txakurrak

bidelagun gazteak zein adinekoak

lagundu nahi dituen proiektua 10

e. lkarrizketa. Danele Sarriugarte:

«Literatura idazteak bizitza hobeto

ulertzen laguntzen dit» 18

Page 3: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

2014 | uztaila | 5

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Ekainaren 5ean Euskal Herriko konponbidearenaldeko konferentzia antolatu zuten UruguaikoParlamentuan. GARA eta “Berria” egunkariakkenduta, Euskal Herriko eta bi estatuetako ko-munikabideek ez zioten ekimenari jaramonikegin. 12.000 kilometrora dagoen herri bateko

ordezkari politiko, sindikal eta sozial nagusiak gure he-rriak bizi duen gatazkaren konponbidearen alde azaltzea,aldeei konpromiso gehiago eskatzea eta haien laguntzaeta esperientzia eskaintzea ez omen da berria hemen. Iriz-pide profesionalak edo politikoak? Julio Maria Sanguinetti presidente ohia, EAJk berak zu-

zenduriko Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren La-gun Onari saria jasotakoa, izan zen Montevideoko adie-razpenaren sinatzaileetako bat. Oroitu beharra dago bai Sanguinetti bera bai Lucia Topolansky Mexikoko urrikokonferentzian izan zirela eta Uruguaiko honetan ere egondirela. Beraiekin batera Uru-guaiko ministro ohiak, egun-go hainbat ministro, alderdiguztietako diputatuak, he-rrialdeko sindikatu nagusiaden PIT-CNTko arduradunnagusiak, unibertsitate deka-no eta irakasleak, artista eza-gunak, futbolariak... daudeadierazpenaren sinatzaileenartean. Eta konferentziaren babesle taldea aipatzerakoanezin ahaztu euskal diaspora-ren presentzia eta konpromi-soa. Asko dira Euskal HerritikUruguaira joandako euskal-dunak, hiru milioi biztanle daukan herri horretako herri-tar askok euskal jatorria dute.Beraz, eta berriz ere babesleen profilaren garrantzia azpi-

marraturik, galdera errepikatu beharra daukat, edo galdera beste modu batean planteatu, erantzunak aurkitze aldera.Uruguaiko Gobernuko arduradun izandakoak, direnak etaizango direnak, sindikalistak, intelektualak, kirolariak, ar-tistak, gure herriko zenbait ordezkari ez bezala, bi estatue-tako arduradunak ez bezala, horren urrun daukaten gataz-ka baten konponbidearen alde azaltzea eta inplikatzea ez eida berria; beraz, normala dela ondorioztatu beharko nuke,egunero gertatzen den zerbait. Normala ez dena, baina, gu-re herriko hainbat ordezkariren eta espainiar zein frantsesestatuetako ordezkarien jarrera da. Konponbide prozesuaninplikatu gabe, elkarrizketa eta negoziazioei uko eginez, ga-tazka betikotu nahi duten horien jarrera.

Oroitu beharra dago espainiarrek euskal iheslarien kontrabultzaturiko Filtrokooperaziotik hogei urte beteko direla las-ter. Orduan ere Euskal Herriarekiko Uruguaiko herriak era-kutsitako elkartasuna izugarria izan zen, euskaldunok sekulaahaztuko ez dugun elkartasuna. Oraingoan beste elkartasunirakaspen bat eman digute. Horren urrun eta horren gertu. Gure herrian prozesua aurrera doa, zailtasun ugarirekin

baina aurrera eta norabide onean, eta bide horretan badaUruguaira berriz ere begiratzera behartzen gaituen arrazoi-rik. Uruguaiko Frente Amplio koalizioak 43 urte bete dituduela gutxi. Ideologia eta jatorri ezberdineko alderdi ugarikelkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik, eta, pix-kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zutenhelburuak lortzen ari dira. Gobernuan bi legegintzaldi da-ramatzate uneotan, eta jarritako helburu politikoetatik ge-ro eta gertuago daude. Izan ere, jarritako helburua edo az-ken helburua hobe esanda, ez zen gobernua eskuratzea,

Uruguai hobe bat, justuago bat eraikitzea baizik. Gobernuatresna bat baino ez da, eta gobernuan egoteak helburuakerrazago lortzea ahalbidetzen du. Baina zailtasun eta arazoberriak ere ekartzen ditu, Pepe Mujika presidenteak asko-tan horren ongi adierazi duen bezala. Nelson Mandela, Fi-del Castro, Hugo Chavez, Pepe Mujika, gerrillatik, kartzela-tik, presidente bulegora. Mandelak behin adierazi bezala,zenbait herritan presidente bilakatzeko lehendabizi kartze-latik pasa beharra dago. Euskal Herrian ere etorkizun hur-bilean horren adibide on bat izango dugula ziur naiz.Uruguai eta Euskal Herria 12.000 kilometrok aldentzen

dituzte elkarrengandik, baina ehunka zubi, bizipen, harre-manek elkartzen gaituzte. Iraganean, egun eta etorkizune-an. Hiru milioi biztanle ditu Uruguaik, Euskal Herriak beza-la, eta horietatik asko gara beste behin ere “eskerrik asko”esan nahi dizuegunak. •

{ datorrena }

Uruguai

Frente Amplio koalizioa sortzean jarritakoazken helburua ez zen gobernua eskuratzea,Uruguai hobe bat, justuago bat eraikitzeabaizik. Gobernua helburuak lortzeaahalbidetzen duen tresna bat baino ez da

Gorka Elejabarrieta

hutsa

hutsahutsa

Page 4: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

atzerria

Ez da inolaz ere berriaalokairuzko amenbidezko adopzioareninguruko polemika.Baliabide gutxiendituztenen beharraz

aprobetxatuta eta, maiz, legezko-tasunetik gutxi duten bideakbaliatuta egiten direla adopziohauek salatu izan dute askok,baita batzuek amatasuna nego-zioa egiteko erabiltzen dutela ere. Herrialdez herrialde aldaera

nabariak daude. Zenbaitetan,guztiz debekatuta daude gisahonetako adopzioak eta, onar-tuta dauden herrialdeen ka-suan, ezaugarri eta baldintzaoso ezberdinak bete behar di-tuzte adoptatzera doazen bikoteedo norbanakoek zein erditukoduten haurra horiei emangodieten emakumeek. Beste hain-batetan, espresuki hartu-emanhauek arautzen dituen legerikez egoteak alokairuzko amennegozioa sustatzea eta batzuek baliabide gutxien dituztenenegoeraz etekina ateratzea dakar.Eta horrek buruhauste eta zala-partak sortzen ditu. Orain pare bat urte, esaterako,

hautsak harrotu zituen Ingala-terrako senar-emazte batzuenkasuak: W gisa izendatu zen bi-koteak hilabetez deklaratu be-har izan zuen Birmingham hiri-ko epaitegi batean. Haurdungeratu eta hainbatetan abortatuostean, bikoteak euren alokai-ruzko ama izateko prestutasunaerakutsi zuen emakume bat eza-gutu zuen; emakumeak gizona-ren espermarekin intsemina-tzea onartu zuen. Emakumea,zeina jada bi haurren ama zen,haurdun geratu zen. Aldiz, haur-

dunaldia aurrera zihoan heine-an ideiaz aldatu zuen emaku-meak eta haurrarekin geratunahi zuela erabaki zuen. 2010eko uztailaren 16an jaio

zen haurra, eta W senar-emazte-ek emakumearen aurkako sala-keta jarri zuten, adostutakoa be-te ez zuela argudiatuz. Epailebatek, orduan, prozesu legalakaurrera egiten zuen bitarteanhaurra zaintzaile batekin gerazedila erabaki zuen. Epaiketa haurrak bost hilabe-

te zituela amaitu zen eta epaile-ak haurra ama biologikoarekingera zedila erabaki zuen, «berebeharrak asetzeko hobeto pres-tatuta» zegoela argudiatuz. Eraberean, «haurdunaldi subroga-tuek berekin dakartzaten arris-kuak aintzat hartzeko moduko-ak» direla nabarmendu zuen.«Aitatasun eta amatasunerakobidea, udaberriko ibilbidea bai-no, baso arantzatsu baten bar-nako bidea bilakatzen ari da»,esan zuen Hedley epaileak.

GORAKA DOAZ ADOPZIOAK

Haurdunaldi subrogatuak geroeta ugariagoak dira. Adituen us-tetan, bikoteek haurdun gera-tzeko dituzten arazo «gero etahandiagoak» eta seme-alabakizan nahi dituzten sexu berekobikoteen ugaltzea dago goraka-daren atzean. India, Ukraina eta AEBetako

zenbait estatutan legezkoa dabikote batek euren haurra erdidezan emakume bati ordain-tzea. Baina beste askotan adop-zioaren bidez etekin ekonomi-koak lortzea ez da bidezkoa etabikoteek zailtasunak izaten di-tuzte euren haurra erditu nahi

ALOKAIRUZKO AMAKIndiako «haurrak egiteko fabrikek» adopziomota honen gaineko polemika piztu dute

[email protected]

Haurrik izan ezin duten pertsonentzat alokairuzko amakhartzearena gero eta hedatuagoa dagoen prozedura da.Askok Indiara jotzen dute, legeen aldetik dagoen hutsuneakpraktika hauek beste herrialdeetan baino errazagoak izateabaitakar. Askok haurdun geratzen diren emakumeenesplotazioa salatu dute, «haurrak egiteko fabrikak» deitoratuz.

JENDARTEA / b

duen emakumeren bat lortzeko.«Ingalaterrako Ugalkortasuna-ren Legeak 25 urtetik gora ditueta inolaz ere ez zen ugaltze su-brogaturako diseinatu», azaldudu ugalkortasun legeetan adituden Louisa Ghevaertek. «Proze-dura hau erabiltzen ari den per-tsona kopuru handi horrentzatsortua ere ez zen izan, ezta na-zioartean ematen denean sor-tzen diren arazoei aurre egitekoere», gaineratu du. Izan ere, euren herrialdean

alokairuzko ama izateko pres-

tutasuna duen inor bilatu ezeta askok nazioartera jotzendute euren haurra erditukoduen emakumearen bila; maiz,umetokia alokairuz hartzeaahalbidetzen duten herrialdee-tara bidaiatzen dute. Eta, kasuhorietan, arazoak sortzen dire-nean emaitza naziorik, estatu-rik, familiarik eta gurasorik ereez duen haurra izaten da sarri.«Horregatik orain arazo haueiaurre egiteko mekanismoak ga-ratu behar ditugu», dio Gheva-ert berak.

Page 5: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

2014 | uztaila | 5

GAUR8• 4 / 5

Baina badira kontrako jarreradutenak ere: David King, Hu-man Genetics Alert erakundekozuzendaria, esaterako, amatasunsubrogatuaren nazioarteko mer-katuaren sorrera erregulariza-tzearen kontra azaldu da. «Ezdut bizitzaren aldeko taldeen ikuspuntuaren alde egin nahi,baina arduratu egiten nau hau-rrak merkatu libreko sistema ba-ten bidez edukitzeak ekar deza-ken deshumanizazioak. Leheniketa behin, haurrak kontsumo ar-tikulu bilakatzen ditugulako. Bi-

garrenik, India bezalako herrial-deetako emakumeen esplotazioizugarria ematen ari delako.Izan ere, txirotasunak baldintza-tuta, euren burua praktika haue-tara behartuta ikusten duteemakume askok». Indian, mer-katu honek 1.000 milioi dolarre-tik gora mugitzen dituela ustedute adituek.

Txanponaren beste aldean,haurrak eduki ezin dituzten per-tsonak daude. Horientzat, alo-kairuzko ama da haurrak izate-ko bide bakarra. Lagundutako

ugalketa tratamenduak ez dau-de bikote guztien eskura, gares-tiak, denboran luzeak eta ziurta-sunik gabekoak izaten direlako.Eta horrek galdera ugari jartzenditu mahai-gainean: prozesuhau zaildu eta oztopatzea daegokiena? Edo, alderantziz, biko-te askorentzat haurrak izatekobide bakarra dela aintzat hartu-ta, egokiena onartu eta “zerbi-tzu” horrengatik ordaintzea allitzateke? Ghevaerten iritziz,biak izan daitezke bateraga-rriak: «Altruismoa eta komer-

tzializazioa, biak eman daitezke.Indian, Ukrainian eta AEBetankasu arrakastatsuak ikusi ditu-gu, zeintzuetan amek altruismomaila handi batekin hartzen du-ten parte prozesuan eta egitenari diren ekintzaren kontzien-tzia osoa duten. Hau da, badaki-te haurrak eduki ezin dituztela-ko euren bizitza hondamendigisa bizi duen bikote bati seku-lako oparia egiten ari direla».

Kingek, errealitate horretazjabetuta ere, esplotazio arris-kuan jartzen du begia: «Pertso-

na askok haurrak izateko nahieta behar izugarria dute, bainaezin dugu behar horrek emaku-me txiro eta babesgabeenen es-plotaziora eraman gaitzan utzi».

«HAURREN FABRIKEN» NEGOZIOA

Haurrak izateko bide hau erabil-tzen duten askok Indiara jotzendute, han ez baitago alokairuzkoamen errealitatea erregulatzenduen legedirik. Datu ofizialenarabera, negozio honek urtero1.000 milioi dolar mugitzen di-tu herrialdean eta azken iskan-bila orain hilabete batzuk sortuzen, argitalpen batek «haurrenfabriken» berri eman zuenean.Haurdun dauden bitartean, alo-kairuzko amen taldeak etxebizi-tza berean bizi dira. Behin hau-rra edukita, dagokiena kobratueta alde egiten dute. Emakumehauek dituzten bizi baldintzaksalatu izan dituzte eragile askok,eta zenbait emakumeren iri-tziak ere bildu dituzte. TarteanVasantirena.

Vasantik 28 urte ditu, eta biko-te japoniar baten haurra daramabarruan. «Indian familiek osoharreman estua izaten dugu.Edozer egiten dugu gure seme-alabengatik. Nireek nik beti desi-ratu dudan guztia lor dezatennahi dut; horregatik erabakinuen alokairuzko ama izatea»,dio. Erditzen denean 8.000 dolar(6.000 euro inguru) jasoko ditu;etxe berria eraiki eta 5 eta 7 urte-ko bere seme-alabak eskola inge-les batera bidaltzeko nahikoa.«Ikaragarri pozik nago», aitortudu Vasantik, inoiz ez baitzuenpentsatu ere egin hori egin ahal-ko zuenik.

India iparraldeko Anand he-rrian (Gujarat estatuan) ezarrizioten enbrioia Vasantiri, eta hu-rrengo bederatzi hilabeteakhaurdun dauden beste 100 ema-kume bizi diren etxe batean iga-roko ditu. Guztiak dira Nayna Pa-tel doktorearen bezeroak. Gelabakoitza lau emakumek parte-katzen dute, eta egunero elika-gaiak eta bitaminak eman etaatseden hartzeko eskatzen zaie.Vasantik, baina, urduri dagoeladio. «Gauetan ezin dut lorikegin eta pasioan ibiltzen naiz.Nire sabelaldea puztu eta hau-rra handitzen doan neurrian ge-

Indiako emakume bat berehaurra magalean hartuta.Emakume askok etxeandituzten seme-alabei jateneman ahal izateko erabakitzendute alokairuzko ama izatea. GAUR8

Page 6: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

atzerria

la, behin erdituta zenbait ema-kumek berriro aurkezten duteberen burua. Patelek emakume-ko gehienez ere hiru erditzeonartzen ditu.

INDIA, NEGOZIOAREN MUINA

India da, ezbairik gabe, «alokai-ruzko amen munduko erdigu-nea». Teknologia mediko ona etakostu baxua lirateke horrenarrazoi nagusiak, baita egoerajuridikoa ere. Hala uste du, behi-nik behin, Patelek. «Ordezkoamak ez du haurraren gainekoinolako eskubide eta betebeha-rrik, eta horrek prozesua erraztuegiten du. Mendebaldean, ordea,ama biologikoa hartzen da hau-rraren amatzat eta jaiotza-agi-riak haren izena jasoko du». Jaio-tza-agirian ama biologikoarenizena ez izateak zaildu egiten dugerora, haurrak nahiko balu, be-re iraganaren berri izatea.

Indian munduko pertsonatxirotuen herena bizi direla esa-ten dute adituek. Datu hori ga-rrantzitsua da oso emakumehauen hautua ulertzeko. «In-dian beharrean dagoen emaku-me asko dago. Elikagaiak, etxe-bizitza, arropa, sendagaiak,atentzio medikoa... ez dira doa-koak eta pertsonek euren kabuzmoldatu beharra izaten dute»,dio Patelek. Horregatik, emaku-meei haurrak izatearen trukelortzen duten diru saria zuhur-tziaz erabiltzeko gomendioaematen diela dio Patelek. Vasanti eta bere senarra etxe

berria eraikitzen ari dira. «Orainbizi garen etxea alokairuan har-tua dugu; berria askoz hobeaizango da», dio Ashokek. «Niregurasoak pozarren egongo diraetxea eraiki ahal izan dugulako.Gizartean dugun posizioak ho-bera egingo du, eta hori ona

izango da», gaineratu du. Bainaprozedurak badu bere kostua:etxea ez dute lehengo auzuneberean eraikiko, bizilagunekgaizki ikusten baitute Vasanti alokairuzko ama izatea. «Denekdakite alokairuzko ama naizela,nire barnean daramadana pro-beta haurra dela, eta horrentzathitz txarrak besterik ez dituzte.Beraz, guretzat ez da seguruahemen geratzea», ziurtatu duVasantik. Erditze data hurbiltzen doan

heinean, Vasantik gero eta urdu-riago dagoela onartzen du. «Ezdakit bikotea haurraren bila se-gituan etorriko ote den edo 10-15 egunez umea nirekin izatekomoduan egongo naizen. Agianikusi ere ez dut egingo», dio. Ospitalera joateko unea iritsi-

ta, erditze luzea suertatu eta Pa-telek zesarea egitea erabaki du.Haurra mutikoa da. Zuzenean

ro eta aspertuagoa nago, eta,orain, nahi dudan bakarra nireseme-alaba eta senarrarekinetxera joatea da», ziurtatu du. Etxeko arauek guztiz debeka-

tzen dute emakumeek harre-man sexualak izatea, eta nabar-men agertzen dute inolakoarazorik egongo balitz ez medi-kua ez ospitalea ez adoptatzeradoan familia ere ez direla ardu-radun. Alokairuzko amak bihaur badaramatza 10.000 dolarjasoko ditu, eta, abortatzen ba-du, 600 dolar. Adoptatzera doa-zen bikoteek, aldiz, 28.000 dolarordainduko dute sano dagoenhaurrarengatik.

KRITIKEI ERANTZUNEZ

Patel doktoreak in vitro intsemi-nazioak egiteko klinika bat etaemakumeak hartzen dituenetxebizitza bat zuzentzen ditu,eta erditzeak ere berak gidatzenditu. Pertsona askok bere lanaguztiz deitoragarria dela ustedute. «Kritika askori egin beharizan diet aurre, eta oraindik ereegin beharko diet. Hau, askoren-tzat, kontu polemikoa baita.Hau negozioa dela, gure asmobakarra haurrak saltzea dela,haurren fabrika bat dugula etahalako salaketak jaso ditugumaiz, baina kontu horiek guz-tiak guri mina egiteko soilik era-biltzen dituzte», uste du. Emakume hauek esplotazioa

jasaten dutela salatzen dute as-kok, eta, horren aurrean, Patelek«negozio handien mundua, gla-mour-a eta politika askoz gogo-rragoak» direla aipatu du. «Gi-zarte honetan pertsona orokerabiltzen du, era batera edo bes-tera, beste pertsonaren bat», gai-neratu du. Berak hartzen dituenemakumeei «bidezko tratua»ematen zaiela dio: «Lan fisikobat egiten ari dira, bizimodu la-saia dute hemen, eta horregatiksari bat jasotzen dute. Badakiteez dagoela min gabeko saririk».Etxeetan dauden bitartean gero-ra baliagarri izango zaizkien gai-tasunak irakasten zaizkiela gai-neratu du, brodatzea adibidez,eta irabazten duten dirua tokikoekonomia aintzat hartuta diru-tza dela. Vasantiren senarrak,adibidez, hilean 40 dolar beste-rik ez ditu kobratzen. Gauzak ha-

Sano dagoen haur bakoitzeko8.000 dolar (6.000 euro inguru)ematen dizkiete alokairuzkoamei. Guraso berriek batezbeste 28.000 dolar ordaintzendituzte haurreko. GAUR8

Page 7: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

2014 | uztaila | 5

GAUR8• 6 / 7

beste ospitale batera eraman du-te eta han bere guraso berriekhartu eta Japoniara eraman dute.Vasantik negar egiten du muti-koa ikusi duela oroitzean. «Zesa-rea egin didatenean ikusi dut.Nire semea ikusi dut, baina bere-hala eraman dute. Bost segun-doz ikusiko nuen, badakit bizirikdagoela. Bikoteari berdin zi-tzaion neska edo mutila izan;orain, haurra badute behintzat»,dio. Vasantik ere bizitza berri bathasiko du. Bere sendia etxe berribatera joango da bizitzera eta se-me-alabak eskola ingeles bateanmatrikulatu ditu. «Gure haurrakhanditzen ari dira eta etorkizunoparoa izan dezaten nahi dugu.Horregatik egin dugu hau, bainanik ez nuke nahi nire alaba alo-kairuzko ama izaterik».

LAU HAUR ETA BI ALOKAIRUZKO AMA

Sonatua da baita ere Ingalaterra-ko bikote baten kasua: ezagu-tzen ez dituzten Indiako bi alo-kairuzko ama hartuta lauseme-alaba, ama bakoitzeko bi,izango dituzte. Bi akordio ko-mertzialak Bombayko klinikaberberarekin lotu zituzten. Senar-emazteek, 35 eta 36 ur-

tekoak hurrenez hurren, bi abor-tu eta hainbat ugalkortasun tra-tamendu hutsalen osteanerabaki zuten Indiara bidaiatueta alokairuzko amen prozesuaezagutzea. «Nire buruari, ‘zerga-tik horrenbeste itxaron eta saia-kera berri bat abian jartzeak da-

karren trantzetik beste behin pasa?’ esan nion. Hamar urte lu-ze daramatzagu kontu hone-kin», dio gizonak. Zifra ofizialikez dagoen arren, alokairuzkoamen nazioarteko gaietan adi-tua den Natalie Gamble aboka-tuak Indiara urtero ehunka bi-kote ingelesek bidaiatzen duteladio. Bombayko Corion klinikan, bi-

kotearen esperma eta obuluakerabilita sortu zituzten enbrioiaketa haurdunaldirako aukerak bi-derkatzeko bi emakumeri ezarrizizkieten. Adituen hitzetan, alo-kairuzko ama ezberdinetan en-brioi lote bera erabiltzea ez dapentsa daitekeen bezain arraroa,baina ez da ohikoena. «Hozkailuan sei enbrioi geni-

tuen eta normalean ama baka-rra erabiliko genuke, baina biamari hiruna sartzea erabaki ge-nuen», dio senarrak. Hilabetegeroago jakinarazi zieten biametako bat haurdun zegoelaeta bikiak zituela. Bikotea poza-rren geratu zen. Bi egun geroago beste dei bat jaso zuten. «Biga-rren amaren kasuan bi taupadasumatu zituzten. Klinikan izutuegin ziren, horrelakorik sekulaez zitzaielako pasa, eta ea nahigenuena hori zen galdetu zigu-ten, bestela esateko eta beha-rrezkoa zena egingo zutela»,azaldu du emazteak. Bikoteakargi eduki zuen hasieratik: «Hi-runa haur izanda ere, denak har-tuko genituen».

Bikoteak ez du azaldu nahiizan zenbat ordaindu dutenhaurrengatik, baina normalean27.500 eta 32.500 dolar arteanordaintzen dira haur bakoitzeko.Emakumeekiko esker ona era-kusten badute ere, ez dute ho-riek ezagutzeko asmorik. «Gure-tzat lan bat egiten ari dira,zenbatetan jartzen zara harre-manetan zure eraikitzaile edolorazainarekin? Euren ordainajasoko dute, ez dugu haiek ikus-teko beharrik. Sano dauden bi-tartean eta haurrak egoera one-an ematen dizkiguten bitartean,gurekiko duten lana betea izan-go dute», dio emazteak. Lau haur izateak ez ditu bel-

durtzen eta horiek aurrera ate-ratzeko gaitasun ekonomikoaizango duten ziur daude. «Gure-tzat lau haur edo bakarra izateaerronka bera da», azaldu dute. Eurak pozarren dauden artean,

ordea, kasua arduraz jarraitu duteIngalaterrako osasun profesiona-lek. «Arduratzeko modukoa da»,dio Rima Rajkhowa doktoreak,Birminghameko emakumeen os-pitaleko ginekologoak. «Medi-kuntzaren arloan lan egiten ezdutenentzat ezezagunak dirahaurdunaldi anizkoitzek dakar-tzaten arriskuak. Soilik haurra-rengan pentsa dezakete; ematendituzten pauso guztiak horretarabideratuta daude. Ez dut uste In-galaterran halakorik gertatzea po-sible litzatekeenik», dio. Gauza bera uste du Gamble

abokatuak: «Hemen ez litzatekeonartuko. Ugalkortasun klinikenerregulazioan arau oso zorrotzakdaude eta debekatuta dago en-brioiak ziklo berean bi emaku-meri transferitzea». HFEA Ingala-terrako Enbriologia eta GizaUgalkortasunaren Autoritateakdio haurdunaldi anizkoitzetan fe-tuaren zein jaioberrien hilkorta-sun mailak handiagoak direla,haurrari era bateko edo bestekoezgaitasunak sortzeko aukerahandiagoa dela eta amarenganere konplikazioak eragin ditzake-ela haurdunaldiak, besteren arte-an abortu berantiarra, presio ar-terial altua eta preeklanpsia.Hala, enbrioi bakarra erabiltzeagomendatzen dute, bat bainogehiago transferitzeko pisuzkoarrazoirik ez badago behintzat.

hutsa

Duela bi urte se-m e t x o e k i nigerilekurakobidean nindo-

an, Florida parkeko kultur etxe pa-rean dagoen Ignacio Aldecoarenestatua zela eta, azaldu nien ipuin-gilea zela eta hori bere estatua ze-la. Orduan, 3 urteko seme nagu-siak esan zidan: «uste dut hanegongo zela beti eta azkenean es-tatua bihurtu zela». Barre eginnuen gogotik.Maiz aipatzen da estatua, eta es-

tatuaren beharra. Estatua dela per-tsonen eskubideen bermatzaileeta emaile (baita ez bermatzaile,eta ez emaile). Euskaldunok geureestatuaren jabe ez garen bitartean,espainiar eta frantses estatuekhartuko dituztela erabakiak gureordez, eskubideak eman ala ken-du... Baina batzuetan irudipenadut batzuentzat edozer gauza izandaitekeela “on” edo “hobe”, “eus-kal” baldin badu aurretik. Euskalestatua kasu.Atzera begira: nafar estatua izan

izan zen, eta konkistatua izan zenbai, baina euskaldun herritarhaiek nafar errege-erreginen men-dekoak ziren, gaztelar herritarrakGaztelako errege-erreginen men-dekoak ziren bezala.Aurrera begira: euskararen he-

rriarentzat ezinbesteko ikustenzuen Txillardegik independentzia,ezinbestekoa bai, baina ez nahi-koa, irlandarrentzat estatua lor-tzea gaelikoa bizitzeko nahikoaizan ez zen bezala.Gerta liteke hemen, nonahi be-

zala, politikari batzuek adosteaeuskal estatua, etxean eta nazioar-tean, eta inguruko estatuen antzo,herritarrak izatea estatuaren men-de, eta ez alderantziz.Helburua garrantzitsua da, bai-

na garrantzitsuagoa da nola hel-du; euskal estatu hori ez dadinbihurtu harrizko estatua harrizkoherriaren omenez. Bihar ume ba-tek bere gurasoari ez diezaionazaldu behar: «uste dut estatuaizan nahian zebilela beti eta az-kenean estatua bihurtu zela». •

Euskal estatua

RubenSanchez

«Ez dut bizitzaren aldeko taldeen ikuspuntuarenalde egin nahi, baina arduratu egiten nauhaurrak merkatu libreko sistema baten bidezedukitzeak ekar dezaken deshumanizazioak»

Askok Indiara jotzen dute, han ez baitagoalokairuzko amen kasua erregulatzen duenlegedirik. Datu ofizialen arabera, negoziohonek urtero 1.000 milioi dolar mugitzen ditu

Hartu-eman hauek arautzen dituen legerik ezegoteak alokairuzko amen negozioa sustatzeaeta baliabide gutxien dituztenen egoerazetekina ateratzea dakarrela salatu izan da

India, Ukraina eta AEBetako zenbait estatutanlegezkoa da bikote batek euren haurra erdidezan emakume bati ordaintzea. Horregatik arida merkatua sortzen herrialde horietan

Page 8: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

hutsa

3 B

EGIR

AD

A:

osas

un

a/ g

elto

kiak

/ k

omu

nik

azio

a Ehun pertsonatik batek de-presio larriren bat izaten dubere bizitzan zehar, hama-rretik batek antsietate na-hasteren bat eta ehunetikbatek sintoma eskizofreni-

koak. Farmakoen ikerketa eta aurkikun-tzaren lasterketa oztopo eta ustekabezbeteriko bidea da. Ondorengo lerroetanfarmako psikiatrikoen eta dituzten albo-ko efektuei buruz hitz egingo dugu.

Pertsonok gure egoera mentala aldatze-ko substantziaren bat hartzea aspaldikokontua da. XX. mendeko 60ko hamarka-daren hasierako ikerketetan medikun-tzan eta osasun munduan aurrerakuntzahandia suposatu zuen gertakizuna emanzen: haluzinazioak ezabatzen dituen pilu-la aurkitu zuten ikertzaileek eta geroztikehun milioi pertsona baino gehiago pas-tillekin bizi da. Farmako horren aurki-kuntzak poz handia eragin zuen bere ga-raian; ez hori bakarrik, etorkizun handikobidea ireki zuen.

Azken 50 urteotan atera diren farma-koek laguntza handia eman digute ka-su askotan, baina, tamalez, denek di-tuzte beren mugak. Izan ere, esperodiren ondorioz gain, espero ez diren bes-te batzuk ere badituzte farmakoek. Psi-kiatrian erabiltzen diren farmakoen xe-dea burmuinean ematen diren erreakziobiokimikoetan eragitea da, eta, jakinaden bezala, burmuina oso konplexua da.Hori dela eta, pilulek eragina burmuine-an bakarrik izango dutela pentsatzea ja-rrera inuzentea da. Medikamentua gor-putzeko beste atal batzuetara ere iritsikoda burmuinetik aparte, eta, ondorioz, sordaitezkeen alboko efektuak desio ez ditu-gunak izan daitezke. Kontuan hartu be-harrekoa da, gainera, pertsona batetikbestera alboko efektuak ezberdinak izandaitezkeela ahoratutako botika berdinaizan arren. Ezaugarri hori askotan ahaz-ten zaigu eta garrantzitsua da kontuanhartzea.

Adibide gisa, Prozac izeneko farmakoaaztertuko dugu. Hain zuzen ere, fluoxe-tinaren osagai aktiboaren lehenbizikoizen komertziala da Prozac eta antide-presibo gisa ezagututako medikamen-tua da. Prozaca depresio nagusia, nahas-te bipolarra eta beste gaixotasun mental

batzuen sintomak baretzeko hartzen denbotika izanik, hartzen duen jendearen ke-xarik nabarmena disfuntzio sexuala era-gitearena da, interes eta motibazio gabe-ziarekin batera. Horrek erakusten digufarmako bat helburu zehatz batekin sor-tu arren, ezinezkoa dela paziente ezberdi-nengan eragina izango duten ondorio ko-lateral guztiak zehatz-mehatz lotzea.

Giza gorputzean, sistema arautu kon-plexua den lez, arazoak sortzen diraeta farmakoak arazo horiek ebaztekoerabiltzen ditugu. Farmakoak, halaere, ez dira pentsatzen dugun bezainzehatzak. Sendagarria hartzen dugune-an berarekin daraman osagai aktiboaleku ezberdinetara banatzen da. Bainamedikamentua gorputz osotik zehar sa-kabanatzeak ezusteko emaitzak ekar di-tzake, eta, harrigarria iruditu arren, ho-rrek farmakoak zehatzagoak izaten ere lagundu du. Adibidez, XX. mendeko20ko hamarkadan, kimiko bat asmariaurre egiteko substantzia baten bila ari

zen, eta, ustekabean, anfetaminaren era-bilera onuragarri bat aurkitu zuen. Biri-kak eta arnas bideak irekitzeaz gain, an-fetaminak pazienteak esna etaarretarekin mantentzen zituela frogatuzuen. Hori jakinda, loaren nahasteak etadepresioak zituzten pertsonei anfetami-na ematen hasi zen eta saiakerak fun-tzionatu egin zuen. Aurrerago arreta ga-leragatiko eta hiperaktibitateagatikoasaldura zuten haurrekin saioak egin zi-tuen eta anfetaminari esker haurrekarreta indartu eta jarrera lasaiago batizatea lortu zuen.

Paziente mota ezberdinak daude.Batzuek terapia Prozaca bainonahiago dute depresioa gainditzeko.Beste batzuek, ordea, Prozaca nahiagodute terapia baino. Badaude biak uz-tartzea eskatzen dutenak ere. Hori ho-rrela izanik, tratamendua egokitu be-har zaio pertsonari, ez alderantziz. •

[email protected]

Tratamendua egokitu behar zaio pertsonari, ez alderantziz. THINKSTOCK

Geziak ituan

Eleno Alkain eta Saioa AginakoPsikoterapeutak

Page 9: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

2014 | uztaila | 5

GAUR8• 8 / 9hutsa

her

ria

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru aurrezkikutxa nagusiak hasi dira dagoeneko berenizaera publikoa atzean utzi eta fundaziopribatu bilakatzen. BBK eta Vital kutxek as-telehenean eman zuten urratsa eta Gipuz-koako Kutxak beste hainbeste egingo du

uda ondoren. Asko hitz egin da azken egunotan alda-keta sakon honi buruz, izan ere, ehun urteko ibilbide-an hartutako erabakirik garrantzitsuena dela esan dai-teke, finantza jarduera Kutxabanken esku uztearekinbatera. Kutxetako zuzendaritzek eta aldaketaren alde-ko politikariek, hala ere, ez dela ezer aldatuko nabar-mendu nahi izan dute, baina zalantzak gero eta han-diagoak dira, batez ere eztabaidarik gabeko urratsakizan direlako.Dagoeneko badakigu hemendik aurrera fundazio

hauen eginkizun nagusia gizarte ekintza kudeatzeaizango dela. Badakigu erehamabost lagunek osatuta-ko «patronatu» batek zu-zenduko dituela kutxak etakargu horiek hiru alderdipolitikok izendatu dituzte-la. Badakigu ere kutxak sor-tu zituzten erakunde fun-datzaileek oso ordezkaritzatxikia izango dutela «patro-natu» horietan, eta, beraz,kudeaketa publikoa albobatera geratuko dela.Orduan, zertarako bihur-

tu dira fundazio? Gauza daEuropako erakundeek ezdutela diru publiko gehiagoerabili nahi krisialdiak jotako bankuak erreskatatzekoeta horretarako hainbat neurri proposatu dituztela.Lehenik eta behin, finantza jarduera zuzenean ez egi-tera bultzatu dituzte aurrezki kutxak, sozietate anoni-mo baten bitartez baizik (BBK, Kutxa eta Vitalek urratshori eman zuten 2012ko urtarrilaren 1ean, integrazioa-rekin batera). Eta ondoren, Aurrezki Kutxa eta BankuFundazioen Legea sortu zen. Bertan zehazten denez,fundazio pribatu bihurtu beharko dute aurrezki ku-txek 2014ko abenduaren 29a baino lehen.Legeak hori dio, eta euskal aurrezki kutxei eragiten

die, baina gaur egun duten izaera mantentzen jarrai-tzen badute bakarrik. Hau da, abenduaren 29a bainolehen beren izaera aldatzeko urratsen bat ematen ba-dute eta legeak ezartzen dituen kasuetatik aldentzen

badira, ez da derrigorrezkoa izango fundazio pribatubilakatzea.Eta zeintzuk dira aukera horiek? Kutxako lehendaka-

riak, Xabier Iturbek, alternatibarik ez dagoela esan du,«intsumisioa» ez bada. Baina horretara iritsi aurretik,badira hainbat aukera legearen aginduak saihesteko,hala nola aurrezki kutxen izaera juridikoa aldatzea,bankuan duten partizipazioa %10etik jaistea edota be-re garaian Kutxabanken esku utzi zen finantza jardue-raren titulartasuna berreskuratzea. Baina erabaki horien helburua ez litzateke izan behar

legea saihestea bakarrik, baizik eta finantza sistemaberri baten oinarriak jartzen hastea. Horretarako, auke-rak egon badaude. Alde batetik, parte hartze publikoaduen kreditu kooperatiba bihurtzea, edota titulartasunpublikoa duen banku. Bestetik, bezeroak, langileak etaerakunde publikoak zuzenean Kutxabanken jabe

bihurtzea, aurrezki kutxek bitartekari izateari uko egi-nez. Adibideak izan baditugu Europa osoan, aurrezkikutxa guztiak ez baitira desagertu. Arazoak eman zi-tuztenak bai, dagoeneko desegin dira, baina beren jar-duera zuhurtasunez eraman zuten aurrezki kutxek bi-zirik jarraitzen dute.Badakigu errazagoa izan daitekeela finantza erakun-

de bat «teknikari» talde baten esku utzi eta bere jar-duera merkatuko irizpideak jarraituz aurrera erama-tea. Baina hori ez da ehun urtetan euskal aurrezkikutxek mantendu duten eredua jarraitzea. Euskal gi-zartearekiko konpromisoa kolokan dago, eta, tamalez,Nafarroara joan besterik ez daukagu zer gertatuko denjakiteko. Kutxabanken kasuan, hurrengo urratsa ateakkapital pribatuari irekitzea izango da. Argiago... •

{ asteari zeharka begira }

Derrigorrezkoa al zenfundazio bihurtzea?

Alternatibak badaude: parte hartze publikoaduen kreditu kooperatiba bihurtzea,titulartasun publikoa duen banku bihurtzea,edota bezero, langile eta erakunde publikoakzuzenean Kutxabanken jabe bihurtzea

hutsa

hutsahutsa

Joseba Salbador

Page 10: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

herria

Ez da erraza txakur-tegietan daudentxakurrak, gizarte-ratze zentroetandauden gazteak etabakarrik bizi diren

adineko pertsonak bateratzendituen proiektuekin topo egi-tea, baina horrek ez du esannahi ez daudenik. Aurrera Ateraelkarteak badu bat eskuartean:txakurtegietatik maitasunaeman eta hartzeko beharreandauden txakurrak adopzioanhartu eta, gizarte bazterketa ja-sateko arriskuan dauden gazte-en laguntzaz, adineko pertsoneilaguntza eskaintzeko heztekoasmoa dute. Gero, adin txikikohoriek izango dira, txakurrarenlaguntzaz, adineko pertsoneieuren egunerokotasunean la-guntza eta konpainia eskainikodietenak. Zer lortzen den horrenbidez? Animalia horiei bigarrenaukera bat ematea, maitatuaketa baliagarriak senti daitezenbideratuz; gazteak ardurak har-tzeko gaitasunean trebatzea, bi-de batez gizartearentzat onura-garriak diren ekintzak burutuzeta autoestimuan irabaziz; etaadineko pertsonen autonomiamaila hobetu eta bakardadeanbizi daitezen ekiditea. Baita, bi-garren maila batean, adinekoenzaintza lanetan aritzen direnek,astean bi orduz bada ere, arnasahartu eta euren zereginetatik al-dentzeko aukera izatea ere.

Helburu mardul horren atze-an daude Aurrera Atera elkarteasortu zuten hiru pertsonak etaeurekin batera lanean aritzendiren hainbat boluntario. Elkar-teak orain urtebete ikusi zuen

argia (www.facebook.com/aurre-ratera), bide oso ezberdinetatikzetozen hiru lagunek elkar eza-gutu zutenean. Saioa Arrizaba-laga tximeleta azala duen bereseme Markeli Antxoa laguntza-txakurrak egiten dion onuraz ja-betuta hasi zen bidea ikertzen.Maria Rodriguez gizarte hezi-tzailea da eta betidanik txaku-rrengatik izan duen pasioak era-man zuen gai honen gaineanMadrilen egiten ari zen mintegibatera. Bertan ezagutu zuenJohnny Delgado, Kataluniatikmintegi berean parte hartzeraheldu zena. «Orain lau urte izanzen hori. Pertsonen erreskatera-ko jardunaldi horietan Johnnyketa bere txakur Ginak egiten zu-tena ikusi nuen eta nik ere bidehori jorratu behar nuela erabakinuen. Handik urte batzuetaraezagutu nuen Saioa eta bere se-meak asistentzia-txakurra zuelaaipatu zidan, bizitza goitik be-hera aldatu ziola Antxoak»,azaldu du Mariak. Orduko har-tan Saioa Bocalanen zebilen,asistentzia-txakurrak hezten di-tuen elkartean, eta hark antola-tutako terapia ikastaro bateanegin zuten topo hirurek. «Argiikusi genuen zerbait egin behargenuela», azaldu du Johnnyk.Hala sortu zuten, orain urtebe-te, Aurrera Atera irabazi asmo-rik gabeko elkartea.

ZELANDA GOIKOA BASERRIA

Legazpi eta Oñati arteko bideandute egoitza, Mirandaolatik go-ra egiten duen bidea hartutadagoen Zelanda Goikoa base-rrian. Auzolanean egokitu dutebaserria, bertan bat egiten du-

ten animaliek behar guztiakaseta izan ditzaten. Txakurrezgainera astoak, txerri vietnam-darrak, untxiak eta beste hain-bat animalia ere badituzte etahoriek ere erabiltzen dituzte te-rapiarako. «Eta baserri bat duenboluntario bat ere badugu,

inork aukera zabaldu nahi iza-nez gero hara joaten gara oilo-ak, ahateak, antzarak... eta abarbaititu», nabarmendu du Ma-riak berak.

Aurrera Atera irabazi asmorikgabeko elkarte bat da, batez eretxakurrekin baina orokorrean

[email protected]

Proiektu mamitsua du eskuartean Aurrera Atera elkarteak.Txakurrak adopzioan hartu eta, gizarte bazterketa jasatekoarriskua duten gazteen laguntzaz, animaliok hezi etabakarrik bizi diren adinekoei edota dependentzia mailarenbat dutenei laguntzeko erronka hartu dute. Apal, bidea eginahal izateko laguntza oro ongietorria izango dela diote.

GIZARTEA / b

animaliekin lan egiten duena.Oinarrian animalien heziketalantzen dute baina denetarikoproiektuak dituzte eskuartean;epe luzera begira, adibidez, ba-serria interpretazio zentro bila-katu nahiko lukete, jendeak te-rapia eta asistentzia mailan

Maria Rodriguez eta JohnnyDelgado, Aurrera Ateraelkarteko kideak. Saioa

Arrizabalagarekin batera,eurak dira elkartea

sortu dutenak. Gotzon ARANBURU | ARGAZKI

PRESS

AURRERA ATERAElkarri eskua luzatuz txakur, gazte zein adinekoekamildegiari bizkar ematea bideratzen duen proiektua

Page 11: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

2014 | uztaila | 5

GAUR8• 10 / 11

animalia hauek zenbaterainokobalioa izan dezaketen ikus de-zaten, eta aisialdi ekintzak ereantolatu nahi dituzte, «anima-liekiko harremana indartu etahartu-eman hori naturalagoaizan dadin», nabarmendu duMariak.

Batez ere txakurrekin aritzenbadira ere, pazientzia lagun har-tuta, edozein animalia hezi dai-tekeela uste dute Aurrera Atera-ko kideek. «Pertsonak bezalaxe,berdin-berdin! Ni, esaterako,txerriari txakurrei erakustendizkiegun hainbat gauza irakas-

ten ari naiz, eta baita, poliki ba-da ere, astoari ere», dio Johnnyk,irribarretsu.

«Bizi izan duguna bizita ere,pertsonak eta animaliak, denakizan gaitezke heziak. Txakurtegiedota babeslekuetatik hartutakoanimalien edota tratu txarrak

jasan dituztenen bizitzak, pa-zientzia eta maitasuna emanezgero, asko hobe daitezkeela ustedugu», azaldu du Mariak, esanhorrek pertsonentzat eta ani-malientzat berdin balio duelanabarmenduz.

ANIMALIEK LAGUNDUTAKO TERAPIA

Aurrera Ateran ez dituzte asis-tentzia-txakurrak hezten. Hauda, txakurrak hezi ostean ez diz-kiete dependentzia mailaren batduten pertsonei entregatzen:hezitako txakur horiek anima-liek lagundutako terapiak egite-ko baliatzen dituzte. Hori da eu-ren indargune nagusia.

Elkarteko kideek terapia saio-ak euren egoitzan bertan garatunahiko lituzketela diote, bainaelkartearen gaztetasuna –iazkoudan jarri zuten martxan– etaerabiltzaileen ezaugarriak tarte-ko –ezintasunen edota mugikor-tasun arazoren bat dutenekineta adineko pertsonekin aritzendira asko–, momentuz beraiekdira zentroz zentro euren zerbi-tzuak eskaintzen aritzen dire-nak. Hala ere, dagoeneko Zelan-da Goikoa baserrian «pare batbisitaldi» jaso dituztela-eta oso pozik azaldu dira Maria etaJohnny. «Down sindromea du-ten Atzegiko zazpi kide etorri zi-ren, adibidez. Txerriei jateneman zieten, astoa eskuilatu zu-ten eta zaldian bueltaxka bategin zuten. Eta pozarren abiatuziren etxera», agertu du Mariak.

Gainerakoan, batetik besteraaritzen dira, baina, martxan da-ramaten urtebete eskasean, hiruzentrorekin akordioak sinatzealotu dute: Uliazpiko ZubillagaDoktorea Zentroa (Bergara), Ga-raguneren Goienetxe Zentroa(Eibar) eta Santa Barbara Egune-ko Zentroa (Urretxu). Horietanterapia saio ezberdinak egitendituzte, betiere parte hartukoduten pertsonen beharrak etazentroak eskuartean dituen hel-buruak aintzat hartuta. Aurre-kontuak ere markatzen ditumugak, baina ez omen da agin-tzen duena: «Apur bat denetikegiten dugu. Pertsonen beha-rrak asetzeko zentro bakoitzakduen aurrekontuarekin jokatubehar izaten dugu, baina, nor-malean, guk, elkarte bezala, be-

harrezkoaren %50 jartzen dugu , eta, behar izanez gero, txakureta gidari bat gehiago edo denadelakoa lortzen ditugu, 200 eu-ro falta direlako ez garelako era-biltzaile guztiengana iritsi gabegeratuko. Gure asmoa ez da abe-rastea; eskaintzen dizkigutenbaliabideen arabera zer egin de-zakegun ikusten dugu eta, behargehiago badaude, horiek ahalbezala estaltzen ahalegintzengara».

Aurrekontua beharrak nolaedo ahala estaltzeko moldatzenduten bezala, terapia ere aurre-an dituzten pertsonen beharre-tara egokitzen dute. «LehenHezkuntzako haurrekin birzi-klatze tailerrak egin izan ditugu,baina normalean behar bereziakdituzten pertsonekin aritzen ga-ra, eta, tailerra berbera bada ere,egokitu egiten dugu. Pertsonabakoitzak duelako bere egoeraeta prozesua. Garuneko parali-sia edota ezgaitasun intelektua-la duten pertsonekin lanean arizarenean ohartzen zara pertso-na bakoitzaren egoera oso ez-berdina dela; batek ezin du hitzegin, besteak ezin du ibili, hu-rrenak gaitasun intelektualakbere horretan ditu... eta, orduan,ariketa berbera bakoitzaren be-harretara egokitzen duzu», azal-du du Mariak.

Plangintza antolatzeko beha-keta ezinbestekoa dela diote,eta, hala, batetik zentroetan di-tuzten profilak, eta, bestetik, le-hen saioan egiten duten analisiaerabiltzen dituzte gerora saiobakoitzak izango dituen helbu-ruak markatzeko. Txakurrekinlehen kontaktua nolakoa denere aztertzen dute. «Eskuilak, pi-lotak... era guztietako materialajartzen dugu euren eskura, zergertatzen den ikusteko. Batzue-tan ikaragarri gustatzen zaietxakurrei jaten ematea eta hori,adibidez, errefortzu bikaina dabientzat: pertsonak txakurrare-kin elkarreragiten du eta txaku-rrak egindako lanagatik saria ja-sotzen du», azaldu du Johnnyk.

Nagusiki motrizitatea eta so-ziabilitatea lantzeko jolasak egi-ten dituzte. «Jauziak, uztaiak,saskiak, pilotak... zirkuitu ezber-dinak antolatzen ditugu eta per-tsona bakoitzak bere erara egi-

Page 12: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

herria

baino animalien bidez iristea».Bestelako komunikazio hori ba-liatzen dute euren terapietarako.

HITZIK GABE, EPAITU GABE

«Eurek ez dute hitzik erabiltzen,ez dute epaitzen», azaldu duMariak, «ez diote ezberdina de-nari guk diogun beldur hori iza-ten. Kale adibidez [Mariarentxakurra, terapia saio hauetara-ko hezi duena] gurpildun aulkibat ikusten duenean kasu egite-ra joaten da, berarentzat erre-

fortzu positiboa delako. Berdindio lerdea dariola dagoen, eta ezda erreakzioaren beldur izaten.Eta, agurra jaso duen pertsona,pozarren geratzen da normale-an», nabarmendu du. Terapiasaio batean gertatutakoa ere ai-patu dute: «Zentroetan gabiltza-nean zaintzaileak bertan egotendira. Badugu askotan erdi loegoten den mutiko bat eta atzozaintzailea ‘bota iezaiozu pilota!bota!’ esanez ari zitzaion. Unebatez uzteko eskatu genion. Mu-

tilak pilota ikusi zuen, eta, hirusegundora, hartu eta, oihu egi-nez eta poz algaraka, txakurraribota zion. Txakurrek itxaronegiten dute, bost minutuz bereaurrean eserita pilota noiz bota-ko egon behar badute, egonegingo dira. Harik eta pertsonakerreakzionatu eta botatzen dionarte», kontatu du Johnnyk. «Pi-lota sinple batekin, erabiltzaile-ak begiratu, pentsatu, hartu etabotatzeko gaitasuna bereganatubadu, irudikatu zer gehiago lordaitekeen. Baita autoestimuanere: ezjakintasuna tarteko, per-tsona gutxi dira ezagutu gabehaur hauei musu ematera au-sartzen direnak. Eta txakurhauek bi aldiz pentsatu gabegainera igo eta musuka hastenzaizkie. Ez dakite zer den diskri-minazioa, ez dute pertsonok du-gun harresi hori», nabarmendudu Mariak. Eguna hormari begira emate-

tik «txakurrak noiz datoz?» gal-detzera igaro diren adinekoak,

ten ditu; agian lehendabizi txa-kurrak egiten du, eta, nola eginduen ikusita, pertsonak egitendu gero, edo biek batera, edopertsonak esaten dio txakurrarinora joan eta zer egin beharduen. Koloreekin ere jolastendugu: txakurrek koloredun pe-toak dituzte, eta, guk, bakoitzaridagozkion koloreko jostailu etasaskiak jartzen ditugu. Erabil-tzaileek kolore guztiak harre-mandu eta txakur zehatz batekkolore bereko jostailuak dagoz-kion saskian sartzea lortu behardu», azaldu du Mariak. Huskeria badirudi ere, halako

jolas eta dinamiken bidez askoaurrera daitekeela ziurtatzendute bi hezitzaileek. Horregatikdela garrantzitsua zentro bakoi-tzeko logopeda, psikologo etagainerako espezialistekin harre-manetan jarri eta euren irizpideeta helburuei begirako saioakantolatzea. «Ez dugu zerbait in-dependentea egiten, ez lukeela-ko zentzurik izango. Animaliakestimulu positibo bat dira, eta,estimulu horrek irekitzen duenatea baliatuz, helburuak lantzenahalegintzen gara», ziurtatu duMariak, eta ate ireki horretatikbarneratuz asko aurrera daite-keela azaldu du. «Adibidez, ba-dugu Rett sindromea duen nes-kato bat , eskuak beti elkarlotuta dituena. Fisioterapeutaklasaitasuna eta abar lantzen di-tu, eta guk gauza bera egin dugutxakurrarekin: eskua gora etabehera ibiltzen da, azkenean la-saitu eta txakurra laztantzenhasten den arte. Orduan, pentsualea sartzen diogu esku ahurre-an eta txakurra etengabe harenbila ibiltzen da, harik eta hau-rrak eskua zabaldu eta pentsualea eman diezaiola lortzenduen arte». Johnnyk jarraitu du:«Txakurrak badaki hori egin be-har duela, hor jarri diogula sa-ria. Etengabe bilatu eta bilatuibiltzen da, eta haurrak eskuazabaltzen duenean bi eskuen ar-tean geratzen da. Nahiz eta hau-rrak besoak itxi, txakurra erdiangeratzen da. Hala, une batez ba-da ere, neskatoak eskuak aska-tzen ditu». Gauza bat dute argi Aurrera

Atera elkartekoek: «Maiz, erraza-goa da pertsonengana hitzekin

Proiektuan parte hartuko dutentxakurrak animaliababeslekuetatik hartuko dituzteadopzioan eta beharrean denjendeari laguntzeko hezikodituzte. Irudian, egunelkartearen arima diren lauhankako hainbat kide. Gotzon ARANBURU | ARGAZKI PRESS

«Animaliak estimulu positibo bat dira, eta,estimulu horrek irekitzen duen atea baliatuz,zentroek markatutako helburuak lantzenahalegintzen gara», azaldu du Mariak

Gauza bat dute argi Aurrera Atera elkartekoek:«Maiz, errazagoa da pertsonengana hitzekinbaino animalien bidez iristea. Gu komunikaziohorretaz baliatzen gara pertsonengana iristeko»

Page 13: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

2014 | uztaila | 5

GAUR8• 12 / 13

denari ezetz esatetik txakurrakeskuilatu nahi izatera iritsi direnhaurrak, txakurrak ikusi ordukokorrika ihes egitetik laztantzerapasa direnak... Martxan darama-ten urte eskasean aurrerapen na-bariak ikusi dituztela baieztatzendute. «Ni integratzaile sozialanaiz eta nire esku eta buruarekinsoilik ez nuen hori lortuko, niretxakurraren laguntzarik gabe ezi-nezkoa litzateke. Nola elkarrera-giten duten euren artean, ikara-garria da», dio Mariak.

TANTTAKA LAGUNDUZ

Laguntza ematen jarraitu ahalizateko laguntza behar duteorain Aurrera Aterako kideek.Laguntza ekonomikoa. Horrega-tik jarri dute abian Tanttaka La-gunduz crowdfunding edo finan-tzaketa kolektiboko kanpaina(goteo.org/project/tanttaka-la-gunduz). «Jendeak ezagutzen dugure proiektua eta askok galdetu

digute ea zertan har dezaketenparte, nola lagun dezaketen...baina guri asko kostatzen zaigudirua eskatzea», aitortu du,umil, Johnnyk. Horregatik eraba-ki zuten crowdfunding kanpainaabiatzea. «Ibaiondo adin txikiko-en gizarteratze zentroarekin ha-rreman handia dugu eta aspaldigenuen buruan proiektu hauabian jartzea. Txakurtegi edotababeslekuetako txakurrak adop-zioan hartu eta, zentro horreta-ko gazteen laguntzaz hezi oste-an, adineko pertsonei laguntzaeskainiko zaie. Hor txakurrekizan duten bizitzarekin jolastendugu; ziurrenik ez da bizimoduona izan eta agian tratu txarrakjasan dituzte. Gazteen kasuaagian ez da berdina, baina nola-

bait identifikatuak senti daitez-ke txakur horiekin eta autoesti-mua, jabetzea, ardura eta bestehainbat faktore landu daitezkebiekin batera». Proiektuan Ibaiondoko bost-

zazpi gaztek hartuko dute parteeta Aurrera Aterako kideek ha-mar txakur hautatuko dituzte,«zenbaiten kasuan heziketa zailaizan daitekeelako edo posible de-lako txakur horiek adineko jen-dearekin aritzeko aproposenakez direla ohartzea». Elkartekozazpi boluntariok ere hartukodute parte proiektuan, gazteeitxakurrak hezten irakatsi eta la-guntzeko; lehendabizi oinarrizkoaginduak (eseri, etzan, egon gel-di, eman eskua...) eta gero beha-rren araberako ariketak. Txakurrak hezteko unean as-

kotariko egoerak ematen direlakontatu du Mariak: «Oihuka aridiren haurrak, petardoak, tron-petak, erori eta txakurrari oina

zapaltzen dion haur bat… Agiankrudel xamarra da, baina Kaletxikia zenean belarriak ukitu etabehatza barruraino sartzen nion,errefortzu positiboa emateare-kin batera. Eta, azkenean, txaku-rra ez da kexatzen hori eginezgero. Haurrei txakurren isatsean,oinetako kuxinetan eta tripazgora jarri eta sabelaldean aritzeagustatzen zaie, esploratzea, nor-malean ikusten ez dituzten za-tiak ikustea. Eta txakurrei horriaurre egiten erakutsi egin beharzaie», ziurtatu du. Behin heziketa jaso eta txaku-

rrak laguntzara bideratzekoprest daudela ebatzita, proiek-tuan parte hartu nahi duten etadependentzia mailaren bat du-ten adineko pertsonekin jarriko

dira harremanetan. «GurutzeGorrian egiten dituzten laguntzatipikoak dira, baina txakurrare-kin. Medikura joan behar badu,boluntarioa eta txakurra bere bi-la joango dira etxera eta pertso-na hori beste era batera irtengoda etxetik. Kalera atera daitezenere lortzen da, askori kosta egi-ten zaielako eta txakurrarekinmotibazio estra hori dute», azal-du du Johnnyk. Adinekoez gaine-ra, proiektuaren bigarren partehonetan gazteek gizartearen al-deko lanak egitea ere lortzen da:«Batzuek ordu sozialak dituztebetetzeko, eta hau eurentzat au-kera bat izan daiteke. Aukera onagainera, adineko bati laguntzeneta txakur bat hezten ari direla-ko aldi berean. Hori ikaragarrionuragarria da».Familiekin ere akordatu dira.

«Saioa ezagutzen dugu, badaki-gu zaintzaile askok ezin duelaberetzat ordubete behar duelaesan eta dena utzita alde egin.Gu dependentzia duen pertsona-ren kargu egingo gara eta uneatsegin bat pasaraziko diogu,zaintzailea atseden hartzen ariden bitartean, dutxa luze bathartu edo zinemara joan dadin.Eta gero, itzultzen denean, etxe-ko giroa ere zeharo ezberdinaizango da. Onura ezberdin askodakartzan proiektua dela ustedugu eta horregatik merezi due-la ahaleginak», ziurtatu duJohnnyk. Proiektua abiatzeko 5.150 euro

behar dituzte, eta bere osotasu-nean garatzeko 7.550 euro. Gu-txienekoa eskuratu dute jada, etagainerakoa lortzeko hilabetekotartea dute. Aurrekontu horrenbarnean batez ere txakurrenmantenurako gaiak (elikadura,garbiketa zein albaitariak) eta te-rapietarako materiala biltzen di-ra, eta jasotzen duten laguntzaguztiek izango dute trukea, etaesker ona, «laguntzen gaituenakera batera edo bestera laguntza-txo bat behar duten gizarteko tal-de asko ukitzen dituelako. Bene-tan pena merezi duen proiektuadela uste dugu, den-denok dugu-lako inguruan laguntza beharduen pertsonaren bat, gure etxe-an ez bada bizilagunarenean. Eta,ez bagara gure artean laguntzen,nork lagunduko gaitu?».

hutsa

hutsa

Bukatu da ur-tea ikasle etai r a k a s l e en -tzat. Balantze-

ak egin, alde onak eta ez hainonak nabarmendu, norberak be-re jardunari atzera begirako erre-pasoa egin eta urtebetean garu-nak jasan duen presioari lasaituaeman eta aire berria sartzen utzi.Hori da gehienentzat oporral-diak dakarren saria. Horrela, ziuraski, gure garunak ikasketen bi-dez pilatu dituen egiturak pixka-naka desegituratzen joango diraeta urte osoan ikasitakoa ahaztuduela pentsatzera iritsiko da batbaino gehiago.Asko ikasi eta ondo ikasi ia gau-

za bera ziren garaietatik gureegunetara hezkuntza sistemaketa ikasketa-irakaskuntzaren pe-dagogiak formalki aldaketa ugarijasan ditu. Urtetan pentsatu izandugu asko zekiena zela gizartelehiakor honi aurre egiteko ego-kiena. Egun, aldiz, jakinduriazbaino gehiago prestakuntzaz jar-duten dute adituek. Irakaskuntza-ren helburua ikaslea gizarteanizango dituen egitekoei aurre egi-teko prestatzean datza. Lehen egi-tekoa, beraz, ikasleek zeri aurreegin beharko dioten jakitea da,izango dituzten beharrak aurrei-kustea eta ondoren horri aurreegiteko konpetente bihurtzea.Hau da, lau horma artean ikasikodutena praktikan aurkituko di-tuzten egiteko errealei ondoerantzuteko baliagarri izatea.Kontua ez da asko jakitea, egokiprestatzea baizik.Hala ere, ikasleek eta irakasleek

horretan murgilduta urtea emaneta gero, ikasturtea zalantza ugariargitu gabe amaitu dute. Ikastur-te berriarekin Wert legea aplika-tzera behartuta izango direneanez dakite ondo hasitako heziketaproiektuarekin jarraitzeko aukeraizango duten hala paradigma za-harkituak eskoletara itzuliko di-ren. Zer egin nahi diguten ongidakigu, baina ongi erantzutekoprestatuta ote gaude? •

Bukatu da

AnttonIzagirre

Tanttaka Lagunduz proiektuaren helburuaanimalia babeslekuetan dauden txakurrakadopzioan hartu eta gizarteratze zentroetakogazteen laguntzarekin heztea da

Trebakuntza amaituta, gazteak eta txakurrakadineko pertsonei laguntza eta konpainiaeskainiko liekete, eta, bide batez, horienzaintzaileek atseden uneak izango lituzkete

Page 14: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

herria

Birikak bete, burua tentetu eta eman pausua. Egin beldurrik gabe tradizioari traizio. Be-

giak gorritzen dizkizuten duintasun malkoei eutsi eta zintzilikatu aurpegian harrotasu-

naren irriñoa. Guda dirudien arren, festetan zaude-eta. Denboraren joan-etorriei muzin

egiten dieten tradizioak museoetan daude bakarrik, beirazko kutxa hotzetan babestu-

ta. Guk gureak kalean nahi ditugu, haiekin jolastu eta gozatzeko. Ez guregatik, baina.

Espaloian begiak dir-dir dituzten pertsonatxo horiengatik. Jai bakarrean eta elkarrekin

gozatzeko aukera arin izan dezaten. Eta bereziki, etorkizunean ere hanka tartean alua

izango duten neskatoengatik. Gona ala galtza janztea eurena, eta bakarrik eurena, den

erabakia izan dadin. [email protected]

TRADIZIOARI TRAIZIO

Jon URBE | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 15: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

2014 | uztaila | 5

GAUR8• 14 / 15

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

Mendien aprobetxa-mendurako apartakomen dira txerriak.Hala dio Joxean Bo-llain txerri ekoizleaiarrak. 21 urte ofi-

zioan, Iparraldean bizitako denboran ika-si zituen txerri hazkuntza estentsiboarengakoak. Txerrizaleok elkarteak eskatuzion mendian egindako txerri hazkuntzaekologikoaren baliagarritasuna azter-tzea, Pagoetako parke naturalean daudenbere lurretan. «Esperimentazio gune batda hau!», adierazten du, erdi barrezka. El-karteak eskatuta, saio bat egin zuen due-la zenbait urte mendian egindako txerrihazkuntzaren baliagarritasuna aztertze-ko. Horren ondotik etorri zen, duela lauurte, hazkuntza ekologikoarekin zer-nolamoldatzen ziren ikusteko saiakera. Labo-rariak azpimarratzen duenez, ereduagustuko dute, «eta ikusi dugu posible de-

la. Orain, elkarteko beste kide batek ereegiten du txerri hazkuntza ekologikoa».Bi laborari ekologiko hauek hazitako txe-rriak dira, hain zuzen ere, Ekobasatxerriproduktuen lehengaia.

Lau txerramek eta hauen txerriku-meek osatzen dute Joxeanen azienda.3,5 hektarea pasatxo belardi eta 1,5 hek-tarea basotan ibi ltzen dira . Txerriekoizleak azaltzen duenez, ez luke ho-rrenbeste azalera beharko, bere lurrakordekan baleude, «baina nire lurrak osomalkartsuak dira, eta ondorioz abereekez dute azalera guztia hain ongi apro-betxatzen. Horregatik, nire lurrak lotehandiak hazteko egokiak ez direlako,Txerrizaleok elkartetik proposatu zida-ten hazkuntza ekologikoarekin saioaegitea. Eredua aldatzeak doikuntza bateskatu dit, nire kabuz ikasiz egin beharizan dudana, hemen ez baita inor hauegiten duenik».

Edonola ere, lehen zeukan hazkuntzaeredutik ekologikora pasatzeak ez dio ho-rrenbesteko aldaketa suposatu, mendianegin beharreko maneiuari dagokionezbehintzat. Ezberdintasun bat da pentsu-ko zerealak ekologikoa behar duela. Gi-zentzeko zertxobait gehiago behar omendute, baina, argitzen duenez, gizentzeepea lehen egiten zuen hazkuntzarennahiko parekoa da.

Txerri hazkuntza ekologikoaren bereiz-garri nagusiak zerrendatzean, abere za-ma eta ziklo osoaren itxiera nabarmen-tzen ditu. «Lur berdinean askoz aberegutxiago dauzkat. Gainera, txerramaketxean eduki behar ditut. Lehen, txerri-kumeak ekarri eta mendian gizentzen ni-tuen, konplikazio gutxiago zeukan ho-rrek, bistan da. Txerramen maneiua da,hain zuzen, lan gehien eskatzen duena:ernari jar daitezen lortzea ez da erraza,amak hamabi orduz bakarrik daude irau-

si, nahiz eta irausialdia hiru egunez luza-tzen den. Asko begiratu behar duzu, zain-du, hazia emateko momentu egokia noizden jakiteko. Irausialdiak pasatzen ba-zaizkizu eta txerramak ez badira ernarigelditzen, hilabeteak galtzen dituzu etaerrentagarritasunarentzat hori kalte han-dia da. Beste arazo bat da euskal txerria-ren hazia: gutxi dago. Denboran bateragertatu behar dira txerramen irausialdiaeta hazia eskuragarri izatea».

ETORKIZUNEKO BIDEA

Zailtasun horri aurre egiteko bide bat li-tzateke apotea ere etxean edukitzea, bai-na, argitzen duenez, horretarako funtzio-namendua aldatu behar da. «Hasteko etabehin, gutxienez hamar txerrama behar-ko nituzke, eta ez daukat horrenbeste lur.Azpiegiturak ere aldatu beharko nituzke:ikaragarria da apote batek izan dezakeenindarra, egun daukadan kortak ez lukebalioko, zerbait askoz sendoagoa eraikibeharko nuke, inbertsio nahiko handiakeginez», azaldu du.

Orain arte egindako bidearekin pozikdago Joxean. Abereak osasuntsu daude,garbi. Horrek erakusten dio ongi ari dela.Zalantzarik ez du hazkuntza ekologikoadela etorkizuneko bidea. «Janari indus-triala gizakiaren pentsua da. Jendeak ezdaki zer jaten duen. Baina buelta etorri-ko da, pazientzia izan behar da. Pentsa,Europa iparraldetik gure produktu eko-logikoentzat eskariak iristen zaizkigu!Hemen ere indarra hartuko du, eta ordu-rako prest ez bagaude, kanpoko ekoizleekbeteko dute bertoko merkatua. Gure es-perientziak beste txerri ekoizle batzueibalioko die. Beste alde batetik, gure men-diei aprobetxamendua atera behar zaie,beste aukerarik ez dugu, ordekan dagoenlurrak jada okupatuta baitaude. Pinuaere gainbeheran dago... nork aprobetxa-tuko du mendia? Jendeak ulertu behar dubaserria eta ekoizpen eredua paisaiare-kin eta ingurumenarekin zuzenean lotu-ta daudela. Orduan, bertoko produktuekologikoak aukeratuko dituzte».

HUTSA

ENEEKEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura

Ekologikoaren Kontseilua

Txerri hazkuntza ekologikoa Gipuzkoan

Euskal mendietan hazitako txerri ekologikoen txerrikiak, haragi loteak eta gizentzeko txerrikumeak ekoizten ditu Ekobasatxerrik. EKOBASATXERRI

Page 16: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

hutsa

3 B

EGIR

AD

A:

osas

un

a /

gelt

okia

k/

kom

un

ikaz

ioa H

emendik ez da turistarik pasako, nola pasako dabada turistarik inon ez dagoen eta leku guztie-tan dagoen «hemen» honetatik? Denborarik ereez da pasatzen; ahanzturaren zuriz pintatu zituztenlehengo “intsumisioa”, “amnistia” eta abarrak –his-toria ere zurian geratzen da batzuetan, zu eta ni be-

zala– eta “zergatik hona?” galdetzen didazu, batez ere gaur, den-bora azalean urtu zaigun egun honetan, zergatik gaur, dena arin,ardurarik gabe doan uztaileko egun honetan. Eta erantzungo ni-zuke, badakizu erantzungo nizukeela baina zu eta ni ez gaude“hemen” berean, akaso sekula ez ginen egongo, denbora akorde-oiak bezala zimurtzen da batzuetan eta galtza motzak darama-tzat orain, motxila gorri bat eta lokarri askatu bat ezkerreko zapa-tilan; ilunabarra da eta euria ari du, gaurko sargoria bezala itsatsizaizkit porlanak zikindutako tantak gorputzera. Iluntzen ari dueta eskailera parean nago geldituta. Porlan fabrikan kamioiak en-tzuten dira hara eta hona, lurraren barrunbeak miatzen dituztenhondeamakinak harri bila, gero eta sakonago, gosetuta, eta labea-ren motor hotsa. Autoak bata bestearen atzetik doazen ipurtargiamorratuak dira N-1ean. Tunelaren aho zabaldua daukat pareaneta bakarrik nago, ni bakarrik hiru edo lau lagunekin; futbolaz arigara, edo irakasleez, edo auskalo zertaz eta pilotako entrenamen-dutik dantzako entsegura goaz, edo alderantziz, nork daki, nire-tzat tunela eta ni besterik ez gaude eta barrura sartu behar dut,badakit sartu behar dudala; haurtzaro guztiek dauzkate tunelak,akaso hori izango da heldu bilakatzea, tunelak zeharkatzea alegia,baina ez dakit zer dagoen barruan zer bestaldean zer; ez dakit es-kaileretako bihurgunea hartu ondoren bonbillak piztuta egongodiren, ez dakit pintaden aurrean itzalen bat egongo den, ez dakitazkarregi doazen autoen pisuak sabaia ondoratuko duen; porlan

bustitan irristatzen zaizkit zapatilak eta lokarri askatuak eskaile-ra maila bakoitza jotzen du, klak-klak-klak; arnasaren bat entzunnahi dut, pausu batzuk, ahots bat, baina nire arnasa entzuten duteta klak-klak-klak; ikarak ez du soinurik baina nireak forma batdauka, tunel batena, eta dardarka dabiltzan bonbilla batzuk, ix-ten eta irekitzen diren begien antzekoak; astero igarotzen nin-tzen nire beldurretatik, astero zeharkatzen nituen bere baldosairristakorrak eta arnasa hartzen nuen fabrikako langileren bat,egunkaria irakurriz zetorren erretiraturen bat, erosketa-poltsazkargaturik zetorren auzotarren bat ikusten nuen bakoitzean; mi-laka aldiz igaro ditut bere eskailera amaigabeak eta oraindik eznaiz ohitu, akaso horregatik ekarri zaitut nirekin; beldurrek for-ma galtzen dute denborarekin baina denok daramatzagu gurebaitan igaro ezinezko galeria ilunak, gaua bera baino beltzagoaketa belaunek dardara egiten digute bonbilla ikaratuen moduaneta beldur batzuk irtenbidea daukate; ni beti iristen nintzen en-trenamendu eta entseguetara; lokarriak lotzen nituen tunelaigaro orduko eta inoiz ikararik pasa ez duenaren ziurtasunaz pa-seatzen nintzen lagunen aldamenean; baina oraindik ere “klak-klak-klak” bat entzuten dut nire barruko lurpeko pasabideetan;beldurrak ez du formarik eta forma guztiak dauzka: begi ilun ba-tzuk Iruñeko kale ezkutu batean, bizkarrak Irunen alardearen on-doan, pausu hotsak txosnagunetik urrundutako pasabide ilune-tan egunsentia baino lehen; zergatik gaur eta zergatik hemengaldetzen didazu, zapi gorrien eta kamiseta zurien bezpera hone-tan, denak arin eta axolagabe beharko zukeen egun honetan, sar-goria bezala azalean itsatsi zaigun egun honetan; batez ere gaureta batez ere orain ekarri behar zintudan, galdera baten oihartzu-nak nire tunelaren horma ilunak dardarka jartzen dituelako: zerkbereizten nau begi ilun horietatik, pausu hots horietatik? •

Rezola fabrikatik Añorgara doan lurrazpiko pasabidea. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Beñat GaztelumendiBertsolaria

Tunelak

Page 17: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

2014 | uztaila| 5

GAUR8• 16 / 17hutsa

e.rr

itar

rak

Margolan bati begira nago Arrasateko kale ba-tean, herriko artista lagun talde batek egin-dako adierazpen eta kultur espresioa. Kalekopareta batean egina, izkina horri bizitasunaeman eta handik pasatzerakoan herritarzein bisitariei pentsaraztea eragin nahi die-

na. Aspaldi itxi zuten zinema baten horma, aspalditik mu-tu egon dena, eta orain gaurkotasun handia duen eskaerabatekin lotutako fotogramek eskuz koloreztatutakoa.

Kalean egiten diren espresio artistikoen bizi-mugaoso aldakorra izan ohi da. Eragile askoren eraginez eza-ba daiteke edo luzaroan egon daiteke hor. Giza harrema-nekin ere hala gertatzen zaigu askotan: badira luzaroanmaila berean eusten dutenak; eta beste batzuk oharka-bean distantzia hartu edo hoztu egiten direnak, zergatiargirik ez badago ere.

Oraindik fresko eta indar biziz dagoen margolanari begi-ra etortzen zaizkit zenbait go-goeta harremanekiko. Orainarte bizi izan ditudan urtee-tan zelako jende tamaina eza-gutu dudan eta horietako as-korekin izan dudan harremanestua. Baina bizitzan une oroegiten ditugun hautuen on-dorioz, gaur egun horietakoaskorekin –gehientsuenekin–egiazko irribarredun agurrada elkar ikusterakoan soilikelkartrukatuko duguna. Go-goan izango ditu batera biziizandako esperientzia eta pa-sarteak? Seguru baietz, bainahainbeste dira bizitzan zehar ezagututako pertsonak etaizandako bizipenak, askotan denborak horietako askoahantzarazi egiten dizkigula!

Zaletasunek, lagun inguruneak, familiak, norberarengogoak eta batez ere une oro egin behar izaten ditugunaukeraketek gidatzen dute gure harremantzeko une ba-koitzeko norabidea, bidegurutzeetan aurre egiteko ma-pa. Eta tarteka, tematu egiten garenean, bidegurutzeahartu ondoren atzean utzitako lagun batzuengana jotzendugu berriro, horretarako atzera egin beharreko kilome-tro eta denborari baino garrantzi handiagoa ematen die-gulako harreman horiei. Errealitatea beste bat izan ohida. Bizi ditugun garai auto-lanpetu eta geldiezin hauetanez ditugu apenas harremanak mimatzen, nahiz eta gauregun inoizko baliabide eta mugikortasun aukera handie-nak eskura ditugun.

Urte dezente pasa dira Jabilo hil zenetik. Bizitza laburra,baina intentsoa izan zuen. Eskolan ezagutu nuen eta elka-rrekin ganberrokeria dibertigarri eta erakargarri frankoegiteaz gain, arte plastikoa hurbilagotik ezagutarazi zidan,eta berari esker arteak berak probokaziorako duen indarraere deskubritu nuen, Bansky baino askoz lehenago. Gerorabizitzak erabat urrundu gintuen, nahiz eta elkarren berriizaten jarraitu: Oteizaren “Quosque tandem?” zein Kopi,Atxa eta Danelekin batera egiten zituzten “akzio” artistiko-ak, besteak beste. Urteetara, istripu baten ondorioz, komasakonean jausi zen Jabilo, eta bere ingurura hurbildu ginenhainbat lagun babesa ematera. Borroka gogor eginez, ko-matik irtetea lortu zuen. Bizitzak ezarritako mugekin amo-rratuta, tematu eta poliki-poliki hitz egiten berrikasi zuen,baita tamaina apalagoan margotzen ere, baina laguntzarikgabe oinez egiten hasi zenean minbiziak gure ondotik era-man zuen. “Karramarroari stop” utzi zuen idatzita.

Margolan horri begira, jakin badakit arteak helburu as-kotarako balio duela: espresatzeko, lege, ohitura zeinpentsamoldeak hausteko, pentsarazteko, barrukoa kan-poratzeko, baretzeko, dibertitzeko... eta hala behar duelaizan, mugarik gabe, araurik gabe, patroi itxietatik kanpo.Hala aritu ziren orain dela hogei bat urte Jabilo eta aipa-tutako lagunak, gure mutur aurrera kritika eta hausnar-keta brotxazoak ekarriz, hainbat gertaerek –Jabilorenatartean– elkarrengandik urrundu zituzten arte. Haienlan gehienak denboraren joanak hormetatik estali ditu,baina irudimenez eta ausardiaz bidea zabaldu zuten etaoraindik ere etorriko dira beste batzuk, beste garai bate-an, beste modu batean. Ezer ez delako berdina, ezer ezindelako konparatu. Eta nostalgiari bakarrik begiratzen ba-diogu ez dugulako pausorik emango; nostalgia parali-zante itzela bilaka daiteke-eta. •

{ koadernoa }

Harremanen bidegurutzeenmapa margotu

Bizi ditugun garai auto-lanpetu etageldiezin hauetan ez ditugu apenasharremanak mimatzen, nahiz eta gauregun inoizko baliabide eta mugikortasunaukera handienak eskura ditugun

Iker Barandiaran

hutsa

hutsahutsa

Page 18: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

e.rritarrak

Euskal letren mikro-klima baketsuangutxitan jotzen duhaizeak. Dinosauro-ren bat lozorrotikesnatzen denean

bakarrik suma daitezke oin ho-tsak. Bestela, ia dena da ohikoa,iragarria, ezustekorik gabea. Ho-rregatik da eskertzekoa DaneleSarriugarteren “Erraiak” bezala-ko eleberri baten etorrera. Ez duez lurrikararik eragingo, bainaitxaropena piztu dezake. Ez danobela borobila eta orekatua,gorabeherak ditu eta handiakgainera, baina irakurtzen hasieta harriturik ematen ditu ira-kurleak lehen orriak eta baitabarruko beste hainbat ere. Adi-nean aurrera goazenoi beharba-da are gehiago hunkitzen gaitueleberriak, egilearen lehen lanadelako eta, beraz, idazle berribaten jaiotzaren lekuko senti-tzen garelako. Danele Sarriugar-tek 24 urte ditu.

Bere zaletasun handienetakoahitz egitea da. Bere nobela ira-kurri eta gero, ez da batere zailaDanele Sarriugarte goiz aldekoordu txikietan garagardo bat es-kuetan duela edozeri buruz ez-tabaidan irudikatzen. Bainaikasturte amaiera den arren,Bartzelonan jarraitzen du etadesorduan geratu behar izandugu berarekin, goizeko hama-rretan bere jaioterriko plazan,Elgoibarren.

Zurea pertsonaia bakarrekoeleberria dela esan daiteke, na-rratzailea baita lehen pertso-nan 170 orrialdetan zehar berebizitza kontatzen ari zaiguna.Egingo al dugu bion artean li-buruko datuak oinarri hartutanarratzaile horren profil mo-duko bat? Hogeita hamar urtera gertura-tzen ari den emakumea da eta«ez da gai izan oraindik gizonbat kate motzean lotzeko» .Nahiz uste dugun askoz ereprogreagoak garela, badagoadin batetik aurrera kate mo-tzeko harremanak nahi izatekojoera bat. 25-26 urteak badirahorretan muga. Koadrilak ba-kantzen hasten dira eta baka-rrik geratzen direnek kezkakdituzte.

Azken mutilak ohar bat utzieta alde egin dio. Nahikoa kolda-rra iruditzen zait alde egitekomodu hori, baina hala gertatuda nobelan. Narratzailea nahi-koa sutsua dela uste dut eta be-harbada mutil horrek ez du ihesegitea beste biderik ikusi. Bera-rekin hitz egiten hasten bada, ezzela aurre egiteko gai izangopentsatuko zuen. Edo izan daite-ke mendeku modu bat ere. Esanbeharreko guztia post-it bateanutzi dio.

Zure narratzaile honek badulotura bat alkoholarekin. Bereapartamentuan sukaldekoarraska azpian botila hutsakaurki daitezke, ginebra botilakgehienak. Ginebra jarri dut, gin-

«Sexuari buruzko ikuspegi gordinarenatzean badago aldarri bat»

DANELESARRIUGARTE

Idazlea baino gehiago irakurlea sentitzen

den arren, «Erraiak» erditu du. Bikote

haustura mingarri bat abiapuntu harreman

afektiboei eta sexuari koska egiten dio.

[email protected]

IDAZLEA

Page 19: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

2014 | uztaila | 5

GAUR8• 18 / 19

tonika oso modan jarri delakoberriro. Garbi nuen nire pertso-naiak gin-tonikak edan behar zi-tuela.

Ikaslea da, bidaiatu egiten du.Han eta hemen bizi da eta alde-an beti daramatza bere gauzabatzuk, Nirvanaren disko batesate baterako. Badago talde ho-ni buruzko ohar bat oso ona iru-ditu zaidana. Zalantzak izan ni-tuen ohar hori sartu ala ezsartu, baina gehiagok ere esandidate gustatu zaiela. [Humani-tateak ikasi ditu]. Arlo horreta-ko zerbait ari da ikasten etaErasmus programari esker Berli-nen eta Denverren bizi izan da,baina Gasteiz da nobelako koka-leku nagusia.

Gauzak arrazionalki aztertze-ko joera du. Bai, nahiz eta gerogauza oso irrazionalak ere egi-ten dituen. Animaliak gara, bai-na diskurtso bat dugu eta kon-denatuak gaude beti bi mailahorien artean mugitzera. Bi al-derdiak dira gure osagai.

Neska oso argia da, institutu-ko mutilen aldean behintzat.Bai, institutuan nota oso onakateratzen zituzten horietakoa.Iaz institutuko matrikulen ze-rrendari begira egon nintzen etaia denak neskak zirela ikusinuen. Mutilen artean gaizki iku-sia dago adin horretan notaonak ateratzea. Nire narratzaile-ak erraz gainditzen ditu mutilakeztabaida dialektikoetan.

Zure narratzailea artista alda? Hor dabil. Koadrilako arra-rena dela esango nuke.

Sare sozialetan alter ego coolbat zaintzen du. Hala da.

Eta bere helburuak «ahaliksarrien jotzea, bidaiatzea etamozkortzea» dira. Esaldi horiekbere testuinguruan ulertu be-har dira.

Asko gustatu zait narratzaile-ak harreman afektiboei eta se-xuari buruz erakusten duenikuspegia. Iruditzen zait anti-erromantikoa eta oso gaurkoadela. Maitasun-pasio istoriohandi eta tragikoen antipode-tan dago. Sexua prosaikoa da,grisa, azukrerik gabea nola-bait esateko. Gure bizitzan ere uste dut ho-rrelatsu bizi ditugula harrema-

nak eta sexua, eta, liburuan ha-la islatzen bada, nik nire ingu-ruan hala ikusi ditudalakoizango da eta gaurko literatu-rak ere hala erakutsi izan ditue-lako. Beharbada nobelan osomodu bortitzean agertzen daikuspegi hori eta beste idazleaskorengan modu lasaiagoanagertuko da. Egia da maitasunistorio tragikoen guztiz kon-trako norabidean kokatzen de-la ikuspegi hau. Uste dugumaitasun handi horiek bazute-la zerikusia garai bateko bizi-moduaren erritmoarekin. Gaurbizitokiz aldatuz goaz, harre-man sarea zabalagoa da etahausturak ematen direnean erebeste modu batean hartzen di-ra gauzak. Oso zailak dira gaurbizitza guztirako harremanak,baita lagunen artean ere. Bada-kit jende askok beste ikuspegibat duela eta ez zait gaizki iru-ditzen, baina nobelan darabil-dan ikuspegia egungo gizarte-an ez ezik l i teraturan ereohikoa da erabat eta jarreraorokor gisa erabiltzen dut. Bes-talde, nobelako gertakari nagu-sia haustura bat da eta gainbe-hera doazen harremanek etahausturek joko gehiago ematendute literatura egiteko orduan.

Badago zure nobelan tartekasexuaren alderdi erabat fisio-logiko baten erabilera ere. Zu-rekin egindako elkarrizketabatean Anaïs Nin idazle estatu-batuarraren erreferentzia ikusinuen, baina askoz ere presente-agoa egin zait irakurtzen arinintzela Charlotte Roche ale-maniarraren «Zonas húme-das» eleberria, zenbaitek por-nofeminismo baten aldarrigisa ere ulertu zutena. Ba al da-go sexuari buruzko ikuspegi fi-siologiko horretan zerbaitenaldarririk?Ez dut Charlotte Rocheren lanaezagutzen. Anaïs Nin uste dut“Sautrela” telebista saioko elka-rrizketan aipatu zidatela. GaraziArrulak itzuli zuen Nin. Bion ar-tean egiten dugu Elearazi blogaeta oso gertutik bizi izan nuenitzulpen horren euskaratze pro-zesua; noski irakurri nuela, bai-na, gertutasunak bilatzen hasita,gertuago ikusten dut nire ikus-pegitik Itziar Ziga artista. Bereperformance baten berri ematendut, gainera, nobelan. Eta berairakurtzeak zerikusirik baduelauste dut nire ikusmoldean.

Gizonezkoek literatura egitera-koan apenas arretarik jartzen

zaion sexuaren alderdi isurka-ri horri. Horregatik pentsatzendut badagoela emakumeen li-teratura mota honetan aldarrimoduko bat. Egon daiteke. Nire aldetik garbidut badagoela. Badaude, adibidebat jartzearren, masturbazioa-ren inguruko gogoeta batzukere, oso gutxitan agertzen dire-lako jarri ditudanak. Kaka, hile-koa, masturbazioa eta gisakogaiek inon lekurik izatekotanizenburutzat “Erraiak” daramannobela batean izan behar zutelapentsatu nuen.

Batzuetan pasatu egin zara be-harbada. Eleberriko lehen notakakari buruzkoa da eta pixkabat pedantea iruditu zitzaidan.Ez da erakustaldi alferrikakoa?Neuri gustatzen zait ohar hori.Lehen atalaren bukaeran jarrinuen eta irakurleari ohartarazinahi nion ondoren zetorrela ka-ka izango zela modu batera edobestera. Batzuek esan didateoso gogorrak egin zaizkiela pa-sarte batzuk eta beste batzuekkontrakoa esan didate, gehiengustatu zaizkien zatiak horiekizan direla.

Badago eleberrian belaunaldibaten aurkezpen erdi soziolo-giko bat ere. Mutilen tipolo-giak aztertzen dituzunean, so-ziologo baten begia nabaridaiteke. Ez da nik berariaz egindako zer-bait. Ez nuen belaunaldi batenargazkirik egin nahi izan. Ira-kurleek esan didate hori eta eznaiz harritu, ni bizi naizen giro-ko jendea baita hor agertzen de-na. Egia da nire begi kritikoalantzeko orduan ingurukoari be-giratu izan diodala. Hori lehen-dik nekarren gauza da, institutugaraiko gauzak ere kontatzenbaititut atalen batean. Neure be-launaldiaren parte bat agertzenda, unibertsitatean ikasketakegiten ari direnena eta gainerahorien gaueko bizimoduaz arinaiz gehienetan. Beraz, ikuspe-gia partziala da. Eta zuk tipolo-gia deitzen diozun horretan, bi-kote harremanik ez, bainaadiskide harremanak dituztenpertsonaia batzuk sartu nituen.Arrazoia? Narratzaileak beti us-

24 urte ditu. Itzulpengintza ikasi zuenGasteizen. Literatura konparatuari buruzkomaster bat egin nahi zuen Bartzelonanaurreko ikasturtean, baina Igartza bekairabazi eta urtebetez atzeratu zuen asmoa,nobela idatzi ahal izateko. Orain masteramaierako lana egiten ari da eta ez dueskuartean proiektu jakinik literaturarenarloan. «Ez naiz asko planifikatzen duenpertsona». Ez du talderik idazten duenakontrastatzeko. Literatura gustatzen zaienlagunak ditu eta komentatu egiten dituztegauzak, irakurketak batez ere. Pentsamendumailan, feminismoaren arloan batez ere,talde lana gehiago baliatzen du. «Nirelagunekin geratzen naizenean gehiago hitzegiten dut arazo sozial edo ideologikoei buruzliteraturaz baino». Saltsera samarra da. Berak«animatua» dela dio eta ezetz esaten ez omendaki. Baina badaki eserita bere gelan orduak

eta orduak igarotzen. «Niri hitz egitea askogustatzen zait, baina hitz egiteko bestenorbait behar duzu eta bakarrik nagoeneanirakurri edo idatzi egiten dut», dio. Gau osoakigarotzen ditu eztabaidan, baina ez du berenobelako narratzaileak bezala gin-tonikakedaten, garagardoa baizik. «Niretzat bakarrikez, jende askorentzako da denbora-pasafaboritoa mundua konpontzen egotea. Etabeharrezkoa ere bada hori. Nobelan ereikusten dela uste dut gauez hizketan orduakemateko dudan ohitura hori, nahiz eta horrietekin literarioa ateratzeko asko irakurribehar den». Euskarara itzultzen diren lanakirakurtzen ditu, ia denak, eta kanpokonobedadeak jarraitzen ditu, baina gehienbatidazleek elkarrizketetan aipatutako autoreakbilatzen ditu. Elgoibarren bizi badira ere,gurasoak bizkaitarrak dira eta ahizpazaharrago bat du.

24 urte besterik ez dituen idazlesaltsera samarra

«Kaka, hilekoa,

masturbazioa eta

gisako gaiek

inon lekurik

izatekotan

izenburutzat

‘Erraiak’

daraman nobela

batean izan

behar zuten»

Page 20: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

e.rritarrak

te du harreman guztietan beraizan dela ondoen portatu dena,eta, kasu bakoitzean, bikotekideedo adiskide bakoitzarekin zerharreman mota izan dituen az-tertzen saiatu naiz.

Esan daiteke eleberri diskurtsi-bo edo digresibo bat dela?Bai, bai. Ez da abentura eleberribat.

Trama ere oso urria du. Ez duzupentsatu digresioek kontakizu-na estal zezaketenik?Batzuek esan didate digresio ba-tek edo bestek gehiegi moztenduela kontakizunaren haria. Oinoharrak jartzen horregatik hasinintzen, kontakizuna mozteagalarazteko. Baina banekien aldiberean digresioak eginez eretentsioa manten nezakeela. Ho-rrelako gauzak irakurtzen eznaiz aspertzen eta nik neuk gus-tura irakurriko nukeen nobelabat idazten saiatu naiz, eta nikesateko neukana agertzen. Ba-dakit nobelan ez direla gauza as-ko gertatzen, baina bizitzan eregauza handiak gutxitan gerta-tzen dira. Badaude sekulakoabenturak bizi dituzten pertso-nak, baina besteok beste gauzabatzuk egiten ditugu. Neuri nirebizitza interesgarria iruditzenzait. Bakoitzari berea. Badakitbadaudela irakurle batzuk niredigresioekin aspertuko direnak,baina beste batzuei gustatuegingo zaizkie.

Digresio horietako batzuk osoonak dira. Amari buruzkoa,esate baterako, edo ama totala-ri buruzkoa, zure kontzeptuaerabiltzeko. Edo izara zurieiburuzkoa eta beste hainbat.Hala ere, generoen arteko gu-du, tirabira edo dena delakoaagertzen da behin eta berriz.Beste bat aipatzeko, nobelakolehena aipatuko nuke, eguna-ren mugari buruzkoa. Bai. Narratzaileak dio egunakgoizeko zortzietan bukatu be-harko luketela eta ez gaueko ha-mabietan eta horren inguruanari da. Aipatu duzun generoenarteko harremanaz Beasaingoirakurle taldean neska feministabatek esan zidan harritu eginzela gizonezkoen eta emakume-

en rolak hain markatuak jarrinituelako, mugimendu feminis-ta klixe horietatik askatzeko la-nean ari denean. Errealitateanhala ikusten nituelako markatunituela horrenbeste erantzun

nion eta oso eztabaida interes-garria izan genuen. Erakustenditudan patroi hauetatik ihesegiten duten emakume eta gizo-nak badaude, baina eredu garbisamarrak erakusteak lagundu

egiten duela uste dut arazoaknon dauden ikusten. Egia da ni-re pertsonaietan genero rolakasko markatu ditudala, bainanahita izan da. Modu bereantratatzen ditut amaren papera,familiarena edo koadrilarena.

Badaude txiste edo «boutade»batzuk ere. Narratzailearenmutiletako bati ez zaio zakilaaltxatzen alkohol gehiegi eda-ten duelako eta narratzaileaktxiste bat eginez dio alkoholkontrolak egon beharko luke-tela goizeko ordu txikietan ta-bernen artean, eta, muga jakinbat gaindituz gero, bibragailubat eman beharko lioketelaneskari. Niri gustatzen zaizkit txiste mo-ta horiek. Gehienetan lagunar-tean asmatzen dituzun txisteakdira, edo burutazioak. Nobelagai serioei buruzkoa izanik ere,umore tanta batzuek ez daudelekuz kanpo. Gainera, feminis-tok ez dugula umorerik esatendute. Ez da egia, noski, nahiz etakasu honetan umore beltz sa-marra den gehienetan.

Aipa dezagun zure estiloa. Esa-jeratu samarra da, karikatura-ra jotzeko joera duzu. Pasartebatean larrua jotzen ari dela ze-ra dio narratzaileak: «Nikgoian ipintzea dut gogoko. Bil-boko Iberdrola eta mundu za-baleko aluminiozko eta beiraz-ko dorre futuristak, errukizaituztet nire haragizko garai-penaren talaiatik…». Eta horre-lako askotxo daude.Hori ere txisteen zerrendan sardaiteke, baina badut joera batestilo hiperbolikoa egiteko.

Esan al daiteke pertsonaiamaskulinoak narratzailearenitzalean geratzen direla?Komeni zaizkidan neurriraeraikitakoak dira, nolabait esa-teko. Nik uste dut idazle gehie-nek egiten dutela hori, bakoi-tzak kontatu behar duenarenarabera erabiltzen dituela per-tsonaiak. Nire helburua idazlemoduan egia bat kontatzeaedo eraikitzea da, eta horrenarabera garatzen dituzu per-tsonaiak. Pertsonaia bakoitzamuturreraino garatzen hasten

Danele Sarriugarte, Elgoibarbere jaioterrian.Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS

Page 21: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

2014 | uztaila | 5

GAUR8• 20 / 21

bagara , nobela ez l i tzatekeamaituko.

Egia bat eraiki, esan duzu. Zerda zuretzako literatura?Ez dakit. Idazle baino gehiago ira-kurlea izan naiz eta sentitzen naizoraindik ere, eta irakurtzeak bizi-tza hobeto ulertzen laguntzen dit.Pentsatzen dut literatura idazteakere bizitza hobeto ulertzen lagun-tzen didala. Nire bizitzaren partehandi bat da literatura, eta litera-tura zentzu zabalenean hartunahi nuke, bizitzan etengabe bai-kaude antzerkia egiten, esate ba-terako. Mozorroaren kontu horibehin eta berriz agertzen da no-belan ere. Segun eta norekin gau-den mozorroa aldatzen dugu.

Zure euskararen kontua ere ba-dago. Asmatu dituzun aditz-la-gunekin bakarrik zerrenda lu-zea osa daiteke. Eta orrialdeerdia betetzen duten esaldiakez dira gutxi. Ez dute bion lite-raturek lotura handirik, bainaXabier Amurizaren «Dinosau-roak horizontean» saileko ele-berriak etortzen zitzaizkidangogora.Ez ditut Amurizaren liburu ho-riek irakurri, baina euskara batua-ri buruzko bere lana irakurrinuen eta erabat ados nago esatendituen gauza askorekin. Ikasi du-danagatik eta egin ditudan lanen-gatik hiztegi artean bizi naiz etahiztegi oso zabala erabiltzeko joe-ra daukat. Badago beste kontu batere: guk ingelesarekin lotura es-tua dugu eta hizkuntza horrek jo-era nabarmena du izen batekinizenlagunak egiteko. Produktubat mikrouhinean egin badaitekemicrowaveble jartzen dute etajende guztiak ulertzen du labe ho-rretan egingarria dela jakia. Bada-kit gure tradizioa ere aberatsa de-la, eta, nire joskera ez dela osoeuskalduna aurpegiratuko didate,baina ondo pasatzeko ere egitenditut joko horiek edo asmatzenditut hitzak, eta, nahiz eta testuencorpusean ez agertu, jendeakulertzen badu, baliagarria izandaitekeela uste dut.

Zer motatako nobelak dituzugustuko?Denetik irakurtzen dut. Nobelapotolo eta sendoak irakurri izan

ditut asko, nolabait esateko,mundu oso bat sortzeko gai dire-nak. Nobelan aipatzen dut horie-tako bat, “La broma infinita”, Da-vid Foster Wallacerena. “El arcoiris de la gravedad” ere asko gus-tatzen zait, Thomas Pynchon es-tatubatuarrarena.

Aipatu duzun kasuan, DavidFoster Wallace berari laudoriohandi samarrak botatzen diz-kiozu. Pasarte batean bere«narratibarako gaitasun estra-lurtarra» aipatzen duzu etabeste batean liburu horrekduen eite adiktiboa. Konta ie-zaguzu mendekotasun horinola sortu zitzaizun.Joan den irailean bete ziren bosturte suizidatu zela, eta, gure blo-gean autore baten aipamena etabere testuren baten itzulpena egi-ten dugunez, bere aurkezpen bategin nuen. Irakurri nuen bere le-hen liburua “La niña de pelo raro”izan zen eta pentsatu nuen eznuela sekula horrelakorik iraku-rri. Urte horretan bertan Egube-rrietan kulturako bonoekin “Labroma infinita” erosi nuen, eta, li-buru potoloa izanik ere, jarraianirakurri nuen eta flipatuta geratunintzen. Eta geroztik bere lan guz-tiak irakurri ditut. Ameriketako Estatu Batuetan bizitzen egonnintzen eta nik ikusi nituen hipo-kresia eta gizarte hartako akatsakbete-betean harrapatzen ditu, etaegiten dituen jokoak, filosofiare-kin nola jolasten duen… dena gus-tatzen zait. Eta dena irakurritanuela uste nuenean “Entrevistasbreves con hombres repulsivos”saio liburuarekin topo egin nueneta kolpe bat hartu izan banu be-zala utzi ninduen. Beste idazle ba-tzuekin ere gertatu izan zait hori,Elfriede Jelinek berarekin esatebaterako. Dena jartzen dizute ko-lokan. Gauza bera sentitu nuenaurretik Dostoievskiren “Karama-zov anaiak” nobela irakurri nue-nean; ondoren bere beste hainbatlan irakurri nituen.

Badirudi idazle estatubatua-rrak dituzula kutunenak.Bai, bai, europarrak baino gehia-go jarraitzen ditut amerikarrak,baina gauza bera gertatzen zaitzinemarekin. Eta euskal autore-ak irakurtzen ere saiatzen naiz.

hutsa

hutsa

Munduarensekulariza-zioaren au-rrean duela

bi mende izan ziren besoak gu-rutzatuta gelditu ez ziren pen-tsalariak eta idazleak, erlijioa-ren gainbeheraren aurreanberaien bizitzari zentzu bat bi-latzeko borroka egin zutenak,beraien bizitzari eta ondoriozgizakiarenari. Mundua zerbaitemana (amaitua) bezala onartuez zutenak, eta are gutxiago fe-dea.

Fichte, Schlegel, Herder, No-valis, Hölderlin, Goethe… idazleerromantiko alemaniarrek pro-posamen oso ezberdinak eginzituzten garai hartan, bidaia in-telektual anitzetan murgilduz.Guztiek kritikatu zuten garaikogizarte burgesaren utilitaris-moa. «Askatasuna behar duguhelburu utilitarioen aurrean.Gizarte burgesa erabilgarriaden horren agindupean dagoguztiz», adierazi zuen Schille-rrek orduan. Honen aurrean ar-tearen independentzia aldarri-katu zuten, Safranski filosofoeta historialariak hauen ingu-ruko liburuan (“Romantik. Einedeutsche Affäre”) azaltzen duenbezala: «Arteak erakusten digubizitzako gauza garrantzitsuhoriek, maitasunak, laguntasu-nak, erlijioak eta arteak berak,beraien burua soilik dutela hel-buru». Gai ugari jorratu zituz-ten garai hartan, konplexuta-sunez : jokoaren garrantz ia(literatura eta artea joko bezalaulertuz), ironia erromantikoa-ren aldarrikapena, norberaknorberaren izatean parte har-tzearen beharra arimaren he-riotzaren aurrean...

Eta ausardiaz egin zuten bi-daia intelektual hori, bi mendegeroago guk ditugun galderaberberei erantzun bat bilatunahian, bere buruari galderakegiten dizkion gizartea (gizaba-nakoa) bizirik dagoela eraku-tsiz. •

Ausardiaz

Naiara Garzia

«Horrelako gauzak

irakurtzen ez naiz

aspertzen eta nik

neuk gustura

irakurriko nukeen

nobela bat idazten

saiatu naiz, eta nik

esateko neukana

agertzen»

«Badakit gure

tradizioa ere

aberatsa dela, eta,

nire joskera ez dela

oso euskalduna

aurpegiratuko

didate, baina ondo

pasatzeko ere egiten

ditut joko horiek»

Page 22: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

e.rritarrak

EUROPA

SARE N

> Munduko Kopa Futbolak pasioak pizten ditu, batezere ilunenak. Brasilen jokatzen ariden Munduko Kopa tarteko, astehonetan Twitter izan da pasio ho-rietako batzuen ispilu. Grezia etaCosta Ricaren arteko partida joka-tzen ari zela Greziak berdinketarengola sartu zuen azken minutuan.Segidan, “Diario de Sevilla” egun-kariko kontu ofizialetik ondorengotxioa bidali zuten: «Me cago en losmuertos helenos de la puta Gre-cia». Txioa berehala ezabatu zutenarren, erabiltzaileek nahiko denbo-ra izan zuten pantaila harrapaketabat egin eta txioa sarean barna ba-rreiatzeko. Txisteak sortu ziren ba-ta bestearen atzetik eta aipatuegunkariak mezu bat zabaldu zuenakatsa izan zela esanez. Akatsa?

Hauek dira aste honetan Europako nabigatzaileetan bilatuenetakoak izan diren hitzetako batzuk:

> BlablacarMundu mailan erabateko nagusi-tasuna dauka Blablacar enpresakpartekatutako autoen alorrean.Orain, inbertsio-funtsetara jo du 73milioi euro eskuratu eta enpresaribultzada emateko. Internet bidezzerbitzuak eskaintzen dituen en-presa frantses batek inoiz lortuduen inbertsiorik handiena da, etaBlablacar lortzen ari den zabalkun-de izugarriaren seinale garbia. Jadahamabi herrialdetan martxan da-goen zerbitzua da eta zortzi milioilagunek erabiltzen dute. 2006. ur-tean martxan jarri zenetik parte-katutako 3.200 kilometro marraz-tu ditu. Hilero milioi bat pertsonekerabiltzen dute. Badirudi argudiohoriek nahikoa izan direla inber-tsio-funtsen konfiantza izateko.

> MugikorraAlboan elkarteak “Zeure mugiko-rrak ezkutatzen duena” kanpainaabiatu du, sakelakoen osagaiaknondik eta nola erauzten direnhausnarrarazteko. Salatu dutenez,gure sakelakoen erraietan mineralbereziak ditugu, erraz topatzen ezdirenak: koltana, urrea, wolfra-mioa, eztainua... «Orduan, non aur-kitzen ditugu? Bada, esaterako,Kongoko Errepublikaren ekialdean.Hor daude munduko koltan erre-serben %80, baina minerala ustia-tzeko sistemak (ia-ia esklabotzarenpareko lan baldintzak, bortxaketak,kalte ekologikoak...) ‘odolezko mi-neral’ bihurtzen ditu gaiok», salatudute. Talde armatuek bost milioidolar irabazten dituzten urtero mi-neral horiek tarteko.

> NigeriaEgunero-egunero, duela bi hilabeteeta erditik, elkarretaratze bat izatenda Nigeriako hiriburuan. Eta egu-nero gauza bera eskatzen dute hanbildutakoek: Chibokeko neskatoak,Boko Haram milizia islamistakbahitutako 200etik gora neskatoak,etxera itzul daitezela. Badirudi Ni-geriako Gobernuak ate berriren batireki diola itxaropenari eta bahike-ta krudel horrekin amaitzeko bide-an pausoren bat eman duela. «Bo-ko Harami informazioa ematenzion pertsona bat atxilotua izanda», adierazi dute Gobernutik.Nonbait oso pertsona garrantzi-tsua eta erabakigarria da milizia is-lamista horren baitan eta hortikitxaropenerako arrazoiak. Bitarte-an, elkarretaratzea egunero.

hutsa

Caravinagre edo Ozpinaurpegi esaten diote. Eta halakoxea du jitea, oz-pin samarra. Goiko argazkian 1950eko hamarkadan ageri da, orain be-zain gazte. Ez baititu urteak pilatzen, bai, ordea, lagunak, urterik urte.Esaten dutenez Iruñeko kiliki famatuena egin zuten garaian bazen hi-rian halakoxe aurpegia zuen aguazil bat. Eta hura gogoan diseinatuomen zuen egileak. Bera da beldurgarriena, umore txarrena duena eta,hala ere, maiteena. Izan ere, letxe txar aurpegi horren azpian pertsonaonaren arima sumatzen zaio, leialarena. Bagenuen zu ikusteko gogoaCaravinagre! Marin PASCUAL. PASCUAL FUNTSA. KUTXATEKA

KUTXATEKA.COM

GUK ERE BAGENUEN BERRIZZU IKUSTEKO GOGOA,CARAVINAGRE!

hutsa

Page 23: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

2014 | uztaila | 5

GAUR8• 22 / 23hutsa

3 B

EGIR

AD

A:

osas

un

a /g

elto

kiak

/ k

omu

nik

azio

aGure izen-abizenak interne-ten bilatzeari «egosur-fing» esaten diogu. Noiz-bait denok egin edo egingodugun praktika da. Zer aur-kituko ote du nitaz Google

bilatzaileak? Facebook sare sozialekopribatutasun aukerak ondo jarrita aldauzkat? Aurreko urteko isun hura azal-duko al da oraindik? Antzeko galderakguztiok izan ditugu noizbait buruan ji-raka. Izan ere, bilatzaileek gutaz esatendutena garrantzia handikoa izan daite-ke. Lana bilatzeko, adibidez. Horregatikda horren garrantzitsua pribatutasunazkontziente izatea. Informazio pertsona-la non eta zeinekin partekatzen dugunzehatz-mehatz jakitea funtsezkoa da.

Eta gure buruaz informazio okerra edogezurra dioen webgune bat topatzen ba-dugu? Informazio hori egia ala okerraizan, gure izenari txertatuta geratuko daInterneten. Bidezkoa al da? Horren hariraEuropar Batasunean Interneteko ahazte-ko eskubidea bermatzen da orain. Pertso-na publikoa ez den edozeinek, Google edobeste bilatzaile guztiei gure buruari bu-ruzko informazioa ezabatzeko eskatzekoaukera izango du. Mikel Iturriak dioen be-zala (http://eibar.org/blogak/iturri/ahaz-teko-eskubidea-vs-memoria-babesteko-es-kubidea), non hasi eta bukatzen da

eskubide hau? Artikulu honetan, IturriakGipuzkoako Diputaziotik lapurtutakoplakaren harira idatzitako albistea azter-tzen digu. Gai korapilatsua da eta askoidatzi da honen inguruan. Batzuek infor-mazioa ezkutatzea edo zentsuratzea deladiote. Non dago ahazteko eskubidea etamemoria babesteko eskubidearen artekomuga? Interneten guri buruzko informa-zio asko egon daiteke. Ona eta txarra izandaiteke, baina noraino iristen da informa-zio jakin bat ezkutatzeko gure eskubidea?

Ez da kasualitatea bilatzaileak sala-keta eta lege hauen jo puntuan ego-tea. Oso zaila da Internet arautzea.Beraz, sare osoa arautu beharrean, jen-deak informazioa aurkitzeko erabiltzendituen tresnak arautzeari ekiten diote.Kasu gehienetan, bilatzaileak dira tres-na hauek, baina albiste agregatzaileakere talde honetan sar ditzakegu.

Bilatzaileekin lotuta, Estatu espainia-rrean ezarri nahi duten kanon berri bataipatu beharra dago. SGAEren kanona-ren antzekoa sortu nahi dute Internetenkonpartitzen diren estekak erregulatze-ko. AEDE kanona edo “Google tasa” ize-nez ezagutzen da neurri berri hau. Legehau indarrean jartzen bada, Estatu es-painiarrean publikatutako albisteak es-tekatzeagatik ordaindu egin beharko da.

Kanon berri hau Google eta Meneame(Euskal Herrian Zabaldu.com izenezezagutzen genuen zerbitzuaren bikia)bezalako zerbitzuek ordaindu beharkodute. Kanon honen helburua komuni-kabide nagusien gainbeheran galga jar-tzea den arren (beraiek bilduko luketediru gehien kanon honen bitartez), edo-zein blog eta komunikabideri eragingolioke. Edukien egileek ezingo diote ka-non honi uko egin. Gure edukia Creati-ve Commons lizentzia libreetan jartzenbadugu ere, kanon honi dagokion tasakobratu egingo da (nahiz eta edukiarenegileak diru hori ez erreklamatu). Inter-neteko logikaren aurka doan neurriaden arren, ohituta gaude Estatu espai-niarrean halako legeen zirriborroakikusten. Ba al dago Euskal Herrian ho-nen inguruko eztabaidarik?

Edukien eta komunikazioaren indus-triak diseinatutako lege proposamenhau aurrera ateratzen bada, Estatu es-painiarretik webgune askok alde eginbeharko dute, Meneame berak kasu.Eta zer gertatuko da Google erraldoia-rekin? Zer gertatuko litzateke Googlebilatzaileak AEDE taldeko komunikabi-deen esteka guztiak ezabatuko balitu?Zeinek dauka bestearen behar gehiago?Komunikabideek? Informazioa indexa-tzen dutenek? Ikusiko dugu. •

SGAEren kanonaren antzekoa sortu nahi dute Interneten konpartitzen diren estekak erregulatzeko. GOOGLE

UnaiGorrotxategi

Estekak arautzen

Page 24: DANELE SARRIUGARTE, IDAZLE BATEN JAIOTZA€¦ · elkarrekin lanean dihardute orain dela 43 urtetik , eta ,pix - kanaka, zailtasun handiz, koalizioaren sorrera eragin zuten helburuak

97

71

88

76

75

00

1

40

70

4