correscales e

Upload: anonymous-pkp1jr

Post on 26-Feb-2018

219 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 7/25/2019 Correscales e

    1/2

    CORRESCALES dinamikarekin bat

    Dohaintza txikiak bildu eta lan eta gizarteprekarietatearen aurka egitea helburu duen Correscalesizeneko kanpaina martxan da. Bilbon hasi eta

    Bartzelonara joango de lasterketa honekin 150.000 eurobildu nahi dira greba mugagabean daudenkolektiboentzat. LABek bat egin du kanpainarekin etaEuskal Herrian egingo diren ekimen ezberdinatanhartuko du parte.Correscales 2016 ekimenaren aldarrikapenekin bateginez gaur Euskal Herriko zein Kataluniako mugimendusozial, sindikal eta politikoetako ordezkariek, LABekoidazkari nagusia Ainhoa Etxaide tarteko, dinamikarenaurkezpena egin dute Bilbon. Ekimen honek, Movistar-

    Telfonicak azpikontratatutako Teknikoen (Marea Azuldelakoaren) grebari erreleboa hartu dio eta otsailaren18tik 22ra Bilbo eta Bartzelona batuko dituenprekarietatearen aurkako 800 km-ko errelebo-lastarketabat da. Estatu mailan inoiz egin den crowdfundinghandiena jarri dute martxan greba eta borrokasozialetarako erresistentzia-kutxa bat eratzeko asmoz,

    eta LABek laguntza ekonomikoaz gain logistika lanetan parte hartuko du.

    Dohaintza txikiak biltzeko eta lan eta gizarteprekarietatearen aurka egiteko kanpaina

    Greba mugagabean dauden kolektiboentzako funts kooperatiboa, dokumentalaeta 800 kilometroko lasterketa Bilbotik Bartzelonara. Correscalesek 150.000 eurobildu nahi ditu sare bitartez lortutako dohaintza txikien bidez, Espainiako estatuaninoiz egin izan den kanpainarik handiena, hain zuzen ere.(http://goteo.cc/correscales).

    Beren ekarpena egin duten 360 gizarte mugimendu, sindikatu, talde eta ehunkalagun baino gehiago dira protagonistak. Elkartasunak gainezka egin digu:gaurdaino, Katalunian 40tik gora hitzaldi, aurkezpen eta bestelako babes jardueraegin izan dira; Euskal Herrian ere, dozena inguru antolatu dira. Orain, jasotakokonfiantza funts komun bat martxan jartzea ahalbidetuko du prekarietatearenaurka borrokatzeko.

    Urtarrila 2016

    Telefnica

  • 7/25/2019 Correscales e

    2/2

    Duela hilabete batzuk Movistarreko milaka langilek abiatutako bidea da hau,muturreko zapalkuntzaren kontra altxatu ziren bi hilabete pasa luzatu zen grebaindartsua eginez, gizartean isla nabarmena izan zuena. Gaurkoan, taldeanberreskuratuko dugu borroka horren lekukoa; lehenik eta behin, greba horri aurreegiteko erabili ziren dozenaka milaka euroak itzulita eta, ondoren, hurrengorakooinarri ekonomikoa sortzen.

    Guk ekin genion bide honi, baina inoiz ez genuen lortuko gure kabuz arituz gero.

    Orain, borrokarako, berotasunerako eta konplizitate sare bat ehuntzen jarraitukodugu ibilbidean zehar. Otsailaren 18an Bilbotik abiatuko gara, Iruerako bidean,gau eta egunez jarraituko dugu korrika Aragoiko Goi Pirinioetatik, aurretikDonostia bezalako hiriak zeharkatuta. Tokian tokiko borrokak babesteko, Esako8ekin elkartasuna agertuko dugu, dirua bilduko dugu Correscalesek igarokodituen dozenaka herri eta hirietan, eta azaldu egingo dugu nola Movistarrek etabeste enpresa askok dozenaka milaka familien bizitzak izorratzen dituzten.

    Gure bizitzarengatik korrika egingo dugu, Huesca, Lleida, Vilafranca, Reus,

    Tarragona, Sant Boi, Cornell; Bartzelonaraino heldu arte otsailaren 22an, MobileWorld Congress irekitzeko ekitaldian egoteko, teknologiarik aurreratuenakprekarietatearen eskailerak oinarri dituela gogorazteko.

    Ondorengo estekan (https://goo.gl/UkiQL8) ibilbide zehatza eta 18tik 22ra arteegingo dugun Bilbo eta Bartzelonaren arteko ibilbidearen irteera eta helmugaordutegiak topatuko dituzue.

    http://www.lab.eus/eu/ekintza-sindikala/310-enpleguaren-defentsa/4913-correscales-dinamikarekin-bat