copia de copia de landa eremuko emakumeak · gizonen arteko aliantza baztertzaileak, e.a. eta ez da...

8
FEMINISMOA EUSKARAZ Eraldaketa aldarrikatzen duen aldizkari feminista BERDIN BERRI!

Upload: others

Post on 24-Aug-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Copia de Copia de Landa eremuko emakumeak · gizonen arteko aliantza baztertzaileak, e.a. Eta ez da bakarra, badira euskaraz egindako argitalpen feministak, “Klitto” aldizkari

FEMINISMOA EUSKARAZ

A r g a z k i a : B e r t s o l a r i a l d i z k a r i a

Eraldaketa aldarrikatzen duenaldizkari feminista

BERDIN BERRI!

ABENDUA 2019 / 3 . alea

Page 2: Copia de Copia de Landa eremuko emakumeak · gizonen arteko aliantza baztertzaileak, e.a. Eta ez da bakarra, badira euskaraz egindako argitalpen feministak, “Klitto” aldizkari

Abenduak 3,  Euskararen egunaren harira Nolako  ibilbidea egin dute euskarak eta feminismoak? Bi mugimendu hauek aspalditik aritudira borrokan, nolabait, biek egin dute izugarrizko ahalegina globalizatuta dagoen mundu honetanbaztertuta egon ez daitezen. Hausnar ditzagun egin dituzten ahalegin horiek datozen orri hauetan. 60. eta 70. hamarkadetan Euskadin hainbat eskubideren aldeko aldarrikapenak burutu ziren.Besteak beste, Frankoren heriotzaz geroztik Eusko Jaurlaritzak hainbat ekimen bultzatu zituen:alde batetik, euskara sustatu zedin Euskaltzaindiak 1968an Batua oinarritzeko Arantzazuko Batzarospetsua izan zuen; beste aldetik, emakumeen eskubideak bermatu zitzan emakumeon eskubideakdefendatzeko Emakunde sortu zuen. Emakumeen aldeko erakunde horri esker, baita Euskal Herriko Mugimendu Feministari esker, esan dezakegu, badugula aukera berdintasuna euskaraz bizitzeko. Urruti joan gabe, aurreko alean esan genizuen bezala, azaroan, Durangon,  "Salda badago" izenburupean izan zen mugimendu feministaren V.  topaketa. Adin, jatorri, ibilbide anitzeko emakumeak elkartu ziren ekitaldian eta berdintasunaren alde hitz egin ez ezik, mahai inguruak euskaraz egitea ere lortu zuten. Adibidez,  emakume batek hitza hartzen zuenean, beste askok albokoei itzulpena egiten zieten.Barneratutako itzulpen praktika horretan hizkuntza ez zen oztopo izan inguru hartan, kaleetaninoiz oztopo izan ez den bezalaxe.   Euskaraz ari gara emakumeon mundua hausnartzen etaahalbidetzen. Berdintasunaren ibilbidean, badira ikasi beharreko kontzeptuak eta horiekizendatzeko hitzak emanak dizkigu euskarak. Esaterako: neska eta mutilen arteko hezkuntzaparekideari, Hezkidetza deitzen zaio; Emakumeei kendutako botere soziala, ekonomikoa,emozionala berreskuratzeari, Ahalduntzea. Ba al dakizu beste hitzen bat? ale honetan erakutsikodizkizugu gehiago :) Aldi berean, euskaraz eta feminismotik aritzen diren emakumeen lanakaurkeztuko dizugu, besteak beste, aurten   Uxue Alberdi bertsolariak argitaratu duen  “Kontrakoeztarritik: emakume bertsolarien testigantzak” liburuaren berri emango dizugu. Bertan, egungohamabost bertsolariren egoera eta sentimenduak azalarazi ditu emakumeek jasan dituzten erasoeiizena jarriz. Hala nola, emakumeen bertso-era deuseztatzea, beren itxurengatik epaituak izatea,gizonen arteko aliantza baztertzaileak, e.a. Eta ez da bakarra, badira euskaraz egindako argitalpenfeministak, “Klitto” aldizkari digitala -aurreko alean aurkeztu genizun-, baita komunikabidetanikuspegi feminista jartzen duten hainbat emakume ere.   Euskal kultura feminista sortzen hasiak gara eta gure lekua defendatzen dugu. Hori dela eta, aurkeztutakogai horietaz gain, bestelako berri prestatu dizkizugu BerdinNews aldizkariko 3. ale honetan!

Argazkia: Salda Badago, Durango. Klitto!

Page 3: Copia de Copia de Landa eremuko emakumeak · gizonen arteko aliantza baztertzaileak, e.a. Eta ez da bakarra, badira euskaraz egindako argitalpen feministak, “Klitto” aldizkari

BAZENEKIEN?

...

AHALDUNTZEAEmakumeak, banaka eta

talde gisa, euren egoeraren jabe egitearekin lotuta

dagoen prozesua.

KRISTALEZKO SABAIA

Oztopo ikusezina, emakumeei eragozpenak jartzen dizkiena euren lanbide-garapenean eta

erantzukizun-postuetara heltzeko aukeretan.ERANTZUKIDETASUNA

Zaintza-beharrek eragindako ardura eta lanak emakume, gizon eta

jendarte osoaren artean modu orekatuan banatzea PATRIARKATUA

Gizonek emakueengan duten nagusitasunaren adierazpena eta

instituzionalizazioa da, eta nagusitasumaskulino hori jendarta osoan

zabaltzea.AHIZPATASUNA

Emakumeen arteko babesa,elkartasuna eta aliantzak adieraztenditu, sistema patriarkalak bultzatzen

dituen mota guztietakodiskriminizazioei aurre egitea helburua

dela.

Aurten, Emakundek batu dituela feminismoaren eta emakumeen eta gizonen artekoberdintasunaren arloan gehien erabiltzen diren hitz, termino eta kontzeptuak:

Page 4: Copia de Copia de Landa eremuko emakumeak · gizonen arteko aliantza baztertzaileak, e.a. Eta ez da bakarra, badira euskaraz egindako argitalpen feministak, “Klitto” aldizkari

EMAKUMEEN AHOTSA Mundu osoan zehar emakumeen ahizpatasuna saretzen da elkarte, mugimendu, zein behatokietan.Denek feminismoaren aldarrikapenak hausnartu, adostu eta plazaratzen dituzte. Hona hemen aurkiditzakezun hainbat adibide:

FEmiNIciDIo.NEtGenero indarkeriak bikoteek edo bikote ohiek egindakoemakumeen aurkako hilketak kontutan hartzen ditu, hori delaeta, aldizkari hau egiten ari ginen bitartean 52 emakume hildituzte aurten. Indarkeria Matxistak, berriz, gizonek emakumeen aurkakoegindako hilketak hartzen ditu barne - erasotuarekin aurretikharremana ez badu ere- datua horretan 94 da.

uxUe alBErDi Euskal idazle, bertsolari eta feminista. Bertsolaritza etafeminismoa eskutik joan behar direnaren defendatzailea.Emakumeak bertsolaritzan duten paperaren inguruko hausnarketaanitzak egin ditu genero ikuspegitik. Baliabideetan Uxue Alberdirenidazlan eta elkarrizketa ezberdinak aurkituko dituzu!

feMIniStALdiA

2006an hasia, Feministaldiak askatasun espazioaksustatzen ditu, adierazpen feminista ahalbidetu etaemakume artista, feminista eta ekintzaileen topagune iraultzailea da. Emakume eta kulturafeministarekin estuki lotuta dauden ahots,sorkuntza eta diskurtsoen elkargune da. Aurtenabenduaren 8tik 14ra izango da, Donostian.

Page 5: Copia de Copia de Landa eremuko emakumeak · gizonen arteko aliantza baztertzaileak, e.a. Eta ez da bakarra, badira euskaraz egindako argitalpen feministak, “Klitto” aldizkari

Gabonak badatoz, jai hauek gustuko badituzue edo ez badituzue ere, jai zoriontsu etaparekideak opa nahiko genizueke Berdin Berriko irakurle guztioi!   Gabon kantak entzun eta abesteko garaia da, kalean, eskolan, dendatan… baina pentsatuduzue noizbait abesti hauek ematen dituzten mezuetan? Sexistak dira abesti hauek? Euskaraeta feminismoaren arteko lotura aztertzea helburu duen Berdin News honetan gabon kantabatzuk proposatzen dizkizuegu, betikoak, tradizionalak, baina PAREKIDEAK, ezagutu nahi?

GABON KANTA PAREKIDEAK!

HATOR HATOR, LAGUN ETXERA,GAZTAINA XIMELAK JATERA,GABON GAUA OSPATUTZEKO

GUZTIOK ELKARREN ONDOAN!IKUSIKO DA GAUA BARREZKA,IZARRAK POZ TA ATSEGINEZ.

 ERAGION GOGOZ AURREKODANBOLIK HORRI!

GAZTAINAK ERRE ARTEAN, GAZTAINAK ERREARTEAN,

 TXIPLI, TXAPLA, PUM!

GABON GABA POZIK IGARO DAIGUN!

ABESTIA: Hezkidetzan esku hartzen talde-bloga. Gehiago ikuzi nahi izanez gero bilatu itzazu interneten: https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/01/baliabideak-moldatuz-gabon-kantak.html

HATOR HATOR

Page 6: Copia de Copia de Landa eremuko emakumeak · gizonen arteko aliantza baztertzaileak, e.a. Eta ez da bakarra, badira euskaraz egindako argitalpen feministak, “Klitto” aldizkari

o.

"HISTORIAN ZEHAR, ANONIMOEMAKUME BAT ZEN" (VIRGINIA WOOLF)Historian zehar emakumeen lorpen ikaragarriak gizonen izenpean

ezkutatuak izan dira. Ikertu errealitateak eta bila itzazu emakume hauenizenak!

MONOPOLY

EGILEA:

MERITUA ERAMANZUTENAK:

FISIO NUKLEARRA

EGILEA:

BIG EYES MARGO LANAK

EGILEA:

ADN-A

EGILEA:

MERITUA ERAMANZUTENAK:

MERITUA ERAMANZUTENAK:

MERITUA ERAMANZUTENAK:

Page 7: Copia de Copia de Landa eremuko emakumeak · gizonen arteko aliantza baztertzaileak, e.a. Eta ez da bakarra, badira euskaraz egindako argitalpen feministak, “Klitto” aldizkari

o.

ERANTZUNAK:

MONOPOLY FISIO NUKLEARRA

BIG EYES MARGO LANAK ADN-A

EGILEA: EGILEA:

EGILEA: EGILEA:

EliSAbeTh MagIe

ChaRlES DarROw

LIse MEitNEr

OtTo HahN

MArGarET KEanE

WalTEr KeAne

RosALinD FraNkLIn

WatSOn, CriCk y WilKInSMERITUA ERAMANZUTENAK:

MERITUA ERAMANZUTENAK:

MERITUA ERAMANZUTENAK:

MERITUA ERAMANZUTENAK:

INSPIRATUA: JUEGOS REUNIDOS FEMINISTAS, Patcia Escalona eta Ana Galvan

Page 8: Copia de Copia de Landa eremuko emakumeak · gizonen arteko aliantza baztertzaileak, e.a. Eta ez da bakarra, badira euskaraz egindako argitalpen feministak, “Klitto” aldizkari

Gurekin harremanetan jarri nahi ezkero Azkoitiko hezkidetza programa:[email protected]

Añadir un poco de texto

BALIABIDEAK

Indarkeria matxistari aurre egiteko arreta zerbitzuak: 24 orduko tel. bidezko arreta zenbakia: 900 840 111 edo 016

Ertzaintza: 943 08 37 80Gizarte Zerbitzuak: 943 85 71 74

Larrialdiak: 112Udaltzaingoa: 943 85 71 71

ETB 1eko Tribuaren berbak programa: Euskara hizkuntza sexista al da?

- Kontrako eztarritik. Uxue Alberdi. 2019 - Aitaren etxea, Karmele Jaio. 2019

-Pikara on line magazinen glosario feminista : euskaraz, gazteleraz eta zeinu hizkuntzanfeminismoa lantzeko oinarrizkoak diren kontzeptuak.: http://glosario.pikaramagazine.com/buscador.php?busca=berdintasuna&lg=es -Miriam Herbonen glosario feminista: http://miriamherbon.com/glosario-feminista/

"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua

Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira (saxoa+gitarra edobiolina + gitarra). "Ez da kasualitatea"ko lau bertsolariak eta gai-jartzailea

emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez,gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten.