carta ayuntamientos euskera - ver para...

1
ASOCIACIÓN DE UTILIDAD PÚBLICA Gran Vía de Carles III, 58-60, Esc. F, Local 5 08028 Barcelona T.: 933 105 645 [email protected] Más información en www.verparaaprender.es Jaun/andre agurgarria: Atsegin handiz idazten dizut berriro, jakinarazi nahi baitizut irailaren 26an “Ikusi ikasteko” kanpaina zure udalerrira iritsiko dela. Kanpaina hori haurren ikusmen-osasunari buruzko kontzientziazio- eta azterketa-jarduera bat da, eta aurreko apirilean egin zen lehen aldiz. Kanpainari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, begiratu hemen: www.verparaaprender.es. Jakingo duzunez, Visión y Vida 1955ean sortutako erabilera publikoko elkarte bat da, eta Sofia erregina da elkarteko ohorezko presidente 80ko hamarkadatik. Kanpaina hau 2016. urtean eginiko lanaren fruitua da, eta harro diogu lan hori optikariei eta ikusmen-neurtzaileei esker gauzatzen dugula. Izan ere, 6-12 urteko haurren zerbitzura jarduten dute haiek, eta ikusmen-azterketak egiten dizkiete –familiei kosturik eragin gabe–, euren eskola-errendimenduari eragiten dien ikusmen-arazorik duten ala ez egiaztatzeko. Hainbat hitzarmen itxi ditugu hainbat udalekin Ikusmenaren Nazioarteko Egunean (urriak 13) eta Haurraren Nazioarteko Egunean (azaroak 20) “azterketa-maratoiak” egiteko; horren bitartez, helburua da kanpaina udalerri askotako eskola-jardueren gidan sartzea eta jarduera tokiko komunikabideetan, webguneetan eta udaleko sareetan zabaltzea. Horri esker, udalerrietako ahalik eta haur gehienen ikusmena nola dagoen aztertu ahal izango dugu. Gauza bera lortu nahi dugu zure udalerrian. Hori dela eta, jakin ezazu prest gaudela interesgarria izan dakizukeen guztian laguntzeko. Ez egin zalantzarik; jar zaitez harremanetan Jennifer Garcíarekin ([email protected] edo 678 75 15 24) eta hitz egin harekin, haurren ikusmen-osasuna hobetzeari buruzko hitzarmenak adosteko. Jakingo duzunez, gaur egun, eskola-porrotaren hiru kasutik bat ikusmen txarrari lotuta dago, eta ikasteko zailtasunen % 30 eraginkortasunari eta ikusmen-pertzepzioari lotutako arazoek eragindakoak dira. Hala eta guztiz ere, desinformazio handia dago familien artean; izan ere, 10 haurretik 3k baino ez dituzte egin zegozkien ikusmen-azterketak euren profesionalekin, eta odontologia-azterketei dagokienez, berriz, % 98k egiten dituzte. Gure betebeharra da kopuru kezkagarri horiek murrizteko lan egitea. Horrelako kontzientziazio-kanpainei eta inplikatutako eragile guztien laguntzari esker, informazioa familiengana irits dadin lor dezakegu, eta ikusmen-arazoek eragindako eskola-porrot kasu gehiago sor ez daitezen saihestu. Informazio hau atseginez jasoko duzulakoan, zure erantzunaren zain gelditzen gara. Adeitasunez, Salvador Alsina i Dalmau Vision y Vida elkarteko presidentea Col·labora Ikusi

Upload: others

Post on 21-Feb-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: CARTA AYUNTAMIENTOS EUSKERA - Ver para aprenderverparaaprender.es/wp-content/uploads/2016/09/CARTA... · 2017. 10. 11. · Gran Vía de Carles III, 58-60, Esc. F, Local 5 08028 Barcelona

ASOCIACIÓN DE UTILIDAD PÚBLICA

Gran Vía de Carles III, 58-60, Esc. F, Local 5

08028 Barcelona

T.: 933 105 645 • [email protected]

Más información en www.verparaaprender.es

Jaun/andre agurgarria:

Atsegin handiz idazten dizut berriro, jakinarazi nahi baitizut irailaren 26an “Ikusi ikasteko” kanpaina zure udalerrira iritsiko dela. Kanpaina hori haurren ikusmen-osasunari buruzko kontzientziazio- eta azterketa-jarduera bat da, eta aurreko apirilean egin zen lehen aldiz. Kanpainari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, begiratu hemen: www.verparaaprender.es.

Jakingo duzunez, Visión y Vida 1955ean sortutako erabilera publikoko elkarte bat da, eta So�a erregina da elkarteko ohorezko presidente 80ko hamarkadatik. Kanpaina hau 2016. urtean eginiko lanaren fruitua da, eta harro diogu lan hori optikariei eta ikusmen-neurtzaileei esker gauzatzen dugula. Izan ere, 6-12 urteko haurren zerbitzura jarduten dute haiek, eta ikusmen-azterketak egiten dizkiete –familiei kosturik eragin gabe–, euren eskola-errendimenduari eragiten dien ikusmen-arazorik duten ala ez egiaztatzeko.

Hainbat hitzarmen itxi ditugu hainbat udalekin Ikusmenaren Nazioarteko Egunean (urriak 13) eta Haurraren Nazioarteko Egunean (azaroak 20) “azterketa-maratoiak” egiteko; horren bitartez, helburua da kanpaina udalerri askotako eskola-jardueren gidan sartzea eta jarduera tokiko komunikabideetan, webguneetan eta udaleko sareetan zabaltzea. Horri esker, udalerrietako ahalik eta haur gehienen ikusmena nola dagoen aztertu ahal izango dugu.

Gauza bera lortu nahi dugu zure udalerrian. Hori dela eta, jakin ezazu prest gaudela interesgarria izan dakizukeen guztian laguntzeko. Ez egin zalantzarik; jar zaitez harremanetan Jennifer Garcíarekin ([email protected] edo 678 75 15 24) eta hitz egin harekin, haurren ikusmen-osasuna hobetzeari buruzko hitzarmenak adosteko.

Jakingo duzunez, gaur egun, eskola-porrotaren hiru kasutik bat ikusmen txarrari lotuta dago, eta ikasteko zailtasunen % 30 eraginkortasunari eta ikusmen-pertzepzioari lotutako arazoek eragindakoak dira. Hala eta guztiz ere, desinformazio handia dago familien artean; izan ere, 10 haurretik 3k baino ez dituzte egin zegozkien ikusmen-azterketak euren profesionalekin, eta odontologia-azterketei dagokienez, berriz, % 98k egiten dituzte.

Gure betebeharra da kopuru kezkagarri horiek murrizteko lan egitea. Horrelako kontzientziazio-kanpainei eta inplikatutako eragile guztien laguntzari esker, informazioa familiengana irits dadin lor dezakegu, eta ikusmen-arazoek eragindako eskola-porrot kasu gehiago sor ez daitezen saihestu.

Informazio hau atseginez jasoko duzulakoan, zure erantzunaren zain gelditzen gara.

Adeitasunez,

Salvador Alsina i DalmauVision y Vida elkarteko presidentea

Col·labora

Ikusi