cadre européen commun de référence pour les langues...
TRANSCRIPT
Cadre Européen Commun de Référence pour les Langues (CECRL) Niveau A2
EUSKARAREN EBALUAKETA Evaluation des acquis
en Langue Basque
HIRUGARREN ZIKLOAN
Cycle 3
2014 – 2015 ikasturtea
Ikaslearen bilduma
Izena: .………………………………………………………………..
Eskola: .………………………………………………………………
LEHEN EGUNA : ………………………………………………………………………….
1. Irudi komikiaren testu egokia hautatu : Deskribapen horietan, zein da zuzena?
Zenbaki egokia ingura ezazu.
1 Mikel eta Peio zangobaloinean jostatzen dira baratzean. -« Ikusi nola markatzen dudan ! Pundua irabaziko dut ! - Ez duzu lortuko, geldituko dut ! » Mikelek joiten du baloina… KRAK ! -« Ai ai ai ! Berina ! Hautsi dut. Zein ongi ! - Zer entzun dut ? Berina hautsi duzu ? Ez duzue kasu egiten ahal ? » oihukatzen du aitak. Bainan beharrik, behar diren tresnak baditu konpontzeko.
2 Mikel eta Peio zangobaloinean jostatzen dira sukaldean. -« Ikusi nola markatzen dudan ! Pundua irabaziko dut ! - Ez duzu lortuko, geldituko dut ! » Mikelek joiten du baloina… KRAK ! -« Ai ai ai ! Berina ! Hautsi dut. Amak zer erranen du ? - Zer entzun dut ? Berina hautsi duzu ? Ez duzue kasu egiten ahal ? » oihukatzen du aitak. Bainan beharrik, behar diren tresnak baditu konpontzeko.
3 Mikel eta Peio zangobaloinean jostatzen dira baratzean. -« Ikusi nola markatzen dudan ! Pundua irabaziko dut ! - Ez duzu lortuko, geldituko dut ! » Mikelek joiten du baloina… KRAK ! -« Ai ai ai ! Berina ! Hautsi dut. Amak zer erranen du ? - Zer entzun dut ? Atea hautsi duzu ? Ez duzue kasu egiten ahal ? » oihukatzen du aitak. Bainan beharrik, behar diren tresnak baditu konpontzeko.
4 Mikel eta Peio zangobaloinean jostatzen dira baratzean. -« Ikusi nola markatzen dudan ! Pundua irabaziko dut ! - Ez duzu lortuko, geldituko dut ! » Mikelek joiten du baloina… KRAK ! -« Ai ai ai ! Berina ! Hautsi dut. Amak zer erranen du ? - Zer entzun dut ? Berina hautsi duzu ? Biziki ongi da ! » oihukatzen du aitak. Bainan beharrik, behar diren tresnak baditu konpontzeko.
5 Mikel eta Peio zangobaloinean jostatzen dira baratzean. -« Ikusi nola markatzen dudan ! Pundua irabaziko dut ! - Ez duzu lortuko, geldituko dut ! » Mikelek joiten du baloina… KRAK ! -« Ai ai ai ! Berina ! Hautsi dut. Amak zer erranen du ? - Zer entzun dut ? Berina hautsi duzu ? Ez duzue kasu egiten ahal ? » oihukatzen du aitak. Bainan beharrik, behar diren tresnak baditu konpontzeko.
Nota: ……/ 5
2. Marrazki bakoitzean hizki egokia idatzi behar duzu esaldiak eta marrazkiak parekatzeko.
KASU!!! Marrazki baino esaldi gehiago bada!!!
A. Kanikarrek kanikak kutxatik hartzen ditu.
B. Kanikarrek kanikak kutxan ezartzen ditu.
C. Oihaneko langileak ari dira arbolak neurtzen .
D. Oihaneko langileak ari dira arbolak argazkitan hartzen .
E. Oheratzeko tenorea da. Jostailuak altxatu ditu.
F. Oheratzeko tenorea da. Jostailuak ez ditu altxatu.
G. Arratseko zortziak dira. Duela hamar minuta, mutikoa oheratu da.
H. Arratseko zortziak dira. Mutikoa oheratzen da fite fite.
I. Arratseko zortziak dira. Mutikoa oheratuko da oren erdi baten buruan.
I. Amaiak Xabiri gutuna irakurtzen dio.
J. Xabik Amaiari gutuna irakurtzen dio.
…..
…..
…..
…..
…..
Nota: ……/ 5
3. Galdera bakoitzarentzat, zenbaki egokia idatzi behar duzu galdera eta erantzuna parekatzeko. KASU!!! Galdera baino erantzun gehiago bada !!!
A. Nondik heldu zirezte?
B. Noiz heldu zira gure etxerat?
C. Zuk duzu nere xakurra ikusi?
D. Nork egin du xokoletazko bixkotxa?
E. Zenbat denbora iraunen du filmak?
1.Oren bat eta laurden.
2.Zinematik.
3.Biziki maite dut.
4.Hondartzarat.
5.Arratsaldeko 4 orenetan.
6.Patxik.
7.Pilota plazan.
8.Lo egitera.
9.Ez.
10.Elena.
A
B
C
D
E
Nota: …. / 5
4. Testu puzzlea: Ixtorioa kondatzeko, zatiak ordena itzazu zenbakiak ezarriz.
Ainhoaren xoria
1
Ainhoak sei urte bete zituenean, xori bat eskaini zioten gurasoek. Pollita eta arina
zen.
Ainhoak erran zuen :
- Milesker, aita ! Milesker ama !
- Zein izen emanen diozu? galdetu zioten aitak eta amak.
Geroztik, Ainhoak ez du sekulan ahanzten bere Mokobeltzi jatekoa eta edatekoa
emaitea. Kantuz ari da egun guziz, goizetik arrats.
Lehenbiziko egunetan xoriak etxea alaitzen zuen bere kantuekin. Ainhoa biziki
kontent zen:
- Nere Mokobeltz da munduko xoririk alaiena!
Bainan goiz batez arras guti kantatu zuen Mokobeltzek. Eta ondoko egunetan, oso
triste zen, gero eta gutiago kantatzen zuen. Egun batez, isildu zen.
- Bistan da Ainhoa ! Berehala hilen da ez badiozu jatekoa eta
edatekoa emaiten Mokobeltzi ! Zuk egun guziz bazkaltzen eta afaltzen duzu
Ainhoa, ez dea ? Berdin da xoriendako.
Eta berehala haziak eta ura eman zizkioten.
Ainhoak pentsatu zuen behar bada eritzen ari zela Mokobeltz.
- Aita! Aita! Zer gertatzen zaio Mokobeltzi? Oihu egin zuen Ainhoak. Ez
du gehiago kantatzen! Eri ote da?
Aita sukaldetik etorri zen eta erran zion Ainhoari:
- Mokobeltz!
Kaiola batean sartu zuten Mokobeltz xoria, jatekoa eta edatekoa eman zioten.
- Orain Ainhoa, hemendik aintzina zuhaurek zaindu beharko duzu
Mokobeltz. Jatekoa eta edatekoa eman beharko diozu eta kaiola garbituko
duzu.
- Bai, ongi, ikusiko duzue zein ongi zainduko dudan Mokobeltz pollita!
Nota: …. / 10
BIGARREN EGUNA : ……………………………………………………………………….
5. Testu hau entzun eta, galderei arrapostuak eman itzazue kurutze bat ezarriz.
Nor zen Klip ? Odola maite zuen xixtuli bat
Borroka maite zuen xixtuli bat Entsalada maite zuen xixtuli bat
Nun bizi zen Klip ? Hiri batean
Urgeldi baten ondoan Gaztelu batean
Zer zen Ziztabeltzak taldea ? Odol edaleen elkartea
Odol edaleen kontrako elkartea Klip-en elkartea
Nor zuen Klip-ek maite, bere ametsetako xixtulia ?
Daisy Arrosali
Billy Odol
Nolakoa zen?
Begi gorriekin Begi urdinekin
Zango urdinekin
Nolako bizia zuen amesten Klip-ek? Baratzea eta urgeldiaren bazterrean, lasai lasai, Arrosali-rekin
Gau guziez jendeen zizta eta zizta Hiri haundi batean, zerbitzari ainitzekin
Zeren arrabotsa entzun zuen Klip-ek bapatean? Ziztabeltzak taldearen ariketak
Traktoreen arribatzea Arrosali-ren oihuak
Zertako etorri ziren kamioi haundi hauek ? Bazterrak ezagutzeko
Etxe baten eraikitzeko Autobide baten egiteko
Zertako beldur da Klip ? Bere bizi tokia desagertuko baita
Billy Odol haserretuko baita
Zer deliberatu dute Ziztabeltzek beren Biltzar Nagusian ? Trakturren kontra defenditzea
Ihes egitea Autobidearen eraikitzea
Nota: ……/ 20
6. Diktaketa. Nota: …./ 10
7. Hitz horien itzulpena atxeman ezazu hiztegia erabiliz. Kasu!!! Hitza ez da beti den bezala hiztegian agertzen.
Finki : ……………………………………………………………………...…………….......…
Onargarri: .…………………………………………….………………….………………….…
Buruzagi : …………………………………………………………….……………….……..…
Karkailaka : ………………………………………………………..………………………......
Indar : ……………………………………………………………….…………………………..
Nota : …./ 5
8. Testu hau irakur ezazu (Lehenik erakasleak diktaketa berriz irakurtzen du, aldiz ez ondotik heldu den textoa) :
Klip bere zokotik atera zen, ikaran, eta finki erran zuen : - “A ez! Hau ez da onargarri! Ez dugu guk eskapatu behar, hau da gure bizi tokia!” Daldaran zen, besoak eta orratza beldurrez mugitzen zitzaizkion. - “To, gure landarejalea ! Hor zinen, zu? Eta beraz, zer proposatzen duzu? Nola eginen duzu
maxina haundi horien aintzinean ?” Erantzun zion Billy Odol buruzagiak, irriz karkailaka... - “Behar dira traktur guziak gelditu!” Oihu egin zuen Klip-ek - “A bai? Eta nola eginen duzu? Zure beso ttipiekin?” Berriz ere denak trufatu ziren hartaz... Xixtulia biziki trixte sartu zen etxerat arrats hartan. Desolatua zen. Bere baitan pentsatzen zuen : “Egia da. Zer eginen dut, ene beso ttipiekin, traktur lodi horien kontra? Ez naiz kapable ere besteak bezala jendeen odolaren edatea, orduan pentsa...” Momentu hortan, boz ezti bat entzun zuen bere gibelean.
- “Zuk duzu arrazoin Klip! Ez ditugu utzi behar! Behar ditugu gure urgeldia eta gure baratzea defenditu”
- A.... Arrosali? U....Uste duzu? Bainan nik zer egin dezaket? Kamionen kontra? Gainerat ez naiz banpiro...eh... odol edale bat?
- Zu ez, bainan ziztabeltzak etortzen ahal dira gizonen ziztatzeko, norbaitek erraiten badie zer egin... zuk ideiak baditutzu, eta haiek indarra... Kuraia ainitz baduzu, zure beharra dugu”
Eta Arrosali hori erran eta gauean eskapatu zen... Eta Klip hasi zen pentsaketan : “A, egia da, ez naiz odol edalea, bainan ideiak baditut...” Gau guzia pentsaketan arizan zen... Bzzzzzz.... bzz.... bzzzzzz...
“A, bai badakit!!” (Testua : Clothilde Bernos Xirrixta hilabetekaritik (22. Zenbakia 1994ko uztaila-abuztua) egokitua)
Galdera horiei erantzun ezazu :
1) Klip ez zen besteekin ados. Zer nahi zuen ? (2 pundu)
……………………………………………………………………………………………………………….………..
……………………………………………………………………………………………………………….………..
2) Zertako hartaz trufatu ziren Ziztabeltzak ? (2 pundu)
……………………………………………………………………………………………………………….………..
……………………………………………………………………………………………………………….………..
3) Nola zen Klip etxerat sartzean ? (pundu 1)
……………………………………………………………………………………………………………….………..
……………………………………………………………………………………………………………….………..
4) Nor etorri zitzaion ikustera ? (pundu 1)
……………………………………………………………………………………………………………….………..
……………………………………………………………………………………………………………….………..
5) Zer galdatu zion Klip-i ? (2 pundu)
……………………………………………………………………………………………………………….………..
……………………………………………………………………………………………………………….………..
6) Azkenean, Arrosalirentzat, zoin kalitate zuen Klip-ek ? (2 pundu)
……………………………………………………………………………………………………………….………..
……………………………………………………………………………………………………………….………..
Nota: …./ 10
9. Testu honendako, bost titulu hauetarik, zein hautatuko zenuke ? Ingura ezazu.
Nota: …./ 5
HIRUGARREN EGUNA : …………………………………………………………………….
10. Ipuinaren segida idatzi: Ipuin honen segida asma ezazue. Hamar lerroko testua
(bederen) idatzi behar duzue, ortografiari, garbitasunari… etab. kasu eginez. Zakar bat egizue lehenik. Ez da hiztegia erabiltzen ahal.
Biharamunean hasi behar ziren lanean maxina, kamioi eta trakturrak, autobide baten
egiteko. Klip xixtuliak ez zituen utzi nahi bere baratzea eta urgeldia suntsitzen. Arrosali
jin zitzaion erraitera behar zuela haientzat zerbait egin, egiazko nagusi bat behar zutela.
Eta hola, ziztabeltzak elkarteko xixtuliek Klip segituko zutela.
Gau osoan pentsaketan arizan eta, Klip-k ideia bat izan zuen.
Zure ustez, Klip-k zer pentsatu zuen ? Nola pasatu zen ? Konda ezazu.
Nota : …./ 30
LAUGARREN EGUNA : …………………………………………………………………….
Biba kamioiak eta trakturrak Klip odol edale ausarta Ziztazurien beldurra
Klip landarejale ausarta Lur sagarrak
LAUGARREN EGUNA : …………………………………………………………………….
11. Testua irakurri ondotik, bost pertsonaia horien izenak (Bixente, Luixa, Kattalin, Iban,
Pantxika) marrazkian idatz itzazu. Kasu : bi marra soberakinak dira !
Parkean.
Egun, denbora ederra da, jendea bada parkean. Aitatxi eta amatxi Bixenterekin
jin dira. Bixentek oihu egiten die: “Begira nezazu aitatxi!”. Gorago txirrixtan,
Luixak ahal bezain fite jautsi nahi du. Fite fite abiatu behar du, mutiko ttipi bat
igaiten delako bere aitarekin.
Kattalinek bere anai arrebak utzi ditu zango baloinean aritzen, Peiorekin,
kanpoan, solasean aritzeko.
“Tira ezazu azkar!” erraiten dio Ibanek bere arrebari.
“O, gaixo Mateo! Erori zira? Nun minartu duzu?” galdegiten dio Pantxikak.
Nota: …./ 5
12. Erakusleak eta posesiboak: Itzulpenak osa itzazu.
Notre chat a bu tout le lait. …………………… gatuak esne guzia edan du.
Mon fils fait du sport. …………………… semeak kirola egiten du.
Ses dessins sont beaux. …………………… marrazkiak ederrak dira.
Ton école est grande. …………………… eskola handia da.
Votre frère est parti. …………………… anaia joan da.
La maison de Bixente est à côté. ………………………………. ondoan da.
Il y a beaucoup de pelotes dans le sac de
Susana.
Pilota ainitz badira ……………………………….
Ce vélo est à lui.
Bizikleta hau ………………………………. da.
Ces livres sont-ils intéressants ? Liburu …………………… interesgarriak direa ?
Ce bateau est à Pantxika . Itsasuntzi …………………… Pantxikarena da.
Nota: …./ 10
13. Aditza: Ziloak adibidean bezala bete itzazu. Adibidea : (Ikasle) ……………… joan dira Ikasleak joan dira.
a) Ergatiboa (baliatua ala ez?)
(Mattin)…………………………………………… baso bat hautsi du.
(Xori)……………………………………. arbola gainean pausatzen da.
(Ni)……………………………….. futbola maite dut.
(Xerrikumea)……………………………………. ezkurrak jaten ditu.
(Zu) …………………………… zira eskolako zuzendaria ?
b) Plurala
Lau (xakur) ……………………………….. jostetan ari dira.
(Onddo) ……………………………….. oihanean atxemaiten dira.
(Andereño) …………………………… beti bilkuran dira ?
(Haur) ……………………………………... ez dute askaria egin nahi.
(Pailaso) …………………………….. ez dakite ongi dantzatzen.
c) Aditz erabilera
Sarri, zu (joan) …………………….………………. etxerat amatxirekin.
Egun guziez, Mikelek (altxatu) ………………………………… mahaina gosaldu ondoan.
“Nik, zonbat urte ……………………………………………….. zure ustez ?”
Atzo, Terexak (ikusi) ……………………………….. bost basahuntz bide bazterrean.
Eskolan, haurrek biziki maite ………………………….. jostaldiak.
Nota: …./ 15
BOSTGARREN EGUNA : …………………………………………………………………….
14. Deklinabidea: Erantzunak adibidean bezala osa itzazu.
Adibidea : Non utzi duzu zure bizikleta? (etxea) Etxean utzi dut nere bizikleta.
Nori emanen dio goxoki hau ? (anaia) Goxoki hau ………………………….. emanen dio.
Nora(t) joanen zira bihar ? (Parise) Bihar ……………………………. joanen naiz.
Norekin joan dira eskolara ? (aita) …………………………………….. joan dira eskolara.
Nongoa da pilotari hau? (Hendaia) Pilotari hau ………………………………. da.
Norenak dira begilagun horiek ? (Peio) ……………………………… dira begilagun horiek.
Nor da zure ondoan ? (ama) ................................................................ da nere ondoan.
Non bizi dira zure burasoak ? (Baiona) ……………………………….. bizi dira nere burasoak.
Nork idatzi dizu gutun hori? (otto) …………………………… idatzi dit gutun hori.
Norentzat erosi ditu loreak zure amak?
(amatxi)
Nere amak ……………………………. erosi ditu loreak.
Nondik pasatu zira hain fite etortzeko? (bide
nagusia)
Hain fite etortzeko ……………………………… pasatu naiz.
Nota: …./ 10
15. Joskera: Erranaldi horiek itzul itzazu.
Où est mon amie Mirentxu ? /1 ……………………………………………………………………..……………
Ce chien est tout petit. /1 …………………………………………………………………………………
…………………………………………………………………………………
Pourquoi es-tu si triste ce matin ? /2 ………………………………………………………………….………………
…………………………………………………………………………………..
Quand allons-nous faire les mathématiques ? /2 ……………………………………………………………………..……………
…………………………………………………………………………………
Quel est ton sport préféré ? /2 ……………………………………………………………………..……………
Elle n’est pas responsable de la météo ! /1 ……………………………………………………………………..……………
…………………………………………………………………………………
La chanson que l’on a écoutée est très longue /2 ……………………………………………………………………..……………
Tu pars à droite puis au bout à gauche ! /2 ……………………………………………………………………..……………
Mon oncle est derrière sur la photo ! /2 ………………………………………………………………….………………
…………………………………………………………………………………
Nota : …./ 15