c2 / 4. maila -...

30
C2 / 4. MAILA IKA GASTEIZ EUSKALTEGIA

Upload: hathuy

Post on 06-Feb-2018

254 views

Category:

Documents


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

C2 / 4. MAILA

IKA GASTEIZ EUSKALTEGIA

Page 2: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

2

4. MAILA: ZER DEN ETA ZER EZ DEN

C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz, zer ez den zehazten. Izan ere, era guztie-tako kontuak entzun ohi dira hor zehar; besteak beste, maila honetan euskara teknikoa lantzen dela.

Eta hortxe dago lehen galdera: teknikoa al da 4. maila? Beharbada, termino hori definitu egin be-harko genuke galderari erantzun ahal izateko, baina, printzipioz, 4. mailak ez du zertan teknikoa izan, ikasleak (zuk) hala nahi ez badu(zu) behintzat.

Proiektua egiterakoan, adibidez, zure lanarekin edo zure zaletasunekin zerikusia duen gai-ren bat garatuko duzu ziurrenik, eta gerta liteke unitate didaktikoetan landuko ditugunak baino kontu tekni-koagoak izatea mintzagai ―uler bedi, beraz, teknikotasuna gai berezitu edo espezializatu bezala―. Hala balitz ere, ordea, ikastaro honen helburua ez da zure proiektuan jorra zenezakeen gai tekniko hori lantzea (terminologia, hiztegia…), baizik eta proiektu hori garatzeko beharko dituzun estrategiak garatzea, gaiak duen teknikotasuna duela ere. Beraz, errepara diezaiogun gehiago teknikari, eta ez hainbeste teknikotasunari.

Jarrai dezagun beste zenbait aurreiritzi baztertzen:

Ez dugu IVAPeko 4. Hizkuntza Eskakizuna prestatuko, nahiz eta, berez, hura ere HABEko 4. mailaren tituluaren pareko izan (C2). Horregatik: ez dugu propio landuko admi-nistrazioko hiz-kera; ez dugu IVAPeko 4. HEko azterketa prestatuko; ez gara itsutuko IVAPeko estilo-liburua bu-ruz ikasten.

Zer gehiago ez den:

♦ 4. maila ez da EGA + hiztegi zabalagoa; beraz, ikastaro hau ez dago hiztegia aberastera soilik bideratua.

♦ Halaber, ez da gramatika-ikastaro bat, eta, beraz, ez duzu gramatika-kontu askorik topatuko; gramatikan baino gehiago, estrategiaren itsasoan egingo dugu igeri.

♦ 4. maila ez da literaturari, euskalkiei edota itzulpengintzari buruzko ikastaro bat; horrek ez du esan nahi, ordea, esparru horien inguruko ezagutza gaizki datorrenik.

♦ Litekeena da ikasle bakoitzak espezializazio bat izatea, baina, zoritxarrez, ezin dugu espeziali-zazio bakoitzeko laugarren maila bana eskaini; beraz, zeure esku egongo da zure esparruko zehaztasunetan sakontzea, zure gaiaren inguruko hitz, termino, esapide eta abarrak bilatzea, biltzea, aukeratzea edota, zergatik ez, sortzea.

Zer da, bada, 4. maila?

Testugintzara bideratutako gaikuntza berezia da: testu bat (idatzizkoa nahiz ahozkoa) sortzeko or-duan kontuan hartzekoak diren eragile guztietan sakonduko dugu. Hala, honakoen inguruan arituko gara batez ere: ekintza komunikatiboa, testuen egokitasuna, koherentzia, kohesioa, puntuazioa, ar-dura enuntziatiboa, argitasuna, aberastasuna, zehaztasuna eta zuzentasuna. Hitz batzuk potolo sa-marrak irudituagatik, ez kezkatu, pixkanaka-pixkanaka joango gara-eta bakoitzaren atzean zer dagoen aztertuz.

Page 3: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

3

Labur esanda, hizkuntza-maila orokorra landuko dugu (ikastaroan), gero zuk zure esparruan maila espezifikoa erakuts dezazun (proiektuan). Hala, norberaren lana izango da maila batetik besterako transferentzia egitea; beraz, autonomia eta ziurtasuna ere bidelagun izan beharko dituzu. Horrek guztiak, jakina, inplikazio pertsonal handia eskatzen du; hortaz, esan gabe doa diziplina handiz egin beharko duzula lan.

Hona, sarrera gisako hau amaitzeko, Lourdes Elosegiri lapurtu diogun pasarte bat:

Euskararen erabiltzaile estrategikoa:

helduen euskalduntze eta alfabetatzearen helburu

Erronka berri baten aurrean dugu euskalduntze eta alfabetatzea: euskal hiztun osoak eta erabiltzaile estrategikoak lortzea. Hori lortuz gero bermatuko baitugu euskararen erabilera esparru eta egoera guztietan. Gaitasun komunikatibo hori duen hiztunak ez baitu aitzakiarik izango dena delako ego-era-tan bere gaitasuna adierazteko.

Hiztunak baliabide jakin batzuk izango ditu aukeran, dena delako ekintza komunikatiboa gauzatzeko. Eta aukera horien artean, bat ala bestea hartzea erabaki beharko du, egoera eta beharren arabera. Erabakia da hitz gakoa; edo, bestela esanda, estrategia. Izan ere, estrategia egokiak erabiliz —aukera egokiak eginez— lortzen dugu komunikazio arrakastatsua.

Estrategien mundua, labur esanda, aukeren eta erabakien mundua da. Gramatikaren mundua, ordea, arauen mundua da. Arauak bete egin behar dira, eta kito! Baina hizkuntzaren erabileran dena ez da arau; eta eremu askotan har ditzakegu erabakiak. Adibidez, nola gauzatu ekintza komunikatibo bat? Kontaketa eginez ala azalpena eginez? Biak txertatuz, agian? Interaktiboa ala ez-interaktiboa? Ahots enuntziatzailea bakarra izango da?

Erabakiak hartzen eta estrategiak erabiltzen, berriz, erabakiak hartuz eta estrategiak erabiliz ikasten da. Bestela esanda, hizkuntza erabiliz landu beharko da erabakimena edo gaitasun estrategikoa. Kon-tua ez da hizkuntzaren (euskararen) baliabide guztiak eskuratzea. Kontua da behin eskuratu eta bar-neratu ondoren, testuinguruaren arabera, egokitasunez eta zuzentasunez erabiltzea. Eta hori eremu zabala da hiztunarentzat.

Baina tresnak behar ditugu: estrategia eta erabilera estrategikoa ulertzen eta barneratzen lagunduko diguten tresnak. Besteak beste, euskara nola erabilia izan den eta nola erabiltzen den erakutsiko diguten tresnak. Euskal testuak (zaharrak eta berriak, klasikoak eta modernoak) aztertuko dituzten adituak behar ditugu, testuetan atzemango baititugu erabilitako estrategien aberastasuna eta egoki-tasuna. Horiek izango ditugu eredu eta horien jarraitzaile izanik lortuko dugu komunikazio egoki, zuzen eta eraginkorra.

Lourdes Elosegi, HABE

2008an emandako hitzaldia (egokitua)

Page 4: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

4

HELBURU OROKORRAK

Laugarren maila burutzerakoan ikaslea gai izango da kultura-maila goreneko eta norbere espezialita-teko gaien inguruan elkarrizketa mantentzeko eta iritziak eta azalpenak emateko. Halaber, testu es-pezialduak bere osotasunean jasoko ditu, eta hizkuntza formalean nahiz informalean egoerari egoki-tuz eta arrakasta lortzeko moduan, era guztietako testuak zuzen, zehatz eta jator idazteko gai izango da. Euskalkietako berbaldiak eta idatzizko testuak ere ulertzeko gai izango da.

Kontuan izanik nola definitzen den 4. mailako ikaslearen gaitasun komunikatiboa —«Aditua izanik, gauza izango da zenbait ekintza komunikatibo gauzatzeko ahoz eta idatziz, bera aditu deneko jakin-tza-alorretan»—, bi baldintza beteko dituzte gaitasun komunikatibo hori ebaluatzeko probek. Lehe-nik, ikaslea aditua deneko jakintza-alorrekoak izango dira proba horiek, bai ahozkoa eta bai idatzia; beraz, proba espezifikoak egingo zaizkio ikasle bakoitzari, aditua deneko jakintza-alorraren arabera. Bigarrenik, laugarren mailako ikaslearen gaitasun komunikatiboa ebaluatzeko, oinarrizko tresna izango da ikasleak aditua deneko jakintza-alorrean egindako lana.

Irakurmena. Batuan zein euskalkitan idatziriko kultura-maila goreneko testuak eta testu espezialduak emandako informazioa jasotzeko gai izango da.

Idazmena. Kultura-maila orokorreko nahiz goragoko gai sozial edo es-pezialduez gain, hizkuntza formalean eta informalean egoerari egokituz eta arrakasta lortzeko moduan, hainbat motatako testuak idazteko gai izango da.

Entzumena. Hizkuntza estandarrean edozein diskurtso (kultura-maila zabalekoak, norbere interesekoak edo espezialitatekoak) bere osotasu-nean ulertzeko gai izango da. Euskalkietako berbaldia ez zaio arrotza egingo eta mezua bere funtsean jasoko du.

Mintzamena. Kultura-maila goreneko eta norbere espezialitateko gaien inguruan elkarrizketa mantentzeko, iritziak emateko edota jendaurrean azalpena egiteko gai izango da.

Page 5: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

5

HELBURU ZEHATZAK

Ikaslea gai izango da:

a) Ahoz:

Esparru akademikoan, azalpenak eta esplikazioak emateko gai bati buruz. Azalpenak, adibidez eta deskribapenez osatuko ditu, betiere hartzaileen zailtasun eta zalantzak argitzea xede.

Bere lanean, iritziak emateko gai bati buruz. Iritzi horiek defendatu eta argudiatuko ditu, besteak konbentzitzeko eta zerbait egitera bultzatzeko asmoz.

Maila bereko eta maila ezberdineko ezagun zein ezezagunen aurrean, iraganeko gertaera bat azaldu eta informazioa emateko, gaur egungo gertakariekin alderatuz eta sentimenduak adiera-ziz.

Ezagun zein ezezagunen arteko elkarrizketa batean, arazo ezagun bat azaltzeko. Azalpena, argibi-deak eta instrukzioak emanez egingo du, informazioa eman eta eragina sortzeko asmoz.

Elkarrizketatua izanez gero, batetik, gai bati buruzko azalpenak egin eta iritziak emateko; eta, bestetik, elkarrizketatzailearen asmoei erreparatu ondoren, asmo horiei erantzun gabe bere iri-tziak emateko.

Hitzaldi baten atarian, hizlaria aurkezteko eta, hizlariaren ibilbidea adieraziz, honen parte hartzea justifikatzeko.

Jendaurrean, gutxieneko iraupena duen hitzaldia emateko bere jakintza-esparruko gai batez.

Gai batean aditua den neurrian, mahai-inguru batean parte hartzeko, azalpenak egin eta iritziak defendatuz bere ikuspuntua egoki aurkeztea xede.

b) Idatziz:

Dibulgazio-mailako aldizkari batean, iritzi-artikulua idazteko gai bati buruz, xede izanik gaiari bu-ruzko informazioa ematea eta gaiarekiko jarrera bat sortaraztea.

Esparru akademikoan, azalpen-testua idazteko ikasleentzat, gai bati buruzko informazioa ematea xede, gaia erraz eta argi ulertzeko moduan.

Dibulgazio-aldizkari batean, azalpen-artikulua egiteko, gai bati buruzko informazioa ematea eta gogoeta eragitea xede.

Lan-esparruan, proiektu baten aurkezpen-txostena egiteko zuzendaritzari zein lankideei, xede izanik gai batekiko interesa piztea eta proiektuaren baliagarritasuna adieraztea.

Lan-esparruan, urteko memoria egiteko lankideentzat eta zuzendaritzarentzat. (Edo, elkarte ba-tean, zuzendaritza-batzorde zein bazkideentzat).

Bera aditua den gaiari buruzko jardunaldi edo topaketa batzuetarako, komunikazio bat idazteko, kontuan izanik entzuleen aurrean irakurri eta aldizkari batean argitaratu beharko duela.

Page 6: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

6

2015-2016 IKASTAROA

Ikastaroa irailaren 29an hasi eta ekainaren 14an amaituko da. 190 orduko ikastaroa da, eta 16 uni-tate didaktikok osatzen dute (UD), bina astekoak. Unitateetan zehar, hainbat argibide jasoko dituzu: testugintzaren ingurukoak, proiektuari buruzkoak, azterketa prestatzekoak… Unitate guztiek antzeko egitura izango dute: teoria, ariketak, eginkizun komunikatibo bat (testu bat sortzea) eta autoebalua-zioa; nolanahi ere, esan bezala, batzuetan bestelako kontuak ere izango dituzu. Funtsean, UD bakoi-tzaren lehen astean egin beharko duzu lan; bigarrenean, berriz, tutoreak zuzenketa-lanak egingo ditu, eta lan bakoitzaren ebaluazioa helaraziko dizu. Unitate didaktikoaren bi asteko epea igaro eta lasterrera, hurrengo UDa bistaratuko dugu.

Honako lan hauek ebaluatuko dira: eginkizunak (E1, E2…) eta proiektuaren ingurukoak (P1, P2…); ikastaroan aurrera egin ahala, berriz, azterketa prestatzeko zereginak ere ebaluatuko zaizkizu: en-tzumen- eta irakurmen-probei dagozkien laburpenak (L1, L2…) eta azterketa-simulazioak (S1, S2…). Ariketen erantzunak, berriz, UD bakoitzeko bigarren astean plataforman eskegiko dira, nork berea zuzen dezan.

Urtean zehar, tutoretza-saioak egingo ditugu, zure ikaste-prozesuaren jarraipena egiteko. Guztira 15 tutoretza-ordu izango dituzu, hamabostean behin (ikus, egutegian, gorriz markatutako asteak). Ikas-taro hasieran egingo dugun aurrez aurreko saioan, zehaztuko ditugu ikasle bakoitzaren tutoretza-egun eta -ordutegiak, baita saioa nola egin ere: aurrez aurre ala, horrela ezin bada, online (Skype bidez).

Moodleko orriaren abiaburuan, ikastaro osoan begi-bistan izango duzun laukitxo bat daukazu. Ber-tan, kontsultarako irakurgaiak eta webgune interesgarri batzuk ez ezik, bi foro ere badituzu: batean (Berrien foroa), tutoreak noizbehinka ohar orokor batzuk bistaratuko ditu (ikastaroaren ingurukoak), eta erantzuteko aukera ere izango duzu; bestean (Gure plaza), edonork plazaratu ditzake eztabaidak, galderak, zalantzak…, eta denok izango dugu erantzuteko aukera. Foro horretan aktiboki parte har-tzea ere baloratuko da.

Page 7: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

7

IKASTAROAREN EGITURA

UD EDUKIAK EGINKIZUN KOMUNIKATIBOA HELBURU TESTUALA PROIEKTUA LABURPENAK ARGIBIDEAK

1 Ekintza komunikatiboa E1: Poz-pozik egingo nuke idazlan bat! Ekintza komunikatiboa

2 Koherentzia E2: Nor zen Txillardegi? Ekintza komunikatiboa, Koherentzia P1: Gaia Proiektua

3 Zuzentasuna I, Aberastasuna I E3: Bost milioiren jabe Ekintza komunikatiboa, Aberastasuna

P2: EK eta plan oro-korra

4 Sekuentziak, Generoak E4: Amona putz Ekintza komunikatiboa

5 Puntuazioa I E5: Bide-seinaleak Ekintza komunikatiboa, Puntuazioa P3: Lagina

6 Ardura enuntziatiboa I E6: Irailaren 11 ikusteko jaioak Ekintza komunikatiboa, Ardura enuntziatiboa L1 Laburpenak

7 Kohesioa E7: Kalitatearen bidea Ekintza komunikatiboa, Kohesioa

8 Ardura enuntziatiboa II E8: Sinopsia nadin Ekintza komunikatiboa, Ardura enuntziatiboa P4: 1. zirriborroa

9 Argitasuna I E9: CD bat ere grabatua naiz Ekintza komunikatiboa, Argitasuna L2-L3

10 Puntuazioa II, Argitasuna II E10: Denen gusturako euria Ekintza komunikatiboa, Puntuazioa, Argitasuna P5: 2. zirriborroa

11 Aberastasuna II E11: Berridatz dezagun mundua! Ekintza komunikatiboa, Aberastasuna L4-L5

12 Idatzizko azterketa, Zuzentasuna II S1-S2 (azterketa-simulazioak) Ekintza komunikatiboa P6: Behin betiko bertsioa (1.deialdia) Idatzizko

azterketa

13 Idatzizko azterketa, Zuzentasuna II S3-S4 (azterketa-simulazioak) Ekintza komunikatiboa L6-L7

14 Idatzizko azterketa, Zuzentasuna II S5-S6 (azterketa-simulazioak) Ekintza komunikatiboa L8-L9

15 Ahozko azterketa S7-S8 (azterketa-simulazioak) Ekintza komunikatiboa P6 (bis): Behin betiko bertsioa (2.deialdia) Ahozko az-

terketa

16 Ahozko azterketa S9-S10 (azterketa-simulazioak) Ekintza komunikatiboa

Page 8: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

8

PROIEKTUA

a) Zertaz ari garen

Laugarren mailaren bereizgarria: ikasteko eta lan egiteko beste era bat

Ezaugarriak

♦ Testu bat, gutxienez 18.000 karaktereduna (zuriunerik gabe); 10-12 orrialde nahikoa izan ohi dira

♦ Menderatzen duzun gai bati buruzkoa: ikasketak, lana…

♦ Ikastaroan ikusitako edukiak islatu behar ditu

♦ Ez da eduki-pilaketa, ezta gramatika-ariketa bat ere: testuaren ezaugarriak bete behar dira

♦ Irakaslearen laguntza pertsonalizatua izango duzu

○ Zuzenketak: balorazioak, gomendioak, bideak…

○ Eragin zuzena: berridazketa; tutorearen zuzenketak oinarri hartuta, testuaren zati bat berridaztea ohiko lana izango da.

♦ Epeak

○ Lagina (2-3 orrialde): abenduaren hasiera aldera. Lagina ez da proiektuaren labur-pena, baizik eta proiektuaren zati bat; irakaslearekin proiektuaren oinarriak eta no-rabidea zehazteko modua.

○ Behin-behineko bertsioa: otsailaren amaiera aldera

○ Behin betiko bertsioa

Lehen deialdirako: martxoaren amaiera aldera

Bigarren deialdirako: maiatzaren amaiera aldera

♦ Irakaslearen oniritzia behar du, ikaslea HABEren egiaztatze-probara aurkezteko

Page 9: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

9

b) Nola idatzi proiektu bat?

Hausnartu puntu hauen inguruan; ea lanari ekiten laguntzen dizuten.

Ideiatik esaldira, paragrafora, testura, proiektura…: bide luzea

♦ Nola egin?

○ Informazioa bilatu

○ Eredu onak irakurri: bilatu antzeko testu-generoak

○ Idatzi, idatzi eta idatzi

Nola bihurtu plan orokorra testu?

♦ Oinarrizko bidea: egin dugun eskemak duen lehen mailako ideia bakoitza idazlan bihurtu

Idazketa-prozesua: hamaika era, eta denak onak (egokiak badira)

♦ Grosso modo idatzi, eta gero osatu: itxura batean, erarik onena

♦ «Hau erabat amaitu arte, ez noa hurrengora»: prozesu astuna suerta liteke

♦ Jauzika: arriskutsua; koherentzia eta kohesioa jokoan

Prozesuan zehar

♦ Etengabeko galderak

○ Esan nahi nuena esan dut?

○ Ideia berririk, osagarririk?

○ Zerbait baztertu, gehitu, aldatu?

Berridazketa: norberaren lana

♦ Edukiari dagokionez: zurrunbiloa

○ Idatzi

○ Plana aztertu, osatu, aldatu

○ Berridatzi

○ Berriro aztertu…

♦ Hizkuntzari dagokionez

○ Eskolako edukiak aplikatu

○ Tutorearen aholkuei jarraitu

Nolako testua?

♦ Ekintza komunikatibo zehatza

♦ Eskemaren isla

♦ Itzulpenik ez

♦ Oreka: edukian eta forman

♦ Euskara egokia, aberatsa eta zuzena

Page 10: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

10

UNITATE DIDAKTIKOEN FITXA TEKNIKOA

UD-1: Poz-pozik egingo nuke idazlan bat!

− Iraupena

12 ordu inguru

− Edukiak

Ekintza komunikatiboa

− Helburu nagusia

Azalpen-testu bat idaztea, tutoreari norberaren premiak eta nahiak azaltzeko

− Helburu zehatzak

Ekintza komunikatiboa zer den ulertzea

Testu baten ekintza komunikatiboaren osagaiak inferitzea

Hainbat egoeratatik abiatuta, zer-nolako ekintza komunikatiboak aterako liratekeen irudikatzea

Testu bat ekintza komunikatibo desberdin batera moldatzea

− Ebaluazioa

Hasierako diagnosia, UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa eta autoebaluazioa

UD-2: Nor zen Txillardegi?

− Iraupena

12 ordu inguru

− Edukiak

Koherentzia: plan orokorra, aurrerabide tematikoa, paragrafoa eta izenburua

Proiektua

− Helburu nagusia

Elkarrizketa bateko datuetatik abiatuta, azalpen-testu koherente bat idaztea, hartzaile jakin bati pertsonaia bat ezagutarazteko

− Helburu zehatzak

Koherentziaren azpiatal batzuk ulertzea: plan orokorra, aurrerabide tematikoa, paragrafoa eta izenburua

Testu baten koherentzia aztertu eta testua hobetzea

Testu-zati koherente batzuk idaztea, aurrerabide tematiko egokia bermatuta

Testu batzuei izenburu egokiak jartzea

Proiektuaren nondik norako nagusien berri izatea

Proiektuaren gaia erabakitzea

− Ebaluazioa

UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa eta autoebaluazioa.

Page 11: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

11

UD-3: Bost milioiren jabe

− Iraupena

12 ordu inguru

− Edukiak

Aberastasuna

Zuzentasuna

Proiektua

− Helburu nagusia

Erantzungailu batean mezu bat uztea, norbait limurtzeko.

− Helburu zehatzak

Aberastasun testuala zertan datzan ulertzea

Testu baten aberastasuna identifikatzea

Aberastasuna norberaren eguneroko lan-jardunean txertatzea

Zuzentasun testualarekin norberak dituen aurrezagutzez hausnartzea

Zuzentasuna norberaren eguneroko lan-jardunean txertatzea

Proiektuaren ekintza komunikatiboa eta plan orokorra erabakitzea

− Ebaluazioa

UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa eta autoebaluazioa

UD-4: Amona putz

− Iraupena

12 ordu inguru

− Edukiak

Sekuentziak

Testu-generoa

− Helburu nagusia

Film baten inguruko hiru testu labur idaztea, genero desberdinetakoak (sinopsia, iruzkina eta kritika)

− Helburu zehatzak

Sekuentziak zer diren ulertzea

Testu batean sekuentzia desberdinak identifikatzea

Testu-genero ohikoenen berri izatea

Interneten testu-genero zehatz batzuk aurkitzea

Sekuentzien eta testu-generoen arteko harremanaz hausnartzea

− Ebaluazioa

UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa eta autoebaluazioa

Page 12: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

12

UD-5: Bide-seinaleak

− Iraupena

12 ordu inguru

− Edukiak

Puntuazioa

Proiektua

− Helburu nagusia

Hartzaile jakin bati gutun bat idaztea, azalpen konplexuko zerbait azaltzeko

− Helburu zehatzak

Puntuazio-ikur oinarrizkoenen erabilera egokiaren berri izatea: puntu, puntu eta koma, bi puntu, eta koma

Esaldi batzuk egoki puntuatzea

Testu labur bat egoki puntuatzea

Hiru testu labur egoki puntuatzea, aldez aurretik entzunda

Egoki puntuatutako testu bat idaztea, enumerazioa ardatz duena

Proiektuaren lagin bat (2-3 orrialde) idaztea

− Ebaluazioa

UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa eta autoebaluazioa

UD-6: Irailaren 11 ikusteko jaioak

− Iraupena

12 ordu inguru

− Edukiak

Ardura enuntziatiboa: modalizazioa eta ahots enuntziatzaileak

Idatzizko azterketa

− Helburu nagusia

Aldizkari baterako kronika bat idaztea, ustezko gertaera batzuen berri emateko

− Helburu zehatzak

Modalizazioa eta ahots enuntziatzaileak zertan dautzan ulertzea

Testu batean modalizazioa eta ahots enuntziatzaileak baliatzea, autorearen inplikazioa handitzeko

Hiri-kondaira bat grabatzea, ustezko gertaerak modalizatzaile eta ahots enuntziatzaileen bidez ñabartuta

Egiaztatze-probako laburpen-proben berri izatea

Ahozko testu bat laburtzea, ekintza komunikatiboaren aldagai nagusiak adieraziz

− Ebaluazioa

UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa eta autoebaluazioa

Page 13: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

13

UD-7: Kalitatearen bidea

− Iraupena

12 ordu inguru

− Edukiak

Kohesioa: izen-kohesioa, aditz-kohesioa, testu-antolatzaileak eta erreferentzia-baliabideak

− Helburu nagusia

Iritzi-artikulu bat idaztea, beste artikulu bati erantzunez, norberaren iritzia plazaratzeko

− Helburu zehatzak

Oinarrizko kohesio-baliabideen berri izatea

Gaztelaniazko testu bat itzuli eta erreferentzia-bideak euskaraz nola islatzen diren hausnartzea

Esaldi batzuetan ordezkapen semantikoa lantzea

Esaldi batzuetako erreferentzia-bideak aztertzea

Esaldi batzuetako erreferentzia-bideak egokitzea

Esaldi batzuetan testu-antolatzaile egokiak txertatzea

− Ebaluazioa

UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa eta autoebaluazioa

UD-8: Sinopsia nadin

− Iraupena

12 ordu inguru

− Edukiak

Ardura enuntziatiboa: interaktibotasuna

Proiektua

− Helburu nagusia

Webgune baterako bi testu labur idaztea (biografia eta sinopsia), lan baten eta norberaren berri emateko

− Helburu zehatzak

Interaktibotasuna zertan datzan ulertzea

Testu batean interaktibotasun-adierazleak identifikatzea

Interneten testu interaktibo eta ez-interaktibo bana aurkitzea

Interaktibotasun-adierazleak zein egoeratan ager litezkeen (eta zeinetan ez) hausnartzea

Proiektuaren lehen zirriborroa idaztea

− Ebaluazioa

UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa eta autoebaluazioa

Page 14: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

14

UD-9: CD bat ere grabatua naiz

− Iraupena

12 ordu inguru

− Edukiak

Argitasuna: atzerakarga, estilo nominala, gerundioa eta erlatiboa

Idatzizko azterketa

− Helburu nagusia

Liburuxka batekin batera argitaratzeko CD baterako azalpena grabatzea, lan baten berri emateko

− Helburu zehatzak

Argitasunaren oinarrizko parametroez jabetzea

Esaldi batzuetako atzerakarga konpontzea

Esaldi batzuetako estilo nominala egokitzea

Esaldi batzuetan gerundioaren erabilera egokitzea

Esaldi batzuetan erlatiboaren erabilera egokitzea

Ahozko eta idatzizko testu bana laburtzea, ekintza komunikatiboaren aldagai nagusiak adieraziz

− Ebaluazioa

UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa eta autoebaluazioa

UD-10: Denen gusturako euria

− Iraupena

12 ordu inguru

− Edukiak

Puntuazioa eta argitasuna: estrategia

Proiektua

− Helburu nagusia

Iritzi-artikulu bat idaztea, beste artikulu bateko kritikei erantzunez, norberaren burua defendatzeko

− Helburu zehatzak

Esaldi batzuetan marra eta parentesiak egoki erabiltzea

Testu labur bat egoki puntuatzea, aldez aurretik entzunda

Esaldi batzuetan lokailuak estrategikoki erabiltzea

Esaldi batzuetan lotura-hitz iragarleak estrategikoki erabiltzea

Proiektuaren bigarren zirriborroa idaztea

− Ebaluazioa

UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa eta autoebaluazioa

Page 15: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

15

UD-11: Berridatz dezagun mundua!

− Iraupena

12 ordu inguru

− Edukiak

Aberastasuna: aberastasun lexikoa, aberastasun sintaktikoa, aberastasun ideologiko-testuala, zehaztasuna, laburtasuna, kalko okerrak, erderakadak eta bulgarizazioa

Idatzizko azterketa

− Helburu nagusia

Tutorearen mezu bati erantzun eta aurretik egindako testu bat berridaztea, aberatsago uzteko

− Helburu zehatzak

Aberastasun testualaren inguruko parametroetan sakontzea

Testu bateko aberastasun lexikoa eta aberastasun sintaktikoa identifikatzea

Esaldi batzuetan kalko okerren erabilera saihestea

Esaldi batzuk argitzea, laburtasuna baliatuz

Testu bateko bulgarizazio-mekanismoak identifikatzea

Ahozko eta idatzizko testu bana laburtzea, ekintza komunikatiboaren aldagai nagusiak adieraziz

− Ebaluazioa

UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa eta autoebaluazioa

UD-12: Azterketa-simulazioak I-II

− Iraupena

6 ordu inguru

− Edukiak

Zuzentasuna

Proiektua

Idatzizko azterketa

− Helburu nagusiak

a) Hizpide aldizkarirako artikulu bat idaztea, gai baten inguruan azalpena emateko

b) Nazioarteko aldizkari espezializatu baterako artikulu bat idaztea, proiektuko gaia jorratzeko

− Helburu zehatzak

Esaldi batzuetako akats oinarrizkoak zuzentzea

Hitz-zerrenda batean, hitz-elkarketako marratxoaren erabilera egokia identifikatzea

Proiektuaren behin betiko bertsioa idaztea (1. deialdirako)

Idatzizko azterketaren ezaugarri nagusien berri izatea

− Ebaluazioa

UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa eta autoebaluazioa

Page 16: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

16

UD-13: Azterketa-simulazioak III-IV

− Iraupena

6 ordu inguru

− Edukiak

Zuzentasuna

Idatzizko azterketa

− Helburu nagusiak

a) Egindako proiektua norbaiti eskaintzea, haren borondatea bereganatzeko

b) Egindako proiektua komunikazio bihurtzea, EHUko jardunaldi batzuetan parte hartzeko

− Helburu zehatzak

Esaldi batzuetako akats oinarrizkoak zuzentzea

Hitz-zerrenda batean, hitz-elkarketako marratxoaren erabilera egokia identifikatzea

Ahozko eta idatzizko testu bana laburtzea, ekintza komunikatiboaren aldagai nagusiak adieraziz

− Ebaluazioa

UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa eta autoebaluazioa

UD-14: Azterketa-simulazioak V-VI

− Iraupena

6 ordu inguru

− Edukiak

Zuzentasuna

Idatzizko azterketa

− Helburu nagusiak

a) Enpresako webgunerako artikulu bat idaztea, norberaren espezialitateko gaiari buruzko alde nagusiak azal-tzeko eta enpresaren izen ona zaintzeko

b) Norberaren gaiaren inguruko ikasgai osagarria idaztea, www.hiru.com webgunean argitaratzeko

− Helburu zehatzak

Esaldi batzuetako akats oinarrizkoak zuzentzea

Ahozko eta idatzizko testu bana laburtzea, ekintza komunikatiboaren aldagai nagusiak adieraziz

− Ebaluazioa

UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa eta autoebaluazioa

Page 17: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

17

UD-15: Azterketa-simulazioak VII-VIII

− Iraupena

6 ordu inguru

− Edukiak

Proiektua

Ahozko azterketa

− Helburu nagusiak

a) Jardunaldi batzuetan hizlariaren aurkezpena egitea, bertaratuei hari buruzko informazioa emateko

b) Jardunaldi batzuetan hitzaldi labur bat ematea, norberaren gaiaren nondik norako nagusien berri emateko

− Helburu zehatzak

Proiektuaren behin betiko bertsioa idaztea (2. deialdirako)

Ahozko azterketaren ezaugarri nagusien berri izatea

− Ebaluazioa

UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa eta autoebaluazioa

UD-16: Azterketa-simulazioak IX-X

− Iraupena

6 ordu inguru

− Edukiak

Ahozko azterketa

− Helburu nagusiak

a) Argitaletxeko arduradunekin bilera batean parte hartzea, proiektuaren autoretza defendatzeko

b) Sari-banaketa batean, saria jaso ondorengo hitzaldia ematea

− Helburu zehatzak

Ikastaroaren balorazio orokorra egitea

− Ebaluazioa

UDan landutakoaren feedbacka, egindakoaren balorazioa, autoebaluazioa eta ikastaroko ebaluazio orokorra

Page 18: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

18

EGUTEGIA

4. maila online 2015-2016 URRIA AZAROA ABENDUA

A A A O O A A A O O A A A O O 29 30 1 2 2 3 4 5 6 1 2 3 4 5 6 7 8 9 9 10 11 12 13 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 16 17 18 19 20 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 23 24 25 26 27 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 30 28 29 30 31

URTARRILA OTSAILA MARTXOA

A A A O O A A A O O A A A O O 1 1 2 3 4 5 1 2 3 4 4 5 6 7 8 8 9 10 11 12 7 8 9 10 11 11 12 13 14 15 15 16 17 18 19 14 15 16 17 18 18 19 20 21 22 22 23 24 25 26 21 22 23 24 25 25 26 27 28 29 29 28 29 30 31

APIRILA MAIATZA EKAINA

A A A O O A A A O O A A A O O 1 2 3 4 5 6 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 27 28 29 30

Edukiak lantzeko lan-unitateak Azterketak lantzeko lan-unitateak Jai-egunak/Oporrak Tutoretza-asteak

Page 19: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

19

LAN-EPEAK (zereginen arabera sailkatuta)1

Zkia Eginkizunak Proiektua2 Ariketen erantzun-

orriak Laburpenak Simulazioak Auto-

ebaluazioak

1 Urriak 4 Urriak 25 Urriak 4 Abenduak 15 Martxoak 23 Urriak 11

2 Urriak 18 Azaroak 8 Urriak 18 Otsailak 9 Martxoak 23 Urriak 25

3 Azaroak 1 Abenduak 6 Azaroak 1 Otsailak 9 Apirilak 17 Azaroak 8

4 Azaroak 15 Urtarrilak 31 Azaroak 15 Martxoak 8 Apirilak 17 Azaroak 22

5 Azaroak 29 Otsailak 28 Azaroak 29 Martxoak 8 Maiatzak 8 Abenduak 6

6 Abenduak 15 Martxoak 23 Abenduak 15 Apirilak 17 Maiatzak 8 Abenduak 23

7 Urtarrilak 12 Urtarrilak 12 Apirilak 17 Maiatzak 22 Urtarrilak 20

8 Urtarrilak 26 Urtarrilak 26 Maiatzak 8 Maiatzak 22 Otsailak 3

9 Otsailak 9 Otsailak 9 Maiatzak 8 Ekainak 3 Otsailak 17

10 Otsailak 23 Otsailak 23 Ekainak 3 Martxoak 2

11 Martxoak 8 Martxoak 8 Martxoak 16

12 Apirilak 3 Apirilak 10

13 Apirilak 17 Apirilak 24

14 Maiatzak 8 Maiatzak 15

15 Maiatzak 29

16 Ekainak 5

1 Ebaluatuko direnak: eginkizunak (E), proiektua (P), laburpenak (L) eta simulazioak (S). 2 Proiektuaren behin betiko bertsioa martxoaren 23rako amaitu ezean, epea maiatzaren 31ra arte ere luza liteke, baina azterketa 1. deialdian egiteko aukera galduko litzateke.

Page 20: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

20

LAN-EPEAK (egutegiaren arabera sailkatuta)

Urria 4 E1 Ariketak 1

11 Autoebaluazioa 1 18 E2 Ariketak 2 25 P1 Autoebaluazioa 2

Azaroa 1 E3 Ariketak 3 8 P2 Autoebaluazioa 3

15 E4 Ariketak 4 22 Autoebaluazioa 4 29 E5 Ariketak 5

Abendua 6 P3 Autoebaluazioa 5

15 E6 Ariketak 6 L1 23 Autoebaluazioa 6

Urtarrila 12 E7 Ariketak 7 20 Autoebaluazioa 7 26 E8 Ariketak 8 31 P4

Otsaila 3 Autoebaluazioa 8 9 E9 Ariketak 9 L2-L3

17 Autoebaluazioa 9 23 E10 Ariketak 10 28 P5

Martxoa 2 Autoebaluazioa 10 8 E11 Ariketak 11 L4-L5

16 Autoebaluazioa 11 23 P6 S1-S2

Apirila 3 Ariketak 12

10 Autoebaluazioa 12 17 Ariketak 13 L6-L7 S3-S4 24 Autoebaluazioa 13

Maiatza 8 Ariketak 14 L8-L9 S5-S6

15 Autoebaluazioa 14 22 S7-S8 29 P6 (bis) Autoebaluazioa 15

Ekaina 3 S9-S10 5 Autoebaluazioa 16

Page 21: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

21

EBALUAZIOA

Ebaluazioak pisu handia izango du: batetik, ikastaroan zehar egindako lan guztien feedbacka jasoko duzu, tutoretza-saioetan; bestetik, autoebaluaziora bideratutako fitxa batzuk dituzu Moodlen (unita-teko bat), hausnarketara eta norberaren ikasketa-prozesua baloratzera bide-ratuak. Horri guztiari hasierako eta amaierako ebaluazioak ere gehituko dizkiogu: lehena, zure mailari dagokion hasierako diagnosia jaso eta maila lortu arte egiteko duzun bideaz hausnar dezazun; bigarrena, berriz, ikastaro osoari dagokion balorazioa jaso eta egiaztatze-probara aurkezteko moduan zauden jakiteko.

Honako lan hauek ebaluatuko dira: eginkizunak (E1, E2…) eta proiektuaren ingurukoak (P1, P2…); ikastaroan aurrera egin ahala, berriz, azterketa prestatzeko zereginak ere ebaluatuko zaizkizu: en-tzumen- eta irakurmen-probei dagozkien laburpenak (L1, L2…) eta azterketa-simulazioak (S1, S2…). Ariketen erantzunak, berriz, UD bakoitzeko bigarren astean plataforman eskegiko dira, nork berea zuzen dezan.

Lan guztien emaitzak "Kalifikazioak" atalean izango dituzu ikusgai, Atik Era bitarteko letren bidez (A=bikain, B=oso ondo, C=nahiko, D=eskas, E=oso eskas). Lanen batean Ctik beherako emaitza atera-tzeak ez du esan nahi derrigorrez errepikatu beharreko lana denik, baina lite-keena da tutoreak, tar-teka, lanen bat errepikaraztea, batez ere proiektuaren ingurukoa bada.

Horren guztiaren berri tutoretza-saioen bitartez ere izango duzu. Guztira 15 tutoretza-ordu izango dituzu, hamabostean behin-edo (ikus, egutegian, gorriz markatutako asteak). Ikasta-ro-hasieran egingo dugun aurrez aurreko saioan zehaztuko ditugu ikasle bakoitzaren tuto-retza-egun eta -ordutegiak, baita saioa nola egin ere: aurrez aurre ala, bestela, online (Skype bidez).

Ikastaroa gainditzeko, ezinbestekoa izango da, batetik, proiektua epe barruan egoki egitea, eta, bes-tetik, gainerako zeregin gehienak txukun samar egitea.

Page 22: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

22

TUTORETZA-SAIOAK

Tutoretzak 4. mailaren berezitasunetariko bat dira: irakasleak ikasle bakoitzarekin ikastaroan zehar egingo dituen aurrez aurreko saioak dira, eta, bertan, zalantzak, kezkak… azaldu ahal dizkiozu irakas-leari. Tutoretza-saioen helburua laguntza pertsonalizatua ematea da, ikaste-prozesuan aurrera egin dezazun. Zuk egindako lana oinarri harturik, irakasleak ikaslearen jardunaren balorazioa egingo dizu: zertan ari zaren ondo, zertan hobetu, hobetzeko nola egin…

Guztira 15 tutoretza-ordu izango dituzu, hamabostean behin-edo (ikus, egutegian, gorriz markatu-tako asteak). Ikastaro-hasieran egingo dugun aurrez aurreko saioan zehaztuko ditugu ikasle bakoitza-ren tutoretza-egun eta -ordutegiak, baita saioa nola egin ere: aurrez aurre, telefonoz, posta elektro-nikoz ala, teknologia lagun, online (Skype bidez).

Tutoretza-saioaren eguna baino lehen, zure posta elektronikoan jasoa izango duzu egindako azken lanen zuzenketa. Hartara, zalantzak argitzera bideratuko dugu saioa.

Bereziki proiektuak hartuko du tutoretza-saioaren pisua, baina, era berean, tutoreak ziurtatu nahiko du egoki barneratzen ari zarela ikastaroan landutako guztia; horregatik, ulertzen ez duzun hori galde-tzeko ere abagune ezin hobea izango da.

Tutoretza online egitea adostuz gero, lehenbailehen instalatu beharko duzu Skype programa zure ordenagailuan.

Baldintza ezinbestekoak

− Ikasleak tutoretza-saioa izateko, garaiz (agindutako datarako) bidaliak behar ditu tutoretza-saio horri dagozkion lan guztiak, tutoreak denbora izan dezan lan horiek aztertzeko eta zuzentzeko; komenigarria da autoebaluazio-fitxa beteta izan dezazun ere.

− Ikasleak lana garaiz egingo ez balu, tutoretza-saio hori galduko luke. Tutoretza-saio horretan az-tertzekoak zirenak ez dira beste saio batean aztertuko.

− Ikasleak garaiz jakinaraziko ez balu tutoretza-saioa ezin egin duela, saioa galduko luke. Justifika-turiko arazoak izanez gero, tutoreak aukera emango dio saioa beste ordu/egun batean egiteko.

Page 23: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

23

ZUZENKETAK

Idatzizko zereginak zure posta elektronikora iritsiko zaizkizu zuzenduta, baita bideo labur bat ere, zuzenketen inguruko ohar nagusi batzuk ere jaso ditzazun. Konturatuko zara, ordea, zuzenketak ko-lore bidezko sistema batean daudela. Hona hemen, bada, kolore-sistema horren azalpena (bestela esanda, kolore bakoitza testugintzako zer alderdiri dagokion):

Ekintza komunikatiboa eta egokitasuna Zerbaitek egoerak eskatzen duenarekin bat egiten ez badu: hartzailea, erregistroa, generoa, xedea, erabi-lera-esparrua…

Koherentzia eta kohesioa

Testuaren egitura nagusiak edota ideien arteko lotu-rak huts egiten badute: paragrafoen banaketa, izen-burua, erreferenteak, testu-antolatzaileak, lokailuak, kohesio falta, aurrerabide tematikoa…

Puntuazioa Oker edo desegoki puntuatutako pasarteak edukiz gero.

Argitasuna

Pasarte ilunen bat edukiz gero edota Argitasunaren atalean landuko dugun zerbaitek huts egiten badu: atzerakarga, estilo nominala, alferreko erlatiboak, gerundioa…

Aberastasuna Hitz, esapide, esaldi edo dena delakoa pobre edo zehaztasun nahikorik gabe adierazten bada (edota hobetzea posible bada).

Zuzentasuna Euskaltzaindiaren arauei jaramon egin gabe edo gra-matikalki oker idazten bada.

Ortotipografia

Idazkera-formatu desegokia erabiliz gero: letrakera etzana, kakotxak, azpimarrak, letra lodia… Puntuazi-oari lotua ere egon liteke (ikus Ortotipografia, kon-tsultarako irakurgaietan).

Hitz-hurrenkera eta galdegaia Esaldiko elementuren bat dagokion kokagunean ez badoa.

Page 24: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

24

NOLA BIDALI IDATZIZKO ZEREGINAK

1. Zeregin idatziak word formatuan egin.

2. Zeregina idatzi ondoren, gorde testua zure ordenagailuan, honela:

zereginaren izena + izen-abizenak

Adibidez:

-E1 Miren Auskalomendi

-P4 Miren Auskalomendi

-L7 Miren Auskalomendi

-S10 Miren Auskalomendi

-Erantzun-orria 6 Miren Auskalomendi

3. Zereginean sartu, eta klikatu Igo fitxategia:

- Klikatu Aukera ezazu fitxategi bat, dokumentua eskuratzeko.

- Ezkerreko aldean, klikatu Igo fitxategia.

- Eskuineko aldean, Arakatu/Examinar klikatu, dokumentua eskuratzeko.

- Aukeratu fitxategia esploratzailean.

- Klikatu Igo fitxategi hau, zeregina bidaltzeko.

Page 25: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

25

NOLA BIDALI AHOZKO ZEREGINAK

1. Ahozko zereginak mp3 edo wav formatuan grabatu. Grabagailu digitalak dira egokienak ahozko jarduna grabatzeko (adibidez, telefono mugikorrak), baina zenbait ordenagailuk ere ematen dute ahotsa grabatzeko aukera (mikrofono beharrik gabe), Soinu-grabagailua erabilita (Grabadora de so-nidos):

2. Zeregina grabatu ondoren, gorde artxiboa ordenagailuan, honela:

zereginaren izena + izen-abizenak

Adibidez:

-E1 Miren Auskalomendi

-P4 Miren Auskalomendi

-L7 Miren Auskalomendi

-S10 Miren Auskalomendi

-Erantzun-orria 6 Miren Auskalomendi

3. Zereginean sartu, eta klikatu Igo fitxategia:

- Klikatu Aukera ezazu fitxategi bat, dokumentua eskuratzeko.

- Ezkerreko aldean, klikatu Igo fitxategia.

- Eskuineko aldean, Arakatu/Examinar klikatu, dokumentua eskuratzeko.

- Aukeratu fitxategia esploratzailean.

- Klikatu Igo fitxategi hau, zeregina bidaltzeko.

Page 26: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

26

NOLA ERABILI FOROA

Moodleko orriaren abiaburuan ikusiko duzun bezala, bi foro ditugu: BERRIEN FOROA eta GURE PLAZA:

BERRIEN FOROAN, tutoreak noizbehinka ohar orokor batzuk bistaratuko ditu (ikastaroaren inguru-koak-eta), eta erantzuteko aukera ere izango duzu.

GURE PLAZAN, zerorrek plazaratuko dituzu eztabaidak, galderak, zalantzak…, eta denok izango dugu erantzuteko aukera. Bi modutara erabil liteke: gai berriak ekarriz edo aurreko bati erantzunez. Foro horretan aktiboki parte hartzea ere baloratuko da.

Foroan idazten diren mezuak zure posta elektronikora ere iritsiko zaizkizu.

Page 27: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

27

AZTERKETAREN DESKRIBAPENA

Entzumena

Testu bat grabatuta entzungo du azterketariak (bi aldiz), eta 50-70 hitzetan laburbilduko du entzun-dakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat… Entzumenaren proba ebaluatzerakoan, kontuan izango da a) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta b) zuzen eta egoki egin duen. Iraupena: 40 minutu.

Irakurmena

Emandako testu bat irakurriko du azterketariak. Ondoren, 50-70 hitzetan laburbilduko du irakurrita-koa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat… Irakurmenaren proba ebaluatzerakoan, kontuan izango da a) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta b) zuzen eta egoki egin duen. Iraupena: 50 minutu.

Idazmena

Azterketariak gutxienez 350 hitzeko testu bat idatziko du, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa, erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa. Idazmenaren proba ebaluatzerakoan kontuan hartuko da: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia eta kohesioa; eta 3) hizkuntz baliabideen zuzentasuna eta aberastasuna.

Idazmen-probaren iraupena 2 ordu eta 20 minutukoa izango da gehienera.

Mintzamena

Idazmena neurtzeko proban jorratutako gaia izango du hizpide azterketariak, ordu erdi lehenago adieraziko zaion ekintza komunikatiboa gauzatzeko aztertzaileen aurrean. Ebaluatzerakoan, kontuan hartuko da: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarrera-ginean diskurtsoa koherentea, argia, jarioduna eta ongi ahoskatua den; eta 3) hizkuntz baliabideetan zuzentasuna eta aberastasuna adierazi duen.

Ariketak berak 10 minutu inguru iraungo du.

Page 28: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

28

AZTERKETA NOIZ ETA NOLA

Ikastaro honetan, testugintzari dagozkion hainbat unitate didaktiko ez ezik, 4. mailako az-terketa ere landuko dugu. Horretarako, UDetan zehar, hainbat azalpen eta egiteko aurkituko dituzu: idatzizko eta ahozko azterketen deskribapenak, aholku-sortak, entzumen- eta ira-kurmen-probetan egin beha-rreko laburpenei dagozkien azalpen eta ariketak (L1, L2…), eta idatzizkoa eta ahozkoa lantzeko azter-keta-simulazio zenbait (S1, S2…).

Egokiago iritzi diogu azterketa urte osoan zehar lantzeari, eta ez ikastaro-amaieran bakarrik, hala modu progresiboagoan barneratuko baitituzu egiaztatze-probaren zer-nolakoak. Nola-nahi ere, ez pentsa: unitate didaktiko askotan proposatzen zaizkizun eginkizunak ere azter-ketara bideratuak daude, orain arte izan diren azterketa errealetako egoeretan oinarritu bai-kara, zeharka bada ere, hainbat ekintza komunikatibo sortzeko orduan.

Ikastaroan aurrera egin ahala, tutoreak zehaztuko dizkizu (berrien foroan) azterketaren ze-haztapen gehiago: noiz den, matrikula noiz/nola egin, laburpen-probak non/noiz egin…

Page 29: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

29

AZTERKETA-EREDU BAT (2008ko 1. deialdikoa)

IDAZMENA

Egoera

Euskal Herriko Unibertsitateak, Udako Ikastaroen baitan, jardunaldi batzuk antolatu ditu. Horietan, ponentziak (ordubete ingurukoak) eta komunikazioak (hamar bat minutuko hitzaldiak) aurkeztuko dira. Unibertsitateak, kontuan izanik komunikazioek gai ezberdinak landu ditzaketela, hainbat sail bereizi ditu:

Administrazioa / Ekonomia / Enpresa / Euskal Herria / Euskara / Filosofia /

Giza eskubideak / Gizartea / Historia / Ingurumena / Literatura / Beste

Partaide bakoitzaren esku dago, betiere, nork bere komunikazioa ongien iritzitako sailean kokatzea. Horiek horrela, jardunaldietan komunikazio bat irakurri behar duzu. Proiektuarenak izango ditu bai izenburua eta bai mamia (laburtua, jakina; eta egoera berrira egokitua).

Hain zuzen, komunikazio horixe idaztea eskatzen zaizu orain. Hasi aurretik, aukeratu zein sailetan kokatu (“beste” saila aukeratuz gero, zehaztu zein). Eta ez ahaztu aurrez aurrekoa izango dela komu-nikazioa; beraz, ahalegindu bizia izan dadin.

Jardunaldien ondoren, liburu batean bilduko dira komunikazio guztiak, irakurriak izan diren bezalaxe. Gogoan izan gutxienez 350 hitzeko luzera izan behar duela.

Egitekoa

4. mailan gauzatutako proiektua komunikazio bihurtu.

Luzera: gutxienez, 350 hitz.

Ebaluazio-irizpideak

Kontuan izango dira 1) zer neurritan egin den agindutakoa eta 2) zuzen (gramatikaren arauak betez) eta egoki (testuinguruaren arabera eta testuaren legeen arabera) egin den.

Page 30: C2 / 4. MAILA - ikastaroak.ikaeuskaltegiak.eusikastaroak.ikaeuskaltegiak.eus/pluginfile.php/5728/course/summary... · C2 edo 4. maila definitzea ez lan erraza; has gaitezen, beraz,

30

MINTZAMENA

Egoera

BERRIA egunkaria ere izan da Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan, eta izan du zuk emandako komunikazioaren berri. Jakin du, era berean, proiektu luze bat idatzi zenuela eta horren laburpena dela komunikazioa.

Orain, egunkariak bi kazetari bidali ditu zurekin hitz egin dezaten, igandeko gehigarrian gai hori jo-rratu nahi dutelako.

Egitekoa

Azaldu BERRIA egunkariko kazetariei zure proiektua, kontuan hartuta gehigarrirako dela.

Prestaketa: 30 minutu.

Iraupena: 10 minutu.

Ebaluazio-irizpideak

Kontuan izango dira 1) zer neurritan egin den agindutakoa eta 2) zuzen (gramatikaren arauak betez) eta egoki (testuinguruaren arabera) egin den.