c kategoria (dbh 4. batx.)educacion.iglesianavarra.org/wp-content/uploads/2015/12/...a) anbrosio,...
TRANSCRIPT
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 1
C KATEGORIA (DBH 4. – Batx.)
1. Noiz jaio zen Eliza?
a) lehenengo kristauekin batera b) Jaungoikoaren betiereko salbamen-asmoan
c) Abrahamen deian
d) Israel herria Egiptotik atera zenean.
2. Noiz sortu zuen Jesusek bere Eliza?
a) azken afarian b) Belenen jaio zenean
c) bere bizitza, nekaldi eta piztueran
d) Jordan ibaian bataiatu zenean
3. Zer da Aita Santua Elizan?
a) Petriren ondorengoa b) Kardinalek hautatutako apezpiku bat
c) Santutasun sona duen presbitero bat
d) teologoa den apezpiku bat
4. Elizaren eginkizuna hauxe da:
a) ebanjelizatu, santutu eta errealitatea Kristoren arabera eratzea b) gizarte-ekintzak bultzatu eta sakramentuak ematea
c) Asistentzia lanak egitea eta fededunen irrika espirituala asetzea
d) Kristauak fede- eta moral-kontuetan bideratzea
5. Lehenengo kristauen bizimoduaren oinarrietako batzuk hauek ziren.
a) katakonbaz katakonba ibiliz fedea bizitzea b) ebanjelizatzea, fedea ospatzea eta karitate-bizitza
c) judutar batzuek Jesus bidegabekeriaz hil zutela frogatzea
d) Jesusen mezuarekin bat zetorren politika baten alde egitea
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 2
6. Elizaren ezaugarriak hauexek dira:
a) gizatiarra, karitatezkoa, entregatua b) erromatarra, katolikoa, orokorra
c) jainkotiarra, salbagarria, apaizena eta Maria zalea
d) bat, santu, katoliko eta apostoluena.
7. Eliza katolikoa izateak hauxe erran nahi du:
a) judutarrek sortu zutela gizaki guztien onura b) misiolaria dela
c) unibertsala dela
d) irakasten duena egia eta ongia dela
8. Nor dira apostoluen ondorengoak?
a) apaizak b) apezpikuak
c) Aita Santua
d) Elizako gurasoak
9. Nongo kontzilioan erabaki zuten irudien erabilera zuzena zela?
a) Konstantinopolisekoan, 381ean. b) Vatikanoko II.ean, 1964an.
c) Trentokoan, 1545ean.
d) Nizeakoan, 787an
10. Hauetako zein da Jainko Aitaren ikurra?
a) eskua eta begia b) lehoia
c) eguzkia
d) artzaina
11. Noiztik uzten diote jentilei Elizara sartzen?
a) Petriren konbertsiotik b) kristauen jazarpenetatik
c) Jerusalem-eko sakabanatzetik
d) Jerusalem-eko kontziliotik
12. Jentilen apostoluak izen hau du:
a) Paulo Tarsokoa b) Filipe Samariakoa
c) Barnabe
d) Marko ebanjelaria
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 3
13. Lehenengo martiri kristaua hauxe izan zen:
a) Jakue apostolua b) Eztebe diakonoa
c) Paulo Tarsokoa
d) Lukas ebanjelaria
14. Lehenengo kristauen bizimodua honako idazki honek / hauek
azaltzen digu / digute ongien:
a) San Joanen gutunek b) Apokalipsiak
c) Didakek
d) Apostoluen Eginek
15. Hauetako zein sakramentu zen antzinako Elizako bizitzaren ardatza?
a) bataioa b) eukaristia
c) ordenaren sakramentua
d) penitentzia
16. Mendebaldeko Elizako guraso garrantzitsuenak hauexek izan ziren:
a) Anbrosio, Agustin, Jeronimo eta Leon Handia b) Anbrosio, Agustin, Zipriano eta Gregorio I.a
c) Anbrosio, Agustin, Jeronimo eta Gregorio I.a
d) Ireneo, Leon, Jeronimo eta Gregorio Handia
17. Arrianismoak honako honi eusten zion:
a) Kristoren jainkotasunari b) Espiritu Santuaren jainkotasunari
c) Kristoren jainkotasun ezari
d) Mariaren jainkotasun ezari
18. Kaltzedoniako kontzilioak honako hau zehaztu zuen:
a) Mariaren birjintasuna b) Hirutasun santuaren misterioa
c) Jesukristoren benetako jainkotasuna eta gizatasuna
d) Espiritu Santuaren jainkotasuna
19. Krismoia _________________ da.
a) sakramentua b) Jesukristoren ikur artistikoa
c) olio sagaratua
d) liturgia tresna
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 4
20. Basilika baten hiru atal garrantzitsuenak____________________ dira.
a) eliza-ataria, nabea eta absidea b) eliza-ataria, kolomadia eta kupula
c) nabea, kolomadia eta kupula
d) kupula, kripta eta eliza-ataria
21. Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdiak honako hau ekarri zuen:
a) Afrikako elizaren ezabatzea b) jazarpenen areagotzea
c) bisigodoen kristautzea
d) Nizeako III. kontzilioaren sorrera
22. Erroma garaiko kristautasunaren agintari gorenak _______________ zen /
ziren,
a) aita santua eta enperadorea b) erregea.
c) jauntxoak
d) monasterioetako abadeak
23. Erromatar Inperio Santuaren sortzailea _______________ izan zen.
a) Karlomagno b) Oton I.a
c) Karlos Martel
d) Gregorio I.a
24. Nork sortu zuen Europako monakotza?
a) San Agustin Canterburykoak b) San Patriziok
c) San Benedikto Nursiakoak
d) San Bonifaziok
25. Erdi Aroko gizarte europarraren ezaugarri bat hauxe zen.
a) feudalismoa b) herriaren islamiartzea
c) atzerapen intelektual eta morala
d) hiri-kulturaren nagusitasuna
26. Zein dira gizarte kristauak Erdi Aroan zituen arazo nagusiak??
a) inbestidura laikoa b) Nikolaismoa
c) eskumikua
d) a eta b erantzun zuzenak dira.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 5
27. Honako hauek eragin zuten ekialdeko zisma:
a) irudien kultuak, kredoan filioque izena sartzeak, Aita Santuaren agintaritzak eta
jazarpenek
b) pazko festaren data finkatzeak, kredoan filioque izena sartzeak, nikolaismoak
eta txirotasunak.
c) pazko festaren data finkatzeak, Kredo latinoan filioque adierazpena sartzeak eta
Erromako apezpikuarekiko mendekotasunak
d) liturgiak, irudien kultuak eta simoniak
28. Irudi santuen kultua berrezartzen da ____________________ .
a) Toledoko kontzilioan. b) Ekialdeko Zisman.
c) Nizeako II. kontzilioan.
d) Goiko aukera guztiak okerrak dira.
29. Arkitektura erromanikoaren ezaugarriak dira
a) kontrahormak dituen harresia, erdi puntuko arkuak eta latindar gurutzeko oinplanoa. b) kanoi-ganga, erdi puntuko arkuak eta greziar gurutzeko oinplanoa.
c) greziar gurutzeko oinplanoa, argiztapen naturala eta kontrahormak.
d) altuera txikiagoko tenpluak eta argiztapen natural urria.
30. Arte figuratiboa Espainian hasi zuena _______________ da.
a) Beato Liebanakoa b) Osio Kordobakoa
c) Guraso Santuak
d) Beda Beneragarria
31. Zeri zeritzoten Erdi Aroan kristautasuna?
a) munduan barreiaturik bizi izan arren, fede bakar batek lotzen zituen kristau guztien
taldeari b) islamaren aurkako borrokez nabarmentzen zen Erdi Aroko gizarte eredu bati
c) Fede berdinak batu eta bi aginpidek (espiritualak zein mundutarrak) zuzentzen
zuten herri multzo bati
d) Goiko hiru aukerak okerrak dira.
32. Aita Santuak ___________________________ ordezkatzen zuen
a) kristautasunaren botere mundutarra b) Kristau Inperio Santua
c) Kristautasunaren botere espirituala
d) Kristau bihurturiko erresuma barbaroen multzoa
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 6
33. Inozentzio III.a eta Alejandro III.a ____________________izan ziren.
a) XIV. mendeko bi aita santu b) bi apezpiku
c) bi gurutzatu
d) XIII. mendeko bi aita santu
34. Gurutzaden helburua ________________________________ zen.
a) islamiarren ezabatzea b) Lurralde Sainduaren berreskuratzea
c) Islamiarrak Espainiatik kanporatzea
d) Afrikako heretikoei aurre egitea
35. Inkisizioaren helburua ______________________________ zen.
a) heresiei arnasa ematea b) fededunak kikiltzea
c) heresiak ezabatzea
d) gurutzadei arnasa ematea
36. Eskeko ordenen ezaugarriak hauexek izan ziren.
a) ahalmen ekonomikoa b) ermitau bizitza
c) bizi lasaia
d) pobrezia eta ebanjelizazioa
37. San Robertok ordena hau sortu zuen:
a) frantziskotarren ordena b) zistertarren ordena
c) Tenplarioen ordena
d) Zistertar ordena.
38. Eskolastika ___________________ garatzen da.
a) unibertsitateetan b) katedraletan
c) elizetan
d) Inkisizio-epaitegietan
39. Arte gotikoak ondorengo ezaugarriak ditu.
a) argiztapen urria, fededunentzat otoitz-giroa
sortzeko
b) horma baxuak eta zutabe sendoak.
c) gurutze-gangak eta arku zorrotzak
d) kanoi- edo ertz-ganga handiak
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 7
40. Kantu gregorianoaren ezaugarrietako bat
a) monofonia eta erritmo librea dira. b) polifonia da.
c) musika tresnen erabilera da.
d) erritmo hirutarra da.
41. Mendebaldeko zismaren bitartean aita santuen egoitzak ________________
zeuden.
a) Erroman eta Napolin b) Erroman eta Parisen
c) Erroman eta Konstantinopolisen
d) Erroman eta Avignonen
42. Basileako kontzilioa hiri hauetan ospatu zen.
a) Basilean, Florentzian, Ferraran eta Erroman b) Basilean, Pisan, Florentzian eta Erroman
c) Basilean, Avignonen, Ferraran eta Erroman.
d) Basilean eta Erroman
43. Hauetako nor EZ da Salamancako eskolakoa?
a) Melchor Cano b) Domingo Soto
c) Tomas Luis de Victoria
d) Frantzisko Vitoria
44. Ameriketako antolakuntza kudeatzen zuen errege-organoak ____________
zuen izena.
a) Ameriketako Administrazio Kontseilua b) Indietako Kontseilua.
c) Errege Kontseilarien Batzarra.
d) Mundu Berriko Udalbatza
45. San Inazio Loiolakoak ordena hau sortu zuen.
a) domingotarren ordena b) ostalarien ordena
c) Jesusen Konpainia
d) Oratorioko Kongregazioa
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 8
46. Konbertituak ____________________ dira.
a) judaismora aldatu diren kristau eta islamiarrak b) judaismora edo islamera aldatu diren kristauak
c) bataioa hartu nahi duten Espainiako katekumeno islamiarrak
d) kristautasunera aldatu eta bataioa hartuta dauden judutar edo islamiarrak
47. Trentoko Kontzilioaren helburua _____________________
a) protestantismoari aurre egin eta eliza erreformatzea zen. b) humanismo kristaua sustatzea zen.
c) islama borrokatu eta gurutzadak bultzatzea zen.
d) Ameriketako ebanjelizazioa antolatzea zen.
48. El Escorial monasterioaren arkitekturaren estiloa
a) gotikoa da. b) erromanikoa da.
c) herrerarra da.
d) neoklasikoa da.
49. San Pedro basilikaren oinplanoa
a) latindar gurutzearen formakoa da. b) biribila da.
c) greziar gurutzearen formakoa da.
d) luzetara egina da.
50. Hauetako zein dira Berpizkundeko margolari handiak?
a) Leonardo da Vinci, Rafael, Michelangelo eta Greco b) Fra Angelico, Leonardo da Vinci, Michelangelo eta Buonarroti.
c) Rafael, Michelangelo eta Maderno.
d) Brunelleschi, Bramante eta Greco.
51. Nork deitu zuen Trentoko kontziliora?
a) Paulo III.ak b) Karlos Borromeok
c) Karlos V.ak
d) Inazio Loiolakoak.
52. Erlijio-gerrak amaitu ziren ___________________________
a) Augsburgeko Sinesbidearen bidez. b) Augsburgeko Bakearen bidez.
c) Westfaliako Bakearen bidez.
d) Lepantoko batailaren bidez.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 9
53. Indietako Legeek
a) indigeneen eskubideak urratzen zituzten. b) indigeneen eskubideak babesten zituzten.
c) konkistatutako lurren ustiatzera bultzatzen zuten.
d) kolonoen eskubideak indigeneen aurrean babesten zituzten.
54. Nork idatzi zuen Vulgata izeneko Bibliaren itzulpena?
a) San Agustinek b) San Anbrosiok
c) San Jeronimok
d) San Tomas Akinokoak
55. Jesulagunek soilik egiten duten botoa
a) misioena da. b) aita santuarekiko obedientziarena da
c) poztasunarena da.
d) martirioarena da.
56. Zer dio doktrina katolikoak jatorrizko bekatuari buruz?
a) gizakia, bekatuak ahulduta egon arren, librea dela. b) gizakia, bekatuak ustelduta dagoenez, ezin dela librea izan.
c) gizakia, bekatuak ukitu gabe dagenez, erabat librea dela.
d) gizakiaren askatasuna ezezten du, predestinazioarekin bat ez datorrelako.
57. Trenton sakramentuak __________ zirela ebatzi zuten.
a) bost b) bi
c) zortzi
d) zazpi
58. Pio V.ak hauxe argitaratu zuen.
a) Trentoko kontzilioko dekretuak b) meza-liburua, otoitz-orduen liburua eta kristau-jakinbide orokorra
c) Indietako Legeak eta kristau-jakinbide orokorra
d) erlijioso-ordenen erreformatzeko buldak eta Indietako Legeak
59. Erlijio-arte barrokoak honako ezaugarri hauek ditu.
a) soiltasuna eta sinpletasuna b) arkitrabeak eta horma-irudiak
c) ugaritasuna eta oparotasuna
d) eskultura hagiografikorik ez erabiltzea
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 10
60. Eliza barrokoaren ezaugarriak hauexek dira.
a) latindar gurutzeko oinplanoa eta absideak b) greziar gurutzeko oinplanoa eta erdiko aldarea
c) oinplano biribila eta ganga
d) hiru nabetan banatutako oinplano karratua
61. Nork bota zuen despotismo ilustratua ezin hobeki azaltzen duen
«Estatua neu naiz» esaldia?
a) Richelieu kardinalak b) Luis XIV.ak
c) Gregorio XV.a aita santuak
d) Peter Paul Rubensek
62. Zein aita santuk indargabetu zuen Jesusen Konpainia?
a) San Pío V.ak b) Gregorio XV.ak
c) Joan Paulo I.ak
d) Klemente XIV.ak
63. Arrazionalismoak ez du egiatzat onartzen, ______________ hauteman
daitekeena baizik.
a) zentzumenez b) ametsetan
c) arrazoimenaz
d) sentimenduen bitartez
64. Frantziako Iraultzaren printzipioak __________________________ ziren.
a) askatasuna, berdintasuna, senidetasuna b) hezkuntza, elkartasuna, berdintasuna
c) borroka, garaipena, boterea
d) haurridetasuna, elkartasuna, begirunea
65. Noiz hartu zuen Napoleonek Aita Santuen Lurraldea?
a) 1789an b) 1809an
c) 1773an
d) 2012an
66. Deismoari ____________ ere deitzen ahal zaio.
a) teismo b) sineskeria
c) erlijio naturala
d) erlijio-fanatismo
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 11
67. Europako masoneriaren ezaugarriak ondorengo hauek izan ziren.
a) monarkiaren, kristautasunaren eta erlijioaren aurka egotea
b) jainkozalea, solidarioa eta humanista izatea
c) monarkikoa, aita santu zalea eta klerikala izatea
d) sekretua, sektarioa eta jainkozalea izatea
68. Honako pentsalarietako nork defendatu zuen fedea eta arrazoimena
elkarren osogarri zirela?
a) Descartesek b) Pascalek
c) Rousseauk
d) Voltairek
69. Santa Luisa Marillacekoak ____________________ sortu zuen / zituen.
a) Karitateko Alabak b) Jesusen Konpainia
c) Kristau Doktrinaren Anaiak
d) Bisitazioko Ordena
70. Gaztelako Eskultura Eskolan gehien nabarmentzen zen artista _________________
da.
a) Bernini b) Alonso Cano
c) Gregorio Fernández
d) Salzillo
71. Liberalismoa ___________________________________
a) XIX. mendeko mugimendu piktoriko bat da. b) norbanakoaren askatasunaren alde egiten duen ideologia da.
c) ekonomia-teoria bat da.
d) arkitektura-korronte bat da.
72. Ondorengo ideologia hauetako zein sortu ziren XIX. mendean?
a) existentzialismoa eta nihilismoa b) nazismoa eta karlismoa
c) liberalismo, anarkismo eta sozialismoa
d) komunitarismoa eta kontsekuentzialismoa
73. Proletalgoa ________________ ondorioz sortzen da.
a) Industria Iraultzaren b) herririk garatuenen nekazaritza-ekoizpenaren
c) kolonialismo europarraren
d) Europako komunismoaren hedapenaren
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 12
74. XIX. mendean langileek euren eskubideak defendatzeko ______________ sortu
zituzten.
a) talde anarkistak b) hiri-koloniak
c) sindikatuak
d) Goiko erantzun guztiak okerrak dira.
75. ____________________ XX. mendeko musikari kristaua izan zen.
a) Antonio Vivaldi b) Olivier Messiaen
c) Salvador Dalí
d) Paul Gaugin
76. Elizaren doktrina sozialari buruzko lehen entziklikak ____________ zuen
izena.
a) Syllabus b) Gaudium et spes
c) Rerum novarum
d) Deus caritas est
77. Ama Birjina Lourdesen ______________ agertzen zaio.
a) Leon XIII.ari b) San Bizente Paulekoari
c) hiru artzain gazteri
d) Bernadette Soubirous-i
78. Oxfordeko mugimenduan ____________ nabarmentzen da.
a) J. H. Newman b) Pío X
c) Daniel Comboni
d) Joan XXIII.a
79. Hauetako nor izan zen XIX. eta XX. mendeen arteko espainiar arkitekto
katolikoa?
a) Rafael Moneo b) Juan de Herrera
c) Antonio Gaudi
d) Le Corbusier
80. Hauetako zein dira XIX. mendeko erlijio-ordena berriak?
a) Marianistak, Txiroen Ahizpak eta Comboniarrak b) Beneditarrak eta Zistertarrak
c) Domingotarrak eta Karmeldarrak
d) mugimendu neokatekumenalak
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 13
81. Pio X.aren ondorengo aita santua _______________ izan zen.
a) Joan Paulo I.a b) Joan XXIII.a
c) Pio V.a
d) Benedikto XV.a
82. Zer dira konkordatuak?
a) Aulki Santu eta estatuen arteko akordioak b) irakaskuntza-dokumentuak
c) elizgizon eta apezpikuen arteko akordioak
d) aita santua hautatzeko bilerak
83. Vatikanoko II. Kontziliora deitu zuen aita santua _____________________ izan zen.
a) Zelestino V.a b) Paulo VI.a
c) Joan XXIII.a
d) Joan Paulo II.a
84. Zer sortu zuen Ama Teresa Kalkutakoak?
a) Opus Dei b) Ekintza Katolikoa
c) Karitateko Misiolariak
d) Fokolareen Mugimendua
85. Ondorengo santu hauetako zein izan zen martiria?
a) Joan Bosco b) Edith Stein
c) Agustin Hiponakoa
d) San Jose María Escriva de Balaguer.
86. Jainkoaren existentzia ezezteari _______________ esaten zaio
a) ateismo. b) sekularizazio
c) sineskeria
d) faxismo
87. Zer lortu nahi du mugimendu ekumenikoak?
a) kristau guztien batasuna b) erlijio guztien batasuna
c) nazioen arteko bakea
d) gizaki ororen bizi-eskubidea
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 14
88. Pablo VI.ak idatzi zituen entziklika inportanteenetako bat _________ izan zen.
a) Rerum novarum b) Lumen gentium
c) Syllabus
d) Humanae vitae
89. Vatikanoko II. Kontzilioaren helburu nagusia ________________ izan zen.
a) XX. mendeko totalitarismo mota guztia gaitzestea b) Sekularizazioak ekartzen dituen arriskuez ohartaraztea
c) Elizaren bizitza garai honetako baldintzetara egokitzea
d) Korronte modernisten berragertzeaz ohartaraztea
90. Hauetako zein da Jesusen bizitzari buruzko filma?
a) Jainkoez eta Gizakiez b) Nahiago dut Paradisua
c) The Mission
d) Sekula kontaturiko istoriorik handiena
91. Paulo V.aren ondorengo aita santua ____________________ izan zen.
a) Joan Paulo II.a b) Benedikto XVI.a
c) Joan Paulo I.a
d) Joan XXIII.a
92. Nola deitzen zioten Joan Paulo I.ari?
a) Irribarrearen Aita Santua b) Gazteen Aita Santua
c) Aita Santu Agurea
d) Kontzilioko Aita Santua
93. Nongo hiritarra izan zen Joan Paulo II.a aita santua
a) Portugalekoa. b) Alemaniakoa
c) Italiakoa
d) Poloniakoa
94. Zein izan ziren Joan Paulo II.aren aitasantutzaren ikurritzak?
a) Totus tuus b) Duc in altum
c) Caritas in veritate
d) Zabal iezazkiezue ateak Jesukristori!
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 15
95. Ebanjelizazio berriak honako hau baliatzen du
a) zorrozkeria eta egoskorkeriazko jarduerak b) fedegabeak eta fede ahula dutenak erakartzeko eta sinestarazteko teknikak
c) elizaren aldaketa instituzionalak
d) fedearen poztasunaren berri ematen duen espiritu-berrikuntza.
96. Zein dira Joan Paulo II.ak onetsi zituen bi dokumentu garrantzitsuak?
a) zuzenbide kanonikoko kodea eta kristau-jakinbidea b) meza-liburu erromatarra eta katekesirako jarraibideak
c) Centesimus annus eta Fides et ratio entziklikak
d) Veritatis splendor eta Lumen gentium entziklikak
97. Hauetako zer dago bereziki fedea bizi ez duten edo fedean sakondu
nahi duten Lehen Munduko bataiatutakoei zuzenduta?
a) Erlijioartekotasuna b) Ebanjelizazio Berria
c) Ekimen pastorala
d) Elizaren gizarte-doktrina
98. Benedikto XVI.aren ustez, erlijioen arteko elkarrizketak _______________
laguntzen du.
a) intolerantzia eta erlatibismoa bultzatzen b) erlijioen arteko bortizkeria bultzatzen
c) giza eskubideekiko errespetua eta bakea bultzatzen
d) sekularismoa eta materialismoa bultzatzen
99. Zer batasun bilatzen du mugimendu ekumenikoak
a) kristauen artekoa b) erlijio monoteisten artekoa
c) familien artekoa
d) Europakoa
100. Zein entziklika idatzi zuen Joan Paulo II.a santuak 2000 urteko erronkei aurre
egiteko?
a) Redemptor hominis b) Lumen gentium
c) Novo millennio ineunte
d) Deus caritas est
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 16
101. Jesusek hautatu zituen lehen apostoluen izenak hauek dira:
a) Simon eta Andres b) Simon eta Joan
c) Mateo eta Marko
d) Judas eta Joan
102. Apostolu hauetako zein ziren anaiak?
a) Mateo eta Tomas b) Pedro eta Judas
c) Jakue eta Joan
d) Andres eta Filipe
103. Zer esan nahi du apostolu hitzak
a) martiria b) jarraitzailea
c) bidalia
d) lekukoa
104. Zein hiritakoa izan zen San Paulo?
a) Jerusalemekoa b) Belenekoa
c) Antiokiakoa
d) Tarsokoa
105. Hauetako zein liburutan agertzen da lehen kristauen bizimodua?
a) ebanjelioetan b) apostoluen Ekintzetan
c) apokalipsian
d) hasiera liburuan
106. Zer idazki-mota erabiltzen ditu San Paulok lehen kristau-
elkarteekin harremanetan izateko?
a) mitoak b) parabolak
c) gutunak
d) olerkiak
107. Zein hiritan hil zen San Paulo?
a) Jerusalemen b) Jerikon
c) Atenasen
d) Erroman
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 17
108. Jesusek maite zuen apostoluari buruz ari garenenean nori buruz ari
gara?
a) Andresi buruz b) Filiperi buruz
c) Petriri buruz
d) Joani buruz
109. Zein zen Andres eta Simon apostoluen lanbidea?
a) Nekazariak ziren b) Zerga-biltzaileak ziren
c) Arrantzaleak ziren
d) Profetak ziren.
110. Zer esan nahi du ebanjelio hitzak?
a) Jainkoa zuekin b) Jauna heldu da.
c) berri ona
d) Jainkoak salbatzen du.
111. Jesusen jaiolekua:
a) Nazaret b) Jerusalem
c) Belen
d) Jeriko
112. Zein hitz erabiltzen dugu ogiaren zatiketaz ari garenean?
a) aitortza b) bataioa
c) eukaristia
d) penitentzia
113. Zeren bidez sar zitezkeen pertsona berriak kristauen elkartera?
a) aitortzaren bidez b) erdainkuntzaren bidez
c) bataioaren bidez
d) barauaren bidez
114. Zein esaldi erabiltzen zuen Jesusek bera eta bere ikasleen arteko
lotura adierazteko?
a) “Ni naiz mahatsondoa eta zuek landarea” b) “Ni naiz ogia eta zuek legamia”
c) “Ni naiz mahatsondoa eta zuek aihenak”
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 18
d) “Ni naiz gorputza eta zuek espiritua”
115. Zer egiten zuen Jesusek nagusitasunez?:
a) bataiatu b) agindu
c) sendatu
d) irakatsi
116. Zein dira ebanjelio sinoptikoak?
a) Mateo, Marko eta Joan b) Mateo, Lukas eta Joan
c) Mateo, Marko eta Lukas
d) Marko, Lukas eta Joan
117. Zein izan zen Petriren aitaginarreba bizi zen hiria?
a) Jerusalem b) Belen
c) Kafarnaun
d) Betania
118. Nola zuen izena Jakue eta Joan apostoluen aitak?
a) Mateo b) Abraham
c) Zebedeo
d) Jose
119. Zein eskualdetan deskribatzen du Marko ebanjelariak Jesusen bizitza?
a) Judean b) Samarian
c) Galilean
d) Iturean
120. Itun Berriko gutunetan zenbat dira San Paulok idatziak?
a) 23 b) 12
c) 14
d) 20
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 19
121. Itun Zaharreko zein liburutan aurkituko ditugu Jaunaren Zerbitzariaren
kantikak?
a) Deuteronomioan b) Danielen
c) Isaiasen
d) Salmoetan
122. Zein kontziliotan berretsi zuten aita santuaren hutsezintasuna?
a) Trentoko kontzilioan b) Vatikanoko II. kontzilioan
c) Vatikanoko I. kontzilioan
d) Aita santua ez da doktrina-gaietan hutsezina.
123. Aita santua da:
a) apezpikuen artean beste apezpiku bat b) Kristoren bikarioa, apezpikuen kolegioko burua eta Elizaren artzaina
c) Hain da gizon ona, ez baitu aitortza egin beharrik.
d) Katolikoen erredentzioaren aldeko betiereko sakrifizioa eskaintzen duen apaiz
nagusia da.
124. Zer da apezpikuen sinodoa?
a) Apezpikuen bilera da aita santuaren eta haren apezpikuen arteko lotura
handitzeko, aita santuari laguntzeko, fedea, ohiturak eta elizaren disziplina
hobetzeko eta Elizak munduan izan behar dituen jarduerak aztertzeko ospatzen
dena.
b) Apezpikuen bilera da, zeinean doktrina katolikoa aztertzen den eta, garaian
garaiko baldintzen arabera, doktrina egokitzea, aldatzea edota bertan behera uztea
erabakitzen den.
c) Apezpikuen bilera da, antzina heresiei aurre egiteko ospatzen zena. Gaur egun
aita santuaren jarduerak direla-eta, ez da beharrezkoa.
d) Apezpikuen bilera da, aita santuarenganako atxikimen estua azaltzeko eta
indartzeko, eta aita santuari zuzentzen laguntzeko ospatzen dena. Halaber ospatzen
da, elizak, gizarteak, ekonomiak eta politikak munduarekiko dituzten jarduerei
dagozkien gaiak aztertu eta ateratako ondorioek aipatutako alor guztietan eragina
izan dezaten saiatzeko helburuarekin.
125. Zer dira kardinalak Eliza Erromatar Santuan?
a) Kardinalak aita santua aukeratzeko presio-taldea dira, Espiritu Santuaren
laguntzaz, haien eta haien elizbarrutien ideologia eta interesen arabera, aita santu
egokia hauta dadin arduratzen direnak.
b) Kolegio berezia osatzen dute, zeinek aita santua hautatzeko ahalmena baitu eta
aita santuari Munduko Elizaren eguneroko gobernamenduan batik bat, nork bere
karguaren zeregina betez, laguntzen baitio.
c) Ez da ezer. Aita santuak ematen duen ohorezko kargua da beti, merezi duten
apezpikuen lana saritze aldera hil ondoan ere eman dezakeena.
d) Vatikanoa estatua denez, gainerako estatuetako ministro-kontseiluak dituen
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 20
zereginak betetzen ditu.
126. Zer da elizbarrutia?
a) Apezpiku batek, Jainkoaren Erresuma munduan zabaltze aldera, kudeatu behar
duen giza eta gizarte alorra da.
b) Eliza unibertsalaren kontuak bideratu ohi dituen alorra da, bere zereginak beti,
aita santuaren izenaz eta beraren agintez, Elizaren on eta zerbitzurako betetzen
dituena.
c) Fededun-elkarte jakin bat da. Eliza partikularrak era iraunkorrean osatzen du.
Elizbarrutiko apezpikuak parroko bat izendatzen du, haren kudeaketa pastoralaren
ardura har dezan.
d) Jainkoaren herriaren zati bat da. Haren ardura pastorala apezpiku bati ematen
zaio, presbiterioaren laguntzarekin Eliza partikularra osa dezan.
127. Zer dira apezpiku baten hiru misioak?
a) irakastea, santutzea, gidatzea b) meza ematea (sendotza batik bat), gutun pastoralak idaztea eta apaizei
laguntzea
c) pobreei, gazteei eta apaizei laguntzea besterik ez
d) apaizekin batera agintean jardutea, doktrina katolikoaren alde predikatzea eta
sendotzetan buru izatea.
128. Zer da fededun laikoen bokazioa?
a) ezkondu eta seme-alaba ugari izatea b) diru asko irabaztea, elizari ere diru askorekin lagundu ahal izateko
c) apaizei laguntzea eta haien esanak betetzea
d) Jainkoaren Erresuma bilatzea, kontu mundutarrak Jainkoaren nahiaren arabera
antolatuz
129. Zein aita santuk bota zuen 1970eko mendekostetan “Zibilizazioa maitasuna
da” esaldia?
a) Joan XXIII.a santuak b) Joan Pailo II.a santuak
c) Pio X.a santuak
d) Paulo VI.a dohatsuak
130. Zein da/dira misio-bidalketa agertzen duten ebanjelioetako
pasartea(k)?
a) Mateo 28:16-20 b) Marko 16,14-18
c) Lukas 24,44-49
d) goiko hirurak
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 21
131. Eliza katolikoan misio-bidalketa ____________________________
a) soilik sagaratuentzat, lekaideentzat eta ordenaren sakramentua jaso dutenentzat
da.
b) soilik sagaratuentzat, lekaide-lekaimeentzat eta ordenaren sakramentua jaso
dutenentzat da.
c) soilik sendotza hartu dutenentzat da.
d) eliza osatzen dugun guztiontzat da, gure egoeraren arabera, era ezberdinetan egin behar
badugu ere..
132. Zer da apostolutza?
a) Done Jakueren hilobirako erromesbidea egiteko modu bat b) Kristoren Erresuma munduan zehar zabaltze aldera, Eliza osoak egiten dituen
jarduera guztiak
c) Jesus ezagutu baino lehen, pagano batzuek egiten zutena
d) apostoluei uko egiteko modu bat
133. Eliza apostoluena da, ________________________
a) apostoluen oinarrian sortu delako. b) Petri eta Jakue apostoluek Paulori irabazi ziotelako.
c) Jesusek zionez, gizartearentzat zutabe izan behar zuelako.
d) Jesus hildakoan, apostoluek haren lana jarraitzea erabaki zutelako.
134. Bizitzaren zentzuari buruzko galderak existentziaren lau
elementutara bidaltzen gaitu. Zein dira lau elementu horiek?
a) estetika, aberastasuna, orientazioa, balioa b) kontenplazioa, hausnarketa, eskarmentua, jakituria
c) esanahia, balioa, orientazioa, helburua
d) morala, espiritualtasuna, sentiberatasuna, sormena
135. Zer dio absurdoaren filosofiak?
a) Alferra da existentziaren zentzua bilatzea, existentziak ez baitu zentzurik. b) Pentsamolde bat da, frogaketaren metodo logikoaren antzekoa.
c) Era filosofikoaz pentsatzeak zentzugabekeriara garamatza.
d) Irrazionala eta kontraesankorra denaz filosofatzen ahal da, besteez ez, ordea.
136. Gizakiak gizaki bezala bizi nahi badu, zein da bere buruari egin
behar dion lehen galdera?
a) Zergatik existitzen da gaizkia? b) Zergatik pentsatzen dugu gizaki bakoitzak bere´erara?
c) Zergatik nago hemen (lan honetan, etxe honetan, mundu
honetan...)?
d) Zergatik ezin dut gogoak ematen didana egin?
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 22
137. Biziari zentzua bilatzea lan ______________
a) nekagarria da. b) utziezina da
c) dibertigarria da
d) misteriotsua da.
138. Biziaren zentzuari buruzko galdera saihesteak hauxe sortu dezake batik
bat.
a) hutsune existentziala b) higuina
c) nagia
d) elkartasun eza
139. Gizaki batentzat benetan garrantzitsua den bakarra _________________.
a) adierazpen abstraktuak erabilita, biziari zentzua bilatzea da. b) une jakin batean gizabanako jakin batengan biziaren zentzu zehatza aurkitzea da.
c) besteren arazoetatik urrun geratzea da.
d) eroso bizitzen saiatzea da.
140. Pertsona izateak hauxe dakar berekin:
a) pertsona bera ez den beste zerbaitengana zuzentzea (balio bat sortzea, beste
gizaki bat aurkitzea...).
b) nork bere autoerrealizazioari eustea
c) GKE bateko kide izatea
d) arrakasta eta izen ona lortzea
141. Gizakiak zentzuzko bizi-proiektua aukeratzen du,
a) modu praktiko eta hedonistan bizi bada. b) jendearekin sobera fidatzen ez bada.
c) gauzetarako jakin-mina asetzen ahal badu..
d) eskuartean dituen kontu arruntekin eskertuta bizi bada.
142. Bizi-proiektu zoriontsu bat lortzen dugu,
a) proiektu bat burutzea lortzen badugu. b) denok adostu bezala pentsatzen eta jarduten badugu.
c) proiektu hori guri pertsona garen aldetik axola bazaigu eta proiektua burutzen saiatzen
bagara.
d) Proiektu hori ahaleginik egin gabe lortzen badugu.
143. Nazareteko Jesusek aurkezten digun bizi-modua hauxe bilatzen du.
a) Zenbat eta gehiago sufritu, hainbat eta handiagoa izanen da saria. b) arazorik gabeko existentzia, hau da, benetako paradisu bat, zeinean ezeren
ardura hartu beharrik ez daukagun
c) Jainkoaren erresuma eta beraren justizia
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 23
d) Nork bere arazoak gainditzea eta bere burua errealizatzea.
144. Kant filosofoaren arabera, pertsonak berdingabeak izateaz gain, __________
ere badira.
a) elkarrekin trukagarriak b) ugariak
c) berebizikoak
d) errepikatu ezinak
145. Kantek berak esaten zuen pertsonek errespetu morala merezi zutela
a) pertsonak pertsona izate hutsa balio absolutua delako. b) gaizkia egiteko joera badu ere, gizakiak bigarren aukera bat izatea merezi
duelako.
c) gizakia beste izakietatik bereizi behar delako.
d) beste ezer baino gehiago.
146. Gizakiak tratu berezia merezi al du?
a) Bai, gizaki izatea berez helburua ere baita. b) Ez, ez baita horren mereziduna.
c) Ez, azken batean ez da beste izakirik baino gehiago.
d) Bai, baina horretarako oso kontuan hartu beharra dugu, zer jarrera eta portaera duen
gizartean.
147. Kristau fedearen arabera, Jainkoaren irudi eta antzera eginak gara.
Zertan oinarritzen da antzekotasun hori?
a) gure arima hilezkorrean, beste sorkari batzuen sorburu garen horretan, gure
adimenean, gure askatasunean
b) gure arima hilezkorrean, gure edertasunean, gure adimenean, gure
askatasunean
c) gure adimenean, gure askatasunean, gure arima hilezkorrean eta gure boterean.
d) gure askatasunean, gure adimenean, gure boterean, gure urrikimenduan
148. Jainkoaren irudi bakarrik ez, haren seme-alabak ere bagara,
a) Jainkoaren semea gizon egin eta guztioi duintasun bera eman digulako.
b) hori gure gizatasunaren ezaugarri bat delako.
c) hori harengan dugun fedearen saria delako.
d) horren beharrean gaudenez, Jainkoari hori eskatu diogulako.
149. Gizaki oro errespetatzeko arrazoi nagusia __________________ da.
a) gizakiak egiten duena b) gizakiak esaten duena
c) gizakiak daukana.
d) gizakia gizaki izatea.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 24
150. Elizaren gizarte doktrinaren arabera, giza duintasuna babesten eta
bultzatzen duen bakarra ____________________________________.
a) horretarako formakuntza egokia duten pertsonen elkarlana da b) mundu mailako senidetasuna bilatzen duten pertsonak eta herriak dira
c) jendetza handien liderra izateko gai diren politikariak dira
d) gobernu mota batzuk botatzea da
151. Gizakiaren duintasuna bere askatasunarekin lotuta dago eta libre izatea...
a) Erantzunkizunaz aukeratu ahal izatea da. b) Uneoro gehien interesatzen zaidana erabakitzea da.
c) Tradizioekin apurtzea da.
d) Neure buruaren jabe sentitzea eta nere buruaren aurrean soilik kontuak ematea.
152. Zein da Kristautasunaren oinarrizko egia?
a) Jainkoa sortzailea dela. b) Jainkoa ahalguztiduna dela.
c) Jainkoak ongia eta gaizkia agintzen dituela.
d) Jainkoa maitasuna dela.
153. Zer da hinduismoa Kristautasunarengandik ezberdintzen duena?
a) Lehenbizikoaren jarrera fatalista. b) Bigarrenaren jarrera fatalista.
c) Betiko sariaren doktrina.
d) Senideen arteko maitasunaren doktrina.
154. Zein da oraindik Salbatzaile baten zai dagoen erlijioa?
a) Budismoa. b) Kristautasuna.
c) Islamismoa.
d) Judaismoa.
155. Greziarren arabera, nork dominatzen du mundua?
a) Zoriak. b) Giza borondateak.
c) Naturak.
d) Jainkoaren adimenak eta ontasunak.
156. Greziar tragediak giza existentziaren ondoko paradoxa agertzen digu:
a) Askotan, gure asmoek askatasuna baino haratago dauden indarrekin talka egiten dute. b) Giza desio orok etsipenera eramaten gaitu.
c) Eromenerako bidea bizitza seriotan hartzea da.
d) Zorintasun ororen atzetik dena usteltzen duen zorigaiztoko gertakari bat dago.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 25
157. Zeren arabera da existentziaren benetakotasuna?
a) Gure ekintza guztietan, gogo biziena jartzea. b) Geure buruari proposatzen diogun helburua idealik altuena izatea.
c) Geure bokazioa aurki dezagun eta erantzun diezaiogun.
d) Geure ideala gure gustuekin bat etortzea.
158. Zergatik esaten dugu kristau-proposamena osoa dela?
a) Munduaren ikusmira oso bat eskaintzen duelako. b) Sinisten dena eta bizitzen denaren arteko koherentzia ekartzen duelako.
c) Bere edukia erabat onartzea eskatzen duelako.
d) Guztiak zuzenak dira.
159. Zein da Elizak gizakiari proposatzen dion helburua?
a) Ohitura onak. b) Gizartea menperatzea.
c) Injustizia gainditzea.
d) Santutasunaren perfekzioa.
160. Zein antzekotasun dago Platonen filosofia eta Kristautasunaren artean?
a) Jakintzaren ideia komuna. b) Ezagutza intuitiboaren kritika.
c) Heriotzaren orduan arimari egiten zaion epaiketa.
d) Besteei maitatzeko beharra.
161. Aristotelentzat, zer funtzio betetzen du tragediak?
a) Bokazioaren bilaketa. b) Imitazioa eta garbiketa.
c) Garbiketa eta handiagotzea.
d) Paketzea eta topaketa.
162. Zeintzuk dira liburuaren erlijioak?
a) Judaismoa eta Kristautasuna. b) Islamismoa eta Kristautasuna.
c) Judaismoa eta Islamismoa.
d) Kristautasuna eta Budismoa.
163. Zeren arteko koherentzia eskatzen du egiazko fedeak?
a) Bizitza eta fedearen artekoa. b) Hitza eta ekintzaren artekoa.
c) Ekintza eta pentsamenduaren artean.
d) Fedea eta nahi denaren artekoa.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 26
164. Zein esperientziatan datza erlijio-gertakaria?
a) Gizakiaren mugetan eta askatasunean. b) Ahuldadean eta legean.
c) Mugatasunean eta traszendentzian.
d) Heriotzaren errealitatean.
165. Nolakoa zen greziar erlijioa?
a) Politeista. b) Animista.
c) Monoteista.
d) Tantrikoa.
166. Zer jarrera dauka hinduismoak kasta sistemaren aurrean?
a) Gaitzesten du. b) Defendatzen du.
c) Ez zaio gustatzen, baina onartzen du.
d) Indian ez dago kastarik.
167. Zein da kristauaren berezko jarrera Jainkoaren maitasunaren aurrean?
a) Eskerrak ematea. b) Kultu errituala.
c) Liturgi-ospakizuna.
d) Mortifikazioa.
168. Nork gidatzen du judutar elkartea sinagogan?
a) Apezen printzeek. b) Gotzaiek.
c) Errabinoak.
d) Zaharren elkarteak.
169. Islamismoarentzat, zer egin behar da Ramadan hilabetean?
a) Limosna eman. b) Mekara erromesaldia egin.
c) Baraua gorde.
d) Bost aldiz errezatu beharrean, sei aldiz egin.
170. Zein hitzakin ezaugarritu daiteke budismoaren bizitzaren ikusmira?
a) Baikorra. b) Pesimista.
c) Eklektikoa.
d) Ilusioa.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 27
171. Non biltzen dira Judaismoaren oinarrizko irakaspenak?
a) Pentateukoan. b) Talmudean.
c) Itun Berrian.
d) Koranan.
172. Zer da gizakiarengan beti errespetatu behar dena?
a) Bere kontzientzia-askatasuna. b) Ezagutzarengan daukan interesa.
c) Bere asmo onak.
d) Askatasun mugagabearen irrika.
173. F. Dostoievskyren esanetan, Jainkorik ez dela baieztatzen denean...
a) Zientziak eta kulturak, orokorrean, aurrera egin dezakete. b) Dena okertu eta autosuntsitzen da.
c) Dena baimenduta dago.
d) Berak beste bide bat aurkitzen du bere burua munduari agertzeko.
174. Michel Foucaulten arabera, Jainkoaren heriotzak…
a) Progreso mugagabeko aro berri batera eramaten du. b) Gizakiaren heriotzara eramaten du.
c) Hipokresia eta gezurraren amaierara eramaten du.
d) Humanismo immanentearen hasierara eramaten du.
175. Pentsamendu ateoa noiz bilakatzen da antiteista?
a) Pentsalari deista eta kristau-humanistekin eztabaidan sartzen denean. b) Bizitza praktikoan Jainkoa ukatzen duenean.
c) Erlijioaren kontra burrukatzeko jarrera hartzen duenean.
d) Morala ukatzen duenean.
176. Gizakiaren izaera sagaratua ukatzen bada, giza eskubideak...
a) Indar berarekin defenda daitezke. b) Kimera batetan bihurtzen dira, beraien oinarria galtzen dutelako.
c) Giza duintasunaren oinarritzat jo daitezke.
d) Guztiak okerrak dira.
177. Agnostizismoaren defendatzaile moderno nagusietariko bat da:
a) René Descartes. b) Karl Marx.
c) Inmanuel Kant.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 28
d) John Henry Newman.
178. Zertan oinarritzen da argudio deontologikoa?
a) Lege naturalaren existentzian. b) Kausalitate erangikorraren printzipioan.
c) Zuzenbidea eta ontologiaren harreman estuan.
d) Izaki kontingenteen existentzian.
179. Jainkoaren existentzia ukatzen denean, balioak...
a) Gizakiarengan oinarritu daitezke. b) Norberaren borondatearen menpe daude.
c) Gizaki guztientzat eskuragarriak dira.
d) Balioei ez die Jainkoaren existentziak eragiten.
180. Zein printzipiotan oinarritzen dira Jainkoaren existentziaren froga
filosofikoak? a) Kausalitate-printzipioan. b) Berberatasun-printzipioan.
c) Hirugarren baztertzearen printzipioan.
d) Lege naturalan.
181. Zer esaten du Jainkoari buruz jatorri arrazionalista eta ilustratua daukan
kulturak?
a) Jainkoak gizakiaren barne garapena galerazten duela. b) Gizakiak bere burua aski izatea eta gizakiaren zoriontasuna deuseztatzen duela.
c) Gizakiari autonomia eta askatasuna kentzen diola.
d) Gizakiak bere burua gainditzea galerazten duela.
182. Kristau-humanismoaren arabera, zertaz askatzen gaitu Jesusek?
a) Norbere kabuz erabakitzeko beharraz. b) Pekatuaz, gezurraz eta beldurraz.
c) Mundu honetako kezketaz.
d) Zeregi mundutarretaz.
183. Biblian agertzen den zein jarrerekin lotuko zenuke ateismoa?
a) Jainko bezalako biurtuko zarete. b) Maita ezazue elkar.
c) Eskatu eta emango dizue Jainkoak.
d) Bakarra da beharrezkoa.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 29
184. Zertan oinarritzen gara Jainkoa Adimen Gorena dela baieztatzeko?
a) Munduko ordenan. b) Kausa eraginkorren existentzian.
c) Gauzen izateko ala ez izateko posibilitatean.
d) Mugimenduan.
185. Inmanuel Kantentzat, Jainkoa …………………….. beharrezko oinarria da.
a) Erlijio-bizitzaren. b) Pentsamendu teorikoaren.
c) Arrazoimen praktikoaren.
d) Garapen teknikoaren.
186. Zer da giza askatasuna kristau-humanismoarentzat?
a) Itxura hutsa. b) Gauza materialetara mugatzen da.
c) Absolutua da.
d) Jainkoaren borondatea onartzeko ala ukatzeko posibilitatea barne hartzen du.
187. Zer ezberdintasun dago ateismoa eta agnostizismoaren artean?
a) Lehenbizikoak, bigarrenak ez bezala, Jainkoaren existentzia ukatzen du. b) Lehenbizikoak Jainkoaren existentzia frogatu ezin dela dio; bigarrenak baietz.
c) Lehenbizikoak Jainkoaren existentzia ukatzen du, bigarrenak baieztatzen duen bitartean.
d) Guztiak okerrak dira.
188. Zertan oinarritzen gara Jainkoa izaki beharrezkoa dela baieztatzeko?
a) Munduko ordenean. b) Kausa eraginkorren existentzian.
c) Gauzek izateko ala ez izateko daukaten posibilitatean.
d) Mugimenduan.
189. Ondoko pentsalari guztiak ateoak dira:
a) Ludwig Feuerbach, Friedrich Nietzsche, Karl Marx eta Sigmund Freud. b) Friedrich Nietzsche, Karl Marx, Sigmund Freud eta Inmanuel Kant.
c) Ludwig Feuerbach, Friedrich Nietzsche, Karl Marx eta Gabriel Marcel.
d) Sigmund Freud, Jean Paul Sartre, Friedrich Nietzsche eta Karl Jaspers.
199. Zer ondorioztatzen du argudio deontologikoak?
a) Adimen Goren bat. b) Kausarik gabeko Kausa bat.
c) Lehen motor ibilgea.
d) Legegile Goren bat.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 30
200. Elizaren Irakaspenaren zein adierazpenean defendatzen da erlijio-
askatasuna? a) Gaudium et spes. b) Unitatis redintegratio.
c) Dignitatis humanae.
d) Verbum Domini.
201. Zein agintaritzari dagokio pobrezia arintzea?
a) Herrialde aberatsen agintaritza politikoei.
b) Agintaritza politikoei eta pertsona orori. c) Agintaritza erlijiosoei eta gobernuz kanpoko erakundeei.
d) Tragedia hau pairatzen duten herrialdeetako agintaritza eta norbanakoei.
202. Zer da gorputza giza errealitatean?
a) Existitzen den elementu bakarra. b) Arimari Jainkoarengana igotzea galerazten dion pisua.
c) Badagoen elementua, baina baliorik gabekoa.
d) Arimarekin batera, oinarrizkoa den elementu bat.
203. Zer da heziketa edo hezkuntza on bat?
a) Intelektuala, afektiboa, morala eta zientifikoa. b) Intelektuala, afektiboa, morala eta erlijiosoa.
c) Intelektuala, afektiboa, laborala eta erlijiosoa.
d) Teknologikoa, afektiboa, morala eta zientifikoa.
204. Zapalduen hezkuntzaren alde bizitza ematen dute:
a) Kartusiarrak. b) San Juan Jainkoaren Anaiak.
c) Karmeldar oinutsak.
d) Salestarrak (Boskotarrak).
205. Zer da gizakia naturaz?
a) Izaki gizartekoia. b) Pekataria.
c) Izaki nahigabetua.
d) Izaki ona.
206. Kristautasunarentzat, zer da pobreziaren birtutea?
a) Zorigaitza. b) Jainkoari eta lagun hurkoari zeure burua eskaintzeko bidea.
c) Ezinbesteko betebeharra.
d) Egitan, pobrezia ez da birtute bat.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 31
207. Lurran izan zuen bizitzan, zertarako lan egin zuen Jesusek?
a) Lanaren balio santutzailea irakasteko. b) Eguneroko ogia irabazteko.
c) Sufrimenduaren balioa irakasteko.
d) Berak ez zuen behin ere lanik egin.
208. Zer da ongi komuna?
a) Elkarteari dagokion ongia, guztion ongia. b) Demokratikoki erabakitzen dugun ongia.
c) Norbanako bakoitzaren interesen batura.
d) Demokratikoki aukeratua izan den Gobernuak erabakitzen duena.
209. Nola izan behar da hezkuntza?
a) Trinkoa.
b) Integrala.
c) Estentsiboa.
d) Baztertzailea.
210. Ondasun naturalei dagokienez...
a) Erantzukizunez administratzeko eskubidea eta betebeharra daukagu. b) Menderatu eta ustiatzeko betebeharra daukagu.
c) Gure mesedera erabiltzeko eskubidea daukagu.
d) Ez daukagu eskubide ezta betebeharrik ere.
211. Elkartasunaren printzipioak ondokoa ezartzen du:
a) Maila goreneko elkarteek talde txikiagoen zerbitzura egon behar dutela. b) Gizaki guztiek duintasun bera daukagula.
c) Besteei beraien asmoak betetzen lagundu behar diegula.
d) Gure garapenerako beharrezkoa dena erabiltzeko eskubidea daukagula.
212. Zein beharrari erantzuten dio igandeetako mezak?
a) Denbora librean otoitz egiteko beharrari. b) Apezaren sermoiari esker gure kontzientzia hezitzeko beharrari.
c) Jainkoarekin egoteko eta gurtzeko beharrari.
d) Aisialdia beste kristau batzuekin partekatzeko beharrari.
213. Pertsona ororen oinarrizko eskubideak...
a) Konstituzioan agertzen diren eskubide legalak dira. b) Giza eskubideak dira.
c) Erlijio handiek ezagutzen dituztenak dira.
d) Demokratikoki bozkatutakoak dira.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 32
214. Zer da aisia?
a) Jolas-jarduerak egiteko denbora. b) Jainkoarekin topatzeko eta festa egiteko tartea.
c) Jai-giroan denbora galtzeko modua.
d) Alperkeria.
215. Bizirauteko beharrezkoaz baliatzeko bidea…
a) Jabetza deitzen da. b) Atsedenaldia deitzen da. c) Mantenua. d) Otoitza deitzen da.
216. Zer da kristauarentzat lan egitea?
a) Biziraupenarako premiazko ekintza. b) Eginbehar zapaltzaile eta iraingarria.
c) Bizitza espiritualan jardutea galerazten duena.
d) Jainkoarekin topatzeko aukera bat.
217. Nola deitzen da Elizak gizarte ongiari buruz dauzkan orientabide multzoa?
a) Teologia. b) Gizarte doktrina.
c) Mezu ebanjelikoa.
d) Ebanjelizatze berria.
218. Zergatik borrokatu behar du kristauak pobreziaren kontra?
a) Borroka hau bere onerako delako. b) Agindu bat delako.
c) Pobreengan Kristo dagoelako.
d) Ekonomia-sistemak hala eskatzen duelako.
219. Egoera existentzialaren arabera, pobrezia...
a) Materiala edo espirituala izan daiteke. b) Espirituala izan daiteke soilik.
c) Materiala edo ekonomikoa izan daiteke soilik.
d) Materiala eta ekonomikoa izan daiteke.
220. Zer baieztatzen du Kristautasunak jabetza pribatuari buruz?
a) Errespetatu behar dela, baina mundu justu eta solidario baten zerbitzura egon behar duela
beti. b) Beti errespetatu behar da; pertsonak berea dena izateko eskubidea dauka.
c) Ondasun guztiak besteen zerbitzura jarri beharko lirateke.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 33
d) Ez da, inolaz ere, eskubide bat.
221.- Nola defini dezakegu Elizaren Gizarte Doktrina?
a) Irizpide ekonomiko, sozial eta politikoekin, gizarte eta nazioarte mailan giza-
bizitzaren errealitate konplexuen inguruko hausnarketa arretatsu baten ondorioaren
formulazio arduratsua…
b) Munduko ezberdintasunak gainditzeko, Elizak proposatzen duen eredu
ekonomiko eta politikoa, zeina kapitalismoa eta sozialismoaren artean baitagoen.
c) Fedea eta eliz-tradizioaren argitan, gizarte eta nazioarte mailan giza-bizitzaren
errealitate konplexuen inguruko hausnarketa arretatsu baten ondorioaren
formulazio arduratsua; errealitate horiek interpretatuz, Ebanjelioak gizakiari buruz
irakasten duenarekin daukaten adostasuna ala desadostasuna aztertuz, kristau-
jokabidea horren arabera bideratzeko.
d) Kristauek herrialde demokratikoetan botua eman ahal izateko, beraien uste
sendoen araberako alderdi politikoen sortzea sustatzen duen Elizaren Irakaspenaren
doktrina.
222.- Juan XXIII. Aita Santuaren Pacem in terrisetik, nori zuzentzun
zaizkio entziklika sozialak?
a) Kristauei soilik. b) Kristauei eta borondate oneko gizaki guztiei.
c) Katolikoei soilik.
d) Kristau-langileei.
223.- Elizaren Gizarte Doktrinaren Bildumak 160. zenbakian esaten
duenez, zeintzuk dira Elizaren Gizarte Doktrinaren printzipioak?
a) Subsidiarietatea, elkartasuna eta ondasunen helburu unibertsala. b) Ongi komuna, subsidiarietatea eta elkartasuna. c) Pertsonaren duintasuna eta ongi komuna.
d) Pertsonaren duintasuna, ongi komuna, subsidiaritatea eta elkartasuna.
224.- Sollicitudo rei socialis entziklikako 38. zenbakian, Juan Pablo II. Aita
Santuak “pekatu egiturei” buruz hitz egiten du. Zer esan nahi du?
a) Ongi komuna galerazten duten egiturak dira. b) Herrien egitura politikoak dira.
c) Gizakien kontra egiten duten egiturak dira.
d) Ongi komuna galerazten duten norbanakoen ekintzak.
225.- Zein da Elizaren Gizarte Doktrinari hasiera eman zion gutun
entziklika eta zein Aita Santuk idatzi zuen?
a) Rerum Novarum, Leon XIII. b) Quadragesimo anno, Pio XI.
c) Mater et Magistra, Juan XXIII.
d) Deus caritas est, Benedikto XVI.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 34
226.- Zein da Rerum Novarum entziklikak ukitzen dituen gai nagusiak?
a) Klase borrokaren gaitzespena eta jabetza pribatuaren eskubidea.
b) Sozialismoa eta anarkismoaren gaitzespena.
c) Langileen soldata duina eta kontziliazioa ahalbidetzen duen lan jardunaldia izateko
eskubideak.
d) Soldata baxuen gaitzespena, botere publikoen beharrezko esku hartzea gizarte aferan, lege
egokiak, gizarte politikak eta langileen elkarte eskubidearen defentsa.
227.- Zeintzuk dira Juan XXIII.aren bi entziklika sozialak?
a) Populorum progressio eta Quadragesimo anno.
b) Laborem exercens eta Centesimus annus.
c) Mater et Magistra eta Pacem in terris.
d) Deus caritas est eta Caritas in veritatis.
228.- Juan XXIII Aita Santuak, Mater eta Magistrako 2. eta 3.
zenbakietan Elizaren Gizarte Doktrina Elizaren misioaren barne
dagoela esaten dut. Zergatik?
a) Ebanjelioan oinarritzen delako baina bere hausnarketa arrazoian eta giza
duintasunan oinarrituz egiten duelako.
b) Eliza, gizakiaren izate osoaren onura eta garapen osoa bilatzen duenez,
eguneroko bizitzak pertsonei planteatzen dien premiez arduratzen delako ere.
c) Gizarte Doktrina fededun nahiz fedegabeentzat baliogarria delako.
d) Lurreko gizaki guztiek ez dutelako merezi duten Jainkoaren seme-alaben
duintasunaren araberako trataturik jasotzen.
229.- León XIII. baino leheneago, non aurki ditzakegu Elizaren gizarte
justiziaren arduraren aurrekariak?
a) Lehenbiziko kristau-elkarteetan. b) San Agustin eta Akinoko Santo Tomasen.
c) Efeso eta Konstantinoplako kontzilioetan.
d) San Basilio eta San Juan Krisostomo bezalako eliz-gurasoetan.
230.- Elizaren Gizarte Doktrinaren Bildumako 305. zenbakiaren arabera, zein da
sindikatuen eginbehar zehatza?
a) Langileek enpresetan daukaten boterea segurtatzea. b) Gizarte osoaren ongi komunaren mugen barruan, enpresarien eskubide justuak
segurtatzea.
c) Gizakien lan-eskubide justuak gizarte osoaren ongi komunaren mugen barruan
segurtatzea.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 35
d) Gizakien lan-eskubide justuak eta enpresarien eskubideak gizarte osoaren ongi
komunaren mugen barruan segurtatzea.
231.- Nola definitzen du lanuztea Gaudium et speseko 68. zenbakiak?
a) Langileen eskubideak defendatzeko eta beraien aldarrikapen justuak lortzeko
beharrezko baliabidea.
b) Langileen eskubideak defendatzeko eta beraien aldarrikapen justuak lortzeko
beharrezko –nahiz eta muturreko- baliabidea.
c) Langileen eskubideak defendatzeko eta beraien aldarrikapen justuak lortzeko
baliabide justua.
d) Langileen eskubideak defendatzeko eta beraien aldarrikapen justuak lortzeko
erabili behar ez den baliabidea.
232.- Biblian oinarririk al du lan explotazioak?
a) Ez. Bibliak pertsonaren duintasunaren eta lehentasunaren defentsa egiten du beti. b) Bai, zenbait testuk garai hartako praktika islatzen dute eta hitzez hitz aplikatu
behar dira.
c) Ez bata ezta bestea ere. Bibliak ez ditu gai hauek zuzenean jorratzen.
d) Ez. Bibliak ez ditu gai hauek ukitzen.
233.- Elizaren Gizarte Doktrinaren Bildumaren 164. zenbakiaren arabera, zein da
ongi komunaren printzipioaren esanahia?
a) Elkarteei eta elkartekide bakoitzari berezkoa duten perfekzioaren lorpen osoagoa
eta errazagoa ahalbidetzen duten gizarte bizitzaren baldintza multzoa.
b) Hiritarrak, norbanako bezala edo beste batzuekin batera, zuzenean edo bere
ordezkarien bidez, elkarte zibilaren kultura-, ekonomia-, politika- eta gizarte-
bizitzari bere ekarpena egiteko jarduna.
c) Hiritarraren subjetibotasun sortzaileari esker eta jatorriz egiten diren norbanako
eta erdiko elkarteen arteko harreman multzoa.
d) Elkarteei eta elkartekide bakoitzari berezkoa duten perfekzioaren lorpen osoagoa
eta errazagoa ahalbidetzen duten bizitza pertsonalaren baldintza multzoa.
234.- Zeintzuk dira gizarte bizitzaren oinarrizko balioak?
a) Pakea eta elkartasuna.
b) Egia, askatasuna, justizia eta maitasuna. c) Askatasuna eta justizia.
d) Maitasuna eta pakea.
235.- Zein gertakari historikok eragin zuen Elizaren Gizarte Doktrinaren
garapena?
a) Frantses Ilustrazioak. b) Errusiar Iraultzak. c) Industri Iraultzak.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 36
d) Deskolonizazioak
236.- Zer esan nahi du entziklikak “zirkunstantzia-idazkiak” direla?
a) Egoera injustuak desagertu ahala idazten direla. b) Eliz-testuinguru jakin batetik eta momento horretarako sortzen direla.
c) Elizaren Irakaspenak erantzun behar dituen arazo politikoetatik sortzen direla.
d) Testuinguru historiko-sozialetik sortzen direla, garai hortan gertatzen dena
aztertzen dituztelako.
237.- Zertaz mintzatzen da Mater et magistra entziklika?
a) Kapitala eta lanaren arteko harremanak herrialde aberatsetan. b) Pakea eta juztiziaren arteko harremanak.
c) Kapitala eta lanaren arteko harremanak herrialde pobreetean.
d) Herrialde aberats eta pobreen arteko harremanak.
238.- Zeren inguruko hausnarketa egiten du Benedikto XVI.ak Caritas in
veritate entziklikan?
a) Lanaren ingurukoa. b) Ebanjelizatze eta ekonomia forma berrien ingurukoa.
c) Globalizazioa eta 2007tik aurrera sortutako ekonomia krisiaren ingurukoa.
d) Herrialde aberats eta pobreen arteko desberdintasunaren ingurukoa.
239.- Evangelii Gaudium Burubide Apostolikoan, Frantzisko Aita Santuak
karta-uztearen kulturaz mintzatzen da. Zeintzuk dira gure gizartean “soberan”
dauden pertsonak?
a) Aberatsak eta gaixoak. b) Zaharrak, langabetuak, formakuntza eta lanik gabeko atzerritarrak, gaixo
kutsakorrak, bertako kultura ez dutenak…
c) Errefuxiatuak eta politikagatik jazartuak.
d) Ikasketa gabekoak.
240.- Zeintzuk dira fedearengandik abiatuta egiten den boluntariotzaren
ezaugarriak?
a) Motibazioa fedearengandik dator, Jesusen maitasuna da.
b) Behartsua Jesusekin identifikatzen da.
c) Materiala dena baino haratago ikusten da: salbazioa bilatzen da ere.
d) Guztiak zuzenak dira.
241.- Zein arazo planteatu zion darwinismoak fedeari?
a) Gizakiaren kreazioaren arazoa. b) Heliozentrismoaren arazoa.
c) Gaizkiaren arazoa.
d) Munduaren kreazioaren arazoa.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 37
242.- Zer esan zuen Pío XII Aita Santuak Humani generis entziklikan
eboluzionismoaren teoriaren aurrean?
a) Eboluzionismoa Elizaren doktrinaren kontra zegoela kreazioaren teologiaren
kontra zegoelako.
b) Eboluzionismoa ez zegoela Elizaren doktrinaren kontra beti ere arimak zuzenki
Jainkoak eginak zirela onartzen bazen.
c) Eboluzionismoa Elizaren doktrinaren kontra zegoela ez zuelako Bibliako
kreazioaren kontakizuna errespetatzen.
d) Eboluzionismoa ez zegoela Elizaren doktrinaren kontra animak Jainkoak ez
zituela zuzenki egiten onartzen baldin bazen.
243.- Bateraezina ote da zientzia eta errealitatea ulertzeko beste modu
batzuk, filosofía eta erljioa, alegia?
a) Bai. Zientziak errealitatearen funtzionamendua eta legeak azaltzen ditu eta
erlijioak zein filosofiak ezin dute hori egin.
b) Ez. Zientziak ez ditu errealitatearen funtzionamendua eta legeak azaltzen;
erlijioak eta filosofiak errealitate horri zentzua ematen saiatzen dira.
c) Ez. Zientziak errealitatearen funtzionamendua eta legeak azaltzen ditu; erlijioak
zein filosofiak errealitate horri zentzua ematen saiatzen dira.
d) Bai. Zientziak ezagutza objetibo bat ematen du; erlijioak eta filosofiak, berriz,
ezagutza subjetibo bat.
244.- Existentziaren galdera handiei erantzuteko balio al du metodo
zientifikoak?
a) Bai. Errealitatearen funtzionamendua azaltzeko balio du, hau da, “nola” galderari erantzuten dio. b) Bai. “Zergatik” eta “zertarako” galderei erantzuteko balio du. c) Ez. “Zergatik” eta “zertarako” galderei erantzuteko balio du.
d) Ez. Errealitatearen funtzionamendua azaltzeko balio du, hau da, “nola” galderari erantzuten dio.
245.- Zer da garapen zientifikoa?
a) Zientziaren garapena ezagutza praktiko bezala: jakintza jakintzagatik. b) Gizakiaren beharretara aplikatutako ezagutza zientifikoaren garapena.
c) Zientziaren garapena ezagutza teoriko bezala: eraldatzeko ezagutzea.
d) Zientziaren garapena ezagutza teoriko bezala, aplikaziotik aparte.
246.- Zer da garapen teknologikoa?
a) Zientzia ezagutza teoriko bezala garatzea: eraldatzeko ezagutu. b) Gizakiaren beharretara aplikatutako ezagutza zientifikoaren garapena: jakintza
jakintzagatik.
c) Gizakiaren beharretara aplikatutako ezagutza zientifikoaren garapena:
eraldatzeko ezagutu.
d) Zientziaren garapena ezagutza teoriko bezala, aplikaziotik aparte.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 38
247.- Zer daukate komunean Feuerbach, Marx, Nietzsche eta Freuden
humanismo ateoek?
a) Jainkoa eta gizakia etsaiak bezala aurkezten dituzte; erlijioa elementu
alienatzaile bezala aurkezten dute; Jainkoa irudipen bat bezala ulertzen da.
b) Jainkoa eta gizakia etsaiak bezala aurkezten dituzte; erlijioa elementu
alienatzaile bezala aurkezten dute; Jainkoa irudipen bat bezala ulertzen da; erlijioa
eta Jainkoa ukatu behar dira gizakia berau izateko.
c) Gizakiak bere betetasuna lortu ahal izateko, Jainkoa ukatzen dute.
d) Jainkoa gizakiaren desio zapuztuetatik sortutako irudipen bat bezala ulertzen
dute.
248.- Zergatik esaten zaie Marx, Nietzsche eta Freudi “susmoaren
filosofoak”?
a) Errealitate guztia zalantzan jarri dutelako. Bere oinarriak susmopean jarri eta
kritikatu egin dituzte izkutuan dagoena agerian geratzeko.
b) Lehen begiratuan agertzen den guztia eztabaidan jarri dutelako.
c) Ez dutelako errealitate guztia zalantzan jartzen, baizik eta bistan dauden oinarriak bakarrik.
d) Beraientzat bistakoa den errealitatea, oinarriez susmoak izan gabe, zalantzan
jarri dutelako.
249.- Zein da testu honen egilea? “Jainkoa gizakiari mugatua eta txarra
bezala agertzen zaionaz araztutako gizakiaren izatea besterik ez den bezala,
haraindia mugatua eta txarra bezala agertzen denaz askatutako honantzagoa
besterik ez da”.
a) Freud b) Feuerbach
c) Nietzsche
d) Marx
250.- Freudek babesaren behar psikologikoa bezala aurkezten du Jainkoa.
Gizakiak, haurren moduan, aita-irudi batengan babesa bilatzen du eta,
honela, aita hilezkor bat sortzen du. Honen aurrean, zer erantzungo luke
Kristautasunak?
a) Benetako erlijio-bizipenak ez du gizakia mundutik ihes egitera bultzatzen.
Aitzitik, munduan sakonkiago sartzen du. Egiazko kristauak mundo honen
eraldaketan konpromezua hartu behar du, bizitza honetan, jada, Jainkoaren
Erreinua errealitate bihurtzeko.
b) Jainkoa gizakiak desiatzen ahal duena baino gehiago da. Gizakiak betetasuna
desiatzeak ez du esan nahi hau asebetetzea irreala denik.
c) Jainkoa ez da sortzen gizakiaren babes bilaketa edo beldurretatik. Izan ere,
Jainkoak, Biblian, ez ditu zailtasunak sahiesten, hauei motibazio handiagoz aurre
egiten lagundu arren.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 39
d) Kristau-morala ez da esklabu-morala, gizakiaren askapena eta zoriontasuna
bilatzen duen morala baizik. Jesusek, Ebanjelioan, sendatu, barkatu eta harrera
ematerakoan, agertzen duen bezala.
251.- Susmoaren filosofoek erlijioari egiten dioten kritiketatik gauza
positiborik atera al daiteke?
a) Bai, erlijio edo Jainkoaren bizipen faltsuez ohartarazten dutelako. b) Ez, beraien kritikak egiteko erlijioen desbideratzeetatik abiatu direlako. Ez dute
erlijioa edo Jainkoa diren bezala kritikatzen, hauen desitxuratzea baizik.
c) Ez, erlijioa edo Jainkoa bizitzeko modu faltsuen aurrean erne jartzen gaituztelako.
d) Ez, filosofo ateoak direnez, ez dute erlijioaz edo Jainkoaz deus esan beharrik.
252.- Nor da ondoko testuaren egilea? “Haurtzaroan bizitako
ezintasun egoera penagarria da babes beharra piztu zuena, babes maitekor baten
beharra, garai hartan aitak asetakoa. Bizitza osoan zehar halako
babesgabetasunaren jarraipenak eraman zuen gero gizakia aita hilezkor askoz
boteretsuago baten existentzia asmatzera”.
a) Marx b) Feuerbach
c) Nietzsche
d) Freud
253.- Zer da konkordismoa?
a) Biblia eta zientzia adosteko ahalegin bat, zeina Bibliaren egiazkotasuna
defendatzen baituen Bibliaren datu guztiak zientziarekin adostu daitezkeela
argudiatuz.
b) Biblia eta zientzia adosteko ahalegin bat, zeina Biblian, ezagutzaren edozein
esparrutan, akats formalik ez dagoela esaten baituen.
c) Aulki Santua eta Estatu subirano baten arteko akordio bat.
d) Humanismo ateo bat.
254.- Dei Verbumen arabera, zer egin behar da Eskritura Santua
zuzentasunez interpretatzeko?
a) Jainkoaren Hitza denez gero, ez da interpretazioa onartzen. b) Testuko egia egokitasunez deskubritzeko, literatur generoak kontutan hartu
behar dira. Honela, egile sagaratuak bere garai eta kulturako baldintza bakoitzean
adierazi nahi izan zuenaren zentzua deskubritzen saiatzen da.
c) Testuak idatzi ziren garaia kontutan hartu behar da.
d) Testuen egilea ikertu behar da.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 40
255.- Zer da inerrantzia edo okergabetasun absolutua?
a) Biblia eta zientzia adosteko ahalegin bat, zeina Bibliaren egiazkotasuna
defendatzen baituen Bibliaren datu guztiak zientziarekin adostu daitezkeela
argudiatuz.
b) Aulki Santua eta Estatu subirano baten arteko akordio bat.
c) Biblia eta zientzia adosteko ahalegin bat, zeina Biblian, ezagutzaren edozein
esparrutan, akats formalik ez dagoela esaten baituen.
d) Biblia zuzentasunez interpretatzeko modu bat.
256.- Zeintzuk dira Vienako Zirkuluaren ezaugarri nagusiak?
a) Metafisikari uko egitea. Ezagutzaren egiaztatzean, zientzia enpirikoei
lehentasuna ematea. Irizpide logiko-formalak erabiliz, esanahirik ez daukaten
proposizioen zentzua ukatu.
b) Neopotibismoaren defentsa. Metafisikari uko egitea. Ezagutzaren egiaztatzean,
zientzia enpirikoei lehentasuna ematea.
c) Neopotibismoaren defentsa. Irizpide logiko-formalak erabiliz, esanahirik ez
daukaten proposizioen zentzua ukatu.
d) Neopotibismoaren defentsa. Metafisikari uko egitea. Ezagutzaren egiaztatzean,
zientzia enpirikoei lehentasuna ematea. Irizpide logiko-formalak erabiliz,
esanahirik ez daukaten proposizioen zentzua ukatu.
257. Arrazoizkoa al da fedea?
a) Ez, absurdua onartzea ekartzen duelako. b) Bai, arrazoia zein morala ez dituelako arbuiatzen.
c) Ez, borondate ekintza itsu bat delako.
d) Bai, Elizaren Irakaspenak hala esaten duelako.
258. Fundamentalismo kreazionistak…
a) Zientzia ezeztatu eta Hasiera liburuaren hitzez-hitzezko interpretazio batetan sinesten du. b) Zientziak frogatutako onartzen du soilik.
c) Elizaren Irakaspenak baieztatzen duen guztia onartzen du.
d) Bibliako Kreazioaren kontakizunen jatorria mitologia zaharretan dagoela uste
du.
259. Ba al dago zientzian fedearentzako tokirik?
a) Ez. Zientzia fedearengandik aparte dago.
b) Bai, Si, por ejemplo en la idea de las esferas cónicas c) Solo en los científicos creyentes.
d) Si, por ejemplo en la convicción de que el mundo es razonable
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 41
260. Zer akats izan dezake fedeak?
a) Fideismoa b) Ezagutza
c) Hausnarketa
d) Arrazoibidea
261. Galileoren froga bat heliozentrismoaren defentsan:
a) Jupiterreko mendiak. b) Eguzkiaren orbanak.
c) Ilargiaren faseak.
d) Saturnoren sateliteak.
262. Galileoren argudio okerra:
a) Eguzkiaren orbanak.
b) Jupiterreko sateliteak.
c) Itsasaldien argudioa.
d) Berriak.
263. 1611an, Galileo ikertzeko agindua ematen duen Kardinala:
a) Belarmino b) Barberini
c) Farnesio
d) Mazzarino
264. Zein libururekin hasi ziren Galileoren kontrako erasoak?
a) Sidereus Nuncius b) De tribus cometis
c) Galileo invenire
d) Contra haereticos
265. Erlijioa eta zientzia…
a) Ezberdinak dira, ez dute zerikusirik. b) Ezberdinak dira, baina gai mugakideak dituzte.
c) Objetutzat, gai berdin-berdinak dituzte.
d) Gai berberak ikuspuntu ezberdinetatik begiratzen dituzte.
266. I. eta II. mendeetan, filosofia eta erlijioaren arteko harmoniaren adibideak
dira:
a) San Justino eta san Agustin. b) San Agustin eta Filon.
c) Filonn eta san Anselmo.
d) San Justino eta Filon.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 42
267. Zein kristau da genetikaren oinarrietako bat?
a) Maria Agnesi b) Louis Pasteur
c) Gregor Mendel
d) Georges Lemaître
268. Zientzia eta fedea…
a) Munduaren egiazko ikuspuntu bat garatzen dute. b) Ikasketa-objetu berbera daukate.
c) Ikasketa-metodo berbera daukate.
d) Elkarren artean bateragaitzak diren egiak ematen dizkio gizakiari.
269. Zein kristauk sortu zituen lehenbiziko bakunak?
a) Maria Agnesi b) Louis Pasteur
c) Gregor Mendel
d) Georges Lemaître
270. Zein urtetan argitaratu zen Espezieen Jatorria?
a) 1859 b) 1860
c) 1858
d)1720
271. Humani Generis entziklika idatzi zuen Aita Santua:
a) Juan Pablo II b) Pablo VI
c) Pio XII
d) Pio XI
272. Zer izendatzen du “kultura” hitzak?
a) Gizakiari naturaz datorkion guztia. b) Gizakiari grazia eta sakramentuen bidez datorkion guztia.
c) Gizakiak teknikaren bidez egiten duen guztia.
d) Bere dohain espiritualak zein fisikoak garatzeko gizakiak erabiltzen duen guztia.
273. Kulturaren osagaia al da Erlijioa?
a) Ez, kulturak mundu honetako gauzekin lotuta dagoelako. b) Bai, gizakia naturaz erlijiosoa delako.
c) Ez, kultura guztiak ez direlako erlijiosoak.
d) Bai, Erlijioa tradizioarengandik datorrelako.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 43
274. Kultura guztiek balio bera al dute?
a) Bai, herri edo gizarte bakoitzak bere kultura daukalako. b) Ez, mendebaldeko kulturak hobeak dira.
c) Bai, kultura batetako balioak ezin direlako kanpotik epaitu.
d) Ez, balio unibertsalak daudelako.
275. Nola harremanatzen dira kristau-fedea eta kultura?
a) Kristau-fedeak ez dio inolaz ere kulturei eragiten ezta kulturek fedeari ere.
b) Kristau-fedeak kulturak deuseztatzen ditu.
c) Kristau-fedeak kulturak araztu eta goratu egiten ditu.
d) Kristau-fedeak zenbait kultura sustatzen du..
276. Zer da inkulturazioa?
a) Elizak esparru sozio-kultural jakin batetan, Ebanjelioarekin bateragarriak diren
bere balio guztien araberako garapena sustatuz, Kristoren mezua txertatzeko egiten
duen ahalegina.
b) Elizak esparru sozio-kultural jakin batetan, honen balioak mespretxatuz eta
europar bizimodua ezarriz, fedea inposatzeko egiten duen ahalegina.
c) Elizak esparru sozio-kultural jakin batetan, kultura eta giza balioak sustatuz,
herrialde pobreenen garapena lortzeko egiten duen ahalegina.
d) Elizak Erdi Aroan kultura klasikoa gordetzeko eta fede katolikoaren zerbitzura
jartzeko egin zuen ahalegina.
277. Zer lotura dago Agerkundea eta kulturaren artean?
a) Jainkoak kultura bat agertu duelako, judutar kultura.
b) Jainkoak garai bakoitzeko kultura moten arababera hitz egin zuen.
c) Jainkoak kulturarik ez zutenei hitz egin zien.
d) Jainkoak nagusi zen kulturaren moldeetan hitz egin zuen.
278. Bereziki, zein kulturarekin dago lotuta Eliza?
a) Grekolatindarrarekin.
b) Bere helburua unibertsala denez gero, kultura guztiekin bat egin dezake.
c) Bakar batekin ere, Jesusek hau esan baitzuen: “Nire erreinua ez da mundo hontakoa”.
d) Judutarrarekin.
279. Zeintzuk dira kulturaren helburuak?
a) Pertsonen formakuntza.
b) Pertsonaren perfekzioa eta gizarte osoaren ongia.
c) Ekonomiaren sustapena.
d) Unibertsitate eta eskolen sustapena.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 44
280. Zer da Monakotza?
a) Kristau-bizitza modu bat, zeina Jainkoari eskeintza sakonago bat egiteko munduarengandik
bereiztean datzan.
b) Kristau-bizitza modu bat, zeina elkarte-bizitza, otoitza eta behartsuenekiko karitatean
datzan.
c) Kristau-bizitza modu bat, zeina elkarte-bizitzan, otoitzan, ikasketan, lurraren lantzean eta
bestelako eskulanetan datzan.
d) Kristau-bizitza modu bat, zeina arazoak ahazteko munduarengandik ihes egitean datzan.
281. Zeintzuk dira ekialdeko eta mendebaldeko Monakotzaren sortzaileak?
a) San Atanasio eta San Benito.
b) San Agustin eta San Benito.
c) San Emeterio eta San Zeledonio.
d) San Antonio Abadea eta San Benito.
282. Zer gertatzen ari zen Europan Monakotza sortzerakoan?
a) Erromatar Inperioaren gainbehera eta herri barbaroen inbasioa.
b) Milango Ediktua eta Konstantinoren bihotz-berritzea.
c) Eskeko ordenen eta unibertsitateen sorkuntza.
d) Karlomagnoren koroazioa.
283. Zein da anakoreta eta zenobitaren arteko ezberdintasuna?
a) Anakoreta mendian bizi da, zenobita, aldiz, lautadan.
b) Anakoreta elkartean bizi da, monastegi batetan, maisu espiritual baten ardurapean;
zenobita bakardadean bizi da.
c) Anakoreta bakardadean bizi da; zenobita elkartean bizi da, monastegi batetan, maisu
espiritual baten ardurapean.
d) Anakoreta zutabe edo zuhaitz batetan bizi da, zenobita, aldiz, kobazulo batetan.
284. Zein da San Benitok eraikitako monastegirik famatuena?
a) Montecassino.
b) Cluny.
c) Ripoll.
d) Subiaco.
285. Zein da beneditarren leloa?
a) Ama et quod vis fac. b) Ama et studia.
c) Ora et labora.
d) Da mihi animas caetera tolle.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 45
286. Nongo zaindaria da San Benito eta zergatik?
a) Nursiakoa (Italia), han jaio zelako.
b) Irlandakoa, mojeek irla hori ebanjelizatu zutelako.
c) Europakoa, bere batasun espirituala eta kulturala sustatu zuelako.
d) Italiakoa, han bizi izan zelako eta baita Monakotza sortu.
287. Zein liburutan idatzi zituen San Benitok monastegietan jarraitu behar
diren arauak eta gida espirituala?
a) Gogo Jardunak.
b) Laburpena.
c) Monacatus.
d) Erregela.
288. Zer paper izan dute monastegiek kultura klasikoaren mantentzean?
a) Bat ere ez. Obra klasikoak mespretxatu zituzten, paganoek idatzi zituztenez,
kristau-fedearekin bat ez zetozela uste izan baitzuten.
b) Bat ere ez, beraien egiteko nagusia otoitza eta lurra lantzea baitzen.
c) Funtsezkoa, mojeek inprenta asmatu baitzuten.
d) Funtsezkoa, moje kopiatzaileen lanari esker greziar eta latindar idazle klasikoen
lanak transmititu baitziren.
289.- Zergatik desberdindu behar ditugu sexualitatea eta genitalitatea?
a) Sexologoak pozik egoteko. b) Sexualitatea norbanako bakoitzaren pertsonalitatea ezaugarritzen duen andrazko
ala gizonezko dimentsoa delako.
c) Ez da beharrezkoa desberdintzea.
d) Genitalitatea sexu-organoekin eta ugalketarekin zerikusia daukan guztia delako.
290.- Gutxi gorabehera, zenbat aro onartzen dira familia-sexualitatearen
garapenean?
a) 1 b) 7
c) 10
d) 4
291.-Pertsonak bezala: nola sortu zituen Jainkoak gizon-emakumeak?
a) Bere antz eta irudiko.
b) Ez zaio gai hau axola.
c) Gizona soilik sortu zuen bere antz eta irudiko.
d) Emakumea gizonaren menpeko sortu zuen.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 46
292.-Pertsona heldutasunera bideratzen da: zein da pertsona helduaren ezaugarria?
a) Sexualitatea bere buruan oinarritzen du.
b) Bere sexualitatea deskubritzen joaten da.
c) Leialtasunaren baldintza eskatzen duen konpromezu bat hartzeko
gai da.
d) Besteak bere plazerra lortzeko erabiltzen ditu.
293.-Zer dela eta ekar dezake biziarendako arrisku bat gaur egungo garapen
zientifiko eta teknikoak?
a) Giza gorputzaren manipulazioa ez duelako onartzen.
b) Gizakiaren biziaren jabe absolutua delako.
c) Kontzientziarik gabeko zientziak gizakiaren hondamendia dakarrelako.
d) Jainkoak bizia gizakien esku uzten duelako berarekin nahi dutena egin dezaten.
294.- Suizidoaren inguruan, ondoko zein kausa ez da egiazkoa?
a) Pertsonak bere buruaz egiten du depresio bat daukalako eta ez dakielako hortik nola atera.
b) Pertsonak Jainkoaren kontrako errebeldia suntsitzaile batera daraman maltzurkeria
boluntarioa daukalako.
c) Pertsona psikopatak edo gaixotiak direlako.
d) Beste batzuek gainditu ahal izango zituzten egoerei aurre egiteko gai ez direlako.
295.- Zentzu hertsian, zein da Elizaren iritzia eutanasiari buruz?
a) Elizaren doktrinak eutanasia mota guztiak gaitzesten ditu. b) Elizak zaharren kasuan onartzen du eutanasia, sufrimendua leuntzeko.
c) Elizak ezertarako balio ez dutenen eta menpekotasun egoeran dauden pertsonen biziekin
bukatzea onartzen du.
d) Elizak ez du eutanasiaren inguruan hitz egiten.
296.-Noiz ez du Elizak abortua gaitzesten edo ukatzen?
a) Gizakiaren esku-hartzearen ondorioz gertatzen denean. b) Ernalketa gertatu eta 28 asteetara izaten denean.
c) Haurra bortxaketa baten ondorioz sortu denean.
d) Kausa naturalek eragin dutenean.
297.-Jokabide bat moralki epaitzerakoan, kristau bezala, zer hartu behar dugu
kontutan?
a) Pertsona kristau-balioen eskalara hurbiltzen al duten.
b) a, c eta d aukerak zuzenak dira.
c) Ondorioak kristautasunaren balio-eskalarekin bat ote datozen.
d) Pertsonak kristau-balioen eskalarekin bat gehiago egiten baditu.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 47
298.- Zergatik egon behar dugu kristauok heriotza-zigorraren kontra?
a) Pena ematen digulako beraiek akatzea. b) Giza biziaren jabe bakarra Jainkoa delako.
c) Politikoki, ez delako ongi geratzen heriotza-zigorraren kontra egotea.
d) Pertsonei heriotza-zigorra jartzerakoan hanka sartze asko egiten direlako.
299.- Industri Iraultza bitartean, zergatik ez zuten lantokien jabeek lan indarraz
libratzeko dudarik?
a) Hala nahi zutelako. b) Langileak zahartzen zirelako eta ez zutelako ekoizten.
c) Istilu-sortzaileez libratzeko.
d) Lantegia atean, langabe hilara bat izaten zutelako beti.
300.-Langileek burgesiaren kontra egin zuten matxinadak fase desberdinak izan
ditu: zein izan zen lehenbizikoa, zakarrena?
a) Sindikatuak sortzea. b) Pobreziatik irtetzeko, ordu gehiago lan egin.
c) Delitua.
d) Lan-bandintzak hobetzeko, lantegien aurrean eserialdiak egin.
301.-Norena da esaldi hau?: “halako moldez daude ekoizpena eta merkatua ia-ia
erabat gutxi batzuen eskuetan, non gizaki oparo eta aberats batzuek antzinako
esklabuen antzeko uztai bat kargatu dute langile jendetza kontaezinaren gainean”
a) Juan Pablo II
b) Juan Pablo
c) Pío XII
d) León XIII
302.-Zergatik erreakzionatu zuen Elizak zuhurtziaz eta tentu handiz gizarte
auziaren aurrean?
a) Langile mugimenduak ideologia laikoekin jaiotzen direlako.
b) Apezgoaren parte handi baten baserritar izaeragatik.
c) Eliz-erakundean pentsamolde atzerakoia nagusi zelako.
d) Utopia ebanjeliko baten itzulpen eta aplikazio txarraren eraginagatik.
304.-Zergatik dute helburutzat Pio XII.aren hitzaldiek zigortuenen –preso eta
abandonatutako umeen- baldintzak hobetzea?
a) Pio XI.ak ez zuelako gaia ukitu. b) Familia pobre batetik zetorrelako.
c) Gerraostean, Bigarren Mundu Gerran, behartsuenak zirelako.
d) Franko izorratzeagatik.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 48
305.-Pio XI, Pio XII eta Juan XXIII Aita Santuetatik zeinek ez zuen Elizaren
Gizarte Doktrinari buruz idatzi?
a) Denek idatzi zuten Elizaren Gizarte Doktrinari buruz.
b) Pío XII
c) Pío XI
d)JuanXXIII
306.-Pacem in terris entziklikan oinarrituz, lotu ondoko eskubideak erantzunekin:
1.-Sozialak 2.-Moralak 3.-Kulturalak 4.-Erlijiosoak.
a) Ohore eskubidea. b) Erlijioa aitortzeko eskubidea.
c) Askatasunez biltzeko eskubidea.
d) Heziketa eskubidea.
307.-Elizako zein gurasok esan zituen hitzok: “Aberastasunak, eguzkia, airea eta
gainontzeko gauzak bezala, komunak dira eta zure zerbitzarikidearenak dira ere”
a) San Jeronimo. b) San Juan Krisostomo.
c) San Basilio.
b) San Ambrosio.
308. Erlijioa eta zientzia:
a) Ezberdinak dira, ez dute ezer komunean. b) Ezberdinak dira, baina gai mugakideak dituzte.
c) Gai berberak jorratzen dituzte.
d) Gai berberak ikuspuntu desberdinekin jorratzen dituzte.
309. Berez, nori dagokio jakintza zientifikoaren sorkuntza?
a) Greziarrei. b) Babiloniarrei.
c) Kristautasunari.
d) Galileori.
310. I. eta II. mendeetan, zeintzuk dira filosofia eta erlijioaren arteko harmonia
eredu?
a) San Justino eta san Agustin. b) San Agustin eta Filon.
c) Filon eta san Anselmo.
d) San Justino eta Filon.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 49
311. Greziar filosofia eta zientzia mendebaldean sartzeko ate
garrantzitsu bat...
a) Toledoko Itzultzaile Eskola da. b) Alejandriako konskista da.
c) Merkatal trukea Konstantinoplarekin.
d) Aurreko guztiak okerrak dira.
312. Zerekin ezin da fedea bateratu?
a) Filosofiarekin soilik. b) Naturaren ikuspuntu murritzaile batekin.
c) Zientzia modernoarekin.
d) Edozein zientziarekin adostu daiteke.
313. Zein kristau da genetikaren oinarrietako bat?
a) Maria Agnesi. b) Louis Pasteur.
c) Gregor Mendel.
d) Georges Lemaître.
314. Zein da zientziaren erantzukizun etikoa?
a) Bere aurkikuntzen interpretazio filosofikoa. b) Bere aurkikuntzek aplikazio praktikoak izatea.
c) Giza jakintza guztiak bateratzea.
d) Albo ondorioak aurreikustea.
315. Zer sustatzen du fedeak?
a) Gauza materialen gutxiestea. b) Besteen aldeko lana eta giza ezaguntzarenganako konfidantza.
c) Besteen aldeko lana baina ez giza ezagutzarenganako konfidantza.
d) Haraindirako bakarrik bizitzea.
316. Zientziak eta fedeak...
a) Munduaren egiazko ikusmira bat garatzen dute. b) Ikasketa-objetu berbera daukate.
c) Ikasketa-metodo berbera daukate.
d) Gizakiari elkarren artean adostezinak diren egiak ematen dizkiote.
317. Zer eskatu zioten Galileori?
a) Teologian jardun zezan. b) Geozentrismoa defendatzeko.
c) Bere ikerkuntza uzteko.
d) Bere teoria hipotesi moduan planteatzeko.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 50
318. Zeren mende dago progresoa?
a) Tresna zientifikoen hobekuntzaren mende. b) Giza sormena eta giza onaren zerbitzurako honen aplikozioaren mende.
c) Natura mundurako itzuleraren mende.
d) Aurreko guztiak okerrak dira.
319. Zein kristauk sortu zituen lehenbiziko bakunak?
a) Maria Agnesi. b) Louis Pasteur.
c) Gregor Mendel.
d) Georges Lemaître.
320. Ondoko santuen artean, zeintzuk sustatu zuten Erdi Aroko teologia?
a) San Alberto Magno eta san Buenaventura. b) San Juan Bosko eta Arseko Apeza.
c) San Justino eta san Dionisio.
d) Santo Toribio de Mogrovejo.
321. Zein da Erromatar Inperioak kulturari egin zion ekarpen handia?
a) Germaniar zuzenbidea. b) Filosofia.
c) Zientzia.
d) Aurreko guztiak okerrak dira.
322. Zerk galerazten du arrazoiaren irekiera?
a) Egiazko fedearen defentsak.
b) Benetako jakintza gizatiar baten bidean aurrera egiteak. c) Erlijioa siniskeria edo fanatismoan bihurtzeak.
d) Jakintza zientifiko eta erlijiosoaren arteko osagarritasunak.
323. Zer sartzen du Kristautasunak historian?
a) Gizakia eta munduaren ikuspuntu optimista bat. b) Gizakia eta munduaren ikuspuntu pesimista bat.
c) Tradizioa eta progresoaren arteko lehia.
d) Gizakia eta munduaren sorrerari buruzko jakintza mitologiko bat.
324. Nork sortu zuen mendebaldeko teologia?
a) San Justino. b) San Agustin.
c) San Anselmo.
d) Averroes.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 51
325. Nortzuk ziren Alejandriako Eskolakoak?
a) Klemente eta Justino. b) Atanasio eta Basilio.
c) Klemente eta Origenes.
d) Agustin eta Alejandro.
326. Zein da jakintsua Grezian?
a) Gizon saiatua. b) Gizon zuhurra.
c) Gizon delikatua.
d) Gizon pentsakorra.
327. Zientziak eta erlijioak…
a) Kontrako jarduera esparruak izan behar dituzte. b) Aurkakotasun natural bat izan behar dute.
c) Topaketa eta elkarrizketa esparruak izan behar dituzte.
d) Aurreko guztiak okerrak dira.
328. Giza adimena:
a) Fenomenoetara mugatzen da. b) Mundura irekita dago.
c) Instintuek dominatzen dute.
d) Teknikarako soilik balio du.
329. IV. mendean, zer karisma berri sortu zen?
a) Zelibatua. b) Erlijio-bizitza.
c) Monakotza.
d) Gotzai-antolakuntza.
330. Ezagutzak ezagutu eta aplikatzea:
a) Adimen- eta arte-dimentsiokoa da. b) Zientzia- eta teknika-dimentsiokoa da.
c) Hiritar- eta laguntza-dimentsiokoa da.
d) Gizarte- eta harreman-dimentsiokoa da.
331. Zein ordena sortzen da XII. mendean?
a) Zistertarrak. b) Beneditarrak.
c) Agustindarrak.
d) Aurreko guztiak okerrak dira.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 52
332. Jarduera honen bidez, munduan modu ez naturalan bizi gara.
a) Zientzia.
b) Teknika. c) Erlijioa.
d) Kultura.
333. Zer erakunde sortzen da XII. mende bukaeran?
a) Eskola. b) Unibertsitatea.
c) Lanbide Heziketa.
d) Dinamika.
334. Zer da gizatiartzea?
a) Gauzak leuntasunez egitea. b) Naturarekin apurtzea.
c) Natura hobetzea.
d) Naturaren kontra matxinatzea.
335. Zer defendatzen du Francisco de Vitoriak amerikar indigenengan?
a) Merkatal-askatasuna. b) Sormen-askatasuna.
c) Iritzi-askatasuna.
d) Erlijio-askatasuna.
336. Norbere baitatik atera eta besteak maitatzea:
a) Adimen- eta arte-dimentsiokoa da. b) Zientzia- eta teknika-dimentsiokoa da.
c) Hiritar- eta laguntza-dimentsiokoa da.
d) Gizarte- eta harreman- dimentsiokoa da.
337. Kritauarentzat, zein da arteetan nagusiena?
a) Liturgia. b) Kreazioa.
c) Kontzientzia.
d) Imajinagintza erlijiosoa.
338. Edertasun existentzial eredu bat:
a) Santuen bizitza. b) Erlijio-artelana.
c) Artistaren kontzientzia.
d) Zientzia modernoa.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 53
339. Konposizio musikal bat…
a) Adimen- eta arte-dimentsiokoa da. b) Zientzia- eta teknika-dimentsiokoa da.
c) Hiritar- eta laguntza-dimentsiokoa da.
d) Gizarte- eta harreman-dimentsiokoa da.
340. Zein zuzenbide defendatzen du Elizak?
a) Germaniarra. b) Erromatarra.
c) Naturala.
d) Monastikoa.
341. Juan Pablo II.arentzat, zer da artista?
a) Bihurtu behar den norbait. b) Jainkoaren kolaboratzaile bat.
c) Fedearen lehiakide bat.
d) Tresna pasibo bat.
342. Zerk egiten du ezinezkoa guk aurretik zer egingo dugun jakitea:
a) Askatasunak.
b) Norbere buruaren jabe izateak. c) Kontzientziak.
d) Adimenak.
343. Zein dokumentutan eskatzen du Elizak barkamena 2000. urtean?
a) Kontzientzia eta bizitza. b) Oroimena eta adiskidetzea.
c) Birtutea eta pekatua.
d) Kontzientzia eta barkamena.
344. Gure eskuzabaltasun ahalmena…
a) Adimen- eta arte-dimentsiokoa da. b) Zientzia- eta teknika-dimentsiokoa da.
c) Hiritar- eta laguntza-dimentsiokoa da.
d) Gizarte- eta harreman-dimentsiokoa da.
345. Nortzuk nahi zituzten irudiak deuseztatu?
a) Ikonoklastek. b) Neoplatonikoek.
c) Rigoristek.
d) Monofisitek.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
_____________________________________________________ “C” KATEGORIA_________ 54
346. Katedral bat:
a) Adimen- eta arte-dimentsiokoa da. b) Zientzia- eta teknika-dimentsiokoa da.
c) Hiritar- eta laguntza-dimentsiokoa da.
d) Erlijio-dimentsiokoa da.
347. Zein da instintuen gainetik kokatzen gaituen ezaugarria?
a) Askatasuna.
b) Norbere buruaren jabe izatea. c) Kontzientzia.
d) Adimena.