"buscar y seleccionar en internet" galdetegia

9
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Irakurketa-galderak Monereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó. Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena egin eta esteka txertatu. 1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez) Gaur egun, ezagutza etengabe berriztatzen ari delako, gaur aktualitate dena bihar zaharkitua gera daiteke. Garrantzitsua da ikasleen autoformatzeko eta informazioa eskuratzeko gaitasunaz arduratzea. Egunean egoteak, materia batean aditua izateak eta lan bat burutzeko guztiz gai izateak, ikusteko gehiago izango du, ezagutza zehatzak izateak baino. Une bakoitzan egokiak eta esanguratsuak diren ezgutzetara heltzeak garrantzi handiagoa izango du, beraz. Ez ditugu informazioa arakatu eta irensten duten 1 IZENA: AIALA ETA ELI

Upload: eli-agirre

Post on 23-Mar-2016

225 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

interneten informazioa bilaru, hautatu eta aurkitzeari buruzko galdetegia.

TRANSCRIPT

Page 1: "buscar y seleccionar en internet" galdetegia

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Irakurketa-galderakMonereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó.

Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena

egin eta esteka txertatu.

1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta

interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez)

Gaur egun, ezagutza etengabe berriztatzen ari delako, gaur aktualitate

dena bihar zaharkitua gera daiteke. Garrantzitsua da ikasleen

autoformatzeko eta informazioa eskuratzeko gaitasunaz arduratzea.

Egunean egoteak, materia batean aditua izateak eta lan bat burutzeko

guztiz gai izateak, ikusteko gehiago izango du, ezagutza zehatzak

izateak baino. Une bakoitzan egokiak eta esanguratsuak diren

ezgutzetara heltzeak garrantzi handiagoa izango du, beraz.

Ez ditugu informazioa arakatu eta irensten duten ikasleak nahi, datu

hauek beharrezkoak, baliozkoak eta originalak diren axola gabe.

Alderantziz, behar duguna, ikasle arretatsuak dira, egoeraren arabera

baliozko datuak eskuratzen eta moldatzen dituztenak.

1

IZENA: AIALA ETA ELI

Page 2: "buscar y seleccionar en internet" galdetegia

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

2. Zer da euskarri hipertestuala? Zergatik definitzen da Internet “hipermercado

hipermedia” bezala?

Euskarri hipertestuala, erabiltzaileari informazio batetik beste batera

jauzi egiten uzten dion formatu mota da, modu garden eta apal

batean. Informazioa modu erakargarri eta malguan aurkeztu ohi da,

nabigazio aukera asko eskainiz, dokumentu batean nahiz horretatik

kanpo, beste testu batzuetara lotura, soinu, irudi, mapa eta

animazioekin. Honela, edozein bilaketa “hipermerkatu hipermedia”

batean bihurtuz.

3. Egileak aipatzen ditu Interneten arrisku batzuk. Zure ustez zein da

arrisku handiena?

Zabor informazioa izan daiteke arriskurik nagusiena, izan ere,

informazioaren kontrol eza gehiegizkoa da. Ondorioz, gai beraren

inguruan bigarren bilaketa bat egiterakoan emaitza zeharo

desberdinekin aurki gaitezke. Honek, ziurtasun eza eta zalantza eragin

ditzake gugan.

2

Page 3: "buscar y seleccionar en internet" galdetegia

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

4. Informazioa era estrategikoan bilatzerakoan kontuan izan beharreko

faktore batzuk aipatzen dira. Zeintzuk dira?

Bilaketaren helburuak kontuan harturik, sarean informazioa modu

askotan bila genezake:

-Bilaketaren eskariak jazartzen dituen behar eta mugak.

-Erabiltzailearen beraren ezaugarri propioak.

-Mugitu behar dugun bilaketaren ingurunea.

5. Zergatik uste duzu esaten duela hau “ llevar a termino un proceso de

planificación-revisión-regulación y evaluación sistemático puede

compensar la falta de conocimientos temáticos previos”?

Urrats jakin batzuk aurrez jarriz gero, eta gero hauek jarraituz bilaketa

eginez, informazio egokia aurkitzera helduko gara. Horrela, nahiz eta

aurretik gure ezagutza maila gorena ez izan informazio egokia lortuko

dugu.

6. Artikuluan ikasle askok egiten duten bilaketa desegokia deskribatzen da.

Horietatik, aipatu zuk maiz egiten dituzun hiru jarduera eta azaldu zure

ustez zergatik egiten dituzun.

3

Page 4: "buscar y seleccionar en internet" galdetegia

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Hitz gakorik erabili gabe egiten ditugula sarri bilaketak, asko

pentsatu gabe eta kontutan hartu gabe benetan zer behar dugun.

Hizkunta bakarrean egiten ditugula bilaketak, beste hitzkuntzaren

batean informazio gehiago egon daitekeela konturatu gabe.

Lehenengoan aurkitu ez badut, azkar etsitzen dudala. Eta berriz

saiatu gabe edo hobeto aztertu gabe uzten dugula

7. Zer esan nahi du “las revisiones deben ser constantes a lo largo de todo

el proceso hasta concluir en una selección critica de la información

encontrada”?

Informazioa bilatzerakoan, iturri ezberdinak kontsultatu behar

dira, kontutan hartuz bilaketa hasterakoan ikuspuntu kritiko baten

irizpideak jarraitu behar direla. Nahi dugun kontsultaren

informazioa iraunkorra eta baliozkoa izan behar da, nahi dugun

informazioa era egokian lortu ahal izateko.

Autorregulatu behar gara. Ikusi behar dugu zer erabiltzen dugun

eta zer ez.

8. Aztertu 2. Koadroa, bilaketa-estrategiaren ingurukoa. “Condiciones”

atalean dauden hiru puntuak zer esan nahi dute?

4

Page 5: "buscar y seleccionar en internet" galdetegia

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Aurkitu nahi dugun informazioa zehatza izan dadin, kontutan hartu beharreko

hiru puntuen esanahia hurrengoa da:

*Eskaerak, aurkitu nahi duguna zer den argi izaten zentratu behar gara,

nahasteak ez egoteko. Oinarrizkoa da zer ari garen bilatzen jakitea.

*Sujetoa, zer aurrezagutza ditugun eta zein den gure jarrera gai baten

informazioaren aurrean aztertu behar dugu.

*Ingurua. Gaia hobeto heltzeko zein ingurunean mugitu behar garen jakitea da

kontutan hartu beharrekoa. Ajustatu behar gara bilaketen estrategietara.

9. Informazioa bilatu aurretik inportantea da jakitea zenbat informazio

behar duzun? Zergatik?

Informazio saturazioak behar dugun informazio egokia intoxikatu eta ahultzera

eraman dezake. Horregatik oso garrantzitsua da behar dugun informazioa

neurri egokian hartzea, gehiegikeriak kaltetu besterik egiten ez duelako.

10. Informazioa bilatu aurretik zergatik da inportantea jakitea ze informazio

eta ze kalitateko informazioa behar duzun?

5

Page 6: "buscar y seleccionar en internet" galdetegia

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Ideiak garbi edukitzeak gauzak ondo antolatzea dakar eta

gauzak ondo antolatuz egin beharrekoa hobeto egiten da. Lehenago

aipatu ditugun urratsei jarraituz, guk geuk behar dugun informazioa

lortuko dugu. Horrela kalitate hobeko bilaketak egingo ditugu. Komeni

zaigun informazioa soilik erabiliko dugu eta horrela, gure

eginbeharrekoan erabiliko duguna gaiarekiko zehatzago izango da.

11. Ze ezberdintasun da “aprendiz permanente” eta “aprendiz autonomo”

artean?

Bata etengabe ikasten ari denari esango diogu, hau da,

“aprendiz permanente” . Honek bere bizitza guztian zehar ikasten

jarraitzen du, honela, aldaketa teknologikoen aurrean ohitu egingo da.

Aldiz, “aprendiz autonomo” deituko diogu bere errekurtsoak

modu “autodirigitu” batean erabiltzen dituena da, baina ez, modu

autodidaktiko batean.

6

Page 7: "buscar y seleccionar en internet" galdetegia

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

12. Ze erlazio dago informazioan konpetente izatea eta “aprendiz

estrategico” artean?

“Aprendiz estrategico” deritzogu, bilatzen duenaren inguruko

errekurtso edo ezagutzak dituenari, baina erabaki zehatzak hartuz

ikastearen esparruan. Egoera bakoitzean bereiziz zer den egokia, eta zer

desegokia.

Informazioan konpetente izatea, aldiz, bilatutako informazioaren

erabilera egokia egiten duenari izan daiteke, honen inguruan ezagutzarik

izan gabe. Hutsetik hasita, beharrezkoa eta behar ez dena bereizten

dituena, alegia.

7