bota bertso bat 2011 bilduma

12
BOTA BERTSO BAT! lehiaketa BILDUMA Gaia: NAHI NUKE 2011ko Gabonak

Upload: baleike

Post on 02-Oct-2014

176 views

Category:

Documents


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: Bota Bertso Bat 2011 Bilduma

BOTA BERTSO BAT! lehiaketa

BILDUMA

Gaia: NAHI NUKE

2011ko Gabonak

Page 2: Bota Bertso Bat 2011 Bilduma

Gaia: NAHI NUKE

SARITUA (afaria Talaipe jatetxean)

Doinua: ETAren suetenetik (Xabier Silveira)

Lorategi grisari so

ezpain-ertzean Winstona,

Gasherbrum II-ra hartuta

bi oxigeno bonbona,

joan gintezke Berlina,

joan gintezke Kingstona,

izan zitekeen bikaina,

izan zitekeen kristona.

Gela zuri bezain hotza

omen nire zain dagona,

erotuta egoteak

horixe baitauka ona,

bihar ere amestera

itzuli nahi nuke hona (bis) MADDI GALLASTEGI

Page 3: Bota Bertso Bat 2011 Bilduma

Gaia: NAHI NUKE

Doinua: Lurraren pean

sar nindaiteke (bikoiztuta) Zer nahi nukeen jakin asmotan ta nahi nukeen horren zai nire leihotik kanpo aldera begira nengoen lasai. Ta zer nahi deten jakin ezinik denborak aurrera darrai, ezintasunak etsita nauka eta ni ez nago alai. (bis) Konturatu naiz nire barnean badetela hainbat ezbai: zer nahi ez deten badakit baina zer nahi deten baneki… ai! Nere leihotik kanpora gehio begiratzerik ez det nahi! Barru-barrutik saiatuko naiz! Aurkituko det nolanahi! Hustuko ditut leiho barrenak! Jarri zentzu denak ernai! Azken finean izan nahi nuke nahi detena lortzeko gai larararai larai larai… nahi detena lortzeko gai.

JOKIN CALVO

Doinua:

Nere gogoa hegan dijoa Nahi nuke izan ausartagoa horren aguro ez etsi nahi nuke jakin askoz gehiago dakidana erakutsi nahi nuke joan azken mugara baina inoiz ez iritsi eta nahi nuke hori lortzeko kapaz naizela sinetsi.

JOSU MANZISIDOR

AIPAGARRIAK

Page 4: Bota Bertso Bat 2011 Bilduma

Gaia: NAHI NUKE

Doinua: Bertso batzuk jarri dizkat (Amaia Zubiria)

Mezu bat bidali omen du Otegik gaur ere irrifar egin ezazu ta ikusi arte barrukoen esperantza itzela da ai ene! (bis) Kaleetan zehar oihuka milaka abertzale apurtu nahirik hainbeste kate eta ate guztiak etxeratzean ospatu nahi nuke (bis)

Mª ANGELES ZENDOIA

Banketxeei dirua ezerezan truke eraikiz etxe, txalet, portu eta buke; beste batzuk lan bila gabiltza jo ta ke lehenbailehen lanean hastea nahi nuke

ASIER ETXANIZ

Saskian egoten naiz apal eta umil handik ateratzean ezin egon trankil atzera ta aurrera etengabe nabil txalo eta txistuak denak dauzkat hurbil nire mundu txikia bueltaka baitabil

ERLANTZ

Nik bizikleta haundi bat nahiko nuke baina oraindik ditut bederatzi urte

EIRE MAIA

Kaixo epa jendia zer moduz zaudete? Ni oso gaixki nago frontoirikan gabe. Frontoia noiz egingo gu zuen zai gaude. Zumaiako frontoia horixe nahi nuke!

Txinpartan hasi nintzan opari baten truke beste askok gutxiyo emango balute mundu goxo ta eder bat egingo genuke beti bezela euskeraz bizi nahiko nuke

TXINPARTA

Page 5: Bota Bertso Bat 2011 Bilduma

Gaia: NAHI NUKE

Nahi nukeena litzake bertso bukaeran entzule oro laga aho zabalean urtarrilak zazpian bertso afarian gu biok bapo jaten Talaipe aldean.

MAÑUKORTA

Doinua: Pello Joxepe Etorri zait gaur nire amona txalet handi bat nahi dula erantzun bat bai eman diot nik nik ere hori nahi nula nik nahi nuke gaur prestatzea nei entsaladan bai tipula baina amonai esan diot nik nahi nukeela bai txirula

MAIALEN ZABALA

Doinua: Eguzkiak urtzen du goia

(Martxa baten lehen notak) Amets hutsez bete liteke iradoki dezuen gaia estutasunez bizi baitugu luze dihoan garaia. Euskal kaleen bereizgarri izan ohi den giro alaia itxuraldatu, kezkaz jantzi ta isilarazi da jaia. Aberastasuna elkarbanatuz gaindi laike une zaila. gizatasun ta elkarlaguntzaz kontuan hartuz anaia. Soilik horrela igaro liteke estu den krisi-uztaia utopiatik ekintzetara pasatzea da nere nahia

OIHANA AZANZA ELUSTONDO

Nahi nuke gauza bat ondo egotea Eta edango nuke onena da tea

YORITZ

Nik nahiko nuke gaurko honetan jendea animatzea gaztetxearen aldeko festa denon artean ospatzea. Markel ta Alberdo Inper tabernan gure bigarren etxea, diru horrekin lortuko degu gaztetxea mantentzea!

ALBERDO

Page 6: Bota Bertso Bat 2011 Bilduma

Gaia: NAHI NUKE

Gure taldeak zelaian baditu hainbat bertute gipuzkoar gehiagorekin bentaja izango luke erdi kanpoan Martinez “argi” majina bat txute aurrerago Aranburu ematen du Paolo Futre “Athletic-ek” Manchesterri lau ta hutsa nahiko nuke

Doinua: Blowing in the wind

Olentzerori oparitxo bat eskatu nahi diot ozen nik uste dudan bezain erraza ez dela dakidan arren denok batera gu guztiokin saiatu zaitez bederen preso guztiak, iheslariak etxera ekarri lehenbailehen

HAIZEA

Ez da erraz izaten nahi deguna lortzen eta egindakoaz ni ez naiz damutzen fitxa pila bat bota ta ezer ez det lortzen zerbait egiteko asmotan ni nintzen zergaitikan neska horrek ez dit niri deitzen? (bis)

IMANOL ZUBIA

Krisi gogor honetan dena do ustela politiko guztiak hobeto gartzelan. Ez badira sartzen sutara bestela. Iraultza bat eginez nahi nuke nik gera.

MIKEL GARATE

Nik zer nahi nuken galdera horrek badu bere korajia galdera zuek egin dezute nik erantzunan trajia bazkari edo afal ostean sortzen degu ausardia a zer plazerra janan ostean hartutzen degun kafia

IONE

Peio puta hau nazka ematen txupituak ateatzen Metro tabernan beti bezela gu gaude nazka ematen

ONENAK GATTUK

Page 7: Bota Bertso Bat 2011 Bilduma

Gaia: NAHI NUKE

Gorra da taberna baten eon ta-asomatzen igertzia biharrezkua ikusten det bai ya! kumunea jutia komeni da kumunan onduan papela ondo jartzia nahi nuke papela pasa eta garbiya ateatzia!

AXPE

Euskal preso ta iheslariak askatuko dituena gure herria kolorez eta kantuz jantziko duena emakume ta gizon askeez osatuta dagoena naturarengan errespetua oinarririk sendoena hori-izango da nere ametsa ekarriko duen trena

NEREA

Doinua: Haizeak bidali du Gizarteak aukeran ostiral argala etxea ordaintzea ez da lan makala emazte, seme-alaba kutxilo ta bala hegaz jakin nahi nuke urtxintxak bezala

PIRU

Nahiz ezkutatu dudan lotsaren saretan aitortuko dizuet oraingo honetan betidanik izan dut amets bat benetan txoriak bezelaxe nahi dut egin hegan

HAIZEA

Gaurko honetan beti bezala Monika Naranjo entzuten Gure Iñakik ez dakilako musika hoberik jartzen baina halere aguantzatzen deu egunik egun Nikolen Fermintxo ere hemen daukagu kriston paliza ematen giro honekin zaila daukagu Euskal Herria altxatzen

LARRAITZ/ALBERDO

Lara larala laralara lara larala larala lara larala laralara lara larala larala lara larala laralara lara larala larala bertsolari izatea nahiko nuke

ASTA

Page 8: Bota Bertso Bat 2011 Bilduma

Gaia: NAHI NUKE

Nahi nuke txoritxo bat bere ama jutea eta txoritxo txikia bertan gelditzea eta joan zen.

IRENE

Nahi nuke krisi puta azkar bukatzea Nahi nuke lagun denek lana bilatzea nahi nuke futbolean Madrilek galtzea Nahi nuke preso denak hemen ikustea Nahi nuke nahi nukeena egi bihurtzea

PEASO

Doinua: Mutil koxkor bat

Nik nahi dudana esango dizut bertso txikitxo honetan gure herria egun batean askauko da ta gu festan denbora asko igaro dugu jo ta ke hemen borokan Patxi ta Beñat, preso guztiak hona bueltan direnean egun handia iritsiko da hori guztia lortzean

HARITZ EGIGUREN

Bizitzan eskatzea dugu ezaguna landu egin behar da lortu nahi duguna ta zortea behintzat badugu laguna maitasun, dirua eta osasuna

ION S./JON A.

Pentsatzen hasi gera zer nahiko genuke, orain poltsiko bete lan gutxiren truke. Errezera ohituta gaude gu betire onena loteria jokatzea nuke

ENI

Aspaldi naiz jaioa aspaldi egina gauza txikia baina ibiltari fina baita ikusi ere daiteke jakina munduko bi aldeak gorri ta urdina batzuen poza baita besteentzat mina

IRATI ARAKISTAN

Page 9: Bota Bertso Bat 2011 Bilduma

Gaia: NAHI NUKE

Pertsona denek dute hainbat helburu amets onekin nekatzen dira hainbat buru. Ametsak egi bihurtzeko zenbait apuru agertzen direlako hainbat txoriburu

MARMOT’S S.L.

Kaixo Olentzero jaun handi ta gorena eskatu nahi dizugu opari onena ikatza utzi eta etorri gurena eskertuko genuke mutil politena

TXIOTXAN

Urru puta hau nazka ematen guk ez degu auantatzen Metro tabernan beti bezela hementxe gaude eraten bere urtiak diala eta gu ari gera gera ospatzen osti bat emango dizuet ez bazeate aldegiten

URTZI LARRAÑAGA

Gure erreala ez dabil ondo hau da hau atsekabea baina halare jarraituko deu guk animatzen topea kolore hauek txikitatikan bihotzean sentitzea hori bai dala sufrimendua erreala maitatzea

IBAN ALBERDI

Doinua: Behin batian Loiolan

Behin batean Zumaian Olentzero torri zan egin nion nik kaso ta ari zan lan-lan eta kontatu nion ona nitzala pelotan pelota nahi nukeela pozaren trukean

TELMO

Doinua: Haizeak bidali du

Hemendikan gutxira ikusi nahi nuke Euskal Herria libre espainiatik aske nafarroa frantzia nahi zaituzte-aparte baina danak batera bizi nahi genuke

LUIS eta MATTO

Page 10: Bota Bertso Bat 2011 Bilduma

Gaia: NAHI NUKE

Nahi nuke ezer ez nahi izatea, baina hori ezinezkoa da, ezer ez nahi izatea zerbait nahi izatea da; ezinezkoa dena alferrik baita eskatzea

JOXERRI ETXABE

Erabaki det nik bat-batean bertso kantuan hastea poza ematen du dagon girua orain hemen ikustea pasatzen ai naiz momentu hontan ni sekulako trantzea eta nahi nuke bertso eskola horrelaxe mantentzea

UNAI SARASUA

Gauza bat izan nahi det nik gero haunditan. Diru asko emango didate nei hortan. Gogo asko daukat nik hasteko lanetan. Presinkatxen ibili nahi det nik borrokan OSKAR FERNANDEZ PEREZ

Bertsoa kantauko det txalo batzun truke partidak telebistan botatzen dituzte pista gehiago ezto hauek zer nahi dute pelotai izatea nik orain nahi nuke

PEIO ETXABE

Joxemai arraunlaria bikaina bazan Jon ezbadakizue Joxemai intzun jan Jon orduan ezinda sekula jasan nahi nuke Zumaiako arraunlari izan.

BERTOL ETXABE

Doinua: Esnesaltzailearena Gaur goizian jaiki eta irriparra ahuan (bis) nahiz eta ez goatu ze inun atzokuan nexka txiki polita dudala onduan ni bezain zoriontsurik ba ote munduan hola bizi “nahi nuke” bizitza osuan

PRONTX

Page 11: Bota Bertso Bat 2011 Bilduma

Gaia: NAHI NUKE

Pentsamendu ta ideia ezberdinez osatzen dugu etxea armarik gabeko mundu batekin gustatzen zait amestea baina utopiak hain zailak direnez aurrera eramatea nik nahi nukeena lortzea momentua bizitzea (bis) Tinta beltz honi forma emanaz umiltasunez sortzea sentimenduzko lerro haurekin bihotzera iristea (bis)

DINI

Nik buruan ugari ditut beti nahiak nei pena ematen dit bat aukeratziak bihotza poztuko zin hauxe gertatziak realak astintzia belarri-handiak

EIRE SALEGI

Haunditan nahiko nuke izan mekaniko kotxiak lotukoitut sendo eta tinko konponduko ditut nik mila eta piko ta aberastuko naiz bizitza guztiko

IBAI ETXABE

Bertso honekin nahi det kolpetik eraso nahiz erreza ez izan lortzea akaso afaldu nahiko nuke eroso-eroso nik nahiko nuke sari eder hori jaso

IÑAKI AIZPURUA

Hogeita batgarren mendeko gizarte ustiatu ta garatua Ez gera kapazak ez ikusteko zein dan egizko pekatua

*Nik ere... (1) Goizeko ordu txikitan tok, tok, tok sartu ohi direnak atetik... Zuk erradazu ama, zer eta ni bezalakoen atzetik?

*Nik ere... (2) Urtxintxak Aranjuezen jo ta ke ezer ere egin gabe lasai Oraindik asmatzeko dagoen sententzia faltsu baten zai!

*Nik ere... (3) *Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala Hain gora, hain trebe...

(1) pentsatzeko libre! (2) sentitzeko libre! (3) askatzeko Lize!

AITOR

Page 12: Bota Bertso Bat 2011 Bilduma

ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI

ETA BAITA LAGUNDU DIGUZUENOI ERE!

- Alondegia kultur etxea

- Torreberri gaztetxea

- Algorri

- Trapaia

- Metro

- Inpernupe

- Nikol

- Txortena jatetxea (Oikia)

Txinpartakoei ere mila esker kaxak uzteagatik!

URTEBETE BARRU BERRIZ!

ZUMAIAKO BERTSO ESKOLA

BOTA BERTSO BAT! lehiaketa