bizkaiko hitzabizkaiko hitza juanan ruiz / foku 30 urte bete dira bizkaian ur mozketak egiten hasi...
TRANSCRIPT
BIZKAIKOHITZA
JUANAN RUIZ / FOKU
30 urte bete dira Bizkaian ur mozketak egiten hasi zirenetikbBi urte iraun zuten, baina lehortea ez zenerantzule bakarra izanbGaur egun, lurraldeak hornidura egokiagoa dauka halako egoera baterako b 2-4
Sikateak Bizkaia ur gabe utzi zuenekoa
Musika Bertan behera geratu daBanden Lehia, musikari berrien
lanak sustatzeko egitasmoa
9Azpiegiturak Hastear diraAtxondoko AHTaren lanak, eta
herritarrek mobilizazioak abiatu dituzte
7Ostirala
2019ko urriaren 11X. urtea416. zenbakia
2BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko urriaren 11Astekoa
Ibai Maruri Bilbao Bilbo
Araban, Uribarriko urtegiaren
irudia adierazgarria zen. Urak
bete beharreko eremu zabaletan
hondoko lupetza zegoen agerian,
edo, are okerrago, lur idorra arra-
kalatuta. Hildako arrainak ehun-
ka zenbatu zitezkeen. Eta azpiegi-
tura eraiki aurretik zutik egonda-
ko eraikinen aztarnak agerian
zeuden, berriro ere. Gasteiz eta
Bilbo urez hornitzen dituen urte-
gi nagusia da Uribarrikoa; Zado-
rrako sistemako handiena. Agin-
tariak kezkatuta zeuden. Ez zego-
en eskaera betetzeko behar beste
ur. Hala, inork hartu nahi ez zuen
erabakia hartu behar izan zuten:
1989ko urriaren 10ean lehen
mozketak iritsi ziren; atzo 30 urte.
Bi hiriburuetan eta inguruetan
milioi bat biztanletik gora geratu
ziren txorrotetan urik gabe.
Harako urri hartan sei orduz
eteten zuten hornidura, soilik as-
teburuetan. Baina luze jo zuen
arazoak, 1991ko otsailera arte.
Apurka-apurka, gero eta luzea-
goak izan ziren mozketak.
1990eko otsailean, hamabi ordu-
koak ere izan ziren, eta asteko
zazpi egunetan. Ur edangarri fal-
taz gain, bestelako kalteak ere
eragin zituen: industria, nekaza-
ritza, abeltzaintza eta beste hain-
bat sektorek galera ekonomikoak
izan zituzten. Beharrerako ezin-
bestekoa zuten ura falta zuten en-
presetan, eta gauetako txandeta-
koek ezin zuten lanik egin.
Ohi baino euri gutxiago egiten
ari zen. Urriaren 1ean hasten da
urte hidrologikoa eta hurrengo
irailaren 30ean bukatu. 1988-
1989 urte hidrologikoa oso lehor
joan zen. Aemet Espainiako me-
teorologia agentziaren datuak
dira: metro koadroko soilik 732,2
litro pilatu ziren Bilboko airepor-
tuan; 503 litro, Gasteizkoan. Bil-
boko aireportuan, 1948-1989ko
epean urteko batezbestekoa
1.245,2 litro zen; Gasteizkoan, be-
rriz, 856 litro. Bizkaian nabaritu
zen bereziki sikatea. 1989an, urte
batean egiten duen batez besteko
prezipitazioaren bi heren baino ez
zituen egin. Eta urte hartako zazpi
hilabetetan batezbestekoaren er-
dira ere ez zen iritsi; urtarrila,
ekaina, urria eta abendua izan zi-
ren hilabeterik lehorrenak. Lurra
eta landaredia oso lehor zeuden,
eta egiten zuen euri apurra eurek
xurgatzen zuten. Egoera hartan,
ezinezkoa zen urtegietara ura
iristea.
«Penintsulako beste inguru
batzuekin alderatuz gero, gurean
klima nahiko egonkorra da. Adi-
bidez, tenperaturetan ez da ego-
ten alde nabarmenik urte batetik
bestera. Baina prezipitazioa asko
aldatzen da urte batetik bestera.
Urte batean, 1.500 litro pilatu dai-
tezke, hurrengoan 1.000 eta hu-
Hasieran, sei orduko ur mozketak egin ziren, asteburuetan. 1990eko otsailean, hamabi ordukoak ere izan ziren, eta asteko egun guztietan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Txorrota, kezka iturriIa urte bi iraun zuten ur mozketak hasi ziren duela 30 urteko urrian, Bizkaian b Eurifalta ez zen erantzule bakarra izan b Agerian geratu ziren kudeaketaren gabeziak
d
Uraren kudeaketa
1989ko lehortea
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11 Astekoa
rrengoan 500. Eta hori normalada. Arazoa hasten da bi urte bainogehiago batezbestekotik beheradaudenean: orduan hasten garalehorteaz hitz egiten», azaldu duEuskalmet Euskal MeteorologiaAgentziako klimatologia ardura-dun Jose Antonio Arandak. Esaterako, bukatu berri den
urte hidrologikoa lehorretik joanda. Baina, oraingoz, urte zehatzbateko kontua da. «Hurrengoe-tan zer gertatuko den ikusi behar-ko da kezkatzeko arrazoirik lego-keen jakiteko», ohartarazi duArandak. Edozelan ere, horrelakozerbait fenomeno arraroa da:Euskal Herriko prezipitazioen se-rietik abiatuta egindako ikerke-ten arabera, bi mendetan hiru al-diz gerta daiteke eremu honetantamaina horretako lehorte bat.1990 hasieran, Eusko Jaurlari-
tzak alerta egoera ezarri zuen. Urhornidura murrizketez gain, lo-rategiak ureztatzea eta kaleakgarbitzea ere debekatu zen. Etakonponbide bila hasi ziren. Esate-rako, Bilbo Bizkaia Ur Partzuer-goa Bilboko Portu Agintaritzare-kin harremanetan jarri zen uredangarria itsasoz ekartzeko. Pe-troliontziak erabiliko zituzten,baina ura ekarriko zuten Erresu-ma Batutik. Metro kubo bakoitza-ren kostua —mila litro— garai har-tako 500 pezeta izango zen. Bai-na, azkenean, baztertu eginzuten, garestiegia zelako.Obrak egin ziren ibaietan, ura
hartu ahal izateko. Baita lurpekoakuiferoetan ere. 42 milioi eurokoinbertsioa egin zen. Izan ere, eurifalta ez zen Arabako eta Bizkaikokontua izan; Gipuzkoan, Nafa-rroan eta Kantabrian (Espainia)ere lehortea izan zuten. Gipuzko-an ere izan zuten hornidura ara-
zorik, baina Nafarroan eta Kanta-brian, ez. Bizkaian, Gipuzkoaneta Araban urtegiak ziren ur hor-nidura bermatzen zuten iturri ba-karrak. Nafarroan eta Kanta-brian, aldiz, lurpeko akuiferoeta-tik hartu zuten ura, mozketarikegin behar ez izateko. Beraz, le-hortea ez zen izan hornidura ara-zoak eragin zituen aldagai baka-rra. Izan ere, 2001-2002ko urtee-tan ere ez zuen euri askorik egin,baina ordurako nabarmen aldatu
zen uraren kudeaketa, eta ez zenhornidura arazorik egon. 1989kolehortean agerian geratu zen Biz-kaiak bestelako iturri batzuenpremia zuela.
Aldaketa premiaDuela 30 urteko hornidura sareakzuen beste arazoetako bat galerakziren. Bilbo Bizkaia Ur Partzuer-goak emandako datuen arabera,orduan urtegietatik irteten zenuraren %40 bidean galtzen zen;
gaur egun, %5etik beherakoa daportzentaje hori. Azken hamarurteetan, esaterako, 150.000 he-rritarrek kontsumi dezaketenbeste litro ur hodietan ez galtzealortu da Bizkaian. Ur kontsumoan egon den alda-
keta ere adierazgarria da. Lehortehark kontzientzia sortu zuen gi-zartean: etxeetan, industrian etanekazaritzan ahalik eta ur gutxie-narekin baliatzeko ahalegina eginda. Hala, kontsumo estatistiketannabaritu da aldea. INE EspainiakoEstatistika Institutuare-nak dira datuak: 1990ekohamarkada hasieran,bizkaitar bakoitzak, ba-tez beste, 175 litro ingurukontsumitzen zituenegunean; gaur egun, be-rriz, 110 litro dira. Kon-tsumitzailerik handienaindustria da, eta urteotanur kantitaterik handie-nak eskatzen zituzten enpreseta-ko asko desagertu dira; besteakbeste, Bizkaiko Labe Garaiak. Era berean, azken urteetan
aparteko ur hartuneak bilatudira; esaterako, Boluetako pon-patze estazioa eraiki da Bilbon,behar izanez gero Ibaizabalekoura hartzeko aukera bermatzeko.Helburua da ura ahalik eta lekugehienetatik hartu ahal izatea,
batek huts egiten duenean beste-ak eskura edukitzeko. Urtegienkudeaketa arauak eta prozedurakorain askoz zorrotzagoak dira,euri sasoietan ahalik eta ur gehie-na biltzeko, eta ur goraldiak dato-zenean haien ondorioak edo kal-teak murrizteko. Ura Uraren Euskal Agentziak
argi du ur partzuergoek zer eginbehar duten: sarea egokitu etaiturri berriak bilatu. Uste du horidela datozen urte eta hamarkade-tan hornidura bermatzeko bide
bakarra. Era berean, ur eskaeragutxituz joatea ere ezinbestekoadela uste du: «Ur eskaintza eten-gabean hazteko bidea garestia daalde askotatik: bai ogasun publi-koarentzat, bai lurraldearen arti-kulaziorako ere; eta ur masenegoera ekologikoari kalte zuzenaeragiten die». Zenbat eta eragin-korragoak izan, orduan eta ur gu-txiago atera beharko da.
Arabako Uribarriko urtegia da Bizkaia hornitzen dutenetan handiena. Irudian, 2007ko urtarrilean, ohi baino ur maila apalagoa ageri duela. JUANAN RUIZ / FOKU
ITURRIA: AEMET
BILBOKO AIREPORTUKO PREZIPITAZIOAK
1.600
1.400
1.200
1.000
800
600
400
200
1988-1989 1998-1999 2008-2009 2018-2019
Litroak metro koadroko
Urte hidrologikoa (urriaren 1etik irailaren 30era)
%58UR PARTZUERGOKO
URTEGIEN BETETZE MAILA
Joan den barikuan, Bilbo Biz-
kaia Ur Partzuergoaren horni-
dura sarea osatzen duten ur-
tegien betetze maila %58 zen.
Iazko egun berarekin aldera-
tuta, %7,52 gutxiago.
Hiru sistema.Hiru sistemata-
tik hartzen du ura. Nagusiena,
Zadorrakoa da; hau da, Uriba-
rriko urtegia, Araban, eta Urru-
nagakoa, Araba eta Bizkaia ar-
tean. 192 hektometro kubo bil
ditzakete, eta %57,72an dau-
de. Bizkaiko urtegiak dira bi-
garren sistema: Artiba, Oiola,
Nocedal, Zollo eta Undurraga;
hiru hektometro kuboko gai-
tasuna dute, eta %70,37an
daude. Burgosen dago Or-
dunteko urtegia, baina Bilbo-
ko Udalarena da; hiriburua
hornitzen du. 22 hektometro-
ko kubo ur hartzeko gaitasuna
du, eta %63an dago.
Nafarroan eta Kantabrian ereizan zen sikatea, baina urpekoakuiferoetatik hartu zuten ura,mozketarik ez egiteko
1989an, urtegietatik irteten zenuraren %40 bidean galtzenzen; gaur egun, %5etikbeherakoa da portzentaje hori
d
Uraren kudeaketa1989ko lehortea
Ibai Maruri Bilbao Bilbo
Iazko abuztuan iritsi zen KepaOdriozola —Bilboko Hirigintza zi-negotziaren albokoa— (Bilbo,1962) Bilbo Bizkaia Ur Partzuer-goko presidentetzara, ordura artekarguan egondako Ricardo Bar-kalak Bilboko Portu Agintaritza-ren ardura hartu baitzuen. Iraila-ren 13an berriro hautatu zuten,lau urterako. Idatziz erantzunditu Bizkaiko Hitza-ren galderak.Pasatutako agintaldiaren zer
balantze egiten duzu?
Duela urtebete karguaz jabetunintzenean, martxan zegoen trenbatera igo nintzela esan nuen. Bil-bo Bizkaia Ur Partzuergoa ez dagelditzen. Urtean, 70 milioi euro-tik gorako inbertsioa egiten du sa-neamendu eta hornidura azpiegi-turetan. Azken lau urteotan, az-piegitura oso garrantzitsuak jarriditugu martxan, besteak beste,Undurragako bypass-a. Horrezgain, Enkarterriko hornidura ar-teriarik handienaren lehenengofasea amaitu dugu; Bilbo Handia-ren hornidura bermea hobetzeaahalbidetuko du. Gainera, hain-bat herrigunetan araztegiak jarriditugu —esaterako, Sopuertan etaAulestin—; ibai buruak berresku-ratzeko funtsezkoak dira. Uztailetik Udal Sareak sozieta-
teak eskaintzen zituen zerbitzu
guztiak partzuergoak berak es-
kaintzen ditu. Zergatik?
Udal Sareak 2000. urtean sortuzen, nagusiki, amaierako erabil-tzaileen tasak fakturatu ahal iza-teko, saneamendu tasaren kon-tzeptua BEZaren menpe ez egote-ak zekarren kostu arazoari irten-bide bat emateko asmoarekin.2018ko abenduaren 26an, ordea,Bizkaiko Foru Ogasunak kon-tzeptu hori BEZaren menpe egonbehar dela xedatu zuen. Urtarri-laz geroztik, partzuergoak faktu-ratzen du zerbitzua zuzenean.Beste arloari dagokionez, hau da,bigarren mailako hornidura sareakudeatzeari, mantentzeari, ustia-tzeari eta birjartzeari dagokionez,
lehen, 47 udalerriri zerbitzu ema-ten genien, eta, orain, 71ri; hau da,lehen, 1.600 kilometroko sare batkudeatzen genuen, eta, orain,2.974 kilometroko sarea. Horreklan bolumena nabarmen areago-tu du, lantaldea egokitzeko auke-rarik izan gabe. Lan kargarengehikuntza horri erantzutekomodu bakarra eginkizun horiekdenak partzuergoan sartzea zen,eta baliabide finantzario nahiz gi-za baliabide handiagoak dituenerakunde batek eskaintzen di-tuen sinergiak aprobetxatzea.
Zeintzuk dira datozen lau urtee-
tarako erronkak?
Urari buruz ari garenean, ezingara lau urteko aldiez mintzatu.Ur azpiegiturak oso garestiakdira, inbertsio handiak behar iza-ten dituzte, eta, horiek eraikitze-ko, lau urte baino gehiago beharizaten dira. Gaur egun lanean aridirenek beharbada ikusiko ez di-tuzten gauza batzuk planifika-tzen ari gara. Horri guztiari, gai-nera, klima aldaketa gehitu behardiogu; ura kudeatzeko lanetan al-dagai berriak kontuan hartzera
behartzen gaitu. Halaber, etorki-zuneko euri erregimena edozeinizanik ere, herritarrei ur hornidu-ra bermatzeko gai izan behardugu. Ildo horretatik, apartekobaliabideak eskuragarri izatekolanean dihardugu: esaterako,Ibaizabaleko ura hartuko dugu,behar izanez gero, hornidura ber-mea bikoizteko. Saneamenduaridagokionez, araztutako uren gai-neko exijentziak gero eta zorro-tzagoak izango dira, eta hondakinuretan agertzen ari diren kutsa-tzaile berriei aurre egiteko kon-
ponbide berriak bilatzen jarraitubeharko dugu —esaterako, mi-kroplastikoak, sendagaiak, dro-gak eta abar—.Busturialdeko Partzuergoa Bil-
bo Bizkaia Ur Partzuergoan sar-
tuko da? Eskualdeko baliabide-
ak erabiltzeari utziko dioten
kezka agertu dute hainbatek.
Busturialdeko Partzuergoak gu-rean sartzeko eskaera bat egin du,baina oraindik azterlanak eta au-rretiazko lanak egiten ari gara.Gure lehentasuna udalerri horienur hornidura urte osoan zeharbermatzea da. Hori guztia, ibaienemari ekologikoak errespetatuzegingo da; gaur egun ez da hala.Horrek ez du esan nahi bertakobaliabideak erabiliko ez ditugu-nik; aitzitik, baliabide horiek osa-tu egin beharko dira eskaria urteosoan bermatzeko. Gure ateakzabalik daude partzuergoan sar-tzea erabakitzen dutenentzat. Bil-bo Bizkaia Ur Partzuergoak ezditu lurraldeak kolonizatzen.Erakundeen arteko lankidetza-ren bidetik, laguntza eta irtenbi-deak eskaintzen saiatzen gara.Ura izango da klima aldaketak
arriskuan jarriko duen natur ba-
liabideetako bat.
Bi norabidetan joan beharkodugu. Batetik, baliabidea babes-tea, hau da, gure akuiferoak zain-tzea, edaten dugun uraren jato-rrizko kalitatea zaintzea, bainabaita ur araztuek jasotzen dituz-ten ur masak zaintzea ere, iraun-kortasunaren berme gisa. Bestal-de, baliabidea urritu arren balia-bideak beste bide batetik lortzekogure esku dagoen guztia egiten arigara: herritarrei hornidura bermebikoitza emango dieten azpiegi-turak izatea, edozein egoeratanhornidura ziurtatze aldera. Uraren faktura garestia da.
Beste hornigai batzuk baino de-zente merkeagoa da. Hornitutakoeta, ondoren, araztutako 1.000 li-tro ur taberna batean freskagarribat erostea bezain beste kostatzenzaigu. Estatuko errentarik han-dienetakoa dugu, eta horniduraeta saneamendu zerbitzuarenkostua familia errentaren %0,60da. Halere, uraren prezioa nabar-men hazi beharko da. Europakoeta EAEko araudiak eskatzen dufakturan islatura egon behar dire-la zerbitzuaren kalitatea berma-tzeko hartu behar diren kostuak,ingurumen eta inbertsio kostuakbarne, eta orain ez da horrela.
«Baliabideak osatukodira Busturialdean,eskaria bermatzeko»
Kepa Odriozola bBilbo Bizkaia Ur Partzuergoko presidentea
Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak 71 herriri ematen die zerbitzua. Gehiagoizango dira Busturialdekoak batzen zaizkienean. Odriozolaren esanetan,etorkizuneko erronka da euri erregimen berrietan hornidura bermatzea.
LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
«Gure ateak zabalikdaude partzuergoansartu nahi dutenentzat.Ez ditugu lurraldeakkolonizatzen»
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11Astekoa
d
Uraren kudeaketaElkarrizketa
Sena
Kafe baten bueltan
onartu diot lagunari
zutabetxoa idaztea,
idaztea bera, ez dela
arazorik handiena; gauza gehie-
nekin gertatzen den legez, hastea
dela kontua, eta gero, ondo-txar-
to, amaitzen jakitea. «Buruhaus-
terik handiena —aitortu diot—
zeren gainean idatzi erabakitzea
izaten da. Orduan, zerbait otu-
tzen bazaizu, bota; ondo etorria
izango da, nahiz eta gero seguru
antzean—egin dut ohar— ez dizu-
dan kasurik egingo».
Sena. Horixe— bota dit lagu-
nak, eta isildu egin da. «Sena?»
—nik—. «Bai, sena» —berak—. Eta
isildu egin da, ostera ere. Kafeari
azken zurrutadak eman, laguna
agurtu eta etxerako bidea hartu
dut, zeri buruz idatz nezakeen
batere arrasto barik; zer dela-eta
lagunak senaz berba egiteko esan
didan igarri ezinik, berba bat
eman eta diskurtsoa, bertsoa edo
dena delakoa egiteko sen berezia
dutenen inbidiaz.
Eta horrela, etxerantz noala,
nire aurrean ikusi dut katu bat,
iraupen-senez auto baten azpian
sartzen; eta berari adausika txa-
kur bat, txakur-senari men egi-
nez, zintarritik auto azpira egin
guran. Parean, txakurra lotzen
zuen sokari atzeraka tiraka, ha-
ren jabea, mutil gazte bat, bere
senetik aterata, deiadarka eta
txakurrari ostikoak emanez.
Mutila bere senera etorri denean
egin dut aurrera. Etxeko atarian
Mirenekin, auzokoarekin, egin
dut topo. Beti bezain atsegin
agurtu nau. Sen onekoa da Mi-
ren.
Etxean, bazkaria mahai gaine-
an jarri, eta telebista piztu dut.
Gaur Egun. Bilbon hondakinak
nola kudeatzen ditugun galdera-
ri erantzun gura dion kongresua
abiatuko da, eta, esan dutenez,
Euskadin sei milioi tona zabor
egiten ei dugu urtero; gehiena
plastikoa. Estatu Batuetako
muga-zergek kezkatuta, bilera
egin dute erkidegoetako ekono-
mia-arduradunek Madrilen; han
zen Arantza Tapia. Auto elektri-
koentzako Europako kargatze-
gunerik azkarrena inauguratu
dute Abanton; han non agertu
den Josu Jon Imaz, Repsoleko
kontseilaria, horren gainean
berbaz. Urkullu lehendakariak
adierazpenak egin ditu autogo-
bernuaz, eskumenen transferen-
tziak direla eta. Dobletea egin
du, gainera, Urkulluk, Tourra
2023an Euskaditik ateratzeko
ahaleginetan ari direla azaldu
baitu. Polemika Galdakaon Jon
Bienzobas ETAko presoaren
arte-erakusketa dela eta; PPk eta
zenbait biktimen elkartek udala-
ren kontra egin dute, erakusketa
egiteko baimena eman duelako.
Gobernuz kanpoko 270 erakun-
dek autokritika egin dute, eta
barkamena eskatu diete terroris-
moaren biktimei. Horiek izan
dira ikusi dudan albistegiko
lerroburuetako batzuk.
Ez da falta zer kontatu, ez da
falta zeri buruz idatzi. Baina
senak eman dit senaz idatzi
behar dudala. Katuaren, txaku-
rraren, mutil gaztearen, auzoko
Mirenen edota ETBren albiste-
gien senaz. Baita nireaz ere, gura
bada. Azken batean, nork bere
senetik egiten du-eta egiten
duena. Beharbada, horixe da
nire lagunak aditzera eman gura
izan didana.
Azken batean, nork bere senetik
egiten du-eta egitenduena. Beharbada,
horixe da nirelagunak aditzeraeman gura izan
didana
Irudia b Galdakao
Polemika sortu duen erakusketaErakusketa zabaldu bezain pronto piztu da polemika. Jon Bienzobas euskal presoaren erakusketa bat zabaldu
dute aste honetan Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, baina hura ixteko eskatu dute berriro ere. Covitek eta
PPk erakusketa kentzeko eskatu dute, eta Bienzobasi egotzitako krimenen inguruko panel batzuk jarri dituzte
kultur etxe parean. Eusko Jaurlaritzak eta Jesus Loza Espainiako Gobernuaren ordezkariak ere eskaria berretsi
dute. Galdakaoko Udalak adierazi duenez, erakusketa ez dute eurek antolatu, eta aretoa denen eskura dago.
Diotenez, ez daukate hura kentzeko asmorik, ez dutelako «inongo herritarrik baztertu nahi». BIZKAIKO HITZA
6.000.000ZENBAT BIDAIARIK ERABILIKO DUTEN LOIUKO AIREPORTUA
Urtea amaitzerako Bilboko aireportuak sei milioi bidaiariren muga gain-
dituko duela espero da. Errekor berria litzateke, hirugarrenez jarraian.
Hasierako proiektuak 4,5 milioi bisitari jasoko zituela aurreikusi zuen, eta
ondorengo handitzeek 5,6 milioira igo zuten bidaiari kopurua.
«Bizkaiak badauzka beharadina langile eta enpresaenergia trantsizioarenerrealitatea aurrera eraman ahal izateko»
Unai RementeriaBizkaiko ahaldun nagusia
BIZKAIKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere
baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta BIZKAIKO HITZAk mozteko eskubidea
du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Bizkaiko
Hitza, Uribitarte kalea 18, 3-C, 48001 Bilbo. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
%
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11 Gaiak
RPARAJETIKIgor Elordui
Metaleko greban parte hartu duten bi langilek epaitegian deklaratu dute
DURANGO bBizkaiko metalean bost eguneko lanuztea egin zuten joan
den astean, baina maiatzean eta ekainean beste horrenbeste egin zu-
ten. Orduko horietan Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen, eta aste ho-
netan Durangoko epaitegian deklaratu behar izan dute. Sindikatuek
salatu dute «eskubideak defendatzea» ez dela inoiz delitua izango.
Iragan asteburuan Bilbon eta Zallanizandako bi eraso sexistak salatu dituzte
GIZARTEA bJoan den asteburuan bi eraso sexista salatu zituzten, bata
Bilbon eta bestea Zallan. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saila eraso-
ak ikertzen ari da, eta larunbat goizaldean bertan bi erasotzaileak atxi-
lotu zituzten. Zallako jaietan gertatu zen erasoetako bat, eta herrian
bertan gertaera salatzeko elkarretaratzea egin zuten.
Lander Muñagorri Garmendia
Errepideak noiz eta nola honda-tuko diren aurreikusi ahal izatea,horixe izan zen Heriberto Perez(Barakaldo, 1980) EHUko inge-niaritza ikerlariaren helburua.Horrek errepideak egokiago ku-deatzea ekarriko baitu, eta, noizhondatuko diren jakinda, noizkonpondu beharko diren aurrezjakin ahal izango da. Doktore te-sia egin du gai horrekin, eta, horiaurkeztuta, metodologia Bizkai-ko Foru Aldundiaren esku utzi duingeniariak, errepideen manten-tze lanak egokiago bideratu ahalizateko. «Errepideak nola dau-den ikusteko egiten dituzten az-terketak utzi dizkit aldundiak;baina ez zuten aztertzen nolakobilakaera zegoen». Errepideagaizki noiz egongo den ere aurrei-kusiko dute hemendik aurrera,Perezek garatutako metodologia-ri esker.Nola aurreikus daiteke errepide
bat nola dagoen?
Bi indize erabiltzen dira horreta-rako. Batetik, IRI nazioarteko zi-murtasun indizea dago, eta ho-rrek esaten du nolako erregular-tasuna duen zoruak. Plano lau etaperfektu bat izanez gero, balioa 0izango litzateke. Normalean,errepide berri bat irekitzen dene-
an, 2 inguruan ibiltzen dira, etaokerragotzen joaten da. Beraz,aurreikusten da zenbat ibilgailupasatuko diren urtean, eta nolakomateriala daukagun; horrela ja-kin daiteke zer bilakaera izangoduen errepideak. Beste indizea la-bainketarekiko erresistentziare-na da. Ibilgailu bat errepidetik do-anean, irten ez dadin, marruska-dura bat sortzen da, eta horrela
mantentzen gara errepidean. Bai-na zenbat eta ibilgailu gehiagoigaro, bidea orduan eta leunagoada, eta handitu egiten da bidetikirteteko arriskua. Beraz, bi indizehoriekin ikus daiteke zein eremu-tan dagoen hobeto errepidea.Errepideak egokiago kudeatu
ahal izango dira horrela?
Hori da asmoa. Ikusi behar da noladauden, eta horren arabera egin-go da zerbait; horrela, aldez aurre-tik jakin ahal izango dugu nolaegongo diren errepideak. Horre-
tarako, lehenbizi, jakin behar dazenbat ibilgailu pasatuko diren;zenbat eta gehiago igaro, orduaneta material hobeak jartzen baiti-ra errepideetan. Alde horretatik,funtzionala izan behar du mate-rialak; A-8tik goazenean, ez diraur putzuak sortzen, ura sartzenbaita bide zoruan dauden mate-rialen artean. Harritxoen arteanhutsuneak daude, ura sartzen da
azpira, eta ez dago aquaplanning egiteko arris-kurik. Material horiekhobeak izaten dira, etamarruskadura handia-goa ematen digute.Hori kontuan hartuta,
beraz, aurreikus daite-
ke errepide batzuk le-
henago honda daitez-
keela?
Bai, nik garatutako modeloa la-bainketarekiko erresistentziaduen modeloa da, eta edozeinerrepidetarako balio du; zenbatibilgailu igaroko diren aurreiku-siz gero, horren arabera ikus dai-teke zer balio izango duen. Erre-pide horrek duen erabilerareneraginez, zer bilakaera izangoduen.Testuinguru bera duen errepide
batean, ordea, leku batean zulo-
ak agertzen dira, eta beste ba-
tzuetan ez. Zergatik?
Hori jakingo bagenu! Hori badaarazo bat, eta, modeloak perfek-tuak ez diren arren, nahiko onakdira. IRI indizea 100 metrotikbehin egiten da; beraz, tarte ho-rretan, auto kopuru bera igaro-tzen da, material bera dauka, etaeuri kantitate bera jasotzen du.Baina zuloak eremu batean sor-tzen dira, eta bestean ez. Hori ezdakigu zergatik; akaso, zerbaitgaizki egingo zuten bere garaian,makinak ez zuen ondo zanpatu-
ko, edo auskalo. Hainbeste fakto-re daude, ezin baita zehaztu. Horida daukagun gauza txarra; nahizeta material eta klima bera izan,errepidearen portaera nahiko al-dakorra da.Egindako ikerketaren ondoren,
Bizkaiko errepideak nola dau-
de?
Errepideen egoera nahiko ona da,ezin gara kexatu. Balio neurriegokiak daude Bizkaiko errepide-etan. Adibidez, IRI indize horre-tan, balioa 3-4 artean ibiltzen da,asko jota, eta neurri egokia da.Hemendik aurrera, errepideen
mantentze lanak kudeatzen di-
tuen departamentuak aurrez ja-
kin ahalko du non egingo dituen
lanak?
Bai, hori da asmoa, nik eman diettesia eta azaldu diet modeloa.Aurrekontuak optimizatu egin-
go dira era horretan?
Bai, aurreikusi ahalko da halakoedo holako konponketak egin be-harko direla. Errepideen balioakzein diren jakinik, jakingo duteurte bakoitzean zenbat errepidekonpondu beharko dituzten.
«Bizkaiko errepideenegoera nahiko ona da,balio egokiak dituzte»
Heriberto Perez b EHUko ingeniaritza ikerlaria
Errepideak «egokiago» kudeatzeko modelo bat sortu du Perezek: bideak zer-nola dauden ikusita eta zer trafiko izango duten jakinda,zenbatean behin konpondu behar diren esango du sistema berri honek.
ARITZ LOIOLA / FOKU
«Zenbat ibilgailu igaroko direnjakin behar da, zenbat etagehiago igaro orduan etamaterial hobea jartzen baita»
«Zuloak eremu batean sortzendira, eta bestean ez; ez dakiguhori zergatik den, akasozerbait gaizki egingo zelako»
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11Berbetan
Natalia Salazar OrbeAtxondo
Hamar urte baino gehiago diraAtxondon AHT abiadura handikotrenaren lanak geldi daudela. He-rritarrak eta aurreko udal gober-nua legeari tiraka aritu zirenhainbat urtez, proiektua geldia-razteko. Eta hala egon da, duelagutxira arte. Adif enpresaren etaEspainiako Gobernuaren ordez-kariek, batetik, eta lur-jabeek,bestetik, lurren desjabetze aktaksinatu zituzten 2016an. Berriz eregeldi egon da proiektua, Adifekdesjabetze prozesuaren luzamen-dua eskatu duen arte. Xabier Ga-rate alkateak berak ere (EAJ) joanden asteko osoko bilkuran baiez-tatu zuen AHTa badatorrela, bai-na noiz izango den ez dakitela.Egoera hori ikusirik, ezinegona
sortu da hainbat herritarren arte-an. Kezka eta zalantza guztiakjaso eta afera bideratzeko plata-forma bat eratu dute. Osteguneroelkartzen dira herriko plazan. Iñi-go Larringan plataformako kideada, eta desjabetutako lur zati ba-ten jabea. «Lur-jabeak eta herri-tarrak elkartu gara bilera horre-tan. Taldetxoak ere batzen arizaizkigu. Esaterako, eskolakoumeen gurasoak batu zaizkigu.Izan ere, trazadura eskolatik osogertu dago. Eskola ondoan dagopista bat, azpiegituraren zutabe-ak jarri behar dituzten lekura da-ramana. Beraz, AHTa egitenbada, hortik egunero pasatu be-harko dute dozenaka kamioik.Horiek ere kezkatuta daude.Apurka-apurka ari gara iristentalde guztietara».Atxondo eta Abadiño arteko
AHTaren zatia Elorrio, Atxondoeta Abadiño herrietatik pasatukoda. Bi noranzkotarako trenbidebana izango duen enbor nagusibat du oinarri azpiegiturak tartehorretan. 5.660 metrokoa. Ho-rrez gain, noranzko bakarrekoadar bi ere izango ditu, bakoitza900 metrotik gorakoa. Bistakoada azpiegiturak zer inpaktu izan-go duen Anboto horma irudiduen herriaren paisaian. Beraugauzatzeko, bestelako lanak ereegin beharko ditu Adif enpresak.Besteak beste, lurrak mugitu etadrainatze lanak.
Atxondoko Udalak azpiegitu-rari buruz duen iritzia eta laneiburuz duen informazioa jasotzensaiatu da Bizkaiko Hitza , baina ezdu lortu. Hala ere, joan den astekoosoko bilkuran udal gobernuakazaldu zuen zer ikuspegi duen.Xabier Azkarate alkatearen hi-tzak jaso zituen Anboto aldizka-riak: «Euskal Herrian zati handibat eginda dago. Beraz, ni kontraegon arren, Atxondotik pasatuegingo da». Bestalde, Gorka Ga-rate alkateordeak esan zuen al-derdi moduan trenaren alde dau-dela. Hala ere, azpiegitura horrekAtxondon izango duen inpaktua-ren kontra dagoela erantzun zionoposizioan dagoen EH Bilduri.Zalaparta eragin du gaiak he-
rrian, bai eta udalean ordezkari-tza duten bi taldeen artean ere.EAJk aurreko udal gobernuari le-poratu zion azpiegitura handiapasatzeko aukerarik txarrenarenalde egin zuela, ANV-EAE aginte-an egon zenean. Gorka Garate al-
kateordeak kazetariei azaldu zie-nez, «AHTa pasatzeko bi aukeragenituen, bata bestea baino txa-rragoa. Zoritxarrez, aukerariktxarrena daukagu, 2007tik aurre-rako gobernu taldeak hala eraba-
kita. Hau da, orain aurreikusi bai-no 400 metro urrunago pasa zite-keen. Baina ez da horrela izango.Min eman arren, Apatamonaste-rio erditik pasatuko da». Apata-
monasterio Atxondoko auzobu-rua da.EH Bilduk ezeztatu egin du bi
ibilbide egon zirela aukeran, etaudalak gaitasuna izan zuela bata-ren edo bestearen alde egiteko.
Azaldu dute legearenarabera Maisu etxeade-ritzon eraikinaren gaine-tik besterik ezin dela pa-satu, eta adierazi besteaukera legez kanpokoazela. Antzera mintzatuda Larringan ere: «Tra-zadura bi zeuden mahaigainean, baina horietakobatek ez zituen betetzenlegeak aurreikusitakobaldintzak».Legearen zirrikitu
guztiak aztertu nahi dituAHTaren aurkako plata-
formak, eta, horretarako, adi-tuengana joko dute. «Abokatutalde espezializatu bat hartukodugu berriro, ikusi baitugu guztiairregularra dela. Obraren inguru-
men inpaktua neurtzeko azterke-tarik ez dute egin». Plataformak iragarri du bi ildo-
ri jarraituko diela: bata, mobiliza-zioena, eta bestea, komunikazioaeta harreman sareak lantzekoa.«Herriko talde guztiak inplikatunahi ditugu, eta harremanak za-baldu, baita Abadiño eta Elorrioherriekin ere. Horretan ari gara».
Herritarren indarraMendi martxa egiteko asmoa erebadute, ziurrenik, urriko azkenasteburuan. «Martxa hori herriagerraldi bat izatea nahi dugu,talde guztiak inplikatuta». Duelahamahiru urte herritarrek eraku-tsi zuten indarra gogorarazi nahidute antolatzaileek: «Irudikatunahi dugu zer-nola altxatzen denAtxondo, berriz ere, ezetz esate-ra».Atxondoko Udalari ere galdetu
diote AHTaren lanei buruz.«Oraingoz, esaten dute ez dakite-la ezer. Baina hori gezurra da. Ba-dakigu egunotan sinatu behar di-tuztela Maisu Etxea Adifi emate-ko agiriak». Adifeko langileak etaibilgailuak ikusi dituzte aspaldionherrian. «Mugimendua nabarida. Badatoz. Adifeko langile ba-tzuekin hitz egiten aritu ginen.Esan ziguten datozen egunetanhasiko direla pistak zabaltzen,porlan makinak muntatzen... etahorrek guztiorrek lau urte inguruiraungo duela ».
Mobilizazioak Atxondon, AHTarenlanak hasteko zantzuak direla etaHainbat herritarrek plataforma bat eratu dute b Kezka sortu da herritar batzuen artean,Adifek lurren desjabetze prozedurak luzatzeko izapideak hasi dituela jakin ostean
Ostegunero elkartzen dira herritarrak, Atxondoko plazan. ANBOTO
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11 Gaiak
Trazadura bi zeuden mahaigainean, baina horietako batekez zituen betetzen legeakaurreikusitako baldintzak»
«Herriko talde guztiakinplikatu nahi ditugu, etaharremanak zabaldu, baitaAbadiño eta Elorriorekin ere»Iñigo LarringanAHTaren aurkako Atxondoko plataformako kidea
‘‘
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11Gaiak
Peru Azpillaga Diez Bilbo
Agur Banden
Lehia. Hamar
urtez euska-
razko musika
taldeen topa-
leku eta boz-
gorailu izandako lehiaketak
amaitutzat eman du bere ibilbi-
dea. Hala, iazko edizioarekin biri-
bildutzat eman dute hain uzta
oparoa utzi duen urteetako lana.
«Euskara hiritarra, urbanoa
eta kosmopolita ere bada, eta
lehiaketa honek hori argi utzi du
alderdi musikaletik; Euskal Herri
osoko proposamenak entzun di-
tugu, estilo eta mota askotariko-
ak», nabarmendu du Iurdana
Akasuso Azkue fundazioko zu-
zendariak. Euskara sustatu eta
teknologiarekin uztartzeko as-
moz, urteetan antolatu du Azkue
fundazioak Banden Lehia, Baga
Biga diskoetxea eta Irontec en-
presa bidelagun zituelarik.
Bizkaiko Foru Aldundiak bul-
tzatuta, 2009an jarri zen martxan
Banden Lehia euskararen eguna-
ren ospakizunaren harira, gazte-
en interesa pizteko. «Abiapuntua
hori izan zen, euskara, musika eta
teknologia uztartzea eta euska-
razko sortzaileei aukera bat es-
kaintzea». Lehenengo urte har-
tan, Bilboko Plaza Barrian antola-
tu zen lehiaketa, eta, izan zuen
arrakasta ikusita, egitasmoari ja-
rraipena ematea erabaki zuten.
2013. urtetik aurrera, Azkue fun-
dazioaren gain geratu zen lehia-
ketaren antolakuntza. Akasusok
zehaztu duenez, fundazioaren
proiekturik «kuttunenetarikoa»
izan da, eta ilusio handiz eutsi
diote edizio bakoitza antolatzeari.
Lehiaketaren muina euskaraz
sortzen den musika den arren,
teknologiak ere «funtsezko» rola
bete izan du Banden Lehian.
«Edizio guztietan hausnartu egin
dugu elementu teknologikoen in-
guruan, eta, Irontec-en eskutik,
zeharkako proposamen berritzai-
leak egiten saiatu gara: musika-
rientzako sare sozialak, Twitter
bidezko bozak edota txio kopurua
kontuan izatea irabazlea hauta-
tzeko orduan».
Bide berriak marrazteraAkasusok adierazi duenez, bi izan
dira lehiaketaren zikloa amaitu-
tzat ematera eraman duten arrazoi
nagusiak. «Batetik, azken urtee-
tan adierazgarria izan da parte
hartzearen jaitsiera». Arrazoi ez-
berdinak daudela deritzo. Esatera-
ko, saria aldatu izana. Diru txekea
emateari utzi, eta baldintza profe-
sionaletan grabatzea eskaintzen
hasi ziren; horrek eragin zuzena
izan zuen izen ematean. «Kon-
tziente ginen horretaz, lehiaketari
sari erakargarriagoa erantsi nahi
genion, baina, parte hartzen zuten
taldeen nolakotasuna medio, par-
te hartzea jaitsi egin zen».
Eskean Kristo, Zazkel, Ane Gu-
ria, Herriaren Oihua... asko eta
askotarikoak izan dira lehiaketa
irabazita euskal musikagintzaren
munduan bidea egitea lortu du-
ten taldeak zein proposamenak.
Izan ere, Banden Lehiaren hamar
urteko ibilbidean zehar, euska-
razko musikak ere bilakaera sa-
kona izan duela nabarmendu du
Akasusok: «Teknologia berriek
asko lagundu diote musika sor-
kuntzari, eta baita proposamen
desberdinen zabalkundeari ere».
Erantsi duenez, diskoetxe baten
babesa izatea taldeentzat garran-
tzitsua izan arren, gaur egun, tal-
deek badituzte beren lanak
ekoizteko bestelako bideak; «ho-
rrek behartu gintuen lehiaketa-
ren oinarriak aldatzera».
Parte hartzea kontuan izan du-
ten arren, Akasusok azpimarratu
duenez, Azkue fundazioak berak
bere helburuen inguruan eginda-
ko gogoeta izan da lehiaketa
amaitzeko arrazoi nagusia.
«Geure jardunaz hausnartzeko
eta lan ildoak berriro definitzeko
beharra ikusi dugu», azaldu du.
«Eta lehentasunak zehaztuta,
ondorioztatu dugu Banden Lehia
bezalako egitasmo bat, hots, eus-
karaz sortzen den musika susta-
tzea helburu duen bat, ezin dela
izan geure lehentasunezko il-
doa», esplikatu du. Hortaz, orain
beste proiektu bati ekin
nahi diotela jakinarazi
du. «Hausnarketa ho-
rretan, gure lehentasu-
nezko gizataldea gazteak
eta nerabeak direla on-
dorioztatu dugu, eta horretara
goaz».Gainera, Banden Lehian
«zeharka» lantzen zen teknolo-
gia, eta, orain, muinean jartzea-
ren alde egin nahi dute. Hala, bes-
teak beste, youtuber izateko ikas-
taroak antolatuko dituzte aurten.
Aurten ez da Banden Lehiarik izango. Azkue fundazioak jakinarazi duenez, euskaraz sortzen denmusika sustatzea helburu duen lehiaketak hamar urteko ibilbidea itxi zuen iazko edizioarekin. Hala ere, euskara eta teknologia uztartzeko proiektu berriak iragarri dituzte datozen urteetarako.
Iazkoa izan zen azkenengoa
Lehiaketako lau talde bozkatuenek zuzenekoa eskaintzen zuten BIlborocken, eta horien artean hautatzen zen Banden Lehiako irabazlea. BANDEN LEHIA
Azkue fundazioak muineanjarri du teknologia, eta gazte eta nerabeentzako egitasmoakjarri ditu martxan
9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11 Gaiak
du Zabalak. Aurrerapauso handia
dela deritzo, eta aurrera egiteko
laguntza benetan garrantzitsua:
«Bagenuen maketa bat aterata,
baina diskoak beste koska bat
igotzeko aukera ematen digu,
baita segurtasun gehigarria ere
egiten dugun horretan». Zabala-
ren ustez, halako lehiaketa bat
irabazteak eta horrek dakarren
sariak «bultzada» handia eman
dio taldeari. «Honaino heldu
gara; orduan, zegatik ez jarraitu
aurrera?».
Udan hasi ziren diskoa graba-
tzen, eta, Zabalak azaldu duenez,
hilabete bat behar izan zuten
Hotz egin duen arren izenpean
kaleratu duten lana burutzeko.
«Bilbon estudioan sartu, eta ber-
tan eman genuen hilabete osoa,
egunero-egunero, goizetik arra-
tsaldera». Ordu asko eta lan han-
dia egin duten arren, Zabalak ez
du dudarik: «Benetan emaitzak
merezi izan du». Nabarmendu
duenez, emaitzarekin oso gustura
geratu dira. «Aurrerapauso bat
egon da beti, eta hori emaitza on
baten mesedetan izan da».
Eta diskoa aterata, orain «dis-
frutatzeko garaia» dela baieztatu
du Zabalak. «Beste aldea dator
orain, gozoagoa». Izan ere, diskoa
kalera aterata, sustatzen dabiltza
egunotan. Horretaz gain, urritik
abendura asteburuero kontzertu-
ren bat dutela adierazi du. «Gure
abestiak zuzenean eta agertoki
gainean jotzeko garaia da».
Diskoak emandako motibazio-
ari esker, taldearekin aurrera ja-
rraitu nahi dute, eta musikaren
munduan bide bat egin. «Oso es-
perientzia ona izan da Banden
Lehia, eta pena handia da desa-
gertzea; egia esan, gurea bezalako
taldeentzat oso aukera ona da»,
ondorioztatu du Zabalak.
Baga Biga etxearekin ‘Hotz egin duen arren’ lana kaleratu berri du Belatztaldeak, lehenengoa. Banden Lehiako sariaren parte izan da diskoa grabatzea;horretaz gain, BBK Live eta EH Sona jaialdietan ere zuzenean aritu dira aurten.
Belatz, Banden Lehiako azkenirabazlea, disko berriarekin
Belatz taldea izan da Banden Lehiako hamargarren eta azken edizioa irabazi duen taldea. BELATZ TALDEA
P. Azpillaga Diez Bilbo
Guk banden lehia lehena-
gotik ezagutzen genuen,
baina ez genuen inoiz
izan izena emateko asmorik»,
hasi da azaltzen Asier Zabala,
Belatz taldeko kidea. Lagunek,
ordea, parte hartzera animatu zi-
tuzten: «‘Aizue, badago lehiaketa
bat; zergatik ez zarete anima-
tzen?’ Azkenean, aukera polita
izan zitekeenez eta galtzeko ezer
ez genuela ikusita, izena eman
genuen».
Erabaki eta asmatu; izan ere,
Banden Lehian izena eman zuten
talde guztien artean, gehien boz-
katuriko lauren artean sailkatu
eta finalera igarotzea lortu zuen
Belatzek iaz. «Lehiaketan bertan
jo genuenean, jada finala zen.
Nerbioso geunden arren, topera
eta kriston gogoarekin aritu gi-
nen; guretzat, bertan egotea jada
emaitza ona zen». Bozen ostean,
baina, Banden Lehiako hamarga-
rren edizioko irabazle izan zen
Belatz taldea, eta, baldintza pro-
fesionaletan disko bat grabatzeko
aukera izateaz gain, BBK Live eta
EH Sona jaialdietan jo dute.
«Oso pozgarria izan da bi jaial-
di horietan aritzeko aukera iza-
tea, baina, guretzat, bereziki dis-
koarena izan da onena», aitortu
P. Azpillaga Diez Bilbo
Beste era batera bizi izan
zuten Banden Lehia Herri
Oihua taldeko kideek
2012an. 16 eta 17 urte zituztela
aurkeztu ziren lehiaketara. Gaz-
teak izan arren, lehenengo diskoa
kaleratuta zeukaten. Urte hartan,
lehiaketa irabazi ostean, bigarre-
na kaleratu zuten, eta, gerora tal-
dea desagertu den arren, lehiake-
ta mugarri bilakatu zitzaien par-
taideei.
Horietako bat da Iker Aginaga
Revolta Permanent taldeko
kidea. Iker Villa taldekidearekin
batera aspaldi sortutako proiek-
tua da Revolta Permanent, ibilbi-
de luzekoa. 2012. urtearen buel-
tan, ordea, tarte baterako utzi eta,
beste lagun batzuekin batera,
Herri Oihua taldea osatzea eraba-
ki zuten. «Institutuko lagunak
ginen, Iker eta ni rap egiten ibil-
tzen ginen, baina abesti propioak
egiteko grina piztu zitzaigun. 30
minutuko kontzertu bat emateko
sortu genuen taldea, eta bi disko
kaleratu genituen azkenean».
Lehenengoa 2011. urtean kale-
ratu zuten, eta, hortik abiatuta,
Banden Lehiara aurkeztea eraba-
ki zuten. «Esperientzia oso polita
izan zen, asko ikasi genuen; batez
ere, diskoa grabatzen». Saria ira-
bazteak «konfiantza» eman ziela
azaldu du, eta, oso gazteak zire-
nez, gainera, «egonkor-
tasuna» eman ziola
proiektuari.
Dena den, Aginagak
nabarmendu du ibilbide
guztitik gauza batekin
geratzen dela: «Mundu
hau gustuko duzun era-
bakitzeko, funtsezkoa
izan zen». Haren esane-
tan, benetan musikan
aritu eta sortzen ibili nahi duzun
erabakitzeko oso lagungarria izan
zen lehiaketako ibilbidea: «Pre-
sioa, zuzenekoaz gozatu... Urteak
pasatuta, hartutako erabakia da
geratzen zaizuna».
Oso gazte zela irabazi zuen Iker Aginaga Revolta Permanent taldeko kideakBanden Lehia, 2012. urtean. Garai hartan, ordea, Herri Oihua izeneko taldeaosatzen zuen hainbat lagunekin. Lehiaketa mugarri izan du bere ibilbidean.
Lagunekin biltzeko aitzakiaizateari utziz, jardutera salto
2012an, Herri Oihua taldeak irabazi zuen Banden Lehia. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Mundu hau gustuko duzunerabakitzeko, funtsezkoa izan zen; urteak pasatuta,erabakia da geratzen zaizuna»Iker AginagaHerri Oihua taldeko kidea
‘‘
Bi jaialdi horietanaritzeko aukera izateaoso pozgarria izan da,baina bereziki onenadiskoarena izan da»Asier ZabalaBelatz taldeko kidea
‘‘
Lander Muñagorri Garmendia
Hondakinen kudeaketa integral
eta jasangarrien joera berriak az-
tertzeko bilgunea izan da aste ho-
netan Bilbo. Gaiari buruz eztabai-
datzeko nazioarteko ISWA kon-
gresua egin da Euskalduna
jauregian, astelehenean eta aste-
artean. 70 herrialdetako 1.200
adituk parte hartu dute jardunal-
di horietan, eta, besteak beste,
plastikoen hedatzeak zeresan
handia hartu du. 250 hitzaldi eta
mahai inguru egin dira, eta Biz-
kaiko hondakinen tratamenduari
buruz ere hitz egin dute. Miguel
Angel Gomez Garbikerreko tek-
nikaria da, lurraldeko zaborren
kudeaketaz arduratzen den era-
kundekoa, eta, eman zuen hitzal-
dian azaldu zuenez, Bizkaiko
edukiontzi horietara botatzen di-
ren hondakinen %22 ez dira birzi-
klatzen.
Lurralde osoan zehar 6.500
edukiontzi hori daude, eta horie-
tan, urtero, 18.100 tona hondakin
botatzen dituzte bizkaitarrek.
Baina Gomezek azaldu zuenez,
bertara birziklatu ezin diren plas-
tiko asko botatzen dituzte erabil-
tzaileek. Alegia, plastikoa duen
guztia ez dela birziklagarria eta
edukiontzira botatzen diren hon-
dakinek borobilean dauden bi ge-
ziren irudia izan behar duela go-
gorarazi zuen. Birziklatzen ez den
hondakinen %22 hori, beraz, Za-
balgarbiko erraustegian erretzen
dute.
Bizkaiko plastikoak tratatzeko
zentroa Zornotzan dago. Gome-
zek azaldu zuenez, han jasotzen
duten plastikoa zazpi sailetan be-
reizten dute. Mota ezberdinetako
produktuak jasotzen dituzte, bai-
na birziklatzeko zailenak direnak
material konposatuak direla azal-
du zuten kongresuan parte hartu
zuten adituek.
Izan ere, plastikoarekin ez da
beirarekin bezala gertatzen. Be-
rreskuratzeko tarte handia duten
produktuak izan ohi dira edu-
kiontzi berdera botatzen diren
hondakinak, baina plastikoetan
kontrara da: hamaika koloreko
produktuak baitaude, eta beste
horrenbeste nahasketa mota
egon ohi dira. Denak plastikozko-
ak. Horiek birziklatzea zailagoa
izaten denez, kongresura bildu zi-
ren adituek ekodiseinua gailendu
dadila eskatu zuten. Hau da, pro-
duktuen diseinuetan ikuspegi
ekologikoa gailentzea aldarrikatu
zuten, plastikozko produktu guz-
tiak birziklatzeko modukoak izan
daitezen.
Eskaera zehatzak aldundiariISWA kongresua abiatu baino le-
hen, Euskalduna jauregiaren ata-
rian agerraldia egin zuen Zero Za-
bor Bizkaian plataformak. Bizkai-
ko Foru Aldundiak barruan
emango zituzten datuei beste
ikuspegi bat eman nahi izan zio-
ten horrela, «pertsona bakoitze-
ko 800 euroko izen ematea or-
daindu beharrak» ez
zielako aukerarik ema-
ten kongresuan egoteko.
Hondakinen kudeaketa
ekonomia zirkularrean
oinarritu beharko zela
aldarrikatu zuten, eta al-
dundiak bide horretan ez
duela askorik egiten sa-
latu: «Hori hala balitz,
biztanleriari baliabideak
emango lizkioke gaikako honda-
kin organikoen bilketa hazteko,
Zabalgarbi erraustegia ixteko pla-
nak edukiko lituzke, eta ez luke
beste erraustegi proiekturik sus-
tatuko».
Gogora ekarri zuten, gainera,
aurtengo martxoan Elena Unzue-
ta ingurumen diputatuak egin
zuen irakurketa, «Bizkaian hon-
dakinekin arazorik ez dagoela»
esan zuenean. Iaz, gaikako bilke-
taren birziklatze tasa %48,8 izan
zela esan zuen orduan diputa-
tuak, eta 2020. urterako Europa-
ko Batasunak ezarritako %50eko
helburutik gertu zeudela aldarri-
katu. Baina Zero Zabor Bizkaian
plataformako kideek azaldu zu-
tenez, ordea, datu horietan kon-
tzeptuak nahastuta zeuden eta al-
dundiak ez du ematen «ikerketa
zehatza egiteko baliagarri diren
taularik». Euren arabera, lurral-
deko birziklatze tasa gertuago le-
goke %40tik aldundiak dioen
%48,8tik baino.
Bizkaiko erakunde publikoe-
tan kudeaketa eredu, teknika eta
alternatiba berriak bilatu behar-
ko lituzketela aldarrikatu zuten
plataformatik, «benetan zero
hondakinen belaunaldira» iritsi
ahal izateko. Izan ere, azaldu zu-
tenez, erraustea ez da ekonomia
zirkularra, material organikoen
bilketarako edukiontziek baliabi-
deak behar dituzte, eta hondaki-
nen inguruko zerga politika berri
bat sortu behar da. «Gehiago or-
daindu dezatela hondakin gehia-
go sortzen dutenek, argia, ura edo
gas gehiago kontsumitzen dute-
nekin bezala».
Bizkaian edukiontzi horirabotatzen den plastikoaren%22 ez da birziklagarriaBilbon hondakinen kudeaketarako kongresua egin dute, eta ZeroZabor Bizkaian plataformak egoera iraultzeko neurriak eskatu ditu
Plastikoa bereizteko Jundizko planta, Araban, artxiboko irudian. R. BOGAJO / FOKU
10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11Gaiak
Bizkaia osoan zehar 6.500edukiontzi hori daude, etahorietara, urtero, 18.100 tonahondakin botatzen dira
Aldundiak dio birziklatze tasa%48,8 dela, baina Zero ZaborBizkaian plataformak dio ez dela %40ra ere iristen
Robotika graduaeskainiko duteDeustun 2020an
BILBO b 2020ko irailean abiatu-
ko du ikasturte berria Deustuko
Unibertsitateak, eta robotikako
ingeniaritza gradua eskainiko
du. Aste honetan, ituna sinatu
dute Deustuko Salestarrekin,
eta horri esker garatu ahal izan-
go dute gradua. Ikasketa hori
eredu dualekoa izango da, gai-
nera, hau da, hirugarren maila-
tik aurrera, ikasleek ikasi eta lan
egin ahal izango dute aldi bere-
an. Sektoreko enpresa garran-
tzitsuekin akordioa lortu dute
horretarako.
Robotika etorkizuneko en-
plegua aldatuko duen alda-
gaien artean dago, eta, horre-
gatik, apustu hori egin izana au-
rrerapauso garrantzitsua izan
dela azaldu zuten aurkezpen
ekitaldian alde bietako ardura-
dunek. Belaunaldi berrietako
profesionalak prestatzeko di-
seinatutako gradua izango da,
eta automatizazioa eta robotika
industriala izango da ardatza.
Emakumeen lanakerosteko saila, ArteEderren Museoan
BILBO bArtista emakumeen la-
nik apenas erakutsi du Arte Ede-
rren Museoak 1997tik gaur arte.
Joera horrekin bukatzeko asmoa
azaldu du orain. Artista emaku-
meen lanak erosteko sail berezi
bat sortu dute. Besteak beste, Isa-
bel Bakedano, Elena Mendizabal
eta Miren Arenzanaren lanak
erosi dituzte. Horrez gain, aurten
erositako lanak eta dohaintzan
jasotakoak aurkeztu berri ditu.
WOPek Gorbeiaraigotzeko ekinaldiaegingo du etzi
GIZARTEA bGaixotasun neuro-
degeneratiboen aurkako WOP
ekinbideak Gorbeiarako herri
igoera bat antolatu du. Igandean
Arabako Murua herritik abiatuko
dira 10:15ean. Nahi duenak bere
gisa joan ahal izango du, baina
WOPek Bilbotik abiatuko den
autobus bat ere antolatu du.
09:00etan Plaza Eliptikotik abia-
tuko da, eta 16:30ean hiriburura
itzuliko litzateke. Ituna sinatzeko ekitaldia. BIZKAIKO HITZA
Ane Maruri Aransolo
Gernika-Lumo
Poloniako Auschwitz
Birkenau kontzen-
trazio esparrua II.
Mundu Gerrako sa-
rraskiaren irudirik
ezagunenetakoa da. Eta Gernika-
Lumori, berriz, 1936ko gerran
bonbardatu zutenez geroztik, Ba-
kearen Hiri esaten zaio. Bonbak
zerutik iritsi ziren Busturialdeko
udalerrira, eta babeslekuetan
gorde ziren 1937ko apirilaren
26an Gernikan zeuden herrita-
rrak. Orain, baina, babesleku ho-
rietako batek Auschwitzeko kon-
tzentrazio esparruan gertatuta-
koa gordetzen du. Biktima haiek
Polonian sufritu zutena erakus-
ten du, memoria historikoa erein,
landu eta zabaltzeko asmoagaz.
Kulturarako fabrika sozialaren
ondoan dagoen Astrako babesle-
kuan, ikasturte bukaerara arte
ikusi ahalko da Alemaniako na-
zien heriotzaren esparrua. Kon-
zentrationslager Auschwitz era-
kusketa. Heriotzaren fabrikade-
lakoan gertatutakoaren berri
jakiteko, aurrez izena eman be-
har da www.auschwitz.online
helbidean. Erakusketa ikusteko
aukera bakarra izango da Euskal
Herrian; Bizkaitik Espainiara ero-
ango dute.
Auschwitzen preso zeudenen
bizimoduak ezagutarazten ditu
erakusketak. Argazkietan oina-
rritutako proiektua da, baina ar-
duradunek kontaerari ematen
diote berebiziko garrantzia. «Ar-
gazkietan egoerak islatzen dira,
baina gertaeren zergatiak ezagu-
tzea beharrezkoa da, gertaeren
aurrean kritikoagoak izaten ikas-
teko», diote APTC elkarteko ar-
duradunek.
1930. urtetik abiatuta eta 1945.
urtera arteko epean, eremu ho-
rretan gertatutakoak lantzen ditu
proiektuak. 30 informazio ohole-
tan banatuta, taula bakoitzarekin
hausnarketa prozesu batera bide-
ratzen ditu ikusleak; presoen bi-
zipenak zein gerran naziek era-
gindako sarraskiak batzen dituz-
te. Kontzentrazio esparruaren
sorrera landuko dute lehenengo,
eta, horretarako, Europako histo-
ria ezagutaraziko diete bertara-
tzen direnei. Bigarren atalean, be-
rriz, Holokaustoaren nondik no-
rakoak landuko dituzte, eta
kontzentrazio esparruaren ere-
mua zelan hasi zen ezagutuko
dute. «Kontzentrazio eremu txiki
bat zena industria fabrika nola
bihurtu zen landuko dute berta-
ratzen direnek», zehaztu du
Eduardo de Ocampo erakusketa-
ko komisarioak.
Kontzentrazio eremuaren mu-
gak aztertu ondoren, bertan pre-
so zeudenen bizipenak ikusiko
dituzte. Norbanakoen esperien-
tziak eta ikuspuntuak jasoz. Hala,
garai haietako gosea, zigorra eta
sufrimentua nolakoak ziren ikas-
siko dute. Gogoeta prozesua bul-
tzatu gura dute, gertaerak ezagu-
tzeaz gain, jarrera kritikoa bultza-
tzeko.
Erakusketaren azken atalean,
berriz, erresistentzia mugimen-
dua jorratuko dute. Ez bakarrik
Auschwitzekoa, baita inguruan
bizi zirenen herritarrena ere.
Hezkuntza esperientziaGertatutakoa ezagutarazteaz
gain, Auschwitz Birkenau kon-
tzentrazio esparruari buruzko
hezkuntza esperientzia bultza-
tzea helburu duen erakusketa da
honako hau. Hori horrela, jar-
duera didaktikoak eta jolasak
egingo dituzte, babeslekuan iku-
sitakoari buruzko gogoetan sa-
kondu ahal izateko.
Ikasleek II. Mundu Gerra lan-
tzeko aukera «desberdin bezain
eraginkorra» izango dutela esan
du Ocampok, «liburuz gaindiko
beste esperientzia bat delako».
Izan ere, Holokaustoaren nondik
norakoak eta gerrako gertaerarik
garrantzitsuenak landuko dituz-
tela adierazi du. Halaber, ikaslee-
kin gaur egungo egoerak landuko
dituzte, baita arrazakeriari eta
biolentziei buruz hitz egin ere.
Iragana lantzeko beharraPioter Cywinski Auschwitzeko
Birkenau Museoko zuzendaria-
ren berbetan, beharrezkoa da ira-
gana gogoratzea etorkizunean
hobeto jokatu ahal izateko: «Ira-
gana ezagutzen ez duenak ezin
izango du oraina ulertu, ez eta
etorkizunari buruzko hausnar-
keta bat egin ere». Hala, iragane-
ko ikurrak gogoratzea beharrez-
kotzat jotzen du, eta, harentzat,
horietako ikur bat da Auschwitz:
«Nola jokatu ez dakigunean, zer
egin behar den ez dakigunean,
iraganeko ikurrek laguntzen dute
hori erabakitzen».
Gaur egungo politikak eta joka-
bideak ez direla «zuzenak» uste
du, eta horiek zuzentzeko bidea
iragana ezagutzea dela iruditzen
zaio. Hori horrela, erakusketa Po-
loniako mugetatik at zabaltzea
erabaki dute.
Esan du errefuxiatuen ingu-
ruan Europako herrialdeek ez di-
tuztela erabaki onak hartu: «In-
formazio asko daukagu, eta mun-
duan zehar zer gertatzen ari den
badakigu. Hala ere, duela bi urte
Birmaniako genozidioan 50.000
pertsona hil eta 150.000 zauritu
ziren. Hainbat dira euren herrie-
tatik ihesean dabiltzanak, eta Eu-
ropako herrialdeek ez dugu ezer
egin horren aurka». Behar dute-
nei laguntzeko gero eta ahalegin
txikiagoa egiten dela esan du, eta
beharrezkotzat jo du erakusketa-
ren zeregina.
Marzenna Adamczy Poloniako
enbaxadorea da Espainian. Bat
dator zuzendariak esandakoagaz,
eta biktimen memoria gorde eta
zabaldu egin behar dela esan du.
«Polonian, 1930eko hamarkadan
gertatutakoa Europako historia-
ko unerik negargarrienetakoa
da». Sarraskien biktimak behar
bezala gogoratzeko balio du era-
kusketak, «berriro horrelakorik
ez gertatzeko».
Izan ere, Auschwitzeko kon-
tzentrazio esparrua zutik man-
tendu izana aprobetxatu egin be-
har dela uste du: «Gerra bukatu
zenean, agintariek kontzentrazio
esparruekin zer egin behar zen
erabaki zuten, etorkizunean hori
lantzeko. Gazteei zein helduei ger-
tatutakoa erakutsi behar zaie. Me-
moria errespetatu eta zabalduz».
Auschwitzeko testigantzek,
dokumentuek eta argazkiek –ho-
rietako batzuk inoiz argitaratu
gabeak– Gernika-Lumo izango
dute aterpe hurrengo hilabetee-
tan, eta horrek zerbaiterako balio
izatea gura badute, horrelakorik
berriro ez gertatzeko. Udalerriak
eta Auschwitzek, bateko zein
besteko biktima zein biztanleek
bizitakoa ez errepikatzeko, alegia.
Horregatik, gaurko joera politi-
koen aurrean, jarrera propio be-
zain kritikoak izateko aldarria za-
baldu dute: «Ezin da ahaztu Ger-
nikak eta Auschwitzek esan gura
dutena: errautsetatik jaio dira».
Auschwitzeko kontzentrazio esparruari buruzko argazki erakusketa bat dago Astrakobabeslekuan ikasturte bukaerara bitartean. Presoen bizipenak jaso dituzte.
Memoria erein eta zabalduz
Astrako kulturarako fabrika sozialaren ondoan dagoen babeslekuan dago Auschwitzi buruzko erakusketa; 30 taulak osatzen dute. ANE MARURI ARANSOLO
Iragana ezagutzen ezduenak ezin izango duoraina ulertu, eztaetorkizunari buruzkogogoetarik egin ere»Pioter CywinskiBirkenau Museoko zuzendaria
‘‘
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11 Gaiak
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11Proposamena
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Eskualdeko giroa
suspertu eta he-
rrietan gastrono-
mia eta turismo
eskaintza uztar-
tzen dituzten
ekoizleak zein ekintzaileak eza-
gutarazteko asmoz sortu zuten,
duela zortzi urte Euskadi Gastro-
nomikoa Produktu Kluba, Uri-
ben. Hainbat herritako establezi-
mendu, enpresa eta ekoizlek
eman zuten izena. Uda giroa aha-
lik eta gehiena luzatze aldera, eta
herritarrak leku horiek ezagutze-
ra animatzeko asmoz, Urri Gas-
tronomikoa jardunaldiak antola-
tu zituzten handik gutxira. Zazpi-
garrenak abiatu dituzte aurten,
eta hil bukaerara bitarte jarduera
eta aukera mordoa prestatu di-
tuzte, batean eta bestean, Jata-
Ondo Landa Garapenerako El-
karteak bultzatuta.
Hainbat jatetxek eskaintzen di-
tuzten otordu bereziak, bisitak,
ekitaldi gastronomikoak, taile-
rrak, dastatzeak eta bestelako es-
kaintza zabala aurkituko dute
urriko asteburuetan Uribeko he-
rrietara biltzen direnek. 24 herrik
osatzen dute eremua: Arrieta, Ba-
kio, Barrika, Berango, Derio,
Erandio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gati-
ka, Gorliz, Larrabetzu, Laukiz,
Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Ma-
ruri-Jatabe, Meñaka, Mungia,
Plentzia, Sondika, Sopela, Urdu-
liz eta Zamudio herriek.
BerritasunakAurten berritasunak dituztela
iragarri du Jagoba Martinez Jata-
Ondo Landa Garapenerako El-
karteko turismo tekni-
kariak. «Berezia da, esa-
terako, Bogak eta Bask
Selektek egin duten pro-
posamena: garagardoa-
ren eta txokolatearen ar-
teko ezkontza». Garagardo eta
txokolate mota anitz dastatuko
dituzte bisitariek. «Ni ez naiz oso
jantzia horretan, baina baten
mingostasuna bestearen gozoa-
rekin uztartuta sentsazio berezia
sortuko da. Txokolatea jan oste-
an, garagardo bera desberdin su-
matzen da. Zentzumenak apur
bat kamuflatzen dira txokolatea-
ren zaporearekin. Era horretako
gauza bitxiak egiten dituzte».
Berritasun gehiago ere izango
da. Leioako Mendibile jauregia
oraintsu sartu da klubean, eta
haiek ere ateak zabalduko dituzte
datozen egunetan. «Txakolinari
buruzko erakusketa bat eta herri
kirolei buruzko beste bat dauzka-
te. Bizkaiko Txakolinaren jato-
rrizko izendapenaren egoitza dela
esan dezakegu».
Bertako zaporeak aurkituko di-
tuzte bisitariek. Horietako asko, lu-
rrari eta bertako eremuari lotuak.
Bakioko turismo bulegoak Ekorle-
gi Elikadura Kooperatibara eskai-
niko duen bisita da horietako adi-
bide bat. Aza, azalorea, kalabaza,
porruak, tomatea eta bertako lu-
rretan ohikoak diren bestelako ba-
razkiez gain, landaketa bitxiagoak
VII. Urri Gastronomikoa jardunaldiak egiten ari dira Uribe eskualdeko hainbat herritan. Gastronomiaeta turismorako bideren bat uztartzen dituzten ekoizle, enpresa edo ekintzaileentzako erakusleihoadira Uribeko bazterretan urriko asteburu guztietan eskaintzen dituzten jarduerok.
Bertako zaporeek erakarrita
Txakolina eta garagardoa dastatzeko aukera izango da, besteak beste. JATA-ONDO LANDA GARAPENERAKO ELKARTEA
Lehengaiak zer-nola landatzen diren ere ikus daiteke. JATA-ONDO L. G. ELKARTEA
Garagardoa eta txokolateauztartzen dituen dastatzeaedota Mendibile jauregirakobisita, berritasunen artean
13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11 Proposamena
ere aurki daitezke kooperatibaren
soroetan. Besteak beste, Txinako
aza, lore elektrikoa eta beste hain-
bat. Landaketa guztietan lurrare-
kiko errespetuzko teknika tradi-
zionalak erabiltzen dituztela diote
bertako kideek. Gainera, lanketa
agroekologikoak zoruaren eman-
kortasuna eta jasangarritasuna
bermatzen dituela azaldu dute.
Jardunaldiek orain arte eginda-
ko ibilbidearekin pozik azaldu da
Martinez. «Batez ere, tailerrek,
dastatzeek eta antzekoek arra-
kasta handiagoa izaten dute». Ja-
tetxeek urrian prezio berezian es-
kaintzen dituzten menuak ere au-
kera ona direla uste du.
Elkarteak berak antolatu ez
arren, egitarauaren barruan sartu
dituzte urrian eskualdean hain
ohikoak diren azokak ere. Dato-
zen asteetan denetariko azoka
enogastronomikoak izango dira
aukeran: Mungiko Abeltzaintza
Azoka, Sondikako Enologia Egu-
na, Derioko eta Gorlizko azoka
mikologikoak, Larrabetzuko Ne-
kazaritza Azoka, Loiuko Gastro-
nomia eta Eskulangintza Azoka,
eta Gorlizko Garagardo Artisau
Azoka.
ESKAINTZA ZABALA
Urri Gastronomikoan, hainbat
jatetxek otordu bereziak
emango dituzte hil osoan. Ho-
rrez gain, bisitak, dastatzeak
eta tailerrak egingo dituzte,
besteak beste, Uribeko herrie-
tako zenbait lekutan.
Tailerrak
Pizza tailerra.Maruriko Pelati
Pelatiren eskutik: pizza orea
nola landu, osagaiak aukeratu
eta egin. 12 euro. Urriaren 12,
19 eta 26an, 20:00etan.
Talo tailerra.Taloak zer-nola
prestatu eta erre, Aitor Aurre-
koetxearen eskutik. Urriaren
25ean, 18:30ean, Maruri Jata-
beko plazan. Doan.
Dastatzeak
Urpeko upategia.Ardo das-
tatzea Plentziako Crusoe Trea-
sure urpeko upategian. Urria-
ren 20an, 12:00etan. 15 euro.
Dastatze itsua.Hainbat jaki
eta edari itsuan dastatzeko
aukera emango dute Gorlizko
Los Jubisen. Urriaren 25ean,
19:30ean. 10 euro.
Garagardoa.Getxoko Man-
dragora jatetxeak hiru gara-
gardo beste horrenbeste guti-
zia beganorekin uztartzeko
aukera emango du. Urriaren
24an, 20:00etan. 20 euro.
Txakolina eta garagardoa.
Uribeko txakolin eta garagar-
do artisaua, Bakioko Txakolin-
gunean. Urriaren 19an,
12:00etan. 10 euro.
Garagardoa eta txokolatea.
Boga garagardo artisauaren
lantegirako bisita, Mungian.
Lau garagardo mota beste ho-
rrenbeste txokolaterekin das-
tatuko dituzte bisitariek. Urria-
ren 25ean, 19:00etan. 10 euro.
Bisitak
Piparrak jasotzera.La Gilda
del Norteren berotegirako bi-
sita, Lezaman. Hamaiketakoa
ere emango dute. Urriaren
27an, 11:00etan. Nagusientzat
bost euro; umeentzat, bi.
Mendibile jauregira.Txakoli-
naren eta herri kirolen museo-
rako bisita, Leioan. Bazkaria
barne. Urriko larunbat eta
igandeetan, 12:30ean. 35 euro.
Bakio behetik gora.Goiz
osoko bisita proposatu dute
Bakion, besteak beste, Ekor-
legi Elikadura kooperatiba eta
Txakolingunea ezagutzeko.
Dastatzeak ere egingo dituzte.
Urriaren 13an, 10:00etatik
14:30era. Bost euro.
AZOKAK
Urri guztiko asteburuetan
Garagardo, mikologia, enolo-
gia, nekazaritza, abeltzaintza
zein artisautza azokak izango
dira asteburuetan.
MUSIKA
ARANTZAZUKantu Bat Gara
taldeagaz pintxo-poteoa.
bGaur, 19:30ean, Herriko Tabernatik.
ARANTZAZU Jokaldi.
bBihar, 20:00etan, plazan.
BARAKALDODetroit.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOSholl eta Dardem.
bGaur, 21:00etan, Mendigon.
BARAKALDOTe Mamas
& T’Empapas.
bGaur, 21:00etan, Bagatza Cafen.
BARAKALDORadiocrimen,
Obsesion Fatal eta Nahitaez.
bGaur, 23:00etan, Bagatzan.
BARAKALDOKlobber
eta Ultima Generacion.
bBihar, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOGolden Wood.
bBihar, 20:00etan, Arteta musika
eskolann.
BARAKALDOUltimatum
eta Undecimo Mandamiento.
bBihar, 21:00etan, Mendigon.
BARAKALDOLomoken Hoboken.
bBihar, 21:00etan, Belugan.
BARAKALDOEiTB Jaia:
Rural Zombies, Izaro eta Belako.
bBihar, 22:00etan, BECen.
BARAKALDOKinki Boys.
bOstegunean, 20:00etan, El Tubon.
BARRIKACarlos Carranza
& Los Descarrilaos.
b Igandean, 13:30ean, Golfo Norten.
BASAURIDisko Festa Sound.
bGaur, 22:45ean, Solobarrian.
BASAURINogen.
bGaur, 23:00etan, Arizgoiti plazan.
BASAURI Jaguar.
bGaur, 00:30ean, San Fausto
plazan.
BASAURIBihurri Dub Sound Sys-
tem meets Brutality Sound System.
bBihar, 16:00etan, Bidebieta plazan.
BASAURIEfecto Mariposa.
bBihar, 23:00etan, Arizgoiti plazan.
BASAURIRemix Orkestra.
bBihar, 00:00etan, San Fausto
plazan.
BASAURIBanda Ortiz.
b Igandean, 13:45ean San Fausto
plazan, eta 19:30ean Solobarrian.
BASAURIArizgoiti Erromeria.
b Igandean, 00:00etan, Arizgoiti
plazan.
BASAURIMiticos 70.
bAsteartean, 22:30ean, Arizgoiti
plazan.
BERMEOMareak: La Breiche.
bGaur, 20:30ean, Kurtzioko
baselizan.
BERMEOMareak: Ian Mason.
bBihar, 20:30ean, Beleza
Malandran.
BERMEOMareak: Lisieux
eta White Ring.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BERRIZOlatz Salvador.
bBihar, 19:00etan, San Fausto
baselizan.
BILBOAtxuri Kantan:
Oldarra eta Garaizarko Matsorriak
abesbatzak.
bGaur, 18:00etan, Gizakundearen
elizan.
BILBOMow eta Cecilia Payne.
bGaur, 20:00etan, Muellen.
BILBOTtun Ttun Brigade
eta Gorpuzkingz.
bGaur, 20:00etan, Bilborocken.
BILBOBorja Pico.
bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOBullet Proof Lovers
eta The Grace of Dyonysus.
bGaur, 20:30ean, Shaken.
BILBONiña Coyote eta Chico
Tornado.
bGaur, 21:00etan, La Nuben.
BILBOThe Buzz Lovers
eta The Rebels.
bGaur, 21:30ean, Azkenan.
BILBORiver Oasks District Band.
bGaur, 21:30ean, Irish Stonesen.
BILBOOne Fest: BB Sin Sed, Kutxi
Romero, La Granja, Mikel Erentxun,
Rulo, Alex Ubago, Zea Mays eta
Aerolineas feat. Reyes Torio.
bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOMr. Klin.
bGaur, 22:00etan, Ambigun.
BILBONatural Brothers.
bGaur, 01:00ean, Kremlinen.
BILBOMans O DJ Set.
bGaur, 01:00ean, Muellen.
BILBO Juan Luis Castaño Trio.
bBihar, 12:30ean, La Riberan.
BILBOBelle & Blue Orkestra.
bBihar, 18:00etan, Levante plazan.
BILBOLos Jaimones.
bBihar, 19:30ean, Areatzan.
BILBOSouthside Johnny
and The Asbury Jukes.
bBihar, 20:00etan, BBK aretoan.
BILBOStarsolo.
bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOOpera Magna.
bBihar, 20:30ean, Stage Liven.
BILBODavid Bisbal.
bBihar, 21:00etan, Bilbao Arenan.
BILBOCapitan Entresijos
eta Villapellejos.
bBihar, 21:00etan, Shaken.
BILBOTobogan eta King Sapo.
bBihar, 21:30ean, Azkenan.
BILBOPink Tones.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBO JKBX.
bBihar, 22:00etan, Ambigun.
BILBO Juana Geyser.
bBihar, 22:00etan, Via de Fugan.
BILBO Juana Vanessa eta Uxu DJ.
bBihar, 00:00etan, Muellen.
BILBOMr. Postman & Marieta Sin.
bBihar, 01:00ean, Kremlinen.
BILBOAiko Taldea.
b Igandean, 12:00etan,
Euskal Museoan.
BILBO Israel Santamaria.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBORosebud eta Kim Lenz.
b Igandean, 13:00etan,
Itsas Museoan.
BILBOOrquesta Maran.
b Igandean, 18:00etan, Casilla
plazan.
BILBOLizanne Knott.
b Igandean, 19:00etan, BBK aretoan.
BILBOTe Mamas & T’Empapas.
b Igandean, 19:00etan, Coppolan.
BILBOPaco Ibañez: 50 años
del Olympia.
b Igandean, 20:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOLiza Colby Sound.
b Igandean, 20:00etan,
Itsas Museoan.
BILBOLuis Fernandez Castello
eta Carlos Apellaniz.
bAstelehenean, 19:00etan,
Sarrikoko kontserbatorioan.
BILBOViva Suecia.
bAsteartean, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOBilbao Sinfonietta & Elisa
di Prieto.
bAsteartean, 19:30ean,
BBVA Fundazioan.
BILBO Jean-Luc Guionnet & Lotus
Edde Khouri: Reciprocal Scores.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Azkuna zentroan.
BILBOVaquero.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Fnac-en.
BILBOEster Poly eta Conteiner.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Muellen.
BILBOThe Meteors.
bAsteazkenean, 22:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOLa Bruja Roja.
bOstegunean, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOBilboko Orkestra Sinfonikoa.
bOstegunean eta ostiralean,
19:30ean, Euskalduna jauregian.
BILBOMaite Larburu.
bOstegunean, 20:00etan,
Euskaltzaindiaren egoitzan.
BILBOThe Machetazo.
bOstegunean, 20:00etan,
Conde Duque hotelean.
BILBOThe Daltonics & Raccoons.
bOstegunean, 20:00etan, Muellen.
BILBOBilbo Hiria Lehiaketa:
Pop-rock finala.
bOstegunean, 20:00etan,
Bilborocken.
BILBOAcid Tongue.
bOstegunean, 20:00etan, Shaken.
BILBOAbereh.
bOstegunean, 20:30ean, Biran.
BILBOToc eta Ezpalak.
bOstegunean, 21:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOBig a Sherrod.
bOstegunean, 21:00etan, Azkenan.
BILBOMito & Cobos.
bOstegunean, 00:30ean, Kremlinen.
DURANGOGhost Number & His
Tipsy Gypsies.
bGaur, 20:30ean, Andra Marian.
DURANGODesorden, Tribade
eta Adrenalized.
bGaur, 22:30ean, txosnetan.
DURANGOBegi Argiak abesbatza.
bBihar, 11:30ean, J.M. Barandiaran
egoitzan, eta 13:30ean, kalez kale.
DURANGOLos Chimberos.
bBihar, 13:00etan, Andra Marian.
DURANGOAice DJ.
bBihar, 16:30ean, Landako gunean.
DURANGORap & Freestyle
gangar proba.
bBihar, 19:00etan, Madalenan.
DURANGORevolta Permanent.
bBihar, 22:00etan, Andra Marian.
DURANGODupla eta El Txef A.
bBihar, 22:30ean, txosnetan.
DURANGOMy Bastard Friend.
b Igandean, 16:30ean, txosnetan.
Durango b San Fausto jaiak
Hamar eguneko eromenaGaur hasi eta urriaren 20ra bitarte, jai giroan murgilduko da Durango.
Txupinazoak piztuko du eromena, eta hamar egunean jai giroko gisa
guztietako ekitaldiak izango dituzte Ezkurdin, Andra Marian, txosnetan,
Landako gunean eta herriko bazter guztietan. ANBOTO
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11Agenda
DURANGOLuhartz.
b Igandean, 18:30ean eta 22:00etan,
Ezkurdin.
DURANGOMice, Ganorabakuek,
Mockers eta Gora Etorri.
b Igandean, 20:00etan, txosnetan.
DURANGORamses Lopez DJ.
b Igandean, 23:00etan, Ezkurdin.
DURANGODemode Quartet.
bAstelehenean, 19:30ean,
Andra Marian.
ERMUAThe Travellin Brothers.
bGaur, 22:15ean, Ermua antzokian.
GETXOMister Leen
eta Cotton Blues Band.
bGaur, 21:30ean, Barria bilarretan.
IURRETALuhartz.
bBihar, 18:00etan, plazan.
LEIOADown the Ladder, Sully Riot,
Out of Frame eta Zetalau.
bBihar, 18:00etan, Udondo
gaztetxean.
PLENTZIAWilliam Gutierrez.
bBihar, 20:00etan,
Bahia de Plentzia hotelean.
PLENTZIALos No Panchos.
b Igandean, 13:00etan,
Bahia de Plentzia hotelean.
PORTUGALETEPeligro Martinez
eta Ansia.
bGaur, 19:30ean, Estropon.
PORTUGALETE Inter Arma,
Helevorn, Keziah eta Totengott.
bGaur, 21:00etan, Grooven.
PORTUGALETETotengott,
Hybrid Moon eta Himura.
bBihar, 22:00etan, Grooven.
ANTZERKIA
BARAKALDOTxalo: Rita.
bBihar, 20:30ean, Barakaldo
antzokian.
BASAURIFadunito: La Gran Familia.
b Igandean, 12:30ean, Nagusia
kaletik.
BASAURIDanny Boy Rivera,
Miguel Iribar eta Susi Caramelo.
bAstelehenean, 22:00etan,
Arizgoiti plazan.
BERRIZGiramagic:
Hai, la pescadora de sueños.
bGaur, 18:15ean, kultur etxean.
BILBO Juris Tantum:
Raúl, ¡no cenes tanto!.
bGaur, 19:30ean, Basurtuko
udaltegian.
BILBO Jakop Ahlbom: Horror.
bGaur eta bihar, 19:30ean, eta
igandean, 19:00etan, Arriagan.
BILBOAl Tran Tran: El show.
bGaur, 20:00etan, Pabilioi 6an.
BILBOBea Insa: Paradigma.
bGaur, 20:30ean, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOLas Fellini.
bGaur, 22:30ean, Badulaken.
BILBO Improtour.
bBihar, 20:00etan, Pabilioi 6an.
BILBO Ibon Belandia musikomikoa.
bBihar, 20:30ean, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOAl Tran Tran: Free Form.
bBihar, 21:15ean, Pabilioi 6an.
BILBOChema Trujillo:
No me hables de Felipe V.
b Igandean, 19:30ean,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOBilbao Impro Big Band.
b Igandean, 20:00etan, Pabilioi 6an.
BILBOBAD jaialdia. Legaleon T
& Monstrenko: ¿Hay alguien ahí?.
bOstegunean, 19:00etan,
Fundicion aretoan.
BILBOKamikaze: Jauría.
bDatorren ostegunetik larunbatera,
19:30ean, eta igandean, 19:00etan,
Arriaga antzokian.
BILBOFaemino y Cansado:
Quien tuvo, retuvo.
bDatorren ostegunetik larunbatera,
20:00etan, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOVictor Amilibiaren
bakarrizketa.
bOstegunean, 21:00etan,
Via de Fugan.
DURANGOTiritirantes:
El viaje ulterior.
bBihar, 17:30ean, Ezkurditik
Santa Anara.
DURANGOEidabe: Gora Kasete!.
b Igandean, 17:30ean, Andra Marian.
DURANGOGoitibera: Yijaaa!!!.
bAstelehenean, 12:30ean,
Ezkurdin.
DURANGOZanguango: Al otro
lado.
bAstelehenean, 18:30ean,
Askatasun etorbidean.
DURANGOBoluda kabareta.
bOstegunean, 21:00etan,
Plateruenan.
ELORRIOVaiven: Erlauntza.
bGaur, 20:30ean, Arriola antzokian.
GERNIKA-LUMOTartean: Ghero.
Azken euskalduna.
bGaur, 20:30ean, Lizeo antzokian.
GETXOMarie de Jongh: Izar.
bGaur, 18:00etan, Muxikebarrin.
GETXOGoitibera: Yijaaa!!!.
bBihar, 13:00etan, San Nikolas
plazan.
GETXOTepsis: El veneno
del teatro.
bBihar, 20:00etan, Muxikebarrin.
GETXOKiliklon: Porrusalda.
b Igandean, 13:00etan,
San Nikolas plazan.
Abanto b Burdin Jaia
Meatze garaiak Gallartan36ko gerrako batailoi errepublikanoei omenaldia egingo diete gaur arra-
tsean Gallartan, eta bihar eta etzi Burdin Jaia ospatuko dute. Meatzeetan
izerdia eta odola isuri zutenak gogoan, ofizio erakustaldi, erronka, jolas,
musika eta dantzarik ez da faltako asteburuan Gallartan. M. RAMIREZ / FOKU
GETXOAntzerki Arina: Fósforos,
Ojos que no ven... o de tal palo tal
ardilla, La chica de la gasolinera,
Terminaitor: makina madarikatuen
iraultzaeta Vendiendo el mar.
b Igandean, 18:00etatik 21:00etara,
Algortako kultur etxean.
GETXOTartean: Ghero.
Azken euskalduna.
b Igandean, 20:00etan,
Muxikebarri aretoan.
IGORREMarkeliñe: Crusoe.
bGaur, 17:30ean, Lasarte aretoan.
LEIOACorsario: Traidor,
inconfeso y mártir.
bGaur, 20:30ean, Kultur Leioan.
LOIUTartean: Ghero.
Azken euskalduna.
bOstegunean, 10:30ean, Lauro
ikastolan.
SANTURTZIYllana: The Opera
Locos.
bGaur, 20:30ean, Serantes
kultur aretoan.
SESTAOPanico Escenico:
Gay Hitler, la historia contada
con pluma.
bGaur, 19:30ean, Musika Eskolan.
DANTZA
BASAURISustraiak: euskal
erromeria.
bBihar, 19:30ean, San Fausto
plazan.
BASAURIEdurre: soka dantza.
b Igandean, 12:45ean, San Fausto
plazan.
BASAURIBiarte Dantza Eskolaren
emanaldia.
bAstelehenean, 19:30ean, Arizgoiti
plazan.
DURANGOLa Glo: In Situ.
b Igandean, 20:00etan,
Santa Anako kanpandorretik.
IURRETAUrrijena Eguna:
dantzari dantza, gorulari dantza,
eta andre eta gizonen soka dantza.
bBihar, 09:15etik aurrera, herrian.
BERTSOLARITZA
ABANTOBurdin Jaia: Paule Ixiar
Loizaga eta Unai Mendiburu.
bBihar, 13:30ean, Gallarta
Zaharreko parkean.
ARRIGORRIAGAOihana Iguaran
eta Haritz Mujika: Bertso jasa,
bat-bateko jolasahaurrentzako
emanaldia.
bOstegunean, 10:00etan, Lonbo
aretoan.
HITZALDIAK
BERMEOOiane Valero: Euskal
Herriko emakumeen historia.
bOstegunean, 18:30ean,
Erroxapeko lokalean.
BILBODaniel Zulaika: Los marinos
de Bizkaia en las distintas naves de
la expedición de la primera vuelta
al mundo.
bAsteartean, 19:00etan,
Itsas Museoan.
BILBOManuel Carreiras:
Las ilusiones del lenguaje.
bAsteazkenean, 19:00etan,
EHUren Bizkaia aretoan.
BILBOKattalin Miner:
Moio: gordetzea ezinezkoa zen.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Zirika Herri Gunean.
LARRABETZU Jose Luis Otamendi:
Disoluzio agiriak.
bOstegunean, 19:00etan, Angulerin.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
BILBOZinemakumeak gara!zikloa.
bUrriaren 14tik 21era, BBK aretoan,
Campos Eliseos antzokian,
Azkuna zentroan eta Bilborocken.
BESTELAKOAK
ABANTO36ko gerran borrokatu
zuten batailoi errepublikanoei
omenaldia, Enarak dantza taldea-
rekin eta Otxote Muñatonesen
lankidetzarekin.
bGaur, 21:00etan, Gallartako
Txikito frontoian.
ABANTOBurdin Jaia.
bBihar eta etzi, 11:00etatik aurrera,
Gallartan.
BASAURIBam Bam magia komikoa.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Arizgoiti plazan.
BERMEOMareak. Manuel Vilas eta
Charo Pita kontalariak: De cómo
el caballero Roboán le preguntó
al emperador porque nunca reía.
bBihar, 18:00etan,
Fraileen Klaustroan.
BILBOTxikiteroen 56. Festa.
bGaur, Begoñako Amaren
basilikan eta Alde Zaharrean.
BILBO Jokoteknia, Euskarazko
Bideojokoen Jardunaldia.
bBihar, 09:00etatik 14:00etara,
Azkuna zentroan.
OTXANDIO Jose Mari Beltranen
solasaldia, eta kantujira Soinubil
taldearekin.
bBihar, 18:00etan, plazan.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11 Agenda
June Prieto Barakaldo
Garaje bateko ateazabaldu beharradago lokalean sar-tzeko. Under-
ground estiloarijarraituz apainduta dago, etahorrek imajinazioari lekua uztendio sortzaileak nahi duen bezalaerabiltzeko. Barakaldoko SanBizente auzoan dago KikarArteangune sortzailea. Duela bi urtesortu zen proiektua, eta, egun,egitarau jarraitua izatea lortudute. Han zinemagileek, marraz-kilariek, idazleek edota musika-riek lekua hartzen dute, eta herri-tarrei gonbidapena zabaldu.
Eider Zenarruzabeitia HalaDzipo euskal musika eskolakozuzendariak adierazi duenez,proiektua abiatzeko bigarrensaiakera da KikarArtean. Eskola-ko lagunek bi arrazoi nagusi ikusidituzte proiektua sortzeko, etaerrotik lotuta daude herriarenegoerarekin.
Lehenengo arrazoiak gaztee-kin dauka zerikusia. Barakaldon,gazteek lokaletan biltzeko joeradute, eta, Zenarruzabeitiak dioe-nez, oso zaila izaten da lokalhorietan sartzea. Horregatik, gaz-teak biltzeko beste eredu batposible dela zabaldu nahi dutelokal berri honen bitartez.
Bigarrenak zerikusi handiagoadauka Europako hiriburuetanematen den ereduarekin. Belgi-kan, Bruselan... ikusten dira arte-arentzat sortutako gune autoges-tionatuak, eta horretan oinarritudira Hala Dzipo eskolako kideakKikarArtean pentsatzerakoan.
Sortzailea kontu kontari dabi-len bitartean, kafe batekin irudi-katzen dituzte ikusleak. Hortikdator, hain zuzen, KikarArteanizena: «Ez dugu inolako konpro-misorik eskatzen; lagun artekogiroa sortu nahi dugu, arteazgozatzen dugun bitartean».
Lokalaren barrualdean, hirugune banatzen dira. Gela bakartubat, sukalde txiki bat eta hitzal-
diak emateko lekua. Erabileraanitzeko guneak dira hirurak.Adibidez, antigym klaseak ema-ten dituzte astero gela bakartuan;gela berean, gainera, musika-terapia emanaldiak egin izandituzte. Sukaldeak eta hitzaldiakemateko tokiak bat egin dute,mahai txikiei lekua eskainiz.Azken horretan, literatura sola-saldiak, euskara klaseak eta zine-ma topaketak egin izan dituzte.
Apaletan mota guztietako kar-telak ikus daitezke, baita IdoiaKareaga Gomezek (Bilbo, 1970)sortutako erakusketa ere: bertan,umeen liburuentzako ilustrazio-ak ikusten dira.
Ekintzak herritarrek proposa-
tzen dituzte. Antolatzaileek kon-taktuan jarri behar dute HalaDziporekin, eta baldintza bakarradago; deialdia jendartera zabalikegotea. Zenarruzabeitiak nabar-mendu du denetariko ekintzakegiteko prest daudela, baina
lehentasuna ematen dietela eus-karazko ekitaldiei edo, era bere-an, euskarazko harremanak bul-tzatzen dituzten ekintzei.
David Nanclaresek, Hala Dizpomusika eskolako gitarra irakasle-
ak, egitarau bat betetzearen zail-tasunak azaldu ditu: «Garrantzi-tsuena da ekintzak aurrera atera-tzea eta sortzaileek jakitea lekubat daukatela». Ez dute dirurikeskatzen bertan ekintza bat egite-ko; halaber, instituzioen partetikhorrelako guneak bultzatzea gus-tatuko litzaieke.
Barakaldon elkarte eta mugi-mendu sozial anitz daude, etaKikarArtean gehigarri bat izateanahi dute. Nanclaresen esanetan,euskaldunak tabernetan batzea-ren ohiturari alternatiba bateman nahi diote, kulturaren etaartearen bitartez pertsonaberriak ezagutzeko leku bateskainiz.
Aurrera begiraEtorkizunean ez dute leku han-diagorik nahi; egiten dutenakluzaroan irautea da haien helbu-rua. 30 pertsona sartzen dira
lokalean, eta adierazidute noizbait bete eginizan dutela. Datozenegunetarako egitarauabeterik daukate jada:disko berri baten aur-
kezpena, udalarekin elkarlaneanegingo duten Kultur Bero egitas-moa, eta ingelesa praktikatzekotaldeak. Denak ikusgai daudeKikarartean espazio kreatiboa
izeneko Facebookeko orrian.
Etorkizunari begira ez duteleku handiagorik nahi, egitendutena denboran mantentzeada haien helburu nagusia
sBIDELAGUNAK
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2019ko urriaren 11
Zuzendaria: Ibai Maruri Bilbao. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
Herriko sortzaileek beren lanak erakusteko gunea daKikarArtean. Era autogestionatuan kudeatutako proiektua da,eta artearentzako erakusleihoa izatea du helburu.
Kikara bat bete arte Barakaldon
Hainbat sorkuntza diziplina batzen dituen gune bat sortu dute herritarrek Barakaldon, eta martxoaren 9az geroztik dago zabalik, sartu nahi duen edonorentzat. JUNE PRIETO