bizkaiko hitza - berria...2020/03/20  · luzera begira hartu beharreko neurriak jaso dituzte...

8
BIZKAIKO HITZA OLAIA ZABALONDO / BUSTURIALDEKO HITZA Busturialdeko Ur Partzuergoak, Uraren Agentziak eta diputazioak plan bat onartu dute eskualdean ur hornidura bermatzeko b Bilbo Bizkaia Ur Partzuergora konektatzea aurreikusi dute azken neurritzat b 2-3 Agorraldiei aurrea hartu guran Durango Galdeketa egiteko baimen eskaeraren erantzuna atzeratuko du Espainiako Gobernuak 6 Gizartea Arrazakeriaren Aurkako Egunean etorkinen kriminalizazioa salatu du Bizkaiko SOS Arrazakeriak 5 Ostirala 2020ko martxoaren 20a XI. urtea 437. zenbakia www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

Upload: others

Post on 17-Jul-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: BIZKAIKO HITZA - Berria...2020/03/20  · luzera begira hartu beharreko neurriak jaso dituzte planean, aurkeztutako alternatibak uztar-tuta. Epe laburrean, hainbat hodi-teria berritu

BIZKAIKOHITZA

OLAIA ZABALONDO / BUSTURIALDEKO HITZA

Busturialdeko Ur Partzuergoak, Uraren Agentziak eta diputazioak plan bat onartu dute eskualdean urhornidura bermatzekobBilbo Bizkaia Ur Partzuergora konektatzea aurreikusi dute azken neurritzat b 2-3

Agorraldieiaurrea

hartu guran

Durango Galdeketa egitekobaimen eskaeraren erantzuna

atzeratuko du Espainiako Gobernuak

6Gizartea Arrazakeriaren AurkakoEgunean etorkinen kriminalizazioa

salatu du Bizkaiko SOS Arrazakeriak

5Ostirala

2020ko martxoaren 20aXI. urtea437. zenbakia

[email protected]

Page 2: BIZKAIKO HITZA - Berria...2020/03/20  · luzera begira hartu beharreko neurriak jaso dituzte planean, aurkeztutako alternatibak uztar-tuta. Epe laburrean, hainbat hodi-teria berritu

2BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2020ko martxoaren 20aAstekoa

Natalia Salazar Orbe Bilbo

Busturialdea ez da gai ur agorraldigaraietan horniduraren beharrarierantzuteko. Ez, behintzat, emariekologikoak errespetatuta, gauregun dituen azpiegiturak egokitugabe. Aspaldi antzemandako ga-bezia horri aurre egiteko, Urdai-bai Biosfera Erreserbako Horni-duraren Lurralde Ekintza Planaonartu dute aurten BusturialdekoUr Partzuergoak, Uraren Agen-tziak eta Bizkaiko Foru Aldun-diak. Planak bederatzi aukera ja-sotzen ditu. Bi nabarmendu di-tuzte: bata, Ibarrurin (Muxika)Oizeko akuiferoaren zundaketenbaliabideak aprobetxatuko lituz-keena; bestea, Busturialdeko hor-nidura Sollubetik Bilbo Bizkaia UrPartzuergoaren hoditeriara ko-nektatzea aurreikusten duena.Azken asteotan, hainbat ko-

munikabidek bigarrena nabar-mendu dute, hori gauzatuko du-

telakoan. Planak berak jasotzendu, gainera, hori dela ur falta era-bat desagerrarazteko alternatibabakarra. Hala ere, zehaztasun batere egiten du: «Konponbide ho-rrek inbertsio oso handia eska-tzen du, eta martxan jartzeko au-kerak zenbait zalantza sortzenditu». Ibarruriko zundaketen ba-liabideak aprobetxatzea plantea-tzen duen alternatibari buruz, be-rriz, hau dio: «Arazoa erabatkonpontzen ez badu ere, egoeranabarmen hobetzeko gai da, etaohiko agorraldi bati aurre egiteaahalbidetuko du. Horrez gain,obraren kostua merkeagoa da, fa-seka egikaritzeko aukera ematendu, eta oso azkar jarri ahalko li-tzateke martxan».Aztertutako datuen eta ondo-

rioen arabera, berehalakoan zeinluzera begira hartu beharrekoneurriak jaso dituzte planean,aurkeztutako alternatibak uztar-tuta. Epe laburrean, hainbat hodi-

teria berritu eta egokituko dituz-te, eta konexio sistemak hobetu-ko. Epe ertainera, besteak beste,Oiz mendian ur-bilketa gehiagoegingo dituzte. Gernika-Lumon,berriz, ur depositu berria egingodute. Bukatzeko, epe luzera begi-rako azpiegiturak zerrendatu di-tuzte. Horien artean jaso dute Bil-bo Bizkaia Ur Partzuergoaren sarenagusirako konexioa egiteko az-piegitura. Atal horretan bertanaurreikusi dute, besteak beste,ponpaketa sistema bat Gernika-Lumoko edateko uren araztegian.Baita Oiz mendian ur bilketagehiago egitea eta hoditeriak be-rritzeko bigarren fasea gauzatzeaere.Plana onartuta, Urdaibain edo-

zein azpiegitura garatu ahal izate-ko beharrezkoa den pauso admi-nistratiboa gainditu dutela azaldudu Batxi Aranburu BusturialdekoUr Partzuergoko ingeniariak.Iratxe Arriola Busturialdeko Ur

Partzuergoko presidentea izanzen 2011 eta 2015 artean; gauregun partzuergoko KontseiluOrokorrean dago, eta Ure Urreplataformako kidea ere bada. Pla-taforma hori hainbat talde ekolo-gistak, sindikatuk eta eragileksortu zuten Busturialdeko Ur Par-tzuergoa likidatu eta Bilbo Bizkai-ko Ur Partzuergoan integratzekoaukera zabaldu zen bezain laster.Arriola partzuergoko presidenteazela onetsi zuten plana egitekoakordioa partzuergoak berak,Uraren Agentziak eta aldundiak.Orain onartu duten plana 2014anidazten hasi ziren bera dela azal-du du. «Bertan jaso dituzten le-hentasunak guk beti aipatu ditu-gunak dira, hauek: hobekuntzakegin behar direla hoditerian. Oi-zeko hodietatik %40 galtzen da,Francoren garaitik berritu gabedaudelako. Horiek konponduta,galduko ez litzatekeen kopuruhandi bat dago hor jada».

Horrez gain, gogora ekarri duohitura legez egiten den praktikabat: «Edateko ura erabiltzen daindustrian eta kaleak garbitzeko.Bitxia da. Ez da egiten hemen ba-karrik; denean egiten da. Ez dagokontzientziarik. Gizakiok betipentsatu izan dugu natura men-deratuko dugula, eta edozer delaposible, edonondik ekar daiteke-ela ura, energiarekin dena kon-pon daitekeela». Egoera horiekguztiak aztertu eta beste era bate-ra kudeatu beharko liratekeela si-netsita dago bera.Arriolak esan du Busturialdeko

Ur Partzuergoa Bilbo Bizkaikorakonektatzeko alternatiba «azkenaukera gisa» aurreikusten duelaplanak. «Ur horniduraren bermegisa ageri da, gainera. Izan ere,energia gehien behar duen pro-posamena ere bada».Planak aukera hori jasotzearen

zergatia arrazoitu du Aranburuk:«Oizko magaletik ura ekartzeak

Busturialdearen ur hornidurabermatzeko plana onartu duteHoditeriak berritu eta egokituko dituzte luze gabe, eta konexio sistemak hobetu b Luzera begira,aurreikusi dute Busturialdea Bilbo Bizkaia partzuergora konektatzea agorraldi sasoietan, Sollubetik

Page 3: BIZKAIKO HITZA - Berria...2020/03/20  · luzera begira hartu beharreko neurriak jaso dituzte planean, aurkeztutako alternatibak uztar-tuta. Epe laburrean, hainbat hodi-teria berritu

3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 20a Astekoa

arazoaren %70 konpontzen du.Egindako azterketek agerian utzidute horrek ez lukeela konpon-duko arazo osoa». Uraren horni-dura bermatu egin behar delaesan du ingeniariak. «Ez dagobeste aukerarik. Ez da egon urahartzeko beste lekurik. Horrega-tik planteatu da azpiegitura egin-da dagoen lekura lotzea».Arriolak klima larrialdia ekarri

du gogora —Eusko Legebiltzarrakere iaz deklaratu zuen egoerahori—, eta «inguruko baliabidee-kin bizitzen» saiatu behar delaadierazi du. «Dena aldatu behardugu: kontsumitzeko moduak,baliabideak erabiltzekoak...Dena. Bizkaitarrok motxila han-dia daramagu: 9,2 tona karbonodioxido isurtzen dugu per capita.Munduan 4,8 tonakoa da kopuruhori, eta Espainiako estatuan,berriz, 7koa. Horrek erakustendu gure eredua jasangaitza dela».Busturialdeko Ur Partzuergoa

Bilbo Bizkaikoan integratukobalitz, berak babestu duen politi-ka ereduen guztiz kontrako nora-bidea hartuko litzatekeela adie-razi du. «Berriro indartukolirateke azpiegitura, ponpaketaeta energia behar handiak. Ezdaukagu, ordea, guk ekoitzitakoenergiarik!». Aukera horrek zerberme duen ere zalantzan jarridu: «Bizkaira kanpotik ekartzendute ura. Hornidura hori bermeaizango ote da lehortea dagoene-an? Sistema hori ja defizitarioa daeta!».

lena dela beti. Ura udalena da, etapublikoa da. Hortik abiatuta,praktikan hiru kudeaketa eredudaude: pribatua, mistoa eta publi-koa. Ura giza eskubidea dela de-klaratu zuen NBEk 2010ean. Uranegozio gisa hartzen duen ikus-pegiaren kontrakoa da adieraz-pen hori. Hainbat enpresa multi-nazionalek jo dute uraren nego-ziora, negozio segurua delako.Denok behar dugu ura bizirikirauteko. Era horretan, bezeroakgatibu dituzte, eta enpresak gale-rak dituenean tarifak igo ditzake.Gainera, ez dago aldatzeko auke-rarik, monopolioa delako.

Bizkaian nolakoa da egoera?

Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoa en-presa handia dago. Horrek kon-trolatzen du lurraldean banatzenden uraren ia %80. Gainerako%20ari dagokionez, zenbait uda-lerrik era librean kudeatzen dute,edo Busturialdeko Ur Partzuergo-aren barruan daude. Arazoa daeredua publikoa izan arren, iraba-zi asmoekin ere egin daitekeela.Kasurik nabarmenena MadrilgoIsabel II.aren kanalaren kudeake-ta izan da; enpresa pribatua balitzlegez kudeatu zuten. Bilbo Bizkaia partzuergoari da-

gokionez, publikoa da, baina ko-lore bakarrekoa. Alderdi bakarbatek kontrolatzen du: EAJk kon-trolatzen du han egiten den guz-tia. Ez dago herritarren parte har-tzerik. Zer gertatuko litzateke de-nak izango balira partzuergo han-di horretako kide? Arazo nagusialitzateke parte hartzea eta gar-dentasuna ez liratekeela berma-tuko. Arriskutsua da. Beste arazo bat da kudeaketa

ereduak ezin daitezkeela aldera-tu. Egun, Bizkaian aldera ditzake-zue Bilbo Bizkaiko partzuergoa-ren eta Busturialdekoaren kudea-ketak. Kontuan hartu behar da,gainera, Busturialdeak ur hargu-ne txiki asko dituela. Sare erreti-kularra du, eta hornitzen duteneremutik gertuko ur hargune txi-kiak ditu. Hori guztia desagertuegingo litzateke, Bilbo Bizkaiapartzuergoak urtegi handi batetikhartzen baitu ura. Era horretan,arrautza guztiak otzara bakarre-an sartzen dituzu, eta urtegi bakarhorren mende zaude. Horrek beste arazo larri bat da-

kar: ura garraiatu egin behar dahornidura eremuetaraino. Kostuenergetikoa handitzea ere bada-kar horrek. Ziurrenik tarifak igo-ko lituzkete, kostuak handitzeaerabiltzaileek ordaindu beharkobailukete. Busturialdeko Par-tzuergoak ur harguneak utzikobalitu, egoera atzeraezina litzate-ke, gainera.Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak

ematen dituen bigarren mailakozerbitzuen %60 inguru enpresapribatuen esku dago; negozioaegiten dute urarekin. Gardenta-sunarekin lotuta dago hori. Na-zioarteko mapa osoan errepika-tzen da egoera hori.Uraren kudeaketa prozesuan gi-

zartearen inplikazioaren aldeko

apustua egiten duzu. Zer-nola

gauza daiteke, eta zertarako?

Uraren kudeaketan aritzen direnhainbat enpresak egiten dute.Esaterako, Aguas de Cadizek, kli-ma larrialdiaren kudeaketari be-gira, lehorteari buruzko partehartze prozesu bat egin du. En-

presa publikoko goi karguek etateknikariek zirriborro bat presta-tu dute, eta gero, besteak beste,kontsumitzaileek, ekologistek etaauzo elkarteek ekarpenak egin di-tuzte. Oso erabaki zailak hartu be-har baitira: besteak beste, zertara-ko kendu edo mugatu ur horni-dura. Azpiegiturei buruz ere bestehorrenbeste egin daiteke: uholde-ak saihesteko ekaitzen tanke bategitea komeni zaigu, ala, diru gu-txi dagoenez, nahiago dugu ur bil-keten sistema hobetzera bidera-tzea diru hori, banaketa sareanuraren %20 galtzen dugulako?Erabaki teknikoak dira, baina gi-zarteak ere balioztatu ditzake par-te hartze sistemetan. Gizartea jabetzen al da klima la-

rrialdiaz?

Urari dagokionez, klima larrial-diaren adierazpena lotuta dagobaliabide horren gabeziarekin.Badirudi ura denok daukagula,baina gizarte garatuetan besterikez daukagu eskura. Ur hornidurabermatuta dugunotatik, hama-rretik hiruk ez du ur horrek gu-txieneko osasun baldintzak bete-tzen dituen bermerik edatekomodukoa izateko. Klima larrial-diak eta tenperaturen gorakadakeragina izango du, gainera, horni-duran eta uraren kalitatean. Mu-rriztu egingo dira uraren kantita-tea eta kalitatea.Zer neurri hartu beharko lirateke

urari dagokionez?

Ur bilketa gutxiago egin beharizateko, kontsumoa murriztu be-harko litzateke. Ohiturak aldatubeharko genituzke. Enpresek urkontsumo txikiak saritu ditzake-te. Herritarrak kontzientziatu be-har dira ura baliabide mugatuadela. Baliabide hidriko berriak erebilatu behar dira. Hondakin uraraztuak zuzenean edateko era-biltzeko aukera ere aztertzen aridira. Alegia, ur araztua naturaraitzuli beharrean zuzenean sareraitzultzea, edateko ur moduan.Prebentzio neurriei ere heldu be-har zaie. Jakina da lehorteak zikli-koak direla. Larrialdi kasu horieiaurre egiteko neurriak garatu be-har dira. Deskarbonizazioa dalandu beharreko azken erronka.Eredua aldatu behar da, energiaberriztagarriak erabili behar dira.Energiarik behar ez duten ere-duak ere behar dira. Iragazki ber-deak deritzen araztaileak daudehorretarako. Bizkaian badaudehainbat.Uraren kudeaketa negozio bila-

katu dela esango zenuke?

Bai. Urak diru asko mugitzen du.Askorentzat negozio bat da. Udalguztietan dirua ematen duen en-presa bakarra urarena da, denokbehar dugun baliabide bat baita.

N. S. O. Bilbo

Ricardo Gamaza Ingurumen ka-zetaria eta dibulgatzailea (Sevilla,Espainia, 1971) Bizkaian izatekoazen egunotan, uraren kudeaketa-ri buruzko hainbat tailer emate-ko; baina saioak bertan beherautzi dituzte, koronabirusagatik.Hainbat eragilek kritikatu dute

Busturialdeko Ur Partzuergoa

Bilbo-Bizkaikoan integratzeak

lehenengoaren pribatizazioa

ekarriko lukeela. Zeintzuk kude-

aketa eredu daude?

Zehaztu behar da uraren kudea-ketaren gaineko eskumena uda-

«Urak diru askomugitzen du.Askorentzat,negozio bat da»

Ricardo Gamaza b Ingurumen kazetaria eta dibulgatzailea

Gamazak dio klima larrialdiak eragina izangoduela «uraren horniduran eta kalitatean».Ura udalena dela gogorarazi du, «publikoa».

SANDRA SIACHOQUE

Urdaibairen ikuspegia, airetik

begiratuta. MIKEL ARRAZOLA

Page 4: BIZKAIKO HITZA - Berria...2020/03/20  · luzera begira hartu beharreko neurriak jaso dituzte planean, aurkeztutako alternatibak uztar-tuta. Epe laburrean, hainbat hodi-teria berritu

4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 20aIritzia

Irudiab Gernika-Lumo

Supermerkatuek beste izan nahi duteAlerta egoeraren ondorioz bertan behera geratu direnen artean, astelehenetako Gernika-Lumoko azoka dago.

Joan den asteburuan iragarri zuen udalak. Baina baserritar eta ekoizle guztiak ez daude ados erabakiarekin,

eta haietako hiru astelehenean Merkatu plazara joan ziren, eta saltokiak atondu zituzten euren produktuekin.

Errigoitiko Bizkaigane esneki kooperatibako Leire Sorhouetek argudiatu zuen erabakia: «Supermerkatuak,

leku itxiak izanik, zabalik baldin badaude, ez dauka zentzu askorik guk ezin izatea». Euren produktuak esku

gutxitatik pasatzen direla ohartarazi zuten. AINTZINA MAGUREGI MONASTERIO / BUSTURIALDEKO HITZA

BIZKAIKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere

baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta BIZKAIKO HITZAk mozteko eskubidea

du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Bizkaiko

Hitza. Uribitarte 18, 3-C. 48001, Bilbo. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

RPARAJETIKIgor Elordui Etxebarria

Pangea

Duela 250 milioi urte,Lurreko kontinenteguztiekPangea izene-ko lur masa handi ba-

karra osatzen zuten. Baina, apur-ka-apurka, plaka tektonikoakapurtzen joan ziren, Pangea ba-natu egin zen eta kontinenteaksortu ziren.Pangea kontinenteetan bana-

tzeak eragin handia izan zuen in-gurumenean: espezieak jada ezinziren aske mugitu lur-masa han-di berean eta, geldiro-geldiro bai-na lotu barik, lekuan lekuko eko-logia bakarrak garatzen joan zi-ren. Eta landare eta animaliekeboluzionatu egin zuten tokikoberezitasun horietara egokituz.Hori izan zen, denboran hurra-

go, duela 70.000 urte gutxi gora-behera, gizakiak aurkitu zuenegoera planetan batetik besteramugitzen hasi zenean. Eta horre-la iraun zuen beste milaka etamilaka urtean. Orain dela 1.000urte baino gutxiago dena alda-tzen hasi zen arte. Europa itsa-sontziak bidaltzen hasi zen Ipareta Hego Ameriketara, Asiara,Afrikara eta beste hainbat lekuta-ra. Kontinenteak ostera konekta-tzen hasi ziren, baina ez plakatektonikoen mugimenduagatik,ez arrazoi geologikoengatik, bai-zik eta gizakien joan-etorrienga-tik. Gizakiak produktu komer-tzialak, landareak, animaliak,euren kultura partikularrak, etaeuren birusak garraiatzen hasi zi-

ren batetik bestera. Izurri bubo-nikoa ekialdeko itsas portu bate-tik iritsi zen XIII. mendean Euro-para. Europarrek, bestalde, hain-bat gaixotasun eraman zituztenMundu Berrira: baztanga, elgo-rria, paperak, barizela, errubeola,tifusa eta kolera... Eta, harrezke-ro, mundua ez zen berriro berdi-na izango. Modu horretan hasizen Pangearako itzulera. Edobeste modu batera esanda, globa-lizazioa.Behinola, Norvegiako arra-

toiak munduko portu gehieneta-ra iritsi ziren belaontzietan; etor-kin eszentrikoek untxiak inpor-tatu zituzten Australiara, eta

zozoak Ipar Amerikara. Gauza ja-kina da zelako hondamendia era-gin zuten bi espezieek kontinentehorietan.Globalizazioak, denboraren eta

espazioaren mugak apurtuta,ezabatu egin ditu ekologia babes-ten zuten oztopoak. Gaixotasu-nak, onddoak, intsektuak, ugaz-tunak, anfibioak, hegaztiak, lan-dareak… planeta osoan zeharhedatzen dira itsasontzi, hegaz-kin, helikoptero, automobil, mo-

tor, bizikleta, oroigarri, zapata,gorputz eta mugitzen den ia edo-zein gauzatan. Geraezina da jadaespezieen joan-etorria; espeziebatzuen zabalkundea eta, beraz,beste batzuen desagertzea. Zebramuskuiluak, bisoi amerikarra,liztor asiarra… Hiesa, gripeak, ti-fusa, ebola, koronabirusa... Etagaixotasunak-eta aparte, gizakultura bereizgarrietan ere hon-damendia eragiten ari da. Bi-daiek, teknologiek eta hedabide-ek kutsatu egiten dituzte pentsa-tzeko eta ulertzeko «beste»modu batzuk. Ekosistema pro-piora ondo egokitutako bizimo-duak suntsitzen ari dira, etenga-be eta aspalditik, homogeneiza-zio-prozesu handi horren erruz.Azken hamarkadan ehun hiz-kuntza baino gehiago desagertudira, adibidez. Eta geraezina da.Globalizazioaren birusak era-

giten du birusaren globalizazioa.

Bidaiek, teknologieketa hedabideek

kutsatu egiten dituztepentsatzeko eta

ulertzeko «beste»modu batzuk

Zugaztietako abeltzain bat salatu dute,behiak gosez hiltzen izan dituelako

TRAPAGARAN bBere Ahotsa talde animalistak Zugaztietako (Trapa-garan) abeltzain bat salatu du, behiak gosez hiltzen izan dituelako. Biz-kaiko Foru Aldundian eta epaitegietan salatu dute. Diputazioak gana-dua kendu dio. Talde animalistak ohartarazi du ez dela lehen aldia.

Page 5: BIZKAIKO HITZA - Berria...2020/03/20  · luzera begira hartu beharreko neurriak jaso dituzte planean, aurkeztutako alternatibak uztar-tuta. Epe laburrean, hainbat hodi-teria berritu

Ibai Maruri BilbaoBilbo

Arrazakeriaren Aurkako Nazio-arteko Eguna da bihar, baina,alerta egoera dela eta, BizkaikoSOS Arrazakeria plataformakaurten ezingo du mobilizaziorikegin. Bulegoa ere itxi behar izandutela azaldu du Cristina Guerre-ro plataformako kideak. «Bainaarrazakeria ez dago berrogeial-dian. Horregatik, une honetanzerbitzua telefonoz eta WhatsAppbidez [688-62 99 96] ematen ja-rraitzen dugu».Ezingo duzue zuen mezua kalera

atera, baina salaketa hor dago:

ohartarazi duzue atzerritarrak ez

direla gaizkileak.

Aurtengo leloak, Ez gara krimi-

nalak, eskubide berdintasuna-

ren alde, estatuaren mekanismo-etan gertatzen ari den jarreraarrazisten instrumentalizazioariegiten dio aipamena. Pertsonaarrazializatuen eta etorkinen in-guruan izaten diren jarrerek, es-tatuaren eta gizartearen jarrerek,oinarririk gabeko beldur batierantzuten diote; aurreiritzietan,gezurretan edo diskurtso arrazis-ten normalizazioan oinarritutadaude. Pertsona arrazializatuaketa etorkinak mesfidantzaz har-tzen dira hasieratik. Kriminaliza-tu egiten dira, eurek esandakoguztiarekiko mesfidantza eraku-tsiz, haiek bizi diren lekuetangehiegizko segurtasun neurriakhartuz eta aurreiritzietan oinarri-tutako mespretxu jarrerak eraku-tsiz. Beldurra, bat-batean, mes-pretxu bihurtzen da, eta atzerritareta arrazializatuak gaizkile gisatratatzen dira, ezer egin aurretik. Urteroko kritiken jomuga Espai-

niako Atzerritarren Legea izaten

da. Zer aldaketa behar dituela

uste duzue?

Aldaketa izugarria eman beharda. Espainiako Atzerritarren Le-geak legezkotasunaren mendejartzen ditu pertsonen eskubide-

ak, eta hori oso arriskutsua da.Atzerritarren Legea da, hain zu-zen ere, bizitza duina izateko es-kubidea kentzen duen mekanis-moa. Lasterketa bat irudikatu de-zakegu, eta ikusiko dugu baldin-tza ezberdinak izango dituzulakorrika egiteko Schengen eremu-ko pertsona izan edo ez. Schengeneremukoak ez direnak Atzerrita-rren Legearen agintepean geldi-tzen dira, eta zalantzan ipintzenda haien hiritartasuna. Presio psi-kologiko eta ekonomiko izugarriaeragiten die legeak. Haiekiko es-tereotipoak —ez dakitela hiritarta-sunez bizitzen, adibidez—, gizar-tean sendotzen dira, eta jarreraarrazistak normalizatzen. Hala, hemen bizitzeko lanpostu

bat izan behar dute, edo bertokobatekin ezkondu behar dute. Le-henengoa zaila da berez betetzea;ikasketen balioztatzea ez daerrazten, eta urte bat edo bi irau-ten duten ikastaroak egin behardituzte. Horrela, hiritartasunaizateko itxaronaldiak luzatzen di-ra. Bien bitartean, eskubideakkenduta, baldintza ekonomikoakokerragotzen dira, eta estres psi-kologiko handia sortzen zaie. Ha-la, bost urteren inguruan, Schen-gen eremuko pertsona batek guz-tiz bete du egokitzapen denborahori, baina Schengen eremukoa

ez den pertsona oraindik lasterke-taren hasieran dago. Egokitzapenprozesu hori erraztu behar da.Espainiako Atzerritarren Bule-

goan hiru hilabeteko itxaronal-

diak daude gaur egun. Horrek

zertan eragiten die atzerritarrei?

Hainbat arrazoigatik luzatzen di-ra itxaronaldiak. Lehenengo,atzerritarrak mesfidantzaz har-tzen direnez, hasiera-hasieratiklegeak ezarri baino agiri gehiagoeskatzen dizkiete askotan, ziurta-tzeko haiek esaten dutena egia de-la. Lana behar dute prozesu buro-kratikoa betetzeko. Baina lanaizateko ikastaroak egin behar di-tuzte. Eta ikastaroak egin ondo-ren ez dutenez paperik, inork ezditu kontratatzen. Baldintza eko-nomiko latzetan bizi behar dutedenbora luzean, horren ondorioz;bakardadea, tristura, amorrua etadiskriminazioa sentitzen dituzte.Egoera hauek hobetzeko, gizarte-aren jarreretan aldaketa handiabehar da.Adibidez, arrazakeriaren ingu-

ruan hitz egiten dudanean, osogutxitan galdetzen didate nolasentitzen den atzerriko medikubat lanik ez egiteagatik. Lanbidek,adibidez,ez du curriculuma begi-ratzen; automatikoki etxeko lan-gile, ile apaintzaile edo gidari la-nak ematen dizkiete.

Etxeko langileei iruzur egitea

egotzi diozue Espainiako Gizar-

te Segurantzari. Zergatik?

Urteak pasatu ahala, ez ditu etxe-ko langileen soldatak eguneratu—beste langile motekin bai—, eta,ondorioz, ez da gaurko gastueta-ra egokitzen. Etxeko langileenkotizazioa behar baino baxuagoaizaten ari da, eta, horren ondo-rioz, ez dute jasotzen amatasun,gaixotasun eta lan istripuengatikdagokien kopurua. Horrek presiohandiagoa jartzen du etorkizune-an jaso behar duten pentsioetan.

Koronabirusaren krisia Txinan

abiatu zen. Herrialde horretatik

etorritako herritarrak estigmati-

zatu dira?

Koronabirusa Espainara helduzenean, albisteetan txinatar den-detan jartzen zuten arreta guztia,dendak itxiko zituzten galdetuz.Koronabirusak edozein pertsonagaixotu dezake, ez soilik txinata-rrak. Txinatarrei bakarrik galde-tzeak euren dendak itxiko dituz-ten ala ez, eta besteei ez galdetze-ak, estereotipo horiek normaliza-tzen ditu.

«Lanbidek ez dubegiratzen etorkinencurriculuma»

Cristina Guerrero b Bizkaiko SOS Arrazakeriako kidea

Etorkinak eta pertsona arrazializatuak beti mesfidantzaz hartzen direlasalatu du Guerrerok. Koronabirusaren krisiaren harira, txinatarrenestigmatizazioaz ohartarazi du. Arrazakeriaren Aurkako Eguna da bihar.

BIZKAIKO HITZA

5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 20a Berbetan

Page 6: BIZKAIKO HITZA - Berria...2020/03/20  · luzera begira hartu beharreko neurriak jaso dituzte planean, aurkeztutako alternatibak uztar-tuta. Epe laburrean, hainbat hodi-teria berritu

Peru Azpillaga Diez

Espainiako Gobernuak Durango-ko trenbidearen lursailen inguru-ko herri galdeketa baimentzekoerabakia hilabete eta erdi atzeratuostean, Erabaki plataformak ko-munikatu bat zabaldu du EAJ etaPSE-EE alderdien jarrera «ozto-patzailea» salatzeko. Adierazidutenez, udalean alderdi horiekherri galdeketaren alde agertzendiren arren, Eusko Jaurlaritzatik«atzeratzeko ahaleginak egiten»dabiltza, eta horren adibide da Es-painiako Gobernuari galdeketa-ren inguruan igorritako txostena.

Durangoko udal gobernuare-kin bildu ostean txostena ikusidutela azaldu du plataformak.Haien esanetan, idatzian «ez daageri legalki ezarritako epean gal-deketa egiteko inolako intere-sik». «Aurreko udal gobernuanEAJ eta PSE-EE alderdiekin gerta-tzen zen gauza bera orain Jaurla-ritzan gertatzen ari dela egiaztatu

dugu». Salatu dutenez, hitzezbaiezko jarrera azaldu arren,«haien ekintzek kontrakoa dio-te». Durangoko Udaleko alderdiguztiek baiezkoa eman diote gal-deketari. «Bi alderdi politiko ho-rietatik, ordea, galdeketa oztopa-tzen dabiltza etengabe, prozesualuzatuz, atzeratuz eta eskura di-tuzten traba guztiak jarriz». Halaere, prozesua aurrera aterakodela berretsi dute: «Herritarroneskubidea da, gure herriko kude-aketaren eta espazio publikoarenerabileraren inguruan badugula-ko zer esan».

Prozesuak laster bi urte betekodituela azaldu du Xabi ZabalaErabaki plataformako kideak. Si-nadura bilketa egin eta udalariaurkeztu ondoren galdeketa pro-zesua martxan jarri zela esplikatudu. «Oso prozesu luzea izaten arida, baina hauteskundeen ondo-ren udal gobernua aldatu ostean[EH Bildu dago orain agintean],galdeketaren inguruko prozesua

martxan jartzea lortu genuen».Udalak idazki bat igorri zion Es-painiako Gobernuari galdeketabaimentzeko, eta hiru hilabetekoepea zuten horren inguruan era-bakitzeko. «Epea amaitu egin da,baina beste hilabete eta erdi atze-ratu dute erabakia», kexatu daZabala.

Argudiatu duenez, EspainiakoGobernuak txosten bat eskatuzion Eusko Jaurlaritzari galdeke-taren inguruko bere iritzia ema-teko. «Txosten horretan, Jaurla-ritzak esaten du gatazka horretaninteresak dituenez ez duela balo-raziorik egingo, baina galdeketakzentzurik ez duela argudiatzendu, lursail horietan urbanizazioprozesu bat martxan dagoelakojada». Zabalak esan du urbaniza-zio prozesu hori geldituta dagoe-la, edo hala egon beharko lukeela,horren aurkako hainbat helegiteaurkeztu zirelako. «Hasieratik ezzaie interesatu galdeketa honekinaurrera egitea, eta txosten hori

galdeketa oztopatzeko erabili du-ten beste trikimailu bat baino ezda izan, Madrilgo gobernua na-hastu eta beste hilabete bat atze-ratzeko prozesua».

«Blokeo» egoeraren aurrean,Erabaki plataformak hainbat gal-dera plazaratu ditu. «Zergatik ezdu Espainiako Gobernuak duran-garren borondatea errespetatu

nahi? Zer-nolako mesedeak zordizkiete politikariek elkarri, ka-sualitatez edo ez, gobernatzekobatak bestearen beharra dauka-tenean?». Plataformak denboraluzea darama galdeketaren pro-zesua aurrera eramateko lanean,eta ez dute ulertzen zergatik deninstituzioentzat «hain zaila» he-rriaren eskubide demokratikobat errespetatzea. «Pauta guztiak

bete ditugu. Herritar talde batekeskakizun bat egiten badu legea-ren barruan, eta filtro guztiak pa-satzen baditu, zergatik atzeratubehar da?», galdetu du Zabalak.«Guk nahi dugun bakarra da jen-deari galdetzea eta bakoitzak bereiritzia emateko aukera izatea; bai-na, zoritxarrez, trabak izateraohitu gara».

Prozesu «korapilatsua»Durangoko trenbidea lurperatuondoren herriaren erdialdeansortu den eremu hutsaren etorki-zuna erabakitzeko sortu zen Era-baki plataforma. Lursail berri ho-rretan, Jaurlaritzak, aurrekoagintaldiko osoko bilkuraren oni-ritziarekin, hamazortzi solairukobost dorre eta etxebizitza babes-tuen bloke bat eraikitzeko

proiektua abiatu zueniazko uztailean. Duran-goko Erabaki plataformaosatzen duten kideak,ordea, ez datoz bat egi-tasmoarekin, eta obrak

geldiarazi eta lursailaren etorki-zuna erabakitzeko herri galdeke-ta bat egitea proposatu zuten. Ge-roztik aurreko udal gobernuaketa Jaurlaritzak «hainbat traba»jarri izana salatu dute. «Sinadu-rak aurkeztu genituenean, ba-tzuk galdu egin zituzten eta on-doren aurkitu; obrak martxanjartzen saiatu dira, prozesua atze-ratzen...», jakinarazi du Zabalak.

Durangoko herri galdeketa berriz«oztopatu» dutela dio ErabakikEspainiako Gobernuak hilabete eta erdi atzeratu du galdeketa baimentzeko erabakiab Jaurlaritzari leporatu diote atzerapena bTrenbidearen lursailen ingurukoa da galdeketa

Trenbidea lurperatu ondoren Durangon hutsik geratutako orubean hasitako lanak, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Lursailean zortzi solairukobost dorre eta etxebizitzababestuen bloke bateraikitzeko proiektua egon da

6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 20aGaiak

Page 7: BIZKAIKO HITZA - Berria...2020/03/20  · luzera begira hartu beharreko neurriak jaso dituzte planean, aurkeztutako alternatibak uztar-tuta. Epe laburrean, hainbat hodi-teria berritu
Page 8: BIZKAIKO HITZA - Berria...2020/03/20  · luzera begira hartu beharreko neurriak jaso dituzte planean, aurkeztutako alternatibak uztar-tuta. Epe laburrean, hainbat hodi-teria berritu

Aintzina Monasterio Maguregi

Erronka handietaraheltzeko, pauso txi-kiak eta egokiakematea beharrezkoada. Urdaibai Txirrin-

dulari Eskolakoak lehen pedalka-dekin hasi dira. Proposamenberritzailea dakarte, orain arteBusturialdean ez baita egon hala-ko eskolarik. Lana eta ilusioa batudituzte proiektuan. Orain gor-puztu dute duela bost bat urtebururatu eta hausnartutakoideia. Hutsune bat zegoela ikusi,eta zerbait egitea erabaki zuten.Iazko abenduan hasi ziren le-

hen pausoak ematen. Badakitebide luzea dutela aurretik, bainapozik daude, eta nekeari aurreegiteko prest. «Historikoki, Ur-daibain lau txirrindularitza klubegon dira. Lehiatu gura zutenaklasterketetara eroaten zituzten.Hori sistema zaharra da, eta gukbeste gauza bat proposatzendugu», dio Iker Oleaga eskolakokideak.Hasieratik argi eduki dute es-

kualde osorako proiektu bat izanbehar zuela, eta profesionala.«Azken urtean Gernikesa talde-

an egon ziren gazteekin berbetan,konturatu ginen bakarra ere ezzela gernikarra; Morgakoak, Fo-rukoak, Busturikoak-eta ziren.Horrek gure ideia berretsi zigun.Ez dago masa kritiko bat herri ba-koitzean proiektu bat egiteko.Ematen du proiektu profesionalaizatearena nabaria dela, baina txi-rrindularitzan monitore edo zu-zendaritza taldekoak beti izandira boluntarioak. Sistema hori ezda jasangarria. Lana astelehene-tik barikura egin gura dugu; es-kola lan bat». Hau da, ikasturteosoko kirol jardueren edo musikaeskola baten antzerako proiektuada, eta ez txirrindularitza klubarrunten modukoa. Lasterketeta-ra joatea aukera moduan eskain-tzen dute; ez da derrigorrezkoa.Hori aldatzeko ere bada eskola.«Sistema zaharrean, lehiatu guraez zutenek ez zeukaten lekuriktaldean». Emakumeen partaidetza bul-

tzatzen dute: «Azken 21 urteetan,Urdaibain neska bakarra aritu dalasterketetan, eta hori aldatu nahidugu. Ez da erreza, ez dugulakoerreferenterik, eta ez edukitzeaasko igartzen da. Lan asko eginbehar da, kostatuko da».

Gazteak asfaltotik, errepidetikatera gura dituzte. Hori da proiek-tuaren zutabe nagusietako bat.«Bizi garen eskualdean, txirrin-dularitza lehiakorra eta asfalto-koa izan da beti. Guk olagarroaribuelta eman nahi diogu. Asfalto-tik ateratzen eta hain lehiakorrakez izaten saiatuko gara, jakindalehiak zein asfaltoak indar handiadaukatela. Hala ere, badakigu as-kok bide hori hartuko dutela, he-mengo kulturak horra eroatenzaituelako».

Asfaltotik atera nahi horretan,Gautegiz Arteagan egin dute es-kolaren lehen zirkuitua. Ume etagaztetxoek ariketak behin eta be-rriro egiten dituzte monitoreagaz.«Zirkuitua oso garrantzitsua daguretzat. Errepikapenak lantzendituzte, eredu kontrolatu batean.Beste edozein kirol izango balitzmoduan da, esku pilotan, zestan,futbolean edo saskibaloian mo-dura. Errepikapenak lantzea oso

zaila da txirrindularitzan. Agianordu batean berrehun gauza eginahal dituzu zirkuituan».Eskolako kideek garbitu eta

atondu zuten zirkuitua, eta bestehiruzpalau sortzeko asmoa dau-kate. Beste herri batzuetan egingura dituzte, beste maila eta for-matu batzuetakoak: «GautegizArteagako zirkuitua laua da; ezdauka zailtasun handirik. Alda-patsu bat egiten badugu, zailta-sun gehiago edukiko du». Bainaezin da edonon egin. «Urdaibai-ko Patronatuagaz harreman osoona daukagu. Erabilera hau ezdago katalogatuta, eta hori daarazoa. Urdaibaiko katalogoan,adibidez, badago motokroserakopista sartuta, baina halako ezer ezdago. Eusko Jaurlaritzari eskaeraberezia egin behar zaio, eta proze-su luzea da; ez da hain erraza».Udal batzuekin hartu-emana

eduki dute, eta euren proiektuakharrera ona eduki du. Askok, gai-nera, zirkuituak hartzeko intere-sa ere agertu diete. Baina lekuegokia topatzea ez da erraza, gu-txienez 10.000-15.000 metro ko-adro behar dituztelako, eta herri-gunetik hurbil izan behar delako.«Batu gara Muxikako, Mendata-

ko, Foruko, Muruetako, Ereñoko,Gernika-Lumoko eta GautegizArteagako udalekaz, UrdaibaikoPatronatuagaz... Oraindik ez garaguztietara heldu. Askotan, gau-zak ez dira egiten lehen bileran;gauzak astiro doaz». Ia denekproiektua begi onez hartu etaondo ulertu dute: «Batzuk esandigute euren herriko proiektuaizatea nahi dutela. Baina, nahizeta zailagoa izan, guk argi duguUrdaibaiko proiektua dela». 8-14 urte bitartekoentzat za-

baldu dute eskola: «Baina adintartea ez dugu itxi. 8 urtetik behe-rakoentzat ez dugu gomenda-tzen. Ez dute gaitasunik, eta bizi-kletak oso txikiak dira. Hala ere,eurentzat gauza konkretuak egi-tea komentatu dugu». 47 bazkidedira, eta aurten ehunen bat izate-ra heldu nahi dute. Formakuntzaematen duten monitoreak solda-tapekoak izatea da euren asmoa;bi pertsona lanaldi erdira eduki-tzea, alegia. Eurek ez dutela ezerasmatu diote; ereduetatik ikastenari dira. Adibidez, Miribillan (Bil-bo) lan oso ona egiten ari direlaazpimarratu du Oleagak. Haienproiektua orain dela bost urtekoada; 130 ume eta 11 monitore dituz-te. Kanpoko ereduak ikusi etazerk funtzionatzen duen azter-tzen dute.

Hegazti harrapariakUrdaibai Bird Center asko lagun-tzen ari zaienez, eskolaren logoti-poa arrano arrantzalea da. Izanere, han arrano arrantzalea be-rreskuratzen ari dira, eta eurektxirrindularitza berreskuratunahi dute eremu horretan. Hegazti harraparien izenak di-

tuzte eskolako taldeek: Miruak,Aztoreak, Gabiraiak, Belatzak etaZapelatzak: «Igeriketa ikastaroe-tan legez egitea erabaki dugu, adi-naren arabera ezin ditugulako ja-rri. Eredu horrek han oso ondofuntzionatzen zuela ikusi, eta horiegin dugu». Umeen ezagutzara,esperientziara zein materialetaramoldatu behar dira: «8 urtekoakezin dituzu basora eroan; eurek ezdute gaitasun fisikorik, eta gehie-nek ez dituzte bizikleta egokiak.Eta 14 urtekoek beste era batekoibilbideak eskatzen dituzte». Hainbat irteera egin dituzte

jada, ia denak asteburuetan, etajai egunak ere aprobetxatu dituz-te. Pello Bilbao txirrindularia etaBeñat Intxausti txirrindulari ohiabidelagun izan dituzte irteera ba-tzuetan: «Umeei ilusio handiaegiten die. Txirrindulari hauekproiektuaren barruan egotea osogarrantzitsua da guretzat. Luxuada, eta asko eskertzen dugu».

sBIDELAGUNAK

BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2020ko martxoaren 20a

Zuzendaria: Ibai Maruri Bilbao. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721

www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

Abenduan lehen pedalkadak eman, eta bide luzea eta emankorra egiteko prest dagoUrdaibai Txirrindulari Eskola. 8-14 urte artekoei formakuntza eskaintzen diete.

Pedalkadaka, ikasten

Gautegiz Arteagan egin dute lehen zirkuitua, eta Busturialdeko beste herri batzuetan ere zirkuituak egin gura dituzte. URDAIBAI TXIRRINDULARI ESKOLA

Zirkuituan ariketaklandu eta irteerak egitendituzte. Lasterketetanlehiatzea aukera bat da,ez derrigorrezkoa