bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/bizkai euskeraren nondik... ·...

18
Bizkai euskerearen nondik norakoak Idoia Alzibar Ez naz ni, honago bere, lehenengoa bizkai euskerearen eremua Biz- kaiko Jaurerriaren lurralde historikoari bakarrik ez jagokola esaten dodana. Arnaud Oihenart (1592-1667) izan zan euskalkiak desbar- dintzen lehena. Lau bereizi ebazan: Bizkaikoa; Gipuzkoakoa eta Araba- koa; Nafarroakoa eta Iparraldekoa. Aita Manuel Larramendik (1690- 1766) sailkapen bi egin ebazan. Lehenengoan, hiru euskalki bereizi eba- zan: bizkaierea, gipuzkerea eta nafar-lapurterea; eta bigarrenean bost: bizkaierea, Arabakoa barne; gipuzkerea; nafarrerea; lapurterea, Nafarroa Beherekoa barne; eta zubererea. Baina gehienbat, Luis Luziano Bona- parteri esker dakigu bizkaierearen luze-zabaleko eremua zein zan. 165

Upload: others

Post on 29-Jul-2021

19 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

Bizkai euskerearennondik norakoak

Idoia Alzibar

Ez naz ni, honago bere, lehenengoa bizkai euskerearen eremua Biz-kaiko Jaurerriaren lurralde historikoari bakarrik ez jagokola esatendodana. Arnaud Oihenart (1592-1667) izan zan euskalkiak desbar-dintzen lehena. Lau bereizi ebazan: Bizkaikoa; Gipuzkoakoa eta Araba-koa; Nafarroakoa eta Iparraldekoa. Aita Manuel Larramendik (1690-1766) sailkapen bi egin ebazan. Lehenengoan, hiru euskalki bereizi eba-zan: bizkaierea, gipuzkerea eta nafar-lapurterea; eta bigarrenean bost:bizkaierea, Arabakoa barne; gipuzkerea; nafarrerea; lapurterea, NafarroaBeherekoa barne; eta zubererea. Baina gehienbat, Luis Luziano Bona-parteri esker dakigu bizkaierearen luze-zabaleko eremua zein zan.

165

Page 2: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

Bonapartek guztira lau sailkapen egin ebazan, baina garrantzitsue-na azkenengoa izan zan, 1869koa. Zortzi euskalki ikusten ebazan:bizkaierea, gipuzkerea, iparraldeko goi-nafarrerea, hegoaldeko goi-nafarrerea, lapurterea, mendebaldeko behe-nafarrerea (aezkerea bar-ne), ekialdeko behe nafarrerea (zaraitzuerea barne) eta zubererea(erronkarierea barne). Sailkapen honen barruan hogeta bost azpieus-kalki bereizi ebazan.

Bonaparteren garaitik hona, euskereari jagokozan beste arlo ba-tzuk landu dira sakon, morfologia, aditza eta sintaxia, besteak beste,baina dialektologiari ez jako garrantzi handirik emon. Printzeak1863an egindako banaketatik ikusten dauzan aldaerak argitzen dauzKoldo Zuazok 2003an argitaratutako euskalkien gaineko lan baten1.

166

Idoia Alzibar

1 Zuazo, Koldo; Euskalkiak, herriaren lekukoak. Elkar, Donosita, 2003.

Page 3: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

Koldo Zuazok, ostera, sei euskalki desbardintzen dauz: zuberota-rra, ekialdeko nafarra, mendebaldekoa, Arabakoa, erdialdekoa etanafar-lapurtarra.

Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen da gaur egun be. Eibar, Bergara, Arrasate, Eskoriatza edotaOñatin bizkaieraz egiten da, eta Aramaion be bada nagusi.

Euskera asko dagozala entzuten da askotan, baina esaldi hori ez daguztiz zuzena. Euskera bakarra baino ez dago. Halanda ze, asko dago-zanak euskalkiak edo berba egiteko moduak dira. Horixe esaten ebanCardaberazek 1761. urtean2. Bizkai euskerearen gainean idatzi ebanabe aitatzekoa da:

... eta Bizkaian, beren izkeran zein ederki iraun duen ikus-teak, txit arritzen nau, ta edozein admira dezake; eta marabi-lla au ondo ikusi, entzun ta aditu gabe, ezin alafede sinistuliteke.

Ainbeste milla anima, edo gizon ta andrerekin igaroko ogei taainbeste urteetan Probintzia oietan misioetan jardun bear izandet; eta egunoro ta geiago admiratu izan nau guzietako, ta ezgutxiago Bizkaiko itzegiteko era ta armoniak. Besteak bezeinondo, ta gauzaren batzuetan bearbada obeto izkeraren legeak angordetzen dituzte. Guziok, Señorioko, Nafarroako, ta emengoaondo bageneki, ain ederki batean nola bestean, ta iruretan, boz,itz edo berbaz usatu ta jokatuko genduke.

Gauza bi alere onen gaiñean ziertoak dira. Bata, bizkaita-rrak berak, askok behintzat, gure dialektoan berenean baiño pre-dikatzea naiago dutela; eta Bizkaiko predikadore asko gurean

167

Bizkai euskerearen nondik norakoak

2 Cardaberaz, Aita Agustin; Eusqueraren Berri Onac eta ondo escribitceco, ondoiracurteco, ta ondo itzeguiteco Erregelak. Iruña 1761.

Page 4: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

predikatzera oitu edo egin dirala. Bestea da, an ta emen ere, nikez dakit nola, baiña gizon geienak moldekaitz ta gogorkiago, etaandreak berenez poliki ta emekiago itzegiten dutela. Baiña orre-gatik, ia dakus edozeiñek, ala gizaseme nola emakumeetan, eus-kera bat eta berbera dala. Gisa onetan edo bestean itzegitea,ferian edo dendetan esosten dan gauza ezta. Bakoitzak bere dia-lekto edo izkerari jarraitu ondo. Oitura, usu ta kostunbrea alada, ta aurrera ere ala izango da.

Gauza jakina da badagoala bizkaitar asko bere berba egitekomodua ez dala ona pentsetan dabena. Hasiera baten, bai ahozkoaneta bai idatzian bizkai euskereak ez eukan zereginik batuaren alboan.Telebistan, berbaldietan, didaktika liburuetan, literaturan, kazetari-tzan... batua nagusitu zan horreetan guztietan. Baturako bidea hartuzanetik, bizkaiereak ez dau lekurik bete ez irakaskuntzan, ez komuni-kabideetan, ez... ia-ia inon. Nik be, umetan era berean bizi izan dodazeskolan eta herrian ganorabako esanak. Gure etxean egiten zana ezzan telebistan erabilten zan berbakerearen modukoa, beraz, gurea ezzan euskera ona. Bardin eskolan ikasten genduan euskereagaz, LehenHezkuntzako hirugarren mailan egon zein UBI amaitu aginean egon,erabilitako dialektoa batua zan. Guk erabilten genduan bizkai euske-reak etxean berba egiteko baino ez eban balio, orduan... zergaitik etazertarako gorde?

Baina, domekaro mezatara joaten ginanok, han be gure etxekomoduko euskerea, edo antzekoa behintzat, erabilten eban abadeak.Beranduago, edadeak aurrera egin ahala, bizkai euskereak irauteareneskerrik handiena abadeei eta eleizbarrutiari zor deutsegula kontura-tzen gara. Gauza jakina da Eleizea euskerearen euskarri izan dalamendeetan zehar eta bere eragina erabakigarria izan dala gure hiz-kuntzaren erabileran. 1950. urtean sortu zan Bilboko eleizbarrutia,eta ordurik aurrera bizkaiereak leku handiagoa beteten dau eleizmunduan. Herri hizkuntzei buruz Erromako Eleizeak behin baino

168

Idoia Alzibar

Page 5: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

gehiagotan agertu izan dau bere eretxia3. Eleizearentzat herri-hiz-kuntza errespetau eta bultzatu beharreko balorea da. Eleiz-gizonekhizkuntzak ondo ezagutu behar dabez euron pastoraletan ondo era-bili ahal izateko. Bizkaieraz idatziriko eleiz liburuak be badagoz,Dotrina liburuak, Sermoi liburuak, Otoitz liburuak... TrentokoKontzilioaren ostean hasi zan Elizea herri hizkuntzak baliatzen Euro-pako mendebaldean, latina zalako ordura arte erabilten eban hiz-kuntza bakarra.

Bide honetan ahozko transmisinoak jokatu dau paperik garran-tzitsuena. Hizkuntzaren, eta kasu honetan bizkai euskerearen biziiraupenerako ahozko transmisinoak daukan ezinbesteko garrantziadudabakoa da. Ahozko hizkuntza lehenengoa da, naturala. Belaunal-diz belaunadi mantenidu da, batzuetan ezaugarri batzuk bidean gera-tu badira be. 1937ko guduaren ostean euskerea, abestiak dinoanmoduan, pozu sakon baten egoan, eta sakonagoan, bizkai euskerea.Ahozko transmisino horregaitik izan ez balitz, ezin izango genduaninoiz pozu horretatik bururik atera. Beranduago euskera batua nagu-situ zan, eta bizkaierea hor mantenitzen zan, atzeko lerroan, protago-nismo barik. Dana dala, euskera batu baterako arauak finkatzea beha-rrezkoa izan da, euskaldun guztien artean ulertu ahal izateko. Bainahori egiteko ezin dogu gure herri-euskera bizia baztertu. Urte batzue-tan bizkai euskereak ez eukan leku handirik gizartean, ez, baina apur-ka-apurka, galarazota euki dituan esparru batzuetan be lekutxua eginjako. Azken urteotan bizkai euskereagazko sentiberatasun barri batsortu da gure gizartean. Funtsezkoa izan da iluntasuneko urte horre-etan erakunde batzuk egindako lana. Adibidez, Labayru IkastegikoUdako Euskal Ikastaroak hogeta hamazazpi urte beteko ditu aurten,eta hori ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Garai haretan euskal-

169

Bizkai euskerearen nondik norakoak

3 Ik, Eusko Ikaskuntza, “III Congreso de Estudios Vascos. Recopilación de los tra-bajos de dicha Asamblea celebrada en Guernica del 10 al 17 de Setiembre de 1922”.San Sebastian, 1923.

Page 6: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

duntze eta alfabetatze lanak indar handia hartzen dau Euskal Herrian.Derioko Ikastaroak holan hasi eban bere bidea, oraindino be aurreradoan bidea. Ikastaro horreen pean argitaratu izan da bizkaierazkoprodukzinorik handiena, gramatika liburuak, hizkuntza eta literaturaikasteko liburuak, aldizkariak...

Ni neu Labayru Ikastegiko langilea nazan aldetik, erakunde horre-tan bizkaierearen alde egin eta egiten diranak aitatuko dodaz.

Labayru Ikastegiaren Hizkuntza Arloak, beste gauza askoren arte-an, testuen edizinoa, itzulpenak, ahozko literaturaren bilketea etaazterketea jorratzen ditu.

Hasiera baten ahozko literaturako materialak batu ziran, gero lite-ratura kritikako beharrak egin ziran, eta euskal testuen ikerketa filo-logikoak be. Baina behar-eremua literatura osora zabaldu zan, baieuskal idazle ezagunen edizino barriak ontzen, bai euskal sorkuntzaliterarioa bultzatzen. Aspaldi sortuak dira liburu-bildumarik gehie-nak, eta bakotxak helburu jakin bat dauka.

Galburua sortea 1986an hasi zan eta idazle hasi barrien idazlanlaburrei urtenbidea emotea da bere helburua. Oraingoz 14 liburuargitaratu dira eta gehienak bizkaieraz idatzitakoak dira. Honegazidazle gazte batzuk bizkaierazko literatura sortzen hasi dirala erakus-ten da. Azkenengoa 2005eko Durangoko Azokarako atera barri dago-an Lourdes Unzuetaren lana da4. Bizkaierazko sortzaileen artean, bes-teak beste, honexeek doguz: Andres Urrutia, Jesus Eguzkitza, MirenAgur Meabe, Jon Arretxe...

Sutondoan lehengo euskal idazleen literatur-testuak berreskuratze-ko sortea da. 1981. urtean sortu zan, eta bere helburua XX. mende-an bizkai euskeraz idatzitako obrarik bikainenak gaurko irakurleeihurreratzea izan da.

170

Idoia Alzibar

4 Unzueta, Lorudes; Uharak zure begietan. Labayru Ikastegia eta Bilbao BizkaiaKutxa Fundazioa. Bilbao, 2005.

Page 7: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

Idatz & Mintz literatura aldizkaria aitatuko dogu literatur atalensorta honetan. Aldizkari honek literatura eremua hartzen dau; ahoz-ko literaturako beharrak, literatura arloko ikerlanak, sorkuntza litera-rioa lantzen dau. Laster 40. zenbakia argitaratuko da.

Hiztegigintzari jagokonez, Labayru Ikastegiak egin dauan aspaldikobeharretatik garrantzitsuenetakoa, beharbada, Labayru hiztegia da5.Eginbide luzea izan dau behar mardo eta eder honek. Hamabost urteinguruko ikerketa eta ebazpenen emaitzak islatzen dira honeetan. Hiz-tegiak horniduteko erabilitako iturriak askotarikoak izan dira, bainabeharbada, ardatzik garrantzitsuena aurreko hiztegi nagusienetako edu-kiek osatu dabe. Horrezaz aparte, literatura-tradizinoko idatzietatik etagaur egungo testu-produkzinoetatik ateratako informazinoa be hainbatizan da. Eta azkenez, ahozko iturritik edo lekukoakandik jasotakoinformazinoa. Euskal lexiko-ondarea, tradizino idatzitik hartua, ahaliketa osoen batzeko ahalegina egin da hiztegiotan; batua eta bizkaierea,biak buztartuta. Hiztegiok idatzizko eta ahozko euskerearen alkarbidedira, baina pisurik garrantzitsuena ahozkotasunak daroa. Idatzizko tra-dizinoan ondaretzat hartu da ahozko euskerea. Ahozkotasunean datzanbeste alderdi baliotsu bat be batzen da hiztegietan, errefrauak, esaerak,koplak, bertsoak eta antzekoak. Hiztegi sinonimoduna be bada, sarre-ra hitzaren zentzunkide nagusiak, euskalki edo hizkera batean edo bes-tean erabilten diranak, modu sistematiko edo arautuaz eskaini dira.

Ahozko sinonimoen gaineko beste lan bat Labayru Ikastegiak Biz-kaia Irratiagaz batera egindako egitasmoa da6. Bizkaia Irratiak Biz-

171

Bizkai euskerearen nondik norakoak

5 Arejita, Adolfo (zuzendaria); Labayru Hiztegia: Bizkaiera eta batua (b)uztartu-rik: euskera-gaztelania. Bilbao: Labayru Ikastegia, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa:Ibaizabal, 2003.

Arejita, Adolfo (zuzendaria); Diccionario Labayru: vizcaíno y batua conjuntados:castellano-euskera. Bilbao: Labayru Ikastegia, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa: Ibai-zabal, 2005.

6 Alzibar, Idoia; Ekilikua, euskal sinonimoen ahozko bilduma. Bilbao, LabayruIkastegia, Bizkaia Irratia, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 2004.

Page 8: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

kaiko herrietatik berbak batzeko bederatzi urtean izan eban lehiake-tea dau oinarri. Irratsaioari zor deutso sorrerea eta baita, neurri han-di baten, bere izaerea eta ezaugarriak be. Hiztegia baino gehiago bil-dumea da, ahozkotik zuzenean batua. Irrati-entzuleek berbaz emon-dako berba eta lokuzinoak, eta eurok esateko dagozan moduezbardinak dira oinarrian liburuan batu diranak. Ahozko lexikoa eus-kera literariora bihurtzea ez da lan erraza izan, gehienetan arazo etazalantzak sortu dira hori egitean. Ez da jakiten berba bat sarrera nagu-sia ala hiztunaren aldaerea dan, eta hori argitzean datza kakoa. Ahoz-koetan erabilten dan lexiko hori paperera ekartea pausu garrantzitsuada, eta era berean, gatxa. Askotan ez da jakiten hiztunak esandakoberba hori zelan idatzi behar dan. Berbea galdu ez daiten idaztea daaproposena, baina zelan egin zuzen idazteko? Horreetariko asko etaasko ez dira hiztegietan agertzen, eta agertzen diran beste batzuk ezdatoz zuzen idatzita. Zelan eta zer egin arazo hori konpontzeko?Modurik egokiena aukeratzea ezinbestekoa da, osterantzean berbea-ren aberastasuna galdu egingo litzateke. Ez da behar erraza, beraz.Zalantzak argitzeko onena, tradizino idatzira jotea da. Guretzakonormaltzat joten dogun forma bat (atara), tradizino idatzian bestemodu batera agertzen jaku (atera). Horregaitik, duda barik, arazoeiaurre egiteko tresnarik onena bertoko tradizino idatzia da, bertokoautore klasikoakana jotea. Dudarik ez dago bizkai euskerea aspaldi-koa dana, XV. gizalditik aurrerako testuetan aurkitu daikegu-ta. Tes-tu horreetan ikusi daiteke bizkaierearen historia, eta galdu eta gordediran ezaugarriak.

Orain arte aitatutakoak, hiztegigintzari jagokozan azkenengolanak dira, bakarrak ez badira be. Beste alde batetik, idazkerearenzuzentasuna lortzeko, Labayru Ikastegiak 2001ean argitaratutakolehenengo jarraibide liburuari7, 2005ean argitaratutako bigarre-

172

Idoia Alzibar

7 Arejita, A., Bizkai euskeraren jarraibide liburua. Lehenengo pausuak. Bilbao,Labayru Ikastegia, Bizkaia Irratia, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa. 2001.

Page 9: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

nak8 emon deutso amaierea. Lehenengoan, metodologia finkatzeabaino gehiago, idazkeran zuzentasuna eta estilo ona bilatzen lagun-tzea da lortu gura izan dana. Eta bigarrenean, barriz, esaldi-egiturakaztertu dira, perpaus konplexu eta menderatu mota guztiak ahalik etamodu errezenean azalduta.

Ahozko tradizinoari eutsiz, Labayruko ikasleek eta langileek urte-etan grabatutako ikusentzunezko altxor ikaragarria dago. Grabazinohorreek hainbat lanen oinarri izan dira, adibidez, herri-kantak hartuzKatuen Testamentua, besteak beste9. Ipuinen atalean, herri-ipuinakeskola-mundura zabaldu gurean, ipuin bildumea hasi da 2005ekoDurangoko azokarako argitaratutako lehen aleagaz10. Asmoa jarrai-pena emotea da. Ipuinak unidade didaktiko bategaz datoz, irakasle-entzako lagungarri izan daitezan.

Dudarik ez dago bizkai euskerea euskalkirik aberatsena dana.Halan adierazo eban Gotzon Garatek Karmel aldizkarirako idatzieban artikulu baten11. Alderdi fonikoa kontuan hartuta, egia da biz-kaierea gogorrago egiten jakula belarrirako, baina, Gotzonek dinoanmoduan, fonetikea ez da hizkuntzaren oinarria. Egia da bizkaiereakbeste edozein euskalkik baino erderakada gehiago erabilten dauzanabe. Hau gehiago jazoten da Bizkaiko eskualde edo herri batzuetanbeste batzuetan baino. Baina hori ez da bizkaierea eskasa dala esatekoarrazoia. Eguneroko hizketan erdal hitzak sartzeak ez dau esan guraeuskeraz txarto egiten danik. Hizkuntzak beharrezkoa dauana egitu-rea da. Egiturea aberatsa izanda, euskalkiak ez dau bere izaerea gal-duko. Eta argi dago, bizkaierearen egiturea ederra dana.

173

Bizkai euskerearen nondik norakoak

8 Arejita, A.; Bizkai euskeraren jarrabide liburua. Bigarren pausuak. Bilbao,Labayru Ikastegia, Bizkaia Irratia, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa. 2005.

9 Batzuen artean; Katuen Testamentua: umeen kantu eta jolasak. Bilbao, LabayruIkastegia, 1993.

10 Alzibar, Idoia; Herri ipuinak 1: Itsua eta eskribaua / Ama sorgina. LabayruIkastegia, 2005.

11 Garate, Gotzon; Bizkaiera Karmel, 211. zenbakia. 1995.

Page 10: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

Erderakadak erabilten dira bizkaieran, bai, baina, era berean, ezinda aitatu barik itxi lexikogintzan bizkaiereak daukan parebako abe-rastasuna. Hor dogu, adibidez, lekuan lekuko korrikan berbearensinonimoak: abiantzadan, andanadan, antxintxika, antxintxiketan,arin, arin-arinka, arineketan, arrapaladan, arrapataka, azkar, bizkor,derrotean, estropadan, galapan, karraderan, karraka, lasterka, laukoan,perrotsean, posto—postoka, tarrapataka. Oraindik aberastasun horrenzalantzarik balego, ikusi daiguzan larri berbearenak: arbin, armin,arteak hartu ezineko, artega, artekoso, birtxin, biziztura, deseroso, ego-nezin, epebako, eperloka, epertarin, eperterre, epertikara, geldi egon ezi-neko, geraka, kakapirri, parakatx, pirri, subalindara, txipriztin, urduri,zirin... eta ziur hobeto begiratu ezkero, oraindik modu gehiago aur-kituko gendukezana.

Bizkaiko euskeran dagoan aberastasuna handia da, eta hori arloaskotan ikusi daiteke.

Ahozkoan azentuak aparteko garrantzia dauka mendebaldeko hiz-keran.

Gizonák egin dau.Gizónak egin dabe.

Erakusleetan be ikusi daikegu azentuaren garrantzia:

Gizon honék erosi dau kotxe barria.Gizon hóneek erosi dabe kotxe barria.

Aditzetan be, burutubako ohiturazko aspektua marketako mende-baldeko euskeran

-tzen, -ten, -tuten, -etan, -ketan markak zabal dabilz. Horreetarikozein erabili behar dogun jakiteko aditz partizipioaren amaiereari begi-ratu behar deutsagu.

Aditz partizipioak honeetariko amaiera bat izan ezkero: -TEN

174

Idoia Alzibar

Page 11: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

-A, -E12, -I, -O ateraten, beteten, ibilten...-L hilten...-N egoten, esaten, emoten, jaten...-SI, -ZI hasten, jausten, hezten...-STU, -ZTU (1) abesten, jolasten, orrazten...-TSI, -TXI, -TZI onesten, jasten, janzten...-IDU (2) eskribiduten, leiduten, koiuten...

(1) Amaiera honetako aditzakaz onargarria da -tuten atzizkia be,batzuetan zentzuaren argigarri izan daitekelako: egosi / egostu >egostuten.

(2) Erromantzetiko -idu amaierako aditzetan -iduten eredua dazabalena bizkai euskeran eta berau hartuko da aintzat ereduidatzirako: abrozidu > abroziduten... Sentitten, sentidetan, sen-titan... erakoak be entzun leitekez leku batzuetan.

Aditz partizipioak honeetariko amaiera honeek euki ezkero: -TZEN [/-tuten]

-TU / -DU13 batzen, hartzen, sartzen...silaba bikoak

-TU / -DU14 apurtzen, parkatzen, zapaltzen...enparaduak

-TSITU, -TZITU hutsitzen, hotzitzen...

Aditz partitzipioak amaiera hau euki ezkero: -ETAN

-AU (1) nahastetan, pasetan, olgetan...

175

Bizkai euskerearen nondik norakoak

12 Ahoz -etan era be indartsua da -e amaiera daben aditzetan: bete>betetan,erre>erretan...

13 Ahoz: Arratia aldean: -tzean, silaba biko aditz batzukaz (batzean, hartzean,sartzean...) Beste leku askotan -tzian, -tzien.

14 Ahoz: Bizkaiko mendebaldetan : -tutenLenitz aldean: -ketan

Page 12: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

(1) Erromantzetiko -adu > -au erako aditzakaz, idatzorduan -auhobesten da, -tu amaierak be erabili leitekezan arren: errezau /errezatu, kantau / kantatu...

(1) • Amaieran -au erabilten bada, horrek -etan eskatuko dau adi-tzizenean15.

(1) • pagau / pagetan, kantau / kantetan...

(1) • Amaieran -tu egin ezkero, horrek -tzen eskatuko dau.(1) • pagatu / pagatzen, kantatu / kantatzen...

Halanda ze, honeek dira idatzian jagon behar doguzanak:

AHOZ IDATZIZaginduten, agintan agintzensalduten, saltzean saltzenbetetan betetenkantaten kantetanurtetan urtetensentidetan, sentitan sentiduten

Determinatzaileen arloan, badagoz berezitasunak be. Batzuk bai-no ez doguz aitatuko:

Nahia Ugaritasuna adierazotan dau berba honek. Izenarenatzean jartzen da.

Indabea nahia batu dogu aurten soloan.

Pitin(txu) Urritasuna adierazoten dau eta izenaren atzean jartenda. Azpimarkatu gura danean -t- busti egiten da (-tt).

Saldeak gatz pittin bat falda dauela esango neuke.

Denpora-tarte laburra adierazoteko pitin baten era-bilten da.

Itxaron pitintxu baten, mesedez.

176

Idoia Alzibar

15 Kasu gutxi batzutan -au erakoa baino ez da erabili behar: olgau >olgetan...

Page 13: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

Puskea Nonor edo zeozer handia dala adierazoteko erabiltenda.

Zelako gizon puskea!

Hauxe bera adierazoteko be zati erabilten da.Hau da hau mutil zatia!Gizon zati itzela!

Graduatzaileetan be badago bizkai euskeran besteetan erabilten ezdan arean be formea. Gehienetan ezeztapena agertzeko erabilten da.Bere erabilera honeetara mugatzen da:

Adjektiboakaz: Ez da arean be interesgarria izan gaurko hitzaldia.

Aditzondoakaz: Ez dabil arean be ondo egunotan.

Aditzakaz: Esan dozunak ez nau arean be poztu.16

Bizkaierea orain urte batzuk egoan egoera larri horretatik ateratealortu dogu, edo lortzeko bidean gabilz. Orain badaukaguz arau ba-tzuk idazteko, lexikoa batzen eta argitzen daben behar mardulak...baina barriro be, beste arazo bategaz topetan gara. Zer egin behardogu bizkaierea eta bizkaierazko edizinoak eskolaratu ahal izateko?Hor dago kakoa, hori da batez be, lortu beharrekoa. Badagoz eskolagitxi batzuk euren zereginetarako bizkaieraz mintzatzen diranak, bai-na Bizkai osoan gitxi batzuk ez dira nahikoa.

Eskolaratzen danetik, umeak eskolan egiten dan euskerea ez dalaberak erabilten dauana igarten dau. Irakasleek euskeraz egiten dabeberba, liburuak be euskeraz dagoz, ikusten dabezan bideoak be eus-kerazkoak dira, baina zein euskera? Berak etxean erabilten dauana ez,behintzat. Une horretan umeak ez daki bere euskereak balio dauan

177

Bizkai euskerearen nondik norakoak

16 Ik, Arejita, A.; Bizkai euskeraren jarraibide liburua. Lehenengo pausuak. Bil-bao, Labayru Ikastegia, Bizkaia Irratia, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa. 2001.

Page 14: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

ala ez, eta hor identitate arazo handiak sortu leitekez, eta honek eraberean, eskola porrota ekarri leike.

Irakaskuntzan lan handia egiten da umeak euskalduntzeko, horrendudarik ez dago, baina orain arteko emaitzak ikusita, euskeraz komu-niketako edo bizi ahal izateko arazoak topa geinkezana argi dogu. Etahori, Bizkaiko kasuan, nabarmenagoa da, euskera estandarraren etabizkaierearen artean dagoan aldeagaitik. Gaurko gazteei itzelezkonahastea igarten jake erabilten daben euskera mailan. Batua ez jakegustetan, herri-euskerea ez dabe ondo menperatzen eta gaztelerea-batua-bizkaierearen arteko nahaste traketsa erabilten dabe egunerokojardunean. Baina nahaste hori ez da ahozkoan bakarrik jazoten, ida-tzizkoan be gauza bera gertatzen jake. Ikasleei ez jake etxeko euskerahori jagoten edota aberasten irakasten. Euskerea, ikasleen komunika-zinorako bidea izan beharrean, eskola-ariketetarako baino ez dabeerabilten, jolastorduetan, derrigortu ezean, gazteleraz mintzatzendira, eta zer esanik ez ikasteko eremu horretatik aldentzen diranean.

Umeak darabilen euskera modua da sendotu behar doguna, ezindogu umearen eskolaratu aurretiko berbakerea txikietsi. Ahozko biz-kaieratik bizkaiera formalerako bidea irakatsi behar deutsagu ikaslea-ri, eta hortik baturako bideak zabaldu behar deutsaguz. Lehen Hez-kuntzako Oinarrizko Curriculum Diseinuak17 argi eta garbi ixtendau eskoleak onartu beharra daukala haurrak Lehen Hezkuntzaraekarten dauan ahozko gaitasuna, bai hizkuntzazkoa bai komunikazi-nozkoa, eta hedatu, garatu eta sustatu egin behar dauala gaitasunhori, komunikazino-estrategia diferenteak eskatzen dabezan egoeraezbardinduetan sartuz, euretara moldatu daiten. Helburua euskereabiziarazotea da, sendotzea eta hedatzea. Ezin dogu pentsau, inondikinora be, lekuan lekuko euskerea eta euskera batua alkarren kontra-

178

Idoia Alzibar

17 Eusko Jaurlaritza; Oinarrizko Curriculum Diseinua. Lehen Hezkuntza. Hez-kuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz, 1992.

Page 15: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

koak diranik, bata bestearen derrigorrezko osagarri eta aberasgarridira-ta. Halanda ze, ume euskaldunei erregistro formala erakutsibehar jake, eta ume erdaldunei erregistro kolokiala be bai. Eskoletanama hizkuntza gaztelera daukien umeek darabilen euskerea ume eus-kaldunena da. Ikasgelan batua irakasten jake, baina ahozkoan eskolalagunakaz ikasitako euskera modua erabilten dabe. Hizkuntza komu-nikatuz eta erabiliz ikasten da, eta Bizkaian, kalean dagoan komuni-kazino bidea bizkai euskerea da. Orduan, zergaitik ez eskolara eroanbizkaierazko didaktika lanak eta arauak?

Hizkuntza estandarraz, herrian herriko hizkeraz eta eskola-hizke-raz gogoeta egitea da garrantzitsua. Alkarren arteko erlazinoak agertueta aztertu behar dira. Euskerearen jakite eta erabilera egokian sakon-du behar dogu, lau trebetasunen bidez, ahozkoaren ulermena, min-tzamena, irakurmena eta idazmena, bai euskera batua eta bai euskal-kia landuz. Beti be kontuan euki behar dogu ikasleak dakarren eredudialektala. Hizkuntza aldaerea eta euskalki diferenteakazko errespetuajagon behar da. Euskera batuaren eta euskalkien funtzino espezifiko-en beharra ulertu eta bien arteko dialektika positiboa eragin behar da.

Lekuan lekuko euskalkia, euskara batua eta euskalki literarioa guz-tiz bateragarriak dira gela barruan. Hezkuntzaren kalitatea aberastugura badogu lekuan lekuko euskalkia irakatsi beharra dogu, hau da,Bizkaian bizkaierea landu beharko litzateke. Baina ikastetxe guztiekegiten dabe honen alde? Gaur egun ikastetxe batzuetan bizkaiereakbadauka bere lekutxu apala, baina beste batzuetan oraindino agertube ez da egiten. Ikastetxe batzuk ez deutse arazoari behar dan moduanaurre egin, eta ez dabe euskalkia gelaratzen. Eskolak etxeko euskereabaloratu beharko leuke, etxetik ikasita daroan bizkaierea ondo ezikasteak eta baturako zubi hori egiteko ez erabilteak kalteak baino ezdakartsaz umeari. Eta kalte hori ez da bakarrik umeakan gauzatzen.Zenbat bider entzun doguz guraso alfabetatubakoen lotsak? Umeaeskolara hasi eta han ikasten dauan euskera “barri” hori dakianetik ez

179

Bizkai euskerearen nondik norakoak

Page 16: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

dira bere etxeko euskeraz mintzatzen ausartzen, euren ustez orainseme-alabak lehen baino hobeto eta eurak baino hobeto mintzatzendiralako...

Irakasleak lekuan lekuko hizkerara egokitu beharko litzatekez, bai-na irakasleak ba ete dagoz hori egiteko prest? Batzuetan irakasleakoztopoak topetan dauz bizkaierea irakasteko edota bizkaierazko ari-ketak egiteko, irakurketa bat lantzeko... Bizkaierazko produkzinoagero eta handiagoa bada be, ez da nahikoa. Dagoana be askotan ez daezaguna hezkuntzan eta irakasleek ez dakie nondik batu. Bizkai eus-kerea bete-betean sartu beharko litzateke irakaskuntzan, eta mugahorreek gainditzen joan beharko ginateke. Hezkuntzak bizkaierazkoprodukzinoa eskolaratzen lagundu beharko leuke, eta bizkaierearenzabalkundea lortzen ahalegindu. Orain arte egindakoa ez da gutxi,inondik inora, baina hemendik aurreragokoa be ez da bide makala.

Euskaltzaindiak euskalkien erabileraz euskalkiak eta lekuan leku-ko hizkerak aztertu eta landu behar dirala uste dau, ortografia eta hiz-kuntzaren azpiegiturea jagonaz18. Euskalkia eta euskera batua alka-rregaz buztartu beharrak sortzen dauzan arazoak konpondu behardira. Halan, hiztun batzuk ez dabe euren burua baztertuta ikusikobizkaieratik baturako tarte luze hori dala-ta. Horretarako hasikeratikheldu behar deutsagu arazoari, umea eskolaratzen danetik, Hezkun-tzaren zeregina da ikasleei hizkuntzaren erabileran ahalik eta trebeta-sunik handiena irakastea: hizkuntza aberatsa eta egoerearen arabera-koa. Horretarako euskalkiak jagon behar dira, beti be ahozkoaren etaidatzizkoaren arteko desbardintasuna kontuan hartuz. Irakasleak hiz-kera landuaren eta lagunartekoaren jakitun egon behar dira idatzizko/ ahozko erregistroei zuzen eusteko. Hori lortzeko ezinbestekoa dairakasleen berarizko trebakuntza. Bide honetan, aitagarria da Labay-

180

Idoia Alzibar

18 Ik, “Euskara batua, euskalkiak eta tokian tokiko hizkerak” Euskera, XXIV.Liburukia, 1979-1, 103-106. or.

Page 17: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen

ru Ikastegiari irakasleak bizkaieratzeko gero eta ikastaro gehiagoeskatzen jakozala. Eta hori, duda barik, nasaigarria da.

Idazti honetan aitatutako esaldi bategaz amaituko dot:

“Bakoitzak bere dialekto edo izkerari jarraitu ondo. Oitura,usu ta kostunbrea ala da, ta aurrera ere ala izango da”.

181

Bizkai euskerearen nondik norakoak

Page 18: Bizkai euskerearen nondik norakoakmendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Bizkai euskeraren nondik... · 2015. 1. 26. · Bizkai euskerea Arabako eta Gipuzkoako lurralde batzuetan min-tzatzen