bizikidetza plana

62
1 BIZIKIDETZA PLANA IES ZIZUR BHI 1.- IKASTETXEA, EZAUGARRIAK ETA INGURUNEA 1.1.- Kokalekua, ikasleak, irakasle-taldea, espazioak IES ZIZUR BHI, Zizur Nagusiko San Cristobal Ingurubidearen 196. zenbakian kokatua, bigarren hezkuntzako ikastetxe publiko elebiduna da. 1995. urtean sortu zen, eskualdeko hezkuntza beharrak artatzeko, eta 1997. urtean inauguratu zuen egun kokaturik dagoen eraikina. Instalazioak zabaltzen ari da gaur egun. Bi hezkuntza maila eskaintzen ditu: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa, eguneko jardunean eta hiru hizkuntza eredu uztartuz: G, D eta A. Bertara etortzen diren ikasleak Zizur herrikoak bertakoak, Galar Zendeakoak, Izarbeibarkoak, Zizur Zendeakoak eta hurbileko beste zenbait herritakoak dira. Zizur Nagusia, 15.000 biztanle ingururekin, eskualdeko udalerririk handiena da. Oso azkar hazi da azkeneko 20 urteetan. Zerbitzu ugari eskaintzen ditu kultura, kirol nahiz gizarte arloetan: dantza, antzerkia, erakusketak, musika-eskola, kirol-instalazioak, haur eta gazteentzako arreta... Arlo horietako zenbaitetan Institutuak berak parte hartzen du. Zizur Nagusiko populazioaren lanbideak batik bat zerbitzu sektorean eta industrian garatzen dira, eta, neurri handi batean, udalerritik kanpo, honako bi arrazoi hauek direla eta: 1. Eskualde honetan ez dago industrialderik. 2. Iruñea, hots, Nafarroako industriaren kokagune nagusia, oso hurbil dago. Populazioaren zati txiki batek zerealaren nekazaritzan dihardu oraindik. Garesek 3.000 bizilagun inguru ditu. Izarbeibarko Zerbitzuen Mankomunitateko bilgunea da. Bertako populazioaren lan-jarduerak oso ugariak dira: nekazaritza, ostalaritza, industria, merkataritza... Done Jakue Bideko mugarri garrantzitsua izanik, turismoak gorakada handia izan du urteotan. Honako hauek ditugu ikastetxea hazten duten beste zenbait herri: Adios, Añorbe, Argiñaritz, Arraitza, Artazu, Asterain, Baternain, Beraskoain, Eneritz, Espartza, Etxarren-Girgillao, Galar, Gazolatz, Girgillao, Larraia, Legarda, Mañeru, Muru-Asterain, Muruzabal, Obanos, Otazu, Sagues, Tirapu, Ubani, Ukar, Undio, Uterga, Zabaltza, Zarikiegi, Zirauki, Zizur Txikia, etab. Gure ikasleak maila ekonomiko eta kultural ertaineko nahiz ertain/altuko familietan bizi dira; familiek parte hartze handia dute ikastetxeko bizimoduan. Bi guraso-elkartetan antolaturik daude, APYMAn eta HEZIBIDEA G.E.n. Aldian-aldian biltzen dira biak, eta Eskola Kontseiluaren bitartez parte hartzen dute ikastetxean. Bestalde, zein bere aldetik, ikastetxeko zuzendaritzarekin bildu ohi dira, antolakuntzan laguntzearren eta hezkuntza eta familia-giroarekin zerikusi duten jardueretan parte hartzearren. Beraz, Institutuko eskola-eremua, alde batetik, Iruñetik oso hurbil dagoen ingurune erdi- hiritar batekoa da, orain gutxi ezarririko, ongi integraturiko eta, oro har, arazo nabarmenik gabeko familiak dituena. Beste alde batetik, landa-ingurunea dugu, oso erroturiko herri txikiekin eta gizarte-maila altu batekin. Hori guztia dela eta, ikasle gehienentzat bide normaletik eta giro onean gauzatu ohi da Institutuko hezkuntza-jarduera. Ikasleriaren zati txiki baten egoera soziofamiliarra edo/eta kulturala ez da hain ona, eta arreta espezializatua behar du. Horrela, ijito-talde txiki bat dugu, eta jatorri atzerritarreko ikasleria, zeina ezari-ezarian hazten ari baita (% 8.6). Atzerriko familiek, erkidego honetan, ezartzeko joera agertzen dute, horietako batzuk (% 2.6) hiritartasuna aldatzeko izapideak egiten ari direlarik. Bi talde bereiz daitezke: 1.- Jatorriz latinoamerikarrak (Argentina, Bolivia, Brasil, Costa Rica, Dominikar Errepublika, Ekuador, Kolonbia, Kuba, Peru, Txile, Uruguai, Venezuela): ikastetxeko hizkuntza behinena darabilte, eta, oro har, beren adinari dagokionaren azpiko maila akademikoarekin etorri ohi dira.

Upload: ies-zizur-bhi-nafarroa-navarra

Post on 16-Mar-2016

244 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

2010-2011 IES Zizur BHI

TRANSCRIPT

1

BIZIKIDETZA PLANA

IES ZIZUR BHI

1.- IKASTETXEA, EZAUGARRIAK ETA INGURUNEA

1.1.- Kokalekua, ikasleak, irakasle-taldea, espazioak

IES ZIZUR BHI, Zizur Nagusiko San Cristobal Ingurubidearen 196. zenbakian kokatua,

bigarren hezkuntzako ikastetxe publiko elebiduna da. 1995. urtean sortu zen, eskualdeko hezkuntza

beharrak artatzeko, eta 1997. urtean inauguratu zuen egun kokaturik dagoen eraikina. Instalazioak

zabaltzen ari da gaur egun.

Bi hezkuntza maila eskaintzen ditu: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa,

eguneko jardunean eta hiru hizkuntza eredu uztartuz: G, D eta A.

Bertara etortzen diren ikasleak Zizur herrikoak bertakoak, Galar Zendeakoak,

Izarbeibarkoak, Zizur Zendeakoak eta hurbileko beste zenbait herritakoak dira.

Zizur Nagusia, 15.000 biztanle ingururekin, eskualdeko udalerririk handiena da. Oso azkar

hazi da azkeneko 20 urteetan. Zerbitzu ugari eskaintzen ditu kultura, kirol nahiz gizarte arloetan:

dantza, antzerkia, erakusketak, musika-eskola, kirol-instalazioak, haur eta gazteentzako arreta...

Arlo horietako zenbaitetan Institutuak berak parte hartzen du. Zizur Nagusiko populazioaren

lanbideak batik bat zerbitzu sektorean eta industrian garatzen dira, eta, neurri handi batean,

udalerritik kanpo, honako bi arrazoi hauek direla eta:

1. Eskualde honetan ez dago industrialderik.

2. Iruñea, hots, Nafarroako industriaren kokagune nagusia, oso hurbil dago.

Populazioaren zati txiki batek zerealaren nekazaritzan dihardu oraindik.

Garesek 3.000 bizilagun inguru ditu. Izarbeibarko Zerbitzuen Mankomunitateko bilgunea

da. Bertako populazioaren lan-jarduerak oso ugariak dira: nekazaritza, ostalaritza, industria,

merkataritza... Done Jakue Bideko mugarri garrantzitsua izanik, turismoak gorakada handia izan du

urteotan.

Honako hauek ditugu ikastetxea hazten duten beste zenbait herri: Adios, Añorbe,

Argiñaritz, Arraitza, Artazu, Asterain, Baternain, Beraskoain, Eneritz, Espartza, Etxarren-Girgillao,

Galar, Gazolatz, Girgillao, Larraia, Legarda, Mañeru, Muru-Asterain, Muruzabal, Obanos, Otazu,

Sagues, Tirapu, Ubani, Ukar, Undio, Uterga, Zabaltza, Zarikiegi, Zirauki, Zizur Txikia, etab.

Gure ikasleak maila ekonomiko eta kultural ertaineko nahiz ertain/altuko familietan bizi

dira; familiek parte hartze handia dute ikastetxeko bizimoduan. Bi guraso-elkartetan antolaturik

daude, APYMAn eta HEZIBIDEA G.E.n. Aldian-aldian biltzen dira biak, eta Eskola Kontseiluaren

bitartez parte hartzen dute ikastetxean. Bestalde, zein bere aldetik, ikastetxeko zuzendaritzarekin

bildu ohi dira, antolakuntzan laguntzearren eta hezkuntza eta familia-giroarekin zerikusi duten

jardueretan parte hartzearren.

Beraz, Institutuko eskola-eremua, alde batetik, Iruñetik oso hurbil dagoen ingurune erdi-

hiritar batekoa da, orain gutxi ezarririko, ongi integraturiko eta, oro har, arazo nabarmenik gabeko

familiak dituena. Beste alde batetik, landa-ingurunea dugu, oso erroturiko herri txikiekin eta

gizarte-maila altu batekin. Hori guztia dela eta, ikasle gehienentzat bide normaletik eta giro onean

gauzatu ohi da Institutuko hezkuntza-jarduera. Ikasleriaren zati txiki baten egoera soziofamiliarra

edo/eta kulturala ez da hain ona, eta arreta espezializatua behar du. Horrela, ijito-talde txiki bat

dugu, eta jatorri atzerritarreko ikasleria, zeina ezari-ezarian hazten ari baita (% 8.6). Atzerriko

familiek, erkidego honetan, ezartzeko joera agertzen dute, horietako batzuk (% 2.6) hiritartasuna

aldatzeko izapideak egiten ari direlarik. Bi talde bereiz daitezke:

1.- Jatorriz latinoamerikarrak (Argentina, Bolivia, Brasil, Costa Rica, Dominikar Errepublika,

Ekuador, Kolonbia, Kuba, Peru, Txile, Uruguai, Venezuela): ikastetxeko hizkuntza

behinena darabilte, eta, oro har, beren adinari dagokionaren azpiko maila akademikoarekin

etorri ohi dira.

2

2.- Gaztelaniadunak ez diren herrialdeetatik datozenak:

-Europar jatorrikoak (Alemania, Britainia Handia, Bulgaria, Errumania, Errusia, Frantzia,

Portugal, Ukraina); baldin eta hezkuntza prozesuan txertatuko badira, hizkuntza

bereganatzea da ikasle hauen lehenengo eginkizuna.

-Afrikar jatorrikoak (Ekuatore Ginea, Kamerun, Maroko); hauek, hizkuntza bereganatu eta

beste kultura bat eskuratzeaz gainera, ikasprozesuarekiko hainbat arazori aurre egin behar

diete.

Azken urteotan ikusi dugunez, jatorri atzerritarreko ikasleek gero eta parte hartze

handiagoa dute derrigorrezko etaparen ondorengo ikasketetan (haietatik % 17, batxilergoan).

Ikastetxeko langileriari dagokionez, alde batetik, 132 irakaslek osaturik dago: irakasleen %

62k behin betiko lanpostua du ikastetxean, edo lanaldi luzea darama bertan. Horietatik, % 1.5ek

kanpoko zerbitzu komisioetan dihardu, eta % 1.5ek bertako zerbitzu komisioetan. % 2.25ek

Hezkuntza Departamentuko zerbitzuarekin uztartzen du bere jarduera. Bestetik, Administrazioan

eta Zerbitzuetan diharduten langileei dagokienez, lau atezain eta hiru administrari ditugu.

Hamar urte eta gehixeagoan izaniko hazkunde jarraiari esker, 500 ikasle izatetik 1.053

izatera igaro gara. Hain zuzen ere, 2010-2011 ikasturtean eskuragarri izanen ditugun instalazio

berriek hobekuntza nabaria ahalbidetuko digute Institutuko ohiko jardueretan.

Gure ikasleen ezaugarriei dagokienez, % 78 derrigorrezko ikasketetan ari da, eta % 22

batxilergoan. Gizonezkoak % 49.7 dira, eta emakumezkoak % 50.3. Ikasleen % 6.3 errepikatzaile

da.

1.2 .- Ikastetxeko bizikidetza gaur egun.

2008-2009 ikasturtean zehar ikastetxeko bizikidetzari buruz eginiko Ebaluazioaren arabera,

honako ondorio hauek azter ditzakegu:

1.- Gure ikastetxeko emaitzak batez besteko nazionalarekin alderatzerakoan, azterturiko

profilak, oro har, berdintsuak direla ikusi dugu.

2.- Desberdintasun nabarmena ageri da 6. irudian, non biktima eta erasotzaileen prebalentzia

aztertzen baita. Bietako bat: gure ikastetxean ez da erasorik gertatzen, edo erasotzaile eta

erasotuek ez dute halakorik aitortzen.

3.- Ikasleek uste dute parte hartze txikia dutela ikastetxeko eta inguruko bizikidetzaren

eraikuntzan.

4.- Irakasleek adierazten dutenez, ikasgelako bizikidetzarako oztoporik handiena disrupzioa

eta ikasleen interesik eza da.

5.- Gure ikasleek berdinen arteko biolentziari buruz diotena aztertzerakoan, oso adierazgarria

da ikasleen % 41.67k “galerazi beharko nuke, baina ez dut deus egiten” esatea, eta % 12.50k

“ez dut deus egiten, ez da nire arazoa” esatea. Irakasleek gertakari horien aurrean duten

jarrerari buruz, ikasleen % 24.49k diote “ez direla ohartzen”, eta % 20.83k, “beste alde batera

begiratzen dutela”.

6.- Era berean, ikasleen ustez, honako hau da bizikidetza eraikitzeko eta hobetzeko eragilerik

funtsezkoena: beste kultur-talde batzuekin ―hurbileko nahiz ez hain hurbileko

diruditenekin― hartuemanetan sartzeko prestutasuna.

7.- Irakasleen ustez, irakaskuntza inklusiboa da bizikidetzaren eraikuntza eta hobekuntzarako

eragilerik nabarmenena, hau da, irakasleek…

-banakako ikaskuntzaren aldeko arreta berezia izatea,

-ikasleek ulertzeko moduko azalpenak ematea,

-ikasleentzako ulergarri egitea ebaluazio irizpideak eta emaitzak, hartara haiek justu epai

ditzaten,

-ebaluazio-molde anitzak erabiltzea, ikasle guztiek hobetzeko aukera izan dezaten.

8.- Diziplina neurriei dagokienez, ikasleek (% 59.57k) diote ikaslearen iritzia aintzat hartu

gabe ezartzen direla, nahiz eta % 37.50k onartu ezen zigortuari bere azioaren okerra

ulertarazteko ahalegina egiten dela.

3

1. ERANSKINA: DBHko bizikidetzaren ebaluazioa. IES Zizur BHIko emaitzak. 2008-2009

ikasturtea.

1.3.- Ikastetxeak egoera horiei ematen dien erantzuna.

IES Zizur BHI gatazka bakaneko edo oso bakaneko ikastetxea da. Ikastetxeko bizikidetzak

ikuspegi eraikitzaile eta baikorra dauka, eta, hartara, elkarrekin hobeki bizitzeko eta gatazkak

ebazteko portaera egokien aldeko jokabideak garatzen ditu, partaidetzaren, komunikazio harreman

egokien eta portaera arazoen prebentzioaren bitartez. Horretarako, Bizikidetza Araudia dugu, zeina

indarrean dauden arauetan oinarritzen baita.

Zuzendaritza-taldearen eta irakasleen jokaerak ikasleen partaidetza, elkarrizketa,

begiramena eta zernahi gatazka ebazteko komunikazioa sustatzera bideraturik daude, eta, halaber,

bizikidetza hobetzearren, gatazkak ebazteko trebetasunen premiazko ikasketa bultzatzera.

IES Zizur BHI-n, azken ikasturteetan, berdinen arteko gatazkak era baikorrean ebaztearren

elkarrizketa sustatzeko helburuarekin, ikasle arartekoak hezi ditugu. 2008-2009 ikasturtean zehar,

ikasle heziekiko lehenengo arartekotasun formalak egin ditugu, eta arartekotasunaren kultura

hedatu nahi genuke ikasleen artean.

Arruntean gertatzen ohi diren gatazkak honako bi talde handi hauetan bil daitezke:

1.- Portaera disruptibo ez larriak.- Ikasgela barneko heziketa prozesua eteten duen giro

nahasia da disrupzioa. Ikasgeletan usuen gertatzen den gatazka-mota da, irakasleek

pasabideetan sarrien aipatzen dutena. Hezitzailearenganako erronka bat da. Irakasleak nola

deskribatzen du portaera hori? Honatx: “ez dute entzuten”, “kontzentrazioa falta zaie”, “elkar

zirikatzen dute”, “azalpena mozten dute”, “ez dituzte aginduak ametitzen”, etab…

Disrupzioak dilema bat eragiten dio irakasleari: ikasgelako dinamikan portaera-aldaketa bat

eragitearren ikasleak motibatu beharra, edo ikasteko interesa agertzen duten eta beren

formakuntzarako heziketa-prozesua aintzat hartzen duten ikasleak artatu beharra. Norantza

bikoitzeko analisia eskatzen du horrek: irakasleak ikasgela gidatu eta kontrolatzeko duen

inplikazioa, eta pertsona disruptiboaren zein berau sufritzen duen irakaslearen motibazioak.

2.- Orotariko biolentzia larriko portaerak.- Pertsonaren duintasunaren eta/edo haren

ondasunen aurka gauzatu ohi dira. Biolentzia fisikoa, hitzezkoa edo psikologikoa izan daiteke.

Oso bakanetan gertatu arren, portaera hauek egonezin handia sortzen dute ikasgelan,

irakasleengan eta familietan.

Gertakari hauek beste esku-hartze mota bat eskatzen dute, eta salbuespen batzuetan, gatazka

ebaztearren arartekotasuna aski ez denean, konponbide egokira eramanen gaituzten neurriak

hartzeko beste protokolo batzuei jarraitu behar gatzaizkie. Guztiz bakan dira ikastetxean

sorturik kanpoko esku-hartze baten premia dakarten gatazkak.

1.4.-Harremanak familiekin eta kanpoko zerbitzuekin

Familiei dagokienez, ikastetxeak honela jokatzen du:

- Etortzear diren ikasleen familiak deitzen ditu zuzendaritzak.

- Ikasturte hasieran eta, beharrezko denean, ikasturtean zehar, ikastaldeko familia guztiekiko

bilerak egiten dira. Partaidetza zabala izan ohi da. Ikasturte hasierakoan informazio

garrantzitsu guztia helarazten zaie, eta familien, tutorearen eta zuzendaritza-taldearen arteko

estreinako topaketa egiten da. Ikasturtean zehar egiten direnetan, garrantzitsu jotzen diren

gaien argibidea helarazten da (ikasketen orientazioa, ebaluazio diagnostikoa, ikasketa-

bidaiak, ikasle-trukaketak…), taldean gertatu diren arazo zehatzak eztabaidatzen dira, edo

emaitza akademikoak hobetzeko aukerak aztertzen.

- Tutoretza-familia orduan, tutoreak familiak hartzen ditu. Oso bilera ohikoak eta maizkoak

dira.

4

- Familiei telefonoz eta SMS-sistemaren bidez jakinarazten zaizkie gertakariak, ikastetxera

egiten dituzten bisitetan pertsonalki helarazten zaienez gainera. Familia gehien-gehienek oso

ontzat hartzen dute hutsegiteak jakinarazteko SMS bideko sistema.

- Familiak Orientazio Mintegiarekin biltzen dira, hala eskatzen duten guztietan edo mintegiak

eskatzen dienean.

- Zuzendaritza-taldearen aldizkako bilerak Guraso-elkarteko eta HEZIBIDEA GEko

zuzendaritza-batzordeekin.

Bestelako erakundeekiko hartuemanei dagokienez, hauek aipa ditzakegu:

- Lehen Hezkuntzako ikastetxeekiko koordinazioa: zuzendaritzak eta ikasketaburutzak, alde

batetik, eta LHko 6. mailako tutoreak eta irakasleak, bestetik.

- Arlokako koordinazioa ikasketaburutzen, DBHko 1. mailako irakasleen eta LHko 6.eko

irakasleen artean.

- Bestelako zenbait erakunderekiko koordinazioa, hala nola: Udaleko Hezkuntza, Berdintasun

eta Haur eta Gazte batzordeak, Kultura eta Kiroletako Udal Patronatua, eskualdeko

udaletako Gizarte Zerbitzuak, Osasun Etxea, NUP, Berrikuntza, Enpresa eta Lanbide saila,

GKEak…

1.5.- Formakuntza beharrak

Ikastetxearen formakuntza beharrak norantza hirukoitzean doaz: irakasleak, ikasleak eta

familiak. Ikastetxe batean berezko dira hiru estamentu horiek, eta bakar bat ere ez daiteke

formakuntzatik bereiz edo bazterturik gelditu.

Beharrezkoa da bizikidetzan gerta daitezkeen gatazken ebazpena ahalbidetuko duten

jokaera eta baloreei buruzko formakuntza bat. Batik bat honako behar hauek aurreikusten ditugu:

1. Pedagogia bakezale edo eraikitzaile bati buruzko formakuntza, eskolako markoan

arartekotasun eta negoziazio prozesuak bideratuko dituzten espazio eta egiturak

sorrarazten saiatuz, eta, era berean, gatazka bat garapenerako aukera bihurtzen duten

jarrerak sustatuz. Honako hauen bitartez:

Elkarrizketa erabiliz.

Ikasketa kooperatiboaz, talde-lanaz.

Arazoak konponduz.

Arauak ezarriz.

Agresibitatea eta biolentzia konprenituz eta beroriek artatzen ikasiz.

Trebetasun pertsonalak (konfiantza, autoestima, irekitasuna eta enpatia) garatuz.

2. Negoziazioari buruzko formakuntza, funtsean baikorra eta elkarlanaren aldekoa.

3. Arartekotasunari buruzko formakuntza, entzunketa aktiboa lantzen hasiz.

4. Diziplina baikor baten aldeko formakuntza.

Baldin eta Ikastetxean giro baikorra sendotuko duten pautak hobetuko badira, ezinbestekoa

da bizikidetza eta gatazken ebazpenari buruzko formakuntza. Bizikidetzari eta gatazkari buruzko

hainbat gertaera artatzearren, formakuntza espezifiko bat behar da.

Irakasleentzat premiazkoa da harreman interpertsonalen mundu konplexuari buruzko

formakuntza iraunkorrean saiatzea: trebetasun sozialak, gatazken ebazpena, parte-hartzea

sustatzeko estrategiak, portaera-arazoen aurkako esku-hartzea, ikasgeletako biolentzia, ikaskideen

arteko tratu txarrak, etab.

5

2.- PLANAREKIN LORTU BEHARREKO HELBURUAK ETA

GARATU BEHARREKO JARRERAK

Bizikidetza plan honekin zera dugu xede: hiritar sentikor, solidario eta begirunetsuak

formatzea: komunikazio eta harreman sozialetan trebeak, gatazkak era baketsuan ebazteko gai

izanen direnak. Gure arteko errealitate sozialean parte hartzen duen gaitzat ikusten dugu gatazka.

Hartara, pertsonen garapenerako zer baikor gisa ulertu beharko genuke.

Gure ikastetxeko errealitatera etorriz, honako hauek ditugu…

PLANAREN HELBURUAK

Hau da gure xedea: ikaslea norberaren nahiz hurkoaren duintasunaren aldeko

begiramenean, bereizkeriarik ezean eta askatasun arduratsuan heztea, gizon eta emakumeen arteko

berdintasuna ez ezik gatazken ebazpen baketsua ere sustatuz. Aldi berean, ikasleak eraso fisiko

nahiz moraletik babestea, berdinen arteko jazarpena eta larderia desagerrarazten saiatuz.

Honako honela zehazten da:

A.- Eskolara etortzea eta puntualtasuna balioztatuz.

B.- Ikasgela barnean portaera egoki eta zuzena eta hainbat lan-jarrera lortuz.

C.- Atsedenaldietan jolastokiko portaerak egokiak eta zuzenak izan daitezen lortuz.

D.- Garbitasunaren eta arretaren aldeko eta material nahiz instalazioen erabilera egokiari

buruzko ohiturak garatuz.

E.- Ikasleen artean adiskidetasun eta laguntasun harremanak sustatuz, eta orobat, pertsona

guztien artean, begiramen eta berdintasunezko jokabideak.

F- Ikasle arteko biolentzia eta jazarpen egoerak desagerrarazteko eta gerta daitezkeen

gatazkak (irainak, hitzezko biolentzia…) ebazteko pertsona eraginkorrak trebatuz.

G.- Ikastetxeko ikasle guztien integrazioa ―zernahi arrazoi dela eta, integratzeko zailtasun

larriagoak dituztenena batik bat― erraztuz.

H.- Hizkuntza guztien (norberarenaren nahiz beste pertsonenaren) aldeko begiramena

sustatuz.

I.- Genero-estereotiporik gabeko heziketa bat sustatuz.

J.- Helburu hauek lortzearren irakasleek eta familiek inplikazio eta parte hartze handiago izan

dezaten bultzatuz.

3.- PROPOSATURIKO HELBURUAK LORTZEKO AURREIKUSTEN

DIREN EKIMENAK

Honela laburbil ditzakegu bizikidetzaren aldeko ekimen eta esperientziak:

* Institutuko ikasgeletako bizikidetzari buruzko arautegia jakinaraztea. Ikasturte hasieran

―tutoretza orduan― egin behar da.

* Ikastetxeko bizikidetza indartzearren, ikasleen arteko komunikazio-trebetasunak bermatzea.

* Tolerantzia, aniztasunaren onarpena eta gatazkak ebazteko bide baketsuak sustatzea.

* Berdinen arteko tratu txarraren (bullying) sentsibilizazio-programan sartzea. Horretarako,

tutoretzan, kontzepturik garrantzitsuenak eta ikastetxean halakorik gerta dadin eragozteko

esku hartzeko moduak azaldu dira.

* Gatazkak elkarrizketa bidez ebazteko arartekoak formatzeko tailerra (2 tailer: hastapenak eta

sakontzea).

* Elkarrizketaren kultura ―gatazkak ebazteko baliabide gisa― hedatzea. Arartekoaren irudia,

eta gatazka kasuetan izan dezakeen funtzioa, ezagutzea.

* Arartekoaren parte hartzea ikasleen arteko zenbait gatazkatan.

6

* Irakasleen formakuntza ikastetxean: «Giza eta komunikazio trebetasunak gatazken

ebazpenean» mintegia.

* Bizikidetza komisio bat osatzea.

* Bizikidetzarako arduradun bat izendatzea.

* Ikasleen Eskubide eta Betebeharren Dekretua indarrean jartzea.

* Berdintasun gaietan interesik duten irakasleen arteko koordinazio bati ekitea.

Nolanahi ere, ikasturte bakoitzean, denboraldi horretarako helburu behinenak eta berauek

lortzearren aurreikusten diren ekimenak zehaztuko dira. (2. ERANSKINA: Urteroko zehaztapena).

4.- EKITEKO PROZEDURAK .-

4.1.-Prozedura orokorrak:

IES Zizur BHIko Bizikidetza Planaren segimendu eta ebaluazio mekanismoak, ikastetxeko

bertako beste zernahi prozedura (zeina ikastetxeko urteroko Memorian jasoko baita) baztertu gabe,

Hezkuntza Departamentuko abuztuaren 31ko Ebazpenaren (632/2005 EBAZPENA), hots,

Nafarroako Foru Erkidegoko ikastetxeetako bizikidetza planari buruzkoaren, V. Artikuluko I.

Eranskinak gidaturik egonen dira, zehazki segimendu eta ebaluazio ekimenei dagokienean.

Hain zuzen ere, Aginduak atxikirik daramatzan protokoloei gagozkie; hots:

II. Eranskina: kide arteko eraso eta beldurrarazte kasuetarako parte-hartze eskaera bati

buruzko ekimen-gida.

4.2.-Prozedura espezifikoak:

IES Zizur BHIn, bizikidetza egoki bati iraunarazteko prozedurak harremanen bidezkoak eta

diziplinaren bidezkoak dira.

Lehenengoei dagokienez, honako hauek bildu ditugu: ikasgelako kudeaketaren estrategiak

(bai irakaslearenak bai irakasle-taldeak erabakitakoak) (3. ERANSKINA) eta dekalogoa (4.

ERANSKINA ).

Zigortuei dagokienez, «gatazka egoeretarako (arin zein larrietarako) ekimen protokoloa»

(5. ERANSKINA), ikastetxeko bizikidetza arautegian jasorik dagoena.

5.- PLANA HELARAZTEKO MEKANISMOAK

- Irakasleei, Mintegi Didaktikoen eta klaustroaren bitartez.

- Ikasleei, ikasturte hasierako tutoretzaren bidez eta, ikasturte osoan zehar, irakasle guztien bitartez.

- Familiei, ikasturte hasierako lehenengo bileraren bidez.

- Guraso elkarteei, ikasturte hasierako lehenengo bileraren bidez.

- Hiritar orori, Institutuko webgunearen bitartez.

7

6.- URTEROKO EBALUAZIOA ETA HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK

IES Zizur BHIko Bizikidetza Planaren segimendu eta ebaluazio mekanismoak Hezkuntza

Departamentuko abuztuaren 31ko Ebazpenaren (632/2005 EBAZPENA), hots, Nafarroako Foru

Erkidegoko ikastetxeetako bizikidetza planari buruzkoaren, V. Artikuluko I. Eranskinak gidaturik

egonen dira.

Ebazpen horretan ezarritakoaren arabera, Planaren segimendu eta ebaluazioa Bizikidetza

Batzordearen urteroko txosten baten bitartez eginen da, zeina Ikastetxeko ikasturte amaierako

Memorian bilduko baita. Honako atal hauek txertatuko dira:

- Proposaturiko helburuen eskuratze maila.

- Eginiko jarduerak.

- Hezkuntza komunitateko kide ororen parte-hartze maila.

- Bizikidetzari buruzko formakuntza.

- Baliabideak: materialak, aholkularitza teknikoa.

- Emaitzen balorazioa, ondorioak eta hobekuntza proposamenak.

- Hainbat ebaluazio-tresna bereziren unean uneko erabilera, hala nola Bizikidetzaren Estatu

Behalekuak bizikidetzaren diagnostikoari buruz eginiko galdetegia. Ikus haren emaitzak 1.

ERANSKINEAN.

8

1. ERANSKINA

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

31

32

33

34

35

36

37

38

39

40

41

42

43

44

45

46

47

48

49

50

51

52

53

54

55

56

2. ERANSKINA

IES Zizur BHIko BIZIKIDETZA PLANAREN URTEROKO

ZEHAZTAPENA

2009-2010 ikasturteko helburuak:

1. Ikastetxean bizikidetza sustatzeko egiten diren jardueren jakitun egitea hezkuntza

komunitate osoa.

2. Ikastetxeko Bizikidetza Planaren egoerari buruzko diagnostikoaren emaitzak baloratu eta

emaitzaren araberako helburu zehatzak planteatzea.

3. Eskola Kontseiluko bizikidetza batzordearen, guraso elkarteen eta gai horiez arduratzen

diren ikastetxeko gainerako taldeen arteko harremana bideratzea, lan koordinatu bat egiteko

xedearekin.

4. Hezkuntza komunitate osoa, baita familiak ere, bizikidetza planean inplikaraztea.

5. Bizikidetza planaren zirriborroa bukatu eta, hobetu ahal izateko iradokizunak jasotzearren,

hainbat lekutan aurkeztea.

6. Iradokizun guztiak jaso eta gero, bizikidetza planaren egitura burutzea.

7. Arartekoaren formakuntzarekin jarraitzea.

8. Ararteko-taldea ikastetxeko eguneroko funtzionamenduan txertatzea.

9. Bizikidetza Aholkularitzak antolaturiko jarduerak, ikastetxean egitekoak, irakasle zein

familiei aurkeztea.

10. Irakasle zein ikasle berrienganako aholkularitza hobetzea eta irakasle-laguntzailearen zein

ikasle-laguntzailearen irudiak sortzea.

11. COAT delakoa erabiltzea, bizikidetza plana zabaltzeko eta, halaber, berori tutoreen

artean dinamizatzeko.

Aurreko ikasturteetatik

bere horretan dirauten

ekimenak

Arduradun pertsona

edo saila

Denboraldia Ebaluazio

adierazlea

1.- Lan-taldea:

Ikastetxeko bizikidetzaren

kudeaketaren eredu

integratua

Ikasturte osoan

zehar

2.- Arartekoentzako tailerra Lan-taldea Bigarren

hiruhilekoan

Tailerra bukatu

ondoko inkesta

3.- Gatazkak ebazteko

arartekoak

Orientazioa,

bizikidetza

Ikasturte osoan

zehar

Arartekotasuna jaso

dutenen erantzuna

Ekimen berriak Arduradun pertsona

edo saila

Denboraldia Ebaluazio

adierazlea

1.- Mintegia. Giza eta

komunikazio trebetasunak

gatazken ebazpenean (30

irakasle ikastetxean)

Iruñeko ILZ eta

bizikidetzako

aholkularitza

Lehenengo

hiruhilekoa

Inkesta

2.- Espazio amankomunetan

aurkezteko lau arau

hitzartu: Piktogramak

Bizikidetzako lan-taldea Azaroa Inkesta

57

3.- Formakuntza TIC

delakoaren proiektu pilotuan

(DBHko 1. eta 4.eko

ikasleak, familiak eta

irakasleak)

“Interneten erabilera

segurua”

Nafarroako Gobernua,

Berrikuntza, Enpresa

eta Enplegu

Departamentua

Bigarren

hiruhilekoa

4.- “Arartekotasun

hezitzailea” (Bizikidetzako

arduraduna)

ILZ Lehen eta bigarren

hiruhilekoak

Inkesta

Bizikidetzako arduradunaren dedikazioa

Arduraduna: Carmen Bernaola Artaraz

Bizikidetzako arduradunak astean LAU ORDUZ dihardu. Honako funtzio hauek ditu:

1.- Ikastetxean dagoeneko badiharduen lan-taldean parte hartu eta berori koordinatu:

“Bizikidetzaren kudeaketaren eredu integratua ikastetxean”.

2.- Bizikidetza Planaren Zehaztapena egin.

3.- Bizikidetza plan bat egiteko xedeaz, astero zuzendariarekin eta orientatzaileekin bildu.

4.- Ikastetxeko mintegia koordinatu: “Giza eta komunikazio trebetasunak gatazken

ebazpenean”.

5.- Ikasleen Eskubide eta Betebeharren zirriborroa berrikusi eta hainbat zehaztapen egin,

ikastetxeko zuzendariarekin batera.

Aurreikusten den formakuntza:

1.- DBHko gatazken ebazpenari eta arartekotasunari buruz argitaratu den materiala (2009-09-15, 3

ordu).

2.- AVANZA mugimendua (2009-09-9):

• E-legalak: adingabeak interneteko delituen egile eta biktima gisa. Nafarroako Gobernua -

Jorge Flores (Pantallas Amigas). Aita-amei, hezitzaileei eta irakasleei zuzenduriko

hitzaldia.

• Sare sozialak: interneten bizitzeko eta harremanetan sartzeko modu bat. Nafarroako

Gobernua - Jorge Flores (Pantallas Amigas). Aita-amei, hezitzaileei eta irakasleei

zuzenduriko tailerra.

3.- Bizikidetzari buruzko IV. jardunaldiak: “Elkarrekin bizitzen ikasi”. 2009ko urria (8ordu).

4.- “Internet eta adingabeak”, saio informatiboa (2009ko urriaren 30ean).

5.- S-9, Giza eta komunikazio trebetasunak gatazken ebazpenean (lehenengo lauhilekoan,

ikastetxean egiteko mintegia).

6.- S-1, arartekotasun hezitzailea (30 ordu, 2009ko azaroa – 2010eko martxoa).

7.- “Web 2.0” (35 ordu, bigarren lauhilekoan barrena).

Materialak

Handik-hemendik bilduriko nahiz ikastetxean sorturiko materialak bertan gorde dira.

58

3. ERANSKINA

IKASGELARAKO ESTRATEGIAK

1. Irakasleak, irakasle-taldea nahiz mintegia; ikasgelan funtzionatzen duten estrategiak:

Proposamen metodologikoak:

1. Errefortzu baikorrak egin (goraipamenak hitzez eta betartez, lanaren aintzat hartzea,

adore ematea, hurbiltasun fisikoa…).

2. Eskola antolaturik eraman, gidoi bat eraman: zer landuko da? Zer materialekin? Nola

ebaluatuko da?

3. Espazioaren antolakuntza egokia programaturiko eginkizuna garatzeko.

4. Parte hartzeko txandak begiratu (entzuten ikasi).

5. Jardueraz aldatu – Ikasgela berrantolatu.

6. Proposamen metodologikoaren albiste eman eta, ahal izatera, berori negoziatu.

7. Ikasleekin harreman interpertsonal egokia izan.

8. Presio egin (eginkizunari buruzko ahalegina eta emaitzak eskatu), erakarri (jarduera

atseginak tartekatu), pausaldiak egin (jardueraz aldatu).

Ikasgelako interakzioa kontrolatzeko eta bideratzeko proposamenak:

1. Lortu nahi den portaeraren adierazle diren keinu eta begiratuak egin.

2. Eginkizunari, eta ez hainbeste pertsonari, begirako aginduak eman.

3. Ez arretarik eman disrupzio arineko portaerei.

4. Irakaslearen isiltasuna ikasgelako iskanbilaren aurrez-aurre.

5. Lurraldean sartu, pertsona edo talde disruptiborantz hurbildu.

6. Serioski eta laburki errieta egin.

7. Umorez baina isekarik gabe egin (errieta).

8. Lehen pertsonan mintzatu.

9. Portaera desegokiaren ondorioak laburki azaldu.

10. Ikasleari hainbat ondorio aurkeztu eta nahiago duen hura hauta dezala proposatu, baita,

beharrezko ikusiz gero, bere buruarenganako zigorra ere.

11. Ideia-jasa (ikasgelan azaldurikoari buruzko galdera-saila, gaitasun-mailaren arabera

hautaturiko galderak).

12. Gertatuari buruzko talde-gogoeta; taldeari galdetu: “Zer gertatu da gaur?”

2. Irakasle-talde edo klaustroaren erabakiak. Ikasgelan funtzionatzen duten estrategiak:

Proposamen metodologikoak:

1. Taldeak sailkatzeko hainbat modu eduki.

2. Ikasketa-estilo ugariak artatzeko metodologia ugari erabili.

3. Balizko desorekak aurreikusi eta gertatu baino lehen kontrolatu; arreta handia eman.

4. Berdinen arteko ikasketa eta lankidetza sustatu.

5. Hainbat ebaluazio-estrategia erabili.

6. Arrakasta sustatu, ekintza onak aintzat hartu.

Ikasgelako interakzioa kontrolatzeko eta bideratzeko proposamenak:

1. Eserlekuz aldarazi.

2. Portaera ezkorra sustatzen duten petsonak zonaldetik bereiz jarri.

59

3. Denboraldi batez kanpoan eduki.

4. Aparte hitz egin ikastordua bukatutakoan. Banakako hizketaldi laburra.

5. Zailtasunak eta betebeharrak pribatuki azaldu.

6. Atsedenaldia galarazi.

7. Eskola-orduak bukatu ondoren ikastetxean geldierazi.

8. Kontratu bat egin.

9. Tutorearekin elkarrizketatu.

10. Familiari ohar bat bidali, gertatzen ari diren eragozpenak azalduz.

11. Familiarekin telefonoz hitz egin.

12. Zuzenketa pertsonala, gogoeta egiteko edo ikasgaia berreskuratzeko.

13. Parte bat egin.

14. Eginkizun batekin egotzi ikasgelatik.

60

4. ERANSKINA

GURE DEKALOGOA:

Gure institutuan hobeki egoteko…

1.- Begiramenez mintza zaitez zure ikaskide eta irakasleekin. Eska ezazu begiramen bera

zeureganako ere.

2.- Izan zaitez puntual eta eska ezazu puntualtasuna: lehenengo orduetan, eskola-ordu artean,

atsedenaldi ondoren...

3.- Errespeta itzazu arauak, jende asko baikara eta horrela denak hobeki funtzionatuko baitu.

4.- Ikastetxean barrena (ikasgelatik irtetean, pasabideetan, beste ikasgeletarako bidean, patioan…),

zabiltza lasai eta iskanbilarik gabe. Espazio horiek denonak dira, eta zaindu egin behar ditugu;

beraz, zabiltza ongi haietan.

5.- Ikasgelan hitz egin baino lehen, pentsa ezazu zer esan behar duzun, altxa eskua eta ez inoren

esanak eten. Ez zaitez «moztu» zerbait ulertu ezean, zure esanak beste norbaiti ere balioko

zaizkio eta.

6.- Errespeta eta zain ezazu zure eta gainerako ikaskideen materiala.

7.- Errespeta itzazu hizkuntza guztiak: zeurea nahiz besteena.

8.- Modu egokian erabil itzazu bainugela eta zaborrontziak, horretarako daude eta.

9.- Zain itzazu zeure elikadura eta garbitasun pertsonala: Institutuan ordu asko igaro behar direnez,

gusturago egonen zara.

10.- Ikasgela (klarion, folio, liburu, ezabagailu…) goiz osoan garbi eta ordenaturik eduki ezazu.

11.- Begiraiozu zeure lan pertsonalaren eta azterketen aurkezpenari.

61

5. ERANSKINA

EKIMEN PROTOKOLOA GATAZKA GERTATZEN DENEAN

EGINKIZUNA NORK NOIZ Oharrak

Eutsi Irakasleek edo lekuko diren lankide

helduek Unean bertan

Garrantzizkoa: erantzukizun

honen jakitun egin ikastetxeko langile

guztiak

Kontrolatu Zaintzako irakasleek / ikasketaburutzak Gatazka izan eta

berehala

Gertakari horietarako

aurreikusiriko leku bat behar du ikastetxeak

Estreinako informazioa

bildu

Gertakariaren lekuko izan diren irakasleek

Berehala Gertakariari

buruzko partea egin behar da

Tutoreari eta zuzendaritzari

jakinarazi Ikasketaburutzak Berehala

Ikasleari buruz aldez aurretik

dagoen informazio guztia bildu behar

da

Ikasleari buruzko

informazioa bildu

Tutoreak Egun horretan

zehar

Behar izanez gero, idazkaritzan edo bestetan galdetu. Agian, elkarrizketa

bat adostu

Zuzendaritzari jakinarazi

Ikasketaburutzak Egun horretan

zehar

Informazioa ikuskatu eta

kautelazko lehen neurriak hartu

Familiari jakinarazi

Ikasketaburutzak Berehala

Ahozko eta idatzizko

komunikazioa, eta jaso izanaren adierazpena

Familiarekin hizketatu

Zuzendaritzak/Ikasketaburutzak 24 orduren

buruan

Gertakarien azalpena,

kautelazko lehen neurrien

aurkezpena, familiaren eta ikastetxearen

arteko akordioak. Ikaslearen

Eskubide eta Betebeharren

Dekretua eskuratu eta azaldu

Adiskidetu Zuzendaritzak/Ikasketaburutzak 48 orduren

buruan

Familiaren, ikaslearen eta ikastetxearten

arteko akordioa

Bizikidetza Batzordearen

premiazko deialdia

Zuzendaritzak 48 orduren

buruan

Helburua: gertatuari eta

harturiko neurriei buruz informatzea eta behin betiko

ekimena zein den zehaztea;

espedienterik edo

62

besterik zabalduko da?

Ikasleari eta familiari

zuzenketaren berri eman

eta/edo haiekin hizketatu

Zuzendaritzak /Ikasketaburutzak

Bizikidetza Batzordeak erabaki eta berehala

Zuzenketari alegazioak

egiteko, 24 ordu

Ahoz belarrira eginen da, jaso

izanaren adierazpenarekin.

Kopia bat, ikaslearen

fitxategian. Beste bat, tutorearentzat

Irakasleei jakinarazi

Ikasketaburutzak Bizikidetza Batzordeak

azken erabakia hartu eta gero, 24 orduren buruan

Ikasleari kanporatze

aldirako agindu zaizkion lanak bilduko dira,

halakorik izanez gero

Zuzenketa egin eta gero,

ikaslearekin hizketatu

Ikasketaburutzak/tutoreak/orientatzaileak Zuzenketa aldia bukatutakoan

edo, kanporaketa gertatuz gero,

itzuleraren egunean bertan

Elkarrizketa hezitzailea.

Garrantzitsua: konpromiso eta gogoeta batzuk

lortu ikaslearengandik

Ikaslearekiko azken

elkarrizketa egin eta

familiarekin bildu

Tutoreak Zuzenketa eta/edo esku-hartze aldia

bukatutakoan, ikaslea itzultzen

den astean

Garrantzitsua: konpromisoak bete ote diren begiratu

eta heziketa prozesua

koordinatu. Etorkizunerako

balizko bilerak eta ikasleari

laguntzeko estrategiak planeatu

Ikaslearen segimendua eta

beste zenbait neurri

Tutoreak (Ikasketaburutzarekin, orientatzailearekin, etab.ekin

koordinatuz)

Denbora luzez Ikaslea ikastetxeko bizikidetzara bildu,

beharrezko alderdietan

indartuz