bilboko arte ederren museoari … · barcelók vicente ross maisu ezagunagaz ikasi eban; ... fue...

6
BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOARI DOHAINTZAN EMONDAKO LANA Izenburua: “Galindo-Simondrogas-SestaoEgilea: Ismael Fidalgo (1928-2010) 1957 inguruan pintatutakoa Olioa 45x50 cm-ko mihisean Ismael Fidalgo Blanco Sopuertako Alen auzo meatzarian jaio zan, meatzarien semea zan eta. 1931n, bere familia Trapagaranera joan zan biziten, Zaballa auzora, eta, han, persona lez osotu zan. Aldi berean, Bilbon gerraosteko beste artista batzukaz alkartu zan. Besteak beste, Ibarrola, Toja, Ariño edo Mentxu Gal margolarien eta Blas de Otero eta Gregorio San Juan poeten lagun mina izan zan, eta Jorge Oteizaren dizipulua be izan zan; hain zuzen be, Oteizagaz batera bizi izan zan Madrilen. Artelan honen dohaintza-emoilea, Ángel Alonso Aja, Ángel Aja izenagaz ezagutzen dana, Ismael Fidalgoren laguna izan zan. 1978tik, taldea osotu eban Ismael Fidalgo eta Marcelino Bañalesegaz, ordurako ospe handiko margolariak danak be. Bañales hil ostean, Ángel Aja Fidalgoren lagun banaezina bihurtu zan, eta, haregaz batera, Zugaztietako meatze-ingurua, leku industrialak, kostaldea, Gaztelako leku asko, Baztan eta abar pintau ebazan. OBREA “Galindo-Simondrogas-Sestao” koadroa Galindo errekaren bokalearen inguru hondatua erretratetan dauan lan-multzo baten parte da; inguru horreri Simondrogas esaten jako, eta Sestaon dago. Lan honen sasoian (50eko hamarkadaren amaierea eta 60ko hamarkadaren lehenengo erdialdea), batez be Agustín Ibarrola eta Mari Dapena margolariakaz batera, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko inguruak bisitau ebezan, helburu sozialeko lanak sortzeko asmoz. Alde batetik, artea eroan gura eben kulturarako sarbiderik ez eukan populazino-talde batengana (beharginak, meatzariak, obretako langileak…). Beste alde batetik, kritika sozial eta politikoa egin gura eben Francoren diktaduraren aurrean. Jarduera horreen ondorioz, Ibarrola eta Mari Dapena kartzelara joan ziran (zezeilaren 3ra arte zabalik egongo dan Batzar Nagusietako erakusketan ikusgai dagozan bi koadroak kartzelan pintatutakoak dira: Mari Dapenarena, Alcalá Mecon; eta Ibarrolarena, Burgosen). Fidalgo ez zan sekula definidu maila politikoan. Halanda be, bere lanek ez dabe azalpenik behar, eta erretratetan ebazan espazioak ez ziran leku atseginak, deskantsurakoak edo edertasun klasikokoak, ezpada leku gogorrak, hondatutakoak be batzuetan, eta beharginen klasearen bizimoduaren zati bat erakusten eben, erregimenari kritikea egiteko asmo argiagaz. Ikuspuntu artistikotik, bere estiloa definiduten dauen lana da. Modu fidelean ordezkatzen dau sasoi ha: lan iluna da, eta, irudi nagusian, Galindo erreka kutsatuko lohien artean hondoa jotako

Upload: truongnhu

Post on 22-Sep-2018

224 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOARI DOHAINTZAN EMONDAKO LANA

Izenburua: “Galindo-Simondrogas-Sestao”Egilea: Ismael Fidalgo (1928-2010)1957 inguruan pintatutakoaOlioa 45x50 cm-ko mihisean

Ismael Fidalgo Blanco Sopuertako Alen auzomeatzarian jaio zan, meatzarien semea zan eta. 1931n,bere familia Trapagaranera joan zan biziten, Zaballaauzora, eta, han, persona lez osotu zan. Aldi berean,Bilbon gerraosteko beste artista batzukaz alkartu zan.Besteak beste, Ibarrola, Toja, Ariño edo Mentxu Galmargolarien eta Blas de Otero eta Gregorio San Juanpoeten lagun mina izan zan, eta Jorge Oteizaren dizipulua be izan zan; hain zuzen be, Oteizagazbatera bizi izan zan Madrilen.

Artelan honen dohaintza-emoilea, Ángel Alonso Aja, Ángel Aja izenagaz ezagutzen dana,Ismael Fidalgoren laguna izan zan. 1978tik, taldea osotu eban Ismael Fidalgo eta MarcelinoBañalesegaz, ordurako ospe handiko margolariak danak be. Bañales hil ostean, Ángel AjaFidalgoren lagun banaezina bihurtu zan, eta, haregaz batera, Zugaztietako meatze-ingurua, lekuindustrialak, kostaldea, Gaztelako leku asko, Baztan eta abar pintau ebazan.

OBREA“Galindo-Simondrogas-Sestao” koadroa Galindo errekaren bokalearen inguru hondatuaerretratetan dauan lan-multzo baten parte da; inguru horreri Simondrogas esaten jako, etaSestaon dago.

Lan honen sasoian (50eko hamarkadaren amaierea eta 60ko hamarkadaren lehenengoerdialdea), batez be Agustín Ibarrola eta Mari Dapena margolariakaz batera, Ezkerraldeko etaMeatzaldeko inguruak bisitau ebezan, helburu sozialeko lanak sortzeko asmoz.

Alde batetik, artea eroan gura eben kulturarako sarbiderik ez eukan populazino-talde batengana(beharginak, meatzariak, obretako langileak…). Beste alde batetik, kritika sozial eta politikoaegin gura eben Francoren diktaduraren aurrean. Jarduera horreen ondorioz, Ibarrola eta MariDapena kartzelara joan ziran (zezeilaren 3ra arte zabalik egongo dan Batzar Nagusietakoerakusketan ikusgai dagozan bi koadroak kartzelan pintatutakoak dira: Mari Dapenarena, AlcaláMecon; eta Ibarrolarena, Burgosen).

Fidalgo ez zan sekula definidu maila politikoan. Halanda be, bere lanek ez dabe azalpenikbehar, eta erretratetan ebazan espazioak ez ziran leku atseginak, deskantsurakoak edo edertasunklasikokoak, ezpada leku gogorrak, hondatutakoak be batzuetan, eta beharginen klasearenbizimoduaren zati bat erakusten eben, erregimenari kritikea egiteko asmo argiagaz.

Ikuspuntu artistikotik, bere estiloa definiduten dauen lana da. Modu fidelean ordezkatzen dausasoi ha: lan iluna da, eta, irudi nagusian, Galindo erreka kutsatuko lohien artean hondoa jotako

txalupak ikusten dira, Ezkerraldeak sasoi haretan eukazan baldintzen gaineko metafora argiaeginez. Gauza bera sinbolizetan dabe atzean ikusten diran etxeek, trazu sinplez egindakoak,eraikinak forma geometriko funtsezkoetara murriztuz. Koadroak ez dau atsegina izan gura,baizik eta errealidade bat erakutsi.

---------------------------------------------------------------

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEI DOHAINTZAN EMONDAKO LANAK

Izenburua: “La Punta-Sestao”Egilea: Ismael Fidalgo (1928-2010)1990 inguruan pintatutakoaOlioa 38x46 cm-ko taulanDohaintza-emoilea: Ángel Alonso Aja, Ángel Ajaizenagaz ezagutzen dana.

Koadro hau 50eko hamarkadaren amaieran egindakobeste lan baten bersinoa da (gaur egun, ez dakigunon dagoan). Pintatutako ingurua oraindino be hordago, Sestaon, eta, maila herrikoian, La Puntaizenagaz ezagutzen da.

Hemen, Fidalgok, mende luzez artista askok egin eben moduan, bere lanak berrinterpretauebazan. Horrek agerian ixten deusku egileak bere lanetan agertzen diran obsesino eta ideianagusiei eusten eutsezala, eta “marjinalak” ziran espazioak erabilten ebazala pinturarako, orduraarte oso margolari gitxi ausartu ziran arren inguru horreek islatzera.

Lan hau, Fidalgoren ibilbide artistikoaren azken urteetan egindakoa, sano esanguratsua da eukieban ekoizpen artistikoaren barruan, eta ia bere lanaren epilogo lez hartu leiteke. Bertan, berelanetako elementurik ohikoenetako batzuk dagoz jasota: bigarren mailako paisaia, lerro okertuzeta kolore okrez definidutako garai industrialeko eraikin handi bategaz, bertako espiritu langileaharrapatzen dauena.

----------------------------------

Izenburua: “Don Giovanni”Egilea: José Barceló (1923-2001)1980 inguruan pintatutakoaOlioa 130x130 cm-ko taulan

José Barceló Cartagenan jaio zan, eta Bilbon hil zan,bertara emigrau eban eta.

Barcelók Vicente Ross maisu ezagunagaz ikasi eban;hain zuzen be, Rossek eskola garrantzitsu bat eukanCartagenan. 1946an Bilbora etorri zan. Gerra zibilahur egoan oraindino, eta sasoi gogorrak ziran. Gatxa

zan pintetea, gatxa zan pintauz bizitea, gatxa zan bizitza aurrera ateratea, baina Barcelókmargolaria izan gura eban eta lekutxo bat topau gura eban Artearen munduan.

Bilbon egoala, joera barriak esploretan hasi zan, eta handik gitxira margolari abstraktua eginzan. 60ko hamarkadan, sariak irabazi eta obrak ikusgai ipini ebazan; ondorioz, ezagun egin zan,baina beti segidu eban gauza barriak esploretan. 70, 80 eta 90eko hamarkadetan, pinturaabstraktua garatzen segidu eban, eta, guztira, 3.000 marrazki baino gehiago, 800 oliotik gora,400 akuarela inguru, grabaduak eta ur-koloreak itxi euskuzan.

“Don Giovanni” obrea, haren alargun María Jesús Galíndezek dohaintzan emondakoa eta 80kohamarkadan eginda dagoana, Mozarten “Don Giovanni” opera bufoaren omenez eginda dago.Operea osotzen daben figurak bereizi egiten dira koadroan, forma sinpleak sortu arte; Bertan,koloreak garrantzi handia dauka. Azken baten, obra abstraktua da, helduarokoa, edertoerakusten dauzena margolari honek beharrerako eukan modu ona eta urte luzez formen etakoloreen gainean egin eban esplorazinoa.

1946an Bilbora heldu zan, eta ikasten eta forma piktoriko barriak esploretan segidu eban. Joerabarriak esploretan hasi zan, eta handik gitxira margolari abstraktua egin zan, beharbada, 50ekoeta 60ko hamarkadetan, Bilbon ulertua izan zan bakarra. Abstrakzinora igaro aurretik,hausnarketa sakona egin eban, eta, horren ondorioz, argazkigintzaren behin betiko garapenagaz,pintura figuratiboa diziplina horretarako erreserbautako partzela lez geratu zan, pintureakkolorearen bidetik joan behar eban bitartean.

Joera zehatzik jarraitu barik, modetatik libre egoan uniberso propioa sortu eban, abstrakzinogeometrikoa esploratuz baina figurazinoa guztiz albo batera itxi barik, hizkera biakmaisutasunez uztartuz eta errealidadea iradokizunen bitartez sumatuz.

Ideia finko horregaz, bere figurak gero eta gehiago desegiten hasi zan, eta, modu horretan,lerrotik formara eta formatik kolorera pasau ziran. 60ko hamarkadarako, bilakaera handia eukieban margolari abstraktu lez. Ospe handiko margolaria zan, eta euskal abangoardiaren buruanegoan.

Egileak musika ona maite eban (Mozart, Beethoven, Bach...), eta printzipio estetiko horreekbeteten dabezan bere koadroetako batzuk aitatutako musikariak omentzen dabez.

OBRA DONADA AL MUSEO DE BELLAS ARTES DE BILBAO

Título: “Galindo-Simondrogas-Sestao”Autor: Ismael Fidalgo (1928-2010)Pintada hacia 1957Óleo sobre tela de 45x50 cm-------------------

Ismael Fidalgo Blanco nació en el barrio minero deAlen (Sopuerta), hijo de mineros. En 1931 su familiase trasladó a vivir a Trapagaran, al barrio de Zaballay allí se formó como persona, coincidiendo enBilbao con otros artistas de la postguerra. Fue amigoíntimo de pintores como Ibarrola, Toja, Ariño,Mentxu Gal… poetas como Blas de Otero yGregorio San Juan, y fue discípulo de Jorge Oteiza con el que convivió en Madrid.

El donante de esta obra, Ángel Alonso Aja, conocido como Ángel Aja, fue amigo de IsmaelFidalgo. Formó grupo desde 1978 con Ismael Fidalgo y Marcelino Bañales, reputados pintorespara entonces. Tras la muerte de Bañales, Ángel Aja se convertiría en el compañero inseparablede Fidalgo y con él pintará la zona minera de La Arboleda, lugares industriales, la costa,numerosos espacios de Castilla o el valle del Baztán.

LA OBRAEl cuadro “Galindo-Simondrogas-Sestao” forma parte de un conjunto de obras en las que retratael entorno degradado de la desembocadura del río Galindo, una zona conocida comoSimondrogas, en Sestao.

Es una obra que se encuadra dentro de unos años (finales de los 50 y primera mitad de los 60)en los que, principalmente junto a los pintores Agustín Ibarrola y Mari Dapena, recorrierondiversos lugares de la Margen Izquierda y Zona Minera para crear obras con un fineminentemente social.

Por una parte, pretendían acercar el arte a un grupo de población que no tenía acceso a la cultura(obreros, mineros, trabajadores…). Por otra parte, aspiraban a hacer crítica social y política a ladictadura de Franco, actividades que provocaron que Ibarrola y Mari Dapena acabaran en lacárcel (los dos cuadros que se exponen en la exposición de Juntas Generales que permaneceráabierta hasta el 3 de febrero, fueron pintados en la cárcel: el de Mari Dapena en Alcalá Meco yel de Ibarrola en Burgos).

Fidalgo fue una persona que nunca se definió políticamente. No obstante, sus obras hablabanpor sí solas y los espacios que retrataba no eran lugares amables, de descanso o de una bellezaclásica, sino que eran sitios duros, degradados en ocasiones y que mostraban parte de la vida dela clase obrera, teniendo un trasfondo evidente de crítica al régimen.

Desde el punto de vista artístico, el cuadro donado al Bellas Artes es una obra que define suestilo. Representa fielmente una época: oscura, con una imagen central conformada por unasbarcas varadas en el fango del contaminado río Galindo que suponen una clara metáfora de las

condiciones de la Margen Izquierda durante aquellos años. Lo mismo representa las casas quese ven detrás, hechas en sencillos trazos, a las formas geométricas elementales que loscomponen. El cuadro no pretende ser amable sino mostrar una realidad.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

OBRAS DONADAS A LAS JUNTAS GENERALES DE BIZKAIA

Título: “La Punta-Sestao”Autor: Ismael Fidalgo (1928-2010)Pintada hacia 1990Óleo sobre tabla de 38x46 cmDonante: Ángel Alonso Aja, conocido comoÁngel Aja.

Este cuadro es una versión de una obra anteriorrealizada a finales de los años 50, cuya ubicaciónse desconoce. El entorno que pinta aún existe y esconocida popularmente como La Punta, en Sestao.

Aquí Fidalgo reinterpreta sus obras. El autor sigueconservando su obsesión y las ideas capitales que rigieron sus obras, la captación de aquellosespacios “marginales” para la pintura que hasta entonces muy pocos se habían atrevido arepresentar.

Esta obra, hecha durante los últimos años de su periplo artístico, es muy significativa dentro desu producción artística y puede considerarse casi como un epílogo de su obra. Recoge algunosde los elementos más característicos de sus trabajos: un paisaje secundario conformado por ungran edificio de época industrial definido por líneas torcidas y colores ocres que captan elespíritu trabajador del lugar.

----------------------------------

Título: “Don Giovanni”Autor: José Barceló (1923-2001)Pintada hacia 1980Óleo sobre tabla de 130x130 cm

José Barceló nació en Cartagena y falleció enBilbao, a donde emigró de joven.

Barceló estudió con Vicente Ross, un conocidomaestro con una importante escuela en Cartagena.En 1946 vino a Bilbao. La guerra civil estabatodavía cercana y eran tiempos difíciles. Eracomplicado pintar, era difícil vivir pintando, eradifícil ganarse la vida, pero Barceló quería serpintor y buscarse un hueco en el mundo del arte.

Ya en Bilbao, empezó a explorar nuevas tendencias y pronto se hizo pintor abstracto. En losaños 60 se hizo conocido al ganar premios y exponer su obra, pero siempre explorando nuevascosas. Durante los 70, 80 y 90 siguió desarrollando su pintura abstracta, dejándonos más de3.000 dibujos, más de 800 óleos, unas 400 acuarelas, grabados y gouaches.

La obra “Don Giovanni”, donada por su viuda María Jesús Galíndez, y realizada en los años 80,es una obra en la que se realiza un homenaje a la ópera buffa “Don Giovanni” de Mozart. Lasfiguras que componen la ópera se descomponen en el cuadro hasta formar sencillas formasdonde el color tiene una importancia capital. Es, en definitiva, una obra abstracta, de madurez,que representa excelentemente el buen hacer de este pintor y la exploración que de las formas yel uso del color hizo durante años.

En 1946 llegó a Bilbao y siguió aprendiendo y explorando nuevas formas pictóricas. Empezó aexplorar nuevas tendencias y pronto se hizo pintor abstracto quizás el único que fue entendidoen el Bilbao de los años 50 y 60. Su paso hacia la abstracción vino dada de una reflexión propiaque determinó que con el desarrollo definitivo de la fotografía, la pintura figurativa quedabacomo parcela reservada para esa disciplina, mientras que la pintura debía ir por los derroterosdel color.

Sin seguir una tendencia en concreto, supo crear un universo propio, libre de modas, explorandola abstracción geométrica sin abandonar del todo la figuración, entrelazando ambos lenguajescon gran maestría e intuyendo la realidad a través de sugerencias.

Con esa idea fija, comenzó a deshacer cada vez más sus figuras, que fueron pasando de la líneaa la forma y de ésta al color. Para los años 60 ya ha evolucionado como pintor abstracto, siendoun pintor muy reconocido y punta de lanza de la vanguardia vasca.

El autor, amante de la buena música, Mozart, Beethoven, Bach... refleja en algunos de suscuadros que siguen estos principios estéticos, merecidos homenajes a dichos músicos.