bigarren sektorea baliabideak eta industria · bigarren sektorea baliabideak eta industria. 80 1....
TRANSCRIPT
79
BIGARREN SEKTOREA
BALIABIDEAK ETA
INDUSTRIA
80
1. LEHENGAIAK ETA ENERGI ITURRIAK ATAZAK
1- Egin lehengaiei buruzko kontzeptu-eskema edo sarea (ez giltzetako eskema). Begira koadernoaren lehenengo atala Prozeduretan eta hantxe duzu adibide bat eta nola egin.
81
2. eta 3. Atal ENERGI ITURRIAK
A- Datuak interpretatzen
97. orrialdean dauden grafikak analisatu eta landu:
a. Zer adierazten dute grafika horiek? Nola?
b. Zeintzuk dira energia-ekoizpen handiena duten herrialdeak? Esan garrantziaren ordenaren arabera
c. Zeintzuk dira energia-kontsumo handiena duten herrialdeak? Ordenean esan.
d. Adierazi mapan c eta b puntuak. Maparen legenda egin behar duzu, horretarako datuak adierazteko ikurrak, koloreak eta tamainak erabilibi behar dituzu
82
B- Diagramak interpretatzen 98. orrialdean dauden irudiak (ez grafika sektoriala) ondo behatu ostena: a) Deskribatu. b) Interpretatu. Lehenengo diagrama jakingo zenuke azaltzen zer adierazten duen? Nola egiten
den hori? Sor daitezken arazoak? c) Bigarren diagrama interpretatzen. Zein motatako ikatz mineral meatokiak daude? Nola
egiten den ikatz mineralaren arauzpena? Azaldu. Zein arazo sor daitezke?
122
ENERGIA EKOIZPENA ETA KONTSUMOA MUNDUAN
123
Ikertzen energia iturriei buruz (tradizionalak eta ordezkoak)
PPT-ko aurkezpena egin
- Klasean 5 edo 6 talde antolatuko dira (hirukoteak)
- Talde bakoitzak energi iturriei buruz ikertu eta bere ikerketen ondorioz aurkezpen
bat egin euren gaia azaltzen. Aaurkezpena hurrengo atalak iban beharko ditu:
o Gidoia
o Material grafikoa
o Testua
o Adibideak
- Taldeak klaseari aurkeztu beharo dio eta azaldu.
Argibideak PPT-ko aurkezpena ondo egiteko:
- Azaldu nahi duzunean oso inportantea da ordena eta argitasuna
- Diapositiba bakoitzean testu txikia joango da, jendeak asko irakurri behar badu
ez du arreta jartzen, eta aspertu egiten dia. Testu txikia azaltzeko soportea da.
- Faltatzen den testua azalduko da
- Irudiak oso inportanteak dira ondo ulertarazteko
- Konklusioak
Argibideak aurkezpena egiteko
- Aurkezpena hasi baino lehen aurkeztu gaia.
- Hitz egin lasai eta astiro
- Arreta deitzeko baliabideak erabili: galdera erretorikoak, ahots tonua
aldatzea, monotonia ekiditzen, adibideak jarri,…
- Konklusioak ematen amaitu
124
ENERGIAREN PRODUKZIOA ETA KONTSUMOA ESPAINIAN 118 eta 119. Orrialdeak. Informazioa irakurri ostean egin Ariketak
125
MINERAL TEKNOLOGIKOAK
Gaurko teknologiek mineral bereziak eta, batzutan arraroak edota leku gutxitan
aurkitzen direnak, behar dira. Hori dela eta ez da harritzekoa baliabide horien
kontrolagatik herrialdeek edozein gauza egin dezatela. Mineral hauen ustiapenak gerrak
sortu ditu, esklabutza eta denetariko ezbeharrak.
Hurrengo helbideak blogean aurkituko dituzu errez sartzeko. Ikertu pixka bat eta egin lan
bat. Egin dezakezu bakarka edo binaka.
Beti bezala, dokumentu bat baino gehiago erabili behar. Aukeratu interesgarriena,
ordenatu, egin gidoia eta azkenean erredaktatu. Jar ditzakezue, mapak, argazkiak e.a.
Nahiz eta informazioa erderaz, lana euskaraz egin beharko duzu
http://www.cienciapopular.com/n/Ecologia/Minerales_Estrategicos/Minerales_Estrategico
s.php
Eztainu gerra
http://www.webislam.com/?idt=4775
Coltan gerra
http://alt1040.com/2010/02/china-acapara-95-de-los-minerales-raros-para-la-produccion-
tecnologica
http://guerrillas.suite101.net/article.cfm/la-fiebre-del-coltn-el-mineral-ms-deseado-del-siglo-xxi
http://tercermundo.suite101.net/article.cfm/congo-historia-de-una-tragedia-continuacion
http://es.wikipedia.org/wiki/Coltan
http://www.rebelion.org/noticia.php?id=52100
http://blogs.periodistadigital.com/sirolopez.php?s=coltan&sentence=AND
Teknologia eta miseria XXI. Mendean
http://www.webislam.com/?idt=15925
IKERTZEN
126
INDUSTRIA IRAULTZARI BURUZKO IKERKETA HISTORIKOA EGITEN
A) Hau banakako lan idatzia izango da. Horretarako Geografiako blog-era joan
beharko duzu eta han link interesgarriak eta lagungarriak aurkituko dituzu lana
egiteko. Zure kabuz bilatzen duzun hainbeste materiala ere erabil dezakezu.
Oso garrantzitsua: informazio iturri bat baino gehiago, derrigorrez, erabili behar duzu.
Horretarako dokumentu bakoitzatik zure ustez intresgarriena dena aukeratu
beharko duzu. Gero, aukeratutako materialak ordenatu beharko dituzu eta horren
arabera egin dezakezu gidoia. Azkenean, has zaitezke lana erredaktatzen material
ezberdinekin sintesia egiten.
Gogoratu, lana eskuz aurkeztu behar da.
B) Lan honetaz, laburpen bat, dagokion gidoiarekin, prestatu behar duzu klasean
azaltzeko (10 minutu gutxi gorabehera). Egin dezakezu nahi duzun moduan: PPTko
aurkezpen txiki bat ahoz azalduta argazkiaz lagunduta, arbela erabiltzen,….
IKERKETA LANA
127
4. INDUSTRIAKO JARDUERAK Testu liburuan 102 eta 103 orrialdeetan duzun informazioa irakurri eta ondo ulertu behar duzu, gero 3. Ariketan eskatzen den koadro bat egin Artisautzako
industria eta Industria modernoa konparatzen. (Jakiteko nola egin, koadernoaren 1. Atalean, Prozedurak begiratu)
128
ARIKETAK (liburuko 103. Orrialdea)
1- Zein da Oinarrizko industriaren ezaugarririk garrantzitsuena? Jarri adibide bat
2- Ekipo-ondasunen industriaren ezaugarrik garrantzitsuena zein da? Jarri adibide bat
3- Adierazi honako produktuak zer motatako industrian egiten diren, jarri dagokien lekuan:
Ogia, altzairuzko xafla, telebista, analisi klinikoetarako makina, hormigoi-zakua, irina, soda
kaustikoa gordetzeko bidoia.
Oinarrizko industria Ekipo-ondasunen
industria
Erabilera eta kontsumoko
industria
Produktuak
129
5. INDUSTRIAREN PAISAIAK Liburuko 104-105 eta 106 orrialdeetakoinformazioa oso ondo ulertu behar duzu. Horretarako irakurriko duzu, arretaz, eta hurrengo koadroa bete
beharko duzu
Lehenengo Industria Iraultzaren paisaiak
Bigarren Industria Iraultzaren paisaiak
Hirugarren Industria Iraultzaren paisaiak
Data, nondik
Energia nagusia
Lana
Industria sektore nagusiak
Industria ezartzeko faktoreak Lekua
Sortutako paisaia 2. Industri-Iraultzaren
industriaren krisiaren
zergatiak
130
ARIKETAK
1- Zertan bereizten dira Hirugarren Industria Iraultzaren eta lehenagoko industria iraultzen
oinarriak?
2- Azaldu teknologia berriek lantokian, ekoiziteko moduan, eskulanean eta industriak
instalatzeko aukeratutako lekuan izan duten eragina
3- Gaur egun, zer eremutan ezartzen dira industria tradizionalak eta teknologia berrien
industriak?
131
132
133
ARIKETEN ERANTZUNAK. TEKNOLOGIA BERRIEN ERAGINEN AZTERKETA
134
IKERKETAREN EMAITZAK
SILICON VALLEY-ri buruz, zer dakizu? Ziur ez duzula inoiz entzun Silicon Valley-ren
eraginaz. Zer gertatu zen han, bere eraginaz hitz egiteko? Zergatik munduan saiatu
dela han egitekoa, kopiatzen?
Zergatik da hain garrantzitsua Stanford Unibertsitatea? Kasualitatea izango da
Silicon Valley efektua unibertsitate horren alboan gertatzea? Kasualitatea izango da
Hewlett-Packard, Google, Adobe, Yahoo, besteak beste han sortzea?
Non sortu zen munduko lehenengo Parke Teknologikoa? Zer dira Spinn-off? Eta
Cluster? Zergatik gaur egun, mundu garatu osoan, hitz hauek oso garrantzitsuak
dira?
Ikertu pixka bat galdera hauek laburki erantzuten eta hurrengo jarduera egiteko
prest izango zara.
Beti bezala, link hauek blogean aurkituko dituzu
http://es.wikipedia.org/wiki/Universidad_Stanford
http://es.wikipedia.org/wiki/Hewlett-Packard
Silicon Valley-ns ortu diren industriak ikusteko
http://es.wikipedia.org/wiki/Silicon_Valley#Compa.C3.B1.C3.ADas_renombradas
Cluster zer den eta Silicon Valley-res eragina ikusteko
http://es.wikipedia.org/wiki/Cluster_(industria)
IKERTZEN
135
136
137
1- Silicon Valley-ren kokalekuaren ezaugarri guztiak deskribatu? 2- Zein industria mota dago? Zein nolakotasun izan beharko du bere eskulanak?
3- Industria horren produktuan non eduki ahal du bere merkatua?
4- Zeiritzuk dira Industria esparru horren planifikazio elementurik garrantzitsuenak?
5- Azaldu "kapitalaren eta materia grisaren arteko loturak" esaldia 6- Nola adierazten da erlazio hori Silizioaren haranean? 7- Industri kokapen horren ondorio sozio-ekonomikoak izan dira? Zeintzuk? 8- Idatzi Silicon Valley sortzea ahalbideratu zuten faktoreei buruzko artikulu labur bat:
Faktore fisikoak, zientifikoak, ekonomikoak, gizartekoak, etab_ (kontuan hartu industria kokapenak baldintzatzen errezten edo zailtzen duten faktoreak), kasu honetan, zein faktore izan dira erabakiorrenak han industria hori kokatzeko?
138
Silicon Valley-ren ariketaren erantzunak:
139
4. FITXA
79
6 – INDUSTRIAREN BANAKETA MUNDUAN 108. orrialdean dagoen mapa analisatu eta azaldu. Horretarako gaian ikasitakoa erabili beharko
duzu.
80
109. Orrialdeko ariketak Kontzeptuak landu
1- Eman honako kontzeptu hauen definizioak:
- LEHENGAIAK
- ENERGI ITURRIAK
- ENENRGI TRADIZIONALAK
- ORDEZKO ENERGIAK
- INDUSTRIA BIRMOLDAKETA
- OINARRIZKO INDUSTRIA
81
- PARKE TEKNOLOGIKOA
- INDUSTRIA
- DESLOKALIZAZIOA
- EKIPO INDUSTRIAK
82
2- Azaldu zer kontzeptu adierazten den esaldi hauetako bakoitzean:
Landare-hondakinen deskonposizioaren bidez soroturiko minerala.
Atomo astunak banaduz lorturiko energia
Kontsumitzaileari zuzen-zuzen bideraturiko produktuak egiten dituen fabrika.
Errentagarriak ez diren industriak ixteko politika.
3- 109. Orrialdeko argazkian Industria Iraultzaren fase bat ageri da. Esan zer fase
den, eta azaldu erantzuna.
GAITASUNAK GARATU
Grafikoa ulertu (110. Orrialdean dagoen grafikoa eta testua ulertu eta ondo behatu
ostean, egin han agertzen diren galderak.
83
84
Ariketa praktikoak:
1- Bazkide talde bat zarete eta Euskaditik kanpo inbertitu nahi duzue enpresa bat
kokatzeko.
Hurrengo bi industri proiekturen artean zalantzan zaudete:
Zur erdieraldatuen produktu industria (bigak, tabikeak eta
eraikuntzarako hainbeste produktu egiten dituena)
Etxeko elektrotresnako industria.
a) Non kokatuko zenukete (Espainiar estatuaren barruan) Arrazoitu beharko duzu
hurrengo faktoreak kontuan hartuz eta faktor bakoitzak dituen alde onak eta txarrak
azalduz:
-Lehengaiak -Garraioak -Kapitala
-Energi iturriak -Merkatua
-Eskulana -Azpiegiturak - Beste batzuk
b) Agian bilatu beharko duzu atlas batean edo 1. zikloko testu-liburuan baldintza batzuk
(naturalak, hiriak, populazioa, komunikabideak,…). Gehitu mapa bat, kokapena eta horrek
dituen abaintailak zehaztuz.
2- EEBB etako Multinazional batek bere produkzio montaje faserako bilatzen ari da
kokapen bat. Bilatzen dituen faktoreak dira:
-Eskulan merkea eta ez oso espezializatua, ugari eta lan-lekuaren
gertu.
-Ez hiri handi baten alboan zeren han lurzorua garestiagoa da eta.
-Garraiobide errazak produkzioa esportatzeko.
-Ur asko beharko da.
-Arazo politiko eta sozialak ez egon.
a) Bila ezazu kokalekua eta han dauden faktor aproposak arrazoitu beharko dituzu.
85
86
87
GAIA BIRPASATZEN
1- Gure industriak behar dituen lehengaiak zeintzuk izan daitezke? Nola sailkatzen dira?
2- Zer gertatzen da munduan lehenegaien produkzioa- eta horien kontsumoarekin? Jar ditzakezu adibide zehatzak?
3- Zergatik gero eta energi gehigo kontsumitzen da? Zertarako behar dugu?
4- Zeintzuk dira energi iturri mota?Izendatu , azaldu laburki eta sailkatu
88
5- Zein da momentuz energi iturririk garrantzitsuena? Zer da? Zeintzuk dira horien inguruan dauden arazoak? Azaldu zabalki (ikusi duzun espazioa)
6- Zeintzuk dira ordezko energi iturririk interesgarrienak? Nortzuk dira bere produzitzailerin garrantzitsuenak? Estatu espainiarra nola dago alde honetan?
89
7- Industriaren definizioa
8- Industriaren eboluzioa historia. Azpimarratu garai bakoitzaren ezaugarri garrantzitsuenak
9- Industria guztiak berdinak dira? Azaldu.
10- Zer da fordismoa?
11- Zer da robotika? Zer suposatu du robotika lan munduan?
90
12- Azal itzazu zein industria paisaiak dauden, zein teknologia, energia iturria eta lehengaiak zituzten bakoitzak.
13- Zein da, gaur egun, industria kokatzeko faktor garrantzitsuenatako batzuk? Azaldu kaso bakoitzean zein eta zergatik
14- Zer da lana eta industriaren deslokalizazioa?
91
EUROPAKO INDUSTRIA
15- 117. Orrialdean daukagun Europako industiraldeen mapa aztertu ostean, esan: nolakoa da gaur egungo Europako industria? nola banatzen da eta nondik?
16- Zeintzuk dira Europako industriak dituen ezaugarriak?
17- Zergatik diharduten gero eta gutxiagok 1970. Urtetik hona Europako industrian
18- Nola daude kokatuta Europa mendebaldean, industria-eremu tradizionalak eta industria-eremu beriak?
92
19- Zein da Europako industriak duen erronka garrantzitsuena? Zeintzuk izan daitezke bere lehiakide nagusiak?