benito lertxundi
DESCRIPTION
Hona hemen aukera askeko ikasgaian egin dudan lana. Benito Lertxundiren abestia hartu eta aztertu egin dut .Bertan, bere konpasa, metrika, estiloa, aurrekariak... zeintzuk diren azaltzen da! ea gustatzen zaizuen...!!!TRANSCRIPT
Antzinako Euskal Kantak
1
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
AURIKIBIDEA
1. SARRERA ................................................................................................................................ 2
2. BIOGRAFIA ............................................................................................................................. 3
3. EZ DOK AMAIRU .................................................................................................................... 3
4. DISKOGRAFIA ......................................................................................................................... 5
5. LORETXOA ............................................................................................................................. 6
6. ABESTIAREN AZTERKETA ....................................................................................................... 7
7. ONDORIOAK ........................................................................................................................ 10
8. BIBLIOGRAFIA ...................................................................................................................... 11
Antzinako Euskal Kantak
2
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
1. SARRERA
Kaixo, Nerea Elkoroiribe naiz Haur Hezkuntzako bigarren mailako ikaslea.
Aurreko ikasturtean kredituak lortzeko ikasgaien zerrenda bat eman ziguten eta nik
Aintzinako Euskal Kantak izenekoa aukeratu nuen. Txikitan gurasoek eta aitona-
amonek abesten zizkidaten kantak oso gustuko nituen eta abesti horietaz gain,
antzinako beste abesti batzuk ikastea nahi nuen.
Eskuartean duzuen lan hau ikasgai honetan egiteko eskatu ziguten lanetako bat da eta
bertan, Benito Lertxundiren kantu baten azterketa azaltzen da. Lan hau zati
ezberdinetan banatuta dago.
Lehenengo, Benito Lertxundiren biografia txiki bat egiten da eta Benitok mundu
musikalean zehar egin duen ibilbidea azaltzen da labur labur. Ondoren, Benitok beste
abeslari batzuekin Ez Dok Amairun izan zuen ibilbide eta parte-hartzea azaltzen da.
Azkenik, Benito Lertxundik bakarkako ibilbidean egindako abesti baten azterketa egiten
da, “ Loretxoa” abestiarena hain zuzen ere. Azterketaren barruan, abestiaren hainbat
atal aztertzen dira: aurrekariak, gaia, metrika, estiloa, trataera, euskalkia, forma,
konpasa,tempoa, frekuentzia diagramak, dinamikak eta instrumentuak besteak beste.
Zuen gustukoa izatea espero dut,animatu eta irakurri!
Antzinako Euskal Kantak
3
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
2. BIOGRAFIA
Benito Lertxundi Orion jaio zen 1942an. Bederatzi anai arrebatik gazteena zen.
Garaiko erdal irakaskuntza ez zuen gustuko, eta herriko eskola bukatutakoan Zarauzko
Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen, frantziskotarrenean. Han buztina eta egurra lantzen
ikasi zuen, eta bere lehengo lana horretan oinarritu zen, tallista alegia.
Hemeretzi urte zituenean Martin Lizasoren erloju dendan hasi zen lanean.
Erlojuak konpontzeaz gain, Lizasok oparitu zion laud bat jotzen eta afinatzen ere ikasi
zuen. Hurrengo pausua gitarra elektriko bat erostea izan zen.Dendan bertan jotzen
zuen eta bere gustuko abeslarien bertsioak euskarara itzultzen zituen.
Egun batean, La Voz de España izeneko egunkariak txapelketa bat antolatu
zuen eta Benitok aurkeztea erabaki zuen. 400-500 pertsona aurkeztu ziren eta horien
artean aukeratuenetako bat izan zen, hor hasi zen bere ibilbide musikala.
1965.urtean Ez Dok Amairun parte hartu zuen Mikel Laboa,Lourdes Iriondo
Jose Angel eta Juan Miguel Irigarai anaiak, Xabier Lete, Joxean eta Jexux Artze
txalapartariak, Julen Lekuona, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearekin batera.
3. EZ DOK AMAIRU
Benito Lertxundik “Ez Dok Amairu” izeneko taldean parte hartu zuen. 1960ko
hamarkadatik Francoren heriotza arte ,gizarte euskaldunak ,baztertuta eta zapalduta
zegoen euskal kultura berreskuratzeko ahaleginak egin zituen eta euskara ere bultzatu
zuen.
1966ko martxoa eta 1972ko abendua bitartean “Ez Dok Amairu” taldeak aurre
egin zion garai hartako diktadurak galarazi zuenari eta euskal kultura eta hizkuntzaren
alde agin zuen.
Antzinako Euskal Kantak
4
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
“Ez Dok Amairu” Gipuzkoan sortu zen 1965ean baina Euskal Herri osoan eduki
zuen eragina. Oso garai txarrak ziren Euskal Herriko kulturarentzat baina euskal
gizarteak gauzak aldatzeko zuen indarra eta kemena ikaragarriak ziren, hori dela eta,
zapalkuntzari aurre egiteko modu bat, abestea zela pentsatu zuten.
Taldeko kide bakoitzak bere kantuak atera zituen argira eta honela taldeko lan
bat sortu zuten. Euskal kantu berria asmatu zuten eta beste autore batzuen kantak
ere abesten zituzten ,horien artean Bertolt Brechtenak.
1972an, baga, biga higa izeneko lana aurkeztu ondoren, taldea sortzen zuten
abeslari bakoitzak bere bidea jarraitu zuen eta lan ugari aurkeztu zuten, Mikel Laboa
eta Benito Lertxundi izan dira ospe gehien izan dutenak.
Antzinako Euskal Kantak
5
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
4. DISKOGRAFIA
1. "Euskal kanta berria"
2. "Ez dok amairu" (1971)
3. "Oro laño mee batek..." (1974)
4. "..eta maita herria, üken dezadan plazera" (1975)
5. "Zuberoa/Askatasunaren semeei" (1977)
6. "Altabizkar/Itzaltzuko bardoari" (1981)
7. "Gaueko ele ixilen baladak" (1985)
8. "Mauleko bidean... izatearen mugagabean" (1987)
9. "Pazko gaierdi ondua" (1989)
10. "Hunkidura Kuttunak I" (1993)
11. "Hunkidura Kuttunak II" (1993)
12. "Hitaz oroit" (1996)
13. "Auhen sinfonikoa" (1998)
14. "Nere ekialdean" (2002)
15. "40 urtez ikasten egonak" (2005)
16. "Itsas ulu zolia" (2008)
Antzinako Euskal Kantak
6
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
5. LORETXOA
Mendian larrartean
aurkitzen da loretxo bat
aurrean umetxo bat
loretxoari begira.
Umetxoak ikusirik
lorea ezin bizirik
arantzak kendu nahi dizkio
bizi berri bat eman.
Loreak esan nahi dio
umetxo aska nazazu
jaio naiz libre izateko
ta ez loturik egoteko.
Orduan izango baitu
indarra eta kemena
orduan emango baitu ugari bere fruitua
Antzinako Euskal Kantak
7
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
6. ABESTIAREN AZTERKETA
AURREKARIAK
Abesti honek Frankismoarekin lotura duela uste dut.Frankismoaren
garaian, Euskal kultura eta euskara baztertuta zeuden eta euskaraz hitz
egitea debekatuta zegoen. Euskaraz hitz egiten zutenek errepresio
izugarria jasaten zuten eta euskarazko idatzi asko zentsuratuta zeuden.
GAIA
Ez da erreza gai zehatz bat aurkitzea, ez dakigu Benitok abesti hau
egitean zer pentsatu zuen. Abesti honen gai posibleenetako bat Euskal
Herriaren askatasun kulturala izan daiteke, hau da, loretxoa Euskal
Herria dela esan dezakegu eta umetxoa askatasuna eman
diezaiokeena.
o METRIKA
Hemen erritmoa sartzen da eta hau bi eratakoa izan daiteke. Erritmo
anakrosikoan, hitz baten silaba altuena bigarrena izaten da, erritmo
tetikoan aldiz, silaba altuena lehenengoa da.
Kasu honetan, erritmoa anakrosikoa dela esan dezakegu, hau da,
nabarmentzen diren silabak bigarrenak dira. Adibidez: “mendian,
larrartean, aurrean, begira”.
o ESTILOA
Abesti honetan erabiltzen duen estiloa metaforikoa da, metaforak
azaltzen direlako. Adibidez: “Loreak esan nahi dio
umetxo aska nazazu jaio naiz libre izateko ta ez loturik egoteko”.
Antzinako Euskal Kantak
8
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
o TRATAERA
Abesti honek bertsio bat dauka Eskixu taldeak egundakoa hain zuzen
ere. Bertsio honen abesteko modua Benito Lertxundik abesti originalean
abesten duenarena baino indartsuagoa da.
o EUSKALKIA
Benitok, beste abesti batzuetan erabiltzen duen euskalkia gipuzkera eta
nafarrera diren arren,abesti honetan Euskara Batua erabiltzen du.
o FORMA
Bertan sartzen dira zortziko txikia, zortziko handia, kopla txikia eta kopla
handia deritzenak. Zortziko txikia zazpi eta sei silabako lau bertso edo
zortzi lerro dituen bertsoa da. Zortziko handia, berriz, gauza bera da,
baina hamar-zortziko lau bertso edo zortzi lerro ditu. Kopla txikia,
zortziko txikiaren erdia da, hots, zazpi eta sei silabako bi bertso edo lau
lerro dituena. Kopla handia, ordea, zortziko handiaren erdia da, hau da,
hamar eta zortziko bi bertso edo lau lerro dituena. Kasu honetan ez du
forma zehatzik, forma independentea da, hau da, lerro guztiek silaba
kopuru ezberdina dute.
Kadentziei erreferentzia eginez, bi motatako kadentziak daudela ikus
dezakegu. Alde batetik kadentzia perfektua dago, hau da, esaldiak
amaitu egiten dira, ez da galderaren bat airean gelditzen. Bestalde,
kadentzia plagalean, esaldiaren amaieran galdera moduko bat egiten
da, esaldia amaitu gabe dagoela ematen du.
Abesti honetan kadentzia perfektua dela esan dezakegu, esaldiak ondo
amaitzen direlako eta ez dagoelako galderarik.
Antzinako Euskal Kantak
9
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
o KONPASA
Konpasak neurri ezberdinetakoak izan daitezke : bikoa, hirukoa,
laukoa… Abesti honen konpasa hirukoa dela esan dezakegu nahiko
lasaia delako.
o TEMPOA
Tempoak abestiaren denbora hartzen du kontutan eta kanta azkarra
edo lasaia den esaten digu. Kasu honetan, abestiaren tempoa lasaia da.
o FREKUENTZIA DIAGRAMAK
Honen barruan soinuaren gora beherak sartzen dira. Abesti honetan ez
dago gora behera handirik, nahiko orekatua da.
o DINAMIKAK
Atal honetan tonuaren gora beherak sartzen dira, hau da, hitzek duten
indarra. Abesti honetan hitz batzuk beste batzuk baino indar handiagoa
dute. Adibidez:” Umetxoak ikusirik lorea ezin bizirik “,” arantzak kendu
nahi dizkio bizi berri bat eman”.
o INSTRUMENTUAK
Benito Lertundik “ Loretoxa” abestian erabiltzen duen instrumentu
bakarra gitarra da.
Antzinako Euskal Kantak
10
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
7. ONDORIOAK
Lan hau nahiko erraz egin dut, aurretik binaka beste hiru abeslariren ikerketa
egin genuelako.
Lana aurrera eramateko, lehenik eta behin, Benito lertxundiri buruzko
informazioa aurkitzen hasi nintzen. Interneteko web orrialde ezberdinak bisitatu nituen
eta batetik eta bestetik hartu nuen informazio ezberdina. Ondoren, Benito Lertxundiren
abestiak entzun eta letren esanahia aztertu nuen eta “Loretxoa” izeneko abestia
ezaguna zela pentsatu nuen, jendeak ezagutuko zuela eta lan honetarako aproposa
izango zela. Azkenik, abestia entzun eta aztertu ondoren lana idatzi nuen.
Lan honekin Ez Dok Amairuri buruzko informazio gehiago jaso dut eta abestiak
ikertzen ere ikasi dut. Lehen ez nekien konpasak,kadentziak eta beste hainbat
kontzepturen esanahia zein zen eta proiektu honekin musikaren inguruan nuen
ezagutza garatu dut. Oso lan interesgarria iruditu zait eta lana egiterako orduan
gustura aritu naiz.
Zuei ere gustatu zaizuela espero dut. Besterik gabe, mila esker nire lana
irakurtzeagatik!
Antzinako Euskal Kantak
11
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
8. BIBLIOGRAFIA
www.wikipedia.com
http://www.euskalnet.net/turibeechevarria/html/eh_disko.htm
http://eu.musikazblai.com/benito-lertxundi/
www.youtube.com