beldur gabe | xerezadaren istorioak · 2013-04-09

1

Click here to load reader

Upload: galerna-sarean

Post on 08-Mar-2016

221 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Bertsoa, beldur gabe.

TRANSCRIPT

Page 1: BELDUR GABE | Xerezadaren istorioak · 2013-04-09

DOINUA: Habanera

Sistema madarikatu,

krudel baten bizi gera,

eskubideak urratuz

sortzen da beti afera.

Parekidetasun ezak

bidaltzen gaitu atzera

baina libre izateak

behar du izan aukera!

Emakumea aske da,

goazen aldarrikatzera,

zapalkuntzarikan gabe

ahots oro entzutera,

eraso sexistei aurre

eginez denok batera

behar degulako iritsi

beldur gabe bizitzera.