bebarruko jardunek
TRANSCRIPT
BEBARRUKO JARDUNEK 2015 UDAZKENA
urriak9 – azaroak 7
Hemen ditugu beste behin Bebarruko Jardunek kultur eskaintza oparo bat egiteko
asmoz. Ohikoa den bezala kontzertu eta film ugari ikusi ahalko dira. Talde batzuk
behin baino gehiagotan izan arren bebarrukoetan, gehientxuenak lehen aldiz
izango dira gure artean eta guzti guztiak beraien lan berriak aurkeztu gogoz.
Batzuk gertuagokoak ditugu, beste batzuk urrutixeagokoak.
Zinean berriz Izu Zinezkoan 4. zikloa ikusi ahalko da, “Japon Surrealista” gaipean.
Zine arraroa atsegin duenarentzat aukera paregabea.
Eta azken aldian saiatu izan garen bezala, sorkuntzari bere lekua egin nahi izan
diogu bi tailer berezi antolatuz. Bata marrazketa esperimentaleko tailerra izango da,
Nadia Barkate artista bilbotarraren eskutik. Orain gutxi Tabakaleran tailer berbera
eman zuen eta ez genuen gure artean edukitzeko aukera galdu nahi. Bestea Eli
Gras katalanak eskeiniko duen birziklatutako gauzekin instrumentuak sortzeko
tailerra izango da. Eli aurreko bebarrukoetan kontzertu bat ematera etorri zen eta
bere sormen gaitasuna ikusita berriro gonbidatzea pentsatu genuen, oraingoan
tailer bat ematera.
Honenbestez ekitaldi guztiei buruzko informazioa pasa nahi dizuegu bere
hedapenean lagun diezaguzuen.
KONTZERTUAK
U11 (22:30) PABLO UND DESTRUKTION (Asturias)
U17 (22:30) ARENNA (Gasteiz) + TUTAN COME ON (Gasteiz)
U22 (21:30) GONDOLIERS (Massachusetts)
U24 (22:30) BRONZE (New York) + VULK (Bilbo)
U30 (22:30) JUPITER JON (Gipuzkoa) + DUAL-SPLIT (FR/EH/AEB)
PABLO UND DESTRUKTIONPablo Und Destruktion Pablo G. Diaz-en goitizena da, bere abestietan psikodelia,
folk, blues eta musika industrialaren elementuak nahasten dituen musikari
asturiarra.
Bere lehen estreinaldiaren, “Animal con Parachoques”, harrera ona eta gero Pablok
bere bigarren LPa ateratzen du, “Sangrín” tentsio lirikoa amorratutako inguru baten
eta aldaketa sakonak jasaten ari den gizarte baten ispilu bezala goratzen du
bertan. Bere hitzek landutako kontzientzia politiko eta sozial probokatzailea
erakusten dute, zuzenekoetan erakusteko gai dena, ikusleen eta taldearen arteko
kaos eta elkartze erritual batean.
Bigarren aldiz izango dugu gurean, hiruko gisa, beraien azken lana aurkezten,
Vigorexia Emocional.
ARENNAArenna 2005ean sortzen da Gasteizen baina 2007rate ez da finkatzen formazioa.
Urte horretan bertan demo bat ateratzen dute eta penintsulan zear jotzen dute
nazioko zein nazioarteko hainbat talderekin.
2011n beraien lehen diska kaleratzen dute, “Beats of Olarizu”, Nasoni Records
zigilu berlindarrarekin. Diskak onarpen handia izan zuen eta beraien Europako
lehen bira ahalbidetu, Frantzia,Alemania eta Italia bisitatuz. Stoned From the
Underground jaialdi aleman famatuan ere jo zuten. Gerora Serie Z jereztarra,
Stonefest asturiarra, Azkena Rock Festival, Madrid Stoner Fest, … bezalako
jaialdietan ere aritu dira penintsulako kontzertuekin tartekatuz, 100 kontzertutik
gora eskeiniz.
2015eko maiatzen beraien bigarren lana kaleratu zuten, “Given to
emptiness”(Nasoni Records), beraien arloko urteko diskarik onentzat hartua.
TUTAN COME ONTutan Come On bikote Gasteiztarra dugu. Oscar Condek (Gitarra eta ahots
nagusia) eta Ibon Salterainek (Bateria eta koroak) osatu zuten taldea 2013. urteko
maiatzean, bestelako musika ekimenetan ibili ondoren (Sorkun, Neubat, Vice
Presidentes, Bronze...). Autoekoiztutako diskoa argitaratu zuten 2013. urteko
azaroan bertan eta proposamena argia eta zehatza da: stoner punk rock duo!
Basamortuko arearen gordintasuna eta punkaren bapatekotasuna elkartzen dira bi
elementu hauek taula gainean igotzerakoan. Jarrera, indarra eta riff boteretsuak,
baina beti ahots melodia itsaskorrekin.
Taldeak dagoeneko kontzertu ugari eskaini ditu Euskal Herrian, Italian, Frantzian,
Catalunyan, Andaluzian, Kantabrian edo Madrilen. Kontzertu guzti horietan erakutsi
dute eurek biak bakarrik edozein areto behera botatzeko gai direla.
Lan berrian sartuta dabiltza burubelarri. 2015eko Azaroan ikusiko du argia diska
berriak.
GONDOLIERSGaur egungo existentziaren edozein planotako hiruko zaratagile asaldatzaileena
prest dago beraien azken lana askatzeko, 100% Breakfast-en jasoa 2013an. Lana,
Eat Your Heart Out, buruzka murgiltzen da bihurritutako mundutan. Pozoin
lurrunezko sinte eta txingor gitarraz beteta daude. Banda John Manson eroaren
gidaritzapean planeatzen ibili da azken urteetan. Hemen, taldeak rock
eztabaidatuenetarikoen buru batze gaixoena trinkotu du. Laser-ekaitz programa,
Einsturzende Neubautenen elektronika bihurriak, balantzaz kanpoko Jawboxen
bateriak, Duane Denison eta Thurston Moore-en artean mugitzen diren gitarrak.
BRONZEBronze Brian D. Hock, Rob Spector eta Miles Friction dira. Hiruko hau 2006an batu
zen Hock Berlinetik San Frantziskora itzuli zenean, bere aurreko taldea The
Vanishing utzi ondoren eta biltegi batera joan Spectorrekin, zein denbora luzez
S.F.ko musika eszenako kolaboratzeile izan dena. Laister Friction gehituko zitzaien
eta hirurak sintetizatzaile, sampler, ahots eta bateria bidez egindako erritmo
errepikakor astunekin esperimentatzen hasi ziren. Erase Erratarentzako tour
europearraren irekieraren eta single batzuen ondoren beraien lehen bilduma atera
zuten, “Copper”, New Yorkeko RVNG Intl-en jasoa 2011n. Estatu Batutetako eta
Europako tour ugarik jarraitu zuten gero eta 2014an beraien bigarren luzea
plazaratu zuten, “World Arena”, Not Not Fun Los Angeleseko zigiluarekin.
Bronzeren soinuak psychedelic synth music, punk, wave, industrial eta jazzaren
eragina dauka, sorginkeria soniko koktel baten barruan.
VULKEstatikotasunaren erritmoak ezartzen ditu Vulk-en oinarriak. Golpeak jarraiak eta
erasokorrak dira. Oinarriaren aurreratzeek doinu leunak marrazten dituzte.
Soinu zoilak beste mundu batetik beletoz bezala edo mundu honetatik baina oso
barnetik. Ahots urdina.
Bilboko laukotea.
JUPITER JONTalde gipuzkoarrak disko berria du: “Eta metaforak greba egin zeben….” (Bidehuts,
2015). Reggae pixka bat opera, rocka, punka, alboka eta kongak bezalako
osagaiekin nahastuta, horra hor Jupiter Jon taldekoek osatutako mazedonia.
“Pleistozenoko astelehenak” aurreko diskoan egin bezala, Karlos Osinaga arduratu
da grabaketaz eta nabarmentzen da bere eskua. Iñaki Kokoshca, Osses albokaria,
Olatz Pérez abeslaria eta Mirri perkusionisten laguntzari esker, abestiak
jantziagoak, orraztuagoak daude. Lamberto Perurenak, Tortura Sistematikako
gitarra-jotzaile ohiak bere margoak sartu ditu diskoaren diseinuan, surrealismoa eta
bere ximaur-art estiloa begi bistakoa izanik. Ahotsetan Baxik eta Aidak bere
patuaren kontra borrokatzen diren zenbait pertsonaiari abesten diete: etxera
itzultzen den fakirra, Ipar poloko alkatea, Elvisen bikoitza, Navajo indioa.
DUAL-SPLITDual-Split synth-pop estiloa jorratzen duen proiektu frankoamerikarra da, 2010ean
Brookyln-en sortu zena eta egun Biarritzen kokatua.
Taldea Maia eta Baptiste Ibar neba-arrebek osatzen dute, TEEN taldeko bateri jole
eta kantari ohiak eta Bizi Gara eta HERE WE GO MAGIC taldeko baxu jole ohiak.
Bien aitak fisikan garatutako teoria batetik eratorria da izena, Dual-Split estatitika
granulararen teoriatik, zeinak molekuletan egoten diren banaketen dualitatea
azaltzen duen. Neba-arreben berezeko konexioa bere eginez erraz elkartzen dira
bien erreferentziak bat egiten duten espazioetan.
Maiaren ahotsa bakarra da, koloretsua, zabala. Berekin entzuleak emozioen
trantzera bidaiatzen du, beste dimentsio batera. Bestetik, erritmo urbanoetarako
Baptistek duen zentzumenak guztia lurrean tinko mantentzen du.
Taldearen lehen EPa "A Thank You" 2013an argitaratu zuten, energia eta
goxotasuna gordetzen du indie pop, new age eta sonoritate elektronikoz.
Egun laukote moduan ari dira zuzenekoak eskaintzen Felix Buff, euskal eskenako
bateria jole nekaezinarekin (willis drummond, Joseba Irazoki eta beste hainbat
artistekin ibilia) eta Miren Narbaiza Napoka Iriako gitarra jole eta abeslariarekin.
ZINEA
IZU ZINEZKOAK: JAPON SURREALISTAIzu zinezkoen 4. zikloa dugu hau eta oraingoan Japonera eramango gaitu, barne
barneraino, ibili gabeko bideetatik, sinesgaitzak diren parajetan algara eta izu
artean nabigatuz. Genero asko nahasten dituzte film hauek eta izua oinarri izan
arren umorea nagusitzen da askotan aurreiritzi gabe ikusi beharreko film hauetan.
Fantasiatik haratago egoera harrigarriak biziko ditugu. Piztiak, erraldoiak, ametsak,
eromenerako bide amaigabeak, bizia hartzen duen janaria... denetarik eta gehiago
aurkituko dugu Ekialde Urrunetik datorzkigun pelikula hauetan, beraiengandik
bakarrik iristen zaigun iruditeria berezi horrekin. Hezur-haragizko filmak zein
animazioak ikusteko aukera izango da eta bada biak nahasten dituenik ere. Ziklo
honen asmoa ondo pasatzea da eta horrexegatik film batzuk larunbat gauetan
eskeiniko dira, ohiko asteazkenetako saioetatik aparte, filmak beste giro batean
ikusi ahal izateko.
Urriak 9 ostirala, 22:00tan Matadeixen: CHA NO AJI (TASTE OF TEA) zuz_Katsuito Ishii
sinopsia_ Taste of tea ohitura zine japoniar klasikoari omenaldi bat da, non familia
den istorio txikien sorlekua. hemen dauzkagu Harunotarrak, marrazkilari ohia den
aitona bat, ume pentsakera duena, odontologoa den seme bat, baina hipnosia
praktikatzen du bere eriekin eta familiarekin, bere emazteak, animazioko artista
ohiak, berriro ekin nahi dio bere ibilbideari, koinatua soinu ingenieria da eta bere
semeak, ikaskide batekin maitemindua dagoen gazte bat, Go mila urteko
jokuarekin bereganatzen saiatzen dena eta irudemenzko laguntzat bere ni erraldoia
duen neska txikia.
Urriak 14 asteazkena, 21:30tan Matadeixen: GOKÛDO KYÔFU DAI-GEKIJÔ: GOZU (GOZU: EROMENERAKO BIDEA) zuz_Takashi Miike
sinopsia_ Minami bere mentore Ozaki, nerbio krisi baten erdian aurkitzen dena,
hiltzera bidalia denean azaldu ezinezko gertakarien odisea batean murgiltzen da,
Ozakiren heriotza eta gorpuaren galtzearekin hasten dena eta ohiz kanpoko
pertsonaiak ezagutzera eta egoera harrigarrienak bizitzera eramango duena…
Urriak 21 asteazkena, 21:30tan Matadeixen: PAPURIKA (PAPRIKA) zuz_Satoshi Kon
sinopsia_ Atsuko Chiba psikiatrak terapia modu iraultzaile bat garatu du, PT
deiturikoa, erien buruan sartzea eta beraien antsietateak tratatzea ahalbidetzen
duen makina esperimental baten prototipoa. Baina PT eredu bat lapurtu egiten dute
Atsuko doktorearen laborategitik eta sortzaileen buruak inbaditzeko erabiltzen
hasten dira, beraien nortasunak suntsituz lo dauden bitartean.
Urriak 28 asteazkena, 21:30tan Matadeixen: SURVIVE STYLE 5+ zuz_Gen Sekiguchi
sinopsia_Gen Sekiguchi iragarki errealizadorearen txalokatutako lehen lana.
Gurutzatutako hainbat istorio irudikatzen ditu, etengabe bere hildako emaztea
lurperatzen saiatzen den gizon bat, Lurreko norbanako bakoitzaren betekizuna zein
den jakitearekin itsututa dagoen soldatapeko hiltzaile ingeles bat, burugabeko
hipnosi saio baten biktima den familia buru bat, telebistarako spotak egiteko ideia
txoroak dituen iragarkigile bat eta etxeetan lapurretan ibiltzen den hiruko litxarrero
talde bat.
Urriak 31 larunbata, 22:00tan Matadeixen: DEDDO SUSHI (DEAD SUSHI) zuz_Noboru Iguchi
sinopsia_ Sushi chef handi baten alaba bere aitaren urratsak jarraitzen saiatzen
da eta bere agintepean lanean hasten da. Bere irakaspen drastikoak jarraitu ezinik
etxetik elde egiten du eta terma batzuetan lana aurkitzen. Hara, bezero bezala,
enpresa bateko goi kargudunak iristen dira etxeko berezitasuna dastatzera,
sushia. Baina konpainiakoa izandako ikertzaile batek jarraitzen ditu, traizionatuta
eta desitxuratuta, mendeku hartzea erabakitzen du, sushiari bizia ematen dion
sustantzia bat txertatuz…
Azaroak 4 asteazkena, 21:30tan Matadeixen: TETSUO zuz_Shinya Tsukamoto
sinopsia_Protagonista “metalen fetitxista” bezala ezaguna den gizon arraro bat da,
gorputzen metal zatiak sartzeko ohitura gaixobera duena. Egun batez, auto istripu
bat izaten du eta gizon baten aurka talka egiten du, zein momentu hortatik aurrera
sintoma arraroak nabaritzen hasiko den bere gorputzean. Metalezko protuberantzia
arraroak azaleratzen dira bere aurpegian eta gorputz adarretan. Bitartean gizon
fetitxistak, guztiek mutazio bat jasaten duten mundu batekin amets egiten du,
itxuraldaketa oso eta absolutua lortu arte.
+ NEKOJIRU-SO (CAT SOUP) zuz_Tatsuo Sato
sinopsia_ Heriotzak Nayaako katuxoaren arima erdia eramaten duenean, bera eta
arreba Nyatta arima itzularazteko bidaia arraro batean murgiltzen dira. Beste
Munduaren agertoki surrealistan, pertsonaia fantastiko eta ohiz kanpokoak
aurkituko dituzte, bidaia zailduko dietenak.
Azaroak 7 larunbata, 22:00tan Matadeixen: HAUSU (HOUSE) zuz_Nobuhiko Obayashi
sinopsia_ Institutuko sei neskak beraien oporrak izorratuta ikusiko dituzte beraien
irakasleak bidaia bertan behera utzi behar izaten duenean. Oshare, nesketako bat,
bere izeba batekin harremanetan jartzen da eta honek iloba eta bere lagunak
oporrak bere landako etxandian pasatzera gonbidatzen ditu.
TAILERRAK
U18 (16:00-21:00)
MANO/ZOOM/ATARDECER/ZOOM/OJOmarrazketa esperimentaleko tailerra Nadia Barkateren eskutik
Tailer honetan marrazkilariaren mugak behartzera eta marrazkiak gainezka egitera
zuzendutako ariketa batzuk planteatuko dira, bost orduko maratoi batean zehar,
non azken orduak erabakigarriak izango diren. Ikasteko zein ahazteko balio izan
didaten ariketa apetastuak, praktikatik, metodo pertsonaletatik, marrazki subjetibo-
intuitibo-muturreko-automatikoa tunelean zehar bideratzeko pentsatutako teknika
edo figuretatik datozen jakintza arraro eta baliotsuetan oinarrituta. Begiekin zoom
egiten ikastea bezalako jakintzak. Saio intentsibo honetan geldialdiak ere egongo
dira gai batzuetaz hitz egiteko, musika entzuteko eta filia, fobia eta obsesionatzen
gaituzten irudietaz aritzeko.
Ez dago izena emateko baldintza berezirik. Adinez gorakoa izatea (edukiak
ulertzeko) eta batez ere interesa edukitzea eta saio guztian egoteko konpromiso
nahikoa izatea, bizipen indatrsua izateko intentzioa duela kontutan hartuta. 20 leku
daude hurrenez hurren. Tailerra dohainik da. Materiala bertan egongo da.
Nadia Barkate (Bilbo, 1980) Batez ere marrazkiarekin egiten du lan, arazoak
ematen dituzten prozesu luzeetan zehar. Hutsegitera daramaten baldintzak jartzeko
ohitura dauka, gai nagusia izatea eskeiniz. Hutzegite hau errepikatu egiten da eta
sistema bat sortzen du. Balite hau bere umore modua eta metodoa izatea.
Memoriaz marraztea era atsegin du, ez du asko behar.
izena emateko “asistire” sakatu facebooken sortutako “evento”an edo e-mail bat bidali helbide honetara: [email protected]
U31-A1 (11:00tatik)
INSTALACIÓN SONORA COLECTIVABirziklatutako objetuekin musika tresnak sortzeko tailerra Eli Grasen eskutik
Soinuzko arte objetuak eraiki birziklatutako material bidez.
Sorkuntza eta norbanakoa aurkitzeko lana, jolasaz eta jolas-zientziaz
Talde lana eta bakarkakoa.
Musika askea komunikazio eta dibertsio bide.
Tailer hau berehalako sormen tailerra da. Taileristak gidari lana egingo du bere
esperientzia praktikoaz lagunduz, baina parte hartzaileek beraien soinu objetu
propioak sortu beharko dituzte eta ikasiko dute, aurretiko esperientzia eduki edo ez,
musikariak izan edo ez, ez bakarrik eraikitzen eta sekula amestea amestu ez zuten
orotariko objetuei probetxua ateratzen norbere irizpidearekin, baizik soinu artista,
eskultore eta luthier begiz begiratzen, ateratzeko gai diren soinuak gozatzen,
guztiok daukagun intuizio eta jakinmin zientifiko hori landuaz, estetikari garrantzia
emanez eta zergatik ez, baita umoreari ere pentsa ezinezko objetuak batuz.
izena emateko “asistire” sakatu facebooken sortutako “evento”an edo e-mail bat bidali helbide honetara: [email protected]