basoan galduta2

8

Upload: xabier-gaiton

Post on 19-Jun-2015

657 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

4. mailako Leire Arrutik eginiko ipuina

TRANSCRIPT

Page 1: Basoan Galduta2
Page 2: Basoan Galduta2

Behin batean, bazen Leire izeneko

neskatila bat. Oso alaia zen, ile marroia eta begi urdinak. Etxenagusi izeneko baserri batean bizi zen bere txakurra eta familiarekin. Leireren txakurrak Lur zuen izena, eta egunero paseotxo bat egitera ateratzen ziren, hori bai, ekaitza egiten zuenean etxean geratzen ziren.

Page 3: Basoan Galduta2

Egun batean izugarrizko eguraldi ona egiten zuen. Leire Lurrekin paseatzera atera zen. Leire loreak biltzen ari zen amari eta amonari oparitzeko, basoan asko baizeuden. Basoan Leireren etxetik gertu, Udane, Leireren laguna bizi zen. Paseatzera ateratzen zen bakoitzean egiten zion bisita. Udaneren amak esnea biltzen zuen, behi pila bat zeuzkaten, eta bisita egiten zuen bakoitzean litro bat esne oparitzen zion, etxerako.

Page 4: Basoan Galduta2
Page 5: Basoan Galduta2

Udaneren etxean egon ondoren Leire etxera abiatu zen. Basotik irteten ari zela, behe lainoa sartu zen, eta Leirek ez zuen ezer ikusten. Zerua iluntzen hasi zen eta orduak bazihoazen. Bi ordu galduta ibili ondoren Lurrek argi bat ikusi zuen eta korrika abiatu zen.

Page 6: Basoan Galduta2

Leirek ez zekien zer egin eta esan zuen: -Lur zatoz hona! Nora zoaz! Orduan etxe batera iritsi ziren eta atea jo zuten: -Tok-tok! Orduan etxe hartako emakumeak erantzun zuen: -Nor da? -Leire naiz Etxenagusi baserrikoa, baina

zu ez zara ba Laura izango, Noraren ama, ezta?

Page 7: Basoan Galduta2

-Ba bai neu naiz!

Orduan atea ireki eta esan zion:

-Pasa-pasa!

Leirek den-dena kontatu zion eta Laurak

Leireren amari, Maria Jesusi, deitu zion han Noraren etxean geratuko zela lotan.

Norak bi aizpa txiki zituen bat Maialen eta bestea Naiara. Goiza iritsi zen eta Leire bere etxera abiatu zen. Eta handik aurrera zoriontsu bizi izan zen.

Page 8: Basoan Galduta2