baratze 2013 14
TRANSCRIPT
BARATZE 2013-14
• Ikasturte honetan 2. mailako
ikasleok Baratze baserri-eskolan
hiru egunetako egonaldia burutu
dugu. Bertan naturaz gozatzeaz
gain hainbat ekintzetan parte
hartzeko aukera izan dugu. Hau
guzti hau gutxi balitz, lagunen
arteko harremanak sakondu eta
hobetzeko parada ezin hobea izan.
• Bizkotzo gozo-gozoak egiten
ikasteko aukera izan dugu eta
baita armiarma zoragarriak
burutu ere!
• Naturaz gozatzeko leku ezin
hobea izanik eta eguraldia lagun
izanda, ederra izan da benetan
gure egonaldia!
• Animaliak zaindu, elikatu,
laztandu eta nola ez, garbitu ere
egin ditugu!
• «Eguzki» zaldi maitagarria dugu
benetan, nahiz eta umedun egon,
bere bizkar gainean paseatzen
uzteko irrikitan zegoen. Benetako
zaldunak bezala aritu ginen!
• Landareak eta loreak ere izaki
bizidunak ditugunez, hauek ere
gure beharra zuten!
• Eta indarberritzeko, noski, azkari
eder bat baino hoberik ez dago!
• Elkarrekin jolastu eta gure arteko
harremanak sakondu ahal izan
ditugu, noski! Nahiz eta denok
ezagun izan, Baratzen, lagun
hobeagoak izateko aukera izan
dugu, hainbat ordu eta
esperientzia partekatu baititugu!
• Gutako askorentzat irrikaz
itxaroten genuen unea!
Dantzaldia, diskoteka! Musikaz
eta izerdiz blai, gorputza
mugituz, algaraz, saltoka,… estilo
desberdinak baina denok ondo
baino hobeto pasatuz!
• Zer esango dugu Baratzeko
jatorduei buruz? Aparta, beste
hitzik ez baitago!
• Noski, ondo jan ondoren,
zereginak ere bete behar dira!
Erratzak hartu eta den-dena
txukun- txukun utzi behar!
• Oheratzeko orduak ere emozioz
beterikoak izan dira!
• Baratzen, lagun artean, gure
arteko harremanak sendotzeko
eta pizteko aukera izan dugu.
• Paraje eder horretako parte
sentitu gara hiru egun hauetan,
bertako izadiaz, animaliez,
landareez eta lagun arteko
harremanetaz gozatuz.
•BARATZE 2013