balantze txostena abendua martxoa lab haurreskolak

10
www.lab.eus @LABhaurreskolak facebook.com/labhaurreskolak    2.BALANTZE TXOSTENA LAB HAURRESKOLAK                                                  2016 ABENDUA-MARTXOA           

Upload: lab-irakaskuntza

Post on 27-Jul-2016

219 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Balantze txostena  abendua martxoa LAB Haurreskolak

www.lab.eus

@LABhaurreskolak facebook.com/labhaurreskolak

   2.BALANTZE TXOSTENA

LAB HAURRESKOLAK                                                  2016 ABENDUA­MARTXOA           

Page 2: Balantze txostena  abendua martxoa LAB Haurreskolak

1. SARRERA

Ohikoa den bezala, txosten honen bitartez, azkenengo hilabetetan egindako lanketaren laburpenbat eta hurrengo hilabetetarako ditugun zeregin nagusienak zuekin konpartitu nahi ditugu.

Gure   lanaren   ardatz   nagusiak   kontuan   hartuta,   eredu   berri   baterantz   abiatzea   eta   langileeneskubideak defendatzea, oztopo guztien gainetik lanean tinko jarraitu behar dugu. Badakigu, bideaez  dela   erreza   izaten  ari,  horregatik,   langile  guztien  aktibazioa  eta   inplikazioa  ezinbestekoa daizango da. GURE BIDEA LANGILEON BIDEA.

2. LEKU ALDATZE LEHIAKETA

Dakizuen   bezala,   Haurreskolak   Partzuergoko  Lekua   aldatzearen   araudia  negoziatu   ostean,

enpresa   eta   LAB   sindikatuaren  artean,  leku   aldatzea   aurten   burutzea   ahalbideratuko   duen

akordioa  sinatu   dugu.  Finkoen   eskubidea   den   lekualdatzea  bi   urterik   behin  gauzatuko   dalangileen ordezkariekin negoziatuko delarik.

Urte asko Leku aldatzea arautu nahian ibili bagara ere, orain lortu dugu sinatzea hainbat bermeematen digun prosezua.  Lanpostuetan galera suposatuko  lukeen prozesua,  lanpostuen kopuruablindatuz aurrera atera du LABek.

   2.BALANTZE TXOSTENA

LAB HAURRESKOLAK                                                  2016 ABENDUA­MARTXOA           

Page 3: Balantze txostena  abendua martxoa LAB Haurreskolak

Gauzak   horrela,   alde   batetik,   Haurreskolak   Partzuergoak  lep   artekoenplaza   guztien   identifikazioa  egin   du.   Bestetik,   akordioari   esker,Zuzendaritza batzordeak onartu duen hurrengo ikasturterako Lanpostuen

zerrendan  lanpostuen   kopuru   berdina  mantentzen   da.   Lanpostuenzerrenda honetatik ondorioztatzen da non suprimitzen diren plazak eta nongehitzen dira. 

Beraz, Finkoek hartuko dituzten Lep artekoen plazen kopurua uztailekoesleipenetan  banatuko da  lep arteko berriak emanez,  indarrean dagoen

ordezkoen zerrendaren hurrenkeraren arabera. 

Apirilean negoziatuko da finkoei ze plaza eskainiko zaizkien, gaur egun,

Haurreskolak Partzuergoak dituen desorekak orekatze aldera.

Halaber, gogoratu behar dizuegu, LAB sindikatuak  afiliatuentzat  leku aldatzearen berezitasunak

azaltzeko formazio saioak antolatuko dituela.

Leku aldatzerako egutegia 

2016/5/2   Lekualdatze   lehiaketaren  deialdia  web   orrian  publikatu  eta   mailing   haurreskolaguztietara bidali.

2016/05/03 ­ 2016/05/09 Lekualdatze lehiaketaren prozesuan parte hartzeko epea.

2016/05/13 Onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda.

2016/05/14   ­   2016/05/21   (biak   barne)   Onartu   eta   baztertuen   behin   behineko   zerrendarenkontrako erreklamazio epea.

2016/05/24 Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta atxikipen prozesuan emandakoplazen behin behineko esleipena.

2016/05/25   ­   2016/06/03   (biak   barne)   Behin  behineko   esleipenaren  kontrako   erreklamazioa.Lekualdatze lehiaketa prozesuari ukoa aurkezteko epea.

2016/06/08 Behin betiko atxikipena.

   2.BALANTZE TXOSTENA

LAB HAURRESKOLAK                                                  2016 ABENDUA­MARTXOA           

Page 4: Balantze txostena  abendua martxoa LAB Haurreskolak

3. ORDEZKOEN KANPAINA PREKARIZAZIOAREN KONTRA

Langileok   panorama   grisa   dugu.   Aspaldikourteetan   ez   dugu   beste   kolorerik   ezagutu.

Erreformak   eta   murrizketak  bata   bestearen

atzetik   inposatu   dizkigute,  lan   eskubideaktxikitu,   negoziazio   kolektiboa   bahitu   etapatronalaren esku utzi dute. 

Kapitalismoak bereari, bere bideari  eusten dio.Prekario nahi gaitu, esplotatuta, babesik gabe,pobre,   elkarrengandik   urrun,   eta   elkarrenaurka. 

Langileak gara eta langile izateaz harro gaude.Lanpostu   finkoak,   behin   behinekoak,   enpresanagusian ala azpikontratan aritu, eremu pribatuedo eremu publikoan;  lanaldi osoa edo lanaldipartziala   dugunak,   langabetuak,   autonomofaltsuak,   etxe   langileak,   gazteak,   emakumeak,migranteak, pentsiodunak...

Haurreskolak   Partzuergoan   ere,  nabaria   dakrisiaren aitzakiarekin langile guztiok pairatzen

ari   garen  egoera   latza;  ratioak   estutzea,lizentziak eta baimenak ez ordezkatzea, lankarga gehiago, prestakuntza eta koordinazioaegiteko   denborarik   ez,   formakuntzanmurrizketak,   norberaren   eginkizunetarakobaimenak  ukatzea,  medikuarengana   joatekozailtasunak, e.a.

Ohikoa   den   moduan,   holako   egoeretan

prekarizazioak  eragin  handia   du  kolektibokonkretu   batzuetan,   eta   gure   enpresan,

ordezkook ondo ezagutzen dugu guzti horrekgure   egunerokotasunean   zer   suposatzenduen;   ratioak   gero   eta   estuagoak   etakontratazio   handia   jardun   partzialean,kontratua haurrekola  batean eta   lana bestebatean,   enpresak   erabilitakokudeaketarengatik   herrialdeen   arteanhautatzeko   aukerarik   ez,   ordezkapenkontratuak   (oporrak   direla   medio)   moztuegiten dituzte, kontratazio hobea eskuratzekoaukerarik ez, e.a.

Horregatik, aurrera begira LAB sindikatutik,

datorren ikasturtean  negoziatu nahi dugun

ordezkoen   araudi   berrian  aldaketagarrantzitsuak planteatu nahi ditugu. 

Horrekin   lotuta,   eta   lanean  hasteko  asmoz,zuek guztion parte­hartzea bideratzeko, buzoi

berezi   bat zabaldu dugu email baten bidez:

[email protected] 

Buzoi honetan, ordezkoen araudi berri baten

bidean,  zuek   guztion   ekarpenak,   ideiaberriak,   hobekuntzak   eta   proposamenakjaso nahi ditugu. 

Guztion artean, lortuko dugu.

Batu ditzagun indarrak aurre egiteko.

   2.BALANTZE TXOSTENA

LAB HAURRESKOLAK                                                  2016 ABENDUA­MARTXOA           

Page 5: Balantze txostena  abendua martxoa LAB Haurreskolak

4. HAURRESKOLAK TXIKIAK

Azken   urteetan,   Haurreskolak   Partzuergoak  erabakiezberdinak  hartu ditu  haur eskola txikien inguruan.

LABetik  behin   eta   berriz  salatu   izan   dugu  landa

eremuko   haur   eskolek   bizi   duten   egoera  ez   delaorekatua  eta   arduraz   jokatzeaz   gain   hauen   aldekoapostua egiteko eskatu izan diogu behin eta berriz.

Harturiko erabakien berri ikasturte amaieran ematen digute eta maiz zaila izaten da erabaki horiek

bertan behera uztea. Gauzak horrela ikasturte honetan batzar nagusietarako dinamika bat abiatugenuen  landa eremuko hezitzaile, udal ordezkari zein familiekin osaturiko bideo bat egin genuen

eta honekin batera sinadura bilketa bat ere.

Ugariak  izan dira  ekimenean parte  hartu  eta   jaso  ditugun sinadurak.  Eskertzekoa da   landaeremuko haur eskolaz gain beste haur eskoletako langile zein familiek eman duzuen babesa;2000 sinaduratik gora jaso ditugu.   

Batzar Nagusiak  biltzen diren egunean  LABek sinadura hauek plazaratu  eta neurriak hartzeko

eskatuko  diogu  bertaratzen   direnei.  “Haur   eskola   txikiak  bizirik  herriak   bizirik!”   aldarriakahotsa izango du egun horretan.

Bide horretan lanean jarraituko dugu!

   2.BALANTZE TXOSTENA

LAB HAURRESKOLAK                                                  2016 ABENDUA­MARTXOA           

HAURRESKOLAK BIZIRIK, HERRIAK BIZIRIK

Page 6: Balantze txostena  abendua martxoa LAB Haurreskolak

5. EGINDAKO ESKAERAK

Ordezkoen kontratazioa   : 

Gabonetan   bezala,   apirileko   kontratazioaren

berriarekin batera, enpresak kontratazio honeneskaintza   jasotzeko   15   egun   arinagoerabilgarri   jartzeko   beharra  helarazi   zigun.Baja   baten   ordezkapena   betetzen   ari   denlangileak, kontratu hauek eskuratu nahi izanezgero,   titularrak   jakinarazi   behar  dio   enpresariziurtasun osoz altan egongo dela apirilaren 3abaino lehen.

LAB sindikatuak,  behin eta  berriro  salatu  du

kontratuak  banatzeko  modu  hau;  ordezkoenezinegona  sortzeaz   gain,   titularrekiko

nolabaiteko presioa eragiten du eta orokorrean,kontratu   hobeago   bat   lortzeko   aukera   galtzendelako. 

Enpresak azken garaian hartzen dituen erabakiguztiek kriston eragin eskasa du  langileongan.Behin   eta   berriro   esaten   digute   kudeaketako

kontueetan ezin garela sartu, baina  onartezinada   kudeaketako   erabakiengatik,  beste

langileok  kontrazioa   galtzeko   arriskuanegotea. 

Formazio saioak: 

Azken   hilabeteetan   egondako   formazio   saio

desberdinetan  (prebentzio   ikastaroa...)  arazoaksortu   dira   aforoarekin.  Apuntatzeko   azkenegunetan   izena   ematen   zuten   langile   batzuk,

nahi   zuten   tokian  lekurik   ez   eta   besteurruneko   leku   batera   joan   behar  izan   diraikastaroa egitera.

Formazio   zerbitzuari   egindako   eskarietan,normalean   arazoak   egoten   diren   lekuetan

aurreikuspen   gehiagorekin   jokatzeko   etaaforo   handiagoa   dituzten   tokiak   hartzekoeskatu diogu. Gainera, gerora jakin dugu betetaomen zeuden lekuetan, azken momentuan plaza

libreak egon direla eta jendeari ez zaiola horrenberri eman.

Zonaldeko zerbitzua: 

Zerbitzu   honetarako   enpresak  kontratazioberria   ez   egiteko   asmoa  jakin   genuenmomentuan   bertan,   enpresara   zuzendu   ginen

erabakia bertan behera uzteko eta zonaldekozerbitzuaren   inguruko   hausnarketa   egitekoeskatuz.   Egindako   eskariaz   gain,   langileon

aktibazioari   esker   ere,   momentuz   egunkontratupean   dauden   langileak   ez   erabiltzealortu dugu.  

Mahai Parekidea: 

Azken urteetan, baimen eta lizentziekin lotuta

enpresak  hainbat erabaki aldebakarrez  hartuditu.   Enpresaren   arabera,   hartutako   erabakiguztiak zerbitzua antolatzeko izan dira; txandaegunak   kurtso   hasieran   eskatu   behar   dira,justifikatu   behar   da   medikuak   ezin   dizulalanalditik   kanpoko   hitzordurik   emon,   lanekotxanda   aldatu   behar   duzu   medikurenganajoateko,   norberaren   eginkizunerako   egunakhartzeko   mila   justifikazio   eta   azalpen   emanbeharra   dago,   umeak   zaintzeko   eszedentziaeskatzeko gutxienez 15 egunetakoa izan beharda, senideen gaizotasun larriagatiko lizentzia ezda   ordezkatzen   eta   langileari   haurreskolanutzitako egoeraren zama ere bizkarreratzen zaio,eta abar luze bat. 

Baina   errealitateak   beste   eskenatoki   bateraeramaten gaitu; baimen eta lizentzien inguruanhartutako   erabaki   guzti   hauek   erabili   izan

dituzte  langile   guztion   eskubideakmurrizteko,   lan   karga   handitzeko   etaorokorrean,   haurreskoletan   eskaintzen   denzerbitzua kaltetzeko.

Horregatik,  Batzorde   Parekidea   deitzekoeskaria  egin  diogu  enpresari.  Batzorde  honekitundutakoa   interpretatzea,   aztertzea   eta

   2.BALANTZE TXOSTENA

LAB HAURRESKOLAK                                                  2016 ABENDUA­MARTXOA           

Page 7: Balantze txostena  abendua martxoa LAB Haurreskolak

betetzen dela zaintzea ditu helburu eta norabide

horretan,   guztiz  beharrezkoa   ikusten   dugulehen baino lehen biltzea.

Langileon eta haurreskoletako eskariak: 

Asko   izan   dira   azken   hilabeteetan   enpresarenaldetik,  zuek guztion eskaerei   jasotako ezetzak

eta zuek LAB sindikatuari bideratutako kexekin

batera, asko izan dira guk enpresari egindakoeskariak ere.  Kasu batzuetan, arrazoia emandigute  eta   besteetan,  nahiz   eta   arrazoia   izan

guk ere, ezetza jaso dugu. Hala eta guztiz ere,

zeuen eskari eta kexa geure eginda jarraitukodugu elkarlanean.

6. BIDALITAKO INFOAK

Info_12  2016/12/09    Abenduko ordainsaria, pagaren aurrerapena eta                        soldatan %1ko igoera.

Info_13  2016/12/11    Leku aldatzearen negoziazioa.

Info_14  2016/01/19    Mahai negoziatzailea – Leku aldatzea.

Info_15  2016/02/10    Lansarien igoera eta lanpostuen zerrenda.

Info_16  2016/03/08    Lanpostuen zerrenda.

Info_17  2016/03/09    Zonaldeko zerbitzuaren inguruan salaketa

Info_18  2016/03/15   Zonaldeko zerbitzua, momentuz berdin mantentzen da

Info_19  2016/03/16    Behin Betiko zerrendak eta apirileko kontratazioa.

Info_20           2016/03/23   Aparteko ordainsariaren inguruan, apirilerako ordainketa

8. EUSKARA BATZORDEA

Langilegoari   euskara   plana   aurkeztu   ondoren  lan   taldearenbalorazioa   nahiko   positiboa   izan   da  baina  zuen   balorazio   etaekarpenak ezinbestekoak dira guretzat, horregatik, aurkezpena eta

euskara plana beraren balorazioak  bidaltzea eskertuko genizuekedenok batera bide berriak jorratu ahal izateko.

   2.BALANTZE TXOSTENA

LAB HAURRESKOLAK                                                  2016 ABENDUA­MARTXOA           

Page 8: Balantze txostena  abendua martxoa LAB Haurreskolak

9. LAN OSASUNA­ LAN ISTRIPUAK

• Ikasturte   honetan,   LAB   sindikatuak,  “Laneko   arriskuaketa hauen prebentzioa irakaskuntzan”  gida aurkeztu eta

banatu   egin   du.   Honekin   batera,  “Ahots   gaixotasunak”liburuxka argitaratu du,  laster haurreskoletan banatukodugu. 

• Abenduaren 14an,  amiantoa duten materialen ingurukoeskaera zuzendu genion Haurreskolak Partzuergoari. Langile batek konponketa lanak egitenzegoen   bitartean,   arbela   batzuek   amiantoa   zutela   jakin   izan   zuen.   Honen   ondorioz,

Haurreskolak Partzuergoko prebentzio zerbitzuarekin harremanetan jarri  ginen,  hurrengoeskaera bideratuz:

Amiantoa duten materialak lanen kontrola eramateko.

Amiantoaren erangipean dauden langileen zerrenda sortu eta osatu.

Amiantodun arbelen mapa osatzea.

Prebentzio zerbitzutik erantzuna jaso genuen; 26 arbela detektatu eta kendu behar zituztela esanziguten.  

Hilabete   bat   beranduago,  prentsatik   jakin   genuen   esku­pintura   marka   batzuekin   zegoenarriskua. Berriro ere, haurreskoletako prebentzio zerbitzuari eskaera bideratzea erabaki genuen.Hurrengo hau eskatuz:

Haurreskoletan erabiltzen den esku­pinturen zerrenda, hau da, zeintzuk markak daudenkatalogoan.

Kaltegarriak   izan ahal  diren markak,  katalogoan egotekotan,  ze neurri  hartuko dira?Esku pintura hauek katalogotik kentzeko asmoa?

Egoera hau nola kudeatuko da?

Prebentzio zerbitzutik erantzun hau jaso genuen; Kontsumobide pintura lote zehatzak merkatutikerretiratzeko azterketa egiten zegoela esan ziguten. Esku­pintura, homologatutako ekipamenduen

katalogotik   kanpo   dago,   beraz,  hezitzaileon   ardura   izango   da   esku­pintura   lote   hauekhaurreskoletatik kentzea.

   2.BALANTZE TXOSTENA

LAB HAURRESKOLAK                                                  2016 ABENDUA­MARTXOA           

Page 9: Balantze txostena  abendua martxoa LAB Haurreskolak

Lan Istripuak:

LURRALDEAK BAJAREKIN BAJARIK GABE

ARABA 6 4

BIZKAIA 10 4

GIPUZKOA 7 4

GUZTIRA 23 12

Honen azterketa egiten badugu, abendutik martxora arte, GUZTIRA 35 istripu egon dira. Hauetatik,9 in itinere eman dira, eta besteak, orokorrean, mugimendu errepikakorrengatik ematen dira.

10. FORMAKUNTZA­IRALE

LAB sindikatuak  Hezkuntza   sailari  Haurreskolak  Partzuergoko

irakaskuntzako   langileei  formakuntza   gaietan   gainontzekoei

ematen   zaien  trataera   BERDINA  ematea  eskatu   dio.  IRALEkirakastordu barneko ikastaroak (liberazioen bidez) eta Irakastorduzkanpoko eta udako ikastaroak eskaintzen dizkie herri ikastetxe etapribatuko   irakasle   eta   hezitzaileei.   Guri   eskaintzen   zaigunamugatzen da irakastorduz kanpoko ikastaroetara mugatzen da.

Era   berean,   lehen  Garatu  (parte   hartzen   genuen)   zenarekin

norabide   berean   zihoan   eskaerari,  sentsurik   ez   daukanerantzuna, alegia, Haurreskolak Partzuergoko irakasleriak bereak,

etapa horretan bereziki dituen gaiei eta dituzten ikasleriari egokitutako formakuntza programakdituela.   Ikasturtean   zehar   40   formakuntza   ordu   jasotzen   dituzte   bai   euren   ikastegian,   zeinnorberak eginiko ikastarotan.   Irakasleriaren prestakuntza iraunkorrerako PREST_GARA Planarenbarne  eskaintzen diren  norbanakoko  ikastaroak  beste  etapa guztietara  bideratuta  daude,  HaurHezkuntza eta Batxilergora arterainoko irakasleentzat (2­18 urtera arte).

LAB sindikatuak jarraituko du formakuntza plan intergrala eskatzen.

   2.BALANTZE TXOSTENA

LAB HAURRESKOLAK                                                  2016 ABENDUA­MARTXOA           

Page 10: Balantze txostena  abendua martxoa LAB Haurreskolak

11. Hurrengo hilabetetan ditugun ERRONKAK:

Ikasturte  honen  azkenengo  hiruhilabetean   sartu   gara,   etaLAB sindikatuak, haurreskoletan, gure eskubideen defentsanlan handia izango dugula aurreiskusten du. Ez dira erronkaerrezak izango, baina indartsu eta ilusioz beteta aurre egingodiegu,   langileon   partehartzea   eta   aktibazioa   tresnarikeraginkorrena izango delarik.

Txosten   honetan,  aipatu   dugun   bezala,   martxan   ditugunborrokekin, besteak beste, haurreskola txikiak defendatzeko apustua edo ordezkoen prekarizazioasalatzeko   lanarekin  jarraitu  behar  dugu,  baina,  hurrengo  hilabetetan  funtzeskoak  izango  direnbeste helburu batzuk azpimarratu nahi genituzke:

1. lekualdatze prozesuan

• Gardetasuna  eta informazioa bermatzea

• Plazen eskaintza orekatua aldarrikatzea

• Prozesua ondo egitea, zuzentzeko akatsak detektatzea

2. hauteskunde sindikalak

• Ordezkaritza sindikalaren garrantzia azpimarratzea

• Aurrean ditugun erronkei aurre egiteko behar dugun ordezkaritza lortzea.

• Sindikatuen arteko  zubiak eraikitzea, azken finean, enpresak eta Hezkuntza Sailak hartzendituzten erabakiak direla medio, langileon lan baldintza kazkartu dira eta eredu berri baterajoateko zailtasunak jarri dizkigute. Elkarlanak indartuko gaitu. Sindikatuen arteko lehiak,gezurrak   eta  manipulazioak  ahuldaderako  atea   zabalduko  du,  gu  ez   gara   joko  horretaneroriko.

3. uztaileko mugimenduak

• Ikasturtero,  proiektu pedagogikoa alde batera utzita, hezitzaileak haurreskoletatik mugituak

izaten gara piezak izango bagina bezala. Mugimendu hauek salatzea eta ekiditzea da gurehelburu.

• Mugimendu hauek ekiditzeko uztailerako alternatibak eskaintzea eta aldarrikatzea, kuotetan

aldaketak, hezitzaileentzako formazio saioak uztailean egitea, ratioetan malgutasun gehiagoizatea, haurreskoletan udako plangintzak bultzatzea....

4. esleipenak 

• Hurrengo  ikasturteari  begira  aurreiskupenak ondo zehaztu eta beharrak ondo detektatu,irailean mugimenduak ekiditzeko.

• Esleipenak ondo planifikatzea exijitu behar diogu enpresari.

• Orain arte egin diren txapuzak ordenatzen joan behar dira.

   2.BALANTZE TXOSTENA

LAB HAURRESKOLAK                                                  2016 ABENDUA­MARTXOA