bakardadearen eskutitza

12
[email protected] www.telesgi.org 900 840 845 4. GUTUNA BAKARDADEA

Upload: telefono-de-la-esperanza-gipuzkoa

Post on 26-Mar-2016

217 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Bakardadearen eskutitza

[email protected]

900 840 845

4. GUTUNA

BAKARDADEA

Page 2: Bakardadearen eskutitza

Pertsona bakoitzak bakardadeari buruzko bere ustea dauka.

Zenbaitek gozatu egiten dute eta probetxua ateratzen diote:

Bizi, eta lagundu bizitzen; ilusiorik eta itxaropenik gabeko bizitza zoritxarrera bideratuta dago halabeharrez. Hondoa jotakoan, bilatu laguntza eta partekatu zure mina; lasaitu egingo zara eta hobeto sentiaraziko zaitu. Proba ezazu!

“Bakarne izeneko lagun bat dut”.“Bakardadea? Bakardadea izan nahi nuke nik ere lasai idazteko”.

Beste zenbaitek, ordea, bakardadea oso mingarria dela uste dute.

“Bakardadea gizartearen aurrean ikusezina sentitzea da”.

“Bakardadeak maite dudan pertsonengandik urrun nagoela esan nahi du”.

“Esnatzen zarenean, ez dago inor zuri egun onak emateko”.

“Bihotzean hutsune handi bat da bakardadea”.

“Inork entzuten ez duen barneko isiltasuna da”.

Page 3: Bakardadearen eskutitza

Gaur, denok modu batera edo bestera ezagutzen dugun gai bati buruz hitz egin nahi dut: bakardadea.

Bakardadea pertsona askok bizitzen, dezentek sufritzen, zenbaitek gozatzen eta ia guztiak beldurtzen dituen esperientzia da. Esperientzia horren eraginez, askok ihes egiten dute, batzuk itxaropena galtzen dute eta beste batzuk, berriz, beren buruaz beste egiten dute.

Bakardade mingarria bakarrik, isolatuta eta beste pertsonekin harremanik izan gabe egotea da; kasu honetan, barneko esperientzia mingarria da, eta eskuarki, ezkutuan bizitzen den larritasun iturria da. Izan ere, ez da horri buruz hitz egin nahi izaten; lotsa ematen digu bakarrik gaudela onartzeak.

Gaur egungo gure gizarteak, komunikazioaren eta informazioaren aroak, jarduerarik ez egitea eta isolatzea areagotzen ditu, eta horrekin batera, bakardadearen nagusitasuna, egun hauetan. Oro har, pertsonen arteko harremanak bigarren mailan uzten ditugu, eta, hortaz, askok Internet sarearekin, alkoholarekin eta beste menpekotasun batzuekin ordezkatzen dituzte, bakardadea are gehiago indartzen duen eta mendekotasun sortzailea den jarrera eraginez. Ondorioz, nortasun nahasmenduak, asaldura psikiatrikoak, depresioak, melankoliak eta abar sortzen dira.

Maite den bakardadea aldi laburretan bizitzen da eta lan egiteko, pentsatzeko edo erlaxatzeko positibotzat eta beharrezkotzat hartzen da. Ezarritako bakardadea, ordea, aldi luzeetan ezatsegina da, eta isolatzea, itxialdia eta harreman pertsonalak ezartzeko ezintasuna eragiten ditu.

Lagun maitea:

Gutuna

Page 4: Bakardadearen eskutitza

- Gaztaroan, lagunak bikote harremanak izaten hasten dira, batez ere ezkontzen direnean edo elkarrekin bizitzen jartzean, eta bakarrik geratzen ari garela senti dezakegu. Gogoratu behar dugu gure bizitza partekatzeko bikotea izatea edo ez aldi baterako egoera izaten dela, eta horrez gainera, geroz eta ohikoagoa da bakarrik bizi diren gizon-emakumeak, guraso bakarreko familiak edo etxea partekatzen duten pertsonak ikustea, horientzat egoera frustragarria izan gabe.

[email protected]

Haurtzaroan bizitzako edozein unetan ager daiteke, haurrei nahiz helduei eragin diezaieke, eta bereziki garrantzitsua da zahartzaroan.

- Bakardade eta isolatze motarik okerrenetako bat haurtzaroan hasten dena da, eta haren irtenbide bakarra egokitzapena eta erresistentzia dira. Gurasoek eta irakasleek zaindu behar dute haurrek gainerako ikaskideekin harreman parte hartzaileak izatea.

- Nerabezaroan, haurtzaroko babesa alde batera uzten dute, beren buruak eta existentzia berri bat aurkitzeko. Itxaropen oso handiak dituzte; beraz, edozein esperientzia negatibok min asko egin diezaiekete eta bakardade sentimenduak barneratu ditzakete.

Bakardadeak ez ditu adin kontuak ulertzen

Page 5: Bakardadearen eskutitza

- Zahartzaroa iristean, sentimendu mota horiek egunerokoago bihurtzen dira, eta, hortaz, bizitzaren une hori lotzen da, beste edozein baino gehiago, bakardadea hitzarekin: erretiroa eta lankideekin harremana galtzea; seme-alaben emantzipazioa; gurasoen, lagunen, bikotearen eta abarren heriotza...

Horrek ahantzarazten digu zahartzaroa izan daitekeela gure bizitzako etaparik luzeena eta aberasgarriena. Izan ere, bizitza publikoan parte hartzeko, bidaiatzeko eta jendea ezagutzeko aukera gehiago ditugu; jarrera aktiboa hartzen badugu eta aldaketarako lehenengo urratsa ematen badugu, noski.

[email protected]

- Helduaroan, bizitzaren esperientziak eta lortutako maila ekonomikoak zehaztutako independentziaz eta segurtasunaz goza daiteke, hori zailagoa baita adin goiztiarragoetan lortzea. Gure bizitzaren azken etapa harreman garrantzitsuenak galtzearekin lotuta dago: gure bizitzaren zati handi bat partekatu dugun pertsona, une gogoangarriak bizi ditugun pertsona hori... Horrek guztiak gure barnean hutsune handi bat sentitzea eragiten du.

Bakardadeak ez ditu adin kontuak ulertzen

Page 6: Bakardadearen eskutitza

Eskuzabalak izatea, irekiagoak izatea eta besteei laguntzeko prest egotea bakardadea ez sentitzeko modurik onenetakoa izateaz gainera, gure oreka fisikoa eta mentala zaintzen laguntzen digu. Hortaz, baieztatu dezakegu beste batzuei beren bakardadearekin laguntzea dela norbera bakarrik ez sentitzeko modurik onena.

[email protected]

Gaur egun, geroz eta pertsona gehiagok nahi dute bakardadea, hots, bakardadean egon nahi dute, baina ez isolatuta. Pertsona horien maila ekonomikoak bide ematen die hainbat nahi asebetetzeko, hala nola bidaiatzeko, prestatzeko, festetara joateko edo atseginak diren beste jarduera batzuk egiteko.

Erretiroa eta zahartzaroa aurreko etapak bezain zoriontsua edo zoriontsuagoa izateko sekretua lagun asko izatea eta jarduera aberasgarriak egitea da, bizitzaren aldi horretarako interes berriak aurkituz; hartara, bizitzako aldirik luzeena ere izan daiteke.

Bakardadeak ez ditu adin kontuak ulertzen

Page 7: Bakardadearen eskutitza

Bakardadearen arrazoiak

Pentsamendu negatiboak, depresioa, autoestimu baxua, lotsa, gainerakoekin komunikatzeko zailtasunak...

Galerak (afektiboak, lanekoak, erretiroaren ondoriozkoak, osasunekoak, “habia hutsa”, geografikoak...).

Banakako Aisialdi Pasiboa (teknologia berriak erabiltzea), lanaldi luzeak, aldaketak familian, presak...

Traumatikoak (istripuak, bortxaketak, erasoak, gatazkak...).

PERTSONALAK

KANPOKOAK

GIZARTEKOAK

BAKARDADEAREN ONDORIOAK

+-

Hautatutako bakardadea

Ezarritako bakardadea

Heldutasuna

Hazkunde pertsonala Ametsak

Sormena Gogoeta Aisialdia Autoestimua

Norberaren gozamena

Antsietatea Mendekotasunak Suizidioa

Oldarkortasuna Zoramena Isolatzea

Atsekabea Frustrazioa

Page 8: Bakardadearen eskutitza

Besteei entzun eta interesa izan gainerakoengatik. Kritikak saihestu eta errespetuan bizi.

...teknologia berriek hamaika aukera eskaintzen dute, baina EZ dugu komunikazio modu horrekin ordezkatu behar telefono bidezko edo aurrez aurreko komunikazioa, azken horietan pertsonarekin kontaktu biziagoa eta errealagoa baitugu.

Parte hartu elkarteetan, profesionalen elkargoetan, kirol instalazioetan, kultur jardueren taldeetan, urtebetetzeetan,

lagunen arteko eta laneko bazkarietan, kirol eta kultur taldeetan...

Esan pentsatzen eta sentitzen duzuna; ez esan soilik bai/ez.

ADIERAZI ZAITEZ!!

GUSTATU ZAITEZ, BAINA BAITA BESTEEI ERE!!

Ahhhh... !!

ZURE GUSTU ETA ZALETASUN BERBERAK DITUEN LAGUNEZ

INGURATU ETA GOZATU GIZARTE JARDUERATAN!!

AUTOESTIMUA, NORTASUNA ETA KONFIANTZA

Zer egin dezakegu?

Page 9: Bakardadearen eskutitza

-Pentsatzeko modua aldatzea: "zoritxarrekoa sentitzen naiz bakarrik nagoelako", “ez diot zentzurik aurkitzen bakarrik egoteari”...

- Bakardadearen aurrean pasiboa izateak eta kexatzeak ondorio kaltegarriak ditu: luzera begira, ondo egoteko oztopoak dira.- Hondatutako harreman bat hobetzea, harreman berri bat eraikitzea...- Geure buruari galderak egitea: Zer egin dezaket gauzak hobetzeko? Zer baliabide ditut? Zer gai saihestu behar ditut?

- Negatibotasun egoera batean ez sartzeko erorialdi txikiak funtsezkoak direla ulertzea: normalak dira eta ez da ezer gertatzen!-Bakardadearen aurka zerbait egitea hain bakarrik ez egotea da: bakardade egoerei aurre egiteko, garrantzitsua da harremanen sare sendo bat edukitzea.- Eskatu laguntza profesionala! Terapia Psikologikoa: bakardade kronikoa eta mingarria arazo klinikoa da, eta terapia espezifiko bat behar du.

Bakardadeak nahasi egin gaitzake. Agian ez dugu gertatzen zaigunaren arrazoi zehatz bat aurkituko.Itxura denez, ez da ezer aldatu, zure bizi baldintzek ondo jarraitzen dute eta zuk ez duzu asmatzen nola azaldu zergatik sentitzen duzun bat-batean gogogabetasun arraro hori. Ahalegindu zaitez ez larritzen zure egoeraren kanpo arrazoiak bilatuz.

eta EZ diogu errua geure buruari bota behar, izan ere...

Garrantzitsua da honetan laguntzea...

Page 10: Bakardadearen eskutitza

Laguntza eskatu.

900 840 845Gu hemen gauzkazu!

[email protected]

Ez izan zalantzarik, deitu!

Laguntza eskatu Itxaropen Telefonoari. Zurekin egongo gara zure une txarretan eta onetan, zure blokeo horretatik inoiz aterako ez zarela ziur zaudenean eta argia ikusten

hasten zarenean.

www.telesgi.org

Page 11: Bakardadearen eskutitza

[email protected]

Inork ez dusufritzen nahi

duelako, sufritzeari

uzteko behar diren tresnak ez

dituelako baizik.

Page 12: Bakardadearen eskutitza

[email protected]

Askotan, pertsonek ez dute hizlari buruargirik behar, bihotz lasai entzulea baizik.