aurkibidea - axular.org news 07_08.pdf · ikastola 2 moodle plataforma 4 kultur taldea 5 ikastola...

20
Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Ikastola 2 Moodle plataforma 4 Kultur Taldea 5 Ikastola Agenda 21 X. Insausti 6 Konpostagailua 7 Mirari Olaizola 8 Toxiko digitalak 9 Pili Unanue 10 Lorenzo Motos 12 Angel Mendia 14 Juan Jose Baz 15 Ikastola Gero Dantza T. 16 ZerNola 17 Ikasle-trukaketak 18 Azken berriak 20 Aurkibidea 2007-08 ikasturteko ale honetan ingurumenari garrantzi handia eman nahi izan diogu. Horretarako, gaur egungo ingurumenean dagoen hainbat arazoz hitz egin dugu artikulu eta elkarrizketak aurkeztuz. Ale berezi honetan gai honi buruzko informazio interesgarria emateaz gain Axular Lizeoan egin diren hainbat berrikuntza azal- duko dizkizuegu. Horien artean, Ikastolako frontoia hobetu eta aldagela berriak egingo dira gure kirol talde gazteak jolasean ero- soago eta seguruago egon daitezen. Aldi berean, Eskola Agenda 21ari lotuta, plaka fotoboltaikoak eta konpostagailua martxan daude dagoeneko. Ekintza hau maila guztietako ikasleentzat pen- tsatuta dago. Adibidez, DBH 3ko zenbait ikasle izango dira txiki- enen irakasle arlo honetan. Orri hauetan zehar aurki ditzazkezue zuzendariari, zientzia arloko hainbat adituri, ikasle ohiei eta irakasle batzuei egindako elkarriz- ketak, erreportaiak, eta inkestak.

Upload: others

Post on 20-Oct-2019

15 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21 Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21 Ikastola 2 Moodle plataforma 4 Kultur Taldea 5 Ikastola Agenda 21 X. Insausti 6 Konpostagailua 7 Mirari Olaizola 8 Toxiko digitalak 9 Pili Unanue 10 Lorenzo Motos 12 Angel Mendia 14 Juan Jose Baz 15 Ikastola Gero Dantza T. 16 ZerNola 17 Ikasle-trukaketak 18 Azken berriak 20

Aurkibidea

2007-08 ikasturteko ale honetan ingurumenari garrantzi handia eman nahi izan diogu. Horretarako, gaur egungo ingurumenean dagoen hainbat arazoz hitz egin dugu artikulu eta elkarrizketak aurkeztuz. Ale berezi honetan gai honi buruzko informazio interesgarria emateaz gain Axular Lizeoan egin diren hainbat berrikuntza azal-duko dizkizuegu. Horien artean, Ikastolako frontoia hobetu eta aldagela berriak egingo dira gure kirol talde gazteak jolasean ero-soago eta seguruago egon daitezen. Aldi berean, Eskola Agenda 21ari lotuta, plaka fotoboltaikoak eta konpostagailua martxan daude dagoeneko. Ekintza hau maila guztietako ikasleentzat pen-tsatuta dago. Adibidez, DBH 3ko zenbait ikasle izango dira txiki-enen irakasle arlo honetan. Orri hauetan zehar aurki ditzazkezue zuzendariari, zientzia arloko hainbat adituri, ikasle ohiei eta irakasle batzuei egindako elkarriz-ketak, erreportaiak, eta inkestak.

2 a a

“Euskaraz ondo hitz egitea eta eguneroko bizitzan erabiltzea bultzatu nahi dugu.”

Jesus Etxaniz, Axular Lizeoko zuzendaria, 2007-2008 ikasturteko helburuez aritu zaigu. Zenbait informazio baliagarri eta in-teresgarriren berri eman digu. Adibidez, urrezko Qa lortzeko egin behar ditugun pausuak.

Axular News: Hasteko, zer egingo da Ikastolako Curriculum Proiektuarekin? Jesus Etxaniz: LOE (Hezkuntza Lege Berria) ize-neko lege berri bat onartu zen duela bi urte. Orain, indarrean jarri behar da Espainia mailako toki guz-tietan, baita ikastolan ere. Lege horren barnean dago Curriculuma zer, noiz eta nola ikasi behar du-ten adierazten duena. Hori lortzeko legea aztertzen ari gara orain dugunaren hobekuntzarako. Funtsean, Ikasketa Plangintza berria dela esan dezakegu. A. N: Eta Hizkuntza proiektua eta Euskaraz Bizi Programari dagokionez zer asmo duzue? J. E: Hizkuntza proiektua aurrera eramateko, ikasle bakoitzak maila bakoitzean ikasi behar dituen hiz-kuntzak berraztertu behar ditugu. Batxilergoa buka-tzerako, adibidez, euskaran EGAko titulua lortzea nahi da. Euskaraz Bizi Programa ikastoletan sortu zen programa da eta helburu nagusiena gure ikas-leek euskaraz bizi ahal izatea da. Badakigu, gaur egun, gure ikasleek, adin batetik aurrera, erdara era-biltzeko joera dutela. Hala ere, euskaraz ondo hitz egitea da eta eguneroko bizitzan erabiltzea bultzatu nahi dugu. A. N: E. Agenda 21 Ingurugiro Proiektua jarrai-tuko al da? J. E: Axular ikastolan iaz hasi ginen Ingurugiroari buruzko proiektu honekin. Horrekin jarraitzeko, ekintza asko antolatu ditugu; adibidez, birziklatzen

ikastea, garbitasuna eta, aurtengo helburu bezala, energia. Honekin lortu nahi duguna da, txikiak dire-netik jakitea zein garrantzitsua den ingurumena gure bizitzan. Horregatik, Ikastolan, hori bultzatzen saiatzen gara ekintza hauek aurrera eramanaz. A. N: Hezkuntza Lege Berria (LOE) eta Euskal Curriculumari buruz zer esan diezagukezu? J. E: Biek antzeko esanahia dute, egia esan. Hala ere, argiago esanda, Euskal Curriculuma euskal ikasle bakoitzak euskara eta Euskal Herriari bu-ruzko hainbat ezagutza edukitzea da. Kristau esko-lako, zentro publikoetako eta beste hezkuntza mai-lako pertsonen ideia izan zen. Gure ikastola, beste batzuekin batera, ekintza hau aurrera eramaten ari da. A. N: Zer esan zenezake Batxilergoko Ingeles-Proiektuaren inguruan? J. E: Orain dela bi urte jarritako proiektua da eta aurtengo ikasturteko helburua horrekin jarraitzea da. Arlo guztien artean gai bat aukeratzen da inge-lesez emateko. Horrela, ikasturte amaieran ezagutza guztien artean, zati bat, ingelesez ikasita izango dute. Hala ere, DBH 3tik aurrera Gizarte Zientziak ingelesez ematen dira eta horrela kontzeptu batzuk hizkuntza honetan barneratuta izango dituzte. Horrek etorkizunerako balio handia izan dezake, ingelesak, gaur egun, botere handia duelako gure gizartean.

JESUS ETXANIZ. A.Lko ZUZENDARIA

3 a a

A. N: EFQM ereduaren araberako kanpo eba-luaketan zer aurrera pauso emango dira? J. E: EFQM (European Foundation for Quality Management) behaketa sistema bat da. Ikastola edo eskolen kalitate maila ebaluatzeko. 2004ean Zilarrezko Qa irabazi genuen eta aurten ere azter-keta horretara aurkeztuko gara. Horretarako ikas-tolaren memoria bat entregatzen da eta memoria horretan ikastolan egiten dugun guztia islatzen da. 500 puntutik gora lortzen badugu, Urrezko Qa lortu ahal izango dugu. Hala ere, iristen ez ba-gara, gure akatsak jakin ahal izango ditugu eta horiek hobetzeko ideiak eskainiko dizkigute. Aur-tengo ikasturtean memoria berri bat idazten ari gara eta gure lana defendatzen saiatuko gara. A. N: Ikasturte honetako zein dira ikasle-trukaketen xehetasunak? J. E: Orain dela urte gutxi, bi bat urte, hasi ginen kanpoko ikasleekin harremanetan jartzen. Dagoe-neko, gure ikasleak Alemanian, Frantzian eta Ita-lian egonak dira. Ikasturte honetan, adibidez,

DBH 3ko ikasleak St Chamonden egon dira eta esperientzia ahaztezina izan dute. Hilabete batzuk beranduago, Batxilergoko ikasleek Alemaniara bidaiatu dute. Horren ondoren, herrialde horie-tako ikasleek gure hiri eta ikastola bikaina ezagu-tzeko aukera izan du. Ondorengo urteetan hone-kin jarraitzeko asmoa dugu, ikasleen hizkuntza maila hobetzeko eta pertsonalki garatzeko. A. N: Amaitzeko, teknologia digitalaren apli-kazio berriei buruz hitz egitea gustatuko litzai-guke. J. E: Beno, helburu honi dagokionez, dagoeneko hasiak gara teknologia berriak gure geletan txerta-tzen. Ikastola bezala independentzia izugarria lortu dugu teknologia berrietan. Bai kudeaketa-rako eta bai klaseak emateko. Hainbat irakasleek hainbat teknologia tresna erabiliko dituzte; bai ordenagailuak eta baita kanoiak ere. A. N: Zer nolako berrikuntzak izan dira aur-tengo ikasturtean? J.E: Gainera, SMSen bidezko proiektua aurrera eramateko asmoa dugu. Honekin, ikasleak ikasto-lara etorriko ez balira, gurasoei momentuan abisa-tuko litzaieke SMS mezu baten bitartez. Materialetan berrikuntza bezala, bi arbel digital, bata txikia eta bestea handia, erosi ditugu. Horien bidez, ikasleei hainbat gai ikasten lagundu eta erraztuko die. Aurtengo helburua, arbel horiek nola funtzionatzen duten ikasi eta kontrolpean jartzea da.

Jesus Etxaniz, the headteacher of the Axu-lar Lizeoa School, has informed us about the aims of this school 2007/08. He has given us some useful information. For example, the steps the school is taking to obtain the golden Q.

Jesus Etxaniz, le principal du Lycée Axu-lar, nous a parlé des buts de cette anné academique de 2007/08. Ils nous a donné d’information très utile. Par exemple, ce que nous devons faire pour obtenir le Q d’or.

Jesus Etxaniz, director de la Ikastola Axu-lar Lizeoa, nos ha hablado de los objetivos didácticos para este curso 2007-08. Nos ha proporcionado una información muy valio-sa, y a la vez interesante. Entre ellos, los pasos que se están realizando para conse-guir la Q de oro.

JESUS ETXANIZ. A.Lko ZUZENDARIA

Jesús Etxaniz AL-ko zuzendaria

4 a a JUAN EZEIZA eta XABIER LARRETXEA. MOODLE PLATAFORMAko ADITUAK

“Guk bertaratu gabeko ikasketetarako erabiltzen dugu Moodle-a”

Xabier Larretxea Axular Lizeoko DBHko koordinatzailea izateaz gain, Moodle pla-taforman lan egiten duen kidea da. Bera-rekin, Juan Ezeiza ikastolako, IKT-ko( informazio eta komunikazio teknologia) arduraduna eta webmasterra da. Bien artean, Moodle plataforma aurrera eramaten ari dira eta galdeketa honetan Moodle plataformari buruz hainbat infor-mazio eman digute. Informazio horren artean Moodle zer den, noiztik ari diren honekin lanean eta beste hainbat galderari ere erantzun diote.

Axular News:Zer da Moodle plataforma? Juan Ezeiza eta Xabier Larretxea: Moodle plataformak bertaratu gabeko ikasketarako ba-lio du gehienbat, urruti dagoen toki batetik ikasi ahal izateko ere bai, hainbat tokitan horretarako erabiltzen da. Eta guk, dakizuen bezala, gelan ematen diren materia batzuentarako laguntza gisa erabiltzen dugu, auto-ebaluaziorako, apun-teak sartu ahal izateko, hor baliabide batzuk uz-teko, irakasleekin beste modu batean komuni-katu ahal izateko eta beste gauza askotarako ere erabiltzen dugu. A.N.:Beste plataforma batzuen artean zerga-tik Moodle egokiena? J.X.: Arrazoi asko egon ziren hau eratzeko. Pla-taforma hau dohainik dagoelako plataforma ho-nek komunitate handi bat du, bertan jende asko programarekin lanean ari dena, hainbat hizkun-tzetan jarriz eta beste lan batzuk eginez. Ez hori bakarrik, beste plataformekin konparatuz, iru-ditu zitzaigun egokiena zela eta besteak baino aukera gehiago ematen zituela guk gauzatu nahi genuen proiektua aurrera eramateko. A.N.:Noiztik zaudete honekin lanean? J.X.: 2005eko maiatzean ezagutu genuen, ekai-nean egin genituen froga batzuk, eta gero udaran, urte bereko irailean, ikastolan martxan jarri genuen.

A.N.:Sariren bat lortu ahal duzue? J.X.: Moodle-ren partetik lehengo urtean, 2007an, irabazi genuen saria, Praktika Onena-ren Saria Euskalit Fundazioak urtero ematen duena, duela bi urte sari bera lortu genuen, baina hori gure web-gune osoarengatik:axular.net eta axular.org, ez bereziki Moodle plataforman egindakoagatik. Estatu mailan egiten den kongresuan egon gara, Moodle-Moot izena duena, duela bi urte ere egon ginen Tarragonan eta iaz Caceresen. Eus-kal Herrian antolatu diren bileretan ere bertaratu gara. gure lana aurkeztuz. A.N.:Badakigu gida bat argitaratu duzuela. Zein da helburua? J.X.: Ez zegoen gida bat euskaraz, bazeuden beste gida batzuk: ingelesez, gaztelaniaz... baina, ez euskaraz . Gida horretan nola erabil daiteken Moodle, abantailak eta desabantailak aurki ditzakegu. Liburu hau argitaratzeko San-turtziko bi irakasleren laguntza izan dugu, Abel Camacho eta Pedro Lonbide.

Xabier Larretxea eta Juan Ezeiza, Moodle-n gidarekin

Gida hau interneten aurki dezakezue: http://www.axular.org/eskuliburua/Moodle_eskuliburua.pdf

5 a a

Oraingo honetan Kultur Taldeko partaide betera-noekin egon gara eta hainbat galdera egin dizkiegu talde honi bu-ruz zerbait gehiago jaki-tearren.

Axular News: Zertan datza Kultur Taldea? Kultur Taldea: Euskal kultura eta euskararen susta-pena dauzkagu helburu.. A.N: Nolatan sortu zenuten Kultur Taldea? K.T: Euskararen egoera ikastolan ikusita, hura ho-betu nahian sortu zen. A.N: Zer helburu dituzue urtean zehar? K.T: Urtean zehar hainbat ekintza jakin aurrera era-maten ditugu eta, denbora badago, beste batzuk bide-ratzen saiatzen gara. A.N: Kultur Taldeak irakasleen laguntza ere badu. K.T: Bai, ekintza eta ekitaldiak antolatzeko eta au-rrera ateratzeko bere laguntza ezinbestekoa izaten da. Hemen irakasleak beste giro batean ezagutzeko aukera daukagu. A.N: Zein da gehien gustatzen zaizuen ekintza? Zergatik? K.T: Pala txapelketa izan daiteke, bertan kirola eta euskara uztartzen ditugulako eta hainbesteko lana suposatzen ez duenez, ondo ateratzeak, asko pozten gaitu. A.N: Denbora kentzen al dizue K.T-k? K.T: Normalean ez, astean zehar jolastordu bakarra,

baina ekintza garrantzitsuen aurrean lan pila daki-guke baina azterketa garaian eten bat egiten dugu. A.N: Esperientzia onak bizitzen al dituzue? K.T: Bai. Aurten adibidez Kultur Taldekoak Duran-gora joan ginen, azokara. Gainera taldean oso giro ona dago eta ondo pasatzen dugu. A.N: Urtero festa berak ospatzen al dituzue? K.T: Badira urtero errepikatzen diren festak: Euska-raren eguna, Udaberriko festa... Baina beti saiatzen gara gauza berriak asmatzen. A.N: Orain dela zenbat urte sortu zen Kultur Taldea? K.T: 2000ko irailaren 26ean egin zen lehenengo bi-lera. A.N: Asko aldatu da? Zertan? K.T: Beno. Lehenengo urtean kultur taldean lau ikasle eta hiru irakasle geunden bakarrik. Eta aurten, hamar ikasle eta hiru irakasle gaude. Horrek errazta-sun handia ematen du gauzak antolatzeko garaian. A.N: Zer jarduera dituzue prestatuta aurtengo kurtso amaiera arte? K.T: Jarduera nagusia Udaberri festa da, eta horreta-rako zenbait ekintza antolatu ditugu. Hala ere, gauza berri bat egiten saiatuko gara.

“Irakasleak beste giro batean ezagutzen dituzu” AXULAR LIZEOKO KULTUR TALDEKO PARTAIDEAK

2007-2008 ikasturteko Axular Lizeoko Kultur Taldeko partaideak

6 a a XABIER INSAUSTI ESKOLAko AGENDA 21eko ARDURADUNA

“Eguzki-plaken helburua pedagogikoa da”

Xabier Intsausti Axular Lizeoko batxiler-goko eta Agenda21eko koordinatzailea da. Ingurumen batzordeko kidea ere bada eta oraingoan Axular Lizeoan jarri diren eguz-ki plakez hitz egin digu. Ingurumen batzor-deak beste hainbat lanen arten, zakarrontzi eta plastikoetarako eduki-ontziak jarri ditu. Ingurumen batzordea, hainbat irakas-le ,batxilergoko ikasle eta gurasok osatzen duten taldea ingurumenaren alde pauso txikiak ematen ari da sortu zenetik.

Xabier Intsausti ingurumen batzordeko kidea elkarrizketan.

Axular News:Nola bururatu zitzaizuen proi-ektu hau? Xabier Insausti: Orain dela asko ideia ona izango zela pentsatu zen eta orain dela bi urte, ingurumen batzordearekin batera, proiektua bul-tzatzeko aukera izan genuen. Instalakuntzaz ardu-ratzen den enpresa batekin harremanetan jarri eta ondorioz sei eguzki-plaka jarri genituen. A.N.: Zein da eguzki-plaken helburua? X.I.: Helburua ez da batere ekonomikoa. Hasiera batean, ikusteko eta ikastolako ikasleek zein ira-kasleek eguzki-plakei buruzko oinarrizko infor-mazioa izatea zen. Ekoizten den energia konta-gailu batek erregistratu ondoren Iberdrola enpre-sak jasoko du sare elektrikoaren bidez. Horren truke ikastolari diru kopuru txiki bat emango dio. A.N.: Orduan ekoizten dena ez da ikastolaren kontsumorako? X.I.: Lehen esan dugun bezala, ateratzen den energia, ez da ikastolako elektrizitatea aurrera eramatea. Alde batetik, 6 plakekin ez delako ener-gia asko ateratzen eta beste alde batetik, helburua hori izango balitz 60 plaka jarrita izango geni-tuzke. Baina kontuan hartu behar da ikastolak ez duela hainbeste diru plaka horiek guztiak ordain-

tzeko. Ideia bat izateko, 17 urtetan plakekin ate-rako den dirua sei plaka horiek ordaintzeko izango da. Hori ikusita, argi dago ez dela ikasto-lak dirua irabazteko. A.N.: Agenda 21eko koordinatzaile bezala, proiektu honen helburuak beteko direla uste al duzu? X.I.: Helburu nagusiena, plaka jartzea izan da eta hori lortu dugu. Orain martxan jarrita daudela, ikasleei beren funtzioa azaldu eta gure web orrian kontatzaile txiki bat jartzea saiatuko gara. A.N.: Esango al zeniguke nola funtzionatzen duten plakek gutxi gora behera? X.I.: Hasieran, eguzki izpiek plaketan jotzen dute, eta izpien arabera, energia gehiago edo gutxiago aterako da. Ondoren, plakak kitzikatu eta energia ekoizten hasten dira Ekoiztutako energia neur daiteke. Fluxuak eskaileretako kontagailuan zein idazkaritzako ordenagailuan ikus daitezke. Azke-nik, lehen azaldu dudan bezala sare elektrikoaren bidez garraiatzea da eta Iberdrolak aprobetxatzen du. *PASILOAN IKUSI AHAL IZANGO DUGU “SOLAR SYSTEM” KONTATZAILEA.

7 a a

Axularreko konpostagailua

“Konpostagailua erabilgarria izango da etorkizunari begira”

Aurtengo ikasturtean, Axular Lizeoan, Agenda 21ari dagokionez, konpostagailuaren erabilpena lantzen hasi dira. Horrekin ba-tera, helburu didaktiko bezala erabiltzeko as-moa dute. Horretarako, Xabier Insaustirekin, Axularreko Batxilergoko koordinatzailea eta Agenda 21eko arduradunarekin, hitz egiteko aukera izan dugu.

Zer da konposta? Mikroorganismo eta organismo txikiek materia organikoa eraldatzen dute konposta lortzeko, beraz konposta, gai organikoez lortutako onga-rria da gai inorganiko bihurtzeko. Konposta egiteko teknika ezagunenak pilaketak egitea da; etxeko hondakinak, jangelakoak edo inguruko baserrien simaurrak erabiliz. Zer konposta dezakegu? Ogia, hostoak, belarrak, arrautza oskol txikituak, sukaldeko papera… eta beste hainbat gauza. Baina beti produktu lehorrak eta hezeak konbi-natuz. Zer ez da konpostatzen? Haragiak, arrainak eta horien hezurrak, gazta, olio frijitua, belar gaixotuak, koloretan inprima-tutako paperak (aldizkariak) eta zigarroen ira-gazkiak, besteak beste. Konposta egiteko baldintzak Nitrogeno eta karbonoaren nahasketak orekatua izan behar du. Beharrezkoa da zelulosa eta lig-nina maila (lastoa, hosto hilak) aberatsa izatea eta, baita ere, azukreetan (belar berdea, barazki hondakinak). Garrantzizkoa da hondakinak, ge-hien bat zurezkoak, ondo txikitu, nahastu eta ho-mogeneizatzea.

Axular News: Nola lortu zen konpostagai-lua? Xabier Insausti: Lehengo urtean, udaletxeare-kin harremanetan jarri ginen konpostagailua lortzeko. Honek asko balio ez badu ere, nahiko esfortzu egin behar izan genituen gure eskue-tara irits zedin. A. N: Zein helbururekin jarri da konposta-gailua? X. I: Haur Hezkuntzatik Batxilergorainoko ikasle guztiak bertan parte hartzea da helburu nagusiena. Beraiekin, konposta nola egiten den, bere erabilpenak ezagutu eta azken hori prakti-kan jarri ahal izan dugu. A. N: Noiz eta nola jarri zen martxan? X. I: Lehengo urteko helburua izan zen kon-postagailua lortzea. Eta aurtengoa, berriz, ikas-leekin praktikan jartzea. Horregatik, 2. hiruhi-lekoan hasi ginen proiektu honekin. A. N: Ateratako produktuarekin zer erabil-pen eman zaio? X. I: Beno, bi erabilpen aurreikusten ditugu. Lehenengoa, lortutako lurra, bakoitzak, batez ere HH eta LHkoak ikasleak, etxera eramateko aukera ikusten dugu. Bigarrena, berriz, ikasto-laren onuran, bertako baratzean barreiatzea da.

BAI EZ

8 a a MIRARI LAIZOLA. HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA

“Txikitatik ingurumena zaintzen erakutsi behar diegu”

Haur Hezkuntzan 2007-08 ikasturteari begira, Eskola Agenda 21, inguru-mena bultzatzeko ikastolen arteko proiektua, martxan jarriko da. Mirari Olaizola Haur Hezkuntzako arduradu-narekin hitz egin dugu oraingoan. Agenda 21 proiektuak HH izango duen eragina aztertu dugu.

Axular News: Zertan datza Agenda 21 proiektuak Haur Hezkuntzan? Mirari Olaizola: Dakizuen bezala Agenda 21 ez da eskolen artean bakarrik egiten, eremu zabalagoan baizik. Horregatik, ikusi genuen HHan ingurumenaren inguruko ekin-tza asko egiten genituela. Gainera, Urtxintxa proiektua lantzen dugun horretan, gai horren inguruan hainbat jarduera planteatzen dira. Horrez gain, Xabier Insaustik urtero bereziki landu beharreko gai desberdinak bidaltzen dizkigu. Hala ere, jasotzen ditugun fitxak ez dira guztiz egokiak gure umeentzat, ulertzeko zail xamarrak egiten zaizkielako. . A. N: Nola irakas dakioke Haur Hezkun-tzako ikasle bati zer diren plaka boltai-koak eta konpostagailua?

M. O: Beste ikasle guztiek bezala ekintza guztietan parte hartzen dugu, gure mailara egokituz. Horretarako, helduagoak diren ikasle batzuk etorriko dira plaka foboltaikoak eta konpostagailua zer diren, modu erraz ba-tean, ipuin baten bidez kontatzera. Horrez gain, konpostagailua martxan jartzen lehenen-goak izango gara gu; jangelako janaria auke-ratzen bertara botatzeko, adibidez. A. N: Zergatik HH aintzindari proiektu honetan? M. O: Iruditzen zaigulako txikitatik inguru-mena zaintzea irakatsi behar diegula, hurbil-tasun hori edukitzea lortu nahi dugu proiektu honekin. Esate baterako, Kristina Eneara joa-ten gara eta joko desberdinen bidez inguru-mena errespetatzea saiatzen gara.

Mirari Olaizola eskuinean Axular Newseko erreportariarekin

Fotoplak eta Konpost pertsonaia berrien bidez, DBH 3ko zenbait ikaslek HHko umeei azalduko diz-kiete eguzki-plaken funtzio-namendua eta konpostagai-luaren erabilpena

9 a a

Ordenagailu zein beste aparagailu elektrikoetan arris-kurik sortzen ez dituzten zatiak daude, baina hauek toxiko bilakatzen dira gaizki birziklatuz gero. Estatu Batuetan aparatu elektriko bat erosten duten populazioaren ia erdiak ez du aparatu zaharra bota-tzen, gorde edo konpondu baizik. Botatzen direnetatik zati bat birziklatu egiten da, baina gehienak zabortegi batera joaten dira. Ordena-doreak erretzen dituztenean, hauen parte toxikoak as-katu eta inguruan dauden pertsonei gaixotasunak era-gin diezazkieke, beheko grafikoan ikusiko dugun be-zala: 1: CTR Telebistak (759,1 mila tona) 2: CTR Monitoreak (389,8 mila tona) 3: Impresorak, arratoiak etab (324,9 mila tona) 4: Mahaiko ordenadoreak (259,5 mila tona)

5: Retroproiektoreak (132,8 mila tona) 6: Portatilak (30,8 mila tona) 7: Mobilak (11,7 mila tona) 8: LCD Monitoreak (4,9 mila tona)

1-Beruna: (zirkuitu plakak, beirazko hodiak, kar-kaxa, pantaila) Giltzurrunak kaltetzen ditu eta garu-nari eragiten dio. 2-PVC: (plastikozko karkaxa, kableak) Produktu hau erretzeak material toxikoak sortzen ditu. 3-Suaren kontrako material bromatuak: (plastikozko karkaxa, zirkuitu plakak, kableak)Emakumeen fetuari larri eragiten dio eta muskulue-tako min handia sortzen dute. 4-Barioa: (monitorea, zirkuitu plakak). Muskuluen ahulezia, arnas hartzeko zailtasuna, tripako min han-dia etab sortzen du. 5-Kromoa: (herdoilketaren aurkako babesak). Gi-belari eta giltzurrunari kalte egiten dio eta birikaren min-

bizia sortzen du. 6-Merkurioa: (zirkuitu plakak, switcheak). Emaku-mearen fetua eta esnea kaltetzen du, eta bihotzeko eta garuneko arazoak sortzen ditu. 7-Berilioa: (oinarrizko plakak, konektoreak)Biriketako gaixotasunak eta minbizia sortzen du. 8-Kadmioa: (kristalaren barrukoa, kableak, bateria, erresistentzia, izpien errezeptoreak, plastikozko esta-bilizadorea ). Hezurrak eta giltzurrunak kaltetzen ditu.

Toxiko digitalak

24,5%

19,2%

26,1%

13,4%

26,1%

26,1%

24,5%

13,4%

8

7

6

5

2

3

2

1

Birziklatutako portzentaia

Birziklatu gabeko portzentaia

24,5%

19,2%

26,1%

13,4%

26,1%

26,1%

24,5%

13,4%

8

7

6

5

2

3

2

1

Birziklatutako portzentaia

Birziklatu gabeko portzentaia

8

7

6

5

2

3

2

1

8

7

6

5

2

3

2

1

Birziklatutako portzentaia

Birziklatu gabeko portzentaia

2,3

1,3,6

1

8 4

1

1

1,3,4

2,3

8

2,3,8

6

8

5

8

7

10 a a PILI UNANUE. ESKOLA AGENDA 21eko KIDEA

“Ingurumena denon ardura da”

Pili Unanue Donostiako Udalaren Proiektu eta Lanen sailean egiten du lan. 2006tik Axular Lizeoko Esko-lako Agenda 21 programan hartzen du parte. Betidanik konpromiso sen-doa izan du ingurumenarekin. Elkarrizketa honetan taldearen dina-mikaz gauzatutako proiektuez eta ira-ganeko ideiez mintzatu gara berare-kin

Axular News: Zer da Eskola Agenda 21? Pili Unanue: Ingurugiroa zaintzeko sortutako programa bat da. Hiru helburu ditu: baliabideen kudeaketa iraunkorra, curriculumaren egokitza-pena eta parte hartzea kulturan. A.N: Nola bururatu zitzaizun parte hartzea EA 21ean?? P.U: Ingurunearekin erlazionatutako gaiak gus-tatzen zaizkidalako, eta zertxobait kezkatzen nauelako honek. A.N: Egindako proiektuetatik zein izango li-tzateke aipagarriena? P.U: Proiektu batzuk egin dira, baina nire ustez, aipagarriena, oraingoa da, ikastolan panel foto-voltaikoak jartzea energia aurrezteko. A.N: Zein proiektu egin dira orain arte? P.U: Ingurumen formakuntzari buruzko klase batzuk eman dira; materia konpostatu; ur, argi eta gas kontsumoa murrizten saiatu da. A.N: Proiektu hauek euskal batzordeak ala ikastolak subentzionatzen ditu? P.U: Bai euskal batzordeak, bai ikastolak jartzen du dirua, baina batez ere ikastolaren dirua da kontribuitzen duena.

A.N: Agenda 21 Axular Lizeoa ikastolan dago bakarrik ezarrita ala beste zentroetan ere dago? P.U: Bai, beste zentro batzuetan ezarrita dago . Bizkaiak du proiektu honekin erlazionatutako zentro gehien eta Arabak gutxien, baina guztira 253 zentrok dute programa honekin erlazioa. A.N: Ekintza horietaz gain, zeure kontutik egiten al duzu zerbait ingurumena zaintzeko? P.U: Ekintzak ez, baina birziklatzen eta antzeko gauzetan jarduten naiz; ahal den argi gutxien kontsumitzen saiatzen naiz, olioa biltegietara eramaten dut.… A.N: Beste talde ekologikoren batean apunta-turik zaude? P.U: Bai, Greenpeace talde ekologikoari diru laguntzak eskaintzen dizkiot. Talde honetara apuntatu nintzen hauen barkua “Rainbow War-rior” gobernu frantsesak urperatu zuenean eta beren ekintzak interesgarriak direlako. A.N: Ikasketarik ba al duzu ekologian? P.U: Ez ekologian zehazki ez ditut ikasketarik, ikasketak hasi nituenean denbora ez nuelako izan eta gainera garai horietan beste eginkizun batzuk nituelako.

Pili Unanue ikastolako Agenda 21eko kidea

11 a a

A.N: Zergatik proiektu hau panel fotoboltai-koetan oinarritzen da eta ez beste gauza bate-tan? P.U: Ur beroa ez denez behar, ez dira eguzki-plakak jarri, eta horientzako lekua zegoenez plaka fotoboltaikoak jarri dira energia aurrezteko helburuarekin. A.N: Finantzatzeko iturririk ba al dago? P.U: Aurtengo proiektuak gauzatzeko bai.. Aur-ten Santo Tomas egunean Axularri Gipuzkoa Plazan txistorra saltzeko postu bat egokitu zaio dirua lortzeko plaka fotoboltaikoak ordaindu ahal izateko. A.N: Nork antolatzen ditu ? P.U: Agenda 21eko partaideek proposatzen di-tuzte batez ere ideia gehienak baina ikastolako ikasleek ere proposa ditzakete ideiak. A.N: Beste gurasoek ekintzak kritikatu ala hauen alde daude? P.U.: Ez dut honen berririk, baina nahiago nuke ekintzen alde egotea kritikatzea baino, zeren eta orain gehien behar duguna, jendearen laguntza behar dugu inoiz baino gehiago.

A.N: Zein motatako garraioak iruditzen zaiz-kizu egokienak hiri batetarako? P.U: Autobusa nahiko egokia da, baina posible izango balitz bizikletaren erabilpena handitzea askoz hobeto izango litzateke edo beste garraio motak erabiltzea; patinetan, skatean, korrika… A.N: Udaletxeak edo administrazioak inguru-menaren alde zerbait egiten duela iruditzen al zaizu ? P.U: Zenbait egiten du, baina askoz gehiago in-plikatzea badu. Baina batez ere Donostiar herri-tarrek egiten dute gehien. A.N: Zer uste duzu zaborren errausketari buruzko proiektuaz? P.U: Ez zait iruditzen hain beharrezkoa esaten duten bezala, beste konpontzeko erak badituzte. A.N: Zure iritziz, klima aldaketa konponduko al da? P.U: Orain hasten badira soluzioak bilatzen, po-sible da arazo hau konpontzea baina ez dira kon-ponbideak prestatzen hasiko klima aldaketak problemak sortzen hasi arte, interes ekonomiko asko daudelako.

Pili Unanue es un miembro del proyecto Eskola Agenda 21 desde el año 2006, pero trabaja en el ayuntamiento de San Sebastián en la Sección de Proyectos y Obras. Se presentó a la Agenda 21 porque le interesan los temas relacionados con el medio am-biente. Son muchas las tareas que realizan los miembros de Agenda 21, esfuerzos para cuidar el medio ambiente; proyectos para disminuir el consumo gas, agua y luz en las escuelas...

Pili Unanue est membre du project Agenda 21 depuis le 2006, mais elle travaille au conseil municipal dans la section de pro-jects et oeuvres. Elle s’est présenté au project l’Agenda 21 parce qu’elle aime les sujets qui ont rap-port avec l’environnement . Les tâches que les membres du project Agenda 21 réali-sent sont très nombreuses; les efforts pour soigner l’environnement, les projects pour diminuer la consommation de gaz, de l’eau et de lumière dans les écoles…

Pili Unanue has been a member of the Agenda 21 project since 2006 but she works at the town hall at the section of projects and works. She joined Agenda 21 because she likes the issues related to the environment. There are great tasks of Agenda 21 members have to do; ef-forts to take care of environment, pro-jects to minimize gas, water and light consume in schools...

12 a a

“Itsasoaren alde ezezagunak asko dira oraindik”

Lorenzo Motos itsas biologoa da eta Azti Tek-nalian egiten du lan. Bere eginkizuna, gaur egun, Azti Teknalian Itsasoarekin lotuta dau-den ikerketen proiektuak zuzentzea eta koordi-natzea da. Elkarrizketa honetan , Azti Tekna-lian dauden proiektuez hitz egin digu.

Axular News: Zer Ikasi behar izan zenuen, unibertsi-tatean, momentu honetan zaude kargua okupatzeko? Lorenzo Motos: Biologia zientziak ikasi nituen, Nafa-rroako eta Konpostelako Santiagoko unibertsitateetan. Urte batzuetan irakaskuntzan igaro ondoren, 1981. urtean itsasoari buruzko ikasketa berezia egiteko diru laguntza bat lortu nuen. A.N: Zeintzuk izan ziren zure lehenengo lanak, bio-logo bezala? L.M: Egia esan, biología lanak karrera bukatu bezain laster hasi nituen 1977. urtean, Donostiako INSUB elkar-teko Miguel Ibáñez irakaslea eta Ricardo Angulorekin batera. Garai hartan kostaldeko itsasertzetan zehar ibil-tzen ginen, itsasaldeko ekosistema aztertuz. Nik arrainak bildu eta aztertzen nituen. Horri esker lan batzuk argita-ratu genituen eta zenbait kongresutan parte hartu genuen. Dudarik gabe, lehendabiziko lan horiek baliozkoak izan ziren geroago ikerketa munduan sartu ahal izateko. A.N: Nola sortu zen Azti Teknalia? L.M: AZTI Teknaliaren lehendabiziko pausoak 1981. urtean eman ziren. Eusko Jaurlaritzak ozeanografia arrantza ikerketako eskumenak hartuta berri zituen eta Ikerketa Zentru bat osatzeko programen bat jarri zuenean. Une horretan, Eiren zerbitzuak bezala hasi ginen, SIO izeneko SIOren helburua Administrazio eta Arrantza Sek-toreak arrantza kudeatzeko behar zuten aholkua ematea zen. Geroxeago, izaeraz aldatzen joan ginen, 1988an Biz-kaiko Foru Aldundiak sortutako AZTI AB elkartearekin bat egin genuen, AZTI-SIO elkarte publikoa sortuz. Az-kenean, 1998.urtean AZTI-SIO elkartea Fundazio bihurtu zen, AZTI izenekoa. Azkenik, 2002. urtean AZTI Funda-zioa Teknalia izeneko Zentru Teknologien Korporazioan sartu zen, oraintxe daukagun AZTI Teknalia izena finka-tuz.

A. N: Nola hasi zinen Azti Teknalian lan egiten? L.M: Lehen esan bezala, 1981. urtean beka bat irabazi nuen, arrantza, biologia eta kudeaketako ikasketa bere-ziak egiteko. Horri esker, bai Bartzelonako "Instituto de Ciencias del Mar" eta bai Lowestoften (Ingalaterran) bi egonaldiak egin nituen, arrain populazioak ebaluatzeko teknika ikasteko eta trebatzeko. Egonaldi horiek bukatu ondoren, 1985.an AZTIn sartzeko lehiaketa bat irabazi nuen eta harrez geroztik lanpostu onetan nago. A.N: Zein da Azti Teknaliaren eginkizuna? L.M: Gaur egun, AZTI Teknaliak bi eginkizun nagusi ditu alegia, Itsasoa eta Elikagaigintzari buruzko ikerke-tak, gizarterako produktu eta zerbitzuak eskainiz. Itsas Ikerketaren Unitatean, gure eginkizuna itsasoaren funtzio-namendua sakonki ulertzea eta bertan dauden baliabideak era egonkorrean ustiatzen duen industria bideragarri bat bultzatzea da . A.N: Zein da zure eginkizuna momentu honetan? L.M: Azken 6 urtetan, AZTI Teknaliaren Itsas Ikerketa Unitatearen (IIU) Zuzendaria naiz. Esan dezagun IIUn egiten diren talde guztien koordinatzailea naizela. A.N: Zein da Azti Teknaliaren egitura? L.M: Esan bezala, bi Unitate daude AZTI, Itsas Ikerketa eta Elikagaigintza izenekoak. Itsas ikerketa Unitatean 98 lankide egiten dugu lan. Bertan biologoek, itsasoko zien-tzialariek, matematikariek, fisikoek, kimikoek, ekonomis-tek, ingeniariek, ikerketa proiektuak aurrera eramaten ditugu, zenbait arlo ezberdinetan, hain zuzen, Arrantza Kudeaketa, Kostaldeko gune eta baliabidetako kudeaketa, Itsas Ekosistema, Itsas dinamika, Arrantza eta itsas Tek-nologia arloetan.

Lorenzo Motos Azti Teknaliako itsas biologoa

LORENZO MOTOS. AZTI TEKNALIAko ITSAS BIOLOGOA

13 a a A.N: Zenbat proiektutan lan egiten ari dira momentu honetan? Zeintzuk dira garrantzitsuenak? Zertaz da-tza bakoitza? L.M:: 200 bat proiektu daude irekita 2008.urtearen hasie-ran. Denak dira garrantzitsuak, bezero bakoitzari begirune berbera baitiogu. Dena dela, badira proiektu batzuk balia-bide asko behar dituztenak edota ukitzen duten gaiak di-rela eta guretzat estrategikoak direnak. Esate baterako, klima aldaketa dela eta, orain bertan proiektu sorta bat hasi gara, gure itsas inguruan klima aldaketak eragindako kalteak zeintzuk diren argitu eta finkatzeko, geroan emango diren eraginak begiztatu eta jarraitzeko, eta kalte horiek ahalik eta txikienak izateko eraman behar diren politikak finkatzeko. Beste aldetik, arrantza-baporeen gastuak gutxiagotzeko itsasontzien energi eraginkortasun bideak ikertzen dituen proiektu bat sortu da. A.N: Zein da bukatu duzuen azken proiektua? Zertaz datza? L.M: Orain gutxi IMPRES proiektua bukatu berri dugu. Proiektu horretan orain dela 4 urte gertaturiko Prestige petrolio ontziaren petrolioa isurketaren ondorio eta eragi-nak aztertu egin da. Ondoriorik garrantzizkoenak, animali eta landareen biologian petrolioaren eraginei buruz iraba-zitako ezaguera askotatik aparte, hauexek dira: Arrantza-leek itsasoan garaiz egindako petrolioaren bilketari esker, kostaldeko kalteak minimizatu egin zirela, eta, beste alde-tik, gaur egun ez da ia nabaritzen Prestigek isuritako pe-trolioaren aztarnarik gure kostaldeetan.

A.N: Proiektu berriren bat egiten al zarete? L.M: Bai. Adibidez, itsas kostaldeko uren kalitatea azter-tzen duen proiektu baten jarraipena dugu. Horretarako, zenbait indikadore biologiko, fisiko eta kimiko erabiltzen dugu, gure kostaldeko kutsadura eta bioaniztasun maila zehazteko eta urtez urteko garapena ezagutarazteko. Azkenik, gure arrantzaleek harrapatzen dituzten arrain populazioen egoeraren jarraipena egiten dugu beste proi-ektu sorta batetan, populazio hauen kudeaketa egiteko behar den aholkua ematen duten herriarteko erakundeetan parte hartuz. A.N: Zailtasun asko egoten al dira proiektua aurrera eramateko? L.M: Ikerketa proiektu guztiak zailak ohi dira berez, ho-rien helburuak asmakizun edo berrikuntza berriak aurkitu eta sortzea izaten baita. Dena dela, gure ikerlari taldeen gaitasunari esker, zailtasun horiek gainditzea lortzen ohi da. Ez beti, baina kasu gehienetan ezaguera edota pro-duktu berriak lortzen dira, eta punta puntakoak direnean zientzia aldizkari internazionaletan argitara ematen diren. Era horretan, gure lankide den Xabier Irigoienek bi aldiz lortu du NATURE aldizkari ospetsuan bere lanak ager-tzea. Datu bat emateagatik, urtero 500 ikerlari baino ge-hiagok AZTIren lanak aipatzen dituzte beraien lanetan, bai zientzia eta teknologia munduan baita gizartean ere, AZTI Teknaliak garatzen dituen proiektuak eta lanak di-tuen eragina bermatuz.

Lorenzo Motos es un biólogo marino que traba-ja en Azti Tecnalia. Hoy día su trabajo consiste en dirigir y coordinar los proyectos relaciona-dos con la investigación marina en nuestras cos-tas. En esta entrevista nos habla de los proyec-tos que actualmente están desarrollando.

Lorenzo Motos is a marine biologist who is employed at Azti Tecnalia. Nowadays his duties are to direct and to coordinate the projects re-lated to Azti Tecnalia`s marine investigation. In this interview he speaks to us about the projects that Azti has nowadays.

Lorenzo Motos est un biologiste marin qui tra-vaille à Azti Tecnalia. Actuellement il s’occupe de diriger et coordiner les projets relatifs à l’in-vestigation marine d’Azti Tecnalia. Dans cette interview il nous parle des projets d’ Azti.

Aztiko teknikaria flujometroarekin

14 a a

Axular News: Nola sortzen da kutsadura? Angel Mendia: Erregai fosilak erretzerakoan, deter-gente eta hondakin industrialak uretara botatzerakoan eta, azkenik, zaborra edozein lekutan botatzerakoan. A.N.: Zer eragin dauka kutsadurak gizakiaren-gan? A.M.: Industrian eta garraiobideetan sortzen diren substantzia toxikoek minbizia eta biriketako gaixota-sunak sor ditzakete. A.N.: Ez bada kutsadura murrizten zer gerta daki-oke gizakiari? A.M.: Gure zibilizazioa desagertu. Aldaketa klimati-koa, negutegi efektua, lurreko tenperatura igotzen ari da... A.N.: Jaten ditugun elikagaietatik zein dira kalte-garrienak? Zergatik? A.M.: Gaur egun, hipertentsioa, diabetesa eta koleste-rol altua, dieta gantzez aberatsa eta kaloria handiko janaria jateagatik sortzen dira. Azken finean, arterio- esklerosia eta kardiopatiak sortzen dituztelako. A.N.: Esaten da gero eta jende gehiago dagoela eli-katzearen garrantziaren jakinaren gainean. Egia al da hori? A.M.: Bai, egia da. Neurriak hartzen ari dira loditasu-naren aurka ipar hemisferioan eta desnutrizioaren aurka hirugarren munduan. A.N.: Gaur egungo jendearen gaixotasunak zeren bidez sortzen dira? A.M.: Gaur egun daramagun bizimoduan gaixotasu-nak estresak, elikadura okerrak eta istripuak sortzen ditu gehienbat.

A.N.: Zure ustez zein da gaixotasun larrienen jato-rria? A.M.: Janari desegokiak, kutsadura eta babesik ga-beko harreman sexualak. A.N.: Momentu honetan ba al dago gailentzen den gaixotasunik? A.M.: Bai. Gizonezkoen kasuan kardiopatia iskemi-koa eta emakumeen kasuan garuneko arazoak. Azke-notan aldaketa klimatikoa dela eta, bero-kolpeak sa-rriago ikusten dira. A.N.: Zer gomendatzen duzu gaixotasunak saihes-teko? A.M.: Lehenengo bizitza lasaia eta normala jarraitzea gomendatzen dut, maitasuna eta familiaren babesa eduki. Eta azkenik, ondo elikatzea.

Angel Mendia Donostia Ospitaleko ZIU-ko (Zainketa Intentsiboetako Unitateko) sen-dagilea da. Elkarrizketa honetan Axular News eta sendagile hau solasean aritu dira. Kutsadurak gizakiarengan duen eraginaz eta elikagai ez osasuntsuez elikatzeagatik sor daitezkeen gaixotasunez hitz egin dugu.

“Orain, bero kolpeak sarriago ikusten dira”

Angel Mendia es médico de la UCI (Unidad de Cuida-dos Intensivos) del Hospital de San Sebastián. Hemos estado hablando con el sobre la influencia de la conta-minación en el ser humano y las enfermedades que pue-de producir la mala alimentación.

Angel Mendia is a doctor in the ICU (Intensive Care Unit) of San Sebastian's hospital. We have been dis-cussing the influence of pollution in humans and the diseases that bad eating habits can cause.

Angel Mendia est un docteur qui travaille a l’Unité de Soins Intensifs de l’Hôpital de Saint Sébastien. On a parlé avec lui sur l’influence de la pollution et les pro-blèmes que la mauvaise alimentation peut produire chez les personnes

Angel Mendia Axular Newseko bi erreportarirekin

ÁNGEL MENDIA. DONOSTIA HOSPITALEKO SENDAGILEA

15 a a

“Zaborrontzi inteligentea asmatuko nuke”

Axular News:Zer egiten duzue soberakinekin? Juan José Baz: Organikoetan eta ez-organikoetan banatzen ditugu. Organikoak bakarrik botatzen dira erabili direnean, bestela gordetzen dira beste zerbait egiteko. A.N: Hori egiten noiz hasi zineten? J.J.B: Duela bi urte gutxi gorabehera. A.N: Egunero zenbat zabor poltsa betetzen ditu-zue? J.J.B: 8-10 poltsaren artean. Poltsa bakoitzean pro-duktu mota bat dago: beira, papera, plastikoa etab. A.N: Soberakin organikoekin zer egiten duzue? J.J.B: Zabor poltsetan ipini eta beteta daudenean, beste soberakinekin bota. A.N: Birziklatzeagatik ordaintzen dizuete? J.J.B: Guk birziklatzeagatik ez dugu dirurik jasotzen eta inongo laguntzarik gabe egiten dugu. A.N: Zein da zure ikuspuntua birziklatzeari bu-ruz? J.J.B: Oso garrantzitsua da niretzat, natura gutxiago kutsatzen delako eta materialak berriro erabiltzen direlako. Lehen egoera txarragoa zegoen, ez zuelako inork birziklatzen eta zabortegiak betetzen zirelako. Horregatik aurrerapen honekin harro nago. A.N: Zuretzat zure jatetxea zer da birziklatzeari buruz, garatua edo ez garatua? J.J.B: Bai noski, garatua. Bi urte ondoren lankideak prestatuta daude birziklatzeko modu onean.

A.N: Birziklatzeko arazoak al daude? J.J.B: Denbora pasatzen den heinean gehiago birzi-klatzen da, baina, normalean jendea garrantzirik gabe tratatzen du gai hau, eta nire ustez hori hobetu beharra dago. A.N: Eta hori konpontzeko zer egingo zenuke? J.J.B: Orain publizitatean mezu hau indartuta dago, niretzat publizitatea da jendea arazo honetaz kontu-ratzeko modua. A.N: Zer mezu bidaliko zenieke birziklatzen ez duten haiei? J.J.B: Mundu kutsatu gabe batean bizi nahi badugu denon eskuetan dagoela ingurumenarekin begirunea. A.N: Lehen zentro komertzial handi batean lan egiten zenuen, han denak birziklatzen dute? J.J.B: Bai, han denok birziklatzen zituzten beraien soberakinak A.N: Zer asmatuko zenuke munduan dauden ma-terial guztiak birziklatzeko esfortzurik egin gabe? J.J.B: Nik soberakinak talde bakoitzean banatzea ja-kingo duen zaborrontzi inteligente bat asmatuko nuke. A.N: Eta amaitzeko, zuk uste duzu, udaletxeak zure asmakizuna erosiko lukeela gero leku guztie-tan erabiltzeko? J.J.B: Bai, birziklapena automatikoa izango litzate-keelako eta bizilagunak soberakin guztiak birziklatu ahal izango dutelako inongo ahaleginik egin gabe.

Juan José Baz Igarako Txinparta sagardote-gian egiten du lan. Bertan, jatetxearen egin-beharrez arduratzen da: jatetxea ireki eta itxi, erosketak egin, lankideekin ordutegiak koor-dinatu.... Egun bakoitzean 15 ordu lan egiten du, baina tartean ordu batzuk ditu atseden hartzeko. Jatetxera hurbildu eta birziklape-naz aritu gara.

Juan Jose Baz Txinparta sagardotegian

JUAN JOSÉ BAZ. TXINPARTA SAGARDOTEGIKO ARDURADUNA

16 a a

Axular News: Noiz eta nola sortu zen Gero dantza taldea? Juan Luis Unzurrunzaga: Hasieran, euskal dantza Axularreko eskolaz kanpoko ekintza bat zen. Ikas-leek bigarren maila arte dantzatzen zuten eta gero, bukatu egiten zen, oso jende gutxi geratuz. Orduan, pertsona batzuk elkartu ginen eta pentsatu genuen talde bat osatzea ikuskizunak egiteko, argiekin, musi-kariekin, etab. A.N.: Zenbat partaide zarete gaur egun? J.L.U.: 160 dantzari 12 musikari eta 45 bat bazkide gara. A.N.: Mutil askok hartzen al du parte? Zergatik? J.L.U.: Hiru mutiletatik batek baino pixka bat gehia-gok hartzen du parte, gutxi gorabehera. Zergatik? Ba, orokorrean, neskek interes handiagoa jartzen dute an-tolatutako edozein ekintzatan parte hartzeko, futbola izan ezik. Mutilak askotan pasatu egiten dugu. A.N.: Axularreko ikasleak bakarrik hartzen al dute parte? J.L.U.: Axularreko eskolaz kanpoko jardueretan Axularreko ikasleak bakarrik har dezakete parte, baina ikuskizunean kanpoko jendea sar daiteke. Adi-bidez, musikariak kanpokoak dira, teknikoak kanpo-koak dira, eta duela gutxi Batxilergoko Santo Tomas Lizeoko neska batzuk sartu dira. A.N.: Zein dantza mota egiten duzue? J.L.U.: Euskal dantza eta honen pausotan oinarritu-tako dantza berriak. A.N.: Zer ekintza mota antolatzen dituzue?

J.L.U.: Guk hiru gauza ezberdin egiten ditugu: extra-eskolar moduan irakatsi, ikuskizunak prestatu eta gu-rasoentzako ikastaroak ere antolatzen ditugu. A.N.: Zenbat ekitaldi egiten dituzue urtean zehar? J.L.U.: Pila bat, 30 inguru. A.N.: Zein eratako ikuskizunak antolatzen dituzue urtean zehar? J.L.U.: Aurten, adibidez, “Lamien basoa” izeneko ikuskizuna prestatu dugu eta herriz herri joaten gara hauek egiten. Jada, 6 emanaldi egin ditugu eta orain-dik pare bat falta zaigu egiteko. Gainera, ezkontzatan, Olentzero ikastolara etortzen denean, aiton-amonen etorreran, San Sebastian egunean, inauterietan, eta beste jaiegun batzuetan ere dantzatzen dugu. A.N.: Zenbat entsegu egiten dituzue astean? J.L.U.: Ikuskizunekoekin astean bi entsegu egiten ditugu, ordu bat eta laurdenekoa bakoitza. Txikiagoak denbora gutxiagoz jarduten dira, normala denez. A.N.: Zenbat denbora behar duzue ekitaldi bat prestatzeko? J.L.U.: Ekitaldiaren arabera. Ekitaldia nahiko kon-plexua eta luzea bada, argien teknikoak eta musika-riak 4 hilabete jarduten dira lanean. Dantzariek, or-dea, zortzi bat hilabete behar dituzte lana ondo presta-tzeko. A.N.: Zein jantzi mota erabiltzen dituzue ekitaldi-etan? Baserritar jantziak? J.L.U.: Ez. Orain dela bi mendeko euskal jantziekin dantzatzen dugu. Ekitaldia itsasoarekin lotuta badago, garai hartako itsas jantziak erabiltzen ditugu.

Juan Luis Unzurrunzaga euskal dan-tzako irakaslea da eta Axularren egiten du lan. Juan Luisek dantza talde bat zu-zentzen du, Gero Axular Dantza Taldea, hain zuzen ere. Talde hau dantzari gaz-teek, batzarkideek eta musikariek osa-tzen dute. Proiektu honi buruz gehiago jakin nahi izan dugu eta, horregatik, be-rarekin hitz egiten aritu gara.

“8 bat hilabete behar ditugu ekitaldi bat prestatzeko”

Juan Luis Unzurrunzaga gure bi erreportariekin

JUAN LUIS UNZURRUNZAGA. GERO AXULAR DANTZA TALDEKO ARDURADUNA

17 a a

Aurreko urtean bezala, DBH 2ko ikasle talde batek ZerNola olinpiade-tan parte hartu du. Zientzia inguruko lehiaketa honetan Euskal Herriko DBH 1. eta 2. mailako gaztetxoek har dezakete parte. Axular Lizeoa azke-neko bi urteetako deialdietara aur-keztu da, bietan hirugarren postua lortuz. Honi buruz gehixeago jakiteko Jose Angel Etxeberria DBHko irakas-learekin hitz egun dugu.

Axular News: Zer moduz joan da aurtengo Zer-Nola?

JAE: Ondo, aurten ere lehengo urtean garai honetan gauden maila berdinean gaude. Hirugarren postua lortu dugu lan polita egin ondoren. Taldekideekin egindako balorazioa positiboa izan da eta datorren kurtsoari begira lortutako postua hobetzeko asmoare-kin aurkeztuko gara. AN: Aurten bigarren parte hartzea izanik, antola-

keta errazagoa izan al da? JAE: Iaz hutsetik hasi ginen baina berehala hartu ge-

nuen martxa zailtasunik gabe. Aurtengo deialdia berdintsu joan da. Dena den aldez aurretik ezagu-tzeak beti laguntzen du.

AN: Zer desberdintasun aipatuko zenituzke bi ur-teetako olinpiaden artean? JAE: Lehen bezala hilero froga bat ateratzen dute, hiru edo lau aste ematen digute froga hori egiteko eta entregatzeko. Handik astebetera emaitza jasotzen da. Alde horretatik igualtsu da. Frogen formatua ere antzekoa da, lehenengo froga “Berria”-n artikulu bat ateratzea izan da lehengo urtean bezala. Beste froga guztiak beraiek ematen diguten txantiloiarekin gara-tzen dugu egin beharrekoa. Gaiak Natur Zientziei bu-ruzkoak dira: onddoak, energia, ibaiak, matematikak, internautak… AN: Denbora asko kentzen al dizue ZerNolak?

JAE: Normalean, asteazkenetan jolastorduetan eta ostiraletan ordu batetatik ordu bietara elkartzen gara. Gero ikasleek ordenadore gela libre badago eguerdie-tan joateko baimena ematen diet eta horretaz aparte, lana etxerako geratzen zaie. Nik egiten dudan lana izaten da ideiak bideratzea, aurkezpenetan zerbait ez badakite erakustea eta beraiek osatutako elementu guztiak lotzea. AN: Ba al dituzue esperientzia onak? Eta txarrak? JAE: Esperientzia onak nik uste dut gehienak izaten direla. Froga bat bidaltzean momentu txarrak eta de-silusioak ahaztu egiten dira. Nik esango nuke mo-mentu txarrak izan ordez desilusioak direla, bidali-tako lanaren emaitzarengatik. Batzuetan gertatzen zaigu emaitzak guk espero baino baxuagoak direla. Hala ere, beste parte hartzaileen lanak ikusita asko ikasten dugu hobetzen jarraitzeko. Aurtengo sorpre-sarik handiena izan zen guk egindako “frogarik ahu-lena” irabaztea. Historian zehar gizakiak argia nola lortu duenari buruzko hormirudi bat egin behar zen, eta emaitza ez genuen oso gustuko. A zer sorpresa! AN: Aurten ikasle gehiago egon dira taldean. Jende gehiago izanda gehiago kostatu al zaizu an-tolatzea? JAE: Ez, igualtsu. Lan egiteko gogoa izanik arazorik ez. Eta esan behar dut aurtengo ikasleak ere gogotsu aritu direla lanean.

ko olinpiadetan

2007-08 ikasturteko ZerNolako taldekideak

18 a a

Aurten, urtero bezala, DBH 3ko fran-tsesa ikasten duten ikasleek trukaketa egin dute Saint-Chamond herriko En-nemond-Richard ikastetxeko ikaslee-kin. Esperientzia polita izan da eta hango ikasle batekin, Loïc Durand, hitz egin dugu.

Axular News: Hemengo ikasleak nolakoak iruditu zitzaizki-zun hasieran? Loïc Durand: Lehenengo egunean, nahiko urduri zeuden. Ikas-tolaren aurrean geundenean jendea nahiko galduta ikusten nuen. Urduri zeudela ematen zuen oraindik ez zekitelako zein izango zen bakoitzaren korrespontsala eta nekatuta ziruditen bidaia lu-zearen ondorioz. A.N.: Nolakoa izan zen zuen arteko erlazioa? L.D.: Hasieran frantsesak frantsesekin eta euskaldunak euskaldu-nekin ibiltzen ginen. Baina denborarekin denak elkarrekin ibil-tzen hasi ginen, eta festak oso lagungarriak izan ziren gure erla-zioa indartzeko. Hala ere, komunikatzen jarraitzen dugu txataren bitartez. A.N.: Zer iruditzen zaizu adin honekin truke bat egitea? L.D.: Zergatik, gazteegiak garela uste duzu, ala? Nire ustez adin honekin ikasten ditugu hizkuntzak eta beste herri bateko jendea-rekin erlazionatzen hasi behar dugu, beraien tradizioak eta bizi-modua nolakoa den ikusi, eta guk beraiei erakutsi ere. Horren-bestez, garai onenean egin dugu ikasle trukea. A.N.: Zer iruditu zitzaizkizun egindako ekintzak? Egokiak izan al ziren? L.D.: Niri, pertsonalki, ez zitzaizkidan gehiegi gustatu. Mendiko txangoa, adibidez, pixka bat aspergarria iruditu zitzaidan. Den-bora guztian ibiltzen egon ginen eta, azkenean, aspertu eta ne-katu egiten zara. Gehien gustatu zitzaidana, dudarik gabe, egin-dako festak izan ziren. Uste dut festetan jendea ezagutzeko au-kera handia izan genuela eta gainera musikarekin baldin bada, ondo baino hobeto. Festek asko lagundu zuten gure arteko harre-mana estutzeko. A.N.: Zer iruditu zitzaizun aldaketaren iraupena? Nahikoa izan al zen? Edo luzeegia? L.D.: Oso motza iruditu zitzaidan, egia esan. Oso azkar pasa zitzaidan astea eta hizkuntza hobetzeko denbora ez zen nahikoa izan, nire ustez. Gainera, lagun berriak egiten dituzu eta astebete barru haiengandik aldentzea nahiko gogorra da. A.N.: Agurra oso gogorra izan al zen? L.D.: Bai. Aste guztia oso ondo pasa genuen eta lagunak egin ginen segituan. Gero, agurra iritsi zen, etxera bueltatu behar zu-ten eta ez nituela pertsona horiek sei hilabetetan ikusiko ohartu

nintzen. Oso gogorra izan zen guztiontzat eta hurrengo bi egune-tan nahiko triste egon ginen. Ez dut pentsatu ere egin nahi hango agurra nolakoa izango den. A.N.: Zer espero duzue bueltarako? L.D.: Frantzian egindako egonaldia ikusita eta harremana bada-goela ikusita, uste dut ederki pasako dugula eta gure arteko erla-zioa indartu egingo dela. Festa asko edukitzea eta familiekin arazorik ez egotea espero dugu.

Trukaketako ikasle batzuk

Como todos los años, los alumnos de 3º de la ESO de Liceo Axular han realizado un intercambio de una sema-na con los alumnos franceses del colegio Ennemond Richard en Saint-Chamond. Esta pequeña ciudad de unos 40.000 habitantes está situada a unos 50 kilómetros al sur de Lyon. La experiencia ha resultado positiva, ya que han convivido con las familias francesas. Además, han hecho nuevas amistades y han mejorado su francés.

As every year the students of the 3rd grade of DBH of Axular Lizeoa have made a week exchange with some students of Ennemond Richard school which is in Saint-Chamond. This small city of 40.000 inhabitants is lo-cated 50 kilometres to the south of Lyon. The experience has been really positive since they have lived with their students’ families. They have also made new friends and improved their French.

Comme toutes les années, les étudiants de 3ème de DBH ont fait un exchange d’une semaine avec les étudiants de l’école Ennemond Richard, à Saint-Chamond. Cette ville de 40.000 habitants est située à 50 kilomètres au sud de Lyon. L’expérience a été positive, puis qu’ils ont vécu chez les familles françaises. En plus, ils ont fait des nouveaux amis et ils on amélioré leur français.

“Garai onenean egin dugu ikasle trukea”

19 a a “Alemaniarrak oso pertsona irekiak dira”

Axularreko Batxilergo 1eko ikasleak martxoaren 7tik 14ra ikasle trukaketa burutu zuten Alemanian. 24 ikasle Essen hirira joan ziren bi irakaslerekin, Julen eta Mari Jose.

Axular News: Nolako esperientzia izan duzue? Batxilergoko Ikasleak: Primerakoa, oso ondo pasa dugu eta gainera oso baliagarria izan da gure ingelesa hobetze-ko. A.N: Nolakoa da hango jendea? B.I: Oso desberdinak gurekin konparatuz. Gazteak nahiko zorrotzak ziren, baina adinduak oso irekiak izan ziren gu-rekin. A.N: Egindako ekintzak nolakoak izan dira? B.I: Oso interesgarriak izan dira ekintza asko Essen herri-tik kanpo izan direlako. Horregatik ekintza guztiak oso gustura egin genituen bai guk bai hango ikasleek ere. A.N: Zer izan da gehien gustatu zaizuena? B.I: Joandako guztiak elkartzen ginenean, adibidez, fes-tak egiteko, guztiok batera egiteko… A.N: Hango ohiturak eta kultura oso desberdinak al dira gureekin konparatuz? B.I: Oso desberdinak dira, batez ere jatorduei begira.. Ez dute ordu finkorik jateko eta ikasteko metodoak desberdi-nak dira. Baina oso ondo moldatu ginen hango ohitureta-ra. A.N: Kontaktuan jarraitzen al duzue hango jendeare-kin? B.I: Bai, kontaktuan segitzen dugu Messenger eta posta elektronikoaren bidez hitz egiten dugu. Gainera beraiek ekainean Donostira etorriko dira. A.N: Essen herritik aparte beste herraren bat ezagutu al zenuten? B.I: Bai, Colonia (Köln) hiria. Han San Pedro eta Santa Mariaren katedrala bisitatu genuen. Honen ondoren, txo-

kolatezko museo batetara joan ginen, non Europako txo-kolaterik onenak dasta ditzakezun. A.N: Animatuko al zenukete jendea trukaketak egite-ra? B.I: Bai, animatuko genuke jendea honelako trukaketak egitera edozein atzerritako herrialdetara. Nahiz eta hasie-ran pixkat urduri egoten zaren azkenean oso ondo pasat-zen duzu.

Los alumnos de primero de bachillerato de la ikastola Axular Lizeoa tomaron parte en un intercambio con alumnos de Essen (Alemania) en las fechas entre el 7 y 14 de Marzo. 24 alumnos con 2 profesores Julen y Mari Jose hicieron el viaje hasta esta ciudad Alemana. Por lo que nos cuentan parece que estarían dispuestos a repetir.

Les élèves de 1er baccalauréat du Lycée Axular ont fair un échange avec les élèves de Essen (l’Allemangne) depuis le 7 jusqu’au 14 mars. 24 élèves et 2 profs, Ju-len et Mari Jose, ont fait le voyage à cette ville alleman-de. D’après ce qu’ils racontent on dirait qu’ils seraient prêtes à vivre l’expérience à une autre reprise

Last March, between the 7th and 14th, students of Batx-iler 1 in Axular took part in a week’s exchange whit students from Essen (Germany). 24 students and 2 teachers, Mari Jose and Julen, went to this german city. As they told us they wouldn’t mind repeating the experi-ence.

Trukaketako ikasle batzuk

20 a a

“Denbora librea paseatzeko eta familiarekin egoteko erabiliko dut”

Jose Antonio Goñiri jubilatzeko ordua etorri zaio gure artean 16 urte igaro ondoren. Zenbait urte itsasontziak konpontzeko fa-brika batean aritu ondoren , guregana etorri zen. Hamasei urte hauetan lan ugari bete behar izan ditu, horrelako eraikuntzako mantenuak etengabeko ardura eskatzen baitu. Ez dugu ahaztuko baratzean egindako lana, guztiontzako eredu, ezta bere etxe aurreko txokoan antolatutako zoo txiki ere. Esan digun bezala, hemendik aurrera bere denbora librea fami-liarekin egoteko eta paseatzeko erabiliko du. Ondo aprobetxatuko duzulakoan gaude. Osasuna, zoriona, eta lasaitasuna opa dizki-zugu. Gero arte Joxeantonio! Ongi etorri Iñaki! Atezainari egingo zaion agurrean ere Mattin Alijostes, Patxi Hormaetxea, Iñaki Garijo eta Axun Manterola irakasleaak Lize-oan 25 urte aritu direla lanean ospatuko da. Jose Antonio Goñi albistearen egileekin

Instalazioak hobetu beharra zegoela eta, ikastolak “frontoi berria”n berrikuntzak egitea erabaki du. Berrikuntza hauen artean harmaila batzuk, 4 aldagela handi, ikastolako mate-riala gorde ahal izateko hainbat gela eta ikasleentzako egongela moduko bat eguraldi hotzetan egoteko eraikiko dira. Horrelaxe azaldu digu Jon Kepa Egurenek ikastolako kirol arduradunetako batek. Lanak aurtengo ekainean ha-siko dira eta hurrengo kurtsoko azaro amaierarako buka-tuak egongo direla espero da. Beraz hurrengo kurtsoan be-rrikuntza hauetaz gozatu ahal izango dugu.

FRONTOI BERRIA

Frontoi berriko lanak HARMAILA ETA GELA BERRIEN KOKALEKUA

Koldo Mitxelena Literatur Sariak Maiatzaren 31ean, larunbata, eguerdiko 12:00etan banatu ziren Victoria Eugenia antzokian. Bertan Axularreko lau ikasle egon ziren : Vinaixa Gartzia, Gutunen kategorian irabazlea, Haritz Otxotorena bertso, Malen Iruin eta Leire Goikoetxea gutunen kategorie-tan aipatuak. ZORIONAK!

Flashed teaching resources in geology

Web Geology Norvegiako Tromsøko Unibertsitako Kåre Kullerudek sortutako geologiari buruzko web orria da. Bertan, hainbat moduluren bitartez gai batzuk azaltzen dira. Modulu hauek liburu elektroniko baten antzera funtzi-onatzen dute animazioak eta azalpenak agertzen direlarik. Horrez gain, 15 hizkuntzetara itzuli dira euskara tartean dela, norvegieraz idatzitako zenbait testu. Lan hauek guztiak euskaraz Udako Euskal Unibertsitateak egindako softwarearen zerrendan bilduta daude. http//softkat.ueu.org irakaskuntza atalean.

Axular Lizeoa duela 2 urte hasi zen proiektu honetan parte hartzen. Xabier Larretxea, proiektu honen burua, Jesus Larrañaga, Mari Jose eta Josetxorekin batera itzulpenez eta gainbegirada teknikoaz arduratu dira. Lan hauek www.ig.uit.no/webgeology/ helbidean ikus ditzakezu.