aurkezpen gutuna

2
Pedro Jiménez Fernández La Torre kalea 3, 2. ezkerra 28014 Madril Madril, 2001eko urtarrilaren 14a DIAGA, SA Lacedón kalea, z/g 28012 Madril Jaun-andre agurgarriak: urtarrilaren 10eko “Egunkariaren izena” egunkarian argitaratutako iragarkian irakurri nuenez, ADMINISTRARI LAGUNTZAILE-KONTULARI bat eskatzen duzue, eta horregatik zuengana jotzea erabaki dut, Administrazioaren eremuan urtebeteko lan- esperientzia dudalako. Nire kontabilitate-prestakuntza osatzeko, zenbait espezializazio-ikastaro egin ditut, Balantze Kontabilitatearen eremuarekin, eta, zehazkiago, Finantza- eta Kontabilitate-departamentuekin zerikusia dutenak, nire curriculumean ikus dezakezuenez. Nire karrera profesionala zabaldu nahi dut, lanerako gaitasun handia daukat eta pertsona arduratsua naiz; horrenbestez, zuena bezalako garrantzi handiko enpresa batentzat baliagarri izan naitekeela uste dut. Zuen hautaketa-prozesuan parte hartu nahi nuke eta elkarrizketa pertsonala eduki, zuei informazio gehiago emateko.

Upload: marta-ibanez-palacios

Post on 10-Mar-2015

49 views

Category:

Documents


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: aurkezpen gutuna

Pedro Jiménez FernándezLa Torre kalea 3, 2. ezkerra28014 Madril

Madril, 2001eko urtarrilaren 14aDIAGA, SALacedón kalea, z/g28012 Madril

Jaun-andre agurgarriak:urtarrilaren 10eko “Egunkariaren izena” egunkarian argitaratutako iragarkian irakurri nuenez, ADMINISTRARI LAGUNTZAILE-KONTULARI bat eskatzen duzue, eta horregatik zuengana jotzea erabaki dut, Administrazioaren eremuan urtebeteko lan-esperientzia dudalako.

Nire kontabilitate-prestakuntza osatzeko, zenbait espezializazio-ikastaro egin ditut, Balantze Kontabilitatearen eremuarekin, eta, zehazkiago, Finantza- eta Kontabilitate-departamentuekin zerikusia dutenak, nire curriculumean ikus dezakezuenez.

Nire karrera profesionala zabaldu nahi dut, lanerako gaitasun handia daukat eta pertsona arduratsua naiz; horrenbestez, zuena bezalako garrantzi handiko enpresa batentzat baliagarri izan naitekeela uste dut.

Zuen hautaketa-prozesuan parte hartu nahi nuke eta elkarrizketa pertsonala eduki, zuei informazio gehiago emateko.

Adeitasunez, ondo izan,

Stua.: Pedro Jiménez Fernández

PD: Honekin batera, nire CVa doa.