atomoa
TRANSCRIPT
MATERIATIK BIZIDUNETARA
ATOMOA
ATOMOAREN
OSAGAIAK
PROTOIAK: Karga positiboa
NUKLEOAN
NEUTROIAK: Karga elektrikorik ez.
AZALEAN ELEKTROIAK: Karga negatiboa
Atomoa eta hutsa
Molekulak
MOLEKULAKMOLEKULAK
GATZA
MAKROELEMENTUAK
Sufrea
Magnesioa
Potasio kloruroa
MAKROELEMENTUAK
MIKROELEMENTUAKMIKROELEMENTUAK
BURDINA
MIKROELEMENTUAKMIKROELEMENTUAK
KONPOSATUAKKONPOSATUAK
• INORGANIKOAK
URA
GATZ MINERALAK • ORGANIKOAK
GLUZIDOAK
LIPIDOAK
PROTEINAK
AZIDO NUKLEIKOAK
Konposatu inorganikoak: URA
Ezaugarriak• Ura bizidunen osagai
nagusia da: - Giza gorputzaren 60%. - Letxugaren 90-95%.
• Urak solido egoerara pasatzean bere bolumena handitzen du eta bere dentsitaterik handiena 4ºC-tan lortzen du. Horregatik izotzak ur likidotan flotatzen du. Honek bizitza ahalbidetzen du.
URA: funtzioak
• Disolbatzaile ona da. Substantzia desberdin asko disolbatzen dira uretan:
- Ioiak.
- Gatzak.
Disolbatzaile ona denez substantziak
garraiatzeko balio du eta gorputzeko
erreakzio kimikoak gertatzea ahalbidetzen du.
Konposatu inorganikoak: GATZ MINERALAK
• Uretan erraztasunez ioi bihurtzen diren molekulak dira eta disolbatuta edo prezipitatuta azal daitezke.
• Gehienak lurzoruan, lurrean edo mineraletan aurki ditzakegu.
GATZ MINERALAK: funtzioak
• pH-a erregulatzen dute. Gorputzean gertatzen diren funtzioek behar duten pH-a egon dadin laguntzen dute.
• Gorputzeko zenbait prozesutan parte hartzen dute, hala nola, nerbio bulkadan(Na, K), odol gatzaketan (Ca), erreakzio kimikotan eta kontrakzio muskularretan adibidez.
Konposatu organikoak
• Egitura bereziak osatuz lotzen diren molekulak dira.
GLUZIDOAK
• Azukre izenez ere ezagutzen ditugu.
• Bere osagaiak karbonoa (C), hidrogenoa (H) eta oxigenoa (O) dira.
• Osagai kopuruaren arabera 3 taldetan sailkatzen dira: monosakarido (1), disakarido (2) eta polisakaridoetan (2 baino gehiago).
Gluzidoak: MONOSAKARIDOAK
• Sinpleenak dira, osagai bakarrekoak.
• Gozoak izaten dira zaporez.
• Pentagono edo hexagono formako antolaketa dute.
• Adibidez
fruktosa
Gluzidoak: DISAKARIDOAK• Bi monosakaridoz osatuak egoten dira
• Adibidez, laktosa glukosa eta galaktosaz osatua dago eta esnean dagoen gluzidoa da; sakarosa frutan gehien azaltzen den gluzidoa da eta glukosa eta fruktosaz osatua dago.
sakarosa laktosa
Gluzidoak: POLISAKARIDOAK
• Monosakaridoen kate luzeak dira.
• Ez dira gozoak izaten.
zelulosa Glukogenoa
almidoia
GLUZIDOAK: funtzioak• Gluzidoak energia-iturri moduan erabiltzen ditugu.
Beraiek erabiltzen ditugu energia modu azkarrean behar dugunean. Horregatik, kirolariek gluzidoak hartzen dituzte kirola egin behar dutenean edo egin ondoren (pasta, platanoa...)
- Almidoia landareen energia-erreserba da.
- Glukogenoa animalien energia-erreserba da.• Bizidunen gorputzen osagai ere badira.
- Zelulosak landareei zurruntasuna ematen die. Bizidun gehienek ezin dugu digeritu; herbiboroen digestio-aparatuetan bizi diren mikroorganismoek egin baitezakete, soilik.
LIPIDOAK
• Osagaiak karbonoa (C), hidrogenoa (H) eta oxigenoa (O) dira. Zenbaitek nitrogenoa (N), fosforoa (P) eta sufrea (S) izaten dituzte.
• Uretan disolbatzen ez diren substantziak dira.
• Konposatu organikoetan (etanol, gasolina, azetona) disolbagarriak izaten dira.
LIPIDOAKLipidoak funtzioaren baitan sailka daitezke:• Funtzio energetikoa: Gorputzari energia ematen diote.
Luzerako energia-iturri moduan gordetzen ditugu; energia behar dugunean metatua daukagunetik hartzen dugu. Mota honetakoak dira: - Gantz azidoak: oleiko, linoleiko eta
linolenikoaren modukoak. Guk sintetiza ezin ditugunez, dietan hartu behar ditugu.- Gantzak: egituran glizerina eta 3 gantz azido
dituzte. Triglizeridoak dira. Gantz azidoak animali jatorrikoak badira solidoak izaten dira (manteka, seboa), landare jatorrikoak direnean, aldiz, likidoak izaten dira (soja olioa, oliba olioa...)
oleikoa
Gantz azido insaturatuak
linoleikoa
monoinsaturatuak
poliinsaturatuak
Gantz azido saturatuak
Karbonoen arteko lotura guztiak bakunak dira.
Triglizeridoak
Glizerina eta hiru
gantz
azidoz osatutako
molekula da.
LIPIDOAK• Funtzio babeslea: Ugaztunen
belarrietan, landareen hosto eta fruituetan...azaltzen den argizariak lipido-egitura du.
LIPIDOAK
• Funtzio koloratzailea: Landareei kolorea ematen dieten molekulak ere, lipidoak dira. Kolore berdea ematen dien klorofila, kolore gorria sortzen duen xantofila...
LIPIDOAK
• Bitamina funtzioa: Zenbait bitaminen egitura lipidikoa da; A, D, E eta K bitaminak honelakoak dira.
A bitamina
PROTEINAK
• Osagaiak karbonoa, hidrogenoa, oxigenoa eta nitrogenoa dira. Hauetaz gain, neurri txikiagoan, beste elementu batzuk izan ditzake; hala nola, sufrea.
• Elementu hauekin aminoazidoak eratzen dira eta hauen kateak dira proteinak.
PROTEINAK
• Proteinen funtzio nagusia eraikitzailea da. Bizidunen gorputzeko atalak osatzeko erabiltzen dira. Beraz, oso garrantzitsuak dira gure gorputza etengabe berritzen ari delako, zahartu eta hildako zelulak ordezkatzeko. Eta oso garrantzitsuak dira hazkuntza garaian gorputzak hazteko bere zelularen kopurua handitzea eskatzen baitu.
Proteinak: aminoazidoak
Arginina
glizina
PROTEINAK
AZIDO NUKLEIKOAK• Osagaiak karbonoa, oxigenoa, hidrogenoa, nitrogenoa eta
fosforoa dira.• Elementu hauekin nukleotido izeneko molekulak osatzen dira. • Nukleotidoen elkarketak sortzen ditu azido nukleikoak
elementuak nukleotidoak Azido nukleikoak
C, H, O, N, P ADN ARN
Adenina (A) x xZitosina (C ) x xGuanina (G) x xTimina (T) xUrazilo (U) x
AZIDO NUKLEIKOAK
AZIDO NUKLEIKOA
NUKLEOTIDOA
AZIDO NUKLEIKOAK
• ADN-a zelularen nukleoan egoten da eta ez da handik ezertarako ateratzen.
• ADN-ak zelularen funtzionamendurako informazioa du.
• Gure ezaugarrien informazioa ere, bertan dago.
AZIDO NUKLEIKOAK
• ADN-ak dauka proteinak sintetizatzeko informazioa, baina, esan bezala, ezin du nukleotik irten. Hori dela eta ARN-a erabiltzen du, informazioa kopiatu eta nukleotik atera ahal izateko.
• ARN-a nukleotik atera eta proteinak fabrikatzeko zelularen beste atal batera joango da.
AZIDO NUKLEIKOAK
AZIDO NUKLEIKOAK