asma ezazu zure mozorroa
DESCRIPTION
2. eta 3.zikloko ikasleen lanakTRANSCRIPT
Bazen behin Rikarda izeneko neskato bat Foruako herrian bizi
zena. Herriko liburutegian orduak eta orduak ematen zituen
beldurrezko liburuak irakurtzen eta gauetan ere beldurrezko filmak
ikusten zituen.
Egun batean kaletik zihoala hauxe entzun zuen :
-Badakizu? Herritik kanpo dagoen kobazuloan Jorda izeneko
banpiresa bizi da.
Hori entzun ondoren segituan kobazulorantz abiatu zen. Barrura
sartu ondoren labirintoa zela konturatu zen. Bi pasabide zeuzkan
eta ez zekien bietatik zein aukeratu, eskerrak liburuak irakurtzen
zituela eta bazekiela orientatzen.
Azkenean aurkitu zuen banpiresa eta berari begira geratu zen
hiru minututan baina konturatu zen oso ona zela eta berarekin
hizketan hasi zen :
-Kaixo! Zergatik zaude hemen barruan kanpora irten gabe? -
galdetu zion Rikardak.
-Ba... begira, nire itxuragatik, urtebete daramat hemen barruan.
Kronika batean altxor bat zegoela entzun nuen eta orain dela urte
bete kobazuloan sartu nintzen altxorraren bila. Orain itxura
aldatuta dudanez, ezin dut kalera irten .
-Beno, lehendabizi altxorra bilatzen lagunduko dizut eta gero
orraztuko zaitut, itxura hori hobetzeko.
Eta horrela egin zuten, altxorra aurkitu, ileak orraztu eta kalera
irten zirenean egun zoriontsu bat pasatu zuten.
Bermeoko zelai berde batean gauza harrigarri bat
gertatu zen. Lili izeneko basoko maitagarri bat jaio
zen. Lili zuen izena, lili bat bezain ederra zelako. Hego
urdin eta berdeak zituen.
Hamazortzi urte zituenean Miss Lili erregina
izendatu zuten. Siroko, Liliren ezkongaia, haizearen
bezain arina eta gozoa zen eta Lilik asko maite zuen.
Gau polit eta ilargi beteko batean Lilik eta Sirokok
afari bat ospatu zuten Sulin izeneko txinatar
jatetxean.
Lau aste pasa eta gero Lilik ume bat izan zuen, ama
bezain liraina eta aita bezain leuna eta amaren izena
jarri zioten.
Txirrin txinatarra da. Berak dioenez Nikiko eguzkia,
izarra eta ilargia bere amonak oparitu zizkion ikur
magikoak dira.
Txirrin oso eskuzabala eta jatorra da. Askotan basora
joaten da bere lagun iratxoekin jolastera.
Kaixo lagunok :
Ni eguzkia naiz. Nire ilea horia, punkya eta polita da.
Beso oso luzeak ditut eta hankak ere baditut. Zapata
horiak eta leunak janzten ditut. Nire begiak urdinak
dira, oso politak.
Jendea hondartzara joatea eta nitaz gozatzea
gustatzen zait.
Lagun min bat dut, bere izena Ilargia da. Ilargiari
gauean pilo bat gustatzen zaio zerutik begiratzea .
Zuri-zuria da, distiratsua eta oso polita.
Ni Maurizio naiz , Kantauri Itsasoko pirata
ospetsua.
Egun batean munduko pirata indartsuarekin egin
nuen borroka. Borroka luzea zen, hantxe galdu nuen
nire eskumako hanka baina azkenean irabazi nuen.
Orduan esklaboek alde egin zuten eta euren altxorra
hartu nuen.
Garrapata pirata oso ona da. Oso dotore janzten da,
gona berde eta beltzarekin eta burezur bat
marraztuta duen kapeluarekin.
Itsasontzi handi baten kapitain da eta gauez bakarrik
itsasoratzen da.
Pingirrin Indiako erreginaren alaba da, 1903an jaio
zen eta 1983an hil.
Luma asko zeramatzan suerte handia ematen
ziotelako.
Ezkondu zenean bere ezkongaiari luma bat oparitu
zion. Bi seme-alaba izan zituen. Indiako etxe
handienean bizi zen.
Mozorro hau XVIII. mendekoa da. Aintzinan
erregeak entretenitzeko malabaristak kontratatzen
zituzten. Emakume hau malabarista berezienetariko
bat da hegoak dituelako, Lana du izena eta
erreinuaren sinboloak diren ikur batzuk ditu bere
hegoetan.
Sorgin honek sudurraren puntan pikorta bat du.
Berdez jantzita doa beti eta bere arropetan izarrak,
eguzkia eta ilargia ditu bordaturik.
Gauez esperimentuak egiten ditu eta erratzarekin
gora eta behera ibiltzen da teilatuen gainetik.
Marihegal kobazulo batean bizi da bere ipotx
maitagarriekin.
Arropa berdinekin janzten da beti. Soineko luze eta
polit bat darama alboetan hegaldun txapeltxoak
dituena.
Barkatu, baina zein herritan bizi den esatea ahaztu
zait, baina ezetz igarri non?... Ba Bermeon bizi da.
Basora bazoazte egon zaitez adi, ipotxak bertatik
seguru egongo direla eta handik urre Marihegal,
baina ikustea ezinezko da . Ze pena!!!
Tximeleta hau , oso koloretsua da . Argitxu du
izena eta arbola koloretsu batean bizi da.
Nikia , urdin kolorekoa du eta fraka berdeak.
Eskerreko hegoak hainbat kolore dauzka : urdina ,
haragi kolorea , arrosa eta berdea . Eskumako
hegoak ere kolore piloa ditu : urdina, laranja eta
berdea.
Hegan egiten duenean hegoetatik urdin kolorea
jauzten zaio.
Bazen behin sorgin bat egun guztietan aspertzen
zena astearteetan izan ezik, egun horretan
esperimentuak egiten zituen eta.
Baina egun ilun batean desagertu egin zen
esperimentu bat txarto irten zitzaiolako.