arrieta • fruiz • gamiz-fika • meÑaka euskara...

12
ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 19. zkia. 2005eko martia

Upload: others

Post on 12-Feb-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA …ñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak...tan, gabon inguruan, ipuin lehia-keta antolatzen dala. Egin dogun azkena, joan dan

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA

E U S K A R A Z E R B I T Z U A19. zkia. 2005eko martia

Page 2: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA …ñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak...tan, gabon inguruan, ipuin lehia-keta antolatzen dala. Egin dogun azkena, joan dan

2 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

EDUR URTE, OGI URTE

Horixe dino esaera zaharrak eta horixe berori jarri dogu zenbaki honetako azalean; izan be,oraingokonturatuko zinienez, Erdu Press aldizkaria bera be oparotuta, aberastuta jatorku, itxura barrituagazeta orrialde gehiagogaz; horretara, aurrerantzean, tarte gehiago eskaini ahal izango deutsegu gureudalerrietan egiten diran ekimenei, euskeraren gaineko gaiei, eta baita bestelako hainbat gairi be.

FRUIZKO BOTIKINA

Fruizko botikina lekuz aldatu dabe, Cristina Latxiondo Huarte-Mendikoaandreak daroan botikin hori lehen udaletxe ondoan egoan, orain apurtxo batasago dago, lehengo lez Aldai auzoan , baina etxe barriak dagozan aldean.

MEDIKUANERA JOAN BAINO LEHEN ORDUA ESKATU

Joan dan hiletik hasita, Arrieta eta Fruizko herritarrek herriko medikuanera joan ahal izateko orduaeskatu behar dabe. Ordua eskatzeko Mungiako anbulategira deitu behar da, telefonoa 94 600 71 50da, eta astelehenetik barikura, goizeko 8:00retatik arratsaldeko 20:00retara egoten dira bertan.Urgentzia edo larrialdietarako, ostera, 94 410 00 00 edo 112 telefono zenbakietara deitu behar da.

KONTENEDORE GEHIAGO ARRIETAN eta GAMIZ-FIKAN

Garapen jasangarria terminoak edo berbak zera esan gura dau: herritar guztiei bizi-kalitate hobeaziurtatzea, orain eta gero, ingurumena jagonda. Jasangarritasun poli-tika horren barruan, besteak beste, herrietan kontenedore gehiagoipintzearen aldeko apostua egin da. Kontenedore gehiago jartzeaksortzen doguzan hondakinak gaika banatzea erraztuko eta bultzatukodau, eta zelan ez, hondakin horreen birziklapena ahalbidetuko dau.

ARGIAK AUZOETAN

Arrietako Udalak udalerriko auzoetan argiak ipintzea erabagi dau. Farolak ondorengo auzoetan jar-tzen hasita dagoz: Madariaga auzoan, Zamezan, Leixarragan, Urtalden eta Gerekan. Laster Oxinagaeta beste auzo batzuetara be helduko dira. Asmoa apurka-apurka auzune guztietara heltzea da.

HERRI BASOETAKO ERREPLOBAZINOA

Gure ingurua jagoteko asmoz, orain dala lau urte inguru, Arrietako Udalak herri basoetako errepo-blazino beharrak hasi ebazan Magaltza eta Arkotxa basoetan. Hasitako bide horreri jarraipena emoneta orain Arkotxa basoaren beste zati bateri, Orroaga, eta Malluki basoei ekiten dabil udala. Sartzendabizan espeziak pinua gehien bat, eta haretxa dira, besteak beste.

INTERNET IKASTAROAK MEÑAKAN

Kontuan harturik gaur egun gizartearen eremu danatan internet gero eta sakonago sustraitzen aridala, Meñakan, internet erabiltearen aldeko kanpaina bat egin gura dogu. Hori dala eta, gai eta eza-gupen maila desbardinetako ikastaroak egiteko aukera eskaintzen deutsuegu: - oinarrizko internet ikastaroak: "Interneten bilatu", "Euskara ziberespazioan", "Interneten segurta-suna"- internet ikastaro aurreratuak: "KZguneako foro eta FAQak", "Bat-bateko mezuak", "News"Ikastaroren bat interesgarria eretxiten bajatzu, izena emon Meñakako liburutegian martitzenetik bari-kura arrastitan edota zapatu goizetan. Taldea sortzeko hiru pertsona egon behar dira.Anima zaitez eta eutsi internetari!BA

RR

ILA

BU

RR

AK

Page 3: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA …ñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak...tan, gabon inguruan, ipuin lehia-keta antolatzen dala. Egin dogun azkena, joan dan

3ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

Hainbat urte dira gure udalerrie-tan, gabon inguruan, ipuin lehia-keta antolatzen dala. Egin dogunazkena, joan dan gabonilakoa, esa-terako, ipuin lehiaketaren VII. edi-zinoa izan da eta horrek erakustendau ekimen hau, gaur egun, nahi-ko errotuta dagoela gure artean. Ipuin lehiaketaren ezaugarrietari-ko bat da bost urtetik aurrerako herritar guzti-guz-tiek hartu leikeala parte; txikienek (5 eta 6urtekoek) marrazkitxo baten bidez egitendabe ipuina, eta gainerakoek eurek asmatueta sortutako idatziak aurkezten dabez. Holan ba, honeek urte guztiotan ipuin askoeta asko idatzi izan dira, herritar asko etaasko izan dira lehiaketan parte hartu izandabenak, orri zuriaren aurrean jarri, irudime-

nari hegoak emon eta ipuin bene-tan zoragarriak idatzi izan dabeza-nak.Edozein beharrek behar dau bereordaina, horixe dino gizalegeak.Holan ba, partehartzaileek egitendaben behar eder eta handi horiaitortzeko sariak banatu izan dirabeti, VII. edizinokoak adibidez,

Gamiz-Fikan banatu ziran, gabonilaren 17an.Ipuinen kalitateak edizinotik edizinoragora egiten dauala kontuan hartuta, VII.edizinoa sari bikoitzagaz etorri jaku orain-goan; izan be, ipuin sarituekaz liburuxkabat atera da. Gure ustez sari polita bai egi-leentzat bai gu guztiontzat, guztiok gozatuahal izango dogu-eta geure herrietako"idazleen" lan ederrakaz.

Apirilaren 9an ospatuko da aurten Athletic zaleen eguna. Talde zuri-gorriak Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo daukozan hamai-katxo eta hamaikatxo jarraitzale eta zaletuak, aurten be, Gamiz-Fikan batuko dira. Hemen dozue egun horretako egitaraua:10:30etan Peñen Alkarteak antolatutako Futbito txapelketaren finala.11:00etan Txozna zabalduko da.Poteoa eta:

• Txistulariak(Sestaoko Gaztetuxua taldea).

• Bonboak eta danborrakTerueletik eta su artifizialzuri-gorrien gaztelua.

• Zanpantzarrak.• Bolanderak.• Danborrak Hellín herritik

(Albacete).

• Sama Siku fanfarrea.• Uso mezulariak askatu.• Euskal dantzak.• Ohorezko Aurrezkua:

Aracelik ordezkatzen dau-zan Peñei omenaldia.

• Herri bazkaria.

VII. IPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

ATHLETIC ZALEEN EGUNA

GAMIZ-FIKAGAMIZ-FIKA

Page 4: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA …ñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak...tan, gabon inguruan, ipuin lehia-keta antolatzen dala. Egin dogun azkena, joan dan

4 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

ARRIETA

Arrieta jakitun da ingurumena jagoteko ekintzak eta neurriak bideratu eta bultza-tu behar dirala, garapen jasangarri bat lortzeko ezinbestekoa dala gure esku dago-en guztia egitea. Hori guztiori kontutan izanda, Arrietako Udalak beste udalerrieta instituzino batzuekaz batera, Udalsarea 21eko kide izanda, hainbat ekintzakoordinatzeko asmoa dauka 2005ean.

Tokiko Agenda 21 programaren bidez, IRAUNKORTASUNA / JASANGARRI-TASUNA zabaldu gura da, herritar guztiak sentsibilizatu, eta honela, herriarengarapen jasangarriaren alde guztion artean behar egin.

Holan ba, martiaren 15ean, Arrietako udaletxean, Foro edo Batzarra egin zan.Foro hori pausu garrantzitsua eta ezinbestekoa izan da arrietarrontzat, danonaportazinoakaz eta guztion arteko hartu emonagaz, sortu daitekeazan beharriza-nak gaurkotzeko balio izango dau-eta.

ETORKIZUNA JASOTZEKO/BATZEKO

DANON ARTEAN EREITEN

Euskara Biziberritzeko Planagaz segiduteko,Arrietako Udalak onartu dauz daborduko 2005eanegin beharreko ekintzak. Erdu Press honetan ekintzahorreetako batzuen aurrerapena egin dogu:

• Apirilaren 15ean, arrastiko19:00retan, udaletxean, BIDEOEMONALDIA eta BERBALDIAeukiko dogu, horretarako surflaribat etorriko jaku eta kirolhorren gaineko kontu askoekarriko deusku.

• Hasita dago aurtengo irakurketa lehiaketa,amaiera maiatzaren 6an emongo jako etaegun horretan, lehiaketan parte hartu dabenguztiei SARIAK emon eta gero "Bihar" talde-aren "Adarbakar urdina" TXOTXONGILOIKUSKIZUNAgaz gozatzeko aukerea eukikodogu ume, gaztetxo eta baita helduok be.

Saramus kultur alkarteak be prestatuta dauko aur-tengo ikasturterako egitaraua. Hona hemen antola-tuta daukezan ekimenetako batzuk:

• martiaren 11tik ekainararte ANTZERKI TAILE-RRA UMEENTZAT, barikuetan, arrastiko18:30etatik 19:30etara, lehengo eskoletan.

• apirilaren 8an hasita barikueroJOTA IKASTAROA herriko plazan.

• apirilaren 17an TXANGOA Getariara.

DATOZEN HILEETARAKO

EKINTZAK ARRIETAN

Page 5: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA …ñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak...tan, gabon inguruan, ipuin lehia-keta antolatzen dala. Egin dogun azkena, joan dan

5ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

Fruiztarrek urte barria txokobarriagaz hasi dabe. Abenduantxokoaren inagurazinoa egineben eta egun horretan bazki-deen arteko bazkaria egin zan. Lurraldai txokoa Aldai auzoandago, etxe barriak egin dirangunean. Dagoeneko 35 bazki-de inguru daukoz eta oraindi-no be, herritarren batek bazki-de izan gura badau, izena emoteko aukereadauko, horretarako jartzen dan baldintza baka-rra Fruizen erroldatuta egotea da.

Txokoa zabaldu danetik mugimendutxuaigarten da herrian. Eta horrek Fruiz modukoudalerri txiki baterako asko esan gura dau.Bariku-zapatu-domeketan lagun kuadrilak, gura-

soak umeakaz, bikoteak,jatekoa eroan, jateko horiprestatu eta ederto bateanibiltzen dira, alkarregazegon eta ondo pasatzekoaukerea emoten deutsienlekutxo hori daukie-eta.Denpora ona hasten jakune-an be, seguru gagoz batekbaino gehiagok etekin polita

aterako deutsola txokoari; izan be, txokoak atze-kaldean, eguraldi onagaz gozatzeko beren beregi-ko terrazatxoa dauko. Dana dala, baten batek txokoaren gainean gehia-go jakin gura badau udaletxera deitu leike edotatxokoaren sarreran dagoan buzoian itxi leikezdaukozan galderak, komentarioak....

Aurreko Erdu Press batean azaldu genduan ba,Fruizen Kirkiñitu mendizale taldea eratu zala eta,daborduko, baeukozala urteera batzuk pentsatuta.Urteera horreetariko bat "Iturrietatik ibilaldia"izan zan eta zezeilaren 27an (domeka) egin eben.

Mendizale taldeak aukeratutako ibilaldi horrek politaeta askoren gustukua izan behar izan dau, derrigor;izan be, egun horretan hogeitaka lagun batu ziranherriko plazan, danak be iturririk iturrira joatekoprest. Ez dakigu, ostera, iturri guztietako ura proba-tu, dastatu eben ala zer, baina bai badakigu, ibildaldiostean hamaiketako galanta egin ebela txokoan.

Hemen doatsue egun horretan fruiztarrek egin ebenibilaldi hori nondik norakoa izan zan, hemendikurrun joan barik osteratxo bat egin gura dozuen guz-tiontzat.

ITURRIETATIKIBILALDIA

FRUIZFRUIZLURRALDAI TXOKOA

Page 6: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA …ñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak...tan, gabon inguruan, ipuin lehia-keta antolatzen dala. Egin dogun azkena, joan dan

6 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

MUNDU OSOAN OSPATZEN DAN JAIADA, BAINA... ZERGATIK OSPATZEN

DOGUZ ARATOSTEAK?Martiaren 21ean udabarria ailegatzen da etanatura hankaz gora jarten dau: eguna luzat-zen da, eguraldia hobetu, landak loretu... Etaamalurrak udabarriaren etorrera ospatzenbadau, zelan ez deutso izakiak ondoetorriaemongo udabarriari? Hori da, hain zuzen be,aratosteen esangura: naturaren berpiztearenospakizuna.

Halan izan arren, Elizaren indarra bitarteko,aratosteak garizuma aurretik ospatzen dira,zezeilan, hau da, ondino neguaroa, nahiz eta,berez, udabarriko jaia izan.Baina aratosteak baino lehen, badago besteohitura bat: basaratostea edo kanporamar-txoa.

BASARATOSTEA edo kanporamartxoaHautserre eguna beti eguaztena izaten da.Aratosteetako egunik handiena, aurrekoeguna da: Martitzen Inaute; eta aurrekodomeka bebai, Domeka Inaute. Domeka Inaute zortzi lehenago (hau da,Hautserre eguna baino hamar egun lehenago)basaratoste eguna da.

Egun honetan, umeek, gazteek, zein nagusiekostera txiki bat egiten dabe inguruko basoedo mendietara. Leku bat aukeratu, abarraketa egurra batu eta su ederra egin. Gerobakotxak makilatxo edo zurezko burduntzibategaz txorizoa eta urdaia erre eta jan.Ekintza honeri txitxiburruntzia esaten jako,eta egunari basaratostea (< basora + ostera)edo kanporamartxoa (< kanpora + martxoa)

ARATOSTEAK, inauteriak edo karnabalakEsan bezala, aratosteak Pazko eguna eta

Hautserre egunaren arabera jarten dira.Egunik handiena Hautserre aurreko egunaizaten da: martitzen aratoste; baina, gauregun, ez da leku danatan egun berean ospat-zen: Meñakan, adibidez, zezeilaren 12an izanziran.

Hiru izen erabiltzen dira egun honeek adie-razteko: aratosteak – inauteriak – karnaba-lak.

Aratoste berba, batez be, Bizkaian erabiltenda. "(H)aragi uzte"-rekin lotuta dagoala esanleiteke. Eliza katolikoaren aginduen arabera,garizuman, barikuetan batez be, barau edobigilia edo haragi uztea egin behar zan (urte-ko beste barikuetan be egin behar izaten zan,baina bulda erosiz gero jan eitekean haragia).Bestalde, baraua, "bariku" berban bertan bedaukagu: abari bako > bariaku > bariku.

Inauteri (iñauteri, ihauteri, iñoteri) hitzarenjatorria ez dago argi. IÑAU + TE +ERI.

Atzizkiak ulergarriak dira, baina "iñau"?: ba-tzuentzat "iñakin (burla)" hitzagaz daukazerikusia, beste batzuentzat "iñoso (burlon)"edo "iñul (imbecil)" hitzakaz.

Karnabalak gaztelaniatik, eta lehenago lati-netik hartutako berba da: batzuentzat "carnevale", hau da, "agur haragia", beste batzuen-tzat "carrus navalis", hau da, aratosteakospatzeko errobera ganean ipinten eben itsa-sontzia, barru bete jendez euren jantzi berezi,janari, edari eta abarrakaz herritik zeharpaseatzeko.

MEÑAKA

Page 7: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA …ñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak...tan, gabon inguruan, ipuin lehia-keta antolatzen dala. Egin dogun azkena, joan dan

Gure herrietako hainbat ume, 2 eta 3 urteko hainbatume, aurten lehenengoz hasiko jakuz eskolara, ez,oraindino ez, baina bai datorren irailean, eta horreta-rako zezeilan egin behar izan dabe aurre-matrikulaedo izen emotea ikastetxeetan. Gure udalek, Bizkaiko beste hainbat udalen moduan,“Hazi eta hezi euskeraz” izeneko kanpainan hartudabe parte eta 2-3 urteko umeen aita-amei informazi-noa bialdu deutsie etxeetara.Hazi eta hezi kanpainagaz egin gura izan dana zeraizan da: -Eskolara lehenengoz hasiko diran umeen aita-ameiirakaskuntza sisteman gaur egun dagozan ereduenbarri emon.

-D eredua bultzatu, D eredua dalako euskaraz zeingaztelaniaz, hizkuntza ofizial bietan, behar danmoduan berba egin eta idatzi ahal izateko dogun ere-durik egokiena gaur egun.

Aukeratzen dan ereduak zerikusi zuzena dauko gureseme-alabek gero etorkizunean euskaraz eta erdarazizango daben gaitasunarekin, eta gurasoak horretazjakitun izan badira, horixe erakusten deuskue2004/2005 ikasturteko datuek: Bizkaian B eta D ere-duak dira aukeratuenak eta Mungiako ikastetxeetanD eredua da beste guztien gainetik dagoena, eta aldehandiagaz gainera.

HAZI ETA HEZI EUSKERAZ

BIZKAIA Guztira A eredua B eredua D eredua X ereduaHAUR HEZKUNTZA 37.928 3.376 11.594 22.557 401LEHEN HEZKUNTZA 50.809 8.868 14.899 26.245 797

ITURRIA: Eusko jaurlaritzako Hezkuntza saila (behin behineko datuak).

Datu moduan, hemen doatsue gure udalerrietan erroldatuta zenbat 2-3 urteko ume dagozan:Arrietan: 8 · Fruizen: 9 · Gamiz-Fikan: 16 · Meñakan: 12

MUNGIA Guztira A eredua B eredua D ereduaHAUR HEZKUNTZA 764 -- 15 749LEHEN HEZKUNTZA 986 21 52 913

ITURRIA: Mungiako Udala (behin behineko datuak).

7ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

Page 8: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA …ñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak...tan, gabon inguruan, ipuin lehia-keta antolatzen dala. Egin dogun azkena, joan dan

8 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

Isidro Baraiazarra Abaroa eta BenignaTxertudi Monasterio baserrira ezkondu ziran1927ko otsailaren 18an. Denporaren pode-rioz, hamar seme-alaba euki ebezan, euretari-ko bederatzigarrena Luis dala.Luis 1940ko martxoaren 17an jaio zan.Lehenengo ikasketak Meñakako eskolan eginebazan, 12 urte betetako egoala, ZornotzakoKarmeldarren ikastetxean sartu arte. Latinaeta Giza Zientziak ikasi ebazan. 1957-58ikasturtean nobiziatua egin eta profesa ostekourtea Markinan egin ondoren, Gasteizenburutu ebazan Filosofiako hiru urteak.Begoñako Karmelon lau urtetan Teologia eginondoren, 1966an abadetu egin zan. Urtehorretan Markinara joan zan, eta harrezkerohan bizi da.Eleiz ikasketak egin ondoren, maisutza karre-ra eta Euskal Filologia be burutu ebazan.Luisek, hogei urtetan irakaskuntzan egonondoren, 1988an ixtea erabaki eban, "Bostakbat" lantaldean hiztegigintzara oso-osorikdedikauteko.1991tik Euskaltzaindiako Hiztegi Batuko ba-tzordekidea da eta 1996tik GramatikaBatzordeko kidea bebai.Bizkaiko Bertsozaleen Elkartean be urte asko-

an ibilia da, idazkari lanak egiten.Gaur egun argitaratzen ez danKilikili aldizkarian lan handia egindau. "Kiliberri" liburuxkak urtetandabenean, euskara aldetik orrazketaberak egiten dau, baita "Karmel"aldizkariko artikuluak be.- Nork edo zerk eraginda hartu zen-duan karmeldar eta abade bizimo-dua?- Neuk be horixe galdetzen deutsatneure buruari eta ez daukat erantzunargirik. Umezaroan nonok eskutikoratuta ekarri banindu bezala ikus-ten dot bokazioa. Familian eta gura-soen bidez jasotako herentzia izan

daiteke. Gehienak herrian gelditu ziran, etanire moduan bide honetan hasitako besteasko barriro bueltau ziran. Nik, ume eta gaz-tetxo nintzala, jolas, ikasketa eta erlijio giro-an, aurrera egin neban gorabehera handibarik, nonok eramana bezala. Nire bideahauxe dalakoan nago eta, bizimodu danatanizaten diran argi-ilun artean be, pozik, ilusi-noz eta esker onez helduten deutsat egunerobizimodu honeri.

- Eta zerk edo nork eraginda euskaltzale?- Hau be etxetik dakargu. "Umearen zentzu-na, etxean entzuna" da esaera. Gurean etsen-plu onaren oihartzuna entzun ei gendun,egintzen eta sentimenduen mezu indartsua.Kontua da, barruan ondo itsatsia geratujakun euskaltzaletasuna eta barruak horixeeskatzen eskula. Geroago, Frankoren dikta-dura hurretik sumau izanak eta nozonozkomenturen batean euskeraz berba egiteadebekau izanak, lehen euskaltzale ginanokgehiago sendotu ginduzan gure horreetan eta,gainera, baita alkartu be euskal kultura lan-tzeko, euskeraz idazteko eta gure herriari kul-tura bidetik ahal gendun ekarpena egiteko...

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDIEuskal idazle eta ikertzailea

Page 9: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA …ñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak...tan, gabon inguruan, ipuin lehia-keta antolatzen dala. Egin dogun azkena, joan dan

Luis Baraiazarrak bere bizitzan zehar euskera-ri buruzko ikerketa lan asko egin dauz,beraiek idatzi dauzan liburuetan eta partehartu dauan hiztegietan islatzen dirala.

Garrantzi handiko itzulpenak be egin dauz,adibidez: biografiak, II Kontzilio Ekumeni-koari buruzko materiala.... eta artikulu askoeta asko idatzi dauz.

Hona hemen argitaratutako beharren labur-tutako aipamen bat:• Euskal Herriaren Historia (I)• Euskal Herriaren Historia (II): 1980an ikas-

toletarako asmoz bi liburukietan, "Gero"-Mensajerok "kimu" saileak argitaratuak

• Hitzezko txirlorak. 1985ean Donostian,"Elkar" argitaletxeak argitaratua. Olerkiliburua da, 1981an hasita Euskal Herrikosariketetan lehenengo edo bigarren saria lor-tutako olerkiz osatua, Eusko Jaurlaritzakantolatzen dauan "Lizardi Saria" garrantzi-tsuena izanik.

• Adorez Hiztegiak:- Euskararako Hiztegia "Adorez 2" 1986an

- Sinonimoen hiztegia, antinimoduna"Adorez 3" 1988

- Euskararako Hiztegia, oinarrizkoa "Adorez4" 1990

- Eskola Hiztegia, irudiduna "Adorez 5"1991

- Europa Hiztegia "Adorez 6" 1993(1995 CD-ROM)

- Diccionario 3000 Hiztegia "Adorez 7"1996 (+CD-ROM)

- Sinonimoen Hiztegia, antonimoduna"Adorez 7" 1996 (+CD-ROM)

- Diccionario escolar 3000 Euskara Hiztegia"Adorez 9" 2001 (+CD-ROM)

- Diccionario 3000 Hiztegia (eguneratua etagaurkotua) "Adorez 7" 2002 (+CD-ROM)

- "Bidegileak" saileko liburuxkak- Aldizkarietan argitalpenak: Zeruko Argia1970etik, Karmel 1954tik, Olerti poesiaaldizkaria, Jakin, Garaia, Bertsolari aldizka-ria...

OHARRA: Hurrengo atalean, Luisen haur-tzaroko oroimenak, Meñakako garai hartakobizi-moduak... argitaratuko doguz.

9ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

Page 10: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA …ñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak...tan, gabon inguruan, ipuin lehia-keta antolatzen dala. Egin dogun azkena, joan dan

MARTXOAREN 8a

Emakumearen Nazioarteko Eguna1975ean, Nazino Batuek martxoaren 8aEmakumearen Nazio Arteko Egun izendatueben, eta ordutik aurrera mundu osoan ospa-tzen da eskubide eta aukera berdintasunarenaldeko egun hori. Baina emakumeen borrokalehenagotikoa da.

XVI. mendean Maria Lejarsek "Emakumezkoeta gizonezkoen arteko berdintasuna" liburuaidatzi eben.

Frantziako iraultzan (1789) feminismoarenlehen lorpen historikoa eskuratu zan, emaku-meak Parisen zehar "askatasuna, berdintasunaeta senidetasuna" zarataka ibili ziranean.

1791n, Olimpia de Gougesek FrantziakoAsanblada Nazionalean "Emakumearen etaHiritartasunaren Eskubideen Adierazpena"aurkeztu eban, emakumeen duintasuna etaeuren eskubideak eta askatasunaren aitorpenaeskatuz. Eskaera horregaitik, burua ebagi eu-tsien eta bere kideak bizitza osorako zoroetxebatera bidali ebezan.

1908an, Manhataneko artiletxetako emaku-mezko langile askok lan baldintza penagarria-kaitik protestatzeko New Yorkeko lantegi batokupatu eben. Nagusien erantzuna neurribakoa izan zan: emakumeak egozan gela erre-tzea agindu eben eta sutean 129 hil ziran.

1910ean Copenhagen (Danimarka) egin zanEmakume Sozialisten Nazioarteko BigarrenKonferentzian, Clara Zetkin (JantzigintzakoEmakumezko Langileen Nazioarteko Sindika-tuko kidea) buruzagi alemaniarrak Emaku-mezko Nazioarteko Eguna ezartea eskatueban, horregaz munduko emakume daneneskubide politiko, zibil eta ekonomikoak exigi-duteko.

Ikusten dogun lez, emakumeen borroka oso

antxinekoa da, baina, hala ere, emakumeeneskubideak aipatzen dauan lehengo tresna juri-dikoa orain dala gitxikoa da.

1952an , Emakumeen Eskubide PolitikoenKonbentzioan, Nazio Batuen Erakundeak(NBE/ONU) emakumeek, gizonek bezala, hau-teskunde danatan bozkatzeko eta kargu publi-koak hartzeko eskubidea daukiela onartueben. Baina horregaz ez ziran arazo danakkonpondu.

XIX. mendeko emakumeen borroken helburuaemakumeak diskriminatzen ebezan legeakaldatzea bazan be, XX-XXI. mendeetakoborrokak harago doaz eta ez dabe legeak baka-rrik aldatu gura, baizik eta gizon eta emaku-meei ezarritako ohiturak bebai.

Oraindik oso normala da guraso biek etxetikkanpo behar egitea, baina etxeko lan eta ardu-ra danak amak baino ez hartzea. Askotan en-tzuten dogu beharleku batzutan, emakumeeketa gizonek behar bardina eginda be, gizoneigehiago ordaintzen deutseela. Edo autoan doa-zela, gizonen esaldi famatu hori: andrazkoaizan behar zan!. Gauza danak horeekaitik hain zuzen be, ema-kumeok borrokan jarraitu behar dogu: Gurealabentzat emakumezko eta gizonezkoen arte-ko hartu-emonak berdintasunezkoak dirangizartea lortu behar dogu.

10 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

Page 11: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA …ñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak...tan, gabon inguruan, ipuin lehia-keta antolatzen dala. Egin dogun azkena, joan dan

11ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

JON LARRABE COSTILLA, (GAMIZ-FIKA)Mendi gailurrera joan eta bertan edurragaz jolastu, gehienetan anaiagaz eta lagunekaz joa-ten naz, eta edur panpinak egiten gozatzen dot.

IGNACIO URIA GARAIZAR, (ARRIETA)Edurra egin dauan egunetan trineoan montatu eta etxe ingurutik ibili naz, baita alboan dago-an menditik be. Edurrezko bolak egin dodaz, bat aitari poltsikoan sartu neuntsan eta bestebategaz eperdian emon neuntson. Txakurrari be edur bolak jaurti neuntsozan.Egun batean edurra zala-eta eskolara joan barik gelditu nintzan eta egun horretan aitak etabiok edurrezko gaztelu bat egin genduan.

JON OLABARRIAGA HORMAECHE, (FRUIZ)Edurrezko panpina egitea eta jolastea, bolak botatzea nire lagunei eta amari.

AINHOA GARMENDIA (MEÑAKA)Elurretan jolastia oso dibertigarria da baina hotz asko egiten dauelez, nik, apur bat jolastudot eta argazki batzuk atara dodaz. Ea berriro eitze dauen!

EDURRA EGITEN DAUANEAN

ZER DA GEHIEN GUSTETAN

JATZUNA?

DENPORA-PASAK

Page 12: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA …ñaka.eus/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak...tan, gabon inguruan, ipuin lehia-keta antolatzen dala. Egin dogun azkena, joan dan

12 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

KUKUA

ETA

TXEPETXATxindor-habia, ederto, polito-polito eginda habia,edo txindorra, ez txepetxarena izan behar ze, danazarratuta eta halan zulotxoa bakarrik gainean eta,ño, sartu dot eskua eta, arrautza barruan itzelabarruan! zer dago hamen ba? Kukuaren arrautzabarruan, beno egunean-egunean joaten nintzan, etatexpetx-arrautzak be egon ziran, lehenengo txepetx-arrautzak egon ziran, txepetx-arrautzak desagertuegin ziran, hareek, berak kukuak edan ebazan ziuralperra zan eta, haiek edan eta berak arrautza ipini,ba txepetxak zaletasun guztiagaz, segitu egiten eu-tson ateratzen aurrera, eta gero atera ebanean, sartube ez da egiten kukua, beti gose, joan eta ahoa, betizabalik, eroan eta, apropos ogi zatia be bertan dago-elakoan eta, emon eta iruntsi, jan egiten ebazan, jadezente hazi zan, eta esan neban, etxera hartu behardogu kukua, etxera ekarri eta hemen solte itxi, kau-tuagaz badaezpadan kontu euki, emon ogi zatiakbehearen gainean eta, plasta-plasta jaten ebazan, etalagun eginda, lagun eginda solte eta barrura eortzenzan, b gero azkenean ba katuak, arriksutsuak eta,hareek eraso eutsien, osterantzean, kukua itzel!

(Arrieta berbarik berba, Iñaki Gaminde)

ESAERA ZAHARRAK

-Ama Birjiña martiko, negua joan eta uda betiko.-Negua ez bada negu, uda be huts.-Udabarria, odol barria.

(Gotzon Garate, Esaera zaharrak)

TXISTEAK

Zine zuzendariak aktoreari basoko eszenazelan egin azaldu deutso: - Zuk txistu bizian egin behar dozu laster-ka. Atzetik tigrea joango jatzu, baina ezzaitu harrapatu behar. Ulertu dozu?

- Bai, nik bai, baina tigreak berak ulertudau?

Mikelek eskolako notak emon deutsozaitari. Aita sutan jarri da. - Matematika -0, Fisika- 0, NaturZientziak- 0… Zigor gogorra merezi dauhonek!

- Bai, bai horixe —erantzun deutso seme-ak— baina ez dakit irakaslea non bizidan!(Txisteak www.euskaraz.net web orritik atera

eta moldatu dira.)

EUSKARA ZERBITZUAZURE ESKU

ZENBAKI HONETANPARTE HARTU DABE:

ZURIÑE GOTI

BIOSNE TORBIFKO

MAITE TORREALDAI

ELIXABETE URIARTE

ARRIETA • FRUIZ

GAMIZ-FIKA • MEÑAKA

HIZKUNTZ POLITIKARAKO SAILORDETZA

Bizkaiko ForuAldundiaKultura SailaEuskara SustatzekoZuzendaritza Nagusia