argien mendeko azkoitiarraeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos ›...

20
1 Frantziako Iraultzaren ondotik, Argien Mendearen amaieran etorri zen mundura Azkoitin Jose Francisco Aizkibel Epelde, 1798ko martxoaren 9an. Izen handiko jakintsuen ikurra bereganatua zuen ordurako sorterriak. Azkoitiko Zalduntxoak Europako gizon ikasien bidean sartuak ziren eta aro berriaren haize astingarriak ekarri zituzten Euskal Herrira. Garrantzitsua izan zen haien eragin aurrelaria zientzia-arloko ikerlanetan. Ez zen, beraz, Manuel eta Maria Jesusen seme Jose Frantzisko nolanahiko basamortu antzuan euskal kulturari buruz lehen urratsak ematen hasi. Heziketaren haste- -hastetik kezka askoren ikasmina eta joera irekiaren eskola aurkitu zuen etxe ondoan, familia apalekoa izan arren. Europako kulturaren abiada handiko trenak bazuen Azkoitin geltoki eta ostatu. Behin baino gehiagotan aipu du Aizkibelek miresmenez Peñaflorida bere herritarra, eta honen inguruan sortutako Euskal Herriaren Adiskideak izeneko elkarteak Euskal Herriari ekarritako emaitza oparoak AURRER A © Hizkuntza Politikarako Sailordetza Aizkibel, 1798-1864. Aizkibel garaiko Azkoitiaren planoa. Martin de Uriak paratutako Azkoitiko historiarako oharren lagungarri margotu zuen Alberdik. ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRA

Upload: others

Post on 23-Jun-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

1Frantziako Iraultzaren ondotik,

Argien Mendearen amaieran etorrizen mundura Azkoitin Jose FranciscoAizkibel Epelde, 1798ko martxoaren9an. Izen handiko jakintsuen ikurrabereganatua zuen ordurakosorterriak. Azkoitiko ZalduntxoakEuropako gizon ikasien bideansartuak ziren eta aro berriaren haizeastingarriak ekarri zituzten EuskalHerrira. Garrantzitsua izan zen haieneragin aurrelaria zientzia-arlokoikerlanetan. Ez zen, beraz, Manuel eta Maria

Jesusen seme Jose Frantziskonolanahiko basamortu antzuaneuskal kulturari buruz lehen urratsakematen hasi. Heziketaren haste--hastetik kezka askoren ikasmina etajoera irekiaren eskola aurkitu zuenetxe ondoan, familia apalekoa izanarren. Europako kulturaren abiadahandiko trenak bazuen Azkoitingeltoki eta ostatu. Behin bainogehiagotan aipu du Aizkibelekmiresmenez Peñaflorida bereherritarra, eta honen inguruansortutako Euskal HerriarenAdiskideak izeneko elkarteak EuskalHerriari ekarritako emaitza oparoak

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Aizkibel, 1798-1864.

Aizkibel garaiko Azkoitiaren planoa. Martin de Uriak paratutakoAzkoitiko historiarako oharren lagungarri margotu zuen Alberdik.

ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRA

Page 2: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

onuragarri zitzaizkion. Mugimenduhau bere aldetik sustatu etabizkortzeko asmorik ere ez zitzaionfalta. XVIII. mendeko espirituarenjarraitzaile eta kimu bizia dahurrengo mendean Aizkibel handia.Ikuspegi honetatik aztertu behar dira,nahi eta ez, azkoitiar ospetsuarennortasuna eta lana.

Elizgizonak agertzen dira, bestalde,lehen maisu bere biziko oroipenetan.Gaztaroko ikastaroan ohikoa ez denberria ematen du berak. EuskalHiztegiari egin zion hitzaurrean dioerdararen gramatikaz jabetu aurretikabiatu zela latina ikasten. Orainbadakigu parrokiako benefiziadubatek eskolatu zuela euskararengramatika arauetan eta hiru hizkuntzak—euskara, latina eta erdara— zaindu

zituen gaztetatik. Kalonje baten etxeansartu zen gero eta beronekin joan zenErromara. Aipamen berezia merezi duRamon Diosdado Caballero jesuitaohiak. Hari zor ziola bereeuskaltzaletasuna, hala nola Erromakobibliotekari gehienekin izan zuenadiskidantza, aitortzen du lainoki.

Horrela, artzainen korta eta baserri--alorretako hesi guztien kulturagainetik egin bazuten jauzi aurrekozalduntxoek ikasien munduzabalagora, ez zen bera ere motzgelditu. Haiek Fisika, Kimika,Astronomia edo teknologia berriekinbatera, giza-jakintza, klasikoenliteratura-lorategia eta atzerrikohizkuntzak bultzatu bazituzten,Aizkibelek ere gai oso desberdinakjorratu zituen maisuki haien antzera.

2

Abizenen heraldika.

1818ko abenduaren8ko agiri honetanAizkibelen eskola--aprobetxamendua eta“buena conducta”-renberri ematen da.

Page 3: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Landare-arloan eta meatze-munduanaditua zen eta hizkuntza zahar etaberriak zekizkien bestalde. Letrenesparruko gizona izanik, adiskidemina zuen Bartolomé J. Gallardokdioenez, teknologia mailan Espainiakobiblioteka handiena eta aberatsenaomen zen berea. Zientzia eta letrakorohar landu zituen beraz.

Mugikorra izan zen azkoitiarrarenbizia. Erromaz landa, Paris, Madril etaToledon zehar ibili zen bere denboran,eta unibertsala da bere jakintza--ondarea.

EUSKARA

Aizkibelen ardura nagusiaeuskararena izan zen bizi guztian.Kontraesana badirudi ere,erromantikoa ere bazen, denboraberean, Argien Mendeko azkoitiarra.Euskara eta Euskal Herria ziren berebihotzeko kuttunak. Biziko helburuenardurak sailkatzean, jaiotzaz XVIII.mendeko Iraultzaren buru hotzazihoakion aurretik eta, alde horretatik,zientzia-gizona zen; baina XIX.mendeko ameslari baten sentimenberoa, biziaren ikuspegi disdiratsuaeta herrimin sakona zerizkioneuskaldun honen bihotzari.

Handitzat dauka Euskal Herriaaurrekoengandik jasotako herri--ohiturengatik, zentzu onparegabekoagatik, inoren uztarpeanegon nahi ezagatik, erlijoagatik, bere

jatorriagatik, etabatez ere haundia“bere itz-kuntzgarbi, eder, abe-rats, eta orainezagutzendiranak ezbezalakoagatik”,dio luze eta zabalhiztegiaren euskalhitzaurrekoeranskinak.

3

Page 4: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

4

Eta ez hori bakarrik; euskaragoraipatzeko orduan aurrerago doaeta hizkuntzari egozten dizkio gureherriaren aipaturiko merezimenduguztiak. Honela dio hitzez hitz: “Ezderitzat onetan geyegiratzen naizenik,alabaña, seguru nago, eta asko kostagabe agertuko nuke, euskaldunenoitura on-garbiak euskerari zorzaizkala, euskerari beren zentzu ondoezagutua, euskerari beren fueroak, etaeuskerari azkenik, erlijioarenganakoamorio añ bizi ta zimentatua.”

Kontraesanez beterik dago, izanere, azkoitiarraren ingurumen etaekintza emankorra. Bere herriarenamorante sutsua izanik, atzerrian bizieta kanpoan hil zen, besteak beste.Ez da garbi ikusten erbeste hainluzearen zergatia. Bazituzkeenarerioen erasoak euskaldunen aldetik.Ortiz Zaratek aditzera ematen duaparteko gizon ospetsuek izan ohi

dituzten garrazkeria, nahigabe etaesker txarrak nozitu zituelaazkoitiarrak.

Hala izanik ere, ongi ikusia zenorohar bere lana Euskal Herrian. Behinbaino gehiagotan eskaini zitzaioneuskararen katedraren bat edo beste.Zehatz mehatz aipu du, adibidez,Bilboko Institutotik izan zueneskaintza. Jose Antonio Uriarte etaJuan Dulmas liburu-saltzailea izanziren, Aizkibelek jakin gabe, honenizena arduradunei proposatu zietenak.Ez zitzaion une hartan ondo heldu edomindurik zegokeen, eta ezetza emanzien.

Euskararen mundutik gertu, etaeuskaldunengandik urrun zebilenAzkoitiko semea. “Une beretik hartunuen atzerriko maisuekin hartu--emanak zaintzeko erabakia —diojarraian— hauek bakarrik baliaditzaten nire lanak; izan ere, beroieizor diet alor honetan ikasitakogehiena”.

Arabatik ere deitu zuten AgirrerenSeminarioan —ez elizbarrutikoan—ikasleei euskara landua erakusteko.Hizkuntzaren arloan adituena eta langanoratsuenak dauzkana bera zelaaitortzen dute arabarrek. Baina, 1857--1858ko ikasturtea hurbilegi zegoenjasandako eritasun latz hartatik eta

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Aizkibelek egindako iruzkinak Garibayren atsotitzei. (Academia dela Historia-ren edizioa)

Page 5: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

5

Aizkibel ez zatekeengogoz eta indarrezhorretarako on. Ezzen behintzat etorri.Aspaldiko 1833anegina zuen bereitzulietako batEuskal Herrira.

Kontraesanenildo beretikhartzekoa da

ogibidea bera ere.Latina, greziera eta klasikoen eskolanikasitako jauna, hizkuntza-ikerle etazientzia-lanetan trebea, kontularitzaarruntetik bizi zen San Fernandokodukearen administrazioan. JustoGarate zenaren ustez, Aizkibel da XIX.mendean Humboldt alemanospetsuaren lana hobekienik ezagutueta aztertu zuen euskalduna,nagusiaren ondare-papera eta diru--kontuen artetik. Aipagarria, behintzat,bada hain mota desberdinetakolanbideetan trebetasun nabarmenalortu izana.

Ezkongabea zen eta adinekoemakume batek zaintzen zuen ToledokoMunarriz etxean. Euskara zuen ama--hizkuntza bihotzekoa eta erdaraz idatzizuen ia beti. Bere hiztegiari egitenhasitako hitzaurrea da bere euskalizkribu apurraren apurra, eta amaitugabe utzi zuen lana. Hau izan zitekeen

berekontraesanborobilena,Aizkibel gizonabera gertatu ezbalitz funtseanbeste guztiengainekokontraesanbizia. Denborabaino lehenekarri zuenamak munduraeta aurrelariagertzen da beti. Bi garaidesberdinetako soka-dantzan jauzika,arrazoimenaren burubide zehatzez ikusieta bihozkada samurrez burutu zuenbere lan erraldoia.

Euskararen “zalduntxoa” daAzkoitiko semea.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Humboldt.

Munarriz jauregiko atea.

Toledoko ikusmira Munarriz jauregitik. Trino de Uriak egindako irudiarenarabera.

Page 6: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

6

BATASUNA

Euskararen egoera begi zorrotzezaztertu zuen Aizkibelek bere denboraneta bai salatu ere ajeak. Historia-aurreilunean ezartzen zuen euskararenindar handieneko gailurra, hizkuntzahain landuaren herria benetanaurreratua zatekeela sumatuz. Duelabi mila urte, erromatarren garaian,beheraka omen zihoan bereedertasun nagusiko une hura atzeanutzita. Geroztik zatiketa eta ahultasunanabarmentzen joan ziren etaeuskalkien aniztasunean ikusten zuendesagertzeko arrisku nagusia.

Ikuspegi honetatik abiatuta, 1968anArantzazuko euskara batuaren batzarrabaino ehun urte lehenago, batasunarenaitzindari gertatu zen bera aurrerapausuhori behar-beharrezkoa ikusten zuelarikeuskararen iraupenerako. AxularrekGero idatzi zuenean salatutako akatshandia gogoratzen du berak ere,euskalki desberdinetako euskaldunokgeure hizkuntzan elkar ezin ulertua,alegia.

Ez zen azkoitiarra hitzetan soilikgelditzeko gizona eta bideak urratzenahalegindu zen bere aldetik. Klasikoenmunduan aditua zenez, helendarreneredua zetorkion gogora, eta grekoarenzatiketa guztiak Atenasko mintzaerakbateratu zituen moduan, euskalki batoinarritzat harturik euskara batzeaproposatzen zuen. Euskaldun guztiekulert zezaketen euskara txukun, landueta klasikoa sortzea zen bere helburua.Zer garaitako pentsamendua denkontuan eduki behar damerezimenduaz jabetzeko.

Euskalkien aukerak aztertzea dabere hurrengo pausua. Iturburuetarajoanez egin behar zatekeela batasunazioen gizon ikasiak. Hitz-errobakoitzak, silaba bakarreko zainakalegia, bere esanahi edo adierazpenberezia zueneko egoera garbira itzulizlortuko zen, bere ustez, euskarahoberena, euskalkien azken orduko

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 7: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

7

desberdintasun zatikatuetan murgildugabe.

Amets handiko proposamenbateratzaile honek ez zuen bestemunduko zailtasun eta eragozpeniksortzen, haren esanetan. Euskarahizkuntza bizia da eta hitzen sustraiakhor daude, munduko mintzairaaberats eta landuenen parekoaknoski, ama-hizkuntzari zioen benetakoatxikimendu liluragarriarekin esanik.Eta horretarako abiapuntu bezala,bizkaiera zitzaion aproposena,berezko forma jatorrei atxikiago izanomen zaielakoan gipuzkera etalapurtera baino.

Gerora begira, bizpahiru gizaldirenondoren nagusitua izango zela dio,ororen euskara bakar hori batzuk etabestek zailtasunik gabe elkar aditzekomoduan. Gizaldi honetan gainditutakohelmugen aurrehistoria idatzi zutenAizkibel bezalako gizon argiek etamerezi du herriaren oroimenorokorrean aintzakotzat hartzea.

Zazpi euskalkietako euskaldunokhizkuntza bera mintzatzeak ekarrikolituzkeen abantailak neurtzea da gerozentzuzko administratzaileareneginkizuna eta Aizkibelek ongi azaltzendu horretan ofizioa. Badaki hizkuntzabaten osasuna eta indarra, hura mintzodutenen kopuruaz neurtzen dela. Baina

denbora berean mintzairarentxukuntasuna eta aurpegi ederra,olerkari, idazle eta esatari onen bidezlantzen dela ezin du ahantz, eta euskalliteratura klasiko bat lortzeraino doabere ametsa. Gehiegi maite du bereama-hizkuntza polita, itxura zatar etajantzi zarpailekin plazaratzeko. Euskarabatuak euskal literatura bultzadezakeela zioen, zabalkunde gehiagoeskainiz idazleari guztiek ulertzekomoduan idatzitako liburuentzat etasalmenta gehituz. Horrela argitarazitezkeela hainbat gramatika, hiztegieta beste liburu baliagarri, salduko ezziren beldurrez eskuizkributanzeudenak. Bere burua ikusten zukeensalaketan. Lehia horren gurpileaneuskara da noski irabazle.

Hori zen XIX. mendean, etxerabegira, Aizkibelen erronka.

Gutxi azpimarratu izan da, edobatere, azkoitiarraren euskal zentzupolitikoa. Beti munduan zehar ibilitakojakitun ospetsua izanik ikuspegizabaleko begiradaz aztertu zuenbatasunaren emaitza nagusia. EuskalHerriak bizkar-hezurrean duen bi nazioarteko muga aldatzeko moduriksumatzen ez bazuen ere, ez zenetsipen antzuan erori. Euskera izenekoeskuizkribuan buru hotzaren eta bihotzbigunaren arteko oreka sumatzen zaioberriro, hurrengo itzulpenaren

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 8: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

8

ataltxoak dioen moduan: “Horreladenborarekin etnografikoki elkarturikegongo litzateke Nazio hau euskaraliterario baten bidez. Mende bat edobiren buruan nagusituko litzateke gaureuskalki desberdinak dituzten zazpiherrialdeetan elkar ulertzekobentajarekin, ezinezkoa baita bi Nazioindartsuren esku egonez politikokibateratzea... ”.

Etnografia esatean, herri--nortasunaren ezaugarri guztiaksartzen ditu noski. Hara zer azaltzenduen izkribu bereko beste atal batean:“Euskarak literatura interesgarririk ezizan arren Grezia eta beste herri

batzuen antzera..., Pirinioetako zokolatz batean badu herri bat ia milioibiztanle dituena alde bietan, bereohiturekin, lege-modu berezi, zorioneta administrazio paregabearekin,garai guztietako frantses etaespainiarren inbidiagarri, eta hizkuntzazaharraren aldetik Europa guztianantzekorik ez duena”.

Itxaropen astingarria darie, batezere, Aizkibelen hitzei. Orain bainolehen beste hizkuntza zahar haiek —grekoak eta abar— gainditutakoeragozpenak ea zergatik ez ditueneuskarak gainditu behar, galdetzendu. Zentzu praktikoaren baikortasuna.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 9: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

9

KRITIKA

Euskaltzale sutsua izan arren, ametsguztien azpitik eta borondate onekosasi-jakintza guztien gainetik euskarakbere bidean aurkitzen zituen akats etatraba guztiez jabeturik zegoen.Euskaldunak bere hizkuntzari buruzzuen estimu eskasa salatu zuenhasteko. “Zuen artean askok uste duteezé batere baliorik ez duela euskerak,eta Probintzia oietan ere ez chit asko,zergatik orain jende guztiak dakianGaztelaniaz itz-egiten. Uste onetanokerrenak dira aberatsenak...”

Ajolagabekeria hau ez da bakarrikherri xumearen akatsa. Agintarienganez du egoera hobea sumatzen. Lotsaematen duela esateak, aitortzen du,Euskal Herriko arduradunenzabarkeria hizkuntzari buruz, ezbiblioteka, ez katedra, ez euskara--erdara hiztegirik eta itxurakogramatika bat gabe hizkuntzazaharrena desagertzeko egoeranikusten baitzuen.

Utzikeria horrek idazle eta ikerleenlana murrizten eta antzutzen du noski,eta beragandik hasita bazekiela, dio,zenbat gostatzen diren lan hauekmintzaira propioaz jendea hain gutxiarduratzen eta jabetzen den lekuan.Euskal aditzaren lana eta gramatikaegin nahi izan zituelarik Bizkaiko

agintariei azaldu zien asmoa etahauek ez zioten erantzun ere egin.

Borondate oneko jenderik erebazegoen, noski, orduko euskaldunenartean, baina hizkuntzarekiko estimueskasak ogibide murritza zekarkionhizkuntzalariari. Bilboko Institutoankatedra eskaini ziotenean, ez zuenonartu lehen esan bezala. Denborarenburuan agertu zuen zergatia. Honeladio: “Plazer handia dut gaur egun, urtebiko soldata zikoitz —“sueldomezquino”— batekin bizi guztirako ezhartua nere gain, katedraren lotura etalanen prestakizunak egin beharra, natur--zientzien nahiz nekazaritzakoirakasleen hutsak betetzen ibil beharizateko gero”.

Oinak lurrean dituela kontuak aterata,ondorio arrunt honetara iristen daerromantikoa: “Euskara etazientzienganako dudan maitasunneurrigabeagatik katedra hori etaleporatuko zizkidaten beste eginkizunguztiak maila distirantan jartzekoeskaintza, bizi guztirako dudan soldataeta ondasunak galtzeko izango zen”.

Euskaltzale eta ikerle batzueniritziekin ere ez zetorren bat, bestalde,eta ez da isilik gelditzen. Humboldtjatorriko bere hizkuntzan ezagutzenzuen Aizkibelek eta maisutzat edukiarren, ikuspegi desberdina du

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 10: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

10

euskararen sorrerari buruz emandakoiritzietan. Haren ustez, Espainianzituzkeen berezko iturburua eta lehensustraiak. Azkoitiarrak ez du onartzenaburu hori eta kanpotik etorria zelakoideia arrazoitzen du.

Astarloaren eskola ere arbuiatuzuen. Ezin du onar letra bakoitzakbere esanahi berezia duelakoabiapuntua. Alderantziz, letrekhitzaren barnean hartzen dute eurenadierazpena elkarketaren etaerabilpenaren bidez aldatuz, aditzeanbatez ere. Zenbait letra erori etadesagertu ohi da hizkuntzarentrinkotasunak bultzaturik.

Azkenik, bizkaieraren aditzaz Zabalakegindako lanarekin ez zetorren batazkoitiarra, beronen ikuspuntuekinbeste batzuk ados ez zeudekeenbezala. Kritikoa zen Aizkibel beregaraian euskara gaietan idatzi zutenautore askorekin. Txarrena dadesadostasunak elkarrekin bideratzekomodurik ez zuela ikusten. Beharrakbultzatuta, euskararen akademia batenfalta nabaritzen du “puntu hau etaeuskaltzaleok onartzen ez ditugunbeste asko eztabaidatzeko.”

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 11: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

11

AKADEMIA

Tolosako Udal Artxiboan dagoenEuskera izeneko eskuizkribu mamitsuahonako mezu argi honekin amaitzendu: “Tamalgarria da bakarkakohainbat lan eta horrenbeste ahaleginalperrik galtzea euskal literatura etafilologiaren elkarte bat ez dagoelakoeztabaidarako; zalantzak mahairatueta inozentekeriaz edoezjakintasunagatik sortutako okerrakbideratzen ahalegintzeko.”

Euskara zainduko duen elkartearenbehar gorria maiz azaltzen duAizkibelek bere izkribuetan, XIX.mendeko beste euskaldun ospetsubatzuen kezka bereganatuz.

Azkoitiarraren ahotsa, hala ere,aurrerago doa eta ez da zilborraribegira etxe giroko zaindaritza moteleangelditzen. Errepide zabalak nahi ditueuskararen irtenbidetzat. Kontuan izanikberak ongi dakien bezala, antzinakosustrai zahar jakingarrietan oinarriturikdagoela ama-hizkuntza ederra, etaberonen jatorria sortaldekoa delasuposatuz, baldintza estuak ipintzenditu bere gogo beteko euskal akademiaizan zitekeenarentzat: euskaldunentaldea, euskara gaietan aditua eta,badaezpada, ekialdeko hizkuntzazaharren berri zekikeena. Eskatzearekinez da, noski, ezer galtzen. Horregatikdio, bat-batean hori lortzerik ez balegoere, denborarekin joan litekeela jendeaprestatzen.

Are gehiago; Euskal Filologiamundutik at eta etxeko hizkuntzalaritrebeez bestalde, atzerriko jakintsu etamunduan zehar euskara gaietanzaletuak akademia horretan egon beharluketela, zioen. Argien Mendekoazkoitiar argia mundu zabaleko etxetiaragertzen zaigu euskararen aldeko indarsakabanatu guztiak bateratzekogaraian.

Ikerlanarekin batera, euskaratxukuna hedarazi beharra ikusten duAizkibelek. Baserritarren hitzetanesateko, ikasien bilerak besterik gabe,ardi hilaren inguruan bildutako

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 12: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

12

artzainen susmoa dakar burura etahark ez zuen euskara ihartu edofosildua ehorzteko sortu nahiakademia hain ospetsua. Geroaikusita bezala Iker Saila eta JagonSaila uztartzen ditu babestu nahi zuenmintzairaren etorkizunean.

Eskuartean duen tresnaz baliatunahiko luke zabalkundea finkatzeko.Euskalduna une hartan eta geroagoere baserritarra izana da neurri handibatean, eskola gehiegirik gabekoaeta, hegoaldeari dagokionez,irakurtzeko zaletasun gutxikoa etaidazteko batere. Egoera horretanelizgizonek garrantzi handia izanadute euskal literaturan, eta horibazekien azkoitiarrak. Horrela, egingogo duen euskara txukunbateratuaren akuilari eta banatzaileaproposak zaizkio apaizak, baldineuren predikuetan, idazten dituztendebozioko liburuetan eta dotrinetanhizkuntza garbi eta zaindua erabiltzenbadute. Hori dela eta, Gasteiz, Iruñeaeta Baionako hiru seminarioetangramatika bateratu bakarra erakutsikoduten euskara ikastaroak emateagomendatzen zuen utopia antzekoestrategia politarekin. Idealismoarenlainoetan lurrintzen da oraingoanatzerrian borobildutakoarrazoimenaren zentzu utopikoa.Apaizak aski lan izaten zuen lekukoen

ulergarritasunera dotrina hurbiltzen,euskara berrituaren uztarririk beregain hartu gabe. Jagon Saila-renantzeko zerbait sumatzen da, halaere, etortzekoa zen hizkuntzakademiaren eginkizunetan.

Garbi dauka, noski, euskararenetorkizuna euskaldun guztien egitekoadela. Elkarte babestzaile nahi bezainospetsua sortu arren, herri-agintarienbabesa, legezko nortasuna etadirulaguntzarik gabe ezin izango dubere egitekoa bete. Hizkuntzari buruzikusten zuen utzikeria etaajolagabetasuna salatzen ditu,denengan kezka baikorra piztunahian.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Aizkibel. Garaiko irudia.

Page 13: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

13

HIZTEGIA

Aizkibelen lan nagusia euskararenhiztegi erraldoia da. EuskeratikErdarara biurtzeko itz-tegia, deitu zuenberak, erdaratik euskararaLarramendik eginarengandikbereizteko. Erditze luze eta ezezkorraizan zuen bere denboran liburu honek.Badirudi 1838an bukatu zuela, bainaargitaratzeko modurik ez eta liburuaikusi gabe hil zen egilea. Egia esateko,lan gutxi plazaratu zuen azkoitiarrak.Garibayen atsotitzei egindako oharraketa artikuluren bat edo beste izan ezik.Hil ondoren ere, ez ziren berehalakoanhasi aipamenak. Hiztegiari

dagokionez, 1885ean plazaratu zenTolosan, Gipuzkoako Diputazioarenlaguntzarekin. Aizkibel idazle gutxiezagututzat ematen du Eusebio Lopezargitaratzaileak aurkezpentxoan, etahorrelako lanek duten salmentaurriagatik harpidedunak egin zituenaurretik, azken orrietan dakarrelarikdenen zerrenda. Hori dela eta XIX.mendearen azken aldiko euskaltzaleaskoren izenak eta herriak ikusdaitezke bertan. Egileak amaitu gabezeukan euskarazko hitzaurrea etaManuel Antonio Antia, Urnietakoerretoreak, osotu zion arduraduneneskariz.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Hiztegiaren azala eta estalkia.

Page 14: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

14

Gazterik konturatu zela euskalhiztegiaren beharraz aitortzen duberak. Azkoitiko Ugarte apaizbenefiziadua latina irakasten hasizitzaionean gertatu omen zen hori,erdal gramatikaz jabetzen hasiaurretik. Orduko euskal ortografiarennahaste-borrastea salatzen du, ezIparralde eta Hegoaldeko joeradesberdinengatik bakarrik; idazleenartean zeuden diferentziak erenabarmenak zirelako baizik.

Hogeita hiru urtetan Erromanzegoelarik beste bultzada bat emanzion Ramón Diosdado jesuitak. Euskalortografia berriztatzen edosakabanatutako joerak bideratzenahalegintzeko gomendatu zion.

Oraingo ortografiaren aitzindari dazenbait puntu garrantzitsuetan etahori ez da inoiz bat-batean gertatzen.Hiztegian orripare batematen dizkioc letrari,zergatikbaztertu duenesateko.BartolomeJose Gallardoagertzen daakuilari etapartaide.Askotan

mintzatu izan zirela horretazelkarrekin 1831. urtetik hasita eta horibaieztatzeko ez dagoela ikusibesterik orduan bere eskuz hartutakooharrak nola idatzirik dauden: k letraerabiltzen du c-ren ordez, dagozkionsoinuetan, eta z e/i bokal bienaurrean. Era berean, q ezeztatzen dueta k jartzen du haren lekuan. Gletrari u erdarazko lagungarriakentzen dio ge, gi soilik utzita.Bestalde, ll eta tt modukokontsonante bikoitzak ere gaitzestenditu, familiartasun giroan edo esanahigutxiesgarrian ezik.

Ez du bere burua euskal ortografiaberriaren sortzaile ikusten, autoreospetsuen jarraitzaile baizik. Hauenartean Leizarraga Beraskoitzekoa,Axular, A. Abbadia, Chaho bera etaD´Arrigol Baionako Seminariokozuzendaria aipu ditu horrela idaztensaiatu zirenen artean. Hala ere, ezzaio aski hiztegian emandako urratsa.Hitz asko ortografia txarrarekin idatzibehar izan omen ditu, aitortzen duleialki, edo ez nahi izango zukeenmoduan behintzat, praktikotasunarenizenean; idazleek erabili ohi zituzteneran utzi zituela alegia, aiseago aurkizitzaten. Argitalpena luzatuko zenusteak ohitura berriak sartuko zirelakoitxaropena ematen zion zuzenketaguztiak egiteko.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 15: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

15

Historia zalantzagarri baten hariakazaltzen dira hemen. Hiztegiko besteohar batean dioenez, c letra kenduzuen ch bikoitzean salbuespenezutzita, argitasunagatik. Jokabidehorren arrazoia berriro ereeuskaltzaleen orduko eztabaidandatza. H letra soila balia nahi zutenbatzuek frantses ch ahoskatzeko,baina hasperenduna zen bestaldeIparraldean eta balio biak bereiztekoonartu zituen h hasperenduna, aldebatetik, eta ch oraingo tx horrek duensoinua ahoskatzeko, bestetik.Gogokoena tx izango zitzaion noskiberari, baina aditzera eman duidazleen ohituretan aurkipena zaildukozuela. Hori esan nahi zukeen hitz askoortografia txarrean utzi zituelaesatean. Nola nahi ere, urrats handiaeman zuen bere aldetik.

Azkoitiarrak zazpi hizkuntza zahareta berri behintzat ikasi zituen: latina,grekoa, hebraiera, gaztelera,frantsesa, italiera eta ingelesa,euskaratik bestalde. Euskal hiztegialau mintzairatan egiteko asmoa zuenhasieran, gero bitan gelditu bazen ere.Testamentu Berria, euskararen laueuskalkitara itzuli zuela dio, grekoa,latina eta frantsesarekin batean.Izkribuen zerrendan Erdara-uskarahiztegia ere aipatzen da, hala nolaAditz formen hiztegia eta Toki-izenen

hiztegia. Trapani-ren hiztegiaeuskarara itzuliaren albistea dator,bestalde, bere lanen zerrendan.

Lexikografoa izango litzatekeAizkibelen ohorezko titulua.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 16: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

16

LIBURUTEGIA

Mutilzahar bizi zen Aizkibel bereliburuekin Toledoko Munarriz etxean,adineko emakume bat zerbitzari zueladio Villasantek. Bartolome J.Gallardoren hitzetan, Espainiakobibliotekarik handiena eta aberatsenaomen zen azkoitiarrarena teknologiamailan. Ulibarri ferratzaile arabarraezagutu zuen 1833an Bilboraegindako bidaian, eta saski bat beteliburu eman omen zion dohainikOkondokoak euskaltzale ospetsuaribere lanen lagungarri.

Baina euskal liburuen atzetikzebilen, batez ere, eta ganorazkobilduma lortu zuen benetan.Hiztegiaren hitzaurrean, honela dio:“Aita Larramendiren demboran chitgichi ziran euskerazko liburuak: amarbaño ez ditu ipintzen bere itz-tegikoitz-aurrean, eta gaurko egunean

neronek dauzkat eun ta amalaueuskerazkoak eta euskerarengañekoak”.

Aita Villasantek berrehunen batenkopurua aipatzen du EuskalLiteraturaren Historian. Euskal idazlezaharren kopuru urria eta liburuenorduko balio handia kontuan izanik,benetan garrantzitsua zen liburutegihura. Bereganatu ez zituenen artean,bestalde Silvain Pouvreau apaizarenbi esku-hiztegitxo kopiatu zituen bereeskuz Parisen gero baliatzekoasmotan.

Arretaz zeraman sarrera-liburubatean eskuratutako liburu guztienzerrenda, bertan bakoitzaren azalpenzehatza eginez. LeizarragarenTestamentu Berria erosteko mandatuautzi zion 1831n Gallardori. Liburuzaleospetsuekin harremanak bazituen eta,adibidez, Errusiako Sergio Sobdouski

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Uria familiaren biblioteka Azkoitian. Manuela Aizkibel Zumalakarregi —irudian— Aizkibelen loba eta generalaren oinordekoa.

Aizkibelek bere osaba M. de Uriari bidaltzen zizkion liburuetakoak.

Page 17: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

17

liburu-merkataria, etxera etorri zitzaion1848an. Ibili zen tokietako egunerokooharretan bada ia beti liburu bilaemandako urratsen aipamena.

Aizkibel eta liburua, bikote ezinbanandua.

Euskaldun ospetsuak bizi guztianhorrelako arduraz lortutako bilduma,bere eskuizkribuekin batera, euskarakune hartan zuen aberastasunikoparoenetakoa zen. Benetako altxorra.Horren balioaz jabeturik, esku onetanutzi nahi izan zuen azkoitiarraketorkizunari begira bere bizikoondasun nagusia, Euskal Herriaren etaeuskaldunen aberasgarri.

Ez dira beti gauzak nahi bezalaateratzen. Mugikorra izan bazennagusiaren bizia, ez zuen soseguhandiagoa aurkitu hil ondoren harenbibliotekak. Tolosako Udal Artxiboan

egonik hasieran,Donostiako Udal Artxibora

aldatu zuten 1887an, eta noizbaitberriro Tolosara itzulia izan beharzuen. Gipuzkoako Diputazioarenjauregian kokatu berria zela dio,1925ean, Gregorio Mujikak. EuskoIkaskuntzaren egoitzan omen zegoen.Geroxeago, 1933an, bertan jarraitzenzuela esaten du Julio Urkijo jaunak.Hauek dira ikerlari fidagarrienazkeneko berriak. Hala ere, nonbaitdateke.

Ez dira hobeak, zoritxarrez, esku-izkribuei buruz ditugun berriak.Tolosako López Mendizabal editoreenetxean omen zeuden paper horiekhamabost edo gehiago liburukitanjosirik. Egileak letra txukun ederrezidatzitako esku-lanak omen ziren.Bertan gelditu omen ziren etxekoak

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Jaiotzaren mendeurrena zela eta, Koldo Mitxelena Kulturuneanomenezko erakusketa antolatu zen. Argazkian erakusketa horretan ikuszitezkeen Aizkibelen liburuak.

Gipuzkoako Probintziari lagatako agirien

inbentarioa (1864).

Page 18: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

18

atzerrira joan behar izan zutenean, etageroztik ez ditu inork ikusi. Familiarenustez galdutzat eman daitezke.

Behin baino gehiagotan salatu zuenazkoitiarrak euskaldunaren ezajola etazabarkeriaeuskarari etaeuskal gaieidagozkienetan,baina ez zuenbehar bada inoizpentsatu bereametsetakoondarearizetorkiokeenondorea.

Aizkibelendozena erdi bateskuizkribu baizikez omen dagoTolosako UdalArtxiboan. Lan solteak dira eta honakoizen hauek daramatzate, AntxonAgirrek ikusitakoaren arabera:Euskera, Lengua bascongada, Cartaa D. Ramón de Guereca, De losdialectos, Gramática analítica de lalengua bascongada eta Apuntacionessobre la lengua euskera.

Egunkarietan agertutako azken berribaten arabera, López MendizabalTolosako familiaren baitan ba omendago seirehunen bat orrialdeko beste

eskuizkribu bat, De la bibliografia yliteratura bascongada y de susdiferentes dialectos izenekoa. Hainbatidazleri buruzko aipamenak egitenomen ditu bertan Aizkibelek, liburubakoitzaren edizio-data kontuanhartuta sailkaturik. Berri ona benetan,eta agian ez da azkena izango. Gauregun badirudi euskal kulturaz gehiagokezkatzen hasia dela gure herria etaAizkibel orain ez da aurreko mendeanbere hiztegiaren argitaratzaileek ziotenbezain gutxi ezagutua. Bere bizia etajoan-etorriak euskal kulturaren eltzemututik ateratzen joan dira.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Tolosako Udal Artxiboan gordetzen denagirietako bat.

Page 19: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

19

LABURPENA

Frantzisko Jose Aizkibel zenarenheriotzari buruz, azkenik, gaizki ulertubat badago bazterretan: ez zen1865ean hil gehienetan esan izan denbezala, urte bat lehenago baizik,1864ko ekainaren 17an, alegia.

Nortasun oso bereziko jakituna izanzen eta bere herri-loturari uko egingabe aurreko zalduntxoen zuziapizturik mantendu zuen azkenerainoazkoitiarrak Toledoko bakardadean.Berak miresten zuen Peñafloridaherritarraren espiritu irekiaz jokatuzuen buruz eta asmoz, euskara bereama-hizkuntza zaharra, zientzia aldetiksakonduz eta etorkizunerakoberriztatuz.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Munarriz jauregian oroitarria jarri zen egunekoa. Ondoren egin zen ekitaldi akademikoan

argazkian agertzen direnek osatu zuten hizlarien mahaia: Chueca, Knorr, Ignacio de Uria

eta Peñaflorida-ko kondea.

Page 20: ARGIEN MENDEKO AZKOITIARRAeuskara.euskadi.net › appcont › sustapena › datos › aizkibel.pdf · Astronomia edo teknologia berriekin batera, giza-jakintza, klasikoen literatura-lorategia

20

Baina, denbora berean, bihotzarizerion erromantiko-sena agertzen dabere lan guztietan. Euskara zuenbiziko amodio dirdiranta eta, berehitzetan, “izar argiaren xarma dariogure hizkuntza zaharrari, zein, hainaspaldikoa, hain zentzuzkoa bezainegituraz xumea eta barne baliakizunezaberatsa baita, mintzaira unibertsalalantzen duten guztientzat eredugarribai liteke.”

Ezin genezake ahantz hemen besteerromantiko batek bere denboranazkoitiarrari egindako aipamena.Honela dio Iparragirrek:

Ogei ta ainbeste urtean

bizi da Toledon

Izarraizko semea

ez da beti lo egon.

Liburuen gañean

lanean gau ta egun

gure euskera maitea

galdu ez dezagun.

Asmo aurrerakoien sortzaile etaetorkizunaren bultzatzaile, ArgienMendeko zientzialari izanik,herriminaren pasioz Euskararenzalduntxoa izan zen Aizkibel.

ATZERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Euskaltzaindiaren batzarra Azkoitiko udaletxean Aizkibelen jaiotzaren mendeurrenean.