araztegia esperimentua

3

Upload: estherluco

Post on 01-Apr-2016

225 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Etxeko araztegia egiteko esperimentua 3. mailan

TRANSCRIPT

Page 1: Araztegia esperimentua
Page 2: Araztegia esperimentua

94

© A

NA

YA

/HA

RIT

ZA

. Ing

urun

eare

n ez

ague

ra 3

. Leh

en H

ezku

ntza

. Fot

okop

iatz

eko

baim

ena

duen

mat

eria

la.

7. ETXEKO ARAZTEGI BAT EGINGO DUTIngurunearen ezagueraIzen-abizenak: ...........................................................................................................................

Maila: ......................................................... Data: .................................................................

ZL

•Hondakin-urak eta haiek arazteaEtxeetara iristen den ura ibaietatik eta aintziretatik etortzen da. Baina, tratatu egiten da garbia eta edateko modukoa izan dadin; hau da, gardena izateko, usainik ez izateko, mikroorganismoak edo substan-tzia kaltegarriak kentzeko...

Aitzitik, ura etxeetatik atera eta estolderia-sarera iristen denean, arrea da, kolore marroi-berdexkakoa, kiratsa dario eta mikroorganismoz eta kaltegarriak izan daitezkeen substantziaz beteta dago. Erabilitako ur horiei hondakin-urak esaten zaie. Ibaietara egoera horretan itzuliko bagenitu, ziurrenik, hil egingo lirateke haietan bizi diren izaki bizidun asko eta asko.

Hori jazo ez dadin, hondakin-urak garbitu egin behar ditugu ibaietara itzuli aurretik. Prozesu horri arazketa esaten zaio, eta hondakin-uren araztegietan egiten da.

Araztutako ura EZ DA PERTSONEK EDATEKO MODUKOA; baina bai, ordea, landareak ureztatzeko, kaleak garbitzeko... Baina, batez ere, araztutako ura ibaietara itzul daiteke, ekosistemei inolako kalterik egin gabe.

Page 3: Araztegia esperimentua

95

© A

NA

YA

/HA

RIT

ZA

. Ing

urun

eare

n ez

ague

ra 3

. Leh

en H

ezku

ntza

. Fot

okop

iatz

eko

baim

ena

duen

mat

eria

la.

Izen-abizenak: ............................................................................................................................

ZL

Hondakin-urak sortuko dituguHondakin-urak gizakiok sortutako hondar likidoak edo solidoak dituz-ten urak dira. Ur kutsatuak dira.

Zuk ere sor ditzakezu hondakin-urak. Horretarako, nahastu hauek on-tzi batean:

• Solidoak: paper- eta plastiko-zatiak; lurra, ogi-mamiak...

• Likidoak: olioa, esnea…

Nola araztuko ditugu gure hondakin-urak?Arazketa, � nean, uretatik hura kutsa-tzen duten hondakinak kentzeko meto-do bat aplikatzea da; horrela, ur gar-bia lortzeko, hain zuzen ere.

Sortu ditugun hondakin-uren lagina arazteko, etxeko araztegi bat erabiliko dugu; eskuineko irudian agertzen dena bezalakoa. Begiratu arretaz irudiari, eta eraiki zuk ere araztegi bat.

Hondakin-uren zer elementu geratzen dira atxikita goiko parteko sarean?

Azaldu nola ateratzen den ura arazte-giaren beheko aldetik. Saiatu zergatik gertatzen den azaltzen.

Sareta

Plastiko-zatiak

Harea larria

Kafegailu-iragazkia

Ur garbia

Ur zikina

Akuarioetarako ikatz

aktiboa

Legarra