arantzazu euskal-sinismenaren poemagure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. iru santu...

68
ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA Salbatore Mitxelena Iturria: Arantzazu, euskal-sinismenaren poema, Salbatore Mitxelena. EFA, 1949. Klasikoen Gordailuan: http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/M/MitxelenaSArantzazu.htm Klasikoen Gordailuak egindako lanak oro dominio publikokoak dira, eta, Jabego Intelektualaren Legearen arabera jatorrizko idazlanak bestelako eskubiderik ez baleuka, nahi bezala erreproduzi daitezke.

Upload: others

Post on 23-Jun-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

ARANTZAZUEUSKAL-SINISMENAREN POEMA

Salbatore Mitxelena

Iturria: Arantzazu, euskal-sinismenaren poema, Salbatore Mitxelena. EFA, 1949.

Klasikoen Gordailuan:http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/M/MitxelenaSArantzazu.htm

Klasikoen Gordailuak egindako lanak oro dominio publikokoak dira,eta, Jabego Intelektualaren Legearen arabera jatorrizko idazlanak bestelako eskubiderik ez baleuka, nahi bezala erreproduzi daitezke.

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 2

Page 2: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

ESKEINTZA

Arantzazuko Ama: tori zuretzat, ainbeste zor dizun seme onekeskeintzen dizun lana.

Ez da nerea. Zure Erriarena baizik. Gizaldiz-gizaldi zure babeseaneta zuri kantari bizi izandako Euskalerri zarrak abestu izan dizun poemadezu, nik orain andik eta emendik osatua, il-zorian zeuden puxketatxoa-kain gorputz bat eginda.

Kantazar eta elezar oiei darien poesi-lurruna ta kristautasun sendoabildu ta, kondaira lagun, itzez jantzi: nik besterik egin al dizut gero?

Edo nai ba’dezu, nik nekazariarena egin det. Jorran ari naizela, ustegabe, lurra arrotu egin diot eta txuloa bigundu, lurpean, or nunbait, gor-deta zegoan azi’ari. Eta ernetzen ikusi dedanean, begi-kimua axaldu duanbezin laixter, eguzki pixka bat eman diot. Auxe batez-ere, eguzki pixkabat, biotzeko maitasun-bero pixka bat eman diot, landarea azi dedin etagero adaburua eman dezan.

Eman dizu bere garaiean. Oraintxe eman dizu. Nolako aundia, kan-tazarretan-gora agiri zaigun antziña ederreko euskal-Fedea, zuganakomaitasunean eta zure laguntza-pean! zuri kantari.

Kanta deizula gaurkoak ere!

5

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 4

Page 3: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

ZERU-DEIA

Errodrigo Baltzategi artzaiak, Ama-Birjiña agertu zitzaionekolarunbata artan, lendabizi arran-otsa entzun zuan. Arrana edo ezkilla,nai dezun bezela, kanpaia beintzat. Kanpai aretxek deituta urreratu zanMiraria zegoan elorri-ondora.

Kantazarrak:

Kanpanilla txiki batalboan bazuan.Iñork beartu gabesoñu jotzen zuan...

LENENGO ALDIA

In splendore ortus tui... (Js, 60, 3)

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA Salbatore Mitxelena

6 7

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 6

Page 4: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

—gizaldien ikuskaia!—Andre-Maria arantzan-gora

zabalduz zeru-dirdaia,Jesus aurtxoa besoan dula

ta antxe zintzilik kanpaia!Zori oneko kanpaia eta

zori obeko artzaia!

Talan... talan...Aloña’ren maldan.Aro berri argi batalbistatzen zuan:

—«Kantauri orrek ona amen Ama,Zeruak dizun doaia.

Arantz ontatik Ama izango da;seme on izaten saia.

Ona Arantzazu, euskal-Golgota,euskal-miñen Opal-maia!

Emen Kristo’kin egingo zeraOpaltzalle t’Opalgaia.

Emaitz aunditan loretuko daenda aundi orren erraia.

Mundu guziak miretsiko duzure egikizun garaia...»

Talan... talan...Aloña’ren maldan.Badaki Euskalerrikze egikizun daukan!

Zori oneko kanpaia etazori obeko artzaia!

Zorio onena zuk, Euskalerri;badator zure Garaia!

Salbatore Mitxelena

9

Sarrera

Talan... talan...Aloña’ren maldan,atziña zaarrarenaltzo-altzotikan.Talan... talan...Aloñaren maldan.

Alan, alanMatutiak goizanegun berrira deitzendu esna gaitezan.Alan, alanMatutiak goizan.

* * *

Baltzategi’ko Errodrigo’txo,zorioneko artzaia:

ik entzun uan lenengo aldizZeru-deiaren kanpaia.

Zorio oneko kanpaia etazori oneko artzaia!

Talan... talan...Aloña’ren maldan.Zeru bera ari zandeika kanpai artan.

Berez ari zan jo ta jo deika,jo ta jo deika kanpaia...

Joalea al zan? ala arran-otsa?Zer zan aren esan-naia?

Urreratzen da, bertaratzen dalaborriz mutil ernaia.

Bertaratzean, ze ikusiko-ta

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

8

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 8

Page 5: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Zeruak itxogitenzion, Goiz-argitan...!

* * *

Jentil-aro’ko atzea,erromesbide luzea.

Erromesbide luzean-gora,bidazti, euskal-Fedea.

Jentilletako aztikeritanutzi zizun ibarbea.

—«Goazemazu, uxo xuria;ainbeste egizu nigatik».

Ta uxo xuriak ega jasoazerromesari: «Atozkit...»

Amesmenaren egaztiariark, ordea, ezin segi...

Arbidearen luzea!Jun-bearraren nekea!

Gaitzena, alare, joan ta joanta azkena ez ikustea.

Noiz ikusiko noiz, Andre-Mari!zure betarte emea?

Oi Abendu’ko intziria,intziri penagarria!:

griña ezikaitzok menderatzeraeldu zaitea Mesia!

anaitzarako Mesia etaamatarako Maria.

Artean ere, ordea, Mari-gaiztok e’tzuangaldu Jentil-aroko agintea

Zaldi-karroza suzkoan,gaua izar dagonekoan,

aideak-zear pasiatzen daMari-gaizto jaurgo osoan.

Salbatore Mitxelena

11

JENTIL-AROA

Antziñako Jentil-aroa erromes-bide batbezela dezu. Arantzazuko amabosgarren gizaldi-gallurrera igo ta igo datorren erromes-bidea.

Euskal-Fedea, bertan, bidazti, aldapa-gora, nora datorren jakiteke.

«Mari-gaizto»rekin burruka etengabeaneta kristautasuna sendotu ta gozatuko dion«Ama» baten ametsetan datorrela, bidazti orrek«Andra Mari» du bere miñen eztigarri.

Talan... talan...Noiztandik ari zanzerutar arran-otsadeika Aloña-maldan?Betidanik? gizaldidanen ondotikan...?

Bañan, bañannolatan e’tzuanJentil-aro gaixoakentzun lendanikan?

Gaixo arek ez jakinbere naigabean,onez iñork iñoradei zeikionikan!

Ta alan, ta alanerromes-bideanberekaxa zetorrengalduta illunpetan,norabaita irtetekoantzi-ametsetan...

Jentil-arok ez jakinnola an aldatz-mugan

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

10

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 10

Page 6: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

mendeko ditun agintariaiasi da agindu ta agindu:

Mari-gaiztok:—Aide-nagusi jauntxoak:urkatu kristau-lepoak,

kizkaldu sutan baserri ta uri,ebaki sagar-ondoak.

Orretxek uju! eutsiko digu:goi-bekoen gorrotoak!

Erromesak:—Aloña orretxen gallenbeste Andre bat sorturen.

Zure jauregi gezurrezkoaoinpean Ark zapalduren,

Gaiztozulo’ko agintepetikguziok libra gaitezen.

Ta bertan, dantza ta algara,Mari-gaizto izarretara...

Ez dezu ikusten aidez irutensorginkerizko izara?

illargi-betez koroaturikburuko ille-aparra...

Jentil-aro’ko Fedeak Andra-Mari du bere poza ta saria.Onek beste «Ama» bat agintzen dio, bere antzekoa, baño

obea.Izan ere, antziña artako Andra-Mari batez-ere «Andrea»

izan zan bezela geroko Ama-Birjiña batez-ere «Ama»izango bai-da, xamurragoa, biozbera, bidelaguna...

Ermitatxo bat eta bigaltzarak ezker-eskubi.

Ezkaratzetan petrillak dauzke,erromesa non eseri.

Esaten daude ermitatxoak:«Emen atseden, bidazti».

Salbatore Mitxelena

13

Aloña, Aralar, Gorbeia, Anboto...,ibiltzen ditu txangoan.

Mari-gaiztok:—Odei guzien azpitik,sasi guzien gañetik.

Ez da Euskalerrin neri buruamakurtuko ez didanik.

Bearko ik ere, kristau erromes;aitor nazak ik ere, ik...

Erromesak:—Nik e’tzaitut aitortuko.Naiago nuke, naiago,

nere burua bertan amilduzure mende lotu baño.

Zer ikusirik ez det zurekin.Ni Kristo’rentzako nago.

Mari-gaiztok:—Erromesak bai adu txar!:nunai arrotz, atzerritar...

Ara Arrasate... Nik jartzen dizkitire etxe ta uri su ta gar.

Etxerik ez-ta, ijitu antzoik orron ibilli bear...

Erromesak:—Ni banatorren bezelazu, orratio, atzera...

Zu ta ni nunbait, gaua ta argia,ezin alkartuak gera.

Baietzak eza garaituko dunik zu. Banator jauntzera.

Amorru beltzak artzen duta an doa Mari su ta fu.

Aloña-goiko Gaiztozulo’tik—bizilekua antxe bai-du—

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

12

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 12

Page 7: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Lo dago Jentil-aroa,Mari-gaiztoren jaurgoa.

Ermitatxotan atsedetean,amets eztizko aur-loa...

Bere erraietan poz bat darama:Abendu-amets gozoa!

Arantzazu’ra erromesdator nekez eta miñez

Jentil-aroko euskal-Fedea,uste-gabeko arbidez...

Amets-mugara eldutzen datoreta gaixoak jakin ez!

Salbatore Mitxelena

15

Bidaztia, nekez, autsez,oin urratuak odolez,

ermita aitako batera doaatsedetera apur batez.

Lenbizi, baña, belaunikatuango imajiñari auzpez:

Erromesak:—Andre-Mari! Abe-Mari!biotz minduaren sari...

Bide guzian ikus-gogo nunzure beiratu gozo ori.

Parretxo-izpi bat, aterpe-billamiñez datorkizunari!

Andre-Mari’k:—Gaur gauerako ostatunere etxean badezu.

Aurrera, baña, Ama obeakbidera ertengo dizu.

Arantzan-gora arantza-gabe:ortan ezagungo dezu.

Erromesak:—Zerori iñolaz, zerorizerala nago Ama ori.

Zu, sendatuko dizkidazunaizeri, malko ta zauri.

Orretxen pozak narama arbidezaurrera, negar ta intziri...

Andre-Mari’k:—Gaur gauerako ostatunere ermitan badezu.

Biar ber-ekin dezazun pozikorain lo, amets egizu:

nere antzeko Ama berri batbidelaguntzat amestu...

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

14

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 14

Page 8: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Barne-abotsak:—Utzi ardiak joaten

Aloñan-gora Aloñan-beranaitara bazka ditezen.

Ardi txuriak berak dakitelarre goxoa non duten.

Zeruan aingeruak:—Uribarriko ardi txuriak:utzi beko lañopea.Aloñan-gora, Aloñan-beradago zerutar larrea.Ez bildur izan arkaitz-artekobasapiztien erpea.Elduko da bai zuen atzetikErrodrigo’txo ernea...

Lurrean...:Errodrigo’ri, doan bezelamendiratzen artaldea,nai estu batek ozkatzen diojarrai-miñez biozpea.

Errodrigo’txok:—Ene ardian, ardi txuriak,zerk zaramazte or gora?Neroni ere gogo ixil batekdeitzen dit zuen ondora!

Barne-abotsak:—Joan artzaiak lenballen

Aloñan-gora Aloñan-beraardi txurien ondoren.

Ardi txurien ondoren junda,larre goxoa arkituren.

Aloñan-gora Aloñan-berapozik euskal-artaldea.

Salbatore Mitxelena

17

ARDI TXURIAK LARRE GOXORA

Ardi galduen billa joan omen zan Errodrigo arkai-tzarte artara. Galduak, ardi txuri aiek? Bai zera.Errodrigo iritxi zanerako, antxe zeuden Elorri-aran-tzaren ingurumari, bazka gozoan...Ardi txuriak jakin nun zegoan larre goxoa!

Antxe zegoan Ama Birjiña. Baño artean e’tzan agertzeneman. Ta ari ziran kantari

Zeruan aingeruak:Oi udaberriz Aloña-maldanelorriaren lorea!Min du errekak utzi-bearraalako txoko maitea.Zoriontsua, txoko artarairisten dan artaldea!

Lurrean, Oñatiko parteanEmen baño an, gorago etanun goxoago larrea,egunero ta gorago dabilErrodrigo’n artaldea.

Errodrigo’txok, gaztea izanik,gaztea eta trebea,ardi galduak gauero biltzenbadu alare nekea.

Errodrigo’txok:—Zertara, bañan, ene ardiak,zoazte gora ta gora,Uribarri’ko larreak bañoobe ustetan iñora?

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

16

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 16

Page 9: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

ARANTZAN-ZU?

Arrimallatan altuan dagoBirjiña Begoña’koa.Alata bere altuagoanBirjiña Arrate’koa.Birjin danetan ederrena Zu,Ama Arantzazu’koa!

(Kantazarra)

Aldakuntza aundia ezagutu zuan gure Erriak Birjiñaagertutakoan. Ordurarte, nunai gorrotoa, ikusi-eziña, siñeskeria, jauntxokeria. Agertutakoan,pakeak egin, gorrotoak itzali, sorginkeriak uxatu etauriak beren buruaz jabetu... Eta gizaldi bat baño len,gure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Irusantu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, SanMartin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!Bertsolariak du emen eskubidea, beste iñork bañolen ongietorria emateko Erri guziaren izenean.Esan baiditeke: kanta-zarrai zor diegula geien-geie-nik Arantzazu’ko Amaren izena ta zabalkundea.

Agur, Arantzazuko Amandre berria.Ematera natortzu ongietorria.Bertsolaria nazu, eskolaz urria,alare jendearen maixu gidaria.

Alaiki ta galaiki nai dizut koplatuorain zure aurrean pozak dezan leku.Ez, bada, doñu-zarrak beti miña aidatu.Gaurdañoko zotiñak yadanik atertu.

Antziñako ametsak emen dira lortzenta arantzik zorrotzenak lore eder biurtzen!Kupiradun Ama bat galdetzen genuen...Ona Amarik onena arantza-gain emen!

Salbatore Mitxelena

19

Arantzazu’ko mendian bañonon arki bazka obea?Artzai ta artalde, Euskalerriakasmatu digu bidea!

1469’garren urtean agertzen eman zan elorri-gañekoMiraria. Arrezkero, ao-batez, biotz batez, kantatzendatoz zeruan aingeruak eta lurrean geroko gizaldiak:

Oi udaberriz Aloña-maldanelorriaren lorea!Elorriaren loretan Lore,Birjiña Errugabea!

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

18

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 18

Page 10: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Zuretzat euskaldunen obari onenak.Zuretzat errezkadan mendirik gorenak,gogokoen dituzun pralleen arrenak,eztarri garbienen doñu gardenenak...

Zuretzat batez-ere biotz-oparia.Gau-bijili latzetan gurendu-berria,tori Euskalerriren anima garbia,eguzkitan elurra ez bezin zuria...!

Lau probintzien erdi ta Aizkorri’ren altzo,Arantz orixe degu euskal-kabi goxo.Gorago ta zerutik are bertanago,«zerurako bidea ortik gora dago».

Bukatzera noazu nere gorasarre.Ikus zaitudalako ez nijoa asarre.Ezin aztu izango det zure irribarre,Zugana anpatu arte euskal-maitazare!

Agur, Ama. Banoa, baña ez betiko.Arantz ortan txoko bat gorde neretzako.Euskal-bertsolariak e’tzaitu aztuko.Arantzazu goraltzen ez da azkena izango.

Salbatore Mitxelena

21

Oñaz ta Ganboa’rrak, danok, bat artuta,menderatzen dizugu aoz-bera ezpata.Anaiak alkar-gudan setaz, zer dala-ta?Ez geiago gudarik zure alde ez pa’da!

Gaiztozulo’ko Sorgin, gaitz danen sort-oge,legortearen ama, Dama ondatzalle:zure jaurgoa jun da. Guregandik alde.Bestelako ona degu onako Ama auxe!

Erregiñen erregin, zeruaren zeru:orrek arritzen gaitu: nor eta arantzan-Zu?Arkaitzik zakarrenen artean izkutu,orrek arritzen ere non eta Arantzan-zu?

Zazpi aizpatxo dira euskaldun Birjiñak,zein baño zein beltxeran, zein baño zein piñak...Artu bitza sei aizpen, seiren eskumiñakdanetan gazteenak, danetan txikiñak!

Zazpi aizpa beltzetan erregin zaitugu,danetan maiteena ta guzien buru.Alata ere, baña, Ama errukitsu!non eta Arantzan zaude? nor eta arantzan Zu?

Maitako degu, maita, Amaren arantza.Maitako degu, baita, Jesusen gurutza,ilda Ark santuturiko oñaze-zugaitza.Oien bien gañean kristau-poza datza.

Gure errukiak Arantz ortan jarri zaitu.Zurekin orko maizter guk ere nai degu.Arantzan-Zu? Arantzan zurekin ere gu!Zurea ta gurea izain da Arantzazu!

Euskal-mendi-lerroak mallan-mallan datozAizkorri-gallenean alkartzera gogoz.Ala euskal-semeak, zuk paketu ondoz,arantzondo ortaraxe, maitasun eta poz...

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

20

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 20

Page 11: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Antxe zegoan Birjiña arantzanseme berriai begira:

—Oñati-erri txit enetxoa:ermitatxoa eidazu,ermitatxoa eidazu etanerea izango zera zu.

Arkaitzak-zear ara bideaurra zanetik onera,zenbat gizaldi Aloñan-goraBirjiñaren esanera!Ark esandako Ermitagintzanalik-oro ekitera...«Arantzazu’ra bidea luze;aldapa-gora, gañera...»

Oi, baña, Amaren semenganakoirribarre biozbera!Oi, eskaria lortutakoanBirjiña Amaren arrera!

—Ene Euskalerri —esango zien—nere semea zu zera.

Ots, euskaldunak, goazen bideanZeru-deiaren adira,antxen bai-dago Birjiña arantzangu noiz elduko begira:

—Ene Euskalerri txit enetxoa:ermitatxo bat eidazu,ermitatxo bat eidazu etanerea izango zera zu.Arantzazu’ko Eliz ontatxeizango dezu ostatu,izango dezu ostatu etaeuskal-Meza non opaldu...

Salbatore Mitxelena

23

«ERMITATXO BAT EIDAZU...

Auxe izan omen zan Birjiñak Baltzategi’ri azalduta-ko borondatea. Ez noski Errodrigo’rentzat bakarrik.Geroko gizaldi guziak zertu bear bai’zuten egikizunori.Oartu «erromantze» ontan euskal Kondaira osoaAmaren esanera. Lenengo, arrizko «ermitagintzan.Ta gero, aldi berean, batez-ere Kristo’ren«Gorpuzgintzan».Poema osoaren muña ta nondik-norakoa adiraztenzaizu emen, alde aurrez eta axal-axalik.

Errodrigotxo joan zaneanardiengana mendira,antxen zegoan Birjiña arantzanartzaitxoari begira:

—Errodrigo’txo Baltzategi’ko;ermitatxo bat eidazu,ermitatxo bat eidazu etanerea izango zera zu.Iru latatxo, zazpi tellatxoasteko asko dituzu.Elizaunditzen danean biargeiagorik bearko du.Nere euskal-seme on askok emenizango dute ostatu,izango dute ostatu etaeuskal-Meza non opaldu...

Errodrigo’txo laxter joan zanOñatiako kalera,eliz-gizonai, bertako danaiberriona ematera.Oñatiarrak laxter jun ziranprozezioan mendira.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

22

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 22

Page 12: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

euskaldun danak batera.Euskal-Eliza Loiola’rekinjaso zan gallurrenera.Bañan, alare, e’tzan azkenduErmitagintza, ostera...

Euskal-gizaldi etengabeakeunki batetik besterakantatzen gatoz, betetzen goazeskari-eskeñi bera.Nun nai gaituzu, zertan, Amatxo?gure betiko galdera.Elizagintzan! —Ark erantzuna—ta nerea izango zera.Bost gizaldiko euskal-egintzadator orren BAIETZ-era,lau aldiz erre-ala elizaberriz ereikiz ostera.Berriz ta berriz jasoko erebaldin lengoak ba’gera!

—Etengabeko ermitagintzaneuskal-Eliza ari degu.Bizi artean, ondo dakigu,orrek bukatzerik ez du.Gure leia ta gogoa, alare,dagoneko ikusi dezu.Elizagintza! zure eskariagure Edestiak elburu.Kristau-Eliza jaso ta jaso!Egonak zerurik ez du.Ama zaitugu, seme gaituzu!orain esan dezakegu.Ama zaitugu, seme gaituzuIñigo degula buru!Zer geran iñork galde ba’leza,auxe: Loiola-Arantzazu!

Salbatore Mitxelena

25

Geroko baten (negu otza zan,Erregetako bezpera.Oitura zanez, gau artan erebazan bijili-billera).Iñigo zaldun gazte ezagunaeuskal-anaien legeraArantzazu’ra, promes eginda...Elurra Aizkorrin-bera.Aren bekoki sutua, alare,e’tzan otzak uki-bera.Zer amesten zun? zerk beartze zunalako erroitzartera?Bide berriak asmotan eta«indarrak dator artzera».Antxe zegoan Ama irribarrezLensemeari begira:

—Iñigo zaldun Loiola’koa:ermitatxoa eidazu,ermitatxoa eidazu etanerea izango zera zu.Iru latatxo, zazpi tellatxooiek gutxitxo dituzu.Euskal-fedea, euskal-Elizakaundiagoa bear du.Zurekin dagon Euskalerriak«bitarteko zu nai zaitu».Berez ezin dun Elizagintzazurekin nai du osatu.Orretarako egingo zaitutErri santu onen Santu.Zer geran iñork galde ba’leza,esan: Loiola-Arantzazu!Euskal-izenak ontziburuanbikoitz auxe eramango du.

Kristo’rengana jo zun Iñigok,zuzen Jerusalen’era.Ta Iñigo’rekin santu-bidean

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

24

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 24

Page 13: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

UXOA: NARAMAZU...

Arantzazura zetorren erromesen bat bidean galtzenba’zan, uxo bat agertzen omen zitzaion bidea era-kustera.Onako olerkitxoen beste gidari bat izendatzen diouxoak Erdi-aro’ko Euskalerri bidaztiari: Errodrigo.

—Uxo mandataria:nondik zatoz, nondik?—Nondikan natorkizun?Zeru-goi bertatik,zuri estura ortanlaguntzeagatikta eraman zaitzadanZerura zuzenik.

—Uxo mandataria:ez det nai besterik:atera nazazulaestura ontatik.Arren egizu, bada,ainbeste nigatik:eraman nazazulaZerura zuzenik.

—Ni aurretik naizelaatozkit atzetik.Zerurako bidexkaondotxo dakit nik.Mendi santu baterajoko degu lenik,andik egatutzekoZerura zuzenik.

—Ai uxo gidaria:alperrik, alperrik.

Salbatore Mitxelena

27

—«Ermitatxo bat eidazu etanerea izango zera zu».Zure eskaria, zure eskeñiani ere entzuten naukazu,zure izenaren ermitagintzanalbait egiteko gertu...Poema ontan gora zaitzadanAma! lagun egidazu.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

26

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 26

Page 14: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

BERRIONA

Irudia agertu-ta urrengo igande-goizean ErrodrigoOñati’ra jetxi zan berrionarekin. Jetxi zanean, oña-tiarrak errogatibak egiten ari ziran euri-eske.Ergiña’ko «Andra-Mari» zuriarentzat izan oi ziranordun oñatiarren letariak (prozezioak), alako legor-te-aldietan.Ergiña’ko ermita ori Oñati’tik Mondrago’era bitar-tean dezu.

Giza-lerro beltza entzun urrutianErgiña’ra-bidez arrenga bizian,eguzki-galdatan auts biur-zorian,oiartzuna arrotuz landa kizkalian:

—Andre-Mari! Abe-Mari!biotz minduaren sari...

Iguzu larre beartuentzatzure errukiaren euri.

Legorte ontatik libra gaitzatzu,Ergiña’ko Andra-Mari!

Goldio lizuna erreka agorretan.Belar txutik ere ez alor txigorretan.

Miñez dantzu lurrak doan letaria,atzetik luzatuz otoitz-durundia.

Ta, auts eta izerditan, an darrai aurreraOñati-erritik erromes-illerabasamortu-zear lugorri-barrena.Gurutzadunakin apaizak aurrena;bi lerro beltzetan gizonak urrena;emakumezkoak, saillean, azkena.

Salbatore Mitxelena

29

Zu egan zoazelaezin jarraitu nik.Ez didazu emangobeste gidaririkMendi santu ortaranaramakeanik,anditxek igotzekoZerura zuzenik?

—Nun dagon Mendi oribada dakianik.Ara Errodrigo’txogainbera Aloña’tik.Artxek erakutsikoneronen partetiknondik igo zindezkenZerura zuzenik.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

28

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 28

Page 15: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Biamonerako euria oparoari zun, asetuz biotz eta soro...Estalpea jaso bai-zuten orduko!Euriakin zenbat grazi arrezkero!

Arbidean-gora norabait erromeszetorren, alaber, Euskalerri, nekez...Aren arran-otsak, samiñaren miñez,albo-errietan oiartzunik ere ez!...

Errodrigo’n deiak bidera irten dio...Berrion obeak mun al lezakio?

—Nora zoaz erromesorron, Euskalerri?Ona Aizkorri’ko maldanzure Andra Mari!Pauso galdu oriekonatu ta ikusi—«Eidazu ermita bat,(esaten danori)Ama-Seme izangogera-ta zu ta ni».

Bidaztia, arretaz, pozez zorabio,belaunikaturik adi dakogio...

Lau-aizetaratuz artzai-aldarria,lau probintzitara an doa irrintzia;ta arekin arran-ots ebanjelaria...Esanera dago Euskal-Edestia!

Salbatore Mitxelena

31

—Ergiña’ko Andra-Mari,gure Andra-Mari zuri.

Egarri dauden soroentzakoeuri naroa ixuri.

Pekatarion deiari entzun,Ergiña’ko Andra-Mari!

Danen aurrez-aurre, tontor batera igota ara non asi dan oska Errodrigo!

—Baña, oñatiarrak,zertan zabiltzateErgiñara-bideaneuriaren eske?Andra-Mari berri batikustera atozte!Letariz ibiltzeaalperrik dezute,Ari dagon lekuanaterpe eman arte.

Jesus aurra besoanta aoan parreirri,Zeru ber-bera dalabegira dirudi.Gezaltzan-gora dago.Atozte ta ikusi—«Eidazu ermita bat,(esaten danori)alkarrenak izangogera-ta zu ta ni».

Igande-goiz aren egurats zolia!Somatzen-edo da aize ozkirria,xuxpertuz zimelik zegoan bizia...Somatzen arran-ots ebanjelaria...!

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

30

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 30

Page 16: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Aloñan-gora urrutiratzen,an lepoan izkutatzen.

Noiz itzuliko zai geldi ziran......Bañan itzuli baño len,

lur egarriak txukatu alaeuri mardula ariko zen.

Aloñaz-aruntz, Gezaltza’n-goraaurrez-aurre’tik bidari,

mendigañeko izar ederrazijoakien gidari.

Bi ordu luze jarrai ziotenizar mirarizkoari...

Ta ara alakoan nun takatzen dan:arantz baten gain ñirñari!

Euskal-egunen Eguberria!Zeru ber-bera guregan!

Jesus aurtxoa besoan etatxiliña alboan dilindan,

kristau begien zoragarritzatantxen Ama Arantza-gain!

seme berrien Epifani’koikusaria artzeko zain...

Bertaratzean begiz-jo orduko,belaunikatuz bat-batez,

ezin aspertu ziran iñolaBirjiñari begiratzez.

Ezin lasaitu biotz-pilpiraitz-eten bat edo bestez...

Ordurarteko euskal-fedeamintza zan aien ezpañez:

Oñatiarrak:—Andra-Mari! Ama Mari!

amesten genuen sari.Gaspar ta Meltxor ta Baltaxarrek,

beren errien opari,

Salbatore Mitxelena

33

EURIA

Arantzazu’ko Amak egindako mirarietan bi ezagu-nenak, oetxek ditu erri-xumeak: euria ta pakea.Lenengoak bai-dira, eta geroko beste askoren ezau-garriak.Emen euria’rena, bi urte luzeko legorte ondoren.

Urrun-abotsak:Zeru-deiaren adiraeldu kristauak Mendira,

zeru ta lurrak alkar ikutzenagiri diran tokira.

Antxe bai-dago guzion Amagu noiz elduko begira.

Zar eta andreak ez omen ziranaraño igotzeko beste.

Gazte-talde bat bildu zan bertan,(ez errizain ta apaiz gabe)

Errodrigo’kin malkarrak-zearmendira jotzeko trebe.

Jakin bear zan ziñ-emandakoMiraria egi ote...

«Mendi-gañean izar eder batargi egiten, bakarrik;

eta eztakit bertan jaio denala datorren zerutik».

Iru Errege beste bein legez,izarñoaren atzetik

abia ziran, aurtxoarekinAma ikusteagatik.

Oñatiarrak ikusi zutengizataldea abiatzen,

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

32

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 32

Page 17: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

e’tzan ez ainbestekoa.Len-maitasunak jaso zunetik,

ortitxek maitatzekoa.Euskal-federik ba’zan, egingo

zuten bai obeagoa!

Berri eraman nairik, kaleraabitu ziran lenballen.

Laño-mordoak alkarren-gainkaaurrea artu zieten.

Goi-errukia tanto loditanasi zan, aiek baño len,

Euskalerriko soro ta animakbizitz berrira xuxpertzen....

Mendirakoan izarra etakalerakoan euria,

txango-taldeak beti izan zuenaurretik albistaria.

Izarrak izar agertu ziennun zegoan Miraria.

Euriak euri asetu zienlur ta animen egarria.

Oñatiarrak ikusi zutentxango-taldea izkutatzen.

Gezaltzan-gora zer gertatzen zanarrezkeroz e’tzekiten.

Ta ala, zai ta zai noiz itzulikozeudela..., aiek baño len

Mirariaren albiste emanazeuri mardula ari zuen.

Salbatore Mitxelena

35

eman zizuten urre ta mirrapobreok ezin eskeñi...

...Parreirriz Amak begiratze zunaurreko gizataldea.

Parreirriz ere aien urrengoerrezka etengabea,

aien urrengo etorriko zanerromeri-sail luzea...,

begiak ikus-ala guzianzetorren euskal-Fedea.

Andre-Marik:—Emen espero zindudan,

al dakit neuk noiztandikan,Kantauri orren negargarria

poztu ta arindu nairikan...Zure zoria, zure aundia

dago Arantz onen biran!

Oñatiarrak:—Danok gaituzu, bai, pobre;

baño danok, danok gazte.Zuk itz-erdi bat mintza orduko,

bai pozik beteko ere...Zer nai diguzu? Agindu, Ama!

Zure esanerako gaude!

Andre-Marik:—Ermitatxo bat eidazu,

izan dezadan ostatu,izan dezadan, izan dezazun,

izan dezagun ostatu.Ni ta Jesusek ta Euskalerriak

irurok bat bear degu.

Itxumustuan antola zutenordukoz estapeltxoa.

Aga ta arbastaz josia zanez

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

34

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 34

Page 18: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

nai ark orain ere nasi...Oñatiarrik Arantzazu’raargatik ezin ikusi!

Erromesentzat geiegi zalaarañoko ibillia:jauntxokeria orraztutzekoasmatu zun aitzakia.Oñatiarrak igerri zutenbein-berriz azpikeria.Baita beñola, zer egin dute?asma bertan Kofradia.

Kofraditarren asmoa, aitzitik:urra bidea arañoxe.Kondeagandik libra-bideansaia erriaren alde.Ez atsedenik, Aloña bertanEliza bat jaso arte.Baldin arloa zertutzen ba’zan,erria izango zan jabe!

Jaunmendi-goian jarria zeukanKondeak urkamendia,aren bildurraz kukiltze-arrenmendekoen kutizia.Ala ta ere ezin ito, orde,samindunen intziria:Ama on batek Arantzazutikentzuten zuan guzia!

Gure oroitz Ama dago,errukitan urtzeraño...Ondo zaugu maiteagokatigu gauzkana baño!

Murgiatarrak, morrontza artatikOñati askatze-arren,Garibai eta Gebaren kontra

Salbatore Mitxelena

37

PAKEA(BIDE URRATZEN)

Gipuzkoa’ko Ama Zaindaritzat Arantzazu’koaaukeratu eta Erroma’ra baietz-eske idatzi zanean,Aldundia’k (Diputazioak) zin-emana:«...Arantzazu’ko Amari zor diogu, ura agertutakoangure erriari etorri zitzaion pakea eta lege-zarren sen-dokuntza».Kanta onek Oñati-barruko gora-berak aitatzen diz-kizu geienbat, baño, jauntxopetik askatutako besteuri askoren jabetasunari gorasarre bat izan nai dizu.

Urrun-abotsak:Zeru-deiaren adiraeldu kristauak Mendira,

zeru ta lurrak alkar ikutzenagiri diran tokira.

Antxe bai-dago guzion Amagu noiz elduko begira.

Oñatiarrak ikusten zutenerromesak ugaritzen,Arantzazura promesadunakgero ta usuagotzen.Negu ta udara atertu-gabenoiznai nonaitik zetozen....Bai berak ere joango... BañaJaunkonteak nekez uzten!

Jaunkontearen asmo maltzurra:kalera Imajiña jetxita an Oñatiko bere jaurgoankapillatxo bat autetsi.Besteren urak bere errotara

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

36

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 36

Page 19: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Utzi ezpatak, artu eskutanlangillearen atxurra.Goiz berriari opa deiogunMurgiatarren agurra,Murgiatarren agurrarekindanon eskerron xamurra.Oraiñarteko kateak austen,urra, langilleak, urra!

Iñigo Velez Gebara’koa,erbeste-otso maltzurra:iretzat mami goxoa etapobrearentzat exurra?Orain, orratik, galdu bear dekire aginte makurra.Aregandiko libra-bideanurra, langilleak, urra!

Animadunak, baserridunak,zaldunak gaituk gu ere.Zerutarako jaioak etaez egoteko ire mende.Euskalerriko odolgarbikoaitunen seme, eu ez beste.Aurki gaituk bai, ik nai ez-ta re,gere buruaren jabe!

Erdi-aro laño dago,ez eguzki, ez izarño...Beti ere laño iraungoJauntxorik degun arteño!

Eriotzari gauza bategazoi natxako ni kontentu:aberatsari diruakatikez oi diola barkatu.Aberats orrek diruak ditu,pobriak umildadia.Umildadiak idekiten dauzeru altuan atia.

Salbatore Mitxelena

39

gudu izuan zetozen.Zein bietatik garaille irtengo,e’tzan erreza asmatzen.Birjiñak berak «Jainko-epaia»erri-alde eman zuen!

Mondragoi’rekin alkar arturikkofradikoak bateanbide urratzen ekin ziotenanaiki auzolanean.Arkaitzak autsi, irauli, jarri...berebiziko lanean.E’tzan nekerik barkatu bearaskatasun-arbidean!

Arantzazu urrun egiten dala?Zerua are urrunago.Zerua ez da alperrentzako,irabazten dunantzako.Konde izan-arren, ez uste iñorkura zaiola jetxiko.Zerura bide egiten duna,ez da an besterik sartuko!

Birjiñak berak ager zaneangarbi zigun adirazi:ager zaneko Arantza-birannai ginduala ikusi.Lan-egintzaren arantz-arteanbear genuela bizi,ta arantz-arteko ermitagintzazzeru ederra merezi.

Erdi-aro laño dago,ez eguzki, ez izarño...Jo argiñak, jo gorago,lañopea astintzeraño!

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

38

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 38

Page 20: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Arri landuaz egiña dagozeru altura bidea,arri landuaz bidea, bañazillar-dindillaz atea,zillar-dindillaz atea etaurregorrizko giltzea.Lanak zillarra balio ba’du,bidegintz onek urrea.

«Mundu onetan gura dabenakzeruko lorak ikusi,Arantzazuko mendian-gorabear dau bidea ikasi».Norgere izerdiz bidea urratzenikasi bear lenbizi,mundu onetan gura degunokzeru ederra merezi.

Erdi-aro laño dago,ez eguzki, ez izarño...Beti ere laño iraungobidea urra dezaguño!

Kristau-animak gora du lege;errekatxoak gainbera...Euskaldun prankok igo bear dugaltzara ontan aurrera,Birjiña Amari eskerrak emanta berriak eskatzera!Grazia pranko bai jetxiko reerrekatxoaz batera!

Santatria-aitza, Artia-gaña,Urrexola, Katabera:lau aldetatik lau probintziakdatoz, bidazti, onera,Jentil-aroko gandu-artetikArantzazu-gallurrera,mundu-aurrean Iñigo’rekineuskal-Garaia irixtera!

Salbatore Mitxelena

41

Kristau-bizitzak arantzak ditu;arantzak dakar Lorea...Pobretasunak idekiten dauzeru altuan atea.Ez da erreza, nasai bizi danaberats bat an sartzea.«Superbo gaiztoz beterik dagoinpernuko su-leizea».

Kristiñau on bat, ilten danian,egiten dabe bi parte:gorputza lurrez estaldu etaarima paradisure.Paradisuko atian dagobakarrik eta tristerik.Redentoriak urteten dautsopiedadiez beterik:—Kristiñau ona, zuk ze dakatzubeste munduko gauzarik?—Umildadia, Karidadia,ez daukot, Jauna, besterik.Umildadia, Karidadia,pobriak ez dau besterik.—Orrexek biok dakarrezanakez dau biar be besterik.Ia, aingeruak, erduze ona,artu eizue eskurik,eruen eizue paradisureBirjiña Amaren ondotik,Birjiña Amaren ondotik etasantu guzien albotik.

Kristau-bizitzak arantzak ditu,arantzak dakar Lorea...Arantzazura eldu nai dunakez bildurretsi nekea.Pobrea danak ez du faltakolanerako adorea.Adore orrek idekiten dauzeru altuan atea.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

40

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 40

Page 21: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Arantzazura arribideakzabala bear, zabala.Txiro ta aberats, goiko ta beko,kabi ditzan eldu-ala.Zabalagoa izango da, bai,Birjiña Amaren magala,damuz datozen pekatariakartzeko seme bezala!

Butron, Muxika, Loiola, Aiala,Abendaño... eta abar,emen izango ditugu gerodiran anbat aundikitar.Ama beraren seme berdiñakan danak aitortu bear!Erria an aundi sentitzen da taJauntxoa, ez txiki, erritar!

Gure oroitz Ama dagobetidanik betidaño...Danok zaugu maiteagoarraitxoak ura baño!

Geroko baten Gebara bera,gaizki egiñaren damu,alkar-maitezko bide-urraketanlaguntzen izango degu.Datorrela bai. An Arantzazu’ndanok daukagu ostatu,danon Amaren begirapeanalkar dezagun maitatu!

Duna dunakin guziok anai:ala bedi gizartea.Ez goikoz-bera ta azpikoz-gorairauli gizalegea.Ez ken iñori eskubiderik.Dunak dezala berea.

Salbatore Mitxelena

43

Prantzi-aldeko eskualdun berakurteroko etorreraz,bi milla iñoiz, eundaka askotan,elduko dira jaieraz,Prantzi t’Españi’ren gudakgatikajolik gabe fronteraz...Ez aztu ere Aloña’koakan dun «Ainho’ko kaperaz».

Ez da bazterrik Euskalerrianez dunik onako berri.Nonaitik datoz euskal-semeakAloñaren gerriz-gerri.Zazpi erkiok anai geranentzez galde beste ezerri:Arantzazu’ko bideak dakiErri bat dala Euskalerri!

Arantzazu argiz dago,ez gandu eta ez laño...Goazen danok, igo ta igo,Amaren magaleraño!

Urrun-abotsak:Zeru-deiaren adiraeldu kristauak Mendira,

Pakera sortu ginduan Ama-ren Aldare Nagusira.

Gizaldi danen euskal-bideakantxen alkartzen bai-dira!

Jauntxorik ere ez da izangoara elduko ez danik,urre-jantzi ta zaldi-gurdiakutzita, noski, lendanik.Jende xearen kide berekoburua aitortuz aurrenik, oin gorrietan igoko diraejenplu ona emanik!

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

42

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 42

Page 22: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

ERMITAGINTZAedo Amaren esanera euskal-gizaldiak

I — Itzaintzan Andra-Mari

Aida txuri! Aida gorri!—itzaintzan Andra-Mari.Bera dabil karrioan,bera bi bei ta gurdi.Ermitatxogintzarakotella, ol eta guzi,Aida txuri! Aida gorri!itzaintzan Andra-Mari.

Oñati’ko parrokia begiz-jo zan lenengoIrudi agertuari estalpe emateko.Parrez ago, Kondetxoa, asmo ortan arroxko.Parre ori, Kondetxoa, aurki zaik itzaliko!

Aida txuri! Aida gorri!—itzaintzan Andra-Mari.Kondeak pillatutakotella, ol eta guziOñatiatik gaberdizitzaintzan Andra-Mari,Aida txuri! Aida gorri!Arantzazura itzuli...

Urtiagain’go muñoa, bigarren aldia auxe,auta zuten pillatzeko tella, ol eta abe.Kondetxo orrek parre dagik, parre berriro ere?Biar jakingo diagu parre ori noiz arte!

Aida txuri! Aida gorri!—itzaintzan Andra-Mari.Egunez pilllatu-ala

Salbatore Mitxelena

45

Pobre-aitzakiz ez euskaldunoileñargia uka, ordea!

Iñigo zaldun Loiola ere,euskal-anaien legera,etorriko da, erriz-gañekoaundi-ustea kentzera,gau-bijilitan erriagandiksantu-indarrak artzera...Ondo biotzez maiteko du, bai,Sorterria andik aurrera!

Euskal-gizaldiak,paketu-ondoren:

Zeru-deiaren adiraeldu gerade Mendira,

gizaldi danen euskal-bideakgurentzen diran Erdira,

Pakera sortu ginduan Ama-ren Aldare Nagusira!

«Ermitatxo bat eidazu etanerea izango zera zu».

Zure eskaria, zure eskeñiatxit gogoan dakarkigu.

Ez Ganboarrik, ez Oñaztarrik,Zugan danok BAT gaituzu!

Anai-arteko ermitagintzan,Ama, lagun egiguzu!

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

44

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 44

Page 23: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

bazala antziña Arantzazu.Gaurregun, Ama an degunetik,danok bedeinkatzen degu.

Aizkorri-goitik amildutakoarkaitzen azken-arrua.—Ara Zabalaitz, Urbian bakar,biderdian gelditua...—Arrano, bele, putre ta basa-piztien bizilekua...Eliza an jaso nai zun Erriakbear zun, bazun azkua.

Arantzatzu’ko eskualdea,Aizkorri’ren biotz-muña,lau probintzien beginini gaur,erroitz zakarrena antziña.Arritzeko zan an takatzea,goiz-ozkorritan, Birjiña.Arritzekoa araxe deitzenginduan zeru-txiliña.

Antxe eliza jaso bear zan,amildegi artan kako,erdi aidean, erdi zintzilik,aitz zankar batean zalko.Kosta bear zun lantegi uraneke ta izerdi pranko,itz-emandako Elizagintzaamaituta ikus orduko!

Danak zekiten uraxe zalaAmaren borondatea.E’tzan besterik bear, lanerajartzeko euskal-jendea.Batak besoak eskeintzen zitun,besteak idi-parea...Arkaitz gallenak zaillak ba’ziran,zaillago euskal-fedea!

Salbatore Mitxelena

47

tella, ol eta guziUrtiagain’etik ereitzaintzan Andra-Mari,Aida txuri! Aida gorri!Arantzazura itzuli...

Goratxoago, Gezaltzan pentsatu zan urrenairugarren probaldia, irugarrena azkena.Andik ere igeste ba’zan argiz pilla zutena,garbi zegon nun bear zan ermita asi urrena.

Aida txuri! Aida gorri!—itzaintzan Andra-Mari.Irugarren aldiz eretella, ol eta guziGezaltza’tik bein-berriroitzaintzan Andra-Mari,Aida txuri! Aida gorri!Arantzazura itzuli...

Arrezkeroz...Aida txuri! Aida gorri!—Birjiñaren antzera,euskal-gizaldiak ereeliza egitera.Lau aldiz erre eliza;lau aldiz jaso, ostera.Aida txuri! Aida gorri!—Ama-semeak batera!

II — Zeruak nun nai dun, antxe!

Mendi anaien gañetik dagoAizkorri, guzien buru.Lau probintzitan zerra luzeakerroak ezartzen ditu.Gutxik zekiten aren altzoan

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

46

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 46

Page 24: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

iñoiz aserrez ekiterañoartaz jauntzen saia ziran.

San Prantzisko’ren seme pobreak,paketzalle, erri-zaleak,Sortzez-Garbi’ko Birjiña Amarenaldezkalari trebeak...Prantziskotarrak geldi zitzaizkunazkenik ango jabeak!E’tziran noski makalak izanarrezkerozko urteak!

IV — 1514. Prantziskotarrak ArantzazuraEuskalerria mundura

Ordutik dator, askirik gabe,aunditzen eta aunditzenArantzazuko azi-bearra.Mugarik nunbait e’tzuen.Iru ostatu... Larogei pralle!Alare gutxi erizten.Zetozen aña erromesentzatare geiago bear zen.

Ordutik datoz, geienak beintzat,gure gaurko parrokiak.Arterañoan olazko ziran,olazko xaxtar-txikiak.Ta aldiz, Birjiña ager zanetik,zabalduz bide berria,itxasoz aruntz t’onuntz buruajaso zun Euskalerriak!

Birjiña agertu ta bere artansortu zan pake-aroa,pakearekin aurrerapenata arago’rako gogoa:

Salbatore Mitxelena

49

Erraztasuna utzita aldebat,Goiari gauzkion adi.Ez guk, Zeruak nun nai dun... antxe!gure egitekoa bedi.Euskal-Fedeak Eliz ontantxeizango du bere irudi,aize gaiztoak botako ez edunarkaitz gogorrean zuti!

III — Lenengo ermita egin zanetik...Seroreak, pralleak, prantziskotarrak

Zur utsez lenik eratutakoermitatxoaren urren,beste bat arriz, aundiagoa,bereala antola zuten.Uraxen ere, buka orduko,txiki, oso txiki irizten.Zetozen anbat erromesentzatan tellatuperik e’tzen.

Juana Arriaren andre-goituakpresta zun bere buruanegu ta udara berak zaintzekoeliza ta ostatua.Aren inguru berealaxebil zan serore-saldoa,Irugarrengo Ordenapeanartzeko ango kontua.

Obeki nunbait iruditu zanbakartearen begira,gizonezkoen komentu on batelizaren jirabiran.Jakin orduko, iru Ordena,bat bestearen segiran,

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

48

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 48

Page 25: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Besoak ditun fedearentzateziñezkorik ba’ledi,Arantzazu’ko euskal-fedeakez du sinisten oraindi!

Amerika’tik zetozen erruzontziz limosna ugariak.Nunaitik, aldiz, eri, elbarrita gudan libra-berriak.Zirgillo eta esku-kateaknaizta beste agiriakeliz-barruko ormetan zintziluzten zituzten guziak.

Ango makulu ta argiontziak!Ango zillar ta urreteriikusten zuan kristau-begiaksinismenaren geigarri!An ezagun zan Birjiña Amakzenbait on, zenbat mirariegin oi zitun semeen-aldeeskatu-ala Berari!

Torrea lerden, erroak tinko,arkaitz bizia oñarri,Arantzazu’ko ola berriake’tzion bildur ezerri.Ipar naiz ego, aize-erauntsiaknai zutenean etorri;dardarrik ere eragin ezetzgure fede-zuntoiari!

VI — Lenengo errealdia ta berriro ermitagintza

Bestelakoak gertatzen, baña,Jaungoikoaren asmoak.Tximista batez apurtzen daki

Salbatore Mitxelena

51

esi estuak autsita urrunnorabait abitzekoa...Aintza-bidetzat, ta ez obitzat,an zegon zai itxasoa!

Kantauri-itxaso zabal-neurgea,euskal-miñen ataria: zure erraietan zer dezu itota:ugarteren bat? uria?Kanpai-ots miña entzuten degudeika-deika, urrutia...Elkano, Urdaneta, Legazpi:goazkion billa! abia!

«Boga, boga, mariñela:joan bear degu urrutira...!»Amabosgarren gizaldiz-ona,abots sendo orren deira,zenbat gizandi, batzuk betiko,urruntzen ikusi dira!Zenbat lei aundi Indietara!Zenbat aintza Sorterrira!

Nondik-nora jun, bide erakustenitxas-izar ziurrenaan legorreko Birjiña zuten,Arantzazu’ko oroimena.Ekaitz-alditan lagun bakarra,noiznai orratz zuzenena...Gero itzuleran Eliz uraxeiker bear zan aurrena!

V — Euskal-Eliza Nagusia

An zegon lerden eliz bikaña,sinismenaren irudi,ekaitz zakarrak autsiko e’tzunarkaitz zallenean zuti!

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

50

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 50

Page 26: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Aida txuri! Aida gorri!—Ama-semeak batera!

«Guadalupe ta Montserrat añazan ura euskaldunentzat.Zenbat on andik, zeuk bai-dakizu,

esan bearrik ez daukat».Valladolid’tik, Euskalerritik,andik-emendik erabat,karta-pilloa zijoakionIñigo’ri Erroma’rat.

«Egiñaletan saia gaitezenElizagintza orretan.Zenbat on andik jasoa naizenondo dadukat gomutan».Egiñaletan abitu ziraneuskotar guziak bertanSan Iñazio aurrena zala«itzetan baño obretan».

Amairugarren urte orduko,len baño bikañagoa,amiltegian-gora zerurantzjaso zan eliz bapoa.Indietatik limosnak etaRoma’tik Loiola’koa,euskaldun danak an jarri zutenbesoa edo gogoa!

Arantzazu’ko etxegiteakegonik e’tzun ezagun.Obra gabeko tarterik oztaedestiak Arantzazu’n.Bati azkena eman orduko,aurretik beste eginkizun...Amaren naia zertan kunplituEuskalerriak an bazun!

Salbatore Mitxelena

53

gizon-amets arroxkoak;oker-gunetik zuzentzen erebide obera pausoak...Lan-egiñaren poz-arrandiakbaditu bere arrixkoak.

Zorigaitzean —zion biotzak,fedeak: —zorionean.Komentu dana suak erretaargitu zan goiz batean.Ordu gutxitan errauts biurtuGabon-gau bigarrenean,ainbeste nekez euskal-fedeakjaso zuna anbat urtean!

Arantzazuko bakartadeaorra biurtu lenera:mendi izoztuan otso goseakurubi luze-minbera...Dulun-dulunka aidean berrizbetiko eskari bera:«Ermitaxoa eidazu etanerea izango zera».

«Etzauntza artan eliza uzteagauza beltz-penagarria»...Birjiña Amaren deiera berrizzuti zan Euskalerria.Ez atsedenik eregi arteaundiago bat berria.Zure esanera ona bein-berrizErmitagintzan Erria!

Aida txuri! Aida gorri!—Birjiñaren antzera,euskal-gizaldiak eregoazen berriz lanera,inpernuak erre-alaEliza berriztera...

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

52

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 52

Page 27: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

VII — Erriarena ala pralleena?Oñatiarren urteroko oitura bat

«Ez da Arantzazu —zion jendeak—,ez da lenik pralleena;erriarena lendanik etaerri-izenean aiena».Andra-Maritan eska oi zuten:«Betoz giltz oiek gugana,Erriak bai-du aurrenik emeneskubiderik geiena».

Andra-Maritan urterik-urtepralletako jatetxeankofradikoak bazkaltzen zutenerriaren izenean.Orretarako komentu-giltzakeskatu ara sartzean,Arantzazuko etxe-nausiakzirala agiri naiean.

Prozezioan etorri oi zanbide-betean jendea.Urte guziko meza aundienata urrengo banketea.Ezker-eskuan lizar-arbazta,gora asaldatuz bestea,Konde ta kondekumeen kontramintza oi zan alkatea:

—«Aitunen seme kofraditarrak:oroitu gaurko eguna,Kondeagandik libra giñalaemen ospatzen deguna.Erri-kontrako sasi-jauntxorikez bedi azaldu ona!Bazkari ontan ospa dezalaOñati’k askatasuna».

Salbatore Mitxelena

55

Bitan ondoa jan lurjausiak,bitan jausi ormagintza.Lautan erretzen ikusiko zanAloña’ko lekaidetza.—Birjiña berak erretze ez ote?jendeak bazun zalantza...—Erre zedilla; ala azikoeuskaldun-ermitagintza!

Erre zedilla... E’tzan errekoeuskaldun-elizgitea!Oroitzen zuten Horeb-mendikoMOise’ren sasiotea:su zeriola erretzen etaezin kizkaldu, ordea...Ala —zioten edeslariak—zala orduko fedea.

Bein ta berrizko etxerretzeok,nunaitik ere begira,Sinismenaren auspo ez-ezikgurenda aundienak dira.Mendiz-mendiko suak bai’liran,zuzi orien argiraArantzazuko kondaira aundiakia nolako dirdira!...

Ez nau arritzen, lurraren gerri,Elkano’ren «Vitoria»kMiretsi emen munduak, zenbatdezaken Euskalerriak...Abagunerik dan ala bider,adore au dun Erriakemango ditu o bai! Xabierta Zumarraga berriak.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

54

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 54

Page 28: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Il eta bizi, millaka animak,danak arren baño arren,egundokorik antzi izuenaai-ene’ka aidatu zuten:—«Gure leiaren Irudi deunaez utzi orrela galtzen...Elizarekin euskal-izenajaso bein-berriz lenballen!».

Erre zanetik biamon bertanango nunaitar langille!Ordurarte e’tzan ikus alakofederik, ez geroz ere...Irureun gizon bai eguneko;eta berreun idipare...«Suak indarrak ba’ditu ere,sinismenak erredoble!».

Aida txuri! Aida gorri!—Birjiñaren antzera,euskal-gizaldiak eregoazen berriz lanera,inpernuak erre-alaEliza berriztera...Aida txuri! Aida gorri!—Ama semeak batera!

Bi illabeteko emana zegonelizari tellatua,orobat aldiz jasoa erepralleentzat komentua.Orra berriro euskal-fedeaarri eder biurtua!Inpernu-suak nundik itzungieuskaldunaren azkua?!

Ordurarteko danetan uraaundi eta zabalena,

Salbatore Mitxelena

57

Etxerakoan, egin-ezkero,urtean-beingo otorontza,Jaun alkateak Guardianari:—«Artu Asistarrok giltza.Zuen eskutan ipintzen deguetxe onen zaindaritza»....Ta ala, zaingoan prantziskotarrakerriak nai-ta dabiltza.

VIII — Bigarren errealdia ezkero

Pozik dakusgu, bestela ezin-da,ixpilluan arpegia.Euska-fedeak poz zun begirabere indarren agiria:arkaitzan-gora an zegon lerdeneliz-komentu aundia.Zentzunak andik jakin zezatenzenbat zan Euskalerria!

Bestelakoak gertatzen, baña,ez dakigu nolakoak,gizon-egintza purrukatzeanJaungoikoaren asmoak.Euskal-arnasa naikorik-ezakindartze zun, arago’ak.Arrixku batek galdu zezaken:egonak, gaurkoz-naikoa’k!

Beinberriz emen aita dezagunbigarren errealdia,fedea are ta geitzeko,zeru-onginaiak bidalia.Oraingo ontan erreta amil zaneliz-komentu guzia...Ene! Orduko mendarte ixilla!Bakarte erdiragarria!

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

56

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 56

Page 29: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Euskal-egintzen iturbegia,Arantzazu’ko txokoa.Ameriketan, Filipenetaneuskaldunen gogokoa.Izen aretxen kofradipeanzijoan euskal-txangoamundu guzira azalduz gureSukaldearen goxoa!

Edestiaren gallurreneraor eldu euskal-uztaia.Amerikatik, Indietatik,zerua jotzen ia-ia,Mendi garai bat ikustatzen zannoranai: euskal-Garaia!Elkanotarren, LoiolatarrenArantzazu’ko dirdaia...!

Zein ederra dan gallurreneanarranoaren egalda!Ontantxe, ementxe iraun zagula.Ederragorik bai al da?Arantzazuko Mendi Santuonar’tzagun Eguzki-galda!Zein ederra dan Tabor ontakogure Erriaren antzalda!

X — EreserkiaOrra eliza jasoa,amaika aldiz erasoa,zenbat leien arazoa!

Biotz bakoitzan begira zazuermitatxo erosoa.Begira, Ama gozoa!zure esanera jasoaeuskal-Kondaira osoa!

Salbatore Mitxelena

59

Jainkoak nai-ta bi mendez-gorazutik iraungo zuena.Gizaldi fedetsuenen berriorma aik jakingo zutena!Oi ba’geneki, aiek adinbat,gure zarren sinismena!

IX — Euskal-Garaipena

Bi gizaldion tarte eder oniUrrezko Aldi deritza.Bai zertu ere emen fedeakzin-emandako BAIETZA!Penitentzizko gau-bijiliakoi nik kanta al ba’nitza!Noraño izan zan gure asabenKristo’ganako eskeintza!

Gertaira zarren jakin-paperakkizkaldu ziran, lurpetu...Aiton-amonen au-altxorretankanta-zarrak iraun digu.Euskal-anima puxkak bai’liranjaso, gorde, bedeinkatu...Aldi artako gure aundiaoien bitartez dakigu!

Itxasoz doan ontzi-atzetikkaio urrun-zalea lez,Arantzazu’ko izen goitua,aboz-abo kanta-zarrez,euskaldunik bat zan lekurañozijoan urez ta lurrez...Indi-aldetan euskaldun onikkofradiko e’tzanik ez!

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

58

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 58

Page 30: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

BIGARREN ALDIA

In aedificationem Corporis Christi (Eph, 4, 21)

Arrizko ermitagintza osatu ondoren (lenengo aldia),orain (bigarren ontan) beste ermitagintza aundiago bat billatzen du

eta irixten Euskal-Fedeak, Amaren eskari-eskeñia zertzeko:Kristo’ren Gorpuzgintza.

Salbatore Mitxelena

61

Gizaldi danen begiak,zureganako geziak,zuregan daude josiak!

Arantz orretan kakotzen dira,zurearekin nasiak,gure gogo ta biziak,yoran eta kutiziak,etxe ta erri guziak!

—«Arantzan Zu?» —«Ni eta zubiok emen bear degu.Ermitatxoa eidazu»,

—agertutzean zenigun, Ama,erantzun eta eskatu.Orra Eliza osatu,zure ta gure ostatu!Ama, pozik al zaitugu??

Ille autem dicebat de templo Corporis sui (Jn. 2, 21)Baño, oraindik ere, euskal-fedeak, Iñigo’ri esandako itzenoiartzuna entzuten du, Amaren besoetako Jesus’en aotik:

Jesusek:—Euskal-fedeak, euskal-Elizakaundiagoa bear du.Ermitagintza gurenagoazgurea izango zera zu.Ama-Semeon guruzbideanneke-lagun nai zaitugu.Elizagintza gorengo orinere GORPUZGINTZA dezu.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

60

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 60

Page 31: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Begira San Prantziskori:gorputz ta animan bost zauri...

Gurutziltzatuaren miñetan,Jesus berbera dirudi.

San Prantzisko zaurituareneskaria:

—Indazu, Jauna, arren neri!:zure Pasio-miñak ni-baitansenti ditzadala, senti...!

—III—

Euskalerrin ARANTZAZU,gure Kalbario santu.

Irugarrenez, Eros Mendiaeuskaldunok auxe degu.

«Nere euskal-seme on askok emenizango dute ostatu,

izango dute ostatu etaeuskal-Meza non opaldu».

Prantziskotarren deia,Euskalerriratzean:

—Kristau-erri euskaldunak:Jesusganatu nai dunakeutsi gurutza, zamatuta Arantzazura abiatu...

Euskal-miñen Arantzazu!euskal-Kalbario santu!

Ama-Semeen Pauso doneaknun-berritu or daukagu.

Ama-Semeen guruzbidekoneke-lagun ar gaitzatzu!

Salbatore Mitxelena

63

KALBARIO ALBERNI ARANTZAZU

Kalbario-mendia kristau guziontzat deguna, orixeda Alberni, bere mallan, prantziskotarrentzat, etaorobat izan zan Arantzazu euskaldunontzat.Arantzazu, euskal-Kalbario!

Iñork nere atzetik etorri nai ba’du, bere burua ukatu ta bere gurutzea leporatubeza, eta jarrai dezaidala. (Mt. 16, 24)

—I—

KALBARIO’ko mendia,kristau-oñazeen oindia.

Andik Zerura doazen miñakziurra dute saria.Kalbarioko mendia,Jerusalen’en jeikia.

Jainko-Gizonak bere Oparizan salba zun gizadia.

Jesusek gurutzetik:—Zeruko Aita: orra nikEriotza azkendu nerez.Tori nere Opariagiza-obenen ordañez.Ez naiz bakarrik. Atzetikelduko dira, gurutzez,beste amaika, Nerekinneke-lagun izan naiez.

—II—Italin dezu ALBERNI,bigarren Golgota txiki.

Prantziskotarrak andik dakitenola jarraitu Jesusi.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

62

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 62

Page 32: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Ordutik ona aldeadago urteetan;alde aundiagoaare oituretan.Zarrak egin zutenaberen gorputzetan,sinistu ere ezin gaurnorañokoa zan.

Ermitatxo banataniñoiz egonaldi.Ez, atsedete-arrenuste zala ori.Erromesak, erantzizgerriz-gora guzi,zigorkatu oi ziran,odol eta zauri...

«Umilladero» banabide danak azken...Gaur ere erri-sarreranbadira an-emen.«Gurtzipizio» gaña,aldapan zetorrenneke-erromesarentzatArantzazu’k zuen.

Gurtzipizio-gaña!Arantzazu bistan...«Aita gurutzekoa»an ezker-ermitan.Lur santua munkatuzbelaunika bertan,Ni pekatari damuzesan eta esan...

Berreun bat metro andikelizarakoa.Berrogein bat jetxita

Salbatore Mitxelena

65

GURUTZ-BIDEA

Lenengo amar bertsoetan, erromeri osoaren azal-pen bat laburkiro.Gero, euskal-Fedea ikusiko dezu erromesArantzazu’ra, penitentzizko guruzpidean-gora...,Kalbariora!Tarteka erruz, bidean abestu oi ziran Pasio-kantak,danak erriarenak.

Guruzbidea dagoArantzazurako.Antxe bai-degu gureeuskal-Kalbario.Gurutzez eta katezara bear da igo.Ala zuten oituraasabak lenago.

Arantzazura dagongurutzebideakgaur baño re antziñanzituan nekeak.Neke-ezaugarri, baita,nunai gurutzeak.Nunai ermitatxoak:«santutxo» maiteak.

Bi orduko aldapanjendea erromes,gurutza bizkarreanta kateak narres,«kristau fidel moduanoñutsez, dolorez...»gaituzu oraingoanoroitu bearrez.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

64

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 64

Page 33: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Gizonak saille batean,Emakumeak bestean.

Emakumeak «oñutsik etaabitu beltza soñean,

San Prantziskoren kordoetxo batgerriyan iru doblean,

San Agustiñ’en liburutxo bateskutxo biren erdian...»

«Arantzazura egin det promesedo gau edo egunez,edo gau edo egunez etaoñutsetan ta dolorez».

«Arantzazura ninjoaniane’nun besterik goguan:nola juan ta nola etorrikristau fidelen moduan».

«Arantzazura bidea luze,gañera aldatz-goria;baña aldatzaren altuan dagoAma Birjiña Maria».

«Ama Birjiña Arantzazuko,askoren debota maitia.Aretxek asko estimatzen dauerromeriyan joatia».

«Egune zala ta egune zalabart idargie zanian,egunerako allegau nitzanzazpi legue bidian».

«Arantzazura bidea luze;ara orduko nekatu.Birjiña Ama ta bere Semeabidean ditut topatu».

«Arantzazura bidea luze;ara orduko illuna.Santa Luzian begi ederrakargi egiten digula...»

Salbatore Mitxelena

67

buka da ibilgoa.Damuz bularra joaz,begitan malkoa,belaungorritan jeixtenzizuten osoa.

Beñola, Birjiñarizabaldu biotza.Jaulkitzen dioneanerromeri latza,oi erromesak artannabaitzen dun poza!Gau-bijilia arekingogoz asi leza...

Atozte begitara,erromes kutunak,ikus-ikas ditzagunzuen pauso deunak!Atozte, oroitz zarrak,kantazar bakunak,barrundatzeko aienanima-barrunak!

Urrun-abotsak:Arantzazura erromes,guruzpideko arbidez,

eldu gogatsu pekatariak,penitentziz ta oñazez,

barkapen oro iritxi-arteaitortzaz eta jaunartzez.

«Agindutako promesakunplitu gabe ez pasa».

Naiz ilda ere bete bear dabesteren bitartez itza,

argizaritan dirua aginduzedota bizpairu meza.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

66

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 66

Page 34: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

«Gure Jesus, nora zoazain tristea gugatik?Gurutzean il nai duzupena latzez beterik?Damuz nago, urriki dutzaudelakoz nigatik».

«Pentsa dezagun gurutze ortanea zergatik jarri den......ez ditut damu nik zureganaegin ditudan pausoak».

Kontu gorputz eozkorra;karga beragan zigorra.

Gorputz-erruak eraman zuteniltzera Seme ezilkorra.

Oroi Bildotsa, bigarrenekoz,laztantzen Gurutz gogorra.

Atoz, bai, Gurutze santu!Besarkatu nai zaitugu!

Zure aztunak pekatarionbiotz-damua neurtzen du.

Aldapa-goiko Ama-Semeaileiaz nai zaitut aurkeztu!

«Gurutze pixu izugarri batipiñirikan soñean,Jesus gurea paratu zutenGalbariora bidean».

«O Jesus gurutzeranigatik igo zerana,ni jo ta zeatzeramaiz beartu zaitudana:orain zure alderabiurtzen naiz, Jaungoiko ona.Ai! oroi zaite odolaneretzat eman dezula».

«Kalea-gora-bera dijoa Semeasoñean daramala gurutze berea.—Gurutz ori ekartzu, ai nere Semea.—Eztiot, bada, emanen, o Ama nerea.

Salbatore Mitxelena

69

Artu pekatuen damu,gurutze bana zamatu,

Goi-errukia merezitzekoArantzazura abiatu.

Ama-Semeen Pauso santuakbear ditugu jarraitu.

«Pauso santuak kontatzenmundu onetan lenenaAma Birjiña ibilli izan zen,il ezkeroz Seme ona.Dudarik gabe, egia delanai duzu klaridadea?Ama Maria Agreda’koakemanen dizu fedea».

«Maria’ren oiñaze aundiazoroitu gaitean egiaz».

«Zorigaiztoan izan eztedingu jaio giñan eguna,asi gaitean Pauso-kontatzen,sobra da galdu deguna.Nai ezpadegu burlarik eginJesus onaren pausuaz,etsi dezagun alde bateramundu ontako gustuaz».

Ama, tristeziaz bethea,Semea iltzean,begien bistan gurutzea,zagoen nigarretan.Nork ez du pairatu nahikoAma ikustean?Nork ez du ere hil nahikoJesusekin batean?

Lenengo egonaldia:Jesus ilgarri etsia.

Gugatik da-ta, lagun deioguneramaten Nekaldia.

Penitentziak irabazten duOsasuna ta garazia.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

68

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 68

Page 35: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

—Naiago diat (dio erromesak)Andra-Mari’n iturria.

«...Birjiña Amaren magal santutikiturri garden bat doa.Egunean bein an ura edandauso zuria dijoa.Jende guzia miran zegoannora zijoan usoa.Ego txuriak an busti etaParadisura dijoa.Ura an edaten duen animaParadisura dijoa.Iturri artan bataiatu zenKristo Erredentorea,Kristo Erredentorea etaguzion Salbatzallea».

Mundu-atsegiñetatikgorde nazazu edatetik.

Bakar-bakarrik edan nai dizutzure arako Iturritik:

betidañoko Bizitzarañodijoan zure Ur bizitik.

Jesusek:—«Bai al dezakek, edango al dek

nere oñaze-edontzia?»

Erromesak:—Bai, edango det tantarik-tanta.

Indazu artan grazia!Atozte lagun Ama-Semeok

buka zadan Nekaldia!!

«Izar eder bat ateratzen daurtian egun batian,urtian egun batianeta ura San Juan-goizian.Aren argitan ninjuanianArantzazura-bidian,Birjiña Ama ta bere Semiatopa nituan partian.

Salbatore Mitxelena

71

Onekin pasa bear dut eriotzea,eriotzearekin Pasio luzea...»

«Gurutzean tut oraiene atsegiñak;Jaunak artuz geroztikenegatik miñak.

Nahi dut orai bertanhas diten nigarrak:garbi ditzadan ongiegin tudan hutsak»...

Arantzazura erromesguruzpide dan arbidez,

aldapan-gora promesadunak,—sokaz, gurutzez ta katez...—

Ama-Semeen pauso berberakazkendu beste leirik ez...

Pagaditako itzala,bai etzan-leku yaukala!

Arnaska, izerdiz, aurrera, alare,gure bidazti leiala,

Amagana-arte atseden-gabe,presaka, aurreratu-ala...

«Salbetarako elduko ote naizGurtzipizio-gañean,Gurtzipizio-gañean etaBirjiña Amaren etxean?»

Gurtzipizio-gañekoAita-Seme Gurutzeko!:

gure zai zaude, promesadunaknoiz Zugana iritxiko...

Nik dut gogoa zure oñetanbelauniko erortzeko!

Pagadian iturria:—«Bidazti, ase egarria...

Ez dek edango atsegiñezkonere ur txoragarria?»

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

70

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 70

Page 36: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Gau-bijilia nere begirakpozez gañeztuko dizu.

Luzaro-gabe, Salbetarakoara elduko gaituzu.

Erromesak:—Gurtzipizio lenago.Eta an Aita-Gurutzeko,

odol-zauritan buru eta oin,esku-zabal ni artzeko...

Odol-zauritan esan nai diot:«Ona ni zure antzeko!»

Gurtzipizio-gañean

Erromesak Sto. Kristori:—«Or Zu, esku-oñak iltzez,burua josita arantzez...

Ni pekatari, ni pekatari,emen nadukazu auzpez.

Anai zaitzadan, anai nazazun,miñez ni ere Zu legez...

»Odol-zauritan nabarizure gorputz guzi ori

ta urrena, aldiz, nabaritzeanodol-zauritan neroni,

oi nere poza, Jesus anaia!Ez det damu erromeri!

»Nola, bada, ene Yesu,erromes joa ez poztu,

neri begira zakustalarikain gozo eta maitetsu,

zure aotik entzungo bai’nu:anai zaitut, anai nazu!»

Salbatore Mitxelena

73

Odola pranko ixuri zuenoñutsetan ta lurrian.—Ene Semia, eutsi zapatak,jantzi eidazuz oñian.—Ez, Amandrea. Largatu bedionela nuan artian.Nik eriotza artu biar detKalbarioko mendian,Kalbarioko mendian etaGurutze gogor batian.Nik eriotza artu biar detGurutze gogor batian».

Irudimenak ote sor?Erromesa auzpez pozkor...

Erdi-Aroai agindutakoBidelagun Ama aor!

Guruzpideko laugarrenean,bidera Ama errukior!

Arantzazuko Amak,bidera irtenda:

—Euskal-erromes gaixoa:anbat sufritutakoa...

Gauza aunditako jaioa etaJesusen anaitzakoa.

Esku legunez ukendu nai detnik zure kalbarioa.

Erromesak:—Uste ez’eneko amesa,iñolaz merezi-eza!

Betorkit, o bai, ordu oneanzure gozo ta babesa,

azkeneraño eraman zadannere pasio nekeza!

Amak:—Bereala Arantzazu.Gaur gauerako ostatunere etxean badezu.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

72

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 72

Page 37: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Elizan

Aldarean Andra-Mari,urrez ta argiz dizkizari.

Uso-egalda doa korutikSalbea kanta-kantari:

—«Gabon Jainkoak deizula etaongietorria zuri».

Erromesak:—«Arrimallatan altuan dagoBirjiña Begoña’koa.

Ala ta bere altuagoanBirjiña Arrate’koa.

Birjin danetan ederrena Zu,Ama Arantzazu’koa!»

Ezagun dizut: zerorizerade, bai, Andra-Mari,

Ama eginda irten ziñanabidera erromesari.Tori, Andra-Mari, torinere miñezko Nekaldi!

Eskein zaiozu zerorrek, Ama,nere miña Zeruari!

Kandelargiak eundakaurtzen, aitzen, ñirñiraka...

Ateak itxi... Eliza illuntze...Erromesa an gelditzen da

bijilirako yoran-garretan,kandelargi, aitu-nai’ka...!

Salbatore Mitxelena

75

Orra Arantzazu, orra nun!Erromesak lurrari mun...

Santo Kristori auzpez baño lenerromesak ikus zinun.

Orduntxe bertan kanpai-ots leunakSalbetarako deitze zun.

Yerusalen! Yerusalen!Zeru ta lurrak bat emen!

Ama Mariak aukera zigunlurreko zerutar lurmen!

Pelegriñoak, besoak zabal,or nola agurtzen zaituzten!

Besoak zabal... badiruditeAitaganako opalkiak,

Gurutzekoa’ri erantsitaeuskal-opalgai berriak,

giza-obenen barkagarritzatZeruari eskeñiak...

Elizarako tartea,oraindik falta bidea.

Lur santua auxe, santurik ba’da,emendik arakoxea!

Belaungorritan egin bear da...Indarrik ote, ordea?

Gorputzak ezetz, gogoak baietz;gogoak aginpidea.

Belaungorritan, are geigotuzordurarteko nekea,

belaungorritan jetxiko zaizuerromeri-sail luzea...

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

74

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 74

Page 38: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Erromes-sail beltza ari da kantetaneliza-barruko penitentziketan.Damu-negarraren errautsa kopetan,santutasun-miña biotz-begietan....

Eliza-betean errezo-marmarraEliz-jirabian, nekez, barra-barrazenbait gurutzadun. Aietxen sugarramiresten, txanda-zai, erromes-abarra...

Errosarioa naiz kalbarioakbat-beste-atzetik guzien aoak;ta irakur zer dion Ama Agreda’koak...Tarteka, aringarri, kanta-zar gozoak:

Batek:—«Birjiña Amaren gaua da etadasagun bere kantia.Nik kantauko dot kantia bañaondo erantzun, jentia.

....Errodrigotxo juan zanianardiengana mendira,antxe zegoan Birjiña arantzanartzaitxoari begira.

Danak:—Errodrigotxo Baltzategi’ko:ermitatxo bat eidazu,ermitatxo bat eidazu etanerea izango zera zu.

Nik zainduko tut zure ardiakbelate garbi batean,belate garbi batean etaelorri onen aldean».

Ostiral-gauero bijili bereza.Egun artan Yesuk Pasio nekeza

Salbatore Mitxelena

77

GAU-BIJILIA«Pauso santuak kontatzen»

Igoera guruzpidea zan bezela, egoera KristorenNekaldi-berritzea izaten zan. Ori, gau-bijilian baiti-pat.Emen, orduko kanta-jardunak, penitentziketak,aldaretako irudi pasiokoiak..., eta euskal-kristautasu-naren oñaze-zalea. Oñaze-zale ura, arrigarria bezinizugarria.

Izarñoak ernai ñirñiraz zeruan...Lozorro mundua illunpe itxuan...Damu-kanta, aldiz, an Eliz-barruanZerurantz bidazti doñu anpatuan...

Ixo, arran-otsen urrun-dilindala.Gauaren ixillak magaldu dezalaitzartien damu-kantak eman-ala,pilpiraz dardartuz ozkarbi zabala.

Amandre illargia: zuk bein ikus zenunJesus Olibet’en lagun-gabez itunotoitzean larri... Aren otoi-lagun,ona euskalduna; begira amen, entzun!

Gau-emalleak,danak bat:

—«Ermitatxo bat eidazu etanerea izango zera zu».Zure eskaria, zure eskeñiagaur gauez zertu nai degu.Gau-emalleak ura lortzerapenitentziz gatozkizu.Asma dezagun Ermitagintzan,Ama, lagun egiguzu!

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

76

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 76

Page 39: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Gurutziltzatua, urrena, bestean,aoa irikita eskari luzean...;biotz ebakiaz, Ama an barrenean;ta Santa Madalen negarrez lurrean...

Gau-emalleak:—Santa Madalen, Santa Madalen!askoren erakustuna,asko maitatu zenuelakoJainkoak barka zizuna:Guk ere baita nai degu maitat’eraman gurutz aztuan!Nai degu izan gurutzondoaniruron neke-lagunak.

Irugarrengoan, illobi santua:albo-aldaretan geiena aipatua.Emen noiznai dezu jende damutua,Gorputz illari so, belaunikatua.

Neketako Ama, beste arakoa,Semerik gabeko Doloretakoa;begiak beera, lurrerantz dijoaznon billa Aren ordez semez artzekoak...

Gau-emalleak:—Ar gaitzatzute gurutzondoaniruron neke-laguntzat.Kristau-Elizan izan gaitezanKristoren Gorputz oso bat,martirio ezin ba’da rebetoz samiñak guretzat.Anaitzat artu gaitzatzu, Jesus!Ama, ar gaitzatzu semetzat!

Aldare nausian Andre-Errugabea,Seme Eroslearen lenengo Lorea,oinpean zapalduz gaitz danen sugea...Kristau-oñazeak nolako ondorea!

Salbatore Mitxelena

79

eramanaz sufri bai-zun Eriotza;ta igande-goizean Berpiztea goza...

Ostiraletako bijili bereza:Nekaldi-antzetan gau osoa luzata biamon-goizez larunbata-Meza;Mezan jaunartzean Berpizkunde-poza!

Asiera dizu Benedicta’rekin.Pralle-abesbatzak milla aingeruekinbuka bezin laister: «Agur, gure Erregin»,ordun bijilia, nai duanak ekin.

Abe-Marikoan gau-ezkillak dulun:—«Gabon, erromesa, Pake ta Osasun.Kanpora illunpetan obe dezu ez jun.Amaren etxean gau osoa iraun».

Gau-emalleak:—Damu dizugu oben egiña,damu degu pekatua.Barka zaiguzu Ama on orrek;barka, Gurutziltzatua.Begira emen zuen erriaauzpez belaunikatua.Atozte lagun osa dezagunzuen Pasio santua.

Elizaren alde bat eta besteanPasio-irudiak, beren aldaretan...Ta krisallu-tzarrak aien argiketan,leñuru orizta banatuaz ketan...

Aldare batean, Jesus Pillareko.Abe mokor bati lotua apalkiro,borreroen zirti-zartak artzen dago...,begiak dirdiraz eriotzeraño.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

78

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 78

Page 40: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Zein baño zein danak alkarren leieanpenitentzi-kera berrien naiean.Batzun-batzuk soña zigortzen sailleanPillarekoaren aldare-aurrean.

Besoak zabalik diraute geienak,gurutzatu-gisan bi esku gallenak...Ez du aitzakirik tresnik ez duenak:ontan daduka nun agortu lerrenak.

Esku-oñetatik kate latzak narresdabiltz beste zenbait odolez ta nekez...Aitortu-aurreko ilduren bitartezJainko-aserrea baretzen da errez.

Damu-txingarretan erre pekatuak,samin-odoletan garbitu erruak,semez artu gaitzan Ama nekalduak,anaitzat ar gaitzan Gurutziltzatuak.

Gau-emalleak:—Zure kupirak, zure begirakgozatzen digu samiña.Baña, Amandrea, utzi zaiguzuluzatzen Jesusen Miña.Zuen Gurutze-Opariakingure auxe bat egiña,alaxe soilki izango bai daAitarenganako diña...

Luzatzen, luzatzen eusko-opaltzalleabere buruaren Nekaldi luzea......Ñirñiraz malkotan begira izartea;Zeruak erruki euskal-oñazea...

Salbatore Mitxelena

81

Maita oñazea! Orra San Prantziskozauri gordiñetan. Gurutzetu-antzo,saiets-esku-oñak iltzeztuak dauzko...Esango litzake dala beste Kristo!

Batek:—«Izar-argitan nentorrenianArantzazura bidean,Birjiña Ama ta bere Semeatopa nituan parean.

Danak:—Kontseju on bat eman zidatenAma-Semien artean:on ta umilla izan nendillamunduan naizen artean.Gero e’nula damu izangomundutik ninjoanean.

Batek:Odola pranko ixuri zuenoñutsetan ta lurrean.—Ene Semia, eutsi zapatak,jantzi eidazuz soñean.

Danak:—Ez, Amandrea. Largatu bedi,onela noan artean.Nik eriotza artu bear detKalbarioko mendian,Kalbarioko mendian etaGurutze gogor batean.Nik eriotza artu bear detGurutze gogor batean».

Eliza-barrena batera besteragurutza-lorrean, Jesusen antzera,txandan dabilkizu erromes-billerapenitentziketan gauetik goizera.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

80

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 80

Page 41: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Ikus euskal-animalenik emen; geroaren aunditasunaaipa baietz bero...

Erromes-sail beltza ari da kantetaneliza-barruko penitentziketan.Damu-negarraren errautsa kopetan,santutasun-miña biotz-begietan...

Eliza-betean errezo-marmarra...Eliz-jirabiran, nekez, barra-barrazenbat gurutzadun. Aietxen sugarramiresten, txanda-zai, erromes abarra...

Zein da, zein ori?Zaldun gazte bat,

jantzian jauntxo-dirdira,erromesakin nasian dabilgau-bijilien arira,zer kantatzen dun, zer egiten dunbere erriari begira...Jantzian jauntxo-dirdira etabiotz-begitan pilpira.

Gau-emalleak:—«Ermitatxo bat eidazu etanerea izango zera zu».Zure eskaria, zure eskeñialortzen emen gabilzkizu,Ama-Semeon Pauso Santuakberriztu eta berriztu...Asma dezagun Ermitagintzan,Ama, lagun egiguzu!

Iñigo zaldun Loiolakoa,Iruña’n elbarritua,senda orduko erabat utzimundutar bizimodua

Salbatore Mitxelena

83

GAU-BIJILIAN IÑIGOPassio Christi, conforta me

Gure bezelako Erri santuari bazegokion diñezkoseme santu-aundi bat. Ona emen Loiolakoa, bereta-rrakin bat eginda, ondo euskalduna, ondo gurea...«Aita San Iñazio»ren bitartez lortuko du euskal-fedeak Amaren eskaria: ermitatxo bat eidazu. Etaeskeñia: nerea izango zera zu.

Amandre Illargia: zuk bein ikus zenunJesus Olibet’en lagun-gabez itun...,iru apostolu lo zeudela, zurrun...Ona Euskalerri Aren otoi-lagun!

Atzerritar bidazti,munduan-barrenaErri ez-ezagunenbilla zoazena:atoz Arantzazukoeliza-barrena,emen arkiko dezueuskal-Sinismena!

Ta zuk, Konpostela’razoazen urlia,ez uste euskal-jendeadala ain basatia.Ez, nondik kalte egingobizi dan piztia...Antziñan ala ba’zangaur ez alegia!

Santa-Tria porturabein eldu-ezkero,ez kanta euskaldunenkontra asma-alik oro.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

82

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 82

Page 42: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Gau-emalleak:—Zure Amatza eskein zenigungu seme izaten ba’gera.Emen gauzkazu penitentzitanizarretik-izarrera,alik lasterren eldu nairikanzure diñak izatera...O, nai bezela, santu ba’giñaaurkezteko or aldarera!

Iñigo zaldun Loiolakoaigo zanean Mendira,gizaldi danen euskal-Fedeaere zai zegon begira:—«Iñigo zaldun Loiolakoa:euskal-Eliza osazu,euskal-Eliza osa dezazungure Santu nai zaitugu».

Gau-emalleak Amari:—Erri santutan santuena gukzu-lagun izan nai degu,Ama beraren seme berdiñakgaitezen Jesus eta gu.Onera arteko besolaguntzatbidera irtena zaitugu.Aurrera ere santu-bidean,Ama, lagun egiguzu!

Lastargi-su bat, Sanjuan-su batgau illunean piztuadegu onako gau-bijilianeuskal-fede gogatsua.Onen argira, gure Iñigorensantutasun-elburuaegunabartzen, zeru-gorritzen,argiagotzen dijua...

Salbatore Mitxelena

85

t’ona Arantzazun, Jainkoaganazearo onbiurtua,erriagandik orain ikastensantutasun-elburua.

Iñigo zaldun Loiolakoa,beste iñor baño geiago,zartallu latzez soin-zigorketanerruki-gabe jo ta jo,euskal-anaien santutasunaizpiz-izpi idosten dago,aien onurak eta jardunakjaso nairik areago.

«Nik santu nai det» —esana zuenLoiolako jauretxeanAndra-Maria Jesus Aurrakinager zitzaion batean.Jerusalen’en alkartzen dirasantu-bideak batean.Jerusalen’a asmoa artu zunkristau-erromes legean.

Jerusalen’a asmoa, bañaez lendanik Jerusalen.Andra-Maria Jesus aurrakinaztuta utziko al zuen?Arantzazun gau bat emango zunJerusalen’a baño lenBirjiña Amari eskerrak emanta biderako indartzen...

Iñigo zaldun Loiolakoaigo zanean Mendira,antxe zegoan arantzan AmaLensemeari begira:—«Iñigo zaldun Loiolakoa:ermitatxoa eidazu,ermitatxoa eidazu etanerea izango zera zu».

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

84

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 84

Page 43: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

An digokio Amari Iñigo,begi-biotzak galdatan,mallatan-gora aldareraño,ezpañak zerbait izketan...Atzetik beira, euskal-fedeaksomatzen du bere-baitanuraxe dula bere Santuaeuskal-Amaren gradatan.

Iñigo santu Loiolakoaigo zanean oindira,gizaldi danen euskal-Fedeaan zegokion begira.—Iñigo santu Loiolakoa:euskal-Eliza opaldu,euskal-Eliza opal dezagun«bitarteko nai zaitugu».

Urrun-abotsak:Zeru-deiaren adiraeldu kristauak Mendira,

Semetzat artzen gaituan Ama‘ren Opalmai nagusira!

Loiolarekin euskal-bideakemen gallurtzen bai-dira!

...Esku bat luza bere Erriaruntz,bestea Amarenganatu,ta an dago gradan otoi bizianSorterri-alde leiatsu:—«Zure ta nere Euskalerrianekalkide emen daukazu.Anaiak ditut. Egin nazazuErri santu onen santu...

Gau-emalleak:—Iñigo santu Loiolakoa,euskal-semetan Lenseme:

Salbatore Mitxelena

87

Gau-emalleak:—Begira gaude or aldareangure Aita San Prantzisko...Gogoa bai guk, indarrak falta,aren mallara igotzeko.Grazia iguzu Jesusen miñakark bezela geuretzeko.Grazia iguzu izan gaitezenSan Prantzisko’ren antzeko...

Egun-urratze paregabeaIñigok goiz artakoa!San Prantziskoren egikizunaberbera berritzekoa,—«San Prantziskok bai, nik zergatik ez?»leietan dago gaixoa,bere Erriari nondik iritxigaraipen aundiagoa...

Iñigok:—«Santutasunik aundieneraSan Prantzisko bai, ta ni ez?»Jerusalen’a joango naiz niJesusen billa erromes;emen natortzu, esango diot,Euskalerriaren partez,orain arteko, gaur ta gerokoeuskaldun danen izenez...Artu gaitzatzu danok anaitzat,nekalkide gaituzunez...

Gau-emalleak:Euskal-etorki guzia deguZugana guruzpidea.Ez degu iñoiz bildurtsi gukoñazea ta nekea.Gogo dizugu biarko Mezangure buru-opaltzea.Opaltzalle bat, Santu bat bearartarako guk, ordea!...

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

86

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 86

Page 44: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

ALKARRIZKETAIñigok eta Arantzazuko Amak

«...biderako indarrak artzen».Aurreko kanta’ri eraskin bat dezu onako «erroman-tzea». Gaubijili-barruan txastatu bear da.Iñigok santu izateko gogoa bai, baño bere gauza-ezaren kezka agertzen du.Ama Birjiñak eta euskal-fedeak damakiote indarra.Ama Birjiñaren poza, seme ura ainbeste aundikosantu eginda, alde aurrez, ikustean.Azkenik, Iñazio santuak eskeintza dagi: bere burua-rena, eta bere Erriarena.

Amak:Iñigo zaldun Loiolakoa:ermitatxoa eidazu,ermitatxoa eidazu etanerea izango zera zu.Iru latatxo, zazpi tellatxooiek gutxitxo dituzu.Euskal-Elizak, euskal-fedeakaundiagoa bear du.Zurekin dagon Euskalerriak«bitarteko zu nai zaitu».Berez ezin dun Ermitagintzazurekin nai du osatu.Orretarako egingo zaitutErri santu onen Santu.

Iñigok:Zeruan eder izarrak milla,Zerura deika lurtarrai...Mundu-zalea utzi nunetikamaikatxo gau-ordu baiemana nazu, begiak malkoz,aietxei begira ernai.

Salbatore Mitxelena

89

odolezkoen patroi zaitea,patroi eta opaltzalle.Gure erraietan eldumin dagonametsa zerorrek bete.Gure izeneko otoi bizi batzaitzagula, Amaren aurre!...

Iñigok:«...anaiak ditut. Ni izango naiz, niErri santu onen Santu.Berak ezin dun Ermitagintzaneronek nai det osatu.Nik egindako guzia berakegiña izan bekizu.Garbi izango naiz: tori zinitza,gure Ama-Arantzazu!Tori nere zin-opariakineuskal-Oparia! Artzazu!

(Jainko-arnasez santu-bideangure Iñigo berriaJerusalen’a abituko dabiamon-goizez, abiaJesusengana ekarri-arteEuropa, mundu guzia...Jerusalen’a, mundu guziraArekin Euskalerria...)

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

88

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 88

Page 45: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Andre-Maria Jesus Aurrakinoroitzen jaiotetxean?Bai, zuri ere irten nintzaizunlaguntzen senda-bidean.Aurrera ere neronek santuegingo zaitut, arean.Nere laguntzaz oro daikezuJesusen banderapean.Jesukristoren banderarekinmundura zoazkenean,oroi Erria, bere gomutazindartsu senti zaitean;oroi, Erri au dijoazulagogoz zurekin batean,...Santio baño argiagokomixiolaria-bidean...

Iñigok:Izar artean aratz dijoaSantiago’ko bidea...Aren luze ta dizdiratsuaba’nu nere adorea,bai gozagarri litzaidakelazure esana betetzea!Aragi-griñak, zaldun-ametsak,Loiolako jauretxea,dana ukatuta, lei bat bakarradizut, besterik gabea:Zu ta Jesusen, Zu eta zureeuskal-semen ohorea.Gogoa bai nik eder ta luze...Nolaz iritxi, ordea?Nerez dagona agintzen dizut.Indazu al izatea!Betorkit zure laguntza. Betorneretarren alkartea.«Sorterriaren erreguetanbear det, bezat partea»...

Salbatore Mitxelena

91

«Gure ñirñara baño gorago,—izarrak digute esan nai—gure ñirñara baño goragoJaingoa dago zuen zai.Santutasunez bakar-bakarrikzindezteke onaño garai...»Izarrak milla begiratzean,ezin eutsirik malkoai,nere goi-miñak damu bat zizun:gorputz aztunaren garbai,nere goi-miñak keja bat zizun:ez izan aratzeko gai!

Zure itzak, Ama, gaur entzutean,alaxe naukazu, ez-bai.Euskalerriko santu izateagogoak bai, gogoak nai.Baña gogoak damu bat dizu:anbat pekatuen garbai!eta gogoak keja bat dizu:ez izan artarako gai!

Amak:Jentil-aroko Euskalerria,siñeskerien loipean,argaiztoa ta gorrot beltzabeste gabe biotzean,noragabeko landerbideanzetorren aldi batean.Nere Erri santu egingo zaniknork esan bear zukean,bidera erten nintzaion-arteArantza onen gañean?Euskal-Kondairak laugarrena zunorduan gurutz-bidean.Nik donetuta emen daukazuorain, zurekin batean,Opalmai ontan amaika-amabi--garrenak lortu naiean...

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

90

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 90

Page 46: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Iñigok:«Euskal-eliza osazu etanerea izango zera zu».Zure eskaria, zure eskeñialortzeko gertu naukazu.Zure ta nere Euskalerrialaguntzalle emen daukagu.Anaiak ditut. Ni izango naiz, niErri santu onen Santu!Berez ezin dun Ermitagintzaneronek nai det osatu.Nik egindako guzia berakegiña izango dezu.Garbi izango naiz: tori ziñitza,danon Ama-Arantzazu!Tori nere zin-opariakineuskal-Oparia! Artzazu!!

Salbatore Mitxelena

93

Oroi nazala, oroituko detabenda zorikidea.Beti gogoan eramango detnere Euskalerri maitea,nere Euskalerri maitea etaArantzazuko Fedea,Arantzazuko Fedea etagaur-gaueko mesedea.«Jainko-aintzarik aundienera»banoa, euskal-semea.Euskal-yorana Santiago’kobidea añakoxea!

Amak:Atzo ta gaur’ik, naiz gerokorik,ez du zeruak bereizten.Betiraunetik une bereannabari dizut dena-den.Xotil eta apal orain zaudenaba’ziña legez edozein,Lutero’n kontra ikusten zaitutErroma’ko Santu guren.Oi nere poza euskal-seme batdedalako Santu guren!Ama-pozaren parre eztienaezpañetan zait loratzen.San Prantziskoren parean zakustKristoren alde jokatzen,zure semeak mundu guziangero ta ugariagotzen,mundu guziko luterotarrakzure oinpean zapaltzen...Ene Iñigo orrek ez dezu ikusten,edo beintzat ez somatzen,Pedro’n ontzia ekaitz-arteanitxaso-gain beti gallen,Batikano’ko ikurrin deunalau aizetaratuz lerden...,ta aren ondoko euskal-ontziak«Loiola-Arantzazu» izen?...

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

92

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 92

Page 47: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Kanpai-ots-egara, ozen, dilindari,Pazko-Piztearen irrintzia iduri,mendiz-mendi doa, Mezaren geznari...Esna-berritu da lo zegon izadi!

Sortzez-Garbiaren larunbata-Meza!gaur-jardun osoko itxaron-amesa.«Neke-ondoz poztu, poztu, erromesa»sarrera-doñuan koruak dabesa.

Urdiñez errezkan iru mezakoak;txuriz, aien ondo, iru lagungoak.Prallen abesbatzak eta organoakzein baño zein doñu zerutarragoak.

Euskal-Meza degu. Goiz-egunsentira,Loiola’kin danok gauzkio begira.Gizaldiz-gizaldi Meza aren dizdiradardaraz zabaltzen doa Edestira...

Aitortutako pekatariok,gau-bijiliaren ondoz,Pasio-osteko Berbizte-billaorain jaunartzera gatoz,Jesukristoren irabaziakmezon xurgatzera gogoz.Aitortutako pekatariak,miñak utzi, dezagun poz.

Egunsentiko len-argitara,egatan ara-onera,txori jolasti-esnaberriok,kanta gurekin batera.Ereserkia jaso gurekinzeruaren goienera,Bizitz-berrira pizten gaituanJainkoaren aldarera.

Salbatore Mitxelena

95

EUSKAL-MEZA

Ostiral-gauean asitako bijilia larunbata-goizeanbukatu oi zan, Sortzez-Garbiaren mezarekin.Denbora guziak antxe pillatuz, euskal-Kondairaosoa («Jainkoaintzarik aundienera» arildua) Mezauraxe entzuten dago, Loiola’ko lensemearekin bateginda.Meza-barruko jaunartze artan lortzen degu Juanebanjelariaren Kalbarioko: ecce mater tua.Ama zaitugu! Seme gaituzu!

Aizkorri-gañean Goizak eguzki-min...Illargia, artean, gauaren erregin...Izarñoak ere, poz-dardaraz, biguin,aingeru bai’liran, zerutik ikusmin...

Erromes aituak, elizaren barren,kantak atertuta, lerren baño lerren.Aitor-jaunartzeko gertugo ditezen,damu-txingarretan obenak erretzen...

Amadre Illargia: oraindio ez jun;zure ezpañetatik nai dizugu entzunbeste Erririk ba al dan, ikusi al dezun,onek aña Jesus maite dunik iñun...

Kanpantorre-goitik matutiak agur:—«Egunon, erromes. Gauari ez bildur...Goizarekin poza badatorzu labur...Gaurko Mezan dezu ondasunen itur...»

Irurak aldean pralle-errezkadakandelargi banaz aitorlekutara...Erromes jendea, zirrara ta ikara,barkapena-eske aien oñetara...

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

94

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 94

Page 48: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Zuk, ez beste iñork zornetzen bai-duta ezilkortzen bizitza.Zerau zeranez gertatu diranegintza aundi danen giltza,Zuk damaiezu euskal-ametsaiarnasa eta biotza.

Beti gurekin ibil zatzaigunoranaiko txangoetan,zure laguntza ta eustapenaluzatuz premi danetan.Nola ez, bada, guk Zu aintzatuzertu-ala egintzetan?Meza bat dezu, ain zuzen ere,euskal-Kondaira mendetan!

Erlijioa izan da betigure elburuen bulkoa,gure elburuen bulkoa etalei ederrenen auspoa.Jainkoa degu lemazain etajomuga ere Jainkoa.«Jainko-aintzarik aundienera»gure nondik-norakoa.

Jainko-aintzarik aundieneraamaikatxo euskal-semejunak dituzu mixiolari,beste asmorikan gabe...Lei orrek berak bultza oi zitunlur-billatzalleak ere:Lur berriakin animak billa,Zugana ekarri arte!

Aundia ba’da euskal-kondairagizonen ikuspegi’ra,aundiagoa derizkioguJaungoikoaren begi’ra.Aintza-aparrez Elkano-ontziakinguratzean lurbira,

Salbatore Mitxelena

97

Laño ta lurrun, aize ta arnas,bizitz-marmaririk oro,esker-onaren agergarritzatzerura igo bai igo.Jainko-iguzkiak giza-laiotzaMezerdiz argituz gero,naiz zeru naiz lur begiratzean,oro eder..., oro Jainko!

Aintza zeruan Jainko onari,aintza bai, azkengabea.Eta lurrean gogo onekogizonentzako pakea.Jainko izatea utzi gaberikda Kristo gizasemea.Jainkoa Jainko, gizonok gizon,Mezan degu alkartea!

Gizadiari aspaldi batezemandako Zorionagutxi bai’litzan, Arantzazuraagertu zitzaigun ona.Palestina’tik Errege ta Anaigenun gizon guziona.Aloña-Amaren besoetatikbaitipat euskaldunona!

Zer dala-ta Zu, Jainko-Gizona,gure-baita elkorrera?Zeru ta lurren Egille beraaur gaiztagiñen barnera?Ardo-ogi-itxuran, zure maiteanorañokoa ez ote da!Iñolaz ere Zu gure-baitanartzeko diñak ez gera!

Atoz, alare. Zure janarizJainkoz jantzi gure utsa.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

96

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 96

Page 49: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

ta Aren Gorputza osatzen degunkristau guzioi, urrengo.

Jainko-begiak Golgota bezinez dakus aintzagarririk.—Nork aintza diñik Aitari emanJainko-semeak ez-ezik?—Mendi artantxe ikusten gaitugizadi dana baturik,maitagarrizko Sendi bakar batJesusekin osaturik.

«Orra or zure semea» —an dagoSan Juan Amaren ondo.«Orra or zure semek» —an ereenderri guziak tinko,Jesukristori il-Opariannork geiago lagunduko.Sufrimentuan zein aundienak,aiek Jainkoak gogoko!

Erromarekin an dago Itali:santu-saldo ugaria...Kruzado-jantziz jakin-dirdirazSan Luis’ekin Prantzia...Bana-banaka an Erri danak;Europa, mundu guzia...Arantzazukin, Loiolarekinan ere Euskalerria!

Iñigo dala Opaltzalleata Arantzazu aldarea,Gurutziltzatu-biran an dagoEuskalerri min-zaleaalbo-albotik Jesukristorieskeintzen bere nekea:—Meza bat danez, artu Zuretzateuskal-Kondaira betea!

Salbatore Mitxelena

99

aren gañetik Goi-lemazaiazaintzen bear da begira!

Zure begitan begiko gera—poz degu gogoratzea.Jainko-begitan kristau-erririkkristauena agiz gurea.Siñeskorrean, biotz-garbian,tolesgabean..., umea.Adore bear danean, aldiz,Erri zail, gizon, trebea.

Euskaldunik bat dan bakoitzagan,an bada kristau pijo bat.Kristautasunik ez dunakeuskaltasunik ere ez anbat.Bizia, arnasa, ogia..., zer ezzeru Zu, Jainko, guretzat?Euskalerria Zuretzat dago,zure eskuko mirabetzat!

Mendi-artean zerura-beirabizi dan erri apala,ez du munduak uste Euskalerriain zorioneko dala.Oitura onez, sinismen beroz,Zu Jaun ta Jabe zaitula,zeren bearra du euskaldunakjakiñik maite dezula?

Kalbario-mendi

Jainko-begiak Kristo du soilkimaitagarri Beraz-kanpo.Begitartea Ari bakarrikAita-Jaungoikoak dio;ta Arengan, Aren dirdai diranai:Andra-Mari’ri lenengo;

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

98

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 98

Page 50: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Larunbata-mezaz eldu da azkeneraerromeriaren oi dan arabera.Erromesak itzul norberen etxera;ez danak: Iñigo Jerusalen’era...

Zapatu-goizaren egurats zolia!Barruan poza ta Jaungoiko-grazia;kanpoan, argitan zoro, eguzkia...Bai eder zerala gure Euskalerria!

Itzali izarñoak, zeruaren oztin.Illargiak agur, gelditzerik ezin...Euskal-Eguzkiak irteera Aizkorrin,kondaira-gañaren gallurrerako miñ...

Salbatore Mitxelena

101

Kalbario mendianeuskaldunak Jesus ilzoriari:

—O gure Jesus Salbatzallea:anaitzat artu gaitzatzu,Aita-Jainkoak begira gaitzanbegitartez Zurekin gu.Gure Edestia Ermitagintza,zure Gorpuzgintza dezu.Andra-Mariren seme gaitezen,anaitzat artu gaitzatzu...

Arantzazun, gau-emalleaklarunbata-mezako jaunartzean:

—O gure Jesus Salbatzallea:orain bai anai zaitugu.Gurea zera, zureak gera,gurea Zu, zureak gu.Gure euskal-mezak ta zure Mezakzure ta nere’rik ez du.Jainko-begitan Opari bakaryadanik egiten degu.

Ta Andra-Mari’k, Errodrigori agindu zionakunplituz, Euskalerria seme-semetzat artzen du:

—Ene Euskalerri, txit enetxoa:nere-nerea zera zu!Miñak maitatzen dakizulakomiña poz biurtu zaizu.Miñak maitatzen dakizulakozaitut orren zoriontsu...Ermitatxoa ein didazunez,seme zaitut, Ama nazu!

Amandre Illargia: yadanik erantzun,zure ezpañetatik nai dizugu entzunbeste Erririk ba al dan, ikusi al dezun,onek aña Jesus maite dunik iñun...

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

100

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 100

Page 51: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

eliz-atera bidelaguntzenpralleak, azken-agurka...

Ta erromesak an dijoazgoizaren lau bidietaz!

Aupa ta eupa, etxerakoanerromesak kantuz doaz...

auzora daramatela,miragarrizko bezela,

Andra-Mariren iturri-uraedo ogia, bestela.

«Baña, zugandik aldebiotzak ezin du.Zuregana dijoa,Zugan bizi nai du.Birjin paregabea,bedeinka nazazu.Agur, Ama nerea,agur, agur, agur».

Kantuak, pozaren egaz,egatan goiza argituaz!

Jainko-grazian dijoazenakpoza apartzen dute kantaz.

Kanta: doai zerutarra,barru-pozaren aparra!

Gauak eder du izarra. Auakederrago kopla-zarra.

«Birjiña Arantzatzuko,lora ederrarigraziak ta alabantzakemaiten nator ni.Asko etorten garamunduaren kabutik,asi Prantziyan etaEspañi guzitik.Danok bidaltzen gaituztxit konsolaturik,

Salbatore Mitxelena

103

«AGUR, JESUSEN AMA...Itzuleran poz

Oraindañoko miñak orra poz biurtu. Jainko-grazizberrituta, orain erromesa kantari dijoakizuArantzazutik etxerakoan. Kantari kondaira guzia ereArantzazuko Amari.«Zuk zer dezu, Arantzazu...?» —galdetzen du kan-tak.Izan ere, ainbeste ta ainbeste kantazar goxo diraeusko-folklorean Arantzazuri-buruz. Aor beste zen-bait santuario, euskaldunaren ondo gogokoak:Urkiola, Aralar, Lezo. Ta kanta-alerik ere ez duteizan eliza ospatsu oiek gure aurrekoen aoan.Arantzazuko Amari, berriz, euskal-probintzi guzie-tatik zuzendu izan zaio poemarik bikañena, nondikbaño nondik ederragoa.Esan, bada, beraz, onako poema au (irakurtzen arizeran au) ez dala iñorena ez nerea. Baizik Erriarena!

«Euskalerria poema bat daAndre-Mariaren opaz».

Kantuak, pozaren egaz,egatan goiza argituaz!

Arantzazutik etxerakoanerromesak kantuz doaz.

«Agur, Jesusen, Ama,Birjiña maitea;agur itsasoko izardiztiatzallea;agur zeruko eguzkipozkidaz betea;agur, pekatarienkaia ta estalpea!»

Bi beso lez bi errezka,—prantziskotarren besarka—

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

102

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 102

Page 52: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Arantzazutik nator;auxe nere poza;antxen ikusi bai-detpralle kaskamotza... t.abr.

Bizkaitarrak:Mundu onetan gura dabenakzeruko lorak ikusiArantzazuko mendiyan-gorabiar dau bidia ikasi.

Bedarrik ederrenasoluan gariya;Andrarik ederrenaBirjiña Mariya.

Laburditarrak:Eskualdun fededunak, zahar eta gazte,Amaren laudatzera lehia zaitezte.

Arantzazuko Birjiña,Ainhoa zaintzen duzuna;ametan zu samurrena,zure aurren zoriona.Zaituguno maitatukoez zauku deus faltatuko.

Zu zare zu, o Maria,sokhorri miragarria,girixtinoen argia,oi izar maitagarria.Bai zuri gure begiabeha dago atzarria.

Zuk zer dezu, Arantzazu!ames-kabi, erti-leku?...

Euskalerria oso-osorikkantari dijoakizu.

Izena bera —Arantzazu!—kanta ederrena dezu.

Itz bakar ori mintza ordukokantari jartzen gaituzu.

Salbatore Mitxelena

105

lenengo konfesatuta komulgaturik».

Urretxindor kantaria,baso-basoan gordia...,

gau eta egun ospatzen da arimaiteñoa ta kabia.

Euskalerri kantaria,baso-basoan gordia...

Amaganako aintza-kantetandijoakizu bizia.

Kantuz sortu naiz eta kantuz nauzu biziKantuz ez duta, beraz, hiltzea merezi?Kantuz eginez geroz, munduian bizia,kantuz egin bear dut, ontsalaz, hiltzia;kantuz eginen ere zeruan sartzia...

Zoragarrizko nasian,etxera-bide argian,

euskera-mota berezienakentzuten dira mendian.

Gipuzkoarrak:Gure Ama BirjiñaArantzazukoalaguntzalle ona da tadanon gogokoa.

Arantzazun dagoansanta ta santuakbeti izaten ditukanta ta kantuak.

Arantzazu-mendikokrabelin gorriya.Neskatxa muxu-gorriengañagarriya.

Arantzazu-mendikopaguaren onduanBirjiña Santisimanedukan goguan.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

104

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 104

Page 53: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Antxe egongo naiz, besoak zabal,zatozenean artzeko.Arantzazura erromerianeldu-den urtez etorri,amoriozko begi ederrakerakutsiaz elkarri.

Bestelako unkigarria izaten da aitona zarren azken-agurra, berriz Amatxoikusterik ez dutela izango igertzen dutenean eta azkeneko muñotik, malkoaezin gorderik, otsegiten diotenean: Agur, Josafat’eko zelaira-arte!

Aurtengo onekin berrogei ta bi,natorkizula urtero.Gaurgero ezin bixitatu alizango zaitut berriro.Negarra darit akordatzeane’tzaitudala ikusiko.Josapat’eko zelaira-arte!Orduntxe zaitut espero!

Katabera, Urrexola.Ara ezkero, beñola,

begiz galtzen da Arantzazu urrun.Jaunak urteon deiola!

Arantzazutik baguaz.Agur; gure Ama;nere amoriyuakorrera narama.Danontzat eskatzeizutosasuna ona.Grazi ori bialduezezu guganaberriz ere etorrigaitezen zugana.

Etxe-aldera asigenduben burrunda.Tristura aundiya niyonjendiai barrunda,atzera begirakamendiyan-gora jundaalkarri galdetubazgure Ama nun da.

Salbatore Mitxelena

107

Izen ori, —Arantzazu!—mintzatzen ezin aspertu.

Ama-izenak duen goxoazuk euskaldunentzat dezu.

Arantzazu, Arantzazu,itzik eztiyena,euskaldunak biyotzezmaite zaitubena;gure erreguetanzu zera aurrena.Bedeinkatua izanbedi zure izena.

Euskal-bertso ederrenaArantzazu’ren izena.

Lenen-puntua Amak eman du;osa semek bigarrena.

—Kantuak, pozaren egaz,egatan goiza argituaz!—

Zar eta gazte, euskal-semeakosatzen kantari doaz.

Ara emen bertsoakoraingo berriyak,Ama Birjiñarentzatkonsolagarriyak.Bidian kantatuazjoateko jarriyakAsteasun bizi danPello errotariyak.

Naparruako gazte batek,Arantzazun ezagututakomaiteari agur dagio,urrengo urterako itz-emanaz:

Panplonan-bera banoa etazer gogo dezun esazu.Zinta eder bat biali idazuborondaterik ba’dezu.Adios, bada, dama noblea,Arantzazura arteko

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

106

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 106

Page 54: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Kataberan, Arri-urdin.Olloak txitak ez bezin

maiteki Amak eusko-aurloazaintzen du emendik, biguin...

Arantzazuren agurradakartzugu, eusko-lurra,

Arantzazuko agurrarekinAmaren zaingo xamurra.

Euskalerri urrumatzu;zorionekoa bai zu!

Negar egiten dakizulakomiña abesti biur zaizu!!

Andra-Marik zaitu seme.Yesuk, aldiz, anai maite.

Jainko-graziak zauzka kantari!Iraun kantuz beti-arte!

«Xoriak, zuen oianetanlauda ezazue Jauna;aipha haren ontasunainguru guzietan.

Ez bedi entzun bazterretanzuen musikarik baizik;Jaun onaren ohoretanez bara kantatzetik.

Arditxoak, bazka zaitezte;ene zuen zoriona!goiz-arrats ari zaretelaudatzen Artzain ona.

Zuek, haize maitagarriak,harraboxik eztienez,munduan egin ahalezemotzue graziak.

Phausurik gabe itxasoaorroaz borthizki dago;bainan ez du gutiagoohoratzen Jainkoa»...

Salbatore Mitxelena

109

Guk zenbat maite degunortik ezagun da.

Kataberako gañetik

Katabera’ko gañetik—nuk arki balkoi oberik?—

itxasoraño nabari dezuEuskalerria osorik.

Erri otxan paketsua,Jaungoikoak maitatua,

eliz-fabrikaz goratzen dagoetengabeko kantua...

Mendiak, beso antzera,zutituz, Zeru-goiera;

ibarrak, errai-antzo, zabalikJainko-graziak artzera.

Ara zer alai dagongure Sorterria,baserritxoak nunaita nunai pakia,mendi-gain bakoitzeantxabola txikia,artalde bat ondoren,gero, gurutzia!

Menditan, baserritxoak.Baserrin, seaskatxoa.

Seaskatxoan, amak zainduta,irriparrez lo aurtxoa...

Birjiña ArantzazukoAmatxo nerea,

ez eidazu mudatuau nere semea.

Loo...

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

108

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 108

Page 55: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

AMA ZAINDARIA(Mirariak)

«Ama zera-ta semien aldezuk zer egingo ez dezu?Gure samiñak gozatutzekozaude bai or Arantzan-ZU!»

(Fr. Antonio de Arruti)

Ama degunez, Zaindari azaltzen zaigu orain Andre-Mari, semeen alde mesedeak eta mirariak egiñaz.Emen bost aukeratu zaizkizu beste ainbat probin-tziri egiñak, aurretik, (lenengo puxketan) siñeskunedo asele bat dutela.

Gaixorik nun? Egalarisendatzera Andra-Mari.

«Iturriak badaki,kañabera nun den»;Andra-Marik ere baigaixorik non duen.Aietxen etxez-etxegauero da ibiltzen,Arantzazu utzita,eriak sendatzen.

Gaixorik dan orduko,egan aidez-aidean dezu Andra-Marialdatua araxe.Gaitzen bat nun ote da?premirik nun ote?Andra-Mari egatanara sendagille.

Salbatore Mitxelena

111

Kantak, kondaira argituaz,gizaldiz-gizaldi doaz!

Euskalerria poema bat daAndra-Mariaren opaz.

Zuk zer dezu, Arantzazu!Zeu zerala lenen-puntu,

Euskalerria gizaldietankantari dijoakizu...

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

110

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 110

Page 56: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

oartzen dutenekoauzo bakoitzean—«Amaren oñatza da!(diote batean)Emen takatzen da Amaerrira jeixtean!».

Gauero aidatzen danZeru-egaztiaez uka antziñakoaidala Andra-Maria.Sinismen gozo ortanlo dagin Erriaizan da, lau gizaldiz,gure Euskalerria.

Sinismen gozo ortanetzanda burua,Amaren egopeanizan dizu loa...Bai lo zoragarria!Zerutar aur-loa!aurrak aman altzoanez bezelakoa.

Elbarri ta zaurituoñazedun oro,ez gauari bildurrik,bada, onezkero.Gauaren erregiñaez da Mari-gaizto.Yagole ezin-obeakgaitu bere zaingo!

Izarño jolastiak:Birjiñari leku.Gaur ere bide luzezaldatu bear du.Terranoba, Laburdi,Bizkai ta Naparru...,

Salbatore Mitxelena

113

Anbat luzeko bidezzerutik jetxia,gaixo-gelan sartzen danArtizar-izpia...Bai bidazti biguña,bai maitagarria,oian dagonarentzatZu, Andra-Maria!

Illargia ez bezinixil eta goxolo dagon gaixoariurreratzen zaio,bere eskuz izerdiaklegortu... ta geropa batez osasunabiurtutzen dio.

...Ta an doa berriz ere,berriz aidez-aide,beste eri-etxetaradanen sendagille.Ez, baña, bakoitzariagur egin gabeesanaz: «Gabon, seme,ta beste bat arte».

Euskalerri osokoelbarri ta eri,galde bearrik gabe,bat-dana dakizki.Alako probintzianlau, beste artan bi...Guzien gelataradabil egalari.

Oiñ-antzeko zulo batarkaitzen batean

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

112

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 112

Page 57: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

beti deabruen mende...Ta ai ene!sendatzerikan ez uste...

Ta alaxezazpi urte luze-luze...

Arantzazuko mendirabegira,itxaropenak dizdira...

—«Andra-Marik sendaturen!»Ta ain zuzen,aita-amak agindu zuten

bi mezata Arantzazura promesa.

Aita-amen otoitza:Ez geranak geralako,Zu zerana zeralako,

ANDRA-MARI! senda zazuta prestuirurok jungo gaituzu

erromesArantzazurako bidez!»

ANDRA-MARI’ren izenaai ene!deabruentzat txarrena.

Entzun duten ordukoxeai ene!motrolloan danak aide...

Salbatore Mitxelena

115

gaurxe bertan ibillibear omen ditu.

Eta zuk, Euskalerri,egizu lo lasai,Andra-Mari bai-dabilzure loaren zain.Legorreko andreak:ez egondu ez-bai,itxasokoen kezkaz,itzuliko ote zai.Mariaren esku utzidana; ta lo orain.

Aingeruen kanta daAnjelus jotzean:—«Gloria zeruetan.Pakea lurrean.Zeruko Aurzaiarenego-babeseanlo dagin Erriari...,pakea lurrean!».

Gaixorik nun? Egalarisendatzera Andra-Mari...

Bizkaian dezu Zaldibar.Zaldibar,beti negar goiz ta iñular!

Zaldibarren neskatoa,gajoa,zazpi urtez gaitzak joa;

gaixoadeabruak erasoa.

Birau ta lerdea aoan,amorru-sua kolkoan;

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

114

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 114

Page 58: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Irun’dik zear sartuz, Lezo, Errenderi,Pasaia ta Oiartzun prantzesak kizkali;

ta atzetik zitalkieraso ta esi

anbat kosta bear zuan Ondarrabi.

Ango izkillu-soñu ta ango jazarkera!Amabost milla bonba lertu kalera.

Naiz milla galera,ez egin atzera.«Aintza irabaztera

eta ez galtzera etorri bai gera».

Iñungo laguntzarik gabe ta txit estu,bi illabete luzean, esi-pean, izu...

Kañoiak, jo ta su,arresia txautu...

Ondarrabik askorik iraungo al du?

Ia errenditzeko zegon garaiean,Butron alkate jaunak ordu onean!

bazekila, artean,nondik letorkean

garaipide ziurra —zuan itzeman:

—«Ez aztu Arantzazun danon Zaindaria.Datorrela nai ba’du Prantzi guzia.

Gurea da auzia!Eutsi, alegia!

Laister azke dugu-ta Ondarrabia!»

Aloñako Amaren jai egun bezperan gertatua.1638’ko agorrak 7.

Batalloi lagun batek, ain zuzen, su ta garekin du Donostitik eriosuar

prantzes erbestear-trintxeratan zear;

ta ara, garaipenez Ondarrabian sar!

Salbatore Mitxelena

117

Ta bertanneskatoa sendatu zan

ta iritxi zun poz betea:osasuna ta pakea!

...Zaldibar,orain parrez goiz ta iñular!

Premirik nun? Egalarilaguntzera Andra-Mari...

Jaizkibel-barrenean dago Ondarrabi,itxasoarekin ametsetan beti.Prantzia ta Españia’ren erdiz-erdi,biak norberentzat nai lutekean kabi...

Zortzi aldiz, zortzi,jauki dute, jauki!...Baña Ondarrabi,biotz eta begi,

itxasoarekin ametsetan beti!

Zoritxarra omen da polita izatea.Egia ote danez mintza zaitea.Zuk bat maite dezula zeu askok maitea,miru askok dizute luzatzen erpea.

Bat izan, ordea,zuretzat jabea:Kantauri trebea,itxas ongillea.

Arrantzalea izan, arrantzalea!

Milla seireun eta ogeita emezortzi.Orra Prantzia berriz zure-gain jausi.

Naiz il edo bizi,giputzak! ez etsi.

Beintzat iltzen dakigula erakutsi!

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

116

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 116

Page 59: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Txiruliruli, txiruliruli.Ango oju, ixkanbilla eta karraxi!

Dantza-sokaren erdian aker ipurbeltza.Aker ipurbeltz itxuran deabru traketsa

da ango buruzagia,«itxixo» nazkagarria.

Txiruliruli, txiruliruli.Naparruan lengo fede garbia itzali!

Arre-arre zalko-zalko erratza-gañetanastero ta kristau geio ostiral-gauetan

dijoaz Akelarrera,akerra munegitera...

Txiruliruli, txiruliruli.Nork aienduko ote du izurri ori?

Naparrura Arantzazutik mixiolariak.Lau mixiolari trebe, santu ta argiak

bidali Andra-Mariakkentzera sorginkeriak...

Txiruliruli, txiruliruli.Andra-Mari bera ere mixiolari!

Gauez argi Akelarren! Deabruak iges.Neska-mutil sorgin danak jarri dira auzpez.

Nork esango-ta Andra-MariAkelarrera agiri!

Txiruliruli, txiruliruli.Bai mintza ere euskeraz ondo poliki!:

—«Ene Seme Alabatxipi lantantxoak...Utzi oitura zikinlotsagarrizkoak.Eliza Amarenganabiurtu pausoak.Nik egingo zaituztetzorionekoak».

Salbatore Mitxelena

119

Nun diraden prantzesak? Tximistak artutaigesi junak dira ori ikusita.

Ondarrabin festa...Ondo merezita!

Bidasoz-ona arrotz-aztarrenik ez da.

Aintza Arantzazuko Ama onarentzat,aintza eta urrezko kollare eder bat,

beatzireun dukatkostea baitipat,

opa dio Ondarrabik esker-ordaintzat!

Kantauri itxasoari Ondarrabik galdeomen zion: «Maitena, pozik al zaude?Zurea naizelako jokatu naiz trebesasi-maitatzalleen aurka bi illabete.

Goiandre orixe,dedala Zaintzalle,nere poza auxe:ekaitz-bildur gabe,

zure gañik-gain bogatzea, arrantzale!...»

Sorgiñik nun? Egalariuxatzera Andra-Mari...

Arre-arre zalko-zalko erratza-gañetanAkelarrera dijoaz sorgiñak aidetan

odei guzien azpitik,sasi guzien gañetik.

Txiruliruli, txiruliruli.Jentilletako denbora ote itzuli?

«Bagerala, Ez gerala»: mutil eta neskaedonundik batzen dira egitera festa.

Milla ta bosteun sorgindantzari Zugarramurdin,

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

118

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 118

Page 60: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Erregu ori egin bezelaan doa illaren oera,

ta amak gajoak oiu dagiomakurtuz gorputz-gañera:

—«Enetxo maitea,altxatu zaitea!»

...Ta bertan piztu nexka irriparrez,xaloki itzeztuz gañera!:

—«Gutxi dakizu gerta zaidana.Zer zorialdi ai ena!

Solas gozotan egon gaituzuni ta Andrerik ederrena.

Esango nik zein dan;dago zure gelan».

Ta ara joanaz margoagatik:—«Auxe zan, ama, auxe zan!»

Goiza orduko aita ta amakin«Andra-Mariak piztua»

Gipuzkoako Elgean-bizkarzetorren Arantzazura:

—«Agur, eguzkia;ongi etorria!

Argi zaidazu bein-berriz ereMariarentzat bizia...!»

Katigurik? Egalariaien-billa Andra-Mari...

Urrikal zaite, othoi, ait’amen nigarrez,itxasoz bertzaldean dituzketen haurrez.Artha izan ezazu haukien beharrez...

Salbatore Mitxelena

121

Aldapeko sagarraren adarraren puntan,—poxik baño poxikago— puntaren puntan

txoria zegoan kantari:—«Sorgiñik ez duk, Euskalerri!

Txiruliruli, txiruliruli.Eskerrak Arantzazuko Zaindariari!».

Ildakorik? Egalariaiek pizten Andra-Mari...

Iñularreko euzki il-zoriakazken-agurra Arabari.

Samaniego’ko neskato batekiltzer eriotz-oetik:

—«Agur eguzkia,bizitz-iturria!

E’tzaitut berriz nik ikusiko;illotzik biar zuk bai ni...»

Gaberdirako gorputz zegoan.Aideak biran negarrez

Meltxora kottauaren illotzamusuka berotu naiez:

—«Ai gure txikia,gure poz guzia!

Bañan nolatan etsi zu-gabe,ain goizo jun zatzaigunez!»

Arantzazuko Birjiñarentzatzun amak jaiera aundia.

Orman zintzilik gelan bazizunaretxen margo-irudia:

—«Ama zerutarra,nere uste bakarra!

Bestek eziña Zuk lor zaidazu,piztu zaidazu txikia!»

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

120

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 120

Page 61: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Miraria

Lutero’tarrak bein baten—zazpi ontxo baziraden—

Ziburu’tarren ontzi xoil batiatzeman ziguten.

Ontzia kendu ondoren—gutxitxo gu bai-giñaden—

iru presatu, besteak utziuretan itotzen...

Igeri eta igeri;legorrik, baña, ez nabari...

Ito baño len danok promesaAloñakoari.

Bai eldu ere mirari,Zuri esker, Andra-Mari!

Aitaren baten, bizirik danokerrian agiri!

Beste irurak, artean,presondegi-illunpean.

Rochela’z aruntz dezu Colona:ango leotzean.

Zirgullu latzak soñean,goseak il-bearrean...

Zerutar Amak aietxek eresalba azkenean!

Kandelargi bat eskuan,zeru-dirdira inguruan,

orra non ager egatan Amakartzela-barruan.

A ze pozkida orduan!Bat-batez, itxu-itxuan,

andik atera t’etxera bidezipiñi zituan...

Salbatore Mitxelena

123

Terranobara joan-etorrian

«Itsasoan urak andi...»Terranobara abia adi:

goian oztiña, beian urdiña,ur eta ur beti...

Sorterritikan urruti;baña biotza antxe geldi...

Urrunago ta maiteagoazaitugu, Laburdi!

Itxasoan urak gazi...Ez dakianak ikasi.

Bakallutara Terranobaraurtero goazi.

Gurekin batean nasi,bi illabeteko zatozi:

jakingo duzu obea delalegorrean bizi!

Txango-aldi bakoitzeansenarrok abiatzean,

eundaka doaz Arantzazuraandreak taldean,

bide luze ta latzeangure alde otoitzean...

Zeru-laguntza ondo bearraitxas aserrean!

Udara eldu ordukobueltan gaituzu aguro,

Terranobako urak utzitabeste urterako.

Jan eta edan, bateko;kantu ta santzo, besteko.

Etxerakoan pozik ez pa’da,gure poza noizko?

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

122

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 122

Page 62: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

«...Handi ba’da Jainkoa, haren Amak ereZeruan bai lurrean badauka bothere.Gure ihes-lekua, Birjina, zu zare:hobendun gare, bainan zureak alere...

Urrikal zaite, othoi, ait’amen nigarrez,itxasoz-bertzaldean dituzketen haurrez.Artha izan ezazu haukien bearrez,bainan oroz gainetik gaixoen arimez.

Hor zaudenaz geroztik hoin gora jarria,Ama, begira zazu Eskualdun Herria.Ainhoaren gainean zaude atzarria,dezaten froga denek zure sokorria.

Arantzeko Birjina, ez da zure haurrikbere salbamenduaz etsi dezakenik.Ikusi bear duen jujearen gatik,Zu berme, deskantsuan dohala mundutik.

Bai, hurbiltzen denean hiltzeko orena,Hel eginen dautzugu denek, Ama ona.Mihian erabiliz maiz zure izena,hillen gare bakean: Oi zer zoriona!».

Euskal-anai aien pare,Ama berari guk ere:

«Pekatariak gaituzu, bañazureak alere».

«Zureak, bai... zure... zure...esanaz bein-berriz ere,

Ama-besotan loak artzeabaño oberik ze?...

Aingeruen kanta dailluna eltzean:—«Gloria Zeruetan;pakea lurrean.Zeruko Aurzaiarenego-babeseanlo dagin Erriari...pakea lurrean.Pakea lurrean taZerua iltzean!»

Salbatore Mitxelena

125

Aunitz esker!: ao-batezesatera Zuri auzpez

pozik joango Zugana... BañaBidasoa tartez...

Alare, Zu gurtu naiez,Arantzeko Ama-izenez

kaperatxo bat Ainho-gañeanbadizugu ordez.

Ainho’ko kapera, elizatxoa

An dago, txuri-txuria,mendi-gañean jaikia,

Laburdi dana mende duelakapera argia.

Bere oñetan barreia,errixka-artalde ugaria

bazka gozotan, Artzain duelaAma Zaindaria.

Iru gurutze nabarmenmendixkaren gallen-gallen,

Ama-Semeen Kalbarioamiñez gogorazten.

Arantzazu-antza emenargiro zaio nabaitzen.

Amalau gurutz bidean ere,antzago ditezen.

Begi-biotz eta gogo,Laburdi osoa an dago

Arantzazuko «bere» Amari,auzpez belauniko,

bear duna eskatzekot’esker-onez kantatzeko

antxe bakarrik asmatzen diranzenbait bertso goxo:

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

124

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 124

Page 63: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Egonak pozik ez du.Boga alegiña!

Mariñel-erriada Euskalerria;

ta itsasoa, euskal-miñen ataria.

Legazpi ta Urdanetakberen Goierria,

Okendok ta Elkanokaldiz Kosterria,

itxasoz daramateeuskal-Edestia...

Entzun, mariñela,entzun itxasotikdatorkizun deia,lilluraz beterik:

«Atozkit... Zure leiakez dute naikorik

nere ur zabaletanbogatzean baizik.

Euskal urruti-miñakaseko ditut nik!»

Zori obearenatzetikan goazen,biotzak non dezan,non dezan atseden...

Lur ezaguna atzeanutzi ezkutatzen;

ugarte berriren batnunbait azalduren...

«Lurra! Lurra!» azaltzeanzer dan poz jakiñen.

«Zorion! Zorion!»nai ba’dezu topo,abia itxasora,ibillian dago.

Salbatore Mitxelena

127

STELLA MARISMariñel-erria

«Boga, boga, mariñela!Joan bear degu urrutira!»...

Berezkoa izan du euskaldunak itxaso-miña, urruti-miña. Gure gizon ospatsuenak naiz gure santuakitxasoz ibilliak dituzu, ta itxasoz ibillita arkitu zutenberen aintza ta aunditasuna.Arantzazuko Amaren mirari geienak ere mariñelen-tzat izan dira.«Entre todas las suertes de gentes, los que más deordinario acuden con largueza de limosnas son losmareantes, que siempre que en sus naufragios y tra-bajos navales, invocan el nombre y devoción destasanta casa son socorridos y remediados». (Estebande Garibay).

«Boga, mariñela,boga urrutira.Bai Indietara,bai Indietara!»

Eskuetan arpoiata soñean zira,

itxasoz jo dezagunjo Ames-errira,

lur berririk agiriote dan begira...

Ai urruti-miña!;gaitz senda-eziña,baña ala ereondo atsegiña.

Min izkutu orretxekbeti eragiña,

euskal-Kondaira doaitxasoz aitziña.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

126

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 126

Page 64: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Ondo ikasiko ereitxas-orroakin!

Terranoba-kaietangure-zai berreungaleoi euskaldun;ta izotzetan lotuakzazpi milla lagun.Sorterriko laguntzaeraman deiegunta albiste eman esanaznola bete degunberenez ezin zutenpromesa Arantzazun...

Atzerri-jelapeanasko dira illik,aberri-gaberik,ez aintza t’ez errukiJainkoagan baizik.Ez dute illobitaneuskerazko itzikbizidunai esanazeuskalki motx-motxik:«Umantak izan giñan,ta ez aintzagatik!».

Gero esango duteeuskal-mariñelaixillegi dala,egiten luzea takontatzen motela.Ez degu nai aintzarik.Ez gera orrela.Aintza izatekotan,anaiak bezelaillak ere bai, edoiñork ez bestela!

Salbatore Mitxelena

129

«Lurra! Lurra!» azaltzeanez da an gelditzeko,

bat ezagun ordukobestera abitzeko.

Lur guziak baño reZoriona arago!

Ai urruti-miña!;gaitz senda-eziña,baña ala ereondo atsegiña...

Min izkutu orretxekbeti eragiña,

euskal-Kondaira doaaitziña ta aitziña...

Egonak pozik ez du.Boga alegiña!

Gaur lagun, biar etsai.Nola gizarteaala itxas-legea:batzutan aserrea,bestetan barea.Bular dardaratsuakkolko saltzalleanezin asma daikezuzer dizun gordea:agian mesedea,agian kaltea.

Eskandinabiara,Baltikora berdin,ekin bear, ekin...Baezpada on dezuerrezatzen jakin.Ez ba’dakizu ere,etorri gurekinta ikasiko dezu, bai,maixu on batekin.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

128

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 128

Page 65: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

—Kosta-errixka danakesazu ta segi.—Kosta-erri ia danenoitura bai ori:urtero bialtzeabi-iru mandatari,Meza ta Beneditaeskeintzera Amari.

Kai ez-ezagunen batnunbait topatzeanAmerika-aldetan,ez ibilli galdezkaeuskaldunik badan.Ez dizute ulertuko.Obe dek, arean,elizara joandabegira aldarean,Aloñako Amarenimajiñik badan.

Galde orduko: Zuekere euskotarrak?—Ta kofraditarrak!(erantzuten diguteao-batez danak,euskaldunak ez-eziknaiz Santander’tarrak,Ama ura gurekingoratzen azkarrak).Danok Zaindari degu!Berari eskerrak!

«Boga, mariñela,boga urrutira.Bai Indietara,bai Indietara!»

Ezkerrean gurutza

Salbatore Mitxelena

131

Ezta etxetan ereez iñori esannun-nola gabiltzan.Egongo bai-lirakegau t’egun kezketan.Arantzazuko Amakbadaki zer geran.Aski da Ark jakiteagure neke ta lan.Amarekin, orratik,badakigu izketan!

Estualdi bakoitzanAri erregutzenez gera aspertzen.Aren laguntza gabebizirik nola irten!Eska-ala mesededizkigu egiten.Miraririkan ereez digu ukatzen.Ama lagun, ekaitzakez gaitu kukiltzen!

Brasil’eko uretannola Pernanbuko?Gogora an Okendo,Olandarra’ren kontrangudua galtzeko...Andra-Marin laguntzaeskatu orduko,etsaiak zarrapaztaniges sekulako...Bala bat oroigarrizArantzazun dago!

Ondarrua, Bermio,Zumaia, Lekeiti,Getari, Donosti...

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

130

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 130

Page 66: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Gidari bezelaIñazio beraitxasoz dijoaJerusalen’era,

Jaungoikoaren aintza‘rik aundienera!...

—Duc in altum... Jo itxasoz!Jesusen deiera,

euskal-Fedea erepatroiaz batera...

Oi Tiberiade,itxas danen lege,bizitza berarenirudi zerade!

Mariñelak dabiltzanurez bestealde,

ames danen Mendiabeti ikusten zaude:

Zorionak esatenKristo, zutik, antxe!

Entzun, euskal-Fede,entzun urez-andikMendiko itzaldiaKristoren aotik:

—«...Txit zorionekoakaberri-gaberik

Nigana datozenakitxas zabaletik.

Gose-egarri diranakaseko ditut Nik!»

Galeoi lerdenaeuskal-Sinismena,«Loiola-Arantzazu»daramala izena!

Naikorik-gabe doaitxaso-barrena,

Salbatore Mitxelena

133

t’eskubian lema,euskal-Fedea ere

itxaso-barrena,nun agiri ta salba

anima geiena.

Bai ontzi lerdenaeuskal-Sinismena,«Loiola-Arantzazu»daramala izena!

Martin, Berriotxoa,Xabier-urrena:

iru probintzi dirata iru Ordena

Asia’ra bideanitxaso-barrena...

Txina’ri arpegi,iltzeko etzanik,Xabier’ek negarJapon’go kostatik:

—«Eriotza, ez eldu,ez eldu oraindik.

Txina osoa deika,arrenga dagokit.

E’tzait zillegi izangoara joaterik?»...

Ai urruti-miña!gaitz senda-eziña,eriotzak ereaiendu-eziña.

Mixiorako leiakbeti eragiña,

naikorik-gabe doaeuskal-Fede ziña...

Egonak pozik ez du.Boga alegiña!

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

132

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 132

Page 67: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

AMA-SEMEAK!

«Ermitatxo bat eidazu eta nerea izango zera zu»:eskatu ta eskeñi zionari, himno kantari datorkioemen Euskalerria, Magnificat batean bukatuz.—Orra. Zure esanera, Ermita egin degu. Bein taberriro jaso dizugu arrizko eliza. Osatzen goazKristoren Gorpuzgintza. Zure esanera dago euskal-Kondaira osoa.(Ta bertan galdera:)—Ama, pozik al zaitugu?Galdetu-ala bakoitzean, Euskal-Fedearen biotz-begiak pozaren pozez diztira bizian argitzen dira,irakurtzen bai-dute Amaren betiko irriparreanbaiezko erantzuna, erantzun opa guzizkoa:—Bai, enetxo, pozik nago. Seme zaitut, Ama nazu.

Orra Eliza jasoa,amaika aldiz erasoa,zenbat leien arazoa!

Biotz bakoitzan begira zazuermitatxo erosoa.Begira Ama gozoa!zure esanera jasoaeuskal-Kondaira osoa!

Euskal-semeen begiak,zureganako geziak,zuregan daude josiak.

Arantz orretan kakotzen dira,zurearekin nasiak,gure gogo ta biziak,yoran eta kutiziak,euskal-gizaldi guziak!

Ermitatxo bat eidazu—eska zenun. Egin degu.

Salbatore Mitxelena

135

Andra-Marin eskutikziur ta zuzena...

Kristorekin bakarriknai du Atsedena!

(Himno bat bezela,astiro ta luze:)

Ez da, ez da pozikau bezelakorik!Kristogana bogaAmaren eskutik!

Ordu onean gatozurez-betidanik!

Ama-Semeakin battopa geranetik,

«Zeru! Zeru!» diogu,naikoa egiñik...

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

134

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 134

Page 68: ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMAgure kristautasuna gallur-gallurrera igo zan. Iru santu aundirekin igo, alegia: Loiola, Xabier, San Martin. Uraxen bai gure Kondairaren egunsentia!

Salbatore Mitxelena

Ditun utsak zeuk edertu.Zure esanera, euskal-Kondaira

Kriston Gorpuzgintza dezu.Bein-berriz esan zaiguzu,bein-berriz entzun nai degu:Ama, pozik al zaitugu?

Zure betiko irriparreakbaietz erantzuten digu!Ama pozik! Ta pozik gu!Zurekin, Ama-Arantzazu,Magnificat dabesagu.

Goraipa Jauna. Geran guziaJainkoari zor diogu.Gurekin, oro dezakeanakgauza aundiak egin ditu.Et exultavit... Amaren pozasemeen pozak geitzen du.Zorioneko Erririk ba’da,ecce enim... Amarekin gu!

Ta, Amarekin bat, euskal-FedeakMAGNIFICAT jarraitzen du.

ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA

136

0Mitxelena S, Arantzazu.qxd 03/01/2007 15:11 PÆgina 136