antzerkiak

17
PAPERAREN SEKRETUA KON- 751. urtean izan zen. Samarkandako erreginak Txinako preso batzuk eraman zituen bere erreinura. Egun batean mezulari batek mezu arraro bat eraman zion . MEZULARIA -Txinako enperadoreak urrezko mendi bat eskaintzen du bi preso ziztrinengatik. ERREGINA- Ez da normala, hemen zerbait oso arraroa dago!!! MEZULARIA- Ea jakiten dudan zerbait gehiago. Agian sekreturen bat dakite . KONTALARIA- Handik hiru egunetara mezularia berriro etorri zen. MEZULARIA- Erregina anderea txinatarrek oso ezkutuan gordetzen duten sekretua jakin dut. ERREGINA- Eta zer sekretu da ba hori? MEZULARIA- Papera egiteko formula da. Preso hauek papergileak dira. Guk papera animalien larruak erabiliz egiten dugu eta oso garesti ateratzen da, baina Txinatarrek Tsai Lunesek asmatu bezala zuhaitz azalak, trapu zaharrak eta erabiltzen dituzte. ERREGINA- Baina zer diozu, zuhaitz azalak, trapu zaharrak eta erabiltzen dituztela, papera egiteko? MEZULARIA- Bai andere. ERREGINA- Orduan hau zen guztia!!! Banengoen ba ni aspalditik gordetzen zutela Txinatarrek sekreturen bat. Trapu zaharrez egin eta urrearen prezioan saldu papera. Enaitz I. Ane, Janire, Markel, Jon. 3. Maila.

Upload: eguzkiberrialdizkaria

Post on 02-Apr-2016

220 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Idazlanak, antzerkiak

TRANSCRIPT

PAPERAREN SEKRETUA KON- 751. urtean izan zen. Samarkandako erreginak Txinako preso batzuk eraman zituen bere erreinura. Egun batean mezulari batek mezu arraro bat eraman zion . MEZULARIA -Txinako enperadoreak urrezko mendi bat eskaintzen du bi preso ziztrinengatik. ERREGINA- Ez da normala, hemen zerbait oso arraroa dago!!! MEZULARIA- Ea jakiten dudan zerbait gehiago. Agian sekreturen bat dakite . KONTALARIA- Handik hiru egunetara mezularia berriro etorri zen. MEZULARIA- Erregina anderea txinatarrek oso ezkutuan gordetzen duten sekretua jakin dut. ERREGINA- Eta zer sekretu da ba hori? MEZULARIA- Papera egiteko formula da. Preso hauek papergileak dira. Guk papera animalien larruak erabiliz egiten dugu eta oso garesti ateratzen da, baina Txinatarrek Tsai Lunesek asmatu bezala zuhaitz azalak, trapu zaharrak eta erabiltzen dituzte. ERREGINA- Baina zer diozu, zuhaitz azalak, trapu zaharrak eta erabiltzen dituztela, papera egiteko? MEZULARIA- Bai andere. ERREGINA- Orduan hau zen guztia!!! Banengoen ba ni aspalditik gordetzen zutela Txinatarrek sekreturen bat. Trapu zaharrez egin eta urrearen prezioan saldu papera.

Enaitz I. Ane,

Janire, Markel, Jon.

3. Maila.

AZERIA ETA TIGREA

KON: Egun batean tigrea eta azeria elkartu egin ziren. TIGREA: Azeria! Inporta al zaizu bazkaritan jatea? AZERIA: Tigrea! Ni hemengo erregea naiz! Ezin nauzu jan! TIGREA: Hori ikusiko dugu! AZERIA: Goazen basora, ikusiko duzu! KON: Han zihoazen basoan, azeria aurretik eta tigrea atzetik. ZEBRA: Tigrea! Goazen hemendik! ZALDIA: Prrrprrrrprrrrrrprrrrrrrprrrrrrr KON: animaliak tigrea ikusten zutenean denak ihesi joaten ziren. AZERIA: Ikusiko duzu! TIGREA: Egia da! Arrazoi zenuen! KONTA: Tigreak berriz pentsatu zuen azeriagatik beldurtzen zirela eta … azeria tigrearengandik libratu zen. A ze ero parea! Ai!

Naia, Libe, Saioa, Udai, Beñat. 3. Maila

WU- SHU TALDEA

Wu-shulari1: Earki aizeate, inoiz baino hobeto Wu-Shun.

Wu-shu lari2: Eskerrik asko, etxen ensaianun da.

Wu-shulari3: Nik ez, baino halare!

Beste aldean.

Wu-shulari4: Aurki jungo gea burruka!

Wu-shulari5: Bai hoixe, bauket gogoa.

Wu-shulari1: Beize ingo deu.

Wu-shulari5:Ekhi kotxen sartuko naiz.

Wu-shulari4: Aiau gea, burrukan hasiko gea…3, 2, 1,

0…ton ton…

Wu-shulari2: Ez eman minik Udanei.

Wu-shulari3: Ia eman dit mine.

Wu-shulari1: Eamango det ospitalea.

Wu-shulari2: Zeatik ezteu talde bat osatzen eta launek

eitten gea?

Danok: Bale!

Ekhi, Nehia,

Udane, Kaia

eta Xiker

3. maila.

ILARGI PRINTZESA

- Behin hola, aitona-amona batzuek negarrez ari ziren bakarrik zeudelako. Ilargi printzesa, errukiturik, lurrera joan zen.

Ilargi printzesa- Lasai. Gaurtik aurrera ni izango naiz zuen alaba. Kontalaria- Kalera joan zen eta printzea aurkitu zuen. Printzea- Zure begiak eguzkia baino ederragoak dira. Ilar prin- Korrika etxera joan zen, lotsatuta. Bazkaltzen ari zirela Soli eta Sol etorri ziren. Ilargitar1-Printzesa zure herrira, ilargira, itzuli behar duzu. Ezin zara hemen gelditu. Ilar prin- Ez dut nahi. Ilargitar 2-Joaten ez bazara, ilargi herria suntsitu egingo da. Kon- Hori entzun zuenean... Ilar prin- Hitz ematen dizuet itzuliko naizela. Aitona- Gelditu zaitez. Amona- Ez joan. Ai,Amo -Aguuuuuur!!!!!

Ixiar, Enaitz A, Abdourrahmen,

Izaro, Intza. 3. Maila

TXINAKO LISKARRA

Aspaldi - aspaldian Txinan, Pekinen, bazen eleinu bat. Han

Koniol plintzea eta Yungu elegea bizi zilen eta Samalkandan

beste eleinu bat zegoen, Yxtchi elegina eta Yasmin

plintzesa bizi zilena. Liskal handia zuten elkalekin.

- Yungu erregea: Dilulik bage gelatzen hali gala,

goazen lapultzela Samalkandako eleinuali, plintze!

- Koniol printzea: Plan bat behal dugu Yungu elegea.

- Yungu erregea: Badakit, Liño aholkulaliali deituko

diogu. Liño! Liño!

- Liño aholkularia: Bai jauna, zel behal duzu?

- Yungu erregea: Samalkandako eleinuali zelatatu egin

behal diozu!

- Yixtchi erregina: Badakit, Kaila aholkulaliali deituko

diogu, Kaila! Kaila!

- Kaila aholkularia: Bai andele, zel nahi duzu?

- Yasmin: Pekineko eleinuali zelatatu behal diozu.

(txoke)

- Liño eta Kaila aholkulariak: AAAAA!!!!

Julen, Konor,

Onintza, Naroa

Eta Ixtchel.

3. Maila

TXANOGORRITXO

Pertsonaiak Narratzailea: Kepa Aita: Kepa Txanogorritxo: Sara Otsoa: Xabi Ehiztaria: Eneko Narra: Orain dela urte asko, txano gorria ibiltzen zuelako Txanogorritxo deitzen zioten neskatila bat bizi zen. Egun batean, honela esan zion amak: Aita:Txanogorritxo, amona gaixo samar dago eta zoaz bisitatzera otarre hau hartuta, baina kontuz ibili bidean: ez entretenitu eta ahal bezain azkar joaten saiatu. Txanogorritxo: Bai amatxo, bizkor-bizkor joango naiz amonaren etxera! Narra:Txanogorritxo zuhaitz eta lore artean, presarik gabe eta kantari zihoala, bide ondoan lanean zebilen ehiztari batek galdetu zion: Ehiztaria: Nora zoaz Txanogorritxo? Txanogorritxo: Amonaren etxera noa, otarre hau eramatera! Ehiztaria: Ba kontuz ibili zaitez Txanogorritxo. Inguru hauetan otso goseti bat dabil eta! Narra: Txanogorritxok aurrera jarraitu zuen, gehiegi larritu gabe. Bainaa... baso erdi-erdian zegoela, zein azalduko eta otsoa!

Otsoa: Nora zoaz neskatila, hain panpoxa? Txanogorritxo: Amonaren etxera. Gaixo dago eta hari janari pixka bat eramatera noa. Otsoa: Eta non dago zure amonaren etxea? Txanogorritxo: Han, bide hartatik aurrera joan eta lehenengo etxea da nire amonarena. Otsoa: Agur Txanogorritxo. Txanogorritso: Agur, bai. Narra: Otsoak pentsatu zuen bere artean… Otsoa: Ja, ja, ja... Lasterbide batetik amonaren etxera joango naiz Txanogorritxo baino lehenago, eta amona jango dut eta gero Txanogorritxo bera ere bai! Narra: Tan, tan, tan... jo zuen otsoak amonaren etxeko atea. Amona: Nor da? Otsoa: Txanogorritxo naiz. Zu bisitatzera nator amonatxo! Amona: Oso ondo, bultza egin ateari irekita dago eta. Ni ohean nago eta sartu barrura. Narra: Otsoak kris-kraus, jan zuen amona mokadu batez.

(Otsoak amona jaten du)

Otsoa: Orain amonaren arroparekin mozorrotuko naiz eta Txanogorritxo ere jan egingo dut: Ja, ja, ja... Narra: Atea jo zuten orduan: Tan, tan, tan...

Otsoa: Nor da? Txanogorritxo: Ni naiz, Txanogorritxo, zuri janari pixka bat ekartzera nator amona! Otsoa: Sartu barrura ume, sartu! Narra: Txanogorritxo sartu eta esan zion. Txanogorritxo: Amona, bai belarri handiak dauzkazula! Otsoa: Zu hobeto entzuteko dira hain handiak, ume! Txanogorritxo: Amona, bai begi handiak dauzkazula! Otsoa: Lasai ume ! Zu hobeto ikusteko dira eta. Txanogorritxo: Hortzak ere oso handiak dauzkazu amona! Otsoa: Zu hobeto jateko dira.....

( Otsoa, ohetik salto egin, eta Txanogorritxo jatera abiatzen da)

Narra: Etxetik irten, eta tximista baino azkarrago, korrika hasi zen Txanogorritxo, otsoa atzetik zuela. Txanogorritso: Lagunduuuu!!! Lagunduuuu!!! Narra: Eta eskerrak, neskatilaren garrasiak entzutean, ehiztaria azaldu zela bere eskopetarekin. Hantxe bertan akabatu zuen otso gaiztoa gure ehiztariak. Ehiztaria: Pun! Lasai Txanogorritxo, orain tripa irekiko diogu eta amona aterako dugu. Amona: Eskerrik asko ehiztari jauna, salbatu egin gaituzu! Zugatik ez balitz, hilda geundeke!

Txanogorritxo: Orain hiruron artean jango ditugu amonarentzat ekarri ditudan jaki gozoak! Ehiztaria: Ideia bikaina Txanogorritxo! Narra: Ondoren Txanogorritxok amonari musu eman zion eta ehiztariarekin bere etxera joan zen. 5 eta 6. mailak

RICKYREN BAHIKETA

Pertsonaiak: -narratzailea: Aitana -1.lapurra: Unax B. -2. lapurra: Unai E. -Ricky: Adur -Rickyren aita: Joseba Narratzailea: Bazen behin mutil bat bere familiarekin basoan bizi zena. Bere aita Kutxabankeko nagusia zen eta mutila tarteka aitarengana joaten zen bisitan, lana nola egiten zuena ikustera. Mutilak Ricky zuen izena eta bere familiak diru asko zeukan. Egunero bezala Rickyren aita Kutxan bere postuan jarri eta handik bost segundora lapurrak sartu ziren. 1 Lapurra: Arriba la eskua, hau atraco bat izan. Narratzailea: Lapurra euskara ikasten ari zen eta saiatzen zen arren, nahiko gaizki hitz egiten zuen. Rickyren aita: Barkatu? Gora eskuak esan nahiko duzu. 2 Lapurra: Bai, bai, horixe esan nahi dugu. Estamos aprendiendo Vascuence. Hoy en día ez dago lanik, si no sabes Euskera. Narratzailea: Justu momentu horretan Ricky bere aitaren bulegoan sartu zen. Ricky: Kaixo aita, zu ikustera etorri naiz. 1Lapurra: Zu izango zara el que andábamos buscando. Zure hijoa da? Rickyren aita: Ez, nola izango da ba hau nire semea? Ricky: Baina aita, nola ez naizela zure semea? 2Lapurra: Gu engañatzen saiatu zara. Horregatik te va a salir mas garesti. 1Lapurra: Mutiko, cruza las manos. Te voy a lotuar.

Ricky: Baino, zer gertatzen da hemen? Ez ditut eskuak gurutzatuko. 2Lapurra: Si, por supuesto, gurutzatu las manos. Narratzailea: Ricky ez zegoen amore emateko prest eta horregatik bere indar guztiekin buruko galantak eman zien bi lapurrei eta, atzera begiratu gabe, korrika ihes egin zuen. Bitartean aitak lapurren pistolak hartu eta lapurrei apuntatu zien. Rickyren aita: Eta orain zer? 1Lapurra: No me hiles, mesedez. Que daukat familia eta hau zen dirua lortzeko aukera unikoa. 2 Lapurra: Si si, que con la crisis oso gaizki dago dena. Rickyren aita: Espetxean igaroko dituzuen urteak euskara ikasten pasako dituzuela espero dut. Narratzailea: Horretan ari zirela Ertzainak etorri ziren eta lapurrak atxilotu egin zituzten. Eta hau egia bazan sar dadila kalabazan.

5 eta 6. mailak

HIRU TXERRIKUMEAK

Pertsonaiak: Kontalaria: Leire Ama: Leire Txerri handia: Josu Txerri ertaina: Uxue Txerri txikia: Ioar Baserritara: Unax A. Otsoa: Unax A.

KONTALARIA: Etxe batean hiru txerrikume eta euren ama bizi ziren. Egun batean hauxe esan zien amak hiru txerritxoei: AMA: - Dagoeneko nahiko handiak zarete eta hobe duzue negua etorri baino lehen zeuen etxeak eraikitzea. TXERRIKUME HANDIENA: Ongi da, ama! Etxea amaitzen dugunean askotan etorriko gara zu bisitatzera. AMA: Etorri nahi duzuenean bai. Agur! KONTALARIA: Horrela bakoitza bere etxea egitera joan zen. Txikienak lastozko etxea egin nahi zuen, baina ez zuen lastorik. Horrela baserritar bat ikusi zuen eta zera galdetu zion: TXERRIKUME TXIKIENA: Aizu, emango al zenidake lasto pixka bat? BASERRITARRA: Bai noski, hartu behar duzun guztia! TXERRIKUME TXIKIENA: Nik uste dut honekin moldatuko naizela. Agur eta eskerrik asko! BASERRITARRA: Agur! KONTALARIA: Horrela txerrikume txikienak etxea egiten bukatu zuen. Bigarren txerrikumeak ere bere etxea egin behar zuen eta zera esan zuen:

BIGARREN TXERRIKUMEA: Nik egurrezko etxea egin nahi dut. Horretarako basora joango naiz egurra hartzera! KONTALARIA: Bigarren txerrikumeak ere bukatu zuen etxea eta txerrikume handienak, berriz, harri handiak bildu zituen etxe sendo bat egin ahal izateko. Bitartean beste bi txerrikumeak burlaka ari zitzaizkion txerrikume zaharrenari. TXERRIKUME TXIKIENA: Guk aspaldi bukatu dugu etxea! BIGARREN TXERRIKUMEA: Ez dakizu etxea egiten, ala? TXERRIKUME HANDIENA: Ni etxe sendoa egiten ari naiz eta horrek denbora gehiago eskatzen du! KONTALARIA: Horrela txerrikume handienak ere bukatu zuen etxea. Handik gutxira, ustekabean, txerrikume txikienaren usainari jarraituz, bere etxera otso bat etorri zen eta zera esan zion: OTSOA: - Tok, tok, tok. Txerritxo, zabal ezazu atea! TXERRIKUME TXIKIENA: Ez, ez eta ez! Badakit otsoa zarela eta irekitzen badizut jan egingo nauzula! KONTALARIA: Otsoak, haserretuta putz eginez, bere etxea bota zuen. TXERRIKUME TXIKIENA: Mesedez, lagundu… KONTALARIA: Txerrikume txikiena, korrika, bigarren txerrikumearen etxera joan zen beldurtuta, baina otsoak atzetik jarraitu zion. OTSOA: Tok, tok, tok. Txerritxoak, zabal ezazue atea! BIGAREN TXERRIKUMEA: Ez, ez eta ez! Badakigu otsoa zarela eta irekitzen badizugu jan egingo gaituzula! KONTALARIA: Eta otsoak, haserretuta putz eginez, bere etxea bota zuen. Bi txerrikumeak, korrika, txerrikume handienaren etxera joan ziren.

Hirugarren txerritxoarekin ere berdina gertatu zen. OTSOA: Tok, tok, tok. Txerritxoak zabal ezazue atea. TXERRIKUME HANDIENA: Ez ez eta ez! Badakigu otsoa zarela eta irekitzen badizugu jan egingo gaituzula! KONTALARIA: Baina harrizko etxearen atea otsoak ezin izan zuen puskatu, eta tximiniatik sartu zen etxe barrura. Baina handik sartzean nora eroriko eta txerriek janaria prestatzen zuten lapiko handira! OTSOA: Ai, ai, ai ipurdia erre zait! Ipurdia erre zait! Ze mina! KONTALARIA: Eta garrasika joan zen otsoa baso hartatik urrutira betirako! Honela hiru txerrikumeak poz pozik bizi izan ziren eta txerrikume handienari eskerrak eman zizkioten horrelako etxe sendoa egiteagatik eta barkamena eskatu zioten burla egin ziotelako.

5 eta 6. mailak

IKER ETA JAKUEREN LASTERKETAK

Pertsonaiak: -Iker: Logan -Jakue: Arnau -kontalaria: Reda -lehendakaria: Mattin -aita: Mattin -kazetaria: Unai G. K: Bazen behin Iker izeneko mutiko bat Motocrossean ibiltzen zena. Egunero entrenatzen zuen Ataungo Arantzamendin eta bi motor handi zeuzkan. Egun batean, Arantzamendin 50 km egin eta gero, deskantsatzen ari zela, Espainiako motocross selekzioko lehendakariak deitu zion: L: Kaixo, Iker Azurmendi al zara? I: Bai ni naiz, zergatik? L: Espainiako motocross selekzioko lehendakaria naiz, pilotu batek hanka hautsita dauka eta ``Dakar´´en zuk parte hartzea gustatuko litzaiguke. I: Bai noski, gehiago entrenatzen hasi beharko dut orduan.

K: Ikerrek lagun eta familiarrei eman zien albistea. Egunero 100 km egiten hasi zen entrenatzeko eta egun batzuetan 150 km ere bai. Taldekide bat euskalduna zen, Baliarraingoa eta Jakue zuen izena. Berak ere bi motor zeuzkan. J: Brum-brum! Ataunen paraje ederrak dituzue entrenatzeko, eh! I: Brum-brum! Bai, hemen bazegok non ibilia! Balearrainen ere izango dituk, ba! J: Bai Iker. Bihar han saiatuko gaituk. Zer iruditzen zaik? Brum-brum I: Oso ondo. Bihar han elkartuko gaituk entrenatzeko. Brum-brum

K: Aste bat falta zela, Iker eta Jakueri ``Dakar´´-eko motorrak eman zizkieten. Eta eguna iritsi zenean… L: (Hasiera emango dio karrerari banderin batekin) Bat, bi eta hiru! I eta J: Brum-brum, brum-brum, brum-brum Kazetaria: (ozen hitz eginez) Dakarreko lehen etapan Ikerrek lortu du lehen postua. Bigarren etapan lehenengo zihoan, baina Italiar batek pasa egin dio. Bigarren postua lortu du, baina sailkapen nagusian lehenengo geratu da. Hirugarren etapan, garrantzitsuena eta gogorrena izanik ere, lehenengo egin du. Justu-justu izan arren, berea da garaipena. Iker Azurmendi izan da, beraz, aurtengo Dakarreko motor karreratan txapelduna. I: Ring!!!!!! Ring!!!!! A: Nor da? I: Ni naiz aita, Iker. Lehenengo egin dut karreran. Bihar itzuliko naiz etxera. A: Zorionak seme! Hau ospatzekoa duk. Biharko jatetxe batean bazkaria erreserbatuko diat, bihar arte. I: Agur aita, bihar arte. Muxu bat eman denei nire partez. A: Gustura jarriko dituk denak albistearekin. K: Sailkapen nagusian lehenengo egin zuen eta sari gisa 120 mila euro eman zizkioten. J: Zorionak Iker! Ea nik ere hurrengo batean irabazten dudan. Elkarrekin entrenatzen jarraitu beharko diagu. Aizak Iker, diru pixka bat emango didak, ezta? I: Nola ez ba? Har ezak, horretarako gaituk lagunak eta! Beste batean, zalantzarik gabe, hi izango haiz irabazle. J: Eta elkarrekin jarraituko diagu entrenatzen, ez ta? I: Bai horixe.

Kontalaria: Hurrengo urtean moto 3an hasi ziren. Euren taldean Bartzelonako Mark eta Santanderreko Alberto zeuden. Denboraldiko bi karrera irabazi zituen bere taldeak, bat Ikerrek eta bestea Jakuek. Biak erretiratu arte ibili ziren lasterketetan eta oso zoriontsuak izan ziren bi motorzale euskaldun hauek.

5 eta 6. mailak