aniztasuna eskolan lh

14
ANIZTASUNA ESKOLAN MODULUKO LANA LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 2011-2012 IKASTURTEA Ikasleentzako gida Eskola inklusiboaren oinarriak Inaki Karrera Karmele Aranguren Zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan Marian Soroa Lehen Hezkuntzako hizkuntzaren didaktikaren oinarriak testuinguru eleanitzetan Ibon Egaña Eider Rodriguez Ikastetxearen antolakuntza Karmele Bujan Rosa Arburua

Upload: lorea-fernandez

Post on 02-Oct-2014

570 views

Category:

Documents


11 download

DESCRIPTION

ANIZTASUNA ESKOLANMODULUKO LANALEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA2011-2012 IKASTURTEAIkasleentzako gidaEskola inklusiboaren oinarriak Zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan Lehen Hezkuntzako hizkuntzaren didaktikaren oinarriak testuinguru eleanitzetan Ikastetxearen antolakuntzaInaki Karrera Karmele Aranguren Marian Soroa Ibon Egaña Eider Rodriguez Karmele Bujan Rosa Arburua1. SarreraAurreko moduluetan egin bezala, 2. mailako 2. lauhileko honetan ere, moduluko ikasgai guztien artean lan modula

TRANSCRIPT

Page 1: Aniztasuna Eskolan LH

ANIZTASUNA ESKOLAN MODULUKO LANA

LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA

2011-2012 IKASTURTEA

Ikasleentzako gida

Eskola inklusiboaren oinarriak Inaki Karrera

Karmele Aranguren

Zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan Marian Soroa

Lehen Hezkuntzako hizkuntzaren didaktikaren oinarriak testuinguru eleanitzetan

Ibon Egaña

Eider Rodriguez

Ikastetxearen antolakuntza Karmele Bujan

Rosa Arburua

Page 2: Aniztasuna Eskolan LH

1. Sarrera

Aurreko moduluetan egin bezala, 2. mailako 2. lauhileko honetan ere, moduluko ikasgai guztien artean lan modularra jarriko da martxan. Irakasgai bakoitzak bere konpetentziak ditu, baina hainbat konpetentzia zeharkakoak dira, irakasgai guztien artean landu beharrekoak. Horiek lortzera bideratua da hemen aurkezten den lana. Lauhileko honetan, honako ikasgaiak izango dituzte ikasleek:

• Eskola inklusiboaren oinarriak (6 kreditu

• Zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan (6 kreditu)

• Lehen Hezkuntzako hizkuntzaren didaktikaren oinarriak testuinguru eleanitzetan (6 kreditu)

• Ikastetxearen antolakuntza (6 kreditu)

2. Konpetentziak eta ikaskuntza ondorioak

Honako taulan zehazten dira Lehen Hezkuntzako Graduko titulazioaren arabera modulu honetan landu behar diren zeharkako konpetentziak. Halaber, konpetentzia horietatik eratortzen diren ikaskuntza-ondorioak ere zehazten dira.

LEHEN HEZKUNTZAKONPETENT

ZIA ETIKETA IKASKUNTZA ONDORIOAK

G004Aniztasuna eta balioak

Eskolako aniztasuna era positiboan baloratzen du

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan balioek duten garrantzia ezagutzen du Eskola testuinguruan historikoki balioek izan duten garapena ezagutzen du

G005Gatazken

konponbidea

Gatazka aldaketarako eta hobekuntzarako aukera gisa hartzen du

Eskola ingurunean gerta daitezkeen ohiko gatazkak identifikatzen ditu

Eskola ingurunean sortutako gatazkentzako konponbide sortzaileak proposatzen ditu, elkarbizitza hobetzekoKomunikazio-prozesuak eta prozesu interaktiboak erabiliz, taldean lan egiten du

G006 Orientazioa Irakasle-tutorearen funtzio nagusiak definitzen ditu

Page 3: Aniztasuna Eskolan LH

eta tutoretza

Tutoretza eta orientazio zereginetarako jarduerak formulatzen ditu

Orientaziorako eta tutoritzarako eskolan dagoen laguntza-sarea ezagutzen du

G007

Hezkuntzaren

dimentsioa: hezkuntza-komunitate

a

Gaurko gizartearen beharren aurrean eskolak duen zereginaz hasnartzen du

Irakaslearen lanean laguntzen duten irakas-komunitateko lan-talde, eragile eta profesionalak ezagutzen ditu Garapenaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzen ditu, hainbat esparrutan: fisikoa, psikomotorea, kognitiboa, linguistikoa, soziala, morala eta pertsonalitateari dagokiona.

G0013

Komunikazio-

konpetentziak

Testu akademikoak ahoz nahiz idatziz ekoizteko eta ulertzeko oinarrizko trebetasunak baliatzen ditu

Elkarlanerako beharrezkoak diren komunikazio-trebetasunen inguruan hausnartzen du

G0012

Hezkuntza-zentroaren eginkizunak: hobetzeko proposamen

ak

LHko ikastetxeei eta bertako profesionalei eragiten dieten oinarrizko konpetentziak ezagutzen ditu

Gaurko gizartean hezkuntzak dituen eginkizun eta mugak ezagutzen ditu

Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutu eta proposatzen ditu

G002

Talde-laneko

irakaskuntza-

ikaskuntzaren diseinua

Ikas-irakaskuntzaren kudeaketarako irakasleen taldeak ezagutzen ditu Lan-talde bakoitzaren funtzioak ezagutzen ditu

Lan-taldeen lanaren eraginkortasuna baloratzen du

3. Taldeen egitura.

• Lauko taldeak osatuko dira moduluko lana burutzeko. Ahal dela, ez dira errepikatuko aurreko moduluetako lan-ekipo berak.

• Ikasleek osatuko dituzte taldeak

• Talde bateko kide izateak berekin dakar eskoletara etortzeko konpromisoa eta talde-lanean parte hartzeko betebeharra.

Page 4: Aniztasuna Eskolan LH

4. Ebaluazioa

Moduluko lanak ikasgai guztietako ebaluazioaren % 40a balioko du. Gainerako % 60-a ikasgai bakoitzeko irakasleak zehaztuko du. Ikasgaiak gainditzeko nahitaezkoa izango da moduluko lana ere gainditzea. Moduluko lanari dagokion ehuneko hori honela banatuko da:

• Lanaren prozesua (% 10), tutoreak eta taldekideek ebaluatuko dute.

• Lanaren emaitza (% 30): txosten idatzia (% 20) eta mahai-ingurua (% 10) 2 irakaslez osatutako epaimahaiak ebaluatuko du.

5. Lan gidatua

5.1. Lanaren aurkezpena

Modulu honetan, ikasle-taldeak eskolan zailtasunak dituen haur baten errealitatera hurbilduko dira. Hurbileko kasu zehatz baten inguruko informazioa jaso eta eduki teorikoekin kontrastatuko dute ikasle-ekipoek. Eskola-komunitateak haurraren errealitateari ematen dion erantzuna aztertu eta baloratuko da, baita hura hobetzeko proposamenak egin ere.

Lanaren azken xedea artikulu akademiko bat idaztea izango da eta, halaber, lana gainerako ikasleei ahoz aurkeztea horretarako prestatutako mahai-inguruetan.

5.2. Lanaren urratsak

1. Taldeak osatu: taldearen fitxa osatu eta tutoreari helaraziko diote taldeek.

2. Komunean jarri ezagutzen dutena : taldekideekin partekatuko dira ezagutzen diren errealitateak, eskolan zailtasunen bat duten haurren gertuko kasuak, praktika-aldian ezagututako egoerak… Ahal den heinean, ez da zuzenean eskoletara eta elkarteetara joko.

3. Egoera zehatz bat hautatu : ezagutzen diren egoeren artean haur batena hautatuko da, lanaren helburuekiko loturaren eta interesaren arabera. Askotarikoak izan daitezke aztergaitzat

Page 5: Aniztasuna Eskolan LH

hartuko diren zailtasun edo egoera bereziak: zailtasun sozio-ekonomikoak, kultura-aniztasuna, bullyinga, jokabide arazoak, ahozko hizkuntzaren nahasteak, irakurketa eta idazketaren nahasteak, aldartearen nahasteak, antsietatea, adimen urritasuna, autismoa, ikusmen eta entzumen urritasuna, urritasun motoreak, goi-mailako ikas-gaitasunak…

4. Aurreproiektua osatu eta aurkeztu . Hautatutako gaiaren, egoeraren eta informazio-iturrien berri emango diote tutoreari taldekideek, baita elkarrizketarako gidoia ere. (ikus 1. eta 2. eranskinak)

5. Informazioa bildu: hautatutako egoeraren berri jasotzeko honako informazio teknikak erabiliko dituzte taldeek :

• Dokumentazio idatzia • Elkarrizketak.

1. Lanaren 2. zirriborroa aurkeztu: aztertuko den egoeraren deskribapena erredaktatuta (alegia, lan idatziaren 5 a puntua idatzita) eta irakurritako dokumentaziotik ateratako ideia nagusiak jasotzen dituen eskema.

2. Lana erredaktatu: 2. Zirriborroari irakasleek onespena eman ondoren, erredakzio-lanari ekingo diote ikasleek, zehaztutako egiturari jarraiki.

3. Lana aurkeztu: txosten idatzia aurkeztuko dute, baita mahai inguruetan parte hartu ere.

5.3. Lan idatziaren egitura

Lanak artikulu akademiko baten egitura eta ezaugarriak izango ditu, eta honako atalak izango ditu:

1. Izenburua: edukia jaso eta laburbildu behar du. Erakargarri eta sortzailea izan behar du.

2. Abstracta : euskaraz eta ingelesez. Gehienez 300 karaktere

hizkuntza bakoitzean: lanaren laburpen txikia, atal guztien berri jasoz eta ekarpen nagusiak zein diren azalduz.

3. Hitz gakoak : 4 gehienez.

4. Sarrera : irakurlea kokatuko du irakurtzera doan lanean: haren helburua, justifikazioa, erabilitako metodoa eta egitura… aurreratuko dira.

Page 6: Aniztasuna Eskolan LH

5. Lanaren garapena : a) Egoeraren deskribapena: elkarrizketarako gidoian jorratutako puntuetatik abiatuz, egoeraren aurkezpen-deskribapena egingo da.

b) Egoeraren analisia: eskolak ematen dion erantzuna aztertuko da. Elkarrizketan lortutako informazioa eta eduki teorikoak kontrastatuko dira, bien arteko elkarrizketa sortuz.

c) Egoeraren azterketatik ondorioak ateratzea eta eskolari begira, egoera hobetzeko proposamenak egitea.

6. Talde hausnarketa : iritzia, bizipenak, gogoetak…

7. Bibliografia

8. Eranskinak (transkribapena…)

Formatuari eta aurkezteko moduari dagokionez, honako ezaugarriak izan beharko ditu artikuluak:

• Erreferentzia bibliografikoak eta aipuak APA (American Pshycological Association)-ren arauen arabera emango dira.

• Luzera: 30.000-40.000 karaktere inguru (10-15 orrialde).

• Letra-tamaina: ARIAL 12 • Lerro-artea 1,5. • Formatua: PDF eta paperean (2 kopia). • Grapatuta eta koadernatu gabe.

6. Ahozko aurkezpena: mahai-ingurua Lan idatzia aurkeztu ostean, azken eskola-astean mahai-inguruak egingo

dira, horretarako ordutegi berezia zehaztuta. Mahai-inguruen helburua izango da taldeek elkarren lanaren berri izatea eta lana egitean ikasitakoaz hausnarketa partekatua egitea. Honela antolatuko dira mahai-inguruak:

• 4 ikasle-ekipok parte hartuko dute• Ordu eta erdiko iraupena izango dute• 1. Atala (40 min): ikasle-ekipoetako bozeramaile bakoitzak 10

minutu izango ditu lanaren edukia azaltzeko. • 2. Atala (45 min): ikasle guztien arteko solasaldi-eztabaida egingo

da, irakasleek gidatuta.

Page 7: Aniztasuna Eskolan LH

7. Kronograma

ASTEA ZEREGINA NOIZ

1.astea Urtarrilak 23 Lana aurkeztu, taldeak osatu eta tutoreari aurkeztu.

Tutorearen klase1

2.astea Urtarrilak 30 Komunean jarri eta egoera bat hautatu

Tutorearen klase1

3.astea Otsailak 6 Aurreproiektua eta elkarrizketarako gidoia egin

Tutorearen klase1

5.astea Otsailak 20 Aurreproiektuak irakasle guztiek gainbegiratu

Klase praktiko guztiak

10.astea Martxoak 26 2. zirriborroaren feedbacka

Klase praktiko guztiak

13-14.asteak

Apirilak 23

Apirilak 30

Lanaren erredakzioa Klase guztiak (teoriko eta praktikoak)

14. astea Apirilak 30 Mahai-ingurua prestatu

Klase praktiko bat (Oinarriak)

15. astea Maiatzak 7 Mahai-inguruak Ordutegi berezia

Aurkeztu beharreko zereginak eta epeak:

1. Lan-ekipoaren fitxa: urtarrilak 27 (tutoreari)

2. Aurreproiektua eta elkarrizketarako gidoia: otsailak 10

3. Bigarren zirriborroa: martxoak 16

4. Artikuluaren azken bertsioa: maiatzak 4

OHARRA: aurreproiektua, bigarren zirriborroa eta azken bertsioa aurkezten denean, autoebaluazio-errubrika bana beteta emango diote tutoreari ikasle-taldeek (ikus 5. eranskina). Guztira, errubrika hiru aldiz bete beharko du, beraz, talde bakoitzak, lanaren prozesua ebaluatzeko.

Page 8: Aniztasuna Eskolan LH

8. Irakasle arduradunak:

Taldea Arduraduna

31 GA1 Ibon Egaña

31 GA2 Karmele Bujan

32 GA1 Eider Rodriguez

32 GA2 Marian Soroa

Page 9: Aniztasuna Eskolan LH

ERANSKINAK

1. Eranskina: Lanaren aurreproiektua

Lana egin aurretik, honako txostena aurkeztuko diote taldeek irakasleari. Irakasleak, proposamenaren egokitasuna eta bideragarritasuna aztertu ondoren, oniritzia emango die taldekideei.

1. Kasuaren deskribapen laburra : paragrafo batean ikaslearen ezaugarriak eta zailtasunaren nondik norakoak azalduko dira labur.

2. Informazio iturriak :

a. Elkarrizketa : nor elkarrizketatuko duten informazioa jasotzeko.

b. Elkarrizketarako gidoia .

c. Dokumentazio idatzia : aztergai duten zailtasunarekin lotutako dokumentazioaren erreferentziak bilatu behar dituzte ikasleek. Hauek gutxienez:

i. 2 libururen erreferentzia

ii. Aldizkarietako 2 artikuluren erreferentzia

iii. 2 webguneren erreferentzia

Page 10: Aniztasuna Eskolan LH

2. Eranskina: elkarrizketarako gidoi orokorra

Zailtasunen bat duen haurraren egoeraren berri jasotzeko elkarrizketa egingo dute taldeek. Elkarrizketa horretan, honako alderdien inguruko informazioa lortu beharko dute, besteak beste:

-Pertsonaren deskribapena

-Zailtasunaren definizioa eta ezaugarri nagusiak

-Zailtasunaren kausak eta zergatiak

-Familiaren parte-hartzea eta egoerarekiko jarrera

-Eskolaren erantzuna egoeraren aurrean

-Tutoretza: tutoreak betetzen duen funtzioa

-Antolakuntza: ikasgelaren eta ikasleen antolaketa (taldekatzeak, Homo/heterogeneotasunerako irizpideak…)

-Hizkuntzak: lehen hizkuntza zein duen, ingurune soziolinguistikoa, eskolako hizkuntzen erabilera, hirugarren hizkuntzaren ezagutza...

-Errendimendu akademikoa

-Berdinekiko harremana

-Hezkuntza informala

-Haurrak laguntza jasotzen ote duen: erakunde, elkarte edo profesionalenengandik (psikologo, logopeda, terapeuta…)

Page 11: Aniztasuna Eskolan LH

3. Eranskina: ARTIKULUAREN EBALUAZIOA2 puntu

BLOKEAK

PG IRIZPIDEAK ADIERAZLEAK

P

ED

UK

IAK

6

Koherentzia

Ideiek progresio logikoari segitzen diote. Ideiak integraturik daude testuaren osotasunean, jauzi handiegirik gabe eta estilo-jauzi handirik gabe. Batasuna antzematen da. Aztergaia finkatuta dago. Proposatutako egituraren arabera antolatu da. Irakurlea ez da erraz galtzen. Antolatua dago.

0,2

Diziplinartekotasuna

Aztergaia enfokatu eta garatzean, diziplina ezberdinen ikuspuntutik aztertzeko ahalegina antzematen da. Irakasgai guztietatik nolabaiteko irakurketa edo ekarpena ikusten da.

0,2

Dokumentazioa

Informazio iturri aberasgarriak eta askotarikoak erabili dira. Gutxienez artikulu zientifiko bi, bi liburu eta elkarrizketa.

0,2

Analisia Eduki teorikoen eta aztertzen den egoeraren arteko lotura egiten da.

0,2

Ondorioak eta proposamenak

Proposamenak egokiak eta baliagarriak dira aztertu den egoerarako. Hobekuntzarako plan horiek egingarriak dira.

0,2

Hausnarketa

Prozesuaren amaieran, lana egiterakoan izandako ahulgune eta indarguneak agerian uzten dira. Ikaskuntza prozesuaren gaineko talde hausnarketa egiten da.

0,2

FO

RM

A 4Ideien

Antolaketa

Ideiak paragrafotan banatzen dituzte eta ideia nagusiak argi adierazita daude.

0,1

Page 12: Aniztasuna Eskolan LH

Kohesioa

IdeiEn arteko loturak modu egokian egin dira, erreferentzia mekanismoak (sinonimoak, anaforak…) eta lotura mekanismoak (lokailuak, antolatzaileak) behar bezala erabiliz.

0,1

Terminologia

Kontzeptu eta terminologia espezializatua erabili da eta lan akademikoei dagokien erregistroa erabili da oro har. Hiztegiaren erabilera zaindu dute, euskarazko oinarrizko terminologia erabili dute.

0,2

FormatuaEgituraketaren alderdi formalak errespetatu ditu: orrien zenbakitzea, azpi-izenburuak…

0,1

Erreferentziak

Erabili dituen iturriak egoki daude aipaturik, bai testuan integratuta eta bai amaieran, erreferentzia bibliografikoen atalean, APA arauei segiz.

0,1

Zuzentasuna

Hizkuntzaren alderdi formalak errespetatu dituzte. Egindako akatsak ez dira sistematikoak eta ez dira larriak. Sintaxia, puntuazio-markak, deklinabidea, mugagabe/mugatua eta halako elementu linguistkikoak ondo erabili dituzte, noizbehinka akatsak egonik ere

0,2

Page 13: Aniztasuna Eskolan LH

4. Eranskina: MAHAI-INGURUAREN EBALUAZIOAPuntu 1

BLOKEAK

PG IRIZPIDEAK ADIERAZLEAK

P

ED

UK

IA

6

Sintesia

Talde bakoitzeko bozeramaileak behar bezala sintetizatu du egindako lana emandako denboran. Modu koherentean antolatu ditu ideiak eta argi azaldu du lanaren edukia.

0,2

Hausnarketa

Taldeetako partaideek lanaren inguruko hausnarketa kritikoa egin dute. Besteen lana eta ekarpenak aintzat hartuta, landutako edukien eta ezagutzen gainean modu kolektiboan hausnartu dute.

0,2

Hobekuntza proposamenak

Beren lanetik nahiz beste taldeen iritzi eta hausnarketetatik abiatuta, beren lanean egingo lituzketen hobekuntzak proposatu dituzte taldekideek.

0,2

FO

RM

A

4

Zuzentasuna Hizkuntza zuzen erabili dute taldeko kideek eta ez dute akats larririk egin.

0,2

Egokitasuna

Mahai-inguru akademikoak eskatzen duen formaltasun maila mantendu dute beren parte hartzeetan. Txandak errespetatu dituzte eta besteekiko errespetuz jardun dute hitza hartzean.

0,2

Page 14: Aniztasuna Eskolan LH

5. Eranskina: TALDE-LANA EBALUATZEKO ERRUBRIKA

0 Ez da izan halakorik; 1 Hobetu beharrekoa; 2 Onargarria; 3 Oso onargarria; 4 Bikaina

Taldekide guztien parte-hartze aktiboa……………………………….izan da 0 1 2 3 4

Banakako ideien errespetotik eta kritika eraikitzailetik abiatuta, irdenbide eragingarrien bilaketa…………………………………………izan da

Taldean komunikazioa eta elkar-ekintza sustatzeko, nire ekarpen indibiduala………………………. izan diraMotibazioa eta erlazio positiboak sustatzen duen lan-klima …… izan da.

Gidaritza eta rol ezberdinak jokatzea ……. izan da

Taldeak irtebide egokiak aztertzeko gaitasun …………… izan du.

Nire taldeak egindako akatsak, taldea berak zuzentzeko gaitasun………... izan du.

Nire taldeak irtenbideak eta hobekuntzak proposatzeko gaitasun…….. izan du. “Talde lanaren” gaitasunean nire ikaskuntza ……………………….. izan da…