animaliak gustatzen zaizkit
TRANSCRIPT
Zeintzuk dira pertsonekin bizi daitezke animaliak? Ondo behatu eta esan ezazu.
* Etxeko animaliak guk zaintzen ditugu eta horietatik etekinak lortzen ditugu.
* Animalia basatiak naturan bizi dira.
* Animalia haragijaleek, hala nola lehoiak, arranoak eta krokodiloak, beste animalia batzuk jaten dituzte.
* Animalia bibiparoak amaren sabeletik jaiotzen dira.
* Animalia obiparoak arrautzatik jaiotzen dira.
* Animalia ornodunek hezurra eta bizkarrezurra dituzte.
* Animalia ornodunen barruan bost klase daude: ugaztunak, hegaztiak, narrastiak, anfibioak eta arrainak.
Animalia ugaztunak ornodunak dira. Animalia bibiparoak dira amaren sabeletik jaio eta amaren
esnea edaten dutelako. Larrua ilez estalita izaten dute. Gehienak lau hankarekin ibiltzen dira, baina batzuek igeri
egiten dute, hala nola izurdeak eta baleak: beste batzuek hegan egiten dute, esaterako saguzarrak.
Ugaztunek biriken bidez hartzen dute arnasa.
Errapeak Hankak
Larrua
AdarrakBuztana
Katua Elefantea Balea
Izurdea Saguzarra Lehoia
Arrainak animalia ornodunak dira. Animalia obiparoak dira. Gorputza ezkataz estalita dute. Hegatsekin igeri eginez mugitzen dira. Batzuk ur gazian bizi dira, itsasoetan eta ozeanoetan; beste batzuk ur
gezan bizi dira, ibaietan eta aintziretan. Arrainek zakatzen bidez hartzen dute arnasa.
ZakatzakHegatsak
Ezkatak
1 2 3 4
5 6 7 8