anatomia aplikatuaren arloko programazio...
TRANSCRIPT
ANATOMIA APLIKATUAREN ARLOKO PROGRAMAZIO LABURRA
Irakasleak Aitor Iriarte
Miren Castells Maila Batx. 1 Ikasturtea 2019-20
IKASGAIAREN EZAUGARRIAK MAILA HONETAN
Batxillergoko Hautazko Ikasgai teoriko-praktikoa da. Bi irakaslek emanen dute, astero 4 ordutan. Heziketa Fisikoko Departamentuak (Aitor Iriarte) eta Biologia eta Geologia Departamentuak (Miren Castells) antolatuta. Asteko lau saioak bi irakasleen artean banatuko dira: ANAT-1 taldean: astelehen eta asteazkenetan Biologia/Geologiako irakaslea, ostegun eta ostiraletan Gorputz Heziketako irakaslea
ANAT-2 taldean: astearte eta asteazkenetan Biologia/Geologiako irakaslea, ostegun eta ostiraletan Gorputz Heziketako irakaslea
HELBURU OROKORRAK
Mintegietako programazio didaktikoan ikusgai. BON
EDUKIAK
1. EHUNAK
2. NERBIO SISTEMA
3. SISTEMA ENDOKRINOA
4. ZIRKULAZIO SISTEMA
5. UGAL APARATUA
6. IRAITZ SISTEMA
7. POSIZIO ANATOMIKOAK
8. LOKOMOZIO APARATUA ETA MUGIMENDUAREN EZAUGARRIAK
9. ARNAS APARATUA
10. ENERGI SISTEMAK
11. ENTRENAMENDUAREN PRINTZIPIOAK
12. ELIKADURA ETA NUTRIZIOA
LANDUKO DIREN OINARRIZKO GAITASUNAK
• Hizkuntza gaitasuna
•Gaitasun matematikoa eta zientzia eta teknologietako oinarrizko gaitasunak.
• Gaitasun digitala.
• Ikasten ikastea.
• Herritaratzeko eta gizarteratzeko gaitasunak.
• Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
• Ekimenerako eta ekintzaile izateko gaitasuna.
• Kontzientzia eta kultura adierazpenak.
METODOLOGIA ETA BALIABIDEAK
Edukiak prozedura ezberdinak erabiliz erdietsiko dira: 1. irakaslearen azalpen teorikoak.
2. Sakontze lanak. Irakaslegoari lanak bidaliko zaizkio ikasgaietan sakontzeko. 3. Ikasgaiarekin zerikusia duten artikuluak irakurri. 4. Lan praktikoak (gimnasioan, laborategian...) 5. Lanen aurkezpenak. 6. Irteerak.
EBALUAZIOA ETA ERREKUPERAZIOA
EBALUAZIO IRIZPIDEAK eta IKASKUNTZAKO ESTANDAR EBALUAGARRIAK
Mintegiko programazio didaktikoan ikusgai. BON
KALIFIKAZIO SISTEMA eta BALIABIDEAK
Ebaluaketa bakoitzeko kalifikazioa osatzeko ehunekoak honela banatuko dira: 1. Azterketaren balioa: %60
2. Koadernoa: %10
3. Talde lanak: %25
4. Jarrera: %5 (DERRRIGORREZ GAINDITU BEHARREKOA) ZUZENKETA IRIZPIDEAK ETA GUTXIENEKOAK:
Unitate Didaktiko bakoitzaren nota. Ebaluazio irizpideen arabera.
Ebaluazio bakoitzeko nota. Jarrerako notan gutxienez 5 bat izan behar du ebaluazioa gainditzeko. Nota izango da ebaluazioko unitatetan lortutako noten batezbestekoa, gutxienez unitate didaktiko bakoitzeko nota 3 puntukoa izanik. Borobilketa ebaluazioan 0,9tik gora.
Ekaineko nota 3 ebaluaketen batezbestekoa izango da. Borobilketa ekaineak 0,5etik gora.
Ez ohiko deialdia. Ez ohiko deialdian programazio osoa sartzen da.
Gutxienekoak. Ikasleak irakasgaia gainditzeko ondoko gutxienekoak bete behar ditu: Froga guztietan aurkeztea
Eskatutako lan idatzi eta praktiko guztiak eginak eta emandako epean aurkeztuak
Portaera gainditua izatea
Frogetan ezarritako irizpideen arabera 5 batera ailegatzea
Irteera zein bisita guztietan parte hartzea
Klase praktikoen %90ra asistentzia8
ERREKUPERAZIO SISTEMA
Ikasleak ebaluazioa suspenditua izanik, ebaluazioaren errekuperaketa egin ahalko du.
Ebaluazio bakar bat suspenditua izanez gero eta ekainean hiru ebaluaketako noten batezbestekoa 5 ez bada, nahikotasun frogan aurkeztu beharko da.
Nahikotasun froga egin ondoren ikaslea 5 batera iristen ez bada, ez-ohiko deialdiko froga egin beharko du. Ez-ohiko deialdian kurtso osoan zehar emandako unitate guztiak sartu ahal dira.
AURREIKUSTEN DIREN BISITAK EDOTA IRTEERAK:
BBB (Biriken bihotz bizkortzea) – RCP (herizaina)
FISIOTERAPEUTA
Kirol azterketa, ikerketa eta medikuntza Zentrora bisita – CEIMD
ADONA
...
OHARRA: Hau guztia hasierako plangintza da, malgutasunez jarraituko dena. Ikasturtean zehar ikusten bada komeni dela zerbait aldatzea, zilegi litzateke.
Iruñea, 2019ko iraila.