anaiberritasuna aldizkaria

5

Click here to load reader

Upload: anaitasuna-bhi-anaitasuna-bhi

Post on 25-Mar-2016

215 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Anaitasuna BHI institutuko ikasleek sortu duten aldizkari berria.

TRANSCRIPT

Page 1: Anaiberritasuna Aldizkaria

ANAI BERRI TASUNA

0 IES ANAITASUNA IKASTOLA BHI

0. Alea

2012 ko Azaroa

Bakarrik nagoenean

zuekin egon nahi dut.

zuekin nagoenean

bakarrik egon nahi dut.

zuen beharra dudala

bihotzez aitortzen dut.

Amorru bizian jartzen nauzuela

ezin dut uka.

Etorkizuna zuek zaretela

argi-argi dut

Itxaropena zuengan dudala

ezin ukatu dut.

Bakarrik nagoenean

zuekin egon nahi dut.

zuekin nagoenean

bakarrik egon nahi dut.

Zorionak “Anaiberritasuna” aldizkaria posible egin duzuen guztioi,…ekin

gogor geureari.

Oskar Jaio

Zuzendaria

Gazteenen liburutegiko bisita. DBH 1. mailakoak liburutegian izango duten

aldaketa dela eta (humeen tokitik helduenera), bisita gidatua izan dute. 1.

orria

San Martin azoka. Urtero bezela Azaroak 11-ean san martin azoka ospatu

zen bertan 4.mailakoek Postu bat jarri zutelarik ikasbidairako dirua

ateratzeko. 1. orria

Zientzi astea Bilbon. 3 eta 4. mailako ikasleak Bilboko Alondegi eraikinean

ospatu den zientzia astera irteera izan dute. 2. orria

Gaztainerre eguna. Antzinan ospatzen ziren jai asko naturari “lagundu”

nahian sortu ziren..... 3. orria

Sarah, gure nazioarteko lotura. ikastolara kanpotar bat etorri da guri

ingelesa indartzera. 4. orria

EKINTZA

OSAGARRIAK

• Ermuko liburutegiari

bisita gidatua- Urriaren

17 eta 19an. 1. maila

• Zientzia astea Bilbo.

Azaroaren 7 eta 8an.

1., 3. eta 4.Dko

ikasleak

• Peter Roberts MIMOA

Lobianon ( “Drogen

prebentzioa –Alkohola”).

Azaroaren 27an. 1.maila

• Euskara eguna.

Abenduaren 7an. 1. eta

3.mailakoak

• Durangoko liburu eta

disko azoka-

Abenduaren 7an. 2. eta

4.mailakoak

• Zine foruma Lobianon:

“Habana blues” filma.

Abenduaren 14an.

3.mailakoak

• Gabonetako

jaialdiaAbenduaren

21ean.

Page 2: Anaiberritasuna Aldizkaria

ANAI BERRI TASUNA

1 IES ANAITASUNA IKASTOLA BHI

Gazteenak nagusien txokoan. Liburutegia.

Aurten, urtero bezala lehenengo mailako umeek aldaketa bat izan dute Ermuko udal liburutegian; umeen tokitik helduen lekura pasa daitezke ikasteko, irakurtzeko etab.

Horren ondorioz Ermuko udal liburutegikoek bisitaldi gidatuak antolatu dituzte bertara pasa berri diren neska-mutikoei hango funtzionamendua eta instalazioak erakutsi eta esplikatzeko. Gaur gazte horietako batzuekin egon gara eta esperientzia kontatu digute.

-Egon al zara lehenago Ermuko udal liburutegian? Askotan

joaten zinen edo noizean behin?

Bai egonda nago Ermuko udal liburutegian, lehen askotan joaten

nintzen etxeko egitera, liburuak hartzera eta baita talde lanak

egitera ere, baina orain gero eta gutxiago joaten naiz

denborarik ez dudalako.

-Zer iruditzen zaizu adin honekin nagusien lekura pasa

beharra?

Ondo iruditzen zait, beste lekuan jendea hitz egiten egoten

zelako eta orain nagusien lekua isiltasun osoa dagoenez ikasteko

askoz errazagoa egingo zait.

-Zer gustatu zaizu gehien instalazioetan? Eta gutxien?

Gehien gustatzen zaidana ordenagailuan ibiltzeko aukera duzula

da. Eta gutxien jende asko joaten denez, ni heltzerako ez dut

lekurik izaten eta etxera joaten naiz ikastera.

-Ba al zenuen liburutegiaren funtzio guztien berri? Zer ez

zenekien?

Ez, badira gauza asko ez nekizkienak, adibidez e-book- ak

daudela eta ordenagailu bidez liburuak edo edozer gauza hartu

zenitzakeela.

-Orain helduen liburutegia ezagutzen duzuenez gehiago

erabiltzeko asmoa duzu? Gutxiago? Berdin?

Lehen esan dudan bezala gero eta gutxiago joaten naiz

liburutegira, baina agian honen berri dudanez gehiagotan

joateko asmoa daukat.

- Aldaketaren ostean joan al zara behin edo behin helduen

liburutegira?

Ez oraindik ez naiz joan, baina azterketa garaia hasten denean

ez naiz bertatik irten ere egingo.

San Martin azoka

San Martin azaroak 11an ospatzen den jaiegun bat da

Martin de Tourseri dedikatua. Espainiako eta Euskal

Herriko hainbat lekutan ospatzen da eta hauetan txerri

hilketa egiten da.

Ermuan gure herrian, orain dela 23 urte hasi zen

ospatzenEuskal Birusari esker. Azoka honen bitartez

euskararen erabilera sustatzea lortu nahi zuten.Talde

honek, San Martin dela eta Azaroan zehar hainbat ekintza

prestatzen ditu: bertso jaialdia, kontzertuak, antzerkiak…

Hainbat ekintza egoten dira egun honetan. Jende guztia

baserritarrez janzten da eta ilara ikaragarriak egoten dira

taloak lortzeko, baita txala parrillan saltzen duten lekuan

ere.

Plazan postuak egoten dira herri eta baserri

desberdinetako produktuekin. Bertan barazkiak eta

frutak, pastelak, gazta, ardoa eta hainbat gauza gehiago

saltzen dituzte. Baserritarrek ahalik eta kalitate

onenetako produktuak ekartzen dituzte, onenak saria

lortzen baitute.

Giroa alaitzeko musika eskolako trikitilariak plazatik hasi

eta herrian zehar aritzen dira kalejiran. Zubiaurre kalean

ardiak joan etorrian ibiltzen dira eta baita zanpantzarrak

ere.

Horretaz gain animalia asko egoten dira Baldespina

parkean, behiak, ardiak, astoak… Probaleku kalean idi parea

egoten da eta Plazan bertan, zozketatuko den txerria.

San Martin plazan ikastola ezberdinetako ikasleek postuak

jartzen dituzte ikasketa bidaian joateko dirua biltzeko.

Hainbat gauza jartzen dituzte: barazkiak, pastelak, urte

horretako ikasketa bidaiako kamisetak ... Ohitura hau

Anaitasuna ikastolakoek hasi zuten badira urte batzuk eta

urteak pasa ahala beste ikastetxeetako jendea animatzen

hasi da. Leku honetan postuez aparte, etxeko txikienek

egun honetaz gozatzeko herri kirolak egoten dira baita

artisauak ere.

Hirurak aldera guzti hau bukatu egiten da eta plazan baba

jana egoten da. Baina arratsaldea girotzeko 6ak aldera

erromeria egoten da eta jarraian Larraindatza dantzatzeko

ohitura dago. Hori eta gero amaitu egiten da.

Page 3: Anaiberritasuna Aldizkaria

ANAI BERRI TASUNA

2 IES ANAITASUNA IKASTOLA BHI

Zein izan zen egin zenuten lehengo jarduera?

-Lehenengo jardueran garrantzirik gehiena gure etorkizunari

eman zioten; Paper zati bat eman ziguten eta bertan

nagusitan zer izan nahi genuen idazteko asmotan.

Ez genekien zer idatzi eta nik adibidez medikua izan nahi

nuela idatzi nuen, hango monitoreak hori irakurrita animo

txarrak ematen hasi zen. Hori ez zitzaigun batere gustatu.

Gero megafoniatik abisatu ziguten gunez aldatzeko.

Zer gehiago egin zenuten guneetan?

-Bazegoen labirinto bat, sartu eta enpresa propioa eraiki edo

langile bihurtu erabaki behar zenuena, berriz ere hango

mutilak ez zigun etorkizunari buruz oso irudi ona utzi.

-Beste gune baten, paper batean nagusitan izan nahi genuena

idatzi eta puxika baten barruan sartu behar genuen, horren

ondoren gorantz bota eta LORTUKO DUT! Oihukatu behar

genuen.

Horrez gain esperimentu pare bat ere egin genituen:

-Lehenengoan, lehen sorospen praktiketako panpina bat

musikaren erritmoan erreanimatu behar genuen.

-Bigarrenean, sugandilak, saguak eta hamsterrak bezalako

animali txikiak zeuden uretan sartuta, plastikozko bola

batean, eta bolatik tutu bat kanporantz animaliek arnasa

hartu zezaten.

Dena bukatu ostean zer egin zenuten?

-Ba, Alondegiaren parean zegoen parke batean jan genuen

bazkaria, egia esan, oso denbora gutxi eman ziguten

bazkaltzeko. Eta azkenik etxera itzuli ginen lehengo

garraiobide berak erabiliz.

Zientziaren astea Bilbon

Zientziari alde dibertigarria aurkitzen

saiatzeko, lehenengo, hirugarren eta

laugarren DCko ikasleak, Bilboko zientzia

asteari bisitalditxoa egitera joan dira.

Ekintza honek Bilbon orain dela gutxi eraiki duten Alondegia

eraikinean izan du lekua.

Antzina udal alondegia zen, hau da, aleak eta beste zenbait

jangai gorde, saldu eta erosteko gunea, baina gaur egun,

birgaitze prozesu baten ondoren, diziplina anitzeko gune

bihurtu da, hurrengo helburuak dituelarik: hiritar guztiei irekia

egotea eta ezagutza, ongizatea eta josteta ahalbidetzea.

Bertan ikusi eta egin dutena hurbilagotik ezagutzeko honako galdera hauek egin dizkiegu 3.mailako hiru ikasleri:

Zer garraiobide erabili zenuten bertara heltzeko?

-Trenez joan ginen Basaururaino eta handik metro bidez

Alondegiararte.Gainera tren berria zen eta lagunartean oso

ondo pasatu genuen.

Zenbateko iraupena izan zuen bidaiak?

-Trenez ordu bateko bidaia izan genuen eta metroan ordu

laurden besterik ez. Egia esan luzetxo egin zitzaigun bidaia.

Hara heldu zinetenean zer zen egin zenuten lehenengo

gauza?

-Ba, hara 11 laurdengutxi inguru heldu ginen eta eraikina

kanpotik ikusten gelditu ginen, asko gustatu zitzaigun polita

eta modernoa baita. 11etan azkenik, barrura sartu ginen.

Zuek al zineten eraikineko bisitari bakarrak?

-Ez, beste ikastetxe batzuetako hainbat ikasle ere ikusi

genituen, baina dena dela gehienok gazteak ginen.

Nola zegoen antolatu zineten zuek?

-Sartu ginenean A eta B klaseak banatu gintuzten eta Jone,

Cristina eta Iñaki, beraiekin joan ziren irakasleak, txandakatu

egin ziren.

Nola zegoen antolatuta barrualdea?

-3 Ilaratan zegoen antolatuta eta ilara bakoitzean 6 gune, gune

bakoitzak gai bat zeukan helburu; ekonomia, esperimentuak

etab. Gune bakoitzean bi monitore zeuden.

Page 4: Anaiberritasuna Aldizkaria

ANAI BERRI TASUNA

3 IES ANAITASUNA IKASTOLA BHI

Gaztainerre eguna

Antzina ospatzen ziren jai asko naturari “lagundu” nahian

sortu ziren. Garai haietakoen ustez, naturaren eta

gizakiaren aurka zetorren neguaren gogortasuna

menperatzeko ospa zitekeena, edo urte berriari

laguntzearren, pasatako urtearen aurka, edota nolabait

biziari berari eusteko, heriotza erabatekoaren aurka

dagoen ospakizun eguna da.

Industriagintzak aurrera egin ahala, galduz joan dira

nekazaritzako ohiturak eta sarritan erritoak bakarrik

mantendu dira. Hauxe gertatu da Gaztainerre egunarekin.

Egun hau Ermua, Eibar eta Soraluzen, Arimen eguna

(azaroaren 2a) igarota, bigarren astelehenean ospatzen da.

Egun hau, aspaldi batean, familiek etxean ospatzen zuten.

Badira urteak, alabaina, lagunarteko afari-merienda

ederren bitartez goratzen dela. Afari-merienda hauek

herriko tabernetan edo elkarteetan egin ohi dira eta

jatekotzat barraskiloak saltsan, txorizo errea eta

azkenean gaztaina erreak izaten dira. Hauetatik datorkio

izena egunari.

Gaztaina erreak zergatik? Batetik, Euskal Herrian,

gaztaina janari garrantzitsua, ugaria eta merkea izan

delako gure baserrietan, eta bestetik, jasotzeko garaia

egoki zetorrelako diren datekin. Badirudi Gaztainerre

eguneko ospakizunaren oinarrian hildakoak akordura

ekartzea eta ondratzea egon daitekeela. Horregatik

izango lituzke hain gertu eta erreferente gisa Domuru

Santu (azaroaren 1a), heriotza erabatekoaren aurka

dagoen ospakizun eguna eta lehen aipatutako Arimen eguna

(azaroaren 2a).

Neolito garaiko dolmenak ekialdera begira dauden hilobiak

dira, zuloa ere alde hartarantz izaten dute, argia sar

dadin. Eta gainean janari hondarrak aurkitu izan dira.

Nonbait, ordurako hasia zen hildakoei argia eta janaria

eskaintzeko ohitura. Geroko ondra-jana, hau da, norbait hil

eta bere ohoretan antolatu izan den jatordua, gaur

arterainoko kontua da Ermuan, Eibarren, Soraluzen eta

baita Durangaldean ere. Hari horri jarraituta, nahikoa argi

gelditzen da azaldutakoarekin Gaztainerre egunaren

baliozko esanahia: hildakoak ondratu edo gogora ekartzeko

ospakizuna izango litzateke. Baina erritoak ahulduz joan

dira.

Hemen egun hau ospatu izan da eta gerora Amerikara

zabaldu zen ohitura hau. anglosaxoien hitza,

Azkenez Halloween eguna ere aipatu behar da. Erromatarrek

Britainiar Uharteak menperatu zituztenean, jaiegun hori

bereganatu zuten, eta gero Europako bazterretara hedatzen

lagundu. Halloween All Hallows Everen laburpenetik dator eta

Santu Guztien bezpera esan nahi du, urriaren 31n ospatzen da.

Gai honen inguruan gabiltzala, aipatu behar da interneten

aurkitu dugun Oier Araolaza Eibartarrak idatzitakoa

Halloween-en inguruan. “Apur bat irakurtzen hasi eta berehala

ohartu nintzen Europa osoan Erdi Arotik gutxienez ospatzen

diren Neguko Festen (San Martin, San Nikolas, Olentzero,

inauteriak,...) beste aldaera bat baino ez dela. Eta horretan

nenbilela, harridura kolpe handiena etxetik etorri zitzaidan,

horri buruz ari nintzela aitak esan zidanean berak ere ospatzen

zuela Halloween, gaztetxoa zenean, Zizurkilen, 1950ko

hamarkadan.

Hariari tira egin gabe bakarrik joan da askatzen. Aian,

Berrizen, Eibarren, Arabako Errioxan, Oiartzunen... bila joan

gabe agertzen joan dira testigantzak: kalabazak baratzetan

lapurtu, hustu, kandelak jarri eta bide bazterretan eta toki

ilunetan (garai horretan gehienak) jartzen zituzten nerabeek.

Halloween euskal festa zen beraz. Ez zitzaion Halloween

deituko, ez? Ba bai, Halloween zuen izena, baina euskaraz,

noski: Animen Eguna edo Animen Gaua. Izan ere, horixe esan

nahi du Halloween-ek: "anima guztien gaua". Mutrikun orain

hamabost urte berreskuratu zuten eta izen propioarekin

gainera: Gaba Beltza.”

Page 5: Anaiberritasuna Aldizkaria

ANAI BERRI TASUNA

4 IES ANAITASUNA IKASTOLA BHI

Sarah, gure nazioarteko lotura.

Duela hiru urte hasi zen kanpaina bati jarraituz, aurten ere gure ikastolara kanpotar bat

etorri da guri ingelesa indartzera.IngalaterrakoBristol aldetik datorren 20 urteko

neskabat daSarah.Astean behin egongo da klaseak ematen gela bakoitzean. Berarekin

gramatikako akatsak zuzendu, hiztegi berria ikasi, ahozkoak egin eta beste hainbat gauza

egingo ditugu gure ingelesa hobetzeko. Ikasturte osoan zehar egongo da gurekin baita

Ongarai eskolan ere.

1. Is this your first year coming to teach to the Basque Country?

Yes, this is a new experience for me. I have never been working like a teacher because I

haven’t finished studying yet. I have to study one year more before I finish the

University.

2. What are you studying? Where?

I’m in the university. I’m studying in Bristol, England, near my house. I want to be a

Journalist.

3. Do you know anybody else who is doing the same thing as you?

Yes, a lot of students of myUniversity are in the same organizationthan me and now I’m

living in Bilbo in anapartmentwith some of them.

4. When did you think to start with this project? Why?

In level one of University they suggest me this project. They give me two options: work in

an office or go abroad to help teenagers to improve their English. I liked more the second

option so I decided to do it next year. I had the opportunity to go to any place of Spain I

like, but I chose the Basque Country.

5. Who do you usually travel with?

I usually travel with my friends because I like doing it like that. But I travel along too, in

this case for example.

6. Do you like working with teenagers?

Yes, it is very amusing. I like a lot working with teenagers, because like that you can learn

a lot of interesting things of them or their pleasures. I work twelve hours every week, six

in each school.

7. Have you had any visit?

Yes, I have had. Last week my parents came to visit me and I show them Bilbo. My best

friend came to visit me too. They are going to come again soon. I have thought to visit

some friends that are staying near to me.

8. Which places do you hope to visit?

I would like to visit Madrid because it is the capital of Spain. I also want to visit

Barcelona, Valencia and Murcia. But I think it is better going there in summer because the

weather is better, in winter there is a lot of cold.