zeharkaldi polarren larramendiren egunerokotik aro berria tokirik … · 2019. 2. 19. · ondorioz,...

Post on 23-Jan-2021

2 Views

Category:

Documents

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

zeharkaldi polarrak 07tartea ostirala, 2006ko otsailaren 3a

Ramon Olasagasti

I zozmendi erraldoiz inguratu-ta, Akademik Fedorov itsason-

tzi errusiarrean zetozen RamonHernando de Larramendi madril-darra, Ignacio Ofizialdegi nafarraeta Juanma Viu aragoarra, eure-kin hitz egitea lortu genuenean.Antartika osoa zeharkatu ondo-ren, pozik zeuden oso, hotzarenerresuma hartan bi hilabete pasa-txo igaro ondoren, epeltasun etakonpainia pixka bat aldean zutela.Pozik egoteko moduan daude, bai:Antartika alderik alde gurutzatudute, kontinente izoztuaren ekial-detik, inor inoiz barneratu ez zeneremu beldurgarrietatik.

XX. mende hasierako esplora-tzaileen espiritua izan du espediziohonek, eta ez da gehiegikeria. Ra-mon Hernando de Larramendi daazken hamarkadotako menturaza-le polar handienetakoa. 20 urtetikgora daramatza ingurune polarre-tan bidaiatzen. Ezin konta ahalaespedizio egin ditu. Beharbada eza-gunena, hiru urtean Artiko osoa(14.000 km) lera, kayak eta zaku-rren laguntzarekin gurutzatu zue-neko hura, Espedizio Zirkunpola-rra alegia. Sei urte inguru bizi izanda Artikoan; bikain hitz egiten duinuiten hizkuntza, sentimenduz iaeuretako bat da. Horregatik, Larra-mendi ez da bere burua laudatzekozalea, baina ezta itxurak egiten

ibiltzekoa ere. «Baietz uste dut,proiektu aitzindaria izan dela.Alde batetik, teknikoki poloetanbidaiatzeko era eta filosofia berribat probatu dugulako, katamaranpolarra alegia. Apustu handia izanda hori. Bidea ere, Ekialdeko An-tartika, inork ez zuen aurrez urra-tu. Kanpoko laguntzarik gabe osa-tu dugu zeharkaldia… Bai, denakontuan hartuta, nik uste etapa be-rri bat zabaldu dugula».

Sei urte zeramatzan Hernandode Larramendik katamaran pola-rraren ideiarekin jira eta buelta.Sei urte luze tramankulua diseina-tzen, probatzen, materialak azter-tzen, hobekuntzak egiten… Tartehorretan bi zeharkaldi ere eginditu Groenlandian, eta bietan ondobaino hobeto funtzionatu du bereasmakizunak. Baina Antartikarajoateko unea ez zen iristen eta ma-drildarrak ahobizarrik gabe aitor-tu du dena pikutara bidaltzekotanizan zela behin baino gehiagotan.«Sei urte horiek zeharkaldia berabaino gogorragoak izan dira. Kata-maran polarra martzianoen kontubat bezala ikusten zuten poloenmundu horretan dabiltzanek. Az-keneko urteotan, gainera, areagokorapilatzen joan da dena etaproiektu osoa pikutara joatekotanere egon da. Azkenean, aurreraegin dugu nola edo hala, eta hara,ondo atera da dena. Proiektu luzebat gauzatu da. Lehen aldiz proba-

latzagoa da askoz. Metro eta erdikosastrugiak edo uhin izoztuak topa-tu dituzte, «oso-oso terreno txarra»halako zeharkaldietarako, eta jaki-na, euren lera berezi horrek kalteasko izan ditu. «Arazo dezente izanditugu katamaranekin, baina eu-tsi dio. Zeharkaldia bukatu izanabaino froga argiagorik ez da. Orainbadakigu hobekuntza eta aldaketabatzuk egin behar zaizkiola, bainaoinarria, kontzeptua bera, balekoadela ikusi dugu. Katamaran polarhori gabe ezinezkoa litzake Ekial-deko Antartika zeharkatzea».

Ekialdeko Antartika esploratugabe horretan ez zekiten zer-nola-ko eremua aurkituko zuten, etahain zuzen, eremua, horixe izan daeguneroko buruhaustea. Hotzabaino askoz gehiago. Sastrugi ma-darikatuak. «Handienei morsa dei-tzen genien, itsas zakur horien ta-mainakoak zirelako. Beldurgarriazen haien kontra talka egitea». Ho-rrez gain, Groenlandian baino as-koz hotz handiagoa izan dute, –35eta –40 gradu bitartean batez beste,eta horrek ere materialean hainbatkalte eragin ditu. «Groenlandian,6.000 kilometroan ez genuen inola-ko arazorik izan tefloizko xaflare-kin, adibidez; eta Antartikan abia-tu orduko hasi zen huts egiten».

Aurreneko egunak izan ziren be-reziki zailak. Hotz handia, -50 gra-duko tenperaturak egunen batean,eremu latza, matxurak noiznahi…

«4.000 kilometrotan hala ibili beharbadugu, gureak egin du, pentsatugenuen geure artean. Arriskuanikusi genuen zeharkaldia hasiera-ko une haietan; krisia etorri zenoholetako bat apurtu zenean. Ka-tamaranak ez zuela aguantatukopentsatu genuen. Konpondu ge-nuen ohol hori, eta moldaketa ba-tzuk egin genituen leran, eta nolaedo hala aurrera egin genuen».

Puntu IritsezinaAbenduaren 11n Hegoburuko Pun-tu Iritsezinera heldu ziren. Puntuhori da Antartika osoan kostatikurrunen dagoen tokia. Munduanirits litekeen punturik zailena, hor-taz. Han elkartzen dira bakardade,desolazioa eta laztasun erabateko-ak. «Ordura arte 2.000 kilometropasatxo generamatzan, zailtasuneta trabaz beteak, eta hara iristealehen lorpena izan zen. Zeharkal-diak han izan zuen mugarri nagu-sia, han hasi zen aldapa behera.Inor ez zen aurrez leku horretaramodu arinean iritsi. Eta zalantzakdauzkagu bestela ere inor helduote den. 1950eko koordenaden ara-bera bai, errusiarren espedizio batheldu zen puntu horretara, bainakartografia zehatzagoa denez ge-roztik, beste koordenada batzue-tan kokatzen da Puntu Iritsezinhori, aurrekoarengandik 100 kilo-metro barnerago. Beraz, hauxe dabenetako Puntu Iritsezin horreta-ra gizakia ailegatu den aurrenekoaldia».

Katamaran polarrean, bi-hirumetro koadroko bizitza eremu es-tuan, batez beste –40 graduko ten-peratura muturrekoekin, matxu-rak noiznahi konpondu behar dire-nean, inork pentsa dezake hirumenturazaleen artean sortuko zi-rela eztabaidak eta haserreak; izanere, hura baino mila aldiz Basetxeatseginagoetan mutur joka hastenda jendea. Baina ez. «Bizikidetza bi-kaina izan da, egiaz diot, ezpaliktxikiena ere ez da harrotu bi hilabe-tean. Talde sendoa osatu dugu, etaeguneroko jardunean eta lanetanoso ondo hartu dugu elkar; horiizan da, hain zuzen, zeharkaldiaburutzeko gakoetako bat».

Normalean hirutan banatzen zi-tuzten txandak, ordubetekoak nor-malean. Batek kometa gidatzenzuen leraren aurrealdean, besteakgidariaren ondoko lanak egiten zi-tuen edozein arazo sortuz gero la-guntzeko eta hirugarrenak atse-den hartzen zuen denda barruan.«Haizearen arabera antolatzen gi-nen, haizea lagun eta eremu on sa-marrean, 18 orduko saioak egitengenituen, adibidez. Inoiz 24 ordukosaiorik ere egin genuen txandaka-ko sistema horri esker». Halaxebete dituzte inoiz inork poloetanegin gabeko distantziak: abendua-ren 16an, adibidez, 311 kilometroegin zituzten egun bakarrean.Marka berria da hori espedizio po-larretan.

Vostok-eko zientzia base erru-siarrera iristea ere pozgarria izanzen, bai eurentzat eta bai han zeu-den 10 errusiarrentzat, urtebete

baitzeramaten beste inor ikusigabe. Vostok Antartikako izotza-ren azpian dagoen aintzira bat da,izoztu gabe dagoen laku bat. Hanari dira garatzen nazioarte maila-ko ikerketa garrantzitsuenetakobat. «Elurpean sartutako zaka-rrontzi erraldoi moduko batzuetanbizi dira 10 zientzialari haiek, mun-duko tokirik hotzenean. Baldintzabeldurgarrietan eta azpiegitura es-kasarekin. Harrera beroa egin zi-guten hala ere». Han ospatu zutenGabon gaua. Errusiarrek, berez,urtarrilaren 7an ospatzen dute,baina hiru menturazaleen omenezotordu berezia prestatu zuten:franbuesa zaporeko etxeko likorebat, gazta, urdaiazpikoa, eta olibanano batzuk.

Vostoken albiste txar bat erejaso zuten. Italiarrek ukatu eginzieten zeharkaldia Terra NovaBayko Mario Zuchelli baseanamaitzea. Han zuen helmuga logi-koa euren zeharkaldiak, sei urte-tan maparen gainean amestutako

bideak, baina italiarren baimenfaltaren eraginez, errusiarrenMirny baserantz jotzea beste bide-rik ez zitzaien geratu. «Ez genueneta ez dugu ulertzen italiarren ja-rrera. Makurra iruditzen zaigu. Ko-laborazio apal bat eskatu genuen,besterik ez. Aho-zapore garratzautzi zigun erabaki horrek».

Ibilian-ibilian ahaztu zitzaienkontu hori. Vostoketik helmugara1.500 kilometro geratzen zirenartean. Tarte horretan hasieranbaino arazo gutxiago izan zuten.Egun batzuk izan ziren batere hai-zerik gabeak, derrigorrez geldirikegin beharrekoak, baina 2006kolehen egunarekin batera berriroere hasi zen haizea bultzaka. 60metro zabaleko kometa oihalazabaldu eta brisa leunena erebaliatzen zuten egunean kilome-tro mordoska egiteko.

Urtarrilaren 12an amaitu zutenzeharkaldia. Helikoptero batekhartu eta Akademik Fedorov itsa-sontziaren bizkarrean utzi zituen.

06 zeharkaldi polarrak ostirala, 2006ko otsailaren 3a tartea

Zeharkaldi polarrenaro berria

Ramon Hernando de Larramendik, Ignacio Ofizialdegik eta Juanma Viuk Antartikazeharkatu dute alderik alde, ekialdeko eremu tristean. 4.500 km egin dituzte 63egunean, batez beste –40 graduko tenperaturak jasanez. Aitzindaria izan da espedizioa. Aro berri bat zabaldu dute: katamaran polarrak ekarri du iraultza

«Dena kontuanhartuta, aro berriazabaldu duguAntartikan»

«Katamarana,hobetu badaitekeere, tresna egokiadela frogatu dugu»

Ramon Hernando de LarramendiEsploratzaile polarra

Katamarana gidatzen,ekaitzaren erdian.

Juanma Viu, Ignacio Ofizialdegieta Ramon Hernando de

Larramendi, katamaranarekin.

larramendiren egunerokotik

2005eko azaroak 12: «Here-negun abiatu ginen. Gaur, 11ordutan 86 kilometro osatu di-tugu. Harrigarria da kometahandienak, 60 metroko koa-drokoak, zer indar duen. Haizeufada soil batekin zein errazmugitzen duen lera. Gaineantona bat badaramagu ere. Ter-mometroak –48 gradu marka-tzen du, eta haizearen indarraerantsiz gero, -75 gradukoa dasentsazio termikoa. Ez dutinoiz halako hotzik pasatu».

2005eko azaroak 28: «Here-negun, lehenbiziko aldiz, ere-mu erabat zelaia zeharkatugenuen, hegan kasik, Groen-landian bezala. Gutxi iraunzuen pozak, laster iritsi baitirasastrugi erraldoiak, morsa-k.Beldurgarria da haien kontrajotzea, lera karraskaka nolauzkurtzen den ikustea…»

2005eko abenduak 12: «AtzoHegoburuko Puntu Iritsezine-ra heldu ginen. Antartikakokostaldeko edozein lekutatikaldenduen dagoen tokira. Au-rreneko aldia da modu arine-an eta kanpoko laguntzarikgabe inor hona iristen dena.Errusiarrak 50eko hamarka-dan heldu ziren, baina orugaibilgailuekin, eta orduan bestebatzuk ziren koordenadak».

2005eko abenduak 17: «311egun bakarrean! Izugarriaizan da. Zeharkaldian aurrene-ko aldiz eremu ona aurkitudugu, eta haizearen indarrariesker 24 orduko saioa egindugu, bi ordu kometak alda-tzen eta beste 22ak ibilian.Pentsa, ordubetean 27 kilome-tro egitera iritsi gara!».

2005eko abenduak 22: «Vos-tokeko zientzia base errusia-rrera heldu gara, 15 ordukosaioaren ondotik. Katamara-ren matxurak konpontzekobaliatuko dugu egonaldia. Es-perientzia itzela da Vostokenegotea. Elurpeko zakarrontzimoduko batzuetan bizi dira 10zientzialariak, bitarteko osoeskasekin, baina herri honekjakin du traben aurrean bizi-rauten eta aurrekontu txikia-rekin proiektu handiak buru-tzen. Izan ere Vostoken egitenari diren ikerketak bonba batdira eta bertako emaitzak eza-gutzen direnean lehertukodira. Uste da izotz azpi horre-tan hormatu gabe dagoen Vos-tokeko lakuan bizitza dagoela.Gure etorrera izan da errusia-rrok urtebetean kanpoarekinizan duten hartu-eman baka-rra. Saiatzen dira atsegin iza-ten. Kirill da 29 urterekin gaz-teena; bere gelan Admunse-nen erretratu bat dauka, etalau ordenagailu. Kontraste bi-

txia da, inguruko guztia zahar-kitua eta herdoildua baitago.Beste kideak kanpaina asko-tako beteranoak dira, bizarlu-zeak eta zailduak, baina atse-ginak».

2005eko abenduak 28: «Ga-bon egunean jakin genuenukatu egin zigutela italiarrenMario Zuchelli baserantz ja-rraitzeko baimena. Bide logi-koa aldatu beharko dugu, be-raz. Ez diegu zentzurik aurki-tzen halako zangotrabei.Trago txar hori gainditu etagaur 191 kilometro osatu ditu-gu. Errusiarren Mirny baseadugu orain jomuga».

2006ko urtarrilak 1: «Urteza-har eguna berezia izan da.Ezerezaren erdian, 3.500 me-tro inguruan, udako tenpera-turarekin (-30 gradu). Ofizial-degik dioen bezala, inguruanmundu guztia ibili da festan.Menua: pasta funghi saltsare-kin, piper beteak eta cava fres-ko-freskoa. Festaren ondoren,haizea ere esnatu egin da,egun pare batean geldirikegon behar izan baitugu haizefaltagatik. Ondorioz, kometakzabaldu eta martxan jarrigara. 62 kilometro iraun duezusteko bidaiak».

2006ko urtarrilak 11: «Atzosusto galanta hartu genuen.12 ordu generamatzan ekai-tzaren erdian. Helikopteroare-kin hitzartutako lekura heldunahi genuen kosta ala kosta,baina lo hartzen genuen. Bat-batean konturatu ginen atze-ko petate asko galdu egin ge-nituela. Irratibaliza, satelite bi-dezko telefonoa, eguzkiplakak, jantziak, janaria, tres-na pila bat… Bila atera ginen,baina ekaitzak ez zuen lagun-tzen. Azkenik, 9 kilometroatzera egin ondoren, galduta-ko guztiak aurkitu genituen».

2006ko urtarrilak 13 «Lortudugu, ikaragarria da. Errusia-rren ontziaren bizkarreannago, helikopteroak utzi berrigaitu, eta izozmendiz betetakoitsasoan goaz. Etxerantz».

tu dugu Antartikan haizearen in-darrez mugitzen den lera eta, hobe-tu badaiteke ere, tramankulu ego-kia dela frogatu dugu».

Lera azpiko tefloizko xafla dela,azpiko oholen lokarriak askatzenzirela, oholen bat apurtzen zela…kasik egunero izan dute matxura-ren bat. Antartika ez da Groenla-dia bezain leuna, zimurragoa eta

Vostoken, elurpeanbizi dira zientzialarierrusiarrak, mundukotokirik hotzenean

top related