zarauzko gizon eta emakumeen - wordpress.com · - funtzioa: berdintasun planaren garapenari...
Post on 28-Sep-2020
8 Views
Preview:
TRANSCRIPT
ZARAUZKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN
BERDINTASUNERAKO 2010-2014
II TOKIKO PLANA
2010 URTEKO EBALUAZIOA
Parekidetasun Saila
ZARAUZKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO 2010-2014 II TOKIKO PLANA
2010 URTEKO EBALUAZIOA
Zarauzko Udalbatzarrak, 2010eko martxoaren 24an egindako osoko bilkuran, ZARAUZKO EMAKUME ETA GIZONEN
ARTEKO BERDINTASUNERAKO II. TOKIKO PLANA onartu zuen, 2010-2014 epealdirako. Planaren testu osoa 2010eko
apirilaren 30ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (GAO. Zkia: 79)
Zarauzko Emakume eta Gizonen II. Berdintasun Plana, aipatu bezala, 4/2005 Emakume eta Gizonen
Berdintasun Legearen eta EAEko Gizon eta Emakumeen berdintasunerako IV. Planaren arabera
kudeatu behar da. Ondorioz, Planak Udaleko maila guztietan berdintasun-politiken garapena, eraginkor
bihurtu behar du.
Plana zeharkakotasunaren ikuspegitik egin da, hots, udalaren arlo eta zerbitzu guztiek bere gain
hartutakoa da, bai ekintzen kudeaketa ekonomikoetan eta gauzapenean islatu den konpromiso formal
gisa, bai emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren aldeko konpromiso formal gisa; konpromiso
pertsonal horrek erantzukizunak bere gain hartzeko eta berdintasunerako politiken arloko gaikuntza
saioetan parte hartzeko prozesuan izango du isla. Hala, helburu oro lortzeko, helburu bakoitzarekin
lotzen da udaleko arlo arduraduna.
Plazaratutako helburuak eta Plana orokortasunean garatzeko hainbat lan-esparru edo egitura
beharrezkoak dira. Hauetako bakoitzak bere funtzioak ditu. Jarraian, Planak jasotzen dituen egiturak eta
funtzioak azaltzen ditugu:
1. Berdintasun saila:
- Parte-hartzaileak: Berdintasun zinegotzia eta berdintasun teknikaria
- Funtzioa: Berdintasun planaren garapen eta jarraipen koherente eta koordinatua bermatzea
2. Berdintasun kontseilua:
- Parte-hartzaileak: Berdintasun zinegotzia, berdintasun-teknikaria eta Zarauzko berdintasun
kontseiluko kideak.
- Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea.
3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa:
- Parte-hartzaileak: Berdintasun zinegotzia, udaleko gainerako alderdietako ordezkari politikoak,
berdintasun teknikaria.
- Funtzioa: Planaren garapena, jarraipena eta ebaluazioa bermatzea.
4. Sailen arteko berdintasunerako mahai teknikoa:
- Parte-hartzaileak: Berdintasun teknikaria, sail desberdinetako teknikariak.
- Funtzioa: Barneko Berdintasun planaren garapen tekniko koherente eta koordinatua bermatzea
eta baita Planaren jarraipena egitea ere.
2010-2014 epealdirako Berdintasun Plana urteko planen bidez antolatu eta garatu da. Urte bakoitzaren
hasieran, urte horretan martxan jarriko diren ekintzak identifikatu eta planifikatu dira eta ekintzen
aurrekontua ere zehaztua dago.
Planak jasotzen duen bezala, urte amaieran, egindakoa eta egin gabekoa (urteko balantzea)
baloratuko da.
Ekintza eta helburu bakoitza amaitu ondoren, arduradunek eta inplikaturiko pertsonak ekintzon
garapenean izandako lorpenak eta zailtasunak baloratuko dituzte, eta informazioa urteko balantzean
jasoko da.. Ekitnza bakoitzerako ebaluazio fitxa bat bete beharko du arlo arduradunak ekintzaren
emaitzak jasotzeko, eta urteko balantzean gehitzeko.
Urteko balantzea edo ebaluazioa aurkeztu eta kontrastatuko da Sailen Arteko Berdintasunerako Mahai
Teknikoan (teknikariak), Berdintasunerako Batzorde Politikoan (zinegotziak), Berdintasun Kontseiluan
(herritarrak eta gizarte eragileak) eta Berdintasun Batzordean (Planaren arduradunak).
Orain II. Planaren barruan zehaztutako 2010erako Ekintza-planaren ebaluazioa egitea dagokigu.
Ondoren aurkezten da 2010eko ekintzen betetze-maila.
Zarauzko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II Plana 2010-2014BETETZE MAILA – 2010 URTEA
Planaren 2010 urteko ebaluazioa egiteko, inplikatutako departamentu guztiek egin beharreko ekintza
bakoitzarengatik zehaztapen guztiak jasotzen dituen fitxa bat bete dute. Fitxa guztiak II eranskinean jaso
ditugu.
Ebaluazio honek datu eta azalpen kuantitatiboak zein kualitatiboak jasotzen ditu. Ikerketa egokia egiteko
bi aspektuak hartu behar dira kontuan, hainbat kasuetan neurketa kuantitatiboak ez duelako ondo
islatzen egindakoa. Horretarako ekintza guztietako fitxak aztertzea komenigarria izango litzateke, batez
ere, azalpenak eta zehaztapenak ezagutzeko eta departamentuetako arduradunek egiten dituzten
ekarpenak kontuan izateko.
Nahiz eta kuantitatiboki emaitza ez da oso ona izan, kualitatiboki egokia izan dela esan dezakegu.
Hausnarketa egiteko eta ebaluazioaren irakurketa egokia egiteko, kontuan hartu beharreko hainbat
aspektu aipatu nahiko nituzke:
Orokorrean departamentu gehienek plana aurrera eramateko eta dagozkien ekintzak gauzatzeko
borondate ona azaldu dute eta ahaleginak egin dituzte. Hala eta guztiz ere, langileak gai honetan
hezitzeko beharra ikusten da, eta horrela azaltzen dute hainbatek egindako ekarpenetan. Batzuetan oso
zaila egiten zaie ekintzak burutzea kontzeptuak ondo ezagutzen ez dituztelako, hala nola, genero
ikuspegia txertatzea, hizkuntza eta irudiak ez-sexistak, eta abar.
Parekidetasun Sailak 2010 urtean herritarrekin harreman zuzena duten langileek hizkuntza eta irudiak ez-
sexistei buruzko ikastaroa egiteko proposamena egin zuen, baina udalak ez zuen onartu.
Beste alde batetik, urteetan zehar jarraipena duten ekintza batzuk, nahiz eta 2010 urtean ez gauzatu,
urratsak eman dira ekintza horiek hurrengo urteetan burutzeko: adibidez, dirulaguntzetako deialdietan
berdintasuna sustatzen duten elkarteak baloratzeko irizpideak txertatzea, edo estatistiketan datuak
sexuka bereiztea.
Halaber, ekintza batzuk, arduradunen ustez, ez daude ondo kokatuta eta ez dagokie beraiei egitea.
Ekintza hauek berraztertu beharko genituzke eta, hala badagokio, aldatu.
Beste ekintza batzuk ez dituzte gauzatu aukera izan ez dutelako, hala nola, publizitate kanpainetan irudi
aurrerakoiak sartzea edo foroetan emakumeen partaidetza bermatzea. Departamentu batzuek 2010
urtean ez dituzte publizitate kanpainarik egin ezta fororik.
Kontutan hartzeko beste aspektu garrantzitsu bat plan hau zeharkakotasunean, elkar-lanean eta
koordinazioan oinarritzen dela, eta parekidetasun sailak udaletik urrun egoteak ez du lan hau erraztu.
Beste alde batetik, planak ekintza asko jasotzen ditu eta denbora falta sumatu du parekidetasun sailak
ekintza guztiak aurrera eramateko, eta batez ere, beste departamentuei behar duten laguntza eta
aholkularitza emateko.
Bukatzeko esan honako ebaluazioa 2011ko urtarrilean aurkeztu beharko genukeela, planean jasotzen
den bezala, baina parekidetasun saileko teknikariak baja hartu zuen eta irailean itzuli da, beraz horregatik
aurkezten da orain.
Aldi berean, ikerketa honen ondorioz, 2011 urteko ekintza-plana berraztertu eta, hala badagokio, egokitu
beharko genuke, baina gauden garaian kontuan izanda, aipatutako berrazterketa 2012 urteko ekintza
planean egingo dugu.
Planak jasotzen duen bezala, honako ebaluazioa aurkeztu eta kontrastatuko da Sailen Arteko
Berdintasunerako Mahai Teknikoan (teknikariak), Berdintasunerako Batzorde Politikoan (zinegotziak),
Berdintasun Kontseiluan (herritarrak eta gizarte eragileak) eta Berdintasun Batzordean (Planaren
arduradunak.)
Zarautz, 2011ko irailaren 30an
Edurne Urbieta Zúñiga
Parekidetasun Saileko teknikaria
DATUAK ARLOKA:
ARLOAK EKINTZAKEGIN
%EGITEKO
%DIRENAK DAUDENAK
1 – Udala 14 11 78,57 3 21,43
2 – Kultura, euskara, parte-hartzea eta turismoa 20 10 50,00 10 50,00
3 – Kirola 6 4 66,67 2 33,33
4 -Hezkuntza eta gazteria 15 11 73,33 4 26,67
5 – Enplegua eta Lana 9 8 88,89 1 11,11
6 – Gizarteratzea 14 6 42,86 8 57,14
7 -Osasuna 3 3 100,00 0 0,00
8 – Hirigintza, ingurumena eta garraio publikoa 7 0 0,00 7 100,00
Guztira 88 53 60,23 35 39,77
Datu hauetan ekintzak egin diren ala ez neurtu da, nahiz eta ekintzak bere osotasunean ez gauzatu, eta
bakarrik neurri batean garatu, aurreko taulako datuetan “eginda” bezala hartu dira.
Berdintasun Plana 2010-2014 / Betetze maila
0
5
10
15
20
25
EGITEKO DAUDENAK
EGIN DIRENAK
Betetze maila-Portzentajea
EGITEKO40%
EGINDA 60%
DATUAK DEPARTAMENTUKA:
DEPARTAMENTUAK EKINTZAKEGIN EGITEKO EGINDAKOAREN
PORTZENTAJEADIRENAK DAUDENAK
IDAZKARITZA 4 2 2 %50,00
KULTURA 7 0 7 %0,00
EUSKARA 1 0 1 %0,00
PARTAIDETZA 4 1 3 %7,50
TURISMO 5 5 0 %60,18
KIROLA 6 4 2 %50,00
HEZKUNTZA 5 3 2 %40,00
GAZTERIA 5 4 1 %51,60
UROLA KOSTA ELKARTEA 9 8 1 %66,67
GIZARTE ZERBITZUAK 8 2 6 %10,00
HERRILAN 3 0 3 %0,00
HIRIGINTZA 4 0 4 %0,00
BERDINTASUNA 27 24 3 %85,22
Guztira 88 53 35 %32,40
Egindakoaren portzentajea aurreko taulan jasotakoarekin ez dator bat, taula honetan jasotako
portzentajeak ekintza bakoitza gauzatu den portzentajeak direlako.
Ekintza guztien portzentajeak departamentuka sailkatuta I eranskinean jasotako dokumentuan azaltzen
dira.
DATUAK DEPARTAMENTUKA
0
5
10
15
20
25
30
EGITEKO
EGIN DIRENAK
AURREKONTUA:
DEPARTAMENTUA AURREKONTUA GASTATU DENA
BERDINTASUNA 75.200,00 € 56.785,02 €
EUSKARA 0,00 € 0,00 €
GAZTERIA 1.000,00 € 750,00 €
GIZARTE ZERBITZUAK 1.000,00 € 0,00 €
HERRILAN 0,00 € 0,00 €
HEZKUNTZA 0,00 € 0,00 €
HIRIIGINTZA 0,00 € 0,00 €
IDAZKARITZA 0,00 € 0,00 €
PARTAIDETZA 0,00 € 0,00 €
KIROLA 0,00 € 0,00 €
KULTURA 0,00 € 0,00 €
TURISMO 6.800,00 € 6.800,00 €
GUZTIRA 84.000,00 € 64.335,02 €76,59%
Aurreikusitako aurrekontuan diru-kopurua ez da osotasunean gastatu arrazoi ezberdinengatik, batzuetan
ekintza gauzatu ez delako, besteetan ekintza burutzeko aurrekontua gutxiago izan duelako, eta
bukatzeko hainbatetan beste erakunderen batek ordaindu duelako (Gizonduz-en kasua adibidez).
aurrekontua
23%
GASTATU DENA77%
DATUAK ARLOKA eta EKINTZAKA:
1. ARLOA
UDALA
ARDATZA: GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEA (MAINSTREAMINA)
1. Udaleko ordezkari politikoek genero-ikuspegiarekin lan egitea.
2. Udaleko teknikariek genero-ikuspegiarekin lan egiten dutela bermatzea, berdintasun-defizitak non
dauden identifikatuz eta horiek ekiditeko
neurriak hartuz.
3. Kanpo- eta barne-komunikazio ez sexista bermatzea, hizkuntza eta irudi bidezkoa, euskaraz zein
gaztelaniaz.
4. Udalak sustatzen eta laguntzen dituen ekimen guztietan aukera-berdintasuna sustatzea eta aukera-
berdintasuna sustatzea helburu duten
ekimenak eta programak bereziki laguntzea.
5. Udalak berdintasunarekin lotutako udalaz gaindiko koordinazio-egituretan parte hartzea.
EKINTZAK:
U.M.2.1 Ekintza
Estatistiketan, formularioetan, gidetan, dokumentuetan eta bestelako edozein tresnetan datuak
sexuaren arabera bereiztea.
Datuak, dokumentu desberdinetan sexuen arabera bereiztu dira. Guztiekiko %100
U.M.2.2. Ekintza
Txostenak eta balantzeak egiten direnean emakumeen eta gizonen egoeraren azterketa
konparatiboak eta ezberdinduak egitea.
Ez da egin.
Idazkariaren iritziz ekintza hau organo politikoei dagokie.
U.M.2.3. Ekintza
Udaleko teknikarientzako prestakuntza zehatza (arloz arlokakoa) antolatzea, genero-ikuspegia
txertatu ahal izateko beren jardunetan.
Udaltzainentzat ikastaro bat antolatu dugu: “Etxeko tratu txarrak eta eraso sexualak-Eskuhartze
egokirako pautak”
Bideratzailea: udaleko gizarte langile bat izan da.
Udaltzainek 2009 urtean egin zuten ikastaroa hau, baina protokoloan onartutakoari jarraituz,
udaltzain –buruak berriz ere ikastaroa egitea proposatu zuen, iaz egin zutenek gogorazteko eta
aurten sartu diren udaltzain berriek egiteko.
Beste hainbat departamentuetako langileei beste formazioa emateko proposamena egin genion,
baina udalak ez zuen onartu.
Beraz, ekintza neurri batean burutu da. %1.
U.M.2.4. Ekintza
Udaleko teknikariei Berdintasun Arlotik aholkularitza eskaintzea, bakoitzaren arloko programa eta
ekimenen diseinu, garapen eta ebaluazioan genero-ikuspegia bermatzeko.
Berdintasun arlotik aholkularitza eskaini da Udaleko teknikari ezberdinei.
Ekintza gauzatu da. %100
U.M.2.5. Ekintza
Udaleko langile izateko hautaketa-prozesuetako gaitegietan aukera-berdintasunarekin lotutako
edukiak kontuan izatea (emakume eta gizonen arteko berdintasun-printzipioak, parekidetasuna
lortzera bideraturiko oinarrizko lege-markoa…)
Hautaketa-prozesuen gaitegietan aukera-berdintasunari buruzko gaiak sartu dira. Guztiekiko
%100
U.M.4.1 Ekintza
Emakumeen parte hartzea eta aukera-berdintasuna sustatzea helburu duten elkarteak diruz-
laguntzea.
Zarauzko elkarteak diruz lagundu dira da. Herriko 5 elkartek 12 eskaera aurkeztu dituzte.
Horietako 5 proiektuei eman diegu dirulaguntza.
Beste alde batetik, diru-laguntzen irizpideak markatzeko garaian udaleko departamentuen arteko
adostasuna bilatu behar da. Departamentu ezberdinek laguntzak eskaintzen dituzte, eta irizpide
amankomunak markatzea ezinbestekoa ikusten da. Koordinazio-egituretan helburu hori lortzeko
ahaleginak egiten ari dira.
Beraz, ekintza gauzatu da. %100
U.M.4.2 Ekintza
Berdintasun-arlotik egiten dena jendarteratzeko, baliabidieetara eta ekimenetara herritarren
sarbidea errazteko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko udalaren web-orriarekin lotuta izango
duen arren, berdintasunaren inguruko aparteko webgunea sortzea eta etengabe elikatzea.
Blog-a egin da eta Facebook-en orria ireki da. Web orri bat egitea oso garestia zela, eta urtero
mantenua ordaindu behar zela kontuan hartuta, blog bat egitea erabaki da. Bloga teknikariak
egin du, horretarako ikastaro bat egin zuelarik. Blogak udalaren web-orriarekin lotura du, eta
etengabe elikatzen ari dira teknikaria zein idazkaria.
Bloga urrian bukatu genuen, eta ordutik abendura arte 453 bisita izan ditu.
Beraz, ekintza gauzatu da. %100
U.M.4.3. Ekintza
Zarauzko Berdintasun Plana jendarteratzeko ekimenak egitea (liburuxka egin, kanpainaren
bat...).
Planaren aurkezteko saioak egin ziren:
- udaleko politikariei eta langileei
- prozesuan parte hartu zutenen eragilei
- prentsaurreko bat egin zen
Zarauzko Berdintasun II. Plana jendarteratzeko asmoz, liburuxka argitaratu da: 2000 ale egin
dira eta honako lekuetan banatu dira:
- prozesuan parte hartu duten elkarte guztietan
- herriko ikastetxeetan
- anbulatorioan
- ualeko eraikin guztietan
Ekintza gauzatu da. %100
U.M.5.1 Ekintza
Udalak Berdinsarea, udalen arteko koordinazio-gunean, parte hartzea.
Berdintasun Departamentua Berdinsarean parte-hartzen du, eta teknikaria antolatutako bilera
guztietara joan da.
Ekintza gauzatu da. %100
ARDATZA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA
1. Udaleko erabaki-organoetan eta batzordeetan emakume eta gizonen arteko parekidetasuna
bermatzea.
2. Emakumeen ahotsa indartzea udal-politika publikoen diseinuan eta garapenean.
3. Enplegu publikoaren eremuan emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzea.
4. Udalak kontratatutako obra eta zerbitzuen enpresa-esleipendunei aukera berdintasunarekiko
konpromisoa eskatzea.
EKINTZAK
U.A.2.1 Ekintza
Herritarren parte-hartzeko foro eta prozesuetan emakumeen eta emakume-elkarteen parte-
hartzea bermatzeko neurrik hartzea
Ez da inongo neurri berezirik hartu emakumeen partehartzea bermatzeko. Deialdiak izan dira
herritarrei orohar zuzenduta edo eskolako guraso zein irakasleei, sexuen araberako
desberdintasunik aurreikusi gabe. (Antolatu diren hitzaldi, foro eta lan-taldeak: bidegorri sarearen
diseinua, iraunkortasunerako ekintza-plana, herritarren partaidetza sustatzeko hitzaldiak,
eskolara bide seguruak, auzo-elkarteekin bilerak, mugikortasun astean hitzaldiak.)
Gainera, ez dago garbi honelako neurriak hartzeko garaian ze ezaugarri hartu behar diren
kontutan, eta ondorioz, formakuntza beharra azpimarratzen da.
Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.
ARDATZA: BATERAGARRITASUNA ETA ERANTZUKIDETASUNA
1. Lana eta bizitza pertsonala uztartzeko eta ardurak partekatzeko neurriak hartzea udalean eta udalaren
menpeko
erakundeetan.
EKINTZAK
U.B.1.1 Ekintza
Udalean eta udalaren menpeko erakundeetan lana eta bizitza pertsonala uztartzeko eta familiako
eta etxeko ardurak partekatzeko dauden aukerak aztertzea, eta bateragarritasuna eta
erantzukidetasuna bermatzeko, neurri eta irizpide gehigarriak zehaztea eta laneko hitzarmenetan
jasotzea.
Ez da egin. Idazkariaren iritziz ekintza hau organo politikoei dagokie.
ARDATZA: INDARKERIA SEXISTA DESAGERRARAZTEA
1. Indarkeria sexista prebenitzeko eta arreta hobetzeko Protokoloa garatzea eta etengabe
hobetzea.
EKINTZAK
U.I.1.1. Ekintza
Indarkeria sexistari aurre egiteko Udalak landutako Protokoloa garatzea, Protokoloaren inguruan
adostutakoa martxan jarriz.
Protokoloa martxan jarri da, eta jarraipena ere bai. %100
U.I.1.2. Ekintza
Indarkeria sexistari aurre egiteko Udalak landutako Protokoloan jaso bezala, protokoloan
jasotakoak egin diren eta nola egin diren ebaluatzea
Memoria egin da. %100
U.I.1.3.Ekintza
Indarkeria sexistari aurre egiteko Udalak landutako Protokoloan behar bezala koordinatzeko,
Protokoloan bertan jasotzen den koordinazio-guneak dagozkion bilerak egitea.
Ekintza hau garatu da, koordinazio bilerak egin direlarik. %100
2. ARLOA
KULTURA, EUSKARA, PARTE-HARTZEA ETA TURISMOA
ARDATZA: GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEA (MAINSTREAMINA):
1. Genero-ikuspegia kontuan hartzea kulturarekin, aisialdiarekin eta jaiekin lotutako jarduerak planifikatu
eta garatzerakoan
2. Zarautzen aritzen diren komunikabideak eta kultur-elkarteak aukera-berdintasunean trebatzea beren
jardunean parekidetasunaren alde
egin dezaten
EKINTZAK
KU.M.1.1. Ekintza
Genero-ikuspegia sistematikoki kontuan hartzea kulturarekin eta aisialdiarekin lotutako
jarduerak, baliabideak, azpiegiturak, ekimenak... diseinatu, garatu eta ebaluatzeko garaian.
2010. urtean gaiaz ardura hartu dute kultura arloan, eta, printzipioz, 2011n antolatuko diren
jarduerak, ekimenak....diseinatu, garatu eta ebaluatzeko garaian kontuan izango da. Beraz,
aurten ez da ekintza gauzatu.
KU.M.1.2 Ekintza
Genero-ikuspegia sistematikoki kontuan hartzea turismoarekin eta jaiekin lotutako jarduerak,
baliabideak, azpiegiturak, ekimenak...diseinatu, garatu eta ebaluatzeko garaian.
2010. urtean zehar neurriak aplikatzen joan dira: ekintzak antolatzeko garaian (nesken estropada
edota soinu-zahar), baina, batez ere, datu-bilketak egiteko garaian.
Beraz, neurria kontuan hartzen hasi dira 2010 urtean. Guztira %0,9
KU.M.1.3 Ekintza
Estatistiketan, formularioetan, gidetan, dokumentuetan eta bestelako edozein tresnetan datuak
sexuaren arabera bereiztea.
Kultura arloa: 2010. urtean gaiaz ardura hartu dute kultura arloan, eta, printzipioz, 2011n
antolatuko diren jarduerak, ekimenak....diseinatu, garatu eta ebaluatzeko garaian kontuan izango
da. Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.
Partaidetza: Aurten ez da egin.
Turismo arloa: Turisten estatistikak jasotzen aritu dira. San Pelaio, udako programazioa eta
Euskal Astea bezalako ekitaldien estatistikak jaso dira.
Beraz, ekintza gauzatu da. %100
KU.M.1.4. Ekintza
Txostenak eta balantzeak egiten direnean emakumeen eta gizonen egoeraren azterketa
konparatiboak eta ezberdinduak egitea.
Kultura arloa: 2010. urtean gaiaz ardura hartu dute kultura arloan, eta, printzipioz, 2011n
txostenak eta balantzeak egiteko garaian kontuan izango da emakume eta gizonen egoeraren
azterketa konparatiboak eta ezberdinduak egitea. Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.
Partaidetza: Aurten ez da egin.
Turismo arloa: Turisten estatistikak jasotzen aritu dira. San Pelaio, udako programazioa eta
Euskal Astea bezalako ekitaldien estatistikak jaso dira. Dena dela, ez dute azterketa
konparatiborik egin.
Ekintza neurri batean gauzatu da. %50
KU.M.1.5. Ekintza
Komunikazio-kanpainetan irudi aurrerakoiak transmititzea: harreman ereduetan ematen den
aniztasuna islatzea, emakumeen eta gizonen arteko ohiko rolen trukaketa ikustaraztea, etab.
Kultura arloa:hemendik aurrera egingo diren kanpainetan kontuan izango dira: KulturaZarautz,
liburutegiko jarduerak, erakusketak... Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.
Partaidetza arloa: Aurten egindako bi kanpainetan hartu da kontuan:
Txakurren kanpaina egin zenean, eslogana aldatzeko aholkua eskatu zitzaion berdintasun
departamentuko teknikariari, eta horrela moldatu zen azkenean.
Gotas para Niger izeneko kanpainaren kartelan herriko bi kirolari famatuak agertzen ziren,
gizonezko bat eta emakumezko bat.
Beraz, aurten egin da ekintza. Guztira %30
Turismo arloa: 2010ean bi kartel egin dira: Inauterietakoa eta estropadetakoa, beraz, guztiarekiko
%50a izan da.
KU.M.1.6. Ekintza
Jarduerak eta ekintzak egiteko eskaintzen dituen diru-laguntza deialdietan aukera-
berdintasunaren sustapenarekin lotutako irizpideak txertatzea.
Hemendik aurrera erabiliko diren diru-laguntzeko deialdiak egiteko garaian kontuan izango dira:
indarkeria sexista prebenitzeko aurkeztutako kultur-jardueei 1,10 korrekzio faktorengatik
multiplikatuko dira, Organo erabakitzaileetan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua
(gutxienez %40): 100 puntu, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzera zuzendutako
politiken edo jardueren garapenean egindako ibilbidea: 100 puntu, Bere jardueran genero
ikuspegia sartzea, hau da, gizonezkoen eta emakumezkoen egoera, baldintza eta beharrak
desberdinak direla kontuan hartzea: 100 puntu...
Aurten ez da ekintza gauzatu.
KU.M.2.1. Ekintza
Tokiko komunikabideekin hitzarmena lotzea Zarauzko emakumeen aktualitateari (kultura arloan,
kirol arloan, etab) segimendu handiagoa eta hobea egiteko.
Komunikabideekin EZ du hitzarmenik sinatu Udaleko Euskara Zerbitzuak. Izan ere, euskara
arloko diru-laguntzen esleipena hitzarmen bidez egin beharrean, alkatetza-dekretu bidez egin da
2010. urtean (Hitza eta Erlo telebista izan dira Udaleko diru-laguntza jaso dutenak), eta hor ez da
jaso genero ikuspegiari dagokion irizpiderik. Aukera-berdintasunari lotutako betekizunik ez
dute izan, beraz, komunikabideek.
2011.urteko edo 2012 urteko diru-laguntzak esleitzeko alkatetza-dekretuan irizpide horiek
nola jaso aztertu beharko da, eta horien idazkera landu Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean.
Dena dela, ekintzen betetze-mailaren adierazleak berraztertu beharra ikusi da, ez baitzaigu
bideragarria iruditzen komunikabideak urte osoan lantzen dituzten jarduerak aztertzea,
emakumeen kultur jardueren inguruko proportzioak kalkulatzeko. Beharbada, elkarrizketatutako
emakumeen kopurua har liteke kontuan edo prentsa idatziaren kasuan azaleko orrian
emakumearen presentzia. Edo arlo jakin bat hartu (kirola, kultura...) eta hor emakumeak duen
tokia...Dena dela, datu horiek jasotzeko aukeraz komunikabideekin hitz egin beharko da.
Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.
KU.M.2.2. Ekintza
Tokiko komunikabieetan lan egiten dutenak trabatzea kulturaren, kirolaren, aisialdiaren eta jaien
inguruko edukietan hizkuntzaren eta irudiaren erabilera ez sexista bermatzeko.
“Sexismoa komunikabideetan” ikastaroa antolatu da, eta 14 parte-hartzaile izan ditu.
Beraz, ekintza gauzatu da. %100
ARDATZA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA
1. Emakumeen autonomia eta parte-hartze sozio-politikoa bultzatzea.
2. Zarauzko emakumeen historia jasotzea eta honen transmisioa bermatzea, bereziki herriko haur eta
gazteenei.
EKINTZAK
KU.A.1.1 Ekintza
Emakumeen ahalduntzea sustatzera bideraturiko programa bat diseinatu eta martxan jarri
(Ahalduntze-eskolen antzera) eta programa honen barruan ahalduntzea lantzera bideraturiko
ekimenak antolatzea ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak…).
Jabetze Eskola programa. 2010. urtean bi egitarau prestatu dira:
Urtarrila-maiatzaren bitarteko ikastaroak:
1. NIRE GORPUTZAREKIN AURREZ AURRE
Bideratzailea: Josune Montón – 20 ordu. Emakume bat bakarrik apuntatu da eta bertan behera
gelditu da.
2. EMAKUME-IDENTITATEA ETA AHALDUNTZEA
Bideratzailea: Pepa Bojo - 24 ordu. 10 emakumek egin dute.
3. AMATASUNAREN ESTUTASUNAK
Bideratzailea: Norma Vazquez – 12 ordu. 3 emakume bakarrik apuntatu dira eta bertan behera
gelditu da.
4. NOLA BABESTEN GARA EMAKUMEOK? (AUTODEFENTSA)
Bideratzailea: Maitena Monroy – 12 ordu. 15 emakumek egin dute
Urria-abenduaren bitarteko ikastaroak:
5.“EMOZIOEKIN LANEAN”
Pepa Bojo – 22 ordu. 25 ekamukek egin dute.
6.“FEMINISMOA 2.0” INTERNET IKASTAROA
Bideratzailea: June Fernandez – 10 ordu. 11 emakumek egin dute
KU.A.1.2 Ekintza
Emakumeen eta berdintasunaren aldeko elkarteen eta ekimenen bilgune izango den tokia
egokitzea (beste herritan diren Emakumeen txokoa ekimenen antzera, adibidez).
Jabetze-eskolak emateko erabiltzen den gunea, elkarteen eta ekimenen bilgune izateko izaera
dauka. Bertan, esan bezala, ikastaroak ematen dira, eta horretaz gain, kontseiluko bilerak zein
bestelakoak egiteko erabilpena ematen zaio. Erabilpen hori zabaltzekotan da.
Beraz ekintza gauzatu da. %100
ARDATZA: BATERAGARRITASUNA ETA ERANTZUKIDETASUNA
1. Kulturarekin eta turismoarekin lotutako jardueretan emakumeak beren aisialdiaz gozatzeko duten
eskubideaz sentsibilizatzea eta, aldi berean, gizonen parte-hartzea bultzatzea etxeko eta zaintza lanetan.
2. Kultur-jardueretan famili-ardurak eta parte-hartzeko nahia uztartu ahal izateko neurriak hartzea.
EKINTZAK
KU.B.1.1 Ekintza
Zarauzko jaietan edota aisialdiarekin lotutako egun seinalatuetan mezuak jendarteratzea
emakumeei aisialdiaz gozatzeko duten eskubidea gogoraraziz eta gizonezkoei zaintza-lanean
ardura handiagoa hartzeko eskatuz.
Punto lila” jarri da argitaratu diren egitarauetan: San Pelaio, Udako egitaraua, Euskal Astea eta
Txakolin eguna (Egitarau kopuruak: San Pelaio 4000 ale, Udako egitaraua 14000, Euskal astea
3000, Txakolin eguna 500). Horrez gain, Berdintasun departamentutik bideratutako orri-
markatzailea banatu da.
Beraz ekintza burutu da %100
KU.B.2.1 Ekintza
Kultur-instalazioetan pardelak aldatzeko eta titia emateko txokoak sortzea.
Liburutegiko komun batean pardelak aldatzekoa jarri zen 2002an, ondoren ez da horrelako
ekintzarik egin.
Beraz, ekintza ez da gauzatu.
ARDATZA: INDARKERIA SEXISTA DESAGERRARAZTEA
1. Indarkeria sexista prebenitzeko eta arbuiatzeko kultur-eragileen inplikazioa bultzatzea.
EKINTZAK
KU.I.1.1 Ekintza
Indarkeria sexista prebenitzeko kultur-jarduerak sustatzea, herriko kultur-talde eta eragileei
ematen zaizkien diru-laguntzetan era honetako ekintzak edo jarduerak baloratuz, adibidez.
Diru-laguntzeko deialdian zenbait baldintza jartzeko azterketa egitea eta proposamena
prestatzea. 2011n jarriko da indarrean.
Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.
KU.I.1.2 Ekintza
Jai eta festetan indarkeria eta jarrera sexistak ekiditeko mezuak eta leloak landu eta horiek
jendarteratzeko bitartekoak lantzea, gizonezkoentzako zein emakumezkoentzako mezuak
landuz.
Puntu lilarekin pegatinak jarri dira tabernetan eta komertzioetan. Lanketa bi sasoi ezberdinetan
egin da udara garairako eta azaroak 25aren inguruan, eta harrera nahiko ona izan du.
Gehienetan ipini dute.
Turismo bulegoak argitaratzen duen udako egitarauan puntu lilaren pegatina txertatu da.
Egin da. %100
3. ARLOA
KIROLA
ARDATZA: GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEA (MAINSTREAMINA):
1. Genero-ikuspegia kontuan hartzea kirol-jarduerak planifikatu eta garatzerakoan.
EKINTZAK
K.M.1.2 Ekintza
Kirol-taldeak sentsibilizatu emakumezkoen kirol-jarduera orokorrean ikastaroak,
entrenamenduak, probak eta lehiaketetak) emakumezkoak eta gizonezkoak aldi berean aritzen
ez direnean, tokiak eta ordutegiak zaindu ditzaten, aukera-berdintasuna sustatzeko eta
emakumeen jarduera ikustarazteko.
Kirol-taldeekin hitz egin. Beraz, ekintza neurri batean gauzatu da. %50
ARDATZA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA
1. Emakumeei interesatzen zaizkien kirol-jarduerak egin ahal izateko aukerak zabaltzea (azpiegiturak,
ikastaroak, probak, txapelketak...).
2. Kirol maskulinizatu eta feminizatuetan emakume nahiz gizonen parte-hartzea bultzatzea, estereotipoak
gaindituz.
EKINTZAK
K.A.1.1. Ekintza
Ohituraz egiten diren edo egin asmo diren kirol-proba edota –lehiaketa berrietan, horien izaera
mistoa, herrikoia eta lehikortasun txikikoa sustatzeko neurriak aztertu, zehaztu eta garatu, kirol-
proba edota lehiaketa mistoagoak, herrikoiagoak eta ez hain lehiakorrak antolatuz.
Kirol arlotik ez da kirol-probarik antolatzen, eta ez dituzte 2010eko kirol-elkarteen datuak.
Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.
K.A.1.2 Ekintza
Antolatzen edo sustatzen diren kirol-jarduera guztietan (probak, lehiaketak,ikastaroak…)
emakumezkoei parte hartzeko aukera bermatzea, modu mistoan edota bereriazko eskaintza
eginez.
Kirol arlotik ez dira kirol-probak edo lehiaketak antolatzen. Patronatuak antolatzen dituen ikastaro
guztiak mistoak dira.
Ekintza gauzatu da. %100
K.A.2.1Ekintza
Kirol-elkarteei eta kirol-jardueretarako ematen diren diru-laguntzetan emakumezkoen parte-
hartzea sustatzeko neurriak kontuan hartzea, baita gizonezkoen parte-hartzea sustatzeko
neurriak ere kirol feminizatuetan.
Diru-laguntza araudietan, emakumezko lizentziak gizonezkoak baino gehiago balio dute.
Teknikarien lan-taldean gaia aztertzen ari da denon artean, departamentu guztietako deialdietan
irizpide berdinak jartzeko.
Ekintza neurri batean burutu da. %50
K.A.2.2. Ekintza
Emakumeek kirol maskulinizatuetan aritzeko aukera sustatzea, jadanik martxan dauden
ekimenen jarraipena bermatuz (adb. Emakumeak Pilotari ekimena) eta ekimen berriak
sortuz.
Alde batetik, arrakasta handiko programa berri bat martxan jarri da emakumeen artean footinga
bultzatzeko. Emakume korrikalari kopurua: 80 partehartzaile.
Bestetik, Emakume pilotari programari laguntza eman zaio.
Beraz, ekintza gauzatu da. %100
ARDATZA: BATERAGARRITASUNA ETA ERANTZUKIDETASUNA
1. Udaleko kirol-zerbitzuak eta baliabideak egokitzea familia eta lana uztartzeko eta erantzukidetasuna
sustatzeko.
EKINTZAK
K.B.1.1 Ekintza
Haurrentzako kirol-jarduerak antolatzen diren ordutegietan helduentzako kirol-jarduerak ere
antolatzea.
Haurrentzako kirol-jardueren ordutegietan antolatutako helduentzako kirol-jardueren kopurua:12
kirol-jarduera. Bertan parte-hartutakoak 125 emakume eta 102 gizon izan dira.
Aipatu behar da aspalditik egiten den ekimena dela, beraz ez dugu ezer berririk egin. Ez daude
gune libreak ordu horietan.
Ekintza berririk ez da egin.
4. ARLOA
HEZKUNTZA ETA GAZTERIA
ARDATZA: GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEA (MAINSTREAMINA)
1. Genero-ikuspegia kontuan hartzea hezkuntzaren eta gazteriaren arloko jarduna planifikatu eta
garatzerakoan.
2. Hezkidetza bultzatzea herrian dauden hezkuntza-erakundeetan.
3. Neska-mutilak ikasketak hautatzerakoan, sexu-genero sistemak eragindako baldintzapena gainditzea.
4. Aukera-berdintasunarekin lotutako jarduerak eta ekimenak bereziki sustatzea
EKINTZAK
HE.M.1.1Ekintza
Estatistiketan, formularioetan, gidetan, dokumentuetan eta bestelako edozein tresnetan datuak
sexuaren arabera bereiztea.
Gazteria: Datuak jasotzeko erabiltzen diren txostenetan aldagaia kontutan izatea izan da eginiko
ekintza. Honela, Gazteria arlotik, urria-abendua bitarteko parte-hartzaileen kopurua jaso da
sexuka bereizita Gaztelekuko espazio bakoitzerako. Baina, ez da estatistikarik egiten.
Proposamen modura, plantila bat osatzea aipatzen da parte-hartzaileen perfila hobeto definitu
ahal izateko (adina, sexua, jatorria,...)
Ekintza neurri batean gauzatu da. %25
Hezkuntza: ikastetxeetako matrikulen datuak adinez eta sexuz bereizita biltzen dira.
Antolatzen dituzten beste ekimenen datuak ez dituzte sexuka jasotzen.
Ekintza neurri batean gauzatu da. %50
HE.M.1.2.Ekintza
Txostenak eta balantzeak egiten direnean emakumeen eta gizonen egoeraren azterketa
konparatiboak eta ezberdinduak egitea.
Gazteria: Aurten parte-hartzaileen datuak sexuka desberdinduta jasotzen hasi dira (irailetik
atzera), zehazki, Udazken giroan programako parte-hartzaileen datuak. Baina, ez dituzte
azterketa konparatiboak egiten, eta plantila eredu bat izatea komenigarria ikusten dute.
Ekintza neurri batean gauzatu da: %33
Hezkuntza: Ez da egin.
HE.M.1.3.Ekintza
Komunikazio-kanpainetan irudi aurrerakoiak transmititzea: harreman ereduetan ematen den
aniztasuna islatzea, emakumeen eta gizonen arteko ohiko rolen trukaketa ikustaraztea, etab.
Gazteria: Gure baliabide propioekin egiten saiatu dira, produzitzen dituzten iragarkietan irudi
aurrerakoiak ateratzen. Kopuruak, dena dela, ez dituzte zenbatuta. Bestalde, ereduak izatea
proposatzen dute.
Ekintza gauzatu da. %100
Hezkuntza: Argitaratu duten hezkuntza-gida: bai testuak bai marrazkiak egitean neska eta
mutilen irudien kopurua parekatu eta ohiko rolak trukatu dituzte.
Ekintza egin da. %100
HE.M.2.1 Ekintza
Herriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan Udal Hezkidetza programa bat garatzea
sexismoa prebenitzeko eta parekidetasuna bultzatzeko. Programa horretan irakasle guztien
formakuntza bultzatuko da, baita irakaskuntza bestelako funtzioak betetzen dituzten langileena
(jantokia, eskola garraioa, estraeskolarren begiraleak, atezainak, etab.), eta beste hainbat ekintza
gurasoei edo lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduko dira.
Egin diren programak: Ipuin kontalaria eta “Eta zer?” antzezlana. Programa bakoitza ebaluatu
ondoren, ikusi dezakegu balorazioa nahiko positiboa dela. Batez ere ipuin-kontalariak jaso ditu
ebaluazio onenak. Antzezlana egokia ikusten da, baina antzerkiaren batera lantzeko unitate
didaktiko gehiago eta egokiagoak eskatu dituzte ikastetxeetan, eta
Horrez gain, pertsona bat kontratatu da Lehen Hezkuntzarako proiektu bat osatzeko aukeren
azterketa egin dezan, hiru arlo kontutan hartuta: berdintasun-arloa, inmigrazioa eta
Prebentzioarena. Ikastetxeetan martxan dauden udal programa ezberdinak aztertu, eta ikusiko
da programa bateratu bat egiteko aukerak dauden edo ez.
HE.M.3.2 Ekintza
Udalaren lankidetzarekin antolatzen diren hezkuntza- programen begiraleak emakumezkoak eta
gizonezkoak izatea bermatzea, hau da, parekidetasuna bermatzea.
Psikomotrizitatea eta joku-ikas programetako begiraleak emakumezkoak eta gizonezkoak dira.
Bakeola eta sexu-heziketako programetan berriz denak emakumezkoak dira.
Saiatzen dira mutilaren eta neskaren ikuspegia izaten programa bakoitzean baina askotan zaila
da, gainera orain arteko lehiaketetan ez da hori kontuan hartu programak baloratzeko orduan.
Ekintza neurri batean burutu da: %50
HE.M.4.1 Ekintza
Jarduerak eta ekintzak egiteko eskaintzen diren diru-laguntza deialdietan aukera-berdintasunaren
sustapenarekin lotutako irizpideak txertatzea.
Gazteria: Orain artekoan zerbait jasotzen zen, baina 2011ra begira oinarri eta irizpideak egokitu
behar direla esan denez, irizpide horiek prestatzen hasiak dira. Aurreikusten denez, 2012rako
egongo eginda udal guztiarentzat.
Aurten ez da gauzatu.
Hezkuntza: Teknikarien lan-taldean gai hau jorratzen ari da, departamentu guztietako
deialdietan irizpide berdinak jasotzeko.
Aurten ez da burutu.
ARDATZA: BATERAGARRITASUNA ETA ERANTZUKIDETASUNA SUSTATZEA
1.Gurasoen artean erantzukidetasuna sustatzeko ekintzak bultzatzea.
EKINTZAK
HE.B.1.1Ekintza
Udal Hezkidetza programarekin koordinatuta, gurasoei zuzendutako hezkidetzaren aldeko
ekintzak antolatzea, hala nola, jolas ez sexisten tailerrak edo ipuin ez sexisten informazioa, edo
bestelako hezkidetza gaien inguruko hitzaldiak..
Gabonetako haur parkearen barruan Jolas kooperatiboak eta ez-sexistak sustatzeko gunea egin
da: informazio-puntua, jolas-gunea gurasoekin jolasteko monitoreek gidatuta, panela
informatiboak, “Gabonetan ere seme-alabekin jolasean” liburuxkak, eta abar.
HE.B.1.2 Ekintza
Jolas kooperatiboen inguruko informazioa zabaltzea edota tailerrak antolatzea, bereziki
erantzukidetasuna sustatzen duten jolasenak.
Gabonetako haur parkearen barruan egin da. Aurreko ekintza eta honako hau batu egin ditugu,
eta biak programa batean garatu ditugu.
ARDATZA: INDARKERIA SEXISTA DESAGERRARAZTEA
1. Ikastetxeetan indarkeria sexistarekin lotutako kasu guztiak atzematea, etxekoak zein ikastetxekoak,
eta kasu guztiak bideratzea.
2. Gazteekin lan egiten duten begiraleen formakuntza bultzatzea sexismoari aurre egin ahal izateko
beren jardunean.
3. Indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako ekintzak bideratzea.
EKINTZAK
HE.I.1.1 Ekintza
Indarkeria sexistari aurre egiteko landu den Udal Protokoloan ikastetxeek parte-hartzea.
Ez da egin. Protokoloaren jarraipen-batzordeko kide batzuk berriak direla, erekundeek hartu
dituzten hainbat konpromiso betetzen ez direla, eta batzordearen funtzioei buruzko hausnarketa
sortu dela kontutan hartuta, beste erakunde berri bat ez sartzea erabaki da.
HE.I.2.1 Ekintza
Gazteekin lan egiten duren gaztelekuko programatzaile eta begiraleen formakuntza antolatzea,
sexismoari aurre egiteko estrategiak garatzeko beren jardunetan.
Hezkidetza tailerra burutu da abenduaren 17 eta 18an. Bertan gaztelekuko hezitzaileak,
ludotekako begiraleak eta gazte elkarteetako begiraleak parte-hartu dutelarik. Parte-hartzaile
guztiak neskak izan dira. Balorazioa oso positiboa izan da, eta 2011ko udazkenean, gaztelekuko
hezitzaileentzat sakontzeko beste bat egitea aurreikusten da. Gaia dela-eta, gainera, agian bi
urtetik behin errepikatu beharra ikusten dute.
Beraz, 2010 urtean gauzatu da. %100.
HE.I.3.1 Ekintza
Bigarren Hezkuntza eta ondorengo ikastetxeetan indarkeria sexista prebenitzeko sensibilizazio
programak edo ekintzak garatzea
Egin diren programak:
DBHko 1. mailan ZINHEZBA – 240 ikasle eta beraien irakasleak
DBHko 3. mailan TRATU ONAK egitasmoa- 198 ikasle, beraien irakasleak eta gurasoak.
Programa bakoitza ebaluatu ondoren, ikusi dezakegu Tratu onak egitasmoaren balorazioa oso
positiboa dela eta ebaluazio oso onak jaso dituela.
Zinhezba programak jasotako ebaluazioa ez da ona izan, eta agian beste planteamentu bat
eskatzen du edo, beharbada, programa aldatu beharko dugu.
5. ARLOA
ENPLEGUA ETA LANA
ARDATZA: GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEA (MAINSTREAMINA)
1. Genero-ikuspegia kontuan hartzea enpleguaren eta lanaren arloko jarduna planifikatu eta
garatzerakoan
2. Enplegu-, lanbide-prestakuntza eta orientazio-zerbitzuetan genero-ikuspegiarekin lan egitea.
EKINTZAK
E.M.1.3. Ekintza
Komunikazio-kanpainetan irudi aurrerakoiak transmititzea: harreman ereduetan ematen den
aniztasuna islatzea, emakumeen eta gizonen arteko ohiko rolen trukaketa ikustaraztea, etab.
Orokorrean irudi neutroak erabiltzen dituzte beraien komunikazio-kanpainetan. Barne mailan
%100ean kontutan hartzen dela esan daiteke, beraz. Dena dela, komunikabideekin askotan
gertatzen zaie ze mezu edota irudi (argazkiak...) erabili gero beraiek aukeratzen dituztela.
Ondorioz, ez da beti erakunde beraren aukeraketa izaten.
Ekintza gauzatu da. %100
E.M.2.1. Ekintza
Prestakuntza ekintzak antolatzerakoan, emakumeen presentzia sustatzeko sentsibilizazio-lana
egitea
Emakumea baztertzeko arriskuan dagoen gizataldeko partaide den unetik prestakuntza ekintza
orotan dauka lehentasuna. Sensibilizazio lana orientazio eta laneratze arloan lanean aritzen diren
teknikariekin egin da lehendabizi. Hauek geroago, beraien zerbitzuan barneratu dute
sentsibilizazio-lan hori. Dena dela, prestakuntza-ekintzak antolatzeko, diru-laguntzak eskatzen
dizkiete erakunde ezberdinei. Horiei guztiei aipatzen zaie gizatalde bereziei emango zaien
tratamentu berezia, eta kasu batzutan, finantzatzen duen erakundeak oztopoak jartzen ditu.
Adibidez: INEMetik antolatzen diren prestakuntza-ekintzetan pertsona bakoitzak arduratu behar
du izena emateaz. Finantzatzen duen erakundeak ez du onartzen Urola Kostako Udal-Elkartetik
emakumeei ekintza horietan apuntatzeko esatea, edota lanpostu zehatz batzuk atera direla
abisatzea, ze ulertzen da hori langabezian dagoen pertsonaren (emakume zein gizonezko)
ardura dela. Honek, emakume asko prestakuntza-ekintza horietatik kanpo geratzea ekartzen du.
Bestalde, kopuruen datu zehatzak aurrerago izango dira. Eta asebetetze maila ikusteko banatzen
diren inkesten emaitzak ez dira sexuaren arabera bereizita egiten. 2011an Kalitate prozesuaren
barnean egokitzea espero duten gaia da.
Ekintza neurri batean gauzatu da. %50
E.M.2.2. Ekintza
Prestakuntza-ekintzak antolatzerakoan, emakumearen prezentzia sustatzeko emakumeak
jabearaztea bizitza pertsonala eta lana uztartzeko dauden aukeren inguruan (asfamogi,
adibidez).
Printzipioz, Gizarte-zerbitzuetatik heltzen diren pertsona guztiekin egiten da lan hori, bai
prestakuntza-ekintzak egitea erabakitzen dutenekin, bai laneratze prozesuetan daudenekin.
2010ean Auzolan programa ez da garatu. Bestetik, INEMeko prestakuntza-ekintzetan arazoak
egon dira orientatzaileak emakumeei programa horretan izena emateko esan zaielako(aurreko
ekintzan aipatuta geratu dira argudioak); eta indarkeria jasan duten emakumeak ez dira kontutan
hartu aukeraketa egiteko garaian (indarkeria pairatu duten emakume guztien datu faltagatik,
identifikatuta zeuden emakumeei diskriminazio positiboko neurriak ez zaizkie aplikatu).
Prestakuntza-ekintza: soldadura zentroan, 2010ean emakumerik ez da egon; Gizarte intereseko
kontratuetan, eskualdeko brigadari dagokionez, 28 pertsona kontratatu ziren, horietatik 6
emakumezkoak zirelarik.
Partaideen asebetetze maila: 2011an, kalitate esparrutik, adina, herria eta sexu aldagaiak
txertatu nahi dira, horretarako kalitate prozesuan aldaketak egin beharko dira.
Ekintza egin da. %100
E.M.2.3. Ekintza
Prestakuntza-ekintzak antolatzerakoan, eta kontratazio bat dagoenean, enpresariak jabearazi
emakume bat kontratatzeak dituen abantailaz.
Lanbideko gestioaren barruan informazioa ematen zaie enpresariei emakumeak kontratatzeko
abantailen inguruan. Lan prozesuan barneratuta dagoen aldagaia da, baina ez dago datu
zehatzik. Bestalde, gestioaren barruan ez da aurreikusten kontratazioen jarraipena egitea.
Ekintza gauzatu da. %100
ARDATZA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA
1. Emakumeek egiten dituzten lanei balio sozial eta ekonomiko handiagoa ematea, bai ordaindu gabeko
etxeko-lanei, baita ordaindutako
lanei ere.
2. Oro har, lan-munduan emakumearen presentzia indartzea, bai besteen menpeko langile gisa, baita
enpresa-ekintzaile gisa ere.
EKINTZAK
E.A.1.2 Ekintza
Etxearen eta familiaren zaintzarekin lotutako lan-eskaintzen aurrean, kontratua egin dadin
bultzatu (azpiekonomia ez onartuz eta kontraturik gabeko eskaintzak ez kudeatuz)
%100 orientazio eta gizarteratze zerbitzuetan sentsibilizazio egiten da. Kontratu-kopuruaren
daturik ez dituzte. Baina somatzen den errealitatea da zaintzaren inguruan lotzen diren lanetatik
gehienak kontraturik gabekoak direla.
Ekintza neurri batean gauzatu da. %50
E.A.2.1 Ekintza
Emakumeen enplegua sustatzeko ekintzekin jarraitu eta emakumearen aldeko diskriminazio
positiboa egin (berdintasun-egoeren aurrean), beti ere emakumeen nahiak kontuan hartuz, eta
emakumeak lan-munduratzeko prozesuei babesa ematen jarraitzea, beren gaitasun profesionala
eta trebetasun pertsonalak eta sozialak areagotuz.
Orientazio prozesuen barne kokatzen diren neurriak (lehen azaldu den moduan) . Gainontzean,
prozesua berdina da emakumea izan zein gizona izan. Portzentajeak banan banako arretan:
%54a emakumeak, %46 gizonezkoa.
Ekintza neurri batean gauzatu da. %50
E.A.2.2 Ekintza
Emakumeen prezentzia handiagotu egiten diren prestakuntza-ekintzetan (azpiordezkatuta
dagoen lanbideetan)
Adibidez, Soldadura ikastaroan emakumeak parte-hartzeko prestatuta dituzte aldagelak eta
guzti, baina 2010ean ez da emakumerik apuntatu. Aipatu behar da gainera, enpresariak gero
emakumeekin oso gustora egoten direla soldadura lanetarako zehaztasun askoz handiagoa,
alegia, trebezia handiagoa erakusten dutelako.
Bestalde, lehen aipatu den moduan beste erakundeen finantziazioaren menpe dauden
prestakuntza-ekintzetan zailtasunak daude hautaketa prozesuetan irizpide aurrerakoiak
txertatzeko.
Ekintza neurri batean gauzatu da. %50
E.A.2.3. Ekintza
Autoenplegua sustatzeko egiten diren ekintzetan (ideia-lehiaketa, esaterako), emakumearen
presentzia handiagoa izan dadin, beraiek aurkeztutako proiektuei irizpide positiboa aplikatu.
Bai, barne irizpideetan emakumearen presentzia areagotzeko aldagaia kontutan hartzen da
“Enpresagunean” adibidez.
Autoenplegua sustatzeko ekintzetan parte-hartu duten emakumeen kopurua: %47,04.
Autoenplegua ekimena aurrera atera duten emakumeen kopurua: %68,63. Hemendik
ondorioztatzen duguna, aholkularitza mailan emakumeen protzentaia txikiagoa dela eta,
alderantziz, ekimena aurrera ateratzeko garaian emakumeen portzentaia altuagoa dela.
Ekintza burutu da. %100
E.A.2.4 Ekintza
Enpresa-ekimen berriak sortzeko laguntza eta baliabideen inguruko informazio- eta
aholkularitza-ekintzekin jarraitu eta enplegu-zerbitzuaren bidez enpresa sortu duten emakumeei
laguntza berezia eskaini: komunikabideetan ateratzeko, enpresaren kudeaketa egiteko, etab.
Ez da “laguntza berezirik” ematen. Enpresa-ekimena aurrera eramaten duten guztiei laguntza
berdina eskaintzen zaie.
Dena dela, datu bat: enpresa berriei utzitako lokaletan momentu honetan 3 enpresa berri daude,
eta guztiak emakumeak sortutakoak dira.
Ez da egin.
6. ARLOA
GIZARTERATZEA
ARDATZA: GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEA (MAINSTREAMINA)
1. Genero-ikuspegia kontuan hartzea gizarteratzearekin lotutako jarduna planifikatu eta garatzerakoan.
2. Diskriminazio- edo bazterketa-arriskuan dauden emakumeen baldintzak eta egoerak hobetzea.
EKINTZAK
G.M.1.1 Ekintza
Estatistiketan, formularioetan, gidetan, dokumentuetan eta bestelako edozein tresnetan datuak
sexuaren arabera bereiztea.
Departamentuko aplikazio informatikoetan informazio hau jasotzen da: Agenda, Gizartenet.
Orain aplikazio berri bat lantzen ari dira espedienteen kudeaketa eta agendarako eta datu hau
ere jasoko da.
Ekintza neurri batean gauzatu da. %50
G.M.1.2 Ekintza
Txostenak eta balantzeak egiten direnean emakumeen eta gizonen egoeraren azterketa
konparatiboak eta ezberdinduak egitea.
Drogomanpekotasuneko memorian horrela daude jasota.
Immigraizoaren memorian datu orokorrak eta egiten den zuzeneko arretari buruzko informazioan
ere horrela dago jasota, programan garapenari dagokionean informazio hau ez dago jasota.
Gizarte Zerbitzua, departamentua osoari buruzko txostena, 2011 urte hasieran egingo da eta
ordurako eta bertan sexuen araberako datuak jasoko dira.
Beraz, ekintza neurri batean gauzatu da. %30.
G.M.1.3 Ekintza
Komunikazio-kanpainetan irudi aurrerakoiak transmititzea: harreman ereduetan ematen den
aniztasuna islatzea, emakumeen eta gizonen arteko ohiko rolen trukaketa ikustaraztea, etab.
Ez da komunikazio kanpainarik egin. %0
G.M.2.1 Ekintza
Diskriminazio- edo bazterketa-arriskuan dauden emakumeen egoerak eta premiak aztertzea,
baita emandako laguntzen nahikotasuna.
Gizarte zerbitzuetako zuzendariak 2011. urtean herriko gizarte premiak aztertuko dituen ikerketa
bat egitea proposatu du, eta ikerketa honen barruan garatuko litzateke neurri hau.
Ikerketa honek gutxigora behera 18.000 euroko kostea izango luke, eta udal aurrekontuetako
murrizketak direla eta arduradun politikoek neurri hau atzeratzea erabaki dute. Nolanahi ere,
aurten egon diren bezala (2010ean) datorren urtean ere Gizarte Zerbitzutarako udalaz gaindiko
erakundeen aparteko dirulaguntzak baleude arlo hori emango litzaioke lehentasuna
Beraz, ekintza ez da gauzatu.
G.M.2.2 Ekintza
Diskriminazio- edo bazterketa-egoeran dauden emakumeentzako laguntza osagarrien beharra
aztertzea eta detektatzen diren beharren araberako neurriak hartzea. Adibidez,
dirusarrera txikiak dituzten ama bakarrentzako, menpekotasuna duten emakumeentzako eta
horien zaintzaileentzako eta emakume langabetuentzako garraio publikoa erabiltzeko
laguntzak; seme-alaben ikasketentzako laguntzak eta lehentasuna eskoletako jantokietan,
haurtzaindegietan eta udalekuetan, etab.
Gizarte zerbituzetako zuzendariak 2011. urtean herriko gizarte premiak aztertuko dituen
ikerketa bat egitea proposatu du, eta ikerketa honen barruan garatuko litzateke neurri hau.
Ikerketa honek gutxigora behera 18.000 euroko kostea izango luke, eta udal aurrekontuetako
murrizketak direla eta arduradun politikoek neurri hau atzeratzea erabaki dute. Nolanahi ere,
aurten egon diren bezala (2010ean) datorren urtean ere Gizarte Zerbitzutarako udalaz gaindiko
erakundeen aparteko dirulaguntzak balude arlo hori emango litzaioke lehentasuna.
Beraz, ekintza ez da gauzatu.
ARDATZA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA
1. Diskriminazio- edo bazterketa egoeran dauden emakumeen ahalduntzea sustatzea.
2. Emakumeen ahalduntzea bultzatzea martxoaren 8ko eguna baliatuz
EKINTZAK
G.A.1.1 Ekintza
Diskriminazio- edo bazterketa egoeran dauden emakume etorkinentzako elkarlaguntza-taldeak
antolatzea.
Ekintza hau berbideratzea erabaki da, eta ez da aurreikusita zegoen bezala aurrera eraman.
Nolanahi ere 2011. urterako neurri hau Jabetza Eskolatik lantzea iradokitzen du immigrazio
teknikariak, eta berariazko saio bat egiteko aurreikuspena dago.
Ekintza ez da gauzatu.
G.A.2.1 Ekintza
Martxoaren 8ko nazioarteko egunaren inguruan emakumeen ahalduntzea bultzatzea berdintasun
ezak sortzen dituen desorekak azaleratuz (ekonomikoak, sozialak, familia arloanetab.)
Martxoaren 8ko programa:
Kartel lehiaketa – urtarrilaren 11tik 25era
Martxoaren 3tik 21era; Kartel lehiaketako lan hautatuen erakusketa - Torre Luzean
Martxoak 7 - “Zarautz eta Calcuta bilduz – Mundu zuzenago baten alde” jardunaldia - Lege
Zaharren enparantzan
“Calcuta Ondoan” GKEkin elkar lanean
Martxoak 8 - Kartel lehiaketaren irabazleari saria ematea - Torre Luzean
Martxoak 12 - “Nacidas para sufrir” filma -Modelo Zineman
Ekintza gauzatu da. %100
ARDATZA: BATERAGARRITASUNA ETA ERANTZUKIDETASUNA
1. Haurreskola-beharrei erantzuten zaiela bermatzea.
2. Familia-zaintza lanetan emakumeen eta gizonen ardura banaketa orekatzea.
3. Banatze-prozesuan dauden bikoteei aholkularitza eskaintzea eta seme-alaben zaintza-akordioetan
erantzukidetasuna sustatzea.
EKINTZAK
G.B.2.1 Ekintza
Zaintzaileen laguntza-talde bat sortzea non zaintza-arduraren famili-negoziazioa genero-
ikuspuntutik lantzen den.
Neurri hau ez da egin eta immigrazio teknikaria gaia aztertzekotan geratu da, horretarako
Bizitzen Fundazioarekin harremanetan jarriz.
G.B.3.1 Ekintza
Aholkularitza- eta bitartekaritza-zerbitzua eskaintzea banatze-prozesuetarako, gizonentzako eta
emakumeentzako, zaintza-akordioetan erantzukidetasuna sustatuz.
Ez da egin. Aurten Donostian Eusko Jaurlaritzak horrelako zerbitzu bat ireki du. Zarauzko
beharrak betetzen dituzten aztertu beharko dugu.
ARDATZA: INDARKERIA SEXISTA DESAGERRARAZTEA
1. Indarkeria sexista prebenitzea eta horren inguruko sensibilizazioa garatzea
EKINTZAK
G.I.1.1 Ekintza
Indarkeria sexistaren inguruan sensibilizatzeko ekintzak antolatzea, adibidez, azaroaren
25aren inguruan (gaia lantzeko nazioarteko eguna).
Egitaraua:
- Nagore Laffage dokumentala – Modelo Zineman
- Zer diyon? Antzezlana – Lizardi antzokian
- “Elisa K” filma – Modelo zineman
- Gezurrezko printzea antzezlana – Kafe Torero programaren barruan
- Ipuin-kontalari saioak ikastetxeetan
- Puntu lilarekin pegatinak bigarren banaketa tabernetan eta komertzioetan.
- Puntu lila eraikin publiko guztietan jartzea.
- II Berdintasun planaren liburuxkaren banaketa- guztira 500 ale.
- Liburutegian puntu lilarekin orri-markatzaileak banatzea – guztira 1000 ale.
G.I.1.2 Ekintza
Ekainaren 28ko eguna baliatuz (Gay eta Lesbianen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna)
sexuaren ziozko indarkeria- eta bazterketa-mota guztiak arbuiatzea eta horien inguruan
sentsibilizatzeko ekintzak antolatzea.
Ekainaren 28an, Modelo zinema “Ander” filmaren emanaldia, homosexualei buruzko gaia lantzen
duen euskarazko lehen film luzea.
G.I.1.3 Ekintza
Indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak garatzea, eta bereziki gizonei zuzendutako edo
gizonekin elkarlanean aritzeko aukerak sortzea.
Ez da egin
G.I.1.4 Ekintza
Indarkeria sexistari aurrea hartzeko antolatzen diren ekintzetan zarauzko emakumeen
aniztasuna eta ezaugarriak aintzat hartzea, alegia, informazioa hizkuntza ezberdinetan
kaleratzea, informazio hau emakume guztiengana iritsi dadin komunikazio-bide aproposenak
erabiliz, eta behar den kasuetan kolektibo zehatzentzako komunikazio ekintza (edo kanpaina)
fokalizatuak eginez: gazteak, atzeritarrak, eta abar.
Inmigrazio zerbitzuak argitaratu behar duen etorkinentzako gidaren barruan indarkeria sexistari
aurre egiteko dauden zerbitzuak eta informazioa sartu da.
G.I.1.5 Ekintza
Indarkeria sexistaren arrazoiak aztertzea edota gaiari buruz hausnartzeko aukerak sustatzea,
bereziki jatorriaren aldagaia aintzat hartuta. Arriskua areagotzen duten baldintzak ezagutzea
(emakume atzerritarren bizi baldintzak, gizarte-bazterketa, bakardadea, etab.)
Proposamen hau udalazgaindiko erakundeei dagokiela eta, Eusko Jaurlaritzara bideratuko da bi
bideetatik. Alde batetik, Berdintasun arloko erakundeak eta bestetik Inmigraziokoak.
Proposamena politikariei pasatuko zaie hauen oneritziarekin eta alkatearen sinadurarekin
Jaurlaritzara bidaltzeko.
Ekintza ez da gauzatu.
7. ARLOA
OSASUNA
ARDATZA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA
1. Nagusi den edertasun-eredua indargabetzea, osasunean eredu horrek dituen ondorio negatiboak
prebenitzeko.
EKINTZAK
O.A.1.1 Ekintza
Nagusi den edertasun-eredua indargabetzeko gaia lantzea, hainbatetan Plan honetan agertzen
diren beste ekintzetan gaia txertatuz (hezkidetza programa, guraso eskolen programazioa,
gazteria begiraleen formakuntza ekintzak, tokiko komunikabideen “hizkuntza eta irudien erabilera
ez sexista” egiteko formakuntza, etab.).
Ikastetxeetako programetan eta Guraso eskolako programazioan kontuan hartu da.
ARDATZA: BATERAGARRITASUNA ETA ERANTZUKIDETASUNA SUSTATZEA
1. Familia-zaintzaren ardura emakumeen eta gizonen artean modu parekidean banatzeko neurriak
hartzea (haurren, adinekoen eta
orokorrean menpekotasuna-egoeran daudenen zaintza).
2. Zaintzaren ardura beren gain hartzen duten emakumeen eskubideak eta ongizatea sustatzea.
EKINTZAK
O.B.1.1 Ekintza
Gizonen inplikazioa familia zaintza-lanetan areagotzeko ekintzak antolatzea, adibidez, aita
berriei zuzendutako ikastaroen bitartez, haurren zaintzan eta masajean trebatzeko. Horrelako
ikastaroa erditze prestakuntza eta erditze ondorengo gimnasiaren iraupen berbera izan beharko
luke
“Berdintasunezko aitatasuna” ikastaroa antolatu da Gizonduz programazioaren barruan.
Ikastaroa bertan behera gelditu da, gizonezkorik ez da apuntatu eta.
O.B.2.1 Ekintza
Emakumeei famili-ardura delegatzeko eta autozaintzarako estrategiak eskaintzea, adibidez
Jabetze-eskolaren ikastaroen bitartez.
Jabetze eskolaren barruan otsaila-maiatzaren bitarteko egitarauan “Amatasunaren estutasunak”
ikastaroa eskaini zen. Bertan behera gelditu zen hiru emakume bakarrik apuntatu zirelako.
8. ARLOA
HIRIGINTZA, INGURUMENA ETA GARRAIO PUBLIKOA
ARDATZA: GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEA (MAINSTREAMINA)
1. Hirigintzaren, ingurumenaren eta garraio publikoaren eremuan genero-ikuspegia txertatzea.
2. Etxebizitza-politiketan dirusarrera gutxien duten kolektiboen beharrak bermatzea genero ikuspegia
kontuan hartuz, bereziki dirusarrera
txikiak dituzten ama bakarrak, etorkinak, menpekotasuna duten emakumeak, horien zaintzaileak, eta
emakume langabetuak.
EKINTZAK
HI.M.1.2 Ekintza
Genero-ikuspegia sistematikoki kontuan hartzea irisgarritasunean, mugikortasunean eta hiri
seinalizazioan.
Ez da genero-ikuspegirik aztertu ez hiri seinalizazioan, ez irisgarritasunean ez eta
mugikortasunean ere.
HI.M.1.6 Ekintza
Komunikazio-kanpainetan irudi aurrerakoiak transmititzea: harreman ereduetan ematen den
aniztasuna islatzea, emakumeen eta gizonen arteko ohiko rolen trukaketa ikustaraztea, etab.
Garraio publikoaren aldetik ez da komunikazio kanpainarik egin. Beraz, ezin da baloratu zer
mailatan bete den berdintasun planean jasotako ekintza hau.
Ez da ekintza gauzatu.
HI.M.2.1 Ekintza
Babestutako etxebizitza-plangintzan gaur egun ematen diren bizi-eredu desberdinak aukera
izatea (lagun taldeak edo bestelakoak), eta elkarbizitza-egoeren aldaketekiko malgu jokatzeko
irizpideak ezartzea, hala nola, banaketa-egoeratarako alokairuzko babes etxeak
Aldapetan Udalaren ekimeneko etxebizitza babestuak sustatu dira. Aukeraketa prozesua Zarautz
Lur udal sozietate publikotik bideratuko da. Ez dakigu kontuan hartu duten genero ikuspegia.
Irizpide berrien arabera esleitutako etxebizitza-kopuruaren inguruko daturik ez dago, oraindik ez
delako etxe berririk esleitu (2011. urtean esleituko dira ziurrenik).
Aztertu liteke: Berdintasun zerbitzu edo aholkuari aukera ematea, etxebizitzen onuradunak
aukeratzeko pleguaren idazkeran parte hartu edo iritzia emateko.
Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.
ARDATZA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA
1. Parte-hartzeko prozesuetan parekidetasuna bermatzea, emakumeen eta emakume elkarteen
inplikazioa sustatuz.
2. Emakumeek gaur egungo eta herriaren historian egindako ekarpenak hiri-elementuetan islatzea.
EKINTZAK
HI.A.1.1 Ekintza
Hirigintzako Aholku Batzordean emakumeen elkarteek parte hartzeko aukerak erraztea, egungo
egoeran ematen diren traba administratibo-legalak baztertuz.
2010 urtean ez da Aholku Batzordea bildu eta ez da gogoetarik egin organismo honen
antolaketa, integrazioa edo funtzionamenduari buruz. Une honetan arazoa izan liteke bertan
parte hartzeko edozein elkartek modu ofizialean dagokion erregistroan inskribatuta egon behar
dela.
Proposamenak:
Proposamena: Gogoeta sakona egitea aholku batzordeari buruz.
Behar izanez gero, arautzen duen erregelamendua aldatzea.
Ez da inongo neurririk hartu.
HI.A.1.2 Ekintza
Hirigintza Aholku Batzordean elkarte bakoitzetik bi ordezkarik parte-hartzeko aukera
zabaltzea, eta elkarteei ordezkaritza parekidea izatea proposatzea.
2010 urtean ez da Aholku Batzordea bildu eta ez da gogoetarik egin organismo honen
antolaketa, integrazioa edo funtzionamenduari buruz.
Ordezkaritza parekidea duten elkarteen kopurua: bilerara etorri izan diren elkarteen ordezkarien
gehiengoa (%70) emakumeak izan dira, baina ala ere, parekidetasuna ez dago bermatuta.
Proposamena: Gogoeta sakona egitea aholku batzordeari buruz.
Aurten ez da inongo neurririk hartu.
HI.A.1.3 Ekintza
Hiri-diseinuaren inguruko edozein parte-hartze prozesuan emakumeen ikuspegia
jasotzeko ahaleginak egitea, edo gutxienez parekidetasuna lortzea.
2010 urtean ez dugu hiri-diseinuari buruzko inolako parte-hartze prozesu berezirik bideratu,
Hirigintza zerbitzutik.
Plan edo urbanizazio proiektuetan parte hartu edota informatu ditugunean, ahalegindu gara hiri-
diseinuan emakumeen ikuspegia jasotzen.
Aztertu liteke: Hirigintza plan bat, urbanizazio proiektu bat, edo ekimen publikoko eraikuntza obra
handi bat tramitatzen denean, aukera ematea Berdintasun zerbitzuari edota aholkuari euren
iritzia emateko.
Aurten, beraz, ez da neurririk hartu.
HI.A.1.4 Ekintza
Garraio-diseinuaren inguruko edozein parte-hartze prozesuan emakumeen ikuspegia jasotzeko
ahaleginak egitea, edo gutxienez parekidetasuna lortzea
Garraio publikoaren aldetik ez da diseinu berririk egin, geltoki soil baten aldaketa eta geltoki berri
bat jartzea egin da 2010.urtean. Ez da parte hartze prozesurik eman, beraz, ezin da baloratu zer
mailatan bete den berdintasun planean jasotako ekintza hau.
Beraz, ekintza ez da gauzatu.
top related