urkiola natura parkea 5. taldea

Post on 10-Jul-2015

251 Views

Category:

Education

1 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

URKIOLAKO PARKE NATURALA.

Andrea, Ibai G, Andoni eta Maitane. 2014ko martxoaren 27an.

Bidaia hasi garenerako 9:15ak ziren eta 10:15etan heldu ginen , ordu batekoa izan zen bidaia. Ailegatu ginenean monitoreak gure zain zeunden. Orduan tutoreek 6. eta 5.mailakoak hiru taldetan banatu gintuzten.

2. Bidaia.

3.- Orientazio-jokoa

Mapa bat eman ziguten, mapa horretan zenbaki batzuk ateratzen ziren eta zenbaki horietan froga edo galdera bat zegoen.

1.Hiru gurutzeen begiratokia.2.Santo Kristoren ermita.3.Elurzuloa.4.Harria.5.Urkiolako Santutegia.6.Santa Apoloniaren ermita.

Froga bat egin genuen marrazki batean zenbaki batzuk (1-5) kokatu behar genituen eta zenbaki bakoitzari irudi bat zegokion.

1. Hiru gurutzeen begiratokia.

2.Santo Kristoren ermita.

Santo Kristoren ermita 1663.urtean eraiki zuten eta ondoan harri handi bat dago, harri hori, idi probeetarako erabiltzen zen.

3.Elurzuloa.

Elurzuloa erabiltzen zen orain dela urte batzuk, hozkailua ez zegoenez, jendea elur eta hosto geruzak egiten zituzten zulo baten barruan, eta eskailera batekin jaisten ziren.

4.Harria.

Froga bat egin genuen, 3 buelta eman genituen harri baten inguruan, suposatzen delako horrela neska edo mutil laguna topatuko dugula.

5. Urkiolako Santutegia.

Urkiolako Santutegia 1970. urtean eraiki zuten. Kanpandorrearen eta elizaren artean bi laia, aingura bat eta errotako harri bat daude.

6. Santa Apoloniaren ermita.

Froga bat egin genuen, ermitako itur buruko ura edan gabe, 3 buelta eman behar genituen, ahoa urez beteta.

4.Atsedenaldia.

Atsedenaldian hamaiketakoa jan genuen, jolastu genuen pixka bat eta monitoreak heldu zirenean beste leku batera joan ginen.

5. Hartza Urkiolan

Urkiolako azken hartza 1871. urtean hil zuten, ehizatzen zuten hartzak abereak babesteko…Gaur egun Gobernuak, dirua ematen die artzainei horrela ez dute hartzak ehizaten.

6. Hegaztiak begiratu.

Hegaztiak begiratzera joan ginen, lehenego monitore batek prismatiko bana eman zizkigun, gero leku batera joan ginen eta leku horretan hegaztiak begiratu genituen ia guztiek gezurrezkoak ziren.

7.Bazkaria.

Bazkaria 14:00etan jan genuen bakoitzak bere janaria eraman genuen gure etxetik.Jan eta gero jolastu genuen pixka bat eta gero autobusa hartu genuen.

top related