ur gaziaren iturburua eta longinos kobazuloa
Post on 17-Mar-2016
231 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
Ur Gaziaren
iturburua eta
kobazuloa Lizarran
Ur Gazia iturburutik eta igerelekutik pixka bat gorago Longinosen Kobazuloa dugu,
berau aipatu iturburua elikatzen zuen ibaiaren meandroa zen. Kobazuloan
barneratuta, bi lakutara iritsi gaitezke zeinetatik egungo iturburua elikatzen den.
Deskribapena:
Aipatu bezala, Ur Gazia iturburuari lotuta, 40 bat metro gorago, Longinosen Kobazuloa
delakoa topa dezkegu. Haitzulo hau Lizarrako diapiroan existitzen diren hiruen artean
bisitagarria den bakarra dugu eta Lizarrako Adolfo Eraso zientzialariak ikertu zuen
1957an. Bertzelako pitzadurak ditugu Aiegiko Zulandia putzua, Arbeitzako putzua eta
Iguzkitzako leizea. Haitzuloa lurrazpiko ibai batek zabaldu zuen eta honen ahoa erreka
honek utzitako meandroa dugu, horrela, denboraren poderioz horma konkaboaren
higadurak meandroa azaleratu egin zuen.
70 bat metro luze, sartu eta berehala zulobidea bi adarretan banatzen da; eskuinekoa
HM norantzan, hasi eta metro gutxitara igaro ezin bilakatzen da. Ezkerrekoa aldiz,
apurka zabaltzen doa lurrazpiko ganbara txiki batera iritsi arte. Bertatik sedimentuen
lurzoruaren gainean ibiliko gara eta ondotik bi bat metroko sakonera duen labar batera
ailegatuko gara.
Behin labarra igarota, eta berriro lurzoru lauaren gainean ibiliz, beste ganbara bat
zabalduko zaigu gure aurrean. Horren ondotik, oinean higatua izan den diaklasa zati
batera iritsiko gara (diaklasa: arroka batean sortzen den zartadura da zeinen alboetan
diren harrien mugimendua izan gabe). Diaklasa horretan igeltsu kristal anitz topatuko
ditugu, hauek hormatik bi edo hiru zentimetro aldentzen direlarik.
Aurrean dugun bide estuari jarraiki, poliki-poliki zabaltzen dihoana, 0.8 eta 5 metro
bitarteko sakonera duen lakua topatuko dugu. Aintzira hori igarota sakonera txikiagoa
duen laku batera pasako gara, bertan lurrazpiko errekaren ura gainezkabide batetik
desagertzen da Ega ibaira.
Kobaren inguruko historiak:
Bertako ohiturak dio Longinosen kobazuloa eta Lizarrako Gaztelua zenaren
ganbararen artean lurrazpiko bidea dagoela, azken hau Gazteluen Gurutzea
deritzon kareharrian, hau da ehunka metrotara, egon arren. Kobaren izena,
Longinosen Kobazuloa, gorde ez den elezahar batean izango luke jatorria. Dena
den, errana zen mairuen bizileku izandakoa zela eta honen baitan zimitarra bat
ezkutatzen zela.
Bertzetik, kristauen zenbait ohituren arabera, Longinos Deuna
edo Cesareako Longino, soldadu erromatar bat izan zen. Honek,
bere lantzarekin Jesusen alboa zulatu zuen, Lantza Zaindua
delakoarekin.
Juanen ebangelioan aipatzen zaigu soldadu erromatar batek,
Pilatok Jesusen gurutziltzatzerako aukeratutakoen arteko bat, lantza sartu ziola
bularrean, honen hilotza baieztatzeko asmoz omen. Berez eta hilko zirela ziurtatzeko,
zigortutako bertze bi lagunei hankak apurtu zizkieten, Jesus baina hilik zegoen
ordurako eta, hortaz, “soldaduetako batek alboa ireki zion lantza batekin, eta bat
batean, odola eta ura atera ziren”.
2005ean, Erraldoi eta Buruhandien ehun urteak ospatzeko,
Antonio Jordanak ondoko historia idatzi zuen, laburki
kontatuta: “Juan eta Blanca erraldoiek lau seme izan
zituzten erditze bakarrean, hauen izenak Berrugón,
Boticario, Robaculeros eta Tuerto ziren. Santa Barbara
baselizan askaria egiten ari zirela, sutea piztu zen eta
mendian behera ihes egin zuten. Semeek igerian ez zekitenez, eta ibaia handituta
zetorrenez, gurasoek Longinosen kobazuloaren barnean utzi zituzten. Semeetaz baina,
ahaztu egin ziren eta denbora igaro zen, Erraldoien Ostirala iritsi arte Lizarrako Jaien
hasierara arte hain zuzen ere. Orduan, haietaz oroitu, eta ene bada! urte bete zen
abandonatuta zituztela! Orduan, jasotzera joan zirenean, hau ezustekoa! haurrak,
kobazuloaren altuera txikia zela eta, ez ziren gurasoak bezala handitu, eta soilik buruak
handitu zitzaizkien. Hori dela eta ditugu erraldoiak eta buruhandiak Lizarran”.
Iturburuaren ezaugarriak:
Inguruan, Ega ibaiaren azpian, iturburu batzuk sortzen dira Los Llanos ondoan eta hauek
segundoko 130 litroko ur emaria izaten dute. Dena den, nagusiena eta emari handiena
duena Ur Gazia izendatutakoa da. Honek igerileku batera isurtzen du bere ura.
Igerilekuan jendeak bainua hartzen du,
negua ala uda izan, izotza ala elurra
izanda ere. Bertako ura 17,5ºC-tan
ateratzen da, nahiz eta kanpoko
tenperatura udan 36º izan eta neguan
-18ºera iritsi, urarena egonkor
mantentzen da. Dena den eta ur
hidrotermalekin erkatzen badugu,
tenperatura baxua da. Ezaugarri honek
eta duen gazitasun eskasarekin batera,
adierazten digu urak lurrazpian egiten
duen ibilbidea ez dela oso sakona (eremu egonkorretan 2ºtik 4ºrako aldaketa dago
ehun metro behera egiten duzun bakoitzean, bertze leku batzuetan aldiz, 20º edota
30º ere izan ditzakegu).
Oso ur mineralizatua da:
CO3HNa bicarbonato sódico 394 mgr/l
SO4Mg sulfato de magnesio 377 mgr/l
SO4Ca sulfato de calcio 2.570 mgr/l
SO4Na2 sulfato de sodio 98 mgr/l
NO3Na nitrato de sodio 23 mgr/l
CL Na cloruro sódico 5.280 mgr/l
disolbatutako gatzak osotara 8,7 gr/l
Ur hauek Radona (Rn) ere badute, gas noble hau erradiaktiboa dugu (zenbaki atomikoa
86). Honek denak sortu du ur hauek, aspaldidanik, azalaren gaixotasunak begietako
ajeak sendatzeko erabili izana.
Informazio iturri nagusia: http://www.sasua.net/estella/articulo.asp?f=playafluvial eta
wikipedia.
top related