udaleko - abanto y ciérbana-abanto zierbena · jarraibide eta ordenantzak betez, berari dagokion...
Post on 09-Jul-2020
9 Views
Preview:
TRANSCRIPT
2
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
3
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
SARRERA
Azaroaren 24ko 10/1982 Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legeak
herritarren hizkuntza-eskubideak aitortu eta herri-aginteek hizkuntzaren
alorrean dituzten betebeharrak ezartzen ditu.
Legearen 14. atalak herritarrei administrazioarekiko harremanetan aitortutako
hizkuntza-eskubideak bermatzeko, administrazioaren zerbitzupeko pertsonala
arian-arian euskalduntzea aurreikusten du eta administrazioetako lanpostu-
zerrendetan bi hizkuntza ofizialen derrigorrezko ezagutza duten lanpostuak
finkatu beharra ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko
6/1989 Legearen V. titulua eta hau garatzeko Eusko Jaurlaritzak herri-
administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko onartutako
erregelamenduzko arauak euskararen ofizialtasunak Funtzio Publikoaren
eremuan izan beharreko isla ez ezik, herri-administrazioetako euskararen
erabileraren normalkuntza-prozesuaren oinarri ere badira.
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 1. artikuluaren arabera, EAEn dauden
herri administrazioekin euskaraz jarduteko eskubide osoa du herritarrak eta,
beraz, eskubide hori bete dadin, herri-aginteek, nork bere esparruan, euskara
zerbitzua- zein lan-hizkuntza modura normaltasunez erabiltzeko hartu
beharreko erabaki guztiak hartuko dituzte. Horretaz gain, 4. eta 5. artikuluetan
xedatutakoaren arabera, entitate bakoitzak euskararen erabilera normalizatzeko
plana onartu eta gauzatu beharko du eta bost urteko iraupena izango duten
plangintzaldiak ezarriko dira. Halaber, 18. atalean normalizatzeko planek jaso
beharreko gutxieneko osagaiak ere jasotzen dira.
4
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
Indarrean dagoen legediak jasotakoa eta Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzak V. Plangintzaldirako emandako irizpide orokorrak aintzat
harturik, Abanto Zierbenako udalak, bere eskumeneko eremurako emandako
jarraibide eta ordenantzak betez, berari dagokion euskararen erabilera
normalizatzeko plana landu eta onartuko du, hala badagokio, dokumentu
honetan azaltzen den moduan.
EGOERAREN DIAGNOSTIKOA
Abanto Zierbenako Udaleko Erabilera Planak Udaleko lanpostuen zerrendan
oinarritutako hizkuntza egoeraren berri emango du. Erakunde honek bete
behar duen indizea %33.83koa da eta 1. eranskinean atxiki dugun
dokumentuan froga daitekeen bezalaxe, udal honek betetzen du.
Erabilera Planean parte hartuko duten langileak euren lanpostuetan
derrigortasun data ezarrita dutenak, dagokien hizkuntz eskakizuna egiaztaturik
duten zein ez dutenak eta derrigortasun datarik gabe ere hizkuntza
eskakizunen bat egiaztaturik dutenak izango dira.
5
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
Gauzak horrela, ondorengo taulan jasoko dira Abanto Zierbenako Udaleko
erabilera Planean parte hartuko duten langileen eta euren lanpostuen datuak.
6
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
1. Taula
SAILA IZEN-ABIZENAK LANPOSTUA DD HE EGIAZTATU SALBUETSITA
1 IDAZKARITZA ITZIAR QUINTANA LOPEZ ADMINISTRARIA
01/06/200
5 3 0 BAI
2 IDAZKARITZA
NEREA ELORDUY
GOICOECHEA
ADMINISTRARIA-
KULTURA
3 3
3 IDAZKARITZA
GARIKOITZ ARRIZUBIETA
MUNIATEGUI ADMINISTRARIA
29/12/200
9 3 3
4 IDAZKARITZA MARGARITA GARCIA HUETE JAKINARAZLEA
21/01/200
7 2 2
5 IDAZKARITZA OLAIA ARNEDO PALOMARES LIBURUZAINA
01/06/200
5 2 3
6 IDAZKARITZA IRENE TORRE MONJE LIBURUZAINA
31/12/200
7 2 2
7 EKONOMIA HUTSIK-KONTUHARTZAILEA KONTU HARTZAILEA
10/02/201
1 4 0
8 EKONOMIA ROSA MARIA CASAS RUIZ ADMINISTRARIA
01/06/200
5 3 0 BAI
9 EKONOMIA
ANA CARMEN BARREIRO
UGARTE ADM. LAGUNTZAILEA
31/12/201
2 2 1 EZ
10
GIZARTE
EKINTZA AMAIA RICO ARTECHE ADMINISTRARIA
21/12/201
2 3 2 BAI
11
GIZARTE
EKINTZA LOREA BOLIBAR INUNCIAGA ADMINISTRARIA
29/12/200
9 3 3
12
BULEGO
TEKNIKOA JOSU YANES MARTINEZ ADMINISTRARIA 3 3
13
BULEGO
TEKNIKOA AINARA CORTAZAR ANDA ADMINISTRARIA
01/06/200
5 3 3
14
BULEGO
TEKNIKOA
LUIS MIGUEL PESQUERA DE
PABLO PEOIA
1 3 BAI
15
BULEGO
TEKNIKOA GONZALO QUINTANA LOPEZ PEOIA
1 1 BAI
16
BULEGO
TEKNIKOA RAMON BELTRAN PEREDA PEOIA
1 2 EZ
17
BULEGO
TEKNIKOA RODRIGO BARBOSA CIUDAD ATEZAINA
25/09/201
2 2 2 BAI
18
UDALTZAING
OA
AGURTZANE IGLESIAS
AGUIRRE UDALTZAINA
01/06/200
5 2 2
7
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
19
UDALTZAING
OA ARKAITZ LECANDA ZUBIAGA UDALTZAINA
01/06/200
5 2 2
20
UDALTZAING
OA
KOLDOBIKA ARETXABALETA
SARATSOLA UDALTZAINA
01/06/200
5 2 3
21
UDALTZAING
OA
IGNACIO ZARRAGA SAN
MARTIN UDALTZAINA
01/06/200
5 2 0 BAI
22
UDALTZAING
OA AINARA SAEZ GARCIA UDALTZAINA
21/01/200
8 2 2
23
UDALTZAING
OA
PEDRO PABLO DE LAS HERAS
MONTAÑA UDALTZAINA
31/12/201
7 2 0
24
UDALTZAING
OA SERGIO HERVAS TENLLADO UDALTZAINA
2 2 BAI
25
UDALTZAING
OA MANUEL FERNANDEZ BOCOS UDALTZAINA
01/06/200
5 2 0 BAI
26
UDALTZAING
OA ELOISA HUETE DEL CURA
ADMINISTRARI
LAGUNTZAILEA
01/06/200
5 2 0 BAI
Abanto Zierbenako Udaleko langileen zerredako 60 lanpostuetatik 20k ezarrita
dute derrigortasun data. Hauetatik 19 lanpostutan derrigortasun data igarota
dago eta 1ean ez.
Derrigortasun data igarota dutenen kasuan, 11 langilek egiaztatu dute
dagokien hizkuntz eskakizuna edota altuagoren bat, 6k ez dute hizkuntz
eskakizun bat ere egiaztatu eta 2k dagokien hizkuntz eskakizuna baino
beheragoko bat egiaztatu dute.
Bestalde, derrigortasun data igaro gabe daukan lanpostu bakarrean aritzen den
langileak ez dauka hizkuntz eskakizunik egiaztaturik eta, adina dela kausa,
salbuetsita dago.
Azkenik, derrigortasun datarik ez duten sei lanpostuetako langileek lanpostuari
dagokion hizkuntza eskakizuna edo altuago bat egiaztatu dute eta planean
parte hartuko dute.
8
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
Aipatutako datuoi dagozkien portzentajeak aztertuko ditugu ondorengo taulan.
2. Taula
PORTZENTAJEAK*
langileak guztira 60 100%
dd dutenak
guztira 19 31,67%
dd igarota
salbuetsita 6 10%
dagokien he egiaztaturik 11 18,33%
dagoien he egiaztatu gabe 7 11,67%
guztira 1 1,67%
dd igaro gabe
salbuetsita 1 1,67%
dagokien he egiaztaturik 0 0%
dagokien he egiaztatu gabe 1 1,67%
guztira 21 35%
dd ez dutenak
salbuetsita 2 3,33%
dagokien he egiaztaturik 6 10%
dagokien he egiaztatu gabe 0 0,00%
guztira 6 10%
*Islatutako datuak Erabilera Planean parte hartuko duten langileen kopuru osoan oinarrituta daude
Jarraian, erabilera plan honetan parte hartuko duten langileen lanpostuen
izaera aztertuko dugu. Hauek dira, bada, erabilera planaren ardatz izango diren
26 langileok betetzen dituezten lanpostuak:
3. Taula
GUZTIRA
Dagokien HE
+ egiaztatu
Dagokien HE -
egiaztatu Salbuetsitakoak
9
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
Administrariak 8 6 3 3
Administrari laguntzaileak 2 0 2 1
Liburuzainak 2 2 0 0
Udaltzainak 8 5 3 4
Jakinarazlea 1 1 0 0
Kontu hartzailea 1 0 1 1
Atezaina 1 1 0 0
Peoiak 3 3 0 2
PLANEKO LANGILEAK GUZTIRA 26 18 9 11
PLANAREN PARTAIDEEN
PORTZENTAJEAK 43.33% 69,23% 34,62% 42,31%
UDAL LANGILEAK GUZTIRA 60 18 42
UDALEKO DATUEN
PORTZENTAJEAK 100% 30,00% 70,00%
Datu orokorrei begiratuz gero ikus daiteke langile guztien laurdenek osatuko
dutela erabilera plana. Langile guztiak hartuta, %30ek dagokien hizkuntza
eskakizuna egiaztatu dute eta dagokien hizkuntz eskakizuna egiaztatu ez
dutenetatik bik baxuago bat egiaztatu dute. Bi langile hauetatik, bat gai da
euskaraz lan egiteko; bestea, berriz, oraindik ez.
Hala ere, dagokien hizkuntza eskakizuna egiaztatu dutenen artean bi dira
euskaraz lan egiteko gai ez direnak, 1.HE egiaztatuta dutenak, hain zuzen ere.
Gainontzekoak gai dira, edota apur bat trebatuz gero, lanean euskaraz aritzeko
gai izango liratekeenak.
Planeko datuei erreparatuta, planean parte hartuko duten 26 langile hauetatik
%69,23k dagokien hizkuntz eskakizuna egiaztatu dute, eta beraz, euren
jardunean euskaraz aritzeko gaitasuna dutela aitortuko dugu. Hala ere, %34,62k
ez dute HErik egiaztatu eta langile bat izan ezik (3. HE egokitu arren, 2. HE
10
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
egiaztatuta daukana), gainontzekoak ez dira gai euskaraz aritzeko. Gainera, 9
langile hauetatik 8 salbuetsita daude.
Datuotatik ondoriozta daiteke euskaraz lan egiteko langileen kopurua altua
dela, baina salbuetsitakoen langileen kopurua ere bada altua, honek hainbat
lanpostutan euskara lan hizkuntza bezala erabili ahal izatea baldintzatuko
duelarik. Kasu hauetan euskara zerbitzu hizkuntza izatea bermatzen saiatuko
gara.
Hortaz, plan honetan lanpostuen izaeraren araberako neurriak proposatuko dira
eta aldi berean, hizkuntz eskakizunik egiaztatu ez dutenen kasuetan
mikroplanak definituko dira herritarren hizkuntza-eskubideak bermatze aldera.
Gatozen, ondoren, euskara zerbitzu eta lan hizkuntza izateko neurriak
zehaztera.
EUSKARA: ZERBITZU HIZKUNTZA ETA LAN HIZKUNTZA
Aurreko plangintzaldietan garrantzi handia eman zaio langileen euskara
gaitasuna hobetzeari. Ahalegin hori ere Abanto Zierbenako Udalak egin du eta
hainbat izan dira IVAPekiko hitzarmenaren bidez euskalduntze-alfabetatze
programetan parte hartu duten langileak. Neurri hauei esker gaur egun posible
da zerbitzu gehienetan euskararen erabilera bermatzea eta zenbait lanpostutan
areagotzea.
Hala eta guztiz ere, gure errealitate soziolinguistikoa kontuan izanda eta
udaleko langileen prestakuntza oinarri hartuta, udal honetan euskara lan
11
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
hizkuntza izateko neurriren bat proposa badaiteke ere, ezin izango da helburu
orokorra eta bakarra izan, zerbitzu batean euskaraz funtzionatzeko beharrezkoa
den katea kasu gehienetan apurtu egiten delako.
Beraz, aurreko planaren helburua zena –euskara behintzat zerbitzu hizkuntza
izatea- honetan inplementatu egingo dugu eta zerbitzu hizkuntza izatea
bermatzeaz gain, hainbat esparrutan lan hizkuntza izatera heltzea proposatuko
dugu.
Horretarako euskaraz aritzeko gaitasuna egiaztatu duten langileak baliatuko
ditugu eta gaitasunik ez dutenen kasuetan mikroplanak eta neurri apalagoak
ezartzen saiatuko gara, beti ere herritarra xede hartuta.
Erabilera plan honetan murgilduta dauden langile gehienak jendaurreko
ataletan eta gizarte-mailako ataletan kokaturik daude. Hauek izango dira, bada,
plan honen oinarria.
4. taula:
ATALEN SAILKAPENA
atala saila lanpostua egiaztatutakoa
jendaurreko atalak idazkaritza Errolda-estatistika administraria 3.HE +
organo politikoen administraria SALBUETSITA
kultura administraria 3.HE+
kontabilitatea kontabilitate administraria SALBUETSITA
kontabilitate administ.
Laguntzailea
1.HE+
ongizatea ongizateko administraria 1 2.HE+
ongizateko administraria 2 3.HE+
12
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
bulego teknikoa obretako administraria 3.HE+
hirigintzako administraria 3.HE+
udaltzaingoa udaltzaingoko administ.
Laguntzailea
SALBUETSITA
gizarte mailako atalak idazkaritza liburuzaina 1 3.HE+
liburuzaina 2 2.HE+
udaltzaingoa udaltzaina 1 2.HE+
udaltzaina 2 2.HE+
udaltzaina 3 3.HE+
udaltzaina 4 SALBUETSITA
udaltzaina 5 2.HE+
udaltzaina 6 SALBUETSITA
udaltzaina 7 2.HE+
udaltzaina 8 SALBUETSITA
bulego teknikoa atezaina 2.HE+
atal orokorrak idazkaritza jakinarazlea 2.HE+
kontabilitatea kontu hartzailea SALBUETSITA
atal bereziak bulego teknikoa peoia 1 3.HE+
peoia 2 1.HE+
peoia 3 2.HE+
Euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko
86/1997 Dekretuaren 15. atalean administrazio-atal elebidunak eta euskarazko
administrazio-atalak deskribatzen dira. Banaketa hau kontuan harturik,
lehentasunak grisez markaturiko azpiataletan ezarriko ditugu. Izan ere, Abanto
Zierbenako udal sailetan ez legoke ez euskarazko atalik ezta atal elebidunik ere,
sail osoak kontuan hartuko bagenitu. Hortaz, azpiatalak ardatz hartuta atal
elebidunak aurreko taulan grisez markaturikoak izango lirateke, euren zereginak
Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan, batean zein
bestean, betetzeko gai baitira.
13
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
HELBURUAK, ADIERAZLEAK ETA ESTRATEGIAK
Euskaraz lan hizkuntza zein zerbitzu hizkuntza gisa erabilia izango da, beraz,
ondorengo taulan zehazten dira lanpostuen zein funtzio garatuko diren
euskaraz zein erdaraz, horretarako lanpostuaren izaera aintzat hartu delarik:
5. Taula:
atalak lanpostuak salbuetsita egiaztatu
euskaraz bete beharreko funtzioak lanpostu
lanpostu
atal
elebidunak
errolda-estatistika administraria 3.HE+
ahozko harremanak / idatzizko harremanak /
testuak euskaraz sortu
kultura administraria 3.HE+
ahozko harremanak / idatzizko harremanak /
testuak euskaraz sortu
ongizateko administraria 1 bai 2.HE+
ahozko harremanak / idatzizko harremanak /
testu laburrak euskaraz sortu
ongizateko administraria 2 3.HE+
ahozko harremanak / idatzizko harremanak /
testuak euskaraz sortu
obretako administraria 3.HE+
ahozko harremanak / idatzizko harremanak /
testuak euskaraz sortu
hirigintzako administraria 3.HE+
ahozko harremanak / idatzizko harremanak /
testuak euskaraz sortu
liburuzaina 1 3.HE+
ahozko harremanak / idatzizko harremanak /
testuak euskaraz sortu / ume eta gazteekiko
harremanak euskaraz izatea eragin
liburuzaina 2 2.HE+
ahozko harremanak / idatzizko harremanak /
testu laburrak euskaraz sortu / ume eta
gazteekiko harremanak euskaraz izatea eragin
udaltzaina 1 2.HE+
ahozko harremanak / idatzizko harremanak /
testu laburrak euskaraz sortu / hiritarrekiko
hartuemana euskaraz izatea bultzatu
udaltzaina 2 2.HE+
ahozko harremanak / idatzizko harremanak /
testu laburrak euskaraz sortu / hiritarrekiko
hartuemana euskaraz izatea bultzatu
14
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
udaltzaina 3 3.HE+
ahozko harremanak / idatzizko harremanak /
testu euskaraz sortu / hiritarrekiko hartuemana
euskaraz izatea bultzatu
udaltzaina 5 2.HE+
ahozko harremanak / idatzizko harremanak /
testu laburrak euskaraz sortu / hiritarrekiko
hartuemana euskaraz izatea bultzatu
atezaina bai 2.HE+
ahozko harremanak / ume, gazte eta
irakasleekiko harremanak euskaraz izatea
bermatu
jakinarazlea bai 2.HE+ ahozko harremanak
peoia 1 bai 3.HE+ ahozko harremanak
peoia 3 2.HE+ ahozko harremanak
atal
erdaldunak organo politikoen administraria bai 0 lehen hitza / itzulpenak
kontu hartzailea bai 0 lehen hitza / itzulpenak
kontabilitate administraria bai 0 lehen hitza / itzulpenak
kontabilitate adminis. Laguntz. 1.HE+ lehen hitza / itzulpenak / barne harremanak
udaltzaina 4 bai 0 lehen hitza
udaltzaina 6 bai 0 lehen hitza
udaltzaina 7 bai 0 lehen hitza
udaltzaingoko adminis.
Laguntz. bai 0 lehen hitza
Hortaz, arestian aipatu dugun bezalaxe, Abanto Zierbenako euskararen erabilera
sustatzeko plan honen helburu orokorra zera da: euskara zerbitzu hizkuntza
izatea bermatzea eta atal (azpiatal) elebidunak lan hizkuntza gisa erabiltzen
hastea. Helburua lortu ahal izateko helburu zehatzak, hauek neurtzeko
adierazleak eta lortzeko estrategiak definituko dira ondorengo lerroetan:
Ahozko erabilera sustatzea
15
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
o Barne zein kanpo harremanetan lehenengo hitza euskaraz
izatea.
adierazleak Egungo
egoera
(eusk)
Lortu nahi den
egoera
Herritarrekiko harremanak %10 %25
Beste administrazioak %35 %60
Gainontzeko sailak %10 %25
Telefono bidezkoak %30 %50
Jendaurreko ekitaldiak %25 %50
Barruko harreman informalak %20 %40
Trebakuntza pertsonalizatua eta sentsibilizazio
kanpainak burutuko dira helburuok lortzeko.
o Atal elebidunetan elkarrizketa euskaraz izatea bultzatzea.
adierazleak Egungo
egoera
(eusk)
Lortu nahi den
egoera
Herritarrekiko harremanak %30 %50
Telefono bidezkoak %40 %70
Sailen arteko harremanak %10 %25
Trebakuntza eta sentsibilizazio kanpainak burutuko
dira helburuok lortzeko.
16
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
o Euskaraz aritzeko gaitasuna egiaztatu duten langileen artean
ahozko harremanak euskaraz izatea sustatzea.
adierazleak Egungo
egoera
(eusk)
Lortu nahi den
egoera
Atal elebidunen arteko
harremanak
%20 %50
Euskaraz dakiten langileekiko
harremanak
%15 %40
Harreman sare euskaldunak sortzen saiatuko gara.
Idatzizko erabilera sustatzea
o Barne zein kanpo harremanetan euskararen presentzia
bermatzea.
adierazleak Egungo
egoera
(eleb.)
Lortu nahi den
egoera
Herritarrekiko harremanak %80 %100
Beste administrazioak %80 %100
Gainontzeko sailak %15 %30
Posta elektronikoaren
bidezkoak
%20 %50
Publizitate kanpainak %85 %100
Barruko harreman informalak %20 %35
17
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
Trebakuntza pertsonalizatua eta sentsibilizazio
kanpainak burutuko dira helburuok lortzeko.
o Atal elebidunetan testuak euskaraz sortzea.
adierazleak Egungo
egoera
(eusk)
Lortu nahi den
egoera
Herritarrekiko harremanak %10 %20
Beste administrazioak %10 %30
Trebakuntza pertsonalizatua.
o Euskaraz aritzeko gaitasuna egiaztatu duten langileen artean
idatzizko harreman informaletan euskararen erabilera
areagotzea.
adierazleak Egungo
egoera
(eusk)
Lortu nahi den
egoera
Sailen artekoak %15 %30
Euskarazko harremanak sortu edo sendotu.
Irudi korporatiboan euskararen erabilera areagotzea
18
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
o Ekitaldi publikoetan euskararen erabilera bermatzea eta
areagotzea.
adierazleak Egungo
egoera
(eusk)
Lortu nahi den
egoera
Kanpo ekitaldiak %35 %60
Batzar formalak %10 %25
Euskaraz aritzeko duten arduradun politikoak
sentsibilizatu eta trebatu.
o Irudi grafikoetan, irudietan, argitalpen arinetan, iragarkietan eta
abarretan euskararen presentzia bermatzea, gaztelaniazko
testuarekin batera agertuz gero, euskararena nabarmenduz.
adierazleak Gaur
egungo
egoera
(eleb.)
Lortu nahi den
egoera
Publizitate kanpainak %85 %100
Prentsa-oharrak %60 %75
Iragarkiak, bandoak %90 %100
Trebakuntza, sentsibilizazio kanpainak.
19
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
HIZKUNTZA OFIZIALAK ERABILTZEKO IRIZPIDEAK
Euskararen Erabilpena Arauzkotzezko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko
Legeak eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legeak diotenarekin bat,
euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da, eta euskara eta gaztelania dira
Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetako hizkuntza ofizialak.
Hortaz, erkidegoko herritar guztiek badute euskara nahiz gaztelera erabiltzeko
eskubidea; herri administrazioek –eta bereziki, toki-administrazioek eta haien
menpeko erakunde publiko guztiek-, berriz, bi hizkuntzok erabiltzea bermatu
behar dute administrazioaren barruko zein kanpoko harremanetan. Hori guztia
lortze aldera, hona hemen Abanto-Zierbenako Udalak ezarriko dituen euskara
erabiltzeko irizpideak1:
1. Udal barruko komunikazioak
Udalaren osoko bilkuretan, gobernu batzordearen batzarretan edo
informazio batzordeen batzarretan, partaideek gura duten hizkuntza
ofiziala erabili ahal izango dute.
Dagokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten langileek euren
zereginen artetik baten bat euskaraz egingo dute, betiere, arreta
berezia herritarrekiko harremanei eskainiz.
2. Herritarrekiko harremanak
1 Euskara erabiltzeko irizpide hauen osagarri da Euskararen Erabilera Sustatu eta Normalizatzeko Udal Araudia, BAO, 42.
zk. 2006, martxoak 1.
20
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
Ahozko komunikazioak
Euskaraz hitz egiteko gaitasun nahikoa daukan langileak euskaraz esango du
lehen hitza telefonoa hartzen duenean nahiz herritarrei aurrez aurre erantzun
behar dienean. Gainera, aurrez aurreko arreta eskaintzen dutenek euskaraz
badakitelako ikurren bat erabil dezakete.
Hartzaile jakinik ez duten mezuak (esaterako, erantzungailuko mezuak edo
bozgorailutik ematen diren mezuak) ele bietan emango dira, betiere,
euskarazkoa bestearen aurretik entzungo dela.
Idatzizko komunikazioak
Eskabide guztiei ele bietan erantzungo zaie, bai eta beste administrazio
batzuekiko komunikazioei ere.
Testu elebidunak
Herritarrak beren beregi euskararen aldeko aukera ebatzi ezean, oinarri-
oinarrizko irizpidea izango dugu udaleko agiri ofizial guztiak ele bietan egitea,
batik bat, administratuekiko harremana sortzen badute. Alabaina, testu
elebidunak gertatzean, euskarazko testua lehenetsiko dugu gaztelaniazkoaren
aldean, honako era hauetan:
Hitzak elkarren ondoan baldin badatoz, jarri aurretik edo gainetik
euskarazkoa. Esate baterako:
21
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
edo
Bi hizkuntzetan idatzitako testuak orrialde berean ageri badira, jarri
ezkerreko zutabean euskarazkoa eta eskumakoan gaztelaniazkoa.
Orrialde bakarra betetzekotan Univers LT Std 45 Light letra mota
erabili zutabe bietan.
Orrialdeka idatziz gero, gorde eskuinekoa euskararentzat.
Orri bakarrean eta alde banatan idazten bada (euskarazkoa alde
batean eta gaztelaniazkoa bestean), sartu gutuna euskarazko
aldetik ageri dadin gutunazala zabaltzen denean.
Errotulazioa / oharrak
Mezuaren ulergarritasuna eragozten ez bada, testua euskara hutsean jarriko da,
batik bat, piktograma batez lagundurik ageri bada. Bestela, bi hizkuntzetan
jarriko dira, euskarazkoa nabarmenduta.
Ziurtagiria / Certificado
Ziurtagiria Certificado
KOMUNAK BATZAR-GELA
SALA DE REUNIONES IRTEERA
22
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
Langileen prestakuntza
Abanto-Zierbenako Udalak erabilera-planaren protagonista izan behar duten
langileei ondoren zehazten diren prestakuntza eta baliabideak eskaini nahi
dizkie, euren lanpostuetan euskara erabili ahal izateko:
Euskarazko ikastaroak: Hizkuntza-eskakizuna ezarria baina egiaztatu ez
duten langileen prestakuntza bultzatuko da. Bestaldetik, jadanik dagokien
hizkuntza eskakizuna egiaztatu duten baina ikasten jarraitu nahi dutenei
ere aukera emango zaie euren euskara maila hobetzeko.
Lanpostuko trebakuntza: langile askok, nahiz eta euren lanpostuari
dagokion hizkuntza eskakizuna egiaztatuta izan, ezin dute euren
egureroko lana euskaraz burutu. Arazo horri irtenbidea emateko
trebakuntza-saioak edota euskaraz gauzatu beharreko lanjardunetara
egokitze-saioak proposatzen dira.
Itzulpen-politika
Abanto Zierbenako Udalak ekoizten dituen dokumentu guztiak ele bietan
egongo dira. Horretarako, euskaraz sortzea posible ez den kasuetan itzulpen
zerbitzuaren bidez bideratuko dira testuak.
Bestalde, Abanto Zierbenako Udalak doako itzulpen zerbitzua jarri du udal
elkarteen eskura, batez ere, elkarteek garatu behar dituzten zerbitzuen
publizitatean euskararen presentzia bermatzeko.
Diru-laguntza deialdiak
23
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
Diru-laguntza eta laguntzen esleipenari buruzko arauetan, esleipena egiteko
eta, hala badagokie, zenbatekoa finkatzeko irizpideen artean hizkuntzen
erabilera kontuan izan behar da, laguntza edo diru-laguntzaren objektuan
hizkuntzaren erabilerak eraginik duenean edo Euskararen Erabilera
Arauzkotzezko azaroaren 24ko 10/1082 Oinarrizko Legearen 25, 26 eta 27.
ataletan aipatzen diren jarduera-eremuetakoak direnean.
Abanto Zierbenako Udalaren kasuan lehen urtean kultur/kirol-elkarte, aisialdi-
talde eta umeentzat lan egiten dutenei zuzendutako diru-laguntzak aztertuko
dira, irizpideak finkatze aldera.
Halaber, udalak diruz lagundutako ekitaldi eta jardueretan euskararen erabilera
bermatu beharko da, ekitaldian bertan, bai publizitatean, aurkezpen agur eta
abarretan, Abanto Zierbenako egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta.
Nolanahi ere, ekitaldia ele bietan egiten bada, euskarari lehentasuna emango
zaio.
Azkenik, Udalak diruz lagundutako argitalpenetan euskararen erabilera bermatu
beharko da.
Administrazioaren irudia eta argitalpenak
Abanto Zierbenako Udaleko irudian eta argitalpenetan euskarak izan behar
duen presentziari dagokionez, nortasun korporatiboa, irudi grafikoak, argitalpen
arinak (informazio-orri, diptikoak, zigiluak, errotuluak, liburuxkak, katalogoak)
eta iragarkiak (taulak, komunikabideak) ele bietan argitaratuko dira, euskarari
24
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
lehentasuna emanez, hots, euskarazko testua gaztelaniazkoaren gainetik edo
ezkerrean txertatuz.
Internet
Udaletxearen web orrietan euskararen presentzia bermatuko da, idatzitakoaren
kalitateari erreparatuz. Halaber, webgunean sartzean informazioa euskaraz
agertuko da, gaztelaniaz ikusi nahi duenak horretarako aukera egin beharko
duelarik.
Zerbitzuen kontratazioak
Udalak edo haren arlo eta erakunde autonomiadunek zerbitzuak kontratatzeko
hizkuntza irizpideak –eta, hala badagokio- zehapenak zehaztuko ditu, eta
kontratazio pleguetan txertatuko. Udalak hizkuntza-irizpideak betetzeko
eskatuko die zerbitzuak kudeatzen dituztenei, kontratu-mota zeinahi dela. Hala
ere, aipatutako kontratuetako hizkuntza irizpideak zehazteko, kontuan hartuko
da eman beharreko zerbitzua zein den eta, batez ere, hizkuntzak erabiltzeko
aukerari zelan eragiten dion.
Azken finean, zerbitzuaren erabiltzaileek eta, oro har, herritar guztiek zerbitzua
bi hizkuntza ofizialetan jasotzeko eskubidea errespetatu behar du kontratistak.
Era berean, kontratistak bi hizkuntzetan eskaini behar ditu herritarrentzako
inprimakiak, liburuxkak eta antzeko agiriak.
Aintzat hartu behar dugu herritarrak zerbitzuaren kontsumitzaile direla, eta
beraz, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko
25
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
6/2003 Legeak dioenarekin bat, bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatu behar
du kontratistak, behean adierazten den moduan:
Kontsumitzaileak edo erabiltzaileak (herritarrak) berak hizkuntza
ofizialetako bakarra erabiltzea nahi duela adierazi ezean, bi hizkuntzetan
idatziko dira atxikipen-kontratuak, klausula-ereduak dituzten kontratuak,
araupeko kontratuak, baldintza orokorrak eta kontratu horiei buruzko
edo horiek egitearen ondoriozko agiriak.
Zehazki kontsumitzaileei (herritarrei) zuzendutako jakinarazpenak bi
hizkuntzetan eman beharko dira, baita fakturak, aurrekontuak eta
antzeko agiriak ere, kontsumitzaile eta erabiltzaileak (herritarra gure
kasuan) berak bi hizkuntza ofizialetako bat bakarrik erabiltzea aukeratu
ezean.
Bi hizkuntzetan adieraziko dira, halaber, produktu eta zerbitzuak erabili
eta mantentzeko jarraibideen liburuxkak, berme-agiriak eta etiketetan eta
ontzietan adierazi beharrekoak.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileei (herritarra gure kasuan) zuzendutako
produktu, ondasun eta zerbitzuen eskaintza, sustapena eta publizitatea,
erabilitako euskarria edozein dela ere, bi hizkuntzatan egingo da.
Adjudikatzen den kontratuaren zioz, herritarrekiko harreman ohikorik sortzen ez
bada ere, herritarrentzako argibiderik eman behar izatekotan, euskaraz edo ele
bietan emango dira, euskarria edozein dela, eta horrela jasoko da kontratazio
pleguan.
26
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
Udalak zuzenean kontratatu ez arren, zerbitzua udalaren ordez ematen bada
(etxez etxeko laguntza zerbitzua, emakumeei arreta egiteko zerbitzua...),
zerbitzuok aztertu eta kasuan kasuko neurriak hartuko dira herritarren hizkuntza
eskubideak bermatzeko.
Langileak kontratatzean bete beharreko irizpideak
Oinarrizko irizpide gisan, udal langile guztiek lanpostuaren araberako hizkuntza-
gaitasun egokia izan beharko dute. Dena den, udal langile eta funtzionarioen
hautaketan, aintzat hartuko dira honako hizkuntza irizpideak:
Lanpostu berria sortzen denean, lanpostuari dagokion hizkuntza
eskakizunari eta –hala badagokio- derrigortasun datari buruzko txostena
egingo du Euskara Zerbitzuak. Dena dela, edozein erabaki hartu aurretik,
gaiaren inguruko txostena eskatuko zaio Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzari. HPSren irizpena jakinda, udalbatzak erabakiko du zein
hizkuntza eskakizun –eta, hala badagokio, derrigortasun data- esleituko
dion lanpostuari.
Derrigorrezko hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak betetzerakoan:
o Derrigortasun-data igaro bada, hizkuntza eskakizuna
halabeharrez egiaztatu beharko da hautaketan. Funtzionarioei
dagokienez, prestakuntza edo praktika-aldirik egonez gero,
hizkuntza eskakizuna epealdi horretan egiaztatu ahal izango da.
27
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
o Derrigortasun-data igaro ez bada, langileak derrigortasun
egunera arteko epea izango du dagokion hizkuntza eskakizuna
egiaztatzeko.
Derrigorrezko hizkuntza eskakizuna ezarrita ez duten
lanpostuak betetzerakoan, euskararen jakintza
merezimendutzat balioetsiko da, 86/1997 Dekretuaren 31.
atalak jasotzen dituen ehunekoen eredura:
o 1. eta 2. HE % 5etik % 10era
o 3. eta 4. HE % 11tik % 20ra
Euskararen jakintza zenbateko ehunekoan balioetsi behar
den haztatzeko, lanpostu berriaren eginkizunak eta
harreman-sarea kontuan hartuko dira.
Ekitaldi-publikoak
Udalaren edo bere erakunde autonomoetako kargu eta enplegatu elebidunek
euskararen erabilera bermatuko dute ekitaldietan. Halaber, udalak ahal den
guztietan halako ekitaldiak bideratzeko izendatuko dituenak hizkuntza-gaitasun
egokia dutenak izan daitezen zainduko da.
UDAL LANGILEEK EUSKARA IKASTEKO BAIMENA DISFRUTATZEKO
BALDINTZAK
Abanto Zierbenako Udalak erakundeko langileek euskararen ezagutza eta
erabilera sustatzeko konpromisoa hartu du Erabilera Plan honen bidez. Hortaz,
28
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
langile bakoitzak dagokion hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko eta lanpostuan
euskara zerbitzu hizkuntza moduan, behintzat, erabil dezan, Abanto Zierbenako
Udalak euskara ikasteko baimena emango du baldin eta hurrengo baldintzak
betetzen badira2:
Langileak berak borondatez tramitaturiko prozeduretan:
o Langileren batek bere borondatez eta bere lanalditik kanpo
eguneko 3 ordu eta asteko 15 ordu baino gutxiagoko euskara
ikastaroetara joatea erabakiz gero, konpentsazio modura egunean
ordu bat liberatzeko eskubidea izango du ikastaroak egunean 2
ordu hartzen baditu eta ikastaroak ohiko lanegun batean 3 ordu
hartzen baditu, egunean ordu eta erdi liberatzeko eskubidea
izango du, eta era proportzionalean ikastaroaren eguneko
iraupenaren arabera (Udalhitz 2006ko martxoaren 9a).
o Lanaldia murriztu ahal izateko euskara ikastera joango den
langileak baimenaz disfrutatzeko eskabidea aurkezteaz gain
Abanto Zierbenako Udaleko Euskara Zerbitzuan matrikularen kopia
bat aurkeztu beharko du, honetan ordutegia eta zein egunetan
joango den ikastarora azalduz.
o Halaber, hilabetero asistentzia ziurtagiria aurkeztuko du hilaren
lehenengo astean, liberazio baimena eskolara joan deneko
egunetan baino ez baita aplikatuko.
2 Euskara ikastaroetan izena emateko bi prozedura mota egongo dira: batetik, HAEE-IVAPen bidez, eta, bestetik,
bakoitzaren borondatez hautatutako euskaltegian. HAEE-IVAPen bidez eginez gero, erakunde honek zehaztutako epean egin beharko da eskabidea Udaleko Euskara Zerbitzuaren bitartez.
29
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
o Ikasturtearen amaieran aprobetxamendua egiaztatzen duen
txostena aurkeztuko du langileak Euskara Zerbitzuan. Honetan
matrikula egin den kurtsoak gainditu dituela agertu beharko da
baimenaz disfrutatu ahal izateko.
HAEE-IVAPekiko hitzarmenez egindako eskabideen prozeduretan:
o Matrikulatzeko eskabideak egiteko epea zabaltzen denean, Euskara
Zerbitzuak departamentu-buru guztiei jakinarazio die, hauek euren
sailetako langileen artean zabaltzeko.
o Aurreko puntuan bezala, lanjardunaren murrizketa izateko asistentzia
zein aprobetxamendua egiaztatu beharko dituzte. HAEE-IVAP izango
da ordu kredituari buruzko informazioa zein asistentzia egiaztagiriak
igortzeko arduraduna, beraz, txosten hauetan oinarrituko da Abanto
Zierbenako Udala ordukako baimenak esleitzerakoan.
KOMUNIKAZIO PLANA EBALUATZEKO IRIZPIDEAK
Erabilera plana eraginkorra izatea nahi badugu, ardatz izango diren langileek
inork baino hobeto ezagutzea behar-beharrezkoa da. Planaren jarraipena
egingo badugu, langileak ez ezik, euren arduradun politiko zein teknikoak ere
aurreko ataletan proposatutako neurri eta estrategien jakitun izan behar dira.
Hortaz, arduradun politiko eta sailetako arduradunekinlehenengo, eta planaren
oinarri diren langile zein gainontzeko langileekin ondoren, bilerak egingo
ditugu planaren helburuen eta neurrien berri emateko. Bilera hauetan
informazioa luzatzeaz gain, motibazio-lana ere egingo dugu, planean parte
30
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
hartuko duten langileen jarrera aldekoa izaten saiatzeko, eta planaren partaide
izango ez direnek bertan ezarritakoa aurrera eramaten lagun diezaguten.
Planaren aurkezpen formalez gain, hiritarren aurrean aurkezpena egingo dugu,
herritarrak gure erakundera euskaraz ere zuzentzera animatuz. Azken batean,
eskaririk ez balego, planaren inplementazioa zail gertatuko bailitzateke.
Bestalde, planaren jarraipena egin ahal izateko, urtean gutxienez bi bilera
egingo dira planean murgilduta dauden langile eta hauen arduradun politiko
zein teknikoekin. Halaber, plangintzaldiaren erdian zein bukaeran azterketa
berezia egingo da, beharrezko litezkeen neurriak hartu ahal izateko edota
zuzendu beharreko estrategiak aldatu ahal izateko.
31
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
ERANSKINAK
ABANTO ZIERBENAKO UDALETXEKO LANPOSTUEN ZERRENDA
2013ko LZ
IDAZKARITZA IZENA LA E AE LK HS T DO OB HE DD LA BALDINTZAK OHARRAK
IDAZKARI NAGUSIA KF EGF I L A1 28 33.595,89 € 4 LA
EGF, Idazkaritza azpi-
eskala, Sarrera
kategoria LH % 10
IDAZKARITZA TEKNIKARIA KF AO T L A1 24 21.986,32 € 4 LA Zuzenbidean
lizentziatua
EUSKARA TEKNIKARIA KF AB EMT L A2 22 19.895,16 € 4TG LA Euskal Filologia Ordutegi malgua
LANGILEEN ADMIN. KF AO A L C1 20 18.894,33 € 3 LA
Goi-mailako
batxilergoa, LH II edo
parekoa Ordutegi malgua
ORGANO POLITIKOETAKO
ADMIN. KF AO A L C1 20 17.404,06 € 3 2005/06/01 LA
Goi-mailako
batxilergoa, LH II edo
parekoa
KULT., KONTR. ETA AUZIEN
ADMIN. KF AO A L C1 20 18.894,33 € 3 LA
Goi-mailako
batxilergoa, LH II edo
parekoa Ordutegi malgua
ERROLDA ERREGISTROKO
ADMIN. KF AO A L C1 20 17.404,06 € 3 2009/12/29 LA
Goi-mailako
batxilergoa, LH II edo
parekoa
MANDATARI ETA
JAKINARAZLEA KF AO AE L E/C2 16 14.316,17 € 2 2007/01/21 LA
Eskola-
ziurtagiria/Eskolako
graduatua, B motako
gidabaimena
LIBURUZAINA KF AB TL L C1 17 15.441,03 € 2 2005/06/01 LA
Goi-mailako
batxilergoa, LH II edo
parekoa Lanaldi etena / Z:
Gallarta
LIBURUZAINA KF AB TL L C1 17 13.973,67 € 2 2007/12/31 LA
Goi-mailako
batxilergoa, LH II edo
parekoa
LLF % 70,79 j.
Lanaldi partziala
(arratsaldez).
Iraungitzeko. Z: Las
Carreras. Ezartzea
2008ko irailaren
24ko lan-arloko 9.
zenbakiko
epaitegiaren 321.
32
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
epaia
EKONOMIA, DIRUZAINTZA ETA KONTABILITATEA
IZENA LA E AE LK HS T DO OB HE DD LA BALDINTZAK OHARRAK
DIR. ETA KONT. ZUZENDARIA KF AB GMT IA A1 25 22.782,94 € 4 LA
Ekonomia, enpresa
eta zuzenbidean
lizentziatua
KONTUHARTZAILEA KF EGF IT L A1 28 29.607,91 € 4 2011/02/10 LA
EGF, Idazkaritza azpi-
eskala, Sarrera
kategoria
DIRU. ETA KONT. TEKNIKARIA KF AO T L A1 24 20.747,10 € 4 LA
Ekonomian, enpresa-
zientzietan edo
zuzenbidean
lizentziatua
KONTABILITATE ADMIN. KF AO A L C1 20 18.894,33 € 3 2005/06/01 LA
Goi-mailako
batxilergoa, LH II edo
parekoa Ordutegi malgua ADMINISTRARI LAG. KF AO AL L C2 17 15.207,88 € 2 2012/12/31 LA Eskolako graduatua
GIZARTE EKINTZA
IZENA LA E AE LK HS T DO OB HE DD LA BALDINTZAK OHARRAK
PSICOLOGO NAGUSIA KF AB GMT L A1 25 22.545,96 € 4 LA Psikologian
lizentziatua
LLF iraungitzeko.
Ezartzea 2008ko
irailaren 24ko lan-
arloko 9. zenbakiko
epaitegiaren 321.
epaia
GIZARTE LAGUNTZAILEA KF AB EMT L A2 20 16.916,22 € 3 LA Gizarte-lanetan
diplomatua
ADMINISTRARIA KF AO A L C1 20 17.404,06 € 3 2009/12/29 LA
Goi-mailako
batxilergoa, LH II edo
parekoa
ADMINISTRARIA KF AO A L C1 20 17.404,06 € 3 2012/12/31 LA
Goi-mailako
batxilergoa, LH II edo
parekoa
HERRI LANAK, ZERBITZUAK, HIRIGINTZA ETA INGURUMENA
IZENA LA E AE LK HS T DO OB HE DD LA BALDINTZAK OHARRAK
ARKITEKTO NAGUSIA KF AB GMT L A1 26 26.313,05 € 4 LA Arkitekturan
lizentziatua
ARKITEKTO TEKNIKOA EDO
ZERB. KF AB EMT L A2 24 24.613,24 € 3 LA Arkitekto teknikoa
ARKITEKTO TEKNIKOA HIRIG. KF AB EMT L A2 24 24.116,50 € 3 LA Arkitekto teknikoa
OBRETAKO ADMIN. KF AO A L C1 20 17.404,06 € 3 LA
Goi-mailako
batxilergoa, LH II edo
parekoa
HIRIGINTZAKO ADMIN. KF AO A L C1 20 17.404,06 € 3 01/06/2005 LA
Goi-mailako
batxilergoa, LH II edo
parekoa
OBRA ETA ZERBITZUETAKO
DELINEATZAILEA KF AB TL L C1 21 17.946,68 € 2 LA
Goi-mailako
batxilergoa, LH II
(delineazioa edo
33
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
parekoa)
OBRA IKUSKATZAILE /
ARDURADUNA KF AB TL L C1 19 22.480,32 € 2 LA
Goi-mailako
batxilergoa, LH II
(ofizio klasikoak edo
parekoa), B motako
gidabaimena
JARDUERA ANITZERAKO
OFIZIALA KF AB AE L C2 16 16.477,51 € 1 LA
Eskolako graduatua,
B eta C
gidabaimenak
JARDUERA ANITZERAKO
OFIZIALA KF AB AE L C2 16 16.477,51 € 1 LA
Eskolako graduatua,
B eta C
gidabaimenak
JARDUERA ANITZERAKO
OFIZIALA L 16 16.477,51 € 1 LA
Eskolako graduatua,
B eta C
gidabaimenak
2008ko irailaren
24ko lan-arloko 9.
zenbakiko
epaitegiaren 321.
epaia aplikatzea
JARDUERA ANITZERAKO
OFIZIALA L 16 16.477,51 € 1 LA
Eskolako graduatua,
B eta C
gidabaimenak
2008ko irailaren
24ko lan-arloko 9.
zenbakiko
epaitegiaren 321.
epaia aplikatzea
LAN ANITZERAKO OFIZIAL
ITURGINA L 17 17.505,18 € 1 LA
Eskolako graduatua,
instalatzaile-agiria
eta B gidabaimena.
2008ko irailaren
24ko lan-arloko 9.
zenbakiko
epaitegiaren 321.
epaia aplikatzea
JARDUERA ANITZERAKO
OFIZIAL ELEKTRIKARIA L 17 17.505,18 € 1 LA
Eskolako graduatua,
instalatzaile-agiria
eta B gidabaimena.
2008ko irailaren
24ko lan-arloko 9.
zenbakiko
epaitegiaren 321.
epaia aplikatzea LAN ANITZERAKO
OPERATZAILE BEREZIA KF AB AE L E 13 15.275,27 € 1 LA Eskola-agiria, B
gidabaimena
LAN ANITZERAKO
OPERATZAILE BEREZIA KF AB AE L E 13 15.275,27 € 1 LA Eskola-agiria, B
gidabaimena
LAN ANITZERAKO
OPERATZAILE BEREZIA KF AB AE L E 13 15.275,27 € 1 LA Eskola-agiria, B
gidabaimena
LAN ANITZERAKO
OPERATZAILE BEREZIA KF AB AE L E 13 15.275,27 € 1 LA Eskola-agiria, B
gidabaimena
LAN ANITZERAKO
OPERATZAILE BEREZIA KF AB AE L E 13 15.275,27 € 1 LA Eskola-agiria, B
gidabaimena
MANTENTZE LANETARAKO
ATEZAINA KF AB AE L E 15 14.350,47 € 2 LA Eskola-agiria Lanaldi zatitua.(Z:
Askartza Isusi HLHI) MANTENTZE LANETARAKO
ATEZAINA KF AB AE L E 15 14.350,47 € 2 LA Eskola-agiria Lanaldi zatitua.(Z: El
Casal HLHI) MANTENTZE LANETARAKO
ATEZAINA KF AB AE L E 15 14.350,47 € 2 25/09/2012 LA Eskola-agiria Lanaldi zatitua.(Z:
Etorkizuna Ikastola)
MANTENTZE LANETARAKO
ATEZAINA L 15 14.350,47 € 2 LA Eskola-agiria
Lanaldi zatitua.(Z:
Buenos Aires
HLHI)2008ko
irailaren 24ko lan-
arloko 9. zenbakiko
epaitegiaren 321.
epaia aplikatzea
34
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
GARBITZAILEAK L 10 12.750,68 € 1 LA Eskola-agiria
Arratsaldeko
ordutegia (Z:
Etorkizuna Ikastola).
Ezartzea 2008ko
irailaren 24ko lan-
arloko 9. zenbakiko
epaitegiaren 321.
epaia
GARBITZAILEAK L 10 12.750,68 € 1 LA Eskola-agiria
Lanaldiaren % 84,50
(Z: Etorkizuna
Ikastola). Ezartzea
2008ko irailaren
24ko lan-arloko 9.
zenbakiko
epaitegiaren 321.
epaia
UDALTZAINGOA
IZENA LA E AE LK HS T DO OB HE DD LA BALDINTZAK OHARRAK
UDALTZAIN NAGUSIA KF AB AE IA C1 22 24.919,41 € 3 LA
Goi-mailako
batxilergoa, BTP eta
A agiriak. LH % 10
AZPIOFIZIALA KF AB AE L C1 22 23.473,94 € 3 LA
Goi-mailako
batxilergoa, BTP eta
A agiriak. Txandaka (gauez
izan ezik)
LEHENENGO AGENTEA KF AB AE L C2/C1 18 21.387,89 € 3 LA
Eskola-agiria, LH I
edo parekoa, BTP
agiria. Txandaka (gauez
izan ezik)
LEHENENGO AGENTEA KF AB AE L C2/C1 18 21.387,89 € 3 LA
Eskola-agiria, LH I
edo parekoa, BTP
agiria.
Txandaka (gauez
izan ezik) (Udalaren
barne-promozioa)
AGENTEA KF AB AE L C2/C1 16 18.090,34 € 2 2005/06/01 LA
Eskola-agiria, LH I
edo parekoa, BTP
agiria. Txandaka (gauez
izan ezik)
AGENTEA KF AB AE L C2/C1 16 18.090,34 € 2 2005/06/01 LA
Eskola-agiria, LH I
edo parekoa, BTP
agiria. Txandaka (gauez
izan ezik)
AGENTEA KF AB AE L C2/C1 16 18.090,34 € 2 2005/06/01 LA
Eskola-agiria, LH I
edo parekoa, BTP
agiria. Txandaka (gauez
izan ezik)
AGENTEA KF AB AE L C2/C1 16 18.090,34 € 2 2005/06/01 LA
Eskola-agiria, LH I
edo parekoa, BTP
agiria. Txandaka (gauez
izan ezik)
AGENTEA KF AB AE L C2/C1 16 18.090,34 € 2 2008/01/21 LA
Eskola-agiria, LH I
edo parekoa, BTP
agiria. Txandaka (gauez
izan ezik)
AGENTEA KF AB AE L C2/C1 16 18.090,34 € 2 2017/12/31 LA
Eskola-agiria, LH I
edo parekoa, BTP
agiria. Txandaka (gauez
izan ezik)
AGENTEA KF AB AE L C2/C1 16 18.090,34 € 2 LA
Eskola-agiria, LH I
edo parekoa, BTP
agiria. Txandaka (gauez
izan ezik)
AGENTEA KF AB AE L C2/C1 16 18.090,34 € 2 LA
Eskola-agiria, LH I
edo parekoa, BTP
agiria. Txandaka (gauez
izan ezik) AGENTEA KF AB AE L C2/C1 16 18.090,34 € 2 LA Eskola-agiria, LH I Txandaka (gauez
35
Idazkaritza \ Secretaría
Avda. El Minero, 2
48500 Abanto-Zierbena, Bizkaia
Tel. 94 636 20 00 | Fax 94 636 01 98
FIC
/CIF
: P
-48002
00-J
edo parekoa, BTP
agiria. izan ezik)
AGENTEA KF AB AE L C2/C1 16 18.090,34 € 2 LA
Eskola-agiria, LH I
edo parekoa, BTP
agiria. Txandaka (gauez
izan ezik)
AGENTEA KF AB AE L C2/C1 16 18.090,34 € 2 2012/12/31 LA
Eskola-agiria, LH I
edo parekoa, BTP
agiria. Txandaka (gauez
izan ezik) ADMINISTRARI LAG. KF AO AL L C2 17 15.207,88 € 2 2005/06/01 LA Eskolako graduatua
ALKATETZA
IZENA LA E AE LK HS T DO OB HE DD LA BALDINTZAK OHARRAK ADMINISTRARI LAG. LB 1 LA
top related