txirritx: jarduerak
Post on 28-Jun-2015
1.012 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
1
IKT IKASMATERIALAK
2003ko ekaina
II. ERANSKINA
TXIRRITX JARDUERAK
2
IKT IKASMATERIALAK
2003ko ekaina
JARDUERA
1. Pantaila animatua ? Pertsonaien eta objektuen animazioak eragin
eta ikusi. ? Txirritx aurkitu.
METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Talde osoa ? Talde txikian edo bakarka.
Noiz: ? Unitatearen hasieran.
Espazioa: ? Gela barruan
Ikaslearen parte hartzea ? Animazioak eragin ? Txirritx aurkitu. ? Elkarrizketan parte hartu. Toughen hizkuntza funtzioak landu daitezke.
Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleak parte hartzera bultzatu. ? Ikasleen txandaka antolatu. ? Horma-irudia oinarritzat hartuz ikasleen arteko elkarrizketa eragin.
3
IKT IKASMATERIALAK
2003ko ekaina
JARDUERA
2. Ipuin luzea a. Ipuina entzun eta ikusi. b. Ipuina ikusiaz, ahotsa kenduta, ikasleek kontatu
edo antzeztu.
METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Talde osoa ? Talde txikian edo bakarka
Noiz: ? Ipuina kontatu behar denean
? Ez du irakaslearen ordezko izan behar beti. ? Osagarri izan behar du. ? Erdaldunekin ez litzateke erabili behar ikasleek ipuina ongi
bereganatuta duten arte. ? Euskaldunekin ipuinaren aurkezpen bezala erabil daiteke tarteka,
ez beti. ? Ipuina ikasleek kontatu edo antzeztu, komeni denean.
Espazioa: ? Gela barruan
Ikaslearen parte hartzea ? Ipuina entzun eta ikusi. ? Elkarrizketan parte hartu. ? Unitateak aurreratu ahala, ikasleek orriak aurrera edo atzera pasa
ditzakete. ? Irakasleari egoki deritzanean, ipuinaren kontaketan edo antzezpenean
parte hartu. Irakaslearen eginkizuna ? Ipuinaren orriak aurrera edo atzera eraman. ? Ipuinaren inguruan ikasleen artean elkarrizketa eragin eta bideratu:
? Ipuinarekin hasi aurretik. ? Tartean ? Amaieran
? Jarduera horrek aldagai bat baino gehiago izan dezake: Irakasleak ipuinaren orriak pasa, kontalariaren ahotsa moztu, eta ikasleak izan bihur daitezke ipuin kontalari: banaka, binaka, taldeka... Ipuinaren kontaketa moztu eta ikasleen artean deskribapenak landu, elkarrizketa bultzatu, horien hipotesiak entzun... Ipuinaren orriak pasatzeaz gainera, irakaslea bera ardura daiteke kontatzeaz.
.
4
IKT IKASMATERIALAK
2003ko ekaina
JARDUERA
3. Ipuin laburra a. Ipuina entzun eta ikusi. b. Punteroaz hitzak markatu. c. Orri bateko testuaren irakurketa entzun ondoren,
ahotsa kenduta, ikasleek egin dezakete irakurketa.
METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Talde osoa ? Talde txikian edo bakarka
Noiz: ? Irakurketa landu nahi denean
Espazioa: ? Gela barruan
Ikaslearen parte hartzea ? Ipuinaren irakurketa entzun eta ikusi. ? Irakurketan parte hartu. ? Elkarrizketan parte hartu. ? Unitateak aurrera doazen heinean, ikasleek marka ditzakete hitzak
punteroaz. Irakaslearen eginkizuna ? Ipuinaren orriak aurrera edo atzera eraman. ? Testuaren hitzak, noizbehinka, kontalariaren erritmoan markatu. ? Ipuinaren inguruan ikasleen artean elkarrizketa eragin eta bideratu:
? Ipuinarekin hasi aurretik. ? Tartean ? Amaieran
? Jarduera honek aldagai bat baino gehiago izan dezake: Irakasleak ipuinaren orriak pasa, irakurlearen ahotsa moztu eta ikasleak izan daitezke ipuinaren irakurleak: banaka, binaka, taldeka... Ipuinaren irakurketa moztu eta ikasleen artean deskribapenak landu, elkarrizketa bultza, hipotesiak egin... Irakaslea bera ere izan daiteke irakurle.
.
5
IKT IKASMATERIALAK
2003ko ekaina
JARDUERA 4. Abestia
? Entzun eta abestu
METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Talde osoa ? Talde txikian edo bakarka.
Noiz: ? Ipuinaren ostean ? Irakasleari egoki iruditzen zaion bakoitzean.
Espazioa: ? Gela barruan
Ikaslearen parte hartzea ? Abestu, abeslariari eta irakasleari jarraituz.
Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleei, erritmoa markatuz, abesten lagundu.
6
IKT IKASMATERIALAK
2003ko ekaina
JARDUERA
5. Igarkizunen txokoan. ? Igarkizunak entzun. ? Marrazkiak libreki margotu. ? Marrazkiak zenbakien erreferentziari jarraituz
margotu
METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Talde osoa ? Marrazkiak libreki margotzea, talde txikian edo bakarka margotzea
baino egokiagoa izan daiteke. ?
Noiz: ? Gidaliburuko sekuentziari jarraitu ondoren igarkizunak landuta
daudenean. ? Koloreak landu nahi direnean.
Espazioa: ? Gela barruan
Ikaslearen parte hartzea ? Igarkizuna asmatu. ? Marrazkiak margotzerakoan, haririk gabeko saguaz baliatuz, ikasle
bakoitzak zatitxo bat margotuko du; honela, talde osoak marrazkia osorik margotuko du.
? Marrazki eta testu horiek inprima daitezke gelako txoko batean jartzeko edo bilduma bat osatzeko.
? Elkarrizketan parte hartu. ? Irakaslearen eginkizuna ? Igarkizunaren berri izan ondoren, ikasleari asmatzeko agindu. ? Marrazkia margotzerakoan, margotzeko txandak markatu eta,
elkarrizketaren bidez, marrazkia txukun margotuta gera dadin saiatu. Adibidez:
Irak: Zein kolore erabiliko duzu, Mikel? Ikas: Urdina. Irak: Ea ba, margo ezazu itsasoa urdinez
? Jarduera honen ahozko adierazpena bultzatu, koloreen izenak ikasteko.
7
IKT IKASMATERIALAK
2003ko ekaina
JARDUERA
6. Igarkizunen txokoan: margomatika. ? Igarkizunak entzun. ? Marrazkiak zenbakien erreferentziari jarraituz
margotu
METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Talde osoaren lana arrunt egokia izan daiteke zenbakiak lantzeko. ?
Noiz: ? Gidaliburuko sekuentziari jarraitu ondoren igarkizunak landuta
daudenean. ? Zenbakien irakurketa landu nahi denean.
Espazioa: ? Gela barruan
Ikaslearen parte hartzea ? Igarkizuna asmatu. ? Marrazkiak margotzerakoan, haririk gabeko saguaz baliatuz, ikasle
bakoitzak zatitxo bat margotuko du, ikasleak emandako zenbakiaren arabera; honela, talde osoak marrazkia osorik margotuko du.
? Marrazki eta testu horiek inprima daitezke gelako txoko batean jartzeko edo bilduma bat osatzeko.
? Elkarrizketan parte hartu. Irakaslearen eginkizuna ? Igarkizuna entzun ondoren, ikasle honi edo hari hitza eman asmatzeko. ? Ikasleen artean zenbakiak banatu edo zozketatu, margotzeko txandak
markatu eta, elkarrizketaren bidez, marrazkia txukun margotuta gera dadin saiatu. Adibidez:
Irak: Zein zenbaki duzu, Mikel? Ikas: 12a. Irak: Zein da 12ari dagokion kolorea? Ikas : Grisa. Irak: Eta zein da 12 zenbakiak duen zatia? ...
? Jarduera horren hitzezko adierazpena bultzatu koloreen izenak ikasteko edo zenbakiak lantzeko.
8
IKT IKASMATERIALAK
2003ko ekaina
JARDUERA
7. Margotu. ? Igarkizunen txokoko marrazkiak zuri-
beltzean inprimatu. ? Ikasleei banatu eta margotu.
METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Bakarka
Noiz: ? Unitatean zehar ? Hasieran gehiegi egitea kaltegarri izan daiteke, ikasleek, gero ere, sarri
margotu behar baitute. Espazioa: ? Gela barruan
Ikaslearen parte hartzea ? Inprimatutako marrazkiak margotu. ? Marrazki guztiak margotzea lan handiegia izan daiteke; beraz, beste
marrazki guztiak hurrengo saioetarako utzi eta, bat bakarra banatzea nahikoa izango da.
? Margotutako marrazki horiek ikasleak etxera eraman ditzake bere gelan zintzilik jartzeko edo plastikako txokoan zintzilikatzeko.
Irakaslearen eginkizuna ? Marrazkiak inprimatu eta fotokopiatu.
9
IKT IKASMATERIALAK
2003ko ekaina
JARDUERA
8. Zenbakiei jarraituz marrazkia osatu. ? Marrazkiak osatu ? Izena identifikatu
METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Bakarka edo talde txikian. ? Talde handian.
Noiz: ? Unitatean zehar ? Zenbakiak lantzen direnean. ? Irakurketa landu nahi denean.
Espazioa: ? Gela barruan
Ikaslearen parte hartzea ? Irakasleak emandako zenbakiaren arabera, horren zatitxoa marraztu. ? Irakurketan parte hartu. ? Zenbakien ahozko adierazpenean parte hartu. ? Irudiari dagokion izena irakurri.
Irakaslearen eginkizuna ? Ikasle bakoitzari dagokion zenbakia banatu. Zenbakiak zozketatzea
beste aldaera bat izan daiteke. ? Irakurketa txandaka zehaztu. ? Zenbakien ahozko adierazpena bultzatu.
10
IKT IKASMATERIALAK
2003ko ekaina
JARDUERA
9. Puzzleen txokoa. ? Puzzleak osatu ? Laminaren ahozko adierazpena
METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Bakarka edo talde txikian. ? Talde handian, hitzezko adierazpena bultzatzeko.
Noiz: ? Unitatean zehar. ? Saguaren kontrola lortzeko jarduera egokia denean. ? Jarduera laburra denez, gelan ohiko puzzleekin ari diren bitartean,
ikasleak txandaka ordenagailuaren txokotik pasa daitezke. ? Hizkuntza nahiz kokapen espaziala landu nahi denean.
Espazioa: ? Gela barruan ? Ordenagailuaren txokoan.
Ikaslearen parte hartzea ? Puzzlea osatu. ? Jarduera honek asko lagunduko dio ikasleari sagua ongi kontrolatzen
ikasten. ? Elkarrizketan parte hartu.
Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleen txandak zehaztu txokorako. ? Lana burutu duela ziurtatu. ? Talde handian:
? Taldetxoak osatu talde bakoitzak puzzle bana osa dezan ? Laminaren ahozko adierazpena bultzatu. ? Puzzleko piezen kokapen espazialari buruzko elkarrizketa
eginarazten saiatu.
11
IKT IKASMATERIALAK
2003ko ekaina
JARDUERA
10. Memoria karta-jokoa. ? Karta bakoitzari bere bikotea aurkitu ? Karten kokapena ahoz adierazi ? Izenen irakurketa ? Irudia eta izena identifikatu
METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Bakarka edo binaka ? Talde handian
Noiz: ? Unitatean zehar. ? Saguaren kontrola lantzea komeni dela uste denean. ? Irakurketa landu nahi denean.
Espazioa: ? Gela barruan ? Ordenagailuaren txokoan.
Ikaslearen parte hartzea ? Pare bat edo hiru bat jokaldi burutu. ? Irakasleak eragindako elkarrizketan parte hartu. ? Izenak irakurri. ? Izen idatziak irudiekin lotu. ? Jarduera honek asko lagunduko dio ikasleari sagua kontrolatzen
ikasten. Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleen txandak zehaztu. ? Bakarka ala binaka jokatuko duten erabaki. ? Jokaldi kopurua zehaztu. ? Talde handiko lanean:
? Estrategiak eta kontzeptu espazialak hitzez adierazi. ? Izenen irakurketa bultzatu. Ahotsa lagungarri gerta daiteke, hala
ere, inoiz edo behin, ahotsa kentzea komeniko da, unitateetan aurreratu ahala batik bat.
.
12
IKT IKASMATERIALAK
2003ko ekaina
JARDUERA
11. Idazketa/irakurketa txokoan: hitzak osatu. ? Emandako letrekin hitza osatu. ? Hitza irakurri.
METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Bakarka edo binaka ? Talde handian
Noiz: ? Unitatean zehar. ? Saguaren kontrola lantzea komeni dela uste denean. ? Irakurketa eta idazketa landu nahi direnean.
Espazioa: ? Gela barruan ? Ordenagailuaren txokoan.
Ikaslearen parte hartzea ? Goian agertzen den ereduari jarraituz, saguaz letrak behar den tokira
eraman hitzak osatzeko. ? Letren izenak errepikatu. ? Izen idatziak irudiekin lotu. ? Hitzak irakurri. ? Jarduera honek asko lagunduko dio ikasleari sagua kontrolatzen
ikasten. Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleen txandak zehaztu. ? Bakarka ala binaka jokatuko duten erabaki. ? Talde handian ari direnean, komeniko litzateke hitz bakoitza haur
askoren artean osatzen joatea; horretarako, beraz, txandak finkatu beharko dira.
? Talde handiko lanean: ? Estrategia arloa eta kontzeptu espazialak ahoz adierazi. ? Izenak irakurtzen eta letren izenak errepikatzen saiatu. Ahotsa
lagungarri gerta daiteke; hala ere, inoiz edo behin, ahotsa kentzea komeniko da, unitateetan aurreratu ahala edo irakurketan aurreratzen ari direnekin batik bat.
.
13
IKT IKASMATERIALAK
2003ko ekaina
JARDUERA
12. Idazketa/irakurketa txokoan: letrekin hitza osatu. ? Falta zaion letrarekin hitza osatu. ? Hitza irakurri.
METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Bakarka edo binaka ? Talde handian
Noiz: ? Unitatean zehar. ? Irakurketa eta idazketa landu nahi direnean.
Espazioa: ? Gela barruan ? Ordenagailuaren txokoan.
Ikaslearen parte hartzea ? Agertzen den irudiaren izena asmatu. ? Hitzari falta zaion lehen letra zein den asmatu. ? Letra idatzi teklatuan. Horrela ikaslea teklatua ezagutzen hasiko da. ? Hitza irakurri.
Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleen txandak zehaztu. ? Bakarka ala binaka jokatuko duten erabaki. ? Talde handian ari direnean, letra asmatzeko eta idazteko txandak
zehaztu. ? Talde handiko lanean:
? Izenen irakurketa eragin. Ahotsa lagungarri gerta daiteke; hala ere, inoiz edo behin, ahotsa kentzea komeniko da, unitateetan aurreratu ahala edo irakurketan aurreratzen ari direnekin batik bat.
.
14
IKT IKASMATERIALAK
2003ko ekaina
JARDUERA 13. Idazketa/irakurketa txokoan: idazketa librea.
? Hitzak idatzi.
METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Bakarka edo binaka ? Talde handian
Noiz: ? Unitatean zehar. ? Irakurketa eta idazketa landu nahi denean.
Espazioa: ? Gela barruan ? Ordenagailuaren txokoan.
Ikaslearen parte hartzea ? Irakasleak idatzitako hitzak eta izenak irakurri. ? Hitzak, izenak eta mezuak idatzi, ikaskideek irakur ditzaten. Jarduera
hori teklatua ezagutzen hasteko modu ona izan daiteke. ? Ikaskide batek idatzitako hitza edo izena irakurri. ? Letren tamaina eta kolorea aukeratu edo ikaskideekin adostu.
Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleen txandak zehaztu. ? Bakarka ala binaka jokatuko duten erabaki. ? Talde handian ari direnean, hasieran hobe izango da irakasleak idaztea.
Hasteko, gelako haurren izenak eta hormetan ikusten diren hitzak izan daitezke.
? Talde handiko lanean: ? Tamainaren eta koloreen ahozko adierazpena bultzatu. ? Ikasleen artean erabaki adostuak hartzeko joera bultzatu. ? Izenak irakurtzen eta letren izenak errepikatzen saiatu. ? Unitateetan aurrera egin ahala, ikasleei aukera eman hitzak
idazteko. ? Agian, jarduera hori aurreko beste bien ondoren lantzea
komeniko da, ikasleek ikusi dituzten hitzen lanketan jarraitzeko.
.
15
IKT IKASMATERIALAK
2003ko ekaina
JARDUERA 14. Labirintoa.
? Irteera aurkitu.
METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Bakarka edo binaka ? Talde handian
Noiz: ? Unitatean zehar. ? Kontzeptu espazialak (gora/behera, eskuinera/aurrera ezkerrera/atzera)
landu nahi direnean. Espazioa: ? Gela barruan ? Ordenagailuaren txokoan.
Ikaslearen parte hartzea ? Zomorrotxoa labirintoan zehar eraman, saria jaso dezan. ? Kontzeptu espazialei buruzko elkarrizketan parte hartu.
Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleen txandak zehaztu. ? Bakarka ala binaka jokatuko duten erabaki. ? Talde handian ari direnean:
? Ikasleen artean txandak banatu ? Kontzeptu espazialen, dimentsioen eta koloreen ahozko
adierazpena bultzatu. .
top related