txirrist barrazkiloa

Post on 10-Apr-2015

262 Views

Category:

Documents

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

Txirrist barrazkiloa

• Txirrist izena zuen eta oso barraskilo ausarta zen. Bazter guztietan sartzen zituen bere sudur mukitsuak. Hormako zulo guztietan, autoen motorpean, zuhaitzen hosto artean, mutil alferren galtzapean…

• Behin herriko alkateak, udaletxera zihoanean, ustekabean zapaldu zuen eta kraski etxea puskatu zion.

• Txirrist barraskiloa negar eta negar hasi zen .

• -Etxerik gabe geratu naiz! – malko lodiak erori zitzaizkion.

• -Non pasa behar dut gaua?-malko lodi –lodiak isuri zituen begietatik.

• -Hotzez nago! –malko lodi-lodi-lodiak bota zituen begi biribiletatik.

• Alkatea oso kezkatuta zegoen eta barkatzeko esan zion.

• Baina Txirrist barraskiloak ez zuen etxerik eta negar bizian ari zen.

• -Eta zer egin behar dut nik etxerik gabe,eh , alkate jauna, zer egin behar dut nik?

• Alkateak Peru artzainaren borda eskaini zion.

• -Ez hotzegia da!

• Alkateak Kosme alguazilaren etxea eskaini zion.

• -Ez tristeegia da !

• Alkateak Julian markesaren jauregia eskaini zion.

• -Ez, dotoreegia da !

• Orduan, alkateak errukiturik:• -Konforme, Txirrist, konforme, nire etxera

eramango zaitut orduan• - Iuuuupiii!

• Nire etxeko gela ederrenean biziko zara!

• -Gora!• -Bertan biziko zara zure

etxea sendatzen zaizun arte.

• -Bai, bai eta baiii!

• Barrazkiloa oso pozik geratu zen alkatearen eskaintzaz. Hamabost egun pasa eta etxea sendatu zitzaionean, alkatearen etxetik alde egin zuen.

• Alkatea, berriz, oso kontuz ibili zen harrezkero hanka non ipintzen zuen, ez baitzuen gehiago barrazkilorik zapaldu nahi.

Barraskiloaren olerkia

• Txirrist barraskiloa Txirrist barraskiloa• lasai doa bidean, negar-malkoz ari da,• adarrak eguzkitan Txirrist etxerik gabe• lasai doa bidean. gajoa geratu da.

• Alkate tripa-handiak Alkate tripa-handiak• Txirrist ez dut ikusi Txirrist bere etxera• eta hanka baldarrez eskuan eraman du• etxea dio hautsi. zauria sendatzera.

top related