sakanako mankomunitatea prentsa oharra atez atekoaren emaitzak baloratzeko 130913
Post on 19-Jun-2015
292 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
SAKANAKO ZORTZI HERRITAN ATEZ ATEKO BILKETA EREDUARI
ESKER GAIKAKO BILKETA TASA %76,30EKOA DA GAUR EGUN, EZARRI
ZENETIK BI HILABETE BAINO GUTXIAGO IRAGAN ONDOREN
Gaikako bilketa eredu berria zabaldu ondoren, Sakanako Mankomunitateak ezarri zituen helburuak betetzen ari dira. Hondakinak atez ate biltzen dituzten udalerriek lortu dute batez ere gaikako bilketaren tasan ezarritakoa. Ondoko koadroan agertzen dira uztailean eta abuztuan eredu desberdinetan lortu diren helburuak:
Gaika
bildutakoaren
%
Gaika
bildutakoaren
%
Altsasu 21,62 28,65
Irurtzun 31,31 27,51
Mistoa 43,28 37,28
A/A 56,39 76,30
Sakana, batez bestean 38,15 42,44
Jakin badakigu bi hilabeteko epea laburra dela behin betiko ondorioak ateratzeko, hala ere, esaten ahal dugu birziklatze tasan oso joera ona antzematen dela atez ateko sistema ezarri duten zortzi udaletan: uztailean %56,93 izan zen, eta abuztuan, berriz, %76,30. Beraz, lehendik ezarritako %80ko helburua oso hurbil dugu.
Horregatik, hain zuzen ere, Mankomunitatetik zorionak eman nahi dizkiegu Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olaztiko herritarrei, sistema berria ongi hartzeaz gainera, laguntza ederra ere eman dutelako hura ezartzeko. Horiei esker konpromiso handiagoa lortu da gaikako bilketan, eta, ondorioz, hondakin gehiago birziklatu dira. Edukiontzien sistema bazterrean utzita eta atez ateko sistema berria jarrita, pertsona askok konpromiso handiago hartu behar izan dute ohitura aldatzeko eta jatorrizko hondakinak bereizteko, gai organikoak bereziki. Hala ere, erantzun bikaina egon da, eta horren adierazlerik onena da lortutako %76,30eko tasa.
Era berean, beste datu bat nabarmendu behar dugu: gainerako gaiak edo errefusa
arrunt murriztu dira atez ateko sistema erabili duten udaletan. Oro har, urte osoan barna edukiontzi berdeko hondakinak murrizten ari ziren udal guztietan, eta kontuan hartuta abuztuan hondakin gutxiago sortzen direla, uztaileko eta abuztuko datuak alderatuta argi ikusten da zortzi udal horietan %53 gutxiago bildu dela abuztuan, beste toki batzuetan ez bezala: Altsasun %14, Irurtzunen %10 eta eredu mistoko herrietan %15 gutxiago.
Bestalde, eredu desberdinak kontuan hartuta, abuztuan biztanleko bildu diren
gainerako gaien kilo kopuruak honako hau erakusten du: atez atekoaren udaletan 6,45 kg/biztanle baizik ez dira sortzen; Irurtzunen, berriz, 20,81; Altsasun 21,93; eta eredu mistoko herrietan 33,97.
Bereziki nabarmendu behar da Mankomunitateak gai organikoak biltzeko eta konpost egiteko egin duen apustua. Ondoko taulan agertzen da gaika biltzeak edo tratatzeak dakarren onura:
Gai
organikoen kg
gaika bilduta
edo
konpostatuta
Bildutako
hondakin
guztien
gaineko %
Altsasu 1.781,78 0,0075
Irurtzun 361,17 0,0052
Mistoa 17.654,05 15,9061
A/A 116.861,14 48,8627
Sakana guztira 136.595,14 16,19 Ikusten den bezala, atez atekoaren udalerriek oso maila ona dute, bertan sortzen
diren ia gai organiko guztiak bildu edo tratatzen ari direlako. Horren aldean, Altsasuk eta Irurtzunek oso datu baxuak lortu dituzte, hutsalak ia-ia, gai organikoen gaikako bilketa edo konpostajea oso gutxi ezarri baita. Datozen hilabeteotan, Mankomunitateak bertako udalekin batera kanpaina bat eginen du etxeko eta auzoko konpostajeak zabaltzeko, gai horiek behar bezala bilduta eta tratatuta hobekuntza nabarmena egon dadin.
Konpostajearen alde egindako apustuaren tamaina ikusteko, datu esanguratsuak
agertzen dira ondoko taulan. Beste edozeinen aldean, hona hemen daturik esanguratsuena: Sakana osoan 4.200 familia baino gehiago egiten ari dira konposta, horrek dakartzan ondorio guztiak agerian.
Berriz ere, zorionak eman nahi dizkiegu gaikako bilketaren eta birziklatzearen
aldeko apustua egiten ari diren pertsona guztiei, jakinda ere zailtasun guztiak gainditzeko ahaleginak egin behar dituztela. Izan ere, atez atekoaren udaletan gaikako bilketaren %76,30eko tasa zein Sakana osoko %42,44koa lortuta, harro sentitzen ahal gara nola edo hala, gainerako mankomunitateek edo udalek ez baitute emaitza hoberik. Gure ustez, egundaino merezi izan du auzokideen ahalegina, saiakera ekonomikoa eta izandako zailtasun oro gainditzea —gutxi batzuek boikota ere egin dute—. Beraz, emaitza hobeak lortzera animatzen zaituztegu, “hondakinik batere” helburua hantxe baitugu. Horrela
FAMILIA KOPURUA
HERRIA AUTO AUZO GUZTIRA
Altsasu 74 0 74
Irurtzun 15 0 15
Ziordia 29 187 216
Olazti 128 464 592
Urdiain 109 101 210
Iturmendi 72 90 162
Etxarri 232 661 893
Arbizu 165 156 321
Lakuntza 192 212 404
Bakaiku 105 31 136
Uharte Arakil 107 148 255
Irañeta 72 28 100
Arakil 332 178 510
Arruazu 30 34 64
Lixarrengo 4 12 16
Ergoiena 82 175 257
1659 2477 4225
jarraituko dugu bai emaitza onak izan dituzten udaletan, bai gai organikoaren bilketa eta tratamendua hutsalak dituzten horietan.
Lakuntzan, 2013ko irailaren 12an
Aitor Karasatorre Mugurutza Sakanako Mankomunitatearen burua
top related